1 00:00:11,970 --> 00:00:14,389 LURREKO NORBAITEK BURUTAPEN BAT IZAN ZUEN. 2 00:00:21,646 --> 00:00:24,190 GIZA BIZTANLERIA EHUNEN BATERA MURRIZTUKO BALITZ, 3 00:00:24,190 --> 00:00:26,818 SORTZEN DUEN POZOIAK NEURRI BEREAN EGINGO LUKE BEHERA? 4 00:00:37,495 --> 00:00:39,789 GIZA BIZTANLERIAREN ERDIA DESAGERTUKO BALITZ, 5 00:00:40,373 --> 00:00:42,375 ZENBAT BASO SALBATUKO LIRATEKE? 6 00:00:48,006 --> 00:00:50,383 LURREKO NORBAITEK BURUTAPEN BAT IZAN ZUEN. 7 00:00:50,383 --> 00:00:52,969 IZAKI BIZIDUN GUZTIEN ETORKIZUNA BABESTU BEHAR DUGU. 8 00:00:56,306 --> 00:00:58,391 Zer esan duzu, sasikume hori? 9 00:00:58,391 --> 00:00:59,601 Kaka zaharra! 10 00:00:59,601 --> 00:01:02,062 Norbait hiltzeko gai ez naizela uste duzue? 11 00:01:02,062 --> 00:01:03,521 ASKI DA, NEGAR EGINGO DU. 12 00:01:03,521 --> 00:01:04,439 EGIZU BADA. 13 00:01:04,439 --> 00:01:05,315 Kaka. 14 00:01:05,315 --> 00:01:06,566 EZDEUS HUTSA DA. 15 00:01:08,318 --> 00:01:09,152 Ikusiko dute. 16 00:01:10,987 --> 00:01:12,864 Sasikume arraioak. 17 00:03:11,816 --> 00:03:12,817 Ene. 18 00:03:13,693 --> 00:03:16,863 Esnatu. Lo egiteko etxean geratzea zenuen. 19 00:03:16,863 --> 00:03:18,531 Zatoz apur bat dantzatzera. 20 00:03:18,531 --> 00:03:19,449 Ados? 21 00:03:20,408 --> 00:03:21,868 Tira, zutitu! 22 00:03:22,994 --> 00:03:24,495 Aspergarria zara benetan. 23 00:03:25,079 --> 00:03:26,164 Niri bost. Egin lo. 24 00:04:07,914 --> 00:04:09,499 Hara, aizu. 25 00:04:09,499 --> 00:04:12,210 Aizu! Hobeto zaude, ala? 26 00:05:27,327 --> 00:05:30,705 PARASYTE: THE GREY 27 00:05:31,789 --> 00:05:33,041 ORDU BAT LEHENAGO 28 00:05:36,127 --> 00:05:36,961 Zer? 29 00:05:37,754 --> 00:05:38,838 Berriz hondatu da. 30 00:05:39,672 --> 00:05:40,631 Zaude, mesedez. 31 00:05:51,267 --> 00:05:53,186 Jauna, berriz hondatu da. 32 00:05:53,186 --> 00:05:54,812 Burua galtzear nago. 33 00:05:56,064 --> 00:05:56,981 Poltsarik nahi? 34 00:05:58,441 --> 00:06:02,070 Baduzu deskontu txartelik? Bestela, 44,90 won dira. 35 00:06:08,034 --> 00:06:11,704 Jauna, pisatu eta etiketa jarri behar dizute harategian. 36 00:06:13,539 --> 00:06:14,707 Jauna. 37 00:06:15,625 --> 00:06:16,501 Jauna! 38 00:06:22,465 --> 00:06:25,134 Etiketa jarri behar dizute harategian. 39 00:06:25,968 --> 00:06:27,637 Horrela eman didate. 40 00:06:28,304 --> 00:06:30,390 Mesedez, zoaz etiketa eskatzera. 41 00:06:30,973 --> 00:06:32,058 Ez da nire lana. 42 00:06:32,058 --> 00:06:34,811 Kontxo, zergatik ez duzu etiketa zuk jartzen? 43 00:06:35,520 --> 00:06:37,688 Hori harategian egin behar dute. 44 00:06:37,688 --> 00:06:41,109 - Mesedez, zoaz eta... - Arraioa, zoaz zu bila! 45 00:06:41,859 --> 00:06:45,696 Zer demontre zabiltza bezero bati aginduak ematen, ergel hori? 46 00:06:54,747 --> 00:06:58,459 Kaka. Nazkatuta nago honetaz. 47 00:06:58,459 --> 00:07:00,169 Denak hil beharko nituzke. 48 00:07:00,169 --> 00:07:03,464 Kaka. Denak hilko ditut, benetan. 49 00:07:07,593 --> 00:07:08,428 Hurrengoa. 50 00:07:21,899 --> 00:07:23,818 Agur, banoa. 51 00:07:23,818 --> 00:07:26,279 Gabon, Su-in. Lan ederra egin duzu gaur. 52 00:07:26,279 --> 00:07:27,280 Mila esker. 53 00:07:29,991 --> 00:07:31,242 Aizu, lan bikaina. 54 00:08:50,363 --> 00:08:51,572 Kaixo, urdanga. 55 00:08:52,323 --> 00:08:53,908 Zer esan didazu lehen? 56 00:08:53,908 --> 00:08:55,993 Errepikatu, urdanga arraioa! 57 00:08:57,286 --> 00:08:58,287 Zatoz hona. Kaka. 58 00:09:04,001 --> 00:09:05,878 Kaka! Urdanga madarikatua. 59 00:09:09,799 --> 00:09:12,134 Entzun, sasikumeak! 60 00:09:12,677 --> 00:09:15,972 Inor hiltzeko gai ez naizela uste duzue oraindik? 61 00:09:17,181 --> 00:09:18,891 Urdanga, akabatuko zaitut. 62 00:09:19,392 --> 00:09:20,810 Kaka, akabatuko zaitut. 63 00:09:23,521 --> 00:09:24,355 Ene. 64 00:09:25,231 --> 00:09:28,526 Ezkutatzen bazara hilko ez zaitudala uste duzu? 65 00:09:29,777 --> 00:09:30,611 Ikusiko duzu. 66 00:09:33,281 --> 00:09:34,740 Kaka zaharra. 67 00:10:00,933 --> 00:10:02,018 Bai? 68 00:10:02,018 --> 00:10:04,812 Namcheongo zentraleko elkargunetik gertu nago. 69 00:10:04,812 --> 00:10:06,647 Istripu bat egon da. 70 00:10:06,647 --> 00:10:09,150 Motor bat dago lurrean. Eta auto bat. 71 00:10:15,740 --> 00:10:19,035 Bihar goizean informatuko zaitut. Bai, ulertuta, jauna. 72 00:10:19,535 --> 00:10:21,203 - Kaixo, jauna. - Kaixo. 73 00:10:21,704 --> 00:10:23,456 Kokoteraino nago honetaz. 74 00:10:23,456 --> 00:10:24,874 Jainkoarren. 75 00:10:24,874 --> 00:10:27,043 Hirugarren krimen bortitza da gaur. 76 00:10:27,043 --> 00:10:29,128 Egun latza. Non dago Won-seok? 77 00:10:29,128 --> 00:10:30,921 Kang agentea bidean da. 78 00:10:31,422 --> 00:10:34,383 Zerbait jazotzen denean, beti heltzen da berandu. 79 00:10:34,383 --> 00:10:35,718 Nor da susmagarria? 80 00:10:35,718 --> 00:10:37,178 Lee Kyung-chun. 81 00:10:37,178 --> 00:10:40,598 43 urte ditu, aurrekari penalak eta eskizofrenia. 82 00:10:42,308 --> 00:10:43,851 - Eskizofrenia? - Bai. 83 00:10:44,935 --> 00:10:48,064 Antza, istilu bat izan zuen biktimarekin supermerkatuan. 84 00:10:48,064 --> 00:10:50,775 Beste langileek lekukotasuna eman dute. 85 00:10:50,775 --> 00:10:52,860 Biktimaren motorra jarraitu zuen, 86 00:10:52,860 --> 00:10:55,404 autoarekin jo eta arma batekin eraso zuen. 87 00:10:55,404 --> 00:10:56,864 Sasikume arraioa. Eta? 88 00:10:59,450 --> 00:11:00,284 Eta? 89 00:11:01,077 --> 00:11:02,078 Kontua da... 90 00:11:02,078 --> 00:11:02,995 Zera, 91 00:11:03,579 --> 00:11:07,291 biktima arma batekin jarraitzen ari zen eta bat-batean hil da. 92 00:11:07,792 --> 00:11:09,585 - Odolustuta. - Nor? 93 00:11:10,586 --> 00:11:11,420 Susmagarria? 94 00:11:11,420 --> 00:11:15,383 Bai, objektu zorrotz batekin zulatu dute bularretik aurpegira. 95 00:11:16,050 --> 00:11:17,760 Biktima jo zuela esan duzu. 96 00:11:17,760 --> 00:11:20,805 - Zeri buruz ari zara? - Kontua da ez dagoela argi 97 00:11:20,805 --> 00:11:25,017 motorra jo zuenean min hartu zuen edo trabatuta geratu eta moztu zen. 98 00:11:25,935 --> 00:11:29,563 - Autopsia egin beharko diote. - Txorakeriak. Ezta pentsatu ere! 99 00:11:31,691 --> 00:11:32,775 - Eta biktima? - Bai. 100 00:11:32,775 --> 00:11:35,611 Jeong Su-in du izena. 29 urte ditu. 101 00:11:40,199 --> 00:11:41,742 Ezagutzen duzu? 102 00:11:47,665 --> 00:11:48,749 Bai. 103 00:11:54,630 --> 00:11:55,548 Zer moduz dago? 104 00:11:56,465 --> 00:11:57,591 Konorterik gabe. 105 00:11:57,591 --> 00:11:59,260 Baina ondo omen dago. 106 00:12:00,261 --> 00:12:03,639 Autoak jo duela esan duzu, nola egon daiteke ondo? 107 00:12:04,932 --> 00:12:06,225 Hori ere bitxia da. 108 00:12:06,225 --> 00:12:10,104 Biktimak orbainak ditu bizkarrean, sastakaia sartu baliote bezala. 109 00:12:10,604 --> 00:12:13,733 Eta arropak bere odolez blai zituen. 110 00:12:13,733 --> 00:12:16,652 Baina orbainak ez omen dira gaurkoak. 111 00:12:40,593 --> 00:12:43,304 Ezin zara inoiz hona itzuli. 112 00:12:55,775 --> 00:12:57,318 Barkatu, zer gertatu da? 113 00:12:57,318 --> 00:12:58,652 Hobeto zaude? 114 00:13:02,865 --> 00:13:03,783 Chul-min jauna. 115 00:13:03,783 --> 00:13:04,992 Su-in. 116 00:13:06,702 --> 00:13:07,536 Ondo zaude? 117 00:13:09,663 --> 00:13:11,165 Zergatik nago hemen? 118 00:13:11,165 --> 00:13:12,708 Gogoratzen duzu ezer 119 00:13:13,375 --> 00:13:15,336 gaurko erasoari buruz? 120 00:13:16,796 --> 00:13:18,839 Bai, supermerkatuko gizona izan da. 121 00:13:18,839 --> 00:13:20,174 Bai, hori da. 122 00:13:20,174 --> 00:13:23,135 Horregatik etorri naiz. Ondo zaude, benetan? 123 00:13:23,844 --> 00:13:27,181 Istilu txikia izan genuenez supermerkatuan, 124 00:13:27,181 --> 00:13:28,808 irtetean jarraituko zidan. 125 00:13:29,308 --> 00:13:32,269 Autoarekin jo ninduen, eta labana... 126 00:13:33,771 --> 00:13:36,649 Sastakaia sartu zidan, benetan... 127 00:13:36,649 --> 00:13:39,068 Ez omen duzu zauririk, eskerrak. 128 00:13:39,652 --> 00:13:40,486 Nola? 129 00:13:41,487 --> 00:13:42,780 Sastakaia sartu zidan. 130 00:13:42,780 --> 00:13:45,491 Orbain horiek oso zaharrak direla diote. 131 00:13:46,075 --> 00:13:48,160 Orbainak? Ez dut orbainik. 132 00:13:48,661 --> 00:13:50,496 Eta erasotzailea? 133 00:13:50,496 --> 00:13:52,790 Zauri larririk jaso zuen istripuan? 134 00:13:53,874 --> 00:13:54,708 Ez. 135 00:13:56,126 --> 00:13:58,212 Labana eskuan jarraitu zidan, 136 00:13:59,547 --> 00:14:01,465 ni odoletan nengoen. 137 00:14:02,675 --> 00:14:04,218 Ondo gogoratzen dut. 138 00:14:06,554 --> 00:14:07,763 Harrapatu duzue? 139 00:14:08,722 --> 00:14:09,932 Bertan hil zen. 140 00:14:10,516 --> 00:14:13,435 - Bularretik aurpegira zulatu zuten. - Aizue, egon. 141 00:14:13,435 --> 00:14:16,146 Nik hitz egingo dut berarekin. Itxaron kanpoan. 142 00:14:16,730 --> 00:14:17,773 - Bai? - Bai, jauna. 143 00:14:17,773 --> 00:14:19,275 Bai, itxaron kanpoan. 144 00:14:28,325 --> 00:14:29,869 Ez dut ulertzen. 145 00:14:29,869 --> 00:14:31,871 Labanarekin eraso zidan gizona 146 00:14:32,621 --> 00:14:35,040 nire atzetik zihoala hil zen bat-batean? 147 00:14:36,792 --> 00:14:39,169 Egoera traumatiko baten ostean, 148 00:14:39,169 --> 00:14:42,423 normala da oroitzapen nahasiak izatea. 149 00:14:42,423 --> 00:14:45,426 Ez duzu orain dena gogoratzen saiatu behar, ados? 150 00:14:46,093 --> 00:14:46,927 Baina... 151 00:14:48,095 --> 00:14:49,972 Sastakaia sartu zidan, ziur nago. 152 00:14:52,057 --> 00:14:52,892 Zergatik? 153 00:14:53,893 --> 00:14:55,269 Zergatik zaude ziur? 154 00:14:56,937 --> 00:14:58,939 Eraso zidanean zera pentsatu nuen: 155 00:14:59,982 --> 00:15:01,358 "Akabo bakea". 156 00:15:03,611 --> 00:15:06,071 - "Akabo bakea"? - Bai. 157 00:15:06,989 --> 00:15:08,657 Zorigaitzak jo nau berriz. 158 00:15:10,868 --> 00:15:12,912 Sentipen horri ohituta nago. 159 00:15:15,080 --> 00:15:17,041 "Nire zorigaitza itzuli da". 160 00:15:19,084 --> 00:15:21,629 Su-in, ez zaizu berriz halakorik gertatuko. 161 00:15:21,629 --> 00:15:24,798 Horixe nabaritzen nuen aitak jotzen zidanean txikitan. 162 00:15:25,382 --> 00:15:27,551 Plantxa eskuan haserretzen zenean, 163 00:15:28,052 --> 00:15:30,137 edo hezurren bat apurtzen zidanean, 164 00:15:31,639 --> 00:15:33,140 gauza bera pentsatzen nuen. 165 00:15:34,975 --> 00:15:36,936 "Nire zorigaitza itzuli da". 166 00:15:38,979 --> 00:15:40,564 Sastakaia sartu zidanean, 167 00:15:41,815 --> 00:15:44,109 horixe bera etorri zitzaidan burura. 168 00:15:47,154 --> 00:15:50,366 Ez zaizu berriz halakorik gertatuko, ados? 169 00:15:51,283 --> 00:15:55,287 Aitarengandik salbatu ez baninduzu, ez nintzateke bizirik egongo. 170 00:15:56,997 --> 00:15:58,749 Zuk deitu zenuen polizia. 171 00:16:00,376 --> 00:16:04,713 Ez da erraza hamar urteko neska batentzat bere aita salatzea. 172 00:16:05,714 --> 00:16:07,633 Ez zintudan salbatu. 173 00:16:08,634 --> 00:16:10,260 Zeure burua salbatu zenuen. 174 00:16:12,721 --> 00:16:13,555 Eta... 175 00:16:14,723 --> 00:16:17,434 oraingoan ere zeure burua salbatu beharko duzu. 176 00:16:21,313 --> 00:16:22,314 Halakoa da bizia. 177 00:16:23,983 --> 00:16:27,319 Gogoratzen duzunean, gaur gertatutakoa kontatuko didazu. 178 00:16:28,153 --> 00:16:30,406 Pozten nau ondo zaudela jakiteak. 179 00:16:31,156 --> 00:16:31,991 Ados? 180 00:16:32,783 --> 00:16:35,786 Deituidazu ezer behar baduzu edo gogoratzen baduzu. 181 00:16:39,123 --> 00:16:39,957 Hartu atseden. 182 00:16:56,390 --> 00:16:57,599 Nagusi. 183 00:16:57,599 --> 00:17:00,060 Ene, barkatu atzerapena. 184 00:17:00,060 --> 00:17:01,603 Luze jo dizu. 185 00:17:01,603 --> 00:17:05,149 - Mezan zeunden, ala? - Won-seok, ez duzu fededun itxura. 186 00:17:05,149 --> 00:17:06,233 Ixo. 187 00:17:06,233 --> 00:17:07,443 Elizara joaten zara? 188 00:17:08,610 --> 00:17:09,820 Aski da. Etxera. 189 00:17:09,820 --> 00:17:11,405 Biktima galdekatu duzue? 190 00:17:11,405 --> 00:17:13,824 - Ezagutu nahi nuen. - Goazen etxera. 191 00:17:13,824 --> 00:17:15,242 Goizean itzuliko gara. 192 00:17:15,242 --> 00:17:16,243 - Jauna. - Jauna. 193 00:17:16,243 --> 00:17:18,996 Gaurko kasuetako batzuk argitzen baditugu, 194 00:17:18,996 --> 00:17:21,874 arin baino arinago igoko dugu mailaz, ezta? 195 00:17:40,851 --> 00:17:43,771 HILABETE BATZUK GEROAGO 196 00:17:53,947 --> 00:17:55,074 Gabon, nagusi. 197 00:17:55,074 --> 00:17:56,158 - Jauna. - Jauna. 198 00:18:03,916 --> 00:18:06,668 Saiatu da Mangnani banda erantzuten? 199 00:18:06,668 --> 00:18:07,961 Ez, jauna. 200 00:18:08,670 --> 00:18:12,007 Negozioa kendu badiegu ere, ezin dute tutik ere esan. 201 00:18:12,007 --> 00:18:14,635 - Ez dute indar nahikorik. - Lan bikaina. 202 00:18:14,635 --> 00:18:16,053 - Kaixo, jauna. - Kaixo. 203 00:18:31,110 --> 00:18:32,528 Zortzigarren gelan dago. 204 00:18:58,387 --> 00:18:59,429 Sasikumea. 205 00:19:17,865 --> 00:19:18,949 Badago inor hor? 206 00:19:22,411 --> 00:19:23,787 Harrapatu sasikume hori! 207 00:19:23,787 --> 00:19:25,789 - Zatoz hona! - Sasikumea! 208 00:19:25,789 --> 00:19:27,624 - Zatoz hona! - Geldi, ergela! 209 00:19:27,624 --> 00:19:29,376 - Harrapatu! - Geldi hor! 210 00:19:47,519 --> 00:19:49,605 Heldu gara. Jaitsi, mesedez. 211 00:20:07,789 --> 00:20:10,709 Mezu berri bat duzu ahots-postontzian. 212 00:20:10,709 --> 00:20:14,296 Sakatu bat mezuak entzuteko. Sakatu bi postontzia kudeatzeko. 213 00:20:14,796 --> 00:20:16,215 Aupa, Jong-do naiz. 214 00:20:16,215 --> 00:20:18,634 Yeongdeungpoko tipoak haserre dabiltza, 215 00:20:18,634 --> 00:20:20,594 saiatu arreta ez erakartzen. 216 00:20:20,594 --> 00:20:22,638 Eta ez erabili mugikorra. 217 00:20:23,388 --> 00:20:24,723 Ez, bota ezazu. 218 00:20:25,224 --> 00:20:27,100 Deituko dizut giroa baretzean. 219 00:20:27,100 --> 00:20:31,563 Sakatu bat hurrengo mezua entzuteko. Sakatu bi mezua berriz entzuteko. 220 00:21:18,694 --> 00:21:20,195 Susto ederra eman didazu. 221 00:21:23,365 --> 00:21:26,118 Ez duzu jada zure neba ezagutzen, ala? 222 00:21:27,119 --> 00:21:29,496 Ez kezkatu, laster joango naiz. 223 00:21:30,831 --> 00:21:34,042 Jin-heek garun-tumore bat duzula dio. 224 00:21:34,042 --> 00:21:35,460 Baina itxura ona duzu. 225 00:21:36,920 --> 00:21:38,046 Jin-hee lotan dago? 226 00:21:39,298 --> 00:21:40,757 Hemendik urrun joan da. 227 00:21:43,218 --> 00:21:44,136 Nora? 228 00:21:44,636 --> 00:21:45,846 Ez dakit. 229 00:21:52,436 --> 00:21:53,729 Zer darama jantzita? 230 00:22:27,554 --> 00:22:30,223 Gerta ahala gerta, ez du denda uzten, 231 00:22:30,223 --> 00:22:31,933 baina urrun joan da? 232 00:22:32,476 --> 00:22:33,602 Eta ez daki nora? 233 00:22:37,814 --> 00:22:38,648 "Ki-seok"? 234 00:22:40,859 --> 00:22:43,570 Irteera-deiak aldi baterako eten dira 235 00:22:43,570 --> 00:22:44,946 kontuaren egoeragatik. 236 00:22:44,946 --> 00:22:48,617 SAEJIN ELIZA OTOITZ TALDEA 237 00:23:32,244 --> 00:23:35,330 CHUL-MIN JAUNA 238 00:23:36,915 --> 00:23:37,999 Chul-min jauna. 239 00:23:37,999 --> 00:23:39,418 Kaixo, dena ondo? 240 00:23:39,918 --> 00:23:43,171 Bai, ezer berririk ez. Lanera itzuli naiz. 241 00:23:43,171 --> 00:23:46,758 Hala ere, lasai ibili. Zeure burua zaindu behar duzu. 242 00:23:46,758 --> 00:23:48,468 Zergatik ez zoaz oporretan? 243 00:23:49,052 --> 00:23:51,012 Ondo nagoela esan didate. 244 00:23:52,097 --> 00:23:54,266 Gainera, ez dut inora joan nahi. 245 00:23:54,266 --> 00:23:55,225 Benetan? 246 00:23:55,809 --> 00:23:58,478 Hala ere, ez egin esfortzu handirik, ados? 247 00:23:58,979 --> 00:24:00,439 Ados, bai. 248 00:24:02,607 --> 00:24:04,025 Mila esker, jauna. 249 00:24:04,526 --> 00:24:06,945 Ez eman eskerrak. Agur. 250 00:24:08,321 --> 00:24:12,075 Geraleku hau Gyeongjin merkatua da. Hurrengo geralekua... 251 00:24:47,319 --> 00:24:48,862 Ireki atzeko atea, arren. 252 00:25:25,357 --> 00:25:27,609 Esan dizut hotela ordaindu dezakedala. 253 00:25:28,818 --> 00:25:30,028 Hobeto nire etxean. 254 00:25:30,529 --> 00:25:31,696 Ados nago, polita. 255 00:25:31,696 --> 00:25:35,659 Baina normalean emakumeek hotelak nahiago dituzte. 256 00:25:36,618 --> 00:25:39,329 Nahiago dut nire etxera joan. 257 00:25:40,038 --> 00:25:41,289 - Benetan. - Ados. 258 00:25:41,790 --> 00:25:44,751 Gogoko ditut koplarik ez darabilten emakumeak. 259 00:25:45,961 --> 00:25:47,629 Baina apur bat zakarra zara. 260 00:25:55,428 --> 00:25:59,140 Ene, polita. Urrutiko lekuan bizi zara, bai. 261 00:25:59,891 --> 00:26:01,726 Erortzeko zorian dago. 262 00:26:01,726 --> 00:26:03,520 Hemen bizi zara benetan? 263 00:26:04,187 --> 00:26:07,107 Ez du ezer txarrik, ez gaizki hartu. 264 00:26:07,107 --> 00:26:10,944 Ez nuen uste jendea halako lekuetan bizi zenik jada. 265 00:26:11,528 --> 00:26:14,114 Leku hau berrurbanizatzen egongo dira. 266 00:26:17,075 --> 00:26:21,955 Bihotza, ez dut uste leku hau zure xarmarekin bat datorrenik. 267 00:26:25,584 --> 00:26:27,085 Hara, ikus dezagun. 268 00:26:29,713 --> 00:26:31,590 Bihotza, gustu berezia duzu. 269 00:26:31,590 --> 00:26:33,675 Ez dut bitxia denik esan nahi. 270 00:26:37,470 --> 00:26:39,556 Hara, hau berria da niretzat. 271 00:26:42,434 --> 00:26:43,268 Jada? 272 00:26:43,893 --> 00:26:45,562 Joan naiteke komunera? 273 00:26:49,024 --> 00:26:50,275 Zergatik dago... 274 00:26:53,194 --> 00:26:54,321 Zer arraio da hau? 275 00:26:56,072 --> 00:26:57,616 Zure familia da? 276 00:26:59,909 --> 00:27:02,078 Gizaki honek alkohol asko hartu du. 277 00:27:02,871 --> 00:27:04,080 Zure aita da? 278 00:27:04,956 --> 00:27:08,460 Bizirik mantentzen baduzue, alkohola laster desagertuko da. 279 00:27:08,460 --> 00:27:12,213 - Zer? - Nola mantenduko dugu isilik ordura arte? 280 00:27:13,923 --> 00:27:14,799 Nor zarete? 281 00:27:14,799 --> 00:27:18,219 Sasikume arraioak, baboa naizela uste duzue, ala? 282 00:27:18,219 --> 00:27:20,138 Moztuko dizkiogu besoak? 283 00:27:20,138 --> 00:27:22,098 Ez, ez moztu besoak. 284 00:27:22,766 --> 00:27:26,019 Hobe dugu konorterik gabe utzi eta lotu. 285 00:27:26,019 --> 00:27:27,062 Egon. 286 00:27:28,605 --> 00:27:29,564 Jainko maitea. 287 00:27:29,564 --> 00:27:32,609 Aizu, egon! Ez dakizu nor naizen, ala? 288 00:27:35,695 --> 00:27:37,030 Ez nazazu hil! 289 00:27:53,546 --> 00:27:56,091 Utz nazazu bakean! 290 00:28:01,930 --> 00:28:02,972 Salba nazazue. 291 00:28:06,434 --> 00:28:07,727 Lehen itua, hilda! 292 00:28:15,694 --> 00:28:17,195 Egin tiro ituari! 293 00:28:29,874 --> 00:28:31,292 Bigarren itua, hilda! 294 00:28:47,016 --> 00:28:48,435 Hirugarren itua, hilda! 295 00:29:30,268 --> 00:29:31,352 Gutariko bat zara? 296 00:29:39,569 --> 00:29:40,945 Harrapatu zaituzte? 297 00:29:41,780 --> 00:29:42,781 Ez ukitu hori. 298 00:29:46,868 --> 00:29:47,827 Nirea da. 299 00:30:05,970 --> 00:30:08,223 Itu batek teilatutik ihes egin du. 300 00:30:08,223 --> 00:30:09,766 Nagusi, ondo zaude? 301 00:30:09,766 --> 00:30:11,518 Bizirik harrapatu nahi nuen. 302 00:30:11,518 --> 00:30:13,228 Bizirik nahi zenuela? 303 00:30:13,895 --> 00:30:15,730 Bizirik harrapatzea genuen. 304 00:30:16,689 --> 00:30:18,358 Untxariak behar ditugu. 305 00:30:18,858 --> 00:30:20,401 Maitea, ondo zaude? 306 00:30:21,903 --> 00:30:22,987 Zer moduz barruan? 307 00:30:22,987 --> 00:30:25,281 Bukatu dugu. Denak hil ditugu. 308 00:30:26,616 --> 00:30:27,826 Eta mozoloa? 309 00:30:27,826 --> 00:30:30,578 Shock egoeran zegoen, ospitalera bidali dugu. 310 00:30:30,578 --> 00:30:33,039 Gizonik bidali duzu guardia egitera? 311 00:30:33,039 --> 00:30:33,957 Bai. 312 00:30:39,379 --> 00:30:41,881 Hara, elkarrekin lanean ari dira orain. 313 00:30:42,382 --> 00:30:44,968 Bileraren bat zuten gaur, ala? 314 00:30:45,718 --> 00:30:47,136 Ez dugu askorik aurkitu. 315 00:30:47,136 --> 00:30:49,347 Biktimen arropak izango dira. 316 00:30:58,940 --> 00:30:59,858 Ireki ate hori. 317 00:31:32,140 --> 00:31:33,308 Zer da hau? 318 00:31:33,975 --> 00:31:35,268 Deitu forentseak. 319 00:31:40,356 --> 00:31:41,900 Zer esan nahiko du? 320 00:31:42,609 --> 00:31:44,193 Jaki-tokiaren sinboloa da. 321 00:31:44,694 --> 00:31:45,528 Barkatu? 322 00:31:47,030 --> 00:31:49,157 Sasikumeek erakunde bat osatu dute. 323 00:32:05,506 --> 00:32:07,258 Ziur zaude gutariko bat zela? 324 00:32:12,597 --> 00:32:14,933 Hala bada, gure erakundean behar dugu. 325 00:32:18,186 --> 00:32:19,020 Ados. 326 00:32:19,812 --> 00:32:20,897 Banoa. 327 00:32:26,653 --> 00:32:29,781 Antza denez, jende askok ditu lo egiteko arazoak. 328 00:32:31,324 --> 00:32:34,243 Kezkak direla eta lo egiteko arazoak badituzu, 329 00:32:34,243 --> 00:32:37,538 ordu txikitan deitu duen pertsona honek bezala, 330 00:32:38,039 --> 00:32:41,125 ur epel apur bat edan dezakezu. Gabon. 331 00:33:41,811 --> 00:33:42,937 CHUL-MIN JAUNA 332 00:34:30,485 --> 00:34:31,402 Nor zara? 333 00:34:32,653 --> 00:34:33,696 Zer zabiltza? 334 00:34:38,284 --> 00:34:40,161 Ona zara gizaki plantak egiten. 335 00:34:40,161 --> 00:34:42,830 Zer? Zer esan nahi duzu? 336 00:34:43,498 --> 00:34:44,874 Gutariko bat zara? 337 00:34:45,458 --> 00:34:46,793 Ezberdina dirudi. 338 00:34:47,418 --> 00:34:49,045 Zer nahi duzue? 339 00:34:50,630 --> 00:34:52,048 Egiaztatu behar dugu. 340 00:34:56,594 --> 00:34:57,428 Kaka! 341 00:35:15,488 --> 00:35:16,864 Zuetariko bat naiz. 342 00:35:27,125 --> 00:35:29,544 Orduan, gure erakundean sartu behar zara. 343 00:35:30,628 --> 00:35:33,589 Indarrak batu behar ditugu bizirauteko. 344 00:35:37,552 --> 00:35:39,971 SAEJIN ELIZA OTOITZ TALDEA 345 00:35:39,971 --> 00:35:43,057 Gutariko bat zarenez, ongi etorria zara. 346 00:36:25,683 --> 00:36:27,018 Ikusi duzu txakurrik? 347 00:36:27,727 --> 00:36:29,854 Merry! Non zaude? 348 00:36:31,063 --> 00:36:32,064 Merry... 349 00:36:41,908 --> 00:36:43,826 Dena ikusi duzu, ezta? 350 00:36:45,870 --> 00:36:48,247 Ez nuen arretarik erakarri nahi, 351 00:36:49,081 --> 00:36:50,583 baina hil beharko zaitut. 352 00:36:51,626 --> 00:36:52,752 Hil nazazu bada! 353 00:36:52,752 --> 00:36:53,669 Barkatu! 354 00:36:55,588 --> 00:36:57,298 Zergatik zeunden zelatan? 355 00:36:59,133 --> 00:37:02,345 Arreba arraro jokatzen ari zen, eta hona jarraitu dut. 356 00:37:04,472 --> 00:37:06,641 Zure arreba nire kidea da? 357 00:37:07,225 --> 00:37:08,226 Bai. 358 00:37:12,605 --> 00:37:13,564 Eman diru-zorroa. 359 00:37:20,571 --> 00:37:24,742 NORTASUN AGIRIA SEOL KANG-WOO 360 00:37:29,664 --> 00:37:31,791 Entzun arretaz esango dizudana. 361 00:37:32,416 --> 00:37:34,377 Esaten dizudana egiten ez baduzu, 362 00:37:35,795 --> 00:37:38,005 aurkitu eta hilko zaitut. 363 00:37:41,592 --> 00:37:42,677 Ulertzen? 364 00:38:11,914 --> 00:38:13,082 Jeong Su-in? 365 00:38:17,962 --> 00:38:19,755 Arraioa, munstroa zuzen zegoen. 366 00:38:22,925 --> 00:38:24,176 Nor zara? 367 00:38:25,386 --> 00:38:26,512 Labur esango dizut. 368 00:38:27,138 --> 00:38:31,058 Azkenaldian zenbait jenderen garun-uhin desatseginak nabaritu dituzu. 369 00:38:32,893 --> 00:38:35,396 Aldendu jende horrengandik. Munstroak dira. 370 00:38:35,980 --> 00:38:36,981 Hori da mezua. 371 00:38:38,149 --> 00:38:39,400 Zeri buruz ari zara? 372 00:38:40,026 --> 00:38:43,487 Ero batek eraso eta sastakaia sartu omen zizun. 373 00:38:44,196 --> 00:38:47,366 Hori gertatu zenean, munstroa... Nola azaldu dezaket? 374 00:38:47,366 --> 00:38:52,038 Munstro baten larba sartu zen zure gorputzean, Jeong Su-in andereƱoa. 375 00:38:52,038 --> 00:38:54,915 Normalean, garun osoa jaten dizu. 376 00:38:54,915 --> 00:38:58,961 Baina ez zen gai izan, zure zauriak sendatu behar izan zituelako. 377 00:38:58,961 --> 00:39:00,713 Mutatu behar zenuen... 378 00:39:01,505 --> 00:39:03,758 Kaka! Zer demontre esaten ari naiz? 379 00:39:05,718 --> 00:39:08,387 Kontua zera da, laburbilduz, 380 00:39:08,387 --> 00:39:10,306 mutante bat zara, ulertzen? 381 00:39:11,349 --> 00:39:13,351 Jekyll doktorea eta Hyde jauna. 382 00:39:14,352 --> 00:39:16,937 - Nork esan dizu hori? - Zuk. Hyde jaunak. 383 00:39:16,937 --> 00:39:20,483 Hyde jauna, hor zaude? Dena kontatu diot, ados? 384 00:39:20,483 --> 00:39:21,525 Banoa. 385 00:39:24,653 --> 00:39:25,613 Eman hori. 386 00:40:28,259 --> 00:40:30,845 BENETAN DAGO BESTE NORBAIT NIRE GORPUTZEAN? 387 00:41:28,569 --> 00:41:30,279 Kontatu dizun guztia egia da. 388 00:41:31,071 --> 00:41:32,239 Sinetsi behar duzu. 389 00:41:33,032 --> 00:41:35,576 Gure egoera ondo azaldu behar dizut. 390 00:41:36,535 --> 00:41:38,662 Idatzi dituzun galdera guztiak. 391 00:41:51,258 --> 00:41:54,178 NOR ZARA? ZER ZARA ZEHAZKI? 392 00:42:03,062 --> 00:42:06,941 NAMILGO POLIZIA-ETXEA 393 00:42:14,657 --> 00:42:15,741 Zer da hau guztia? 394 00:42:23,082 --> 00:42:25,251 Zabaldu besoak eta biratu 90 gradu. 395 00:42:27,795 --> 00:42:28,629 Sar zaitezke. 396 00:42:30,089 --> 00:42:31,715 - Nagusi, egun on. - Kaixo. 397 00:42:32,424 --> 00:42:34,718 Norbait garrantzitsua dator, ala? 398 00:42:34,718 --> 00:42:36,512 - Zabaldu besoak... - Bada... 399 00:42:37,054 --> 00:42:39,348 Seuleko indar bereziak etorri omen dira. 400 00:42:39,348 --> 00:42:40,808 Bereziak dirudite, bai. 401 00:42:41,308 --> 00:42:43,310 Zer-nolako taldea da? 402 00:42:43,310 --> 00:42:45,312 Talde berezia, oso berezia. 403 00:42:45,312 --> 00:42:47,940 Bilerara deitu dute, laster jakingo dugu. 404 00:42:47,940 --> 00:42:48,857 Geldi. 405 00:42:49,358 --> 00:42:51,485 Zabaldu besoak eta biratu 90 gradu. 406 00:42:57,116 --> 00:42:58,033 Sar zaitezke. 407 00:42:59,827 --> 00:43:00,661 Sar naiteke? 408 00:43:01,829 --> 00:43:02,830 Bai, sartu. 409 00:43:08,043 --> 00:43:08,961 Ondo izan. 410 00:43:09,878 --> 00:43:12,298 Zer arraio da hau guztia? 411 00:43:12,298 --> 00:43:14,633 Goizegi da pistolaz inguratuta egoteko. 412 00:44:01,055 --> 00:44:03,932 IKERKETA BEREZIEN TALDEAREN AURKEZPENA 413 00:44:08,479 --> 00:44:10,731 Noiz antolatu dute hau guztia? 414 00:44:23,452 --> 00:44:25,162 "Gorputz bahitzaileak"? 415 00:44:26,038 --> 00:44:28,207 Hara. Zer da hori? 416 00:44:28,207 --> 00:44:29,958 Gauza asko antolatu dituzte. 417 00:44:29,958 --> 00:44:31,251 Ene bada! 418 00:44:40,969 --> 00:44:43,931 PARASITOEN AURKAKO LARRIALDI ERANTZUNA 419 00:44:44,431 --> 00:44:47,768 Kaixo, Namilgo polizia-etxeko langileok. 420 00:44:49,269 --> 00:44:52,147 Komisario, mila esker etortzeagatik. 421 00:44:52,815 --> 00:44:56,068 Mesedez, txalo bero bat komisarioarentzat. 422 00:45:01,156 --> 00:45:03,701 Lehenik, neure burua aurkeztuko dut. 423 00:45:05,202 --> 00:45:07,705 Nire izena Choi Jun-kyung da, 424 00:45:07,705 --> 00:45:11,750 parasitoen aurkako The Grey talde bereziaren burua naiz. 425 00:45:13,711 --> 00:45:17,548 Ziur naiz gaur goizeko eskanerra eragozpen bat izan dela zuentzat. 426 00:45:17,548 --> 00:45:21,093 Bada, horren arrazoia azalduko dizuet. 427 00:45:21,093 --> 00:45:26,181 Zuen gorputzen erradiografiak egin ditugu gaur goizean. 428 00:45:27,349 --> 00:45:28,392 Eta zuen artean 429 00:45:29,268 --> 00:45:31,270 ez dugu aurkitu 430 00:45:31,937 --> 00:45:33,522 parasitorik! Txalo bero bat! 431 00:45:35,566 --> 00:45:38,026 Zer da hau, umeentzako antzerkia, ala? 432 00:45:38,736 --> 00:45:41,405 Egunero egin beharko dugu hau? 433 00:45:41,405 --> 00:45:42,322 Ez horixe. 434 00:45:42,823 --> 00:45:45,117 Nahikoa dugu gaurko eskanerrarekin. 435 00:45:45,868 --> 00:45:49,663 Parasito guztiak une berean agertu ziren, 436 00:45:49,663 --> 00:45:53,041 eta dirudienez, giza eramaileekin sinkronizatu dira jada. 437 00:45:53,542 --> 00:45:57,713 Beraz, gaurko eskanerraren bidez zuen artean parasitorik ez dagoela 438 00:45:57,713 --> 00:45:59,882 egiaztatu ahal izan dugu. 439 00:45:59,882 --> 00:46:02,885 Baina zergatik ari naiz parasitoak gora eta behera? 440 00:46:04,052 --> 00:46:06,305 Oraintxe bertan azalduko dizuet. 441 00:46:09,850 --> 00:46:10,893 EDM FESTIBALA 442 00:46:10,893 --> 00:46:12,603 Denok gogoratuko duzue 443 00:46:12,603 --> 00:46:16,648 arestian EDM festibalean jazotako arrazoirik gabeko hilketen kasua. 444 00:46:17,524 --> 00:46:20,819 Ezagutzen duzuen gertaeraren atzean dagoen arrazoia... 445 00:46:22,780 --> 00:46:23,697 hauxe da. 446 00:46:24,406 --> 00:46:29,536 Hementxe jendea errukirik gabe erasotzen ikus dezakezuen munstro hori 447 00:46:29,536 --> 00:46:30,788 parasito bat da. 448 00:46:32,331 --> 00:46:35,626 Une honetan non dagoen jakin nahiko duzue, ezta? 449 00:46:37,544 --> 00:46:39,671 Bada, une honetan... 450 00:46:41,924 --> 00:46:42,841 hemen dago! 451 00:46:46,887 --> 00:46:48,972 Kaos soziala eragozteko, 452 00:46:48,972 --> 00:46:53,352 Grey taldeak talde bat osatu zuen hedabideen erabilera mugatzeko 453 00:46:53,352 --> 00:46:57,940 eta parasitoaren gaineko informazio guztia kontrolatzeko. 454 00:47:00,442 --> 00:47:01,443 Duela hilabeteak, 455 00:47:01,443 --> 00:47:06,406 parasito honen larbak bat-batean agertu ziren Korea osoan zehar, 456 00:47:06,406 --> 00:47:08,200 baita mundu osoan zehar ere. 457 00:47:09,076 --> 00:47:12,955 Ez dugu oraindik larba horien jatorria ezagutzen. 458 00:47:13,539 --> 00:47:16,250 Gizakien gorputzetan sartzen dira, 459 00:47:16,250 --> 00:47:19,753 belarri, sudur edo ahotik, eta garunaz jabetzen dira. 460 00:47:20,587 --> 00:47:23,382 Eta horretarako, garuna jaten dute. 461 00:47:24,383 --> 00:47:27,845 Hortaz, parasitoek mutazioa burutzen dutenean, 462 00:47:27,845 --> 00:47:31,515 beren sena jarraitu eta gizakiak jaten saiatzen dira. 463 00:47:31,515 --> 00:47:33,475 Hona ezaugarri garrantzitsua. 464 00:47:34,476 --> 00:47:37,646 Burua nahierara eralda dezakete. 465 00:47:37,646 --> 00:47:42,651 Parasitoek beren buruaren zurruntasuna eta forma aldatu 466 00:47:42,651 --> 00:47:45,821 eta xafla zorrotz modukoak eratu ditzakete. 467 00:47:45,821 --> 00:47:47,781 Gainera, zelula hori 468 00:47:47,781 --> 00:47:50,868 ideiak prozesa ditzakeen organismo bizidun bereizia da. 469 00:47:51,451 --> 00:47:53,370 Izaki beldurgarri hauek 470 00:47:53,370 --> 00:47:58,333 gure gizartearen parte bihurtu dira eta akabatu nahi gaituzte. 471 00:48:00,961 --> 00:48:02,713 Hasieran, larba bat nintzen. 472 00:48:03,505 --> 00:48:07,259 Nire sena jarraituz, giza garun batez jabetzen saiatu nintzen. 473 00:48:23,609 --> 00:48:26,987 Zure garuna jan eta zure gorputzaz jabetuko nintzen, 474 00:48:26,987 --> 00:48:30,824 baina orduan, larriki zaurituta zeundela ohartu nintzen. 475 00:48:31,825 --> 00:48:36,121 Zure gorputzarekin sinkronizatzen saiatu nintzen zure zauriak sendatzeko. 476 00:48:36,622 --> 00:48:39,249 Ondorioz, zure gorputza salbatu nuen, 477 00:48:39,249 --> 00:48:43,295 baina ezin izan nintzen zure garun osoaz jabetu. 478 00:48:43,295 --> 00:48:45,631 Sinkronizazioa burutzean, parasitoa 479 00:48:46,924 --> 00:48:48,759 giza garun osoaz jabetzen da. 480 00:48:48,759 --> 00:48:54,014 Horrez gain, parasitoek gizakiaren kontzientzia bereganatzen dute. 481 00:48:54,014 --> 00:48:57,643 Beraz, ez dira jada ezagutzen genituen gizakiak. 482 00:48:58,518 --> 00:49:00,228 Haien garunaz jabetu baitira. 483 00:49:01,480 --> 00:49:03,899 Haien gorputzak baino ez dira geratzen, 484 00:49:04,483 --> 00:49:08,320 parasito horientzako elikagai iturria bakarrik badira ere. 485 00:49:09,404 --> 00:49:11,740 Zure garun osoaz jabetu ez nintzenez, 486 00:49:13,033 --> 00:49:15,494 arriskuan zaudenean soilik kontrola dezaket 487 00:49:16,995 --> 00:49:18,789 gure gorputza babesteko. 488 00:49:21,750 --> 00:49:23,877 Egin ditudan saiakeren arabera, 489 00:49:24,628 --> 00:49:28,632 egunean hamabost minutuz baino ezin naiz zure kontzientziaz jabetu. 490 00:49:30,217 --> 00:49:33,512 Beraz, ahalik eta denbora gutxien erabiltzen dut 491 00:49:33,512 --> 00:49:36,139 gorputz hau babestu eta bizirauteko. 492 00:49:37,724 --> 00:49:38,558 Barkatu. 493 00:49:39,476 --> 00:49:42,938 Nola hil ditzakegu parasitoak? 494 00:49:42,938 --> 00:49:46,858 Parasitoek indarra galtzen dute eta hil egiten dira 495 00:49:46,858 --> 00:49:48,443 giza eramailerik gabe. 496 00:49:49,236 --> 00:49:52,823 Hori dela eta, parasitoa erasotzeko, 497 00:49:52,823 --> 00:49:55,826 giza gorputza suntsitu behar da. 498 00:49:55,826 --> 00:49:59,287 Hau da, parasitoak bizirauteko erabiltzen duen gorputza. 499 00:49:59,287 --> 00:50:01,873 Kolpe batekin odoljario handia eragin 500 00:50:01,873 --> 00:50:04,292 edo bihotza suntsitu beharra dago. 501 00:50:05,544 --> 00:50:09,006 Hortaz, zauri txikia eragiten duen errifle baten ordez, 502 00:50:09,006 --> 00:50:11,091 labana erabiltzea... 503 00:50:16,221 --> 00:50:19,099 edo honelako eskopeta 504 00:50:19,099 --> 00:50:21,518 eraginkorragoa da 505 00:50:22,269 --> 00:50:26,565 bihotza tiro batekin suntsitzeko. 506 00:50:28,900 --> 00:50:32,779 X izpiak era bakarra dira parasitoak identifikatzeko? 507 00:50:33,530 --> 00:50:38,201 Parasito hauek gure artean daude gizaki plantak egiten. 508 00:50:38,201 --> 00:50:42,497 Baina ezin dugu beti x izpi makina soinean eraman, ezta? 509 00:50:44,750 --> 00:50:46,418 Ile bat kendu diezaiekezue. 510 00:50:47,586 --> 00:50:50,797 Parasitoak zelula-masa bakar batez osatuta daude. 511 00:50:50,797 --> 00:50:53,383 Aldi batez biziraun dezakete zatikatzean. 512 00:50:53,383 --> 00:50:55,886 Baina zatikatzen diren heinean, 513 00:50:55,886 --> 00:50:57,345 adimena galtzen dute, 514 00:50:57,345 --> 00:50:59,681 eta ezin dira aurreko formara itzuli. 515 00:51:01,224 --> 00:51:05,562 Ile baten tamaina badu, indarra galdu eta hilko da. 516 00:51:06,271 --> 00:51:09,149 Inguruko norbaiti buruzko susmoak badituzue, 517 00:51:09,733 --> 00:51:12,235 kendu iezaiozue ile bat. 518 00:51:14,488 --> 00:51:16,782 Ongi, aurrera jarraituko dut. 519 00:51:17,866 --> 00:51:20,494 Zorionez edo zoritxarrez, gure herrialdean 520 00:51:20,494 --> 00:51:22,913 parasitoa EDM festibal batean agertu 521 00:51:23,497 --> 00:51:27,584 eta jendea hiltzeari ekin zion, lehen ikusi duzuen bezala. 522 00:51:27,584 --> 00:51:29,878 Ondorioz, atzean utzitako aztarnek 523 00:51:29,878 --> 00:51:32,047 agerian utzi zuten haien existentzia. 524 00:51:32,047 --> 00:51:34,966 Parasitoen aurkako talde berezia sortu zen hemen 525 00:51:34,966 --> 00:51:37,636 munduko beste inon baino arinago. 526 00:51:37,636 --> 00:51:40,388 Ondorioz, ikerketak azkar egin zuen aurrera. 527 00:51:40,889 --> 00:51:45,227 Eta nor izan zen ikerketa hori bizkortu zuena? 528 00:51:54,820 --> 00:51:55,904 Nire senarra. 529 00:51:55,904 --> 00:51:57,864 - Nola? Bere senarra? - Ene. 530 00:51:58,615 --> 00:52:02,619 Hobeto esanda, nire senarraren gorputzaz jabetu zen parasitoa. 531 00:52:03,995 --> 00:52:04,955 Ez kezkatu. 532 00:52:04,955 --> 00:52:09,334 Buruan daraman mozorroak gailu berezia du integratuta. 533 00:52:09,334 --> 00:52:12,629 Gailu horrek parasitoak gorroto duen 534 00:52:12,629 --> 00:52:15,382 substantzia kimiko bat isurtzen du. 535 00:52:15,382 --> 00:52:19,928 Aginte honetako botoia sakatzean... 536 00:52:22,180 --> 00:52:24,099 gailuak kimiko hori bota 537 00:52:24,099 --> 00:52:26,768 eta parasitoa immobilizatzen du. 538 00:52:26,768 --> 00:52:30,063 Gainera, mozorroak sentsore bat du. 539 00:52:30,063 --> 00:52:33,024 Beraz, izakia burua eraldatzen saiatzen bada, 540 00:52:33,024 --> 00:52:36,278 sentsoreak kimikoa botako du automatikoki, 541 00:52:36,278 --> 00:52:38,405 min handia eragingo diona. 542 00:52:39,698 --> 00:52:40,532 Barkatu. 543 00:52:41,199 --> 00:52:44,953 Baina zergatik ez duzue munstro hori hil? 544 00:52:45,620 --> 00:52:48,915 Parasitoei buruz ikasi dugun zerbait da 545 00:52:48,915 --> 00:52:53,962 garun-uhinak beste parasitoak antzemateko erabil ditzaketela. 546 00:52:54,462 --> 00:52:56,798 Beraz, parasito hau erabiltzen dugu 547 00:52:57,299 --> 00:53:01,094 beste parasito batzuk aurkitzeko radar gisa. 548 00:53:01,595 --> 00:53:06,057 Eta parasito honi "Untxaria" esaten diogu. 549 00:53:07,559 --> 00:53:11,313 Sentipen bitxia eragiten dizuten pertsonak zure kideak dira. 550 00:53:12,314 --> 00:53:14,858 Haiek ere nabari dezakete kideak zaretela. 551 00:53:15,400 --> 00:53:19,529 Baina mutante bat zarela jakiten badute, baliteke zu hiltzen saiatzea. 552 00:53:20,322 --> 00:53:22,908 Beraz, ez zaitez haiengana gerturatu 553 00:53:22,908 --> 00:53:25,911 bizirik jarraitu nahi baduzu. 554 00:53:26,620 --> 00:53:29,122 Argi izan behar duzu hori. 555 00:53:29,789 --> 00:53:34,502 Ondo ezagutu behar dugu elkar, beraz, bideo bat utzi dizut telefonoan. 556 00:54:03,240 --> 00:54:05,492 Gure untxariaren arabera, 557 00:54:05,492 --> 00:54:11,706 parasito talde handia dago Namil-gunen, Namilgo polizia-etxea dagoen lekuan. 558 00:54:13,416 --> 00:54:18,421 Egun batzuk emango ditugu hemen parasitoak akabatzeko helburuarekin. 559 00:54:18,922 --> 00:54:23,551 Azkenaldian argitu gabeko hilketa edo kasu bitxirik egon bada, 560 00:54:23,551 --> 00:54:24,928 jakinarazi iezaguzue. 561 00:54:24,928 --> 00:54:29,766 Kasu horiek parasitoekin zerikusia izan dezakete. 562 00:54:29,766 --> 00:54:30,725 Ados? 563 00:54:32,143 --> 00:54:32,978 Baina... 564 00:54:33,812 --> 00:54:36,773 ez al da ezmorala gizaki bat horrela torturatzea? 565 00:54:37,899 --> 00:54:38,733 Nola? 566 00:54:47,242 --> 00:54:48,618 Hori pentsatzen baduzu, 567 00:54:49,703 --> 00:54:51,037 une batez bada ere... 568 00:55:00,964 --> 00:55:02,465 hau da gertatuko zaizuna. 569 00:55:13,310 --> 00:55:16,730 Hau ez da jada nire senarra. 570 00:55:17,772 --> 00:55:21,276 Munstro bat baino ez da, zomorro bat, suntsitu beharreko birusa! 571 00:55:21,776 --> 00:55:25,822 Parasito bilakatzen direnean, gizakiak izateari uzten diote! 572 00:55:27,198 --> 00:55:28,199 Ulertzen? 573 00:55:29,117 --> 00:55:29,951 Bai? 574 00:58:28,004 --> 00:58:33,009 Azpitituluak: Leire Chertudi