1 00:00:02,000 --> 00:00:07,000 Downloaded from YTS.MX 2 00:00:08,000 --> 00:00:13,000 Official YIFY movies site: YTS.MX 3 00:00:30,750 --> 00:00:31,625 Bai. 4 00:00:32,583 --> 00:00:35,750 Hemen gaude, nire idazteko etxolan. 5 00:00:37,000 --> 00:00:39,875 Etxola honetan 30 urte daramatzat. 6 00:00:40,750 --> 00:00:42,958 Hasi baino lehen, garrantzizkoa da 7 00:00:42,958 --> 00:00:48,000 behar dudan guztia nirekin ote dudan begiratzea. 8 00:00:48,000 --> 00:00:49,416 Zigarroak, nola ez. 9 00:00:50,375 --> 00:00:52,208 Kafetxoa, txokolatinak... 10 00:00:53,958 --> 00:00:57,875 Eta ezer baino lehen, ondo ziurtatu arkatza zorroztuta dagoela. 11 00:00:59,916 --> 00:01:03,458 Sei arkatz dauzkat. Gero, beti idazteko taula garbitzen dut. 12 00:01:05,666 --> 00:01:07,208 Ikusten borragoma apurrak? 13 00:01:08,833 --> 00:01:09,666 Kito. 14 00:01:11,958 --> 00:01:13,875 Eta azkenik, hasi egiten zara. 15 00:01:17,125 --> 00:01:20,708 Normalean zuzenketa batzuk egin behar dira. 16 00:01:23,458 --> 00:01:24,291 Hori da. 17 00:01:29,541 --> 00:01:30,375 Listo. 18 00:01:34,250 --> 00:01:38,041 Henry Sugarrek 41 urte zituen. Mutilzaharra eta aberatsa zen. 19 00:01:38,625 --> 00:01:41,583 Aita aberats eta zendua zelako zen Henry aberatsa. 20 00:01:41,583 --> 00:01:45,791 Dirua emazte batekin partekatzeko baino zuhurrago zelako zen mutilzaharra. 21 00:01:45,791 --> 00:01:50,291 1,87 zentimetro luze zen, eta izatez ez zen berak uste zuen bezain ederra. 22 00:01:50,291 --> 00:01:52,958 Janzkeraz asko arduratzen zen. 23 00:01:52,958 --> 00:01:55,250 Trajeak jostun garesti bati eginarazten zizkion, 24 00:01:55,250 --> 00:01:58,666 alkandorak alkandoragile bati, eta zapatak zapatari bati. 25 00:01:58,666 --> 00:02:01,583 Hamar egunean behin barberuak ilea mozten zion, 26 00:02:01,583 --> 00:02:04,458 eta aldi berean manikura egiten zuen. 27 00:02:04,458 --> 00:02:06,083 Ferrari bat zeukan, 28 00:02:06,083 --> 00:02:08,666 landetxe batek beste diru balio zuena. 29 00:02:10,208 --> 00:02:14,125 Lagunak aberatsak zituen eta ez zuen bere bizian sekula lanik egin. 30 00:02:14,916 --> 00:02:19,708 Henry Sugar bezalako gizonak nonahi daude, jitoan dabiltzan itsas belarrak bezala. 31 00:02:19,708 --> 00:02:23,291 Izatez ez dira gizon txarrak, baina onak ezta ere. 32 00:02:24,458 --> 00:02:26,416 Dekoratuaren parte baino ez dira. 33 00:02:28,375 --> 00:02:30,625 Henry bezalako aberatsek, jakina, 34 00:02:30,625 --> 00:02:34,875 ezaugarri komun bat daukate: aberatsagoak izateko grina handia. 35 00:02:35,791 --> 00:02:38,750 Hamar milioiak ez dira aski. Hogei milioiak ere ez. 36 00:02:38,750 --> 00:02:41,666 Diru gehiago lortzeko gogo aseezina jasaten dute. 37 00:02:41,666 --> 00:02:45,291 Goiz batez esnatu, eta sosik ez dutela ohartzearen izu dira. 38 00:02:45,291 --> 00:02:48,541 {\an8}Euren fortunak handitzeko hainbat modu dituzte. 39 00:02:48,541 --> 00:02:51,291 {\an8}Erositako akzioak gora eta behera egiten ikusten dituzte. 40 00:02:51,291 --> 00:02:53,750 {\an8}Lurrak, artea edo diamanteak erosten dituzte. 41 00:02:53,750 --> 00:02:56,250 {\an8}Kasino eta zaldietan dirua jokatzen dute. 42 00:02:56,250 --> 00:02:58,541 {\an8}Batzuek edozertan apustu egiten dute. 43 00:02:58,541 --> 00:03:02,833 {\an8}Henry Sugar horietako bat zen, eta ez zion muzin egiten amarru egiteari. 44 00:03:03,416 --> 00:03:04,416 {\an8}Udako egun batez, 45 00:03:04,416 --> 00:03:08,083 {\an8}Autoa hartu eta landara joan zen sir William W. bisitatzera. 46 00:03:08,083 --> 00:03:10,541 Etxea eta lorategiak bikainak ziren, 47 00:03:10,541 --> 00:03:14,125 baina Henry iritsi zen larunbat hartan euria erruz ari zuen. 48 00:03:14,125 --> 00:03:17,750 Anfitrioiak eta gonbidatuek jolasean igaro zuten arratsaldea. 49 00:03:17,750 --> 00:03:21,791 Henry, hits, leiho-joka ari ziren tantei begira egon zen. 50 00:03:21,791 --> 00:03:25,041 Henryk egongelatik atera eta halla zeharkatu zuen. 51 00:03:25,041 --> 00:03:29,375 Norako jakinik gabe etxetik paseatu, eta azkenean liburutegira sartu zen. 52 00:03:32,208 --> 00:03:34,416 Sir Williamen aita liburu bildumagilea izana zen, 53 00:03:34,416 --> 00:03:39,291 eta gelatzar haren hormak larruzko ale zaharrez gainezka zeuden. 54 00:03:39,291 --> 00:03:40,708 Henry ez zen harritu. 55 00:03:40,708 --> 00:03:44,166 Detektibe eta thriller nobelak baino ez zituen irakurtzen. 56 00:03:44,166 --> 00:03:45,333 Ateratzekotan zen 57 00:03:45,333 --> 00:03:48,666 beste guztiak ez bezalako liburu batek begia jo zionean. 58 00:03:48,666 --> 00:03:49,583 Hain mehea, 59 00:03:49,583 --> 00:03:53,458 non ez baitzuen ikusi ere egingo irtenago egon izan ez balitz. 60 00:03:53,458 --> 00:03:55,125 Apaletik atera zuen. 61 00:03:55,125 --> 00:03:59,291 Umeek eskolan erabiltzen duten koaderno horietako bat baino ez zen. 62 00:03:59,291 --> 00:04:01,791 Azala urdin iluna zuen eta ez zeukan ezer idatzita. 63 00:04:01,791 --> 00:04:05,750 Lehen orrialdean, txukun eta tinta beltzez idatzita zioen: 64 00:04:05,750 --> 00:04:08,833 BEGIRIK GABE IKUSTEN ZUEN GIZONAREN GAINEKO TXOSTENA 65 00:04:08,833 --> 00:04:10,958 Bai bitxia. 66 00:04:11,750 --> 00:04:12,666 Zer da hau? 67 00:04:13,291 --> 00:04:16,750 Besaulki batean eseri eta hasieratik irakurtzen hasi zen. 68 00:04:16,750 --> 00:04:20,708 Hona hemen azal urdineko koaderno txikian Henryk irakurri zuena. 69 00:04:24,916 --> 00:04:29,000 Z. Z. Chatterjee naiz, Kalkutako Lords and Ladies ospitaleko zirujaua. 70 00:04:29,000 --> 00:04:30,958 1935eko abenduaren 2ko goizean 71 00:04:30,958 --> 00:04:33,250 atseden gelan nengoen tea hartzen. 72 00:04:33,250 --> 00:04:37,083 Beste hiru mediku nirekin batera zeuden: Marshall, Mitra, eta Macfarlane doktoreak. 73 00:04:37,083 --> 00:04:38,500 Atea jo zuten. 74 00:04:38,500 --> 00:04:39,750 "Sartu", esan nuen. 75 00:04:41,375 --> 00:04:44,750 Barkaidazue, jaunak, mesede bat eskatu nahi nizueke. 76 00:04:44,750 --> 00:04:46,500 "Hau gela pribatua da", esan nuen. 77 00:04:46,500 --> 00:04:48,750 Badakit. Damu naiz horrela sartzeaz, 78 00:04:48,750 --> 00:04:52,000 baina gauza oso interesgarri bat erakutsi nahi dizuet. 79 00:04:52,000 --> 00:04:54,208 Laurok, gogaiturik, ez genuen ezer esan. 80 00:04:55,208 --> 00:04:59,375 Jaunak, begirik erabili gabe ikusteko gauza den gizona naiz. 81 00:05:00,166 --> 00:05:02,000 60 bat urteko gizon txikia zen, 82 00:05:02,000 --> 00:05:05,458 bibote zuria, eta belarrietan ile beltzak agerian zituen. 83 00:05:05,458 --> 00:05:08,333 Berrogeita hamar bendekin burua estalita ere, 84 00:05:08,333 --> 00:05:10,500 irakurtzeko gai izango naiz. 85 00:05:10,500 --> 00:05:14,208 Benetan ari zela zirudien. Ene jakin-mina pizten sentitu nuen. 86 00:05:14,208 --> 00:05:15,291 Zatoz, mesedez. 87 00:05:22,166 --> 00:05:25,791 Hara. Zenbat hatz jaso ditu Marshall doktoreak? 88 00:05:25,791 --> 00:05:27,291 - Zazpi. - "Berriro", esan nuen. 89 00:05:27,291 --> 00:05:28,750 - Bederatzi. - Berriro. 90 00:05:28,750 --> 00:05:29,833 - Hiru. - Berriro. 91 00:05:29,833 --> 00:05:31,333 - Hiru berriz. - Berriro. 92 00:05:32,250 --> 00:05:33,166 Batere ez. 93 00:05:34,625 --> 00:05:36,333 Zein da trukoa? 94 00:05:36,333 --> 00:05:40,333 Ez dago trukorik. Urteen buruan entseatuz lortu dudan dohaina da. 95 00:05:40,333 --> 00:05:41,708 Entseatu, nola? 96 00:05:41,708 --> 00:05:44,291 Barkatu, baina hori neuri bakarrik dagokit. 97 00:05:45,083 --> 00:05:46,291 Zertara etorri zara? 98 00:05:46,291 --> 00:05:49,333 Antzerki talde batean lan egiten dut eta iritsi berriak gara. 99 00:05:49,333 --> 00:05:52,791 Gaur gauean lehen saioa emango dugu Royal Palace Hallean. 100 00:05:52,791 --> 00:05:54,416 Egitarauan honela aurkezten naute: 101 00:05:54,416 --> 00:05:56,708 "Imdad Khan, begirik gabe ikusten duen gizona". 102 00:05:56,708 --> 00:06:00,250 Hiri berri batera heltzean, ospitale handienera joaten naiz 103 00:06:00,250 --> 00:06:03,791 eta begiak doitasunez estaltzeko eskatzen diet medikuei. 104 00:06:03,791 --> 00:06:08,208 Garrantzitsua da medikuek egitea, bestela amarru bat dela usteko dute. 105 00:06:08,208 --> 00:06:11,041 Gero kalera atera eta gauza arriskutsuren bat egiten dut. 106 00:06:11,041 --> 00:06:12,458 Besteei begiratu nien. 107 00:06:12,458 --> 00:06:15,458 Mitrak eta Macfarlanek beren gaixoengana itzuli behar zuten. 108 00:06:15,458 --> 00:06:17,541 - Marshallek, ordea... - Zergatik ez? 109 00:06:17,541 --> 00:06:20,708 Behar bezala egin dezagun. Tutik ere ikus ez dezan. 110 00:06:20,708 --> 00:06:23,208 Oso atseginak zarete. Egizue nahi duzuen moduan. 111 00:06:23,208 --> 00:06:27,250 "Bendatu aurretik, bete betzuloak gauza bigun, trinko batekin", esan nuen. 112 00:06:27,250 --> 00:06:28,291 - Ogi-orea? - Ederki. 113 00:06:28,291 --> 00:06:31,375 Zoaz ospitaleko okindegira. Nik betazalak zigilatuko dizkiot. 114 00:06:31,375 --> 00:06:33,916 Imdad kontsulta gelara eraman nuen. 115 00:06:33,916 --> 00:06:35,250 "Etzan", esan nuen. 116 00:06:35,250 --> 00:06:37,833 Armairutik kolodioi-flasko bat hartu nuen. 117 00:06:37,833 --> 00:06:41,291 - Honekin itsatsiko dizkizut. - Nola kenduko dut gero? 118 00:06:41,291 --> 00:06:44,833 Alkohol pitin batekin. Horrek urtuko du. 119 00:06:44,833 --> 00:06:47,583 Begiak itxita eduki eta itxaron gogortu arte. 120 00:06:47,583 --> 00:06:51,083 Bi minutu pasa ziren. "Ireki begiak", esan nion. Ezin zuen. 121 00:06:51,083 --> 00:06:55,000 Marshall doktorearen ore apur bat hartu eta Imdaden begi gainean jarri nuen. 122 00:06:55,000 --> 00:06:59,000 Betzulo guztia bete nuen, eta orea inguruko azal gainean zabaldu. 123 00:06:59,000 --> 00:07:00,791 Gauza bera egin nuen bestean. 124 00:07:00,791 --> 00:07:02,541 Ertzak gogor zapaldu nituen. 125 00:07:02,541 --> 00:07:05,416 - "Baduzu minik?", galdetu nuen. - Ez. Milesker. 126 00:07:05,416 --> 00:07:07,416 "Bendatu", esan nion Marshalli. 127 00:07:07,416 --> 00:07:09,041 Nik hatzak likinegi ditut. 128 00:07:09,041 --> 00:07:11,833 Ongi. Ea ba, hau hementxe ipiniko dugu... 129 00:07:11,833 --> 00:07:15,291 Kotoi puska lodi bat Imdaden begien gainean jarri zuen. 130 00:07:15,291 --> 00:07:16,375 Itsatsita geratu zen. 131 00:07:16,375 --> 00:07:17,416 Altxa, mesedez. 132 00:07:18,125 --> 00:07:21,416 Marshallek burua lotu zion zazpi bat zentimetro zabaleko benda batez. 133 00:07:21,416 --> 00:07:23,833 Sudurra libre utzi arnasa hartzeko. 134 00:07:23,833 --> 00:07:25,083 Bai noski. 135 00:07:25,750 --> 00:07:28,500 Barkatu, atximurtxo bat sentituko duzu. 136 00:07:31,166 --> 00:07:32,083 Zer deritzozu? 137 00:07:32,083 --> 00:07:33,208 "Bikain", esan nuen. 138 00:07:33,208 --> 00:07:35,708 Izugarrizko garun operazioa jasan izan zuela zirudien. 139 00:07:35,708 --> 00:07:36,666 Zer moduz? 140 00:07:36,666 --> 00:07:37,833 Ondo baino hobeto. 141 00:07:37,833 --> 00:07:40,916 Zorionak, jaunak, lan bikaina egin duzue. 142 00:07:40,916 --> 00:07:44,166 Imdad Khan ohetik altxa eta aterantz abiatu zen. 143 00:07:51,125 --> 00:07:54,375 Alajaina! Ikusi duzu hori? Zuzenean heldulekua eutsi du. 144 00:07:54,375 --> 00:07:55,958 Marshall serio jarri zen. 145 00:07:56,541 --> 00:07:59,583 Imdad korridoretik zehar arin zihoan. 146 00:07:59,583 --> 00:08:01,416 Lau metro atzerago gindoazen. 147 00:08:01,416 --> 00:08:06,000 Izugarria zen gizon hura paseatzen ikustea burua guztiz estalia zuelarik. 148 00:08:06,000 --> 00:08:09,875 "Ikusi du!", hots egin nuen. "Karrotxoa ikusi du! Sinestezina". 149 00:08:09,875 --> 00:08:14,166 Marshallek ez zidan erantzun. Aurpegia zurrun zeukan harriduraz. 150 00:08:14,166 --> 00:08:16,708 Imdad arazorik gabe eskaileretatik jaitsi zen, 151 00:08:16,708 --> 00:08:18,208 barandari eutsi gabe. 152 00:08:18,208 --> 00:08:21,166 Begira eskaileretan gora zetorren jendearen aurpegiak. 153 00:08:21,875 --> 00:08:25,708 Eskailera barrenean, sarrerara jo eta kalera atera zen. 154 00:08:25,708 --> 00:08:28,166 Marshallek eta biok jarraitu genuen. 155 00:08:28,166 --> 00:08:33,166 Behean, ehun bat ume oinutsak oihuka gure gizon buru-zurirantz hurbildu ziren. 156 00:08:33,166 --> 00:08:35,416 Eskuak altxatuz agurtu zituen. 157 00:08:35,416 --> 00:08:38,916 Bizikleta baten gainean igo eta pedalei eragiten hasi zen. 158 00:08:38,916 --> 00:08:41,708 Haurrak haren atzetik abiatu ziren, saltoka eta algaraka. 159 00:08:41,708 --> 00:08:44,583 Kale zaratatsuaren erdian sartu zen, 160 00:08:44,583 --> 00:08:47,916 autoak ondotik ziztuka eta bozinak joz pasatzen ziren. 161 00:08:47,916 --> 00:08:49,625 Bikain gidatzen zuen. 162 00:08:49,625 --> 00:08:51,708 Minutu batez begi-bistan genuen. 163 00:08:51,708 --> 00:08:53,750 Gero, kantoi baten atzetik desagertu zen. 164 00:08:53,750 --> 00:08:57,375 - "Sinestezina", esan zuen Marshallek. - Sinestezina. 165 00:08:57,375 --> 00:08:58,958 "Bai horixe", esan nuen. 166 00:08:58,958 --> 00:09:01,250 Uste dut mirari bat ikusi dugula. 167 00:09:01,250 --> 00:09:03,875 Gainerako eguna gaixoekin igaro nuen. 168 00:09:03,875 --> 00:09:06,541 Arratsaldean, pisura joan nintzen aldatzera. 169 00:09:06,541 --> 00:09:09,708 Dutxa luze eta hotz baten ondoren, whiski sodadun bat hartu nuen, 170 00:09:09,708 --> 00:09:11,500 gerrian toalla besterik ez. 171 00:09:11,500 --> 00:09:14,416 18:50ean Royal Palace Hallean nengoen. 172 00:09:14,416 --> 00:09:16,000 Ikuskizunak bi ordu iraun zuen. 173 00:09:16,000 --> 00:09:19,583 Uste baino gehiago disfrutatu nuen. Malabarista, suge-hezitzailea, su-jalea. 174 00:09:19,583 --> 00:09:22,750 Ezpata-jaleak estoke bat eztarrian behera sartu zuen. 175 00:09:22,750 --> 00:09:27,000 Azkenean, tronpeta hotsekin batera, Imdad Khan gure laguna atera zen. 176 00:09:27,000 --> 00:09:30,041 Ikusle batzuek begiak estali zizkioten. 177 00:09:30,041 --> 00:09:34,541 Mutiko baten inguruan aiztoak bota eta buruan zuen latari tiro egin zion. 178 00:09:34,541 --> 00:09:38,583 Amaitzeko, bidoi bat jarri zuten Imdaden buru estaliaren gainean. 179 00:09:38,583 --> 00:09:42,291 Esku batean jostorratza eta bestean haria ipini zizkioten. 180 00:09:42,291 --> 00:09:44,708 Lupa bat ezarri zioten aurrean, 181 00:09:44,708 --> 00:09:46,375 eta huts egin gabe, 182 00:09:46,375 --> 00:09:49,458 orratzaren begitik haria abilki sartu zuen. 183 00:09:54,208 --> 00:09:55,416 Aho zabalik nengoen. 184 00:09:57,500 --> 00:10:01,625 Kamerinoan Imdad aurkitu nuen, aulki batean eserita makillajea kentzen. 185 00:10:01,625 --> 00:10:04,625 - Jakin-minez zaude, ezta? - "Jakin-min handiz", esan nuen. 186 00:10:04,625 --> 00:10:08,625 Begia jo zidaten berriz ere belarrietan zituen ile beltzek. 187 00:10:08,625 --> 00:10:10,916 Sekula ez nion inori halakorik ikusi. 188 00:10:10,916 --> 00:10:13,625 Proposamen bat dut zuretzat. Ez naiz idazlea, 189 00:10:13,625 --> 00:10:18,833 baina dohain hori nola lortu duzun kontatzen badidazu, fidelki jasoko dut. 190 00:10:18,833 --> 00:10:21,625 British Medical Journal-en argitaratuko dut, 191 00:10:21,625 --> 00:10:23,125 edo aldizkari famaturen batean. 192 00:10:23,125 --> 00:10:25,375 Lagunduko lizuke ezagunagoa izateak? 193 00:10:25,375 --> 00:10:27,416 - Asko lagunduko lidake. - Ederki. 194 00:10:27,416 --> 00:10:30,333 Badut takigrafia bat kontsultan oharrak hartzeko, 195 00:10:30,333 --> 00:10:33,500 eta Imdadek esandakoa osorik jaso nuela uste dut. 196 00:10:33,500 --> 00:10:35,750 Hona hemen esan zidana, hitzez hitz. 197 00:10:37,041 --> 00:10:40,541 IMDAD KHANEK GAU HARTAN ESAN ZIDAN GUZTIA (HITZEZ HITZ) 198 00:10:42,708 --> 00:10:45,791 Kaxmir Estatuan jaio nintzen 1873an. 199 00:10:45,791 --> 00:10:48,875 Gure aita treneko errebisorea zen. 200 00:10:48,875 --> 00:10:52,291 Egun batez, ilusionista batek eskolan saio bat egin zuen. 201 00:10:52,291 --> 00:10:53,791 Liluratuta utzi ninduen. 202 00:10:53,791 --> 00:10:55,875 Handik bi astera, aurrezkiak hartu 203 00:10:55,875 --> 00:10:58,416 eta ihes egin nuen teatro konpainia batean sartzeko. 204 00:10:58,416 --> 00:11:01,708 Hau 1886an izan zen, eta nik 13 urte nituen. 205 00:11:01,708 --> 00:11:02,791 Hiru urtez 206 00:11:02,791 --> 00:11:05,500 Punjab osoan zehar bidaiatu nuen haiekin. 207 00:11:05,500 --> 00:11:08,125 Azkenean, karteleko lehen lerroa hartu nuen. 208 00:11:08,125 --> 00:11:10,666 Denbora guztian aurrezten aritu nintzen, 209 00:11:10,666 --> 00:11:14,541 eta dagoeneko 3000 errupia bilduak nituen. 210 00:11:14,541 --> 00:11:17,625 Orduan, yogi handi baten berri izan nuen, 211 00:11:17,625 --> 00:11:19,958 lebitatzeko ahalmen arraroa zuena. 212 00:11:19,958 --> 00:11:21,666 Otoitz egitean 213 00:11:21,666 --> 00:11:25,208 bere gorputza lurretik 45 zentimetrotara altxatzen zen. 214 00:11:25,208 --> 00:11:27,250 Besterik ez bazen ere, artifizio ederra. 215 00:11:28,375 --> 00:11:29,208 Bibotea? 216 00:11:31,125 --> 00:11:32,958 Konpainia utzi nuen 217 00:11:32,958 --> 00:11:36,375 eta Gangesen ertzean zegoen herrixka batera joan nintzen, 218 00:11:36,375 --> 00:11:38,375 yogia han bizi zela baitzioten. 219 00:11:38,375 --> 00:11:40,708 Egun batez, bidaiari batek aipatu zuen 220 00:11:40,708 --> 00:11:44,541 oihanaren barrenean, ez oso urrun, ermitau bat aurkitu zuela. 221 00:11:44,541 --> 00:11:46,000 Aski izan zen niretzat. 222 00:11:46,000 --> 00:11:48,958 Zaldi eta gurdi bat alokatzera joan nintzen. 223 00:11:48,958 --> 00:11:50,666 Tratua egiten ari nintzela, 224 00:11:50,666 --> 00:11:53,291 gizon batek bide berdinean gindoazela esan, 225 00:11:53,291 --> 00:11:56,291 eta gastuak partekatzeko proposatu zidan. 226 00:11:56,291 --> 00:11:59,166 Eta a zer zorte handia nirea! 227 00:11:59,166 --> 00:12:00,500 Solasean ari ginela, 228 00:12:00,500 --> 00:12:03,666 gizon hori yogi handiaren dizipulua zela ikasi nuen, 229 00:12:03,666 --> 00:12:06,541 eta bere maisuari bisita bat egitera zihoala. 230 00:12:06,541 --> 00:12:10,416 Berehala esan nion: "Haren bila nabil! Arren, ezagutu dezaket?". 231 00:12:10,416 --> 00:12:13,291 Luze eta astiro begira egon zitzaidan. 232 00:12:13,291 --> 00:12:15,416 "Hori ezinezkoa da", esan zuen. 233 00:12:15,416 --> 00:12:18,750 Handik aurrera, ez zien nire galderei erantzun nahi. 234 00:12:18,750 --> 00:12:21,375 Halere, gauza bat jakitea lortu nuen: 235 00:12:21,375 --> 00:12:24,708 yogiak bere otoitzak eguneko zein ordutan hasten zituen. 236 00:12:24,708 --> 00:12:28,916 Gizonak gurdia gelditzeko eskatu zuen, jaitsi eta desagertu egin zen. 237 00:12:28,916 --> 00:12:31,541 Bideari jarraitzeko itxurak egin nituen, baina berehala, 238 00:12:31,541 --> 00:12:36,833 jaitsi eta etorri bidetik itzuli nintzen. Gizona oihanean desagertu zen dagoeneko. 239 00:12:36,833 --> 00:12:40,083 Sasiartean kraska hots bat entzun nuen. "Hura ez bada", pentsatu nuen, 240 00:12:40,083 --> 00:12:43,750 "orduan tigre bat da, eraso egingo dit, 241 00:12:43,750 --> 00:12:46,583 eta haragi puska odoltsu bihurturik jango nau". 242 00:12:47,958 --> 00:12:49,125 Gizona zen. 243 00:12:51,125 --> 00:12:54,583 Zeharkatzen ari zen lekuan ez zegoen inolako bidezidorrik. 244 00:12:54,583 --> 00:12:58,875 Bere bidea egin behar zuen banbu altu eta landaretza trinkoaren artetik. 245 00:12:58,875 --> 00:13:02,833 Isilka jarraitu nion, bion artean ehun metroko tartea utzirik. 246 00:13:02,833 --> 00:13:05,916 Bistatik galtzen nuenean, maiz gertatzen zena, 247 00:13:05,916 --> 00:13:08,458 haren urratsen hotsak gidatzen ninduen. 248 00:13:08,458 --> 00:13:11,750 Ordu erdi iraun zuen jolas urduri honek. 249 00:13:11,750 --> 00:13:14,625 Eta derrepente, gizonaren urratsen hotsik ez. 250 00:13:14,625 --> 00:13:16,625 Gelditu nintzen, belarriak erne. 251 00:13:16,625 --> 00:13:18,500 Bat-batean, sastraka artean, 252 00:13:18,500 --> 00:13:21,250 soilgune txiki bat eta bi etxola ikusi nituen. 253 00:13:21,250 --> 00:13:22,500 Bihotza saltoka nuen. 254 00:13:22,500 --> 00:13:24,833 Istil bat zegoen etxola hurbilenaren ondoan, 255 00:13:24,833 --> 00:13:26,250 otoitz egiteko estera gertu, 256 00:13:26,250 --> 00:13:31,208 eta adar lodi eta hostotsuzko baobab handi bat goian. 257 00:13:31,208 --> 00:13:33,583 Eguerdi sargori osoa zain igaro nuen. 258 00:13:33,583 --> 00:13:36,500 Zain jarraitu nuen arratsaldeko bero sapa hezean. 259 00:13:36,500 --> 00:13:37,750 Bostak hurbiltzean, 260 00:13:37,750 --> 00:13:41,375 isil-isilik zuhaitzera igo eta hosto artean ezkutatu nintzen. 261 00:13:41,375 --> 00:13:45,541 Yogia bere etxolatik atera, eta hankak gurutzaturik esteran eseri zen. 262 00:13:45,541 --> 00:13:48,291 Haren mugimenduak leunak eta pausatuak ziren. 263 00:13:48,291 --> 00:13:53,041 Eskuak belaunen gainean ezarri, eta sudurretik arnasa sakon hartu zuen. 264 00:13:53,041 --> 00:13:56,875 Dagoeneko halako distira bat zeriola sumatu nuen. 265 00:13:56,875 --> 00:14:00,291 Hamalau minutuz geldi-geldi egon zen postura berean. 266 00:14:00,291 --> 00:14:04,000 Orduan, begira nengoen bitartean, argi eta garbi ikusi nuen 267 00:14:04,000 --> 00:14:06,166 bere gorputza airean gora igotzen. 268 00:14:07,666 --> 00:14:11,333 Hogeita hamar zentimetro. Berrogei. Berrogeita hamar. 269 00:14:12,083 --> 00:14:14,166 Esteratik 60 zentimetrotara zegoen. 270 00:14:14,166 --> 00:14:15,958 Neure buruari esan nion: 271 00:14:15,958 --> 00:14:19,125 "Zure aurrean, airean eserita dagoen gizon bat dago". 272 00:14:20,458 --> 00:14:24,416 Nire erlojuaren arabera, 46 minutu iraun zuen airean. 273 00:14:24,416 --> 00:14:26,708 Gero, mantso-mantso lurreratu zen, 274 00:14:26,708 --> 00:14:29,333 ipurmasailak berriz estera gainean ezarri arte. 275 00:14:29,333 --> 00:14:31,875 Zuhaitzetik jaitsi eta hurbildu nintzen. 276 00:14:31,875 --> 00:14:36,583 Yogia eskuak eta oinak garbitzen ari zen. "Noiztik daramazu hemen?", esan zuen. 277 00:14:36,583 --> 00:14:39,208 Indar handiz adreilu bat jaurti zidan 278 00:14:39,208 --> 00:14:41,791 eta hankan jo ninduen, belaunaren azpian. 279 00:14:41,791 --> 00:14:44,000 Orbaina daukat oraindik. Begira. 280 00:14:46,916 --> 00:14:48,708 Baina zortea lagun nuen. 281 00:14:48,708 --> 00:14:51,791 Yogi bat ezin da bere onetik atera eta adreiluak jaurtitzen hasi. 282 00:14:51,791 --> 00:14:56,250 Umiliatua sentitzen zen, damuturik, eta bere buruarekin dezepzionatuta. 283 00:14:56,250 --> 00:14:59,625 Esan zidan ikasletzat hartu ezin ninduen arren, 284 00:14:59,625 --> 00:15:02,541 lezio informal bat erakutsiko zidala. 285 00:15:02,541 --> 00:15:04,708 Ordaintzat, ni eraso izanagatik. 286 00:15:04,708 --> 00:15:07,125 Eraso guztiz merezia, nolanahi ere. 287 00:15:07,125 --> 00:15:09,041 Hau 1890ean izan zen. 288 00:15:09,041 --> 00:15:11,041 Nik ia 17 urte nituen. 289 00:15:12,916 --> 00:15:15,291 Eta zein izan zen yogi handiaren lezioa? 290 00:15:15,291 --> 00:15:16,833 Entzun dezagun. 291 00:15:16,833 --> 00:15:18,458 Gogoa gauza barreiatua da. 292 00:15:18,458 --> 00:15:21,541 Mila gauza ezberdinetan dihardu aldi berean. 293 00:15:21,541 --> 00:15:24,250 Ikusi, entzun eta usaintzen dituzun gauzak. 294 00:15:24,250 --> 00:15:27,208 Gogoan darabiltzazun gauzak, baita saihestu nahi dituzunak ere. 295 00:15:27,208 --> 00:15:29,208 Arreta landu behar duzu, 296 00:15:29,208 --> 00:15:33,000 nahieran gauza bakarra eta ez beste ezer irudikatu ahal izateko. 297 00:15:33,000 --> 00:15:37,500 Gogor lan egin, eta agian gai izango zara gogo kontzientea edozein objektuan 298 00:15:37,500 --> 00:15:39,541 hiru minutu eta erdiz pausatzeko. 299 00:15:39,541 --> 00:15:42,625 Egunero gogor saiatuz, 20 bat urte joko dizu. 300 00:15:42,625 --> 00:15:46,166 - "Hogei urte!", hots egin nuen. - Bai, agian gehiago. 301 00:15:46,166 --> 00:15:48,791 Ohiko denbora da, gai bazara behintzat. 302 00:15:48,791 --> 00:15:50,541 Ordurako agurea izango naiz! 303 00:15:50,541 --> 00:15:53,416 Norbanakoaren araberakoa da: batzuek hamar, besteek 30. 304 00:15:53,416 --> 00:15:56,333 Oso-oso gutxitan, pertsona berezi bat agertzen da 305 00:15:56,333 --> 00:15:59,166 ahalmen hori bat edo bi urtetan garatzen duena. 306 00:15:59,166 --> 00:16:01,250 Milioi batetik behin. Ez zara zu. 307 00:16:01,250 --> 00:16:03,625 Hain zaila al da gogo kontzientzea... 308 00:16:03,625 --> 00:16:08,166 Ia ezinezkoa. Saiatu eta ikusiko duzu. Itxi begiak eta zerbaitetan pentsatu. 309 00:16:08,166 --> 00:16:11,291 Objektu bakar bat. Irudikatu ezazu zure aurrean. 310 00:16:11,291 --> 00:16:13,458 Laster, zure gogoa barreiatzen hasiko da. 311 00:16:13,458 --> 00:16:16,541 Pentsamendu berriak agertuko dira. Oso zaila da. 312 00:16:16,541 --> 00:16:18,625 Esan zuen yogi zahar jakintsuak. 313 00:16:20,708 --> 00:16:23,500 Eta praktikatzen hasi nintzen. 314 00:16:24,083 --> 00:16:26,083 Gauero eseri, begiak itxi, 315 00:16:26,083 --> 00:16:28,958 eta gehien maite nuen pertsona irudikatzen nuen: 316 00:16:28,958 --> 00:16:32,333 neure anaia, hain zuzen, hamar urterekin hil zena. 317 00:16:32,333 --> 00:16:36,166 Haren aurpegian pausatzen nuen gogoa, eta barreiatzen hastean, 318 00:16:36,166 --> 00:16:40,416 ariketa eten eta atseden hartzen nuen. Gero, berriz saiatzen nintzen. 319 00:16:40,416 --> 00:16:42,291 Bost urtez egunero praktikatu ondoren, 320 00:16:42,291 --> 00:16:46,750 gai nintzen minutu eta erdi anaiaren aurpegian guztiz kontzentratzeko. 321 00:16:46,750 --> 00:16:48,250 Aurreratzen ari nintzen. 322 00:16:51,666 --> 00:16:52,500 Aldi berean, 323 00:16:52,500 --> 00:16:55,791 dirua irabazten hasi nintzen ilusionismo saioak eginez. 324 00:16:55,791 --> 00:16:58,041 Izatez, nire esku-jokoa oso ona da, 325 00:16:58,041 --> 00:17:00,708 baina halere ez nituen ariketak baztertu. 326 00:17:00,708 --> 00:17:04,583 Gauero, nonahi nintzela ere, txoko lasai batean eseri 327 00:17:04,583 --> 00:17:07,291 eta anaiaren aurpegia gogora ekartzen nuen. 328 00:17:07,291 --> 00:17:10,625 Batzuetan kandela bat piztu eta garrari begiratzen nion. 329 00:17:10,625 --> 00:17:14,041 Kandela baten garrak, ondo dakizunez, hiru zati ditu: 330 00:17:14,041 --> 00:17:16,541 horia goian, malba beherago 331 00:17:16,541 --> 00:17:17,833 eta beltza barruan. 332 00:17:17,833 --> 00:17:20,875 Kandela aurpegitik 40 zentimetrora ipintzen nuen, 333 00:17:20,875 --> 00:17:22,458 begien altuerara, 334 00:17:22,458 --> 00:17:26,916 horrela ez bainuen ezer ere mugitu behar gora ala behera begiratzeko. 335 00:17:26,916 --> 00:17:31,083 Gune beltzari tinko begiratu nion inguruan nuen guztia desagertu arte. 336 00:17:31,083 --> 00:17:32,458 Orduan, begiak itxi 337 00:17:32,458 --> 00:17:35,083 eta anaiaren aurpegian kontzentratu nintzen. 338 00:17:35,916 --> 00:17:40,750 1907an, 34 urte nituela, hiru minutuz kontzentratu nintekeen 339 00:17:40,750 --> 00:17:43,125 inolako barreiadurarik gabe. 340 00:17:43,125 --> 00:17:46,458 Une honetan ahalmen txiki bat nabaritzen hasi nintzen, 341 00:17:46,458 --> 00:17:48,333 sentipen bitxi eta ñimiño bat, 342 00:17:48,333 --> 00:17:51,375 begiak itxi eta zerbaiti zorrotz begiratzean, 343 00:17:51,375 --> 00:17:52,750 indar sutsuz, 344 00:17:52,750 --> 00:17:55,541 objektu horren silueta ikusten bainuen. 345 00:17:55,541 --> 00:17:57,500 Yogiak esandako gauza bat gogoratu nuen: 346 00:17:57,500 --> 00:18:01,250 "Bada izaera sakratuko jendea, arreta hainbeste zorroztu duena, 347 00:18:01,250 --> 00:18:03,583 non begirik gabe ikusteko gai baita". 348 00:18:04,083 --> 00:18:08,416 Gauero, kandelaren garrarekin praktikatu ondoren, 349 00:18:08,416 --> 00:18:12,375 kikara bat kafe hartu, begiak estali eta aulkian esertzen nintzen 350 00:18:12,375 --> 00:18:13,875 begirik gabe ikusten saiatzeko. 351 00:18:13,875 --> 00:18:16,125 Kartekin hasi nintzen. 352 00:18:16,125 --> 00:18:18,333 Atzealdea aztertu eta balioak igartzen nituen. 353 00:18:18,333 --> 00:18:20,583 Berehala, % 60 arrakasta izan nuen. 354 00:18:20,583 --> 00:18:24,625 Ondoren, mapak eta nabigazio kartak erosi eta gelan itsatsi nituen. 355 00:18:24,625 --> 00:18:29,083 {\an8}Orduak igarotzen nituen begiak estalita haiei begira, izenak irakurtzen saiatuz. 356 00:18:29,083 --> 00:18:33,291 Hurrengo zortzi urteetan, gauero praktikatzen aritu nintzen. 357 00:18:33,291 --> 00:18:36,000 1915ean liburu bat irakurtzeko gai nintzen. 358 00:18:36,000 --> 00:18:37,958 Oso-osorik, begiak estalita. 359 00:18:37,958 --> 00:18:39,291 Lortu nuen! 360 00:18:39,291 --> 00:18:41,291 Azkenean, ahalmena lortu nuen. 361 00:18:42,833 --> 00:18:45,541 Dakizunez, ilusionismo saioetan erabiltzen dut. 362 00:18:45,541 --> 00:18:48,791 Publikoak maite du, baina ez du egia denik sinisten. 363 00:18:48,791 --> 00:18:52,333 Zu bezalako medikuek ere, nire begiak ongi lotu arren, 364 00:18:52,333 --> 00:18:55,375 ezin sinistu inork begirik gabe ikus dezakeenik. 365 00:18:55,375 --> 00:18:58,458 Ahazten dute ikusteko beste bide batzuk badirela. 366 00:18:58,458 --> 00:19:00,166 Imdad Khan isildu egin zen. 367 00:19:00,166 --> 00:19:01,208 Nekatuta zegoen. 368 00:19:01,208 --> 00:19:02,833 "Zeintzuk?", galdetu nuen. 369 00:19:04,750 --> 00:19:06,333 Egia esan, ez dakit. 370 00:19:08,083 --> 00:19:10,958 Nire gorputzaren beste zatiren batek ikusten du. 371 00:19:10,958 --> 00:19:12,458 Zein zatik? 372 00:19:22,125 --> 00:19:23,666 Gau hartan ez nintzen oheratu. 373 00:19:23,666 --> 00:19:26,791 Gizon honek zientzialariak airean zilipurdika jarriko zituen. 374 00:19:26,791 --> 00:19:28,875 Bizirik zegoen gizonik baliotsuena zen. 375 00:19:28,875 --> 00:19:32,625 Ikasi behar nuen nola izan zitekeen biologikoki, kimikoki eta magikoki posible 376 00:19:32,625 --> 00:19:35,375 begirik gabe irudi bat garunera bidaltzea. 377 00:19:35,375 --> 00:19:38,791 Beharbada itsuek ikusi eta gorrek entzun egingo lukete. 378 00:19:38,791 --> 00:19:41,541 "Gizon hau ezagutu behar dute", pentsatu nuen. 379 00:19:41,541 --> 00:19:45,333 Poliki, Imdad esandako guztia idazten hasi nintzen. 380 00:19:45,333 --> 00:19:47,416 Bost orduz aritu nintzen etengabe. 381 00:19:50,041 --> 00:19:53,666 Goizeko zortzietan, zati garrantzitsuena bukatua nuen: 382 00:19:53,666 --> 00:19:55,166 irakurri dituzun orriak. 383 00:19:55,166 --> 00:19:58,166 Atsedenaldia arte ez nuen Marshall doktorea ikusi. 384 00:19:58,166 --> 00:20:00,291 Ahalik eta gehien kontatu nion. 385 00:20:00,291 --> 00:20:02,916 "Gaur berriz joango naiz", esan nuen. "Ezin dugu galdu". 386 00:20:02,916 --> 00:20:04,250 Zurekin joango naiz. 387 00:20:04,250 --> 00:20:06,875 18:45ean Royal Palace Hallera abiatu ginen. 388 00:20:06,875 --> 00:20:09,500 Autoa aparkatu eta oinez joan ginen aretora. 389 00:20:09,500 --> 00:20:11,250 "Zerbait gertatu da", esan nuen. 390 00:20:11,250 --> 00:20:13,708 Jendetzarik ez, eta ateak itxita zeuden. 391 00:20:13,708 --> 00:20:17,875 Ikuskizunaren kartela han zegoen, baina gainean zerbait idatzita zuen. 392 00:20:17,875 --> 00:20:19,833 "Gaurko saioa, bertan behera". 393 00:20:20,833 --> 00:20:24,208 Hantxe zebilen atezainari galdetu nion: "Zer gertatu da?". 394 00:20:24,208 --> 00:20:26,500 - Norbait hil da. - Nor? 395 00:20:26,500 --> 00:20:27,958 Banekien erantzuna. 396 00:20:27,958 --> 00:20:30,583 Begirik gabe ikusten zuen gizona. 397 00:20:30,583 --> 00:20:32,208 "Nola?", hots egin nuen. 398 00:20:32,208 --> 00:20:34,708 Lo hartu, eta berriro esnatu ez. 399 00:20:35,208 --> 00:20:36,583 Horrelakoa da bizitza. 400 00:20:39,750 --> 00:20:41,416 Astiro autora itzuli ginen. 401 00:20:46,125 --> 00:20:48,458 Atsekabeak eta haserreak hartu ninduen. 402 00:20:48,458 --> 00:20:50,583 Ez nuen begi-bistatik galdu behar. 403 00:20:50,583 --> 00:20:52,500 Neure ohea utzi eta zaindu behar nuen. 404 00:20:52,500 --> 00:20:54,000 Mirariak egiten zituen. 405 00:20:54,000 --> 00:20:58,333 Jendearen helmenetik kanpo dauden indar misteriotsuekin komunikatu zen. 406 00:20:58,333 --> 00:21:00,083 Orain hilda zegoen. 407 00:21:00,083 --> 00:21:01,833 "Akabo", esan zuen Marshallek. 408 00:21:02,625 --> 00:21:03,541 Akabo. 409 00:21:04,500 --> 00:21:05,500 "Bai", esan nuen. 410 00:21:06,833 --> 00:21:07,750 "Akabo". 411 00:21:12,625 --> 00:21:17,291 Hauxe da Imdad Khanekin izan nituen bi elkarrizketen txosten fidagarria. 412 00:21:20,416 --> 00:21:21,625 Hara, hara, hara. 413 00:21:22,708 --> 00:21:24,791 Hauxe bai interesgarria. 414 00:21:26,166 --> 00:21:28,416 Ikaragarrizko informazioa da. 415 00:21:29,916 --> 00:21:31,708 Nire bizitza osoa alda lezake. 416 00:21:51,125 --> 00:21:53,541 Henryk aipatu zuen informazioa zen 417 00:21:53,541 --> 00:21:57,333 Imdad Khan entrenatu egin zela karten balioa irakurtzeko 418 00:21:57,333 --> 00:21:58,833 atzealdea begiratuz. 419 00:21:58,833 --> 00:22:01,541 Eta Henry, jokalari tranpatia izanik, 420 00:22:01,541 --> 00:22:03,000 berehala konturatu zen 421 00:22:03,000 --> 00:22:05,083 sekulako dirutza irabazi ahal izango zuela. 422 00:22:05,083 --> 00:22:07,500 Etxezainaren txokora jaitsi zen. 423 00:22:07,500 --> 00:22:10,208 Kandela bat, argimutil bat eta erregela bat eskatu zizkion. 424 00:22:10,208 --> 00:22:14,041 Logelara itzuli, atea giltzaz itxi, gortinak zarratu eta argiak itzali zituen. 425 00:22:14,041 --> 00:22:16,625 Kandela komoda gainean utzi eta aulki bat hartu zuen. 426 00:22:16,625 --> 00:22:20,083 Atseginez ohartu zen begiak metxaren parean zituela. 427 00:22:20,083 --> 00:22:24,000 Erregela erabiliz, aurpegia kandelatik 40 zentimetrora ipini zuen, 428 00:22:24,000 --> 00:22:25,458 liburuak zioen bezala. 429 00:22:25,458 --> 00:22:29,208 Imdad Khanek gehien maite zuen pertsonaren aurpegia ikusi zuen. 430 00:22:29,208 --> 00:22:31,666 Bere anaia hilarena, alegia. 431 00:22:31,666 --> 00:22:33,458 Henryk ez zeukan anaiarik. 432 00:22:34,041 --> 00:22:36,958 Bere aurpegia imajinatzea erabaki zuen. 433 00:22:43,750 --> 00:22:46,875 Henryk gune beltzari tinko begiratzen zion bitartean, 434 00:22:46,875 --> 00:22:48,583 gauza izugarri bat gertatu zen. 435 00:22:48,583 --> 00:22:51,791 Gogoa huts-hutsik zuen. Buruaren jirabirak eten ziren. 436 00:22:51,791 --> 00:22:55,083 Bat-batean, gorputza bildurik balu bezala sentitu zuen, 437 00:22:55,083 --> 00:22:56,000 bero eta goxo, 438 00:22:56,000 --> 00:22:58,708 ezerezaren gune beltz erre horren barruan. 439 00:22:59,291 --> 00:23:01,500 Hara, 15 segundo baino ez ziren izan. 440 00:23:01,500 --> 00:23:03,791 Baina ordudanik, edonon eta edozertan egonik ere, 441 00:23:03,791 --> 00:23:07,291 kandelarekin egunero bost aldiz praktikatzen zuen. 442 00:23:07,291 --> 00:23:11,250 Lehen aldia zen zerbaiti gogo biziz ekiten ziola, 443 00:23:11,250 --> 00:23:14,083 eta aurrerapen harrigarriak egin zituen. 444 00:23:14,083 --> 00:23:15,166 Sei hilabete pasa 445 00:23:15,166 --> 00:23:18,500 eta gai zen hiru minutuz bere aurpegian guztiz kontzentratzeko, 446 00:23:18,500 --> 00:23:21,541 pentsamendu bakar bat ere buruan sartzen utzi gabe. 447 00:23:21,541 --> 00:23:23,166 "Neu naiz", pentsatu zuen. 448 00:23:23,166 --> 00:23:27,791 "Ahalmen yogikoak izugarri azkar garatzeko gai den milioietako bat naiz!". 449 00:23:27,791 --> 00:23:31,291 Lehen urtea amaitzean, bost minutu eta erdira iritsia zen. 450 00:23:32,250 --> 00:23:33,375 Unea iritsi zen. 451 00:23:36,916 --> 00:23:37,750 {\an8}1959KO IRAILAK 16 452 00:23:37,750 --> 00:23:39,875 {\an8}Gauerdia, Henryren Londreseko pisuko egongela. 453 00:23:39,875 --> 00:23:44,250 Zirraraz dardarka, lehen aldiz kartak bere aurrean ahuspez jartzen ditu 454 00:23:44,250 --> 00:23:46,125 eta goikoan kontzentratzen da. 455 00:23:46,125 --> 00:23:49,833 Kartaren atzealdeko marrazkia soilik ikusten du hasieran, 456 00:23:49,833 --> 00:23:52,666 munduko diseinurik arruntena da. 457 00:23:52,666 --> 00:23:56,375 Gero, gogoa marrazkitik kartaren beste aldera eramaten du. 458 00:23:56,375 --> 00:24:00,500 Kartaren alde ezkutuan biltzen du bere arreta osoa. 459 00:24:00,500 --> 00:24:03,666 Hogeita hamar segundo. Bat, bi, hiru minutu. 460 00:24:03,666 --> 00:24:07,500 Henryk ez du gihar bat ere mugitu. Erabat kontzentratuta dago. 461 00:24:07,500 --> 00:24:12,000 Kartaren alde ezkutua imajinatzen du. Beste gogoetarako tokirik ez. 462 00:24:12,000 --> 00:24:14,375 Laugarren minutuan zerbait hasten da gertatzen. 463 00:24:14,375 --> 00:24:16,291 Astiro, magikoki, baina oso garbi, 464 00:24:16,291 --> 00:24:20,125 orban beltza pika bilakatzen da, eta zirrimarra, bost zenbakia. 465 00:24:20,125 --> 00:24:21,625 Bosteko pika. 466 00:24:21,625 --> 00:24:25,000 Hatzak dardarti, karta hartu eta buelta ematen dio. 467 00:24:25,000 --> 00:24:27,166 "Lortu dut", esaten du. 468 00:24:28,333 --> 00:24:29,541 Henry fanatikoa da orain. 469 00:24:29,541 --> 00:24:32,291 Ez da pisutik ateratzen jana eta edana erosteko ez bada. 470 00:24:32,291 --> 00:24:34,250 Egun osoa, maiz baita gaua ere, 471 00:24:34,250 --> 00:24:36,583 karten aurrean makurturik igarotzen du 472 00:24:36,583 --> 00:24:38,791 segundoz segundo marka murriztuz. 473 00:24:38,791 --> 00:24:41,708 Sei hilabeteren buruan, 20 segundotan egiten du. 474 00:24:41,708 --> 00:24:43,750 Beste zazpi hilabete, 10 segundo. 475 00:24:43,750 --> 00:24:45,000 Helburua? Bost. 476 00:24:45,000 --> 00:24:49,875 Karta bost segundotan irakurri ezean, kasinoetan ez zuen arrakastarik izango. 477 00:24:49,875 --> 00:24:53,916 Helburua gero eta hurbilago, hara iristea zailago. 478 00:24:53,916 --> 00:24:56,166 Lau aste hamarretik bederatzira jaisteko. 479 00:24:56,166 --> 00:24:58,083 Beste bost zortzira iristeko. 480 00:24:58,083 --> 00:25:02,375 Gai da 12 ordu segidan aritzeko. Dagoeneko lan gogorrak ez du kezkatzen. 481 00:25:02,375 --> 00:25:04,791 Ziur daki azkenean lortuko duela. 482 00:25:04,791 --> 00:25:07,333 Azken bi segundoak zailenak dira: 11 hilabete. 483 00:25:07,333 --> 00:25:09,333 Eta larunbat arratsalde batez... 484 00:25:16,708 --> 00:25:17,875 Bost segundo. 485 00:25:17,875 --> 00:25:20,583 Baraja osoa egiten du, denbora kronometratuz. 486 00:25:20,583 --> 00:25:24,250 Bost segundo. 487 00:25:25,458 --> 00:25:28,125 Zenbat denbora behar izan zuen xedea lortzeko? 488 00:25:28,666 --> 00:25:31,666 Hiru urte eta hiru hilabete etengabe praktikatzen. 489 00:25:33,208 --> 00:25:35,625 Ehundik gora kasino zeuden Londresen. 490 00:25:35,625 --> 00:25:39,750 Henry hamar kasinotako bazkide zen. Lord House bere gogokoena zen. 491 00:25:39,750 --> 00:25:43,041 Dotoreena zen, estilo georgiarreko etxe batean kokatua. 492 00:25:43,041 --> 00:25:44,166 Kaixo, Sugar jauna. 493 00:25:44,166 --> 00:25:46,916 Bere lana sekula aurpegi bat ez ahaztea zen. 494 00:25:46,916 --> 00:25:50,125 Henry eskalinata ederrean gora kutxazainaren bulegora igo zen. 495 00:25:50,125 --> 00:25:52,250 Mila librako txeke bat egin zuen. 496 00:25:52,250 --> 00:25:54,708 Emakume ongi elikatuek erruleta inguratzen zuten. 497 00:25:54,708 --> 00:25:56,458 Oilo gizen batzuk artoaren inguruan. 498 00:25:56,458 --> 00:26:01,250 Masail gorriko gizonek, purua ezpainetan, zikoizkeriaz fitxak zenbatzen zituzten. 499 00:26:02,416 --> 00:26:03,250 Bai arraroa. 500 00:26:03,250 --> 00:26:07,583 Lehen aldiz, aberats higuingarri haiek nahigabez begiratu zituen Henryk. 501 00:26:07,583 --> 00:26:10,458 Croupierraren ezkerrean leku libreren bat bilatu zuen 502 00:26:10,458 --> 00:26:11,958 blackjack-eko mahaietan. 503 00:26:11,958 --> 00:26:15,166 Croupierrak Henryren plaka zirrikitu batean utzi zuen. 504 00:26:15,166 --> 00:26:18,458 Begi beltz eta azal grisaxkako gizon nahiko gaztea zen. 505 00:26:18,458 --> 00:26:20,833 Irribarrerik ez eta doi-doi mintzatzen zen. 506 00:26:20,833 --> 00:26:23,583 Esku finak zituen. Aritmetika zeukan hatzetan. 507 00:26:23,583 --> 00:26:26,958 Meta baten gainean 25 librako fitxa pila bat jarri zuen. 508 00:26:26,958 --> 00:26:28,000 Ez zuen kontatu. 509 00:26:28,000 --> 00:26:31,208 Henryri eman zion. Hatz haiek ez zuten hutsik egiten. 510 00:26:31,208 --> 00:26:34,875 Henryk fitxak ordenatu eta lehenbiziko karta begiratu zuen. 511 00:26:34,875 --> 00:26:38,375 Hamar bat zen. Zortzi fitxa jokatu zituen: 200 libra. 512 00:26:38,375 --> 00:26:40,583 Han egin zitekeen apustu altuena. 513 00:26:40,583 --> 00:26:43,083 Hamarra eman zioten. Bigarren karta bederatzi bat zen. 514 00:26:43,083 --> 00:26:44,291 Hemeretzi guztira. 515 00:26:44,291 --> 00:26:49,083 Hemeretzirekin jendeak planto egin ohi du, ea emaleak 20 edo 21 batzen ez duen. 516 00:26:49,083 --> 00:26:51,708 - Henryrengana heldu zen. - Hemeretzi. 517 00:26:51,708 --> 00:26:54,333 Eta hurrengora pasatu zen. "Zaude", esan zuen Henryk. 518 00:26:54,333 --> 00:26:58,333 Croupierrak Henryrengana itzuli, bekainak altxatu eta so egin zion. 519 00:26:58,333 --> 00:27:00,583 - Beste bat hartuko duzu? - Galdetu zion isekaz. 520 00:27:00,583 --> 00:27:04,166 Bi karta bakarrik balio zitzaizkion: batekoa eta bikoa. 521 00:27:04,166 --> 00:27:08,250 Ergela izan behar beste bat hartzeko. Eta mahaian 200 libra izanda! 522 00:27:08,250 --> 00:27:11,375 Hurrengo karta garbi ikusten zen. Croupierrak ez zuen ukitu. 523 00:27:11,375 --> 00:27:14,958 "Bai", esan zuen Henryk. Gizonak beste karta bat atera zuen. 524 00:27:14,958 --> 00:27:18,083 Biko hirusta Henryren aurrean jausi zen. 525 00:27:18,083 --> 00:27:19,708 - 21. - Esan zuen gizonak. 526 00:27:19,708 --> 00:27:21,750 Henryri berriro so egin zion 527 00:27:21,750 --> 00:27:24,500 eta halaxe gelditu zen, isilik, erne, nahasia. 528 00:27:25,583 --> 00:27:29,250 Sekula ez zuen ikusi inor 19 batu eta karta berri bat eskatzen. 529 00:27:29,250 --> 00:27:32,375 Eta tipo horrek lasaitasun askoz ez al zuen egin ba? 530 00:27:32,375 --> 00:27:33,750 Eta irabazi, gainera. 531 00:27:33,750 --> 00:27:37,166 Henry haren begiradaz ohartu zen. Hanka sartu zuen. 532 00:27:37,166 --> 00:27:39,500 Arreta erakarri zuen. "Barkaidazue". 533 00:27:39,500 --> 00:27:40,958 Ezin zuen berriro egin. 534 00:27:40,958 --> 00:27:44,125 Kontu handiz ibili behar zen. Noizbehinka galdu. 535 00:27:44,125 --> 00:27:45,250 Jokoak jarraitu zuen. 536 00:27:45,250 --> 00:27:49,291 Henry abantaila handia zeraman eta kostatu zitzaion zuhur ibiltzea. 537 00:27:49,291 --> 00:27:52,458 Ordubetean 30 000 libra irabazi eta planto egin zuen. 538 00:27:52,458 --> 00:27:54,916 Milioi bat irabaz zezakeen erraz. 539 00:27:54,916 --> 00:27:56,208 Mila esker. 540 00:27:56,208 --> 00:27:58,000 Orain Henry ziur zegoen 541 00:27:58,000 --> 00:28:01,708 munduan ez zegoela berak bezain azkar dirua irabaz zezakeenik. 542 00:28:03,666 --> 00:28:04,750 Bai interesgarria. 543 00:28:09,041 --> 00:28:11,333 Istorio hau asmatua izan balitz, 544 00:28:11,333 --> 00:28:15,541 amaiera harrigarri bat sortu beharko zitzaion. 545 00:28:15,541 --> 00:28:17,250 Dramatikoa eta bitxia. 546 00:28:17,250 --> 00:28:20,416 Esaterako, Henry etxera itzuli eta dirua kontatzen hasten da. 547 00:28:20,416 --> 00:28:23,333 Bat-batean, ondoezik sentitzen da. 548 00:28:23,333 --> 00:28:24,875 Mina du bularrean. 549 00:28:25,833 --> 00:28:28,333 Ohera joatea erabaki eta arropak eransten ditu. 550 00:28:28,333 --> 00:28:33,458 Biluzik, armairura joaten da pijama bila. Ispiluan gelditu egiten da. 551 00:28:33,458 --> 00:28:36,541 Ohituraren poderioz, gogoa biltzen hasten da. 552 00:28:36,541 --> 00:28:38,875 Bat-batean, bere barruak ikusten ditu. 553 00:28:38,875 --> 00:28:41,500 Erradiografia bat bezala, baina hobea. Dena ikusten du. 554 00:28:41,500 --> 00:28:43,625 Arteriak, zainak, odola ponpaka, 555 00:28:43,625 --> 00:28:46,666 gibela, giltzurrunak, hesteak eta bihotza taupaka. 556 00:28:46,666 --> 00:28:48,708 Mina sentitzen duen puntuan 557 00:28:48,708 --> 00:28:52,875 masa ilun bat ikusten du, bihotzera doan zain handi baten barnean. 558 00:28:52,875 --> 00:28:53,833 Odolbildu bat. 559 00:28:53,833 --> 00:28:55,833 Hasieran geldi dagoela dirudi. 560 00:28:55,833 --> 00:28:59,166 Baina mugitzen hasten da. Milimetro pare bat baino ez. 561 00:28:59,166 --> 00:29:01,625 Odola odolbilduan pilatzen da, bultzaka. 562 00:29:01,625 --> 00:29:04,708 Berriro mugitzen da. Zentimetro bat edo. 563 00:29:04,708 --> 00:29:06,166 Henry izuturik dago. 564 00:29:06,166 --> 00:29:09,666 Badaki zain baten barruan aske dabilen odolbildu bat 565 00:29:09,666 --> 00:29:11,125 bihotzera heltzen dela. 566 00:29:11,125 --> 00:29:12,500 Hiltzear dago. 567 00:29:12,500 --> 00:29:16,416 Amaiera fina alegiazko istorio batentzat. Baina hau egiazko istorioa da. 568 00:29:16,416 --> 00:29:19,333 Asmatutako gauza bakarra Henry Sugarren izena da. 569 00:29:19,333 --> 00:29:22,750 Haren benetako izena isilean gorde behar da oraindik ere. 570 00:29:22,750 --> 00:29:24,916 Hori kenduta, egiazko istorioa da. 571 00:29:24,916 --> 00:29:28,000 Eta horrexegatik, egiazko amaiera behar du. 572 00:29:28,000 --> 00:29:29,583 Hona hemen gertatu zena. 573 00:29:33,916 --> 00:29:36,875 Ordubetez paseatzen ibili zen. Gau fresko eta atsegina zen. 574 00:29:36,875 --> 00:29:38,583 Hiria esna zegoen oraindik. 575 00:29:38,583 --> 00:29:42,041 Billete fardel lodia sentitzen zuen poltsikoan. 576 00:29:42,041 --> 00:29:43,458 Emeki ukitu zuen. 577 00:29:43,458 --> 00:29:45,750 Diru asko zen ordubeteko lanarentzat. 578 00:29:45,750 --> 00:29:47,791 Halere, nahasita zegoen. 579 00:29:47,791 --> 00:29:51,541 Zergatik ez zion arrakasta horrek poza handiagoa ematen? 580 00:29:51,541 --> 00:29:54,333 Yogan hasi aurretik, hots, hiru urte lehenago, 581 00:29:54,333 --> 00:29:58,666 pozaren pozez saltoka egongo zen eta gaueko klub batean ospatuko zuen. 582 00:29:58,666 --> 00:30:00,750 Baina Henry ez zegoen kontent. 583 00:30:00,750 --> 00:30:02,083 Goibel zegoen. 584 00:30:02,083 --> 00:30:04,916 Apustu egitean, bazekien irabaziko zuela. 585 00:30:04,916 --> 00:30:08,041 Ez zegoen emoziorik, ez suspenserik, ezta arriskurik ere. 586 00:30:08,041 --> 00:30:11,125 Noski, milioiak irabazten mundua zeharkatu zezakeen. 587 00:30:11,125 --> 00:30:12,750 Baina dibertituko zen? 588 00:30:12,750 --> 00:30:15,000 Eta beste gauza bat: posible ote zen 589 00:30:15,000 --> 00:30:20,833 ahalmen yogikoak lortzeko bideak bere ikusmoldea erabat aldatu izatea? 590 00:30:20,833 --> 00:30:22,041 Baliteke, bai. 591 00:30:22,750 --> 00:30:24,666 Biharamunean berandu esnatu zen. 592 00:30:24,666 --> 00:30:28,166 Ohetik atera eta billete sorta mahai gainean ikusi zuen. 593 00:30:28,166 --> 00:30:30,208 {\an8}Baina ez zuen nahi. 594 00:30:54,500 --> 00:30:55,333 Joño! 595 00:30:55,333 --> 00:30:58,875 Egun on, jauna. Zeuretzat da! Oparia. 596 00:30:58,875 --> 00:30:59,791 Baina... 597 00:31:01,000 --> 00:31:01,833 Zer da? 598 00:31:02,625 --> 00:31:03,958 Sartu poltsikoan! 599 00:31:05,458 --> 00:31:06,291 Ongi da. 600 00:31:15,208 --> 00:31:16,250 Zer da? 601 00:31:16,250 --> 00:31:17,166 Dirua. 602 00:31:17,166 --> 00:31:18,083 Gorde! 603 00:31:24,583 --> 00:31:25,416 Aizu! 604 00:31:28,875 --> 00:31:29,833 Azkar... 605 00:32:04,541 --> 00:32:05,708 Txirrinak jo zuen. 606 00:32:05,708 --> 00:32:07,541 Jakin al daiteke zertan ari zaren? 607 00:32:07,541 --> 00:32:10,041 Barkatu zalaparta. Dirua oparitzen ari nintzen. 608 00:32:10,041 --> 00:32:12,833 - Errebolta pizten ari zara! - Sentitzen dut. 609 00:32:12,833 --> 00:32:15,000 Ez dut berriro egingo. Laster joango dira. 610 00:32:15,000 --> 00:32:17,833 Poliziak 20 librako billete bat atera zuen. 611 00:32:17,833 --> 00:32:21,541 - Zeuk ere hartu duzu! - Frogak dira. Nondik atera duzu dirua? 612 00:32:21,541 --> 00:32:24,166 Kasinoan irabazi dut. Gau ikaragarri on bat. 613 00:32:24,166 --> 00:32:27,166 Klubaren izena esan eta poliziak idatzi egin zuen. 614 00:32:27,166 --> 00:32:28,291 Berretsiko dute. 615 00:32:28,291 --> 00:32:29,583 Libreta jaitsi zuen. 616 00:32:29,583 --> 00:32:30,750 - Niri bost. - Benetan? 617 00:32:30,750 --> 00:32:33,583 Bost axola zait. Egia esan, sinisten dizut. 618 00:32:33,583 --> 00:32:36,541 Baina horrek ez zaitu batere desenkusatzen. 619 00:32:36,541 --> 00:32:38,958 Ez dut ezer ilegalik egin, ezta? 620 00:32:39,791 --> 00:32:40,708 Ilegala? 621 00:32:41,458 --> 00:32:42,583 Ergel galanta zara! 622 00:32:43,333 --> 00:32:46,708 Halako dirutza irabazteko zortea izan baduzu, 623 00:32:46,708 --> 00:32:49,750 eta oparitu nahi baduzu, ez ezazu leihotik bota. 624 00:32:49,750 --> 00:32:53,958 On egin dezakeen leku bati eman. Ospitale edo umezurtz-etxeren bati. 625 00:32:53,958 --> 00:32:59,375 Pilo bat daude eta askok ez dute dirurik haurren gabonetako opariak erosteko ere. 626 00:32:59,375 --> 00:33:01,208 Eta horra non, lerdo bat agertzen da, 627 00:33:01,208 --> 00:33:03,666 pobrea izatea zer den sekula jakin ez duena, 628 00:33:03,666 --> 00:33:06,666 eta dirua kalera botatzen hasten da! 629 00:33:06,666 --> 00:33:09,666 Poliziak eskaileretatik alde egin zuen suminduta. 630 00:33:09,666 --> 00:33:13,416 Henry ez zen mugitu. Hitz horiek, errabia handiz esanak, 631 00:33:13,416 --> 00:33:14,750 sakon jo zuten. 632 00:33:14,750 --> 00:33:16,375 Lotsatuta zegoen. 633 00:33:16,375 --> 00:33:17,958 Sentsazio oso txarra zen. 634 00:33:23,916 --> 00:33:25,000 Bat-batean, 635 00:33:25,000 --> 00:33:28,500 bultzada elektriko batek kilikatu zuen bere gorputz osoa, 636 00:33:28,500 --> 00:33:32,208 eta dena aldatuko zuen ideia bikain bat bururatu zitzaion. 637 00:33:32,208 --> 00:33:33,791 Atzera-aurrera ibiltzen hasi zen, 638 00:33:33,791 --> 00:33:36,916 bere ideia egia bihurtzeko xehetasunak hausnartzen. 639 00:33:36,916 --> 00:33:42,416 Bat. Hemendik aurrera, egunero dirutza handi bat irabaziko dut. 640 00:33:42,416 --> 00:33:46,250 Bi. Kasino bakoitzera urtean behin baino ezin naiz joan. 641 00:33:46,250 --> 00:33:49,000 Hiru. Ezin dut kolpean diru gehiegi irabazi. 642 00:33:49,000 --> 00:33:51,666 Gau bakoitzean 50 000 librara mugatuko naiz. 643 00:33:51,666 --> 00:33:55,166 Lau. Gauero 50 000 libra irabaziz gero eta urtea 356 egun izanik, 644 00:33:55,166 --> 00:33:57,916 guztira 18 250 000 libra dira. 645 00:33:57,916 --> 00:34:01,791 Bost. Etengabe mugituko naiz. Hiri berberean lau gau gehienez. 646 00:34:01,791 --> 00:34:04,000 Londres, Monte-Carlo, Cannes, Biarritz, 647 00:34:04,000 --> 00:34:07,083 Deauville, Las Vegas, Mexiko Hiria, Buenos Aires, Nassau. 648 00:34:07,083 --> 00:34:11,416 Sei. Diruarekin ospitaleak eta umezurtz-etxeak eraikiko ditut. 649 00:34:11,416 --> 00:34:13,791 Amets gisa kursi eta sentimentala badirudi ere, 650 00:34:13,791 --> 00:34:16,083 burutzeko gai naizela uste dut. 651 00:34:16,083 --> 00:34:20,208 Eta ez litzateke kursia izango, gauza zoragarri eder bat baizik. 652 00:34:20,208 --> 00:34:21,833 Zazpi. Kide bat behar dut, 653 00:34:21,833 --> 00:34:25,250 diru guztia jaso eta behar den lekura bidaliko duena. 654 00:34:25,250 --> 00:34:29,041 Argi eta garbi, erabat eta guztiz fidatzeko modukoa den norbait. 655 00:34:29,041 --> 00:34:32,041 John Winston Henryren kontablea zen, baita bere aitarena ere, 656 00:34:32,041 --> 00:34:34,708 eta Johnen aita Henryren aitonaren kontablea izan zen. 657 00:34:34,708 --> 00:34:41,000 - Munduko aberatsena izan zaitezke. - Ez dut gizonik aberatsena izan nahi. 658 00:34:43,583 --> 00:34:46,250 Ezin naiz Ingalaterran aritu. Ogasunak dena eramango luke. 659 00:34:46,250 --> 00:34:48,541 Suitzara joango naiz. Baina ez bihar. 660 00:34:48,541 --> 00:34:51,125 Ni ez naiz zu bezain askea, ardurak ditut. 661 00:34:51,125 --> 00:34:53,958 Familiarekin hitz egin beharko dut, nire bazkideei abisatu, 662 00:34:53,958 --> 00:34:56,375 etxea saldu, Suitzan berri bat aurkitu, 663 00:34:56,375 --> 00:34:58,958 haurrak eskolatik atera... Gauza hauek denbora behar dute. 664 00:34:58,958 --> 00:35:03,833 Urtebetean, Henryk 120 milioi bat libra bidali zituen Lausanako bulegora. 665 00:35:03,833 --> 00:35:08,458 Dirua astean bost egunetan igortzen zuen Winston Sugar SM enpresa suitzarrera. 666 00:35:08,458 --> 00:35:12,625 Johnek eta Henryk baino ez zekiten dirua nondik zetorren eta zertarako zen. 667 00:35:12,625 --> 00:35:18,208 Astelehenetako igorpena handiena zen, banketxeak asteburuetan itxita baitzeuden. 668 00:35:18,208 --> 00:35:22,916 Henry abiadura harrigarrian mugitzen zen, astean hainbat aldiz itxuraz aldatuz. 669 00:35:22,916 --> 00:35:27,833 Askotan, Johnek dirua igortzen zuen banketxearen helbidea baino ez zekien. 670 00:35:27,833 --> 00:35:29,250 Miresgarria zen. 671 00:35:49,541 --> 00:35:52,958 Henry iaz hil zen, 63 urterekin, biriketako enbolia baten ondorioz. 672 00:35:52,958 --> 00:35:56,166 Aurrez igarri zuen, literalki, baina lasai zegoen. 673 00:35:56,166 --> 00:35:58,833 Hogei urte zeramatzan bere plana jarraitzen. 674 00:35:58,833 --> 00:36:01,458 Guztira 644 milioi libra bildu zituen. 675 00:36:01,458 --> 00:36:05,083 Ongi eratu eta kudeatutako 21 umezurtz-etxe eta ospitale utzi zituen 676 00:36:05,083 --> 00:36:06,250 mundu osoan zehar, 677 00:36:06,250 --> 00:36:10,333 Johnek eta bere laguntzaileek Lausanatik administratzen zituztenak. 678 00:36:10,333 --> 00:36:12,125 Henryren lana burutua zegoen. 679 00:36:16,125 --> 00:36:20,208 Baina, zergatik dakit nik hau guztia? Galdera bikaina, esango dizuet. 680 00:36:20,208 --> 00:36:23,791 Henry hil eta gutxira, John Winstonek Suitzatik deitu zidan. 681 00:36:23,791 --> 00:36:28,750 Winston Sugar SM enpresako zuzendari gisa aurkeztu zuen bere burua, 682 00:36:28,750 --> 00:36:34,000 konpainiaren historia labur bat idazteko Lausanara joango ote nintzen galdetuz. 683 00:36:34,583 --> 00:36:36,208 Ez dakit nola aukeratu ninduen. 684 00:36:36,208 --> 00:36:39,125 Agian orratz bat jaurtiz idazle zerrenda batera. 685 00:36:39,125 --> 00:36:43,583 Ondo ordainduko zidala esan, eta gehitu zuen: "Gizon handi bat hil da. 686 00:36:43,583 --> 00:36:45,291 Henry Sugar deitzen zen, 687 00:36:45,291 --> 00:36:49,125 eta uste dut munduak bere lanaren berri izan behar lukeela". 688 00:36:49,125 --> 00:36:50,208 Nire ezjakintasunean, 689 00:36:50,208 --> 00:36:54,541 historia idatzia izateko bezain interesgarria ote zen galdetu nuen. 690 00:36:54,541 --> 00:36:58,041 Nire galderak gogaitu zuen. Beharbada mindu ere bai. 691 00:36:58,625 --> 00:37:03,041 Bost minututan, Henry Sugarren karrera sekretuaz hitz egin zidan. 692 00:37:03,041 --> 00:37:04,541 Jada ez zen sekretu bat. 693 00:37:04,541 --> 00:37:08,083 Henry hilda zegoen eta ez zuen kasinorik berriro ikusiko. 694 00:37:08,083 --> 00:37:10,083 "Berehala noa", esan nuen. 695 00:37:10,083 --> 00:37:13,000 Lausanan 70 bat urteko John Winston ezagutu nuen. 696 00:37:13,000 --> 00:37:17,333 {\an8}Baita Max Engelman ere, Henryrekin batera mundua zeharkatzen zuen makilari ospetsua, 697 00:37:17,333 --> 00:37:20,166 {\an8}haren nortasuna ezkutatzeko mozorro bikainak sortuz. 698 00:37:20,166 --> 00:37:24,333 {\an8}Henryren heriotzak saminez beterik zituen biak. Max are gehiago. 699 00:37:24,333 --> 00:37:26,583 {\an8}Maite nuen. Gizon handia zen. 700 00:37:26,583 --> 00:37:29,791 {\an8}John Winstonek azal urdineko koadernoa erakutsi zidan, 701 00:37:29,791 --> 00:37:32,666 {\an8}1935ean Z. Z. Chatterjeek Kalkutan idatzi zuena. 702 00:37:32,666 --> 00:37:34,833 {\an8}Hitzez hitz kopiatu nuen dena. 703 00:37:34,833 --> 00:37:36,375 {\an8}"Azken galdera bat", esan nuen. 704 00:37:36,375 --> 00:37:40,000 {\an8}"Henry Sugar deitzen diozue, baina ez da bere benetako izena. 705 00:37:40,000 --> 00:37:43,250 {\an8}Ez duzue nahi istorioan haren izena idatz dezadan?". 706 00:37:43,250 --> 00:37:44,750 {\an8}- Ez. - Esan zuen Johnek. 707 00:37:44,750 --> 00:37:47,208 {\an8}Hitzeman dugu nor zen esango ez genuela. 708 00:37:47,208 --> 00:37:49,750 {\an8}Ziur aski, goiz edo berandu jakingo da, 709 00:37:49,750 --> 00:37:51,833 {\an8}familia ingeles ezagun batetik baitzetorren. 710 00:37:51,833 --> 00:37:54,500 {\an8}Baina estimatuko nizuke arakatzen saiatuko ez bazina. 711 00:37:54,500 --> 00:37:57,083 {\an8}Deitu iezaiozu Henry Sugar, besterik gabe. 712 00:37:58,833 --> 00:38:00,291 {\an8}Eta horrelaxe egin dut. 713 00:38:07,791 --> 00:38:11,583 Henry Sugarren istorio miresgarria Roald Dahlek idatzi zuen 714 00:38:11,583 --> 00:38:15,666 Gipsy House-n zuen idazteko etxolan, Buckinghamshire konderrian, 715 00:38:15,666 --> 00:38:18,458 1976ko otsaila eta abendua bitartean. 716 00:39:35,458 --> 00:39:38,291 Azpitituluak: Loinaz C. A.