1 00:00:31,041 --> 00:00:33,458 Aurkitu zaitut azkenik! 2 00:00:36,250 --> 00:00:37,666 Marie? 3 00:00:37,750 --> 00:00:40,375 Ez dago ihes egiterik. 4 00:00:47,291 --> 00:00:49,083 Badakit hemen zaudela, Marie. 5 00:00:51,083 --> 00:00:52,708 Ez dago ihesbiderik. 6 00:00:54,458 --> 00:00:58,875 Ahula eta motela naiz, baina nire beharra handia da. 7 00:01:16,708 --> 00:01:18,541 Banator, Marie. 8 00:02:01,708 --> 00:02:04,500 Ziur aski atea blokeatu duzu. 9 00:02:05,500 --> 00:02:06,708 Bizkorra zara, gero. 10 00:02:09,458 --> 00:02:11,791 Baina honek amaitu egin behar du. 11 00:02:14,791 --> 00:02:16,333 Pistola daramat, Marie. 12 00:02:17,833 --> 00:02:19,375 Granada bat ere badut. 13 00:02:22,041 --> 00:02:24,250 Ez da beharrezkoa izango 14 00:02:25,541 --> 00:02:27,833 indar gehiago xahutzea, 15 00:02:28,916 --> 00:02:30,916 ezta lehergailuak erabiltzea ere, 16 00:02:31,625 --> 00:02:34,833 nire galdera erraza erantzuten baduzu. 17 00:02:36,208 --> 00:02:38,708 Estatubatuarrak hiriko harresian daude. 18 00:02:38,791 --> 00:02:40,958 Ez dago jolasetarako astirik. 19 00:02:42,000 --> 00:02:46,500 Itsasoko Sugarra non dagoen esan behar didazu! 20 00:02:46,583 --> 00:02:48,458 Etienne, beldur naiz. 21 00:02:49,333 --> 00:02:50,958 Etxera itzuli behar duzu. 22 00:02:52,000 --> 00:02:53,458 Itzuli etxera, mesedez. 23 00:03:24,291 --> 00:03:25,500 Irakasle… 24 00:03:29,416 --> 00:03:30,541 Ondo zaude? 25 00:03:31,791 --> 00:03:32,875 Ez. 26 00:03:34,166 --> 00:03:38,250 Ez, irakaslea ez dago ondo. 27 00:03:51,916 --> 00:03:53,958 Leku egokia da honetarako. 28 00:03:55,500 --> 00:03:56,375 Zertarako? 29 00:03:58,625 --> 00:04:02,458 Hona irakaslearengandik ikasiko duzun azken ikasgaia. 30 00:04:04,041 --> 00:04:06,875 Zure arima gorputza uzten ari denean, 31 00:04:08,791 --> 00:04:10,208 jakin egiten da. 32 00:04:10,291 --> 00:04:14,875 Zure bizitza osoa une labur batzuetan ikus dezakezu. 33 00:04:17,125 --> 00:04:20,291 LAU HILABETE LEHENAGO 34 00:04:20,375 --> 00:04:25,000 Hau Londres da Frantziako herriari deika, 35 00:04:26,791 --> 00:04:29,416 oso mezu pertsonal batekin: 36 00:04:31,208 --> 00:04:34,291 udazkeneko biolinen negar zotin luzeak. 37 00:04:35,000 --> 00:04:36,416 Berriro esango dut: 38 00:04:37,708 --> 00:04:41,416 udazkeneko biolinen negar zotin luzeak. 39 00:04:47,083 --> 00:04:47,958 Eskerrik asko. 40 00:04:50,333 --> 00:04:53,000 Madame Manec, pilula hartu behar duzu. 41 00:04:53,083 --> 00:04:56,166 Hartu dut, laztana. Entzun egin didazu. 42 00:04:56,250 --> 00:05:00,083 Ez, potoa altxatzen eta astintzen entzun dizut, 43 00:05:00,166 --> 00:05:02,166 baina ez duzu pilula hartu. 44 00:05:05,416 --> 00:05:07,041 Badakit, nekagarria naiz. 45 00:05:07,125 --> 00:05:09,875 Ez, izugarria zara. 46 00:05:10,666 --> 00:05:15,500 Baina pilula hauek zaldientzat eginak daude, benetan. 47 00:05:15,583 --> 00:05:19,500 Hartzen ez badituzu, zure bihotzak amore emango du. 48 00:05:19,583 --> 00:05:22,333 Nork egingo dit zopa zoragarri hau, orduan? 49 00:05:22,416 --> 00:05:25,166 Hortxe. Orain, jan dezakezu. 50 00:05:27,250 --> 00:05:32,875 Zeruan Jainkoa aurrez aurre ikusiko dugula uste duzu, madame Manec? 51 00:05:32,958 --> 00:05:34,375 Baliteke. 52 00:05:34,458 --> 00:05:35,708 Eta itsua bazara? 53 00:05:39,958 --> 00:05:41,083 Nire ustez, 54 00:05:42,208 --> 00:05:44,625 Jainkoak zerbait ikustea nahi badu, 55 00:05:46,000 --> 00:05:47,333 orduan, ikusiko dugu. 56 00:05:50,708 --> 00:05:53,708 Etienne? Zer gertatu da? 57 00:05:53,791 --> 00:05:57,625 BBCk, Londresetik, "Udazkeneko abestia" irakurri berri du. 58 00:05:57,708 --> 00:05:59,916 Lehen hiru lerroak, hain zuzen. 59 00:06:00,000 --> 00:06:01,291 "Udazkeneko abestia"? 60 00:06:01,375 --> 00:06:03,625 Paul Verlaineren olerkia adostutako seinalea da. 61 00:06:03,708 --> 00:06:07,083 Badatoz estatubatuarrak. Badatoz britaniarrak. 62 00:06:07,166 --> 00:06:09,166 Lan asko dugu egiteko. 63 00:06:09,250 --> 00:06:12,166 Ez kezkatu, Etienne. Egin beharrekoa egingo dut. 64 00:06:12,250 --> 00:06:14,125 Portua, ontziolak, errepideak… 65 00:06:14,208 --> 00:06:15,375 Nik zainduko ditut. 66 00:06:15,458 --> 00:06:18,125 Sophie, medikuak atsedena gomendatu dizu. 67 00:06:18,208 --> 00:06:21,291 Zure antsietatea arriskutsua izan liteke. 68 00:06:21,375 --> 00:06:24,208 Nola egin dezakezu egin beharrekoa? 69 00:06:24,291 --> 00:06:27,833 - Medikuari kasurik ez eginez. - Lana badago, nik egingo dut. 70 00:06:27,916 --> 00:06:31,916 Ez, Marie. Nola ikus ditzakezu sartzen eta irteten diren ontziak? 71 00:06:32,000 --> 00:06:34,083 Mariek mezuak jaso ditzake. 72 00:06:39,750 --> 00:06:40,750 Eta zuk? 73 00:06:41,666 --> 00:06:43,208 Zer egingo duzu? 74 00:06:45,000 --> 00:06:46,083 Etienne. 75 00:06:46,750 --> 00:06:49,583 Ez duzu bizirik egon nahi hil aurretik? 76 00:06:53,708 --> 00:06:54,541 - Marie… - Bai. 77 00:06:54,625 --> 00:06:57,791 Zopa amaitutakoan, aitak egindako maketara joan 78 00:06:57,875 --> 00:07:03,250 eta kale guztiak ikasi behar dituzu, bereziki elizara eta okindegira doazenak. 79 00:07:03,333 --> 00:07:05,875 Datozen egunetan, oso lanpetuta egongo zara. 80 00:07:23,250 --> 00:07:24,458 Galdetu berriro. 81 00:07:26,250 --> 00:07:27,500 Zer? 82 00:07:30,958 --> 00:07:34,041 Behin esan nizun, zuk eskatzen bazenidan, 83 00:07:35,708 --> 00:07:38,916 orduan, egunen batean, zurekin aterako nintzela. 84 00:07:39,000 --> 00:07:41,708 Galdetu iezadazu berriro, mesedez. 85 00:07:43,708 --> 00:07:44,916 Osaba Etienne, 86 00:07:46,125 --> 00:07:49,541 mundu honetan barrena jarraituko didazu? 87 00:07:53,000 --> 00:07:54,000 Bai. 88 00:07:56,083 --> 00:07:57,416 Bai, jarraituko dizut. 89 00:07:59,791 --> 00:08:00,791 Madame Manec! 90 00:08:00,875 --> 00:08:03,250 Madame Manec, kanpora goaz. 91 00:08:03,333 --> 00:08:04,750 Bagoazela esan duzu? 92 00:08:06,333 --> 00:08:07,541 Gutaz ari da, 93 00:08:07,625 --> 00:08:09,500 paseo bat ematera goazelako. 94 00:08:09,583 --> 00:08:11,208 Arraroa iruditzen zaizu? 95 00:08:14,458 --> 00:08:15,625 Primeran. 96 00:08:16,416 --> 00:08:20,416 Zure txapela, Etienne. Ez zinen inoiz txapela gabe irteten. 97 00:08:30,958 --> 00:08:32,291 Hemen dago oraindik. 98 00:08:33,125 --> 00:08:34,625 Hemen dago oraindik. 99 00:08:40,416 --> 00:08:41,833 Zer itxura du? 100 00:08:43,791 --> 00:08:47,000 Nire anaia gaztearen itxura du. 101 00:09:28,791 --> 00:09:32,500 Aitak esan zidan tigre bat izan zinela behin. 102 00:09:34,708 --> 00:09:35,916 Tigre bat. 103 00:09:37,166 --> 00:09:40,000 Bai, tigre bat izan nintzen behin. 104 00:09:40,583 --> 00:09:42,791 Laster, tigre bihurtuko zara berriro. 105 00:09:46,666 --> 00:09:48,666 Tigrea izango zara berriro. 106 00:09:54,833 --> 00:09:56,041 Eskerrik asko. 107 00:10:01,250 --> 00:10:02,541 Jainkoarren. 108 00:10:03,375 --> 00:10:08,416 Bai, ni naiz, Etienne. Etiennetik geratzen dena. 109 00:10:09,250 --> 00:10:12,666 Hemendik aurrera, nik jasoko dut ogia. 110 00:10:13,375 --> 00:10:15,208 Orain badakit irabaziko dugula. 111 00:10:20,416 --> 00:10:22,958 Errea ez da jateko. 112 00:10:25,458 --> 00:10:26,666 Ongi etorri, jauna. 113 00:10:38,458 --> 00:10:40,458 Sophie? Itzuli gara. 114 00:10:47,250 --> 00:10:48,458 Errea da. 115 00:10:51,000 --> 00:10:51,916 Ondo zaude? 116 00:10:53,166 --> 00:10:55,500 Ez da ondo egoteko edo ez egoteko unea. 117 00:11:05,333 --> 00:11:06,750 Hamasei talde. 118 00:11:07,708 --> 00:11:08,625 Aupa. 119 00:11:10,208 --> 00:11:11,041 Gose zaude? 120 00:11:11,125 --> 00:11:12,333 Bai, eskerrik asko. 121 00:11:12,416 --> 00:11:14,625 - Ekarri nire makila. - Nora zoaz? 122 00:11:14,708 --> 00:11:16,708 - Asko dugu egiteko. - Asko! 123 00:11:29,666 --> 00:11:33,583 Rotterdametik etorri berria, bandera holandarduna. 124 00:11:34,375 --> 00:11:37,791 Merkataritza-ontzia, Batista May izenekoa. 125 00:11:38,500 --> 00:11:42,125 Hormigoia darama, errefortzuak, suposatzen dut. 126 00:11:42,708 --> 00:11:44,500 Zein da erregistro-zenbakia? 127 00:11:44,583 --> 00:11:46,958 R-D-1-1-2-3. 128 00:11:50,416 --> 00:11:51,833 Botak. Metalezko puntak. 129 00:11:55,291 --> 00:11:56,166 Harrapakinik? 130 00:11:57,208 --> 00:11:58,166 Oraindik ez. 131 00:12:03,916 --> 00:12:04,750 Zer da hori? 132 00:12:12,333 --> 00:12:14,166 Zer da? 133 00:12:14,958 --> 00:12:16,333 Nire etxeko lanak dira. 134 00:12:16,416 --> 00:12:18,875 Itsua naizenez, braillez idatzita dago. 135 00:12:18,958 --> 00:12:20,875 Zer dio paper zati honek? 136 00:12:22,833 --> 00:12:23,833 Irakurri. 137 00:12:34,875 --> 00:12:39,125 "Nemo kapitainak hitz-jario liluragarriz hitz egiten zuen. 138 00:12:39,208 --> 00:12:45,041 Bere begien suak eta bere keinuen grinak eraldatu egiten zuten. 139 00:12:45,125 --> 00:12:49,208 Aita batek seme bat maite duen bezala maite zuen bere ontzia". 140 00:12:49,291 --> 00:12:52,541 Liburu batekoa da. Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. 141 00:12:52,625 --> 00:12:56,500 Eskolan irakurtzen ari gara, eta frantses baten lana ere bada. 142 00:12:59,416 --> 00:13:00,791 Zorte on arrantzarekin. 143 00:13:02,375 --> 00:13:03,208 Eskerrik asko. 144 00:13:13,458 --> 00:13:17,000 Batzuetan izutu egiten nauzu oso ona zarelako honetan, Marie. 145 00:13:24,458 --> 00:13:27,541 Hala balitz, nire arrebarekin ezkondu beharko lukete. 146 00:13:29,375 --> 00:13:30,375 Kea? 147 00:13:31,083 --> 00:13:32,333 Kaka. 148 00:13:32,416 --> 00:13:33,916 Sophie? 149 00:13:34,000 --> 00:13:35,500 Sophie, non zaude? 150 00:13:38,875 --> 00:13:39,958 Sophie! 151 00:13:47,541 --> 00:13:49,416 Ez, Sophie. 152 00:13:49,500 --> 00:13:50,750 Ez, ez, ez. 153 00:13:52,000 --> 00:13:53,333 - Etienne? - Hemen! 154 00:13:55,333 --> 00:13:56,333 Zer gertatu da? 155 00:14:03,375 --> 00:14:04,791 Bere bihotza izan da. 156 00:14:06,500 --> 00:14:10,041 Nik bere lekua hartu arte itxaron du. 157 00:14:11,791 --> 00:14:15,875 Inoiz ez du amore eman nirekin, ezta nik amore eman nuenean ere. 158 00:14:17,791 --> 00:14:21,125 Hasi zenuena amaituko dugu. 159 00:14:22,166 --> 00:14:24,791 Zure lana amaituko dugu. Hitzematen dizut. 160 00:14:24,875 --> 00:14:26,500 Amaituko dugu. 161 00:14:33,833 --> 00:14:35,041 Sophie… 162 00:14:36,375 --> 00:14:40,083 Etienne, madame Manec-ek hasi zuena amaitu nahian nago, 163 00:14:40,166 --> 00:14:42,375 baina ezin dut zu gabe egin. 164 00:14:43,416 --> 00:14:46,833 Nirekin behar zaitut, mesedez. 165 00:14:46,916 --> 00:14:48,916 Nahikoa da, Marie! 166 00:14:50,291 --> 00:14:51,500 Azkenik… 167 00:14:53,041 --> 00:14:54,250 aurkitu zaitut. 168 00:14:55,458 --> 00:14:56,458 Gaur. 169 00:14:57,208 --> 00:14:58,208 Une honetan. 170 00:15:00,583 --> 00:15:02,083 Hemen amaitzen da guztia. 171 00:15:06,541 --> 00:15:08,958 Alemaniarrak etsita daude. 172 00:15:09,708 --> 00:15:11,125 Marie ez dago salbu. 173 00:15:11,916 --> 00:15:16,750 Zoaz beregana eta babestu ezazu estatubatuarrak etortzen diren arte. 174 00:15:19,416 --> 00:15:20,416 Hala egingo dut. 175 00:15:21,541 --> 00:15:22,958 Marie ikusten duzunean, 176 00:15:24,291 --> 00:15:29,375 esaiozu tigre bat zoriontsuagoa dela hilda kaiola batean baino. 177 00:15:31,125 --> 00:15:32,541 Mariek askatu egin nau. 178 00:15:35,875 --> 00:15:37,708 Emazkiozu eskerrak nire partez. 179 00:15:41,250 --> 00:15:42,458 Ongi da. 180 00:15:47,875 --> 00:15:50,083 Mutil ona zara, Werner Pfennig. 181 00:15:51,666 --> 00:15:52,875 Mutil ona zara. 182 00:15:55,125 --> 00:15:57,041 Ez zaitzala gerrak apurtu. 183 00:16:00,125 --> 00:16:01,375 Babestu ezazu. 184 00:16:03,250 --> 00:16:04,458 Hitzematen dizut. 185 00:16:19,000 --> 00:16:23,166 Entzuten badidazu, zure indarra behar dut, aita. 186 00:16:23,250 --> 00:16:25,333 Zure aitari hitz egiten diozu? 187 00:16:28,416 --> 00:16:30,833 Zer gertatu zaion jakin nahi duzu? 188 00:16:32,666 --> 00:16:33,875 Nik kontatuko dizut. 189 00:16:35,416 --> 00:16:37,083 Hemen utzi zintuenean, 190 00:16:37,166 --> 00:16:40,708 Parisera joan zen Gestapoa despistatzeko asmoz. 191 00:16:41,541 --> 00:16:46,125 Zoritxarrez zure aitarentzat, Gestapok beste plan batzuk zituen. 192 00:16:52,000 --> 00:16:53,375 Ez utzi ibiltzeari. 193 00:16:53,458 --> 00:16:54,875 Ez izan zalantzarik. 194 00:16:56,833 --> 00:17:00,791 Monsieur LeBlanc, ez zara oso ona lan honetan. 195 00:17:01,833 --> 00:17:04,250 Eta orain, iskanbilarik egin gabe… 196 00:17:09,000 --> 00:17:10,333 nirekin etorriko zara. 197 00:17:25,916 --> 00:17:29,791 Bai, irribarre egiten duzu zure lagun zaharrak direlako. 198 00:17:30,666 --> 00:17:35,125 Behin sarraila guztietako giltzen zaindaria izan zinen. 199 00:17:37,208 --> 00:17:39,958 Baina orain, giltza bakarra behar duzu. 200 00:17:47,000 --> 00:17:48,000 Har dezakezu. 201 00:17:48,833 --> 00:17:50,250 Zurea da, beraz, hartu. 202 00:17:52,791 --> 00:17:56,083 Hartu, ireki atea eta zoaz. 203 00:17:57,458 --> 00:17:58,833 Zoaz nahi duzun lekura. 204 00:17:58,916 --> 00:18:01,083 Zoaz jatetxe garesti batera, 205 00:18:01,166 --> 00:18:04,166 eros ezazu ardo botila bat, 206 00:18:05,291 --> 00:18:06,666 arnastu bizi apur bat. 207 00:18:06,750 --> 00:18:10,250 Nahiago dut ardo merkea mahai xume batean. 208 00:18:10,333 --> 00:18:12,708 Eta edonon arnas daiteke bizi apur bat. 209 00:18:12,791 --> 00:18:16,000 Zure ausardiak ez nau kezkatzen. 210 00:18:17,083 --> 00:18:20,250 Gerra garaian, ausardia… 211 00:18:21,083 --> 00:18:25,291 zuhaitz baten hostoak bezalakoa da: ugaria eta alferrekoa, alegia. 212 00:18:28,458 --> 00:18:29,875 Haizeak eramaten du. 213 00:18:29,958 --> 00:18:31,708 Ez didazu axola. 214 00:18:32,375 --> 00:18:34,625 Ez dit axola bizi edo hiltzen bazara. 215 00:18:34,708 --> 00:18:37,500 Goi mailako ofiziala zara. Zer nahi duzu? 216 00:18:37,583 --> 00:18:43,083 Maila handieneko ofiziala naiz kide bakarreko unitate batean. 217 00:18:44,000 --> 00:18:49,291 Europako harribitxi guztiak bildu eta Reich-ari entregatzen dizkiot. 218 00:18:51,875 --> 00:18:53,125 Ona naiz nire lanean. 219 00:18:54,416 --> 00:18:56,541 Erabateko arrakasta izan dut… 220 00:18:58,541 --> 00:18:59,875 salbuespen batekin. 221 00:19:01,458 --> 00:19:03,666 Diamante jakin baten bila nabil. 222 00:19:06,291 --> 00:19:08,250 Hitlerren bilduma pribaturako da? 223 00:19:09,458 --> 00:19:12,166 Edo agian zuretzat da. 224 00:19:12,250 --> 00:19:13,708 Gaixo zaude. 225 00:19:14,375 --> 00:19:15,750 Gaixoaren usaina duzu. 226 00:19:19,708 --> 00:19:22,375 Horrela izango da gaurko arratsaldea. 227 00:19:23,625 --> 00:19:27,583 - Hemendik iluntzera arte… - Zure aginduak betetzeari utziko diozu, 228 00:19:27,666 --> 00:19:31,416 eta harribitxi eder hori zuretzat gordetzen saiatuko zara, ezta? 229 00:19:36,791 --> 00:19:38,583 Non dagoen esaten ez badidazu, 230 00:19:39,458 --> 00:19:40,666 tiro egingo dizut. 231 00:19:41,500 --> 00:19:45,875 Begitartea zulatuko dizut, hemen, gela honetan, ilundu baino lehen. 232 00:19:45,958 --> 00:19:50,166 Hilda nago jada. Ezin duzu hildako bat mehatxatu. 233 00:19:56,666 --> 00:20:01,708 Uste duzu ez didazula ezer esan, baina, egia esan, asko esan didazu 234 00:20:02,416 --> 00:20:04,250 denbora gutxian. 235 00:20:05,041 --> 00:20:09,833 Zutaz egin dudan ikerketan, oso gizon arrazionala zarela jakin dut. 236 00:20:09,916 --> 00:20:14,166 Ez duzu txorakerietan sinesten, diamante madarikatuetan bezala, adibidez. 237 00:20:14,666 --> 00:20:16,791 Harribitxi jakin honen jabe izateak 238 00:20:16,875 --> 00:20:19,500 zure alaba iluntasunera kondenatu bazuen ere. 239 00:20:20,291 --> 00:20:22,708 Gizon arrazional gisa… 240 00:20:24,541 --> 00:20:28,375 ez dut uste harri soil batengatik bizia emango zenukeenik. 241 00:20:34,250 --> 00:20:36,916 Zure alabarengatik bizia emango zenuke, ordea. 242 00:20:38,125 --> 00:20:41,375 Horrek esan nahi du diamantea zure alabarekin dagoela. 243 00:20:42,083 --> 00:20:44,708 Neska topatuz gero, harribitxia topatuko dut. 244 00:20:53,375 --> 00:20:58,375 Horrelako geletan, ni bezalakoek bakarrik entzun ditzaketen kanpai isilak daude. 245 00:21:01,208 --> 00:21:02,708 Bat entzun berri dut. 246 00:21:02,791 --> 00:21:07,166 Bai, denak du bere ahotsa. Entzun baino ez da egin behar. 247 00:21:07,875 --> 00:21:11,208 Itsasoko Sugarrak hilezkortasuna emango dizula uste duzu? 248 00:21:13,666 --> 00:21:14,833 Sentitzen dut. 249 00:21:17,458 --> 00:21:19,375 Heriotza zure bila etorriko da. 250 00:21:20,625 --> 00:21:22,708 Baina norbait maite duzunean… 251 00:21:23,541 --> 00:21:26,791 Maitasun horrek heriotza gainditzen du. 252 00:21:27,708 --> 00:21:31,333 Horregatik, nire alaba argitan bizi da, ez iluntasunean. 253 00:21:37,916 --> 00:21:41,666 Harribitxiak aztertzeko erabiltzen ditudan tresnak dira hauek. 254 00:21:41,750 --> 00:21:43,166 Denborarekin, ikasi dut… 255 00:21:44,625 --> 00:21:47,625 erabilgarriak direla honelako kasuetarako. 256 00:21:52,208 --> 00:21:54,041 Hiru ordu pasatxo dituzu 257 00:21:55,500 --> 00:21:57,166 helbide bat emateko. 258 00:21:58,666 --> 00:22:01,500 Horrelako egoera askotan, ikasi dut 259 00:22:02,083 --> 00:22:05,583 indartsuagoa dela mina leialtasuna eta abertzaletasuna baino. 260 00:22:05,666 --> 00:22:08,000 Baina gaur arratsaldeko galdera da… 261 00:22:10,958 --> 00:22:13,333 indartsuagoa al da mina maitasuna baino? 262 00:22:24,375 --> 00:22:25,708 Hori izan zen galdera. 263 00:22:26,875 --> 00:22:29,708 Indartsuagoa al da mina maitasuna baino? 264 00:22:31,416 --> 00:22:33,666 Erantzuna jakin nahi duzu? 265 00:22:34,291 --> 00:22:36,291 Erantzuna ezezkoa da. 266 00:22:37,416 --> 00:22:39,416 Ez zuen ezer esan. 267 00:22:40,166 --> 00:22:47,125 Hiru orduz torturatu nuen eta, hala ere, ez zuen ezertxo ere esan. 268 00:22:48,708 --> 00:22:50,833 Ez zidan helbide bat eman nahi izan. 269 00:22:52,000 --> 00:22:53,916 Ez zintuen entregatu nahi izan. 270 00:22:54,000 --> 00:22:55,000 Eta, hortaz… 271 00:23:08,791 --> 00:23:11,333 Ez… 272 00:23:11,416 --> 00:23:14,416 Hori da, Marie, zure aita hilda dago. 273 00:23:15,291 --> 00:23:17,250 Neuk hil nuen. 274 00:23:35,958 --> 00:23:38,291 Aita, ez zara joango… 275 00:23:40,375 --> 00:23:41,708 ni joaten naizen arte. 276 00:23:48,458 --> 00:23:51,250 Marie, zure egoera ulertzen duzu? 277 00:23:51,916 --> 00:23:53,750 Ate hau behera bota dezaket… 278 00:23:54,916 --> 00:23:57,000 - Ez naiz joango… - …edozein unetan. 279 00:23:57,083 --> 00:23:58,250 bera joan arte. 280 00:24:03,458 --> 00:24:07,583 Bakean utziko zaitut diamantea non ezkutatu zuen esanez gero. 281 00:24:07,666 --> 00:24:09,416 Ez nago bakarrik. 282 00:24:14,000 --> 00:24:17,250 Granada bat izan dezakezu, baina pistola daramana ni naiz. 283 00:24:17,333 --> 00:24:21,291 Nor izango litzateke itsu bati pistola bat emateko bezain ergela? 284 00:24:23,916 --> 00:24:27,041 Osaba Etiennek bat eman eta erabiltzen irakatsi zidan. 285 00:24:30,958 --> 00:24:32,750 Ate horretatik sartzen bazara, 286 00:24:32,833 --> 00:24:36,333 tiro egingo dizut nire osaba Etiennek erakutsi zidan bezala. 287 00:24:36,416 --> 00:24:41,166 Gauzak korapilatzen ditu zure osabaren errebolberra izateak. 288 00:24:41,250 --> 00:24:43,083 Apur bat baino ez. 289 00:24:43,166 --> 00:24:45,125 - Zer esan duzu? - Esan dut… 290 00:25:03,875 --> 00:25:08,333 Pistola bat duzun arren, Marie, ikusmenik gabe jarraitzen duzu. 291 00:25:08,875 --> 00:25:10,083 Eta, laster, 292 00:25:11,125 --> 00:25:13,625 ez duzu entzumenik ere izango. 293 00:25:15,125 --> 00:25:17,250 Hamarretik zerora kontatuko dut. 294 00:25:18,416 --> 00:25:22,833 Granada aktibatuko duen kableari tira egingo diot gero. 295 00:25:25,250 --> 00:25:27,958 Lehergaia metrailaz beteta dagoenez, 296 00:25:28,041 --> 00:25:30,625 urruntzea gomendatzen dizut! 297 00:25:31,500 --> 00:25:35,875 Atea lehertu ondoren, bizirik zaudela ziurtatu nahi dut. 298 00:25:36,875 --> 00:25:38,875 Baina leherketak gortuko zaitu. 299 00:25:39,791 --> 00:25:42,416 Eta, 30 segundoz, ez duzu ezer entzungo. 300 00:25:42,500 --> 00:25:45,125 Orduan, gelan sartu 301 00:25:45,208 --> 00:25:50,708 eta usaimena baino ez duen neska zorabiatu batekin arriskatuko naiz. 302 00:25:50,791 --> 00:25:54,500 Hau duzu azken aukera. Aitortu behingoz! 303 00:26:17,208 --> 00:26:18,041 Werner! 304 00:26:56,833 --> 00:26:58,958 Ez gara gaur hilko. 305 00:27:02,708 --> 00:27:04,125 Banoa, Marie. 306 00:27:09,291 --> 00:27:10,166 Hamar. 307 00:27:10,250 --> 00:27:13,083 Gorra geratu arren, entzuten jarraituko zaitut. 308 00:27:13,166 --> 00:27:14,083 Bederatzi. 309 00:27:18,500 --> 00:27:19,791 Zortzi. 310 00:27:22,791 --> 00:27:23,875 Zazpi. 311 00:27:27,125 --> 00:27:28,083 Sei. 312 00:27:30,750 --> 00:27:31,625 Bost. 313 00:27:35,666 --> 00:27:36,875 Lau! 314 00:27:44,291 --> 00:27:45,666 Hiru! 315 00:27:47,166 --> 00:27:48,000 Bi. 316 00:27:52,541 --> 00:27:53,625 Bat. 317 00:29:15,166 --> 00:29:17,250 Marie, ondo zaude? 318 00:29:18,958 --> 00:29:20,666 Marie, non zaude? 319 00:29:22,875 --> 00:29:24,333 Zure osabak bidali nau. 320 00:29:58,291 --> 00:29:59,791 - Marie! - Hemen nago! 321 00:29:59,875 --> 00:30:00,750 Nor zara? 322 00:30:00,833 --> 00:30:02,041 Werner deitzen naiz. 323 00:30:02,125 --> 00:30:06,416 Alemaniarra naiz, baina aliatua. Osaba Etienne nire irakaslea ere bazen! 324 00:30:06,500 --> 00:30:09,708 Azpisuge halakoa, zure istorioa garrantzi gutxikoa da! 325 00:30:09,791 --> 00:30:13,875 Eta zurekin hilko dela ziurtatzen dizut. 326 00:30:15,458 --> 00:30:18,000 Marie, pistolak sei bala gorde ditzake. 327 00:30:18,708 --> 00:30:20,958 Bost zenbatu ditut. 328 00:30:21,041 --> 00:30:22,458 Bat geratzen zaizu. 329 00:30:22,541 --> 00:30:27,416 Azpisugeaz arduratu eta zurekin itzuliko naiz. 330 00:30:57,083 --> 00:30:58,666 Behera doa orain! 331 00:30:58,750 --> 00:31:01,625 Erdibidean dago. Bere pausoen hotsa entzuten dut. 332 00:31:06,041 --> 00:31:09,333 Ia iritsi da beheko solairuko egongelara. 333 00:31:10,500 --> 00:31:11,875 Bost pauso gehiago. 334 00:31:21,541 --> 00:31:23,166 Ia eskailerak jaitsi ditu. 335 00:31:26,666 --> 00:31:29,500 Eskailburuan dago, atearen beste aldean. 336 00:32:22,708 --> 00:32:24,250 Denak du bere ahotsa. 337 00:32:27,375 --> 00:32:29,166 Entzun baino ez da egin behar. 338 00:32:51,833 --> 00:32:53,666 Soldadu alemaniarra zara. 339 00:32:59,083 --> 00:33:00,583 Ez naiz ezer, 340 00:33:02,916 --> 00:33:05,625 biziraule bat izan ezik, zuri esker. 341 00:33:13,583 --> 00:33:14,625 Zer da hori? 342 00:33:14,708 --> 00:33:15,916 Zer? 343 00:33:16,000 --> 00:33:19,041 Maketaren barruan egongo zen. Zera da… 344 00:33:19,125 --> 00:33:20,583 - Diamantea. - Ez ukitu. 345 00:33:22,208 --> 00:33:23,208 Zergatik ez? 346 00:33:24,250 --> 00:33:25,333 Utzi hor. 347 00:33:31,416 --> 00:33:32,666 Lehen esan duzu 348 00:33:33,791 --> 00:33:36,625 nire osaba zure irakaslea ere bazela? 349 00:33:38,791 --> 00:33:39,791 Bai. 350 00:34:04,333 --> 00:34:07,000 Lehen esan duzu… 351 00:34:10,875 --> 00:34:13,000 irakasleak bidali zaituela? 352 00:34:15,666 --> 00:34:16,666 Berak 353 00:34:18,083 --> 00:34:19,708 zerbait esateko eskatu dit. 354 00:34:21,125 --> 00:34:22,541 Esan zer? 355 00:34:26,708 --> 00:34:30,041 Tigre bat zoriontsuagoa dela hilda kaiola batean baino. 356 00:34:32,458 --> 00:34:33,333 Baina… 357 00:34:34,291 --> 00:34:35,708 Baina erail egin dute. 358 00:34:37,958 --> 00:34:40,000 Askatu egin duzula esan du. 359 00:34:43,416 --> 00:34:46,000 Zoriontsuagoa hilda… 360 00:34:49,666 --> 00:34:50,875 Hori da esan didana. 361 00:34:51,958 --> 00:34:53,541 Ni… 362 00:35:00,041 --> 00:35:01,791 Hemen esertzen zen? 363 00:35:06,166 --> 00:35:07,916 Entzuten zenion? 364 00:35:09,333 --> 00:35:10,875 Nire aita zen. 365 00:35:11,958 --> 00:35:14,791 Aita bat bezalakoa, alegia. 366 00:35:16,833 --> 00:35:18,041 Umezurtza naiz. 367 00:35:22,166 --> 00:35:24,791 Leku hau ikusten nuen begiak ixten nituenean. 368 00:35:25,875 --> 00:35:27,083 Baita nik ere. 369 00:35:31,166 --> 00:35:33,250 Baina ez nuen begiak itxi beharrik. 370 00:35:38,000 --> 00:35:39,458 Argirik garrantzitsuena 371 00:35:39,541 --> 00:35:42,875 - ikusi ezin duzun hori da. - …ikusi ezin duzun hori da. 372 00:35:51,375 --> 00:35:52,791 Gose dirudizu. 373 00:35:53,541 --> 00:35:54,541 Ez naiz gose. 374 00:35:55,666 --> 00:35:56,958 Ni bai. 375 00:35:58,625 --> 00:36:00,166 Melokotoiak gogoko dituzu? 376 00:36:01,625 --> 00:36:03,250 Melokotoiak gogoko ditut. 377 00:36:13,750 --> 00:36:14,958 Ireki eskua. 378 00:36:15,041 --> 00:36:16,250 Eskerrik asko. 379 00:36:47,833 --> 00:36:49,041 Zertan ari zara? 380 00:36:50,375 --> 00:36:52,208 Irratia konpontzen ari naiz. 381 00:37:08,875 --> 00:37:11,375 Irakasleak beti erabiltzen zuen musika. 382 00:37:12,708 --> 00:37:13,916 Oraindik baduzu? 383 00:38:02,666 --> 00:38:04,291 Ene arreba maitea, Jutta. 384 00:38:05,458 --> 00:38:08,291 Ez dakit entzuten ari zaren, 385 00:38:09,541 --> 00:38:11,041 baina, hala bada, 386 00:38:11,708 --> 00:38:13,333 jakin ezazu bizirik nagoela 387 00:38:14,833 --> 00:38:17,416 eta betiko frekuentziari eutsi diodala. 388 00:38:19,750 --> 00:38:21,166 Frantzian nago orain. 389 00:38:21,875 --> 00:38:23,708 Etxera itzultzen saiatuko naiz. 390 00:38:24,666 --> 00:38:27,208 Itzultzen naizenean, dena kontatuko dizut. 391 00:38:27,291 --> 00:38:28,958 Gauza asko daude kontatzeko, 392 00:38:30,125 --> 00:38:32,750 baina garrantzitsuena da… 393 00:38:34,875 --> 00:38:38,208 irakaslea ezagutu dudala. Irakaslea ezagutu dut, benetan. 394 00:38:39,291 --> 00:38:40,708 Bizia salbatu dit. 395 00:38:41,916 --> 00:38:43,750 Eta bere aulkian eserita nago, 396 00:38:46,208 --> 00:38:48,416 begi ederrenak dituen neska batekin. 397 00:38:54,458 --> 00:38:55,666 Joan beharra daukat. 398 00:38:57,250 --> 00:38:59,166 Maite zaitut. 399 00:41:06,000 --> 00:41:07,208 Gertu daude. 400 00:41:08,208 --> 00:41:12,000 Hiria primeran ezagutzen dut, baita kalezulo sekretu guztiak ere. 401 00:41:12,083 --> 00:41:14,208 Hiriko harresira eraman zaitzaket. 402 00:41:15,208 --> 00:41:16,041 Ez. 403 00:41:18,291 --> 00:41:22,125 Ez, nirekin ikusten bazaituzte, laguntzeagatik hilko zaituzte. 404 00:41:24,250 --> 00:41:26,250 Baina berriro ikusiko dugu elkar. 405 00:41:26,958 --> 00:41:27,958 Non? 406 00:41:29,500 --> 00:41:30,916 Uhin laburreko 13.10ean. 407 00:41:31,583 --> 00:41:34,208 Igortzen duzunean, entzuten izango nauzu. 408 00:41:34,291 --> 00:41:37,125 Gerra amaitzean, nahi baduzu, etorriko naiz. 409 00:41:37,708 --> 00:41:39,375 Iritziz aldatu dezakezu. 410 00:41:39,458 --> 00:41:40,541 Ez horixe. 411 00:41:42,041 --> 00:41:43,125 Ezta pentsatu ere. 412 00:41:44,541 --> 00:41:46,041 Orduan, segi entzuten. 413 00:41:46,916 --> 00:41:47,916 Entzungo dizut. 414 00:41:49,416 --> 00:41:51,333 Beti entzun zaitudan bezalaxe. 415 00:42:04,166 --> 00:42:07,583 Estatubatuarren aurrean amore eman behar duzu. 416 00:42:09,041 --> 00:42:11,208 Hiritarrek hilko zintuzkete, 417 00:42:11,291 --> 00:42:15,375 baina estatubatuarrek botak, janaria 418 00:42:16,083 --> 00:42:18,125 eta aukera bat emango dizute. 419 00:42:21,333 --> 00:42:22,333 Ongi da. 420 00:42:23,916 --> 00:42:24,916 Ongi da. 421 00:42:25,666 --> 00:42:26,875 Zurekin joango naiz. 422 00:42:55,666 --> 00:43:00,083 Eremu osoa garbituko dugu eta erabat segurua dela egiaztatuko dugu. 423 00:43:00,958 --> 00:43:02,875 Entzuten izango nauzu. 424 00:43:07,583 --> 00:43:10,750 Sarjentu, atzeman gizon hau! 425 00:44:21,791 --> 00:44:25,208 Lortu dugu, Marie! Lortu dugu! 426 00:48:51,625 --> 00:48:55,291 ANTHONY DOERR-EN ELEBERRIAN OINARRITUA 427 00:52:06,458 --> 00:52:11,458 Azpitituluak: Oihana Guillan Valdés