1 00:00:06,000 --> 00:00:07,360 Hau mamuez beteta dago. 2 00:00:08,600 --> 00:00:09,840 Galerek denei eragin diete. 3 00:00:11,240 --> 00:00:12,560 Baita bizirik dirautenei ere. 4 00:00:13,640 --> 00:00:16,480 Laguntza behar dugu hiru objektu aurkitzeko. 5 00:00:16,560 --> 00:00:19,000 Zergatik zegoen kamera zuen estalpean? 6 00:00:19,080 --> 00:00:20,720 Bronteren ordenagailua 7 00:00:20,800 --> 00:00:21,680 eta mugikorra. 8 00:00:21,760 --> 00:00:23,440 Mugikorra poliziari eman diot. 9 00:00:23,520 --> 00:00:25,160 Kieranengatik eman diezu, ezta? 10 00:00:25,240 --> 00:00:29,560 Inoiz pentsatu duzu nolako bizitza edukiko genuke hori gertatu ez balitz? 11 00:00:29,640 --> 00:00:30,520 Batzuetan bai. 12 00:00:32,960 --> 00:00:35,760 Zergatik sentitzen naiz hain gaizki zuek elkarrekin ikustean? 13 00:00:35,840 --> 00:00:37,880 Lotuta gaudelako. 14 00:00:37,960 --> 00:00:39,720 Baina ez zuk uste duzun eran. 15 00:00:39,800 --> 00:00:42,080 Nahigabeak eta minak lotuta gaude. 16 00:00:43,560 --> 00:00:49,680 Zatoz Finn Elliott eta Toby Gilroyren omenezko kluba irekitzera. 17 00:00:51,520 --> 00:00:54,320 Hau ikusi behar duzu. Finn eta Tobyren ontzia. 18 00:00:54,400 --> 00:00:55,520 Zer egin nahi duzu? 19 00:00:55,600 --> 00:00:56,760 Ez dakit, zeozer. 20 00:00:56,840 --> 00:00:58,800 Mutil zaharrago batekin zebilela esan zidan. 21 00:00:58,880 --> 00:01:00,680 Ni haserrearazteko zela uste nuen. 22 00:01:00,760 --> 00:01:02,320 Agian horregatik egin zuen ihes. 23 00:01:02,400 --> 00:01:04,200 Zure alaba ontzian zihoan. 24 00:01:04,280 --> 00:01:07,760 Finn eta Toby Kieranen bila joan zirenean, haiekin ito zen. 25 00:01:07,840 --> 00:01:10,120 Zein onak ziren esatearen kontua… 26 00:01:10,200 --> 00:01:11,920 - Gezurra, ostia! - Aizu! 27 00:01:12,000 --> 00:01:13,160 - Ama. - Aski da! 28 00:01:13,240 --> 00:01:14,680 Ze ostia, txo? 29 00:01:14,760 --> 00:01:16,280 Ez niri "txo" deitu. 30 00:01:16,360 --> 00:01:18,280 Finn eta Toby pedofiloak ziren! 31 00:01:20,760 --> 00:01:22,400 Zer gertatzen da hemen? 32 00:01:22,480 --> 00:01:23,640 Inspektore. 33 00:01:42,520 --> 00:01:43,640 ONGI ETORRI EVELYN BAYRA 34 00:01:43,720 --> 00:01:45,000 Ez omen da ideia ona. 35 00:01:45,080 --> 00:01:47,680 Alkohola besterik ez da. Zer da festa bat alkoholik gabe? 36 00:01:48,640 --> 00:01:50,240 Nola erosiko dugu agiririk gabe? 37 00:01:50,320 --> 00:01:53,080 Badakit nori eskatu. Nahi baduzu, hamar dolar. 38 00:01:55,520 --> 00:01:57,440 Ai, Mia, ze aspergarria zaren! 39 00:01:57,520 --> 00:02:00,600 - Ez. - Seigarren mailako arropa bera daramazu. 40 00:02:02,880 --> 00:02:03,880 Ni banoa. 41 00:02:18,400 --> 00:02:20,800 Gabrielle, zer zabiltza hemen? 42 00:02:20,880 --> 00:02:22,840 Elliott jauna. Kieran ikusi duzu? 43 00:02:23,680 --> 00:02:26,480 Etxean egon behar zenuke. Ekaitz zakarra dator. 44 00:02:28,960 --> 00:02:30,040 Eramango zaitut? 45 00:02:30,120 --> 00:02:31,680 Ez, eskerrik asko. 46 00:02:34,320 --> 00:02:37,000 - Ziur? - Bai, lasai. Ez kezkatu nitaz. 47 00:02:52,040 --> 00:02:53,080 Kaixo! 48 00:03:39,360 --> 00:03:43,600 Geoff Mallottekin hitz egin behar genuke. Berak aurkitu zuen motxila. 49 00:03:43,680 --> 00:03:45,640 Ez dut inorekin hitz egin behar. 50 00:03:46,440 --> 00:03:47,840 Ez al duzu jakin nahi? 51 00:03:49,160 --> 00:03:50,160 Jakin zer? 52 00:03:51,200 --> 00:03:53,560 Ontzian Finn eta Tobyrekin ote zihoan. 53 00:03:53,640 --> 00:03:57,800 Zure anaia zerbait izugarrian nahasten tematu zara. 54 00:03:57,880 --> 00:03:59,480 Ulertzen saiatzen ari naiz. 55 00:03:59,560 --> 00:04:02,080 Motxila haien kutxatzarrean zegoen. 56 00:04:02,160 --> 00:04:03,600 Orain detektibea zara. 57 00:04:05,760 --> 00:04:08,800 Bihar 14:15ean goaz. Ez zegoen hegaldirik goizago. 58 00:04:08,880 --> 00:04:11,560 - Eramango zaituztet. - Lasai. Moldatuko naiz. 59 00:04:12,080 --> 00:04:15,920 Kieran, ez egin hori. Ez joan atzetik. Galtzaundi hutsa zara! 60 00:04:16,000 --> 00:04:17,520 Joder, isilduko zara? 61 00:04:17,600 --> 00:04:18,600 - Ni? - Behingoz. 62 00:04:18,680 --> 00:04:21,720 Zeu zara anaiaren memoria zikindu nahi duena. 63 00:04:21,800 --> 00:04:26,640 Benetan uste duzu zurekin itzuliko dela zure hildako anaia laidotzen baduzu? 64 00:04:26,720 --> 00:04:28,400 Agian Finn ez zen perfektua. 65 00:04:29,080 --> 00:04:31,880 - Dutxara noa. - Agian txorakeria bat egin zuen. 66 00:04:31,960 --> 00:04:34,120 Gabby ontzian bazihoan, haien erruz hilko zen. 67 00:04:34,200 --> 00:04:35,440 "Haien erruz"? 68 00:04:35,960 --> 00:04:38,080 Nor sartu zen haitzuloan mareagoran? 69 00:04:38,160 --> 00:04:39,960 Gabby nire erruz hil zen? 70 00:04:40,040 --> 00:04:42,400 Anaia zu salbatzera joan zen! 71 00:04:42,480 --> 00:04:43,480 Badakit! 72 00:04:44,760 --> 00:04:45,840 Badakit! 73 00:04:46,440 --> 00:04:47,920 Nola ahaztuko dut? 74 00:04:49,600 --> 00:04:51,960 Eta badakit nahiago zenukeela ni hil banintz. 75 00:04:52,040 --> 00:04:54,120 - Halakorik! - Argi utzi zenuen! 76 00:04:54,200 --> 00:04:56,400 - Aski da! - Ba al dakizu nola sentitu nintzen? 77 00:04:56,480 --> 00:05:00,760 Nola jakingo nuen, Kieran? Segidan egin zenuen hanka Sydneyra. 78 00:05:00,840 --> 00:05:02,840 - Ez horixe! - A ez? 79 00:05:02,920 --> 00:05:06,720 Ba hain zuzen horixe zirudien! Edo agian burua galtzen ari naiz. 80 00:05:06,800 --> 00:05:09,040 Primeran legoke biok galtzea, ezta? 81 00:05:11,960 --> 00:05:13,240 Zer gertatu zen, ba? 82 00:05:15,080 --> 00:05:16,360 Esan! 83 00:05:16,440 --> 00:05:17,480 Zer gertatu zen? 84 00:05:18,760 --> 00:05:22,120 Argi dago zeozer esateko irrikan zaudela, beraz, bota! 85 00:05:22,200 --> 00:05:23,280 Joateko esan zidan. 86 00:05:26,760 --> 00:05:27,760 Aitak. 87 00:05:32,120 --> 00:05:34,400 Zugandik urrundu behar nuela esan zidan. 88 00:05:37,240 --> 00:05:39,960 Bestela suntsituko ninduzun. 89 00:05:50,080 --> 00:05:51,040 Brian. 90 00:05:51,120 --> 00:05:52,120 Ez, mesedez. 91 00:05:53,920 --> 00:05:55,600 Unetxo batez etorriko zara? 92 00:05:58,880 --> 00:06:00,840 Ba al dakizu zer dioen Kieranek? 93 00:06:01,360 --> 00:06:06,120 Zuk esan zeniola Sydneyra joateko 94 00:06:06,200 --> 00:06:09,560 Finn hil eta gero, nigandik urruntzeko. Egia al da? 95 00:06:17,320 --> 00:06:18,640 Joan behar duzu. 96 00:06:21,480 --> 00:06:23,320 Hemendik joan behar duzu. 97 00:06:27,640 --> 00:06:29,680 Ene! Umea besterik ez da, Verity. 98 00:06:31,400 --> 00:06:33,240 Zergatik ez diozu bakean uzten? 99 00:06:40,080 --> 00:06:41,440 Pozik? 100 00:06:45,360 --> 00:06:47,520 Zergatik kostatzen zaizu hainbeste ni maitatzea? 101 00:07:05,560 --> 00:07:06,760 Kieran… 102 00:07:16,640 --> 00:07:19,720 GEORGE BRONTEREN ARTE-PROIEKTUA DAUKAT. ZATOZ. 103 00:07:30,920 --> 00:07:32,440 - Paseatzera noa. - Mia. 104 00:07:33,120 --> 00:07:34,040 Zer? 105 00:07:35,240 --> 00:07:36,240 Ez… 106 00:07:37,560 --> 00:07:40,320 Ez dakit zergatik esaten ditudan halako gauzak. 107 00:07:42,200 --> 00:07:45,360 - Horixe argitu behar duzu. - Badakit. 108 00:07:48,840 --> 00:07:49,840 Mia… 109 00:07:51,880 --> 00:07:52,880 Joan baino lehen, 110 00:07:54,400 --> 00:07:58,360 utziko didazu apur batez berarekin egoten, mesedez? 111 00:07:58,920 --> 00:08:00,560 Badaezpada ere… 112 00:08:01,560 --> 00:08:02,640 Jakina. 113 00:08:05,120 --> 00:08:06,120 Eskerrik asko. 114 00:08:06,200 --> 00:08:07,160 Kaixo. 115 00:08:10,000 --> 00:08:11,400 Kaixo. 116 00:08:27,760 --> 00:08:29,000 Ikaratuta dirudi. 117 00:08:29,080 --> 00:08:31,920 Arrazoirik al zeukan zure beldur izateko? 118 00:08:32,000 --> 00:08:35,360 Haserre eta nahigabetuta nengoen eta argi utzi nion. 119 00:08:35,440 --> 00:08:38,000 - Zergatik zeunden haserre? - Ez duzu erantzun behar. 120 00:08:38,080 --> 00:08:41,920 Bere eskubideak ezagutuko ditu. Zergatik zeunden haserre? 121 00:08:42,000 --> 00:08:44,480 Bronte Laidler turista iluna zen. 122 00:08:44,560 --> 00:08:46,680 Halako asko izan ditugu. 123 00:08:47,480 --> 00:08:49,120 Mapa bat daukate. 124 00:08:50,280 --> 00:08:54,160 Zoritxarreko gauzak gertatu diren tokiena, gure herria barne. 125 00:08:55,520 --> 00:08:57,000 Ze ostia da hau? 126 00:08:57,080 --> 00:08:59,360 Tira, zergatik ekarri nauzue hona? 127 00:08:59,440 --> 00:09:03,960 Esamesak daude zure seme Toby eta Gabby Birchi buruz, ezta? 128 00:09:04,040 --> 00:09:06,160 Gezur hutsak dira. 129 00:09:06,240 --> 00:09:08,280 Brontek ezer al zekien? 130 00:09:08,360 --> 00:09:10,840 Interes handia omen zeukan Gabbyrengan. 131 00:09:10,920 --> 00:09:12,040 Ideia zipitzik ez. 132 00:09:12,120 --> 00:09:15,240 Ez zenuen nahi jendeak akusazioak sinesterik, ezta? 133 00:09:15,320 --> 00:09:18,360 Hogeitaka urteko gizona 14 urteko neska batekin. 134 00:09:18,440 --> 00:09:20,760 Ez zenuen nahi esamesak zabaltzerik. 135 00:09:20,840 --> 00:09:23,280 Batez ere urteurrena hain gertu egonda. 136 00:09:23,360 --> 00:09:25,680 Esamesak ekidin nahi zenituen, ezta? 137 00:09:30,240 --> 00:09:31,800 Beste galderarik duzue? 138 00:09:40,440 --> 00:09:42,960 Brontek zeozer aurkitu zuen, ziur nago. 139 00:09:43,040 --> 00:09:47,080 Kamera lurperatu zuenak ziur aski ordenagailua ere lurperatuko zuen. 140 00:09:50,000 --> 00:09:53,840 Eskatu Julianen etxea arakatzeko agindua. Pala bat eraman dezaten. 141 00:10:02,200 --> 00:10:03,280 Hau egin dezakete? 142 00:10:04,240 --> 00:10:05,640 Agindua daukate. 143 00:10:05,720 --> 00:10:08,200 Nahi badute, harraska ere eraman dezakete. 144 00:10:24,560 --> 00:10:27,200 - Kaixo, ama. - Neuk joko dut poliziarengana. 145 00:10:27,280 --> 00:10:30,280 Hobartera joango naiz. Ezin naiz hemengoaz fidatu. 146 00:10:30,960 --> 00:10:32,280 Ideia ona deritzozu? 147 00:10:34,560 --> 00:10:36,120 Ahizpari justizia egitea? 148 00:10:36,640 --> 00:10:38,080 Ideia ona deritzot. 149 00:10:39,000 --> 00:10:42,520 Motxila agertzen den baten bila nabil. Baten bat al daukazu? 150 00:10:42,600 --> 00:10:44,200 Zer egingo du poliziak? 151 00:10:44,280 --> 00:10:46,680 Finn eta Toby hilda daude. 152 00:10:47,760 --> 00:10:51,080 - Ez dago justizia egiterik. - Horixe da zure arazoa. 153 00:10:51,160 --> 00:10:54,200 Guztia erdizka uzten duzu. Gauzak zail jartzen dira, 154 00:10:54,280 --> 00:10:55,680 eta ihes egiten duzu. 155 00:10:56,400 --> 00:10:58,200 Horrek ez du bueltan ekarriko. 156 00:10:58,280 --> 00:11:02,920 Orduan zer diozu? Orrialdea pasatu, eta dena ahazteko? Eta akabo arazoa. 157 00:11:03,000 --> 00:11:05,920 - Ez diot hori. - Melbournera itzuli ahal izateko. 158 00:11:09,840 --> 00:11:10,680 Joder. 159 00:11:27,440 --> 00:11:29,280 Pinta bat, mesedez. 160 00:11:31,520 --> 00:11:33,000 Aizu, jakin ezazu 161 00:11:33,080 --> 00:11:35,760 nik paso egiten dudala jendeak Finnez dioenaz. 162 00:11:55,720 --> 00:11:57,680 POLIZIA 163 00:11:57,760 --> 00:11:59,200 ESTATUKO POLIZIA 164 00:11:59,280 --> 00:12:00,760 Hau mamuez beteta dago. 165 00:12:01,520 --> 00:12:02,520 Nabari daiteke. 166 00:12:04,280 --> 00:12:05,280 Eta ekaitzarena… 167 00:12:05,360 --> 00:12:07,680 Lehenetsi lur-lagina. Mila esker. 168 00:12:08,560 --> 00:12:12,240 Lepoa egingo nuke Julianen etxeko lur-lagina bat datorrela 169 00:12:12,320 --> 00:12:14,760 - kameraren armazoikoarekin. - Kameraren armazoia. 170 00:12:14,840 --> 00:12:17,520 - Erruduna edukiko genuke. - Galerek denei eragin diete. 171 00:12:17,600 --> 00:12:19,320 Zer da hori? 172 00:12:19,400 --> 00:12:24,200 Gurasoek hodeian zeukana bidali ziguten. Oraingoz, argazki politak bakarrik daude. 173 00:12:29,640 --> 00:12:31,680 BRONTEREN HODEIA - FITXATEGIAK 174 00:12:31,760 --> 00:12:33,480 Zer aurkitu zenuen, Bronte? 175 00:12:41,920 --> 00:12:44,680 Fair Isle estanpatua. Honatx gure jazarlea. 176 00:12:55,160 --> 00:12:56,200 - Kaixo. - George. 177 00:12:57,200 --> 00:12:59,280 Begira zer daukadan. Aurrera. 178 00:13:00,000 --> 00:13:00,840 Eskerrik asko. 179 00:13:01,520 --> 00:13:06,440 Andrea Laidlerrek Brontek hodeira igo zuen guztia bidali zidan. 180 00:13:06,520 --> 00:13:08,600 Jendeak istorioa ezagutzea nahi du. 181 00:13:08,680 --> 00:13:09,760 Bale. 182 00:13:09,840 --> 00:13:13,320 Behako bat eman nion, baina munta txikiko bideoak ziren. 183 00:13:13,840 --> 00:13:15,960 Orduan jabetu nintzen. 184 00:13:16,040 --> 00:13:18,080 Bronteren arte-proiektua. 185 00:13:18,160 --> 00:13:21,360 Gabbyren desagertu aurreko urratsak aztertu zituen. 186 00:13:21,440 --> 00:13:22,400 Bale. 187 00:13:22,480 --> 00:13:24,600 Etxetik hasita, goizean. 188 00:13:25,360 --> 00:13:26,440 SEGURTASUN-KOPIA 189 00:13:26,520 --> 00:13:28,720 Bai, Gabbyrekin egon nintzen. 190 00:13:29,240 --> 00:13:30,880 Elkarrekin egin genuen lo. 191 00:13:30,960 --> 00:13:33,160 - Hepa, Mia. - Kaixo! 192 00:13:36,600 --> 00:13:38,080 Orduan badakizu zer datorren. 193 00:13:39,120 --> 00:13:40,880 Han ikusi nuen azken aldiz. 194 00:13:41,640 --> 00:13:43,440 Ai, Mia, ze aspergarria zaren! 195 00:13:43,520 --> 00:13:44,840 Ni banoa. 196 00:13:48,760 --> 00:13:51,280 Barkatu. Hau gogorra izango da zuretzat. 197 00:13:51,360 --> 00:13:53,040 Ez, lasai. 198 00:13:55,080 --> 00:13:57,840 Gabbyren presentzia nabari daiteke ia, ezta? 199 00:13:58,480 --> 00:14:00,920 Bronteren kokapenagatik. 200 00:14:01,000 --> 00:14:03,280 Jokaldi argia da biak lotzea. 201 00:14:03,360 --> 00:14:06,440 Tristea da. Orain biak hilda daude. 202 00:14:10,760 --> 00:14:12,080 Eta…? 203 00:14:12,920 --> 00:14:14,560 Hori ez da Bronte hil zen eguna? 204 00:14:14,640 --> 00:14:15,840 2024KO URTARRILAREN 27A 205 00:14:19,560 --> 00:14:21,800 Haitzuloetara joan zen. 206 00:14:26,960 --> 00:14:29,880 Zergatik dago hor Gabbyren izena? Debekatuta geneukan joatea. 207 00:14:29,960 --> 00:14:31,800 Gutxi batzuek soilik ezagutzen zituzten. 208 00:14:31,880 --> 00:14:34,560 2009ko otsaila. Ez du eguna jartzen. 209 00:14:34,640 --> 00:14:36,880 Ekaitza otsailaren 4an izan zen. 210 00:14:38,760 --> 00:14:41,240 Agian haitzuloetan egongo zen hasi zenean. 211 00:14:42,200 --> 00:14:43,560 - Axola dizu? - Aurrera. 212 00:14:48,520 --> 00:14:49,840 Eder-ederra zara, Mia. 213 00:14:56,120 --> 00:14:57,120 Zera… 214 00:14:58,320 --> 00:14:59,240 Ez, Mia. 215 00:15:00,120 --> 00:15:01,080 Barkatu. 216 00:15:03,080 --> 00:15:03,920 Eskerrik asko. 217 00:15:09,160 --> 00:15:11,280 Barkatu, handik irten behar nuen. 218 00:15:11,360 --> 00:15:14,160 Zerbait bidaliko dizut. Begiratu oraintxe, ados? 219 00:15:14,240 --> 00:15:15,200 Ondo zaude? 220 00:15:16,560 --> 00:15:17,600 Jaso duzu? 221 00:15:17,680 --> 00:15:19,320 Begiratu, mesedez. 222 00:15:20,120 --> 00:15:23,520 Gabbyk bere izena grabatu zuen haitzuloan. Ekaitzaren egunean akaso. 223 00:15:24,520 --> 00:15:27,240 Iparreko haitzuloak dira. Denek grabatzen zuten izena. 224 00:15:27,320 --> 00:15:29,880 - Ohitura zen. - Egun hartan han egon bazen, 225 00:15:29,960 --> 00:15:33,000 ez zen ontzian egongo. Hortaz, Finn eta Toby errugabeak lirateke. 226 00:15:33,640 --> 00:15:35,760 Errugabeak izan litezke, Kieran… 227 00:15:36,800 --> 00:15:39,680 Ez da eguna irakurtzen, Mia. Begiratzera noa. 228 00:15:39,760 --> 00:15:42,960 - Agian errugabetu ditzakegu. - Ez, Kieran, mesedez. 229 00:15:43,040 --> 00:15:44,120 Ez joan bakarrik. 230 00:15:44,200 --> 00:15:46,240 Ez, lasai, mutilei deituko diet. 231 00:15:46,320 --> 00:15:47,560 - Baina… - Erne ibili. 232 00:15:47,640 --> 00:15:50,280 Aurkitzen dudanean deituko dizut. Mila esker. 233 00:16:01,680 --> 00:16:04,640 Ez dakit. Zentzugabekeria da. 234 00:16:05,320 --> 00:16:06,440 Edonor izan liteke. 235 00:16:06,520 --> 00:16:08,440 Ez dut uste, Barlin jauna. 236 00:16:09,920 --> 00:16:13,360 Badakigu zure jertsea dela. Zure etxea arakatzeko agindua dugu. 237 00:16:13,440 --> 00:16:16,040 Eta badakigu tipo honek zenbat neurtzen duen. 238 00:16:16,120 --> 00:16:17,680 185 zentimetro inguru. 239 00:16:17,760 --> 00:16:19,200 Laurogeita bost kilo. 240 00:16:21,080 --> 00:16:23,800 Berdin du. Akusatzen zaitugunean egiaztatuko dugu. 241 00:16:23,880 --> 00:16:27,240 Non eta zu Bronteren etxean egoteko beste arrazoirik ez dagoen. 242 00:16:27,320 --> 00:16:29,840 Esan dizuet. Handik paseatzen ari nintzen. 243 00:16:31,520 --> 00:16:33,160 Oihuak entzun nituen eta… 244 00:16:35,880 --> 00:16:37,360 begiratzera joan nintzen. 245 00:16:39,240 --> 00:16:40,560 Samariar ona zara? 246 00:16:40,640 --> 00:16:41,480 Bai. 247 00:16:42,600 --> 00:16:44,600 Horregatik jarraitu zizun Brontek? 248 00:16:44,680 --> 00:16:48,320 Gizabidez jokatzeagatik eskerrak emateko? 249 00:16:52,320 --> 00:16:57,600 Jakingo duzue Melbournen arazoak eduki nituela. 250 00:16:57,680 --> 00:16:58,800 Bai. 251 00:16:58,880 --> 00:17:03,080 Ordudanik kostatu egiten zait jendearekin konektatzea. 252 00:17:03,160 --> 00:17:05,320 Horregatik zelatatzen dituzu neskak? 253 00:17:07,640 --> 00:17:09,080 Ez diot inori ezer egin. 254 00:17:09,160 --> 00:17:12,760 Ez daukat zerikusirik Bronteren heriotzarekin. Froga dezaket. 255 00:17:15,920 --> 00:17:19,920 Badauka alibia. Gau hartan neska batekin egon zen Surf N' Turfen. 256 00:17:20,000 --> 00:17:21,960 Baina kostatzen zaio konektatzea. 257 00:17:22,840 --> 00:17:25,760 Bai. Alu galanta da. 258 00:17:26,680 --> 00:17:30,120 Baina ez da hiltzailea. Forentseek lur-lagina hartu dute? 259 00:17:30,200 --> 00:17:31,280 Presatuko ditut. 260 00:17:39,080 --> 00:17:44,080 ADI SARTZEA DEBEKATUTA 261 00:17:55,080 --> 00:17:56,080 - Kaixo. - Hepa. 262 00:17:57,320 --> 00:18:00,600 - Ash al dator? - Ez dit hartzen. Haserre jarraituko du. 263 00:18:00,680 --> 00:18:04,120 - Neuk deituko diot? - Ez. Goazen marea igo baino lehen. 264 00:18:05,840 --> 00:18:06,760 Ondo zaude? 265 00:18:06,840 --> 00:18:07,840 Bai. 266 00:18:31,320 --> 00:18:36,040 AURKITU DUZU? ABISATU! 267 00:18:40,960 --> 00:18:42,280 Non dago Verity? 268 00:18:42,360 --> 00:18:46,040 Irten da, Brian, baina, ezer behar baduzu, neuk ekarriko dizut. 269 00:18:47,880 --> 00:18:49,120 Zer zabiltza hemen? 270 00:18:49,200 --> 00:18:52,920 Pare bat egun geratuko naiz hemen. 271 00:18:55,560 --> 00:18:56,960 Hau Audrey da. 272 00:18:57,680 --> 00:18:59,320 Kaixo, Audrey. 273 00:18:59,400 --> 00:19:01,240 Nire alaba da. Eta Kieranena. 274 00:19:01,320 --> 00:19:02,440 Kieranena? 275 00:19:02,520 --> 00:19:04,960 Bai. Kieran ezagutzen duzu? 276 00:19:05,040 --> 00:19:07,680 Ikaskideak ginen joan nintzen arte. 277 00:19:09,800 --> 00:19:11,000 Zergatik joan zinen? 278 00:19:14,120 --> 00:19:15,960 Hemen oso triste nengoen. 279 00:19:17,360 --> 00:19:20,920 Gurasoek pozik ikusi nahi nindutenez, Sydneyra joan ginen. 280 00:19:22,080 --> 00:19:25,600 Han berriz egin nuen topo Kieranekin. Unibertsitatean. 281 00:19:30,440 --> 00:19:32,200 Ene! Guapo-guapoa zen. 282 00:19:34,280 --> 00:19:35,120 Oraindik bada. 283 00:19:37,120 --> 00:19:38,880 Istantean maitemindu nintzen. 284 00:19:41,920 --> 00:19:44,600 Baina, barru-barruan, bera ere zegoen triste. 285 00:19:45,720 --> 00:19:47,200 Eta uste nuen… 286 00:19:50,160 --> 00:19:53,760 elkar nahikoa maite bagenuen, gauzak hobetuko zirela. 287 00:19:55,080 --> 00:19:58,640 Baina, hona itzultzean, tristurak irentsi gintuen berriz. 288 00:20:03,360 --> 00:20:05,840 Horregatik joan behar dut. Ezin dut jasan. 289 00:20:10,480 --> 00:20:11,480 Ni ere banoa. 290 00:20:12,600 --> 00:20:14,200 - A bai? - Bai. 291 00:20:14,280 --> 00:20:17,960 Verityk eta biok beste norabait joan behar dugu, ez dakit nora. 292 00:20:18,040 --> 00:20:19,880 Arazoak sortuko ez ditudan norabait. 293 00:20:24,800 --> 00:20:25,880 Zer egingo diogu? 294 00:20:28,000 --> 00:20:30,320 Galerak… Agurrak… 295 00:20:35,160 --> 00:20:36,480 Bizitzaren parte dira. 296 00:20:39,400 --> 00:20:40,240 Bai. 297 00:20:45,440 --> 00:20:47,360 Nahiago nuke joan behar ez banu. 298 00:20:49,320 --> 00:20:51,040 Nahiago nuke geratu ahal banintz. 299 00:21:02,440 --> 00:21:03,520 Kontuz buruarekin. 300 00:21:16,040 --> 00:21:17,720 - Kaixo? - Hemen nago. 301 00:21:19,840 --> 00:21:21,560 Ez dira garbitzaileak etorri? 302 00:21:21,640 --> 00:21:23,280 Ez, polizia etorri da. 303 00:21:24,000 --> 00:21:27,160 Diotenez, orain zeu zara susmagarria. Zu izan zinen? 304 00:21:27,240 --> 00:21:29,680 Zu beti txorakeriekin, Verity. 305 00:21:29,760 --> 00:21:31,600 Hau guztia da txorakeria, ezta? 306 00:21:32,120 --> 00:21:33,760 Lehen Brian eta orain zu. 307 00:21:33,840 --> 00:21:35,560 Pikutara goaz kontu honekin. 308 00:21:37,240 --> 00:21:38,640 Liam lur jota dago. 309 00:21:39,720 --> 00:21:41,120 Denok gaude lur jota. 310 00:21:41,200 --> 00:21:43,200 Bai, baina berak kezkatzen nau. 311 00:21:43,280 --> 00:21:46,560 Ez iezaiozu begirik kendu, Julian, benetan behar zaitu. 312 00:21:46,640 --> 00:21:49,560 Beti zaindu dut familia, Verity, badakizu. 313 00:21:49,640 --> 00:21:51,400 Bai, badakit. 314 00:21:58,920 --> 00:22:00,000 Oker al genbiltzan 315 00:22:01,560 --> 00:22:04,320 gure semeekin, Julian? 316 00:22:05,280 --> 00:22:06,480 Ezkerrerantz. 317 00:22:06,560 --> 00:22:09,520 Ez, hemendik da, gogoratzen dut. 318 00:22:18,680 --> 00:22:21,160 Ez egin jaramonik Trishi. 319 00:22:21,240 --> 00:22:23,160 Finn eta Tobes tipo onak ziren. 320 00:22:23,960 --> 00:22:27,920 Mutilak haztea erraza izango zelakoan nengoen. Denek zioten hori. 321 00:22:28,000 --> 00:22:32,960 Eta gizonekin emakumeekin baino hobeto konpontzen naiz. 322 00:22:33,040 --> 00:22:35,920 Gizon asko baino gogorragoa zara, hori argi dago. 323 00:22:36,960 --> 00:22:40,760 Txikiak zirenean, zoragarria zen. Hain ziren txeratsuak… 324 00:22:42,960 --> 00:22:44,160 Xarmagarriak ziren. 325 00:22:46,760 --> 00:22:50,560 Orduan ere banekien ez nuela haiek beti horrelakoak izaterik nahi. 326 00:22:50,640 --> 00:22:53,040 Ezin dira betiko umeak izan, ezta? 327 00:22:53,560 --> 00:22:54,880 Hazi behar dute. 328 00:22:54,960 --> 00:22:56,600 Zer bihurtzeko? 329 00:22:57,520 --> 00:22:59,080 Zergatik ahatzarazi genien 330 00:22:59,160 --> 00:23:02,520 haien alde samur hori, 331 00:23:02,600 --> 00:23:06,000 eta guk espero genuen modukoak izatera behartu? Zer bihurtu genituen? 332 00:23:06,080 --> 00:23:08,600 Horretara etorri zara? Ni eta nire semeak kritikatzera? 333 00:23:08,680 --> 00:23:09,680 Ez! 334 00:23:10,280 --> 00:23:13,520 Baina begira iezaiezu. Ahulak dira oso. 335 00:23:13,600 --> 00:23:15,640 - Ondo? - Bai. 336 00:23:15,720 --> 00:23:20,000 Gure itxaropenak ez betetzearen beldur dira. 337 00:23:21,240 --> 00:23:22,640 Finn eta Tobes ere bai. 338 00:23:22,720 --> 00:23:26,200 Verity, ez zara ekaitz puta betean irteten 339 00:23:26,280 --> 00:23:28,320 beldur bazara, ezta? 340 00:23:28,400 --> 00:23:29,680 Heroiak ziren. 341 00:23:29,760 --> 00:23:32,520 Ez horixe. Gabby Birch haiekin bazihoan, ez. 342 00:23:33,680 --> 00:23:34,880 Ez zihoan haiekin. 343 00:23:37,280 --> 00:23:38,640 Hori sinetsi nahi nuke. 344 00:23:38,720 --> 00:23:40,240 - Benetan. - Ez! 345 00:23:42,920 --> 00:23:44,360 Ez, mesedez. 346 00:23:45,280 --> 00:23:48,520 Haien alde egin behar dugu. Bestela zer zentzu dauka? 347 00:23:50,640 --> 00:23:52,520 Istripu ergela izan zen. 348 00:23:59,040 --> 00:24:00,040 Iritsi gara ia. 349 00:24:21,440 --> 00:24:22,960 Finn eta Tobesen izenak. 350 00:24:26,040 --> 00:24:27,800 Marea igotzen ari da. Goazen. 351 00:24:35,680 --> 00:24:36,520 Bai. 352 00:24:37,640 --> 00:24:38,560 Eta gureak. 353 00:24:40,560 --> 00:24:42,160 Gabbyrena ere egon behar luke. 354 00:24:43,760 --> 00:24:45,000 Baztertu, mesedez. 355 00:24:49,920 --> 00:24:50,920 Hortxe. 356 00:24:57,960 --> 00:25:00,640 Marratu dute. Arestian. 357 00:25:02,960 --> 00:25:04,880 Ez, Mia, ez zaio ezer gertatuko. 358 00:25:04,960 --> 00:25:07,440 Mareak ezagutzen ditu eta mutilekin dago. 359 00:25:08,120 --> 00:25:10,160 Ez, gehiegi luzatzen ari da. 360 00:25:10,240 --> 00:25:13,240 Audrey Trishekin utzi, eta haitzuloetara noa, ados? 361 00:25:13,320 --> 00:25:15,920 - Kaixo. - Kaixo. Hor dago? 362 00:25:16,000 --> 00:25:17,000 Bai. 363 00:25:23,880 --> 00:25:24,800 Zer duzu? 364 00:25:28,280 --> 00:25:31,320 Zergatik zaude hain ziur Gabby ez zihoala ontzian? 365 00:25:35,760 --> 00:25:36,760 Erantzun. 366 00:25:42,120 --> 00:25:44,240 Nola aurkituko zuen Gabbyk toki hau? 367 00:25:45,880 --> 00:25:48,480 Gutxi batzuek bakarrik ezagutzen genuen. 368 00:25:50,360 --> 00:25:52,320 Finnek eta Tobyk, jakina. 369 00:25:52,400 --> 00:25:53,240 GABBY 09/2/4 370 00:25:53,320 --> 00:25:54,520 Nik. 371 00:25:54,600 --> 00:25:55,600 Ashek. 372 00:26:06,560 --> 00:26:07,560 Eta zuk. 373 00:26:09,120 --> 00:26:10,360 Ekaitzaren egunean, 374 00:26:12,320 --> 00:26:14,720 haitzuloetan zegoen Seanekin. 375 00:26:18,520 --> 00:26:19,960 Ez nion minik eman, Kiz. 376 00:26:21,480 --> 00:26:23,680 Sinetsi iezadazu. Ez nion minik eman. 377 00:26:25,040 --> 00:26:26,120 Kaixo! 378 00:26:27,400 --> 00:26:28,880 Kieran ikusi duzu? 379 00:26:29,520 --> 00:26:30,640 Gaur ez. 380 00:26:30,720 --> 00:26:32,680 Mesede bat eskatu behar diot. 381 00:26:32,760 --> 00:26:33,800 Lagun diezazuket? 382 00:26:33,880 --> 00:26:35,600 Ez, lasai. 383 00:26:37,640 --> 00:26:39,160 Haitzuloetara joan da. 384 00:26:39,240 --> 00:26:40,480 Bale, eskerrik asko. 385 00:26:41,520 --> 00:26:42,520 Ezin zara joan. 386 00:26:43,880 --> 00:26:44,960 Zergatik? Denok zoazte. 387 00:26:45,040 --> 00:26:47,160 Bai, baina ezagutzen ditugu. 388 00:26:47,240 --> 00:26:48,720 Eraman nazakezu? 389 00:26:49,680 --> 00:26:51,200 Mesedez. 390 00:26:53,640 --> 00:26:55,960 Utzi motxila. Tunel meharrak daude. 391 00:26:57,080 --> 00:26:58,480 Zure bila zebilen. 392 00:26:59,240 --> 00:27:02,240 Nik banekien hemen zeundela eta hona ekarri nuen. 393 00:27:02,960 --> 00:27:04,360 Orain zuetako bat naiz. 394 00:27:11,240 --> 00:27:12,560 Zelako hotza! 395 00:27:22,280 --> 00:27:23,280 Eskerrik asko. 396 00:27:28,600 --> 00:27:30,720 - Mila esker hona ekartzeagatik. - Ez da ezer. 397 00:27:38,960 --> 00:27:39,960 Sean… 398 00:27:45,520 --> 00:27:48,000 Hori nahi zuela uste nuen, baina ez. 399 00:27:48,600 --> 00:27:49,720 Sentitzen dut. 400 00:27:49,800 --> 00:27:52,120 Zergatik? Ez dit axola. 401 00:27:53,440 --> 00:27:55,400 - Ez nekien nahi zenuela… - Zer? 402 00:27:59,360 --> 00:28:01,280 Nahiago zenuke Kieran banintz? 403 00:28:03,800 --> 00:28:06,520 Etxera joan nahi dut. Mesedez. 404 00:28:06,600 --> 00:28:08,120 Joan nahi baduzu, zoaz. 405 00:28:09,880 --> 00:28:10,960 Ez dakit bidea. 406 00:28:13,240 --> 00:28:14,240 Jarraitu niri. 407 00:28:19,520 --> 00:28:20,880 Kaikua sentitu nintzen. 408 00:28:20,960 --> 00:28:22,280 Sean, egon! 409 00:28:23,640 --> 00:28:25,120 Eta korrika joan nintzen. 410 00:28:26,160 --> 00:28:27,280 Ekaitza hasi zen. 411 00:28:33,400 --> 00:28:34,800 Eta Gabby galdu zuen. 412 00:28:38,560 --> 00:28:40,360 Hemendik irten nahi nuen. 413 00:28:42,400 --> 00:28:45,240 Kezkatzen ninduen Ashek eta zuk nola erreakzionatuko zenuten. 414 00:28:45,320 --> 00:28:46,200 Ashek eta nik? 415 00:28:47,400 --> 00:28:49,560 Bai, barrez lehertuko zineten, 416 00:28:50,200 --> 00:28:51,840 eta denek jakingo zuten. 417 00:28:52,840 --> 00:28:55,000 Atzetik zetorrelakoan nengoen. 418 00:28:55,080 --> 00:28:56,080 Hemendik. 419 00:28:57,040 --> 00:28:58,160 Zin degizut. 420 00:28:58,680 --> 00:28:59,680 Sean! 421 00:29:03,160 --> 00:29:04,160 Sean! 422 00:29:05,640 --> 00:29:06,600 Itxaron! 423 00:29:09,520 --> 00:29:12,480 Beti jakin izan duzu 424 00:29:12,560 --> 00:29:14,240 eta tutik ere ez duzu esan. 425 00:29:14,320 --> 00:29:17,360 Seme bat galdua nuen jada. 426 00:29:22,560 --> 00:29:25,320 Besterik gabe joan zinen? Hemen utzi zenuen? 427 00:29:25,400 --> 00:29:27,720 Asko ikaratu nintzen itzuli ez zenean. 428 00:29:28,360 --> 00:29:29,560 Non zaude? 429 00:29:30,800 --> 00:29:32,680 Eta gero itzuliko zen beldur nintzen. 430 00:29:34,080 --> 00:29:36,720 Sean! Non zaude? 431 00:29:38,320 --> 00:29:43,920 Ez… kontatu… inori. 432 00:29:46,840 --> 00:29:48,640 Haren motxila agertu zenean… 433 00:29:50,560 --> 00:29:52,360 gertatu ez balitz bezala izan zen. 434 00:29:53,480 --> 00:29:56,320 Harkaitzetatik erori balitz bezala, denek zioten moduan. 435 00:29:57,200 --> 00:29:58,320 Gabby hilda zegoen. 436 00:29:59,440 --> 00:30:00,440 Tira… 437 00:30:02,200 --> 00:30:04,120 Ez zuen axola non ito zen. 438 00:30:08,680 --> 00:30:09,920 Sean! 439 00:30:14,160 --> 00:30:15,480 Trishi axola zion. 440 00:30:16,440 --> 00:30:17,800 Oliviari axola zion. 441 00:30:18,680 --> 00:30:21,840 Izan ere, jende askori axola zion. 442 00:30:21,920 --> 00:30:23,640 Kontatu behar zenidan, motel. 443 00:30:26,080 --> 00:30:27,960 Denek ni gorrotatzeko? 444 00:30:29,320 --> 00:30:31,080 Ez, ezin izango nuen jasan. 445 00:30:32,080 --> 00:30:33,320 Ez naiz zu bezalakoa. 446 00:30:34,520 --> 00:30:36,760 Nik aita eta Mia neuzkan, eta… 447 00:30:37,920 --> 00:30:40,000 Zama handiegia da zeure gain hartzeko. 448 00:30:40,080 --> 00:30:41,320 Ez nuen neure gain hartu. 449 00:30:46,160 --> 00:30:48,120 Zer jakin nahi zuen poliziak? 450 00:30:52,760 --> 00:30:55,920 Brian hondartzatik jaso zenuen. Han egon zinen. 451 00:30:56,000 --> 00:31:00,160 Bronteri zerbait egin zenion Sean babesteko? 452 00:31:01,000 --> 00:31:02,120 Ez. 453 00:31:02,200 --> 00:31:03,120 Joder! 454 00:31:03,200 --> 00:31:04,760 - Verity. - Askatu! 455 00:31:04,840 --> 00:31:05,680 Verity. 456 00:31:06,200 --> 00:31:08,640 Verity! Verity, mesedez, itzuli barrura. 457 00:31:08,720 --> 00:31:11,200 Azaldu dezaket. Ezin zara joan. 458 00:31:11,280 --> 00:31:12,560 - Ez. - Zer gertatzen da? 459 00:31:12,640 --> 00:31:14,720 - Askatu! Ez! - Utziozu bakean! 460 00:31:14,800 --> 00:31:16,400 Zer zabiltza? Verity da! 461 00:31:16,480 --> 00:31:19,680 - Lotsagarria! - Liam, poliziarengana jo behar dugu. 462 00:31:23,560 --> 00:31:24,440 Verity! 463 00:31:29,640 --> 00:31:31,120 Trishi esan behar diogu. 464 00:31:31,800 --> 00:31:33,360 Jakiteko eskubidea dauka. 465 00:31:35,280 --> 00:31:36,280 Ezin dut. 466 00:31:49,480 --> 00:31:51,040 Seanek bere linterna nahi du. 467 00:31:52,040 --> 00:31:54,040 Beno, zatoz bila. 468 00:31:54,720 --> 00:31:56,720 Noiz berreskuratu zenuen linterna? 469 00:31:58,080 --> 00:31:59,720 Bronteri utzi zenion, ezta? 470 00:32:04,360 --> 00:32:05,720 Noiz berreskuratu zenuen? 471 00:32:09,000 --> 00:32:13,840 Kaixo. Barkatu, badakit berandu dela. Linterna itzuliko didazu, mesedez? 472 00:32:13,920 --> 00:32:15,520 - Bihar uretara noa. - Noski. 473 00:32:15,600 --> 00:32:18,240 Barkatu. Norbaiten zain nengoen, baina ez dator. 474 00:32:18,320 --> 00:32:21,080 - Anaiarena zen… - Berezia da. Ulertzen dut. 475 00:32:21,160 --> 00:32:22,360 Eskerrik asko. 476 00:32:22,960 --> 00:32:25,160 - Eskerrik asko. - Hondartzara joan behar nuen. 477 00:32:25,240 --> 00:32:28,520 Gaur biolumineszentzia omen dago. Argazkiak atera nahi nituen, 478 00:32:28,600 --> 00:32:31,320 baina ez dut bakarrik joan nahi. Perbertitu bat aske dabil. 479 00:32:34,960 --> 00:32:35,960 Zer egin zenuen? 480 00:32:40,520 --> 00:32:41,920 Bera jabetu zen. 481 00:32:51,360 --> 00:32:54,240 Gabbyren proiekturako nahi nituen, baina ez omen dira sartuko. 482 00:32:55,960 --> 00:32:58,680 Egon. Begira zer aurkitu dudan haitzuloetan. 483 00:32:59,440 --> 00:33:01,040 Ashek bidea erakutsi zidan. 484 00:33:02,600 --> 00:33:04,800 Denek uste dute itsasoan ito zela, 485 00:33:04,880 --> 00:33:08,640 baina agian harrapatuta geratu zen. Goizean itzuliko naiz, 486 00:33:08,720 --> 00:33:10,800 - ea beste ezer aurkitzen dudan. - Egon. 487 00:33:10,880 --> 00:33:12,000 Aita zuzen zebilen. 488 00:33:14,360 --> 00:33:15,720 Arazoak sortuko zituen. 489 00:33:16,720 --> 00:33:18,200 Ai, ez. 490 00:33:20,800 --> 00:33:22,320 Denei kontatuko zien. 491 00:33:23,600 --> 00:33:26,280 Ia denek ahaztu dute Gabby. 492 00:33:26,360 --> 00:33:28,800 Omenaldiaren parte izango da? Ez horixe. 493 00:33:28,880 --> 00:33:30,880 - Gizonek soilik axola dute… - Ixo! 494 00:33:30,960 --> 00:33:33,400 Ez. Zergatik ez da omenaldiaren parte? 495 00:33:33,480 --> 00:33:34,880 Ixo, ostia! 496 00:33:35,880 --> 00:33:37,560 Begiratu zidan… 497 00:33:38,360 --> 00:33:40,120 ezereza banintz bezala. 498 00:33:40,960 --> 00:33:42,640 Purtzil sentiarazi ninduen. 499 00:33:46,080 --> 00:33:47,920 Gabbyk eta zuek denok bezala. 500 00:33:48,000 --> 00:33:49,880 Txikia nintzenetik. 501 00:33:51,680 --> 00:33:52,680 Zergatik? 502 00:33:54,600 --> 00:33:55,600 Zer egin nuen? 503 00:33:56,320 --> 00:33:58,360 Inori erakutsi al diozu? 504 00:34:00,440 --> 00:34:01,440 Itzuliko didazu? 505 00:34:06,320 --> 00:34:08,960 - Ni banoa. - Egon unetxo batez. Itxaron. 506 00:34:09,960 --> 00:34:11,000 Sean. 507 00:34:11,760 --> 00:34:13,000 Emango didazu? 508 00:34:13,880 --> 00:34:16,360 Ez nazazu ukitu, ostia. 509 00:34:16,440 --> 00:34:18,080 - Ez. - Erakutsi argazkia. 510 00:34:18,160 --> 00:34:19,480 Ez. Ezetz! 511 00:34:20,160 --> 00:34:21,040 Sean! 512 00:34:21,720 --> 00:34:22,560 Sean! 513 00:34:27,400 --> 00:34:29,320 Ondo zaude? Odola darizu. 514 00:34:29,400 --> 00:34:31,040 - Ez ukitu. - Odola darizu. 515 00:34:31,120 --> 00:34:33,240 - Zeozer egin zenuen. - Azalduko… 516 00:34:33,320 --> 00:34:34,680 Badakizu zer gertatu zitzaion. 517 00:34:34,760 --> 00:34:36,760 - Zeozer egin zenuen, ostia! - Ixo! 518 00:34:36,840 --> 00:34:37,800 - Lagundu! - Ixo! 519 00:34:37,880 --> 00:34:40,720 Lagundu! 520 00:34:50,600 --> 00:34:51,520 Bronte. 521 00:34:56,160 --> 00:34:57,200 Bronte. 522 00:35:34,120 --> 00:35:35,120 Orduan zer? 523 00:35:35,720 --> 00:35:36,800 Kamerarena… 524 00:35:38,960 --> 00:35:40,880 eta pintadarena zuk egin zenuen? 525 00:35:42,240 --> 00:35:43,800 Zuk erruztatu zenuen aita! 526 00:35:44,800 --> 00:35:47,400 Bera kartzelan sartzeko prest zeunden, Sean? 527 00:35:49,040 --> 00:35:50,400 Ez zen… 528 00:35:50,480 --> 00:35:52,560 Ez zen jabetuko. Burua galdu du ia. 529 00:35:58,560 --> 00:36:00,600 Sean! 530 00:36:04,280 --> 00:36:05,760 Lur-lagina bat dator. 531 00:36:05,840 --> 00:36:07,800 Julian Gilroyren etxekoa? 532 00:36:07,880 --> 00:36:10,320 Ez, Ash Carterren etxekoa. 533 00:36:10,400 --> 00:36:13,200 - Ezin da izan. Badauka alibia. - Lagunak, ez. 534 00:36:13,280 --> 00:36:14,680 Jada ez dauka. 535 00:36:17,080 --> 00:36:19,280 Inspektore! 536 00:36:19,360 --> 00:36:22,600 Hitz egin dezakegu? Juliani buruzko informazioa daukat. 537 00:36:22,680 --> 00:36:24,800 - Badakizu osaba non dagoen? - Ez. Zer ba? 538 00:36:24,880 --> 00:36:27,160 Baldin badakizu, esan behar didazu. 539 00:36:27,240 --> 00:36:28,920 Seanek Bronte hil zuen. 540 00:36:29,000 --> 00:36:30,400 Seanek hil zuen? 541 00:36:30,480 --> 00:36:31,640 Hala uste dugu. 542 00:36:32,480 --> 00:36:35,120 Haitzuloetara joan da. Kieranekin. 543 00:36:37,120 --> 00:36:40,320 Bidali indar bereziak Hartford Covera. 544 00:36:47,000 --> 00:36:48,800 Ez du hartzen. Ai ama! 545 00:36:49,480 --> 00:36:50,680 Tira. 546 00:36:57,200 --> 00:36:58,080 Sean! 547 00:36:59,320 --> 00:37:00,240 Sean! 548 00:37:24,800 --> 00:37:26,000 Sean! 549 00:37:26,920 --> 00:37:29,040 Hegoko sarbidetik eskuinera. 550 00:37:30,600 --> 00:37:31,680 Aizu. 551 00:37:31,760 --> 00:37:33,400 - Zer gertatzen da? - Lasai. 552 00:37:33,480 --> 00:37:36,240 Kontuzko egoera da. Agente pila bat dago. Guztia kontrolpean. 553 00:37:44,200 --> 00:37:46,520 - Barkatu, andrea. - Zer gertatzen da? 554 00:37:47,960 --> 00:37:48,960 Sean! 555 00:37:53,720 --> 00:37:55,640 Verity! Non dago Kieran? 556 00:37:55,720 --> 00:37:58,080 - Non dago Kieran? - Polizia jaitsi da. 557 00:39:13,320 --> 00:39:16,360 Ahaideak ez zaretenok, itzuli errepidera. 558 00:39:16,440 --> 00:39:18,600 Andrea, itzuli autora. 559 00:39:26,240 --> 00:39:28,480 Ezin zarete hemen egon. Ez hurbildu. 560 00:39:28,560 --> 00:39:29,760 Jauna, egin atzera. 561 00:39:30,520 --> 00:39:33,400 Bai. Oraindik ez da ezer baieztatu. 562 00:39:40,360 --> 00:39:42,000 Norbait ateratzen ari dira. 563 00:40:01,320 --> 00:40:04,760 Sean Gilroy, atxilotuta zaude Bronte Laidler hiltzeagatik. 564 00:40:04,840 --> 00:40:08,440 Isilik egoteko eskubidea daukazu, non eta ezer esan nahi ez duzun, 565 00:40:08,520 --> 00:40:11,960 baina esaten edo egiten duzuna zeure kontra erabili liteke. 566 00:40:12,040 --> 00:40:14,200 - Ulertu duzu? - Lasai. 567 00:40:14,280 --> 00:40:16,960 Eman Sean Gilroyren atxiloketaren berri polizia-etxeari. 568 00:40:17,040 --> 00:40:18,480 Oraintxe eramango dute. 569 00:40:34,920 --> 00:40:37,640 Lasai. 570 00:40:57,480 --> 00:40:58,400 Kieran! 571 00:40:59,760 --> 00:41:00,680 Laztana! 572 00:41:02,560 --> 00:41:04,600 Eskerrak. 573 00:41:31,040 --> 00:41:32,600 Hau mamuez beteta dago. 574 00:41:33,360 --> 00:41:34,360 Nabari daiteke. 575 00:41:36,040 --> 00:41:37,520 Galera ugari egon dira. 576 00:41:38,320 --> 00:41:40,520 Denei eragin diete. 577 00:41:40,600 --> 00:41:42,520 Baita bizirik dirautenei ere. 578 00:41:43,480 --> 00:41:48,200 Laguntzeko egiten ari naiz hau. 579 00:41:49,440 --> 00:41:50,880 Zauria ixten laguntzeko. 580 00:42:17,560 --> 00:42:21,680 Sean Gilroyren atxiloketarekin eman diogu amaiera ikerketari. 581 00:42:21,760 --> 00:42:24,960 Galdeketan, Gilroyk hilketa onartu du, 582 00:42:25,040 --> 00:42:28,320 baita gorpua gainetik kentzen eta frogak suntsitzen saiatu zela ere. 583 00:42:28,400 --> 00:42:34,000 Horregatik, Laidlerren hilketa berari leporatzea eskatzen dugu. 584 00:42:35,000 --> 00:42:38,520 Nagusiak ez dira pozik egongo, baina barkamena eskatu nahi nizuen. 585 00:42:40,280 --> 00:42:42,720 Elliott jauna erruduntzat jo nuen. 586 00:42:43,920 --> 00:42:45,000 Eta oker nenbilen. 587 00:42:47,760 --> 00:42:50,120 Barkatu sufriarazteagatik. 588 00:42:54,040 --> 00:42:55,040 Amaitu da? 589 00:42:56,600 --> 00:42:57,920 Karguak kendu dituzue? 590 00:42:58,600 --> 00:42:59,600 Bai. 591 00:43:06,680 --> 00:43:07,720 Beno… 592 00:43:08,560 --> 00:43:09,640 Ni banoa. 593 00:43:14,680 --> 00:43:16,000 Eta Sean? 594 00:43:16,080 --> 00:43:17,800 Egindakoagatik ordainduko du. 595 00:43:19,000 --> 00:43:20,400 Eman edozeren berri. 596 00:43:22,680 --> 00:43:23,960 Geratu behar zenuke. 597 00:43:25,760 --> 00:43:28,040 - Hobarten kokatzen diren arte. - Ez. 598 00:43:30,000 --> 00:43:31,560 Amak ez luke hori nahiko. 599 00:43:33,400 --> 00:43:34,320 Berari galdetu. 600 00:43:40,560 --> 00:43:41,400 Mia. 601 00:43:45,960 --> 00:43:48,680 Seanek esan zuen Ashek eta biok purtzil sentiarazten genuela. 602 00:43:51,160 --> 00:43:53,680 - Horregatik egingo…? - Seanek egindakoa bere errua da. 603 00:43:56,120 --> 00:43:58,280 Zeure buruari barkatu behar diozu. 604 00:43:58,920 --> 00:44:00,080 Guztiagatik. 605 00:44:05,200 --> 00:44:06,200 Ez joan. 606 00:44:07,520 --> 00:44:08,360 Mesedez. 607 00:44:13,520 --> 00:44:14,480 Bale. 608 00:44:45,360 --> 00:44:47,160 - Oraintxe nator. - Ados. 609 00:44:55,920 --> 00:44:56,760 Kaixo. 610 00:45:00,720 --> 00:45:02,720 Azkenaldian negarti hutsa naiz. 611 00:45:05,600 --> 00:45:07,240 Neska dirudit, joder. 612 00:45:11,360 --> 00:45:12,360 Noiz joango zara? 613 00:45:14,120 --> 00:45:15,120 Laster. 614 00:45:27,080 --> 00:45:29,560 Aitonak etortzen utzi dit. Ondo deritzozue? 615 00:45:29,640 --> 00:45:31,080 Bai, noski. 616 00:45:35,280 --> 00:45:37,440 Denboraldi batez geratuko gara. 617 00:45:39,520 --> 00:45:41,600 Etxe berrian kokatzen zareten arte. 618 00:45:45,400 --> 00:45:46,880 Noiz arte? 619 00:45:50,000 --> 00:45:51,080 Behar duzuen arte. 620 00:45:55,840 --> 00:45:58,560 Poz-pozik geundeke. 621 00:46:38,600 --> 00:46:40,280 Egun ederra egiten du. 622 00:46:40,920 --> 00:46:42,480 Gauza bat ekarri dizut. 623 00:46:50,320 --> 00:46:51,560 Ai ama! 624 00:46:55,240 --> 00:46:57,480 Ene! Polit-polita da. 625 00:47:00,440 --> 00:47:01,440 Eskerrik asko. 626 00:47:02,440 --> 00:47:03,640 Hartu bat. 627 00:47:04,400 --> 00:47:06,320 Beno, ba. 628 00:47:08,120 --> 00:47:09,360 Gelditu hemen. 629 00:47:13,440 --> 00:47:14,440 Ai, txiki. 630 00:47:17,320 --> 00:47:20,800 Tematu nintzen… 631 00:47:22,520 --> 00:47:24,840 ezin nuelako zu galdu izana onartu. 632 00:47:28,240 --> 00:47:31,120 Baina, orain, Bronteri esker, 633 00:47:32,920 --> 00:47:34,080 egia ezagutzen dut. 634 00:47:35,440 --> 00:47:37,280 Beno… 635 00:47:42,400 --> 00:47:43,400 Agur, bihotza. 636 00:47:45,840 --> 00:47:46,680 Maite zaitut. 637 00:48:08,320 --> 00:48:09,640 Gaindituko dugu. 638 00:48:09,720 --> 00:48:11,320 Gaindituko dugu, laztana. 639 00:48:39,680 --> 00:48:41,400 Toki hau faltan hartuko dut. 640 00:48:42,040 --> 00:48:45,840 Baina etxera itzuli eta gurasoak ikusteko irrikan nago, 641 00:48:46,560 --> 00:48:47,880 ikastera itzultzeko. 642 00:48:48,520 --> 00:48:50,360 Eta ideia pila bat dut. 643 00:48:50,440 --> 00:48:53,320 Proiektu hau hasiera besterik ez da. 644 00:48:55,040 --> 00:48:57,440 Zer etorriko den ikusteko irrikan nago. 645 00:50:28,920 --> 00:50:33,920 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz