1 00:00:17,418 --> 00:00:20,126 Gorpuak istorioaren amaiera zirela uste nuen, 2 00:00:21,209 --> 00:00:23,168 aurkitu nahi nituen erantzunak. 3 00:00:26,459 --> 00:00:27,501 Baina batzuetan, 4 00:00:28,209 --> 00:00:30,584 hildakoek beste plan batzuk dituzte. 5 00:00:35,501 --> 00:00:37,751 Amaitu da ikuskizuna. Zoazte etxera. 6 00:00:37,751 --> 00:00:39,834 Sarjentu, galdetu nahi al didazu... 7 00:00:39,834 --> 00:00:43,126 - Milesker, Barry, Cathal. Etxera. - Berandu zatoz. 8 00:00:43,126 --> 00:00:46,084 Krimen baten lekuan zaudete. Denok etxera! 9 00:00:49,959 --> 00:00:51,043 - Tira. - Aizue. 10 00:00:51,043 --> 00:00:53,543 - Azkar. - Guk argitu dugu misterioa? 11 00:00:53,543 --> 00:00:55,876 Itzela litzateke. Egun gutxitan. 12 00:00:57,584 --> 00:00:59,001 Seamusek hil zituen. 13 00:00:59,001 --> 00:01:01,709 Ez. Zer gertatu zitzaien ez dakiela dio. 14 00:01:01,709 --> 00:01:03,876 Hiltzaileek egia esaten dute eta. 15 00:01:04,376 --> 00:01:07,168 Ospa berehala, edo atxilotu egingo zaituztet. 16 00:01:07,959 --> 00:01:08,834 Goazen. 17 00:01:16,293 --> 00:01:18,418 Non dago Sean? Hemen zegoen. 18 00:01:19,834 --> 00:01:21,626 - Deituko diot. - Sean alproja. 19 00:01:21,626 --> 00:01:24,168 Zenbat ordaintzen diozu ez egoteagatik? 20 00:01:24,168 --> 00:01:26,918 - Beti du lanen bat. - Ez dut mugikorra aurkitzen. 21 00:01:26,918 --> 00:01:30,126 - Autoan utziko nuen. - Tori. Erabili nirea. 22 00:01:32,209 --> 00:01:33,293 - Tori. - Milesker. 23 00:01:37,168 --> 00:01:39,376 - Zure lagun Sean... - Ahots-postontzia. 24 00:01:47,959 --> 00:01:50,918 Mugikorra Seanen autoan dago. Darraghen etxe ondoan. 25 00:01:50,918 --> 00:01:52,876 Eta nola joango gara hara? 26 00:02:19,001 --> 00:02:19,834 Hemen da? 27 00:02:20,334 --> 00:02:21,959 Hori dio aplikazioak. 28 00:02:28,334 --> 00:02:29,418 Zer izan da hori? 29 00:02:36,293 --> 00:02:37,126 Begira. 30 00:02:37,126 --> 00:02:39,293 - Bai! - Ene! 31 00:02:39,293 --> 00:02:42,626 - Tripak atera zaizkio! - Denetik atera zaio. 32 00:02:42,626 --> 00:02:44,876 - Hor dago Seanen autoa. - Zer nazka! 33 00:02:46,834 --> 00:02:47,834 Argi! 34 00:03:10,334 --> 00:03:11,709 Nitaz ari ziren? 35 00:03:12,334 --> 00:03:14,751 Non zeunden? Berandu heldu zara berriz. 36 00:03:14,751 --> 00:03:18,918 Abisatzen saiatu naiz. Podcasterrek bi gorpu aurkitu dituzte zingiran. 37 00:03:21,543 --> 00:03:23,918 - Zer? - Bai, auto baten maletategian. 38 00:03:29,334 --> 00:03:31,834 Zergatik ematen diezu haurrei aire armak? 39 00:03:33,293 --> 00:03:34,126 Zera... 40 00:03:34,126 --> 00:03:37,001 Kaioak akabatzeko agintzen badizut, zera diot... 41 00:03:37,501 --> 00:03:38,959 pozoia edo erabiltzeko. 42 00:03:40,001 --> 00:03:40,834 Kontxo. 43 00:03:41,751 --> 00:03:43,376 Bidali mukizuak etxera. 44 00:03:43,876 --> 00:03:44,918 Ikusi duzue? 45 00:03:46,334 --> 00:03:48,876 Errudun baten begirada dauka. 46 00:03:48,876 --> 00:03:50,626 Harridura iruditu zait niri, 47 00:03:50,626 --> 00:03:52,668 edo ezuste bat. 48 00:03:52,668 --> 00:03:55,793 Tira, lagunak. Ospa hemendik. Entzun duzue. Aire. 49 00:03:56,293 --> 00:03:58,584 - Azkar. - Ez dizkizugu itzuliko. 50 00:03:58,584 --> 00:04:00,334 Bai, itzuli hori. 51 00:04:00,334 --> 00:04:02,834 - Harrapatu gaitzazu! - Eman armak! Aizue! 52 00:04:02,834 --> 00:04:03,751 Zuek bai... 53 00:04:06,418 --> 00:04:07,709 Eman armak, mesedez! 54 00:04:08,418 --> 00:04:09,543 Kontuz! Azkar! 55 00:04:11,626 --> 00:04:12,459 Dove. 56 00:04:14,334 --> 00:04:16,543 Bi horiek tabernan Seani dirua eman zioten. 57 00:04:17,793 --> 00:04:21,459 Ez dakit zer dagoen, Gilbert, baina gure podcasta hor dago. 58 00:04:23,043 --> 00:04:24,043 Behar duzuna da. 59 00:04:39,668 --> 00:04:40,876 Zer da hau? 60 00:04:41,959 --> 00:04:43,918 Ikusi egin behar, ez? 61 00:04:49,418 --> 00:04:50,834 Zer uste duzu dagoela? 62 00:04:53,543 --> 00:04:55,251 Beldurgarria da. 63 00:05:12,084 --> 00:05:13,334 Ikusten duzu ezer? 64 00:05:25,876 --> 00:05:26,876 Kontuz, Dove. 65 00:05:29,793 --> 00:05:31,418 Zer demontre... 66 00:05:32,001 --> 00:05:33,001 Kaka! 67 00:05:33,709 --> 00:05:34,709 Ene, Dove! 68 00:05:35,293 --> 00:05:37,334 - Dove, ondo zaude? - Dove! 69 00:05:37,334 --> 00:05:39,001 - Entzuten? - Ondo zaude? 70 00:05:39,001 --> 00:05:40,959 - Zer egingo dugu? - Ondo nago! 71 00:05:42,293 --> 00:05:43,209 Ondo nago! 72 00:05:50,334 --> 00:05:51,334 Ondo nago! 73 00:05:52,293 --> 00:05:53,293 Ederki nago. 74 00:05:57,084 --> 00:05:57,918 Jainko maitea. 75 00:06:00,834 --> 00:06:01,668 Zer? 76 00:06:02,293 --> 00:06:03,959 Zerbait duzu 77 00:06:04,918 --> 00:06:05,751 mugitzen. 78 00:06:06,959 --> 00:06:08,043 Kendu itzazue! 79 00:06:13,293 --> 00:06:14,793 Zer ostia da hau? 80 00:06:14,793 --> 00:06:17,209 Anguilla anguilla heldugabeak. 81 00:06:17,209 --> 00:06:18,293 Aingirak dira. 82 00:06:19,709 --> 00:06:20,709 Aingira kumeak. 83 00:06:21,584 --> 00:06:23,418 Txantxetan ariko zarete. 84 00:06:23,918 --> 00:06:26,543 Autoko biak zarete. 85 00:06:26,543 --> 00:06:27,959 Behera berehala. 86 00:06:30,209 --> 00:06:31,043 Behera. 87 00:06:31,668 --> 00:06:32,626 Lurrera. 88 00:06:33,959 --> 00:06:34,793 Azkar. 89 00:06:34,793 --> 00:06:36,126 Barkatu. Nor zarete? 90 00:06:36,751 --> 00:06:38,876 Autoarekin harrapatu nindutenak. 91 00:06:40,376 --> 00:06:42,043 Ene. Tabernan zeundeten. 92 00:06:42,626 --> 00:06:44,751 - Interpolekoak gara. - Bai zera. 93 00:06:46,418 --> 00:06:48,668 Fauna eta floraren aurkako delituak. 94 00:06:48,668 --> 00:06:50,376 Fauna eta zer? 95 00:06:50,376 --> 00:06:54,209 Bodkin nazioarteko aingira kontrabandoaren erdigunea da. 96 00:06:54,209 --> 00:06:56,168 - Aingirak? - Benetan? 97 00:06:56,668 --> 00:06:58,793 Bai, aingirak. 98 00:06:58,793 --> 00:07:01,334 Eta operazio hau oztopatzen baduzue, 99 00:07:01,334 --> 00:07:04,293 podcasta itxi eta atxilotu egingo zaituztegu. 100 00:07:04,293 --> 00:07:07,251 Barkatu? Aingirengatik harrapatu ninduzuen? 101 00:07:07,251 --> 00:07:10,334 - Tupustean agertu zinen. - Ez hurbildu biltegira. 102 00:07:10,334 --> 00:07:14,668 Eta batez ere, ez hurbildu Seamus Gallagherrengana. Entzun? 103 00:07:20,709 --> 00:07:24,918 Arraioa. Aingirekin egiten da munduan animalia-trafiko gehien. 104 00:07:24,918 --> 00:07:28,501 Aingira kopurua murrizten ari da, baina gutizia dira munduan. 105 00:07:28,501 --> 00:07:31,584 - Batez ere Japonian. Oso garestiak dira. - Bai, unagi. 106 00:07:31,584 --> 00:07:34,251 Beraz, nazioarteko bandak tartean dira. 107 00:07:34,251 --> 00:07:36,459 Horregatik dago Interpol sartuta. 108 00:07:36,459 --> 00:07:39,793 Ezin dute inor atxilotu bertakoei laguntza eskatu gabe. 109 00:07:39,793 --> 00:07:43,043 - Ez kezkatu Interpolez. - Aingirak interesgarriak dira. 110 00:07:43,043 --> 00:07:44,001 Ene. 111 00:07:44,501 --> 00:07:46,001 Gilbert, hau itzela da. 112 00:07:46,001 --> 00:07:49,251 Seamusek anaia eta neska-laguna hil zituen duela 25 urte. 113 00:07:49,251 --> 00:07:51,751 Aingira trafikoagatik atxilotuko dute. 114 00:07:51,751 --> 00:07:54,334 Istorio honek zur eta lur utziko du jendea. 115 00:07:54,334 --> 00:07:57,293 Baina, orduan, Interpolek atxilotuko gaitu. 116 00:07:57,293 --> 00:08:00,334 - Izorra dadila Interpol. - Merezi du arriskatzea? 117 00:08:00,334 --> 00:08:03,293 Gilbert, arrakasta nahi zenuen. Hemen duzu. 118 00:08:03,293 --> 00:08:05,209 Alferrik da espetxean bagaude. 119 00:08:05,209 --> 00:08:08,251 - Baina, Gilbert... - Aizu, hau nire podcasta da. 120 00:08:08,251 --> 00:08:09,501 Nire arauak dira. 121 00:08:09,501 --> 00:08:13,043 Aginduak beteko ditugu eta Seamus bakean utziko dugu. 122 00:08:13,043 --> 00:08:14,876 Eta kito. Ados? 123 00:08:16,084 --> 00:08:17,043 Eta kito. 124 00:08:32,834 --> 00:08:35,168 AHIZPA MARY MCDONAGH LEKUKOTASUNA 125 00:08:35,709 --> 00:08:37,293 BOLO JOKOA 126 00:08:47,584 --> 00:08:48,418 Bai? 127 00:08:53,084 --> 00:08:54,126 Gilbert? 128 00:09:24,168 --> 00:09:28,543 Jainko ahalguztidunari aitortzen diot bekatu egin dudala gogoan eta hitzez 129 00:09:28,543 --> 00:09:31,626 egin dudan eta egin ezin izan dudan horretan. 130 00:10:02,501 --> 00:10:05,376 - Nor... Zer? - Gilbertek 20 minutu ditugula dio. 131 00:10:07,959 --> 00:10:08,793 Dove? 132 00:10:10,584 --> 00:10:11,584 Ados. Bai... 133 00:10:12,459 --> 00:10:13,418 Oraintxe noa. 134 00:10:21,543 --> 00:10:22,501 O'Shea andrea? 135 00:10:30,668 --> 00:10:32,751 Hau zure lagunak egindakoagatik. 136 00:10:33,459 --> 00:10:35,209 Mesedez. Hitz egin dezakegu? 137 00:10:35,209 --> 00:10:37,668 - Ez dut dirurik. - Ordaintzeko ordua da. 138 00:10:43,334 --> 00:10:44,293 Labur esan. 139 00:10:44,876 --> 00:10:46,501 Damien. Zer gertatzen da? 140 00:10:47,418 --> 00:10:50,334 Hemengo istorioa korapilatzen ari da. Deitu. 141 00:10:51,543 --> 00:10:52,709 Dena ondo? 142 00:10:52,709 --> 00:10:55,043 - Non dago Gilbert? - Gosaria amaitzen. 143 00:10:55,834 --> 00:10:57,668 Seanek mugikorra eman dit. 144 00:11:01,751 --> 00:11:04,584 - Non arraio dago? - Zer bitxia. Hementxe zegoen. 145 00:11:08,043 --> 00:11:11,168 Eta gu biok bakarrik joaten bagara? 146 00:11:12,834 --> 00:11:14,501 Seamusengana joan nahi duzu? 147 00:11:15,376 --> 00:11:17,668 Nik egiten dudana egin nahi zenuen. 148 00:11:18,668 --> 00:11:20,043 Orain duzu aukera. 149 00:11:22,334 --> 00:11:24,209 Emmy izan nahi duzu? 150 00:11:25,043 --> 00:11:26,543 Ala Sizergh? 151 00:11:30,584 --> 00:11:33,168 Irten hortik, kabroi hori. Tira, kanpora. 152 00:11:36,668 --> 00:11:38,626 Datorkizunaren aurrerapentxo bat. 153 00:11:39,209 --> 00:11:41,751 Zor didazuna ordaintzeko 24 ordu dituzu, 154 00:11:41,751 --> 00:11:44,793 bestela, bidaia honek beste amaiera bat izango du. 155 00:11:47,251 --> 00:11:50,376 Ez zinen hippya? Non daude bakea eta maitasuna? 156 00:11:50,376 --> 00:11:52,126 Bakea, maitasuna 157 00:11:52,126 --> 00:11:54,501 eta ordaindu zure zorra, ostia! 158 00:12:03,626 --> 00:12:04,709 Kaka. 159 00:12:05,376 --> 00:12:06,751 Zer darabilzu buruan? 160 00:12:06,751 --> 00:12:10,293 Seamusek Malachy eta Fiona hil zituela frogatu behar dugu. 161 00:12:10,293 --> 00:12:13,668 Malachyren ezagun bat behar dugu, Interpol ohartu gabe. 162 00:12:13,668 --> 00:12:14,793 - Ezta? - Bai. 163 00:12:15,626 --> 00:12:18,334 Beti dago beste ikuspuntu bat. 164 00:12:19,793 --> 00:12:21,501 Bai, Malachy eta Seamus dira. 165 00:12:21,501 --> 00:12:22,418 Eta? 166 00:12:24,168 --> 00:12:25,709 Zer ikusten duzu hemen? 167 00:12:25,709 --> 00:12:27,543 Kontxo! Power sarjentua da. 168 00:12:27,543 --> 00:12:28,459 Horixe bera. 169 00:12:32,126 --> 00:12:33,126 Egun on. 170 00:12:33,126 --> 00:12:35,209 - Falta zena. - Eskaera sinatuko? 171 00:12:35,209 --> 00:12:38,084 Segurtasun Batzordearen ustez, ezin da jaialdia egin 172 00:12:38,084 --> 00:12:41,001 zingirako gorpuak aurkitu eta gero. Hau nahaspila! 173 00:12:48,043 --> 00:12:48,876 Kaka. 174 00:13:00,876 --> 00:13:02,334 Ez dut esatekorik. 175 00:13:03,251 --> 00:13:06,584 Seamus Gallagher Bodkinen beste izen batekin bizi den 176 00:13:06,584 --> 00:13:08,501 gaizkile bat izateaz gain, 177 00:13:08,501 --> 00:13:11,626 Fiona eta Malachyrekin harreman estua zuen. 178 00:13:12,876 --> 00:13:14,251 Baina hori bazenekien. 179 00:13:16,459 --> 00:13:19,376 Malachy ezagutzen zenuen. Seamus ere bai. 180 00:13:22,209 --> 00:13:23,918 Zer gehiago ezkutatzen duzu? 181 00:13:26,001 --> 00:13:28,459 Zer uste duzu, Agatha Christie zarela? 182 00:13:28,459 --> 00:13:31,584 Uste dut Seamusek Malachy Fionarekin zebilela jakin, 183 00:13:31,584 --> 00:13:33,209 biak hil zituela 184 00:13:33,918 --> 00:13:35,876 eta zuk zerikusia duzula. 185 00:13:35,876 --> 00:13:37,834 Bai zera. Hori asmakeria. 186 00:13:37,834 --> 00:13:42,209 Hori esango dugu gure podcastean. Aldaketaren bat egin nahi ez baduzu. 187 00:13:43,626 --> 00:13:45,876 Ez zebiltzan batera. 188 00:13:46,543 --> 00:13:49,626 Malachy eta Fiona McArdle anaiek hil zituzten. 189 00:13:49,626 --> 00:13:53,168 McArdle anaiek? Zertan ari ziren Bodkinen? 190 00:13:54,293 --> 00:13:58,959 Kontrabandistak beti ibili izan dira West Corkeko tunel eta ezkutalekuetan. 191 00:13:58,959 --> 00:14:01,334 - Nor dira McArdle anaiak? - Gangsterrak. 192 00:14:01,334 --> 00:14:03,959 Iparraldeko gaizkileak. Oso gaiztoak. 193 00:14:03,959 --> 00:14:06,543 McArdletarrak ikusi nituen gau hartan. 194 00:14:07,043 --> 00:14:09,376 Gero Fiona eta Malachy desagertu ziren. 195 00:14:09,376 --> 00:14:11,584 Ez da zaila ondorioa ateratzea. 196 00:14:11,584 --> 00:14:14,001 - Zergatik ez zenituen atxilotu? - Bai... 197 00:14:14,001 --> 00:14:15,959 Horiek atxilotuz gero... 198 00:14:17,459 --> 00:14:21,793 Ahaztu podcastaren tontakeria hori eta utzi dena bere horretan. 199 00:14:21,793 --> 00:14:22,793 Eta Teddy? 200 00:14:22,793 --> 00:14:25,543 Zergatik desagertu zen? Bazuen loturarik? 201 00:14:27,209 --> 00:14:30,043 Nire Teddyk ez du gau hartakoarekin zerikusirik. 202 00:14:30,543 --> 00:14:33,418 Fintan McGurk ustel horrekin elkartzekoa zen. 203 00:14:33,418 --> 00:14:36,751 Teddyri gertatutakoa haren errua da, lotsagabe hori. 204 00:14:45,626 --> 00:14:49,126 - Zergatik utzi diozu horrela hitz egiten? - Ez... 205 00:14:49,126 --> 00:14:50,209 Ez nuen nahi. 206 00:14:50,209 --> 00:14:53,501 Sizergh, ohartzen zara beti barkamen eske ari zarela? 207 00:14:55,251 --> 00:14:56,709 Power gezurti hutsa da. 208 00:14:58,334 --> 00:14:59,168 Nola dakizu? 209 00:14:59,876 --> 00:15:01,084 Argi dago. 210 00:15:01,626 --> 00:15:04,918 Iparraldeko gangsterrek Fiona eta Malachy hil zituztela? 211 00:15:04,918 --> 00:15:07,793 Eta Seamus agertu eta negozioa hartu zuen? Ez. 212 00:15:08,293 --> 00:15:09,209 Bai zera. 213 00:15:10,084 --> 00:15:11,793 Power Seamus babesten ari da. 214 00:15:13,168 --> 00:15:15,418 Seamus zingirakoarekin lotzen badugu... 215 00:15:15,418 --> 00:15:19,126 Autoa konfiskatu egin dute. Non dagoen begira dezaket. 216 00:15:19,126 --> 00:15:20,959 Nik esango dizuet non dagoen. 217 00:15:22,293 --> 00:15:23,709 Hogei euroren truke. 218 00:15:26,418 --> 00:15:27,376 Eman dirua. 219 00:15:28,584 --> 00:15:31,001 Galdetu non dagoen Sean txotxoloa. 220 00:15:32,334 --> 00:15:33,709 Ez dugu beste autorik. 221 00:15:34,668 --> 00:15:36,501 Jainkoarren, lagundu. 222 00:15:44,376 --> 00:15:47,001 Kaixo. Amber naiz. Mesedez, utzi mezu bat. 223 00:15:48,043 --> 00:15:49,293 Kaixo, ni naiz. 224 00:15:49,293 --> 00:15:53,501 Deitu nahi nizun esateko dena... ondo doala. 225 00:15:53,501 --> 00:15:56,293 Gauza interesgarriak gertatzen ari dira. 226 00:15:58,668 --> 00:16:02,418 Zu ere hemen egotea nahiko nuke aholkuak emateko. 227 00:16:03,459 --> 00:16:04,334 Tira... 228 00:16:06,251 --> 00:16:07,084 bada... 229 00:16:12,376 --> 00:16:13,251 Ez dio axola. 230 00:16:16,501 --> 00:16:17,876 Arazoak emakumeekin? 231 00:16:21,709 --> 00:16:22,709 Aupa. 232 00:16:24,834 --> 00:16:28,459 Zergatik ez diozu esaten zer sentitzen duzun? 233 00:16:28,459 --> 00:16:31,251 Kontu bat dut eskuartean 234 00:16:31,251 --> 00:16:34,876 eta... bakarrik egon nahiko nuke. 235 00:16:34,876 --> 00:16:37,168 - Mesedez... - Ados. 236 00:16:37,168 --> 00:16:38,084 Bai. 237 00:16:38,918 --> 00:16:40,168 Ados, Gilbert Power. 238 00:16:40,168 --> 00:16:41,543 Bai. Eskerrik asko. 239 00:17:06,043 --> 00:17:07,584 Dantza egin behar duzu. 240 00:17:09,293 --> 00:17:10,126 Zer? 241 00:17:10,668 --> 00:17:11,543 Dantza! 242 00:17:13,001 --> 00:17:14,751 Askatu dena! Tira! 243 00:17:19,459 --> 00:17:20,543 Hori da. 244 00:17:21,668 --> 00:17:22,834 Oso ondo. 245 00:17:24,418 --> 00:17:27,376 Noiz egin zenuen emaztearekin dantza azkenekoz? 246 00:17:28,543 --> 00:17:30,209 Ez dut gogoratzen. 247 00:17:31,251 --> 00:17:32,126 Bai. 248 00:17:33,084 --> 00:17:36,334 Ikusten duzunean, hau da egin behar duzun lehen gauza. 249 00:17:37,043 --> 00:17:39,418 Musika jarri eta mugitzen hasi. 250 00:17:42,084 --> 00:17:43,959 Bizirik zaudela gogora dezan. 251 00:17:45,834 --> 00:17:47,918 Ondo da. 252 00:17:51,626 --> 00:17:53,376 Mesede bat behar dut. 253 00:17:54,543 --> 00:17:56,793 Gorpuekin zerikusia du? 254 00:18:00,918 --> 00:18:04,709 Hippy memelo horiekin diru arazoak dituzula entzun dut. 255 00:18:04,709 --> 00:18:06,418 Nik lagundu zaitzaket. 256 00:18:07,376 --> 00:18:09,418 - Benetan? - Zortzi mila, ezta? 257 00:18:09,418 --> 00:18:11,334 Konpondu dezakegu. 258 00:18:12,376 --> 00:18:14,043 Baina zergatik? 259 00:18:14,043 --> 00:18:17,834 Zure podcastean ni ez aipatzea hitzematen badidazu. 260 00:18:18,459 --> 00:18:20,001 Itsasontzian esan nuena 261 00:18:20,501 --> 00:18:24,126 ahaztu dezagun, Gilbert. Ahaztu nahi dut. 262 00:18:25,751 --> 00:18:28,918 Eta 8000 euro dituzu niri emateko? 263 00:18:29,751 --> 00:18:31,918 Munduan gauza garrantzitsuak daude, 264 00:18:31,918 --> 00:18:33,459 dirua ez da bat. 265 00:18:34,251 --> 00:18:35,459 Hitzematen didazu? 266 00:18:36,501 --> 00:18:37,918 Lasai utziko nauzu? 267 00:18:42,043 --> 00:18:42,876 Bai. 268 00:18:43,584 --> 00:18:45,543 - Hitzematen dizut. - Oso ondo. 269 00:18:47,251 --> 00:18:49,668 Ene. Goazen hori garbitzera. 270 00:19:08,168 --> 00:19:10,293 DEITU DAMIEN? DAMIEN! 271 00:19:19,959 --> 00:19:23,126 Begiratu aurrera, Sean. Ez zatez inora joan, entzun? 272 00:19:23,959 --> 00:19:26,959 Gurekin behar zaitugu, ez desagertu. 273 00:19:28,251 --> 00:19:30,001 Nahi duzun bezala, nagusi. 274 00:19:30,001 --> 00:19:33,668 Fintanek ezin du loturarik izan Teddyren desagerpenarekin. 275 00:19:34,459 --> 00:19:35,959 Ez da horrelakoa. 276 00:19:36,959 --> 00:19:38,293 Nolakoa da ba? 277 00:19:39,959 --> 00:19:41,126 Bada... 278 00:19:42,376 --> 00:19:44,001 Larrua jo zenuten, ezta? 279 00:19:45,668 --> 00:19:46,793 Horrek... 280 00:19:47,459 --> 00:19:48,626 ez du zerikusirik. 281 00:19:49,126 --> 00:19:50,959 Hori uste duzu zuk. 282 00:19:56,668 --> 00:19:58,043 Goazen, Sizergh. 283 00:20:07,918 --> 00:20:08,751 Eta? 284 00:20:09,251 --> 00:20:11,876 - Eta zer? - Fintanek kontatu zizun ezer? 285 00:20:12,376 --> 00:20:13,209 Ez. 286 00:20:14,376 --> 00:20:15,834 Zergatik oheratu zineten? 287 00:20:16,334 --> 00:20:18,251 - Ez zen horrela izan. - Nola? 288 00:20:18,959 --> 00:20:21,376 Ez zen salerosketa bat. Atsegin dut. 289 00:20:21,376 --> 00:20:25,626 Badakizu lan honetan emakumeok lan bikoitza egin behar dugula. 290 00:20:25,626 --> 00:20:27,376 - Bai. - Izan profesionala. 291 00:20:27,876 --> 00:20:29,626 Herritxoetan esamesak daude. 292 00:20:29,626 --> 00:20:33,543 Tesla bat duen friki batekin txortan ibiltzeak lana zailduko dizu. 293 00:20:40,709 --> 00:20:43,668 Nola sartuko gara profesionalki? Eoinek ikusi gabe? 294 00:20:43,668 --> 00:20:45,293 Baduzu beste ideiarik? 295 00:20:45,293 --> 00:20:47,751 Txantxetan? Ez dakizu besterik egiten? 296 00:20:48,251 --> 00:20:52,209 Liburutegian eta legez kanpoko aingira biltegi batean sartu zara, 297 00:20:52,209 --> 00:20:56,293 Powerri karpeta ostu diozu eta susmagarri batekin txortan ari zara. 298 00:20:57,209 --> 00:20:58,126 Baina noski, 299 00:20:59,126 --> 00:21:00,293 ni naiz azpijalea. 300 00:21:13,668 --> 00:21:15,376 Hemendik joaten da bankura? 301 00:21:16,084 --> 00:21:19,459 Ez, dirua hartu aurretik, geldialdi bat egin behar dut. 302 00:21:30,376 --> 00:21:33,668 Atzokoa eta gero, ona da beste zerbaitetan pentsatzea. 303 00:21:36,626 --> 00:21:37,834 Gorpuak. 304 00:21:41,751 --> 00:21:43,709 - Ardi zikinak! - Hortik, Txiki. 305 00:21:45,584 --> 00:21:46,418 Gora, Txiki. 306 00:21:46,918 --> 00:21:47,834 Oso ondo. 307 00:21:49,459 --> 00:21:50,376 Orduan... 308 00:21:52,376 --> 00:21:54,543 diru-zorro galanta dauka, ezta? 309 00:21:55,126 --> 00:21:57,334 Sean, zertaz ari zara? 310 00:21:57,918 --> 00:21:59,334 Bai, badakit, 311 00:22:00,209 --> 00:22:01,918 nik ez dut zerbitzaririk... 312 00:22:02,959 --> 00:22:05,751 Baina etorkizun oparoa izango dut. Planak ditut. 313 00:22:11,668 --> 00:22:12,876 Atzeman zaitut. 314 00:22:15,334 --> 00:22:17,084 Benetan atzeman zaitut. 315 00:22:18,084 --> 00:22:21,543 Zergatik zabiltza txakurtxo baten antzera Doveren atzetik? 316 00:22:23,626 --> 00:22:26,959 Zerbait genuela uste nuen. Behetik hasitakoak gara. 317 00:22:29,501 --> 00:22:30,584 Sean... 318 00:22:31,668 --> 00:22:34,418 Zu eta ni ez gara... 319 00:22:36,126 --> 00:22:38,959 Ez dut uste hau zuk uste duzuna denik. 320 00:22:40,959 --> 00:22:42,709 Hiriko denak berdinak zarete. 321 00:22:42,709 --> 00:22:47,668 Zeuen burua bakarrik axola zaizue. Kendu. Bilera garrantzitsu bat daukat. 322 00:22:48,543 --> 00:22:50,334 Gu eramateko ordaintzen dizugu. 323 00:22:50,334 --> 00:22:53,668 Eskatu Mikrotxip jaunari helikoptero bat bidaltzeko. 324 00:22:54,751 --> 00:22:55,834 Sean. 325 00:22:55,834 --> 00:22:56,918 Benetan, zer... 326 00:22:59,793 --> 00:23:01,043 Ergel halakoa! 327 00:23:15,834 --> 00:23:18,418 - Laguntzarik behar? - Bai. Kaixo. 328 00:23:18,959 --> 00:23:20,834 Zure bila nenbilen. 329 00:23:21,376 --> 00:23:24,918 Podcastari buruz hitz egin nahi nuen zurekin. 330 00:23:26,668 --> 00:23:30,334 Badut herrian gertatzen denari buruzko informazio apur bat. 331 00:23:30,334 --> 00:23:31,418 - Jakina. - Bai. 332 00:23:32,709 --> 00:23:33,918 Gainera, nik... 333 00:23:33,918 --> 00:23:36,293 Futbolari buruzko podcast bat daukat. 334 00:23:36,834 --> 00:23:39,418 Interesgarria da. Sakon aztertzen dugu... 335 00:23:39,418 --> 00:23:41,293 Benetan? Ene. Txundigarria. 336 00:23:41,293 --> 00:23:42,376 Bai. 337 00:23:43,334 --> 00:23:44,584 Kontatu gehiago. 338 00:23:44,584 --> 00:23:46,376 Oso kirol polita da. 339 00:23:46,376 --> 00:23:48,543 Atalen amaieran beti esaten dut: 340 00:23:48,543 --> 00:23:52,959 "Bizitzari buruz jakin beharreko dena futboleko 90 minutuetan dago". 341 00:23:54,959 --> 00:23:56,501 Zeharo aspertu nau. 342 00:23:58,459 --> 00:24:00,751 Ikusi eskularru-kaxan zer zegoen. 343 00:24:00,751 --> 00:24:04,251 - Santa Brigidaren gurutzea. - Teddyren labanetan zegoena. 344 00:24:08,709 --> 00:24:09,626 Non dago Sean? 345 00:24:10,209 --> 00:24:11,126 Alde egin du. 346 00:24:12,126 --> 00:24:13,709 Ostia, Sizergh. 347 00:24:14,418 --> 00:24:18,209 Seanekin txortan egingo bazenu behintzat, inguruan izango genuke. 348 00:24:18,959 --> 00:24:20,918 - Zergatik zaude hemen? - Barkatu? 349 00:24:20,918 --> 00:24:23,876 Ikusi dut nolako erlojua duzun. Aukerak dituzu. 350 00:24:24,709 --> 00:24:26,501 Kazetaria izatea gogorra da. 351 00:24:27,126 --> 00:24:30,709 Soldata baxua da, eta ona bazara, goikoek isildu nahiko zaituzte. 352 00:24:30,709 --> 00:24:31,751 Nik... 353 00:24:32,668 --> 00:24:35,459 Egiazkoa dena egin nahi dut, axola duena. Ez dakit. 354 00:24:35,959 --> 00:24:39,293 Aitatxok ezin dizu eman enpresan lan erosoren bat? 355 00:24:39,293 --> 00:24:40,959 - Bai, eman zidan. - Eta? 356 00:24:42,334 --> 00:24:45,459 - Gaizki joan zen. - Okerrekoarekin txorta jotzeagatik? 357 00:24:45,459 --> 00:24:47,459 Dove, izorra zaitez, mesedez! 358 00:24:51,376 --> 00:24:52,209 Hemen dugu. 359 00:24:57,876 --> 00:24:59,251 Zer uste duzu dela hau? 360 00:25:00,918 --> 00:25:02,334 Teddyrena izango da. 361 00:25:02,334 --> 00:25:03,293 Ados nago. 362 00:25:04,376 --> 00:25:08,709 Powerrek Seamus babesten du, eta Teddy sartuta dago nolabait. 363 00:25:08,709 --> 00:25:12,418 Teddyk ikusi bazuen, Powerrek ezkutatuko zuen egun batzuk. 364 00:25:12,418 --> 00:25:13,668 Ados nago. 365 00:25:14,251 --> 00:25:18,793 Teddyrena dela frogatzen badugu, Powerrek autoa norena den esango digu. 366 00:25:18,793 --> 00:25:20,751 Ez du nahi semea nahasterik. 367 00:25:20,751 --> 00:25:22,709 Teddyk ez du ezer onartuko. 368 00:25:23,293 --> 00:25:27,251 Zer esan zuen Powerrek? Teddy Fintanekin elkartzekoa zela? 369 00:25:27,251 --> 00:25:30,543 Fintanek dioenez, ika-mika izan aurretik lagunak ziren. 370 00:25:32,209 --> 00:25:33,834 Teddyrekin hitz egingo du? 371 00:25:39,709 --> 00:25:40,543 Bai. 372 00:25:50,334 --> 00:25:54,084 - Zertara etorri gara hona? - Lantxo bat dut egiteko. 373 00:25:54,084 --> 00:25:55,709 Di-da batean nator. 374 00:25:55,709 --> 00:25:56,626 Baina... 375 00:25:59,584 --> 00:26:00,459 Ondo da. 376 00:26:12,168 --> 00:26:13,793 Kaka. 377 00:26:13,793 --> 00:26:15,084 Kaka! 378 00:26:15,084 --> 00:26:18,293 Japoniar itsaski erosle partzuergo bat ordezkatzen dugu. 379 00:26:18,293 --> 00:26:21,543 Hornitzailea galdu dute eta berri baten bila ari dira. 380 00:26:22,126 --> 00:26:24,126 Ez duzue japoniar itxurarik. 381 00:26:25,084 --> 00:26:26,876 Ordezkatzen ditugunentzat 382 00:26:28,084 --> 00:26:30,209 ezinbestekoa da pribatutasuna. 383 00:26:31,751 --> 00:26:33,376 Yakuza. 384 00:26:42,043 --> 00:26:43,543 Zer nahi duzue? 385 00:26:44,668 --> 00:26:45,501 Aingirak. 386 00:26:50,168 --> 00:26:54,543 Badakizue aingirak direla naturaren misterio handienetako bat? 387 00:26:55,251 --> 00:26:58,793 Ilargian egon gara. Atomoa zatitu dugu. 388 00:26:59,918 --> 00:27:03,501 Baina ez dakigu aingirak nola ugaltzen diren. 389 00:27:05,126 --> 00:27:09,293 Gainera, itsasoan, ibaietan, putzuetan eta zangetan ere bizi daitezke. 390 00:27:10,543 --> 00:27:13,501 Gai dira lurrean arrastaka joateko ere. 391 00:27:13,501 --> 00:27:17,209 Eta ehun urte baino gehiago bizi dira. 392 00:27:18,334 --> 00:27:20,501 Aingirak misterio hutsa dira. 393 00:27:20,501 --> 00:27:23,459 Eta misterioa magia da. 394 00:27:24,709 --> 00:27:25,834 Espero dut... 395 00:27:27,834 --> 00:27:30,418 inoiz ez jakitea nola egiten duten txortan. 396 00:27:31,584 --> 00:27:35,501 Mundu krudela eta hutsala litzateke dena jakingo bagenu. 397 00:27:39,918 --> 00:27:41,376 Galdera batzuek 398 00:27:42,459 --> 00:27:44,168 ez dute erantzunik behar. 399 00:27:49,918 --> 00:27:53,168 Mihi-arraina, platuxa eta barbarin apur bat dugu salgai. 400 00:27:53,168 --> 00:27:54,209 Aingirarik ez. 401 00:27:55,668 --> 00:27:56,543 Zeren... 402 00:27:57,043 --> 00:27:59,126 legez kanpo dago aingirak saltzea. 403 00:28:00,209 --> 00:28:02,459 1200 euro ordainduko dugu kiloa. 404 00:28:10,376 --> 00:28:11,543 Zenbat kilo? 405 00:28:13,459 --> 00:28:14,834 Duzuen guztia. 406 00:28:18,751 --> 00:28:20,126 - 1500. - 1400. 407 00:28:20,126 --> 00:28:21,209 1450. 408 00:28:28,043 --> 00:28:29,209 Ados. 409 00:28:47,168 --> 00:28:48,543 Deituko dizuegu. 410 00:28:55,293 --> 00:28:56,668 1450? 411 00:28:56,668 --> 00:29:00,418 Espainiarren eskaintzaren bikoitza! Kontxo! Dirutu egingo gara. 412 00:29:00,418 --> 00:29:01,418 Eta... 413 00:29:03,001 --> 00:29:06,751 - Aurkitzeagatik komisio bat egongo... - Ixo. Non aurkitu dituzu? 414 00:29:08,043 --> 00:29:09,459 Niregana etorri ziren. 415 00:29:10,793 --> 00:29:11,751 Nitaz zekiten. 416 00:29:12,876 --> 00:29:15,626 Ikertu itzazu fidatzekoak diren jakiteko. 417 00:29:15,626 --> 00:29:17,668 Ikertu ditut. Fidatzekoak dira. 418 00:29:17,668 --> 00:29:19,876 Aizu, 1450 dira, ostia. 419 00:29:20,543 --> 00:29:24,293 Eta hor konpon kabroi espainiar horiek, Pablo eta Hector. 420 00:29:27,668 --> 00:29:28,751 Eta 50, ostia. 421 00:29:38,751 --> 00:29:40,126 Zer gertatzen da? 422 00:29:42,084 --> 00:29:43,293 Ziatika. 423 00:29:43,876 --> 00:29:44,709 Bai. 424 00:29:46,918 --> 00:29:47,834 Ziatika. 425 00:29:49,084 --> 00:29:51,543 Nire amak etxean ukendu bat egiten zuen. 426 00:29:52,251 --> 00:29:54,293 Ene, txakur busti usaina zuen. 427 00:29:55,334 --> 00:29:58,459 Zer moduz zure negozio bilera? 428 00:29:58,459 --> 00:30:01,751 Bi turistak Samhainerako ontzia alokatu nahi didate. 429 00:30:02,334 --> 00:30:04,709 Suen ikuspegi polita egoten da portutik. 430 00:30:07,668 --> 00:30:09,376 Medikuarengana joan nahi? 431 00:30:09,376 --> 00:30:10,459 Ez. 432 00:30:10,459 --> 00:30:11,918 Berez joaten da. 433 00:30:11,918 --> 00:30:13,084 - Bai? - Bai. 434 00:30:16,668 --> 00:30:18,751 Bankura joateko ordua da, ezta? 435 00:30:20,751 --> 00:30:22,043 Horrelako zerbait. 436 00:30:24,376 --> 00:30:25,668 Zenbat daukazu? 437 00:30:26,834 --> 00:30:28,251 Askoz gehiago behar dut. 438 00:30:29,418 --> 00:30:32,043 Bozgorailu gehiago behar dut, Claire. 439 00:30:32,709 --> 00:30:36,709 Ozen entzun behar da. Ailbhe's Hollow dardarka jarri nahi dut. 440 00:30:39,543 --> 00:30:40,709 Deituko dizut. 441 00:30:42,834 --> 00:30:45,834 - Hau ustekabe polita. - Inguruan nenbilen. 442 00:30:47,043 --> 00:30:48,584 - Benetan? - Ez. 443 00:30:49,959 --> 00:30:54,751 Deitu nahi nizun, baina ez nuen gogaikarria izan nahi. 444 00:30:55,334 --> 00:30:56,251 Ulertzen dut. 445 00:31:01,126 --> 00:31:04,209 Aurrekoan esan zenidanari bueltak ematen ibili naiz, 446 00:31:04,209 --> 00:31:05,626 jaialdiari buruzkoa. 447 00:31:06,834 --> 00:31:09,709 Gutxi geratzen zaigu zer gertatu zen jakiteko. 448 00:31:09,709 --> 00:31:13,376 Bodkin 2.0. Iragana atzean geratu da, ezta? Eta... 449 00:31:13,376 --> 00:31:16,501 Hau aurkitu dugu gorpuak zeuden tokian. 450 00:31:18,626 --> 00:31:19,834 Eta? 451 00:31:19,834 --> 00:31:22,001 Eta hau Teddyrena zen. 452 00:31:22,584 --> 00:31:26,293 Agian gorpuekin lotura du, eta Teddyri gertatu zitzaionarekin. 453 00:31:27,751 --> 00:31:30,209 Azkenean badakigu zer gertatu zen, baina... 454 00:31:30,709 --> 00:31:31,834 ez dakigu zergatik. 455 00:31:33,126 --> 00:31:34,959 Ondo legoke dena argitzea. 456 00:31:34,959 --> 00:31:37,834 - Podcast bikaina litzateke. - Eta jaialdi bikaina. 457 00:31:37,834 --> 00:31:41,376 Samhain aurretik argituz gero, erantzunak izango dituzu. 458 00:31:41,376 --> 00:31:44,043 Jaialdia hasiera berri bat izan daiteke 459 00:31:44,543 --> 00:31:46,543 zuretzat eta Bodkinentzat. 460 00:31:46,543 --> 00:31:47,793 Bodkin 2.0. 461 00:31:48,501 --> 00:31:50,043 Zure aurkakoak, 462 00:31:50,918 --> 00:31:54,084 planak, jaialdia... dena desagertu daiteke. 463 00:31:54,084 --> 00:31:56,418 SAMHAIN SEGURTASUN BATZORDEA SAMHAINIK EZ 464 00:31:59,001 --> 00:32:00,584 Zer proposatzen duzu? 465 00:32:01,459 --> 00:32:03,834 Hau Teddyri eraman beharko zenioke. 466 00:32:04,334 --> 00:32:05,209 Zertarako? 467 00:32:05,209 --> 00:32:08,668 Barkamena eskatu, bakeak egin. Ea zerbait oroitzen duen. 468 00:32:09,168 --> 00:32:12,918 Ez diot barkamenik eskatuko nerabezaroan egin nuenagatik. 469 00:32:13,918 --> 00:32:16,168 - Iragana da hori. - Ez da iragana. 470 00:32:16,709 --> 00:32:19,834 Teddyri gertatu zitzaiona hau ikusita gogoratzen badu, 471 00:32:20,334 --> 00:32:22,126 bi hilketa argitu ditzakegu. 472 00:32:24,084 --> 00:32:24,918 Eta, 473 00:32:25,959 --> 00:32:28,043 agian, Teddyk bakea izango du. 474 00:32:31,459 --> 00:32:33,084 Eta akabo "kakontzi". 475 00:32:43,334 --> 00:32:44,251 Esan labur. 476 00:32:48,459 --> 00:32:52,834 - Teddyrekin hitz egingo du. - Ongi. Hizketaldia grabatu behar duzu. 477 00:32:53,918 --> 00:32:55,043 Podcasterako? 478 00:32:55,043 --> 00:32:56,709 Ez. Power estutzeko. 479 00:32:58,334 --> 00:33:00,043 Ezin dut. Gaizki dago. 480 00:33:03,001 --> 00:33:05,668 12 urterekin, amarekin paseatzera joan nintzen. 481 00:33:06,543 --> 00:33:09,459 Komentuan utzi ninduen eta ez nuen berriz ikusi. 482 00:33:11,043 --> 00:33:12,709 Niri ez didate ezer oparitu. 483 00:33:13,709 --> 00:33:15,668 Hutsetik eraiki dut dena, 484 00:33:15,668 --> 00:33:19,043 bizitza hau nire eskuekin eraiki behar izan dut. 485 00:33:19,043 --> 00:33:21,501 Zerbait lortu nahi baduzu, Emmy, 486 00:33:22,709 --> 00:33:24,418 nire antza izan nahi baduzu, 487 00:33:25,334 --> 00:33:26,584 kemena beharko duzu. 488 00:33:28,668 --> 00:33:31,126 Traumarik gabe egiteko modu bat egongo da. 489 00:33:31,959 --> 00:33:34,126 Istorio guztiek dute traumaren bat. 490 00:33:35,293 --> 00:33:36,126 Tira. 491 00:33:37,043 --> 00:33:38,751 Urrun iritsi gara, Emmy. 492 00:33:39,709 --> 00:33:41,209 Geureganatzeko ordua da. 493 00:33:43,251 --> 00:33:44,251 Kaixo. 494 00:33:44,251 --> 00:33:46,793 Emmyk dio herrira eraman gaitzakezula. 495 00:33:48,126 --> 00:33:48,959 Jakina. 496 00:33:54,001 --> 00:33:55,626 Sizergh izateko ordua da. 497 00:34:04,793 --> 00:34:08,793 - Ez dut horretaz hitz egin nahi. - Lagunak ginen, Teddy. 498 00:34:10,084 --> 00:34:10,918 Lagun minak. 499 00:34:12,126 --> 00:34:15,043 Behi kaka botata Siobhan eta Michaelekin joan zinen. 500 00:34:15,043 --> 00:34:16,876 Izorratzeko esan eta gero. 501 00:34:16,876 --> 00:34:20,001 Astakirten hutsa nintzen. Oraindik ere banaiz. 502 00:34:21,918 --> 00:34:23,001 Zera nahi nuen... 503 00:34:23,709 --> 00:34:24,584 Ez dakit. 504 00:34:25,251 --> 00:34:26,834 Mutiko horiekin ibiltzea. 505 00:34:27,334 --> 00:34:28,251 Gogoko izatea. 506 00:34:29,543 --> 00:34:30,834 Ni izorratuz? 507 00:34:31,501 --> 00:34:32,334 Bai. 508 00:34:38,251 --> 00:34:40,084 Duela urtebete itzuli zinen. 509 00:34:42,043 --> 00:34:44,918 - Zergatik etorri zara orain? - Samhain. 510 00:34:46,668 --> 00:34:48,084 Asko ekarri dit gogora. 511 00:34:49,376 --> 00:34:51,459 Gainera, gaua kaka bat izan zen. 512 00:34:51,459 --> 00:34:54,959 Hippyei erositako perretxikoak eman zizkidan Siobhanek. 513 00:34:54,959 --> 00:34:58,168 Besteekin alde egin zuen ni zeharo zopatuta nengoela. 514 00:34:59,501 --> 00:35:02,251 Praketan kaka egin nuen basoaren erdian. 515 00:35:04,293 --> 00:35:05,793 - Benetan? - Benetan. 516 00:35:06,543 --> 00:35:09,168 Hiru kilometro ibili nintzen etxera kakaztuta. 517 00:35:12,751 --> 00:35:14,459 Zer arazo duzu kakarekin? 518 00:35:18,709 --> 00:35:21,376 Teddy, barkamena eskatzen dizut. 519 00:35:21,376 --> 00:35:25,293 Ez agertzeagatik. Gau hartan gertatu zitzaizunagatik. 520 00:35:28,626 --> 00:35:29,626 Pikutara hori. 521 00:35:30,126 --> 00:35:31,126 Ahaztuta dago. 522 00:35:31,668 --> 00:35:34,626 Ez dago ahaztuta. Ez dakigu zer gertatu zitzaizun. 523 00:35:36,543 --> 00:35:40,501 Agian gertatu zena gogoratzen laguntzen badizut... 524 00:35:44,209 --> 00:35:45,543 Emmyk hau aurkitu du. 525 00:35:46,459 --> 00:35:49,293 Uste du gertatutakoa argitzen lagundu dezakeela. 526 00:35:51,293 --> 00:35:52,543 Ezaguna egiten zaizu? 527 00:35:55,918 --> 00:35:56,834 Zurea da? 528 00:36:00,459 --> 00:36:01,959 Nire marka dauka. 529 00:36:05,209 --> 00:36:07,376 Aitari oparitu nion urtebetetzean. 530 00:36:08,459 --> 00:36:10,376 Hamaika urte nituen. 531 00:36:11,834 --> 00:36:14,376 Oparirik onena balitz bezala poztu zen. 532 00:36:16,751 --> 00:36:20,043 Autoan gordetzen zuen. "Babesteko", esaten zuen. 533 00:36:21,668 --> 00:36:23,334 "Gaiztoak uxatzeko", zioen. 534 00:36:24,876 --> 00:36:26,376 Dena desberdina zen. 535 00:36:44,584 --> 00:36:48,959 Teddyk labana Powerri eman zion. Zingirako autoa Powerrena izan behar da. 536 00:36:49,459 --> 00:36:51,376 Autoa ez da Seamusena? 537 00:36:51,376 --> 00:36:55,584 - Power izango zen zingiratik irten zena. - Grabazioa entzun nahi dut. 538 00:36:55,584 --> 00:36:59,626 - Zergatik? Garrantzitsuena esan dizut. - Neuk entzun nahi dut. 539 00:37:01,668 --> 00:37:02,876 Ez. 540 00:37:02,876 --> 00:37:04,168 - Eman hori. - Ez. 541 00:37:04,168 --> 00:37:06,709 - Emmy, eman hori, ostia! - Dove! Ez! 542 00:37:08,251 --> 00:37:09,793 Dove, kendu gainetik! 543 00:37:12,543 --> 00:37:13,543 Dove! 544 00:37:15,293 --> 00:37:16,209 Ez! 545 00:37:19,668 --> 00:37:21,626 Zer arazo duzu kakarekin? 546 00:37:24,251 --> 00:37:25,668 Barkamena eskatzen dizut. 547 00:37:25,668 --> 00:37:29,626 Ez agertzeagatik. Gau hartan gertatu zitzaizunagatik. 548 00:37:30,959 --> 00:37:33,709 - Pikutara. Ahaztuta dago. - Ez dago ahaztuta. 549 00:37:33,709 --> 00:37:34,876 Grabatu egin duzu. 550 00:37:34,876 --> 00:37:37,918 - Azalduko dizut. - Ez dakigu zer gertatu zitzaizun. 551 00:37:37,918 --> 00:37:39,543 - Ez da... - Ahaztu. 552 00:37:41,501 --> 00:37:42,626 Fintan! 553 00:37:43,334 --> 00:37:45,376 Fintan, mesedez. Ez da zuk... 554 00:37:51,001 --> 00:37:52,001 Kontxo, Sizergh. 555 00:37:52,834 --> 00:37:54,793 Gaur bi auto galdu dituzu. 556 00:37:56,334 --> 00:37:58,251 Zer ostia duzu zuk buruan? 557 00:37:59,084 --> 00:38:00,918 Munstro nazkagarri bat zara. 558 00:38:01,668 --> 00:38:02,834 Koitadua. 559 00:38:04,126 --> 00:38:05,126 Egia baino ez da. 560 00:38:05,918 --> 00:38:07,251 Izorra zaitez! 561 00:38:31,709 --> 00:38:32,626 Ea ba. 562 00:38:33,376 --> 00:38:34,709 Eman minututxo bat. 563 00:39:03,668 --> 00:39:04,626 Mendi-zokoa. 564 00:39:55,459 --> 00:39:56,334 Ea ba. 565 00:40:00,751 --> 00:40:01,834 Zortzi mila, ezta? 566 00:40:05,459 --> 00:40:06,709 Nondik hartu duzu? 567 00:40:06,709 --> 00:40:10,459 Enpresa-sortzaileok beti dugu egun txarretarako diru pixka bat. 568 00:40:15,626 --> 00:40:18,501 Nire aitak ez zuen xentimorik ere izaten. 569 00:40:18,501 --> 00:40:21,543 Eta izaten zuenean, edanean xahutzen zuen. 570 00:40:23,459 --> 00:40:25,501 "Zertarako gorde?", esaten zuen. 571 00:40:26,501 --> 00:40:28,376 "Gobernuak kenduko dizu". 572 00:40:28,876 --> 00:40:30,959 "Hobe da pinta batean inbertitu". 573 00:40:32,918 --> 00:40:35,126 Hil zenean, nik 15 urte nituen, 574 00:40:35,709 --> 00:40:38,126 eta txiroa ez izatea hitzeman nuen. 575 00:40:39,709 --> 00:40:41,334 Malachyri laguntzea. 576 00:40:42,334 --> 00:40:43,751 Benetako gizona izatea. 577 00:40:52,543 --> 00:40:53,376 Emmy. 578 00:40:54,084 --> 00:40:55,209 Tira, Emmy. 579 00:40:56,251 --> 00:40:57,084 Emmy. 580 00:41:00,293 --> 00:41:01,126 Ados. 581 00:41:15,418 --> 00:41:18,626 Hemen daukat bat, uste dut atzealdean gehiago dagoela. 582 00:41:18,626 --> 00:41:21,001 Primeran. Politak eta freskoak. 583 00:41:21,001 --> 00:41:23,918 - Kaixo. Emango dizkidazu bi? - Bai, noski. 584 00:41:27,501 --> 00:41:28,584 Zer moduz, Frank? 585 00:41:29,793 --> 00:41:31,501 Zer moduz doa eguna? 586 00:41:34,543 --> 00:41:36,043 Zerbait ekarri didazue? 587 00:41:40,918 --> 00:41:42,043 Dena dago. 588 00:41:43,334 --> 00:41:45,834 Orain, utzi ezazu bakean. Entzun? 589 00:41:48,418 --> 00:41:49,751 Ez dago dena. 590 00:41:51,334 --> 00:41:52,709 Interesak falta dira. 591 00:41:57,834 --> 00:41:59,834 Txantxetan nabil. Ospa. 592 00:42:00,376 --> 00:42:01,251 Txantxetan? 593 00:42:02,168 --> 00:42:03,501 Ez da barregarria. 594 00:42:05,501 --> 00:42:06,334 Seamus. 595 00:42:11,918 --> 00:42:13,626 Hemen dituzu 20. 596 00:42:15,751 --> 00:42:16,876 Berrogei. 597 00:42:18,251 --> 00:42:19,376 Hirurogei. 598 00:42:20,584 --> 00:42:22,209 Laurogei. 599 00:42:25,918 --> 00:42:27,376 Ehun. 600 00:42:29,709 --> 00:42:31,293 Interes gehiago nahi? 601 00:42:34,168 --> 00:42:36,834 Eta berriz etorri behar badut, 602 00:42:36,834 --> 00:42:39,793 barrabiletan hainbeste diru lotuko dizut grapaz, 603 00:42:39,793 --> 00:42:42,876 non euroak aterako zaizkizun pixa atera beharrean. 604 00:42:46,959 --> 00:42:48,334 Ulertu didazu? 605 00:43:08,584 --> 00:43:10,668 Barkatu ikusi duzunagatik. 606 00:43:11,584 --> 00:43:12,793 Ez, ondo... 607 00:43:13,918 --> 00:43:14,876 Ondo egon da. 608 00:43:18,834 --> 00:43:21,001 Haserre arazoak izaten nituen. 609 00:43:21,001 --> 00:43:21,918 A, bai? 610 00:43:25,418 --> 00:43:27,876 Egun arraroa izan da. 611 00:43:29,376 --> 00:43:30,209 Bai. 612 00:43:36,084 --> 00:43:37,209 Zer itxura dute? 613 00:43:40,959 --> 00:43:41,793 Nork? 614 00:43:42,334 --> 00:43:44,001 Fionak eta Malachyk... 615 00:43:45,168 --> 00:43:47,834 Sartu egin zituzten ala lotuta zeuden? 616 00:43:51,209 --> 00:43:53,334 Minez zeudela zirudien? 617 00:43:57,834 --> 00:43:58,959 Ikusi nahi dituzu? 618 00:44:07,751 --> 00:44:09,834 Hemen dugu gizon misteriotsua. 619 00:44:09,834 --> 00:44:10,876 Kaka, Dove. 620 00:44:10,876 --> 00:44:15,459 - Seamus bakean uzteko esan nuen, baina... - Lasai. Zingirako autoa Powerrena da. 621 00:44:15,459 --> 00:44:17,376 Zer? Nola dakizu? 622 00:44:18,626 --> 00:44:19,751 Istorio luzea da. 623 00:44:20,376 --> 00:44:24,043 - Banekien ez zela Seamus izan. - Ez iezaiozu Power aipatu. 624 00:44:24,876 --> 00:44:28,043 Agian elkarrekin egin zuten. Argitu egin behar dugu. 625 00:44:29,168 --> 00:44:31,126 - Bai. - Tutik ere ez. 626 00:44:35,626 --> 00:44:36,459 Ondo zaude? 627 00:44:39,334 --> 00:44:41,918 Mesede bat behar dut podcasterako. 628 00:44:43,834 --> 00:44:45,293 Pilak amaitu zaizkigu. 629 00:44:49,751 --> 00:44:50,918 Zer du honek? 630 00:44:52,126 --> 00:44:53,251 Pasatuko zaio. 631 00:44:58,126 --> 00:44:59,126 Zer mesede? 632 00:45:11,334 --> 00:45:13,334 PRESTAKUNTZA HIL-AUTOAK 633 00:45:17,584 --> 00:45:19,418 Ez zintudan nire atean espero. 634 00:45:19,418 --> 00:45:22,668 Ez naiz zugan pentsatu gabe ibili. 635 00:45:25,751 --> 00:45:28,626 Eta ardoarekin limurtzera etorri zara? 636 00:45:29,751 --> 00:45:32,626 Pattarra eta gero, hobe dugu astiro joan. 637 00:45:38,668 --> 00:45:39,793 Leku polita. 638 00:45:41,293 --> 00:45:42,918 Ez nuen hau espero. 639 00:45:42,918 --> 00:45:46,126 Etxe gehienak itogarriak eta ilunak izaten dira. 640 00:45:46,876 --> 00:45:48,626 Ehorztetxea ezin da polita izan? 641 00:45:49,418 --> 00:45:51,918 Goiko solairua nahas-mahas eginda dago. 642 00:45:51,918 --> 00:45:54,251 Eseri. Edalontziak ekarriko ditut. 643 00:46:05,043 --> 00:46:08,459 DONOVAN ETA SEMEAK EHORZTETXEA EZ APARKATU 24 ORDUETAN 644 00:46:24,959 --> 00:46:26,043 Azkar amaitu. 645 00:47:14,751 --> 00:47:15,709 Malachy. 646 00:47:20,834 --> 00:47:21,668 Ikusi. 647 00:47:22,376 --> 00:47:23,209 Ikusi hau. 648 00:47:25,709 --> 00:47:26,751 Sei behatz. 649 00:47:27,501 --> 00:47:29,501 Gorroto zuen seigarrena. 650 00:47:29,501 --> 00:47:30,876 Txikiak ginenean, 651 00:47:31,459 --> 00:47:33,209 dirua eman zidan mozteagatik. 652 00:47:34,626 --> 00:47:38,084 Aiztoa jaso bezain laster, amak ikusi ninduen. 653 00:47:39,209 --> 00:47:40,834 Baina kezkatzen zuena 654 00:47:41,876 --> 00:47:43,251 alfonbra zikintzea zen. 655 00:47:46,709 --> 00:47:47,709 Lehen... 656 00:47:53,501 --> 00:47:56,209 Ez nago harro egin dudan guztiaz, Gilbert. 657 00:47:59,043 --> 00:48:01,209 Okerreko jendeari lapurtu nion. 658 00:48:03,126 --> 00:48:04,418 Ikusi duzu? 659 00:48:07,043 --> 00:48:08,418 Mali min egin zioten? 660 00:48:10,626 --> 00:48:11,918 Torturatu al zuten? 661 00:48:13,459 --> 00:48:14,709 Belauna txikitu zioten? 662 00:48:20,793 --> 00:48:22,168 Fiona ukitu zuten? 663 00:48:25,918 --> 00:48:27,043 Azkar egin zuten? 664 00:48:28,918 --> 00:48:30,376 Ala luzatu egin zuten? 665 00:48:44,084 --> 00:48:45,168 "Desagertu". 666 00:48:46,168 --> 00:48:47,834 Desagertu zela esan zuten. 667 00:48:48,334 --> 00:48:52,334 Elkarrekin alde egin zutela pentsatzen saiatu nintzen. 668 00:48:53,084 --> 00:48:55,834 Australiara, Kanadara, Costa Ricara... 669 00:48:55,834 --> 00:48:58,168 Edaten eta algaraka. 670 00:49:01,459 --> 00:49:02,918 Umez inguratuta. 671 00:49:07,084 --> 00:49:09,376 Eta gauero, nire kontura barrezka. 672 00:49:11,293 --> 00:49:13,793 Eta asko haserretzen nintzen. 673 00:49:15,876 --> 00:49:18,793 Inozo honen kontura barre egiten zutelako. 674 00:49:20,918 --> 00:49:23,251 Haserretzeak laguntzen zidan, 675 00:49:24,918 --> 00:49:25,834 baina banekien. 676 00:49:32,793 --> 00:49:33,834 Barren-barrenean, 677 00:49:35,709 --> 00:49:37,168 banekien egia zein zen. 678 00:49:43,293 --> 00:49:45,834 McArdletarrek dena kendu zidaten. 679 00:49:52,168 --> 00:49:53,751 Nire errua izan zen. 680 00:50:20,584 --> 00:50:21,709 Aktorea zinen? 681 00:50:24,126 --> 00:50:25,376 Beste bizitza batean. 682 00:50:26,126 --> 00:50:28,209 Eta orain, ehorztetxe bat duzu. 683 00:50:30,543 --> 00:50:31,918 Jendea atseginagoa da. 684 00:50:33,793 --> 00:50:35,084 Dibertigarria zara. 685 00:50:37,959 --> 00:50:39,168 Hori bakarrik? 686 00:50:53,543 --> 00:50:55,543 Beti une onenean deitzen dizute. 687 00:50:55,543 --> 00:50:58,168 - Kaka. Barkatu. - Bakarrik utziko zaitut. 688 00:51:01,251 --> 00:51:04,834 Damien, ezer esan aurretik, jakin istorio hau sekulakoa dela. 689 00:51:04,834 --> 00:51:05,751 Benetan, 690 00:51:06,459 --> 00:51:09,251 lehen orrialdekoa, sariak irabazteko modukoa. 691 00:51:09,251 --> 00:51:12,001 Dove, estradizio agindua sinatu dute. 692 00:51:12,001 --> 00:51:14,584 Epailearen aurrean agertu behar duzu. 693 00:51:15,209 --> 00:51:16,084 Amaitu da. 694 00:51:17,168 --> 00:51:18,084 Sentitzen dut. 695 00:51:36,751 --> 00:51:38,876 Barkatu, Seamus. Joan beharra dugu. 696 00:51:40,793 --> 00:51:44,959 Azkenean, heriotza bizitza bezain zaila da. 697 00:51:46,209 --> 00:51:50,334 Gorabeherak ditu, ezustekoak eta konponbideak. 698 00:51:53,334 --> 00:51:55,668 Batzuetan, erantzuna duzula uste duzu. 699 00:51:59,168 --> 00:52:00,959 Zer gertatzen da? 700 00:52:02,459 --> 00:52:06,793 Fionak hortzordeak zituen. Eskolan aurreko hortzak apurtu zizkioten. 701 00:52:07,376 --> 00:52:10,751 Baina aurkitu duzuna galdera gehiago dira. 702 00:52:10,751 --> 00:52:12,876 Ez dakit nor izango den. 703 00:52:14,876 --> 00:52:16,834 Baina hau ez da Fiona. 704 00:54:23,001 --> 00:54:28,001 {\an8}Azpitituluak: Ilargi G.