1 00:00:02,000 --> 00:00:07,000 Downloaded from YTS.MX 2 00:00:07,757 --> 00:00:12,595 Animazioa genero bihurtu da kontsumitzaileen begietan. 3 00:00:08,000 --> 00:00:13,000 Official YIFY movies site: YTS.MX 4 00:00:13,638 --> 00:00:16,016 Baina arte-modu bat ere bada, 5 00:00:16,516 --> 00:00:19,436 eta, animazioaren forma artistiko guztien artean, 6 00:00:19,519 --> 00:00:21,563 niretzat sakratuena eta magikoena 7 00:00:21,646 --> 00:00:22,814 stop-motion da, 8 00:00:23,314 --> 00:00:27,152 animatzailearen eta txotxongiloaren arteko lotura sortzen duelako. 9 00:00:28,319 --> 00:00:31,448 Normalean, zinemak errealitatea erakusten du. 10 00:00:31,531 --> 00:00:35,577 Animazioak sortu egiten du, eta simulatu behar du. 11 00:00:35,660 --> 00:00:37,328 IDAZLEA, ZUZENDARIA ETA EKOIZLEA 12 00:00:37,412 --> 00:00:40,832 Bizitza sortzean datza; hori da forma artistiko gorena. 13 00:00:42,834 --> 00:00:44,669 Berezi egingo gaituena 14 00:00:44,753 --> 00:00:48,715 Guillermoren live-action estetika film honetara ekartzea da. 15 00:00:48,798 --> 00:00:51,092 Zineman sofistikazio bat dago 16 00:00:51,176 --> 00:00:53,470 Stop-motionari aplikatzen zaionean, 17 00:00:53,553 --> 00:00:54,721 ZUZENDARIKIDEA 18 00:00:54,804 --> 00:00:56,306 berez artisautzakoa dena, 19 00:00:56,389 --> 00:00:59,434 konbinazio oso indartsua lortzen da. 20 00:00:59,517 --> 00:01:02,020 Pinocchio bihotz handiko filma da. 21 00:01:02,103 --> 00:01:05,440 Bere mezua nor zaren, zeure buruari leial mantentzea, 22 00:01:05,523 --> 00:01:08,985 eta onartua izateko ez aldatzea da. 23 00:01:10,862 --> 00:01:15,283 Aita eta semea izateaz ere hitz egiten du, 24 00:01:15,784 --> 00:01:20,080 zure familia diren bezala maitatzen ikasteaz. 25 00:01:20,163 --> 00:01:23,958 Guillermoren Pinocchio txundigarria da gero. 26 00:01:24,834 --> 00:01:30,173 Troiako zaldia bezala, mezu handiak transmititzeko gai da 27 00:01:30,256 --> 00:01:31,299 ZARAMAREN AHOTSA 28 00:01:31,382 --> 00:01:34,302 familiarteko film entretenigarri batean. 29 00:01:35,720 --> 00:01:40,934 Gizakia eta gizartea zertan datzan ulertzen saiatzen da. 30 00:01:41,017 --> 00:01:42,519 ZANTZAILEAREN ETA HERIOREN AHOTSA 31 00:01:42,602 --> 00:01:45,522 Hori da bere lurraldea. Pinocchio hori buruz doa. 32 00:01:45,605 --> 00:01:49,818 Ipuinaren beste ikuspegi bat da. Ezagutzen duzuela uste duzue, baina ez. 33 00:01:54,280 --> 00:01:58,701 Pinocchio-ren istorioaren alderdi marjinalak erakarri ninduen. 34 00:01:58,785 --> 00:02:03,623 Frankenstein edo Pinotxo bezalako marjinatuekin identifikatzen naiz, 35 00:02:03,706 --> 00:02:06,918 zure kabuz munduari aurre egin behar izatearekin, 36 00:02:07,001 --> 00:02:10,088 esaten dizkizuten gauzak nahikoa ez izatearekin, 37 00:02:10,171 --> 00:02:13,842 gauzak zergatik dauden ondo edo gaizki jakin nahiarekin, 38 00:02:13,925 --> 00:02:16,052 ondo edo gaizki sentitzen direnean. 39 00:02:17,011 --> 00:02:21,391 Hauskortasuna ikusten diot Pinotxo desberdina izateari. 40 00:02:21,474 --> 00:02:24,519 Jendeak ez du benetako mutil bat bezala ikusten, 41 00:02:24,602 --> 00:02:25,728 ez duelako 42 00:02:25,812 --> 00:02:28,565 benetako mutil batengandik espero den itxura. 43 00:02:28,648 --> 00:02:30,108 Benetako mutila naiz! 44 00:02:30,984 --> 00:02:31,943 Deabrua! 45 00:02:32,026 --> 00:02:33,319 Sorginkeria! 46 00:02:33,403 --> 00:02:35,071 Guillermoren bertsioa denez, 47 00:02:35,155 --> 00:02:37,240 ZUZENDARI TEKNIKOA, ARTE-ZUZENDARIA 48 00:02:37,323 --> 00:02:40,243 Guillermoren itxura magikoa du erabat. 49 00:02:40,326 --> 00:02:43,913 Pinocchio-ra ekarri duen izakien estetika 50 00:02:43,997 --> 00:02:47,500 Guillermo bezalako batengandik espero izatekoa da. 51 00:02:47,584 --> 00:02:52,797 Baina istorioaren alde zintzoa eta emozionala ere badago. 52 00:02:52,881 --> 00:02:54,591 Pinotxo! 53 00:02:56,092 --> 00:02:57,594 Maitasunak min egiten du. 54 00:02:57,677 --> 00:03:00,597 Hamabost urte behar izan ditugu Pinocchio egiteko. 55 00:03:00,680 --> 00:03:04,976 Horretarako, stop-motioneko aditu onenak bildu behar izan dugu. 56 00:03:05,560 --> 00:03:08,146 Adi miniaturazko botoiei. 57 00:03:08,730 --> 00:03:10,440 - Bai. - Ene, izugarriak dira. 58 00:03:11,024 --> 00:03:12,233 Hala dira, ezta? 59 00:03:12,317 --> 00:03:16,321 Londres, Portland eta Guadalajara lotu genituen. 60 00:03:17,238 --> 00:03:20,700 80ko hamarkadatik animazio mexikarra babesten aritu naiz. 61 00:03:20,783 --> 00:03:23,953 Horregatik, Mexikorekin lotura bat izan nahi genuen. 62 00:03:24,037 --> 00:03:27,790 Pinotxo eta txirritarentzat animatzaile mexikarrak nahi nituen, 63 00:03:27,874 --> 00:03:29,292 pertsonaia nagusientzat, 64 00:03:29,375 --> 00:03:31,711 horrek erakutsiko lukeelako 65 00:03:31,794 --> 00:03:36,758 mexikar estudio batek animazioaren barruan izan dezakeen artea eta gaitasun teknikoa. 66 00:03:36,841 --> 00:03:39,844 Animatzailerik onenetako batzuk lortu genituen, 67 00:03:39,928 --> 00:03:42,639 denak ShadowMachine-ren zuzendaritzapean. 68 00:03:42,722 --> 00:03:44,307 Stop-motion talde bat sortzeko 69 00:03:44,390 --> 00:03:45,934 SHADOWMACHINE-GO EKOIZLEAK 70 00:03:46,017 --> 00:03:48,186 proiektu zoragarri batean murgildu ginen, 71 00:03:48,269 --> 00:03:51,064 Guillermok zuen ikuspegiarekin bat zetorrena. 72 00:03:51,147 --> 00:03:54,317 Gure proiektuaren sakontasuna benetan handia izan zen. 73 00:03:54,400 --> 00:03:55,944 KOPRODUKZIO-DISEINATZAILEA 74 00:03:56,027 --> 00:04:00,990 Erabat zirraragarria da gure lanaren gailurrera iristea. 75 00:04:01,074 --> 00:04:05,912 Esanahi eta zeregin handiko gidoi baten zain nengoen aspalditik, 76 00:04:05,995 --> 00:04:08,665 eta, bat-batean, esperientzia horietako batean nago. 77 00:04:08,748 --> 00:04:11,751 Harritu ninduena izan zen 78 00:04:11,834 --> 00:04:13,544 honek ez zuela 79 00:04:13,628 --> 00:04:14,587 AXERIOREN AHOTSA 80 00:04:14,671 --> 00:04:17,632 lehen ikusi duzun animaziozko film baten antzik. 81 00:04:17,715 --> 00:04:23,429 Guillermoren estetika ia fotograma guztietan nabaritzen da. 82 00:04:23,513 --> 00:04:29,018 Stop-motion eta digitalaren artean alde handia dago. 83 00:04:29,102 --> 00:04:32,772 Stop-motionean aurrerapauso bat eman da 84 00:04:32,855 --> 00:04:36,776 moiré efektuaren eta irudiaren kliskaren garaietatik, 85 00:04:36,859 --> 00:04:39,570 baita hauts atmosferikoaren garaitik ere; 86 00:04:39,654 --> 00:04:45,660 inperfekzioa hain zen ederra, filma nola egina zegoen esaten baitzizun. 87 00:04:46,744 --> 00:04:50,748 Eskuz egindako animaziozko pieza baten 88 00:04:50,832 --> 00:04:54,335 izaera materiala mantenduz egin nahi izan dut film hau. 89 00:04:54,419 --> 00:04:59,549 Artisau ariketa ederra nahi nuen: zizelkatzea, pintura, eskultura, 90 00:04:59,632 --> 00:05:02,343 baina mugimendu sofistikatua izan zezala, 91 00:05:02,427 --> 00:05:05,847 aparailuen ikerketari eta txotxongiloen fabrikazioari esker 92 00:05:05,930 --> 00:05:07,223 lortu ahal zitekeena. 93 00:05:09,434 --> 00:05:13,730 Txotxongiloen fabrikazioaren gainbegirale gisa egiten dudan papera 94 00:05:13,813 --> 00:05:17,400 Guillermo bezalako zuzendari batek 95 00:05:17,483 --> 00:05:20,695 bere filmaren irudia fidatzea da. 96 00:05:20,778 --> 00:05:23,031 Gero, beste elementu praktikoa dago. 97 00:05:23,114 --> 00:05:28,786 Nola bihurtu objektu bizigabe horiek guztiz animagarriak diren txotxongilo? 98 00:05:29,412 --> 00:05:32,790 Nola mugituko den planifikatu behar dugu, 99 00:05:32,874 --> 00:05:36,544 bere istorioaren arkuaren barruan zer egin behar duen. 100 00:05:36,627 --> 00:05:39,630 Zeren gainean muntatu beharko da 101 00:05:39,714 --> 00:05:41,090 eta zenbat pisatuko du? 102 00:05:41,174 --> 00:05:43,176 Hori ere kontuan hartu behar dugu. 103 00:05:43,259 --> 00:05:44,427 Oreka zaila da, 104 00:05:44,510 --> 00:05:46,220 PERTSONAIEN ESKULTORE NAGUSIA 105 00:05:46,304 --> 00:05:51,476 batez ere izakiak direnean, gizaki bat baino konplexuagoak baitira. 106 00:05:51,559 --> 00:05:55,521 Hainbeste elementu fantastiko eta zoragarri daude; 107 00:05:55,605 --> 00:05:57,815 horietako bakoitza sortzea zaila da, 108 00:05:57,899 --> 00:06:00,693 baina elkartu eta funtzionarazi egin behar dira. 109 00:06:01,611 --> 00:06:05,406 Txotxongilo bat prestatzea prozesu oso luzea da. 110 00:06:05,490 --> 00:06:07,742 Urtebete eraman dezake 111 00:06:07,825 --> 00:06:10,912 denak pozik utziko dituen txotxongilo bat amaitzea, 112 00:06:10,995 --> 00:06:14,332 ondoren filmatzeko eta animatzeko erabil daitekeena. 113 00:06:15,083 --> 00:06:19,754 Guillermok lan mekaniko bat nahi zuen ordezkapen lan bat baino gehiago. 114 00:06:19,837 --> 00:06:22,882 Bi txotxongilo motak ditugu film honetan. 115 00:06:22,965 --> 00:06:23,883 Ordezkapena 116 00:06:23,966 --> 00:06:26,511 aurpegiera eta mugimendu bakoitzerako 117 00:06:26,594 --> 00:06:28,304 transplanteak sortzean datza. 118 00:06:28,388 --> 00:06:29,931 Ahoaren mugimendu bakoitza 119 00:06:30,014 --> 00:06:34,060 txotxongiloaren gainean jartzen den maskara bat da. 120 00:06:34,143 --> 00:06:37,688 Pinotxo, adibidez, ordezkapena da, egurrezko mutila delako. 121 00:06:37,772 --> 00:06:41,234 Egurrez egina balego bezala jokatzea nahi izan genuen. 122 00:06:41,317 --> 00:06:44,404 Bere aurpegiak beti tamaina bera du. 123 00:06:44,487 --> 00:06:45,988 Ez ditu masailak puzten. 124 00:06:46,072 --> 00:06:49,909 Egurraren betak ez du inolako mugimendurik bere aurpegian. 125 00:06:49,992 --> 00:06:51,661 Ireki besterik ez da egiten. 126 00:06:51,744 --> 00:06:52,995 ANIMAZIO-GAINBEGIRALEA 127 00:06:53,079 --> 00:06:56,082 Bere ahoa irekitzeko zizel moduko bat erabiltzen da. 128 00:06:56,165 --> 00:07:00,211 Kolpe bakarra behar da. Atzealdean indargetze apur bat dago. 129 00:07:00,294 --> 00:07:02,130 Danba! Irekia. 130 00:07:02,213 --> 00:07:05,299 Izugarria izan zen hori bururatu zitzaigunean. 131 00:07:05,383 --> 00:07:06,634 Eureka! 132 00:07:07,677 --> 00:07:13,057 Ikuspuntu teknikotik, zaila izango zen txotxongilo hau sortzea. 133 00:07:13,141 --> 00:07:14,809 Teknika berriak erabili genituen 134 00:07:14,892 --> 00:07:16,144 TXOTXONGILOEN GARAPENA 135 00:07:16,227 --> 00:07:20,773 pertsonaia bere forma osoan ikus zedin, bere egurrezko artikulazio zakarrekin. 136 00:07:20,857 --> 00:07:23,776 Txotxongilo iraunkorra eta praktikoa nahi genuen, 137 00:07:23,860 --> 00:07:27,572 filmaren eskaeretara egokituko zen txotxongiloa. 138 00:07:28,072 --> 00:07:29,574 Pinotxo, hain zuzen, 139 00:07:29,657 --> 00:07:34,745 3D inprimagailu baten bidez erabat sortu den lehen txotxongiloa da. 140 00:07:34,829 --> 00:07:39,083 Axerio eta Geppeto, ordea, erabat mekanikoak dira. 141 00:07:39,167 --> 00:07:42,462 Animazio mekanikoan, silikonazko larruazal bat jartzen da 142 00:07:42,545 --> 00:07:47,467 erloju suitzar baten antzeko barne-mekanismo konposatu baten gainean. 143 00:07:48,134 --> 00:07:51,304 Animatzaileak, orduan, fotogramaz fotograma, 144 00:07:51,387 --> 00:07:55,016 kanpoko edo azaleko elementu bakoitza mugitzen du. 145 00:07:55,099 --> 00:07:57,602 Lan-prozesu luzea izan da 146 00:07:57,685 --> 00:08:01,564 pertsonaia bakoitzarentzat erabiliko zen teknika erabakitzea. 147 00:08:01,647 --> 00:08:04,317 Geppettok oso ondo funtzionatzen du, 148 00:08:04,400 --> 00:08:08,196 bibote handi bat, bizar handi bat eta bekain lodiak dituelako. 149 00:08:08,279 --> 00:08:09,489 Gauza horiek guztiek 150 00:08:09,572 --> 00:08:12,533 bikain funtzionatzen dute aurpegi mekanikoetan. 151 00:08:12,617 --> 00:08:14,243 Beraz, animatzailearentzat, 152 00:08:14,327 --> 00:08:17,872 Carloren lehen txotxongiloa oso konplexua izan zen. 153 00:08:17,955 --> 00:08:19,957 Zenbat eta aurpegi leunagoa, 154 00:08:20,041 --> 00:08:23,252 orduan eta zailagoa aurpegiera horiek aldaraztea. 155 00:08:23,336 --> 00:08:25,129 Animatzaileen arreta 156 00:08:25,213 --> 00:08:29,550 beheko betazaletara, bekainetara eta gorputz-hizkuntzara aldatu zen. 157 00:08:29,634 --> 00:08:31,260 Carlorekin, zehazki, 158 00:08:31,344 --> 00:08:36,682 ez genituen alferrikako aurpegierak egin nahi. 159 00:08:36,766 --> 00:08:39,477 Hemengo hau ideia horren enbaxadorea izan zen, 160 00:08:39,560 --> 00:08:43,397 inork ez baitu ume batek baino aurpegiera gehiago egiten. 161 00:08:44,524 --> 00:08:46,651 Guillermoren hasierako ideietako bat 162 00:08:46,734 --> 00:08:50,988 stop-motionaren errealismoa eta efektu artistikoa mantentzea zen, 163 00:08:51,072 --> 00:08:54,367 baita akatsak animatzearena ere. 164 00:08:54,909 --> 00:08:59,455 Errealismoaren garrantzia azpimarratu zuen espresuki, 165 00:08:59,539 --> 00:09:02,625 adibidez, jendearen akats txikiak irudikatzea. 166 00:09:02,708 --> 00:09:03,834 ANIMATZAILE NAGUSIA 167 00:09:03,918 --> 00:09:05,545 Plater bat hartzera badoaz, 168 00:09:05,628 --> 00:09:09,215 huts egin dezakete eta berriro saiatuko dira. 169 00:09:09,840 --> 00:09:13,386 Live-action batean, akatsen lekuko izateko irrikan zaude, 170 00:09:13,469 --> 00:09:16,681 adibidez, esaldi bat ustekabean irakurtzea. 171 00:09:16,764 --> 00:09:21,185 Errealitate hori islatzea oso zaila egiten da stop-motionean. 172 00:09:21,769 --> 00:09:26,190 Animatzen ari zarenez, istripu horiei itxura eman behar diezu. 173 00:09:26,274 --> 00:09:27,191 Altxa hanka. 174 00:09:27,275 --> 00:09:30,111 Live-action zuzendari gisa, 175 00:09:30,194 --> 00:09:31,028 EDITOREA 176 00:09:31,112 --> 00:09:34,782 badaki jendeak behar duen denbora 177 00:09:35,449 --> 00:09:38,411 pantailako irudiak prozesatzeko. 178 00:09:38,494 --> 00:09:43,499 Film honetan, Guillermok denbora hartu du mantsoago joan behar duela esateko. 179 00:09:43,583 --> 00:09:46,669 Pinotxo horretaz pentsatzen ikusi behar dugu. 180 00:09:46,752 --> 00:09:48,754 Pertsonaia pentsatzen ari bazen, 181 00:09:48,838 --> 00:09:52,258 bere begiak ikusi nahi nituen informazio hori prozesatzen. 182 00:09:52,341 --> 00:09:55,011 Aldaketa sotil bat ikusi nahi nuen. 183 00:09:55,094 --> 00:09:56,679 Ohikoa animatzen bada, 184 00:09:56,762 --> 00:09:59,307 zerbait ezohikoa lortuko da. 185 00:10:02,935 --> 00:10:05,229 Mark Gustafson-ekin zuzendu izan dut. 186 00:10:05,313 --> 00:10:09,609 Niretzat, zuzendari eta animatzaile mitikoa da. 187 00:10:09,692 --> 00:10:12,862 Sinestezina izan da Guillermorekin lan egitea, 188 00:10:12,945 --> 00:10:16,157 bere jokoaren gailurrean dagoen artista delako. 189 00:10:16,240 --> 00:10:20,202 Berarekin lan egiteak zuri ere maila igotzea behartzen zaitu. 190 00:10:20,286 --> 00:10:21,996 Guillermo zoragarria izan da. 191 00:10:22,079 --> 00:10:27,001 Aktoreei erakusten dien konfiantza bera erakutsi die animatzaileei. 192 00:10:27,084 --> 00:10:31,130 Live-action batean, ekintzaren eta mozketaren artean, 193 00:10:31,213 --> 00:10:33,049 aktorea hartualdiaren jabea da. 194 00:10:33,132 --> 00:10:36,052 Animatzaileekin sortzen den harremana 195 00:10:36,135 --> 00:10:40,139 txotxongiloaren bidez pentsatzeko ahalmena ematen die, 196 00:10:40,723 --> 00:10:47,188 ekintza eta pantomima saihesteko ahalmena, benetako antzezpena emateko ahalmena. 197 00:10:47,271 --> 00:10:50,566 Animatzaileak gure aktoreak dira. 198 00:10:51,317 --> 00:10:54,362 Animazioa hain prozesu landua denez, 199 00:10:54,445 --> 00:10:57,865 animatzaileek ikuskizuna bereganatzea nahi genuen. 200 00:10:57,948 --> 00:11:03,120 Guillermok eta biok proiektuaren hasieran planteatu genuen printzipioetako bat 201 00:11:03,204 --> 00:11:08,376 antzezpena animatzaileen eskuetan ahal bezainbat uztea izan zen. 202 00:11:08,959 --> 00:11:11,671 Horren zati bat zen LAB-ak filmatzen uztea, 203 00:11:11,754 --> 00:11:13,422 hau da, live-action bideoak. 204 00:11:13,506 --> 00:11:19,762 Ez gezurrik esan, edo sudurra hazi eta hazi egingo zaizu. 205 00:11:19,845 --> 00:11:24,141 Hartualdi bat egin aurretik, animatzaileak ikertu egiten ohi du: 206 00:11:24,225 --> 00:11:26,435 hartualdiak zer forma izango duen, 207 00:11:26,519 --> 00:11:29,271 zer mugimendu mota, zer abiadura mota. 208 00:11:29,355 --> 00:11:32,817 Hori egiteko modu on bat zeure burua grabatzea da. 209 00:11:32,900 --> 00:11:37,738 Animatzaileak horixe bera egiten zuen, bere burua grabatu ekintza burutzen. 210 00:11:37,822 --> 00:11:41,742 Guillermori izugarri gustatzen zitzaion. Ikusten zituenean, 211 00:11:41,826 --> 00:11:45,162 irribarre egin eta "Bai, horrela! Ederki!" esaten zuen. 212 00:11:46,789 --> 00:11:48,082 Zarama. 213 00:11:49,834 --> 00:11:52,920 Gris Grimly-k sekulako Pinotxo bat diseinatu zuen. 214 00:11:53,003 --> 00:11:58,759 Niretzat, ikusi dudan Pinotxorik onena da, sinplea eta ederra delako. 215 00:11:58,843 --> 00:12:03,597 Pinotxo irudikatzen hasi nintzenean, luzanga eta baldarra izatea nahi nuen, 216 00:12:03,681 --> 00:12:05,433 hariak ez balitu bezala. 217 00:12:05,516 --> 00:12:06,600 PERTSONAIEN DISEINUA 218 00:12:06,684 --> 00:12:10,980 Pinotxoren diseinua sortu nahi genuen lehena zen. 219 00:12:11,063 --> 00:12:12,606 KOPRODUKZIO-DISEINATZAILEA 220 00:12:12,690 --> 00:12:16,986 Frankenstein moduko bat izan behar zuen: erdi amaituta, erdi amaitu gabea. 221 00:12:19,196 --> 00:12:21,115 Asimetrikoa egin genuen 222 00:12:21,198 --> 00:12:24,201 Geppettok mozkortuta dagoenean zizelkatzen duelako. 223 00:12:24,285 --> 00:12:28,038 Nire buruan, belarritik eta iletik hasten da, 224 00:12:28,581 --> 00:12:30,040 kontu handiz, 225 00:12:30,124 --> 00:12:32,376 amore eman eta "Ba!" esaten duen arte. 226 00:12:32,460 --> 00:12:34,462 Horregatik azkar amaitzen du. 227 00:12:37,923 --> 00:12:41,719 Geppetto gehien diseinatu genuen pertsonaia da. 228 00:12:41,802 --> 00:12:43,846 Arropa kapak jarri genizkion. 229 00:12:44,430 --> 00:12:48,100 Bere arropa egoera txarrean egotea nahi izan genuen. 230 00:12:48,184 --> 00:12:52,354 Gizonak ezin ditu galtza pare asko erosi. 231 00:12:53,230 --> 00:12:54,398 Ene seme. 232 00:12:54,482 --> 00:12:57,943 Egoera desatseginetan erakutsi behar genuen. 233 00:12:58,027 --> 00:13:02,031 Edan egiten du eta haserretu egiten da. 234 00:13:02,114 --> 00:13:04,700 Ez du Pinotxo ulertzen. 235 00:13:04,784 --> 00:13:08,704 Berandu konturatzen da mutil honenganako maitasuna 236 00:13:08,788 --> 00:13:09,872 GEPPETTOREN AHOTSA 237 00:13:09,955 --> 00:13:14,335 sozialki onargarria dena egitea baino askoz garrantzitsuagoa dela. 238 00:13:14,418 --> 00:13:17,046 Hilda badago ere, nik gera dezaket. 239 00:13:17,129 --> 00:13:21,550 Ez duzu benetan esango, jauna! Erakutsi errespetu pixka bat. 240 00:13:22,051 --> 00:13:24,553 Istorio horietako askotan, bilau nagusia, 241 00:13:24,637 --> 00:13:26,263 Mangiafuoco izenekoa, 242 00:13:26,347 --> 00:13:28,682 oso pertsonaia handia da. 243 00:13:28,766 --> 00:13:31,435 Susmo txarra hartzen nion. Ez nuen gustuko. 244 00:13:31,519 --> 00:13:33,437 Oso topikoa iruditzen zitzaidan. 245 00:13:33,521 --> 00:13:34,730 LEHEN ZUZENDARIORDEA 246 00:13:34,814 --> 00:13:38,317 Guillermok deitu eta esan zigun: "Aizue, adiskideok, 247 00:13:38,400 --> 00:13:42,196 gure bilaua kaka hutsa da, eta aldatu egin nahi dut". 248 00:13:42,780 --> 00:13:43,864 Eta nik esan nuen: 249 00:13:43,948 --> 00:13:49,286 "Tipo hau izan beharko luke. Antagonista nagusi bihur dezakegu?". 250 00:13:49,370 --> 00:13:53,541 Apur bat harrituta, bilaua eraikia genuela esan nion. 251 00:13:53,624 --> 00:13:55,334 Zer egin behar genuen orain? 252 00:13:55,417 --> 00:13:57,545 Zein izan zen zure erantzuna? 253 00:13:57,628 --> 00:14:03,592 Une horretan argi eta garbi ikusi nuen; beraz, taldean konpondu behar izan genuen. 254 00:14:03,676 --> 00:14:05,386 Denbora asko eman zuen 255 00:14:05,469 --> 00:14:10,057 Mangiafuoco eta bere bizar handia diseinatzen. 256 00:14:10,140 --> 00:14:14,645 Amaitutako txotxongilo hau bigarren maila batean geratuko zen. 257 00:14:16,230 --> 00:14:19,692 Ospa hemendik! Hau ez da ikuskizun bat! 258 00:14:19,775 --> 00:14:21,318 Bada! 259 00:14:21,402 --> 00:14:26,490 Axerio pertsonaia nabarmenetako bat da. 260 00:14:26,574 --> 00:14:29,243 Dibertigarria da deabru moduko bat delako. 261 00:14:29,326 --> 00:14:32,454 Oso interesatua da; bere interes propioa bilatzen du. 262 00:14:32,538 --> 00:14:35,332 Azken xehetasun batez arduratu behar dugu. 263 00:14:37,126 --> 00:14:39,044 Txirritan pentsatzen ari ginela, 264 00:14:39,128 --> 00:14:42,756 txirrita ibiltari eta nomada bat etorri zitzaidan burura, 265 00:14:42,840 --> 00:14:46,010 eskultore eta abokatu batekin bizi izandako txirrita. 266 00:14:46,093 --> 00:14:50,848 Sebastian J. Txirrita izena bururatu zitzaidan; 267 00:14:50,931 --> 00:14:54,018 oso sofistikatua zirudien. 268 00:14:54,101 --> 00:14:57,438 Txirritaren pertsonaia Guillermok bultzatu zuen. 269 00:14:57,521 --> 00:15:01,108 Pertsonaia harroputz samarra 270 00:15:01,191 --> 00:15:04,612 gogoko eta jarraitu nahi izatea lortzen du. 271 00:15:04,695 --> 00:15:08,407 Lehen begiratuan, txirritaren animazioa sinplea da, 272 00:15:08,490 --> 00:15:12,494 horrek esan nahi du oso zuhurra izan behar dela horrekin. 273 00:15:12,578 --> 00:15:14,330 Eskuak asko erabiltzen ditu. 274 00:15:14,955 --> 00:15:16,290 Gauzak azaltzeko eta… 275 00:15:16,373 --> 00:15:18,042 Oso zuzena da, beraz, 276 00:15:18,125 --> 00:15:21,420 azalpenak eskatzeko erabiltzen ditu, 277 00:15:21,503 --> 00:15:24,548 norbait salatzeko, edo zerbait seinalatzeko. 278 00:15:24,632 --> 00:15:27,384 Gorputza da pertsonaia honen aurpegia. 279 00:15:27,468 --> 00:15:29,178 Ez naiz irakaslea, andrea. 280 00:15:29,261 --> 00:15:33,682 Izaki bat denez, bere diseinua oso desberdina da, 281 00:15:33,766 --> 00:15:36,769 baina hau Guillermoren espezialitatea da ere. 282 00:15:49,823 --> 00:15:53,535 Itsas izakia, Herio, Zaintzailea, 283 00:15:54,036 --> 00:15:56,163 txirrita, untxiak… 284 00:15:56,246 --> 00:16:01,335 guztiek larru more mota bera dute, guztiak lotuta daudelako. 285 00:16:01,418 --> 00:16:05,089 Untxiek, adibidez, hildakoak azpimundura eramaten dituzte. 286 00:16:05,172 --> 00:16:06,799 Herioren luzapen bat dira, 287 00:16:06,882 --> 00:16:10,052 bizitzaren arreba, hau da, Zaintzailearena. 288 00:16:10,552 --> 00:16:12,554 Ez zuen estetikoa izan behar. 289 00:16:12,638 --> 00:16:15,933 Pertsonaien ikuspegia ez zegoen horrela planteatuta. 290 00:16:16,016 --> 00:16:19,895 Azazkal zikinak eta inperfekzioak izan behar zituzten. 291 00:16:19,979 --> 00:16:24,608 Pelikularen aurretik bizitza bat izan balute bezala. 292 00:16:24,692 --> 00:16:26,652 Pertsonaia bat sortzen genuenean, 293 00:16:26,735 --> 00:16:29,113 baita arropa ederra ere, 294 00:16:29,196 --> 00:16:32,825 Geppettorentzako edo beste edozein pertsonaiarentzako, 295 00:16:32,908 --> 00:16:34,618 mezu bat jasotzen genuen: 296 00:16:34,702 --> 00:16:38,497 "Guillermok ikusi du. Zikinagoa egon behar du". 297 00:16:38,580 --> 00:16:43,210 Txotxongilo eder bat sortzen duzu, baina denda batetik atera berria dirudi, 298 00:16:43,293 --> 00:16:47,172 ez du bere iraganeko istorioa islatzen. 299 00:16:47,256 --> 00:16:50,259 Ez dute benetako pertsonen itxura izan behar. 300 00:16:50,342 --> 00:16:52,636 Pertsonaiatzat hartu behar dira. 301 00:16:52,720 --> 00:16:57,349 Forma eta pertsonaia konbinatu nahi genituen, 302 00:16:57,433 --> 00:16:58,976 fusio bat egin. 303 00:16:59,059 --> 00:17:03,772 Axerio eta bere adar-formako ilea, deabru baten antzekoa. 304 00:17:03,856 --> 00:17:06,608 Pinotxoren xalotasuna eta sinpletasuna. 305 00:17:06,692 --> 00:17:11,363 Geppettoren mundu zaharraren grazia ederra. 306 00:17:11,447 --> 00:17:15,492 Istorioa kontatuko zuen diseinu lan bat egin nahi genuen. 307 00:17:17,202 --> 00:17:22,708 Nire gaztaroko kilk-larritasunak, Sebastian J. Txirritak idatzia. 308 00:17:24,168 --> 00:17:25,919 Eskalari dagokionez, 309 00:17:26,003 --> 00:17:30,132 neurri desberdinekin lan egin dugu hainbat behar asetzeko. 310 00:17:30,215 --> 00:17:31,842 Pinotxo honek 311 00:17:31,925 --> 00:17:35,971 altuera honetako txirritarekin eszena partekatzen du. 312 00:17:36,472 --> 00:17:37,931 Sebastian J. Txirrita. 313 00:17:38,432 --> 00:17:42,811 Oso hartualdi gutxitan tamaina egokia izan dezan, 314 00:17:42,895 --> 00:17:46,440 Pinotxoren sorbaldan jarri behar dugu, 315 00:17:46,523 --> 00:17:48,567 belarrira xuxurlatu diezaion. 316 00:17:48,650 --> 00:17:50,861 Horretarako, Pinotxo handia daukagu. 317 00:17:50,944 --> 00:17:54,990 Baina beste hartualdi batzuetan, Pinotxo txikia erabiltzen dugu. 318 00:17:55,574 --> 00:17:56,909 Hauek ere baditugu: 319 00:17:57,534 --> 00:17:58,827 txirrita txikiak 320 00:17:59,411 --> 00:18:02,748 beste hartualdi batzuetarako, bereziki zanpatzen dutenerako. 321 00:18:04,625 --> 00:18:06,043 Ene, hau mina. 322 00:18:06,126 --> 00:18:08,962 Hain txotxongilo txikia eraikitzea 323 00:18:09,046 --> 00:18:12,508 eta horren gaineko kontrola izatea erronka handia da. 324 00:18:12,591 --> 00:18:18,764 Eraiki genuen Pinotxorik txikienak kontrolagarria izaten jarraitu behar zuen. 325 00:18:18,847 --> 00:18:22,601 Beste pertsonaien neurria azkeneko honen arabera egin genuen, 326 00:18:22,684 --> 00:18:25,646 eta dekoratuak aurreko guztiaren arabera. 327 00:18:28,524 --> 00:18:30,192 Dena eraiki behar da. 328 00:18:30,275 --> 00:18:33,403 Hori da stop-motionaren bedeinkazioa eta madarikazioa. 329 00:18:33,487 --> 00:18:37,324 Gauzak zure beharren arabera ikusaraz ditzakezu. 330 00:18:37,407 --> 00:18:38,700 Zirraragarria da 331 00:18:38,784 --> 00:18:43,831 antzekoa edo ezezaguna izan daitekeen mundu berri bat sortzen duzulako. 332 00:18:43,914 --> 00:18:46,875 Hori botere berezi samarra da. 333 00:18:46,959 --> 00:18:49,169 Istorioa kontatzen laguntzen dizu. 334 00:18:49,753 --> 00:18:54,424 Guillermoren film asko ikusi genituen eta informazio garrantzitsua bildu genuen: 335 00:18:54,925 --> 00:18:57,344 koloreak, testurak, 336 00:18:57,427 --> 00:19:00,889 leihoen formak eta atmosfera orokorra. 337 00:19:01,640 --> 00:19:07,646 Ikusleak Guillermoren pelikula bat zela berehala ohartzea nahi genuen. 338 00:19:08,272 --> 00:19:09,565 Dekoratuak 339 00:19:09,648 --> 00:19:14,444 Italiako herri txikien edertasunaren oroigarriak dira. 340 00:19:14,528 --> 00:19:16,321 Horrelako lekuak ezagutzen ditut. 341 00:19:16,405 --> 00:19:20,784 Asko ikertu genuen. Argazkiak eta kartelak aztertu genituen, 342 00:19:20,868 --> 00:19:24,872 tipografia kopiatu genuen, mundua benetakoa sentitzea nahi nuelako. 343 00:19:24,955 --> 00:19:27,332 Herriaren egitura guztiek 344 00:19:27,416 --> 00:19:29,501 bere jatorriaren aztarnak dituzte: 345 00:19:29,585 --> 00:19:34,590 Erdi Aroko hondakinak eta, horien gainean, 18. mendeko tailuak; 346 00:19:34,673 --> 00:19:40,637 1500 eta 1400 urteetako horma-irudi freskoak ere badaude. 347 00:19:41,305 --> 00:19:43,015 Geruzaz geruza sentitzen da. 348 00:19:43,098 --> 00:19:47,144 Gidoia grafikoetara pasatzean hartzen diren erabakiek 349 00:19:47,227 --> 00:19:49,646 ikusmenaren handitasuna defini dezakete; 350 00:19:49,730 --> 00:19:51,356 kamera non jarri erabakitzen da, 351 00:19:51,440 --> 00:19:52,691 ZUZENDARI ARTISTIKOA 352 00:19:52,774 --> 00:19:54,318 baita zenbat mugitzen den. 353 00:19:55,027 --> 00:19:57,279 Gure erronketako bat 354 00:19:57,362 --> 00:20:01,992 animatzaileak txotxongiloetara iristeko eta animatzeko gai izan behar duela da. 355 00:20:02,075 --> 00:20:04,328 Beraz, dekoratu horiek 356 00:20:04,411 --> 00:20:07,998 modu desberdinetan banandu ahal izateko diseinatu behar dira. 357 00:20:08,081 --> 00:20:11,585 Talde-lan handia denez, denok elkarrekin esertzen gara 358 00:20:11,668 --> 00:20:14,171 hau nola ikusiko den eztabaidatzera. 359 00:20:14,254 --> 00:20:19,593 Filma nolabait ikusten da, eta gero animatu ere egin behar da. 360 00:20:20,677 --> 00:20:23,513 Hasieran, estetika aurkitu behar da, 361 00:20:23,597 --> 00:20:25,224 zehazki den bezalakoa. 362 00:20:25,307 --> 00:20:27,976 Eta oso gauza sinplean oinarrituko gara. 363 00:20:28,060 --> 00:20:30,229 Pinaburu bat daukagu pelikulan, 364 00:20:30,312 --> 00:20:36,860 denboran zehar behin eta berriz behatu dugun objektu xarmagarri bat. 365 00:20:36,944 --> 00:20:38,820 Beste elementu batzuk begiratu 366 00:20:38,904 --> 00:20:42,824 eta pinaburuan pentsatzen genuen. Nola sortu genuen? Gustuko dugu. 367 00:20:42,908 --> 00:20:44,159 PAISAIAK ETA JANTZIAK 368 00:20:44,243 --> 00:20:47,496 Pinaburu baten lerroek asko irakats diezazkizukete: 369 00:20:47,579 --> 00:20:49,373 adibidez, beren hizkuntza, 370 00:20:49,456 --> 00:20:54,211 baita film honetan txertatu nahi genuen xehetasun-maila eta errealitate-maila. 371 00:20:54,753 --> 00:20:57,547 Mundu hau nolakoa den ulertzen hasten zara. 372 00:20:58,257 --> 00:21:03,053 Herioren txotxongiloak esperimentatzeko aukera eman zigun. 373 00:21:03,136 --> 00:21:06,848 Bai, adibidez, Heriok suge-buztana zuen hasieran, 374 00:21:06,932 --> 00:21:09,017 eta zuk eta Toby-k pentsatu zenuten 375 00:21:09,101 --> 00:21:12,604 hobe zela pinaburu baten ehundura ezkatatua ematea. 376 00:21:12,688 --> 00:21:14,523 Ideia bikaina izan zen. 377 00:21:14,606 --> 00:21:20,445 Izaki bizidun guztiak irudikatzen dituela gogoratzeko modu bikain bat zen. 378 00:21:20,529 --> 00:21:23,198 Zaramaren galtzei dagokienez, 379 00:21:23,282 --> 00:21:25,117 bere galtzen lerroek… 380 00:21:25,200 --> 00:21:27,744 - Eskuz eginda egon behar zuten. - Hala da. 381 00:21:27,828 --> 00:21:31,331 Ez zuten begi-bistakoa izan behar; 382 00:21:31,415 --> 00:21:33,333 errealistak izan behar zuten, 383 00:21:33,417 --> 00:21:36,211 baina zerbait ezberdina islatzen amaitu zuen: 384 00:21:36,295 --> 00:21:38,547 ez direla perfektuak. 385 00:21:39,047 --> 00:21:40,799 Izaera dute. 386 00:21:40,882 --> 00:21:43,844 Denok ikusi genuen Mackinnon eta Saunders-en erakusgaia. 387 00:21:43,927 --> 00:21:47,472 Erakusgai taula bat eman ziguten marren patroia erabakitzeko. 388 00:21:47,556 --> 00:21:49,933 Guztien artean, denok bat aukeratu genuen 389 00:21:50,017 --> 00:21:54,104 eta barre egin genuen ados geundelako. Seinale bat izan behar zuen. 390 00:21:54,187 --> 00:21:56,648 Jarraian, zergatiaz hitz egin genuen. 391 00:21:56,732 --> 00:21:58,567 Zeren, zergatiaz hitz egiten bada, 392 00:21:58,650 --> 00:22:01,445 arauek beste gauza batzuen berri eman dezakete. 393 00:22:01,528 --> 00:22:03,739 Arau batzuk daude. 394 00:22:03,822 --> 00:22:08,785 Haren hizkuntza aurkitu behar izan genuen, zein karikaturazkoa den, zein erreala den. 395 00:22:08,869 --> 00:22:11,538 Eta puntu gozo moduko bat aurkitu genuen. 396 00:22:12,122 --> 00:22:15,208 Pinotxo bezalako elementu magiko bat edukitzeak 397 00:22:15,292 --> 00:22:19,755 bere inguruan mundu arruntago bat izatea eskatzen zuen. 398 00:22:19,838 --> 00:22:22,382 Dena magikoa bada, ezer ez da magikoa. 399 00:22:22,466 --> 00:22:24,760 Ingurunea mundutarra izatea 400 00:22:24,843 --> 00:22:28,180 eta proportzioak eta fisika egokiak izatea behar genuen. 401 00:22:28,263 --> 00:22:32,434 Horrek oinarri bat eman zigun Pinotxoren istoriorako eta arkurako. 402 00:22:32,517 --> 00:22:34,603 Guillermok begi ona du horretarako. 403 00:22:34,686 --> 00:22:39,316 Badaki zerbait munduarekin bat etorriko den ala ez. 404 00:22:39,900 --> 00:22:46,615 Tamaina errealeko live-action dekoratu bat diseinatzea eta apaintzea ez da ezberdina. 405 00:22:47,324 --> 00:22:49,993 Hori da stop-motion animazioaren edertasuna. 406 00:22:50,077 --> 00:22:52,662 Dekoratua, eszenografia, dekorazioa, 407 00:22:52,746 --> 00:22:56,291 zinematografia, hau guztia live-action film bat bezalakoa da. 408 00:22:56,375 --> 00:22:59,419 Guillermok errealismoa azpimarratzen du bereziki. 409 00:22:59,503 --> 00:23:03,465 Horregatik, garai bateko irudi asko erabiltzen ditugu, aurkitu baditzakegu. 410 00:23:03,548 --> 00:23:05,092 Adibidez, gela hau. 411 00:23:05,175 --> 00:23:10,347 Energia-iturri nagusia ikatza eta egurra zirela kontuan hartuta, 412 00:23:10,430 --> 00:23:13,141 horma guztiak ikatzez zikindu genituen. 413 00:23:13,225 --> 00:23:19,231 Hau ez da diseinu-makina bat, errealitate-makina bat baizik. 414 00:23:20,148 --> 00:23:26,863 Bere lehen bisitaldietako batean, elizako dekoratu amaitu berriari begira, 415 00:23:26,947 --> 00:23:29,908 zaharragoa ikus zedin eskatu zuen. 416 00:23:29,991 --> 00:23:36,456 Elizek hamarkadak behar zituzten, mendeak ez baziren, eraikiak izateko. 417 00:23:36,540 --> 00:23:38,250 Hori dela eta, zurgintza lana 418 00:23:38,333 --> 00:23:41,378 hormetako freskoak baino argiago ikusten da, 419 00:23:41,461 --> 00:23:46,007 elizako beirateak garai ezberdinekoak izan litezke, 420 00:23:46,091 --> 00:23:49,511 eta Kristoren tailuak denbora beharko luke eraikia izateko. 421 00:23:49,594 --> 00:23:55,517 Geppettoren etxeko objektuetan ikusten den artisau lan bera eman behar zuen. 422 00:23:55,600 --> 00:23:59,396 Zuraren ebaketa eta forma berdina izan behar zuen. 423 00:23:59,896 --> 00:24:04,067 Paralelismo bat egotea nahi nuen: Pinotxok, zurezkoa ere badenak, 424 00:24:04,151 --> 00:24:09,448 ez du ulertzen zergatik herrikoek gorroto duten 425 00:24:09,531 --> 00:24:14,369 eta zergatik Bera maite, zurezkoa ere bada. 426 00:24:14,453 --> 00:24:17,164 Hori elizan bakarrik planteatu zitekeen. 427 00:24:28,633 --> 00:24:29,718 ARGAZKI ZUZENDARIA 428 00:24:29,801 --> 00:24:34,306 Film honetan nuen kezka bakarra zen beharrezko ekipamendua izango ote nuen 429 00:24:34,389 --> 00:24:39,686 Guillermok espero zuen kamera-mugimendu guztia egiteko. 430 00:24:39,769 --> 00:24:43,482 Guillermoren azken filmetan kamera ez delako gelditzen. 431 00:24:43,565 --> 00:24:46,735 Pertsonaiak kamerarekin mugitzea nahi genuen, 432 00:24:46,818 --> 00:24:50,197 aktoreak benetako dekoratuetan mugitzen diren modu berean. 433 00:24:50,280 --> 00:24:53,074 Kasu batzuetan, kamera dezente mugitzen dugu. 434 00:24:53,158 --> 00:24:57,287 Adibidez, hartualdi bakarra egiteko hiru hilabete behar izan genituen. 435 00:24:57,370 --> 00:25:00,582 Plano batean, Zarama zirkora korrika itzultzen da, 436 00:25:00,665 --> 00:25:03,335 eta kamerak jarraitu egiten dio, 437 00:25:03,418 --> 00:25:05,629 zirko osoa zeharkatuz 438 00:25:05,712 --> 00:25:07,839 Axerioren gurdiraino. 439 00:25:09,007 --> 00:25:11,009 Hartualdi horrek asko esaten du 440 00:25:11,092 --> 00:25:14,554 Zarama nola mugitzen den ikus daitekeelako. 441 00:25:14,638 --> 00:25:17,098 Bere izaera erakusten du. 442 00:25:17,182 --> 00:25:20,685 Bere jatorriaz ere hitz egiten du. 443 00:25:20,769 --> 00:25:22,312 Zirkua aurkezten du, 444 00:25:22,395 --> 00:25:26,608 baita atzealdean ikus daitezkeen pertsonaiak ere, 445 00:25:26,691 --> 00:25:28,693 ondotik igarotzen den bitartean. 446 00:25:29,277 --> 00:25:32,948 Guillermoren film asko hiperrealistak dira. 447 00:25:33,031 --> 00:25:35,075 Hiperrealismo horretan, argia 448 00:25:35,158 --> 00:25:38,870 eszena baten eduki emozionala nabarmentzeko erabiltzen da. 449 00:25:38,954 --> 00:25:43,375 Hodeietan mugimendu apur bat izatea oso lagungarria da istorioa kontatzeko. 450 00:25:43,458 --> 00:25:47,629 Hau Geppetto zuhaitza mozten ari denean ikus daiteke. 451 00:25:47,712 --> 00:25:53,802 Bere agonia-egoera islatzen laguntzen du; horrek dramatismo handiagoa ematen dio. 452 00:25:55,220 --> 00:25:58,181 Inoiz egin ez dugun gauzetako bat 453 00:25:58,723 --> 00:26:04,104 Axeriok Pinotxori su ematen dionean egindako zerbait da. 454 00:26:04,187 --> 00:26:08,692 Lastargiaren barruan LED argiak sartu ahal izan genituen, 455 00:26:08,775 --> 00:26:12,487 horrela, Axeriok mugitzen zuenean, 456 00:26:12,571 --> 00:26:15,574 argi horren hainbat hartualdi lortu ahal izan genuen 457 00:26:15,657 --> 00:26:17,409 eta esposizio ugari eman. 458 00:26:18,368 --> 00:26:20,370 Emadazu lastargia, Zarama! 459 00:26:20,453 --> 00:26:24,499 Normalean, argi mugikorrak erabiltzen dira; 460 00:26:24,583 --> 00:26:29,004 modu honetan, postprodukzioan, argia kontrolatzeko aukera izan genuen. 461 00:26:29,087 --> 00:26:30,505 Ilargiaren argia 462 00:26:30,589 --> 00:26:36,094 lastargiaren eta suaren argitik bereizi ahal izan genituen. 463 00:26:36,177 --> 00:26:38,513 Su hartuko duzu. Erre egingo zara! 464 00:26:39,222 --> 00:26:40,849 Izar bat bezala! 465 00:26:42,892 --> 00:26:44,060 Laguntza! 466 00:26:44,144 --> 00:26:45,020 Sinestezina da 467 00:26:45,103 --> 00:26:49,399 nola pertsonaien diseinuek eta aktoreek elkar informatzen duten, 468 00:26:49,482 --> 00:26:52,652 eta nola animatzaileak berak ere informatzen duen. 469 00:26:52,736 --> 00:26:55,405 Animatzaileari txotxongiloa ematen zaionerako, 470 00:26:55,488 --> 00:26:57,657 animatzaileak baditu ahots-pistak. 471 00:26:58,241 --> 00:27:00,785 Asko gustatzen zait Pinotxok 472 00:27:00,869 --> 00:27:06,374 lau eta sei urteko edozein haur irudikatzea, 473 00:27:06,458 --> 00:27:09,502 adin horietan energia bola kontrolaezinak baitira. 474 00:27:09,586 --> 00:27:12,088 Triste daudenean, argi dago triste daudela; 475 00:27:12,172 --> 00:27:14,674 negar egiteko zorian egon daitezke 476 00:27:14,758 --> 00:27:17,260 eta izugarri zoriontsu bi segundo geroago. 477 00:27:17,761 --> 00:27:20,555 Gregory-rekin ikasi genuen bezala, 478 00:27:20,639 --> 00:27:25,769 grabazio-saioak laburrak izan arren, oso errealista izan daiteke. 479 00:27:25,852 --> 00:27:28,813 Hasieran oso urduri nengoen. 480 00:27:28,897 --> 00:27:30,440 Inoiz ez dut 481 00:27:30,523 --> 00:27:31,775 PINOTXO ETA CARLOREN AHOTSA 482 00:27:31,900 --> 00:27:34,235 hain paper garrantzitsua izan film batean. 483 00:27:34,319 --> 00:27:36,404 Dokumental bat filmatzea bezala izan zen. 484 00:27:36,488 --> 00:27:38,573 Antzezten hasten zen bakoitzean, 485 00:27:38,657 --> 00:27:40,825 gauza txiki bat egiten genuen 486 00:27:41,826 --> 00:27:45,038 antzezpen hobea egin ahal izateko. 487 00:27:45,121 --> 00:27:48,291 "Mozolo" deitzeko eskatu nion. 488 00:27:48,375 --> 00:27:51,461 Esaldien amaieran "mozolo" deituko banio, 489 00:27:51,544 --> 00:27:54,089 nahiz eta produktu finalean ez agertu, 490 00:27:54,172 --> 00:27:56,549 antzezpenak enfasi handiagoa izango zuen, 491 00:27:56,633 --> 00:27:58,551 bereziki une dibertigarrienetan. 492 00:27:58,635 --> 00:28:01,471 Paperean gehiegi sartzen zen bakoitzean, 493 00:28:01,554 --> 00:28:03,473 "Ixo, mozolo!" esaten zuen. 494 00:28:03,556 --> 00:28:06,101 Gero barre egin eta jarraitu egiten zuen. 495 00:28:06,184 --> 00:28:09,354 Hezur eta haragizkoa naiz! 496 00:28:09,437 --> 00:28:11,022 Benetako mutila naiz! 497 00:28:11,106 --> 00:28:13,316 Primeran ematen zaio naturala izatea, 498 00:28:13,400 --> 00:28:15,193 are hobeto gozoa izatea, 499 00:28:15,276 --> 00:28:20,365 adibidez, txirritarekin edo Metxarekin xuxurlatzen edo hitz egiten duenean. 500 00:28:20,949 --> 00:28:24,369 Emozio aratza dago hor. 501 00:28:24,452 --> 00:28:27,455 Gurasoak desesperatu egiten dira, guztiak bezala, 502 00:28:27,539 --> 00:28:31,084 eta pentsatzen ez dituzten gauzak esaten dituzte. 503 00:28:31,835 --> 00:28:34,254 baina, barru-barruan, maite zaituzte. 504 00:28:34,337 --> 00:28:37,966 Hau nire hirugarren proiektua da David Bradley-rekin, 505 00:28:38,049 --> 00:28:40,969 eta izugarri miresten dudalako da. 506 00:28:41,052 --> 00:28:45,348 Aktore honen ahotsa erraz identifika daitekeela uste dut. 507 00:28:45,432 --> 00:28:48,309 Inork ez die Podestarrei horrela hitz egiten. 508 00:28:49,102 --> 00:28:51,521 Gidoia lantzen hasi nintzenean, 509 00:28:51,604 --> 00:28:57,819 ahots-kalitate sinesgarria eta zintzoa eman nahi izan nion; 510 00:28:57,902 --> 00:29:02,323 baina istorioa biziro kontatu 511 00:29:02,407 --> 00:29:08,288 eta pertsonaia horren esentzia islatu nahi nuen ere. 512 00:29:08,371 --> 00:29:12,250 Intentsitatea igo eta azkar jaitsi dezake. "Zergatik diozu hori?". 513 00:29:12,333 --> 00:29:17,839 Nolabait esateko, ezaugarri musikal bat bezalakoa da. 514 00:29:17,922 --> 00:29:21,050 Seme batek badaki bere aita bizirik dagoenean. 515 00:29:21,760 --> 00:29:23,845 Gure bila egongo da, ikusiko duzu. 516 00:29:23,928 --> 00:29:25,930 Ez duzu zertan kezkatu. 517 00:29:26,514 --> 00:29:28,183 Zuretzat erraza da esatea. 518 00:29:28,933 --> 00:29:33,646 Txirrita pertsonaiak ez ninduen konbentzitzen hasiera batean. 519 00:29:33,730 --> 00:29:38,359 Baina, Ewan-ek ahotsa jarri zionean, "Aurrera" pentsatu nuen. 520 00:29:40,028 --> 00:29:42,655 Zer…? Lortu dugu! 521 00:29:44,157 --> 00:29:45,617 Ezin dut sinetsi! 522 00:29:45,700 --> 00:29:48,495 Ewan McGregor-en miresle handia naiz; 523 00:29:48,578 --> 00:29:51,873 hitz egiten duenean, ezaguna eta epela da. 524 00:29:51,956 --> 00:29:55,502 Ez nintzen bere ahotsaz nekatzen; gehiago behar nuen. 525 00:29:55,585 --> 00:29:59,297 Ahalegindu naiz, eta hori batek egin dezakeen onena da. 526 00:29:59,380 --> 00:30:01,007 Hori Pinotxok irakatsi dit. 527 00:30:01,090 --> 00:30:06,387 Pertsonaia nagusia izan behar zuen, istorioaren narratzailea. 528 00:30:06,471 --> 00:30:09,682 Txirritaren eszenei garrantzi handiagoa eman genien, 529 00:30:09,766 --> 00:30:12,185 behatu besterik egiten ez bazuen ere. 530 00:30:12,268 --> 00:30:16,773 Ewan-ekin egindako saioak inoiz izan ditudan onenak direla uste dut, 531 00:30:16,856 --> 00:30:18,358 nire bizitzako onenak. 532 00:30:18,441 --> 00:30:21,736 Axerio naiz, eta zu aukeratu zaitut! 533 00:30:21,820 --> 00:30:25,573 Zatoz bizitza dibertigarri honetan parte hartzera, 534 00:30:25,657 --> 00:30:29,077 nire txotxongilo ikuskizunaren protagonista gisa. 535 00:30:29,160 --> 00:30:32,580 Axeriok harroa izan behar zuen, 536 00:30:32,664 --> 00:30:36,751 kosmopolita, erakargarria, munduko gizon baten itxura zuena. 537 00:30:36,835 --> 00:30:38,711 Azentua izatea nahi genuen, 538 00:30:38,795 --> 00:30:43,091 baina atzerriko hitzak ederki ahoskatzeko moduko ahotsa izatea: 539 00:30:43,174 --> 00:30:45,718 frantsesez, italieraz edo alemanez. 540 00:30:45,802 --> 00:30:49,556 Txotxongiloak itzelak dira eta! Itzelak diot! 541 00:30:50,473 --> 00:30:51,391 Altxa besoa. 542 00:30:51,474 --> 00:30:54,352 Txotxongiloak oso errespetatuak izan ohi dira. 543 00:30:54,435 --> 00:30:58,606 Christoph Waltz izan zen bururatu zitzaidan ahots bakarra. 544 00:30:58,690 --> 00:31:04,487 Tipoak soinu baten erritmoa eta intentzioa esaldiaren erdian alda ditzake. 545 00:31:04,571 --> 00:31:07,699 Funtzio dramatikoa da, nolabait esateko. 546 00:31:08,283 --> 00:31:12,120 Nik beti bilatzen dut istorio bateko funtzioa. 547 00:31:12,203 --> 00:31:16,833 Badaki une egokian nola aldatu eta nabarmendu. 548 00:31:16,916 --> 00:31:19,919 Zer da? Zer zabiltza hemen egiten? 549 00:31:22,338 --> 00:31:26,134 Zaramaren ahotsa, zuentzat sorpresa handia izango dena, 550 00:31:26,217 --> 00:31:31,264 aurreikusi ezin izan nuen bedeinkazioa eta ustekabea izan zen. 551 00:31:31,347 --> 00:31:36,060 Cate Blanchett eta biok Nightmare Alley filmatzen geunden, 552 00:31:36,144 --> 00:31:39,439 "Pinocchion-n paper bat eman behar didazu" esan zidanean. 553 00:31:39,522 --> 00:31:42,901 Geratzen zen paper bakarra, ordea, tximino batena zen. 554 00:31:44,944 --> 00:31:46,905 Edozer egingo nuela esan nion; 555 00:31:46,988 --> 00:31:50,575 arkatz baten papera antzeztuko nioke, behar izanez gero. 556 00:31:50,658 --> 00:31:53,703 Zaramaren diseinua erakutsi nionean, 557 00:31:53,786 --> 00:31:56,247 bere animalia espirituala zela esan zuen. 558 00:31:56,331 --> 00:31:59,042 Zarama zerura jaurtitzen dutenean, 559 00:31:59,125 --> 00:32:03,212 nahi duzu soinu hau egitea… urrutitik bezala? 560 00:32:03,296 --> 00:32:05,840 Zerbait Guillermoren barrean… 561 00:32:07,300 --> 00:32:08,927 Zaraman ere ikus dezaket. 562 00:32:09,010 --> 00:32:11,804 Halaber, Guillermoren film guztietan, 563 00:32:11,888 --> 00:32:15,558 ikusleek Guillermo ikus dezakete bere pertsonaia guztietan. 564 00:32:15,642 --> 00:32:19,979 Guillermoren ezaugarriak daude bere pertsonaia guztietan, dudarik gabe. 565 00:32:20,063 --> 00:32:22,982 Zarama adibide bat besterik ez da. 566 00:32:23,608 --> 00:32:27,362 Ciao, Papa. Mio papa… 567 00:32:27,445 --> 00:32:31,199 Normalean, animazio batek musika duenean, 568 00:32:31,282 --> 00:32:33,534 abestiak etortzen ikusten dira. 569 00:32:33,618 --> 00:32:36,746 Elkarrizketa musikarako arrapala bat da maiz. 570 00:32:36,829 --> 00:32:40,333 Inork ez daki, ez dit esango. 571 00:32:40,416 --> 00:32:46,923 Guillermoren Pinocchio-ren kasuan, abestiak ezustean sortzen dira. 572 00:32:48,508 --> 00:32:51,094 Txotxongilo hauek animazio baterako musika ez… 573 00:32:51,177 --> 00:32:52,679 MUSIKA EKOIZLE EXEKUTIBOA 574 00:32:52,762 --> 00:32:54,013 egiteko gogoa eman zidaten, 575 00:32:54,097 --> 00:32:56,933 live-action baterako musika egiteko gogoa baizik. 576 00:32:57,016 --> 00:32:59,143 Gauza bera da bizirik diruditelako, 577 00:32:59,227 --> 00:33:01,270 benetako pertsonak diruditelako, 578 00:33:01,896 --> 00:33:05,149 beraz, musika benetako pertsona batena izatea nahi nuen. 579 00:33:05,233 --> 00:33:06,484 MUSIKA GAINBEGIRALEAK 580 00:33:06,567 --> 00:33:09,946 Hau ez da musikal bat. Musika uneak dituen filma da. 581 00:33:10,029 --> 00:33:12,490 Ez dira musika-abesti tradizionalak. 582 00:33:12,573 --> 00:33:17,412 Alexandre, Guillermo eta Markengandik espero dena dira. 583 00:33:17,495 --> 00:33:20,915 Jenio hauek lanean ikustea gauza paregabea da. 584 00:33:20,999 --> 00:33:23,543 Alexandrerekin izandako elkarrizketa batean, 585 00:33:23,626 --> 00:33:28,214 interesgarria iruditu zitzaidan filma abesten duten pertsonaiekin hastea, 586 00:33:28,297 --> 00:33:29,549 baina… 587 00:33:29,632 --> 00:33:31,050 filmaren bigarren zatian 588 00:33:31,134 --> 00:33:34,053 faxismo garaiko abestiak eta martxak daude. 589 00:33:34,137 --> 00:33:38,975 Film hau oso prozesu luzea izan zen, animazioak denbora asko behar duelako, 590 00:33:39,058 --> 00:33:43,229 baina baita pertsonaientzako abestiak idatzi behar izan zirelako ere, 591 00:33:43,896 --> 00:33:47,775 eta abestiek, segundo gutxitan, 592 00:33:47,859 --> 00:33:51,237 pertsonaia baten bizitza azaltzeko gaitasun hori dute. 593 00:33:51,738 --> 00:33:53,781 Tonu musikala ematen dute. 594 00:33:53,865 --> 00:33:55,658 Informazioa ere ematen digute, 595 00:33:55,742 --> 00:33:59,579 adibidez: nor diren, non dauden, nondik datozen, nora doazen. 596 00:33:59,662 --> 00:34:03,041 Alexandre Desplat miresten dut. 597 00:34:03,124 --> 00:34:06,961 Zinema konpositore bikaina da. 598 00:34:07,045 --> 00:34:10,840 Nik paperekin egiten dudan gauza bera egiten du: 599 00:34:10,923 --> 00:34:12,675 istorioari begiratzen dio. 600 00:34:13,342 --> 00:34:14,469 Film osorako 601 00:34:14,552 --> 00:34:17,889 zurezko instrumentuak bakarrik erabiltzea erabaki dut: 602 00:34:17,972 --> 00:34:24,395 gitarrak, mandolina, pianoa, harpa eta zurezko haize-instrumentu guztiak. 603 00:34:24,479 --> 00:34:26,814 Fagotak, klarineteak, oboeak, txirulak. 604 00:34:26,898 --> 00:34:28,399 Guztiak zurezkoak dira. 605 00:34:28,483 --> 00:34:32,445 Oro har, Pinocchio-rena den giro paregabea sortzen dute. 606 00:34:34,489 --> 00:34:36,365 Ez! 607 00:34:39,952 --> 00:34:42,288 Film hau maratoi batean ikus daiteke 608 00:34:42,371 --> 00:34:45,291 Pan's Labyrinth eta Devil's Backbone-ekin batera. 609 00:34:46,000 --> 00:34:49,587 Elementu asko partekatzen dituzte: frogapean dagoen pertsona aratza, 610 00:34:49,670 --> 00:34:52,340 istorioaren amaieran indartuta ateratzen dena. 611 00:34:52,423 --> 00:34:55,426 Ikusten dudanez, zama ikaragarria eman zizuten. 612 00:34:56,010 --> 00:34:58,221 Heriotzari buruzko filma da. 613 00:34:58,304 --> 00:35:01,390 Zineman, ezin da bizitza islatu heriotzarik gabe. 614 00:35:02,141 --> 00:35:03,059 Primeran, orduan. 615 00:35:03,768 --> 00:35:06,312 Pinocchio-ren bertsio honekin hasi ginenean, 616 00:35:06,395 --> 00:35:08,940 banekien neure bertsioa egin nahi nuela. 617 00:35:09,023 --> 00:35:12,568 Ez nuen egokitzapenik egin nahi. 618 00:35:13,069 --> 00:35:17,365 Pertsonalki hunkitzen ninduten gauzez hitz egin nahi nuen. 619 00:35:17,448 --> 00:35:19,951 Nire film gehienak, era batera edo bestera, 620 00:35:20,034 --> 00:35:23,913 niri eta nire aitari buruzkoak dira, eta hau ez da salbuespena. 621 00:35:23,996 --> 00:35:27,416 Ume hau hazten ikusten duzu, 622 00:35:27,500 --> 00:35:29,335 fisikoki inoiz aldatu gabe. 623 00:35:29,418 --> 00:35:34,382 Eta, hala ere, bere inguruko beste edozein baino askoz gehiago egiteko gai da. 624 00:35:35,091 --> 00:35:37,218 Aprobetxatu aukera hau. 625 00:35:37,301 --> 00:35:41,097 Jatorrizko istorioa Pinotxok munduan ikasten duenari buruzkoa da; 626 00:35:41,180 --> 00:35:44,267 mutil ona bihurtzeak benetako mutila bihurtzen du, 627 00:35:44,350 --> 00:35:46,185 baina gurea ez da horretaz ari. 628 00:35:46,269 --> 00:35:49,647 Mundu guztia aldatzen du erabat aratza delako. 629 00:35:50,648 --> 00:35:52,483 Geppetto aldatzen du. 630 00:35:52,567 --> 00:35:53,818 Txirrita aldatzen du. 631 00:35:54,402 --> 00:35:57,113 Zarama aldatzen du. Denak aldatzen ditu. 632 00:35:57,196 --> 00:36:01,367 Horrela gizaki gisa nor den ikasten du. 633 00:36:06,414 --> 00:36:09,834 Filmak nahi zuen guztia gainditzen duela uste dut. 634 00:36:09,917 --> 00:36:12,795 Nire haurtzaroan ikustea gustatuko zitzaidakeen. 635 00:36:12,879 --> 00:36:15,590 Nire helduaroan ikustea gustatuko zitzaidakeen. 636 00:36:15,673 --> 00:36:18,551 Familian komentatzea gustatuko zitzaidakeen, 637 00:36:18,634 --> 00:36:24,223 eta lehen aldiz ikusi ondoren berriz ikusteko aukera amaigabeak izateak 638 00:36:24,307 --> 00:36:28,269 ikuslearen eta filmaren artean lotura berezia sortzen du. 639 00:36:28,352 --> 00:36:32,148 Zenbat eta gehiago ikusi orduan eta garrantzitsuagoa egiten zait, 640 00:36:32,231 --> 00:36:35,151 eta ikusleen artean eragin bera izatea espero dut. 641 00:36:37,236 --> 00:36:40,114 Azpitituluak: Oihana Guillan Valdés