1 00:00:17,018 --> 00:00:19,437 Aurreko ataletan... 2 00:00:19,437 --> 00:00:22,482 Oharrak hartu eta erantzuna erraz aurkituko duzu. 3 00:00:22,482 --> 00:00:24,442 David burutik atera nahi dut. 4 00:00:24,442 --> 00:00:26,110 Ahalmenak galdu ditut. 5 00:00:26,110 --> 00:00:29,113 Bizirik nengoenean ez nintzen giza harremanetan oso iaioa. 6 00:00:29,739 --> 00:00:31,741 Baditut sentimendu batzuk. 7 00:00:31,741 --> 00:00:33,242 Nik ere gogoko zaitut. 8 00:00:33,242 --> 00:00:34,869 Ez nintzen zutaz ari. 9 00:00:34,869 --> 00:00:36,746 Tranpa batera eramaten zaitu! 10 00:00:36,746 --> 00:00:37,663 Belea zara! 11 00:00:37,663 --> 00:00:40,666 Besterik gabe betiko ezabatuko bazinaten... 12 00:00:42,835 --> 00:00:44,921 Gure familiako emakumeak ohiz kanpokoak gara. 13 00:00:44,921 --> 00:00:47,298 Gure indarra parteka dezakegu. 14 00:00:47,298 --> 00:00:49,008 Ahalmenak berreskura ditzaket? 15 00:00:55,389 --> 00:00:58,643 Orain denok joango gara hautatu diguten beste mundura. 16 00:00:58,643 --> 00:01:01,562 Teknizismo batengatik amaitu zuen infernuan. 17 00:01:01,562 --> 00:01:03,606 Kaka-umea beldurtuko dugu. 18 00:01:03,606 --> 00:01:06,400 Zertan ari zen ez zekien jendeak sakrifikatu ninduen. 19 00:01:06,400 --> 00:01:07,902 Teknizismo bat, diozu? 20 00:01:10,863 --> 00:01:12,281 Charles! 21 00:01:12,281 --> 00:01:13,574 Edwin! 22 00:01:49,944 --> 00:01:52,989 Lepoa moztuko diot neska ziztrin horri. 23 00:01:53,948 --> 00:01:56,450 HIL DA GURE KATUE 24 00:02:08,254 --> 00:02:12,550 Gauzak ez dira ondo atera zure fantasmatxo lepo-tentearekin? 25 00:02:12,550 --> 00:02:13,968 Zer nahi duzu, Esther? 26 00:02:13,968 --> 00:02:16,220 Nire desengainuak lanpetuta nauka. 27 00:02:17,513 --> 00:02:18,431 Ai. 28 00:02:18,431 --> 00:02:21,017 Haserretu zara ala honek berotzen zaitu? 29 00:02:21,017 --> 00:02:25,188 Ez didate nire sugea elikatzen utzi, barre egin didate, 30 00:02:25,188 --> 00:02:27,273 nire mendekuari ihes egin diote 31 00:02:27,273 --> 00:02:29,108 eta dena alferrikakoa izan da. 32 00:02:35,198 --> 00:02:36,365 Dedio. 33 00:02:38,409 --> 00:02:40,328 Gero ni naiz marraka egiten duena. 34 00:02:40,912 --> 00:02:42,914 Nekagarria zara. 35 00:02:42,914 --> 00:02:45,958 "Gaztea izan behar dut. Ederra izan nahi dut. 36 00:02:45,958 --> 00:02:48,753 Mendekua hartu nahi dut beti". 37 00:02:48,753 --> 00:02:50,588 Zer ostia egiten duzu hemen? 38 00:02:50,588 --> 00:02:54,217 Badakit Monty salatu zenuela, txibato zikin hori. 39 00:02:54,217 --> 00:02:56,886 - Dedio. - Ia ustekabean harrapatu nituen. 40 00:02:56,886 --> 00:02:58,262 Monty! 41 00:02:58,262 --> 00:03:00,973 Txoritxoa maitemindu da, eta errua niri botatzen didazu? 42 00:03:00,973 --> 00:03:03,559 Bai horixe, laztana. 43 00:03:03,559 --> 00:03:06,312 Onddoak akatuko zituela uste zenuen. 44 00:03:06,312 --> 00:03:08,314 Zer polita. 45 00:03:08,314 --> 00:03:12,693 Edwinek gu biok imajina dezakegun baino min handiagoa jasan du. 46 00:03:16,948 --> 00:03:19,116 Zer esan nahi duzu horrekin? 47 00:03:19,116 --> 00:03:20,576 Infernutik bizirik atera zen. 48 00:03:20,576 --> 00:03:23,621 Eta berriz ihes egiten duenean, haren zain egongo naiz. 49 00:03:23,621 --> 00:03:25,706 Gorroto dut hain erromantikoa izatea. 50 00:03:25,706 --> 00:03:28,542 Informazio oso interesgarria. 51 00:03:29,794 --> 00:03:32,129 Plan berri bat bururatu zait. 52 00:03:33,130 --> 00:03:36,717 Niri bost, aditu duzu? Amaitu da entzunaldia. Aio. 53 00:03:36,717 --> 00:03:39,387 Eta nire agresibitatea zure aurka arinduko banu? 54 00:03:39,387 --> 00:03:42,682 Agurea, ni ez naiz arrunta. Magiak ez nau ezer egiten. 55 00:03:42,682 --> 00:03:45,601 Badakit, baina badaude beste modu batzuk 56 00:03:45,601 --> 00:03:47,395 - zu larrutzeko. - Larrutzeko. 57 00:03:48,396 --> 00:03:49,730 - Txiste txarra. - Badakit. 58 00:04:31,731 --> 00:04:34,817 Hirugarrena zen, sorgina. Zazpi besterik ez ditut. 59 00:04:34,817 --> 00:04:36,235 Zoaz pikutara behingoz. 60 00:04:36,235 --> 00:04:38,321 Mamu gehienen kasuan... 61 00:04:38,321 --> 00:04:39,238 Kaben zotz! 62 00:04:39,238 --> 00:04:43,326 Mina ematen badiezu, desintegratu egiten dira. 63 00:04:43,326 --> 00:04:45,411 Eta alferrikakoa da. 64 00:04:45,411 --> 00:04:48,539 Infernutik ihes egin duen mamu torturatu bat, ordea... 65 00:04:49,165 --> 00:04:52,668 Pentsa zenbat sufrimendu jasango lukeen. 66 00:04:52,668 --> 00:04:54,045 Eta hori 67 00:04:55,629 --> 00:04:56,672 txundigarria da. 68 00:04:56,672 --> 00:04:58,132 Ezin zaitu gazteagotu. 69 00:04:58,132 --> 00:05:00,301 Ez, baina boterea emango lidake. 70 00:05:01,719 --> 00:05:04,597 Herri honi merezi duena emateko haina. 71 00:05:05,598 --> 00:05:08,017 Zure atzaparrak Edwinengandik urrun nahi ditut. 72 00:05:09,352 --> 00:05:11,729 Izan katu zintzoa, ez muturrik sartu. 73 00:05:13,105 --> 00:05:14,690 Edo berriro hilko zaitut. 74 00:05:17,360 --> 00:05:18,444 Behin... 75 00:05:19,445 --> 00:05:20,529 eta berriro. 76 00:06:27,096 --> 00:06:29,557 NEIL GAIMAN ETA MATT WAGNERREN PERTSONAIETAN OINARRITUA 77 00:06:44,488 --> 00:06:45,698 Zer arraio zen hori? 78 00:06:45,698 --> 00:06:47,199 Infernuko deabru bat. 79 00:06:47,199 --> 00:06:49,702 Erdiko mailetakoa, esango nuke. 80 00:06:50,536 --> 00:06:51,454 Izugarria. 81 00:06:51,454 --> 00:06:54,999 Argituko zenuela esan zenuen. Oraindik ez zenuela bidaliko. 82 00:06:54,999 --> 00:06:57,877 Ostia puta. Oraindik bizirik zaude? 83 00:06:57,877 --> 00:06:59,628 Atzoko kontua da. Esnatu. 84 00:06:59,628 --> 00:07:01,422 Ez izorratu! Atzoko kontua? 85 00:07:01,422 --> 00:07:03,883 Ba gaurko kontua gezurra esan digula da, 86 00:07:03,883 --> 00:07:08,095 beste aukera bat emango zigula esan eta Edwin infernura bidali du. 87 00:07:08,095 --> 00:07:09,263 Infernuan dago? 88 00:07:09,263 --> 00:07:12,183 Nik ez dut zerikusirik izan gertatu denarekin. 89 00:07:12,183 --> 00:07:14,518 Nire liburuxkako zerbaitek ohartaraziko zuen. 90 00:07:14,518 --> 00:07:16,562 Beharbada haren bila zebilen. 91 00:07:16,562 --> 00:07:19,773 Edwin infernuan egotea akatsa dela uste baduzu, 92 00:07:19,773 --> 00:07:21,650 bere bila joan behar duzu. 93 00:07:21,650 --> 00:07:24,904 Teknikoki, bai. Baina ez da nire eskumenekoa. 94 00:07:24,904 --> 00:07:27,198 Transdimentsionala zarela esan duzu. 95 00:07:27,198 --> 00:07:30,409 - Pare bat aldiz, gainera. - Argi eta garbi utzi duzu. 96 00:07:30,409 --> 00:07:33,120 Ondo da, piztiatxoak. 97 00:07:33,120 --> 00:07:37,708 Erraza da infernurako ate bat irekitzea, baina inork ez du sartu nahi. 98 00:07:37,708 --> 00:07:40,836 Eta baimen asko beharko nituzke... 99 00:07:40,836 --> 00:07:44,215 Ados. Ba ireki ate bat eta ni joango naiz bere bila. 100 00:07:44,215 --> 00:07:46,926 Harrapatuta geldituz gero, non gauden jakingo duzu. 101 00:07:46,926 --> 00:07:50,346 Eta bueltan ekarriz gero, zeureak izango gara. 102 00:07:50,346 --> 00:07:51,722 Zu beti garaile. 103 00:07:51,722 --> 00:07:55,142 Itxaron, ez ditut lagun gehiago infernuan galdu nahi. 104 00:07:56,727 --> 00:07:57,770 Ez gara galduko. 105 00:07:59,313 --> 00:08:01,398 Ezingo zara infernuan orientatu. 106 00:08:01,398 --> 00:08:04,485 Luziferren basamortua baino askoz gehiago dago. 107 00:08:04,485 --> 00:08:05,861 Hori hondoa baino ez da. 108 00:08:06,529 --> 00:08:08,989 Ume bat zara. Eta mundu osoak daude... 109 00:08:08,989 --> 00:08:12,826 Edwinek infernuaz hitz egin dit. Eta ia dena idatzi zuen. 110 00:08:12,826 --> 00:08:16,288 Nora joan jakingo dut, berak irteera aurkitu zuen eta. 111 00:08:17,081 --> 00:08:18,958 Bidea alderantziz egingo dut. 112 00:08:20,334 --> 00:08:21,794 Ba zurekin noa. 113 00:08:22,378 --> 00:08:23,796 Ezta pentsatu ere. 114 00:08:25,214 --> 00:08:27,258 Zer ostia gertatzen zaizu? 115 00:08:27,258 --> 00:08:29,969 Bat eginda egon behar dugu sorgin horri aurre egiteko. 116 00:08:29,969 --> 00:08:33,180 Infernua ez da bizientzako tokia. Ez dago bizirik itzultzerik. 117 00:08:33,180 --> 00:08:35,558 Ezin naiz zutaz kezkatu arreta guztia... 118 00:08:35,558 --> 00:08:38,894 Arraioa, ez zara inoiz han egon. Ez egin adituarena. 119 00:08:39,853 --> 00:08:43,440 Deabruturik nengoenean, amildegitik behera ia bota nintzenean 120 00:08:43,440 --> 00:08:46,902 eta ahalmenak galdu nituenean, zuek lagundu zenidaten. 121 00:08:46,902 --> 00:08:49,697 Berreskuratu ditut eta are boteretsuagoa naiz. 122 00:08:49,697 --> 00:08:52,324 Begira zer egin nien Esther eta onddoari. 123 00:08:52,992 --> 00:08:56,495 Edwin nire laguna ere bada, berari gustatu ala ez. 124 00:08:57,162 --> 00:08:59,540 - Lagun zaitzaket. - Eta zerbait gertatzen bazaizu? 125 00:08:59,540 --> 00:09:01,292 Eta zuri gertatzen bazaizu? 126 00:09:03,836 --> 00:09:04,837 Crystal... 127 00:09:06,380 --> 00:09:07,381 Ez. 128 00:09:11,176 --> 00:09:12,803 Ez dut eserita itxarongo. 129 00:09:13,596 --> 00:09:16,307 Ez banauzu eramaten, moduren bat aurkituko dut. 130 00:09:19,476 --> 00:09:21,979 Baita zera ere! Nik ere lagundu dezaket. 131 00:09:22,688 --> 00:09:25,482 Isilik egotearena ez doa zurekin, ezta? 132 00:09:25,482 --> 00:09:30,321 Aupa, banoa nire mutil ohiari infernurako ate bat irekitzeko eskatzera. 133 00:09:30,321 --> 00:09:32,323 Dedio, erokeria bat dirudi. 134 00:09:32,323 --> 00:09:33,866 Ahaztu esan dudana. 135 00:09:33,866 --> 00:09:35,576 - Mutil bortitzari? - Bai. 136 00:09:35,576 --> 00:09:37,786 - Bakarrik joango zara? - Bai. 137 00:09:38,871 --> 00:09:40,164 Ume ero madarikatua. 138 00:09:43,292 --> 00:09:45,419 Alferrik da errietan ibiltzea. 139 00:09:45,419 --> 00:09:47,171 Inor ez da infernura joango. 140 00:09:47,171 --> 00:09:49,423 - Ez, Edwin... - Laguntzen bazaitut, 141 00:09:49,423 --> 00:09:52,926 ez duzu arrazoirik izango hitza bete eta nirekin etortzeko. 142 00:09:52,926 --> 00:09:58,015 Tratua beteko ez duela uste baduzu, egin ezazu buruaren magia hori. 143 00:09:58,015 --> 00:10:00,601 - Labarrean egin zenuena. - Barkatu? 144 00:10:00,601 --> 00:10:02,353 Ez lizuke gezurrik esango. 145 00:10:02,353 --> 00:10:05,481 Ezin duzu bere buruan begiratu ea fida zaitezkeen jakiteko? 146 00:10:07,441 --> 00:10:09,276 Jainkoarren. 147 00:10:18,661 --> 00:10:20,162 Atzera! 148 00:10:36,762 --> 00:10:37,680 Nor dabil hor? 149 00:10:43,310 --> 00:10:44,812 Zer nahi duzu? 150 00:10:48,148 --> 00:10:49,066 Ikusten nauzu? 151 00:10:49,650 --> 00:10:52,444 Lanparak on egingo dizula pentsatu dut. 152 00:10:52,444 --> 00:10:55,906 Itzali dezakezu mutil horiek etortzen badira. 153 00:10:55,906 --> 00:10:57,533 - Ikusi dituzu? - Bai. 154 00:10:58,701 --> 00:11:02,621 Eskola honetan aspaldi ikasia naiz. Matoiak ere bagenituen. 155 00:11:02,621 --> 00:11:03,747 Lasai. 156 00:11:05,624 --> 00:11:06,959 Ez dizut minik emango. 157 00:11:09,128 --> 00:11:10,129 Milesker, txo. 158 00:11:11,588 --> 00:11:12,464 Izoztuta nago. 159 00:11:13,674 --> 00:11:15,467 Ez dut inoiz hainbeste hotzik pasa. 160 00:11:18,721 --> 00:11:20,347 Ez zen bidezkoa. 161 00:11:21,306 --> 00:11:24,017 Mutila jipoitzea Pakistangoa izateagatik. 162 00:11:24,685 --> 00:11:27,688 Ni erdi indiarra naiz. Zer alde dago? 163 00:11:28,814 --> 00:11:30,065 Galdera oso ona. 164 00:11:31,066 --> 00:11:33,569 Herrialde bera ziren ni bizirik nengoenean. 165 00:11:34,486 --> 00:11:35,487 Noski. 166 00:11:37,239 --> 00:11:38,240 Itxaron, zer? 167 00:11:41,869 --> 00:11:45,247 - Ondo zaude? - Bai. Erantzun galderari. 168 00:11:45,247 --> 00:11:49,543 - 1913tik 1916ra. - Bai, kaka! 169 00:11:49,543 --> 00:11:51,420 Noiz joan zinen eskolara? 170 00:11:51,420 --> 00:11:54,548 1913tik 1916ra. 171 00:11:54,548 --> 00:11:56,633 Hilda nago, Charles. 172 00:12:06,226 --> 00:12:09,813 Nahi duzun lekutik mugi zaitezke. 173 00:12:09,813 --> 00:12:14,193 Kontua ez da gauzak ezin ukitzea, baina ezin dituzu sentitu. 174 00:12:15,194 --> 00:12:16,695 Txorakeria bat da, baina... 175 00:12:17,237 --> 00:12:18,739 Musukatzea faltan sentituko nuke. 176 00:12:19,573 --> 00:12:20,574 Zuk ez? 177 00:12:24,077 --> 00:12:25,078 Ixo. 178 00:12:25,078 --> 00:12:27,790 Itzela da. Zergatik ez zara zorutik erortzen? 179 00:12:27,790 --> 00:12:32,544 Mamuok arau asko ditugu. Ez dizut denbora galarazi nahi. 180 00:12:32,544 --> 00:12:34,004 Nik zoruaz galdetu dut. 181 00:12:34,004 --> 00:12:37,132 Zorutik ez erortzea aukeratzen dudalako. Pozik? 182 00:12:40,385 --> 00:12:44,306 "'Mamuetan sinesten duzu, Max?', galdetu zuen Carlyle jaunak. 183 00:12:45,015 --> 00:12:49,144 'Mamu gisa bakarrik', erantzun zion Carrados detektibeak irmo. 184 00:12:49,853 --> 00:12:54,525 'Negozioetan muturra sartzen dutenean, jabetza... 185 00:13:03,742 --> 00:13:05,494 ...sinesteari uzten diot'". 186 00:13:08,330 --> 00:13:09,540 Ez zaizu gustatu? 187 00:13:11,208 --> 00:13:14,795 Carrados, detektibe itsua nahiko ospetsua zen nire garaian. 188 00:13:30,644 --> 00:13:33,438 Ikusi ninduzunean, banekien beranduegi zela. 189 00:13:34,106 --> 00:13:35,482 Baina... 190 00:13:38,235 --> 00:13:40,028 ez zintudan ikaratu nahi. 191 00:13:42,948 --> 00:13:45,617 Tira, pozten nau ez jakin izanak. 192 00:13:48,829 --> 00:13:50,497 Ez da imajinatu nuen bezala. 193 00:13:51,164 --> 00:13:52,165 Hilda egotea. 194 00:13:52,958 --> 00:13:54,376 Ez dago gaizki, ezta? 195 00:13:54,376 --> 00:13:56,587 Nahiago nuke luzaroagoz lagunak izan bagina. 196 00:13:59,047 --> 00:14:01,967 Herio zure bila etorriko da. Zoaz berarekin. 197 00:14:02,885 --> 00:14:04,595 Baina ez nago prest, ezta? 198 00:14:05,262 --> 00:14:07,139 Ez dut inora joan nahi. 199 00:14:08,015 --> 00:14:10,767 Eta hemen geratzen banaiz zurekin? 200 00:14:10,767 --> 00:14:12,895 Beti ihesean egongo zinateke. 201 00:14:12,895 --> 00:14:15,105 Eta ez naiz harremanetan oso trebea. 202 00:14:15,606 --> 00:14:18,317 Itzuli berri naiz infernutik ihes egin ondoren 203 00:14:18,317 --> 00:14:20,569 eta ohitura galdu dut, egia esan. 204 00:14:20,569 --> 00:14:24,323 Argi urdina agertzean, zu hemen geratu eta ni joan egingo naiz. 205 00:14:25,949 --> 00:14:28,243 Ni oso trebea naiz harremanetan. 206 00:14:28,994 --> 00:14:30,954 Eta infernuarena izugarria da. 207 00:14:30,954 --> 00:14:32,497 Zaila dirudi. 208 00:14:32,497 --> 00:14:33,832 Ondo egina. 209 00:14:33,832 --> 00:14:38,045 Erabakiak ez dira hartzen une horretan sentitzen duzunaren arabera. 210 00:14:38,045 --> 00:14:39,379 Horrela bizi izan naiz. 211 00:14:41,131 --> 00:14:42,925 Honek ez dirudi oso ezberdina. 212 00:14:44,384 --> 00:14:45,844 Ez zara nitaz libratuko. 213 00:15:04,863 --> 00:15:08,492 Uko egin zenion eternitate baketsu posible bati 214 00:15:09,910 --> 00:15:10,869 zure lagunarengatik? 215 00:15:10,869 --> 00:15:15,290 Hori ikusi ondoren, oraindik uste duzu infernuan egon behar duela? 216 00:15:15,290 --> 00:15:16,625 Ez dut nik epaitu behar. 217 00:15:16,625 --> 00:15:20,045 Egidazu kasu, ezagutzen dudan pertsonarik onena da. 218 00:15:20,045 --> 00:15:21,421 Ez dut han utziko. 219 00:15:21,421 --> 00:15:23,632 Ez dirudi beste ate bat dagoenik. 220 00:15:23,632 --> 00:15:25,842 Ezingo gara atera zuk jakin gabe. 221 00:15:25,842 --> 00:15:28,428 Hitza beteko dugu eta zurekin joango gara. 222 00:15:28,428 --> 00:15:29,763 Baina lehendabizi, 223 00:15:30,847 --> 00:15:31,807 utzidazu joaten. 224 00:15:35,852 --> 00:15:37,270 Ez zintuzket utzi behar. 225 00:15:38,730 --> 00:15:40,482 Han ezingo dizut lagundu. 226 00:15:40,482 --> 00:15:42,401 Ez dizut eskatu, ezta? 227 00:15:47,280 --> 00:15:48,824 Hornigaiak beharko dituzu. 228 00:15:50,951 --> 00:15:55,372 Inprimaki asko bete beharko ditut itzultzen naizenean. 229 00:15:56,123 --> 00:15:58,583 Paper pilo bat niretzat. 230 00:16:14,683 --> 00:16:15,559 Niko. 231 00:16:16,518 --> 00:16:17,978 Zaindu ezazu. 232 00:16:19,271 --> 00:16:20,230 - Ados? - Noski. 233 00:16:21,857 --> 00:16:23,316 Baina nola egingo dut? 234 00:16:23,316 --> 00:16:25,068 Kezkatu zaitez zutaz. 235 00:16:25,068 --> 00:16:27,362 Ate honek ez du betiko iraungo. 236 00:17:01,229 --> 00:17:02,147 Ondo zaude? 237 00:17:03,148 --> 00:17:05,400 Ez zintudan ikaratu nahi. 238 00:17:06,610 --> 00:17:08,445 Mutil britaniar bat ikusi al...? 239 00:17:08,445 --> 00:17:10,906 Nirekin ari zara? Badakizu zergatik nagoen hemen? 240 00:17:13,533 --> 00:17:14,618 Badakizu zergatik? 241 00:17:16,078 --> 00:17:18,455 Ez, barkatu. Ez dakit. 242 00:17:18,455 --> 00:17:20,749 Ez, mesedez, itzuli. 243 00:17:20,749 --> 00:17:22,375 Zergatik nago hemen? 244 00:17:23,585 --> 00:17:26,546 Zergatik nago hemen? 245 00:18:33,363 --> 00:18:34,364 LINBO 246 00:18:34,364 --> 00:18:35,448 EZ DEITU 247 00:19:03,185 --> 00:19:04,811 PASTELTXO ONENAK 248 00:19:09,316 --> 00:19:11,193 JALEKERIA - LIZUNKERIA 249 00:19:12,819 --> 00:19:15,113 {\an8}BIDE OKERRA - ABARIZIA DENA ASTUNEGIA 250 00:19:17,574 --> 00:19:19,451 PANPIN-ETXERA BERRIZ - EZ 251 00:19:55,946 --> 00:19:56,947 IRTEERA 252 00:20:25,392 --> 00:20:27,894 ONGI ETORRI PANPIN-ETXERA 253 00:21:12,981 --> 00:21:13,815 Edwin? 254 00:21:14,482 --> 00:21:15,358 Simon. 255 00:21:17,110 --> 00:21:19,446 Ez zara erreala. Beste amarru bat zara. 256 00:21:20,530 --> 00:21:23,783 - Gelditu behingoz. - Ezin dut. 257 00:21:25,410 --> 00:21:27,537 Simon, ni naiz, Edwin. 258 00:21:27,537 --> 00:21:29,289 Ez egin zaratarik, mesedez. 259 00:21:31,124 --> 00:21:34,294 - Hemen egon zara denbora guztian? - Zenbat denbora da hori? 260 00:21:35,045 --> 00:21:36,629 Mende bat baino gehiago. 261 00:21:39,382 --> 00:21:40,216 Ez kezkatu. 262 00:21:40,216 --> 00:21:43,636 Zuzendariak esan du denak erauzi ondoren joan naitekeela. 263 00:21:50,560 --> 00:21:52,437 - Zaratarik ez, mesedez. - Ez. 264 00:21:55,648 --> 00:21:56,483 Zaude. 265 00:21:58,318 --> 00:22:00,695 - Hau al da zure zigorra? - Zer? 266 00:22:00,695 --> 00:22:04,199 Deabru bati eskaini ninduzun. Horrek beste deabru bati eman ninduen, 267 00:22:04,199 --> 00:22:05,950 eta horrek gauza okerrago bati. 268 00:22:05,950 --> 00:22:08,703 Hau da zure zigorra. Eternitatea orriak mozten! 269 00:22:08,703 --> 00:22:10,038 Ez nekien. 270 00:22:10,038 --> 00:22:12,374 Txantxa bat zen. Zu izutzeko. 271 00:22:12,374 --> 00:22:14,918 Bidezkoa da egin zenuenaren ondoren. 272 00:22:14,918 --> 00:22:18,797 Jakin nahi duzu zer sufritu dudan nik hemen behin eta berriro? 273 00:22:37,732 --> 00:22:38,858 Nire isla. 274 00:22:50,036 --> 00:22:51,204 Zer demontre? 275 00:23:11,766 --> 00:23:12,809 Non nago? 276 00:23:14,310 --> 00:23:15,353 Deabru bat zara? 277 00:23:16,438 --> 00:23:17,647 Ez naiz deabru bat. 278 00:23:18,523 --> 00:23:19,524 Mamua, orduan? 279 00:23:20,942 --> 00:23:22,652 Fenomenoren bat? 280 00:23:23,528 --> 00:23:26,489 - Ez dut nire liburua eta... - Han liburu asko daude. 281 00:23:28,950 --> 00:23:30,243 Baina ez dira nireak. 282 00:23:31,744 --> 00:23:33,204 Zer naiz? 283 00:23:34,038 --> 00:23:36,875 Erantzunak amaigabeak dira, Edwin Payne. 284 00:23:40,587 --> 00:23:41,754 Izen polita. 285 00:23:43,131 --> 00:23:44,257 "Min" esan nahi du. 286 00:23:49,471 --> 00:23:50,513 Ni... 287 00:23:51,473 --> 00:23:53,433 - Zergatik zaude hemen? - Zeu zaude hemen. 288 00:23:54,559 --> 00:23:55,727 Ni bazter guztietan nago. 289 00:23:56,436 --> 00:23:59,564 Orain nire erreinuan zaude. Hemen guztia ikusten dut. 290 00:24:00,398 --> 00:24:04,402 Baina sartu zinen atetik bakarrik irten zaitezke. 291 00:24:06,738 --> 00:24:07,739 Begira iezaiozu. 292 00:24:08,364 --> 00:24:11,326 Liburutxoari orriak erauzten. 293 00:24:12,410 --> 00:24:15,663 Ia 40 000 egun eta gau daramatza. 294 00:24:16,831 --> 00:24:18,208 Eta segundo bakoitza 295 00:24:18,208 --> 00:24:20,877 min txiki eta amaigabea da, 296 00:24:21,711 --> 00:24:23,129 odolez 297 00:24:23,796 --> 00:24:25,131 eta sufrimenduz betea. 298 00:24:28,676 --> 00:24:30,595 Ez al da ederra? 299 00:24:31,679 --> 00:24:34,599 Dastatu dezakezu? 300 00:24:35,892 --> 00:24:36,726 Zu... 301 00:24:36,726 --> 00:24:38,228 Etsipen naiz. 302 00:24:40,688 --> 00:24:41,689 Eta zu... 303 00:24:42,941 --> 00:24:44,067 ezin zara hemen egon. 304 00:24:46,444 --> 00:24:47,779 Itzuli zure hiltzailearekin. 305 00:24:49,239 --> 00:24:50,782 Begira ari nintzen. 306 00:24:50,782 --> 00:24:52,450 Haserretzen hasia zinen. 307 00:24:53,159 --> 00:24:56,162 Bere tormentuaz trufatzear zeunden. 308 00:24:57,455 --> 00:24:58,456 Zoaz eta egizu. 309 00:24:59,207 --> 00:25:00,708 Ez. Ni... 310 00:25:02,001 --> 00:25:03,086 Lasai. 311 00:25:04,837 --> 00:25:06,256 Orain lagunak gara. 312 00:25:07,340 --> 00:25:08,800 Ez naiz trufatuko. 313 00:25:08,800 --> 00:25:09,842 Ez dago ondo. 314 00:25:09,842 --> 00:25:11,803 Behar bazaitut deituko dizut. 315 00:25:11,803 --> 00:25:13,263 Berak ez zekien... 316 00:25:22,188 --> 00:25:23,356 Simon. 317 00:25:23,356 --> 00:25:26,484 Ez naiz trufa egitera etorri. Ez nuke inoiz halakorik egingo. 318 00:25:45,753 --> 00:25:47,880 Gogoratzen duzu zure txapel urdina? 319 00:25:49,549 --> 00:25:51,384 Kendu zenidala gogoratzen dut. 320 00:25:53,386 --> 00:25:55,138 Oso argia ematen zenuen txapelarekin. 321 00:25:55,847 --> 00:25:58,516 Baina esatera nindoanean, joan egin zinen. 322 00:26:00,476 --> 00:26:02,186 Ez zenidan hitz egiten. 323 00:26:02,895 --> 00:26:04,856 Lotsa eman zidan uste nuelako gu... 324 00:26:07,900 --> 00:26:09,068 Gu berdinak ginela. 325 00:26:13,114 --> 00:26:14,490 Simon. 326 00:26:16,826 --> 00:26:18,161 Urduri jartzen nintzen 327 00:26:19,245 --> 00:26:20,622 zure inguruan. 328 00:26:20,622 --> 00:26:23,416 - Ez nekien... - Uste duzu eramanezina dela? 329 00:26:25,293 --> 00:26:26,711 Garen bezala izatea? 330 00:26:30,757 --> 00:26:31,758 Entzun ondo. 331 00:26:32,592 --> 00:26:33,801 Inola ere ez. 332 00:26:34,636 --> 00:26:37,764 Eta sinestea kosta egiten zaidan arren, sentitzen dut. 333 00:26:39,557 --> 00:26:40,725 Sentitzen dut. 334 00:26:40,725 --> 00:26:41,976 Biongatik. 335 00:26:43,686 --> 00:26:45,021 Nik ere bai. 336 00:26:46,356 --> 00:26:47,357 Nik ere bai. 337 00:26:53,696 --> 00:26:56,407 Hemendik aterako naiz. Zatoz nirekin. 338 00:26:57,200 --> 00:26:58,993 Sentitzen dut hau guztia. 339 00:26:58,993 --> 00:27:01,454 Egin nuena. Ez nekien. 340 00:27:03,373 --> 00:27:04,957 Hau da merezi dudana. 341 00:27:06,793 --> 00:27:10,129 Zeure burua zigortzen baduzu, dena infernua da, Simon. 342 00:27:14,217 --> 00:27:16,010 Zuzendaria haserretuko da. 343 00:27:29,440 --> 00:27:30,441 Simon. 344 00:27:31,401 --> 00:27:32,485 Zatoz nirekin. 345 00:27:35,238 --> 00:27:36,239 Zorte on. 346 00:28:18,072 --> 00:28:20,450 Bazenekien ilgoran hiltzen bazarela...? 347 00:28:20,450 --> 00:28:22,243 Niko zen, ezta? 348 00:28:22,243 --> 00:28:23,661 Badakit urduri zaudela. 349 00:28:23,661 --> 00:28:25,955 Nahiz eta jakin biziei 350 00:28:25,955 --> 00:28:28,374 urduri zaudetenean hitz egitea gustatzen zaizuela, 351 00:28:28,374 --> 00:28:30,209 ni ez nago bizirik. 352 00:28:30,209 --> 00:28:32,086 Lagunengatik kezkatuta nago. 353 00:28:32,086 --> 00:28:33,796 Eta galdera asko ditut. 354 00:28:33,796 --> 00:28:34,714 Argi dago. 355 00:28:36,841 --> 00:28:40,052 Aitak ilargi ia betean hil zen. Zer gertatu zitzaion? 356 00:28:46,517 --> 00:28:48,686 Esango didazu non dagoen nire aita? 357 00:28:48,686 --> 00:28:51,564 Entitate Galduen Saileko zuzendaria naiz. 358 00:28:51,564 --> 00:28:54,692 Beste munduko haur galduez bakarrik arduratzen gara. 359 00:28:55,485 --> 00:28:56,486 Zertan nabil? 360 00:28:57,403 --> 00:29:00,531 Zergatik mantentzen dut atea irekita mutil horientzat? 361 00:29:00,531 --> 00:29:02,408 Gauza asko ditut egiteko. 362 00:29:02,408 --> 00:29:05,244 Zure lana oso tristea dela dirudi. 363 00:29:08,039 --> 00:29:12,627 Denok ezin dugu beti egin gehien gogoko duguna. 364 00:29:14,337 --> 00:29:16,297 Egia unibertsala da. 365 00:29:19,091 --> 00:29:20,092 David? 366 00:29:21,427 --> 00:29:24,263 Badakit hemen zaudela. Arrain-ustel usaina dago. 367 00:29:25,139 --> 00:29:27,099 - David. - Zer ostia? 368 00:29:27,099 --> 00:29:28,434 Kaka zaharra. Jenny. 369 00:29:28,434 --> 00:29:30,895 - Ez zenuke hemen egon behar. - Ez, ni ez. Zu. 370 00:29:31,687 --> 00:29:33,064 Crystal, kezkatuta naukazu. 371 00:29:33,064 --> 00:29:35,066 Zure segurtasunagatik. 372 00:29:35,066 --> 00:29:39,070 Eta Estatu Batuetako herri txiki hil baten adibide hau 373 00:29:39,070 --> 00:29:43,491 lekurik txarrena da mutil ohi bortitz eta arriskutsu batekin geratzeko. 374 00:29:44,867 --> 00:29:49,747 Aspaldi ez dut hirukoterik egin, baina bizikletan ibiltzea bezala da. 375 00:29:49,747 --> 00:29:51,415 - Jenny, itxaron kanpoan. - Ez. 376 00:29:52,291 --> 00:29:55,503 Ez dakit zein den zure helburua, baina ikaratuta zaude. 377 00:29:57,296 --> 00:29:59,006 Itxaron hemen, ados? 378 00:30:02,760 --> 00:30:05,555 Orain ez zaitudala nahi, atzetik zatoz. 379 00:30:05,555 --> 00:30:07,723 Desesperazioa, ene... 380 00:30:15,731 --> 00:30:17,275 Ahalmenak berreskuratu dituzu. 381 00:30:19,068 --> 00:30:19,902 Ederki! 382 00:30:22,488 --> 00:30:25,116 Orain ni naiz tonua aldatzen duena. 383 00:30:25,116 --> 00:30:28,703 Berriro jainko bihurtuko naiz? Sartzen utziko didazu? 384 00:30:28,703 --> 00:30:29,912 Sekula santan. 385 00:30:31,831 --> 00:30:34,083 Infernurako atari bat ireki dezazun nahi dut. 386 00:30:34,083 --> 00:30:37,086 Ez horixe. Eta zer arraiorako nahi duzu? 387 00:30:37,086 --> 00:30:38,754 Orain indartsuagoa naiz. 388 00:30:38,754 --> 00:30:40,590 Ez nazazu zu behartzera behartu. 389 00:30:41,632 --> 00:30:42,508 Mehatxuka ala? 390 00:30:42,508 --> 00:30:43,718 Aski da, joder. 391 00:30:43,718 --> 00:30:48,472 Lagunei laguntzera etorri naiz. Infernurako bide alternatibo bakarra zara. 392 00:30:49,098 --> 00:30:51,726 - Indartsuagoa zinela uste nuen. - Banaiz. 393 00:30:52,476 --> 00:30:55,146 Jada ez naiz zuk nahi duzun neska tristea. 394 00:30:55,146 --> 00:30:58,107 Behar zintuen hura. Maite nauen jendea dut eta. 395 00:30:58,107 --> 00:30:59,775 Ez nauzu ikaratzen. 396 00:30:59,775 --> 00:31:01,777 E, ez zaitez hainbeste hurbildu. 397 00:31:01,777 --> 00:31:04,071 Jenny, utzi niri. Mesedez? 398 00:31:06,198 --> 00:31:07,617 Maite zaituen jendea? 399 00:31:13,539 --> 00:31:14,707 Uztazu! 400 00:31:25,801 --> 00:31:30,514 Ea ba, emaiozu min zure laguntxoari eta atea irekiko dut. 401 00:31:30,514 --> 00:31:33,601 Hau gure artean da. Jennyren barruan ezkutatzea ere! 402 00:31:33,601 --> 00:31:37,313 Ez! Bost axola nitaz zer uste duzun. 403 00:31:37,313 --> 00:31:39,857 Ea zer diozun zatitan mozten zaitudanean! 404 00:31:43,486 --> 00:31:46,530 Udaren amaieratik paseatzen, 405 00:31:47,239 --> 00:31:51,035 olatuak talkaka, maitea, ez atzera begiratu... 406 00:31:51,035 --> 00:31:54,372 Oso dibertigarria, Crystal. Truko berriak ikasi dituzu? 407 00:31:54,372 --> 00:31:55,456 Bada, bai. 408 00:31:55,456 --> 00:31:56,791 Leku hau... 409 00:31:57,458 --> 00:31:58,668 Leku hau nirea da. 410 00:31:58,668 --> 00:32:00,461 Ez da sekula zurea izan. 411 00:32:00,461 --> 00:32:03,339 Orain, utzi Jenny eta eraman nazazu infernura. 412 00:32:04,090 --> 00:32:06,801 Egiten ez baduzu, zertarako balio didazu? 413 00:32:07,468 --> 00:32:10,471 Ez dut zuretzat baliagarri izan nahi. Baina saiatu zara. 414 00:32:10,471 --> 00:32:14,350 Zure burua izango da, baina oso ongi ezagutzen dut. 415 00:32:21,023 --> 00:32:22,900 Zirkuluak hondarrean. 416 00:32:31,367 --> 00:32:35,329 Haize hotza, marea aldatzen. 417 00:32:35,329 --> 00:32:38,791 Hotzikarak haize gazian. 418 00:32:41,585 --> 00:32:44,046 Ezin dut aterik ireki, puta alua. 419 00:32:44,046 --> 00:32:46,298 Ez duzu uste ahal banu itzuliko nintzatekeela? 420 00:32:46,298 --> 00:32:47,675 Kaka. 421 00:32:47,675 --> 00:32:49,635 Polita izan da Crystal zaharra ikustea. 422 00:32:49,635 --> 00:32:51,220 Jendeari min ematean 423 00:32:51,220 --> 00:32:55,266 ahoan sortzen zaizun kobre zaporeaz gozatzen zuena. 424 00:32:55,266 --> 00:32:58,144 Ene, barkatu, agian ez duzu gogoratzen. 425 00:32:58,936 --> 00:32:59,770 Ongi. 426 00:33:00,396 --> 00:33:05,151 Ezin nauzu infernura eraman, baina gauza bat konpondu dezakegu. 427 00:33:06,360 --> 00:33:10,114 Amaitu da nire oroipenak gordetzearena. 428 00:33:18,372 --> 00:33:21,584 Eta nire bihotza osatzen duzu. 429 00:33:24,754 --> 00:33:26,005 Nireak dira, kabroia. 430 00:33:28,591 --> 00:33:31,260 Hau da zure une erabakigarria? 431 00:33:31,260 --> 00:33:34,138 Aurkituko duzuna gustatuko zaizula uste duzu? 432 00:33:35,181 --> 00:33:38,392 Deabru zahar bat naiz! Ezin nauzu hil! 433 00:33:38,392 --> 00:33:41,604 Niri bost zein indartsua zaren. 434 00:33:41,604 --> 00:33:44,774 Honen ondoren, zure atzetik ibiliko naiz beti. 435 00:33:47,693 --> 00:33:49,862 Ez zenidan zure plana kontatu behar. 436 00:33:50,446 --> 00:33:52,573 Ez zaitut hil behar, David. 437 00:33:53,574 --> 00:33:54,575 Izan ere... 438 00:33:55,826 --> 00:33:57,036 lurperatu zaitzaket. 439 00:33:59,246 --> 00:34:01,207 Eta leku perfektua ezagutzen dut. 440 00:34:06,212 --> 00:34:08,130 Zer ostia egin duzu? Non gaude? 441 00:34:08,130 --> 00:34:09,882 Hara zer ekarri diguzun. 442 00:34:09,882 --> 00:34:12,134 Hau ahozikina. 443 00:34:12,134 --> 00:34:15,888 Denbora sobera izango duzu zure plana hausnartzeko. 444 00:34:15,888 --> 00:34:16,972 Itxaron, Crystal. 445 00:34:16,972 --> 00:34:19,809 Eta ate bat irekitzen badizut? 446 00:34:19,809 --> 00:34:22,019 Txantxetan ari nintzen, neska. 447 00:34:22,019 --> 00:34:23,854 Gezurra da. Ikusten dut. 448 00:34:23,854 --> 00:34:25,815 Zure begi ilunetan ikusten dut. 449 00:34:25,815 --> 00:34:27,858 Ados! Oroipenak dauzkazu. 450 00:34:27,858 --> 00:34:31,946 Eraman nazazu patinaje-pistara eta joango naiz. Bakean utziko zaitut. 451 00:34:31,946 --> 00:34:33,447 Oraindik ere gezurretan. 452 00:34:34,490 --> 00:34:35,866 Ez! 453 00:34:40,246 --> 00:34:42,289 Ez. 454 00:34:58,848 --> 00:35:00,307 Hara zer egiteko gai zaren. 455 00:35:00,307 --> 00:35:01,725 Zer egin... 456 00:35:02,560 --> 00:35:03,561 Zer egin dut? 457 00:35:03,561 --> 00:35:06,105 Lasai, denbora duzu jakiteko. 458 00:35:07,481 --> 00:35:10,901 Baina ezin duzu deabrua betiko hemen utzi. 459 00:35:11,527 --> 00:35:13,070 Txarra da zuhaitzarentzat. 460 00:35:31,130 --> 00:35:32,464 Aizu. 461 00:35:35,259 --> 00:35:36,844 Zer ostia izan da hori? 462 00:35:36,844 --> 00:35:38,012 Galdera ona da. 463 00:35:38,012 --> 00:35:38,929 Goazen. 464 00:35:38,929 --> 00:35:40,431 Istorio luzea da. 465 00:35:41,348 --> 00:35:42,683 Goazen etxera, ados? 466 00:35:43,309 --> 00:35:44,310 Bai. 467 00:35:47,021 --> 00:35:48,147 Kaixo? 468 00:35:48,772 --> 00:35:50,274 Non nago? 469 00:35:57,781 --> 00:35:59,617 Lazgarria, ezta? 470 00:36:00,868 --> 00:36:05,706 Baina mendekutik beste plan berri eta okerrago batera pasatu naiz. 471 00:36:05,706 --> 00:36:08,167 Beldurgarria dela esango nuke. 472 00:36:08,167 --> 00:36:11,045 Lazgarria dela esan dizut. Ez pasatu. 473 00:36:11,045 --> 00:36:13,380 Gaizki sentituko naiz hau eraikitzeagatik. 474 00:36:13,380 --> 00:36:15,507 Esther, zertarako eraikiko duzu? 475 00:36:15,507 --> 00:36:18,177 Gogoan dituzu mamu horiek eta beren laguna? 476 00:36:18,177 --> 00:36:21,931 Zurrumurru oso interesgarria entzun dut. 477 00:36:21,931 --> 00:36:25,392 Batek infernutik ihes egin zuen. 478 00:36:25,976 --> 00:36:27,728 Eta sekretutxo bat esango dizut: 479 00:36:27,728 --> 00:36:32,816 gailu honek mamuen sufrimendua hartu eta zera bihurtzen du... 480 00:36:34,068 --> 00:36:36,278 goxoa eta guztiz garbia den 481 00:36:38,072 --> 00:36:39,406 botere magikoa. 482 00:36:39,406 --> 00:36:41,867 Mamu gehienak desegin egiten dira. 483 00:36:41,867 --> 00:36:44,453 Baina mutil hau infernuan egona da 484 00:36:44,453 --> 00:36:47,373 eta jasango duela uste dut. 485 00:36:47,957 --> 00:36:49,041 Ez zenuke... 486 00:36:49,041 --> 00:36:51,502 Irribarretsua hartuko dut 487 00:36:51,502 --> 00:36:54,421 eta burua galdu arte sukaldean giltzapetu. 488 00:36:54,421 --> 00:36:57,675 Gero, mamu torturatua makina honetan jarriko dut 489 00:36:57,675 --> 00:37:02,846 eta bere larriminak botere ikaragarria emango dit, bateria balitz bezala. 490 00:37:02,846 --> 00:37:04,473 Eta botere horrekin 491 00:37:05,391 --> 00:37:07,726 herri madarikatu hau menderatuko dut. 492 00:37:08,560 --> 00:37:10,020 Eta gurtu egingo naute, 493 00:37:10,020 --> 00:37:12,314 aspalditik beharko lukeen bezala. 494 00:37:12,982 --> 00:37:14,275 Eta neska? 495 00:37:14,275 --> 00:37:16,527 Oraindik suge bat elikatu behar dut. 496 00:37:17,486 --> 00:37:19,238 Ez. 497 00:37:19,989 --> 00:37:22,908 Ez dizut ezer salduko hori eraikitzeko. 498 00:37:22,908 --> 00:37:25,327 Ez duzu uste jainkosa izatea merezi dudala? 499 00:37:25,327 --> 00:37:27,871 Zure berriketak entzun ondoren? 500 00:37:27,871 --> 00:37:31,792 Izorratu duten bakarra zu zarela uste duzu ala? 501 00:37:31,792 --> 00:37:32,876 Ba ez. 502 00:37:33,544 --> 00:37:34,753 Merezi dut, joder! 503 00:37:36,463 --> 00:37:37,673 Mick. 504 00:37:37,673 --> 00:37:41,468 Nazkatu naiz gauaren ilunpean neskatxak lapurtzeaz. 505 00:37:43,721 --> 00:37:47,141 Egunez egin nahi dut eta nahi dudanean. Asko eskatzea da? 506 00:37:47,766 --> 00:37:50,060 Ezin zaitut lagundu. 507 00:37:50,060 --> 00:37:51,478 Ez zaitut lagunduko. 508 00:37:52,563 --> 00:37:53,480 Dedio. 509 00:37:53,480 --> 00:37:56,233 Dena neure kabuz aurkitu beharko dut 510 00:37:56,233 --> 00:37:58,110 eta denbora asko beharko dut. 511 00:37:58,110 --> 00:37:59,945 Langileak bakarrik. 512 00:37:59,945 --> 00:38:03,073 Hara, Mick, zeure buruari galdetu beharko zenioke: 513 00:38:03,782 --> 00:38:06,535 mortsa bat izan nahi duzu gizon baten gorputzean harrapatua 514 00:38:06,535 --> 00:38:08,871 damu pare bat gehiagoarekin? 515 00:38:08,871 --> 00:38:11,165 Ala nahiago duzu arrainen bazka izan? 516 00:38:14,460 --> 00:38:16,587 Hau akats bat izan da. 517 00:38:17,379 --> 00:38:19,882 Akats oso larria. 518 00:38:19,882 --> 00:38:21,842 Nire lana gogoko dut. 519 00:38:21,842 --> 00:38:23,385 Eta ondo egiten dut. 520 00:38:23,385 --> 00:38:25,721 Eta mutil horiengatik jokoan dago 521 00:38:25,721 --> 00:38:28,265 arrain barruko gizonak eraztun bat eman didalako. 522 00:38:30,476 --> 00:38:32,895 Bazenekien jendea berpiztu daitekeela? 523 00:38:32,895 --> 00:38:34,063 Bai. 524 00:38:34,063 --> 00:38:37,024 Eta nola ea banekiela? Nire liburua da. 525 00:38:37,024 --> 00:38:40,319 - Horrek arazoak ekarriko dizkizu. - Aita itzul liteke? 526 00:38:41,570 --> 00:38:43,072 Hil gabeak deitzen dira. 527 00:38:43,072 --> 00:38:46,533 Eta uste dut zuen kulturan zonbi izenaz ezagutzen direla. 528 00:38:46,533 --> 00:38:48,535 Ez duzu horrela itzultzea nahi. 529 00:38:50,537 --> 00:38:52,414 Arraineko gizona zonbia zen? 530 00:38:52,414 --> 00:38:54,750 Egia esan, ez dakit zer zen. 531 00:38:55,709 --> 00:38:57,461 Baina antza handia duzue. 532 00:38:57,461 --> 00:38:58,879 Gogoko zenuen, ezta? 533 00:39:01,715 --> 00:39:02,716 Ez. 534 00:39:31,829 --> 00:39:32,663 Edwin? 535 00:39:40,921 --> 00:39:41,755 Edwin? 536 00:39:48,720 --> 00:39:49,972 Charles? 537 00:39:56,061 --> 00:39:57,187 Zu zara? 538 00:40:01,400 --> 00:40:03,068 Adiskide, egin... 539 00:40:04,653 --> 00:40:05,487 Edwin! 540 00:40:41,565 --> 00:40:44,443 Isil-isilik egon behar duzu. 541 00:40:45,861 --> 00:40:47,946 Charles, zer egiten duzu hemen? 542 00:40:49,490 --> 00:40:51,241 Zu salbatzera etorri naiz. 543 00:40:51,992 --> 00:40:53,327 Norbaitek egin behar zuen. 544 00:40:54,036 --> 00:40:56,497 Eta odola? Odolez beteta zeunden. 545 00:40:58,999 --> 00:41:00,292 Nire azken nia zen. 546 00:41:22,731 --> 00:41:23,857 Zer...? 547 00:41:23,857 --> 00:41:26,276 Izugarria da. Badakit. 548 00:41:26,276 --> 00:41:28,904 Baina ezin dugu zaratarik egin. 549 00:41:36,620 --> 00:41:39,081 Korrika hasi eta harrapatu egiten nau. 550 00:41:41,625 --> 00:41:44,127 Txikitu eta jan egiten nau. 551 00:41:46,004 --> 00:41:47,631 Gero, dena errepikatzen da. 552 00:41:49,675 --> 00:41:50,509 Behin eta berriro. 553 00:41:51,635 --> 00:41:52,803 Urtetan zehar. 554 00:41:54,721 --> 00:41:56,765 Behin eta berriro. 555 00:41:59,893 --> 00:42:02,312 Entzun. Hemendik aterako zaitut. 556 00:42:02,312 --> 00:42:04,565 Korrika hastean, jarraituko nau. 557 00:42:04,565 --> 00:42:06,149 Ezin dut ihes egin. 558 00:42:07,526 --> 00:42:08,527 Ezin dut. 559 00:42:14,283 --> 00:42:15,242 Orain hemen nago. 560 00:42:17,369 --> 00:42:18,370 Beraz... 561 00:42:21,498 --> 00:42:23,292 Piztia distraitzeko ordua da. 562 00:43:01,121 --> 00:43:03,540 Sartu. Ni oraintxe noa. Zoaz! 563 00:43:16,720 --> 00:43:18,680 - Nondik atera dira? - Goazen. 564 00:43:45,457 --> 00:43:47,334 Izugarrikeria hauek ez zeuden hemen. 565 00:43:47,334 --> 00:43:50,128 Infernua bizi behar duzu zer dagoen ikusteko. 566 00:44:01,640 --> 00:44:04,393 Charles! 567 00:44:04,393 --> 00:44:06,061 Uztazue! Goazen. 568 00:44:07,104 --> 00:44:08,105 Goazen! 569 00:44:09,690 --> 00:44:10,691 Korri! 570 00:44:24,871 --> 00:44:26,498 Ezin dugu beraiengatik ezer egin. 571 00:44:26,498 --> 00:44:27,874 Eta tinbrea? 572 00:44:27,874 --> 00:44:29,584 Ez, min ematen die. 573 00:44:30,502 --> 00:44:31,503 Tira. 574 00:44:33,338 --> 00:44:34,381 Goazen, Charles. 575 00:44:48,603 --> 00:44:50,355 Ia heldu gara. Azken esprinta. 576 00:45:11,126 --> 00:45:12,335 Ea, gutxi falta da. 577 00:45:13,336 --> 00:45:14,880 Beste bide bat aurkitu... 578 00:45:14,880 --> 00:45:16,381 Segundo bat behar dut. 579 00:45:16,381 --> 00:45:21,845 Eta ezin dut sinetsi nigatik hona etorri eta zure existentzia arriskatu duzunik. 580 00:45:21,845 --> 00:45:23,805 Erokeria galanta da. 581 00:45:23,805 --> 00:45:26,349 Barkatu. Ez etortzea ez zen aukera bat. 582 00:45:28,643 --> 00:45:29,644 Zaude, Charles. 583 00:45:31,646 --> 00:45:32,647 Charles, ni... 584 00:45:33,899 --> 00:45:34,858 Ez nago haserre. 585 00:45:34,858 --> 00:45:35,942 Ni... 586 00:45:36,943 --> 00:45:39,237 zenbait gauza ezkutatu dizkizut. 587 00:45:40,447 --> 00:45:43,533 Eta agian esateko beste aukerarik izango ez dudanez... 588 00:45:43,533 --> 00:45:46,036 Nahi duzuna esan ahalko didazu 589 00:45:46,036 --> 00:45:47,788 mugitzen jarraitzen badugu. 590 00:45:47,788 --> 00:45:48,747 Maite zaitut. 591 00:45:50,415 --> 00:45:53,418 Ederki. Nik zuri ere bai. Bagoaz? 592 00:45:53,418 --> 00:45:55,670 Lagun gisa baino gehiago. 593 00:45:58,965 --> 00:46:00,509 Zutaz maiteminduta nago. 594 00:46:03,261 --> 00:46:05,222 Ez duzu berdina sentitu behar. 595 00:46:08,225 --> 00:46:09,601 Baina zuk jakitea nahi nuen. 596 00:46:16,858 --> 00:46:18,026 A, ulertu dut. 597 00:46:18,026 --> 00:46:20,987 Orfeo eta Euridizeren arteko une horietako bat da, ezta? 598 00:46:20,987 --> 00:46:23,657 Ezetz espero dut. Oso gaizki amaitzen da. 599 00:46:23,657 --> 00:46:25,826 Hara. Ez nuen amaitu. 600 00:46:25,826 --> 00:46:29,371 Oraindik jabetu ez bazara, Charles, serio ari naiz. 601 00:46:33,667 --> 00:46:35,710 Entzudazu ondo. 602 00:46:35,710 --> 00:46:39,005 Zu, Edwin Payne, nire lagun onena zara. 603 00:46:39,714 --> 00:46:41,341 Hori ez da inoiz aldatuko. 604 00:46:41,341 --> 00:46:45,053 Niretzat, munduko pertsonarik garrantzitsuena zara. 605 00:46:46,638 --> 00:46:48,598 Eta ezin dizut esan 606 00:46:49,516 --> 00:46:51,810 nik ere zutaz maiteminduta nagoenik, 607 00:46:52,644 --> 00:46:54,104 baina ez nuke beste inorengatik, 608 00:46:54,104 --> 00:46:55,939 inor ere ez, 609 00:46:56,648 --> 00:46:58,233 infernura joango. 610 00:46:59,442 --> 00:47:00,443 Eta... 611 00:47:01,111 --> 00:47:05,866 munduko denbora guztia daukagu, literalki, beste guztia argitzeko. 612 00:47:06,783 --> 00:47:08,368 Hemendik ateratzen bagara. 613 00:47:08,368 --> 00:47:09,452 Ados? 614 00:47:21,464 --> 00:47:22,591 Korri! 615 00:47:28,054 --> 00:47:29,389 Azkar, mesedez. 616 00:47:29,389 --> 00:47:32,475 - Horretan gabiltza! - Ahalik eta azkarren goaz! 617 00:47:32,475 --> 00:47:35,103 Zatozte! Azkar! 618 00:47:42,903 --> 00:47:46,865 Ai ama! Hilda jarraitzen duzue eta ez zaudete infernuan harrapatuta! 619 00:47:46,865 --> 00:47:48,325 Ez nuen ezer esan nahi, 620 00:47:48,325 --> 00:47:51,202 baina beldur nintzen planak ez ote zuen funtzionatuko. 621 00:47:51,953 --> 00:47:53,079 Crystalen bila noa. 622 00:47:58,585 --> 00:47:59,669 Eskerrak. 623 00:48:06,801 --> 00:48:08,970 Miresgarria, mutilak. 624 00:48:09,638 --> 00:48:12,140 Nondik gindoazen? 625 00:48:13,475 --> 00:48:15,602 Crystal, itzuli dira. 626 00:48:15,602 --> 00:48:17,479 Infernutik itzuli dira. 627 00:48:22,025 --> 00:48:23,026 - Hau da... - Niko. 628 00:48:23,026 --> 00:48:25,820 Norbait infernutik itzuli dela esan duzu? 629 00:48:25,820 --> 00:48:27,864 Ez, "infartu" esan dut. 630 00:48:27,864 --> 00:48:30,158 Berdin dio. Gauza garrantzitsuagoak ditut buruan. 631 00:48:30,158 --> 00:48:32,827 Bai, ados. Ni berehala nator. 632 00:48:32,827 --> 00:48:34,663 Oraintxe bertan. 633 00:48:37,374 --> 00:48:38,333 Dedio. 634 00:48:38,333 --> 00:48:40,335 Begira! Itzuli dira! 635 00:48:41,503 --> 00:48:42,545 Salbu zaudete. 636 00:48:44,130 --> 00:48:47,133 Amaitu baduzue, tratuak tratu dira. 637 00:48:47,133 --> 00:48:50,261 Orain sailera joko dugu auzipetu zaitzateten 638 00:48:50,261 --> 00:48:53,181 eta nahaste hau konponduko dugu. 639 00:48:53,181 --> 00:48:56,518 Agur esateko 30 bat segundo emango dizkizuet. 640 00:48:56,518 --> 00:48:57,894 Oso adikorra naiz. 641 00:49:00,355 --> 00:49:03,608 Charles, zergatik dio "tratuak tratu dira"? 642 00:49:04,442 --> 00:49:08,113 Infernura joaten utz ziezadan egin nuen. Barkatu. 643 00:49:08,113 --> 00:49:10,865 Bueltan zerbait bururatuko zitzaigula uste nuen, 644 00:49:10,865 --> 00:49:14,452 baina armiarmatzar batengatik ihes egiten duzun bitartean ezinezkoa da. 645 00:49:14,452 --> 00:49:16,037 O, ez. 646 00:49:16,037 --> 00:49:17,080 Barkatu. 647 00:49:17,080 --> 00:49:19,958 Drogatu zarete infernuan ala? 648 00:49:19,958 --> 00:49:21,626 Antidepresiboak banatzen zituzten? 649 00:49:21,626 --> 00:49:24,379 - Ezin zaituzte eraman. - Ez dago beste erremediorik. 650 00:49:24,379 --> 00:49:28,174 Kaka! Detektibe on batek ahal duena egiten du kasu bat ixteko. 651 00:49:28,174 --> 00:49:29,551 Zuek esan zenuten. 652 00:49:29,551 --> 00:49:31,803 Barkatu. Galdera bat daukat. 653 00:49:31,803 --> 00:49:34,389 Horrela ibili da denbora guztian. 654 00:49:34,389 --> 00:49:36,016 Galdera asko. 655 00:49:36,016 --> 00:49:37,851 Behar baduzu, galdetu. 656 00:49:37,851 --> 00:49:39,144 Eskerrik asko. 657 00:49:41,855 --> 00:49:42,814 Ongi. 658 00:49:43,898 --> 00:49:48,236 179. orrialdearen arabera, 14. azpiatala, 2. paragrafoan 659 00:49:48,236 --> 00:49:49,988 badago klausula bat dioena 660 00:49:49,988 --> 00:49:52,323 izpirituak Lurrean badaudela, 661 00:49:52,323 --> 00:49:54,826 beste plano batera bidaiatu ondoren, 662 00:49:54,826 --> 00:49:59,789 LS 53-9 Programa deituriko zerbait bete behar duzula 663 00:49:59,789 --> 00:50:03,793 izpiritu horiek plano mortaletik bigarren aldiz ateratzeko. 664 00:50:05,837 --> 00:50:08,339 Infernua beste plano bat da, ezta? 665 00:50:08,339 --> 00:50:11,968 Ez zenuke inprimaki hori bete behar mutilak eraman aurretik? 666 00:50:25,190 --> 00:50:26,191 Ba... 667 00:50:28,485 --> 00:50:31,112 Nire nagusiarekin hitz egin beharko dut. 668 00:50:34,199 --> 00:50:35,200 Benetan, 669 00:50:35,867 --> 00:50:38,369 hau al da laguntzeagatik lortzen dudana? 670 00:50:40,121 --> 00:50:42,999 Hau da harkorra izateagatik jasotzen dudana? 671 00:50:42,999 --> 00:50:46,419 Ez zaitezte urrutiegi joan. 672 00:50:51,549 --> 00:50:52,634 Zer izan da hori? 673 00:50:52,634 --> 00:50:55,386 - Niko, harrigarria izan da. - Eskerrik asko. 674 00:50:55,386 --> 00:50:56,888 Ez naiz oso ausarta, 675 00:50:56,888 --> 00:51:00,100 baina irakurketa ulermen maila bikaina dut. 676 00:51:02,435 --> 00:51:04,771 Badakizue zer? Zonbiak existitzen dira. 677 00:51:11,027 --> 00:51:12,362 Betiko bizitza. 678 00:51:13,613 --> 00:51:14,614 Betiko heriotza. 679 00:51:16,074 --> 00:51:18,743 Dena dela, hemen jarraitzen dugu. 680 00:51:25,333 --> 00:51:26,417 Charles? 681 00:51:27,335 --> 00:51:30,338 Barkamena eskatu nahi dizut nire aitorpenak sortu... 682 00:51:30,338 --> 00:51:31,631 Ez ba. 683 00:51:34,551 --> 00:51:37,929 Gaueko Erizaina itzuli aurretik joan behar genuke. 684 00:51:37,929 --> 00:51:39,389 Londresera itzuli nahi dut. 685 00:51:40,265 --> 00:51:41,683 Eta eskumuturrekorik ez. 686 00:51:41,683 --> 00:51:42,767 Joateko prest. 687 00:51:46,646 --> 00:51:49,858 - Zer moduz dago Jenny? - Atseden hartzen, eta haserre. 688 00:51:49,858 --> 00:51:52,485 Zer esango diodan pentsatu behar dut. 689 00:51:52,485 --> 00:51:57,073 Sukar txarrarena ez du irentsiko, eta egia ez zaio gustatuko. 690 00:51:57,073 --> 00:52:00,118 Tontakeria galanta izan da gu gabe Davidi aurre egitea. 691 00:52:00,118 --> 00:52:02,162 Erokeria galanta. 692 00:52:02,162 --> 00:52:06,249 Nire laguna infernuan zegoela jakin eta salbatu nahi nuen. 693 00:52:06,249 --> 00:52:07,333 Bai. 694 00:52:08,543 --> 00:52:10,837 - Tira... - Baina ez nuen iristea lortu. 695 00:52:10,837 --> 00:52:12,672 Alferrikakoa izan da. 696 00:52:13,715 --> 00:52:15,508 Baina garaipen handia izan da. 697 00:52:16,426 --> 00:52:18,094 Non harrapatu duzu David? 698 00:52:18,094 --> 00:52:21,681 Oraindik ulertzen saiatzen ari naizen gauza berri horretan. 699 00:52:22,473 --> 00:52:25,518 Baina oraingoz desagertu da. Eta bai, 700 00:52:26,561 --> 00:52:27,604 ondo nago. 701 00:52:27,604 --> 00:52:28,688 Ongi. 702 00:52:29,522 --> 00:52:31,733 Eta hauxe da guztiaren arrazoia. 703 00:52:35,236 --> 00:52:36,237 Nire oroipenak. 704 00:52:37,989 --> 00:52:39,490 Zer egingo duzu horiekin? 705 00:53:17,195 --> 00:53:19,322 ITXURA TXARRA DU 706 00:54:19,924 --> 00:54:21,843 JARRAITUKO DU... 707 00:55:12,894 --> 00:55:16,314 Azpitituluak: Loinaz C. A.