1 00:00:09,240 --> 00:00:11,000 Hau ez da Kalifornia. 2 00:00:12,520 --> 00:00:14,440 Ez da New York. 3 00:00:15,960 --> 00:00:17,240 Ez da Londres. 4 00:00:18,720 --> 00:00:20,520 Hau Marbella da. 5 00:00:25,000 --> 00:00:27,800 Azkenik, iritsi da aerobika Costa del Sol-era. 6 00:00:29,120 --> 00:00:30,640 Zure buruaz zaindu nahi duzu? 7 00:00:30,720 --> 00:00:32,600 Makina eta pisuez gogaituta zaude? 8 00:00:33,960 --> 00:00:39,080 Kirola bakarrik egitea ez duzu gogoko eta ez duzu emaitzarik ikusten? 9 00:00:39,520 --> 00:00:42,200 Erabateko entrenamendua iritsi da. 10 00:00:43,160 --> 00:00:45,760 Ongi etorri Candonga Klubera, 11 00:00:45,840 --> 00:00:49,920 gimnasiorik onena, Espainiako toki esklusiboenean. 12 00:00:50,000 --> 00:00:54,080 Zatoz ondo pasatzera eta zeure buruan konfiantza berreskuratzera. 13 00:00:54,760 --> 00:00:55,760 Gaurtik, 14 00:00:55,840 --> 00:00:58,360 hitzordua daukazu Puerto BanĂºsen. 15 00:00:59,440 --> 00:01:01,360 Zatoz Candonga Klubera! 16 00:01:03,320 --> 00:01:04,280 Moztu! 17 00:01:06,120 --> 00:01:10,160 FARADTARRAK 18 00:01:54,360 --> 00:01:56,479 Zer demontre egiten du horrek hemen? 19 00:01:56,560 --> 00:01:58,280 Ordaindu arte ezin du grabatu. 20 00:02:00,320 --> 00:02:01,320 Saioa bukatu da. 21 00:02:01,880 --> 00:02:03,480 -Zer? -Ez ordaintzeagatik. 22 00:02:03,560 --> 00:02:05,120 Gaur goizean bukatu da epea. 23 00:02:05,200 --> 00:02:06,520 Managerrak ordaindu du. 24 00:02:06,600 --> 00:02:08,039 Zu J-rekin egon zinen. 25 00:02:08,120 --> 00:02:09,720 Bai. Ordaindu zuen, benetan. 26 00:02:09,800 --> 00:02:11,600 Deitu ezazu, ostia. 27 00:02:11,680 --> 00:02:13,840 Barkatu, baina joan behar zarete. 28 00:02:13,920 --> 00:02:15,600 Transferentzia eginda dago. 29 00:02:15,680 --> 00:02:17,360 Zortzi ordu zor dizkiguzue. 30 00:02:17,440 --> 00:02:18,600 Ez, bost izan dira. 31 00:02:18,720 --> 00:02:20,440 Eta aurreko hilekoak? 32 00:02:24,160 --> 00:02:26,079 Mukizu alena. 33 00:02:28,600 --> 00:02:30,960 Utzi bukatzen eta nik ordainduko dizut. 34 00:02:31,440 --> 00:02:32,440 Ez da taberna bat. 35 00:02:32,520 --> 00:02:34,400 Abesti bakar bat. 36 00:02:34,440 --> 00:02:35,880 Badakizu zenbat den orduko? 37 00:02:36,840 --> 00:02:38,600 80.000 pezeta nahi dituzu? 38 00:02:38,720 --> 00:02:41,240 Ez kezkatu, aitaren batean ekarriko dizkizut. 39 00:02:41,320 --> 00:02:42,240 Musikariak kanpora. 40 00:02:42,320 --> 00:02:44,720 Ez, ni itzuli arte geratuko dira. 41 00:02:44,800 --> 00:02:45,960 Geratu hemen. 42 00:02:48,160 --> 00:02:49,160 Ez du erantzuten. 43 00:02:49,240 --> 00:02:51,200 Alferrik zabiltza. Eraman nazazu etxera. 44 00:03:51,800 --> 00:03:54,960 GAIXOTASUNA: LEUZEMIA MIELOIDE KRONIKOA 45 00:04:10,040 --> 00:04:12,240 Erdi lo daude. 46 00:04:12,320 --> 00:04:13,800 Oraintxe jan dute eta. 47 00:04:13,880 --> 00:04:16,800 -Baina eman ganorazko zerbait. -Inoiz kexatu zara? 48 00:04:16,880 --> 00:04:18,480 Begi-lausodun bat eman zenidan. 49 00:04:18,560 --> 00:04:20,800 Ez da egia, baina ondo izutu zintuen. 50 00:04:23,160 --> 00:04:25,480 Hau da hemengo onena. 51 00:04:25,560 --> 00:04:27,000 Datorren hilean tigre bat dator. 52 00:04:27,080 --> 00:04:29,200 -Tigre bat? -Portugalgo zirku batekoa. 53 00:04:29,240 --> 00:04:31,160 Ezin dut itxaron, Curro. 54 00:04:31,240 --> 00:04:32,920 Orduan, aukeratu bat. 55 00:04:37,360 --> 00:04:39,120 Leo! Zure emaztea! 56 00:04:41,600 --> 00:04:44,440 Nola demontre aurkitu ditu paperak? 57 00:04:44,520 --> 00:04:46,600 Gauza gehiegi dituzu buruan. 58 00:04:46,680 --> 00:04:49,520 Paper horiek bulegoan gordetzeko esan nizun. 59 00:04:49,600 --> 00:04:51,880 Kaka zaharra. Eta orain, zer? 60 00:04:51,920 --> 00:04:53,680 Hitz egin berarekin. 61 00:04:53,760 --> 00:04:55,440 Noiz hitz egingo dut? 62 00:04:55,520 --> 00:04:57,600 Monzer bidean da, dena antolatu behar dut. 63 00:04:57,680 --> 00:05:00,880 Ados, orduan ni joango naiz Madrilera. 64 00:05:01,240 --> 00:05:02,720 Eraman Sara eta Hugo zurekin. 65 00:05:05,680 --> 00:05:06,680 Haserretuko dira. 66 00:05:06,760 --> 00:05:09,320 Hor konpon, erakutsiezu testamentua eta kito. 67 00:05:09,800 --> 00:05:13,040 Orduan, Sara ezin da ehizan joan zuekin. 68 00:05:13,120 --> 00:05:15,000 Ez du axola, Oskarrekin joango naiz. 69 00:05:16,520 --> 00:05:17,880 Eta gaixotasunari buruz? 70 00:05:20,520 --> 00:05:21,760 Esan sendatu naizela. 71 00:05:22,560 --> 00:05:23,920 Leo... 72 00:05:24,000 --> 00:05:26,640 Ez baduzu hori esaten, dena korapilatuko da. 73 00:05:26,720 --> 00:05:29,040 Hitz egin eurekin, ona zara horretan. 74 00:05:29,120 --> 00:05:31,280 Itzultzen naizenean, bilera izango dugu. 75 00:05:32,280 --> 00:05:33,920 Nik zure lekuan 76 00:05:35,120 --> 00:05:36,480 emea eramango nuke. 77 00:05:44,159 --> 00:05:45,760 Madrilera? Noiz arte? 78 00:05:45,880 --> 00:05:46,800 Ez dakit. 79 00:05:47,600 --> 00:05:50,360 Pare bat egun. Tanyaren krisiek irauten dutena. 80 00:05:50,440 --> 00:05:52,760 Eta zure aitaren ehizaldia? 81 00:05:52,840 --> 00:05:53,960 Zu joango zara. 82 00:05:54,040 --> 00:05:56,040 Elkar hobeto ezagutzeko aukera da. 83 00:05:56,120 --> 00:05:58,800 Ez dugu zertan ehizan joan horretarako. 84 00:06:07,920 --> 00:06:09,520 Aitak minbizia dauka, Oskar. 85 00:06:16,400 --> 00:06:17,960 Tanyak eta Hugok ez dakite. 86 00:06:19,040 --> 00:06:20,600 Horregatik goaz Madrilera. 87 00:06:25,720 --> 00:06:26,760 Hil egingo da? 88 00:06:27,680 --> 00:06:28,880 Leuzemia dauka. 89 00:06:29,800 --> 00:06:33,680 Kronikoa dela dirudi, 20 urte iraun ditzake. 90 00:06:35,640 --> 00:06:36,960 Hogei urte, 91 00:06:38,159 --> 00:06:39,080 edo hilabete bat. 92 00:06:42,080 --> 00:06:43,800 Zergatik ez doa bera ere Madrilera? 93 00:06:44,760 --> 00:06:46,400 Ehizaldia garrantzitsua da. 94 00:06:48,440 --> 00:06:49,960 Bere kide nagusia dator. 95 00:06:50,840 --> 00:06:51,840 Monzer Al Asad. 96 00:06:52,320 --> 00:06:54,200 Tratu bat ixtera etorriko da. 97 00:06:54,280 --> 00:06:55,760 Eta zertarako noa ni? 98 00:06:55,840 --> 00:06:57,280 Maletak eramateko? 99 00:06:57,360 --> 00:06:58,760 Eskatzen badizu, bai. 100 00:07:02,120 --> 00:07:03,760 Jende boteretsua ezagutuko duzu, 101 00:07:04,240 --> 00:07:05,480 ateak irekitzen dituenak. 102 00:07:06,360 --> 00:07:09,440 Horregatik joan behar zara, ikusi zaitzaten. 103 00:07:12,000 --> 00:07:13,440 Napalmarena ondo egon zen, 104 00:07:14,200 --> 00:07:15,520 baina aitak dio, 105 00:07:15,600 --> 00:07:19,320 ehizaldietan ezagutzen dela benetan zure kidea. 106 00:07:25,160 --> 00:07:26,240 Eta zure mutila? 107 00:07:26,560 --> 00:07:27,800 Aitarekin doa. 108 00:07:29,480 --> 00:07:30,640 Zer diozu? 109 00:07:32,200 --> 00:07:33,520 Benetan? 110 00:07:34,280 --> 00:07:36,320 Oskarrek ez du zereginik Madrilen. 111 00:07:53,520 --> 00:07:57,120 SALVAT MEDIKUNTZA 112 00:07:57,240 --> 00:07:58,480 LEUZEMIA 113 00:08:18,960 --> 00:08:19,840 Zer da hori? 114 00:08:22,480 --> 00:08:24,800 -300 kiloko lehoi bat. -Arraioa. 115 00:08:25,760 --> 00:08:27,400 Eta dardo honetan 116 00:08:28,280 --> 00:08:31,960 anfetaminak sartuko ditut. 117 00:08:32,039 --> 00:08:33,240 Zertarako? 118 00:08:33,280 --> 00:08:34,600 Urduritu dadin. 119 00:08:35,760 --> 00:08:37,360 Lehoiari sartuko dizkiozu? 120 00:08:37,440 --> 00:08:40,840 Bai, sei orduero injekzio bat, gero eta urduriago jarri, 121 00:08:40,880 --> 00:08:42,760 eta bihar zeharo asaldatuta egon dadin. 122 00:08:42,880 --> 00:08:45,720 -Ideia bikaina. -Nire alabak ez dizu esan? 123 00:08:45,760 --> 00:08:47,080 Zer? 124 00:08:47,640 --> 00:08:49,720 Lehoia gurekin dator ehizan. 125 00:08:50,720 --> 00:08:53,240 Hartu. Egin tiro ipurdian. 126 00:08:54,200 --> 00:08:55,040 Zer? 127 00:08:55,120 --> 00:08:57,240 Egin tiro ipurdian, popan. 128 00:08:58,320 --> 00:09:00,160 Inoiz ez dut tiro egin. 129 00:09:00,240 --> 00:09:02,840 Katua sakatzea baino ez da. Jostailuzkoak bezala. 130 00:09:02,880 --> 00:09:03,880 Ados. 131 00:09:04,000 --> 00:09:06,200 -Hasteko ondo dago, ezta? -Bai. 132 00:09:36,760 --> 00:09:38,760 -Sara, laztana. -Bai? 133 00:09:38,880 --> 00:09:40,640 Gauza bakarra eskatuko dizut, 134 00:09:41,000 --> 00:09:42,880 hartu gauzak patxadaz Tanyarekin. 135 00:09:46,720 --> 00:09:49,440 Nola aurkitu zituen Tanyak dokumentuak? 136 00:09:50,880 --> 00:09:52,840 Honezkero, ez du garrantzirik. 137 00:09:52,880 --> 00:09:54,520 Garrantzitsuena elkarrekin egotea da. 138 00:09:56,720 --> 00:09:58,360 Inor ez dadila aztoratu. 139 00:09:58,440 --> 00:10:00,640 Aita hilzorian dago eta txiripaz jakin dut? 140 00:10:00,760 --> 00:10:02,400 -Hilzorian dago? -Ez. 141 00:10:02,480 --> 00:10:04,040 Eta zer jartzen du hemen? 142 00:10:04,760 --> 00:10:07,520 "Leuzemia mieloide kronikoa", laztana. Kronikoa. 143 00:10:07,840 --> 00:10:09,360 Beraz, ez da akutua. 144 00:10:11,120 --> 00:10:12,760 Sara, zuk ba al zenekien? 145 00:10:14,120 --> 00:10:15,160 Jakina. 146 00:10:15,240 --> 00:10:17,640 Azterketa medikoetara laguntzen nion. 147 00:10:17,760 --> 00:10:19,720 Madrileko festa apropos antolatu zuen. 148 00:10:21,360 --> 00:10:22,960 Ez al zen urtebetetzeagatik? 149 00:10:23,320 --> 00:10:24,600 Pastela bai, 150 00:10:24,640 --> 00:10:27,440 baina ez zituen alferrik gonbidatu 300 pertsona. 151 00:10:27,520 --> 00:10:30,240 Hobetu egin zen eta ospatu nahi zuen. 152 00:10:31,760 --> 00:10:32,880 Sinestezina da. 153 00:10:33,000 --> 00:10:35,080 Aitak minbizi terminala dauka, 154 00:10:35,160 --> 00:10:36,760 eta zuri bakarrik esan dizu. 155 00:10:36,840 --> 00:10:39,000 Aitak hau saihestu nahi zuen. 156 00:10:39,080 --> 00:10:41,120 Zer, zehazki? 157 00:10:41,440 --> 00:10:43,200 Gu ere bere seme-alabak gara. 158 00:10:43,280 --> 00:10:45,280 Hugo, mesedez. Nahikoa da. 159 00:10:45,760 --> 00:10:46,760 Hemen behar luke. 160 00:10:46,880 --> 00:10:49,400 -Monzerrekin batzekoa da. -Sararen mutilarekin. 161 00:10:50,160 --> 00:10:51,600 Argi dago dena. 162 00:10:51,640 --> 00:10:52,840 Zer dago argi? 163 00:10:53,320 --> 00:10:54,840 Zein asmo dituzun. 164 00:10:54,880 --> 00:10:56,280 Ez dago inongo asmorik. 165 00:10:56,360 --> 00:10:57,560 -Ez, ala? -Ez. 166 00:10:59,080 --> 00:11:02,560 Sara, Tanya eta ni ergelak garela uste duzu? 167 00:11:03,200 --> 00:11:05,840 Mutil-laguna dakar, denei aurkezten die, 168 00:11:05,920 --> 00:11:08,080 eta Afrikara darama negozio bidaian 169 00:11:08,160 --> 00:11:09,360 aita hilzorian dagoenean. 170 00:11:09,440 --> 00:11:11,320 Leo Farad ez da hilko! 171 00:11:14,760 --> 00:11:17,360 Tratamendurik ere ez du behar. 172 00:11:17,440 --> 00:11:19,880 Osasuna zaindu behar du berriz ez gaixotzeko. 173 00:11:19,960 --> 00:11:23,280 Medikuek argi esan dute, bizimodu normala izan dezake. 174 00:11:26,720 --> 00:11:28,800 Leuzemia barizela bezalakoa da, orduan? 175 00:11:28,880 --> 00:11:30,280 Ez esan txorakeriarik. 176 00:11:30,360 --> 00:11:31,200 Bihotza. 177 00:11:32,720 --> 00:11:34,880 Argi dago ez dela barizela bezalakoa. 178 00:11:35,560 --> 00:11:37,200 Gaizki atera daiteke. 179 00:11:37,280 --> 00:11:39,400 Horregatik egin duzue Sararen alde. 180 00:11:39,480 --> 00:11:41,520 Inork ez du inoren alde egin. 181 00:11:41,600 --> 00:11:42,440 Gezurra. 182 00:11:42,520 --> 00:11:43,800 Ez da gezurra. 183 00:11:46,200 --> 00:11:47,520 Testamentuan dago. 184 00:11:55,000 --> 00:11:56,120 Zer testamentu? 185 00:12:00,840 --> 00:12:04,040 Aitak testamentua idatzi zuen, dena argi uzteko. 186 00:12:04,120 --> 00:12:05,240 Tanya. 187 00:12:06,280 --> 00:12:07,120 Hugo. 188 00:12:08,680 --> 00:12:10,160 Oraindik ez, Sara. 189 00:12:10,240 --> 00:12:12,240 Irakurri lasai, zuen logelan. 190 00:12:12,920 --> 00:12:14,600 Oso dokumentu luzea da, 191 00:12:14,680 --> 00:12:16,360 ez dut nahi istilurik, arren. 192 00:12:16,920 --> 00:12:17,920 Argi dago? 193 00:12:19,400 --> 00:12:20,640 Bai. 194 00:12:34,120 --> 00:12:36,800 Arnasa eutsi behar duzu segundo batzuez, 195 00:12:36,880 --> 00:12:39,280 eta hatz erakuslea poliki mugitu. 196 00:12:40,480 --> 00:12:42,240 Tiroak ezustean harrapa zaitzala. 197 00:12:45,560 --> 00:12:46,800 Oso ondo. 198 00:12:46,880 --> 00:12:47,960 Berriz. 199 00:12:51,640 --> 00:12:53,800 Hobeto. Ikusten? Ez da horren zaila. 200 00:12:54,680 --> 00:12:57,120 Aizu, Leo, ehizatzeko ez al da erriflea 201 00:12:57,200 --> 00:12:58,760 -erabiltzen? -Ez ni apuntatu. 202 00:12:58,840 --> 00:13:00,920 Barkatu. 203 00:13:01,800 --> 00:13:04,280 Monzer Al Asadek Kalashnikovak gogoko ditu. 204 00:13:04,880 --> 00:13:07,480 Aspalditik ezagutzen dut, familiakoa bezala da. 205 00:13:07,560 --> 00:13:09,040 Sara asko maite du. 206 00:13:09,120 --> 00:13:12,440 Eta Napalmarena kontatu nionez, zu ekartzeko eskatu zidan. 207 00:13:12,520 --> 00:13:13,760 Kontxo, milesker. 208 00:13:13,840 --> 00:13:14,920 -Egin tiro. -Ados. 209 00:13:21,200 --> 00:13:22,840 Berriz, egin tiro. 210 00:13:25,120 --> 00:13:27,040 Ez duzu arnasa kontrolatzen. 211 00:13:27,120 --> 00:13:29,080 Aldendu. 212 00:13:32,000 --> 00:13:33,920 Disziplina, 213 00:13:34,000 --> 00:13:36,800 sosegua eta pazientzia behar dira. 214 00:13:43,360 --> 00:13:44,200 -Orain zu. -Ostia. 215 00:13:45,120 --> 00:13:47,640 -Ez ahaztu arnasaz. -Ados. 216 00:13:55,120 --> 00:13:56,760 Hori da. Eman berriz. 217 00:13:58,280 --> 00:14:01,080 Nik uste nuen, armen trafikatzaileek 218 00:14:01,160 --> 00:14:04,240 ohian edo desertuak gurutzatzen zituztela. 219 00:14:11,840 --> 00:14:15,040 Leok esan zidan, etxetik bertatik antolatzen zuela dena. 220 00:14:22,680 --> 00:14:25,360 Edo, gehienez ere, lehen klasean bidaiatuz 221 00:14:25,440 --> 00:14:27,800 Monzer Al Asad bisitatzeko, 222 00:14:29,560 --> 00:14:32,400 zeina, lagunaz gain, Ekialde Ertaineko merkatuarekin 223 00:14:32,480 --> 00:14:34,840 zeukan kontaktu nagusia zen. 224 00:14:39,840 --> 00:14:40,880 HEGO YEMEN 225 00:14:40,960 --> 00:14:44,520 Sobietar Batasunaren babesa zuten 226 00:14:44,600 --> 00:14:47,600 gerrila guztietan zeuzkan kontaktuak Monzerrek. 227 00:15:02,200 --> 00:15:03,400 Bezero leialak ziren 228 00:15:03,480 --> 00:15:07,280 eta Hego Yemeneko bere zentrotik kontrolatzen zituen. 229 00:15:10,880 --> 00:15:13,160 Ongi etorri! Zer moduz, lagun? 230 00:15:13,240 --> 00:15:15,080 Leok salmenta bat behar bazuen, 231 00:15:15,160 --> 00:15:18,600 Monzerrek aurkitzen zion bezeroa, eta komisioa 232 00:15:18,680 --> 00:15:19,960 erdi bana egiten zuten. 233 00:15:21,640 --> 00:15:24,840 Monzer eta Hego Yemenen arteko harreman onari esker, 234 00:15:24,920 --> 00:15:28,600 armen salerosketarako herrialdeko ordezkari 235 00:15:28,680 --> 00:15:31,760 zela zioen pasaporte diplomatiko bat zeukan Leok. 236 00:15:32,880 --> 00:15:36,560 Eta ez hori bakarrik. Dokumentu hau erabili zezakeen, 237 00:15:36,640 --> 00:15:37,720 eta asko ez dirudien arren, 238 00:15:37,800 --> 00:15:41,400 eskrupulurik gabeko trafikatzaile eta legezko arma-merkatari baten 239 00:15:41,480 --> 00:15:42,760 arteko aldea zehazten du. 240 00:15:42,840 --> 00:15:45,960 Xede erabilerako ziurtagiria du izena, 241 00:15:46,040 --> 00:15:49,160 eta nazioek jaulkitzen dute, erosketa hori 242 00:15:49,240 --> 00:15:51,360 estatuak onartzen duela adierazteko. 243 00:15:52,480 --> 00:15:55,360 Horri esker, Leo Faraden operazio guztiak 244 00:15:55,440 --> 00:15:57,240 legalizatzen zituen Hego Yemenek. 245 00:15:58,560 --> 00:16:00,560 100 kaxa dira hurrengo eskaeran. 246 00:16:01,080 --> 00:16:03,160 Aldizkari gehiago behar ditugu. 247 00:16:03,880 --> 00:16:06,840 Ziurtagiri horrekin, Kasparren, bere lagunaren, 248 00:16:06,920 --> 00:16:09,720 Poloniako fabrikan fusilak erosten zituen Leok. 249 00:16:09,840 --> 00:16:13,200 Bertan, Kalashnikovez betetako kaxa bat 250 00:16:13,280 --> 00:16:16,480 edo tanke-aurkako misilez betetako ontzi bat lor zezakeen. 251 00:16:16,560 --> 00:16:19,880 Armak Yemenera doan merkantzia-ontzi batean kargatzen ditut, 252 00:16:19,960 --> 00:16:22,440 baina mediterraneoko edozein portutan 253 00:16:22,520 --> 00:16:24,080 deskargatzen ditut. 254 00:16:25,960 --> 00:16:27,600 Orduan, ez dira Yemenera iristen? 255 00:16:30,880 --> 00:16:34,760 Ziurtagiria erabiltzeagatik ematen diedan komisioa baino ez. 256 00:17:28,319 --> 00:17:30,960 Gosaria izorratu nahi didazu, ala zer? 257 00:17:31,040 --> 00:17:32,560 Zuek bazenekiten? 258 00:17:32,640 --> 00:17:33,560 Nagusia naizelako. 259 00:17:33,680 --> 00:17:36,000 -Eta horrek zer? -Autoritatea ematen dit. 260 00:17:36,080 --> 00:17:38,560 Zeure kabuz ezin erabakitzeak izorratzen zaitu! 261 00:17:38,640 --> 00:17:40,440 Bi mukizuren eskuetan egotea da. 262 00:17:40,520 --> 00:17:41,640 Aitak hori nahi du. 263 00:17:41,720 --> 00:17:42,920 Zeri buruz ari zarete? 264 00:17:43,760 --> 00:17:45,320 Hau ez da aitak idatzitakoa. 265 00:17:45,400 --> 00:17:48,080 Hartu dezagun gosaria, eta gero hitz egingo dugu. 266 00:17:48,160 --> 00:17:49,640 Berarekin hitz egin nahi dut. 267 00:17:51,960 --> 00:17:53,160 Nora zoaz? 268 00:17:53,680 --> 00:17:55,880 Maleta prestatzera. Marbellara noa. 269 00:18:08,720 --> 00:18:13,040 Hain zuzen ere, hau ez egiteko eskatu nizun. 270 00:18:13,080 --> 00:18:14,520 Bost axola nik egiten dudanak. 271 00:18:15,200 --> 00:18:17,560 Hugok eta Tanyak erabakitzeko gehiengoa dute. 272 00:18:17,640 --> 00:18:19,280 Ez zenuen hori nahi? 273 00:18:19,320 --> 00:18:20,880 Zure neba eta ahizpa dira. 274 00:18:20,960 --> 00:18:23,560 Aita konbentzitu duzu testamentua aldatzeko. 275 00:18:23,680 --> 00:18:27,040 Ez, testamentuak hirurok parekatzen zaituzte. 276 00:18:27,080 --> 00:18:29,800 Bi horiek ganoragabe parea direla ondo dakizu. 277 00:18:29,880 --> 00:18:32,040 Nire seme-alabak ere dira. 278 00:18:32,560 --> 00:18:34,680 Legitimitatea nahi baduzu, egin lan. 279 00:18:34,760 --> 00:18:35,920 Ez da jaraunsten. 280 00:18:39,280 --> 00:18:41,320 Zer demontre egin dut urte guztiotan? 281 00:18:42,960 --> 00:18:44,320 Nork sinatzen ditu paperak? 282 00:18:45,720 --> 00:18:47,000 Nork egiten du lan aitarekin? 283 00:18:47,720 --> 00:18:51,080 Nork eman ditu hilabeteak enpresa aurrera eramaten? 284 00:18:51,200 --> 00:18:53,160 Nori esker lortu genuen Napalma? 285 00:18:56,560 --> 00:18:58,080 Hori da zure arazoa. 286 00:18:59,240 --> 00:19:02,240 Arlo guztietan argiena eta ikasiena 287 00:19:02,320 --> 00:19:03,440 zarela uste duzu. 288 00:19:04,080 --> 00:19:05,040 Eta ez duzu entzuten. 289 00:19:05,080 --> 00:19:06,680 Entzuten dut. 290 00:19:06,760 --> 00:19:08,040 Ez, ez duzu entzuten. 291 00:19:08,520 --> 00:19:10,280 Indar adierazgarria dela uste duzu. 292 00:19:11,280 --> 00:19:12,400 Baina ez, laztana. 293 00:19:13,320 --> 00:19:14,480 Zure ahulgunea da. 294 00:19:52,280 --> 00:19:56,480 Pasaporte diplomatikoarekin eta xede erabilera ziurtagiri batekin 295 00:19:56,560 --> 00:19:59,280 edozein izan daiteke bitartekaria? 296 00:19:59,320 --> 00:20:01,400 Edozein ez. Kontaktuak behar dira, 297 00:20:01,480 --> 00:20:04,760 kontaktu onak, gobernuekin harremana, eta funtsak. 298 00:20:05,320 --> 00:20:06,240 Funtsak? 299 00:20:06,320 --> 00:20:09,040 Bezeroak ez du ordaintzen salgaiak eskuratu arte. 300 00:20:09,080 --> 00:20:10,560 Ezbeharrak, zure kontu. 301 00:20:11,080 --> 00:20:13,480 Horregatik garrantzitsua da bezeroa ezagutzea 302 00:20:13,560 --> 00:20:15,320 eta nork babesten zaituen jakitea. 303 00:20:15,400 --> 00:20:16,400 PRIBATUA - EHIZA ERRESERBA EZ IGARO 304 00:20:16,480 --> 00:20:17,760 Monzerek babesten zaitu. 305 00:20:19,400 --> 00:20:21,920 Orduan, lehoia hiltzen utzi behar diogu? 306 00:21:08,560 --> 00:21:09,560 Ongi etorri! 307 00:21:09,640 --> 00:21:11,320 Zer moduz, lagun? 308 00:21:12,080 --> 00:21:14,440 Zu ikustea plazera da beti. 309 00:21:15,560 --> 00:21:17,800 -Ongi etorri. -Berdin. 310 00:21:19,240 --> 00:21:20,440 Zer ekarri didazu? 311 00:21:27,880 --> 00:21:30,080 Lehoi ar goseti bat, speedez gainezka. 312 00:21:30,480 --> 00:21:32,880 Zu jaten edo gainkatzen saiatuko da. 313 00:21:34,720 --> 00:21:35,960 Beraz ari nintzen. 314 00:21:37,040 --> 00:21:39,160 Kaixo. Oskar naiz, Sararen mutil-laguna. 315 00:21:40,400 --> 00:21:42,200 Napalm jauna zara? 316 00:21:42,280 --> 00:21:44,560 Bai. Urte askotarako, Monzer jauna. 317 00:21:45,160 --> 00:21:46,040 Deitu iezadazu osaba. 318 00:21:46,560 --> 00:21:48,560 -Ongi da. -Sara iloba bat bezala da. 319 00:21:52,000 --> 00:21:54,000 Leok oso ondo hitz egin dit zutaz. 320 00:21:54,080 --> 00:21:57,200 -Ziur naiz asko handizkatu duela. -Ez, ez da hala. 321 00:21:57,760 --> 00:21:58,600 Zergatik? 322 00:22:05,280 --> 00:22:06,360 Txantxa zen. 323 00:22:06,440 --> 00:22:08,200 Txantxazalea da. 324 00:22:08,280 --> 00:22:09,400 Bai. 325 00:22:13,040 --> 00:22:14,400 Ez da posible. 326 00:22:15,080 --> 00:22:16,200 Bera ere gonbidatu duzu? 327 00:22:16,280 --> 00:22:18,680 Operazio handia da, denontzako nahikoa dago. 328 00:22:19,040 --> 00:22:21,800 Alproja horrek bi gorila bidali zizkidan. 329 00:22:21,880 --> 00:22:22,720 Leo... 330 00:22:22,800 --> 00:22:24,760 Pistolarekin mehatxatu zuten Sara. 331 00:22:24,840 --> 00:22:26,920 -Eta ordainduko du. -A, bai? 332 00:22:27,360 --> 00:22:28,560 Ordua iristean. 333 00:22:35,640 --> 00:22:36,600 Mawad? 334 00:22:40,480 --> 00:22:41,320 Ongi etorri. 335 00:22:42,600 --> 00:22:45,600 Pozten naiz etorri zarelako. 336 00:22:45,680 --> 00:22:48,760 Nola ez? Negozio kontuak dira, ezta? 337 00:22:50,320 --> 00:22:51,440 Eta lehoiak hiltzea. 338 00:22:52,400 --> 00:22:55,040 Zurekin, ezin jakin zer den okerrago. 339 00:22:56,440 --> 00:22:58,600 -Zer gertatzen da? -Aditu. 340 00:22:59,120 --> 00:23:02,160 Oso egun berezia izango da. 341 00:23:02,640 --> 00:23:03,840 Jakina. 342 00:23:06,080 --> 00:23:07,040 Leo. 343 00:23:08,000 --> 00:23:09,080 Mawad. 344 00:23:09,680 --> 00:23:10,920 Bere suhia ezagutzen duzu? 345 00:23:11,480 --> 00:23:13,320 Noski. 346 00:23:13,400 --> 00:23:15,800 "Hitzordua duzu Puerto BanĂºsen". 347 00:23:18,000 --> 00:23:19,040 Oso originala. 348 00:23:22,280 --> 00:23:24,080 CIA ere gonbidatu duzu? 349 00:23:24,160 --> 00:23:26,840 Alderantziz. Berak gonbidatu gaitu. 350 00:23:42,720 --> 00:23:43,600 Kaixo! 351 00:23:45,040 --> 00:23:46,440 -Leo. -Aspaldiko. 352 00:23:47,080 --> 00:23:47,920 Pozten naiz. 353 00:23:50,000 --> 00:23:51,040 Mawad. 354 00:23:51,480 --> 00:23:53,600 -Pozten naiz zu ikusteaz? -Zelan bidaia? 355 00:23:53,680 --> 00:23:55,240 Bat-batean, hor nengoen, 356 00:23:55,320 --> 00:23:58,440 bi blokeetako trafikatzaileen artean, 357 00:23:58,520 --> 00:24:01,200 sozialistak eta kapitalistak. 358 00:24:01,280 --> 00:24:04,520 Blokeen babesle nagusiekin solasean. 359 00:24:04,600 --> 00:24:06,560 Monzer eta CIA. 360 00:24:10,840 --> 00:24:12,840 Ez ninduten edatera gonbidatu, 361 00:24:13,920 --> 00:24:16,400 baina gailur hori mamitsua izango zen. 362 00:24:27,080 --> 00:24:28,560 Ideologiak alde batera. 363 00:24:29,120 --> 00:24:31,360 Bakoitzak pentsa dezala nahi duena, 364 00:24:32,440 --> 00:24:35,120 elkar ezagutzen dugu denok. 365 00:24:36,120 --> 00:24:37,400 Ondo ezagutu ere. 366 00:24:37,480 --> 00:24:40,200 Axola duena da, gaur hemen gaudela, 367 00:24:40,280 --> 00:24:44,080 mahai berean eserita, kontu praktikoei buruz hitz egiteko, 368 00:24:44,160 --> 00:24:45,960 hots, negozioak. 369 00:24:46,040 --> 00:24:48,800 Utzi itzazue politika kontuak alde batera. 370 00:24:48,880 --> 00:24:50,280 -Arazorik ez. -Primeran. 371 00:24:50,880 --> 00:24:51,720 Leo? 372 00:24:53,480 --> 00:24:54,920 Arretaz entzungo dizut. 373 00:24:56,000 --> 00:24:57,040 Nikaragua. 374 00:24:59,920 --> 00:25:03,120 Nire gobernuak Contrasentzako laguntza areagotuko du. 375 00:25:03,200 --> 00:25:06,320 Armak behar dituzte. Ez gureak, sobietarrenak baizik. 376 00:25:07,200 --> 00:25:09,720 Gina... Kubatarrekin egiten dut lan... 377 00:25:09,800 --> 00:25:10,960 Politika alde batera. 378 00:25:11,640 --> 00:25:12,640 Negozioak dira. 379 00:25:13,240 --> 00:25:16,600 CIArekin nagoela jakiten badute, bezeroak galduko ditut. 380 00:25:16,680 --> 00:25:18,160 Ez du inork jakingo. 381 00:25:18,640 --> 00:25:19,880 Oso kasu puntuala da, 382 00:25:19,960 --> 00:25:22,560 eta denok gaude saltsan sartuta, ez zu bakarrik. 383 00:25:23,560 --> 00:25:26,360 KBGko nire kontaktuak jakingo balu, 384 00:25:26,440 --> 00:25:27,880 nireak egingo luke. 385 00:25:29,600 --> 00:25:30,920 Orduan, asko espero dut. 386 00:25:31,000 --> 00:25:32,600 Diru mordoa jasoko duzu... 387 00:25:33,280 --> 00:25:35,320 Finantzatu ahal izango dituzue 388 00:25:35,400 --> 00:25:37,680 hain gogoko dituzuen Afrikako iraultzak. 389 00:25:40,280 --> 00:25:43,240 Zergatik ez dizkiezue zuen errifleak ematen? 390 00:25:43,320 --> 00:25:45,200 Ezin dugu. Kongresuak debekatu du. 391 00:25:45,840 --> 00:25:46,960 Errusiako errifleekin, 392 00:25:47,040 --> 00:25:49,440 komunistek eman dizkietela pentsatuko dute. 393 00:25:51,880 --> 00:25:54,920 Ez daukat Atlantikoa armekin zeharkatzeko ziurtagiririk. 394 00:25:55,800 --> 00:25:56,680 Ez dago nire bidean. 395 00:25:56,760 --> 00:25:59,160 Erabili Yemengoa Algeciraseraino. 396 00:25:59,240 --> 00:26:01,880 Honduraskoa jaulkiko dizute zeharkatu dezazun. 397 00:26:02,720 --> 00:26:04,040 Orduan... 398 00:26:04,120 --> 00:26:07,800 Leori Nikaraguako negozioa emango badiozue, zer daukazue niretzat? 399 00:26:11,520 --> 00:26:12,560 Iran. 400 00:26:14,360 --> 00:26:15,200 Zer? 401 00:26:15,280 --> 00:26:17,520 F-14aren zatiak salduko dizkiezu, 402 00:26:17,600 --> 00:26:19,520 Iraken aurkako gerrarako. 403 00:26:19,600 --> 00:26:22,280 Diru horrekin ordainduko ditugu Contrasen armak. 404 00:26:22,880 --> 00:26:26,680 Iraneko aiatolak Nikaraguako komunismoaren gainbehera finantzatzen. 405 00:26:26,760 --> 00:26:28,960 Burua galdu duzue. 406 00:26:29,960 --> 00:26:33,240 Oso arriskutsua da. 407 00:26:34,040 --> 00:26:36,800 Urteak daramatzat Saddam Husseini armak saltzen. 408 00:26:36,880 --> 00:26:39,800 Irakeko armada nire bezero onenetakoa da. 409 00:26:39,880 --> 00:26:41,480 -Zein da arazoa? -Bueno... 410 00:26:41,560 --> 00:26:44,400 Iranekin negozioak ditudala jakingo balute... 411 00:26:44,480 --> 00:26:45,760 Mawad... 412 00:26:45,840 --> 00:26:47,600 Denok hartuko ditugu arriskuak. 413 00:26:47,680 --> 00:26:49,200 KGBak jakingo balu... 414 00:26:49,280 --> 00:26:52,480 Saddam Hussein KGBa baino okerragoa da. 415 00:26:53,000 --> 00:26:56,120 Irani ezer saltzen badiot, bere arerioari, 416 00:26:56,200 --> 00:26:57,600 traidore bat izango naiz. 417 00:26:57,680 --> 00:27:00,240 Gutxiagogatik ere azidotan disolbatu du jendea. 418 00:27:00,320 --> 00:27:03,440 Inork ez du jakingo. Ezkutuko operazioa da. 419 00:27:03,520 --> 00:27:05,560 Bermeak behar ditut. 420 00:27:07,160 --> 00:27:08,720 Ni naiz zure bermea. 421 00:27:08,800 --> 00:27:11,320 Hau zabaltzen bada, gureak egin du. 422 00:27:12,880 --> 00:27:16,200 Jaunak, zuen bizitzako komisio handiena lortzear zaudete. 423 00:27:16,280 --> 00:27:18,040 Eskatzen dizuedan bakarra da, 424 00:27:18,120 --> 00:27:19,760 mesfidantza eta beldurra 425 00:27:20,520 --> 00:27:21,720 alde batera uztea, 426 00:27:21,840 --> 00:27:23,400 eta taldean lan egitea. 427 00:27:23,520 --> 00:27:25,120 Konturatu ez bazarete, 428 00:27:25,600 --> 00:27:26,920 berriak dauzkat... 429 00:27:29,240 --> 00:27:30,480 Mundua aldatzen ari da. 430 00:27:31,120 --> 00:27:32,600 Hobe dugu elkarrekin lan egin. 431 00:27:39,240 --> 00:27:40,640 -Bakearengatik. -Topa. 432 00:27:41,560 --> 00:27:43,400 Zu bai alproja galanta! 433 00:27:51,400 --> 00:27:52,720 Zer moduz doa gimnasioa? 434 00:27:52,840 --> 00:27:54,400 Ondo. 435 00:27:54,480 --> 00:27:55,680 Primeran. 436 00:27:55,760 --> 00:27:56,760 Pozten naiz. 437 00:27:57,480 --> 00:28:00,320 Sara oso pozik omen dago zurekin. 438 00:28:02,240 --> 00:28:03,840 Baina ez daukat argi 439 00:28:03,920 --> 00:28:06,200 zertarako ekarri zaituen. Aerobikarengatik, 440 00:28:06,280 --> 00:28:08,560 bere neba marikoia kontrolpean izateko, 441 00:28:09,240 --> 00:28:11,480 edo zu bere negozioetarako erabiltzeko. 442 00:28:11,600 --> 00:28:14,680 Oso galdera ona da. Galdetu iezaiozu berari. 443 00:28:16,640 --> 00:28:18,560 Agian hirurak egin ditzakezu. 444 00:28:19,480 --> 00:28:21,080 Itzela litzateke hori. 445 00:28:50,920 --> 00:28:51,800 Abesti berri bat? 446 00:28:53,560 --> 00:28:54,960 Ez zindoazen Marbellara? 447 00:28:58,320 --> 00:28:59,840 Badakizu odolberoa naizela. 448 00:29:00,720 --> 00:29:04,320 Ezin dut nire burua kontrolatu, eta hanka sartzen dut batzuetan. 449 00:29:05,160 --> 00:29:08,120 Oso ondo ulertzen zaitut. 450 00:29:08,200 --> 00:29:10,040 A, bai? 451 00:29:14,880 --> 00:29:16,440 Zenbat emango zenidake? 452 00:29:18,040 --> 00:29:19,040 Barkatu? 453 00:29:19,880 --> 00:29:20,800 Zure alde egiteko. 454 00:29:21,600 --> 00:29:24,040 Tanya, ez naiz zure laguntza erostera etorri. 455 00:29:24,560 --> 00:29:28,120 Familiarentzako onena aukeratzea da kontua. 456 00:29:30,240 --> 00:29:33,320 Baina nik nire botoa saldu nahi badizut, zer? 457 00:29:34,160 --> 00:29:35,920 Zergatik egingo zenuke hori? 458 00:29:37,040 --> 00:29:38,520 Ez didalako axola. 459 00:29:38,600 --> 00:29:41,200 Bost axola armak, gerrak... 460 00:29:41,280 --> 00:29:43,160 -Tanya, entzun. -Ez dut nahi, Sara. 461 00:29:43,240 --> 00:29:45,720 Musikak bakarrik axola dit. Kito. 462 00:29:45,800 --> 00:29:47,600 Kalkuluak egin ditut. 463 00:29:47,680 --> 00:29:49,240 -A, bai? -Bai. 464 00:29:49,320 --> 00:29:50,520 Musikarien kostua, 465 00:29:50,600 --> 00:29:53,600 birarako kanpaina eta diskoa ganoraz grabatzeko 466 00:29:53,680 --> 00:29:56,080 90 milioi pezeta behar ditut. 467 00:29:56,720 --> 00:29:59,760 90 milioirekin 5 urtez emango dizut nire botoa. 468 00:29:59,840 --> 00:30:01,280 Huskeria bat da, 469 00:30:01,360 --> 00:30:04,160 aitak bost urtetan irabazten duenarekin alderatuta. 470 00:30:05,840 --> 00:30:07,440 Karrera ordaindu behar dizut? 471 00:30:08,000 --> 00:30:10,440 Ez, hasiera baino ez. 472 00:30:12,800 --> 00:30:13,840 Oso ondo. 473 00:30:15,240 --> 00:30:16,680 Eta gaizki irteten bada? 474 00:30:16,760 --> 00:30:18,800 Beste 90 milioi? 475 00:30:18,880 --> 00:30:20,440 -Ondo aterako da. -Agian ez. 476 00:30:20,520 --> 00:30:22,800 Agian jendeak ez zaitu gustuko. 477 00:30:23,600 --> 00:30:25,920 Agian Hugori gustatuko zaio. 478 00:30:28,840 --> 00:30:30,440 Xantaia egingo didazu? 479 00:30:31,440 --> 00:30:33,080 Bakoitzak bere armak ditu. 480 00:30:37,240 --> 00:30:38,360 Kontraeskaintza. 481 00:30:38,760 --> 00:30:41,040 -Ea. -Maketa ordainduko dut, 482 00:30:41,120 --> 00:30:42,680 diskoetxera eramango dugu, 483 00:30:42,760 --> 00:30:46,240 eta abiarazten bazaituzte, publizitatean inbertituko dugu. 484 00:30:47,280 --> 00:30:49,120 -Ez dut faborerik nahi. -Ez da faborea. 485 00:30:49,200 --> 00:30:50,480 Baietz esango nuke. 486 00:30:52,000 --> 00:30:54,040 Zuzenean 90 milioiak eskatzea hobeto? 487 00:30:56,040 --> 00:30:57,280 Hugok onartuko luke. 488 00:30:58,120 --> 00:30:59,080 Tanya... 489 00:31:00,360 --> 00:31:01,720 Ez duelako pentsatzen. 490 00:31:02,880 --> 00:31:04,880 Beraz fidatzen zara? 491 00:31:10,600 --> 00:31:11,880 Egin nahi duzuna. 492 00:31:35,240 --> 00:31:36,200 Kaixo. 493 00:31:48,840 --> 00:31:51,600 Inor ez zuen espero Atletico Madrilen porrota, 494 00:31:51,680 --> 00:31:54,000 bi eta huts galdu du. 495 00:31:54,080 --> 00:31:57,400 Atletico Madrilek asko hobetu beharko du... 496 00:31:57,480 --> 00:31:59,880 -Hemen da, 12an. -Ongi da. 497 00:32:00,840 --> 00:32:01,880 Zenbat da? 498 00:32:01,960 --> 00:32:03,040 2.500 pezeta. 499 00:32:11,240 --> 00:32:12,440 "Mofli". 500 00:32:12,520 --> 00:32:14,080 Askoz hobeto, zer demontre. 501 00:32:27,800 --> 00:32:29,080 Zelan? 502 00:32:29,160 --> 00:32:30,280 Zorionekoa zu. 503 00:32:30,360 --> 00:32:33,320 Atzo etorri izan bazina, esku-hutsik itzuliko zinatekeen. 504 00:32:33,400 --> 00:32:37,520 Ez nuen Madrilera etortzek asmorik, hitzetik hortzera gertatu da. 505 00:32:37,600 --> 00:32:38,600 Mozten ari dira. 506 00:32:39,120 --> 00:32:40,480 Garagardo bat nahi duzu? 507 00:32:40,560 --> 00:32:42,360 -Rona nahiago dut. -Ados. 508 00:32:42,440 --> 00:32:44,040 -Orain ekarriko dizut. -Ados. 509 00:32:50,680 --> 00:32:52,080 Zer moduz, Dani? 510 00:32:52,160 --> 00:32:53,480 Ondo, eta zu? 511 00:32:55,720 --> 00:32:56,680 Ondo. 512 00:32:58,400 --> 00:33:00,720 Coca-cola sartu diot, oso fuerte dago eta. 513 00:33:00,800 --> 00:33:01,760 Milesker. 514 00:33:01,880 --> 00:33:03,280 Badakizu koalena? 515 00:33:03,360 --> 00:33:06,000 Nahikoa da Dani, gau osoa daramazu horrekin. 516 00:33:06,080 --> 00:33:08,520 -Zer? -Orgiak gogoko dituzte. 517 00:33:09,000 --> 00:33:10,240 Koalek? 518 00:33:10,320 --> 00:33:11,400 Ez egin jaramonik. 519 00:33:11,480 --> 00:33:12,720 Burutik jota dago. 520 00:33:12,840 --> 00:33:14,040 Ez. 521 00:33:14,120 --> 00:33:15,480 Ikertzen ari dira, 522 00:33:16,120 --> 00:33:19,920 Queenslandeko unibertsitateko zientzialari australiarrak. 523 00:33:20,920 --> 00:33:22,120 Hara. 524 00:33:23,040 --> 00:33:25,640 Badakizu zein orgia mota gustatzen zaien? 525 00:33:26,840 --> 00:33:28,520 -Zein? -Lesbianen artekoa. 526 00:33:32,800 --> 00:33:34,880 -Ez nuke inoiz asmatuko. -Ez, ezta? 527 00:33:37,080 --> 00:33:39,040 Hugo. Zure eske datoz. 528 00:33:51,040 --> 00:33:52,080 Zer egiten duzu hemen? 529 00:33:53,920 --> 00:33:55,200 Tuntuna naizelakoan? 530 00:33:56,560 --> 00:33:59,160 Hiru urte daramatzazu ergel honi kokaina erosten. 531 00:34:00,960 --> 00:34:04,160 Poliziaren salatzailea delako dauka alabaren zaintza. 532 00:34:04,760 --> 00:34:06,200 Ez dakit zer diozun. 533 00:34:07,000 --> 00:34:08,639 Komisarioak esan zion aitari. 534 00:34:12,120 --> 00:34:14,639 Aitaren minbiziaz gain, 535 00:34:14,679 --> 00:34:16,560 familian gertatzen den dena dakit. 536 00:34:20,159 --> 00:34:21,320 Zer nahi duzu? 537 00:34:23,080 --> 00:34:24,159 Zu laguntzea. 538 00:34:33,080 --> 00:34:34,400 Askatu dute. 539 00:34:35,840 --> 00:34:37,520 Sarritan egin duzue hau? 540 00:34:37,600 --> 00:34:38,920 Bai, sarritan. 541 00:34:41,199 --> 00:34:42,880 Lasai. 542 00:34:50,199 --> 00:34:53,159 Nik ere ez nuen aitarik izan, zuk bezala. 543 00:34:54,440 --> 00:34:59,040 Hotza, gosea eta gogoa ondo ezagutzen ditut 544 00:35:01,520 --> 00:35:02,400 Baina? 545 00:35:04,280 --> 00:35:06,800 Ez dago bainarik, alderantziz. 546 00:35:06,880 --> 00:35:10,000 Umezurtzak askeago eta moldagarriago dira. 547 00:35:11,880 --> 00:35:15,160 Niretzat, orri zuri bat zara, 548 00:35:16,160 --> 00:35:19,120 berri-berria, ezer idatzita ez daukana. 549 00:35:21,960 --> 00:35:23,960 Ez dut inoiz hori pentsatu. 550 00:35:24,040 --> 00:35:25,000 Gogoko dut. 551 00:35:25,080 --> 00:35:26,640 Orduan fidatu behar zara. 552 00:35:27,800 --> 00:35:29,320 Eta leiala izan behar duzu. 553 00:35:30,560 --> 00:35:31,680 Sarari leial? 554 00:35:32,640 --> 00:35:34,680 Ez naiz Saraz ari. 555 00:35:35,920 --> 00:35:38,440 Familiari leiala izan behar zara. 556 00:35:40,080 --> 00:35:41,800 Leialtasunari buruz ari naiz. 557 00:35:43,640 --> 00:35:46,120 Monzer eta nire jendearekin dudana bezala. 558 00:35:47,000 --> 00:35:48,600 Gogoko ez ditudan tratuak ere 559 00:35:48,640 --> 00:35:51,360 egin ditut haiengatik. Eta Mawadekin elkartu ere. 560 00:35:52,040 --> 00:35:53,560 Ulertzen duzu? 561 00:35:53,640 --> 00:35:54,600 Bai. 562 00:35:55,280 --> 00:35:56,800 Mundu hau oso gogorra delako, 563 00:35:56,880 --> 00:35:59,440 anabasa eta zerrikeriaz beteta dago. 564 00:36:00,000 --> 00:36:01,760 Baina leiala bazara, 565 00:36:02,960 --> 00:36:04,080 dena ondo aterako da. 566 00:36:04,920 --> 00:36:08,480 Hori da lehen araua, nahasmenetik salbatuko zaitu horrek. 567 00:36:17,320 --> 00:36:18,440 Leo... 568 00:36:20,120 --> 00:36:21,560 Sarak minbiziarena esan dit. 569 00:36:23,160 --> 00:36:24,200 Zer moduz zaude? 570 00:36:27,160 --> 00:36:29,560 Ehun urte gehiagoz biziko naiz, mutiko. 571 00:36:30,160 --> 00:36:31,360 Arraioa. 572 00:36:34,600 --> 00:36:35,840 Ez duzu beldurrik? 573 00:36:38,320 --> 00:36:39,360 Badakizu zer? 574 00:36:40,160 --> 00:36:43,120 Tibetean, area aleekin margolanak 575 00:36:43,160 --> 00:36:47,800 egiten dituzten monje batzuk daude. 576 00:36:47,880 --> 00:36:48,960 Koloreztatuak. 577 00:36:51,160 --> 00:36:52,560 Ederra da. 578 00:36:53,880 --> 00:36:59,040 Hamar edo hamabost urte ematen dituzte ale denak ipintzen. 579 00:36:59,840 --> 00:37:01,680 Oso zehatzak izan behar dute. 580 00:37:04,320 --> 00:37:08,080 Bukatzen dutenean, azken alea jartzen dutenean, 581 00:37:09,800 --> 00:37:11,160 badakizu zer egiten duten? 582 00:37:12,800 --> 00:37:14,640 Putz egiten dute koadroan, 583 00:37:16,840 --> 00:37:18,320 eta dena pikutara joaten da. 584 00:37:20,440 --> 00:37:21,480 Zergatik? 585 00:37:22,000 --> 00:37:25,560 Dena iragankorra dela eta ez gaudela ezeri lotuak erakusteko. 586 00:37:31,400 --> 00:37:34,600 Tibeteko monjeak ergelak iruditzen zaizkit. 587 00:37:41,360 --> 00:37:43,520 Hogei urte daramatzat 588 00:37:43,600 --> 00:37:45,520 nire area aleak jartzen. 589 00:37:46,680 --> 00:37:48,160 Farad aleak. 590 00:37:51,040 --> 00:37:53,840 Eta ez dut inork putz egiterik onartuko. 591 00:37:55,200 --> 00:37:57,400 Horregatik, familia sendoa behar dut. 592 00:37:59,280 --> 00:38:00,320 Argi dago? 593 00:38:06,800 --> 00:38:09,840 -Hugo... -Ez duzu ezer ulertzen. 594 00:38:11,600 --> 00:38:13,000 Zer da ez dudana ulertzen? 595 00:38:13,080 --> 00:38:15,960 Aita hiltzen bada, 596 00:38:16,400 --> 00:38:19,840 dena jarauntsi dezakezula uste duzu, denda bat balitz bezala. 597 00:38:21,200 --> 00:38:23,640 Tratu bat eskaintzen ari naiz. 598 00:38:23,680 --> 00:38:25,800 Hori da arazoa, Sara. 599 00:38:25,880 --> 00:38:28,560 Arazoa ni eta Tanya garela uste duzu. 600 00:38:29,640 --> 00:38:31,800 Eta arazoa osaba Monzer da. 601 00:38:32,440 --> 00:38:34,080 Berak banatzen ditu kontratuak, 602 00:38:34,160 --> 00:38:36,920 berak ematen ditu ziurtagiriak. 603 00:38:38,200 --> 00:38:40,680 Osaba Monzer itzela da, ezta? 604 00:38:40,800 --> 00:38:44,040 -Adeitsua eta sentibera. -Bai. 605 00:38:44,120 --> 00:38:46,880 Baina, arabiar tradizionalista da, 606 00:38:46,960 --> 00:38:49,560 hiru emazte ditu eta inoiz ez da 607 00:38:49,640 --> 00:38:52,400 amarekin ere mahai berean bazkaltzera jesarri. 608 00:38:55,640 --> 00:39:00,640 Nire galdera da, nola uste duzun, zuk, emakume batek, 609 00:39:01,480 --> 00:39:03,400 osaba Monzerrekin negoziatuko duela? 610 00:39:05,120 --> 00:39:08,040 Al-Fatahrekin aurrez-aurre negoziatzera joanago zara? 611 00:39:08,760 --> 00:39:10,160 Edo Yemengoekin? 612 00:39:10,200 --> 00:39:11,360 Edo Tunisiarrekin? 613 00:39:11,440 --> 00:39:13,360 Ez naiz bakarrik joango. 614 00:39:17,840 --> 00:39:20,800 Zure mutila ez da faradtarra. 615 00:39:36,920 --> 00:39:38,040 Hemen da. 616 00:39:39,600 --> 00:39:40,520 Ostia. 617 00:40:06,800 --> 00:40:08,000 Eman diogu? 618 00:40:08,080 --> 00:40:09,160 Ez dakit. 619 00:40:10,160 --> 00:40:11,280 Agian zaurituta dago. 620 00:40:12,440 --> 00:40:13,840 Itxaron hemen. 621 00:40:18,360 --> 00:40:19,560 Zertara zoaz? 622 00:40:19,640 --> 00:40:21,360 -Begiratzera. -Ados. 623 00:40:26,960 --> 00:40:27,800 Leo! 624 00:40:30,080 --> 00:40:31,040 Leo! 625 00:40:34,560 --> 00:40:35,640 Leo! 626 00:40:44,600 --> 00:40:45,440 Leo! 627 00:40:49,120 --> 00:40:51,200 Kaka. Leo! 628 00:42:03,160 --> 00:42:04,200 Kaka. 629 00:44:31,120 --> 00:44:33,440 Egin tiro. 630 00:44:38,120 --> 00:44:39,160 Egin zuk. 631 00:44:40,360 --> 00:44:43,400 -Ez dut balarik. -Tori. 632 00:44:55,280 --> 00:44:58,560 Azkenean, ez nuen nik hil lehoia. 633 00:45:01,960 --> 00:45:04,080 Nire aurkaria ez zen Leo. 634 00:45:04,160 --> 00:45:06,760 Farad familiaren alde disfuntzionala baizik. 635 00:45:08,240 --> 00:45:10,520 Mehatxua nintzela uste zutenak. 636 00:45:20,720 --> 00:45:24,240 Asko pentsatu dut honi buruz, eta erabaki onena da. 637 00:45:24,320 --> 00:45:25,200 Oskar aparta da. 638 00:45:25,280 --> 00:45:26,840 Zatozte argazkira! 639 00:45:26,920 --> 00:45:28,840 Denek gogoko dute, ausarta da 640 00:45:28,920 --> 00:45:32,120 eta atsegin dut bere energia. 641 00:45:32,240 --> 00:45:37,480 Eta aljeriar jatorriko mutil bat nahi nuen arren, 642 00:45:38,480 --> 00:45:41,880 horrek ez gaitu argiago ez indartsuago egingo. 643 00:45:51,320 --> 00:45:53,480 Garrantzitsuena da 644 00:45:53,560 --> 00:45:55,720 nire alabak nahi duen senarra 645 00:45:55,800 --> 00:45:59,080 eta familiak behar duen anaia izan dadila. 646 00:45:59,160 --> 00:46:01,240 -Topa maitasunarengatik. -Maitasunarengatik. 647 00:46:01,920 --> 00:46:03,080 Maitasunarengatik. 648 00:46:03,600 --> 00:46:08,400 Nire saria ez zen hildako lehoi bat izan, ezkontza bat baizik. 649 00:46:09,720 --> 00:46:14,720 Erabaki horrekin, Leok familiak behar zuen ordena ezarriko zuela pentsatu nuen. 650 00:46:15,800 --> 00:46:17,440 Autoritatea. 651 00:46:18,200 --> 00:46:21,360 Baina faradtarrekin gauza bakarra zen segurua. 652 00:46:23,200 --> 00:46:25,960 Inoiz ez dakizu zein gerratan sartuko zaren. 653 00:48:48,760 --> 00:48:50,760 Azpitituluak: Leire 654 00:48:50,840 --> 00:48:52,840 Ikuskatzailea: Maialen Rubio