1 00:00:17,543 --> 00:00:20,543 Ezer galdetzen ez baduzu, ez dizute gezurrik esango. 2 00:00:21,918 --> 00:00:26,459 Baina egiaren bila bazabiltza, hori bakarrik izango duzu: galderak. 3 00:00:28,959 --> 00:00:32,001 Galderen arazoa erantzunak dira. 4 00:00:33,459 --> 00:00:35,459 Batzuetan, gehiago ezagutu ahala, 5 00:00:36,459 --> 00:00:37,876 gutxiago dakizu. 6 00:00:50,334 --> 00:00:52,918 Bisitan joango zinela esan nion. 7 00:00:52,918 --> 00:00:55,334 Esan nizun, ama, ez noa Australiara. 8 00:00:55,334 --> 00:00:59,418 Armiarma ikaragarriak daude. Sugeek komunean zakila hozkatzen dizute. 9 00:00:59,418 --> 00:01:00,459 Sean. 10 00:01:00,459 --> 00:01:02,834 - Ama. - Aukera paregabea duzu. 11 00:01:02,834 --> 00:01:05,584 Ez dut aukerarik behar, Edna. 12 00:01:05,584 --> 00:01:08,709 Errumanian indarrez hasteko dirua behar dut soilik. 13 00:01:10,043 --> 00:01:11,376 A zer piura. 14 00:01:11,376 --> 00:01:12,376 Gabon, Sean. 15 00:01:13,459 --> 00:01:16,418 Pinta batzuk edan eta ez dakit zertan ari naizen. 16 00:01:16,418 --> 00:01:19,168 - Benetan ere. - Zure bila ibili naiz. 17 00:01:19,668 --> 00:01:20,668 A, bai? 18 00:01:20,668 --> 00:01:23,584 Bai. Ez da samurra zu aurkitzea. 19 00:01:23,584 --> 00:01:26,293 Nire mutikoa oso samurra da. 20 00:01:26,293 --> 00:01:29,168 Bigun hutsa, barrutik eta kanpotik. 21 00:01:29,168 --> 00:01:30,084 Edna. 22 00:01:30,668 --> 00:01:32,918 Autoarekin istripuren bat izan duzu. 23 00:01:33,459 --> 00:01:35,459 - Lanaren arriskuak. - Benetan? 24 00:01:35,459 --> 00:01:38,251 Killamoreko tipo batzuek Škoda bat erosi dute. 25 00:01:38,751 --> 00:01:41,251 Taxiarekin konpetentzia egin nahiko didate. 26 00:01:42,209 --> 00:01:43,959 Edo neska-lagun ohia, Sheila. 27 00:01:43,959 --> 00:01:45,543 Jesus. Sheila. 28 00:01:46,334 --> 00:01:48,543 Harremana utzi nuenetik, gorroto nau. 29 00:01:48,543 --> 00:01:50,876 Edo aspertutako umeak izango ziren. 30 00:01:52,834 --> 00:01:54,126 Dutxatu nahiko duzu. 31 00:01:55,251 --> 00:01:57,501 Utzi ura minutu batzuk berotzen. 32 00:01:59,126 --> 00:01:59,959 Mila esker. 33 00:02:05,418 --> 00:02:07,543 Ene Jainkoa. Zer gertatu zaizu? 34 00:02:12,459 --> 00:02:14,793 Autoz harrapatu eta galdekatu naute. 35 00:02:14,793 --> 00:02:17,793 - Zer? - Gero, Seanen autoa kiskalita ikusi dut. 36 00:02:17,793 --> 00:02:19,084 Ondo zaude? 37 00:02:19,084 --> 00:02:21,459 Sabotajea egin nahi digute. 38 00:02:21,459 --> 00:02:23,709 Zaude. Nork galdekatu zaitu? 39 00:02:23,709 --> 00:02:25,668 Ez dakit. Kaputxa zeramaten. 40 00:02:25,668 --> 00:02:26,709 Kaputxa. 41 00:02:27,293 --> 00:02:28,293 Tira. 42 00:02:28,293 --> 00:02:31,918 Ez gaizki ulertu, baina... ondo zaude? 43 00:02:32,459 --> 00:02:35,543 Ziur zaude ez dela gaizki-ulertu bat izan? 44 00:02:36,126 --> 00:02:37,543 Mehatxatu egin gaituzte. 45 00:02:38,168 --> 00:02:39,959 Beraz, istorio bat dago hemen. 46 00:02:41,209 --> 00:02:42,751 Oso berri onak dira. 47 00:02:43,376 --> 00:02:44,459 Bai. 48 00:02:46,793 --> 00:02:49,001 Bazenekien Sean O'Shearen semea zela? 49 00:02:50,293 --> 00:02:52,626 Kontuz haren aurrean esaten dugunarekin. 50 00:03:32,334 --> 00:03:35,543 Malachy, Fiona eta mutikoa daude. 51 00:03:36,751 --> 00:03:40,459 Jarri dezagun arreta Fionagan. Bridgitek ez du hitz egin nahi. 52 00:03:40,459 --> 00:03:44,959 Baina hura ezagutzen zuenik egongo da. Nolakoa zen, norekin ibiltzen zen... 53 00:03:46,084 --> 00:03:46,918 Aupa. 54 00:03:47,501 --> 00:03:48,334 Nahi duzu... 55 00:03:49,043 --> 00:03:50,001 bat egin? 56 00:03:56,626 --> 00:03:58,584 - Ondo zaude? - Bai. Zu? 57 00:03:59,876 --> 00:04:01,876 - Bai. - Pozten naiz hemen egoteaz. 58 00:04:01,876 --> 00:04:06,626 Ezinbestekoa da ohore egitea hitz egiten duen jendearen ahotsei. 59 00:04:06,626 --> 00:04:09,626 Errespetua eta adeitasuna eskainiz. 60 00:04:09,626 --> 00:04:14,418 Ezin dugu gezur edo amarrurik erabili. 61 00:04:14,418 --> 00:04:17,334 Huts egin didazu karpeta hori lapurtuta, Emmy. 62 00:04:17,334 --> 00:04:19,376 Barkatu, baina esan zenuen... 63 00:04:21,126 --> 00:04:22,501 Gaizki ulertuko nuen. 64 00:04:22,501 --> 00:04:26,251 Gure lana konfiantzan datza. Horrela irekiko digute bihotza. 65 00:04:26,251 --> 00:04:29,834 Bihotza irekitzen badute bakarrik lortuko dugu istorio bat. 66 00:04:29,834 --> 00:04:32,876 Bai? Ados al gaude denok? 67 00:04:32,876 --> 00:04:35,293 Ostia! Hau bai interesgarria. 68 00:04:36,959 --> 00:04:39,709 Desagertutako mutikoari buruzko agiriak dira. 69 00:04:40,834 --> 00:04:43,334 Ez zen desagertu. Hiru egunera agertu zen. 70 00:04:43,334 --> 00:04:45,168 - Benetan? - Ikusi. 71 00:04:45,751 --> 00:04:48,793 Bere izena ezabatu dute agertzen den bakoitzean. 72 00:04:48,793 --> 00:04:50,251 Hor duzu mugikorra? 73 00:04:55,876 --> 00:04:57,251 Edward P. zuen izena. 74 00:04:57,251 --> 00:05:01,959 Errepide izkina batean aurkitu zuen Ahizpa McDonagh izeneko mojak. 75 00:05:01,959 --> 00:05:04,876 Banoa. Esan zerbait behar baduzue, ados? 76 00:05:04,876 --> 00:05:08,293 - Ezagutzen duzu Edward P.? - Edward Lynch ezagutzen dut. 77 00:05:08,293 --> 00:05:11,543 Izan al daiteke Samhainen desagertu zen mutikoa? 78 00:05:11,543 --> 00:05:15,293 Ez, Lynchtxo perbertitu bat da. Ez zaitezte harengana hurbildu. 79 00:05:16,126 --> 00:05:18,084 Esan Ednari joan egin naizela. 80 00:05:20,543 --> 00:05:22,376 Lan bikaina egin duzu, Sizergh. 81 00:05:22,876 --> 00:05:23,751 Mila esker. 82 00:05:26,834 --> 00:05:30,251 Ahizpa McDonagh inguruko uharte batean bizi omen da. 83 00:05:30,251 --> 00:05:31,501 "Inish Mac Tire". 84 00:05:31,501 --> 00:05:34,793 Egunean lau ferry daude. Txartelak erreserbatuko ditut. 85 00:05:36,209 --> 00:05:39,376 Ados al gaude denok, Gilbert? 86 00:05:40,668 --> 00:05:43,209 Oraingoan ondo atera da, baina... 87 00:05:44,043 --> 00:05:46,543 aurrerantzean, hobe dugu arauak bete. 88 00:06:01,918 --> 00:06:02,876 Eskerrik asko. 89 00:06:03,501 --> 00:06:04,334 Ea. 90 00:06:04,334 --> 00:06:06,251 Eskerrik asko laguntzeagatik. 91 00:06:06,251 --> 00:06:07,251 Mila esker. 92 00:06:20,668 --> 00:06:23,251 Argazkiak ateratzea errespetu falta al da? 93 00:06:23,251 --> 00:06:26,709 Atera egingo ditut. Webgunean oso ondo geratuko dira. 94 00:06:31,043 --> 00:06:34,168 Podcasterrak zarete, ezta? 95 00:06:34,168 --> 00:06:36,501 Kaixo. Emmy Sizergh naiz. Deitu nuen. 96 00:06:36,501 --> 00:06:41,209 Zuek Power jauna eta Maloney andereñoa izango zarete. 97 00:06:41,209 --> 00:06:42,209 Horiek berak. 98 00:06:42,209 --> 00:06:43,334 Primeran. 99 00:06:43,334 --> 00:06:46,668 Ni Bernadette ama nagusia naiz. 100 00:06:47,543 --> 00:06:51,084 Bisitaldia egiten nik neuk lagundu nahiko nizueke. 101 00:06:52,043 --> 00:06:55,668 Ez ditugu askotan izaten zuek bezalako bisitari preziatuak. 102 00:06:56,251 --> 00:06:59,709 Zure jarraitzaileak gara hemen, Power jauna. 103 00:06:59,709 --> 00:07:00,751 Benetan? 104 00:07:00,751 --> 00:07:03,668 Izugarri gustatzen zaizkigu podcast onak. 105 00:07:03,668 --> 00:07:08,168 Adierazpenak saioaren lehen denboraldia oso sakona izan zen. 106 00:07:08,168 --> 00:07:11,293 Oso ausarta izan zinen 107 00:07:11,293 --> 00:07:15,584 zure bikotearekin izandako zailtasunak argi eta garbi adieraztean. 108 00:07:15,584 --> 00:07:16,501 Eskerrik asko. 109 00:07:17,168 --> 00:07:22,251 Bigarren eta hirugarren denboraldiekin desengainua hartu genuen. 110 00:07:24,459 --> 00:07:26,209 Has gaitezen. 111 00:07:27,251 --> 00:07:30,001 Ahizpa McDonaghekin hitz egin nahiko genuke. 112 00:07:30,001 --> 00:07:34,751 Tamalez, gure ahizpa maitea azkenaldian ez dago bisitarik jasotzeko. 113 00:07:34,751 --> 00:07:37,376 Adinetara heldua da. 114 00:07:37,376 --> 00:07:39,584 Baina ea zerbait egiterik dudan. 115 00:07:41,209 --> 00:07:42,959 - Mesedez. - Adinetara heldua? 116 00:07:42,959 --> 00:07:45,418 Ahizpa Bernadettek berak baditu 80 urte. 117 00:07:45,418 --> 00:07:46,918 Mojak betiko bizi dira. 118 00:07:47,418 --> 00:07:48,668 Madarikazio bat da. 119 00:07:49,584 --> 00:07:53,293 Eliza XII. mendekoa da. 120 00:07:53,293 --> 00:07:56,168 Jatorriz Erdi Aroko gaztelu bat da, 121 00:07:56,168 --> 00:08:00,459 eta Errukiaren Ahizpek duela ehun urte hartu zuten. 122 00:08:00,459 --> 00:08:01,834 Zoragarria izango da. 123 00:08:01,834 --> 00:08:05,876 Gogoeta isilean bizitzea Jainkoarekiko konpromisoarekin. 124 00:08:05,876 --> 00:08:08,043 Egiazko bizitza espirituala. 125 00:08:08,043 --> 00:08:09,501 Hasieran bai. 126 00:08:09,501 --> 00:08:12,084 Baina 80ko hamarkadan, 127 00:08:12,084 --> 00:08:16,834 gure ordenakoek erabaki zuten mundura gehiago zabaldu behar genuela. 128 00:08:17,834 --> 00:08:22,709 Kanpoan yoga egitea gustatzen zaigu eguzkia dagoenean. 129 00:08:25,834 --> 00:08:32,293 Shiatsu eta Reiki saio pribatuak ditugu harrizko etxe tradizionalen inguruan. 130 00:08:32,293 --> 00:08:37,251 Eta, uhartearen bestaldean, baratze organikoak ditugu. 131 00:08:37,251 --> 00:08:40,043 Geuk hazten ditugu elikagaiak. Hil ere bai. 132 00:08:41,043 --> 00:08:42,668 - Hara. - Axola zaizu? 133 00:08:42,668 --> 00:08:43,751 Ez. Aurrera. 134 00:08:47,001 --> 00:08:49,043 Emmy, prestatu baimenak. 135 00:08:50,209 --> 00:08:54,501 Ez dakit zer esango lukeen Elizak dirua ateratzeko bakarleku honetaz. 136 00:08:56,668 --> 00:09:01,126 80ko hamarkadan izandako zisma eta gero, ordena sekularizatu egin zen. 137 00:09:01,126 --> 00:09:03,959 Ofizialki, jada ez gara Elizako kideak. 138 00:09:04,543 --> 00:09:06,751 Eta zergatik zarete oraindik mojak? 139 00:09:07,918 --> 00:09:09,501 Garenak garelako. 140 00:09:11,709 --> 00:09:15,293 Baina zu nor zaren jakin nahi dut nik. 141 00:09:16,376 --> 00:09:17,334 "Dove". 142 00:09:18,251 --> 00:09:20,709 Dubheasa izenaren laburdura da? 143 00:09:20,709 --> 00:09:22,418 Dubheasa Maloney? 144 00:09:23,043 --> 00:09:24,459 Zurrumurruak daude. 145 00:09:24,459 --> 00:09:29,459 Gogoan ditut Dublingo neskatxa bati buruzkoak, 146 00:09:29,459 --> 00:09:30,709 duela urte asko, 147 00:09:31,251 --> 00:09:34,709 abadia batean sutea eragin zuena. 148 00:09:35,251 --> 00:09:37,668 Hark ere Dubheasa Maloney zuen izena. 149 00:09:38,168 --> 00:09:40,543 Ez omen zegoen burutik sano. 150 00:09:40,543 --> 00:09:44,709 Baina ez dut uste neska hori izango zarenik, ezta? 151 00:09:46,834 --> 00:09:49,251 Power jauna, jarraituko dugu? 152 00:10:03,001 --> 00:10:06,668 Gure jatetxeak ere arreta piztu du, jakina. 153 00:10:06,668 --> 00:10:10,168 Gure ahizpetako bik Jamie Oliverrekin ikasi zuten. 154 00:10:10,959 --> 00:10:13,584 Noiz hitz egin dezakegu Ahizpa McDonaghekin? 155 00:10:14,251 --> 00:10:16,668 Aurretik, bainuetxea erakutsiko dizuet. 156 00:10:23,709 --> 00:10:26,376 Barkatu. Badakizu Ahizpa McDonagh non dagoen? 157 00:10:28,251 --> 00:10:29,918 Haren iloba naiz, Dublingoa. 158 00:10:30,751 --> 00:10:33,876 Goian dago. Hirugarren solairuko korridore amaieran. 159 00:10:33,876 --> 00:10:35,209 Esker mila, benetan. 160 00:10:41,376 --> 00:10:43,251 Zaudete unetxo bat. 161 00:10:43,251 --> 00:10:44,334 Bai, noski. 162 00:10:46,959 --> 00:10:49,751 Goazen hirugarren solairura. McDonagh han dago. 163 00:10:49,751 --> 00:10:52,501 Ez diogu Ama Bernadetteri itxarongo? 164 00:10:52,501 --> 00:10:53,834 Ez kezkatu, Gilbert. 165 00:10:54,543 --> 00:10:55,543 Ederki joango da. 166 00:11:15,251 --> 00:11:18,251 Ez du itxura onik. Ziur zaude ez dagoela arazorik? 167 00:11:18,251 --> 00:11:20,918 Lasai, inoiz baino argiago egongo da. 168 00:11:21,418 --> 00:11:24,751 Mojak, ardoa bezala, azkenean ozpin bihurtzen dira. 169 00:11:31,126 --> 00:11:32,084 Kaixo. 170 00:11:32,084 --> 00:11:34,126 Ahizpa, galdera batzuk ditugu. 171 00:11:34,126 --> 00:11:35,168 Galderak? 172 00:11:37,001 --> 00:11:38,043 Zer ordu da? 173 00:11:39,459 --> 00:11:40,959 Bezperak kantatu al dira? 174 00:11:40,959 --> 00:11:44,626 Samhain, duela 20 eta piko urte. Edward aurkitu zenuen. 175 00:11:46,834 --> 00:11:48,084 Ezagutzen dugu elkar? 176 00:11:48,751 --> 00:11:50,543 Hau azal polita. 177 00:11:50,543 --> 00:11:53,209 Mutil bat aurkitu zenuen errepide izkinan. 178 00:11:54,001 --> 00:11:55,084 Mutil bat? 179 00:11:55,084 --> 00:11:56,459 Kaixo, arreba. 180 00:11:57,876 --> 00:11:58,834 Gilbert naiz. 181 00:11:58,834 --> 00:11:59,959 Kaixo. 182 00:11:59,959 --> 00:12:03,876 Ama Bernadettek esan digu podcastak entzuten dituzula. 183 00:12:04,501 --> 00:12:06,168 Atsegin ditut podcast onak. 184 00:12:06,751 --> 00:12:10,501 Azkenaldian umezurtzak hil zituzten 185 00:12:10,501 --> 00:12:13,293 anai bikiei buruzkoa entzuten ibili naiz. 186 00:12:14,793 --> 00:12:16,126 Beldurgarria benetan. 187 00:12:16,626 --> 00:12:20,584 Orain podcast bat egiten ari gara eta zure laguntza behar dugu. 188 00:12:21,751 --> 00:12:22,751 Zeri buruzkoa? 189 00:12:22,751 --> 00:12:25,251 Samhainen desagertutakoei buruzkoa. 190 00:12:26,501 --> 00:12:28,168 - Kontu zahar hori. - Bai. 191 00:12:28,168 --> 00:12:31,709 Ez dut horretaz ezer interesgarririk esatekorik. 192 00:12:31,709 --> 00:12:33,709 - Mutilaz zerbait esan. - Dove! 193 00:12:35,334 --> 00:12:40,043 Esateko duzuna entzuteko gogoz amorratzen nago. 194 00:12:40,043 --> 00:12:44,543 Desagertu zen mutikoa zuk aurkitu zenuen, ezta? 195 00:12:47,418 --> 00:12:49,918 Samhainetik egun batzuetara. 196 00:12:49,918 --> 00:12:52,001 Autoan herrirantz nindoan, 197 00:12:52,001 --> 00:12:55,251 eta errepidearen alde batean ikusi nuen. 198 00:12:56,084 --> 00:12:57,126 Galduta zegoen? 199 00:12:57,126 --> 00:12:59,126 Ez zekien non zegoen. 200 00:12:59,876 --> 00:13:02,251 Nor zen ere ez zekien, egia esan. 201 00:13:02,834 --> 00:13:05,793 Herrira eraman eta osasun-zentroan utzi nuen. 202 00:13:05,793 --> 00:13:07,126 Esan al zizun ezer? 203 00:13:07,126 --> 00:13:10,376 Bai. Arrantzari buruz aritu zen. 204 00:13:11,876 --> 00:13:13,668 Txalupa bati buruz. 205 00:13:14,918 --> 00:13:15,959 Arraunketaz. 206 00:13:16,626 --> 00:13:19,043 Duela urte asko izan zen hori. 207 00:13:19,043 --> 00:13:20,918 Ez dut ondo gogoratzen. 208 00:13:20,918 --> 00:13:23,459 Bai. Ordutik ikusi al duzu? 209 00:13:23,459 --> 00:13:25,584 Bai. Maiz ikusten dut. 210 00:13:25,584 --> 00:13:27,876 Zer? Maiz ikusten duzu? 211 00:13:27,876 --> 00:13:31,668 Herrira joaten naizenean, basoerdi bat edatea gustatzen zait. 212 00:13:31,668 --> 00:13:34,251 Teddy askotan egoten da Faganen tabernan. 213 00:13:35,626 --> 00:13:36,709 Teddy? 214 00:13:37,293 --> 00:13:39,126 Abeslaria? Tabernakoa? 215 00:13:39,126 --> 00:13:42,209 Horixe bera. Mutil atsegina da. 216 00:13:42,209 --> 00:13:45,043 Aingeruen ahotsa dauka txoriburu horrek. 217 00:13:45,834 --> 00:13:47,918 Zer demontre zabiltzate hemen? 218 00:13:49,626 --> 00:13:51,459 Zer zenuen buruan, Dove? 219 00:13:52,084 --> 00:13:56,043 - Ederki joango zela esan duzu. - Bai. Behar genuena lortu dugu. 220 00:13:56,043 --> 00:13:58,168 Ez, ez da ederki joan. 221 00:13:58,959 --> 00:14:02,209 Bernadettek salaketa jarriko digu audioa erabiliz gero. 222 00:14:02,209 --> 00:14:03,126 Ez dugu behar. 223 00:14:03,126 --> 00:14:04,793 Bai, behar dugu. 224 00:14:05,418 --> 00:14:09,043 Podcast bat egiteko ezinbestekoa da audioa izatea. 225 00:14:10,043 --> 00:14:11,709 Haien hitzak behar ditugu. 226 00:14:11,709 --> 00:14:15,376 Bernadette gurekin haserre dagoenez, ez dugu bat ere lortuko. 227 00:14:15,376 --> 00:14:16,918 Ihes-hitzekin zebilen. 228 00:14:16,918 --> 00:14:21,168 - Ez genuen ezer lortuko... - Lortuko genuen. Pazientzia apur batekin. 229 00:14:22,543 --> 00:14:27,043 Denbora apur bat beharko dugu jendea gutaz fidatzen hasi arte. 230 00:14:28,709 --> 00:14:30,501 Ez duzu ulertzen, Gilbert. 231 00:14:31,001 --> 00:14:33,251 Teddy zela inork ez zekiela uste duzu? 232 00:14:33,251 --> 00:14:35,793 Denak arituko dira itzulinguruka. 233 00:14:36,459 --> 00:14:38,543 Zure erara ez dugu ezer lortuko. 234 00:14:38,543 --> 00:14:42,126 Kazetaritza ez da jendeari hitz egitera behartzea bakarrik. 235 00:14:42,126 --> 00:14:46,418 Harremanak egiteko gaude hemen. Podcast hau behar dugu, Dove. 236 00:14:47,084 --> 00:14:48,001 Behar dugu. 237 00:14:48,001 --> 00:14:49,459 Mojak umetxoak dira. 238 00:14:50,001 --> 00:14:54,334 Atso zaharren gorputzean beltzez jantzi eta Jesusekin ezkondu diren umeak. 239 00:14:54,334 --> 00:14:56,418 Hobeto gaude haiek gabe. 240 00:15:08,251 --> 00:15:10,376 - Zer dugu? - Nola du Teddyk abizena? 241 00:15:10,376 --> 00:15:11,293 Teddyk? 242 00:15:12,126 --> 00:15:13,543 Teddy Powerrek? 243 00:15:13,543 --> 00:15:14,626 Edward P. 244 00:15:14,626 --> 00:15:17,626 Beste Power bat. Senideak izango gara? 245 00:15:17,626 --> 00:15:20,501 Ziur asko Power sarjentuaren senidea izango da, 246 00:15:20,501 --> 00:15:24,418 Teddyren izena aipatzen ez zuen agiria idatzi zuen agentearena. 247 00:15:24,418 --> 00:15:27,168 - Teoria interesgarria. - Badakizu non dagoen? 248 00:15:27,168 --> 00:15:29,376 Terrace bidean tailer bat dauka. 249 00:15:29,376 --> 00:15:30,459 Goazen hara. 250 00:15:30,459 --> 00:15:31,751 Segurua al da, Sean? 251 00:15:31,751 --> 00:15:33,543 Bai. Ez dago arazorik. 252 00:16:10,668 --> 00:16:11,793 Zein azkarra zaren. 253 00:16:11,793 --> 00:16:14,793 Atezaina nintzen 12 urtez azpikoekin. Betiko da. 254 00:16:17,043 --> 00:16:18,334 Astiro ere mugi naiteke. 255 00:16:40,293 --> 00:16:42,126 Hiru egunez desagertu zinen? 256 00:16:42,709 --> 00:16:45,043 Beldurgarria izango zen. 257 00:16:57,876 --> 00:17:00,334 Badakizu norekin egon zinen? 258 00:17:03,126 --> 00:17:06,334 Nik txikitan ordu batzuk eman nituen basoan galduta. 259 00:17:07,126 --> 00:17:09,043 Aurkituko ez nindutela uste nuen. 260 00:17:15,918 --> 00:17:18,834 Agian jaialdira joan zinen egunaz mintza zaitezke. 261 00:17:20,126 --> 00:17:22,501 Baduzu gertatu zenari buruzko susmorik? 262 00:17:23,209 --> 00:17:25,501 Gogoratzen al duzu ezer, Teddy? 263 00:17:27,001 --> 00:17:28,376 Kaka! 264 00:17:29,793 --> 00:17:31,834 Ene. Ondo zaude? 265 00:17:37,459 --> 00:17:38,501 Zatoz hona. 266 00:17:38,501 --> 00:17:39,418 Eskerrik asko. 267 00:17:53,501 --> 00:17:55,376 Fiona zure laguna zen? 268 00:17:59,418 --> 00:18:01,501 Maistra, ez laguna. 269 00:18:04,418 --> 00:18:05,501 Atsegin zenuen. 270 00:18:09,126 --> 00:18:10,959 Nik komentuan nuen irakasle bat. 271 00:18:11,918 --> 00:18:13,001 Ahizpa Geraldine. 272 00:18:15,668 --> 00:18:17,751 Nire lagunik onena zen. Penagarria. 273 00:18:18,834 --> 00:18:22,251 Hamasei urte nituen. Hark urte batzuk gehiago zituen. 274 00:18:23,084 --> 00:18:25,126 Neska bat neskatxoei irakasten. 275 00:18:27,459 --> 00:18:30,543 Klaustroan ezkutatu eta bazkalorduan erretzen genuen. 276 00:18:35,751 --> 00:18:39,043 Fionak etxera eramaten ninduen eskolaren ostean, 277 00:18:40,834 --> 00:18:42,251 bakarrik egon ez nendin. 278 00:18:44,168 --> 00:18:45,751 Afaria prestatu eta gero, 279 00:18:47,126 --> 00:18:48,668 ipuinak kontatzen zizkidan. 280 00:18:50,126 --> 00:18:52,126 Nik egongelan sua pizten nuen. 281 00:18:53,334 --> 00:18:55,084 Zein ipuin zenuen gogokoen? 282 00:18:56,626 --> 00:18:58,084 Hark, Gráinne Mhaol. 283 00:18:59,168 --> 00:19:00,834 Pirata erregina. 284 00:19:02,418 --> 00:19:03,334 Atsegin dut. 285 00:19:04,709 --> 00:19:06,793 Fionak zioen ez ziola inori obeditzen. 286 00:19:08,918 --> 00:19:11,376 - Zertan ari zarete? - Power sarjentua... 287 00:19:11,376 --> 00:19:14,376 Ezin zarete etorri nire semearekin hitz egitera. 288 00:19:14,376 --> 00:19:17,043 - Heldua da. Nahi duena egin dezake. - Ospa! 289 00:19:17,043 --> 00:19:18,751 - Azkar! - Hitz egiten ari... 290 00:19:18,751 --> 00:19:22,043 Bost axola! Ospa, zuek atxilotzea nahi ez baduzue. 291 00:19:22,043 --> 00:19:23,126 Ospa! 292 00:19:35,334 --> 00:19:38,126 Utzi nire semea bakean. Ez du ezer esatekorik. 293 00:19:38,126 --> 00:19:40,626 - Sarjentu... - Podcast bat? Kaka putza! 294 00:19:40,626 --> 00:19:43,876 Mutil sentibera da, putre halakoak. 295 00:19:46,668 --> 00:19:48,709 Interesgarria izan da. 296 00:19:48,709 --> 00:19:51,459 Bi elkarrizketa pikutara egun berean. 297 00:19:51,459 --> 00:19:53,793 Oso ondo egon da zure irakaslearena. 298 00:19:53,793 --> 00:19:54,709 Zer? 299 00:19:54,709 --> 00:19:56,251 Gezurra zen. 300 00:19:56,959 --> 00:19:59,084 Power benetan urduri jarri da. 301 00:19:59,084 --> 00:20:02,043 - Hurbiltzen ari gara. - Bai zera, Dove. 302 00:20:02,043 --> 00:20:03,793 Zerbait ezkutatzen ari dira. 303 00:20:03,793 --> 00:20:05,209 Ez dio axola. 304 00:20:05,209 --> 00:20:09,918 Mojek yoga irakasten dute uharte batean, baina ezin dut grabaketa erabili. 305 00:20:09,918 --> 00:20:13,251 Desagertutako mutilaren grabaketa ere ezin dut erabili. 306 00:20:13,251 --> 00:20:16,834 - Aizue. - Grabaketarik gabe ez dago istoriorik. 307 00:20:16,834 --> 00:20:17,751 Ez dagoela? 308 00:20:18,293 --> 00:20:22,251 Auto batek jo nau, mehatxatu egin naute eta Seanen autoa erre dute. 309 00:20:22,251 --> 00:20:24,251 Powerrek zerbait ezkutatzen du. 310 00:20:24,251 --> 00:20:27,418 Teddy, Fiona eta Malachy desagertu egin ziren. 311 00:20:27,418 --> 00:20:30,043 Gau hartakoa garrantzitsua da norbaitentzat. 312 00:20:30,043 --> 00:20:32,959 Badago istorio bat, baina aurkitu behar dugu. 313 00:20:32,959 --> 00:20:33,876 Aizue... 314 00:20:33,876 --> 00:20:37,584 Entzun al duzu sekula kasua argitzen duen podcasten bat? 315 00:20:37,584 --> 00:20:41,168 Entretenimendua behar dut, pista faltsuak, ukitu gizatiarra... 316 00:20:41,168 --> 00:20:43,501 Jendeari interesatzen zaiona, ados? 317 00:20:43,501 --> 00:20:46,084 - Grabaketarik gabe ezin da egin. - Aizue! 318 00:20:46,084 --> 00:20:47,168 - Zer? - Zer? 319 00:20:47,168 --> 00:20:48,293 Non dago Sean? 320 00:20:52,459 --> 00:20:53,918 Hemen zegoen. 321 00:21:00,501 --> 00:21:03,126 SARRERA DEIA DAMIEN, LONDRES 322 00:21:05,501 --> 00:21:06,668 Ohar bat utzi du. 323 00:21:06,668 --> 00:21:08,668 "Batekin hitz egitera noa". 324 00:21:08,668 --> 00:21:11,668 - Zer egingo dugu? Oinez joan? - Bai antza. 325 00:21:12,168 --> 00:21:14,084 - Arazotxo bat daukagu. - Esan. 326 00:21:14,084 --> 00:21:18,376 Hinki-hankarik gabe esango dizut. Poliziak zure emailak eskatu ditu. 327 00:21:18,376 --> 00:21:21,168 Ahal duguna egiten ari gara aurre egiteko, 328 00:21:21,168 --> 00:21:23,876 baina Estatu sekretuen legea aipatu dute. 329 00:21:23,876 --> 00:21:25,668 Nik ez nuen ezer egin. 330 00:21:26,876 --> 00:21:30,709 - Lege horrek kartzela-zigorra dakar. - Ez zara kartzelara joango. 331 00:21:30,709 --> 00:21:33,001 Eta ahal dugun guztia egingo dugu. 332 00:21:33,001 --> 00:21:35,543 - Itzuliko naiz. - Ez. Ezagutzen zaitut. 333 00:21:35,543 --> 00:21:38,126 Hemen haserretu eta gauzak okertuko dituzu. 334 00:21:38,126 --> 00:21:40,584 Geratu Bodkinen atentziorik eman gabe. 335 00:21:40,584 --> 00:21:42,959 - Abokatuak arduratuko dira. - Kaka. 336 00:21:49,793 --> 00:21:50,751 Dena ondo? 337 00:21:51,293 --> 00:21:52,376 Ez al goaz oinez? 338 00:21:58,709 --> 00:22:02,543 Power urduri dabil. Jarrai diezaiogun. Ea non eta norekin dabilen. 339 00:22:02,543 --> 00:22:04,459 Zer? Zer diozu? 340 00:22:04,459 --> 00:22:07,209 Hori egin behar dugunaren kontrakoa da. 341 00:22:07,209 --> 00:22:09,584 Barkamena eskatu beharko genioke, 342 00:22:09,584 --> 00:22:11,293 gure harremana konpontzeko. 343 00:22:11,293 --> 00:22:13,376 Harremana? Erruduna da. 344 00:22:13,376 --> 00:22:14,793 Hara bestea. 345 00:22:14,793 --> 00:22:17,376 Arinegi ateratzen dituzu ondorioak. 346 00:22:17,376 --> 00:22:21,084 Teddyk txikitako traumaren bat du. Power babesten ari da. 347 00:22:21,084 --> 00:22:23,918 - Ez dago azpijokorik. - Gilbert! Zer moduz? 348 00:22:24,501 --> 00:22:25,834 Darragh! Aupa! 349 00:22:26,834 --> 00:22:29,334 - Frank zure bila omen dabil. - Frank? 350 00:22:30,043 --> 00:22:31,376 Kontuz ibili. 351 00:22:32,043 --> 00:22:34,084 Ez dut Frank izenekorik ezagutzen. 352 00:22:34,084 --> 00:22:36,834 Bai. Tabernan ezagutu omen zintuen. 353 00:22:39,543 --> 00:22:41,501 Baduzu unetxo bat? 354 00:22:41,501 --> 00:22:42,418 Bai. 355 00:22:43,209 --> 00:22:45,376 - Zertan ari zara? - Grabatzen. 356 00:22:49,584 --> 00:22:52,459 Hau al da malenkoniatsua? 357 00:22:52,459 --> 00:22:53,959 Bai, laguna hil zaio. 358 00:22:53,959 --> 00:22:56,001 Gaixoa. Zer gertatu zen? 359 00:22:56,001 --> 00:22:57,126 Jan egin nuen. 360 00:23:00,418 --> 00:23:02,168 Hauek denak zure lurrak dira? 361 00:23:02,168 --> 00:23:03,876 Bai, 80 hektarea. 362 00:23:04,668 --> 00:23:08,376 Ailbhe's Hollowtik itsasoraino. Duela mende askotik dira gureak. 363 00:23:09,126 --> 00:23:11,168 Hara. Oso lur zabala da. 364 00:23:11,168 --> 00:23:13,376 Lanpetuta eta harro nago. 365 00:23:13,376 --> 00:23:16,251 Herrira joateko baino ez naiz aldentzen. 366 00:23:16,251 --> 00:23:17,834 Zer? 367 00:23:17,834 --> 00:23:21,459 Eta ez duzu beste toki batzuen inguruko jakin-minik? 368 00:23:21,459 --> 00:23:23,084 Jakin-min handikoa naiz. 369 00:23:24,293 --> 00:23:26,251 Egunero txunditzen naiz. 370 00:23:26,876 --> 00:23:28,918 Bildotsen udaberriko saltoekin, 371 00:23:29,751 --> 00:23:31,959 txepetxen goizeko kantuarekin... 372 00:23:31,959 --> 00:23:33,001 Txikitan, 373 00:23:33,001 --> 00:23:36,334 aingira-sarda bat ikusi nuen errekan behera. 374 00:23:37,501 --> 00:23:39,459 Lur hau istorioz beteta dago. 375 00:23:40,209 --> 00:23:41,918 Ez naiz entzuteaz aspertzen. 376 00:23:43,251 --> 00:23:44,793 Beraz, zertarako joan? 377 00:23:45,584 --> 00:23:47,918 Oso... polita da hori. 378 00:23:47,918 --> 00:23:51,584 Eta nork egingo du baserrian lan adimen artifiziala iristean? 379 00:23:52,084 --> 00:23:53,834 Idi-errekia ezin da imitatu. 380 00:23:54,418 --> 00:23:57,293 Arrazoia du. Grabatu duzu, Gilbert? 381 00:23:59,459 --> 00:24:01,918 Ezagutzen al duzu Teddy? 382 00:24:02,501 --> 00:24:04,293 Jakina. Txikia zenetik. 383 00:24:05,376 --> 00:24:06,793 Oso xarmagarria zen. 384 00:24:07,293 --> 00:24:08,209 Baina gero... 385 00:24:09,209 --> 00:24:10,459 Badakizue. 386 00:24:10,459 --> 00:24:11,876 Eta Fiona Doyle? 387 00:24:11,876 --> 00:24:14,251 Teddy haren atzetik ibiltzen zen beti. 388 00:24:14,251 --> 00:24:16,418 Ezagutzen al zuen Malachy O'Connor? 389 00:24:16,418 --> 00:24:17,376 Malachy? 390 00:24:18,334 --> 00:24:19,168 Zer ba? 391 00:24:19,168 --> 00:24:20,876 Hirurak desagertu ziren. 392 00:24:20,876 --> 00:24:23,418 Loturarik zuten jakin nahi dugu. 393 00:24:23,418 --> 00:24:26,584 - Ez dakit ezer horretaz. - Malachy ezagutzen zenuen? 394 00:24:26,584 --> 00:24:29,459 Ezagutu? Ezagutzen al dugu inor? 395 00:24:29,459 --> 00:24:30,709 Galdera bat da. 396 00:24:30,709 --> 00:24:32,834 Galderekin sartzen gara arazoetan. 397 00:24:33,334 --> 00:24:36,834 Okerreko pertsonari galdetuz gero, zartako bat emango dizu. 398 00:24:36,834 --> 00:24:38,793 - Ez dugu... - Begira. 399 00:24:38,793 --> 00:24:41,209 Malachy duela 20 urte desagertu zen. 400 00:24:42,584 --> 00:24:46,126 Galdetu nahi duzuen guztia. Baina jada alferrik da. 401 00:24:51,293 --> 00:24:52,334 Zer izan da hori? 402 00:24:53,834 --> 00:24:57,126 Hori... esaten duena baino gehiago dakien gizon bat da. 403 00:25:01,793 --> 00:25:03,043 Non sartu zara? 404 00:25:03,543 --> 00:25:04,501 Lana nuen. 405 00:25:07,293 --> 00:25:08,126 Tira. 406 00:25:08,959 --> 00:25:10,293 Orain presa duzu? 407 00:25:18,834 --> 00:25:20,209 Itzel. 408 00:25:33,043 --> 00:25:34,168 Kontxo. 409 00:25:34,168 --> 00:25:35,251 Zer gertatzen da? 410 00:25:35,251 --> 00:25:37,251 - Ez ukitu! - Utzi hor. 411 00:25:37,251 --> 00:25:38,834 Zer gertatzen da hemen? 412 00:25:39,709 --> 00:25:40,793 Bolo jokoa. 413 00:25:41,626 --> 00:25:42,876 Zer da bolo jokoa? 414 00:25:44,126 --> 00:25:47,668 Golfaren antzekoa, baina altzairuzko bolarekin bidean behera. 415 00:25:47,668 --> 00:25:50,584 Jaurtiketa gutxien behar dituenak irabazten du. 416 00:25:50,584 --> 00:25:51,668 Kontuz. 417 00:25:55,834 --> 00:25:58,793 Emmy, dena grabatu behar dugu. 418 00:26:06,918 --> 00:26:09,001 Aizu, utzi hor. Utzi ezazu hor. 419 00:26:09,001 --> 00:26:10,209 - Ehun. - Ez. 420 00:26:10,209 --> 00:26:12,084 Apustu egin nahi duzu? 421 00:26:12,084 --> 00:26:14,084 Ez naiz apustuzalea. 422 00:26:14,668 --> 00:26:15,959 Hori zioen Frankek. 423 00:26:16,959 --> 00:26:18,001 Nor da Frank? 424 00:26:20,168 --> 00:26:23,251 Adarra jotzen ari zara? Sartu beste batekin. 425 00:26:26,668 --> 00:26:27,501 Aupa. 426 00:26:29,543 --> 00:26:31,251 Damienek deitu dizu lehen? 427 00:26:31,876 --> 00:26:33,501 Barkatu. Lagunak al gara? 428 00:26:34,293 --> 00:26:37,459 Gosari-bazkari batean ahuakate tostada bat jan 429 00:26:37,459 --> 00:26:39,209 eta mimosa edan nahi duzu? 430 00:26:44,334 --> 00:26:45,418 Bai. Damien zen. 431 00:26:45,418 --> 00:26:46,709 Arazo bat dago... 432 00:26:47,626 --> 00:26:49,459 argitaratu genuen zerbaitekin. 433 00:26:50,209 --> 00:26:52,668 Osasun zerbitzuarena? Informatzailea... 434 00:26:52,668 --> 00:26:55,251 Bai, habean bere burua urkatu zuena. 435 00:26:55,834 --> 00:26:57,376 Jarrai dezagun lanean. 436 00:26:57,876 --> 00:26:59,459 Hori da garrantzitsuena. 437 00:27:01,001 --> 00:27:03,543 Hara non dagoen nire etsairik handiena. 438 00:27:04,918 --> 00:27:07,251 Bai, zu suntsitzeko lanetan. 439 00:27:08,293 --> 00:27:09,418 Oso ondo. 440 00:27:12,876 --> 00:27:14,459 Argitu duzu misterioa? 441 00:27:15,043 --> 00:27:17,918 Benetako misterioa bolo jokoaren arauak dira. 442 00:27:21,626 --> 00:27:23,834 Bola bat jaurtitzen da bidean behera. 443 00:27:23,834 --> 00:27:26,376 Ez bazara tabernara iristen, galdu duzu. 444 00:27:36,293 --> 00:27:38,876 Ez nizun enbarazu egin nahi. Barkatu. 445 00:27:39,376 --> 00:27:40,709 Bai. Lasai. 446 00:27:41,251 --> 00:27:43,334 Baina zure jarraitzailea naiz. 447 00:27:43,334 --> 00:27:45,584 Ipar Irlandako erreportajeak. 448 00:27:45,584 --> 00:27:47,584 Diru zikinari buruzko artikulua. 449 00:27:47,584 --> 00:27:50,543 Zeuk bakarrik atera zenuen. Mirestekoa da. 450 00:27:51,834 --> 00:27:54,334 Zuk egiten duzuna egin nahi dut noizbait. 451 00:27:55,543 --> 00:27:59,751 Auskalobazter bateko true crime podcast batean laguntzen dut. 452 00:28:00,251 --> 00:28:02,001 Hau arrakasta, bai. 453 00:28:02,834 --> 00:28:05,126 Baina hemen nagoenez... Esan izenak. 454 00:28:06,084 --> 00:28:08,168 Eskuinekoa Barry. Ezkerrekoa Cathal. 455 00:28:08,793 --> 00:28:10,543 Aizue, Barry, Cathal. 456 00:28:10,543 --> 00:28:11,501 Kaixo. 457 00:28:11,501 --> 00:28:14,126 Zuk asko dakizula esan didate. 458 00:28:14,126 --> 00:28:16,459 - Honek? - Ez dakit ba. 459 00:28:16,459 --> 00:28:18,959 Fiona Doyle ezagutzen al zenuen? 460 00:28:18,959 --> 00:28:20,876 Oso neska atsegina zen. 461 00:28:20,876 --> 00:28:25,209 Ni haren kalean bizi nintzen. Baina tira, galdetu ergel honi. 462 00:28:25,209 --> 00:28:27,459 A, bai? Eta nolakoa zen? 463 00:28:27,459 --> 00:28:29,084 Oso neska atsegina zen. 464 00:28:31,043 --> 00:28:32,959 Eta Malachy O'Connor? 465 00:28:32,959 --> 00:28:34,626 Zurrumurruak entzun ditut. 466 00:28:34,626 --> 00:28:36,293 Oso tipo isila zen. 467 00:28:36,293 --> 00:28:39,043 Bazuen lagunik? Lanik egiten zuen? 468 00:28:39,043 --> 00:28:40,418 Kanpotarra zen. 469 00:28:40,418 --> 00:28:43,543 Ez dakit ezer, bolo jokoa gogoko zuela bakarrik. 470 00:28:43,543 --> 00:28:45,376 Egia da. Izugarria. 471 00:28:45,918 --> 00:28:49,709 Azkarra eta indartsua zen. Cork konderriko txapelduna izan zen. 472 00:28:49,709 --> 00:28:53,376 - Ezta, Barry? - 1998an uste dut. 473 00:28:53,376 --> 00:28:57,459 Finneganek irabazi zuen 1998an. Malachyk 1999an. 474 00:28:57,459 --> 00:29:01,251 Finneganek? Bai zera, txepel hori. Ezin zuen Finneganek irabazi. 475 00:29:01,251 --> 00:29:02,376 Zergatik ez? 476 00:29:02,376 --> 00:29:05,459 - Arreba ezagutzen nuen. - Eta zer axola du horrek? 477 00:29:05,459 --> 00:29:08,584 Bitxia da, baina inork ez daki ezer Malachyri buruz. 478 00:29:08,584 --> 00:29:10,084 Zergatik ote da hori? 479 00:29:10,626 --> 00:29:12,751 Misterio hutsa dela uste dut. 480 00:29:15,709 --> 00:29:17,251 Aizu, eta zuk? 481 00:29:17,751 --> 00:29:18,709 Nik zer? 482 00:29:19,501 --> 00:29:22,876 - Zer uste duzu gertatu zela? - Ideiarik ere ez. 483 00:29:22,876 --> 00:29:24,001 Ez zera. 484 00:29:24,001 --> 00:29:27,001 Zer egin zenuen azken Samhain jaialdian? 485 00:29:27,001 --> 00:29:29,584 Ezer ez. Oraindik ez nintzen hemen bizi. 486 00:29:30,959 --> 00:29:33,751 Hemengoa zinela uste nuen. Lagun asko dituzu. 487 00:29:33,751 --> 00:29:35,001 Lagunkoia naiz. 488 00:29:36,084 --> 00:29:40,959 Orduan, agian baduzu hau erantzuterik. Frank izenekorik ezagutzen duzu? 489 00:29:40,959 --> 00:29:44,834 Bai, New Age bidaiarietakoa. Bide goian dute kanpamentua. 490 00:29:44,834 --> 00:29:46,626 Zer dira New Age bidaiariak? 491 00:29:46,626 --> 00:29:48,126 Hippyak, kanpotarrak. 492 00:29:48,751 --> 00:29:50,834 60ko hamarkadatik etortzen dira. 493 00:29:51,334 --> 00:29:55,334 Euri erradioaktiboarekin bizirik irauteko tokirik seguruena omen da. 494 00:29:56,126 --> 00:29:59,251 Nire ustez, zer egiten duten axola ez zaigulako da. 495 00:30:01,001 --> 00:30:03,334 Hori da. Oso ondo. Egin irribarre. 496 00:30:04,584 --> 00:30:05,793 Eskerrik asko. 497 00:30:05,793 --> 00:30:07,793 Mila esker. Oso ondo. 498 00:30:09,209 --> 00:30:10,209 Kaixo berriz ere. 499 00:30:11,543 --> 00:30:15,459 - Beti egiten dituzu irabazleen argazkiak? - 30 urtetik hona. 500 00:30:15,459 --> 00:30:18,626 Analogikoak. Ez iPhonarekin ateratako txepelkeriak. 501 00:30:18,626 --> 00:30:19,668 Hara. 502 00:30:20,376 --> 00:30:21,459 Gordetzen dituzu? 503 00:30:21,459 --> 00:30:24,876 Gorde? Hautsez beteko lirateke. 504 00:30:24,876 --> 00:30:28,668 Baina argazkiak bertako egunkarian argitaratzen dituzte. 505 00:30:28,668 --> 00:30:29,834 Urtero. 506 00:30:31,084 --> 00:30:32,793 Txundigarria benetan. 507 00:30:34,668 --> 00:30:35,876 Atera mugikorra. 508 00:30:36,376 --> 00:30:40,626 Bilatu bertako egunkarian: "Bolo jokoa, 1996 eta 2001 artean". 509 00:30:40,626 --> 00:30:44,459 - Malachyren argazkiren bat egon behar du. - Ez dago sarean. 510 00:30:44,459 --> 00:30:45,959 Liburutegian dago. 511 00:30:45,959 --> 00:30:47,209 - Primeran. - Aupa. 512 00:30:47,209 --> 00:30:49,918 Tabernara goaz hau ospatzera. Bazatozte? 513 00:30:50,668 --> 00:30:51,501 Zer? 514 00:30:51,501 --> 00:30:54,418 Aztarna bat dugu Malachyren argazkia aurkitzeko. 515 00:30:54,418 --> 00:30:55,376 Primeran. 516 00:30:55,376 --> 00:30:57,418 Ez gara tabernara joango, ados? 517 00:30:58,043 --> 00:31:01,084 Mutilei hitzeman diet eta... 518 00:31:01,084 --> 00:31:03,168 Mutilei hitzeman diezu? Zer mutil? 519 00:31:09,834 --> 00:31:10,959 Mutil horiek. 520 00:31:12,043 --> 00:31:13,668 Tira, egun ona izan dugu. 521 00:31:13,668 --> 00:31:16,418 Emankorra izan da. Lasaitzeko ordua da. 522 00:31:17,084 --> 00:31:19,043 Ez gaude oporretan, Gilbert. 523 00:31:19,543 --> 00:31:22,584 Zer gertatu zen jakiteko, ahalegina egin behar da. 524 00:31:24,334 --> 00:31:25,168 Ondo al dago? 525 00:31:25,168 --> 00:31:27,834 Laneko arazoak. Informatzailearenagatik. 526 00:31:27,834 --> 00:31:29,459 Hil zen horrenagatik? 527 00:31:30,876 --> 00:31:33,293 Hobe duzu joan, arazorik izan ez dezan. 528 00:31:34,043 --> 00:31:36,001 Zu tabernan zauden bitartean? 529 00:31:36,001 --> 00:31:37,293 Bai. 530 00:31:39,834 --> 00:31:40,709 Itxaron! 531 00:31:41,459 --> 00:31:43,168 Itxaron. Zurekin noa. 532 00:31:43,918 --> 00:31:46,293 - Gilbertek esan dizu etortzeko? - Ez. 533 00:31:46,293 --> 00:31:48,459 Bai. Berak esan dit. 534 00:31:49,543 --> 00:31:51,751 Herrira eramatea nahi? 535 00:32:01,293 --> 00:32:03,126 Festak gustatzen zaizkizue? 536 00:32:03,626 --> 00:32:04,668 Festak? 537 00:32:05,751 --> 00:32:07,168 Bai, noski. 538 00:32:25,918 --> 00:32:27,126 Barkatu. 539 00:32:28,209 --> 00:32:29,043 Andrea. 540 00:32:39,626 --> 00:32:40,459 Zer? 541 00:32:42,418 --> 00:32:44,959 Paketea iritsi da. 542 00:32:45,626 --> 00:32:47,709 Ez gaude espioien film batean. 543 00:32:48,376 --> 00:32:49,209 Bakarrik... 544 00:32:50,251 --> 00:32:51,459 Barkatu. 545 00:32:52,251 --> 00:32:53,376 Pinta bat nahi? 546 00:32:53,376 --> 00:32:54,959 Bai. Mesedez. 547 00:32:56,251 --> 00:32:58,001 - Ederki. Milesker. - Kanbioa. 548 00:32:58,001 --> 00:32:59,709 - Mila esker. Seamus? - Bi. 549 00:33:13,001 --> 00:33:16,543 Badakizu zergatik den Guinness Irlandako edaririk ospetsuena? 550 00:33:19,001 --> 00:33:20,168 Itxaronaldiagatik. 551 00:33:23,001 --> 00:33:24,293 Lan gabe geratu zara. 552 00:33:24,834 --> 00:33:29,584 Gobernuak dirua kentzen dizu oraindik. Etxean kexak baino ez dituzu etengabe. 553 00:33:29,584 --> 00:33:31,793 Hiltzeko moduko egoera. 554 00:33:32,543 --> 00:33:34,959 Eta gainera, euria ari du barra-barra. 555 00:33:36,084 --> 00:33:37,543 Eta une batez, 556 00:33:38,126 --> 00:33:40,751 bakarrik eseri eta etorkizuna ikus dezakezu. 557 00:33:42,251 --> 00:33:45,043 Badakizu gauza on bat behintzat badatorrela. 558 00:33:47,043 --> 00:33:47,918 Eta hori, 559 00:33:48,626 --> 00:33:50,876 ez da batere ohikoa, Gilbert Power. 560 00:33:51,376 --> 00:33:53,626 Zerbait ona datorrela jakitea. 561 00:33:57,043 --> 00:33:58,001 Aizu, 562 00:33:58,584 --> 00:34:02,709 errepikatuko al duzu esan duzun guztia? 563 00:34:02,709 --> 00:34:04,043 Bai, tira. 564 00:34:04,584 --> 00:34:08,293 Zergatik zapuzten duzu hizketa polit bat horrekin? 565 00:34:09,209 --> 00:34:11,793 Ez dut esan dudana oroitzerik nahi. 566 00:34:18,918 --> 00:34:22,376 Hau niretzat. Aurrerakin gisa, ados? 567 00:34:23,168 --> 00:34:24,084 Zergatik? 568 00:34:24,709 --> 00:34:26,251 Hain mozkortuta zeunden? 569 00:34:28,668 --> 00:34:29,501 Kaixo. 570 00:34:30,126 --> 00:34:32,709 Nire lagun Frankekin jokoan aritu zinen. 571 00:34:34,209 --> 00:34:35,376 Frank? 572 00:34:36,543 --> 00:34:38,168 Kobratzera etorri da. 573 00:34:38,709 --> 00:34:41,001 - Zortzi mila euro, txo. - Zer? 574 00:34:42,959 --> 00:34:44,459 Zortzi mila zor dizkiozu. 575 00:34:44,459 --> 00:34:45,584 Aizu. 576 00:34:45,584 --> 00:34:48,084 Ez dut ezertxo ere gogoratzen. 577 00:34:48,084 --> 00:34:51,126 Ziur zaudete ni nintzela? 578 00:34:51,959 --> 00:34:52,959 Zortzi mila... 579 00:34:55,584 --> 00:34:57,834 - Bai! - Kaka. 580 00:34:59,668 --> 00:35:00,626 Ni naiz hori. 581 00:35:01,418 --> 00:35:05,126 Ez daukat hainbeste diru. 582 00:35:05,126 --> 00:35:07,709 - Likidezia arazoak ditut. - Aizu. 583 00:35:07,709 --> 00:35:11,334 Zortzi mila euro zor dizkidazu, alu hori. 584 00:35:11,334 --> 00:35:13,584 Frank, ordainduko dizu. 585 00:35:14,751 --> 00:35:16,876 Ordainduko diozu, ezta? 586 00:35:20,501 --> 00:35:21,668 Ados. 587 00:35:23,418 --> 00:35:25,168 Ea. Nork nahi du trago bat? 588 00:35:26,293 --> 00:35:27,251 Zer nahi duzu? 589 00:35:30,668 --> 00:35:34,543 ITXITA 590 00:35:34,543 --> 00:35:36,334 Bihar itzuli beharko gara. 591 00:35:49,543 --> 00:35:50,918 Zerbait aurkitu duzu? 592 00:35:54,709 --> 00:35:56,584 Baduzu hortik sartzerik? 593 00:35:56,584 --> 00:36:00,084 Baliteke, baina liburutegia itxita dago. 594 00:36:02,251 --> 00:36:03,709 Sizergh, non zaude? 595 00:36:05,418 --> 00:36:07,459 - Bodkinen. - Eta norekin zaude? 596 00:36:07,459 --> 00:36:09,418 - Zurekin. - Eta zer nahi dut? 597 00:36:09,918 --> 00:36:12,293 Liburutegian sartzea, baina itxita dago. 598 00:36:12,293 --> 00:36:13,209 Hori da. 599 00:36:13,209 --> 00:36:17,084 Ikerketarako ezinbestekoa dena egon daiteke, itxita egon arren. 600 00:36:17,084 --> 00:36:19,709 Baina zer duzu bi metro gorago? 601 00:36:20,584 --> 00:36:21,418 Leiho bat. 602 00:36:21,418 --> 00:36:23,418 - Irekita dago. - Irekita dago. 603 00:36:23,418 --> 00:36:25,001 Miresten nauzu, ezta? 604 00:36:26,418 --> 00:36:28,168 Eta nola iritsi nintzen hona? 605 00:36:28,834 --> 00:36:30,918 Leiho batetik sartuta. 606 00:37:36,959 --> 00:37:38,293 Zirraragarria izan da. 607 00:37:38,918 --> 00:37:39,834 Gaiztoak gara. 608 00:37:54,459 --> 00:37:55,959 Hemen dago 1996koa. 609 00:37:59,834 --> 00:38:02,168 Bai, 1999. Ikusi. 610 00:38:02,168 --> 00:38:03,876 Ostia. Aurkitu dugu. 611 00:38:04,626 --> 00:38:05,834 Ez hura bakarrik. 612 00:38:07,668 --> 00:38:08,751 Seamus al da? 613 00:38:09,418 --> 00:38:10,834 Ezagutzen zuten elkar. 614 00:38:14,043 --> 00:38:16,043 - Itxaron. - Zer? 615 00:38:16,043 --> 00:38:17,543 Banekien ezagun nuela. 616 00:38:23,834 --> 00:38:27,334 SALDO ERABILGARRIA 367,02 $ 617 00:38:28,418 --> 00:38:29,251 Kaka. 618 00:38:31,459 --> 00:38:32,959 KREDITU TXARTELA ZORRA 5472 $ 619 00:38:33,959 --> 00:38:35,376 Kaka zaharra. 620 00:38:50,459 --> 00:38:52,543 Ameriketan atea jotzen dugu. 621 00:38:52,543 --> 00:38:55,876 Malachy O'Connor, desagertu baino urtebete lehenago. 622 00:38:55,876 --> 00:38:58,584 Eta hau Seamus Gallagher da. 623 00:38:58,584 --> 00:39:00,209 Ene Jainkoa. 624 00:39:00,209 --> 00:39:02,543 - Baina izena ez du Seamus. - Zer? 625 00:39:02,543 --> 00:39:05,876 Bere izena Jack McFadden da, Azkonar ezizenez ezaguna. 626 00:39:05,876 --> 00:39:08,209 Lehenengo lana Belfasten egin nuen. 627 00:39:08,209 --> 00:39:12,543 Azkonar kontrabandoan aritzen zen Ostiral Santuko Hitzarmenaren aurretik. 628 00:39:12,543 --> 00:39:16,126 Petrolioa, armak, drogak eta mugitzen zen edozer. 629 00:39:16,751 --> 00:39:20,793 Zurrumurru txar asko daude beraz. Belaunetan tiroak, hilketak... 630 00:39:20,793 --> 00:39:22,668 Tipo arriskutsu bat. 631 00:39:23,168 --> 00:39:26,959 Seamus? Benetan? Oso tipo atsegina dirudi eta. 632 00:39:26,959 --> 00:39:28,001 Ez da. 633 00:39:28,793 --> 00:39:32,168 Jack McFadden, edo Azkonar, ustez hilda egon arren, 634 00:39:32,168 --> 00:39:37,251 hogei urtez Bodkinen ezkutatu da Seamus Gallagher izenpean. 635 00:39:37,834 --> 00:39:41,876 Kontrabandista bat iritsi zen bi pertsona desagertu ziren une berean. 636 00:39:41,876 --> 00:39:43,668 - Kointzidentzia? - Benetan? 637 00:39:43,668 --> 00:39:45,959 Ez du hainbeste antz. 638 00:39:45,959 --> 00:39:48,001 Seamus Azkonar da. 639 00:39:48,001 --> 00:39:51,084 Eta Bodkinen zergatik dagoen jakin behar dugu. 640 00:39:57,793 --> 00:39:59,793 Gauza izugarria gertatu da. 641 00:40:06,418 --> 00:40:11,418 Bodkinera argitu gabeko kasu sinple batez galderak egitera etorri nintzen. 642 00:40:11,418 --> 00:40:14,043 Baina Darraghen gorpua ikusi nuenean, 643 00:40:14,626 --> 00:40:18,168 galdetzea espero ez nuen galdera bat zegoela ohartu nintzen: 644 00:40:19,209 --> 00:40:22,626 "Eta kasu hau argitzerik balego?". 645 00:42:24,793 --> 00:42:29,793 {\an8}Azpitituluak: Ilargi G.