1 00:00:30,755 --> 00:00:31,630 Bai. 2 00:00:32,588 --> 00:00:35,755 Hemen gaude, nire idazteko etxolan. 3 00:00:37,005 --> 00:00:39,880 Etxola honetan 30 urte daramatzat. 4 00:00:40,755 --> 00:00:42,963 Hasi baino lehen, garrantzizkoa da 5 00:00:43,046 --> 00:00:48,005 behar dudan guztia nirekin ote dudan begiratzea. 6 00:00:48,088 --> 00:00:49,421 Zigarroak, nola ez. 7 00:00:50,380 --> 00:00:52,213 Kafetxoa, txokolatinak… 8 00:00:53,963 --> 00:00:57,880 Eta ezer baino lehen, ondo ziurtatu arkatza zorroztuta dagoela. 9 00:00:59,921 --> 00:01:03,463 Sei arkatz dauzkat. Gero, beti idazteko taula garbitzen dut. 10 00:01:05,671 --> 00:01:07,213 Ikusten borragoma apurrak? 11 00:01:08,838 --> 00:01:09,671 Kito. 12 00:01:11,963 --> 00:01:13,880 Eta azkenik, hasi egiten zara. 13 00:01:17,130 --> 00:01:20,713 Normalean zuzenketa batzuk egin behar dira. 14 00:01:23,463 --> 00:01:24,296 Hori da. 15 00:01:29,546 --> 00:01:30,380 Listo. 16 00:01:34,255 --> 00:01:38,046 Henry Sugarrek 41 urte zituen. Mutilzaharra eta aberatsa zen. 17 00:01:38,630 --> 00:01:41,588 Aita aberats eta zendua zelako zen Henry aberatsa. 18 00:01:41,671 --> 00:01:45,796 Dirua emazte batekin partekatzeko baino zuhurrago zelako zen mutilzaharra. 19 00:01:45,880 --> 00:01:50,296 1,87 zentimetro luze zen, eta izatez ez zen berak uste zuen bezain ederra. 20 00:01:50,380 --> 00:01:52,963 Janzkeraz asko arduratzen zen. 21 00:01:53,046 --> 00:01:55,255 Trajeak jostun garesti bati eginarazten zizkion, 22 00:01:55,338 --> 00:01:58,671 alkandorak alkandoragile bati, eta zapatak zapatari bati. 23 00:01:58,755 --> 00:02:01,588 Hamar egunean behin barberuak ilea mozten zion, 24 00:02:01,671 --> 00:02:04,463 eta aldi berean manikura egiten zuen. 25 00:02:04,546 --> 00:02:06,088 Ferrari bat zeukan, 26 00:02:06,171 --> 00:02:08,671 landetxe batek beste diru balio zuena. 27 00:02:10,213 --> 00:02:14,130 Lagunak aberatsak zituen eta ez zuen bere bizian sekula lanik egin. 28 00:02:14,921 --> 00:02:19,713 Henry Sugar bezalako gizonak nonahi daude, jitoan dabiltzan itsas belarrak bezala. 29 00:02:19,796 --> 00:02:23,296 Izatez ez dira gizon txarrak, baina onak ezta ere. 30 00:02:24,463 --> 00:02:26,421 Dekoratuaren parte baino ez dira. 31 00:02:28,380 --> 00:02:30,630 Henry bezalako aberatsek, jakina, 32 00:02:30,713 --> 00:02:34,880 ezaugarri komun bat daukate: aberatsagoak izateko grina handia. 33 00:02:35,796 --> 00:02:38,755 Hamar milioiak ez dira aski. Hogei milioiak ere ez. 34 00:02:38,838 --> 00:02:41,671 Diru gehiago lortzeko gogo aseezina jasaten dute. 35 00:02:41,755 --> 00:02:45,296 Goiz batez esnatu, eta sosik ez dutela ohartzearen izu dira. 36 00:02:45,380 --> 00:02:48,546 Euren fortunak handitzeko hainbat modu dituzte. 37 00:02:48,630 --> 00:02:51,296 Erositako akzioak gora eta behera egiten ikusten dituzte. 38 00:02:51,380 --> 00:02:53,755 Lurrak, artea edo diamanteak erosten dituzte. 39 00:02:53,838 --> 00:02:56,255 Kasino eta zaldietan dirua jokatzen dute. 40 00:02:56,338 --> 00:02:58,546 Batzuek edozertan apustu egiten dute. 41 00:02:58,630 --> 00:03:02,838 Henry Sugar horietako bat zen, eta ez zion muzin egiten amarru egiteari. 42 00:03:03,421 --> 00:03:04,421 Udako egun batez, 43 00:03:04,505 --> 00:03:08,088 Autoa hartu eta landara joan zen sir William W. bisitatzera. 44 00:03:08,171 --> 00:03:10,546 Etxea eta lorategiak bikainak ziren, 45 00:03:10,630 --> 00:03:14,130 baina Henry iritsi zen larunbat hartan euria erruz ari zuen. 46 00:03:14,213 --> 00:03:17,755 Anfitrioiak eta gonbidatuek jolasean igaro zuten arratsaldea. 47 00:03:17,838 --> 00:03:21,796 Henry, hits, leiho-joka ari ziren tantei begira egon zen. 48 00:03:21,880 --> 00:03:25,046 Henryk egongelatik atera eta halla zeharkatu zuen. 49 00:03:25,130 --> 00:03:29,380 Norako jakinik gabe etxetik paseatu, eta azkenean liburutegira sartu zen. 50 00:03:32,213 --> 00:03:34,421 Sir Williamen aita liburu bildumagilea izana zen, 51 00:03:34,505 --> 00:03:39,296 eta gelatzar haren hormak larruzko ale zaharrez gainezka zeuden. 52 00:03:39,380 --> 00:03:40,713 Henry ez zen harritu. 53 00:03:40,796 --> 00:03:44,171 Detektibe eta thriller nobelak baino ez zituen irakurtzen. 54 00:03:44,255 --> 00:03:45,338 Ateratzekotan zen 55 00:03:45,421 --> 00:03:48,671 beste guztiak ez bezalako liburu batek begia jo zionean. 56 00:03:48,755 --> 00:03:49,588 Hain mehea, 57 00:03:49,671 --> 00:03:53,463 non ez baitzuen ikusi ere egingo irtenago egon izan ez balitz. 58 00:03:53,546 --> 00:03:55,130 Apaletik atera zuen. 59 00:03:55,213 --> 00:03:59,296 Umeek eskolan erabiltzen duten koaderno horietako bat baino ez zen. 60 00:03:59,380 --> 00:04:01,796 Azala urdin iluna zuen eta ez zeukan ezer idatzita. 61 00:04:01,880 --> 00:04:05,755 Lehen orrialdean, txukun eta tinta beltzez idatzita zioen: 62 00:04:05,838 --> 00:04:08,838 BEGIRIK GABE IKUSTEN ZUEN GIZONAREN GAINEKO TXOSTENA 63 00:04:08,921 --> 00:04:10,963 Bai bitxia. 64 00:04:11,755 --> 00:04:12,671 Zer da hau? 65 00:04:13,296 --> 00:04:16,755 Besaulki batean eseri eta hasieratik irakurtzen hasi zen. 66 00:04:16,838 --> 00:04:20,713 Hona hemen azal urdineko koaderno txikian Henryk irakurri zuena. 67 00:04:24,921 --> 00:04:29,005 Z. Z. Chatterjee naiz, Kalkutako Lords and Ladies ospitaleko zirujaua. 68 00:04:29,088 --> 00:04:30,963 1935eko abenduaren 2ko goizean 69 00:04:31,046 --> 00:04:33,255 atseden gelan nengoen tea hartzen. 70 00:04:33,338 --> 00:04:37,088 Beste hiru mediku nirekin batera zeuden: Marshall, Mitra, eta Macfarlane doktoreak. 71 00:04:37,171 --> 00:04:38,505 Atea jo zuten. 72 00:04:38,588 --> 00:04:39,755 "Sartu", esan nuen. 73 00:04:41,380 --> 00:04:44,755 Barkaidazue, jaunak, mesede bat eskatu nahi nizueke. 74 00:04:44,838 --> 00:04:46,505 "Hau gela pribatua da", esan nuen. 75 00:04:46,588 --> 00:04:48,755 Badakit. Damu naiz horrela sartzeaz, 76 00:04:48,838 --> 00:04:52,005 baina gauza oso interesgarri bat erakutsi nahi dizuet. 77 00:04:52,088 --> 00:04:54,213 Laurok, gogaiturik, ez genuen ezer esan. 78 00:04:55,213 --> 00:04:59,380 Jaunak, begirik erabili gabe ikusteko gauza den gizona naiz. 79 00:05:00,171 --> 00:05:02,005 60 bat urteko gizon txikia zen, 80 00:05:02,088 --> 00:05:05,463 bibote zuria, eta belarrietan ile beltzak agerian zituen. 81 00:05:05,546 --> 00:05:08,338 Berrogeita hamar bendekin burua estalita ere, 82 00:05:08,421 --> 00:05:10,505 irakurtzeko gai izango naiz. 83 00:05:10,588 --> 00:05:14,213 Benetan ari zela zirudien. Ene jakin-mina pizten sentitu nuen. 84 00:05:14,296 --> 00:05:15,296 Zatoz, mesedez. 85 00:05:22,171 --> 00:05:25,796 Hara. Zenbat hatz jaso ditu Marshall doktoreak? 86 00:05:25,880 --> 00:05:27,296 - Zazpi. - "Berriro", esan nuen. 87 00:05:27,380 --> 00:05:28,755 - Bederatzi. - Berriro. 88 00:05:28,838 --> 00:05:29,838 - Hiru. - Berriro. 89 00:05:29,921 --> 00:05:31,338 - Hiru berriz. - Berriro. 90 00:05:32,255 --> 00:05:33,171 Batere ez. 91 00:05:34,630 --> 00:05:36,338 Zein da trukoa? 92 00:05:36,421 --> 00:05:40,338 Ez dago trukorik. Urteen buruan entseatuz lortu dudan dohaina da. 93 00:05:40,421 --> 00:05:41,713 Entseatu, nola? 94 00:05:41,796 --> 00:05:44,296 Barkatu, baina hori neuri bakarrik dagokit. 95 00:05:45,088 --> 00:05:46,296 Zertara etorri zara? 96 00:05:46,380 --> 00:05:49,338 Antzerki talde batean lan egiten dut eta iritsi berriak gara. 97 00:05:49,421 --> 00:05:52,796 Gaur gauean lehen saioa emango dugu Royal Palace Hallean. 98 00:05:52,880 --> 00:05:54,421 Egitarauan honela aurkezten naute: 99 00:05:54,505 --> 00:05:56,713 "Imdad Khan, begirik gabe ikusten duen gizona". 100 00:05:56,796 --> 00:06:00,255 Hiri berri batera heltzean, ospitale handienera joaten naiz 101 00:06:00,338 --> 00:06:03,796 eta begiak doitasunez estaltzeko eskatzen diet medikuei. 102 00:06:03,880 --> 00:06:08,213 Garrantzitsua da medikuek egitea, bestela amarru bat dela usteko dute. 103 00:06:08,296 --> 00:06:11,046 Gero kalera atera eta gauza arriskutsuren bat egiten dut. 104 00:06:11,130 --> 00:06:12,463 Besteei begiratu nien. 105 00:06:12,546 --> 00:06:15,463 Mitrak eta Macfarlanek beren gaixoengana itzuli behar zuten. 106 00:06:15,546 --> 00:06:17,546 - Marshallek, ordea… - Zergatik ez? 107 00:06:17,630 --> 00:06:20,713 Behar bezala egin dezagun. Tutik ere ikus ez dezan. 108 00:06:20,796 --> 00:06:23,213 Oso atseginak zarete. Egizue nahi duzuen moduan. 109 00:06:23,296 --> 00:06:27,255 "Bendatu aurretik, bete betzuloak gauza bigun, trinko batekin", esan nuen. 110 00:06:27,338 --> 00:06:28,296 - Ogi-orea? - Ederki. 111 00:06:28,380 --> 00:06:31,380 Zoaz ospitaleko okindegira. Nik betazalak zigilatuko dizkiot. 112 00:06:31,463 --> 00:06:33,921 Imdad kontsulta gelara eraman nuen. 113 00:06:34,005 --> 00:06:35,255 "Etzan", esan nuen. 114 00:06:35,338 --> 00:06:37,838 Armairutik kolodioi-flasko bat hartu nuen. 115 00:06:37,921 --> 00:06:41,296 - Honekin itsatsiko dizkizut. - Nola kenduko dut gero? 116 00:06:41,380 --> 00:06:44,838 Alkohol pitin batekin. Horrek urtuko du. 117 00:06:44,921 --> 00:06:47,588 Begiak itxita eduki eta itxaron gogortu arte. 118 00:06:47,671 --> 00:06:51,088 Bi minutu pasa ziren. "Ireki begiak", esan nion. Ezin zuen. 119 00:06:51,171 --> 00:06:55,005 Marshall doktorearen ore apur bat hartu eta Imdaden begi gainean jarri nuen. 120 00:06:55,088 --> 00:06:59,005 Betzulo guztia bete nuen, eta orea inguruko azal gainean zabaldu. 121 00:06:59,088 --> 00:07:00,796 Gauza bera egin nuen bestean. 122 00:07:00,880 --> 00:07:02,546 Ertzak gogor zapaldu nituen. 123 00:07:02,630 --> 00:07:05,421 - "Baduzu minik?", galdetu nuen. - Ez. Milesker. 124 00:07:05,505 --> 00:07:07,421 "Bendatu", esan nion Marshalli. 125 00:07:07,505 --> 00:07:09,046 Nik hatzak likinegi ditut. 126 00:07:09,130 --> 00:07:11,838 Ongi. Ea ba, hau hementxe ipiniko dugu… 127 00:07:11,921 --> 00:07:15,296 Kotoi puska lodi bat Imdaden begien gainean jarri zuen. 128 00:07:15,380 --> 00:07:16,380 Itsatsita geratu zen. 129 00:07:16,463 --> 00:07:17,421 Altxa, mesedez. 130 00:07:18,130 --> 00:07:21,421 Marshallek burua lotu zion zazpi bat zentimetro zabaleko benda batez. 131 00:07:21,505 --> 00:07:23,838 Sudurra libre utzi arnasa hartzeko. 132 00:07:23,921 --> 00:07:25,088 Bai noski. 133 00:07:25,755 --> 00:07:28,505 Barkatu, atximurtxo bat sentituko duzu. 134 00:07:31,171 --> 00:07:32,088 Zer deritzozu? 135 00:07:32,171 --> 00:07:33,213 "Bikain", esan nuen. 136 00:07:33,296 --> 00:07:35,713 Izugarrizko garun operazioa jasan izan zuela zirudien. 137 00:07:35,796 --> 00:07:36,671 Zer moduz? 138 00:07:36,755 --> 00:07:37,838 Ondo baino hobeto. 139 00:07:37,921 --> 00:07:40,921 Zorionak, jaunak, lan bikaina egin duzue. 140 00:07:41,005 --> 00:07:44,171 Imdad Khan ohetik altxa eta aterantz abiatu zen. 141 00:07:51,130 --> 00:07:54,380 Alajaina! Ikusi duzu hori? Zuzenean heldulekua eutsi du. 142 00:07:54,463 --> 00:07:55,963 Marshall serio jarri zen. 143 00:07:56,546 --> 00:07:59,588 Imdad korridoretik zehar arin zihoan. 144 00:07:59,671 --> 00:08:01,421 Lau metro atzerago gindoazen. 145 00:08:01,505 --> 00:08:06,005 Izugarria zen gizon hura paseatzen ikustea burua guztiz estalia zuelarik. 146 00:08:06,088 --> 00:08:09,880 "Ikusi du!", hots egin nuen. "Karrotxoa ikusi du! Sinestezina". 147 00:08:09,963 --> 00:08:14,171 Marshallek ez zidan erantzun. Aurpegia zurrun zeukan harriduraz. 148 00:08:14,255 --> 00:08:16,713 Imdad arazorik gabe eskaileretatik jaitsi zen, 149 00:08:16,796 --> 00:08:18,213 barandari eutsi gabe. 150 00:08:18,296 --> 00:08:21,171 Begira eskaileretan gora zetorren jendearen aurpegiak. 151 00:08:21,880 --> 00:08:25,713 Eskailera barrenean, sarrerara jo eta kalera atera zen. 152 00:08:25,796 --> 00:08:28,171 Marshallek eta biok jarraitu genuen. 153 00:08:28,255 --> 00:08:33,171 Behean, ehun bat ume oinutsak oihuka gure gizon buru-zurirantz hurbildu ziren. 154 00:08:33,255 --> 00:08:35,421 Eskuak altxatuz agurtu zituen. 155 00:08:35,505 --> 00:08:38,921 Bizikleta baten gainean igo eta pedalei eragiten hasi zen. 156 00:08:39,005 --> 00:08:41,713 Haurrak haren atzetik abiatu ziren, saltoka eta algaraka. 157 00:08:41,796 --> 00:08:44,588 Kale zaratatsuaren erdian sartu zen, 158 00:08:44,671 --> 00:08:47,921 autoak ondotik ziztuka eta bozinak joz pasatzen ziren. 159 00:08:48,005 --> 00:08:49,630 Bikain gidatzen zuen. 160 00:08:49,713 --> 00:08:51,713 Minutu batez begi-bistan genuen. 161 00:08:51,796 --> 00:08:53,755 Gero, kantoi baten atzetik desagertu zen. 162 00:08:53,838 --> 00:08:57,380 - "Sinestezina", esan zuen Marshallek. - Sinestezina. 163 00:08:57,463 --> 00:08:58,963 "Bai horixe", esan nuen. 164 00:08:59,046 --> 00:09:01,255 Uste dut mirari bat ikusi dugula. 165 00:09:01,338 --> 00:09:03,880 Gainerako eguna gaixoekin igaro nuen. 166 00:09:03,963 --> 00:09:06,546 Arratsaldean, pisura joan nintzen aldatzera. 167 00:09:06,630 --> 00:09:09,713 Dutxa luze eta hotz baten ondoren, whiski sodadun bat hartu nuen, 168 00:09:09,796 --> 00:09:11,505 gerrian toalla besterik ez. 169 00:09:11,588 --> 00:09:14,421 18:50ean Royal Palace Hallean nengoen. 170 00:09:14,505 --> 00:09:16,005 Ikuskizunak bi ordu iraun zuen. 171 00:09:16,088 --> 00:09:19,588 Uste baino gehiago disfrutatu nuen. Malabarista, suge-hezitzailea, su-jalea. 172 00:09:19,671 --> 00:09:22,755 Ezpata-jaleak estoke bat eztarrian behera sartu zuen. 173 00:09:22,838 --> 00:09:27,005 Azkenean, tronpeta hotsekin batera, Imdad Khan gure laguna atera zen. 174 00:09:27,088 --> 00:09:30,046 Ikusle batzuek begiak estali zizkioten. 175 00:09:30,130 --> 00:09:34,546 Mutiko baten inguruan aiztoak bota eta buruan zuen latari tiro egin zion. 176 00:09:34,630 --> 00:09:38,588 Amaitzeko, bidoi bat jarri zuten Imdaden buru estaliaren gainean. 177 00:09:38,671 --> 00:09:42,296 Esku batean jostorratza eta bestean haria ipini zizkioten. 178 00:09:42,380 --> 00:09:44,713 Lupa bat ezarri zioten aurrean, 179 00:09:44,796 --> 00:09:46,380 eta huts egin gabe, 180 00:09:46,463 --> 00:09:49,463 orratzaren begitik haria abilki sartu zuen. 181 00:09:54,213 --> 00:09:55,421 Aho zabalik nengoen. 182 00:09:57,505 --> 00:10:01,630 Kamerinoan Imdad aurkitu nuen, aulki batean eserita makillajea kentzen. 183 00:10:01,713 --> 00:10:04,630 - Jakin-minez zaude, ezta? - "Jakin-min handiz", esan nuen. 184 00:10:04,713 --> 00:10:08,630 Begia jo zidaten berriz ere belarrietan zituen ile beltzek. 185 00:10:08,713 --> 00:10:10,921 Sekula ez nion inori halakorik ikusi. 186 00:10:11,005 --> 00:10:13,630 Proposamen bat dut zuretzat. Ez naiz idazlea, 187 00:10:13,713 --> 00:10:18,838 baina dohain hori nola lortu duzun kontatzen badidazu, fidelki jasoko dut. 188 00:10:18,921 --> 00:10:21,630 British Medical Journal-en argitaratuko dut, 189 00:10:21,713 --> 00:10:23,130 edo aldizkari famaturen batean. 190 00:10:23,213 --> 00:10:25,380 Lagunduko lizuke ezagunagoa izateak? 191 00:10:25,463 --> 00:10:27,421 - Asko lagunduko lidake. - Ederki. 192 00:10:27,505 --> 00:10:30,338 Badut takigrafia bat kontsultan oharrak hartzeko, 193 00:10:30,421 --> 00:10:33,505 eta Imdadek esandakoa osorik jaso nuela uste dut. 194 00:10:33,588 --> 00:10:35,755 Hona hemen esan zidana, hitzez hitz. 195 00:10:37,046 --> 00:10:40,546 IMDAD KHANEK GAU HARTAN ESAN ZIDAN GUZTIA (HITZEZ HITZ) 196 00:10:42,713 --> 00:10:45,796 Kaxmir Estatuan jaio nintzen 1873an. 197 00:10:45,880 --> 00:10:48,880 Gure aita treneko errebisorea zen. 198 00:10:48,963 --> 00:10:52,296 Egun batez, ilusionista batek eskolan saio bat egin zuen. 199 00:10:52,380 --> 00:10:53,796 Liluratuta utzi ninduen. 200 00:10:53,880 --> 00:10:55,880 Handik bi astera, aurrezkiak hartu 201 00:10:55,963 --> 00:10:58,421 eta ihes egin nuen teatro konpainia batean sartzeko. 202 00:10:58,505 --> 00:11:01,713 Hau 1886an izan zen, eta nik 13 urte nituen. 203 00:11:01,796 --> 00:11:02,796 Hiru urtez 204 00:11:02,880 --> 00:11:05,505 Punjab osoan zehar bidaiatu nuen haiekin. 205 00:11:05,588 --> 00:11:08,130 Azkenean, karteleko lehen lerroa hartu nuen. 206 00:11:08,213 --> 00:11:10,671 Denbora guztian aurrezten aritu nintzen, 207 00:11:10,755 --> 00:11:14,546 eta dagoeneko 3000 errupia bilduak nituen. 208 00:11:14,630 --> 00:11:17,630 Orduan, yogi handi baten berri izan nuen, 209 00:11:17,713 --> 00:11:19,963 lebitatzeko ahalmen arraroa zuena. 210 00:11:20,046 --> 00:11:21,671 Otoitz egitean 211 00:11:21,755 --> 00:11:25,213 bere gorputza lurretik 45 zentimetrotara altxatzen zen. 212 00:11:25,296 --> 00:11:27,255 Besterik ez bazen ere, artifizio ederra. 213 00:11:28,380 --> 00:11:29,213 Bibotea? 214 00:11:31,130 --> 00:11:32,963 Konpainia utzi nuen 215 00:11:33,046 --> 00:11:36,380 eta Gangesen ertzean zegoen herrixka batera joan nintzen, 216 00:11:36,463 --> 00:11:38,380 yogia han bizi zela baitzioten. 217 00:11:38,463 --> 00:11:40,713 Egun batez, bidaiari batek aipatu zuen 218 00:11:40,796 --> 00:11:44,546 oihanaren barrenean, ez oso urrun, ermitau bat aurkitu zuela. 219 00:11:44,630 --> 00:11:46,005 Aski izan zen niretzat. 220 00:11:46,088 --> 00:11:48,963 Zaldi eta gurdi bat alokatzera joan nintzen. 221 00:11:49,046 --> 00:11:50,671 Tratua egiten ari nintzela, 222 00:11:50,755 --> 00:11:53,296 gizon batek bide berdinean gindoazela esan, 223 00:11:53,380 --> 00:11:56,296 eta gastuak partekatzeko proposatu zidan. 224 00:11:56,380 --> 00:11:59,171 Eta a zer zorte handia nirea! 225 00:11:59,255 --> 00:12:00,505 Solasean ari ginela, 226 00:12:00,588 --> 00:12:03,671 gizon hori yogi handiaren dizipulua zela ikasi nuen, 227 00:12:03,755 --> 00:12:06,546 eta bere maisuari bisita bat egitera zihoala. 228 00:12:06,630 --> 00:12:10,421 Berehala esan nion: "Haren bila nabil! Arren, ezagutu dezaket?". 229 00:12:10,505 --> 00:12:13,296 Luze eta astiro begira egon zitzaidan. 230 00:12:13,380 --> 00:12:15,421 "Hori ezinezkoa da", esan zuen. 231 00:12:15,505 --> 00:12:18,755 Handik aurrera, ez zien nire galderei erantzun nahi. 232 00:12:18,838 --> 00:12:21,380 Halere, gauza bat jakitea lortu nuen: 233 00:12:21,463 --> 00:12:24,713 yogiak bere otoitzak eguneko zein ordutan hasten zituen. 234 00:12:24,796 --> 00:12:28,921 Gizonak gurdia gelditzeko eskatu zuen, jaitsi eta desagertu egin zen. 235 00:12:29,005 --> 00:12:31,546 Bideari jarraitzeko itxurak egin nituen, baina berehala, 236 00:12:31,630 --> 00:12:36,838 jaitsi eta etorri bidetik itzuli nintzen. Gizona oihanean desagertu zen dagoeneko. 237 00:12:36,921 --> 00:12:40,088 Sasiartean kraska hots bat entzun nuen. "Hura ez bada", pentsatu nuen, 238 00:12:40,171 --> 00:12:43,755 "orduan tigre bat da, eraso egingo dit, 239 00:12:43,838 --> 00:12:46,588 eta haragi puska odoltsu bihurturik jango nau". 240 00:12:47,963 --> 00:12:49,130 Gizona zen. 241 00:12:51,130 --> 00:12:54,588 Zeharkatzen ari zen lekuan ez zegoen inolako bidezidorrik. 242 00:12:54,671 --> 00:12:58,880 Bere bidea egin behar zuen banbu altu eta landaretza trinkoaren artetik. 243 00:12:58,963 --> 00:13:02,838 Isilka jarraitu nion, bion artean ehun metroko tartea utzirik. 244 00:13:02,921 --> 00:13:05,921 Bistatik galtzen nuenean, maiz gertatzen zena, 245 00:13:06,005 --> 00:13:08,463 haren urratsen hotsak gidatzen ninduen. 246 00:13:08,546 --> 00:13:11,755 Ordu erdi iraun zuen jolas urduri honek. 247 00:13:11,838 --> 00:13:14,630 Eta derrepente, gizonaren urratsen hotsik ez. 248 00:13:14,713 --> 00:13:16,630 Gelditu nintzen, belarriak erne. 249 00:13:16,713 --> 00:13:18,505 Bat-batean, sastraka artean, 250 00:13:18,588 --> 00:13:21,255 soilgune txiki bat eta bi etxola ikusi nituen. 251 00:13:21,338 --> 00:13:22,505 Bihotza saltoka nuen. 252 00:13:22,588 --> 00:13:24,838 Istil bat zegoen etxola hurbilenaren ondoan, 253 00:13:24,921 --> 00:13:26,255 otoitz egiteko estera gertu, 254 00:13:26,338 --> 00:13:31,213 eta adar lodi eta hostotsuzko baobab handi bat goian. 255 00:13:31,296 --> 00:13:33,588 Eguerdi sargori osoa zain igaro nuen. 256 00:13:33,671 --> 00:13:36,505 Zain jarraitu nuen arratsaldeko bero sapa hezean. 257 00:13:36,588 --> 00:13:37,755 Bostak hurbiltzean, 258 00:13:37,838 --> 00:13:41,380 isil-isilik zuhaitzera igo eta hosto artean ezkutatu nintzen. 259 00:13:41,463 --> 00:13:45,546 Yogia bere etxolatik atera, eta hankak gurutzaturik esteran eseri zen. 260 00:13:45,630 --> 00:13:48,296 Haren mugimenduak leunak eta pausatuak ziren. 261 00:13:48,380 --> 00:13:53,046 Eskuak belaunen gainean ezarri, eta sudurretik arnasa sakon hartu zuen. 262 00:13:53,130 --> 00:13:56,880 Dagoeneko halako distira bat zeriola sumatu nuen. 263 00:13:56,963 --> 00:14:00,296 Hamalau minutuz geldi-geldi egon zen postura berean. 264 00:14:00,380 --> 00:14:04,005 Orduan, begira nengoen bitartean, argi eta garbi ikusi nuen 265 00:14:04,088 --> 00:14:06,171 bere gorputza airean gora igotzen. 266 00:14:07,671 --> 00:14:11,338 Hogeita hamar zentimetro. Berrogei. Berrogeita hamar. 267 00:14:12,088 --> 00:14:14,171 Esteratik 60 zentimetrotara zegoen. 268 00:14:14,255 --> 00:14:15,963 Neure buruari esan nion: 269 00:14:16,046 --> 00:14:19,130 "Zure aurrean, airean eserita dagoen gizon bat dago". 270 00:14:20,463 --> 00:14:24,421 Nire erlojuaren arabera, 46 minutu iraun zuen airean. 271 00:14:24,505 --> 00:14:26,713 Gero, mantso-mantso lurreratu zen, 272 00:14:26,796 --> 00:14:29,338 ipurmasailak berriz estera gainean ezarri arte. 273 00:14:29,421 --> 00:14:31,880 Zuhaitzetik jaitsi eta hurbildu nintzen. 274 00:14:31,963 --> 00:14:36,588 Yogia eskuak eta oinak garbitzen ari zen. "Noiztik daramazu hemen?", esan zuen. 275 00:14:36,671 --> 00:14:39,213 Indar handiz adreilu bat jaurti zidan 276 00:14:39,296 --> 00:14:41,796 eta hankan jo ninduen, belaunaren azpian. 277 00:14:41,880 --> 00:14:44,005 Orbaina daukat oraindik. Begira. 278 00:14:46,921 --> 00:14:48,713 Baina zortea lagun nuen. 279 00:14:48,796 --> 00:14:51,796 Yogi bat ezin da bere onetik atera eta adreiluak jaurtitzen hasi. 280 00:14:51,880 --> 00:14:56,255 Umiliatua sentitzen zen, damuturik, eta bere buruarekin dezepzionatuta. 281 00:14:56,338 --> 00:14:59,630 Esan zidan ikasletzat hartu ezin ninduen arren, 282 00:14:59,713 --> 00:15:02,546 lezio informal bat erakutsiko zidala. 283 00:15:02,630 --> 00:15:04,713 Ordaintzat, ni eraso izanagatik. 284 00:15:04,796 --> 00:15:07,130 Eraso guztiz merezia, nolanahi ere. 285 00:15:07,213 --> 00:15:09,046 Hau 1890ean izan zen. 286 00:15:09,130 --> 00:15:11,046 Nik ia 17 urte nituen. 287 00:15:12,921 --> 00:15:15,296 Eta zein izan zen yogi handiaren lezioa? 288 00:15:15,380 --> 00:15:16,838 Entzun dezagun. 289 00:15:16,921 --> 00:15:18,463 Gogoa gauza barreiatua da. 290 00:15:18,546 --> 00:15:21,546 Mila gauza ezberdinetan dihardu aldi berean. 291 00:15:21,630 --> 00:15:24,255 Ikusi, entzun eta usaintzen dituzun gauzak. 292 00:15:24,338 --> 00:15:27,213 Gogoan darabiltzazun gauzak, baita saihestu nahi dituzunak ere. 293 00:15:27,296 --> 00:15:29,213 Arreta landu behar duzu, 294 00:15:29,296 --> 00:15:33,005 nahieran gauza bakarra eta ez beste ezer irudikatu ahal izateko. 295 00:15:33,088 --> 00:15:37,505 Gogor lan egin, eta agian gai izango zara gogo kontzientea edozein objektuan 296 00:15:37,588 --> 00:15:39,546 hiru minutu eta erdiz pausatzeko. 297 00:15:39,630 --> 00:15:42,630 Egunero gogor saiatuz, 20 bat urte joko dizu. 298 00:15:42,713 --> 00:15:46,171 - "Hogei urte!", hots egin nuen. - Bai, agian gehiago. 299 00:15:46,255 --> 00:15:48,796 Ohiko denbora da, gai bazara behintzat. 300 00:15:48,880 --> 00:15:50,546 Ordurako agurea izango naiz! 301 00:15:50,630 --> 00:15:53,421 Norbanakoaren araberakoa da: batzuek hamar, besteek 30. 302 00:15:53,505 --> 00:15:56,338 Oso-oso gutxitan, pertsona berezi bat agertzen da 303 00:15:56,421 --> 00:15:59,171 ahalmen hori bat edo bi urtetan garatzen duena. 304 00:15:59,255 --> 00:16:01,255 Milioi batetik behin. Ez zara zu. 305 00:16:01,338 --> 00:16:03,630 Hain zaila al da gogo kontzientzea… 306 00:16:03,713 --> 00:16:08,171 Ia ezinezkoa. Saiatu eta ikusiko duzu. Itxi begiak eta zerbaitetan pentsatu. 307 00:16:08,255 --> 00:16:11,296 Objektu bakar bat. Irudikatu ezazu zure aurrean. 308 00:16:11,380 --> 00:16:13,463 Laster, zure gogoa barreiatzen hasiko da. 309 00:16:13,546 --> 00:16:16,546 Pentsamendu berriak agertuko dira. Oso zaila da. 310 00:16:16,630 --> 00:16:18,630 Esan zuen yogi zahar jakintsuak. 311 00:16:20,713 --> 00:16:23,505 Eta praktikatzen hasi nintzen. 312 00:16:24,088 --> 00:16:26,088 Gauero eseri, begiak itxi, 313 00:16:26,171 --> 00:16:28,963 eta gehien maite nuen pertsona irudikatzen nuen: 314 00:16:29,046 --> 00:16:32,338 neure anaia, hain zuzen, hamar urterekin hil zena. 315 00:16:32,421 --> 00:16:36,171 Haren aurpegian pausatzen nuen gogoa, eta barreiatzen hastean, 316 00:16:36,255 --> 00:16:40,421 ariketa eten eta atseden hartzen nuen. Gero, berriz saiatzen nintzen. 317 00:16:40,505 --> 00:16:42,296 Bost urtez egunero praktikatu ondoren, 318 00:16:42,380 --> 00:16:46,755 gai nintzen minutu eta erdi anaiaren aurpegian guztiz kontzentratzeko. 319 00:16:46,838 --> 00:16:48,255 Aurreratzen ari nintzen. 320 00:16:51,671 --> 00:16:52,505 Aldi berean, 321 00:16:52,588 --> 00:16:55,796 dirua irabazten hasi nintzen ilusionismo saioak eginez. 322 00:16:55,880 --> 00:16:58,046 Izatez, nire esku-jokoa oso ona da, 323 00:16:58,130 --> 00:17:00,713 baina halere ez nituen ariketak baztertu. 324 00:17:00,796 --> 00:17:04,588 Gauero, nonahi nintzela ere, txoko lasai batean eseri 325 00:17:04,671 --> 00:17:07,296 eta anaiaren aurpegia gogora ekartzen nuen. 326 00:17:07,380 --> 00:17:10,630 Batzuetan kandela bat piztu eta garrari begiratzen nion. 327 00:17:10,713 --> 00:17:14,046 Kandela baten garrak, ondo dakizunez, hiru zati ditu: 328 00:17:14,130 --> 00:17:16,546 horia goian, malba beherago 329 00:17:16,630 --> 00:17:17,838 eta beltza barruan. 330 00:17:17,921 --> 00:17:20,880 Kandela aurpegitik 40 zentimetrora ipintzen nuen, 331 00:17:20,963 --> 00:17:22,463 begien altuerara, 332 00:17:22,546 --> 00:17:26,921 horrela ez bainuen ezer ere mugitu behar gora ala behera begiratzeko. 333 00:17:27,005 --> 00:17:31,088 Gune beltzari tinko begiratu nion inguruan nuen guztia desagertu arte. 334 00:17:31,171 --> 00:17:32,463 Orduan, begiak itxi 335 00:17:32,546 --> 00:17:35,088 eta anaiaren aurpegian kontzentratu nintzen. 336 00:17:35,921 --> 00:17:40,755 1907an, 34 urte nituela, hiru minutuz kontzentratu nintekeen 337 00:17:40,838 --> 00:17:43,130 inolako barreiadurarik gabe. 338 00:17:43,213 --> 00:17:46,463 Une honetan ahalmen txiki bat nabaritzen hasi nintzen, 339 00:17:46,546 --> 00:17:48,338 sentipen bitxi eta ñimiño bat, 340 00:17:48,421 --> 00:17:51,380 begiak itxi eta zerbaiti zorrotz begiratzean, 341 00:17:51,463 --> 00:17:52,755 indar sutsuz, 342 00:17:52,838 --> 00:17:55,546 objektu horren silueta ikusten bainuen. 343 00:17:55,630 --> 00:17:57,505 Yogiak esandako gauza bat gogoratu nuen: 344 00:17:57,588 --> 00:18:01,255 "Bada izaera sakratuko jendea, arreta hainbeste zorroztu duena, 345 00:18:01,338 --> 00:18:03,588 non begirik gabe ikusteko gai baita". 346 00:18:04,088 --> 00:18:08,421 Gauero, kandelaren garrarekin praktikatu ondoren, 347 00:18:08,505 --> 00:18:12,380 kikara bat kafe hartu, begiak estali eta aulkian esertzen nintzen 348 00:18:12,463 --> 00:18:13,880 begirik gabe ikusten saiatzeko. 349 00:18:13,963 --> 00:18:16,130 Kartekin hasi nintzen. 350 00:18:16,213 --> 00:18:18,338 Atzealdea aztertu eta balioak igartzen nituen. 351 00:18:18,421 --> 00:18:20,588 Berehala, % 60 arrakasta izan nuen. 352 00:18:20,671 --> 00:18:24,630 Ondoren, mapak eta nabigazio kartak erosi eta gelan itsatsi nituen. 353 00:18:24,713 --> 00:18:29,088 Orduak igarotzen nituen begiak estalita haiei begira, izenak irakurtzen saiatuz. 354 00:18:29,171 --> 00:18:33,296 Hurrengo zortzi urteetan, gauero praktikatzen aritu nintzen. 355 00:18:33,380 --> 00:18:36,005 1915ean liburu bat irakurtzeko gai nintzen. 356 00:18:36,088 --> 00:18:37,963 Oso-osorik, begiak estalita. 357 00:18:38,046 --> 00:18:39,296 Lortu nuen! 358 00:18:39,380 --> 00:18:41,296 Azkenean, ahalmena lortu nuen. 359 00:18:42,838 --> 00:18:45,546 Dakizunez, ilusionismo saioetan erabiltzen dut. 360 00:18:45,630 --> 00:18:48,796 Publikoak maite du, baina ez du egia denik sinisten. 361 00:18:48,880 --> 00:18:52,338 Zu bezalako medikuek ere, nire begiak ongi lotu arren, 362 00:18:52,421 --> 00:18:55,380 ezin sinistu inork begirik gabe ikus dezakeenik. 363 00:18:55,463 --> 00:18:58,463 Ahazten dute ikusteko beste bide batzuk badirela. 364 00:18:58,546 --> 00:19:00,171 Imdad Khan isildu egin zen. 365 00:19:00,255 --> 00:19:01,213 Nekatuta zegoen. 366 00:19:01,296 --> 00:19:02,838 "Zeintzuk?", galdetu nuen. 367 00:19:04,755 --> 00:19:06,338 Egia esan, ez dakit. 368 00:19:08,088 --> 00:19:10,963 Nire gorputzaren beste zatiren batek ikusten du. 369 00:19:11,046 --> 00:19:12,463 Zein zatik? 370 00:19:22,130 --> 00:19:23,671 Gau hartan ez nintzen oheratu. 371 00:19:23,755 --> 00:19:26,796 Gizon honek zientzialariak airean zilipurdika jarriko zituen. 372 00:19:26,880 --> 00:19:28,880 Bizirik zegoen gizonik baliotsuena zen. 373 00:19:28,963 --> 00:19:32,630 Ikasi behar nuen nola izan zitekeen biologikoki, kimikoki eta magikoki posible 374 00:19:32,713 --> 00:19:35,380 begirik gabe irudi bat garunera bidaltzea. 375 00:19:35,463 --> 00:19:38,796 Beharbada itsuek ikusi eta gorrek entzun egingo lukete. 376 00:19:38,880 --> 00:19:41,546 "Gizon hau ezagutu behar dute", pentsatu nuen. 377 00:19:41,630 --> 00:19:45,338 Poliki, Imdad esandako guztia idazten hasi nintzen. 378 00:19:45,421 --> 00:19:47,421 Bost orduz aritu nintzen etengabe. 379 00:19:50,046 --> 00:19:53,671 Goizeko zortzietan, zati garrantzitsuena bukatua nuen: 380 00:19:53,755 --> 00:19:55,171 irakurri dituzun orriak. 381 00:19:55,255 --> 00:19:58,171 Atsedenaldia arte ez nuen Marshall doktorea ikusi. 382 00:19:58,255 --> 00:20:00,296 Ahalik eta gehien kontatu nion. 383 00:20:00,380 --> 00:20:02,921 "Gaur berriz joango naiz", esan nuen. "Ezin dugu galdu". 384 00:20:03,005 --> 00:20:04,255 Zurekin joango naiz. 385 00:20:04,338 --> 00:20:06,880 18:45ean Royal Palace Hallera abiatu ginen. 386 00:20:06,963 --> 00:20:09,505 Autoa aparkatu eta oinez joan ginen aretora. 387 00:20:09,588 --> 00:20:11,255 "Zerbait gertatu da", esan nuen. 388 00:20:11,338 --> 00:20:13,713 Jendetzarik ez, eta ateak itxita zeuden. 389 00:20:13,796 --> 00:20:17,880 Ikuskizunaren kartela han zegoen, baina gainean zerbait idatzita zuen. 390 00:20:17,963 --> 00:20:19,838 "Gaurko saioa, bertan behera". 391 00:20:20,838 --> 00:20:24,213 Hantxe zebilen atezainari galdetu nion: "Zer gertatu da?". 392 00:20:24,296 --> 00:20:26,505 - Norbait hil da. - Nor? 393 00:20:26,588 --> 00:20:27,963 Banekien erantzuna. 394 00:20:28,046 --> 00:20:30,588 Begirik gabe ikusten zuen gizona. 395 00:20:30,671 --> 00:20:32,213 "Nola?", hots egin nuen. 396 00:20:32,296 --> 00:20:34,713 Lo hartu, eta berriro esnatu ez. 397 00:20:35,213 --> 00:20:36,588 Horrelakoa da bizitza. 398 00:20:39,755 --> 00:20:41,421 Astiro autora itzuli ginen. 399 00:20:46,130 --> 00:20:48,463 Atsekabeak eta haserreak hartu ninduen. 400 00:20:48,546 --> 00:20:50,588 Ez nuen begi-bistatik galdu behar. 401 00:20:50,671 --> 00:20:52,505 Neure ohea utzi eta zaindu behar nuen. 402 00:20:52,588 --> 00:20:54,005 Mirariak egiten zituen. 403 00:20:54,088 --> 00:20:58,338 Jendearen helmenetik kanpo dauden indar misteriotsuekin komunikatu zen. 404 00:20:58,421 --> 00:21:00,088 Orain hilda zegoen. 405 00:21:00,171 --> 00:21:01,838 "Akabo", esan zuen Marshallek. 406 00:21:02,630 --> 00:21:03,546 Akabo. 407 00:21:04,505 --> 00:21:05,505 "Bai", esan nuen. 408 00:21:06,838 --> 00:21:07,755 "Akabo". 409 00:21:12,630 --> 00:21:17,296 Hauxe da Imdad Khanekin izan nituen bi elkarrizketen txosten fidagarria. 410 00:21:20,421 --> 00:21:21,630 Hara, hara, hara. 411 00:21:22,713 --> 00:21:24,796 Hauxe bai interesgarria. 412 00:21:26,171 --> 00:21:28,421 Ikaragarrizko informazioa da. 413 00:21:29,921 --> 00:21:31,713 Nire bizitza osoa alda lezake. 414 00:21:51,130 --> 00:21:53,546 Henryk aipatu zuen informazioa zen 415 00:21:53,630 --> 00:21:57,338 Imdad Khan entrenatu egin zela karten balioa irakurtzeko 416 00:21:57,421 --> 00:21:58,838 atzealdea begiratuz. 417 00:21:58,921 --> 00:22:01,546 Eta Henry, jokalari tranpatia izanik, 418 00:22:01,630 --> 00:22:03,005 berehala konturatu zen 419 00:22:03,088 --> 00:22:05,088 sekulako dirutza irabazi ahal izango zuela. 420 00:22:05,171 --> 00:22:07,505 Etxezainaren txokora jaitsi zen. 421 00:22:07,588 --> 00:22:10,213 Kandela bat, argimutil bat eta erregela bat eskatu zizkion. 422 00:22:10,296 --> 00:22:14,046 Logelara itzuli, atea giltzaz itxi, gortinak zarratu eta argiak itzali zituen. 423 00:22:14,130 --> 00:22:16,630 Kandela komoda gainean utzi eta aulki bat hartu zuen. 424 00:22:16,713 --> 00:22:20,088 Atseginez ohartu zen begiak metxaren parean zituela. 425 00:22:20,171 --> 00:22:24,005 Erregela erabiliz, aurpegia kandelatik 40 zentimetrora ipini zuen, 426 00:22:24,088 --> 00:22:25,463 liburuak zioen bezala. 427 00:22:25,546 --> 00:22:29,213 Imdad Khanek gehien maite zuen pertsonaren aurpegia ikusi zuen. 428 00:22:29,296 --> 00:22:31,671 Bere anaia hilarena, alegia. 429 00:22:31,755 --> 00:22:33,463 Henryk ez zeukan anaiarik. 430 00:22:34,046 --> 00:22:36,963 Bere aurpegia imajinatzea erabaki zuen. 431 00:22:43,755 --> 00:22:46,880 Henryk gune beltzari tinko begiratzen zion bitartean, 432 00:22:46,963 --> 00:22:48,588 gauza izugarri bat gertatu zen. 433 00:22:48,671 --> 00:22:51,796 Gogoa huts-hutsik zuen. Buruaren jirabirak eten ziren. 434 00:22:51,880 --> 00:22:55,088 Bat-batean, gorputza bildurik balu bezala sentitu zuen, 435 00:22:55,171 --> 00:22:56,005 bero eta goxo, 436 00:22:56,088 --> 00:22:58,713 ezerezaren gune beltz erre horren barruan. 437 00:22:59,296 --> 00:23:01,505 Hara, 15 segundo baino ez ziren izan. 438 00:23:01,588 --> 00:23:03,796 Baina ordudanik, edonon eta edozertan egonik ere, 439 00:23:03,880 --> 00:23:07,296 kandelarekin egunero bost aldiz praktikatzen zuen. 440 00:23:07,380 --> 00:23:11,255 Lehen aldia zen zerbaiti gogo biziz ekiten ziola, 441 00:23:11,338 --> 00:23:14,088 eta aurrerapen harrigarriak egin zituen. 442 00:23:14,171 --> 00:23:15,171 Sei hilabete pasa 443 00:23:15,255 --> 00:23:18,505 eta gai zen hiru minutuz bere aurpegian guztiz kontzentratzeko, 444 00:23:18,588 --> 00:23:21,546 pentsamendu bakar bat ere buruan sartzen utzi gabe. 445 00:23:21,630 --> 00:23:23,171 "Neu naiz", pentsatu zuen. 446 00:23:23,255 --> 00:23:27,796 "Ahalmen yogikoak izugarri azkar garatzeko gai den milioietako bat naiz!". 447 00:23:27,880 --> 00:23:31,296 Lehen urtea amaitzean, bost minutu eta erdira iritsia zen. 448 00:23:32,255 --> 00:23:33,380 Unea iritsi zen. 449 00:23:36,921 --> 00:23:37,755 1959KO IRAILAK 16 450 00:23:37,838 --> 00:23:39,880 Gauerdia, Henryren Londreseko pisuko egongela. 451 00:23:39,963 --> 00:23:44,255 Zirraraz dardarka, lehen aldiz kartak bere aurrean ahuspez jartzen ditu 452 00:23:44,338 --> 00:23:46,130 eta goikoan kontzentratzen da. 453 00:23:46,213 --> 00:23:49,838 Kartaren atzealdeko marrazkia soilik ikusten du hasieran, 454 00:23:49,921 --> 00:23:52,671 munduko diseinurik arruntena da. 455 00:23:52,755 --> 00:23:56,380 Gero, gogoa marrazkitik kartaren beste aldera eramaten du. 456 00:23:56,463 --> 00:24:00,505 Kartaren alde ezkutuan biltzen du bere arreta osoa. 457 00:24:00,588 --> 00:24:03,671 Hogeita hamar segundo. Bat, bi, hiru minutu. 458 00:24:03,755 --> 00:24:07,505 Henryk ez du gihar bat ere mugitu. Erabat kontzentratuta dago. 459 00:24:07,588 --> 00:24:12,005 Kartaren alde ezkutua imajinatzen du. Beste gogoetarako tokirik ez. 460 00:24:12,088 --> 00:24:14,380 Laugarren minutuan zerbait hasten da gertatzen. 461 00:24:14,463 --> 00:24:16,296 Astiro, magikoki, baina oso garbi, 462 00:24:16,380 --> 00:24:20,130 orban beltza pika bilakatzen da, eta zirrimarra, bost zenbakia. 463 00:24:20,213 --> 00:24:21,630 Bosteko pika. 464 00:24:21,713 --> 00:24:25,005 Hatzak dardarti, karta hartu eta buelta ematen dio. 465 00:24:25,088 --> 00:24:27,171 "Lortu dut", esaten du. 466 00:24:28,338 --> 00:24:29,546 Henry fanatikoa da orain. 467 00:24:29,630 --> 00:24:32,296 Ez da pisutik ateratzen jana eta edana erosteko ez bada. 468 00:24:32,380 --> 00:24:34,255 Egun osoa, maiz baita gaua ere, 469 00:24:34,338 --> 00:24:36,588 karten aurrean makurturik igarotzen du 470 00:24:36,671 --> 00:24:38,796 segundoz segundo marka murriztuz. 471 00:24:38,880 --> 00:24:41,713 Sei hilabeteren buruan, 20 segundotan egiten du. 472 00:24:41,796 --> 00:24:43,755 Beste zazpi hilabete, 10 segundo. 473 00:24:43,838 --> 00:24:45,005 Helburua? Bost. 474 00:24:45,088 --> 00:24:49,880 Karta bost segundotan irakurri ezean, kasinoetan ez zuen arrakastarik izango. 475 00:24:49,963 --> 00:24:53,921 Helburua gero eta hurbilago, hara iristea zailago. 476 00:24:54,005 --> 00:24:56,171 Lau aste hamarretik bederatzira jaisteko. 477 00:24:56,255 --> 00:24:58,088 Beste bost zortzira iristeko. 478 00:24:58,171 --> 00:25:02,380 Gai da 12 ordu segidan aritzeko. Dagoeneko lan gogorrak ez du kezkatzen. 479 00:25:02,463 --> 00:25:04,796 Ziur daki azkenean lortuko duela. 480 00:25:04,880 --> 00:25:07,338 Azken bi segundoak zailenak dira: 11 hilabete. 481 00:25:07,421 --> 00:25:09,338 Eta larunbat arratsalde batez… 482 00:25:16,713 --> 00:25:17,880 Bost segundo. 483 00:25:17,963 --> 00:25:20,588 Baraja osoa egiten du, denbora kronometratuz. 484 00:25:20,671 --> 00:25:24,255 Bost segundo. 485 00:25:25,463 --> 00:25:28,130 Zenbat denbora behar izan zuen xedea lortzeko? 486 00:25:28,671 --> 00:25:31,671 Hiru urte eta hiru hilabete etengabe praktikatzen. 487 00:25:33,213 --> 00:25:35,630 Ehundik gora kasino zeuden Londresen. 488 00:25:35,713 --> 00:25:39,755 Henry hamar kasinotako bazkide zen. Lord House bere gogokoena zen. 489 00:25:39,838 --> 00:25:43,046 Dotoreena zen, estilo georgiarreko etxe batean kokatua. 490 00:25:43,130 --> 00:25:44,171 Kaixo, Sugar jauna. 491 00:25:44,255 --> 00:25:46,921 Bere lana sekula aurpegi bat ez ahaztea zen. 492 00:25:47,005 --> 00:25:50,130 Henry eskalinata ederrean gora kutxazainaren bulegora igo zen. 493 00:25:50,213 --> 00:25:52,255 Mila librako txeke bat egin zuen. 494 00:25:52,338 --> 00:25:54,713 Emakume ongi elikatuek erruleta inguratzen zuten. 495 00:25:54,796 --> 00:25:56,463 Oilo gizen batzuk artoaren inguruan. 496 00:25:56,546 --> 00:26:01,255 Masail gorriko gizonek, purua ezpainetan, zikoizkeriaz fitxak zenbatzen zituzten. 497 00:26:02,421 --> 00:26:03,255 Bai arraroa. 498 00:26:03,338 --> 00:26:07,588 Lehen aldiz, aberats higuingarri haiek nahigabez begiratu zituen Henryk. 499 00:26:07,671 --> 00:26:10,463 Croupierraren ezkerrean leku libreren bat bilatu zuen 500 00:26:10,546 --> 00:26:11,963 blackjack-eko mahaietan. 501 00:26:12,046 --> 00:26:15,171 Croupierrak Henryren plaka zirrikitu batean utzi zuen. 502 00:26:15,255 --> 00:26:18,463 Begi beltz eta azal grisaxkako gizon nahiko gaztea zen. 503 00:26:18,546 --> 00:26:20,838 Irribarrerik ez eta doi-doi mintzatzen zen. 504 00:26:20,921 --> 00:26:23,588 Esku finak zituen. Aritmetika zeukan hatzetan. 505 00:26:23,671 --> 00:26:26,963 Meta baten gainean 25 librako fitxa pila bat jarri zuen. 506 00:26:27,046 --> 00:26:28,005 Ez zuen kontatu. 507 00:26:28,088 --> 00:26:31,213 Henryri eman zion. Hatz haiek ez zuten hutsik egiten. 508 00:26:31,296 --> 00:26:34,880 Henryk fitxak ordenatu eta lehenbiziko karta begiratu zuen. 509 00:26:34,963 --> 00:26:38,380 Hamar bat zen. Zortzi fitxa jokatu zituen: 200 libra. 510 00:26:38,463 --> 00:26:40,588 Han egin zitekeen apustu altuena. 511 00:26:40,671 --> 00:26:43,088 Hamarra eman zioten. Bigarren karta bederatzi bat zen. 512 00:26:43,171 --> 00:26:44,296 Hemeretzi guztira. 513 00:26:44,380 --> 00:26:49,088 Hemeretzirekin jendeak planto egin ohi du, ea emaleak 20 edo 21 batzen ez duen. 514 00:26:49,171 --> 00:26:51,713 - Henryrengana heldu zen. - Hemeretzi. 515 00:26:51,796 --> 00:26:54,338 Eta hurrengora pasatu zen. "Zaude", esan zuen Henryk. 516 00:26:54,421 --> 00:26:58,338 Croupierrak Henryrengana itzuli, bekainak altxatu eta so egin zion. 517 00:26:58,421 --> 00:27:00,588 - Beste bat hartuko duzu? - Galdetu zion isekaz. 518 00:27:00,671 --> 00:27:04,171 Bi karta bakarrik balio zitzaizkion: batekoa eta bikoa. 519 00:27:04,255 --> 00:27:08,255 Ergela izan behar beste bat hartzeko. Eta mahaian 200 libra izanda! 520 00:27:08,338 --> 00:27:11,380 Hurrengo karta garbi ikusten zen. Croupierrak ez zuen ukitu. 521 00:27:11,463 --> 00:27:14,963 "Bai", esan zuen Henryk. Gizonak beste karta bat atera zuen. 522 00:27:15,046 --> 00:27:18,088 Biko hirusta Henryren aurrean jausi zen. 523 00:27:18,171 --> 00:27:19,713 - 21. - Esan zuen gizonak. 524 00:27:19,796 --> 00:27:21,755 Henryri berriro so egin zion 525 00:27:21,838 --> 00:27:24,505 eta halaxe gelditu zen, isilik, erne, nahasia. 526 00:27:25,588 --> 00:27:29,255 Sekula ez zuen ikusi inor 19 batu eta karta berri bat eskatzen. 527 00:27:29,338 --> 00:27:32,380 Eta tipo horrek lasaitasun askoz ez al zuen egin ba? 528 00:27:32,463 --> 00:27:33,755 Eta irabazi, gainera. 529 00:27:33,838 --> 00:27:37,171 Henry haren begiradaz ohartu zen. Hanka sartu zuen. 530 00:27:37,255 --> 00:27:39,505 Arreta erakarri zuen. "Barkaidazue". 531 00:27:39,588 --> 00:27:40,963 Ezin zuen berriro egin. 532 00:27:41,046 --> 00:27:44,130 Kontu handiz ibili behar zen. Noizbehinka galdu. 533 00:27:44,213 --> 00:27:45,255 Jokoak jarraitu zuen. 534 00:27:45,338 --> 00:27:49,296 Henry abantaila handia zeraman eta kostatu zitzaion zuhur ibiltzea. 535 00:27:49,380 --> 00:27:52,463 Ordubetean 30 000 libra irabazi eta planto egin zuen. 536 00:27:52,546 --> 00:27:54,921 Milioi bat irabaz zezakeen erraz. 537 00:27:55,005 --> 00:27:56,213 Mila esker. 538 00:27:56,296 --> 00:27:58,005 Orain Henry ziur zegoen 539 00:27:58,088 --> 00:28:01,713 munduan ez zegoela berak bezain azkar dirua irabaz zezakeenik. 540 00:28:03,671 --> 00:28:04,755 Bai interesgarria. 541 00:28:09,046 --> 00:28:11,338 Istorio hau asmatua izan balitz, 542 00:28:11,421 --> 00:28:15,546 amaiera harrigarri bat sortu beharko zitzaion. 543 00:28:15,630 --> 00:28:17,255 Dramatikoa eta bitxia. 544 00:28:17,338 --> 00:28:20,421 Esaterako, Henry etxera itzuli eta dirua kontatzen hasten da. 545 00:28:20,505 --> 00:28:23,338 Bat-batean, ondoezik sentitzen da. 546 00:28:23,421 --> 00:28:24,880 Mina du bularrean. 547 00:28:25,838 --> 00:28:28,338 Ohera joatea erabaki eta arropak eransten ditu. 548 00:28:28,421 --> 00:28:33,463 Biluzik, armairura joaten da pijama bila. Ispiluan gelditu egiten da. 549 00:28:33,546 --> 00:28:36,546 Ohituraren poderioz, gogoa biltzen hasten da. 550 00:28:36,630 --> 00:28:38,880 Bat-batean, bere barruak ikusten ditu. 551 00:28:38,963 --> 00:28:41,505 Erradiografia bat bezala, baina hobea. Dena ikusten du. 552 00:28:41,588 --> 00:28:43,630 Arteriak, zainak, odola ponpaka, 553 00:28:43,713 --> 00:28:46,671 gibela, giltzurrunak, hesteak eta bihotza taupaka. 554 00:28:46,755 --> 00:28:48,713 Mina sentitzen duen puntuan 555 00:28:48,796 --> 00:28:52,880 masa ilun bat ikusten du, bihotzera doan zain handi baten barnean. 556 00:28:52,963 --> 00:28:53,838 Odolbildu bat. 557 00:28:53,921 --> 00:28:55,838 Hasieran geldi dagoela dirudi. 558 00:28:55,921 --> 00:28:59,171 Baina mugitzen hasten da. Milimetro pare bat baino ez. 559 00:28:59,255 --> 00:29:01,630 Odola odolbilduan pilatzen da, bultzaka. 560 00:29:01,713 --> 00:29:04,713 Berriro mugitzen da. Zentimetro bat edo. 561 00:29:04,796 --> 00:29:06,171 Henry izuturik dago. 562 00:29:06,255 --> 00:29:09,671 Badaki zain baten barruan aske dabilen odolbildu bat 563 00:29:09,755 --> 00:29:11,130 bihotzera heltzen dela. 564 00:29:11,213 --> 00:29:12,505 Hiltzear dago. 565 00:29:12,588 --> 00:29:16,421 Amaiera fina alegiazko istorio batentzat. Baina hau egiazko istorioa da. 566 00:29:16,505 --> 00:29:19,338 Asmatutako gauza bakarra Henry Sugarren izena da. 567 00:29:19,421 --> 00:29:22,755 Haren benetako izena isilean gorde behar da oraindik ere. 568 00:29:22,838 --> 00:29:24,921 Hori kenduta, egiazko istorioa da. 569 00:29:25,005 --> 00:29:28,005 Eta horrexegatik, egiazko amaiera behar du. 570 00:29:28,088 --> 00:29:29,588 Hona hemen gertatu zena. 571 00:29:33,921 --> 00:29:36,880 Ordubetez paseatzen ibili zen. Gau fresko eta atsegina zen. 572 00:29:36,963 --> 00:29:38,588 Hiria esna zegoen oraindik. 573 00:29:38,671 --> 00:29:42,046 Billete fardel lodia sentitzen zuen poltsikoan. 574 00:29:42,130 --> 00:29:43,463 Emeki ukitu zuen. 575 00:29:43,546 --> 00:29:45,755 Diru asko zen ordubeteko lanarentzat. 576 00:29:45,838 --> 00:29:47,796 Halere, nahasita zegoen. 577 00:29:47,880 --> 00:29:51,546 Zergatik ez zion arrakasta horrek poza handiagoa ematen? 578 00:29:51,630 --> 00:29:54,338 Yogan hasi aurretik, hots, hiru urte lehenago, 579 00:29:54,421 --> 00:29:58,671 pozaren pozez saltoka egongo zen eta gaueko klub batean ospatuko zuen. 580 00:29:58,755 --> 00:30:00,755 Baina Henry ez zegoen kontent. 581 00:30:00,838 --> 00:30:02,088 Goibel zegoen. 582 00:30:02,171 --> 00:30:04,921 Apustu egitean, bazekien irabaziko zuela. 583 00:30:05,005 --> 00:30:08,046 Ez zegoen emoziorik, ez suspenserik, ezta arriskurik ere. 584 00:30:08,130 --> 00:30:11,130 Noski, milioiak irabazten mundua zeharkatu zezakeen. 585 00:30:11,213 --> 00:30:12,755 Baina dibertituko zen? 586 00:30:12,838 --> 00:30:15,005 Eta beste gauza bat: posible ote zen 587 00:30:15,088 --> 00:30:20,838 ahalmen yogikoak lortzeko bideak bere ikusmoldea erabat aldatu izatea? 588 00:30:20,921 --> 00:30:22,046 Baliteke, bai. 589 00:30:22,755 --> 00:30:24,671 Biharamunean berandu esnatu zen. 590 00:30:24,755 --> 00:30:28,171 Ohetik atera eta billete sorta mahai gainean ikusi zuen. 591 00:30:28,255 --> 00:30:30,213 Baina ez zuen nahi. 592 00:30:54,505 --> 00:30:55,338 Joño! 593 00:30:55,421 --> 00:30:58,880 Egun on, jauna. Zeuretzat da! Oparia. 594 00:30:58,963 --> 00:30:59,796 Baina… 595 00:31:01,005 --> 00:31:01,838 Zer da? 596 00:31:02,630 --> 00:31:03,963 Sartu poltsikoan! 597 00:31:05,463 --> 00:31:06,296 Ongi da. 598 00:31:15,213 --> 00:31:16,255 Zer da? 599 00:31:16,338 --> 00:31:17,171 Dirua. 600 00:31:17,255 --> 00:31:18,088 Gorde! 601 00:31:24,588 --> 00:31:25,421 Aizu! 602 00:31:28,880 --> 00:31:29,838 Azkar… 603 00:32:04,546 --> 00:32:05,713 Txirrinak jo zuen. 604 00:32:05,796 --> 00:32:07,546 Jakin al daiteke zertan ari zaren? 605 00:32:07,630 --> 00:32:10,046 Barkatu zalaparta. Dirua oparitzen ari nintzen. 606 00:32:10,130 --> 00:32:12,838 - Errebolta pizten ari zara! - Sentitzen dut. 607 00:32:12,921 --> 00:32:15,005 Ez dut berriro egingo. Laster joango dira. 608 00:32:15,088 --> 00:32:17,838 Poliziak 20 librako billete bat atera zuen. 609 00:32:17,921 --> 00:32:21,546 - Zeuk ere hartu duzu! - Frogak dira. Nondik atera duzu dirua? 610 00:32:21,630 --> 00:32:24,171 Kasinoan irabazi dut. Gau ikaragarri on bat. 611 00:32:24,255 --> 00:32:27,171 Klubaren izena esan eta poliziak idatzi egin zuen. 612 00:32:27,255 --> 00:32:28,296 Berretsiko dute. 613 00:32:28,380 --> 00:32:29,588 Libreta jaitsi zuen. 614 00:32:29,671 --> 00:32:30,755 - Niri bost. - Benetan? 615 00:32:30,838 --> 00:32:33,588 Bost axola zait. Egia esan, sinisten dizut. 616 00:32:33,671 --> 00:32:36,546 Baina horrek ez zaitu batere desenkusatzen. 617 00:32:36,630 --> 00:32:38,963 Ez dut ezer ilegalik egin, ezta? 618 00:32:39,796 --> 00:32:40,713 Ilegala? 619 00:32:41,463 --> 00:32:42,588 Ergel galanta zara! 620 00:32:43,338 --> 00:32:46,713 Halako dirutza irabazteko zortea izan baduzu, 621 00:32:46,796 --> 00:32:49,755 eta oparitu nahi baduzu, ez ezazu leihotik bota. 622 00:32:49,838 --> 00:32:53,963 On egin dezakeen leku bati eman. Ospitale edo umezurtz-etxeren bati. 623 00:32:54,046 --> 00:32:59,380 Pilo bat daude eta askok ez dute dirurik haurren gabonetako opariak erosteko ere. 624 00:32:59,463 --> 00:33:01,213 Eta horra non, lerdo bat agertzen da, 625 00:33:01,296 --> 00:33:03,671 pobrea izatea zer den sekula jakin ez duena, 626 00:33:03,755 --> 00:33:06,671 eta dirua kalera botatzen hasten da! 627 00:33:06,755 --> 00:33:09,671 Poliziak eskaileretatik alde egin zuen suminduta. 628 00:33:09,755 --> 00:33:13,421 Henry ez zen mugitu. Hitz horiek, errabia handiz esanak, 629 00:33:13,505 --> 00:33:14,755 sakon jo zuten. 630 00:33:14,838 --> 00:33:16,380 Lotsatuta zegoen. 631 00:33:16,463 --> 00:33:17,963 Sentsazio oso txarra zen. 632 00:33:23,921 --> 00:33:25,005 Bat-batean, 633 00:33:25,088 --> 00:33:28,505 bultzada elektriko batek kilikatu zuen bere gorputz osoa, 634 00:33:28,588 --> 00:33:32,213 eta dena aldatuko zuen ideia bikain bat bururatu zitzaion. 635 00:33:32,296 --> 00:33:33,796 Atzera-aurrera ibiltzen hasi zen, 636 00:33:33,880 --> 00:33:36,921 bere ideia egia bihurtzeko xehetasunak hausnartzen. 637 00:33:37,005 --> 00:33:42,421 Bat. Hemendik aurrera, egunero dirutza handi bat irabaziko dut. 638 00:33:42,505 --> 00:33:46,255 Bi. Kasino bakoitzera urtean behin baino ezin naiz joan. 639 00:33:46,338 --> 00:33:49,005 Hiru. Ezin dut kolpean diru gehiegi irabazi. 640 00:33:49,088 --> 00:33:51,671 Gau bakoitzean 50 000 librara mugatuko naiz. 641 00:33:51,755 --> 00:33:55,171 Lau. Gauero 50 000 libra irabaziz gero eta urtea 356 egun izanik, 642 00:33:55,255 --> 00:33:57,921 guztira 18 250 000 libra dira. 643 00:33:58,005 --> 00:34:01,796 Bost. Etengabe mugituko naiz. Hiri berberean lau gau gehienez. 644 00:34:01,880 --> 00:34:04,005 Londres, Monte-Carlo, Cannes, Biarritz, 645 00:34:04,088 --> 00:34:07,088 Deauville, Las Vegas, Mexiko Hiria, Buenos Aires, Nassau. 646 00:34:07,171 --> 00:34:11,421 Sei. Diruarekin ospitaleak eta umezurtz-etxeak eraikiko ditut. 647 00:34:11,505 --> 00:34:13,796 Amets gisa kursi eta sentimentala badirudi ere, 648 00:34:13,880 --> 00:34:16,088 burutzeko gai naizela uste dut. 649 00:34:16,171 --> 00:34:20,213 Eta ez litzateke kursia izango, gauza zoragarri eder bat baizik. 650 00:34:20,296 --> 00:34:21,838 Zazpi. Kide bat behar dut, 651 00:34:21,921 --> 00:34:25,255 diru guztia jaso eta behar den lekura bidaliko duena. 652 00:34:25,338 --> 00:34:29,046 Argi eta garbi, erabat eta guztiz fidatzeko modukoa den norbait. 653 00:34:29,130 --> 00:34:32,046 John Winston Henryren kontablea zen, baita bere aitarena ere, 654 00:34:32,130 --> 00:34:34,713 eta Johnen aita Henryren aitonaren kontablea izan zen. 655 00:34:34,796 --> 00:34:41,005 - Munduko aberatsena izan zaitezke. - Ez dut gizonik aberatsena izan nahi. 656 00:34:43,588 --> 00:34:46,255 Ezin naiz Ingalaterran aritu. Ogasunak dena eramango luke. 657 00:34:46,338 --> 00:34:48,546 Suitzara joango naiz. Baina ez bihar. 658 00:34:48,630 --> 00:34:51,130 Ni ez naiz zu bezain askea, ardurak ditut. 659 00:34:51,213 --> 00:34:53,963 Familiarekin hitz egin beharko dut, nire bazkideei abisatu, 660 00:34:54,046 --> 00:34:56,380 etxea saldu, Suitzan berri bat aurkitu, 661 00:34:56,463 --> 00:34:58,963 haurrak eskolatik atera… Gauza hauek denbora behar dute. 662 00:34:59,046 --> 00:35:03,838 Urtebetean, Henryk 120 milioi bat libra bidali zituen Lausanako bulegora. 663 00:35:03,921 --> 00:35:08,463 Dirua astean bost egunetan igortzen zuen Winston Sugar SM enpresa suitzarrera. 664 00:35:08,546 --> 00:35:12,630 Johnek eta Henryk baino ez zekiten dirua nondik zetorren eta zertarako zen. 665 00:35:12,713 --> 00:35:18,213 Astelehenetako igorpena handiena zen, banketxeak asteburuetan itxita baitzeuden. 666 00:35:18,296 --> 00:35:22,921 Henry abiadura harrigarrian mugitzen zen, astean hainbat aldiz itxuraz aldatuz. 667 00:35:23,005 --> 00:35:27,838 Askotan, Johnek dirua igortzen zuen banketxearen helbidea baino ez zekien. 668 00:35:27,921 --> 00:35:29,255 Miresgarria zen. 669 00:35:49,546 --> 00:35:52,963 Henry iaz hil zen, 63 urterekin, biriketako enbolia baten ondorioz. 670 00:35:53,046 --> 00:35:56,171 Aurrez igarri zuen, literalki, baina lasai zegoen. 671 00:35:56,255 --> 00:35:58,838 Hogei urte zeramatzan bere plana jarraitzen. 672 00:35:58,921 --> 00:36:01,463 Guztira 644 milioi libra bildu zituen. 673 00:36:01,546 --> 00:36:05,088 Ongi eratu eta kudeatutako 21 umezurtz-etxe eta ospitale utzi zituen 674 00:36:05,171 --> 00:36:06,255 mundu osoan zehar, 675 00:36:06,338 --> 00:36:10,338 Johnek eta bere laguntzaileek Lausanatik administratzen zituztenak. 676 00:36:10,421 --> 00:36:12,130 Henryren lana burutua zegoen. 677 00:36:16,130 --> 00:36:20,213 Baina, zergatik dakit nik hau guztia? Galdera bikaina, esango dizuet. 678 00:36:20,296 --> 00:36:23,796 Henry hil eta gutxira, John Winstonek Suitzatik deitu zidan. 679 00:36:23,880 --> 00:36:28,755 Winston Sugar SM enpresako zuzendari gisa aurkeztu zuen bere burua, 680 00:36:28,838 --> 00:36:34,005 konpainiaren historia labur bat idazteko Lausanara joango ote nintzen galdetuz. 681 00:36:34,588 --> 00:36:36,213 Ez dakit nola aukeratu ninduen. 682 00:36:36,296 --> 00:36:39,130 Agian orratz bat jaurtiz idazle zerrenda batera. 683 00:36:39,213 --> 00:36:43,588 Ondo ordainduko zidala esan, eta gehitu zuen: "Gizon handi bat hil da. 684 00:36:43,671 --> 00:36:45,296 Henry Sugar deitzen zen, 685 00:36:45,380 --> 00:36:49,130 eta uste dut munduak bere lanaren berri izan behar lukeela". 686 00:36:49,213 --> 00:36:50,213 Nire ezjakintasunean, 687 00:36:50,296 --> 00:36:54,546 historia idatzia izateko bezain interesgarria ote zen galdetu nuen. 688 00:36:54,630 --> 00:36:58,046 Nire galderak gogaitu zuen. Beharbada mindu ere bai. 689 00:36:58,630 --> 00:37:03,046 Bost minututan, Henry Sugarren karrera sekretuaz hitz egin zidan. 690 00:37:03,130 --> 00:37:04,546 Jada ez zen sekretu bat. 691 00:37:04,630 --> 00:37:08,088 Henry hilda zegoen eta ez zuen kasinorik berriro ikusiko. 692 00:37:08,171 --> 00:37:10,088 "Berehala noa", esan nuen. 693 00:37:10,171 --> 00:37:13,005 Lausanan 70 bat urteko John Winston ezagutu nuen. 694 00:37:13,088 --> 00:37:17,338 Baita Max Engelman ere, Henryrekin batera mundua zeharkatzen zuen makilari ospetsua, 695 00:37:17,421 --> 00:37:20,171 haren nortasuna ezkutatzeko mozorro bikainak sortuz. 696 00:37:20,255 --> 00:37:24,338 Henryren heriotzak saminez beterik zituen biak. Max are gehiago. 697 00:37:24,421 --> 00:37:26,588 Maite nuen. Gizon handia zen. 698 00:37:26,671 --> 00:37:29,796 John Winstonek azal urdineko koadernoa erakutsi zidan, 699 00:37:29,880 --> 00:37:32,671 1935ean Z. Z. Chatterjeek Kalkutan idatzi zuena. 700 00:37:32,755 --> 00:37:34,838 Hitzez hitz kopiatu nuen dena. 701 00:37:34,921 --> 00:37:36,380 "Azken galdera bat", esan nuen. 702 00:37:36,463 --> 00:37:40,005 "Henry Sugar deitzen diozue, baina ez da bere benetako izena. 703 00:37:40,088 --> 00:37:43,255 Ez duzue nahi istorioan haren izena idatz dezadan?". 704 00:37:43,338 --> 00:37:44,755 - Ez. - Esan zuen Johnek. 705 00:37:44,838 --> 00:37:47,213 Hitzeman dugu nor zen esango ez genuela. 706 00:37:47,296 --> 00:37:49,755 Ziur aski, goiz edo berandu jakingo da, 707 00:37:49,838 --> 00:37:51,838 familia ingeles ezagun batetik baitzetorren. 708 00:37:51,921 --> 00:37:54,505 Baina estimatuko nizuke arakatzen saiatuko ez bazina. 709 00:37:54,588 --> 00:37:57,088 Deitu iezaiozu Henry Sugar, besterik gabe. 710 00:37:58,838 --> 00:38:00,296 Eta horrelaxe egin dut. 711 00:38:07,796 --> 00:38:11,588 Henry Sugarren istorio miresgarria Roald Dahlek idatzi zuen 712 00:38:11,671 --> 00:38:15,671 Gipsy House-n zuen idazteko etxolan, Buckinghamshire konderrian, 713 00:38:15,755 --> 00:38:18,463 1976ko otsaila eta abendua bitartean. 714 00:39:35,463 --> 00:39:38,296 Azpitituluak: Loinaz C. A.