1 00:00:31,043 --> 00:00:38,001 EGUNEKO EGUNKARIA 2 00:00:39,251 --> 00:00:42,584 Arratoi-hiltzailea arratsaldean iritsi zen gasolindegira. 3 00:00:42,668 --> 00:00:45,418 Sarrerara jo zuen ibilera leun eta isilean. 4 00:00:45,501 --> 00:00:47,918 Haren urratsek ez zuten zaratarik egiten. 5 00:00:48,001 --> 00:00:50,668 Sorbaldatik zintzilika zorro militar bat zuen, 6 00:00:50,751 --> 00:00:53,459 sakela handiko panazko jaka zaharkitua soinean. 7 00:00:53,543 --> 00:00:57,001 Prakak belaunen inguruan kordaz loturik zeramatzan. 8 00:00:57,084 --> 00:00:58,209 - Kaixo? - Bai? 9 00:00:58,293 --> 00:00:59,251 Karraskari-kontrola. 10 00:00:59,334 --> 00:01:02,001 Begi txiki eta ilunak ingurutik arin ibilarazten zituen. 11 00:01:02,084 --> 00:01:03,501 - Arratoi-hiltzailea? - Berbera. 12 00:01:03,584 --> 00:01:05,501 Argala, zaildua, bisaia zorrotz, 13 00:01:05,584 --> 00:01:09,418 sufre koloreko bi hortz zituen agerian beheko ezpainaren gainean. 14 00:01:09,501 --> 00:01:12,459 Belarri mehe eta biribilak ia kokotean ezarriak. 15 00:01:12,543 --> 00:01:13,918 Begiak kasik belztuak zituen, 16 00:01:14,001 --> 00:01:17,084 baina bere begiradan distira hori bat bereizten zen. 17 00:01:17,168 --> 00:01:19,959 - Azkar etorri zara. - Osasun Sailaren aginduak. 18 00:01:20,043 --> 00:01:22,126 Arratoi guztiak harrapatuko dituzu? 19 00:01:22,209 --> 00:01:23,084 - Bai. - Nola? 20 00:01:23,168 --> 00:01:24,001 Bai, nola? 21 00:01:24,084 --> 00:01:27,209 Ale eta kokapenaren araberakoa da hori. 22 00:01:27,293 --> 00:01:28,126 Tranpekin? 23 00:01:28,209 --> 00:01:29,043 - Zer? - Tranpekin. 24 00:01:29,126 --> 00:01:30,501 - Tranpekin? - Purrustadaka. 25 00:01:30,584 --> 00:01:32,793 Ez. Arratoiek ez dute untxirik jaten. 26 00:01:32,876 --> 00:01:34,126 Buruzut zebilen, 27 00:01:34,209 --> 00:01:37,834 sudurra hara-hona mugituz, airea usnaka. 28 00:01:37,918 --> 00:01:41,293 Arratoiak argiak dira. Atzemateko ezagutu behar dituzu. 29 00:01:41,376 --> 00:01:43,251 Lan honetarako, beharrezkoa da. 30 00:01:47,334 --> 00:01:49,668 Badakizue zer egiten duten? Beha daude. 31 00:01:49,751 --> 00:01:52,459 Atzemateko gauzak prestatzen dituzun bitartean, 32 00:01:52,543 --> 00:01:53,459 beha daude. 33 00:01:53,543 --> 00:01:55,334 Ez dira estoldetakoak, ezta? 34 00:01:55,418 --> 00:01:58,251 - Ez horixe. - Estoldetakoak artetsuak dira oso. 35 00:01:58,334 --> 00:01:59,543 Ez nuke hori esango. 36 00:01:59,626 --> 00:02:02,709 Ezetz? Horiek atzematen ikusi nahiko zintuzket. 37 00:02:02,793 --> 00:02:05,293 Bada, zehazki nola egingo zenuke? 38 00:02:05,376 --> 00:02:06,709 Pozoiarekin, nik uste. 39 00:02:06,793 --> 00:02:08,959 Eta non isuriko zenuke pozoia? 40 00:02:09,043 --> 00:02:09,959 Estolda behera? 41 00:02:10,043 --> 00:02:13,126 - Gizona garaile sentitu zen. - Ja! Banekien nik. 42 00:02:13,209 --> 00:02:14,459 Zer lortuko zenuke? 43 00:02:14,543 --> 00:02:17,584 Urak dena eramatea! Estoldak errekatxoak baitira. 44 00:02:17,668 --> 00:02:21,168 Nola atzemango zenituzke ba zuk estolda-arratoiak? 45 00:02:21,251 --> 00:02:22,793 Gizona gerturatu zen. 46 00:02:22,876 --> 00:02:25,001 Ahots misteriotsu bat jarri zuen, 47 00:02:25,084 --> 00:02:27,751 sekretu profesionalak kontatzen ari den gizon baten tonua. 48 00:02:27,834 --> 00:02:30,959 Gogoan izan behar da karraskariak direla. 49 00:02:31,043 --> 00:02:33,501 Emaiozu edozer eta marraskatuko du. 50 00:02:33,584 --> 00:02:36,668 Bada, nola konpondu estoldetako arratoi arazotxo bat? 51 00:02:36,751 --> 00:02:39,543 Gizonak igel korrokari baten ahots lakarra zuen, 52 00:02:39,626 --> 00:02:42,709 eta ahoskatzean hitzak miazkatzen zituela zirudien, 53 00:02:42,793 --> 00:02:44,751 zapore ona balute bezala. 54 00:02:44,834 --> 00:02:49,959 Estoldan sartu, eta eraman zurekin igeltsuz beteriko paperezko poltsa batzuk. 55 00:02:50,043 --> 00:02:51,209 Besterik ez. 56 00:02:51,293 --> 00:02:53,626 {\an8}Estoldako sabaian zintzilikatu itzazu. 57 00:02:53,709 --> 00:02:56,084 {\an8}Ez dute ura ukitu behar. 58 00:02:56,168 --> 00:02:58,168 {\an8}Arratoiak iristen diren altuerara jarri. 59 00:02:58,251 --> 00:02:59,668 {\an8}Claud liluratuta zegoen. 60 00:02:59,751 --> 00:03:02,043 {\an8}Arratoia igerian hurbiltzen da. 61 00:03:02,126 --> 00:03:04,334 {\an8}Poltsa ikustean gelditzen da. 62 00:03:04,418 --> 00:03:07,334 {\an8}Usaina hartzen dio. Ez dago gaizki. Zer egiten du? 63 00:03:07,418 --> 00:03:08,251 {\an8}Marraskatu. 64 00:03:08,334 --> 00:03:11,251 {\an8}Hori da! Poltsa marraskatu, hautsi, 65 00:03:11,334 --> 00:03:14,751 {\an8}eta arratoi aluak hautsez beteriko mokadu bat irensten du. 66 00:03:14,834 --> 00:03:15,668 {\an8}Eta? 67 00:03:15,751 --> 00:03:17,043 {\an8}Eta akabo. 68 00:03:17,751 --> 00:03:19,251 {\an8}- Hilda uzten du? - Ziplo. 69 00:03:19,334 --> 00:03:21,501 {\an8}- Igeltsuak? - Urak puzten du. 70 00:03:21,584 --> 00:03:23,793 {\an8}Arratoiaren sabelean puzten da 71 00:03:23,876 --> 00:03:26,418 {\an8}eta beste ezerk baino azkarrago hiltzen du. 72 00:03:26,501 --> 00:03:28,209 {\an8}Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu. 73 00:03:28,293 --> 00:03:30,293 {\an8}Gizonaren bisaiak urguiluz distiratzen zuen. 74 00:03:30,376 --> 00:03:34,334 {\an8}Hatz mehe-luzeak elkar igurtzi eta eskuak aurpegira hurbildu zituen. 75 00:03:35,918 --> 00:03:38,251 Tira, non daude arratoi horiek? 76 00:03:38,334 --> 00:03:40,751 "Arratoi" hitza haren ahotik gozo zerion, 77 00:03:40,834 --> 00:03:43,084 gurin urtuarekin gargarak egiten bazebilen bezala. 78 00:03:43,168 --> 00:03:44,834 Errepidearen beste aldeko metan. 79 00:03:44,918 --> 00:03:47,168 - Barruan ez? - Ez, metan besterik ez. 80 00:03:47,251 --> 00:03:51,668 Barruan ere badaudela egingo nuke, janarian, gaixotasunak zabaltzen. 81 00:03:51,751 --> 00:03:55,001 - Norbait gaixorik? - Niri begiratu zidan, gero Claudi. 82 00:03:55,084 --> 00:03:56,584 - Ondo gaude. - Ziur? 83 00:03:56,668 --> 00:03:58,293 - Oso ziur. - Auskalo. 84 00:03:58,376 --> 00:04:01,126 Osasun ikuskaria zela ustea zuen, 85 00:04:01,209 --> 00:04:03,959 desilusioa hartuta izurriterik ez zegoelako. 86 00:04:04,043 --> 00:04:07,543 Halere, metan badauzkagu. Nola kenduko dituzu arratoiak? 87 00:04:07,626 --> 00:04:09,751 Irribarre egin zuen, maltzurkeriaz. 88 00:04:09,834 --> 00:04:12,376 Zorroan eskua sartu eta lata bat atera zuen, 89 00:04:12,459 --> 00:04:14,876 mintzatzen zen artean eskuetan haztatuz. 90 00:04:14,959 --> 00:04:17,334 Pozoi berezia. Oso hilgarria. 91 00:04:17,418 --> 00:04:21,084 Koilaratxo batekin harrapatzen bazaituzte, kartzelara. 92 00:04:21,168 --> 00:04:23,334 Milioi bat gizon hiltzeko sobera. 93 00:04:23,418 --> 00:04:24,793 - Ikusi nahi? - Mesedez. 94 00:04:24,876 --> 00:04:27,084 Penike batekin lata ireki zuen. 95 00:04:27,168 --> 00:04:28,001 Horra. 96 00:04:28,084 --> 00:04:31,626 Edukiaz amultsuki mintzatzen zen, eta Claudengana hurbildu zuen. 97 00:04:31,709 --> 00:04:33,251 Garia ala garagarra da? 98 00:04:33,334 --> 00:04:35,709 Oloa. Pozoi hilgarrian bustia. 99 00:04:35,793 --> 00:04:39,376 Ale bakar bat janda, hiru minututan hilda egongo zara. 100 00:04:39,459 --> 00:04:41,626 Lata honi ez diot inoiz begiak gainetik kentzen. 101 00:04:41,709 --> 00:04:44,001 Lata laztandu eta leunki astindu zuen, 102 00:04:44,918 --> 00:04:47,126 eta olo aleek kraska egin zuten. 103 00:04:47,209 --> 00:04:50,501 Baina ez diet hau emango. Ez lukete jango. 104 00:04:50,584 --> 00:04:54,876 Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu. Oso-oso mesfidatiak dira. 105 00:04:54,959 --> 00:04:57,459 Gaur olo garbi eta goxoa jango dute. 106 00:04:57,543 --> 00:05:00,626 Ez die kalterik egingo. Gizendu egingo dira eta kito. 107 00:05:00,709 --> 00:05:02,209 Eta biharamunean, berdin. 108 00:05:02,293 --> 00:05:04,793 Eta hurrengo egunean, baita hurrengoan ere. 109 00:05:04,876 --> 00:05:09,084 Hain olo goxoa non barrutiko arratoiak laster gerturatuko baitira. 110 00:05:09,168 --> 00:05:10,001 Oso azkarra. 111 00:05:10,084 --> 00:05:13,293 Lan honetan arratoiak baino azkarragoa izan behar zara. 112 00:05:13,376 --> 00:05:14,626 Eta ez da gutxi. 113 00:05:14,709 --> 00:05:16,834 "Ia arratoia izan behar zara", esan nuen. 114 00:05:16,918 --> 00:05:18,668 Nahi gabe irten zitzaidan. 115 00:05:18,751 --> 00:05:21,543 Gogoa ezin ekidin, gizonari so ari bainintzaion. 116 00:05:21,626 --> 00:05:23,209 Haren erreakzioak harritu ninduen. 117 00:05:23,293 --> 00:05:24,334 - Bai! - Hots egin zuen. 118 00:05:24,418 --> 00:05:26,459 Hori da. Ulertu duzu. 119 00:05:26,543 --> 00:05:29,501 Kasik arratoi bat izan behar zara. 120 00:05:29,584 --> 00:05:31,209 Arratoiak baino azkarragoa, 121 00:05:31,293 --> 00:05:33,918 eta jakin ezazue hori ez dela batere erraza. 122 00:05:34,876 --> 00:05:36,251 Tira, has gaitezen. 123 00:05:36,334 --> 00:05:39,626 Lady Bensonek ere nire laguntzaren premia urgentea du. 124 00:05:39,709 --> 00:05:42,709 - Arratoiak ditu? - Denok bezala. 125 00:05:42,793 --> 00:05:45,084 Arratoi-hiltzailea galtzadan barrena abiatu zen. 126 00:05:45,168 --> 00:05:48,001 Arratoi bat bezala ibiltzen zen. 127 00:05:48,084 --> 00:05:51,584 Urrats geldoak, ia leunak, belaunak asko tolestuz 128 00:05:51,668 --> 00:05:54,584 eta zaratarik sortu gabe hartxintxarra zapaltzean. 129 00:05:54,668 --> 00:05:57,918 Hesia salto egin zuen eta belar-metari bira eman zion, 130 00:05:58,001 --> 00:06:00,459 olo-eskutadak lurrera botaz. 131 00:06:00,543 --> 00:06:03,126 Biharamunean itzuli eta berdina egin zuen. 132 00:06:03,209 --> 00:06:06,334 Hurrengo egunean ere itzuli zen, baita hurrengoan ere. 133 00:06:06,418 --> 00:06:09,501 Azkenik, laugarren egunean, olo pozoitua jarri zuen. 134 00:06:09,584 --> 00:06:11,001 Baina ez zuen barreiatu. 135 00:06:11,084 --> 00:06:14,918 Pila txikietan ipini zuen, metaren bazter guztietan. 136 00:06:17,418 --> 00:06:19,043 - Baduzu zakurrik? - Bai. 137 00:06:19,126 --> 00:06:23,126 Minaren minez bihurrituta hiltzen ikusi nahi baduzu, utziozu sartzen. 138 00:06:23,209 --> 00:06:25,209 Biharamunean, hilak bildu zituen. 139 00:06:25,293 --> 00:06:28,126 Emadazu zaku bat. Arratoiak sartzeko beharko dut. 140 00:06:28,209 --> 00:06:31,626 Handi plantak egiten zituen, begiak urguiluz distiratsu. 141 00:06:31,709 --> 00:06:34,918 Publikoari bere ehizaren emaitzak erakustear zegoen. 142 00:06:35,001 --> 00:06:37,876 Claudek zaku bat hartu zuen eta errepidea gurutzatu genuen. 143 00:06:37,959 --> 00:06:42,543 Gizona metaren inguruan bueltaka zebilen, pozoia aztertzeko makurtuz. 144 00:06:42,626 --> 00:06:44,501 - Zerbait oker dabil. - Murmurikatu zuen. 145 00:06:44,584 --> 00:06:46,084 Ahots leuna eta haserretua zuen. 146 00:06:46,168 --> 00:06:49,584 Beste pila batera hurbildu, eta aztertzeko makurtu zen. 147 00:06:49,668 --> 00:06:52,043 - Zerbait oker dabil. - Zer gertatzen da? 148 00:06:52,126 --> 00:06:55,293 Erantzunik ez, baina argi zegoen ez zituela engainatu. 149 00:06:55,376 --> 00:06:57,459 "Arratoi argiak dira", esan nuen. 150 00:06:57,543 --> 00:06:58,709 Haserre zegoen. 151 00:06:58,793 --> 00:07:02,251 Bere aurpegian ikusten zen, eta bi hortz horituetan ere, 152 00:07:02,334 --> 00:07:04,126 ezpainaren kontra estuturik baitzituen. 153 00:07:04,209 --> 00:07:06,876 - Ez esan tontakeriarik. - Esan zuen, niri so. 154 00:07:06,959 --> 00:07:09,751 Ez zaie ezer gertatzen, jaten ematen ari zaiela salbu. 155 00:07:09,834 --> 00:07:12,584 Zerbait potoloa aurkitu dute jateko. 156 00:07:12,668 --> 00:07:16,751 Arratoiek ez diote oloari muzin egiten, ez bada lehertzear daudela. 157 00:07:16,834 --> 00:07:18,459 Jiratu egin zen, kopetilun. 158 00:07:18,543 --> 00:07:22,043 Olo pozoitua jasotzen hasi zen, pala txiki bat eskuan. 159 00:07:22,126 --> 00:07:24,293 Lata barrura itzuli zuen. 160 00:07:24,376 --> 00:07:27,959 Amaitu zuenean, hirurok errepidea gurutzatu genuen. 161 00:07:29,043 --> 00:07:33,001 Gizona hornigailuen ondoan gelditu zen, atsekabeturik eta umilduta, 162 00:07:33,084 --> 00:07:35,626 eta aurpegi pentsakorra jarri zuen. 163 00:07:35,709 --> 00:07:39,668 Bere porrotari buruz hausnartzen ari zen, begiak lanbro eta maltzur, 164 00:07:39,751 --> 00:07:42,876 mingaina hortzen albo batera jaurtiz. 165 00:07:42,959 --> 00:07:46,209 Begirada ezkutu bat bidali zidan, gero beste bat Claudi. 166 00:07:46,293 --> 00:07:48,209 Sudurra astindu zuen, aireari usnaka. 167 00:07:48,293 --> 00:07:51,293 Oin-puntetan jarri zen, balantzaka gora eta behera, 168 00:07:51,376 --> 00:07:53,918 eta isilpeko ahots leun batez, esan zuen… 169 00:07:54,001 --> 00:07:55,501 Zerbait ikusi nahi duzue? 170 00:07:55,584 --> 00:07:57,793 Bere izen ona berreskuratu nahi zuen. 171 00:07:57,876 --> 00:07:59,918 - Zer? - Zerbait ikusgarria. 172 00:08:00,001 --> 00:08:02,959 Eskuineko eskua jakaren poltsikoan sartu 173 00:08:03,043 --> 00:08:06,709 eta bizirik zegoen arratoi handi bat atera zuen, hatzen artean. 174 00:08:06,793 --> 00:08:07,709 Jainkoarren! 175 00:08:08,334 --> 00:08:09,293 Horra. Ikusten? 176 00:08:09,376 --> 00:08:13,209 Gorputza ia makurtuta zuen, lepoa luzaturik eta guri begira 177 00:08:13,293 --> 00:08:18,126 arratoi handi hura erpuru eta hatz artean lepotik hartuta zuela, 178 00:08:18,209 --> 00:08:20,418 hozka egin ez zezan. 179 00:08:20,501 --> 00:08:24,459 - Arratoiak daramatzazu poltsikoetan? - Beti pare bat gainean. 180 00:08:24,543 --> 00:08:28,126 Libre zuen eskua beste poltsikoan sartu zuen, eta… 181 00:08:28,209 --> 00:08:29,043 Hudo bat? 182 00:08:29,126 --> 00:08:30,626 Gizonak barre egin zuen. 183 00:08:30,709 --> 00:08:33,334 Hudoa geldi zegoen. Ezagutzen zuela zirudien. 184 00:08:33,418 --> 00:08:35,918 Ezerk ez ditu arratoiak azkarrago hiltzen. 185 00:08:36,001 --> 00:08:38,334 Bi animaliak bere aurrean eutsi zituen, 186 00:08:38,418 --> 00:08:41,543 hudoaren sudurra arratoiaren aurpegitik 15 zentimetrotara. 187 00:08:41,626 --> 00:08:44,168 Hudoak so egin zion arratoiari. 188 00:08:44,251 --> 00:08:46,959 Arratoia astindu zen, harrapakaritik ihesi. 189 00:08:47,043 --> 00:08:48,251 - Orain… - Esan zuen. 190 00:08:48,334 --> 00:08:49,168 Adi. 191 00:08:51,168 --> 00:08:53,043 Alkandora irekia zeraman. 192 00:08:53,126 --> 00:08:55,543 Arratoia jaso eta barrura sartu zuen, 193 00:08:55,626 --> 00:08:56,709 azalaren kontra. 194 00:08:56,793 --> 00:08:59,751 Gerrikoak azpitik ihes egin zezan saihesten zuen. 195 00:08:59,834 --> 00:09:04,376 Gero hudoa sartu zuen. Alkandoran iskanbila handia sortu zen. 196 00:09:04,459 --> 00:09:08,043 Haren gorputzaren inguruan arratoia bueltaka ari zen, ihesi. 197 00:09:08,126 --> 00:09:11,876 Sei-zazpi bira eman zituzten, bulto txikia handiaren atzetik, 198 00:09:11,959 --> 00:09:15,043 buelta bakoitzean gero eta hurbilago, 199 00:09:15,126 --> 00:09:17,668 biek bat egin zuten arte, 200 00:09:17,751 --> 00:09:20,543 eta liskarra hotsak eta garrasiak entzun ziren. 201 00:09:20,626 --> 00:09:23,751 Bitartean, arratoi-hiltzailea seko geldi egon zen, 202 00:09:23,834 --> 00:09:26,084 hankak bananduta eta besoak zintzilik, 203 00:09:26,168 --> 00:09:29,209 haren begi ilunak Clauden bisaiari so. 204 00:09:30,084 --> 00:09:35,543 Azkenean, esku bat alkandoran sartu eta hudoa atera zuen. 205 00:09:35,626 --> 00:09:38,043 Beste eskuarekin arratoi hila hartu zuen. 206 00:09:38,126 --> 00:09:41,293 Hudoaren mutur zuriak odol orbanak zituen. 207 00:09:42,543 --> 00:09:44,793 "Ez zait gehiegi gustatu", esan nuen. 208 00:09:44,876 --> 00:09:47,834 Apustu egingo nuke ez duzula inoiz halakorik ikusi. 209 00:09:47,918 --> 00:09:49,209 Ba ez. 210 00:09:49,293 --> 00:09:51,959 Egunen batez sabelean kosk egingo dizute. 211 00:09:52,043 --> 00:09:55,876 Esan zuen Claudek, baina jakin-min, eta gizonak oilarkeria berreskuratu zuen. 212 00:09:55,959 --> 00:09:57,959 Gauza ikusgarriago bat ikusi nahi? 213 00:09:58,043 --> 00:10:01,251 Zeure begiez ikusi ezean inoiz sinetsiko ez zenukeena? 214 00:10:01,334 --> 00:10:03,876 Claudi begiratu nion, aztoratu samar. 215 00:10:05,918 --> 00:10:06,751 Bai. 216 00:10:07,501 --> 00:10:10,959 {\an8}Arratoi hila poltsiko batean sartu zuen eta hudoa bestean. 217 00:10:11,043 --> 00:10:14,959 {\an8}Gero bizirik zegoen bigarren arratoi bat zorrotik atera zuen. 218 00:10:15,043 --> 00:10:15,876 {\an8}Jainkoarren! 219 00:10:15,959 --> 00:10:18,334 Beti daramat pare bat arratoi gainean. 220 00:10:18,418 --> 00:10:20,084 Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu, 221 00:10:20,168 --> 00:10:22,751 eta horretarako, gertu izan behar dituzu. 222 00:10:22,834 --> 00:10:26,376 Honako hau estolda-arratoia da. Deabrua bainoa azkarragoa. 223 00:10:26,459 --> 00:10:30,126 Ikusten nola behatzen nauen, nire asmoak jakin nahian? 224 00:10:30,209 --> 00:10:31,543 - Ikusten? - Zein desatsegina. 225 00:10:31,626 --> 00:10:32,793 "Zer egingo duzu?". 226 00:10:32,876 --> 00:10:36,209 Oraingo erakustaldia are gutxiago gustatuko zitzaidalakoan nengoen. 227 00:10:36,293 --> 00:10:39,376 - Ekar ezazu korda bat. - Claudek korda eman zion. 228 00:10:39,459 --> 00:10:41,834 Arratoiaren atzeko hankak lotu zituen. 229 00:10:41,918 --> 00:10:44,626 Animalia borrokan hasi zen, baina gizonak ongi eutsi zion. 230 00:10:44,709 --> 00:10:46,209 Baduzue mahairik barruan? 231 00:10:46,293 --> 00:10:50,834 - "Barruan arratoirik ez", esan nuen. - Mahai bat behar dut. Edo zerbait laua. 232 00:10:50,918 --> 00:10:54,293 Hornigailura hurbildu ginen eta arratoia hantxe utzi zuen. 233 00:10:54,376 --> 00:10:57,709 Korda zutabe batean lotu zuen arratoia estekatzeko. 234 00:10:57,793 --> 00:11:00,293 Hasieran uzkurtuta zegoen, geldirik eta mesfidati. 235 00:11:00,376 --> 00:11:02,626 Begi beltzdun arratoi handi bat zen, 236 00:11:02,709 --> 00:11:06,209 isats ezkatatsua metalezko xafla gainean kiribildua zuen. 237 00:11:06,293 --> 00:11:08,876 Zeharka begiratzen zion gizonari, 238 00:11:08,959 --> 00:11:10,418 bere asmoak jakiteko. 239 00:11:10,501 --> 00:11:14,209 Arratoi-hiltzaileak atzera egin, eta arratoia lasaitu egin zen. 240 00:11:14,293 --> 00:11:18,043 Atzeko hanketan eseri eta bularreko ilea miazkatzen hasi zen. 241 00:11:18,126 --> 00:11:20,584 Gero muturrean hazka egin zuen. 242 00:11:20,668 --> 00:11:23,918 Ondoan zituen hiru gizonek kezkatzen ez zutela zirudien. 243 00:11:24,001 --> 00:11:26,293 - Apustutxo bat egingo dugu? - Esan zuen gizonak. 244 00:11:26,376 --> 00:11:27,918 "Ez, milesker", esan nuen. 245 00:11:28,001 --> 00:11:31,418 - Dibertigarriagoa da. - Zeri buruzko apustua? 246 00:11:31,501 --> 00:11:34,293 Baietz arratoia hil eskuak erabili gabe. 247 00:11:34,376 --> 00:11:36,501 Eskuak poltsikoetan sartuko ditut. 248 00:11:36,584 --> 00:11:39,293 Arratoi-hiltzaileak dirua irabazi nahi zuen. 249 00:11:39,376 --> 00:11:42,668 Hiltzear zegoen arratoia begiratu eta zorabiatuta sentitu nintzen, 250 00:11:42,751 --> 00:11:44,668 ez gizonak hil egingo zuelako, 251 00:11:44,751 --> 00:11:47,209 modu berezi batean egingo zuelako baizik, 252 00:11:47,293 --> 00:11:49,418 eta nolabaiteko pasioarekin. 253 00:11:49,501 --> 00:11:51,376 - Ostikada batez. - Hankarik ez. 254 00:11:51,459 --> 00:11:54,084 - Besoekin? - Ez beso, ez hanka, ez esku. 255 00:11:54,168 --> 00:11:55,751 - Gainean eseriz. - Ez. 256 00:11:55,834 --> 00:11:57,668 - Ikus dezagun ba. - Atera libera bat. 257 00:11:57,751 --> 00:11:59,584 Ez esan lelokeriarik. Zergatik? 258 00:11:59,668 --> 00:12:01,459 - Zer jokatuko duzu? - Ezer ez. 259 00:12:01,543 --> 00:12:03,209 Ongi da. Ez dut egingo. 260 00:12:03,293 --> 00:12:05,626 - Korda askatzeko itxura egin zuen. - Txelin bat. 261 00:12:05,709 --> 00:12:07,709 Zorabio sentsazioa areagotu zen. 262 00:12:07,793 --> 00:12:10,418 Baina egoerak magnetismo indartsu bat zuen. 263 00:12:10,501 --> 00:12:12,918 Ezin nuen alde egin ezta mugitu ere. 264 00:12:13,001 --> 00:12:13,959 - Eta zuk? - Ez. 265 00:12:14,043 --> 00:12:15,751 Txelin baten truke egitea nahi duzu? 266 00:12:15,834 --> 00:12:17,668 - Nik ez dut nahi. - Eta dirua? 267 00:12:17,751 --> 00:12:19,668 Claudek txelin bat utzi zuen hornigailuan, 268 00:12:19,751 --> 00:12:22,543 eta arratoi-hiltzaileak sei-penikeko bi txanpon. 269 00:12:22,626 --> 00:12:23,459 Konforme. 270 00:12:23,543 --> 00:12:26,168 Claudek eta biok atzera egin genuen, eta gizonak aurrera. 271 00:12:26,251 --> 00:12:29,959 Eskuak poltsikoetan sartu eta arratoiarengana makurtu zen. 272 00:12:30,043 --> 00:12:34,293 Arratoia uzkurtuta zegoen, larri. Bazirudien gizona erasotzear zegoela, 273 00:12:34,376 --> 00:12:36,084 baina atzera egiten hasi zen, 274 00:12:36,168 --> 00:12:38,501 gorputza arrastaka eta makurturik, 275 00:12:38,584 --> 00:12:40,834 kordelak hankatik tira egin zion arte. 276 00:12:40,918 --> 00:12:42,959 Arratoi-hiltzailea gehiago hurbildu zitzaion, 277 00:12:43,043 --> 00:12:45,626 begiekin jarraituz. Eta bat-batean… 278 00:12:45,709 --> 00:12:48,584 - Izuak hartu zuen. - …izuturik salto egin zuen. 279 00:12:51,209 --> 00:12:54,918 Tiraka bortitz batez, kordelak ia hanka dislokatu zion. 280 00:12:55,001 --> 00:12:56,459 Berriro uzkurtu zen, 281 00:12:56,543 --> 00:12:59,376 ahalik eta urrutien, biboteak dardarka zituelarik 282 00:12:59,459 --> 00:13:01,668 eta gorputz handi beltzurdina zurrun. 283 00:13:01,751 --> 00:13:04,793 Orduan, gizona aurpegia astiro mugitzen hasi zen, 284 00:13:04,876 --> 00:13:06,001 gero eta hurbilago. 285 00:13:06,084 --> 00:13:09,168 Gelditzeko oihukatu nahi nuen, baina ezin. 286 00:13:09,251 --> 00:13:12,793 Zerbait benetan desatsegina gertatzear zegoen, ziur nengoen. 287 00:13:12,876 --> 00:13:16,334 Gauza beldurgarria eta krudela, baina ikusi behar nuen. 288 00:13:16,418 --> 00:13:19,709 Esku bateko distantziara zeuden. 289 00:13:19,793 --> 00:13:22,501 Arratoia guztiz makurtuta zegoen, tenk. 290 00:13:22,584 --> 00:13:23,959 Gizona ere tenk zegoen, 291 00:13:24,043 --> 00:13:27,543 baina modu arriskutsu batean, malguki konprimatu baten gisa. 292 00:13:27,626 --> 00:13:30,168 Irribarre baten itzala ageri zen bere ezpainetan. 293 00:13:30,251 --> 00:13:33,209 Bat-batean eraso zion, suge baten modura, 294 00:13:33,293 --> 00:13:36,043 burua mugimendu bizkor batez aurrera jaurtiz… 295 00:13:36,126 --> 00:13:38,168 …beheko muskuluez bultzaturik… 296 00:13:38,251 --> 00:13:40,793 …eta bere ahoa ikusi nuen, zabal-zabalik… 297 00:13:40,876 --> 00:13:41,918 …bi hortz horiak… 298 00:13:42,001 --> 00:13:44,668 …eginahalak aurpegia uzkurturik. 299 00:13:45,918 --> 00:13:47,834 Ez nuen gehiago ikusi nahi izan. 300 00:13:47,918 --> 00:13:51,459 Begiak itxi nituen, eta ireki orduko, arratoia hilda zegoen 301 00:13:51,543 --> 00:13:54,084 eta gizona dirua patrikan sartzen ari zen, 302 00:13:54,168 --> 00:13:55,793 ahoa garbitzeko txistuka. 303 00:13:57,793 --> 00:13:59,918 Honekin egiten dute erregaliza. 304 00:14:00,001 --> 00:14:03,918 Fabrikek eta txokolategileek erregaliza arratoi odolez egiten dute. 305 00:14:04,001 --> 00:14:06,126 Ez du ezer txarrik. 306 00:14:08,834 --> 00:14:10,584 Nazkagarria zara. 307 00:14:10,668 --> 00:14:13,126 Baina egia da. Askotan jan duzue. 308 00:14:13,209 --> 00:14:16,293 Litxarreriak arratoi odolarekin eginak daude. 309 00:14:16,376 --> 00:14:18,459 Ez dugu gehiago jakin nahi. 310 00:14:18,543 --> 00:14:21,334 Pertzetan irakiten da, borbor lurruna dariola, 311 00:14:21,418 --> 00:14:23,459 eta makilekin nahasten dute. 312 00:14:23,543 --> 00:14:26,001 Txokolate fabriken sekretu handia da 313 00:14:26,084 --> 00:14:29,918 eta inork ere ez daki, arratoi-hiltzaileok izan ezik. 314 00:14:30,001 --> 00:14:32,418 Bere publikoaren babesik ez zuela ohartu zen. 315 00:14:32,501 --> 00:14:35,834 Gure aurpegiak ozpindu, zurbil eta suminduak ageri ziren. 316 00:14:36,709 --> 00:14:39,501 Buelta eman zuen hitzik esan gabe. 317 00:14:39,584 --> 00:14:44,168 Errepiderantz joaten ikusi genuen, urrats geldo eta leunekin. 318 00:14:44,251 --> 00:14:47,126 Ez zuten zarata egiten, ezta hartxintxarrean ere. 319 00:15:00,418 --> 00:15:01,251 Bai bitxia. 320 00:15:02,126 --> 00:15:04,334 Arratoiek ez zuten olo pozoitua jan. 321 00:15:05,418 --> 00:15:09,334 Belar-metak zerbait nutritiboa izan behar du. 322 00:15:25,793 --> 00:15:29,334 1940ko hamarkadan, Dahl Wisteria Cottage landetxean bizi zen. 323 00:15:29,418 --> 00:15:31,084 Han Claud's Dog idatzi zuen, 324 00:15:31,168 --> 00:15:34,793 bertako paisaia eta jendea oinarri zituen istorio bilduma bat. 325 00:15:34,876 --> 00:15:36,751 Ipuin hau bilduma horretan dago jasota. 326 00:16:40,418 --> 00:16:42,793 Azpitituluak: Loinaz C. A.