1 00:00:14,440 --> 00:00:15,920 Barkatu atzerapena. 2 00:00:16,000 --> 00:00:17,600 AURREKO ATALETAN 3 00:00:18,160 --> 00:00:19,680 Larrutik ordainduko duzu. 4 00:00:21,200 --> 00:00:22,960 Italiako Mantikora berpiztu da. 5 00:00:25,160 --> 00:00:26,120 Zer gertatu da? 6 00:00:33,360 --> 00:00:36,440 Mezu hau entzuten ari bazara, hilda nago. 7 00:00:38,680 --> 00:00:40,680 Orain arma daukagunez, 8 00:00:40,760 --> 00:00:41,920 gauzak aldatuko dira. 9 00:00:42,000 --> 00:00:44,040 Desagertu nahi dut. 10 00:00:45,640 --> 00:00:47,960 Oraingoan, mundua benetan alda dezakegu. 11 00:00:53,560 --> 00:00:56,120 Diana Cavalieri naiz, Citadeleko agentea 12 00:00:56,240 --> 00:00:59,400 eta Mantikorako 3-0-8 agentea. 13 00:01:00,680 --> 00:01:04,280 Arren, erantzun dezala norbaitek. Ezin naiz bakarra izan. 14 00:01:09,160 --> 00:01:12,040 Citadelen aurkako erasoaren osteko 19. eguna. 15 00:01:12,120 --> 00:01:16,040 Italiako Mantikorari zigorrak ezarri dizkiote. 16 00:01:16,120 --> 00:01:19,280 Citadeli lapurtutako teknologia ezkutatu dutela jakin dute. 17 00:01:19,680 --> 00:01:22,840 Orain, Frantzia eta Alemaniaren eskuetan dago. 18 00:01:25,240 --> 00:01:27,560 Guztiz suntsitzen saiatu nintzen. 19 00:01:27,680 --> 00:01:29,080 Ez dakit lortu nuen, 20 00:01:29,160 --> 00:01:30,920 edo berreraiki ahalko duten. 21 00:01:32,760 --> 00:01:34,880 Eta orain, ezin dut Mantikora utzi. 22 00:01:36,000 --> 00:01:38,440 Zigorren ondoren, asko kontrolatzen gaituzte. 23 00:01:41,680 --> 00:01:44,040 Arren, erantzun dezala norbaitek. 24 00:01:45,800 --> 00:01:48,800 Ezin dut sinetsi gelditzen den bakarra naizenik. 25 00:01:49,560 --> 00:01:52,720 Gailu hau etxean gordetzeak galbidera eramango nau. 26 00:01:55,560 --> 00:01:57,240 Arren, erantzun norbaitek. 27 00:03:47,240 --> 00:03:49,320 SALGAI 28 00:04:09,440 --> 00:04:10,280 Eta hau? 29 00:04:11,400 --> 00:04:12,760 Niretzat kopia egin nuen. 30 00:04:14,320 --> 00:04:16,000 Etxearen mira izango dugu. 31 00:04:19,480 --> 00:04:22,600 Bidalketa enpresa bat aurkitu dut. 32 00:04:23,000 --> 00:04:25,240 Dena bidaliko dizut iristen zarenean. 33 00:04:25,360 --> 00:04:26,800 - Eskerrik asko. - Ez da ezer. 34 00:04:26,920 --> 00:04:30,440 - Salduko dugula uste duzu? - Bai. 35 00:04:31,080 --> 00:04:32,080 Hori uste dut. 36 00:04:33,360 --> 00:04:34,240 Eta gero, zer? 37 00:04:37,160 --> 00:04:38,000 Ez dakit. 38 00:04:38,800 --> 00:04:41,800 Zuretzat gela bat daukagu. Pozarren hartuko zaitugu. 39 00:04:44,200 --> 00:04:46,160 - Baduzu Edoren berririk? - Ez. 40 00:04:48,240 --> 00:04:49,800 Ez ginen inolaz konponduko. 41 00:04:51,000 --> 00:04:52,240 Zure lanagatik? 42 00:04:52,320 --> 00:04:53,200 Besteak beste. 43 00:04:56,720 --> 00:04:57,920 Zutaz harro nago. 44 00:04:58,360 --> 00:05:01,520 Milesker gurasoengatik egin zenuenagatik. 45 00:05:02,440 --> 00:05:03,640 Eskerrak irten zaren. 46 00:05:05,080 --> 00:05:06,760 Ni ere zutaz harro nago. 47 00:05:07,240 --> 00:05:11,040 Sentitzen dut hain prezio altua ordaindu behar izana. 48 00:05:13,360 --> 00:05:17,000 Badakit egia jakin arte ez zenuela amore emango. 49 00:05:21,680 --> 00:05:22,600 Goazen. 50 00:05:40,080 --> 00:05:41,120 Konponduko gara? 51 00:05:45,000 --> 00:05:46,400 Ederki egongo gara. 52 00:05:55,720 --> 00:05:56,880 Agur, izeba. 53 00:05:56,960 --> 00:05:58,360 Agur, bihotza! 54 00:06:34,280 --> 00:06:35,560 32. eguna 55 00:06:36,200 --> 00:06:38,000 Citadelen aurkako erasotik. 56 00:06:39,840 --> 00:06:44,000 Argi dago, zigorren ondoren, Ettore Zaniren helburua 57 00:06:44,080 --> 00:06:47,320 herrialdea zeharo ezegonkortzea dela. 58 00:06:47,640 --> 00:06:51,800 Agentzia armak saltzen ari da talde kriminal ugariri. 59 00:06:52,280 --> 00:06:54,920 Politikariei xantaia egiten die oposiziotik, 60 00:06:56,080 --> 00:06:59,440 eta kontratuak esleitu dizkiote militarrek eta poliziak. 61 00:07:01,280 --> 00:07:04,560 Agenteak ez gara aske jadanik. 62 00:07:05,040 --> 00:07:06,280 Adar armatua baizik. 63 00:07:11,120 --> 00:07:12,600 Jada ezin dut lorik egin. 64 00:07:14,040 --> 00:07:16,480 Esperantza dut gutako batek 65 00:07:16,840 --> 00:07:18,400 nire mezu bat entzuteko. 66 00:07:22,760 --> 00:07:23,680 Izututa nago. 67 00:07:26,760 --> 00:07:28,040 Eta bakar-bakarrik. 68 00:08:09,680 --> 00:08:10,680 Kaixo. 69 00:08:11,600 --> 00:08:12,680 Sar naiteke? 70 00:08:13,240 --> 00:08:14,080 Jakina. 71 00:08:16,400 --> 00:08:17,360 Gelditu kanpoan. 72 00:08:30,040 --> 00:08:31,000 Ezagutzen nauzu? 73 00:08:32,000 --> 00:08:32,800 Bai. 74 00:08:34,880 --> 00:08:37,040 Galdera batzuk egin nahi dizkizut. 75 00:08:37,680 --> 00:08:39,240 Zer gertatu zen ulertzeko. 76 00:08:42,840 --> 00:08:44,880 Citadeleko agente batek tiro egin zion. 77 00:08:45,760 --> 00:08:47,080 Oharkabean izan zen. 78 00:08:50,280 --> 00:08:51,640 Arreta beste nonbait zuen. 79 00:08:53,000 --> 00:08:54,160 Non? 80 00:08:55,520 --> 00:08:57,440 Citadelen teknologian. 81 00:09:00,320 --> 00:09:03,520 Ez nuen asko ezagutu, misio gutxi egin nituen berarekin. 82 00:09:06,080 --> 00:09:07,520 Baina taldeburu ona zen. 83 00:09:09,960 --> 00:09:11,520 Erasoarekin ados zeunden? 84 00:09:12,520 --> 00:09:13,760 Aginduak betetzen ditut. 85 00:09:15,480 --> 00:09:16,400 Besterik ez. 86 00:09:17,520 --> 00:09:18,760 Ni ez nengoen ados. 87 00:09:19,720 --> 00:09:21,400 Gauzak gaizki egin ditugu. 88 00:09:22,880 --> 00:09:24,720 Mantikora ezin da hau izan. 89 00:09:43,960 --> 00:09:45,480 Gaur badakigu zer espero. 90 00:09:54,760 --> 00:09:55,760 Wolfgang. 91 00:09:59,080 --> 00:10:00,160 Cécile, zer moduz? 92 00:10:04,760 --> 00:10:06,000 Ez zaudete berritsu. 93 00:10:07,000 --> 00:10:08,320 Sartuko gara? 94 00:10:08,400 --> 00:10:10,360 Gaur asko dugu eztabaidatzeko. 95 00:10:38,000 --> 00:10:41,080 Espero dut aste isil hauek erabilgarriak izan izana. 96 00:10:41,600 --> 00:10:43,040 Aldarteak baretzeko. 97 00:10:46,520 --> 00:10:49,040 "Jupiter" deitzen da arma. 98 00:10:50,520 --> 00:10:52,000 Eraikitzen amaitu dugu. 99 00:10:52,080 --> 00:10:54,040 Europako Mantikoraren etorkizuna da. 100 00:10:54,480 --> 00:10:57,600 Ur sistema publikoaren bidez zabalduko dugu. 101 00:10:58,160 --> 00:10:59,840 Proba bat egingo dugu laster 102 00:10:59,920 --> 00:11:02,760 dispertsioaren koefizientea kalkulatzeko. 103 00:11:03,120 --> 00:11:05,320 Gero, produkzioa hasiko dugu 104 00:11:05,680 --> 00:11:08,280 eta gehiago zabalduko dugu pixkanaka, 105 00:11:09,600 --> 00:11:11,360 biztanleria osora iritsi arte. 106 00:11:12,040 --> 00:11:14,040 Orain arma zeuk bakarrik duzunez, 107 00:11:14,480 --> 00:11:17,040 zer gertatuko da gurekin eta gure agentziekin? 108 00:11:17,120 --> 00:11:19,960 Edoardo, emaiezu gure erabakiaren berri. 109 00:11:20,440 --> 00:11:24,880 Jupiter Europako Batzordearekin partekatzea erabaki dugu. 110 00:11:25,880 --> 00:11:27,080 Baldintza bakarra dago. 111 00:11:28,680 --> 00:11:31,040 Italiako Mantikora izango da ikertzen lehena. 112 00:11:31,480 --> 00:11:33,360 - Zer ikertzen? - Datuak. 113 00:11:34,680 --> 00:11:37,120 Egunero, mila milioi datu edukiko ditugu. 114 00:11:37,640 --> 00:11:40,560 Agentziek datuak nahieran interpretatzea ekiditeko, 115 00:11:41,360 --> 00:11:42,920 lehen azterketa egingo dugu. 116 00:11:46,040 --> 00:11:48,120 Zuei komeni zaizuena esango diguzue. 117 00:11:48,560 --> 00:11:51,080 Partekatzeko era txundigarria duzue. 118 00:11:51,600 --> 00:11:54,440 Hirugarren elementu bat ere guk kontrolatuko dugu. 119 00:11:57,120 --> 00:11:58,200 Hirugarren elementu bat? 120 00:11:59,200 --> 00:12:00,680 Armaren zati italiarra. 121 00:12:05,200 --> 00:12:06,640 Prest gaude jada, ezta? 122 00:12:08,520 --> 00:12:10,280 Bai, ia-ia. 123 00:12:10,360 --> 00:12:14,600 Xehetasunak aurrerago jasoko dituzue. Orain, ados gauden ikusi behar dugu. 124 00:12:15,080 --> 00:12:15,920 [Alemanieraz] Nola ez... 125 00:12:17,440 --> 00:12:19,360 Beste aukerarik bagenu bezala. 126 00:12:20,840 --> 00:12:22,840 [Frantsesez] Europako Mantikoraren egitura berria. 127 00:12:24,200 --> 00:12:26,960 Guztiak berdinak gara. Baina batek botere gehiago du. 128 00:12:27,600 --> 00:12:30,200 Ez al da hori demokraziaren oinarria? 129 00:12:40,320 --> 00:12:43,720 Esango duzuna aurretik niri ez azaltzeko ohitura hartu duzu. 130 00:12:43,800 --> 00:12:47,040 Jazzean bezala, bileretan egokitzen jakin behar da. 131 00:12:47,120 --> 00:12:48,320 Inprobisatzen. 132 00:12:48,840 --> 00:12:50,440 Musika klasikoa entzuten duzu. 133 00:12:50,840 --> 00:12:53,480 - Haiei esateko une egokia zen. - Zure ustez. 134 00:12:53,560 --> 00:12:55,000 Nire ustez, ez. 135 00:12:55,080 --> 00:12:57,680 Lor dezakegula segurutzat jotzen ari zara. 136 00:12:57,760 --> 00:13:00,280 Galdetu bazenit, ez dela hala jakingo zenuke. 137 00:13:01,800 --> 00:13:02,880 Ez? 138 00:13:02,960 --> 00:13:05,440 Guk sortutako elementu bat txertatu behar dugu 139 00:13:06,440 --> 00:13:08,000 jatorriz Citadelena den batean. 140 00:13:08,440 --> 00:13:11,200 Badakizu zenbat aldagai tekniko dauden? 141 00:13:11,280 --> 00:13:15,000 Ez da gela batean altzari bat mugitzea bezala. 142 00:13:15,400 --> 00:13:17,440 Puzzle baten zatiak hartu, 143 00:13:17,880 --> 00:13:20,120 beste baten ehun pieza txertatzea 144 00:13:20,640 --> 00:13:23,400 eta irudiak zentzua izaten jarraitzea bezala da. 145 00:13:23,480 --> 00:13:27,080 Zu ez zara zailtasun teknikoekin kikiltzen. 146 00:13:28,200 --> 00:13:29,960 Zerk kezkatzen zaitu? 147 00:13:31,960 --> 00:13:33,080 Hirugarren elementuak. 148 00:13:34,240 --> 00:13:35,120 Hiltzeko sortua. 149 00:13:39,000 --> 00:13:40,040 Bai, badakit. 150 00:13:40,560 --> 00:13:43,560 Badakit zer egin dezakeen eta zein arriskutsua den. 151 00:13:44,040 --> 00:13:45,040 Eta oker zaude. 152 00:13:46,400 --> 00:13:50,360 Ez dago hau bezain zehatza den beste armarik. 153 00:13:51,160 --> 00:13:53,840 Ez du alde-kalterik, itua soilik eragiten du. 154 00:13:54,600 --> 00:13:56,320 Badakizu historian zenbatetan 155 00:13:56,400 --> 00:13:59,200 salbatuko ziren milioika, pertsona bakarra hilda? 156 00:13:59,680 --> 00:14:01,560 Bai. Jakina badakidala. 157 00:14:02,720 --> 00:14:03,720 Edoardo... 158 00:14:06,400 --> 00:14:07,680 Boterea duzu orain. 159 00:14:08,840 --> 00:14:10,720 Hasi horren esanahia ulertzen. 160 00:14:37,320 --> 00:14:39,440 Zure izena ez dago datu-basean, 161 00:14:39,520 --> 00:14:41,840 eta ez dago kolaborazioari buruzko daturik. 162 00:14:42,320 --> 00:14:45,400 Esperantza ematen didan bakarra, zuk hor jarraitzea da. 163 00:14:45,480 --> 00:14:47,960 Etsaien aldean gelditzen den azkena zara, 164 00:14:48,040 --> 00:14:50,000 eta ausarta izan beharko duzu. 165 00:14:51,520 --> 00:14:53,680 - Zure izena ez dago... - Sentitzen dut. 166 00:14:53,760 --> 00:14:56,080 ...eta ez dago kolaborazioari buruzko daturik. 167 00:15:27,240 --> 00:15:28,400 Bulegora. 168 00:15:29,960 --> 00:15:30,800 Ziur? 169 00:15:38,680 --> 00:15:41,560 - Non daude nire gidari eta agenteak? - Lasaitu. Lo daude. 170 00:15:41,640 --> 00:15:43,240 Edo, barkatu, txantxa zen. 171 00:15:43,320 --> 00:15:45,000 Nahi zenuena eman nizun! 172 00:15:45,600 --> 00:15:48,840 Hogei milioi, askatasuna, joateko aukera. Zer nahi duzu? 173 00:15:49,240 --> 00:15:51,000 Zergatik zaude nirekin haserre? 174 00:15:51,080 --> 00:15:52,760 Hilabetez desagertu zarelako. 175 00:15:57,240 --> 00:15:58,440 Ba, itzuli egin naiz. 176 00:15:59,640 --> 00:16:01,200 Zergatik aldatu duzu iritziz? 177 00:16:05,720 --> 00:16:07,800 Esan genuenari buruz pentsatu dut. 178 00:16:09,800 --> 00:16:12,280 Bizi normalaz zoriontsu garela sinetsi, 179 00:16:13,000 --> 00:16:17,600 lan on eta etxe polit batekin, baina egiatan, gehiago nahi dugu. 180 00:16:20,560 --> 00:16:21,760 Gehiago nahi dut. 181 00:16:25,320 --> 00:16:27,040 Zer da "gehiago" zuretzat? 182 00:16:31,880 --> 00:16:32,880 Zurekin egotea. 183 00:17:38,280 --> 00:17:40,240 Frantziako misioaren ostean, 184 00:17:40,760 --> 00:17:42,800 hemen etzan ginen. 185 00:17:43,400 --> 00:17:44,920 Lo zeunden, nik ezin nuen. 186 00:17:46,760 --> 00:17:47,680 Altxatu, 187 00:17:48,480 --> 00:17:51,280 eta armaren datuak zituen gailua ikusi nuen. 188 00:17:52,960 --> 00:17:54,000 Ziur nengoen... 189 00:17:54,640 --> 00:17:56,080 hau da, ziur nago 190 00:17:57,240 --> 00:17:58,560 arriskutsua dela. 191 00:17:59,720 --> 00:18:01,280 Lapurtu nezakeen. 192 00:18:02,200 --> 00:18:03,640 Suntsitu nahi zenuen? 193 00:18:11,920 --> 00:18:15,320 Banekien biok arazotan sartuko gintuela, 194 00:18:16,160 --> 00:18:19,000 eta Mantikorak beste zeozer asmatuko zuela edonola ere. 195 00:18:20,480 --> 00:18:23,080 Beraz, bertan utzi eta joan egin nintzen. 196 00:18:23,640 --> 00:18:24,960 Zergatik kontatu didazu? 197 00:18:26,560 --> 00:18:28,560 Nor naizen jakitea merezi duzulako. 198 00:18:30,720 --> 00:18:33,000 Ezin diot utzi 199 00:18:34,160 --> 00:18:37,200 mundua leku seguruago bat egiten saiatzeari. 200 00:18:38,200 --> 00:18:41,560 Soilik zurekin sentitzen dut egin dezakegula. 201 00:18:42,880 --> 00:18:44,000 Besterik ez. 202 00:18:57,200 --> 00:18:59,160 Mantikorak zure gurasoak hil zituen. 203 00:19:04,640 --> 00:19:08,960 Gure agentziak OT9732 hegaldia bota zuen, barruan... 204 00:19:10,000 --> 00:19:11,240 Citadeleko bat zegoen. 205 00:19:14,560 --> 00:19:16,160 Sizilian esan nahi nizun, 206 00:19:17,880 --> 00:19:18,960 ez nuen adorerik. 207 00:19:21,960 --> 00:19:24,280 Zuk ere nor naizen jakiteko eskubidea duzu. 208 00:19:32,560 --> 00:19:34,400 Erabakian parte hartu zenuen? 209 00:19:35,160 --> 00:19:36,440 Ezta pentsatu ere. 210 00:19:41,160 --> 00:19:42,160 Sentitzen dut. 211 00:20:05,080 --> 00:20:08,160 8 URTE LEHENAGO 212 00:20:34,000 --> 00:20:35,560 ZANI FAMILIA 213 00:21:36,320 --> 00:21:38,280 Utzi bakean, lanpetuta ibiliko da. 214 00:21:38,320 --> 00:21:39,560 Arraroa da. 215 00:21:41,400 --> 00:21:43,560 Zer da kontatu behar diozun gauza larria? 216 00:21:44,400 --> 00:21:45,320 Badakizu zer den. 217 00:21:47,760 --> 00:21:51,400 Edonor une oro kontrolatzeko boterea izango dugu, 218 00:21:51,480 --> 00:21:53,440 jaiotzatik, hiltzen den arte. 219 00:21:54,280 --> 00:21:55,280 Nola? 220 00:21:55,360 --> 00:21:58,320 Zati frantsesa atzemate sistema mikroskopikoa da, 221 00:21:58,840 --> 00:22:01,680 alemanean sartzen dena. Osagai bioteknologikoa da, 222 00:22:01,760 --> 00:22:04,040 gizakien gorputzean txertatzeko sortua. 223 00:22:04,120 --> 00:22:05,400 Bizkarroi bat bezala? 224 00:22:06,840 --> 00:22:09,040 Ez ditugu telefono eta ordenagailuak behar, 225 00:22:09,120 --> 00:22:11,320 pertsonak izango dira informazio-iturria. 226 00:22:12,360 --> 00:22:13,840 Igorleak izango dira. 227 00:22:14,240 --> 00:22:17,360 Eta haien datu guztiak kontrolatuko ditugu. 228 00:22:19,840 --> 00:22:22,440 Diana, badakit izugarrizko boterea dela. 229 00:22:23,200 --> 00:22:24,440 Baina ondo erabilita, 230 00:22:25,600 --> 00:22:28,160 bakea eta segurtasuna bermatu ditzakegu. 231 00:22:28,240 --> 00:22:32,600 Batez ere, agentzia guk beti nahi izan duguna bilakatu dezakegu. 232 00:22:36,960 --> 00:22:39,160 Baina hori ez zen nahikoa aitarentzat. 233 00:22:39,240 --> 00:22:42,160 Ondorioz, hirugarren elementu bat gehitu nahi dugu. 234 00:22:44,280 --> 00:22:46,120 Urrutiko sistema hilgarria da. 235 00:22:53,400 --> 00:22:54,600 Zeuk diseinatu duzu? 236 00:22:54,680 --> 00:22:56,040 Armak diseinatzen ditut. 237 00:22:57,440 --> 00:23:00,200 Mantikorak nor bizi ala hiltzen den erabaki dezake, 238 00:23:00,760 --> 00:23:03,160 edozein unetan botoi bat sakatuta, 239 00:23:03,240 --> 00:23:06,000 itua arrazoi naturalengatik berehala hilko dugu. 240 00:23:07,520 --> 00:23:09,240 Bonba atomikoa bezala. 241 00:23:11,320 --> 00:23:14,360 Botoia sakatzen duen eskuan dago gakoa. 242 00:23:17,400 --> 00:23:20,280 Argi dago zeure aitak behartu zaituela. 243 00:23:26,280 --> 00:23:28,480 Zer da hau? Forma arraroa du. 244 00:23:32,760 --> 00:23:35,240 Bizi nintzen etxe batekoa da. 245 00:23:37,160 --> 00:23:38,440 Zorte ona ematen dit. 246 00:23:39,640 --> 00:23:42,080 Oraindik asko dut zutaz jakiteko. 247 00:23:48,520 --> 00:23:51,600 Lehenik, gure bermearekin eta dirutza eramanda joan da. 248 00:23:51,680 --> 00:23:53,640 Orain, itzuli nahi du. 249 00:23:55,360 --> 00:23:58,280 Atsedena behar zuen Parisen arriskatu ostean. 250 00:23:59,200 --> 00:24:01,720 Berari esker lortutakoa gogorarazi behar dizut? 251 00:24:03,240 --> 00:24:04,520 Bart berarekin zeunden? 252 00:24:05,560 --> 00:24:06,440 Bai. 253 00:24:07,040 --> 00:24:08,040 Ohitu zaitez. 254 00:24:09,120 --> 00:24:10,200 Non dago orain? 255 00:24:10,920 --> 00:24:14,160 Jupiterren lehen dispertsio saiaketa prestatzen. 256 00:24:14,240 --> 00:24:16,200 Atzo dena kontatu nion. 257 00:24:18,040 --> 00:24:19,120 Lasaitasun osoz? 258 00:24:19,480 --> 00:24:20,640 Niri galdetu gabe? 259 00:24:21,600 --> 00:24:25,520 Aita, utzi dezagun hau argi: ez dizut baimenik eskatu behar. 260 00:24:26,560 --> 00:24:28,640 - Nagusia naiz, zure berdina. - Egia da. 261 00:24:29,360 --> 00:24:30,360 "Nire berdina". 262 00:24:37,280 --> 00:24:38,880 Dena zure kabuz egiten zabiltza. 263 00:24:41,040 --> 00:24:42,280 Hirugarren elementua? 264 00:24:43,160 --> 00:24:44,240 Ia bukatu dugu. 265 00:24:46,600 --> 00:24:48,280 Dei bat egin behar dut. 266 00:24:48,360 --> 00:24:49,880 Armen legea onestear daude, 267 00:24:49,960 --> 00:24:52,280 baina ministro ergel hori estutu behar dut. 268 00:25:32,920 --> 00:25:35,600 Honek hamar milioi Jupiter partikula ditu. 269 00:25:35,680 --> 00:25:37,480 Gutxi batzuk, lehen saiakerarako. 270 00:25:39,480 --> 00:25:40,440 Gutxi batzuk? 271 00:25:40,520 --> 00:25:42,840 Ez da dena iritsiko jendearengana. 272 00:25:42,920 --> 00:25:44,960 Zenbat? Ikusiko dugu. 273 00:25:45,560 --> 00:25:49,920 Barruan, aktibatzeko kodea dago. Ikasi buruz eta suntsitu. 274 00:25:51,040 --> 00:25:52,760 Guk baino ezin dugu ezagutu. 275 00:25:57,960 --> 00:26:00,480 Laster familia handituko delakoan nago. 276 00:26:01,880 --> 00:26:02,760 Benetan? 277 00:26:03,360 --> 00:26:05,480 Gertatutakoak zinez elkartu ditu, 278 00:26:05,560 --> 00:26:07,640 berak ere ezin izan du aurreikusi. 279 00:26:08,400 --> 00:26:10,360 Berarekin oreka lortu nahi baduzu, 280 00:26:10,440 --> 00:26:12,200 haien harremana onartu behar duzu. 281 00:26:13,040 --> 00:26:14,880 Ez dut emakume hori gustuko. 282 00:26:16,040 --> 00:26:17,360 Zeozer arraroa du. 283 00:26:18,480 --> 00:26:20,280 Zerbait ezkutatzen ari da. 284 00:26:22,080 --> 00:26:23,080 Espioia da. 285 00:26:23,760 --> 00:26:25,600 - Ezkutatzea bere lana da. - Tira. 286 00:26:26,560 --> 00:26:28,000 Ulertu didazu, Julia. 287 00:26:29,800 --> 00:26:32,040 Edoardori xuxurlaka imajina dezaket, 288 00:26:33,400 --> 00:26:34,480 aholkuak ematen. 289 00:26:37,720 --> 00:26:39,040 [Ingelesez] Nik inoiz xuxurlatu dizut? 290 00:26:40,200 --> 00:26:42,080 Normalean, ozenki hitz egiten dut. 291 00:26:42,440 --> 00:26:43,960 Ez zaitez berarekin alderatu. 292 00:26:44,040 --> 00:26:44,920 [Italieraz] Zergatik? 293 00:26:45,000 --> 00:26:46,560 Zu familia zarelako. 294 00:26:47,040 --> 00:26:47,960 Bai. 295 00:26:48,640 --> 00:26:51,600 Baina soilik Edo Parisetik bizirik itzuli zelako. 296 00:26:52,520 --> 00:26:53,760 [Ingelesez] Hitz egin diezazuket. 297 00:26:54,680 --> 00:26:56,000 Baina ez duzu entzuten. 298 00:26:56,880 --> 00:26:58,960 Azken gertakariek argi utzi didate. 299 00:27:01,040 --> 00:27:02,320 Ez duzu zalantzarik? 300 00:27:04,280 --> 00:27:05,120 Bat ere ez? 301 00:27:05,920 --> 00:27:09,240 [Italieraz] Ez dut Edo aspaldian horrela ikusi. 302 00:27:09,880 --> 00:27:10,960 Nola? 303 00:27:11,600 --> 00:27:12,480 Zoriontsu. 304 00:27:23,800 --> 00:27:25,520 HIRUGARREN FASEA 305 00:27:31,960 --> 00:27:34,040 ELEMENTUA FALTA DA 306 00:27:34,600 --> 00:27:36,960 OSORIK 307 00:27:37,040 --> 00:27:39,040 OSORIK 308 00:27:54,040 --> 00:27:56,520 Hirugarren elementuak proba gainditu du. 309 00:27:56,600 --> 00:27:58,280 Kopia nagusian txertatu dut. 310 00:27:58,360 --> 00:27:59,360 Itzel! 311 00:28:00,040 --> 00:28:01,280 Zoragarri, Edo. 312 00:28:02,040 --> 00:28:02,880 Mila esker. 313 00:28:02,960 --> 00:28:06,600 Zuk ez bezala, banekien lortuko zenuela. 314 00:28:06,680 --> 00:28:08,280 Eta badakit ez dela erraza izan. 315 00:28:08,760 --> 00:28:10,720 Zutaz harro nago. 316 00:28:12,800 --> 00:28:14,320 Lastima da 317 00:28:14,400 --> 00:28:16,320 gure arrakasta handiena 318 00:28:17,760 --> 00:28:20,080 horren egun aztoratuan lortzea. 319 00:28:20,480 --> 00:28:21,640 Baina ondo da. 320 00:28:22,240 --> 00:28:25,560 Orain, 3-0-8tik hurbilago zaude, nigandik baino. 321 00:28:25,640 --> 00:28:27,120 Berarekin ospatu nahiko duzu. 322 00:28:27,200 --> 00:28:31,040 Eta zuretzat horren garrantzitsua bada, onartzeko prest nago. 323 00:28:32,160 --> 00:28:33,640 Diana deituko diot orain. 324 00:28:36,640 --> 00:28:37,480 Eskerrik asko. 325 00:28:39,200 --> 00:28:40,320 Gure artean 326 00:28:41,320 --> 00:28:43,120 oreka aurkitu nahi dut. 327 00:28:44,120 --> 00:28:47,600 Badakit aurkituko duzula, orain zeuk ere agintzen duzulako. 328 00:28:54,400 --> 00:28:56,640 Jupiterren kodea bidaliko dizut. 329 00:28:56,720 --> 00:28:58,480 Egokiena zuk ere edukitzea da. 330 00:28:59,440 --> 00:29:00,480 Baldintza bat dago. 331 00:29:02,320 --> 00:29:03,440 Ez duzu amore ematen. 332 00:29:04,960 --> 00:29:07,400 Ama zuzen dago, berdinak gara. Zer nahi duzu? 333 00:29:07,920 --> 00:29:10,000 Diana agentziaren arduraduna egitea. 334 00:29:12,280 --> 00:29:13,680 Matteoren ordez? 335 00:29:14,160 --> 00:29:16,400 Matteok 13 urte daramatza honetan. 336 00:29:16,480 --> 00:29:17,600 Aldatzeko ordua da. 337 00:29:22,920 --> 00:29:25,400 Zuen harremana horren garrantzitsua bada, 338 00:29:26,680 --> 00:29:28,400 agentziaz arduratu ahalko da. 339 00:29:29,520 --> 00:29:30,880 Matteori esango diot. 340 00:29:31,280 --> 00:29:32,600 Hitzematen didazu? 341 00:29:32,680 --> 00:29:33,760 Hitzematen dizut. 342 00:29:34,280 --> 00:29:36,320 Gaur gauean ofiziala izango da. 343 00:29:45,160 --> 00:29:46,240 Bidali dizut. 344 00:29:47,080 --> 00:29:48,120 Gero arte. 345 00:30:05,280 --> 00:30:06,480 Matteo. 346 00:30:06,560 --> 00:30:09,600 Blokeatu 3-0-8ren komunikazio sistema. 347 00:30:09,680 --> 00:30:13,480 Kodeak dauzkat, baina ez dute balio prozedura buruz ez badakizu. 348 00:30:14,760 --> 00:30:16,040 Utzi berari lana egiten. 349 00:30:17,160 --> 00:30:18,560 Gero, badakizu zer egin. 350 00:30:21,600 --> 00:30:22,600 Zer egin behar du? 351 00:30:25,600 --> 00:30:26,560 Ettore. 352 00:30:27,760 --> 00:30:30,120 Semeaganako maitasunak itsutu zaitu. 353 00:30:30,600 --> 00:30:32,240 Ez duzu ulertzen. 354 00:30:45,680 --> 00:30:48,800 14. DORRE HIDRAULIKOA 355 00:31:16,240 --> 00:31:17,360 Zaindu sarrera. 356 00:31:27,400 --> 00:31:29,400 Ama, aitarekin hitz egin dut. 357 00:31:30,560 --> 00:31:32,560 Akordio batera iritsi gara. 358 00:31:35,040 --> 00:31:36,400 [Ingelesez] Geldiarazten saiatu naiz. 359 00:31:38,520 --> 00:31:39,640 Benetan. 360 00:31:42,120 --> 00:31:43,200 Sentitzen dut. 361 00:31:44,840 --> 00:31:46,160 Zertaz ari zara? 362 00:31:47,280 --> 00:31:49,640 [Italieraz] Ezin diozu gehiago lagundu. 363 00:32:11,120 --> 00:32:12,000 Matteo. 364 00:32:13,680 --> 00:32:16,040 Dianarekin berehala hitz egin nahi dut. 365 00:32:21,720 --> 00:32:22,880 Entzun didazu? 366 00:32:24,560 --> 00:32:25,600 Erantzun. 367 00:32:27,320 --> 00:32:29,920 Hori da ur-hornikuntzaren sarrera. 368 00:32:40,920 --> 00:32:42,160 Erantzun! 369 00:32:43,440 --> 00:32:44,920 Matteo, erantzun, ostia! 370 00:33:21,920 --> 00:33:24,480 - Urarekin disolbatzen da? - Bai. 371 00:33:26,800 --> 00:33:29,160 Eztabaida latza egon da, 372 00:33:29,240 --> 00:33:31,320 ia erasokorra, parlamentarien artean. 373 00:33:31,400 --> 00:33:34,960 Taldeburu gehienak ez omen daude ados. 374 00:33:35,040 --> 00:33:37,800 Ondorioz, gobernua kolokan dago 375 00:33:37,880 --> 00:33:41,640 armen liberalizazioaren legea bozkatu ondoren. 376 00:33:41,720 --> 00:33:43,960 Haien lana bete dute, jada ez ditut behar. 377 00:33:44,040 --> 00:33:45,440 Pikutara bidaliko ditugu. 378 00:33:46,360 --> 00:33:50,320 Gobernu berria beharko dugu Jupiterrekin egingo duguna burutzeko. 379 00:33:52,640 --> 00:33:53,720 Bai. 380 00:33:54,520 --> 00:33:56,240 Laguntza logistikoa behar dugu. 381 00:33:59,280 --> 00:34:00,320 Zure ama? 382 00:34:01,040 --> 00:34:02,280 Lorategian dago. 383 00:34:03,640 --> 00:34:04,680 Probaren berririk? 384 00:34:05,160 --> 00:34:06,000 Martxan dago. 385 00:34:08,080 --> 00:34:12,280 Lehen proban zenbat biztanlera iristen den jakiteko irrikan nago. 386 00:34:16,760 --> 00:34:17,600 Baita ni ere. 387 00:34:22,160 --> 00:34:24,200 Aktibazio kodea sartzera noa. 388 00:34:28,160 --> 00:34:29,000 Ongi. 389 00:34:29,960 --> 00:34:32,160 Partikulak aktibatuta eta sakabanatzen daude. 390 00:35:02,360 --> 00:35:04,000 Gauza bat ahaztu dut, aita. 391 00:35:06,640 --> 00:35:09,480 Hirugarren elementuaren prototipoa eraiki dut gaur. 392 00:35:09,560 --> 00:35:11,840 - Ongi. - Banekien gustatuko zitzaizula. 393 00:35:12,840 --> 00:35:14,840 Edalontzi bat ur edatea bezain erraza. 394 00:35:33,080 --> 00:35:34,120 Ez ezazu egin. 395 00:35:35,000 --> 00:35:36,640 Nerbio-sistemari eragiten dio. 396 00:35:37,640 --> 00:35:39,160 Ez duzu sufrituko. 397 00:35:58,160 --> 00:35:59,640 Zure onerako egin dut. 398 00:36:01,040 --> 00:36:02,800 Zeozer ezkutatzen du. 399 00:36:02,880 --> 00:36:05,320 Konturatuko zinateke, itsututa ez bazeunde. 400 00:36:15,680 --> 00:36:16,920 Izan zuhurra. 401 00:36:17,640 --> 00:36:19,480 Deitu Matteori. Oraintxe bertan. 402 00:36:20,280 --> 00:36:21,320 Edoardo. 403 00:36:21,400 --> 00:36:22,400 Sekretu bat du. 404 00:36:22,480 --> 00:36:24,000 Ez dakit zer, baina ziur nago. 405 00:36:24,080 --> 00:36:24,920 Dei iezaiozu. 406 00:36:26,280 --> 00:36:27,360 Edo akabatuko zaitut. 407 00:36:34,000 --> 00:36:35,040 Ez. 408 00:36:36,520 --> 00:36:37,840 Zani bat zara. 409 00:36:37,920 --> 00:36:40,080 Erabaki zailak hartzen ikasi behar duzu. 410 00:36:45,040 --> 00:36:46,400 Ni bezalakoa zara, Edoardo. 411 00:36:46,880 --> 00:36:49,000 Ez, ez naiz zu bezalakoa. 412 00:38:30,760 --> 00:38:31,800 Kaixo, Diana. 413 00:40:11,760 --> 00:40:13,760 Azpitituluak: Garbiñe U. 414 00:40:13,840 --> 00:40:15,840 Ikuskatzailea: Ilargi G.