1 00:00:22,141 --> 00:00:24,701 THOMAS EDWARD BRENT 1915EKO APIRILAREN 22AN HIL ZEN 2 00:01:10,781 --> 00:01:11,621 Bizirik dago. 3 00:01:12,901 --> 00:01:16,061 Jimmy, hilik zeundela uste nuen. 4 00:01:16,141 --> 00:01:17,781 Nork egin dizu tiro? 5 00:01:17,861 --> 00:01:20,461 Zure baimenarekin, lady Eileen. Mila esker. 6 00:01:22,621 --> 00:01:24,421 - Harrapatu duzu? - Nor, jauna? 7 00:01:25,901 --> 00:01:26,981 Gizon maskaraduna. 8 00:01:28,701 --> 00:01:31,061 Zarata entzun dut eta, etorri naizenean, 9 00:01:31,141 --> 00:01:33,901 leihotik ihes egiten ikusi dut. 10 00:01:33,981 --> 00:01:35,901 Zezena bezain indartsua zen. 11 00:01:36,421 --> 00:01:37,901 Non dago Matip doktorea? 12 00:01:40,061 --> 00:01:42,221 Bai arraroa, ez da etorri. 13 00:01:44,621 --> 00:01:47,301 Lady Eileen, itxaron. 14 00:01:54,821 --> 00:01:55,661 Hilda dago? 15 00:01:55,741 --> 00:01:56,781 Ez. 16 00:01:59,301 --> 00:02:04,021 Sedazio arina da, ez heriotza-ukaldia. 17 00:02:05,221 --> 00:02:07,861 Gerry hil zuen somnifero bera da. 18 00:02:08,381 --> 00:02:09,981 Lady Cootek Emilyri emandakoa. 19 00:02:11,741 --> 00:02:12,661 Ikusten duzu? 20 00:02:13,661 --> 00:02:16,021 Beste pozoitze eta hilketa saiakera bat. 21 00:02:17,101 --> 00:02:20,381 - Argi dago zer gertatzen ari den. - Niretzat ez. 22 00:02:20,461 --> 00:02:23,261 Gauza batzuk ez dira diruditenak, 23 00:02:23,341 --> 00:02:25,901 eta besteak 24 00:02:26,661 --> 00:02:28,261 zehazki diruditena dira. 25 00:02:29,101 --> 00:02:30,741 Zer arraio esaten ari zara? 26 00:02:30,821 --> 00:02:32,781 Matip doktorearen gauzak. 27 00:02:34,101 --> 00:02:35,301 Ostu egin dituzte. 28 00:02:48,701 --> 00:02:52,181 Jaun-andreak, barrutia zaintzapean dago. 29 00:02:52,261 --> 00:02:55,581 Baimenik gabe, inork ezin du joan. 30 00:02:55,661 --> 00:02:59,701 Medikuak Thesiger jauna artatu du eta Matip doktorearekin dago orain. 31 00:02:59,781 --> 00:03:02,901 Battle, kontua urrunegi heldu da. 32 00:03:02,981 --> 00:03:07,101 Matip doktoreari ziurtatu nion abadia hau zela munduko leku seguruena. 33 00:03:07,181 --> 00:03:09,901 Lehen ministroak txiki-txiki egingo nau. 34 00:03:09,981 --> 00:03:10,941 Egin zerbait. 35 00:03:11,021 --> 00:03:12,661 Jada egin dut, Lomax jauna. 36 00:03:12,741 --> 00:03:15,741 Indarrez sartzen saiatu den gaizkilea atzeman dugu. 37 00:03:15,821 --> 00:03:17,181 - Ekar ezazue. - Bai. 38 00:03:24,581 --> 00:03:25,981 - Loraine? - Loraine? 39 00:03:26,741 --> 00:03:29,301 Kaixo, Jimmy. Ergelkeria bat egin dut. 40 00:03:29,381 --> 00:03:30,541 Badakizu nor den? 41 00:03:30,621 --> 00:03:32,741 - Ez berak bakarrik. - Jimmygatik nator. 42 00:03:33,661 --> 00:03:36,941 Gerry hil zenetik, zu soilik izan zara atsegina nirekin. 43 00:03:38,061 --> 00:03:41,221 Arriskuan zeundela uste nuen. Ezin nuen ez sartu. 44 00:03:41,301 --> 00:03:43,221 Loraine, ez nekien ezer. 45 00:03:43,301 --> 00:03:45,861 Barkatu, arakatu duzue? 46 00:03:45,941 --> 00:03:47,661 Bai, jauna. Ez darama ezer. 47 00:03:47,741 --> 00:03:49,941 - Zer egin behar nuen bada? - Entzun. 48 00:03:50,021 --> 00:03:51,861 Tipo gihartsua zen. 49 00:03:53,781 --> 00:03:55,261 Non dago Sir Oswald? 50 00:03:55,901 --> 00:03:58,501 Galdera oso ona, lady Eileen. 51 00:03:58,581 --> 00:04:00,581 - Badakit. - Ikusi dudalakoan nago. 52 00:04:01,061 --> 00:04:04,381 Ez, iskanbila guzti honekin ere ez da hona etorri. 53 00:04:04,461 --> 00:04:07,621 Bai arraroa. Lehena izan ohi da kexatzen. 54 00:04:18,261 --> 00:04:20,101 Zergatik zaudete denok esna? 55 00:04:20,661 --> 00:04:22,661 Non zeunden, Oswald? 56 00:04:22,741 --> 00:04:26,421 Paseatzen. Hau aurkitu dut. 57 00:04:34,101 --> 00:04:36,181 Tiro egin diote, ezta? 58 00:04:36,261 --> 00:04:37,221 Bai. 59 00:04:37,901 --> 00:04:39,861 Bai, lorategian aurkitu dut. 60 00:04:39,941 --> 00:04:42,301 Bai. Mila esker. Nik gordeko dut. 61 00:04:43,581 --> 00:04:45,341 Mauserra da dirudienez. 62 00:04:45,421 --> 00:04:48,141 Jauna, aholkua onartzen badidazu, hobe zenukeen 63 00:04:48,221 --> 00:04:50,101 aurkitu bezala utzi bazenu. 64 00:04:51,181 --> 00:04:52,661 Barkatu, noski baietz. 65 00:04:53,261 --> 00:04:55,461 Zertan ari zinen lorategian? 66 00:04:56,821 --> 00:05:00,101 Lo egin ezinda, paseatzera joan naiz. Eta aurkitu egin dut. 67 00:05:01,701 --> 00:05:02,861 - Bai? - Bai. 68 00:05:03,741 --> 00:05:05,981 Erasotzaileari eroriko zitzaion 69 00:05:07,181 --> 00:05:09,181 ihes egiten ari zenean. 70 00:05:11,141 --> 00:05:13,181 Egundoko txolopotea galdu dut. 71 00:05:15,221 --> 00:05:17,341 Eta beste neska bat. Nor da? 72 00:05:17,421 --> 00:05:20,341 Zuen logelara itzultzeko eskatuko dizuet 73 00:05:20,421 --> 00:05:24,021 ni eta nire gizonek gure lana egin dezagun. 74 00:05:25,221 --> 00:05:29,341 Lomax jauna, heldu berria logela batera eramango dut. 75 00:05:29,421 --> 00:05:31,501 Nire zaintzapean egongo da. 76 00:05:31,581 --> 00:05:34,141 Guardia eremutik patruilatzen ari dira. 77 00:05:34,221 --> 00:05:36,181 Inork ezin du sartu edo irten. 78 00:05:36,261 --> 00:05:39,541 Egunsentirako informazio gehiago izatea espero dut, 79 00:05:39,621 --> 00:05:42,941 baina oraingoz, mesedez, itzuli zuen geletara. 80 00:06:24,341 --> 00:06:25,181 Lomax jauna. 81 00:06:25,261 --> 00:06:29,141 Ez kezkatu. Agenteek lanean jarraitzen dute. 82 00:06:31,981 --> 00:06:33,741 Zuk ere ezin zenuen lo hartu. 83 00:06:33,821 --> 00:06:35,581 Frantsesek dioten bezala, 84 00:06:36,701 --> 00:06:39,181 gu biok sympa gara. 85 00:06:40,781 --> 00:06:43,181 - Bai? - Lasai. Ez naiz sartuko. 86 00:06:43,261 --> 00:06:45,781 Ez zitzaidan okurritu ere egingo. 87 00:06:45,861 --> 00:06:47,261 Baina amestea libre da. 88 00:06:47,341 --> 00:06:49,981 - Zerbait nahi zenuen? - Antzeman duzu. 89 00:06:50,061 --> 00:06:51,421 Banekien. 90 00:06:51,501 --> 00:06:55,621 Zure sena da: baldarra eta esperientzia gabea. 91 00:06:59,021 --> 00:07:00,861 Zergatik etorri zara nigana? 92 00:07:00,941 --> 00:07:02,501 Argia izango naiz. 93 00:07:02,581 --> 00:07:05,941 Nahi duzuna da. Zure muinean dago. 94 00:07:07,221 --> 00:07:10,101 Argia izan, Lomax, edo hondoa joko duzu. 95 00:07:10,701 --> 00:07:12,141 Ondo zaude? 96 00:07:14,501 --> 00:07:15,741 Hala espero dut. 97 00:07:16,421 --> 00:07:17,581 Hala espero dut. 98 00:07:18,941 --> 00:07:21,021 Zure baimena nahi nuke zurekin... 99 00:07:22,901 --> 00:07:24,021 Jainko maitea. 100 00:07:25,901 --> 00:07:27,421 Ez duzu esan nahiko... 101 00:07:27,501 --> 00:07:29,661 Ulertu duzu. Ez nau harritzen. 102 00:07:30,981 --> 00:07:32,901 Jauna, ezkontzeko eskatu didazu? 103 00:07:32,981 --> 00:07:33,981 Hori da. 104 00:07:35,861 --> 00:07:37,581 Trukean nahi dudana 105 00:07:37,661 --> 00:07:42,861 nire maitasuna eta estimua esker onez hartzea da. 106 00:07:45,461 --> 00:07:46,421 Lady Eileen? 107 00:07:50,061 --> 00:07:51,341 Lady Eileen? 108 00:08:09,301 --> 00:08:11,461 Egun on, lady Eileen. 109 00:08:11,541 --> 00:08:13,781 Dena ondo egotea espero dut. 110 00:08:13,861 --> 00:08:15,421 Ez guztiz, ez. 111 00:08:16,301 --> 00:08:19,341 Ezkontza eskaera batetik ihes egin berri dut. 112 00:08:19,421 --> 00:08:20,741 George Lomaxena. 113 00:08:21,581 --> 00:08:22,941 Zer iruditzen? 114 00:08:23,021 --> 00:08:25,141 Galdera aproposena zera da: 115 00:08:25,221 --> 00:08:26,741 zer iruditzen zuri? 116 00:08:26,821 --> 00:08:29,581 Ez dut pentsatu nahi. Ez zait ezer gustatzen. 117 00:08:29,661 --> 00:08:30,981 Zeri begira gaude? 118 00:08:32,421 --> 00:08:34,741 "Gu", ezer ez. 119 00:08:34,821 --> 00:08:37,181 Barkatu nire akatsa, superintendente. 120 00:08:37,781 --> 00:08:40,581 Azaldu lorategiak zergatik kezkatzen zaituen. 121 00:08:40,661 --> 00:08:44,621 Oinatzek kezkatzen naute. 122 00:08:44,701 --> 00:08:47,901 Sir Oswaldenak? Edo Jimmyren erasotzailearenak? 123 00:08:50,101 --> 00:08:51,261 Ez, egon. 124 00:08:52,661 --> 00:08:53,861 Berdinak dira. 125 00:08:55,741 --> 00:08:56,581 Izugarri. 126 00:08:57,261 --> 00:08:58,781 Marka hori. 127 00:09:02,821 --> 00:09:04,821 Hor aurkitu du pistola? 128 00:09:05,381 --> 00:09:06,821 Hala uste dugu, bai. 129 00:09:07,581 --> 00:09:09,941 Jimmy eraso duenak bota du ihes egitean. 130 00:09:12,741 --> 00:09:14,741 Baina oinatz marka bakarra badago, 131 00:09:14,821 --> 00:09:16,221 ezin du hala izan. 132 00:09:18,301 --> 00:09:21,261 Baina Sir Oswaldek lorategian aurkitu zuen pistola. 133 00:09:22,701 --> 00:09:24,181 Ulertzen dut zure kezka. 134 00:09:25,421 --> 00:09:27,021 Oinatz-marka mota bakarra, 135 00:09:27,101 --> 00:09:29,901 baina bi pertsona zeudela pentsatu behar dugu. 136 00:09:32,981 --> 00:09:34,701 Ez dator bat, ezta? 137 00:09:36,181 --> 00:09:37,861 Gauza asko bezala. 138 00:09:40,301 --> 00:09:42,461 Pistolak marka ederra utzi du. 139 00:09:44,021 --> 00:09:45,741 Soropila hondatu du. 140 00:09:46,341 --> 00:09:49,901 Arraroa, ihesean doanak erortzen utziko balu. 141 00:09:50,621 --> 00:09:52,741 Nik esango nuke 142 00:09:54,061 --> 00:09:55,541 bota egin dutela. 143 00:09:56,581 --> 00:09:58,421 Nahiko urrunetik. 144 00:09:59,941 --> 00:10:01,581 Indar askotxorekin. 145 00:10:08,021 --> 00:10:09,541 Zer diozu Sir Oswaldez? 146 00:10:10,981 --> 00:10:13,021 Gauza asko, lady Eileen, 147 00:10:13,101 --> 00:10:17,501 baina ziurtasuna izan arte, nahiago ditut ozen ez esan. 148 00:10:18,541 --> 00:10:20,101 Ikuspegi oso berritzailea. 149 00:10:22,741 --> 00:10:24,421 Espero dut modan jartzea. 150 00:10:28,181 --> 00:10:33,621 Nire gizonei eskatu diet denak barruan elkartzeko. 151 00:10:34,221 --> 00:10:35,821 Oso lagungarria izan zara. 152 00:10:37,301 --> 00:10:38,221 Bai? 153 00:10:39,341 --> 00:10:40,181 Nola? 154 00:10:40,261 --> 00:10:42,301 Bi bala. 155 00:10:43,141 --> 00:10:46,221 Bat logela honetan aurkitua, 156 00:10:46,301 --> 00:10:49,141 eta bestea kanpoan. 157 00:10:49,221 --> 00:10:50,181 Beraz... 158 00:10:50,261 --> 00:10:51,101 Wade andrea... 159 00:10:51,741 --> 00:10:53,581 - Bala hau... - Wade andrea. 160 00:10:53,661 --> 00:10:54,901 ...tirokatu zen... 161 00:10:54,981 --> 00:10:56,781 Lady Coote, arazorik? 162 00:10:56,861 --> 00:10:57,701 Bai. 163 00:10:58,661 --> 00:11:00,821 - Belarritakoa falta zaizu. - Bai? 164 00:11:00,901 --> 00:11:02,421 - Erreparatuz gero... - Bai. 165 00:11:02,501 --> 00:11:05,581 Anaiaren oparia. Logelan egongo da. Bila joan naiz. 166 00:11:05,661 --> 00:11:07,901 Agenteren batek lagunduko dit? 167 00:11:07,981 --> 00:11:09,661 Ez gara luzatuko. 168 00:11:11,181 --> 00:11:13,821 Turner, zoaz zu. Adi ibili. 169 00:11:19,821 --> 00:11:21,501 Zer moduz, doktore? 170 00:11:22,341 --> 00:11:23,181 Traizionatuta. 171 00:11:23,701 --> 00:11:26,261 Erabateko segurtasuna agindu zidaten. 172 00:11:27,461 --> 00:11:28,781 Drogatu egin naute. 173 00:11:28,861 --> 00:11:31,101 Bizitza osoko lana lapurtu didate. 174 00:11:31,181 --> 00:11:33,661 Eta norbaitek dioena baino gehiago daki. 175 00:11:33,741 --> 00:11:35,981 Hondoraino helduko gara, doktore. 176 00:11:36,821 --> 00:11:39,621 Eta formula ez da lursailetik atera. 177 00:11:39,701 --> 00:11:42,421 Erabateko konfiantza dut superintendenteagan. 178 00:11:42,501 --> 00:11:45,181 Atzo nork eraso ninduen jakin nahi dut nik. 179 00:11:45,261 --> 00:11:47,421 - Tira... - Itzuliko ote da? 180 00:11:47,501 --> 00:11:49,061 Edo gela honetan dago? 181 00:11:51,261 --> 00:11:54,581 Gure artean eserita, denon begi bistan. 182 00:11:55,221 --> 00:11:56,261 Zer? 183 00:11:56,901 --> 00:11:59,461 Zer esan nahi duzu, Thesiger? 184 00:11:59,541 --> 00:12:01,661 Jaunak, andreak, mesedez. 185 00:12:01,741 --> 00:12:06,261 Gauza bakoitza, dagokionean. Esaten ari nintzen bezala, bi bala... 186 00:12:06,341 --> 00:12:08,061 Zer da hau, superintendente? 187 00:12:08,901 --> 00:12:11,061 Lady Eileen, azaldu nahiko nuke... 188 00:12:11,141 --> 00:12:12,541 Tira, ondo da. 189 00:12:16,421 --> 00:12:17,581 Z proba. 190 00:12:18,101 --> 00:12:21,061 Hau eskularrua da. Edo, hobe esanda, zen. 191 00:12:21,141 --> 00:12:26,301 Tximinian aurkitu nuen. Erreta dago, baina ez guztiz. 192 00:12:26,381 --> 00:12:29,581 Norbaitek jantzi nahiko luke? 193 00:12:36,941 --> 00:12:38,261 Nik neuk, nahi baduzu. 194 00:12:38,341 --> 00:12:40,141 Mila esker. Estimatzen dizut. 195 00:12:42,061 --> 00:12:43,581 Tori. 196 00:12:44,861 --> 00:12:46,061 Ertzak urratuta. 197 00:12:49,021 --> 00:12:52,341 Eta hortz markak? Nork egingo zizkion? 198 00:12:56,381 --> 00:12:58,501 Ikusten? Handiegiak. 199 00:12:58,581 --> 00:13:01,341 Handiegia zuretzat, jauna. 200 00:13:01,421 --> 00:13:02,341 Mila esker. 201 00:13:02,421 --> 00:13:03,741 Ederki. 202 00:13:04,861 --> 00:13:08,341 Orain, bi balen kontura itzultzea gustatuko litzaidake. 203 00:13:08,421 --> 00:13:11,781 Bat gela honetan zegoen, bestea kanpoan. 204 00:13:11,861 --> 00:13:16,701 Bala hau Thesiger jaunaren pistolatik irten da. 205 00:13:16,781 --> 00:13:17,901 Leopold. 206 00:13:17,981 --> 00:13:18,981 Mila esker. Leop... 207 00:13:20,381 --> 00:13:22,421 Leihoaren markoa urratu du 208 00:13:22,501 --> 00:13:25,901 eta zuhaitzaren enborrean aurkitu dut. 209 00:13:25,981 --> 00:13:27,501 Eta beste hau 210 00:13:28,501 --> 00:13:31,941 Mauser 32 erdiautomatikotik irten da 211 00:13:32,541 --> 00:13:35,781 eta Thesiger jaunaren besoa zeharkatu ostean... 212 00:13:35,861 --> 00:13:37,781 Atxikimendu handia diot. 213 00:13:37,861 --> 00:13:40,261 - Mila esker, Thesiger jauna. - Barkatu. 214 00:13:40,781 --> 00:13:45,861 ...besaulkian sartu da. 215 00:13:45,941 --> 00:13:49,901 Sir Oswaldek lorategian aurkitutako armatik jaurtita. 216 00:13:49,981 --> 00:13:52,861 Bere aztarnak bakarrik dauzka. 217 00:13:52,941 --> 00:13:56,461 Baliteke tiratzaileak eskularruekin ukitu izana. 218 00:13:57,501 --> 00:14:00,501 Ez ditut hortz markak ulertzen. Zergatik... 219 00:14:01,101 --> 00:14:02,861 - Barkatu. Segi. - Mila esker. 220 00:14:05,181 --> 00:14:09,741 Zuok gizonetako baitek pistola hartu 221 00:14:10,541 --> 00:14:13,421 eta jaurti lezake? 222 00:14:13,501 --> 00:14:14,901 Sir Oswald, agian zuk? 223 00:14:16,421 --> 00:14:18,341 - Nik? - Estimatzen dizut. 224 00:14:18,941 --> 00:14:21,861 Etorri hona, leihoraino. 225 00:14:22,621 --> 00:14:23,461 Zatoz. 226 00:14:25,981 --> 00:14:28,581 Eta jaurti ezazu lorategi erdirantz. 227 00:14:29,261 --> 00:14:30,421 Jaurti? 228 00:14:30,501 --> 00:14:31,341 Mesedez. 229 00:14:31,421 --> 00:14:35,141 Emaiozu gogoz ni kanpora noan bitartean. 230 00:14:39,301 --> 00:14:40,941 Ziur polizia dela? 231 00:14:41,701 --> 00:14:44,621 Oswaldi gauzak jaurtitzeko eska diezaioke? 232 00:14:44,701 --> 00:14:47,221 Gertatu dena jakin nahi dugu, lady Coote. 233 00:14:47,301 --> 00:14:48,341 Oso ondo. 234 00:14:57,741 --> 00:14:59,061 Nahi duzunean. 235 00:15:09,701 --> 00:15:11,501 Jaurtiketa ederra, Sir Oswald. 236 00:15:12,021 --> 00:15:15,101 - Ez dut laudoriorik behar, Bateman. - Ez, noski. 237 00:15:15,181 --> 00:15:17,101 Hau guztia nahiko arraroa da. 238 00:15:17,181 --> 00:15:20,581 Suzko armak jaurtitzen ibiltzea gosaldu baino lehen. 239 00:15:25,021 --> 00:15:27,181 Kontentu, superintendente? 240 00:15:27,261 --> 00:15:30,021 Bai. Mila esker, Sir Oswald. 241 00:15:30,821 --> 00:15:35,221 Pistolak utzitako marka lehengoaren berdin-berdina da. 242 00:15:36,141 --> 00:15:39,941 Halere, bestea baino hamar yarda urrunago bota duzu. 243 00:15:40,021 --> 00:15:43,941 Baina gizon oso indartsua zara, ez da hala? 244 00:15:44,021 --> 00:15:46,261 Ez dakit zer eman nahi duzun aditzera. 245 00:15:46,341 --> 00:15:48,341 Ezer ez. Gertatutakoa jakin soilik. 246 00:15:48,421 --> 00:15:50,941 Niretzat oso argi dago. 247 00:15:51,701 --> 00:15:56,861 Erasotzailea, Matip drogatu, formula ostu eta huntzetik jaitsitakoan, 248 00:15:56,941 --> 00:15:58,621 Thesigerrekin topatu da, 249 00:15:58,701 --> 00:16:02,621 tiro egin dio, danba, Thesiger konorterik gabe utzi du, 250 00:16:02,701 --> 00:16:04,461 gero arma bota du 251 00:16:04,541 --> 00:16:06,901 eta bidetik korrika joan da. 252 00:16:06,981 --> 00:16:11,021 Nire gizonek harrapatuko zuten, Wade andrea bezalaxe. 253 00:16:11,101 --> 00:16:13,581 Bide batez, oraindik ez da etorri. 254 00:16:15,701 --> 00:16:18,301 Ni neu joango naiz bere bila. 255 00:16:19,221 --> 00:16:21,381 Zuek guztiok hemen geratu, mesedez. 256 00:16:21,461 --> 00:16:23,381 Agente, ez dadila inor irten. 257 00:16:23,461 --> 00:16:24,501 Ez, jauna. 258 00:16:25,541 --> 00:16:26,941 Ez dio nigatik. 259 00:16:28,621 --> 00:16:29,941 Turner. 260 00:16:30,021 --> 00:16:31,821 A, ez. 261 00:16:33,341 --> 00:16:36,461 Jainkoarren, danbateko ederra eman diote. 262 00:16:36,541 --> 00:16:37,901 Loraine ez dago. 263 00:16:49,181 --> 00:16:52,581 Zer gertatu da, superintendente? Auto bat entzun dugu. 264 00:16:52,661 --> 00:16:54,661 Zurea. Loraine Wadek hartu du. 265 00:16:54,741 --> 00:16:56,061 - Zer? - Zuek, etorri. 266 00:16:56,141 --> 00:16:57,221 - Zer? - Zer? 267 00:16:57,301 --> 00:16:59,461 Beraz, Loraine zen eraso zintuena? 268 00:16:59,541 --> 00:17:01,381 Gizon eta emakumeak bereizten ditut. 269 00:17:01,461 --> 00:17:04,101 - Lady Eileen, nire ikerketa da. - Mugi ba. 270 00:17:04,181 --> 00:17:07,061 - Ez, superintendente. Hortik ez. - Zer? 271 00:17:07,141 --> 00:17:09,141 Zure autoa atzera eramateko agindu nuen. 272 00:17:09,221 --> 00:17:10,701 Oso itsusia da. 273 00:17:11,301 --> 00:17:12,261 Bai? 274 00:17:17,621 --> 00:17:19,981 Errepidetik joango naiz. Presa zeukan. 275 00:17:20,061 --> 00:17:22,901 Pasa geltokitik. Agian ibilgailua aldatuko du. 276 00:17:22,981 --> 00:17:25,581 Kriminal batek bezala hitz egin duzu, Jimmy. 277 00:17:25,661 --> 00:17:27,061 Mila esker, William. 278 00:17:27,861 --> 00:17:30,061 Lasai. Hemendik bizirik irten nahi dugu. 279 00:17:30,141 --> 00:17:32,341 Ez kritikatu nire gidatzeko modua. 280 00:17:32,421 --> 00:17:34,461 Egun jasangaitza izaten ari da. 281 00:17:34,541 --> 00:17:37,781 Loraine eta... ezkontza eskaera beldurgarri horrekin. 282 00:17:37,861 --> 00:17:40,941 - Zer? Nork eskatu dizu? - George Lomax. Izugarria. 283 00:17:41,581 --> 00:17:44,541 - Ezin duzu berarekin ezkondu. - Ados gaude. 284 00:17:44,621 --> 00:17:47,781 - Bizitza oso erosoa izango zenuke. - Ez dut nahi. 285 00:17:47,861 --> 00:17:50,101 Gidatzeko moduagatik, bistakoa da. 286 00:17:55,061 --> 00:17:56,901 Bundle, geldi! 287 00:18:01,101 --> 00:18:02,421 Ikusten? Esan dizuet. 288 00:18:02,501 --> 00:18:04,101 MARKET BASING GELTOKIA 289 00:18:06,381 --> 00:18:07,661 Begiratu nasak. 290 00:18:09,821 --> 00:18:13,421 - Mugi. Larrialdi nazionala. - Zuek hemen! Nik hirua eta laua. 291 00:18:14,981 --> 00:18:16,221 Bidaiariak trenera! 292 00:18:17,261 --> 00:18:18,541 Ez. Barkatu. 293 00:18:20,581 --> 00:18:23,701 Bundle, hor. Bat nasa. Trenean sartzen. Goazen! 294 00:18:23,781 --> 00:18:24,821 - Bundle. - Ez. 295 00:18:24,901 --> 00:18:25,901 - Barkatu. - Mugi! 296 00:18:25,981 --> 00:18:27,501 - Barkatu! - Ez! 297 00:18:28,741 --> 00:18:30,621 - Jimmy. - Banoa. Gelditu trena! 298 00:18:30,701 --> 00:18:32,981 - Bizkor. - Mila esker, jauna. 299 00:18:46,421 --> 00:18:49,501 Ikusi duzue emakume bat gutun azal marroi batekin? 300 00:18:49,581 --> 00:18:50,861 Errudun itxura du. 301 00:18:50,941 --> 00:18:53,261 - Ez? - Inork? Ez? 302 00:18:54,021 --> 00:18:55,061 Oso polita da. 303 00:18:55,141 --> 00:18:58,781 Konpartimentuetara joango naiz. Zuek begiratu eserlekuetan. 304 00:18:58,861 --> 00:19:01,621 - Denok gauza bera egin ez dezagun. - Onena da? 305 00:19:01,701 --> 00:19:04,141 Polizia agenteari ihes egin dio. 306 00:19:04,221 --> 00:19:06,101 Ez diot beldurrik, Jimmy. 307 00:19:07,061 --> 00:19:08,701 Bill, non aurkitu duzu? 308 00:19:08,781 --> 00:19:11,101 Wyvernen hartu dut, iskanbila betean. 309 00:19:11,181 --> 00:19:12,221 Froga da. 310 00:19:12,301 --> 00:19:14,101 Babestea behar duzu, Bundle. 311 00:19:19,101 --> 00:19:23,701 Ni naiz edo William apur bat arraro dago? 312 00:19:23,781 --> 00:19:26,181 Zergatik aurrera egiteko halako grina? 313 00:19:26,261 --> 00:19:27,701 Zer esan nahi duzu? 314 00:19:29,541 --> 00:19:33,181 Agian Billek drogatu zuen Matip, gero formula lapurtu 315 00:19:33,261 --> 00:19:37,381 eta lorategian ezkutatuta zegoen Loraineri jaurti zion, 316 00:19:37,461 --> 00:19:40,781 eta ni erasotu ninduen Lorainek ihes egin ahal izateko. 317 00:19:41,501 --> 00:19:43,141 Bere logela hutsik zegoen. 318 00:19:43,221 --> 00:19:44,621 Bazekien zelatan geundela. 319 00:19:44,701 --> 00:19:48,181 Bazekien non egongo nintzen eta bidea garbi izango zuela. 320 00:19:50,301 --> 00:19:53,101 Nirekin zegoen Zazpi Esferakera joan nintzenean, 321 00:19:53,181 --> 00:19:55,101 gelan giltzapetu nindutenean. 322 00:19:56,141 --> 00:19:59,781 Loraine eta biek bat egin dutela uste duzu? 323 00:19:59,861 --> 00:20:02,461 Kontuz ibili behar genuke. 324 00:20:04,661 --> 00:20:05,501 Barkatu. 325 00:20:21,181 --> 00:20:23,261 - Bill? - Bundle? 326 00:20:24,021 --> 00:20:26,541 Hemen. Harrapatu dut. 327 00:20:26,621 --> 00:20:29,461 Hau kasualitatea. Kontuz, Bundle. 328 00:20:29,541 --> 00:20:32,621 Lagina eta formula zeuzkan. Argi dago bera izan dela. 329 00:20:32,701 --> 00:20:35,981 Esan diot oker dagoela. Azal dezaket. 330 00:20:36,061 --> 00:20:37,461 Zure hobe beharrez. 331 00:20:40,141 --> 00:20:42,741 Zergatik egin duzu ihes formularekin? 332 00:20:42,821 --> 00:20:43,821 Gerryrengatik. 333 00:20:44,701 --> 00:20:45,821 Horregatik hil zuten. 334 00:20:45,901 --> 00:20:48,661 - Bere omenez da. - Ez dizut ezer sinesten. 335 00:20:51,901 --> 00:20:54,141 Gizon horiek fidagarriak dira zuretzat? 336 00:20:54,221 --> 00:20:56,701 - Gerryrentzat ez. - Ez ezazu aipatu. 337 00:20:57,461 --> 00:20:59,741 Libre geratzeko erabil dezakezulakoan? 338 00:21:05,221 --> 00:21:08,781 Matip drogatu zenuen Gerry hil zuen pozoi berarekin. 339 00:21:09,621 --> 00:21:12,661 Lady Coote zela uste nuen, baina zu izan zinen. 340 00:21:14,541 --> 00:21:16,141 Chimneyseko festan zeunden. 341 00:21:18,301 --> 00:21:19,661 Gerry pozoitu zenuen. 342 00:21:21,261 --> 00:21:22,381 Guztiz oker zaude. 343 00:21:23,821 --> 00:21:25,821 Oraindik gauzak ditut argitzeko. 344 00:21:27,221 --> 00:21:29,741 - Ezin zenuen Jimmy eraso izan. - Kontrolpean daukat. 345 00:21:29,821 --> 00:21:31,061 Bill, ixo. 346 00:21:33,501 --> 00:21:35,581 - Erakutsi tren-txartela. - Zer? 347 00:21:35,661 --> 00:21:36,621 Barkatu? 348 00:21:36,701 --> 00:21:38,421 Txartela erakusteko. 349 00:21:41,421 --> 00:21:43,381 Edo Billek su egingo du. Baietz? 350 00:21:43,981 --> 00:21:45,181 Bai. 351 00:21:51,461 --> 00:21:54,101 Benetan pertsona arraroa zara. 352 00:21:54,181 --> 00:21:56,341 Bundle, ez da horretarako unea. 353 00:21:56,421 --> 00:21:58,381 - Ez dut ikusten... - Jimmy, egon. 354 00:22:02,741 --> 00:22:04,101 Planifikatuta zegoen. 355 00:22:06,621 --> 00:22:09,661 Abbeyn ihesa prestatzeko aski denbora izan zuen. 356 00:22:11,181 --> 00:22:13,101 Tren honetara etorri da zehazki. 357 00:22:16,421 --> 00:22:18,741 Norbaitekin geratu zinela uste nuen, 358 00:22:18,821 --> 00:22:22,301 baina txartel honek hurrengo geltokiraino balio du. 359 00:22:25,741 --> 00:22:27,821 Hor eman behar zenuen formula? 360 00:22:42,221 --> 00:22:43,581 Lagunduidazu, Jimmy. 361 00:22:46,981 --> 00:22:48,461 Jimmy, jaitsi pistola. 362 00:22:51,301 --> 00:22:52,461 Jimmy, ez. 363 00:22:52,541 --> 00:22:53,781 Loraine. 364 00:22:56,781 --> 00:23:00,341 Ni naiz argitzeko falta zena. 365 00:23:02,541 --> 00:23:04,021 Tximiniako eskularrua. 366 00:23:06,661 --> 00:23:09,381 Superintendenteak horregatik zuen interesa. 367 00:23:11,061 --> 00:23:12,501 Eta hortz markak. 368 00:23:15,021 --> 00:23:16,261 Zentzua du orain. 369 00:23:16,341 --> 00:23:17,421 Barkatu? 370 00:23:18,141 --> 00:23:19,941 Pistola ezkerraz hartzen duzu. 371 00:23:21,381 --> 00:23:22,461 Eta zer? 372 00:23:24,941 --> 00:23:26,941 Ez zegoen erasotzailerik Wyvernen. 373 00:23:28,261 --> 00:23:29,381 Itxura egin zenuen. 374 00:23:31,421 --> 00:23:32,821 Zure burua tirokatu zenuen 375 00:23:34,101 --> 00:23:35,341 gu denok entzuteko. 376 00:23:36,861 --> 00:23:38,901 Eskularrua ezkerrean jantzi zenuen. 377 00:23:39,621 --> 00:23:41,661 Zuretzako handiegia zen. 378 00:23:41,741 --> 00:23:43,421 Eta hatz-markak saihesteko, 379 00:23:43,501 --> 00:23:45,101 hortzekin erantzi zenuen 380 00:23:47,141 --> 00:23:48,341 eta sutara bota zenuen. 381 00:23:50,021 --> 00:23:53,421 Pistola liburutegitik lorategira jaurti zenuen. 382 00:23:55,141 --> 00:23:57,621 Zu izan zinen, ez Sir Oswald. 383 00:24:00,661 --> 00:24:01,781 Ia argitu nuen. 384 00:24:02,621 --> 00:24:05,661 Hara. Sinestezina da Sir Oswald indartsuagoa izatea. 385 00:24:06,301 --> 00:24:09,101 Lomaxek sua kitzikatuko balu gauean, 386 00:24:09,181 --> 00:24:10,341 ez zen arrastorik izango. 387 00:24:10,421 --> 00:24:12,581 Hori dena egin zenuen gu nahasi 388 00:24:13,341 --> 00:24:17,261 eta berak Matip drogatu eta formula lapurtu ahal izateko. 389 00:24:18,981 --> 00:24:20,821 Benetan bizkorra zara. 390 00:24:21,701 --> 00:24:23,181 Tira, jokoa amaitu da. 391 00:24:24,541 --> 00:24:27,221 Jaitsi pistola, Jimmy. 392 00:24:27,941 --> 00:24:30,501 - Bill! - Bundle, geratu hor, mesedez. 393 00:24:31,821 --> 00:24:33,021 Mila esker. 394 00:24:39,941 --> 00:24:41,581 Gerry pozoitu zuen. 395 00:24:44,701 --> 00:24:45,981 Ronny tirokatu zuen. 396 00:24:48,341 --> 00:24:50,141 Neska ona zara, Bundle. 397 00:24:51,061 --> 00:24:52,661 Baina argiegia. 398 00:24:52,741 --> 00:24:55,181 Eta horrek arazoa bihurtzen zaitu. 399 00:24:56,941 --> 00:25:01,421 Eta formula emateagatik ordainketa jaso nahi badugu, 400 00:25:02,141 --> 00:25:06,301 ezin dugu arazo gehiagorik izan. 401 00:25:06,381 --> 00:25:07,301 Jimmy. 402 00:25:09,021 --> 00:25:10,501 Zerbait esan nahi dut. 403 00:25:10,581 --> 00:25:12,901 - Orain zer? - Hartu. 404 00:25:19,581 --> 00:25:22,461 Bill, entzuten didazu? Bill. 405 00:25:25,301 --> 00:25:27,261 Tiro egin dit. 406 00:25:30,701 --> 00:25:33,101 Balak Matipen estalkian jo du. 407 00:25:33,181 --> 00:25:35,181 Asmakizun mundiala. 408 00:25:37,221 --> 00:25:38,381 Bizitza salbatu dit. 409 00:25:38,461 --> 00:25:40,541 Jimmyrekin noa. Formula dauka. 410 00:25:40,621 --> 00:25:43,661 - Ez, ni joango naiz. - Trena geratu behar duzu. 411 00:25:43,741 --> 00:25:45,781 Ezin dute elkargunera iritsi. 412 00:25:45,861 --> 00:25:47,021 Nola egingo dut? 413 00:25:47,101 --> 00:25:48,941 Esan Kanpo Arazoetakoa zarela. 414 00:25:49,021 --> 00:25:51,901 Ingalaterran Barne Arazoetakoek agintzen dute. 415 00:25:58,941 --> 00:25:59,821 Barkatu. 416 00:26:20,421 --> 00:26:22,621 Geratu trena, Bill. 417 00:26:30,261 --> 00:26:31,941 {\an8}ERABILERA OKERRAGATIKO ISUNA 418 00:27:02,901 --> 00:27:04,181 Amaitu da, Jimmy. 419 00:27:05,781 --> 00:27:07,341 Denak kanpora, orain! 420 00:27:07,421 --> 00:27:10,101 Mundu guztia kanpora edo tiro egingo dut! 421 00:27:10,181 --> 00:27:11,461 Bizkorrago, kanpora! 422 00:27:11,541 --> 00:27:12,741 - Ospa. - Ez gelditu. 423 00:27:13,741 --> 00:27:15,661 Atera denok! Mugi! 424 00:27:18,381 --> 00:27:19,861 Tiro egingo didazu? 425 00:27:21,101 --> 00:27:22,421 Ronnyri bezala? 426 00:27:23,381 --> 00:27:25,141 Ondo da, bai. 427 00:27:26,981 --> 00:27:27,981 Ni izan nintzen. 428 00:27:29,541 --> 00:27:30,981 Ez nuen beste aukerarik. 429 00:27:32,061 --> 00:27:33,901 Gehiegi zekien. 430 00:27:34,661 --> 00:27:36,021 Nirekin hitz egin nahi zuen. 431 00:27:36,661 --> 00:27:39,061 Oso arretatsua, gure Ronald. 432 00:27:39,621 --> 00:27:41,021 Ez zion mesederik egin. 433 00:27:43,141 --> 00:27:46,701 Baina, benetan, Bundle, ulertu behar duzu. 434 00:27:46,781 --> 00:27:48,621 Ez nion Gerryri ezer egin. 435 00:27:48,701 --> 00:27:50,421 Gerry gustuko nuen. 436 00:27:50,501 --> 00:27:51,501 Loraine izan zen. 437 00:27:51,581 --> 00:27:53,741 Edaria pozoitu zion 438 00:27:53,821 --> 00:27:55,581 gozoki irri egiten zion bitartean. 439 00:27:58,021 --> 00:28:01,141 Gero botila gau-mahaian utzi zuen itxura eman zedin... 440 00:28:02,021 --> 00:28:04,021 Beste zerbait eman zedin. 441 00:28:04,101 --> 00:28:05,741 Zure laguna zen, Jimmy. 442 00:28:08,181 --> 00:28:10,341 Nork utzi zituen erlojuak tximinian? 443 00:28:10,421 --> 00:28:11,781 Ni izan nintzen. 444 00:28:12,421 --> 00:28:13,981 Jendea nahasteko. 445 00:28:14,061 --> 00:28:16,941 Banekien Ronny eta Bill erlojuekin zebiltzala, 446 00:28:17,021 --> 00:28:20,261 eta Gerryk Zazpi Esferak aipatu zituen nahi gabe. 447 00:28:20,341 --> 00:28:22,181 Eta horretaz probestu nintzen. 448 00:28:22,261 --> 00:28:24,581 Ronnyk zu zinela esan nahi izan zidan. 449 00:28:24,661 --> 00:28:25,741 Hilzorian zegoela. 450 00:28:26,541 --> 00:28:27,381 Esan... 451 00:28:27,941 --> 00:28:28,981 Jimmy... 452 00:28:29,621 --> 00:28:30,821 Thesigerri... 453 00:28:31,341 --> 00:28:32,301 Zazpi... 454 00:28:33,701 --> 00:28:34,741 Esferak. 455 00:28:35,501 --> 00:28:37,061 Ez nekien zer esan nahi zuen. 456 00:28:40,261 --> 00:28:42,621 Pena da orain arte ez konturatu izana. 457 00:28:42,701 --> 00:28:43,981 Hain gertu gaudenean. 458 00:28:47,261 --> 00:28:49,861 Zerbait aldatuko da dirua eskaintzen badizut? 459 00:28:50,421 --> 00:28:52,301 Horrengatik da hau guztia? 460 00:28:53,181 --> 00:28:55,021 - Diruagatik? - Zergatik bestela? 461 00:28:55,101 --> 00:28:56,941 Azkenaldian nahiko larri nabil. 462 00:28:57,021 --> 00:29:01,101 Daukadana baino gehiago zor dut eta kopurua handitzen doa, egia esan. 463 00:29:01,181 --> 00:29:03,061 Ez du egin duzuena bidezkotzen. 464 00:29:03,141 --> 00:29:04,541 Ez didazu tiro egingo. 465 00:29:04,621 --> 00:29:06,381 Inor ez litzateke minduko. 466 00:29:06,461 --> 00:29:08,781 Hitz gogorrak. Nire ama bai. 467 00:29:08,861 --> 00:29:10,101 Tiro egin nezake. 468 00:29:11,741 --> 00:29:12,621 Ronnygatik. 469 00:29:13,741 --> 00:29:14,941 Gerrygatik. 470 00:29:16,021 --> 00:29:18,781 Zure planarekin traizionatu dituzunengatik. 471 00:29:18,861 --> 00:29:20,701 Uste duzu nire ideia izan dela? 472 00:29:20,781 --> 00:29:21,621 Bundle. 473 00:29:22,741 --> 00:29:26,141 Biok dakigu ez dauzkadala ez adimena ezta kontaktuak ere. 474 00:29:27,341 --> 00:29:28,621 Zer diozu? 475 00:29:28,701 --> 00:29:30,581 Utzi pistola eta esango dizut. 476 00:29:31,541 --> 00:29:34,061 - Utzi gezurrak, Jimmy. - Egia diot. 477 00:29:34,141 --> 00:29:37,341 Utzi arma. Tiro eginez gero, erle langilea hilko duzu. 478 00:29:37,421 --> 00:29:39,061 Zer diozu? 479 00:29:40,181 --> 00:29:41,181 Esaidazu. 480 00:29:43,901 --> 00:29:46,301 Loraine ez zen inorekin elkartuko. 481 00:29:47,861 --> 00:29:49,261 Ez zen bere asmoa. 482 00:29:50,581 --> 00:29:52,861 Entrega ez da geltokian egingo. 483 00:29:54,421 --> 00:29:55,461 Trenean baizik. 484 00:29:58,421 --> 00:30:01,981 Hau prestatu duena trenaren aurrealdean dago. 485 00:30:04,941 --> 00:30:05,781 Gezurra. 486 00:30:05,861 --> 00:30:07,941 Lehen bagoian, lehen klasean. 487 00:30:08,981 --> 00:30:11,661 Hor geratuta geunden hau prestatu duenarekin. 488 00:30:11,741 --> 00:30:14,741 Adostu duenak harremanak dauzka atzerrian. 489 00:30:15,901 --> 00:30:18,581 Orain ezin didazu tiro egin. Gehiegizkoa litzateke. 490 00:30:24,181 --> 00:30:26,301 Ez esan niri zer den gehiegizkoa. 491 00:30:29,781 --> 00:30:32,501 Ez joan aurrealdera, Bundle! 492 00:30:32,581 --> 00:30:33,781 Ez joan! 493 00:30:34,381 --> 00:30:35,221 Kendu. 494 00:30:42,661 --> 00:30:44,061 Gaizkile bat dago. 495 00:30:44,141 --> 00:30:46,421 Zelatatu ezazue polizia etorri arte. 496 00:31:11,941 --> 00:31:16,621 Ez, ez, Wade andrea. Geratu hemen polizia etorri arte. 497 00:31:16,701 --> 00:31:18,941 Kartzelako zelda baten antzekoa da. 498 00:31:19,021 --> 00:31:22,261 Beraz, ohitzen joan zaitezke. 499 00:31:22,341 --> 00:31:23,381 Ez. 500 00:31:29,141 --> 00:31:31,501 Bundle, ez dakizu zer gertatu den. 501 00:31:31,581 --> 00:31:34,301 - Geratu hor, Bill. - Bundle? Bundle. 502 00:32:10,901 --> 00:32:11,741 Bundle. 503 00:32:12,781 --> 00:32:14,941 - Zergatik zaude hemen? - Ama? 504 00:32:16,261 --> 00:32:17,381 Zergatik zaude zu? 505 00:32:20,461 --> 00:32:22,261 Geldi gaudela dirudi. 506 00:32:22,861 --> 00:32:24,341 Animaliak egongo dira? 507 00:32:25,541 --> 00:32:28,621 Jauna, libra gaitzazu behietatik. 508 00:32:30,621 --> 00:32:32,781 Hau ezustekoa. Zatoz, eseri. 509 00:32:46,981 --> 00:32:48,101 Tren batean zaude. 510 00:32:49,541 --> 00:32:50,381 Hala da. 511 00:32:52,381 --> 00:32:54,061 Inoiz ez duzu trena hartzen. 512 00:32:56,781 --> 00:32:58,141 Mundua gorroto duzu. 513 00:33:00,661 --> 00:33:02,061 Jendea gorroto duzu. 514 00:33:03,861 --> 00:33:06,101 Kanpora irteteko esaten didazu. 515 00:33:06,661 --> 00:33:08,461 Hemen nago. Kanpoan. 516 00:33:09,421 --> 00:33:11,221 Jendetzari aurre egiten. 517 00:33:12,901 --> 00:33:14,661 Egia esan, ez zait gustatu. 518 00:33:15,621 --> 00:33:16,941 Batere ez. 519 00:33:17,781 --> 00:33:18,861 Zu izan zara. 520 00:33:22,741 --> 00:33:23,781 Hasieratik. 521 00:33:26,101 --> 00:33:27,061 Zu izan zara. 522 00:33:28,421 --> 00:33:31,741 - Ez dizut ulertzen, maitea. - Ez adarrik jo niri. 523 00:33:35,341 --> 00:33:36,821 Jimmy eta Loraine 524 00:33:36,901 --> 00:33:39,741 bagoi honetara zetozen formula ematera 525 00:33:40,981 --> 00:33:44,581 eta salduko zuen pertsonari emango zenion zuk. 526 00:33:48,181 --> 00:33:49,741 Zuk antolatu duzu dena. 527 00:33:54,021 --> 00:33:56,581 Uste dut garaia heldu zaigula 528 00:33:57,741 --> 00:34:01,181 taxuzko elkarrizketa izateko. 529 00:34:03,221 --> 00:34:05,821 Ez dut espero dena hasieratik ulertzea. 530 00:34:05,901 --> 00:34:07,101 Gerry hil zenuen. 531 00:34:07,181 --> 00:34:09,341 Noski ezetz. Neskatila izan zen. 532 00:34:11,141 --> 00:34:12,381 Oldartsuegia. 533 00:34:13,701 --> 00:34:18,061 Uste zuen Gerryk gure asmoen berri zuela. 534 00:34:18,141 --> 00:34:22,741 Nik nahi baino neurri zorrotzagoak hartu zituen. 535 00:34:23,461 --> 00:34:24,781 Chimneyseko festa 536 00:34:25,501 --> 00:34:26,981 zuk antolatu zenuen, 537 00:34:28,181 --> 00:34:30,661 formulari buruzko informazioa biltzeko. 538 00:34:32,061 --> 00:34:33,181 Eta gero, zer? 539 00:34:34,781 --> 00:34:36,581 Jimmy eta Loraine errekrutatu, 540 00:34:37,301 --> 00:34:38,861 lapurretan laguntzeko? 541 00:34:38,941 --> 00:34:41,781 Zure aita bezain bizkorra zara. 542 00:34:41,861 --> 00:34:44,981 Ama, formula horrek herrialdea babes lezake. 543 00:34:46,421 --> 00:34:48,461 Beste nonbait saldu nahi duzu? 544 00:34:49,861 --> 00:34:51,541 Eraso gaitzakeen jendeari? 545 00:34:53,821 --> 00:34:57,181 - Herrialdea saldu duzu. - Herrialdeak ni saldu nau. 546 00:34:57,261 --> 00:34:58,461 Saldu gaitu. 547 00:34:58,541 --> 00:35:00,501 Zure aita, anaia eta gu biok. 548 00:35:01,901 --> 00:35:07,781 Gure familiak zuk uste baino gehiago egin du herrialdearengatik. 549 00:35:07,861 --> 00:35:12,861 Ondotxo dakit nola funtzionatzen duen. 550 00:35:13,621 --> 00:35:17,461 Zure anaia, nire semea, 551 00:35:18,941 --> 00:35:20,981 kanoi-bazka bihurtu zuten. 552 00:35:22,181 --> 00:35:28,621 Jeneral mozkor batek hiltegira bidali zuen. 553 00:35:29,501 --> 00:35:34,301 Bere sakrifizioan loria edo ohorea daudela uste duzu? 554 00:35:34,381 --> 00:35:37,221 Jakin ezazu ez dagoela halakorik. 555 00:35:41,301 --> 00:35:44,101 Bere herrialdeak ez zuen babestu. 556 00:35:45,141 --> 00:35:48,101 Gudu-zelaian askatu zuten... 557 00:35:50,021 --> 00:35:54,621 eta ez zuen gerraren bilakaeran inongo eraginik izan. 558 00:35:56,861 --> 00:35:58,141 Eta ez zuen ezer egin 559 00:35:59,261 --> 00:36:01,181 zure aita babesteko. 560 00:36:04,621 --> 00:36:06,621 Nire herrialdeagatik, 561 00:36:08,341 --> 00:36:11,861 maite dudan jende guztia galdu dut. 562 00:36:20,701 --> 00:36:21,781 Ni ez. 563 00:36:28,341 --> 00:36:29,781 Ez, zu ez. 564 00:36:34,341 --> 00:36:35,301 Baina nire... 565 00:36:36,501 --> 00:36:37,501 mutikoa. 566 00:36:39,301 --> 00:36:40,541 Lehen... 567 00:36:41,901 --> 00:36:42,821 semea. 568 00:36:45,981 --> 00:36:48,421 Min horrek ez dauka parekorik, Bundle. 569 00:36:51,501 --> 00:36:53,061 Ni naukazu oraindik, ama. 570 00:36:58,141 --> 00:36:59,301 Ez naiz nahikoa? 571 00:37:04,141 --> 00:37:08,421 Eta, beraz, nola bizi behar dugu? 572 00:37:08,501 --> 00:37:11,221 Nola bizi behar dut ni? 573 00:37:12,101 --> 00:37:15,901 Nork zainduko gaitu zure anaia eta aita falta direla? 574 00:37:15,981 --> 00:37:17,221 Hau guztia. 575 00:37:19,221 --> 00:37:20,741 Heriotza guzti hauek... 576 00:37:23,621 --> 00:37:24,541 diruagatik? 577 00:37:24,621 --> 00:37:26,461 Ez daukagu sosik! 578 00:37:26,541 --> 00:37:28,581 Ulertzen duzu, txiki? 579 00:37:30,821 --> 00:37:32,661 Zer daukat? Chimneys? 580 00:37:32,741 --> 00:37:34,461 Herentzia. Ez du baliorik. 581 00:37:34,541 --> 00:37:36,421 Mantentze-lana ezinezkoa da. 582 00:37:37,941 --> 00:37:40,781 Eta galtzen badugu, ez daukagu ezer. 583 00:37:40,861 --> 00:37:42,381 Ez etxerik, ez estatusik. 584 00:37:42,461 --> 00:37:46,181 Hau izango litzateke soluzio 585 00:37:46,701 --> 00:37:48,861 bizkor eta errazena. 586 00:37:48,941 --> 00:37:51,221 - Ez zaitut ezagutzen, ama. - Ez. 587 00:37:52,861 --> 00:37:54,261 Ez naiz guraso ona. 588 00:37:55,981 --> 00:37:56,861 Nik... 589 00:37:58,381 --> 00:38:01,541 ezin dut jasan nigan jarri duzun itxaropena. 590 00:38:02,661 --> 00:38:03,861 Zure aitak bai. 591 00:38:05,421 --> 00:38:07,941 Bera gabe, noraezean nabil. 592 00:38:16,141 --> 00:38:19,061 Zugandik eta munduarengandik ezkutatu nahian 593 00:38:20,301 --> 00:38:21,421 ibili naiz 594 00:38:22,581 --> 00:38:23,661 zerbaitengatik. 595 00:38:29,381 --> 00:38:30,221 Ene. 596 00:38:33,221 --> 00:38:34,101 Nire... 597 00:38:35,261 --> 00:38:36,701 Bundle maitea. 598 00:38:37,221 --> 00:38:38,941 Uste nuen 599 00:38:39,701 --> 00:38:41,621 Thesiger eta beste neskarekin 600 00:38:42,261 --> 00:38:48,141 nahikoa distantzia jarriko nuela, arrastoa jarraitu ahal ez izateko. 601 00:38:48,861 --> 00:38:50,381 Uste nuen 602 00:38:50,461 --> 00:38:51,941 inori ez ziola axolako. 603 00:38:54,861 --> 00:38:59,221 Baina ez zaitut kontuan izan. 604 00:39:02,221 --> 00:39:03,981 Arduragabea izan naiz. 605 00:39:06,741 --> 00:39:08,381 Gutxietsi egin nauzu. 606 00:39:11,381 --> 00:39:14,661 Zuk gehiegi balioetsi nauzun bezala 607 00:39:15,501 --> 00:39:16,781 bizitza osoan. 608 00:39:20,061 --> 00:39:22,181 Orain, maitea, 609 00:39:23,861 --> 00:39:27,141 utziko didazu galdera bat egiten? 610 00:39:29,061 --> 00:39:32,821 Utziko zenidake ihes egiten polizia etorri baino lehen? 611 00:39:40,821 --> 00:39:41,821 Ziur... 612 00:39:42,341 --> 00:39:44,941 ez diozula zure amari tiro egingo. 613 00:39:47,541 --> 00:39:48,901 Bihotzean ez. 614 00:39:51,861 --> 00:39:53,141 Baina orgatilan bai, 615 00:39:54,181 --> 00:39:55,341 geldiarazteko. 616 00:39:59,461 --> 00:40:00,661 Benetan egingo zenuke? 617 00:40:01,701 --> 00:40:02,861 Bene-benetan? 618 00:40:02,941 --> 00:40:04,501 Egin dezagun proba, ama. 619 00:40:15,341 --> 00:40:17,261 Bejondeizula, maitea. 620 00:40:18,861 --> 00:40:19,981 Bejondeizula. 621 00:40:25,341 --> 00:40:27,501 Jainkoarren. Lady Eileen. 622 00:40:28,581 --> 00:40:30,861 Lady... Caterham. 623 00:40:33,741 --> 00:40:34,981 Nola ez ba. 624 00:40:37,021 --> 00:40:38,421 Orain ulertzen dut. 625 00:40:41,741 --> 00:40:42,861 Asko sentitzen dut. 626 00:40:47,541 --> 00:40:48,821 Ezagutzen zaitut? 627 00:43:51,581 --> 00:43:52,461 Cyril? 628 00:44:26,301 --> 00:44:27,181 Alfred. 629 00:44:29,221 --> 00:44:30,341 Nolatan zu hemen? 630 00:44:31,501 --> 00:44:33,901 Zure bila bidali naute, lady Eileen. 631 00:44:36,781 --> 00:44:37,661 Nork? 632 00:44:38,741 --> 00:44:41,501 Nire nagusiek eskatu didate 633 00:44:42,021 --> 00:44:43,581 Zazpi Esferak klubera eramateko. 634 00:44:44,301 --> 00:44:48,301 Esaiezu sentitzen dudala, baina ezingo dudala joan. 635 00:44:48,861 --> 00:44:50,461 Oso tematiak dira. 636 00:44:50,941 --> 00:44:53,741 Ez sortu iskanbilarik eta ez eskatu laguntzarik. 637 00:44:56,581 --> 00:44:59,261 Sartu autora, mesedez, lady Eileen. 638 00:45:02,301 --> 00:45:05,501 Ezingo dizut gomendiozko gutunik idatzi. 639 00:45:57,341 --> 00:45:58,501 Eseri. 640 00:46:22,461 --> 00:46:23,541 Eta orain, zer? 641 00:46:25,901 --> 00:46:27,821 Besteak bezala hilko nauzue? 642 00:46:30,941 --> 00:46:33,701 Gutxienez agertuidazu aurpegia, Zazpi. 643 00:46:50,981 --> 00:46:53,621 Zerbait kontatu nahi dizut, lady Eileen. 644 00:46:53,701 --> 00:46:55,581 Hobe zenuke. 645 00:46:57,701 --> 00:47:00,741 Ez dut ulertzen. Hilketen erantzulea zinela uste nuen. 646 00:47:00,821 --> 00:47:02,221 Guztiz kontrakoa. 647 00:47:02,741 --> 00:47:06,861 Zazpi Esferak Elkartea ez da makurra, ezta gutxiagorik ere. 648 00:47:06,941 --> 00:47:10,461 Superintendente, mesedez. Egun oso luzea izaten ari da. 649 00:47:14,421 --> 00:47:19,061 Kluba aliantza informala da. 650 00:47:19,141 --> 00:47:21,901 Mundua salbu mantentzen ahalegintzen da 651 00:47:22,541 --> 00:47:24,701 garai nahasietan. 652 00:47:28,221 --> 00:47:30,701 Indar ilunak altxatzen ari dira 653 00:47:31,581 --> 00:47:32,581 mundu osoan. 654 00:47:33,661 --> 00:47:36,621 Gailentasuna lor ez dezaten ahal duguna egiten dugu. 655 00:47:36,701 --> 00:47:39,301 Horregatik joan nintzen Wyvernera 656 00:47:39,381 --> 00:47:42,741 Matip doktorea eta bere formula babestera, 657 00:47:42,821 --> 00:47:48,261 Thesiger jaunak eta Wade andreak euren ahalegin onenak egin arren. 658 00:47:49,381 --> 00:47:51,421 Zergatik kontatu didazu hau? 659 00:47:51,941 --> 00:47:55,141 Eta zergatik ekarri nauzu pistolaz mehatxatuta? 660 00:47:55,221 --> 00:47:59,261 Pentsatu dut bestela ez zinela eskaintza entzutera etorriko. 661 00:48:00,421 --> 00:48:01,501 Zer entzun? 662 00:48:04,261 --> 00:48:06,181 Gurekin bat egitea nahi dugu. 663 00:48:13,261 --> 00:48:14,741 Zer nahi duzuela? 664 00:48:15,261 --> 00:48:17,141 Jarraipena eta ebaluaketa egin dizkizut. 665 00:48:17,741 --> 00:48:18,581 Ebaluaketa? 666 00:48:18,661 --> 00:48:23,301 Pentsatzen dugu gure taldean kide oso baliagarria izan zintezkeela. 667 00:48:23,381 --> 00:48:25,621 Hori egin duzu denbora guzti honetan? 668 00:48:26,421 --> 00:48:27,421 Ni errekrutatu? 669 00:48:29,901 --> 00:48:34,581 Adorea behar dugu, lady Eileen. 670 00:48:34,661 --> 00:48:36,541 Eta zuk erruz daukazu. 671 00:48:38,301 --> 00:48:39,381 Duela urte batzuk, 672 00:48:39,461 --> 00:48:45,301 gure agente garrantzitsuena galdu genuen. 673 00:48:47,141 --> 00:48:47,981 Zure aita. 674 00:48:51,061 --> 00:48:53,741 Aulki horretan eseri ohi zen. 675 00:48:56,541 --> 00:48:57,861 Ez dut ulertzen. 676 00:49:03,741 --> 00:49:06,261 Berarekin nengoen hil zenean. 677 00:49:07,141 --> 00:49:08,141 Elkartearentzat 678 00:49:08,221 --> 00:49:10,781 misio batean zegoen. 679 00:49:11,581 --> 00:49:13,901 Matip doktorearekin elkartzekoa zen. 680 00:49:27,861 --> 00:49:28,861 Ez. 681 00:49:30,341 --> 00:49:32,421 Espainiako gripeaz hil zen gerran. 682 00:49:32,501 --> 00:49:33,741 Ez horixe. 683 00:49:33,821 --> 00:49:35,421 Etsaien amarruan erori zen. 684 00:49:35,501 --> 00:49:39,101 Gure eta gure asmoen berri izan zuten. 685 00:49:39,661 --> 00:49:41,101 Berarekin zeunden? 686 00:49:41,981 --> 00:49:43,341 Ez behar ninduenean. 687 00:49:45,541 --> 00:49:47,741 Laguntzen digutenak babesten ditut. 688 00:49:48,781 --> 00:49:51,381 Tamalez, beti ez dut asmatzen. 689 00:49:59,701 --> 00:50:01,301 Nire amak hau bazekien? 690 00:50:01,381 --> 00:50:03,181 Aitaren heriotzarena ez. 691 00:50:05,021 --> 00:50:07,861 Baina bazekien lan sekretua zeukala. 692 00:50:07,941 --> 00:50:10,461 Uste dut formularena jakin zuela 693 00:50:10,541 --> 00:50:15,461 zure aitaren ezagun batzuekin egindako afari batean. 694 00:50:16,301 --> 00:50:20,981 Txutxu-mutxuak indartsuak izan litezke zuzen ulertzen badira. 695 00:50:21,061 --> 00:50:22,341 Noski. 696 00:50:23,821 --> 00:50:25,221 Lady Eileen, 697 00:50:25,301 --> 00:50:28,501 zure aita gure agente onena zen, 698 00:50:29,261 --> 00:50:32,781 baina zu bera baino hobea 699 00:50:32,861 --> 00:50:34,941 izatera hel zintezke. 700 00:50:39,341 --> 00:50:41,341 Inork ez dit inoiz halakorik esan. 701 00:50:41,421 --> 00:50:43,221 Benetan diot. 702 00:50:47,941 --> 00:50:49,541 Bidegurutzean zaude. 703 00:50:50,381 --> 00:50:53,061 Motz gelditu zara, superintendente. 704 00:50:53,941 --> 00:50:55,021 Beti bezala. 705 00:50:59,421 --> 00:51:01,581 Lan hau arriskutsua da. 706 00:51:02,301 --> 00:51:06,621 Urrunera bidaiatu beharko duzu. 707 00:51:06,701 --> 00:51:10,621 Espioitza eta peril handia izango dituzu. 708 00:51:11,781 --> 00:51:15,141 Behar zaitugu, lady Eileen. 709 00:51:16,141 --> 00:51:20,701 Erabateko premia eta arriskua duen misioa daukagu 710 00:51:20,781 --> 00:51:24,021 eta berehala hastea behar dugu. 711 00:51:24,821 --> 00:51:26,061 Beraz... 712 00:51:27,701 --> 00:51:28,781 zer diozu? 713 00:52:02,741 --> 00:52:04,061 Kontaidazu dena. 714 00:53:54,741 --> 00:53:57,661 {\an8}Azpitituluak: Maialen Sanz