1 00:00:15,920 --> 00:00:18,080 Leo eta Mawaden artekoa Aljerian hasi zen, 2 00:00:19,000 --> 00:00:21,560 bonba, heriotza eta idealismo artean. 3 00:00:28,120 --> 00:00:29,840 Ezin zen ondo bukatu. 4 00:00:30,560 --> 00:00:33,480 Bost axola 30 urteren ondoren, 5 00:00:33,600 --> 00:00:35,760 biak aberats eta boteretsu bilakatu izana. 6 00:00:40,000 --> 00:00:42,240 Gorrotoa ez da denborarekin joaten. 7 00:00:49,800 --> 00:00:51,800 Hori da iraultzen kontua, 8 00:00:51,880 --> 00:00:54,640 beti behar da errudun bat. 9 00:00:55,760 --> 00:00:57,080 Traidore bat. 10 00:01:03,280 --> 00:01:05,440 FARADTARRAK 11 00:01:05,519 --> 00:01:11,360 MÁLAGAKO AIREPORTUA 12 00:01:17,640 --> 00:01:19,640 Ez zen norgehiagoka politikoa. 13 00:01:20,400 --> 00:01:21,800 Ezta ideologikoa ere. 14 00:01:22,800 --> 00:01:24,720 Mina sortzea zen helburua. 15 00:01:25,840 --> 00:01:27,520 Gerra aitzakia bat baino ez zen 16 00:01:27,600 --> 00:01:31,280 elkarri min egiten jarraitzeko. 17 00:01:31,360 --> 00:01:34,479 Elkar barkatu edo ahazteko aukerarik gabe. 18 00:01:36,840 --> 00:01:40,080 Zekena edo desleiala izan naizela pentsatuko duzu, 19 00:01:40,160 --> 00:01:43,800 baina argi dago familiaren alde nagoela, erabat. 20 00:01:43,880 --> 00:01:45,440 Gainera, behar nauzue. 21 00:01:45,520 --> 00:01:48,520 -Nire emaztea eta seme-alabak behar ditut. -Ez da egia. 22 00:01:48,600 --> 00:01:52,200 Irakiarrak Mawadez arduratzen badira ere, nork kontrolatuko du Hugo? 23 00:01:52,280 --> 00:01:54,240 Eta zu aparta zara hori egiten. 24 00:01:54,880 --> 00:01:57,640 -Zer egin dezaket? -Basaperrexil trago bat hartu. 25 00:01:58,200 --> 00:01:59,039 Zer? 26 00:01:59,120 --> 00:02:02,120 Hoberena Madrilera itzuli zaitezen izango da. 27 00:02:02,200 --> 00:02:04,160 -Kaixo, Mario. -Kaixo, jauna. 28 00:02:04,240 --> 00:02:05,480 -Milesker. -Kaixo. 29 00:02:06,360 --> 00:02:07,880 Orain, bota nahi nauzu? 30 00:02:07,960 --> 00:02:09,680 Zuengatik egindakoaren ondoren? 31 00:02:09,759 --> 00:02:12,160 Ez zaitez nahasi, Oskar. Zugatik egin duzu. 32 00:02:12,240 --> 00:02:13,440 Zure anbizioarengatik. 33 00:02:13,480 --> 00:02:14,960 Eta oso ondo egin duzu. 34 00:02:15,040 --> 00:02:16,560 Esku hutsik etorri zinen 35 00:02:16,600 --> 00:02:18,800 eta diruz betetako kontuarekin zoaz. 36 00:02:19,160 --> 00:02:21,160 Zure suhia naiz, zure bilobaren aita. 37 00:02:21,280 --> 00:02:24,240 Ez duzu garrantzirik, senarra, ezkontidea zara. 38 00:02:24,320 --> 00:02:25,800 Edonork egin dezake hori. 39 00:02:28,079 --> 00:02:29,600 Oraindik leuzemia daukazu. 40 00:02:29,680 --> 00:02:31,360 Esan nizun,100 urte biziko naiz. 41 00:02:48,680 --> 00:02:49,760 Leo. 42 00:02:59,600 --> 00:03:01,120 Deitu anbulantzia! 43 00:03:01,520 --> 00:03:03,120 Deitu anbulantzia! 44 00:03:12,880 --> 00:03:14,360 Leo, ez adarrik jo. 45 00:03:15,160 --> 00:03:16,280 Leo. 46 00:03:25,800 --> 00:03:27,040 Barkatu. 47 00:04:10,880 --> 00:04:12,000 Sentitzen dut. 48 00:04:16,120 --> 00:04:17,320 Goazen hemendik. 49 00:05:28,040 --> 00:05:31,440 EUROPAKO ARMA TRAFIKATZAILE HANDIENA COSTA DEL SOLEN ERAILIA 50 00:05:31,520 --> 00:05:33,600 Mawadek komunikabideei esan zien 51 00:05:33,680 --> 00:05:35,960 Leo Farad, Marbellako enpresari oparoa, 52 00:05:36,040 --> 00:05:39,800 terroristekin lotura zeukan arma trafikatzailea zela. 53 00:05:39,880 --> 00:05:41,720 AGUR FARAD 54 00:05:42,640 --> 00:05:44,120 Horren erruz, bere heriotza 55 00:05:44,200 --> 00:05:46,640 gezurrez betetako kontu-garbitze bilakatu zen. 56 00:05:52,760 --> 00:05:55,159 Ez zen bere lagunik ez eta aliaturik etorri hiletara. 57 00:05:56,640 --> 00:05:59,640 Denek aitzakiak jarri zituzten, Henryk izan ezik, 58 00:05:59,720 --> 00:06:02,840 Henryk telegrama bat bidali zuen Alaskatik. 59 00:06:08,760 --> 00:06:11,280 Carmenek ez zion poliziari lagundu nahi izan, 60 00:06:11,360 --> 00:06:13,320 ez eta inoren izena eman. 61 00:06:13,720 --> 00:06:15,200 Ezagutzen duzu Nabil Mawad? 62 00:06:15,280 --> 00:06:17,240 -Ez, ez dut inoiz ikusi. -Ondo da. 63 00:06:23,080 --> 00:06:24,080 Akabatuko dut. 64 00:06:24,160 --> 00:06:26,000 Itzultzen naizenean akabatuko dut. 65 00:06:26,080 --> 00:06:28,200 Ez, geratu zaitez hor. 66 00:06:28,680 --> 00:06:30,920 -Baina, ama... -Heriotza gehiagorik ez. 67 00:06:32,240 --> 00:06:33,159 Konponduko dut. 68 00:06:33,240 --> 00:06:35,080 Ezin da konpondu. 69 00:06:35,159 --> 00:06:37,159 Bai, Mawadekin hitz egingo dut. 70 00:06:37,240 --> 00:06:39,560 -Kaka zaharra, entzungo didazu? -Hugo. 71 00:06:40,040 --> 00:06:42,120 Etxera ekarriko zaitut, benetan. 72 00:06:59,760 --> 00:07:01,320 Mawadekin hitz egingo duzu? 73 00:07:01,400 --> 00:07:02,320 Bai. 74 00:07:03,200 --> 00:07:05,120 Nahi duen tratua egingo dut. 75 00:07:06,480 --> 00:07:09,840 -Ez dut beste inor galduko. -Aita ez zen ados egongo. 76 00:07:09,920 --> 00:07:11,480 Aita hilda dago. 77 00:07:12,800 --> 00:07:15,200 Eta bere lagunak ez dira hiletara etorri. 78 00:07:16,040 --> 00:07:18,360 Ba al daukat beste aukerarik? 79 00:07:18,440 --> 00:07:19,520 Polizia? 80 00:07:19,600 --> 00:07:21,320 CESID? CIA? Zer egin dezaket? 81 00:07:21,400 --> 00:07:23,040 Zer egin dezaket, Gina deitu? 82 00:07:30,560 --> 00:07:31,600 Tanya. 83 00:07:34,440 --> 00:07:35,640 Tanya! 84 00:07:42,320 --> 00:07:45,280 Zure senarra hil duen putasemeari errukia eskatuko diozu? 85 00:07:45,360 --> 00:07:46,280 Oskar! 86 00:07:46,360 --> 00:07:47,440 Gezurra da, ala? 87 00:07:49,240 --> 00:07:50,680 Hugo itzultzea nahi dut. 88 00:07:51,640 --> 00:07:54,480 Eta Mawadek baino ezin dit berme hori eman. 89 00:07:54,560 --> 00:07:56,400 Beraz fio zara? 90 00:07:57,600 --> 00:07:58,720 Ulertu behar duzu. 91 00:07:58,800 --> 00:08:00,360 -Saiatzen naiz. -Ez nahikoa. 92 00:08:50,520 --> 00:08:51,880 Zure zain dago. 93 00:08:52,000 --> 00:08:53,400 Badakigu. 94 00:08:53,480 --> 00:08:54,640 Goazen, ama. 95 00:08:57,880 --> 00:09:00,520 Ez dut prentsarenarekin zerikusirik izan. 96 00:09:00,600 --> 00:09:04,280 Leok asko zeukan ezkutatzeko, eta horrek dirua ematen du. 97 00:09:05,080 --> 00:09:07,080 Ez naiz Leori buruz hitz egitera etorri. 98 00:09:08,400 --> 00:09:12,280 Badakit zer nahi duzun, baina korapilatsua da. 99 00:09:12,400 --> 00:09:14,120 Ez, ez da. 100 00:09:14,880 --> 00:09:16,440 Zure hitza nahi dut. 101 00:09:17,600 --> 00:09:19,320 Eta zein emango didazu zuk? 102 00:09:19,400 --> 00:09:20,760 Zure semearena? 103 00:09:20,840 --> 00:09:22,960 Nire nebak nahikoa kakaztu du, 104 00:09:23,040 --> 00:09:24,840 ez du berriz egingo. 105 00:09:25,360 --> 00:09:27,520 Hugo drogazale bat da. 106 00:09:27,600 --> 00:09:30,240 Iragarri ezina da. 107 00:09:30,320 --> 00:09:31,880 Ni naiz bere erantzule. 108 00:09:32,600 --> 00:09:34,600 Hasteko, klinika batean sartuko dut. 109 00:09:35,760 --> 00:09:38,160 -Nire hitza ez al da nahikoa? -Ez. 110 00:09:39,360 --> 00:09:40,400 Ez da nahikoa. 111 00:09:40,480 --> 00:09:41,840 Entzun, Mawad. 112 00:09:42,360 --> 00:09:44,000 Ama alargun utzi duzu, 113 00:09:44,400 --> 00:09:46,720 eta ez dio inori ezer esan. 114 00:09:46,760 --> 00:09:48,880 Ez dio poliziari txintik esan. 115 00:09:48,960 --> 00:09:51,240 Prentsak umiliatu du, 116 00:09:51,320 --> 00:09:53,360 eta paparazziak etorri dira etxera. 117 00:09:53,440 --> 00:09:54,960 Zer gehiago nahi duzu? 118 00:09:56,960 --> 00:09:58,200 Agian, etxea. 119 00:09:59,400 --> 00:10:00,640 Zein etxe? 120 00:10:00,760 --> 00:10:01,960 Zein etxe? 121 00:10:02,400 --> 00:10:03,760 Zuen etxea. 122 00:10:06,360 --> 00:10:07,760 Nire aita hil 123 00:10:07,840 --> 00:10:09,840 eta kale gorrian utzi nahi gaituzu? 124 00:10:09,880 --> 00:10:12,120 Eta ez zaituztet Marbellan ikusi nahi. 125 00:10:12,880 --> 00:10:14,000 Zuretzat. 126 00:10:14,760 --> 00:10:15,840 Ama... 127 00:10:16,360 --> 00:10:17,880 Umiliatu nahi gaitu. 128 00:10:17,960 --> 00:10:19,240 Bost axola etxeak. 129 00:10:19,320 --> 00:10:20,520 Eseri zaitez. 130 00:10:21,440 --> 00:10:23,840 Nirea da, nik erabakiko dut. 131 00:10:25,880 --> 00:10:28,400 Bilatu notarioa eta sinatuko dugu. 132 00:10:29,360 --> 00:10:31,480 Utzi ezazu idatziz 133 00:10:31,520 --> 00:10:33,200 Hugori ezer gertatzen bazaio, 134 00:10:33,280 --> 00:10:35,600 istripu bat, gripea, 135 00:10:37,240 --> 00:10:38,640 zu zarela arduradun bakarra. 136 00:10:42,880 --> 00:10:45,480 Beste gauza bat nahi dut. 137 00:10:45,520 --> 00:10:46,840 Ene bada. 138 00:10:47,320 --> 00:10:49,440 Nire familiak es dizu besterik emango. 139 00:10:49,520 --> 00:10:52,040 Ez da zure familiako inor. 140 00:11:00,000 --> 00:11:01,120 Zer esan du? 141 00:11:12,080 --> 00:11:13,320 Ezin dut onartu. 142 00:11:13,920 --> 00:11:15,160 Horixe baietz. 143 00:11:15,720 --> 00:11:16,640 Nire osaba da. 144 00:11:19,120 --> 00:11:20,360 Nire senarra hilda dago. 145 00:11:24,200 --> 00:11:25,680 Zure erabakia da, Oskar. 146 00:11:30,040 --> 00:11:31,840 Amak eta nik onartuko dugu. 147 00:11:41,440 --> 00:11:42,640 Eta ezetz esaten badut? 148 00:11:44,960 --> 00:11:46,120 Hau ez da bukatuko. 149 00:11:46,200 --> 00:11:47,960 Eta nire osaba hilda, bai? 150 00:11:55,400 --> 00:11:56,720 Idatziz jarriko digu? 151 00:11:57,560 --> 00:11:59,000 Tratua eskaini digu. 152 00:11:59,080 --> 00:12:00,040 Zein tratu? 153 00:12:00,120 --> 00:12:03,840 Marbella eta armen negozioa uztea, bost milioiren truke. 154 00:12:04,360 --> 00:12:06,080 Beste nonbait hasteko. 155 00:12:09,920 --> 00:12:10,800 Benetan? 156 00:12:13,080 --> 00:12:14,960 Gu erosi nahi gaitu. 157 00:12:15,040 --> 00:12:16,360 Oskar, entzun. 158 00:12:18,280 --> 00:12:20,200 Hau bukatu behar dugu. 159 00:12:20,280 --> 00:12:21,880 Eskatu ditzagun 10 milioi. 160 00:12:22,640 --> 00:12:25,000 Edo 20, edo 100. 161 00:12:25,080 --> 00:12:26,840 -Ez da negoziaketa bat. -Bada. 162 00:12:26,920 --> 00:12:29,080 -Ez, ez da. -Bai, bada. 163 00:12:29,160 --> 00:12:32,360 Zenbat balio du nire osaba entregatzeak hil dezaten? 164 00:12:32,440 --> 00:12:33,560 Bost milioi? 165 00:12:35,200 --> 00:12:36,200 Ez. 166 00:12:37,160 --> 00:12:38,360 Ez zarete konturatzen? 167 00:12:38,960 --> 00:12:41,960 Farad familia eta bere ondarea ezabatu nahi ditu. 168 00:12:42,040 --> 00:12:42,880 Ez. 169 00:12:42,960 --> 00:12:43,800 -Bai. -Ez. 170 00:12:43,880 --> 00:12:46,240 -Bai. -Ez, zure osaba ez da Farad bat. 171 00:12:49,760 --> 00:12:50,840 Nire osaba da. 172 00:12:54,440 --> 00:12:56,280 Orduan, aukeratu beharko duzu. 173 00:13:20,480 --> 00:13:21,600 Ados zaude? 174 00:13:25,840 --> 00:13:26,880 Esan zerbait. 175 00:13:32,160 --> 00:13:33,960 Mawad zuzen dago gauza bati buruz. 176 00:13:37,560 --> 00:13:39,680 Hugok ez zukeen bakarrik egingo. 177 00:13:53,000 --> 00:13:54,440 Kontatu dit nire ahizpak. 178 00:13:58,840 --> 00:13:59,760 Zer? 179 00:13:59,840 --> 00:14:01,840 Bestela ere, etxea galduko dugu. 180 00:14:03,680 --> 00:14:04,960 -Hori ez da egia. -Bai. 181 00:14:05,520 --> 00:14:08,000 Bizitza hau garestia da. 182 00:14:09,000 --> 00:14:10,600 Nork egingo du traturik gurekin? 183 00:14:11,600 --> 00:14:12,800 CIAk? 184 00:14:12,880 --> 00:14:13,720 Kubatarrek? 185 00:14:14,120 --> 00:14:15,120 Monzerrek? 186 00:14:17,160 --> 00:14:18,840 Nire familia hankaz gora dago, 187 00:14:18,920 --> 00:14:21,640 eta zure osaba salbatu nahi baduzu, erraza da. 188 00:14:21,720 --> 00:14:23,000 Alde egin ezazu. 189 00:14:24,040 --> 00:14:25,160 Nola joango naiz? 190 00:14:26,720 --> 00:14:28,000 Aukeratu behar duzu. 191 00:14:29,200 --> 00:14:31,960 Zure osaba edo Farad familia. 192 00:14:36,400 --> 00:14:38,920 Eskatzen didatena doilorkeria da. 193 00:14:42,680 --> 00:14:43,760 Zure esku dago. 194 00:14:47,360 --> 00:14:48,840 Zuk badakizu, ezta? 195 00:14:49,960 --> 00:14:50,920 Zer? 196 00:14:51,520 --> 00:14:53,680 Egia esateko, 197 00:14:54,400 --> 00:14:55,880 ez duzula hain ondo abesten. 198 00:14:59,880 --> 00:15:01,040 Esan behar nizun. 199 00:15:02,040 --> 00:15:03,840 Ez dakidala uste duzu? 200 00:15:06,400 --> 00:15:07,480 Orduan? 201 00:15:10,520 --> 00:15:14,400 Guzti honetatik urruntzeko nire modua da. 202 00:15:15,160 --> 00:15:17,600 Ihesbide bat da. 203 00:15:21,240 --> 00:15:22,200 Zorte on. 204 00:15:51,840 --> 00:15:53,080 Ez daramat armarik. 205 00:15:56,520 --> 00:15:58,160 Jerome, nahikoa. 206 00:16:01,480 --> 00:16:02,760 Sasoi ederrean. 207 00:16:02,840 --> 00:16:04,880 Zure osabaren alde hitz egitera zatoz 208 00:16:04,960 --> 00:16:07,040 edo Iraken zer gertatu zen azaltzera? 209 00:16:07,400 --> 00:16:08,760 Habibek ez dizu esan? 210 00:16:08,840 --> 00:16:10,640 Ez dit telefonoa hartzen. 211 00:16:11,720 --> 00:16:14,720 Agian Leo hil duzula esan diote eta dena ezeztatu du. 212 00:16:15,360 --> 00:16:16,920 Zuretzat kalte, 213 00:16:17,000 --> 00:16:20,880 ez duzu halako komisiorik lortzeko beste aukerarik izango. 214 00:16:25,160 --> 00:16:27,600 Ez duzu hildako gehiago behar, Mawad. 215 00:16:29,880 --> 00:16:31,000 Etxea zuretzat da, 216 00:16:31,080 --> 00:16:32,600 Marbellatik goaz, 217 00:16:32,680 --> 00:16:34,240 zer beste frogatu nahi duzu? 218 00:16:44,240 --> 00:16:45,480 Nire osaba emango dizut. 219 00:16:47,080 --> 00:16:48,680 Baldintza batekin. 220 00:16:50,040 --> 00:16:51,920 Ez dizut txakur bat bezala emango. 221 00:16:53,280 --> 00:16:55,200 Hitzemadazu ez duela sufrituko. 222 00:16:58,200 --> 00:16:59,920 Hori ez duzu zuk erabakitzen. 223 00:17:04,319 --> 00:17:06,839 Ezin dugu aurkitu mingarria ez den modurik? 224 00:17:08,200 --> 00:17:09,760 Entzun, Oskar. 225 00:17:10,800 --> 00:17:13,440 Farad familiarekin akordio bat daukat. 226 00:17:14,160 --> 00:17:15,880 Errespetatu nahi baduzu, 227 00:17:15,960 --> 00:17:18,200 badakizu zer egin. 228 00:17:18,560 --> 00:17:19,760 Bestela, 229 00:17:20,560 --> 00:17:24,720 zuen bila joango naiz, zure semea barne. 230 00:17:25,720 --> 00:17:27,880 Hori bai putakeria, ezta? 231 00:17:29,200 --> 00:17:30,400 Ezta, Jerome? 232 00:17:32,480 --> 00:17:33,320 Izugarria. 233 00:17:34,560 --> 00:17:35,560 Hori da. 234 00:18:09,200 --> 00:18:11,080 Egin Oskarrek esaten duena. 235 00:18:11,160 --> 00:18:12,560 Hitz egingo dugu, ados, ama? 236 00:18:12,680 --> 00:18:14,080 Denda esanda dago. Agur. 237 00:18:14,280 --> 00:18:15,320 Agur. 238 00:18:32,680 --> 00:18:33,560 Eta? 239 00:18:34,200 --> 00:18:35,720 Proposamen bat egin du. 240 00:18:36,440 --> 00:18:37,480 Nork. 241 00:18:38,200 --> 00:18:39,240 Mawadek. 242 00:18:40,080 --> 00:18:42,920 Oskar etorriko da azaltzera. 243 00:18:45,040 --> 00:18:46,560 Ez dizu besterik esan? 244 00:18:48,960 --> 00:18:50,640 Mawad ezagututa, dirua nahiko du. 245 00:18:52,440 --> 00:18:54,640 Eta ez badu horrekin nahikoa? 246 00:18:58,280 --> 00:19:01,320 Zer egin dezakegu? Munduan zehar nabigatu iheska? 247 00:19:14,680 --> 00:19:16,400 Ideia ona dirudi, ezta? 248 00:19:17,680 --> 00:19:18,880 Ezta? 249 00:19:33,640 --> 00:19:35,080 Gai izango zara? 250 00:20:48,320 --> 00:20:49,920 Dena izorratu duzue. 251 00:20:51,200 --> 00:20:52,760 Madrileko etxea daukazue. 252 00:20:52,800 --> 00:20:54,240 Ez adarrik jo, Oskar. 253 00:20:54,320 --> 00:20:57,520 Familiak onartu du, eta milioi bat dagokizu zuri. 254 00:20:57,560 --> 00:20:58,760 Eta yatea? 255 00:20:58,800 --> 00:20:59,800 Erosi beste bat. 256 00:20:59,920 --> 00:21:02,800 Ez dut beste bat nahi, hau gustatzen zaigu. 257 00:21:02,880 --> 00:21:05,240 Ea ulertzen duzun behingoagatik, Hugo. 258 00:21:06,160 --> 00:21:07,440 Zure aita hilda dago. 259 00:21:08,320 --> 00:21:09,520 Akabo negozioa. 260 00:21:10,760 --> 00:21:11,800 Akabo dena. 261 00:21:12,400 --> 00:21:13,320 Akabo Monzer. 262 00:21:14,040 --> 00:21:15,040 Bukatu da dena. 263 00:21:15,560 --> 00:21:17,680 Duintasun kontua da. 264 00:21:17,760 --> 00:21:20,200 Yateak ez dizu duintasunik ematen. 265 00:21:20,280 --> 00:21:21,680 Argitu dezagun gauza bat. 266 00:21:22,880 --> 00:21:24,880 -Carmen eta Sara ados daude? -Bai. 267 00:21:25,680 --> 00:21:27,240 Horregatik etorri naiz. 268 00:21:27,320 --> 00:21:28,400 Ez du merezi, Hugo. 269 00:21:28,960 --> 00:21:30,520 Horrela bukatzen bada... 270 00:21:34,800 --> 00:21:35,880 Beste gauza bat. 271 00:21:38,040 --> 00:21:39,320 Mawadek ikusi nahi zaitu. 272 00:21:41,160 --> 00:21:42,320 Ni? 273 00:21:42,400 --> 00:21:43,960 Baldintzak jarri nahi ditu. 274 00:21:45,320 --> 00:21:47,960 Zein baldintza? Tratua ez al dago itxita? 275 00:21:48,040 --> 00:21:49,800 Faradtarrentzako tratua, bai. 276 00:21:50,680 --> 00:21:52,400 Manuel bera hiltzen saiatu da. 277 00:21:53,840 --> 00:21:55,320 Ordaindu egin behar du. 278 00:21:56,640 --> 00:21:58,400 -Hil nahi nau. -Ez. 279 00:21:58,840 --> 00:21:59,920 Ez. 280 00:22:00,000 --> 00:22:02,280 Isun bat ordaindu dezazun nahiko du. 281 00:22:02,360 --> 00:22:04,840 Agian lan bat eskatuko dizu. Esango dizu. 282 00:22:04,920 --> 00:22:06,440 Putaseme horrek aita hil du. 283 00:22:06,520 --> 00:22:08,520 Nahikoa eman diogu. 284 00:22:11,560 --> 00:22:12,840 Zure esku dago, Manuel. 285 00:22:13,760 --> 00:22:15,160 Izan gaitezen errealistak. 286 00:22:15,880 --> 00:22:17,600 Eta, batez ere, zuhurrak. 287 00:22:18,120 --> 00:22:19,720 Eta ezin badut egin berak nahi duena? 288 00:22:20,120 --> 00:22:21,400 Harrotasun kontua da. 289 00:22:22,800 --> 00:22:25,320 Bere aurrean makurtu zaitezen nahiko du. 290 00:22:26,760 --> 00:22:28,280 Ezin dugu telefonoz egin? 291 00:22:28,880 --> 00:22:30,160 Aurrez-aurre izan behar du. 292 00:22:31,160 --> 00:22:32,200 Bere etxean. 293 00:22:33,360 --> 00:22:34,280 Gaur. 294 00:22:37,600 --> 00:22:39,160 Zergatik hainbesteko presa? 295 00:22:39,240 --> 00:22:40,600 Hau bukatzeko, behingoz. 296 00:22:44,040 --> 00:22:45,560 Eta nik zer egin behar dut? 297 00:22:45,640 --> 00:22:47,800 Eraman yatea Marbellara. 298 00:22:51,160 --> 00:22:52,480 Ez duzu zertan egin. 299 00:22:54,160 --> 00:22:55,160 Lasai. 300 00:24:04,640 --> 00:24:05,880 Milesker etortzeagatik. 301 00:24:08,960 --> 00:24:10,120 Beste aukerarik neukan? 302 00:24:10,760 --> 00:24:13,240 Hugori arrazoia eman gertatutakoaren ostean? 303 00:24:13,320 --> 00:24:15,000 Orain arte hori egin duzu. 304 00:24:15,560 --> 00:24:17,920 -Geldiarazten saiatu nintzen. -Eta? 305 00:24:18,440 --> 00:24:20,080 Limurtu egin zintuen? 306 00:24:20,160 --> 00:24:21,880 Ostia, Manuel. 307 00:24:21,960 --> 00:24:24,280 Niri halakorik gertatzea, tira... Gaztea naiz. 308 00:24:24,920 --> 00:24:26,000 Baina zuri? 309 00:24:26,080 --> 00:24:27,280 Maitemindu egin naiz. 310 00:24:28,200 --> 00:24:29,960 Eta neure buruari amain eman nion. 311 00:24:30,040 --> 00:24:31,520 Amain eman? 312 00:24:31,600 --> 00:24:33,720 Bakarrik sentitzen nintzen, Oskar. 313 00:24:33,800 --> 00:24:35,160 Hugok lagundu ninduen. 314 00:24:35,240 --> 00:24:38,280 Ez, Manuel. Nik lagundu zintudan. 315 00:24:38,360 --> 00:24:40,520 Hona ekarri eta familia aurkeztu nizun. 316 00:24:40,600 --> 00:24:43,360 Ez da berdina, ondo dakizu, arraioa. 317 00:24:43,440 --> 00:24:44,640 Hugok behar ninduen. 318 00:24:44,720 --> 00:24:46,080 Zer zeneukan buruan? 319 00:24:46,160 --> 00:24:47,560 Bai, hanka sartu nuen. 320 00:24:47,640 --> 00:24:50,440 Eta ahal dudan guztia egingo dut zu laguntzeko. 321 00:24:51,240 --> 00:24:53,040 Ez dizut arazo gehiago sortuko, 322 00:24:53,120 --> 00:24:55,400 ezta Sarari, ezta familiako inori. 323 00:24:58,560 --> 00:25:01,680 Egia esan, bizitza nabigatzen ematea nahiko nuke. 324 00:25:02,720 --> 00:25:04,160 Aurkituko zintuzkete. 325 00:25:04,240 --> 00:25:05,400 Bost axola. 326 00:25:05,480 --> 00:25:06,800 Bizitzea da garrantzitsuena. 327 00:25:08,040 --> 00:25:10,080 Azken aste hauek, inoiz bizi izan 328 00:25:10,160 --> 00:25:11,720 ditudan sutsuenak izan dira. 329 00:25:11,800 --> 00:25:13,720 Gaizki egin dut lo, beldur nintzen... 330 00:25:14,720 --> 00:25:16,960 baina inoiz baino askeago izan naiz. 331 00:25:17,040 --> 00:25:18,320 Badakizu zergatik? 332 00:25:18,400 --> 00:25:20,040 Ez nuelako ezer espero. 333 00:25:20,480 --> 00:25:22,280 Mundua gelditu izan balitz bezala. 334 00:25:22,800 --> 00:25:25,840 Hamar ordu ematen nituen itsasoaren soinua entzuten 335 00:25:26,240 --> 00:25:28,240 eta zera pentsatzen: "Ostia, Manuel, 336 00:25:29,040 --> 00:25:31,520 bizitza osoa daramazu arazotan sartzen 337 00:25:31,600 --> 00:25:32,880 zoriontsu izaten saiatuz, 338 00:25:33,400 --> 00:25:35,760 eta hau zen behar zenuen guztia". 339 00:25:50,560 --> 00:25:51,600 Zertan zabiltza? 340 00:25:53,240 --> 00:25:54,360 Goazen itsasora. 341 00:25:54,960 --> 00:25:55,840 Zergatik? 342 00:26:09,120 --> 00:26:10,200 Zer gertatzen da? 343 00:26:10,840 --> 00:26:11,840 Irten gaitezen. 344 00:26:12,960 --> 00:26:14,000 Ados. 345 00:27:20,800 --> 00:27:22,360 Adarra jotzen egongo zara. 346 00:27:22,840 --> 00:27:24,160 Benetan? 347 00:27:24,240 --> 00:27:25,920 Mawaden baldintza da. 348 00:27:26,720 --> 00:27:28,200 Eta familia ados dago. 349 00:27:29,720 --> 00:27:30,840 Zein familia? 350 00:27:32,520 --> 00:27:34,280 Ez badut hau egiten, akabo dena. 351 00:27:36,000 --> 00:27:38,160 Lagundu nahi didazula esan duzu. 352 00:27:39,200 --> 00:27:41,280 Ez duzula beste arazorik sortuko. 353 00:27:43,560 --> 00:27:44,920 Ez dago beste aukerarik. 354 00:27:48,600 --> 00:27:50,480 Mawadek eskatu dizu zuk egiteko? 355 00:27:51,360 --> 00:27:52,840 Zu entregatzeko eskatu dit. 356 00:27:53,680 --> 00:27:54,680 Ez duzu egingo? 357 00:27:59,840 --> 00:28:00,840 Barkatu. 358 00:28:03,760 --> 00:28:05,040 Sinestezina da hau. 359 00:28:05,840 --> 00:28:10,000 Ezer gertatu ez balitz bezala jokatu ahalko duzula uste duzu? 360 00:28:10,120 --> 00:28:11,800 Bizitza normalera itzuli? 361 00:28:15,560 --> 00:28:16,800 Ni hilko nauzu? 362 00:28:17,360 --> 00:28:18,480 Manuel? 363 00:28:19,480 --> 00:28:22,600 Hanka sartu dut, baina zure familia bakarra naiz. 364 00:28:24,160 --> 00:28:25,280 Jada ez. 365 00:28:33,520 --> 00:28:34,560 Ongi da. 366 00:28:34,640 --> 00:28:36,600 -Zer nahi duzu, makurtzea? -Ez, Manuel. 367 00:28:36,680 --> 00:28:38,480 -Buelta ematea? -Nahikoa da! 368 00:28:38,560 --> 00:28:41,480 -Zer demontre nahi duzu? -Lagundu nazazun, arraioa! 369 00:28:41,560 --> 00:28:42,960 Lagundu nola? 370 00:28:45,600 --> 00:28:46,880 Egin buruaz beste. 371 00:28:46,960 --> 00:28:49,440 Beldur naizela uste duzu? 372 00:28:51,280 --> 00:28:53,640 Bizitza osoa eman du heriotzaz inguratuta 373 00:28:53,720 --> 00:28:55,960 meatzeetan eta harrobietan. 374 00:28:56,800 --> 00:28:57,760 Egizu. 375 00:28:58,520 --> 00:29:00,840 Ez. Zure familia da, egizu zuk. 376 00:29:02,680 --> 00:29:03,880 Tira. 377 00:29:03,960 --> 00:29:05,840 Geratu zaitez bakean, behingoz. 378 00:29:08,160 --> 00:29:09,480 Ausartu zaitez. 379 00:29:09,560 --> 00:29:12,440 Zure bizitza guztian zehar gogoratuko duzu hau. 380 00:29:13,400 --> 00:29:17,880 Itsasoa, hondartza, nire aurpegia... 381 00:29:18,920 --> 00:29:22,040 Egizu, arraioa! Sasikumea. 382 00:29:22,120 --> 00:29:23,840 Putasemea. 383 00:29:23,920 --> 00:29:27,200 Putaseme arraioa. 384 00:29:28,800 --> 00:29:30,720 Putaseme arraioa. 385 00:29:46,040 --> 00:29:49,000 Nire bizitzako egunik txarrena izan zen. 386 00:29:49,080 --> 00:29:50,080 Behea jo nuen. 387 00:29:51,440 --> 00:29:53,480 Eta dena Farad familiari 388 00:29:54,160 --> 00:29:55,440 mesede egitearren. 389 00:30:01,960 --> 00:30:05,320 Jada berandu zen atzera egiteko. 390 00:30:08,360 --> 00:30:09,760 Zorigaitza ezagutu nuen. 391 00:30:16,320 --> 00:30:18,200 Halakoa da patua. 392 00:30:19,560 --> 00:30:21,520 Batzuetan ulergaitza da. 393 00:30:22,200 --> 00:30:23,320 Zentzugabea. 394 00:30:23,920 --> 00:30:25,360 Ironikoa ere. 395 00:30:28,720 --> 00:30:30,760 Eta ezin dugu ulertu. 396 00:30:32,880 --> 00:30:35,480 Mendeku batzuk ez dira iraungitzen. 397 00:30:36,200 --> 00:30:39,520 Gorrotoa ez delako denborarekin joaten. 398 00:30:40,080 --> 00:30:42,240 Eta justizia jainkotiar bilakatzen da. 399 00:30:51,000 --> 00:30:52,320 Iraultza. 400 00:31:42,000 --> 00:31:43,320 Zer gertatu da Manuelekin? 401 00:31:43,400 --> 00:31:44,480 Ezin izan dut egin. 402 00:31:45,680 --> 00:31:46,680 Barkatu. 403 00:31:46,760 --> 00:31:49,520 Saiatu naiz. Benetan. 404 00:31:50,120 --> 00:31:53,560 Nire parean zegoen, baina ezin izan dut egin. 405 00:31:53,640 --> 00:31:56,280 -Lasai, Oskar. -Ez, lasai ez. 406 00:31:56,400 --> 00:31:58,480 Zuek izorratuko zarete. 407 00:31:59,200 --> 00:32:01,160 Familiarengatik egin behar nuen. 408 00:32:01,240 --> 00:32:02,520 Mawad hilda dago. 409 00:32:07,520 --> 00:32:09,280 Hilda dago, Oskar. 410 00:32:09,360 --> 00:32:13,320 Bera, Jerome, eta bere langile denak. 411 00:32:15,000 --> 00:32:16,440 Erabaki zuzena hartu duzu. 412 00:32:17,240 --> 00:32:19,520 Polizia galdeketa egitera etorri da. 413 00:32:21,680 --> 00:32:25,280 Bi maskara utzi dituzte, Ronald Reaganena eta Aiatola Khomeinirena. 414 00:32:27,040 --> 00:32:28,320 Irakiarrak izan dira. 415 00:32:28,400 --> 00:32:30,160 Nire aitaren plana zen. 416 00:32:30,240 --> 00:32:32,600 Erabaki zuzena hartu duzu. 417 00:32:37,200 --> 00:32:38,760 Leo zuzen zegoen. 418 00:32:40,160 --> 00:32:42,080 Sadamek ez zuen Mawad barkatu. 419 00:32:43,000 --> 00:32:46,000 Iraultza orok behar du errudun bat. 420 00:33:08,800 --> 00:33:10,240 Zer esan diozu Manueli? 421 00:33:14,120 --> 00:33:15,040 Ihes egiteko. 422 00:33:17,120 --> 00:33:19,920 Hugorekin nabigatzera joateko eta ez itzultzeko. 423 00:34:15,080 --> 00:34:18,639 SALGAI 424 00:34:19,120 --> 00:34:21,840 Mawaden heriotzak ez zituen gure arazo guztiak konpondu. 425 00:34:26,360 --> 00:34:29,480 Leo hilda zegoen eta ez geneukan aliaturik, 426 00:34:29,560 --> 00:34:31,960 beraz, ezin genuen negozioarekin jarraitu. 427 00:34:33,760 --> 00:34:36,639 Jabetzak saldu behar izan genituen zorrak ordaintzeko. 428 00:35:04,520 --> 00:35:06,640 Bizirautea lortu bagenuen, 429 00:35:06,680 --> 00:35:09,000 nire hasierako ideiari esker izan zen, 430 00:35:09,640 --> 00:35:11,480 Marbellara ekarri ninduena. 431 00:35:12,680 --> 00:35:14,160 Aerobika. 432 00:35:18,400 --> 00:35:20,160 Aro bat bukatu zen 433 00:35:20,280 --> 00:35:24,080 eta ezagutzen genuen mundua desagertuko zen seinalea. 434 00:35:24,160 --> 00:35:25,680 SOZIALISMOA ETA HERIOTZA 435 00:35:25,800 --> 00:35:28,600 Kubatarrek ez zuten G5ik eskuratu, 436 00:35:28,640 --> 00:35:32,360 baina Hego Afrikarekin atzera egiteko tratu bat egin zuten. 437 00:35:34,600 --> 00:35:37,760 Sobietarrek berdina egin zuten Afganistanen, 438 00:35:38,840 --> 00:35:41,640 baina hori hasiera baino ez zen izan. 439 00:35:42,840 --> 00:35:44,560 Hiru hilabetetan, 440 00:35:44,640 --> 00:35:47,480 45 urte iraun zituen Gerra Hotza bukatu egin zen. 441 00:35:48,800 --> 00:35:50,200 Ideologia, 442 00:35:50,320 --> 00:35:52,920 klase borroka eta amets komunista 443 00:35:53,000 --> 00:35:57,080 denek ahaztu nahi zuten iragana bilakatu ziren. 444 00:35:58,360 --> 00:36:00,160 Istorioaren bukaera izan zen. 445 00:36:03,040 --> 00:36:06,200 Eta orduan, ezer espero ez nuenean, 446 00:36:07,960 --> 00:36:09,320 mirari bat gertatu zen. 447 00:36:15,520 --> 00:36:16,640 Kaixo, Sara. 448 00:36:16,760 --> 00:36:17,880 Milesker etortzeagatik. 449 00:36:17,960 --> 00:36:19,080 Ezagutzen dugu elkar? 450 00:36:19,160 --> 00:36:20,840 Zure ezkontzan egon nintzen. 451 00:36:20,920 --> 00:36:23,040 Amak esan dit, baina ez zaitut gogoratzen. 452 00:36:23,120 --> 00:36:24,520 Halakoak dira ezkontzak. 453 00:36:26,760 --> 00:36:28,160 Harritu zaitu nire deiak? 454 00:36:28,880 --> 00:36:30,040 Bai, jada ez gaudelako 455 00:36:30,120 --> 00:36:31,840 -armen negozioan. -Badakit. 456 00:36:31,920 --> 00:36:34,400 Eta ez dakit zer beste nahiko duen CIAk. 457 00:36:35,000 --> 00:36:37,120 Zure aita eta biok ondo moldatzen ginen. 458 00:36:37,160 --> 00:36:38,800 Hori ere esan dit amak. 459 00:36:39,440 --> 00:36:40,920 Inoiz oheratu zineten? 460 00:36:41,000 --> 00:36:42,560 Ene bada, ez. 461 00:36:42,640 --> 00:36:44,040 Baina asko lagundu zidan. 462 00:36:44,120 --> 00:36:46,960 Berari esker, maila igoera eta domina lortu nituen. 463 00:36:47,040 --> 00:36:49,680 Arerioak ginen arren, errespetatzen nuen. 464 00:36:49,800 --> 00:36:50,640 Horra non... 465 00:36:53,160 --> 00:36:55,160 Asko sentitzen dut gertatutakoa. 466 00:36:55,840 --> 00:36:56,920 Milesker. 467 00:36:57,600 --> 00:37:00,960 Baina ez dut uste doluminak emateko deitu nauzunik. 468 00:37:01,520 --> 00:37:02,840 Lagundu nahi zaitut. 469 00:37:02,920 --> 00:37:04,840 Zu eta zure familia. 470 00:37:05,080 --> 00:37:06,480 Zergatik? 471 00:37:06,920 --> 00:37:08,000 Karitatez? 472 00:37:08,440 --> 00:37:12,160 Kanoi eta napalmarekin trafikatu duen emakume bakarra zara. 473 00:37:13,520 --> 00:37:16,600 Ez naiz agente sekretu izango, ez dut CIA gustuko. 474 00:37:17,560 --> 00:37:18,880 Ez kezkatu. 475 00:37:19,360 --> 00:37:20,800 Ni ezkutuan egongo naiz. 476 00:37:21,560 --> 00:37:23,440 Zuk Monzerrekin jarraituko duzu. 477 00:37:23,520 --> 00:37:25,320 Negozioa berrartuko duzula pentsa dezala. 478 00:37:25,400 --> 00:37:29,160 Nire babesa eta zure aitak zeukan autonomia izango dituzu. 479 00:37:39,200 --> 00:37:40,800 Momo Tshikedi da bere izena, 480 00:37:41,360 --> 00:37:44,120 National Patriotic Forces of Congokoa da. 481 00:37:44,160 --> 00:37:45,120 NPFCa. 482 00:37:45,840 --> 00:37:48,160 Mobutu presidentearen aurkako gerrillak. 483 00:37:49,280 --> 00:37:52,480 Diamante eremuen kontrola dute, horrela finantzatzen dute dena. 484 00:37:53,440 --> 00:37:55,480 -Ginak nahi du bitartekari... -Ginak? 485 00:37:55,960 --> 00:37:57,800 ...izan gaitezen, Monzer eta NPFCren artean. 486 00:37:58,520 --> 00:38:00,120 Dena jakin nahi du. 487 00:38:00,160 --> 00:38:01,400 Monzer? 488 00:38:01,480 --> 00:38:03,120 Diru asko dago jokoan. 489 00:38:06,200 --> 00:38:07,600 -Ama. -Sara, mesedez... 490 00:38:08,640 --> 00:38:10,080 Etxea berreskuratu dezakezu. 491 00:38:11,640 --> 00:38:14,760 Eta Tanya eta Hugo lagundu ditzakezu. 492 00:38:16,320 --> 00:38:17,440 Zer behar dute? 493 00:38:18,000 --> 00:38:20,960 Kalashnikovak, lur-aireko misilak, eta munizioa. 494 00:38:21,880 --> 00:38:24,000 Zaude. Benetan itzuli nahi duzue? 495 00:38:24,480 --> 00:38:27,160 Sara, emakume horrek arazotan sartuko gaitu. 496 00:38:27,840 --> 00:38:30,600 Gogoratzen aitari egin ziona Poloniako ontziarekin? 497 00:38:30,640 --> 00:38:32,080 Aitak onartuko luke. 498 00:38:32,160 --> 00:38:33,280 Noski. 499 00:38:33,640 --> 00:38:35,120 Baina zu ez zara zure aita. 500 00:38:45,840 --> 00:38:47,560 Egin dezagun Leok egingo lukeena. 501 00:38:49,280 --> 00:38:51,320 Monzerrek gurekin hitz egin nahiko du? 502 00:39:46,080 --> 00:39:49,320 % 5eko komisioa eman diezazueket. 503 00:39:51,000 --> 00:39:52,560 Aitari % 10 ematen zenion. 504 00:39:53,560 --> 00:39:56,120 Zure aita ez dago hemen, Sara. 505 00:39:56,600 --> 00:39:58,600 Eta garaiak aldatu dira. 506 00:39:58,640 --> 00:39:59,880 Eta % 8? 507 00:40:00,520 --> 00:40:02,880 Eta Yemeneko pasaporte diplomatikoak. 508 00:40:03,440 --> 00:40:05,120 Eta xede ziurtagiriak. 509 00:40:05,560 --> 00:40:08,920 Ziurtagiri eta pasaporterik ez. 510 00:40:09,000 --> 00:40:11,160 Komunismoa hilda dago. 511 00:40:12,800 --> 00:40:16,760 Hego Yemen ez da existituko hiru hilabetetan. 512 00:40:17,360 --> 00:40:19,960 Hemendik botako naute, ziurrenik. 513 00:40:20,040 --> 00:40:22,160 Beste planen bat izango duzu, ezta? 514 00:40:22,960 --> 00:40:24,960 Siria? Libia? 515 00:40:26,120 --> 00:40:27,120 Sudan? 516 00:40:29,560 --> 00:40:30,840 Zer nahi duzue? 517 00:40:31,480 --> 00:40:34,560 Akordio egonkor bat, bermeekin. 518 00:40:34,640 --> 00:40:36,280 Aitarena bezalakoa. 519 00:40:36,360 --> 00:40:38,120 Denok irabaziko dugu. 520 00:40:38,480 --> 00:40:41,960 Immunitate diplomatikoarekin eta xede ziurtagiriarekin, 521 00:40:42,040 --> 00:40:44,120 Yemenek jaulkitzen duen azkena bada ere. 522 00:40:44,160 --> 00:40:46,080 Komunismoa hilda egongo da, 523 00:40:46,160 --> 00:40:48,160 baina armadak ez dira desagertuko. 524 00:40:51,120 --> 00:40:54,080 Badakizue nola ospatzen nituen akordioak Leorekin? 525 00:40:58,480 --> 00:41:00,320 Zure aitak arrak eramaten zituen 526 00:41:00,400 --> 00:41:02,160 balio gehiago ematen dietelako. 527 00:41:02,960 --> 00:41:04,800 Baina emeak gogorragoak dira. 528 00:41:05,600 --> 00:41:06,640 Bai, egia da. 529 00:41:06,680 --> 00:41:08,000 Zuen esku dago. 530 00:41:14,040 --> 00:41:15,280 Zer nahi duzu zuk? 531 00:41:28,120 --> 00:41:29,600 Zergatik ez biak? 532 00:43:28,840 --> 00:43:30,840 Azpitituluak: Leire 533 00:43:30,920 --> 00:43:32,920 Ikuskatzailea: Maialen Rubio Erkiaga