1 00:00:00,080 --> 00:00:01,920 Bost aldiz deitu diot dagoeneko, 2 00:00:02,000 --> 00:00:04,040 eta ez dit erantzun. Zoaz begiratzera. 3 00:00:04,120 --> 00:00:06,120 -Gero deituko dizut. -Ados. 4 00:00:35,240 --> 00:00:36,160 Kaixo? 5 00:00:39,720 --> 00:00:40,560 April? 6 00:00:55,640 --> 00:00:57,400 Jainko maitea. 7 00:01:01,320 --> 00:01:02,520 April? 8 00:01:06,400 --> 00:01:07,480 April! 9 00:01:20,360 --> 00:01:21,600 April? 10 00:01:21,680 --> 00:01:22,720 Arraioa! 11 00:01:24,160 --> 00:01:25,640 April? Hemen zaude? 12 00:01:25,720 --> 00:01:26,880 -Kit? Kit! -Putza! 13 00:01:30,960 --> 00:01:34,160 -Eskerrak etorri zaren! -Lasai. 14 00:01:34,240 --> 00:01:36,080 -Ondo zaude? -Joan dira? 15 00:01:36,160 --> 00:01:38,000 Nortzuk? Zer gertatu da? Lasai. 16 00:01:38,080 --> 00:01:40,400 Hemen nago. Zer gertatu da? 17 00:01:44,600 --> 00:01:46,000 Dena eraman dute. 18 00:01:46,080 --> 00:01:48,759 -Nola "dena"? -Hemen ez dagoela ezer. 19 00:01:48,840 --> 00:01:51,520 -Zer gertatzen da? -Etxeko dena desagertu dela. 20 00:01:51,600 --> 00:01:53,560 -Zer? -Hemen ez dago ezer. 21 00:01:53,640 --> 00:01:55,160 -April ondo dago? -Hori Kit da? 22 00:01:55,240 --> 00:01:56,759 Itxaron, zer gertatu da? 23 00:01:57,120 --> 00:01:59,759 Gizon batzuk etxean sartu dira, alde egin dute jada. 24 00:01:59,840 --> 00:02:02,440 -April eta Joel giltzapean zeuden. -Zer eraman dute? 25 00:02:02,520 --> 00:02:05,000 Haien mugikorrak hartu dituzte, baina ondo daude. 26 00:02:05,080 --> 00:02:06,520 Jainko maitea. Ondo da. 27 00:02:07,440 --> 00:02:09,600 Ados, berehala itzuliko gara. 28 00:02:10,639 --> 00:02:11,640 Dexie. 29 00:02:12,240 --> 00:02:13,840 -Esnatu. -Zer gertatzen da? 30 00:02:13,920 --> 00:02:16,560 Londresera itzuli behar dugu, maitea. 31 00:02:18,160 --> 00:02:19,960 Ez, lo nago. 32 00:02:20,040 --> 00:02:22,760 Badakit, baina Aprilengana joan behar dugu. 33 00:02:22,840 --> 00:02:25,160 Ezin izan dute dena eraman. 34 00:02:26,560 --> 00:02:29,440 Batu ditzagun zure gauzak eta goazen autora. 35 00:02:29,520 --> 00:02:31,079 Goazen. 36 00:03:09,200 --> 00:03:11,000 Alarma guztiek huts egin dute. 37 00:03:12,040 --> 00:03:13,760 Ez dut irudirik jaso 20:00etatik. 38 00:03:13,840 --> 00:03:16,840 Etxeko segurtasuna itzela da, wifia aktibatuta badago. 39 00:03:16,920 --> 00:03:18,800 Nola eraman dute dena? 40 00:03:18,880 --> 00:03:19,880 Desaktibatu dute? 41 00:03:19,960 --> 00:03:22,320 Asteak emango zituzten etxea zelatatzen. 42 00:03:22,400 --> 00:03:23,600 Auzokoekin egon naiz. 43 00:03:23,680 --> 00:03:26,640 Sarrerako kamera piztuta zuten. Dena ikus daiteke. 44 00:03:28,760 --> 00:03:30,240 Jende mordoa dira. 45 00:03:31,920 --> 00:03:33,079 Nork egingo luke hau? 46 00:03:33,160 --> 00:03:34,680 Gure atzetik zeuden. 47 00:03:35,600 --> 00:03:36,480 Zergatik? 48 00:03:37,160 --> 00:03:39,920 Zein da etxe-aldaketa enpresa hau? Nortzuk dira? 49 00:03:40,000 --> 00:03:42,320 -Jamie, lasai. -Lasai egoteko? 50 00:03:42,400 --> 00:03:46,360 Etxe osoa eraman duen jendea nola harrapatuko duten jakin nahi dut! 51 00:03:46,440 --> 00:03:48,000 Umeak autoan daude. 52 00:03:48,079 --> 00:03:49,640 Ederto, eskerrik asko. 53 00:03:49,720 --> 00:03:50,920 Goazen. 54 00:03:51,800 --> 00:03:53,760 Zuen alabaren aitorpena behar dugu. 55 00:03:54,320 --> 00:03:56,400 Orain? Goizeko hirurak dira. 56 00:03:56,480 --> 00:03:58,760 Buru-berokidun batzuek giltzaperatu dute. 57 00:03:58,840 --> 00:04:00,480 Hilko zutela uste zuen. 58 00:04:00,560 --> 00:04:02,000 Bihar hitz egingo du zuekin. 59 00:04:07,480 --> 00:04:09,440 Zergatik utzi dute suge hil bat? 60 00:04:09,520 --> 00:04:11,160 Haien sinadura izan daiteke. 61 00:04:13,120 --> 00:04:14,240 Nora joango zara? 62 00:04:14,320 --> 00:04:15,800 Katerekin geratuko naiz. 63 00:04:15,880 --> 00:04:17,160 Taxiari deituko diogu. 64 00:04:19,760 --> 00:04:21,680 Ezin dut hau sinetsi. 65 00:04:24,840 --> 00:04:25,840 Badakit. 66 00:04:26,560 --> 00:04:27,600 Izugarria da. 67 00:04:38,120 --> 00:04:39,760 Zuk ere dena galdu duzu. 68 00:04:39,840 --> 00:04:42,000 Ez, horrek ez dio axola. 69 00:04:42,680 --> 00:04:44,080 Alde egin behar dut. 70 00:04:49,280 --> 00:04:50,840 Pasaporteak behar ditugu. 71 00:05:53,920 --> 00:05:58,320 MALTZURKERIA 72 00:06:04,000 --> 00:06:05,480 Eta eskola, zer? 73 00:06:05,560 --> 00:06:07,240 Ahaztu eskolaz astebetez. 74 00:06:08,720 --> 00:06:09,880 Eroso zaude? 75 00:06:10,600 --> 00:06:11,600 Bai? 76 00:06:13,120 --> 00:06:14,480 Argia piztuta gera daiteke? 77 00:06:14,560 --> 00:06:15,760 Bai, noski. 78 00:06:16,440 --> 00:06:18,120 Atearen bestaldean egongo gara. 79 00:06:20,760 --> 00:06:21,960 Nire hartza nahi dut. 80 00:06:22,040 --> 00:06:23,400 Badakit. 81 00:06:23,480 --> 00:06:25,040 Lastima lapurtu dutela. 82 00:06:25,440 --> 00:06:26,720 Berria erosiko dizugu. 83 00:06:26,800 --> 00:06:27,800 -Bai? -Bai. 84 00:06:27,880 --> 00:06:30,640 Agian hartz erraldoia topatuko dugu bihar aireportuan. 85 00:06:30,720 --> 00:06:32,440 -Bai. -Ados? 86 00:06:33,080 --> 00:06:34,720 -Gabon. -Bai. 87 00:06:36,200 --> 00:06:37,560 Gabon. 88 00:06:41,280 --> 00:06:42,159 Itzuliko dira? 89 00:06:43,159 --> 00:06:44,240 Lapurrak? 90 00:06:44,320 --> 00:06:46,120 Ez, ez horixe. 91 00:06:46,200 --> 00:06:48,760 Aitak segurtasun berria jarriko du. 92 00:06:50,040 --> 00:06:52,520 Dena den, ez dute beste ezer lapurtzeko. 93 00:06:55,720 --> 00:06:56,800 Gabon. 94 00:07:04,480 --> 00:07:06,720 Zer demontre gertatzen ari zaigu? 95 00:07:07,200 --> 00:07:08,760 April atsekabetuta dago. 96 00:07:08,840 --> 00:07:10,400 Gezurra esan digu. 97 00:07:11,240 --> 00:07:13,840 -Zergatik diozu? -Miarekin egon behar zuelako 98 00:07:13,920 --> 00:07:16,040 eta Joel horrekin zegoen. 99 00:07:16,120 --> 00:07:17,880 Ba al du garrantzirik horrek? 100 00:07:17,960 --> 00:07:19,720 Ez dakigu ezer tipo horretaz. 101 00:07:19,800 --> 00:07:22,880 Zer axola dio? Bi ume ditugu hemen traumatizatuta. 102 00:07:22,960 --> 00:07:26,320 Badakit! Horregatik ez dut nahi Greziara eraman ditzazun. 103 00:07:26,400 --> 00:07:28,680 Eta non geratu behar dute? Hemen? 104 00:07:28,760 --> 00:07:31,520 -Ez, zoazte "Aunitzera". -Ez naiz hara joango. 105 00:07:31,600 --> 00:07:32,640 Gorroto dut. 106 00:07:34,840 --> 00:07:38,400 Aizu… Ez al duzu burrunbarik entzuten? Edo zerbait arraroa? 107 00:07:39,159 --> 00:07:40,960 Marmar moduko bat? 108 00:07:41,040 --> 00:07:43,240 Zera… 109 00:07:43,320 --> 00:07:46,320 Erle edo liztorren bat dirudi, halako zerbait. 110 00:07:47,040 --> 00:07:48,000 Zuk… 111 00:07:48,520 --> 00:07:50,800 -entzuten al duzu? -Zertaz ari zara? 112 00:07:50,880 --> 00:07:52,320 Hemen ez dago ezer. 113 00:07:52,920 --> 00:07:53,880 Hortik izan da. 114 00:07:53,960 --> 00:07:56,600 Hortik dator, bai… 115 00:07:57,320 --> 00:07:59,720 -Ez al duzu entzuten? -Ez dut ezer entzuten. 116 00:07:59,800 --> 00:08:02,600 -Greziara joan nahi dut… -Utzi kontu hori. 117 00:08:03,400 --> 00:08:04,760 Hemen behean da. 118 00:08:05,880 --> 00:08:08,560 Ziur entzuten ari zaizkigula. 119 00:08:08,720 --> 00:08:09,720 Jainko maitea. 120 00:08:09,800 --> 00:08:11,760 Berogailua da, bost axola. 121 00:08:11,840 --> 00:08:13,280 Ez da berogailua. 122 00:08:16,640 --> 00:08:18,360 Zarata gelditu da. 123 00:08:19,840 --> 00:08:20,920 Hala espero dut. 124 00:08:23,640 --> 00:08:24,880 Ezin duzu joan. 125 00:08:24,960 --> 00:08:26,760 -Hemen behar zaitut. -Ez horixe. 126 00:08:26,840 --> 00:08:30,960 Borrokatu behar dut nire negozioaren parte izaten jarraitzeko. 127 00:08:31,040 --> 00:08:34,200 -Zuek alde egiteak kalte egingo dit. -Ardura zaitez zu. 128 00:08:34,280 --> 00:08:35,400 Umeak eramango ditut. 129 00:08:36,440 --> 00:08:39,120 Nola eramango dituzula? Zer esan nahi duzu? 130 00:08:39,200 --> 00:08:41,000 Zer? Gure mira izango al duzu? 131 00:08:41,080 --> 00:08:42,919 -Noski. -Benetan? 132 00:08:43,000 --> 00:08:45,120 Zergatik jarri zara horrela? 133 00:08:45,200 --> 00:08:47,680 Nik… maite zaitut. 134 00:08:48,520 --> 00:08:49,840 Nire babesa duzu. 135 00:08:50,760 --> 00:08:52,440 Zure negozioaren alde nago. 136 00:08:52,520 --> 00:08:54,520 Bai, baina ez duzu errespetatzen. 137 00:08:55,120 --> 00:08:56,000 Bai horixe. 138 00:08:56,080 --> 00:08:58,880 -Ez duzu errespetatzen. -Bai. 139 00:09:00,400 --> 00:09:02,920 Oraintxe bertan sekulako presiopean gaude. 140 00:09:04,840 --> 00:09:06,000 Arraioa. 141 00:09:08,400 --> 00:09:10,080 Ez al duzu hori entzuten? 142 00:09:11,040 --> 00:09:12,560 -Hori? -Ez. 143 00:09:13,280 --> 00:09:14,520 Jainko maitea. 144 00:09:14,600 --> 00:09:16,520 Gu bagoaz, hegaldia hartu dut. 145 00:09:16,600 --> 00:09:18,000 Ados! Joan zaitezte! 146 00:09:18,080 --> 00:09:21,320 Pikutara Greziara aldi baterako! Egin mesede bat bioi! 147 00:09:22,680 --> 00:09:24,520 Ezin dut lorik egin. 148 00:09:24,640 --> 00:09:27,160 -Zurekin lo egin dezaket? -Bai, noski. 149 00:09:27,240 --> 00:09:28,840 Ondoko gelan lo egingo dut. 150 00:09:47,520 --> 00:09:49,360 -Agur, aita. -Konponduko da. 151 00:09:50,280 --> 00:09:52,360 Ez kezkatu, dena ondo aterako da. 152 00:09:56,160 --> 00:09:57,920 Maite zaitut, Dex. 153 00:10:01,240 --> 00:10:03,160 Nat, ez zenukete joan behar. 154 00:10:17,000 --> 00:10:18,240 Bazoaztela? 155 00:10:18,880 --> 00:10:22,160 Zera, nahi al duzu… Laguntzarik behar al duzu… 156 00:10:22,240 --> 00:10:23,520 Ez, eskerrik asko. 157 00:10:23,600 --> 00:10:26,680 Bakarrik egon nahi dugu aldi baterako. 158 00:10:27,240 --> 00:10:29,200 Har ezazu atseden apur bat. 159 00:10:30,360 --> 00:10:31,400 Jakina. 160 00:10:31,760 --> 00:10:32,880 Ez banauzue behar… 161 00:10:32,960 --> 00:10:34,000 Ez, zera… 162 00:10:34,600 --> 00:10:38,520 Mila esker egin duzun guztiagatik, baina oraintxe bertan… 163 00:10:38,600 --> 00:10:41,320 gure familia egoera zail batean dago. 164 00:10:41,400 --> 00:10:43,320 -Badakit. -Bai. 165 00:10:43,400 --> 00:10:46,320 Denbora behar dugu pentsatzeko eta antolatzeko. 166 00:10:46,400 --> 00:10:47,640 Behar bazaitut, 167 00:10:47,720 --> 00:10:50,560 berriro deituko dizut aste batzuk barru, ados? 168 00:10:50,640 --> 00:10:52,040 Lehena naiz. 169 00:10:57,080 --> 00:10:59,480 Jakina, ados. 170 00:10:59,560 --> 00:11:00,520 Ondo pasa. 171 00:11:00,600 --> 00:11:01,680 Eskerrik asko. 172 00:11:02,840 --> 00:11:03,800 Agur. 173 00:11:13,040 --> 00:11:15,400 Ados. Kamioiak topatu dituzunez, 174 00:11:15,480 --> 00:11:17,520 nondik datozen jakingo duzu, ezta? 175 00:11:18,280 --> 00:11:19,840 Nire hizkera? 176 00:11:19,920 --> 00:11:23,840 Barkatu nire hizkera, komisario jauna, baina ezgauza dirudizu. 177 00:11:30,440 --> 00:11:32,320 Jarraitu lanean. 178 00:11:32,400 --> 00:11:34,400 -Pozten naiz zu ikusteaz. -Jared. 179 00:11:35,280 --> 00:11:36,280 Sartuko gara? 180 00:11:46,200 --> 00:11:48,440 -Kopiarik atera dezakezu? -Bai, noski. 181 00:11:52,040 --> 00:11:53,880 Ondo dakigu 182 00:11:53,960 --> 00:11:57,160 enpresa zuri esker baino ez dela existitzen, 183 00:11:57,240 --> 00:12:00,040 baina erabaki korporatibo eta legal argi batera 184 00:12:00,120 --> 00:12:02,040 iritsi behar izan genuen… 185 00:12:02,120 --> 00:12:03,920 Norbaitek izorratu nahi nau. 186 00:12:04,800 --> 00:12:05,960 Izan liteke. 187 00:12:06,040 --> 00:12:07,720 Nor den jakingo dut. 188 00:12:09,120 --> 00:12:10,600 Eta zergatik egin duen. 189 00:12:11,280 --> 00:12:12,160 Ados. 190 00:12:12,240 --> 00:12:14,080 Jakiten dudanean, esango didazue: 191 00:12:14,160 --> 00:12:15,800 "Oker geunden, itzul zaitez". 192 00:12:15,880 --> 00:12:17,280 Pikutara bidaliko zaituztet, 193 00:12:17,360 --> 00:12:20,120 hemen hausten ari zaretena ez delako berriz elkartuko. 194 00:12:20,200 --> 00:12:22,240 -Ados. -Enpresa ez da ezer ni gabe. 195 00:12:22,320 --> 00:12:26,200 -Ulertzen dut atsekabea. -Enpresa ez da ni gabe existitzen. 196 00:12:26,280 --> 00:12:28,800 Nire izen ona da enpresa bultzatzen duena! 197 00:12:28,920 --> 00:12:29,760 Ez dugu esan… 198 00:12:29,840 --> 00:12:32,040 Nire izen ona da suntsitu duzuena! 199 00:13:54,400 --> 00:13:56,160 Tira, Dexie, lagundu. 200 00:13:56,960 --> 00:13:58,600 Aitari deituko diogu? 201 00:13:58,680 --> 00:14:00,360 Ez, gero deituko diogu. 202 00:14:01,160 --> 00:14:02,960 Igerilekuan jolastuko dugu? 203 00:14:03,480 --> 00:14:04,640 Marco Polora? 204 00:14:05,680 --> 00:14:07,760 Goazen. Azkena hasi egingo da. 205 00:14:08,040 --> 00:14:09,400 Ondo da. 206 00:14:19,000 --> 00:14:20,680 -Marco. -Polo! 207 00:14:20,760 --> 00:14:21,880 Polo! 208 00:14:23,640 --> 00:14:25,760 -Marco. -Polo! 209 00:14:35,120 --> 00:14:38,840 Ados, nire txanda. Hiru, bi, bat. 210 00:14:38,920 --> 00:14:40,480 -Marco! -Polo! 211 00:14:40,560 --> 00:14:41,600 Polo! 212 00:14:43,640 --> 00:14:46,320 Harrapatuta! Harrapatu zaitut. 213 00:14:46,960 --> 00:14:48,680 -Harrapatuta. -Galdu egin dut. 214 00:14:48,760 --> 00:14:50,480 Bazkaria prestatzera noa. 215 00:14:50,560 --> 00:14:52,840 -Ni irabazle! -Bai, hala da. 216 00:14:53,280 --> 00:14:55,720 -Nork irabazi du? -Nik irabazi dut! 217 00:14:55,800 --> 00:14:57,280 Noski, zu zara irabazle. 218 00:15:13,560 --> 00:15:14,840 Hemen zaude. 219 00:15:14,920 --> 00:15:17,800 Mila esker etortzegatik, ezin dut bakarrik jatea jasan. 220 00:15:17,880 --> 00:15:19,600 Ez zaude bakarrik, Nyla hemen da. 221 00:15:19,680 --> 00:15:23,000 Egia da. Nylak garai latzak gainditu ditu. 222 00:15:23,080 --> 00:15:25,520 Sentitzen dut eskolarekin gertatutakoa. 223 00:15:25,600 --> 00:15:28,160 Ez kezkatu, nazkatuta nago heziketaz. 224 00:15:28,240 --> 00:15:29,880 Tira, ondo da. 225 00:15:29,960 --> 00:15:31,840 Bai, pikutara eskola. 226 00:15:31,920 --> 00:15:33,160 Eta unibertsitatea. 227 00:15:33,240 --> 00:15:34,400 Ni ez nintzen joan. 228 00:15:34,480 --> 00:15:37,120 Badakit, beti gauza bera kontatzen duzu. 229 00:15:58,120 --> 00:15:59,760 Oso harro nago zutaz. 230 00:16:00,480 --> 00:16:02,920 Aprili laguntzeaz gain, 231 00:16:03,000 --> 00:16:04,680 poliziarekin ondo aritu zinen. 232 00:16:06,520 --> 00:16:07,600 Mila esker. 233 00:16:12,960 --> 00:16:14,560 Ezin dut lapurretarena sinetsi. 234 00:16:15,560 --> 00:16:17,440 Bost axola gauza gehienak, 235 00:16:17,520 --> 00:16:19,760 baina zergatik eraman nire eskolako gauzak? 236 00:16:19,840 --> 00:16:21,760 Nork nahi ditu nire arte-azterketak? 237 00:16:21,840 --> 00:16:24,600 Agian jenio hutsa zarela ikusi zuten. 238 00:16:24,680 --> 00:16:28,800 Zuk egindako Franken koadroa eraman dute, gure komunean zegoena. 239 00:16:28,880 --> 00:16:32,080 -Hamahiru urterekin egin nuen. -Badakit, asko atsegin nuen. 240 00:16:32,800 --> 00:16:35,880 Hormetako gauza garesti guztiak baino gehiago. 241 00:16:38,000 --> 00:16:40,360 Benetan… oso tristea da. 242 00:16:48,040 --> 00:16:49,320 Gaindituko dugu. 243 00:16:49,880 --> 00:16:52,160 Edozer gainditzeko gai garela diozu beti. 244 00:16:53,120 --> 00:16:54,080 Bai. 245 00:17:01,200 --> 00:17:02,440 Nor da? 246 00:17:09,720 --> 00:17:11,400 -Jamie Tanner? -Bai. 247 00:17:11,480 --> 00:17:12,520 Ni naiz. 248 00:17:24,240 --> 00:17:25,640 Nork eskatu du hau? 249 00:17:25,720 --> 00:17:27,040 Ez dakit, agian Natek? 250 00:17:33,800 --> 00:17:35,160 Oso polita da. 251 00:17:37,000 --> 00:17:38,280 "Tilderman". 252 00:17:41,640 --> 00:17:42,800 Nik… 253 00:17:43,520 --> 00:17:45,640 babesa eman nion enpresa honi. 254 00:17:45,720 --> 00:17:47,520 Duela urte batzuk porrot egin zuen. 255 00:17:48,560 --> 00:17:50,000 Argi dago ezetz. 256 00:17:55,880 --> 00:17:57,360 Hor barruan kaka dago. 257 00:17:57,440 --> 00:17:58,440 Zer? 258 00:17:58,520 --> 00:17:59,560 Bai. 259 00:18:00,920 --> 00:18:01,960 Kiratsa dario. 260 00:18:02,040 --> 00:18:04,120 Txakur-kaka da? 261 00:18:04,200 --> 00:18:06,040 Ez, gizaki batena. 262 00:18:19,600 --> 00:18:20,600 Adam, kaixo. 263 00:18:20,680 --> 00:18:22,520 Kaixo, zer moduz zaudete? 264 00:18:22,600 --> 00:18:25,400 Ondo, eskerrik asko. Zer moduz zaude zu? 265 00:18:25,480 --> 00:18:27,120 Ondo nago, bai. 266 00:18:27,200 --> 00:18:29,320 Dex eta April hobeto daude? 267 00:18:29,400 --> 00:18:31,400 Oso kezkatuta egon naiz zuengatik. 268 00:18:31,480 --> 00:18:33,600 Ez, lasai. Ondo gaude, mila esker. 269 00:18:34,440 --> 00:18:35,480 Zer dela eta… 270 00:18:36,240 --> 00:18:38,160 Zerbait behar duzu? 271 00:18:38,680 --> 00:18:40,840 Bai, egia esan. 272 00:18:42,320 --> 00:18:44,120 Katek eta biok utzi egin dugu. 273 00:18:44,200 --> 00:18:45,400 Zoritxarrez. 274 00:18:45,480 --> 00:18:47,000 Hara, sentitzen dut. 275 00:18:47,080 --> 00:18:49,000 Eta pentsatzen ari nintzen… 276 00:18:49,080 --> 00:18:50,960 Lotsa ematen dit hau galdetzeak, 277 00:18:51,720 --> 00:18:52,920 baina… 278 00:18:53,000 --> 00:18:57,320 Grezian zuekin geratzeko modurik ba ote nuen jakin nahi nuen. 279 00:18:57,840 --> 00:18:59,000 Aldi baterako. 280 00:19:00,960 --> 00:19:02,600 Ez, Adam. 281 00:19:02,680 --> 00:19:04,520 Familia modukoa zarete niretzat. 282 00:19:05,680 --> 00:19:08,520 Ez dut zentzu arraroan esaten. 283 00:19:09,560 --> 00:19:12,800 Baina ezin duzu zure lagunengana jo? 284 00:19:12,880 --> 00:19:15,000 Bai, noski. 285 00:19:15,600 --> 00:19:17,600 Baina ez dira zuek bezalakoak. 286 00:19:17,680 --> 00:19:19,080 Lagunduko nizuke. 287 00:19:19,960 --> 00:19:21,760 Umeei irakasten jarraitu. 288 00:19:21,840 --> 00:19:23,320 Txangoak antolatu. 289 00:19:23,960 --> 00:19:26,400 Dexter Apoloren santutegira eraman, atsegin du. 290 00:19:27,000 --> 00:19:29,000 Badakit. Eskertzen dizut, baina… 291 00:19:29,080 --> 00:19:30,840 Nik zaindu ditzaket. 292 00:19:31,320 --> 00:19:32,800 Begira, Adam… 293 00:19:33,880 --> 00:19:36,120 Ezin zaitugu hemen izan, barkatu. 294 00:19:37,880 --> 00:19:38,880 Ezin duzue? 295 00:19:40,160 --> 00:19:41,160 Ez. 296 00:19:41,240 --> 00:19:42,440 Ados. 297 00:19:43,720 --> 00:19:45,120 Lastima. 298 00:19:45,800 --> 00:19:47,960 Badakit, baina bakarrik egon nahi dugu. 299 00:19:51,320 --> 00:19:52,600 Entzun, Adam, 300 00:19:52,680 --> 00:19:56,480 itzela izan da zu gurekin izatea, jakina, 301 00:19:56,560 --> 00:20:00,160 eta izugarri lagundu diguzu niri eta umeei… 302 00:20:01,280 --> 00:20:05,520 Baina uste dut badela garaia zuk beste familia bat bilatzeko. 303 00:20:05,600 --> 00:20:07,640 Primeran egon gara, baina… 304 00:20:07,720 --> 00:20:11,680 hemen eta orain utzi behar dugula uste dut. 305 00:20:15,520 --> 00:20:16,600 Ados? 306 00:20:19,520 --> 00:20:20,520 Adam? 307 00:20:22,360 --> 00:20:23,360 Bai. 308 00:20:23,840 --> 00:20:24,720 Ados. 309 00:20:24,800 --> 00:20:25,920 Ama, bazatoz 310 00:20:26,000 --> 00:20:27,560 -kartetan jolastera? -Itxaron. 311 00:20:27,640 --> 00:20:29,520 -Hitzeman diguzu. -Bai, banoa. 312 00:20:29,600 --> 00:20:31,320 Prestatu jolasa, berehala noa. 313 00:20:32,240 --> 00:20:33,400 Barkatu… 314 00:20:34,760 --> 00:20:36,800 Bai, aurrera egiteko ordua da. 315 00:20:38,480 --> 00:20:40,080 Agurtu Dex nire partez. 316 00:20:41,240 --> 00:20:42,640 Autobusa iritsi da. 317 00:20:44,280 --> 00:20:45,640 Laster arte. 318 00:20:49,640 --> 00:20:50,640 Barkatu? 319 00:20:58,120 --> 00:21:00,760 Sentitzen dut gertatutakoa, Jamie, 320 00:21:00,840 --> 00:21:02,200 baina kaleratu nazakete. 321 00:21:02,280 --> 00:21:04,320 Artxibo zaharrak dira, ez dira ohartuko. 322 00:21:04,400 --> 00:21:05,600 Ezin ditut hartu. 323 00:21:05,680 --> 00:21:07,480 Ez hartu, atera argazkiak. 324 00:21:07,560 --> 00:21:09,600 -Garrantzitsua da… -Espioi kamerarekin? 325 00:21:09,680 --> 00:21:12,920 Arraioa, Ingrid! Zure laguntza behar dut. 326 00:21:13,400 --> 00:21:16,040 Dena galdu dut eta zergatik jakin behar dut. 327 00:21:16,120 --> 00:21:18,640 Badakit zerikusia duela Tilderman enpresarekin. 328 00:21:18,720 --> 00:21:20,040 Ez dut ia gogoratzen. 329 00:21:20,120 --> 00:21:23,440 Nik ere ez, baina nolabaiteko lotura dago. 330 00:21:23,520 --> 00:21:25,040 Zergatik uste duzu? 331 00:21:27,000 --> 00:21:29,000 Zure laguntza behar dut. 332 00:21:29,600 --> 00:21:30,600 Mesedez. 333 00:21:32,000 --> 00:21:34,360 Ez dago wifirik. Zure mugikorra erabil dezaket? 334 00:21:35,840 --> 00:21:38,080 -Zer? -Zure mugikorra, erabil dezaket? 335 00:21:38,160 --> 00:21:39,520 Joelekin hitz egiteko. 336 00:21:39,960 --> 00:21:42,000 Bai, noski, hor dago. 337 00:21:42,080 --> 00:21:43,080 Non? 338 00:21:44,440 --> 00:21:45,800 Zer? 339 00:21:45,880 --> 00:21:47,720 Non dago zure mugikorra? 340 00:21:47,800 --> 00:21:49,760 Begiratu sukalde-gainekoan. 341 00:21:49,840 --> 00:21:51,680 Hemen ez dago, non dago? 342 00:22:08,240 --> 00:22:09,600 Non ote dago? 343 00:22:13,120 --> 00:22:14,280 Bai arraroa. 344 00:22:16,480 --> 00:22:17,800 Nat? 345 00:22:17,880 --> 00:22:18,960 Jamie. 346 00:22:19,840 --> 00:22:20,840 Adam? 347 00:22:23,040 --> 00:22:24,920 Zertan ari zara? Grezian zaude? 348 00:22:25,640 --> 00:22:26,760 Ez. 349 00:22:26,840 --> 00:22:28,480 Noiz heldu zara? 350 00:22:32,760 --> 00:22:33,800 Pasadazu Natekin. 351 00:22:35,680 --> 00:22:36,920 Londresen zaude? 352 00:22:37,720 --> 00:22:39,760 Adam, pasadazu Natekin. 353 00:22:39,840 --> 00:22:41,360 Zer moduz zaude? 354 00:22:42,520 --> 00:22:43,520 Zer? 355 00:22:43,600 --> 00:22:45,600 Zugan pentsatzen ibili naiz. 356 00:22:45,680 --> 00:22:46,680 Asko. 357 00:22:47,440 --> 00:22:50,200 Zugatik kezkatuta nengoen, dena galdu ostean. 358 00:22:51,000 --> 00:22:52,160 Zure lana. 359 00:22:52,880 --> 00:22:53,960 Txakurra. 360 00:22:54,880 --> 00:22:55,960 Kit joan egin zen. 361 00:22:57,280 --> 00:22:59,800 Zure etxeko gauza guztiak desagertu dira. 362 00:23:02,160 --> 00:23:03,240 Adam… 363 00:23:03,840 --> 00:23:05,760 pasadazu Natekin berehala. 364 00:23:07,280 --> 00:23:08,440 Ondo da, motel. 365 00:23:09,200 --> 00:23:10,440 Hementxe dago. 366 00:23:30,520 --> 00:23:31,520 Nat? 367 00:23:33,040 --> 00:23:36,560 Nat, deitu iezadazu nire deia ikusi bezain laster. 368 00:23:36,640 --> 00:23:37,640 Mesedez… 369 00:23:37,800 --> 00:23:38,640 Kaka zaharra! 370 00:24:00,840 --> 00:24:02,120 Kutxa hartu dut. 371 00:24:03,800 --> 00:24:07,120 Barkatu, utzi pasatzen. 372 00:24:07,200 --> 00:24:09,680 Ados, 2010eko atalera joan zaitezke? 373 00:24:09,760 --> 00:24:12,760 Atera ahalik eta argazki gehien. 374 00:24:12,840 --> 00:24:15,240 -Orain bidaliko dizkizut. -Mila esker. 375 00:24:15,320 --> 00:24:17,320 Bizitza zor dizut. 376 00:24:17,400 --> 00:24:20,440 Barkatu, utzi pasatzen. 377 00:25:09,080 --> 00:25:11,200 Barkatu, andrea. 378 00:25:11,280 --> 00:25:14,160 Aizu, ez nazazu ukitu! 379 00:25:14,240 --> 00:25:16,640 Hauxe nire lekua da. 380 00:25:18,360 --> 00:25:20,160 Eseri. 381 00:25:21,440 --> 00:25:22,960 Zer gertatzen zaizu? 382 00:25:23,040 --> 00:25:25,040 Lasaitu zaitezte, faborez. 383 00:25:25,120 --> 00:25:27,800 Utziozue bakean, mesedez. 384 00:25:27,880 --> 00:25:29,760 Norena da poltsa hau? 385 00:25:30,920 --> 00:25:32,160 Geldi hor. 386 00:25:33,440 --> 00:25:34,280 Eseri. 387 00:25:36,240 --> 00:25:37,080 Eser zaitezte. 388 00:26:07,800 --> 00:26:09,600 Ingrid, orain gogoratzen dut. 389 00:26:09,680 --> 00:26:13,080 Madarikatu honi 15 milioi eman genizkion bi urtean 390 00:26:13,160 --> 00:26:14,840 eta Deustcheko mailegu bat. 391 00:26:14,920 --> 00:26:17,360 Dena zapuztu zuen lau hilabetean. 392 00:26:17,440 --> 00:26:21,480 -Ezin izan zituen interesak ordaindu. -Eta arraro samarra zen, ezta? 393 00:26:21,560 --> 00:26:23,880 Bai, arraroa zen. Eta baboa. 394 00:26:23,960 --> 00:26:26,320 Bost izarreko ingeles kaikua zen. 395 00:26:26,400 --> 00:26:28,640 Ezin izan zuen aukera aprobetxatu. 396 00:26:28,720 --> 00:26:30,960 Zergatik diozu lapurretarekin lotuta dagoela? 397 00:26:31,040 --> 00:26:34,560 Bere maleta madarikatua bidali zidan hurrengo egunean, arraroa da. 398 00:26:34,640 --> 00:26:36,280 Eta barruan mokordo bat. 399 00:26:36,360 --> 00:26:38,560 Telefonoa itzali behar duzu, jauna. 400 00:26:38,640 --> 00:26:40,000 Bai, berehala. 401 00:26:40,080 --> 00:26:42,440 Non egongo da Colin Tilderman orain? 402 00:26:42,520 --> 00:26:44,000 Topa dezakegula uste duzu? 403 00:26:45,240 --> 00:26:46,560 Agian zuk topa dezakezu. 404 00:26:46,640 --> 00:26:48,000 Hegazkinean nago, 405 00:26:48,080 --> 00:26:49,840 -eta zu ondo pasatzen. -Ez horixe. 406 00:26:49,920 --> 00:26:51,600 -Mesedez, jauna. -Bai, banoa. 407 00:26:51,680 --> 00:26:54,080 Telefonoa amatatzeko eskatu didate, 408 00:26:54,160 --> 00:26:56,000 eta zure laguntza behar dut. 409 00:26:56,080 --> 00:26:58,200 Egin ahal duzuna airean nagoen bitartean. 410 00:26:58,280 --> 00:26:59,600 -Jauna. -Bai, kito. 411 00:26:59,680 --> 00:27:00,760 Itzali dut. 412 00:27:02,920 --> 00:27:05,320 Zenbat jarraibide txotxolo, ezta? 413 00:28:39,360 --> 00:28:40,600 Barkatu, utzidazue… 414 00:28:40,680 --> 00:28:43,480 Utzidazue pasatzen, mesedez. Mila esker. 415 00:28:46,280 --> 00:28:50,320 Barkatu, utziko didazue pasatzen? 416 00:28:50,400 --> 00:28:51,560 Barkatu. 417 00:28:52,600 --> 00:28:55,760 Barkatu? Eskerrik asko. 418 00:28:58,080 --> 00:29:01,880 INGRID Colin Tilderman hilda dago! 419 00:29:01,960 --> 00:29:03,960 BIKOTE BAT HIL DA ETXEKO SUTE BATEAN 420 00:29:04,040 --> 00:29:06,040 ZORIGAIZTOKO SUTEA ETXE BATEAN 421 00:29:10,680 --> 00:29:12,560 Bai, istorio izugarria da. 422 00:29:12,640 --> 00:29:16,000 Bi ume zeuden. Bat salbatu zuten, bestea kanpoan zegoen. 423 00:29:16,080 --> 00:29:17,520 Zenbat urte izango dituzte? 424 00:29:17,600 --> 00:29:21,160 30 inguru. Sophie, alaba, unibertsitatean zegoen 425 00:29:21,240 --> 00:29:23,200 -gertatu zenean. Eta semea… -Adam. 426 00:29:23,280 --> 00:29:24,680 Bai! Nola dakizu? 427 00:29:24,760 --> 00:29:29,240 Colin Tilderman Adamen aita da, txikia zenean ezagutu nuen. 428 00:29:29,320 --> 00:29:31,440 Eta honen atzean dagoela uste duzu? 429 00:29:31,520 --> 00:29:33,440 Maleta hori bera ekarri zuen etxera! 430 00:29:33,520 --> 00:29:35,600 Zer nahi du gugandik? Arraioa. 431 00:29:39,240 --> 00:29:40,320 Erantzun. 432 00:29:42,880 --> 00:29:47,360 Nat, ni naiz, kontu oso larria da. Deitu nire mezua entzun bezain laster. 433 00:29:47,440 --> 00:29:49,240 Ados? Deitu lehenbailehen. 434 00:29:50,160 --> 00:29:52,280 Azeleratu pixka bat, mesedez. 435 00:29:52,360 --> 00:29:54,520 Ordu bateko ferrya hartu behar dut. 436 00:30:00,120 --> 00:30:01,960 Zein ondo gu bakarrik gaudenean. 437 00:30:02,040 --> 00:30:02,920 Bai. 438 00:30:03,000 --> 00:30:05,000 Gonbidaturik eta langilerik ez. 439 00:30:06,120 --> 00:30:08,560 Horrela, geure kabuz baliatu gaitezke. 440 00:30:09,760 --> 00:30:10,960 Bi. 441 00:30:11,600 --> 00:30:12,600 Batekoa. 442 00:30:12,680 --> 00:30:14,520 Biko hiru. Irabazi dut! 443 00:30:14,600 --> 00:30:16,760 -Oso ondo. -Berriro irabazi duzu. 444 00:30:16,840 --> 00:30:18,160 Kontsolan jolas dezaket? 445 00:30:18,240 --> 00:30:22,000 Dragoien jokoa eguneratu dute. Ezpatadun dragoia izan naiteke. 446 00:30:22,080 --> 00:30:23,480 Tira, zoaz ba. 447 00:30:23,560 --> 00:30:24,840 Aupa! 448 00:30:37,160 --> 00:30:39,480 Ez zaizu axola astebetez eskolara ez joateak? 449 00:30:39,560 --> 00:30:40,680 Ez. 450 00:30:41,600 --> 00:30:43,520 Etxeko-lanak bidaltzen dizkizute? 451 00:30:43,600 --> 00:30:44,680 -Bai. -Ados. 452 00:30:44,760 --> 00:30:46,320 Lanean jarraitzen dut, benetan. 453 00:30:46,400 --> 00:30:48,880 Ados, ez dizut begirik kenduko. 454 00:30:48,960 --> 00:30:51,280 Aitarekin hitz egin duzu? Zer moduz dago? 455 00:30:51,360 --> 00:30:53,160 Ez, Adam zen. 456 00:30:54,280 --> 00:30:55,840 Hona etorri nahi zuen. 457 00:30:56,880 --> 00:30:58,680 Jada ez dugula behar esan diot. 458 00:30:58,760 --> 00:31:02,040 Nazkatuta nago beti bera inguruan izateaz. 459 00:31:03,760 --> 00:31:07,040 -Ondo iruditzen zaizu? -Bai, gehiegi ahalegintzen zen. 460 00:31:07,120 --> 00:31:08,160 Bai. 461 00:31:08,240 --> 00:31:10,240 Eta beti zuen erantzun bat. 462 00:31:10,320 --> 00:31:14,640 Beti zioen: "Greziar mitologian, Apolo harrokeriaren jainkoa zen". 463 00:31:14,720 --> 00:31:17,880 "Purea egiteko modurik onena intxaur muskatua gehitzea da". 464 00:31:17,960 --> 00:31:21,840 "Ekaitzak kontatzen duena da bla, bla, bla…". 465 00:31:22,520 --> 00:31:23,760 Hau asperdura. 466 00:31:24,280 --> 00:31:26,480 -Bai. -Kaixo, Tanner jauna? 467 00:31:26,560 --> 00:31:27,560 Kaixo. 468 00:31:32,720 --> 00:31:34,440 Yorgos zara, ezta? 469 00:31:35,440 --> 00:31:36,960 Bai. Tanner jauna hemen dago? 470 00:31:37,040 --> 00:31:38,720 Ez, ez dago. 471 00:31:38,800 --> 00:31:40,240 Berarekin egon behar dut. 472 00:31:40,320 --> 00:31:42,440 Ba ez dago hemen… Barkatu. 473 00:31:42,520 --> 00:31:44,800 Ez? Ba egon beharko du. 474 00:31:44,880 --> 00:31:47,760 Zer nahi duzu? Ezin zara besterik gabe sartu. 475 00:31:47,840 --> 00:31:51,040 Tanner jaunak nire aitaren erasoagatik ordaindu behar du. 476 00:31:51,120 --> 00:31:53,200 Ezin du lan egin, dirua zor diguzue. 477 00:31:53,280 --> 00:31:55,640 Nire senarrak ez zuen zerikusirik izan. 478 00:31:55,720 --> 00:31:57,400 Poliziak aske utzi zuen. 479 00:31:57,480 --> 00:31:58,920 Bere errua izan zen. 480 00:31:59,000 --> 00:32:02,240 -Ez zen bera izan. -Gure lurrak ere hartu zituen. 481 00:32:02,320 --> 00:32:05,320 Ordaindu behar du. Bestela, guk ordainaraziko diogu. 482 00:32:05,920 --> 00:32:08,760 Utzi mehatxuak edo poliziari deituko diot. Orain, zoaz. 483 00:32:11,160 --> 00:32:13,600 Esaiozu ordaintzeko edo akabatuko dut. 484 00:32:18,960 --> 00:32:20,560 Ama, zer gertatzen da? 485 00:32:20,640 --> 00:32:22,800 Lasai, joan da. Goazen. 486 00:32:42,040 --> 00:32:44,320 -Jamie Tanner. -Zer nahi duzu? 487 00:32:44,400 --> 00:32:45,400 Zurekin hitz egin. 488 00:32:45,480 --> 00:32:47,440 Inspektore, etxera joan behar dut. 489 00:32:47,520 --> 00:32:48,960 Nire familia arriskuan dago. 490 00:32:49,040 --> 00:32:51,600 Gogoan duzu Adam Healey? Nirekin zegoen komisarian. 491 00:32:51,680 --> 00:32:53,400 Berak esan zidan… 492 00:32:54,440 --> 00:32:55,720 Zer esan zizun? 493 00:32:58,360 --> 00:32:59,480 Itxaron apur bat. 494 00:33:09,840 --> 00:33:11,120 Ondo da. 495 00:34:55,120 --> 00:34:56,040 Nat! 496 00:34:59,280 --> 00:35:00,480 Dexter! 497 00:35:02,360 --> 00:35:03,520 April! 498 00:35:49,640 --> 00:35:50,520 Jamie! 499 00:35:51,120 --> 00:35:52,240 Zertan ari zara? 500 00:35:53,040 --> 00:35:55,680 Jainko maitea, eskerrak. 501 00:35:56,120 --> 00:35:57,120 Eskerrak. 502 00:35:57,200 --> 00:35:59,000 -Zer duzu? -Hilda zeundela uste nuen. 503 00:35:59,080 --> 00:36:00,200 Zer? 504 00:36:01,480 --> 00:36:04,120 -Hilda zeundela uste nuen. -Zer diozu? 505 00:36:04,200 --> 00:36:06,400 Denak hilda zeundetela uste nuen. 506 00:36:06,480 --> 00:36:07,480 Zer? 507 00:36:08,040 --> 00:36:09,360 Eta Adam? Arriskutsua da. 508 00:36:09,440 --> 00:36:10,640 Zertaz ari zara? 509 00:36:10,720 --> 00:36:12,000 -Non dago? -Londresen. 510 00:36:12,080 --> 00:36:14,640 -Ez, hemen dago. -Harekin hitz egin dut telefonoz. 511 00:36:14,720 --> 00:36:16,720 Zuri deitu eta berak erantzun dit. 512 00:36:16,800 --> 00:36:18,280 Suntsitu nahi gaitu. 513 00:36:18,360 --> 00:36:20,080 -Non daude umeak? -Hondartzan. 514 00:36:20,160 --> 00:36:22,400 Haien bila joan behar dugu, goazen. 515 00:36:22,480 --> 00:36:24,400 Zergatik diozu suntsitu nahi gaituela? 516 00:36:24,480 --> 00:36:27,280 Kabroi hori nire familiarengandik urrun nahi dut. 517 00:36:27,360 --> 00:36:29,160 -Zein hondartza? -Herrikoa. 518 00:36:56,040 --> 00:36:58,760 Ezerk ez zuen zentzurik eta ikertzen hasi nintzen. 519 00:36:58,840 --> 00:37:01,720 Bere aita ezagutzen nuela konturatu nintzen. 520 00:37:01,800 --> 00:37:03,520 Uste dut hori dela kontua. 521 00:37:04,280 --> 00:37:06,560 Dena okertu da bera agertu zenetik. 522 00:37:06,640 --> 00:37:08,360 -Bere errua dela uste duzu? -Kaka! 523 00:37:08,440 --> 00:37:09,600 Kontuz! 524 00:37:11,760 --> 00:37:12,960 Maite zaitut, Nat. 525 00:37:14,280 --> 00:37:15,560 Eta sentitzen dut. 526 00:37:40,640 --> 00:37:43,400 -Ikusten dituzu? -Hor utzi ditut, hondartzan. 527 00:37:43,480 --> 00:37:45,280 -Hemen? -Ez ditut ikusten. 528 00:37:45,360 --> 00:37:47,480 -Non daude? -Ez ditut ikusten. 529 00:37:49,600 --> 00:37:51,560 Goazen begiratzera. 530 00:37:51,640 --> 00:37:53,600 Edonon egon daitezke, ez dakit. 531 00:37:55,360 --> 00:37:57,960 -Begiratu hor, ni hemendik noa. -Bai. 532 00:37:58,040 --> 00:38:00,880 -Deitu, topatzen badituzu. -Nire telefonoa dauka. 533 00:38:00,960 --> 00:38:03,600 Eskatu norbaiti, edo hemen elkartuko gara 534 00:38:03,680 --> 00:38:05,200 hamar minutu barru, ados? 535 00:38:16,240 --> 00:38:18,360 Dex! April! 536 00:38:43,040 --> 00:38:44,040 Nat! 537 00:38:45,720 --> 00:38:46,720 Nat? 538 00:39:04,920 --> 00:39:07,360 April! Dexter? 539 00:39:09,000 --> 00:39:10,640 Jamie! 540 00:39:37,240 --> 00:39:38,560 April! 541 00:39:40,480 --> 00:39:41,480 Dexter! 542 00:40:09,400 --> 00:40:11,040 Non daude nire umeak? 543 00:40:11,120 --> 00:40:14,160 Kaixo, Jamie. Banekien etorriko zinela. 544 00:40:14,240 --> 00:40:16,240 -Non daude? -Ez daude hemen. 545 00:40:18,400 --> 00:40:20,040 Oso haserre dirudizu. 546 00:40:26,280 --> 00:40:27,520 Minik eman badiezu, 547 00:40:27,600 --> 00:40:29,440 Jainkoak lagun nazala! 548 00:40:29,520 --> 00:40:32,560 Ez diet haiei minik emango, zuri baizik. 549 00:40:32,640 --> 00:40:34,320 Badakit nor zaren. 550 00:40:34,400 --> 00:40:36,000 Apolo naiz. 551 00:40:38,640 --> 00:40:40,840 Colin Tildermanen semea zara. 552 00:40:40,920 --> 00:40:44,280 Bai, zuk hil zenuen gizonaren semea naiz. 553 00:40:44,360 --> 00:40:45,520 Ez nuen nik hil. 554 00:40:45,600 --> 00:40:47,360 Bai horixe, Jamie. 555 00:40:47,440 --> 00:40:50,120 Hil zenuen, eta ez zinen konturatu ere egin. 556 00:40:50,200 --> 00:40:51,640 Gezurra! Lagundu nion. 557 00:40:51,720 --> 00:40:54,360 150 urteko familia negozio bat hartu 558 00:40:54,440 --> 00:40:56,600 eta akabatu egin zenuen. 559 00:40:56,680 --> 00:40:58,120 Dena kendu zenion. 560 00:40:58,200 --> 00:41:00,080 Horregatik sartu zara tartean? 561 00:41:00,160 --> 00:41:03,920 Haurrentzako lezio antikapitalistaren bat irakasteko? 562 00:41:04,000 --> 00:41:06,200 Irabazleei laguntzen saiatzen naiz. 563 00:41:06,280 --> 00:41:08,880 Denak ez dira irabazleak, ez da ezer pertsonala. 564 00:41:10,240 --> 00:41:11,640 Negozio bat suntsitu zenuen, 565 00:41:11,720 --> 00:41:14,880 -familia bat… -Aukera bat eman nion! 566 00:41:15,680 --> 00:41:16,960 Horrek ondorioak ditu. 567 00:41:17,040 --> 00:41:18,720 Eta ergelak aukera hartu zuen. 568 00:41:18,800 --> 00:41:20,680 Ondorioak dakartza! 569 00:41:22,080 --> 00:41:24,040 Non daude nire umeak, Adam? 570 00:41:26,480 --> 00:41:28,480 Orain badakizu zer den. 571 00:41:29,840 --> 00:41:33,160 Esan, edo gorriak ikusiko dituzu. 572 00:41:34,760 --> 00:41:36,720 Ez dit batere axola. 573 00:41:40,440 --> 00:41:42,280 Dexter! 574 00:41:44,880 --> 00:41:46,120 April! 575 00:41:47,560 --> 00:41:48,880 Dexter! 576 00:41:56,800 --> 00:41:58,000 Kaixo. 577 00:42:01,360 --> 00:42:04,720 -Jainko maitea. -Ama? 578 00:42:12,240 --> 00:42:13,120 Zer duzu? 579 00:42:16,000 --> 00:42:17,520 Nat? 580 00:42:19,560 --> 00:42:21,000 Biak? 581 00:42:21,960 --> 00:42:23,840 Eskerrak. Ondo da. 582 00:42:25,960 --> 00:42:27,240 Berehala noa. 583 00:42:27,320 --> 00:42:30,320 Berehala noa, maite zaitut. 584 00:42:31,080 --> 00:42:32,200 Bai. 585 00:42:42,240 --> 00:42:44,880 Sentitzen dut zure aitaren negozioaren porrota. 586 00:42:45,320 --> 00:42:49,360 Sentitzen dut zure aita eta ama istripu horretan hil izana. 587 00:42:49,440 --> 00:42:51,480 -Ez zen istripu bat izan. -Bai, sute bat. 588 00:42:52,800 --> 00:42:56,880 Nire aitak dena galdu zuen zure erruagatik. 589 00:42:58,720 --> 00:43:01,080 Berak hil zuen nire ama. 590 00:43:01,160 --> 00:43:03,760 Gero pilulak hartu eta etxeari su eman zion. 591 00:43:04,680 --> 00:43:08,080 Ezin didazu errua bota zure aitak egindakoagatik. 592 00:43:08,160 --> 00:43:10,080 Ondo zegoen zu ezagutu arte. 593 00:43:10,160 --> 00:43:11,240 Ez. 594 00:43:12,040 --> 00:43:13,480 Ez dut uste. 595 00:43:14,040 --> 00:43:15,040 Ahula zen. 596 00:43:16,000 --> 00:43:19,640 Izugarrizko mina eman zizun, eta orain zuk eman didazu niri. 597 00:43:19,720 --> 00:43:22,840 Hori bazen zure asmoa, lortu duzu. 598 00:43:22,920 --> 00:43:25,520 Baina mina areagotzeak ez du zentzurik. 599 00:43:26,440 --> 00:43:28,000 Beraz, hau bukatu da. 600 00:43:28,880 --> 00:43:31,360 Orain banoa, ez dugu inoiz berriro hitz egingo. 601 00:43:31,440 --> 00:43:33,520 Ez nauzu sekula berriro ikusiko. 602 00:43:38,520 --> 00:43:40,200 Zer duzu zain etxean? 603 00:43:41,840 --> 00:43:43,080 Ezer ez. 604 00:43:46,400 --> 00:43:47,840 Nire familia dut zain. 605 00:43:47,920 --> 00:43:49,840 Kabroi psikotikoa zara, 606 00:43:49,920 --> 00:43:52,360 baina zer den garrantzitsua ikusarazi didazu. 607 00:44:09,080 --> 00:44:10,640 Ezin zara oraindik joan. 608 00:44:10,720 --> 00:44:13,000 Barkamena eskatu behar diozu beste norbaiti. 609 00:44:13,840 --> 00:44:16,160 Nahikoa da, Adam. Bukatu da. 610 00:44:16,240 --> 00:44:18,000 Hemen datoz. 611 00:44:22,880 --> 00:44:23,880 Nortzuk dira? 612 00:44:23,960 --> 00:44:27,120 Hainbeste jenderi min eman diozu, zaila izango zaizu jakitea. 613 00:44:32,200 --> 00:44:34,800 Ez zaitez joan, ia iritsi da eta. 614 00:44:38,200 --> 00:44:40,120 Hiru aukera dituzu asmatzeko. 615 00:44:54,960 --> 00:44:56,120 Zer gertatzen da? 616 00:44:57,120 --> 00:44:58,520 Zergatik etorrarazi nauzu? 617 00:44:58,600 --> 00:45:01,880 Ez naiz ni izan, berak deitu dizu. 618 00:45:07,800 --> 00:45:09,760 Zergatik egin duzu hori? 619 00:45:13,920 --> 00:45:15,040 Zergatik? 620 00:45:16,120 --> 00:45:18,280 Berak hil egin zaituelako. 621 00:45:28,400 --> 00:45:29,960 Aita laster etorriko da? 622 00:45:31,040 --> 00:45:32,640 Bai, laster etorriko da. 623 00:45:33,280 --> 00:45:34,480 Bai. 624 00:45:59,280 --> 00:46:00,840 Izozkia gozo dago. 625 00:46:46,560 --> 00:46:48,120 Prest zaude? 626 00:48:31,800 --> 00:48:33,800 Azpitituluak: Maialen Marín 627 00:48:33,880 --> 00:48:35,880 Ikuskatzailea: Jon Goirizelaia