1 00:00:08,750 --> 00:00:11,083 Bost, lau, 2 00:00:12,208 --> 00:00:15,958 hiru, bi, bat... 3 00:00:20,708 --> 00:00:23,083 Zorionez zuretzat, ezin dizut tiro egin. 4 00:00:23,583 --> 00:00:26,416 Behar zaitut, baina ez didazu ihes egingo, Marie. 5 00:00:26,416 --> 00:00:28,000 Marea gora doa. 6 00:00:28,791 --> 00:00:30,791 Salbu jar zaitzaket, 7 00:00:31,916 --> 00:00:33,750 nik bakarrik baitut esku-argia. 8 00:01:05,250 --> 00:01:09,041 Sentsibilitatea erabili dut. Orain, arrazoiketa erabiliko dut. 9 00:01:10,416 --> 00:01:14,625 Zure bizia nire eskuetan dago, nirea zure eskuetan dagoen bezala. 10 00:01:14,625 --> 00:01:17,041 Itsasoko Sugarraren bila nabil. 11 00:01:17,041 --> 00:01:19,333 Nola dakizu Itsasoko Sugarrari buruz? 12 00:01:19,333 --> 00:01:21,166 Zure aitak kontatu zidan. 13 00:01:21,166 --> 00:01:23,458 Nire aitarekin hitz egin duzu? 14 00:01:23,458 --> 00:01:26,000 Esan non dagoen, besterik ez. 15 00:01:26,000 --> 00:01:27,666 Esan bizirik dagoen. 16 00:01:28,458 --> 00:01:32,625 Badakit bizirik dagoela, bere ahotsa entzuten dudalako. 17 00:01:33,500 --> 00:01:35,541 Entzun nire ahotsari. Entzun. 18 00:01:36,291 --> 00:01:38,250 {\an8}Ez urrundu. Jende gehiegi dago. 19 00:01:38,250 --> 00:01:42,250 {\an8}Badakit zure urtebetetzea dela, baina eginbeharrak ditut, Marie. 20 00:01:42,250 --> 00:01:45,416 - Oporretara gindoazela esan duzu. - Eta hala da. 21 00:01:45,416 --> 00:01:47,458 Orduan, zergatik hainbeste presa? 22 00:01:47,458 --> 00:01:51,750 Alemanek zure urtebetetze eguna aukeratu dutelako Paris inbaditzeko. 23 00:01:53,625 --> 00:01:54,625 Barkatu. 24 00:02:31,375 --> 00:02:33,208 Zer egingo dute Frantziarekin? 25 00:02:33,208 --> 00:02:37,958 Hirien ondasunak ostuko dituzte gizon baten harrokeriaren izenean. 26 00:02:37,958 --> 00:02:41,208 Lagunduko didazu dinosauroen gelako giltza aurkitzen? 27 00:02:41,208 --> 00:02:43,000 Ni baino azkarragoa zara. 28 00:02:44,625 --> 00:02:48,416 Zatoz, Marie. Ihes egin aurretik, ahal duguna salbatu behar dugu. 29 00:02:48,416 --> 00:02:50,000 Kutxa bat duzu eskuinean. 30 00:02:50,000 --> 00:02:53,375 - Daniel, hau nahi duzu? - Bai, berehala itzuliko naiz. 31 00:03:01,666 --> 00:03:03,500 Sentitzen dut etorrarazi izana. 32 00:03:03,500 --> 00:03:07,291 Etxean utzi bazintut, ez dakit itzuliko nintzatekeen. 33 00:03:07,291 --> 00:03:09,708 Baliteke etxeratze-agindua ezartzea. 34 00:03:09,708 --> 00:03:14,208 Naziek museoa ixten dutenean, hauxe bilatuko dute lehenik. 35 00:03:18,000 --> 00:03:21,000 - Gurekin eramango ditugu? - Ez, hartu eskukada bat. 36 00:03:21,750 --> 00:03:25,458 Konfiantzazko jendeari emango dizkiegu, Paristik atera ditzaten. 37 00:03:26,458 --> 00:03:28,375 Eta harrapatzen badituzte? 38 00:03:30,750 --> 00:03:31,750 Azken gauza bat. 39 00:03:41,958 --> 00:03:45,833 Trenean gaudenean, zure eguna tarta batekin ospatuko dugu. 40 00:03:45,833 --> 00:03:48,416 Hegoaldera goaz, lagun baten etxera. 41 00:03:49,916 --> 00:03:51,208 Zer lagun? 42 00:03:52,458 --> 00:03:56,583 Objektu baliotsuak fidatu ahal dizkiodan lagun bat. 43 00:03:59,500 --> 00:04:00,750 Zu bezain baliotsuak. 44 00:04:02,833 --> 00:04:04,625 Tolestu alde hori. 45 00:04:04,625 --> 00:04:05,708 Horrelaxe. 46 00:04:06,416 --> 00:04:08,416 Dinosauroak zain ditugu. 47 00:04:09,875 --> 00:04:12,041 Eman eskua, eta goazen. 48 00:04:14,041 --> 00:04:15,541 Esaiezu premiazkoa dela. 49 00:04:15,541 --> 00:04:18,958 Daniel, eskerrak. Alemanak ate nagusian daude. 50 00:04:18,958 --> 00:04:22,291 Itxita gaudela esan diegu, baina baliteke indarrez sartu nahi izatea. 51 00:04:22,291 --> 00:04:26,458 Sar daitezela eta denbora gal dezatela. Emaiezu kafea eta zigarroak. 52 00:04:26,458 --> 00:04:31,041 Erabili ditugun ateak itxi. Haien aurrean, giltza topatu ezin duzunaren itxurak egin. 53 00:04:31,041 --> 00:04:33,375 Ikus dezakezuenoi zaila egiten zaizue. 54 00:04:33,375 --> 00:04:35,291 Ikusi duzu nola zaintzen nauen? 55 00:04:35,291 --> 00:04:37,750 - Nora joango zarete? - Ondo egongo gara. 56 00:04:37,750 --> 00:04:39,083 Zaindu zaitez. 57 00:04:42,500 --> 00:04:44,416 Daly jauna, utziezu sartzen. 58 00:04:44,416 --> 00:04:47,000 - Segituan joango naiz. - Zer gertatzen da? 59 00:04:47,000 --> 00:04:49,625 Nire hamar frankoko gabardina erabili dut 60 00:04:49,625 --> 00:04:53,958 Parisen erdia baino gehiago balio duten harribitxiak garraiatzeko, 61 00:04:53,958 --> 00:04:57,791 eta Genevara bidaliko ditut Tiranosauro Rex baten buruan, 62 00:04:57,791 --> 00:05:01,041 Lurrean bizi izan zen munstrorik ikaragarrienetako bat 63 00:05:01,041 --> 00:05:03,541 Hirugarren Reich-a iritsi den arte. 64 00:05:03,541 --> 00:05:06,833 Zatoz, ez urrundu. Zutabe bat duzu eskuinean. 65 00:05:06,833 --> 00:05:08,791 Kontuz. Hortxe. 66 00:05:09,291 --> 00:05:13,083 Alemanak hurbil daude. Hemen. Hemendik. Geldi. 67 00:05:14,916 --> 00:05:17,791 Eman zure maleta. Maletategian eseriko zara. 68 00:05:17,791 --> 00:05:19,875 Igo hona. 69 00:05:21,750 --> 00:05:22,583 Horrela. 70 00:05:22,583 --> 00:05:25,333 Korrika hasiko naiz. Fidatu egin beharko duzu. 71 00:05:25,333 --> 00:05:28,166 - Fidatzen naiz. - Goazen ba. Abian. 72 00:05:28,166 --> 00:05:30,333 Gauza bat ziurtatzen dizut, Marie. 73 00:05:30,333 --> 00:05:32,750 Ez duzu inoiz urtebetetze hau ahaztuko. 74 00:05:36,791 --> 00:05:38,125 Eta jarraian zer? 75 00:05:39,125 --> 00:05:41,833 Kamioi bat zegoen harribitxien zain. 76 00:05:41,833 --> 00:05:44,625 Ez dakit bila zabiltzana hor zegoen. 77 00:05:44,625 --> 00:05:46,125 Nik badakit. 78 00:05:49,125 --> 00:05:52,291 Ez gezurrik esan. Badakit ez zegoela gainerakoekin. 79 00:05:52,291 --> 00:05:55,500 Beretzat gorde zuen. Zuri eman zizun. Non dago? 80 00:05:55,500 --> 00:05:57,166 Non dago nire aita? 81 00:06:02,458 --> 00:06:07,291 Marie, zerbait jakin beharko zenuke. Zure aitaren errua da zu itsua izatea. 82 00:06:07,291 --> 00:06:10,166 Itsasoko Sugarra bedeinkazioa zein madarikazioa da. 83 00:06:10,166 --> 00:06:14,875 Jabearen pertsona maiteek gaixotasun larriak pairatzen dituzte. 84 00:06:14,875 --> 00:06:18,333 Zure iluntasuna zure aita kutunaren oparia izan zen. 85 00:07:56,875 --> 00:07:59,125 {\an8}ANTHONY DOERR-EN ELEBERRIAN OINARRITUA 86 00:09:14,208 --> 00:09:15,250 Pfennig kaboa. 87 00:09:19,166 --> 00:09:22,583 Beste behin, bonbek helburu zuzen bati eraso diote. 88 00:09:25,291 --> 00:09:28,416 Transmisiorik atzeman duzun egiaztatzeko nago hemen, 89 00:09:28,416 --> 00:09:30,333 bonbak gidatu dituen zerbait. 90 00:09:32,041 --> 00:09:36,958 Horren ordez, beste zerbaitekin lanpetuta harrapatu zaitut. 91 00:09:38,458 --> 00:09:40,083 Garbiketarekin! 92 00:09:43,583 --> 00:09:46,541 Esan, non dago Schmidt? 93 00:09:49,208 --> 00:09:53,333 Argindarra joan da, fusible bat urtu, eta ordezko baten bila joan behar izan du. 94 00:09:53,333 --> 00:09:56,083 Bonbardaketak harrapatu izanak kezkatzen nau. 95 00:09:57,166 --> 00:10:00,166 Hain kezkatuta, non garbitzen jartzea erabaki duzun? 96 00:10:07,333 --> 00:10:08,750 Fusiblea urtu bada, 97 00:10:08,750 --> 00:10:12,500 zergatik dago argia eta funtzionatzen du irratiak? 98 00:10:12,500 --> 00:10:15,125 Ordezko fusible bat aurkitu dudalako sotoan. 99 00:10:15,875 --> 00:10:18,708 Oraindik odola zegoenez, botak zikindu ditut. 100 00:10:18,708 --> 00:10:20,750 Horregatik hasi naiz garbitzen. 101 00:10:21,541 --> 00:10:22,875 Hara. 102 00:10:22,875 --> 00:10:24,625 Norbait igortzen ari da. 103 00:10:30,166 --> 00:10:33,291 Ea zer esaten ari den. 104 00:10:37,666 --> 00:10:40,125 "Garai batean bezala, 105 00:10:40,125 --> 00:10:43,458 Parisko Lorategi Botanikoko nire bulegoan, 106 00:10:44,333 --> 00:10:45,333 bakarrik... 107 00:10:45,916 --> 00:10:49,833 Urteberri on batekin zer esan nahi duzun jakin nahi nuen". 108 00:10:56,125 --> 00:10:57,125 Neska bat. 109 00:11:03,083 --> 00:11:06,666 Neska bat igortzen ari da. 110 00:11:15,625 --> 00:11:18,458 Bere mezu klabeek bonbak gidatzen dituzte. 111 00:11:18,458 --> 00:11:20,958 Bazenekien, ezta, Pfennig? 112 00:11:23,041 --> 00:11:26,083 Schmidtek jakin zuenean, erail egin zenuen. 113 00:11:30,000 --> 00:11:30,833 Zergatik? 114 00:11:33,541 --> 00:11:34,375 Pistola. 115 00:11:43,541 --> 00:11:45,416 - Espioia zara. - Ez. 116 00:11:46,750 --> 00:11:48,083 Azaldu, orduan! 117 00:11:50,333 --> 00:11:52,750 Oroimen bat babesteko egin dut. 118 00:11:55,250 --> 00:11:56,500 Itxaropen gune bat. 119 00:11:58,500 --> 00:12:00,708 Reich-ak suntsitu ezin duen bakarra. 120 00:12:04,541 --> 00:12:07,333 Hementxe ezereztu zaitzaket, Pfennig. 121 00:12:10,791 --> 00:12:11,625 Baina... 122 00:12:12,916 --> 00:12:15,750 Saint-Maloko irrati-operadore bakarra zara. 123 00:12:17,666 --> 00:12:19,375 Horregatik, zuk eta biok... 124 00:12:20,666 --> 00:12:24,500 igortzen ari den pertsona kokatuko dugu. 125 00:12:26,625 --> 00:12:31,208 Gero, pistola eskuan jarriko dizut eta neska zuk zeuk hilko duzu. 126 00:12:32,166 --> 00:12:33,541 Ulertu duzu? 127 00:12:34,958 --> 00:12:36,125 Ulertu dut, jauna. 128 00:12:48,000 --> 00:12:49,416 Irratsaioa eten egin da. 129 00:12:56,791 --> 00:12:57,875 Egun osoa daukagu. 130 00:13:01,083 --> 00:13:02,791 Bonbaketariak joan egin dira. 131 00:13:04,250 --> 00:13:06,666 Igortzen duen hurrengoan aurkituko dugu. 132 00:13:08,500 --> 00:13:12,833 Schmidt zurekin jarri nuen hasieratik zuri buruzko susmoak nituelako. 133 00:13:14,625 --> 00:13:18,166 Bart, entrenatu zintuen institutuko komandanteari deitu nion. 134 00:13:18,666 --> 00:13:22,166 Talentu hutsa zinelako aukeratu omen zintuen lan honetarako. 135 00:13:22,958 --> 00:13:25,375 Alemaniako onenetakoa zinela esan zuen. 136 00:13:28,708 --> 00:13:30,041 Jaso zure ekipamendua. 137 00:13:32,750 --> 00:13:33,583 Mugitu. 138 00:13:39,833 --> 00:13:41,625 Nola amaitu duzu horrela? 139 00:13:51,750 --> 00:13:55,041 {\an8}VIKTORIASTRASSE UMEZURZTEGIA ESSEN, ALEMANIA. EKAINAK 14, 1940 140 00:14:14,458 --> 00:14:15,916 Jarraitu lanean, umeok. 141 00:14:25,958 --> 00:14:27,958 Irrati-polizia izango da. 142 00:14:27,958 --> 00:14:31,541 Zure bila egongo da legez kanpoko irratsaioak entzuteagatik. 143 00:14:31,541 --> 00:14:33,458 Ez dakizu zertaz ari zaren ere. 144 00:14:38,458 --> 00:14:39,500 Heil Hitler. 145 00:14:39,500 --> 00:14:40,875 Neska-mutilok. 146 00:14:43,166 --> 00:14:44,833 Heil Hitler. 147 00:14:50,958 --> 00:14:53,166 Zer dela eta bisita hau, komandantea? 148 00:14:56,208 --> 00:14:58,791 Zuetako zenbatek entzun du irratia gaur? 149 00:15:06,291 --> 00:15:08,458 Irratsaio nazionala entzun baduzue, 150 00:15:08,458 --> 00:15:12,958 berri handiak entzun dituzue ziur: alemaniar tropak Parisen sartu dira gaur. 151 00:15:14,583 --> 00:15:17,000 Hiria borrokarik gabe entregatu digute. 152 00:15:19,541 --> 00:15:22,833 Frantsesek nazio dekadentea osatzen dute. 153 00:15:29,875 --> 00:15:32,708 Laster eroriko da herrialdearen gainerakoa ere. 154 00:15:33,791 --> 00:15:36,000 Su-egurrarekin etorri da, komandante. 155 00:15:39,375 --> 00:15:40,583 Bai. 156 00:15:46,666 --> 00:15:48,875 Ez zuen zure neska-mutilen batek 157 00:15:48,875 --> 00:15:54,541 irrati nazionala baino gehiago entzungo gaur? 158 00:16:00,833 --> 00:16:04,375 Zu. Eskua altxatzeko asmoa zenuen. 159 00:16:06,166 --> 00:16:09,333 Brandenburgoko antena altxatu zenetik 160 00:16:09,333 --> 00:16:12,666 ezin dela beste seinalerik jaso azaltzear zegoen, jauna. 161 00:16:13,791 --> 00:16:14,875 Heil Hitler. 162 00:16:17,416 --> 00:16:18,250 Bai. 163 00:16:18,916 --> 00:16:23,166 Hori da teoria, baina sasijakintsuek alternatibak aurkitzen dituzte beti. 164 00:16:24,250 --> 00:16:27,750 Irratsaio atzerritarrak entzuteko moduak aurkitzen dituzte. 165 00:16:33,500 --> 00:16:35,333 Zu bezalakoez ari naiz, mutiko. 166 00:16:38,875 --> 00:16:41,083 - Werner Pfennig zara? - Bai, ni naiz. 167 00:16:41,083 --> 00:16:43,791 Bai, zu zara. 168 00:16:45,000 --> 00:16:48,541 Jakina zu zarela. Zu zara ni hemen egoteko arrazoia. 169 00:16:49,708 --> 00:16:52,125 Zure izena nire belarrietara iritsi da. 170 00:16:52,833 --> 00:16:55,208 Talentu hutsa zarela diote. 171 00:16:56,166 --> 00:16:59,583 Erdi-mutikoa, erdi-igorlea. 172 00:16:59,583 --> 00:17:03,958 New Yorkeko seinaleak har ditzaketen kableak omen dituzu buruan. 173 00:17:03,958 --> 00:17:06,958 Asteak daramatzat irrati atzerritarra entzun gabe. 174 00:17:06,958 --> 00:17:08,083 Heil Hitler. 175 00:17:08,083 --> 00:17:09,875 - Hilabeteak, izan ere. - Ixo. 176 00:17:13,750 --> 00:17:17,333 Ez naiz horregatik etorri. 177 00:17:20,625 --> 00:17:21,625 Ez. 178 00:17:23,666 --> 00:17:24,666 Ni... 179 00:17:26,166 --> 00:17:29,833 Irratia hondatu zaion lagun bat daukadalako etorri naiz, 180 00:17:30,500 --> 00:17:33,833 eta zuk, Werner Pfennig, irrati hura konpontzea nahi dut. 181 00:17:43,500 --> 00:17:47,208 Eta istant batean, bizitza aldatu egiten da. 182 00:17:53,750 --> 00:17:54,916 Bagoaz? 183 00:18:15,333 --> 00:18:17,833 Essengo etxerik ederrena. 184 00:18:17,833 --> 00:18:21,166 Azazkalak atean utzi zituen judu bati konfiskatu zioten, 185 00:18:21,166 --> 00:18:23,333 alde egiteari gogor eutsi baitzion. 186 00:18:24,458 --> 00:18:26,583 Führer-aren oparia niretzat. 187 00:18:44,375 --> 00:18:47,916 Itzali musika, maite, eta erakutsi mutilari makina hondatua. 188 00:18:59,458 --> 00:19:00,833 Nire irratia nahi dut. 189 00:19:01,708 --> 00:19:03,333 Pfennig, konpon ezazu. 190 00:19:04,208 --> 00:19:06,583 Horretarako tresnak behar ditut, jauna. 191 00:19:18,416 --> 00:19:22,416 Zu jaso aurretik, eskolara joan gara eta, zure armairuan, 192 00:19:23,333 --> 00:19:26,583 irratiak egiteko erabili dituzun tresnak aurkitu ditugu. 193 00:19:26,583 --> 00:19:30,916 Horietako bat uhin laburreko 13.10 frekuentzian sintonizatuta zegoen, 194 00:19:30,916 --> 00:19:34,250 Frantzian kokatutako irrati debekatu batean, alegia. 195 00:19:35,250 --> 00:19:37,333 Irakasle bati entzuten ibili zara, 196 00:19:37,333 --> 00:19:41,958 haurrei zientziaz, argiaz, irudimenaz eta horrelakoez hitz egiten duen bati. 197 00:19:43,750 --> 00:19:44,583 Bai. 198 00:19:45,708 --> 00:19:48,916 Egiaz eta gauza ederrez bakarrik hitz egiten du, jauna. 199 00:19:50,666 --> 00:19:52,750 - Heil Hitler. - Heil Hitler. 200 00:19:54,208 --> 00:19:58,541 Bai, egia eta gauza ederrak, denak debekatuak, Werner Pfennig. 201 00:19:59,958 --> 00:20:03,666 Hitz debekatuak entzun dituzunez, zure burua ere debekatua dago. 202 00:20:05,958 --> 00:20:06,833 Entzun. 203 00:20:09,666 --> 00:20:11,333 Badakigu zertan ibili zaren, 204 00:20:12,458 --> 00:20:15,875 eta badakizu praktika hori heriotzarekin zigortzen dela. 205 00:20:18,958 --> 00:20:20,583 Hona nire proposamena: 206 00:20:23,583 --> 00:20:25,958 emaztearen irratia konpontzen ez baduzu... 207 00:20:28,000 --> 00:20:29,416 hil egingo zara. 208 00:20:33,333 --> 00:20:34,333 Tira. 209 00:21:04,041 --> 00:21:07,041 Konexioa hondatu denez, soldatu egin behar dut. 210 00:21:07,750 --> 00:21:09,833 Hemen ez dago soldatzeko tresnarik. 211 00:21:17,541 --> 00:21:18,541 Konpondu edo hil. 212 00:21:53,416 --> 00:21:57,833 Gaur, 13:00etan, Greenwicheko orduan, tropa alemaniarrak, tankeak eta beste... 213 00:21:57,833 --> 00:22:01,166 Konpondu dut, jauna. Heil Hitler. 214 00:22:02,666 --> 00:22:04,000 Oso ongi, Pfennig. 215 00:22:05,375 --> 00:22:08,458 Aldatu kanal puta hori pozoitzen gaituen baino lehen. 216 00:22:09,125 --> 00:22:10,541 Bai, jauna, jakina. 217 00:22:20,750 --> 00:22:24,583 {\an8}SAINT-LAZARE GELTOKIA, PARIS EKAINAK 14, 1940 218 00:22:24,583 --> 00:22:25,791 {\an8}Zure eskuinera. 219 00:22:29,541 --> 00:22:32,250 Tira, azkar. Badator espaloia. Gora. 220 00:22:33,458 --> 00:22:36,958 Kontuz, heldu nire besoari. Eutsi, Marie. Ez zaitez urrundu. 221 00:22:39,500 --> 00:22:41,958 Parisko azken trena joan berria da! 222 00:22:41,958 --> 00:22:44,125 Denbora galtzen duzue. Zoazte! 223 00:22:47,083 --> 00:22:51,208 Atzera! Geltokitik irten behar duzue. 224 00:22:52,208 --> 00:22:53,625 Irten geltokitik! 225 00:22:55,375 --> 00:22:57,583 Trena oraintxe joan da! 226 00:22:58,500 --> 00:23:00,875 Geltokitik irten behar duzue berehala. 227 00:23:21,875 --> 00:23:22,875 Bide egingo dugu. 228 00:23:22,875 --> 00:23:24,708 - Oinez? - Bai, zatoz. 229 00:23:25,625 --> 00:23:30,791 Ez dago besterik. Zatoz. Barkatu. Tira, Marie. Heldu nire besoari. 230 00:23:31,541 --> 00:23:32,541 Heldu zaitez. 231 00:23:47,416 --> 00:23:49,291 Marie, laztana, eman maleta. 232 00:23:51,666 --> 00:23:52,750 Oso astuna da. 233 00:23:54,458 --> 00:23:55,500 Irratia daramazu? 234 00:23:55,500 --> 00:24:00,083 Badaezpada, irratirik ez badute. Irakaslearen iritzia jakin nahi dut. 235 00:24:00,083 --> 00:24:02,458 Sentitzen dut, baina ezin dugu eraman. 236 00:24:02,458 --> 00:24:07,125 Azalduko didazu zergatik ari den hiri oso bat noraezean ihes egiten? 237 00:24:07,125 --> 00:24:10,125 Zergatik dira juduak azkarrenak eta ikaratuenak? 238 00:24:10,125 --> 00:24:12,833 Zergatik daude herrialde inbaditzaileak? 239 00:24:12,833 --> 00:24:16,041 Ezin dut ezertxo ere azaldu. 240 00:24:17,000 --> 00:24:22,541 Irratian diote naziek desberdina dena gorroto dutela, 241 00:24:22,541 --> 00:24:24,750 baita egia esaten duen edonor ere. 242 00:24:24,750 --> 00:24:27,791 - Marie... - Entzun, faborez. 243 00:24:28,583 --> 00:24:31,500 Ni desberdina naiz. Badakit hala naizela. 244 00:24:31,500 --> 00:24:34,375 Desberdina naiz, ni babesten saiatu zaren arren. 245 00:24:36,041 --> 00:24:37,458 Egia hitz egiten duzu. 246 00:24:37,458 --> 00:24:40,291 Bai, eta zu babesteko isilduko naiz. 247 00:24:41,208 --> 00:24:43,125 Desberdina zara, hain zuzen, 248 00:24:43,125 --> 00:24:46,958 egiaren truke zama handi bat bizkarreratzeko prest zaudelako. 249 00:24:46,958 --> 00:24:51,166 Hori da daukazun gauza zoragarri ugarietako bat, Marie. 250 00:24:51,166 --> 00:24:53,958 Ez duzu inoiz nor zaren ezkutatu behar. 251 00:24:53,958 --> 00:24:57,708 Baina oharkabean pasatzeak bizia salba diezazuke gerra garaian. 252 00:25:00,208 --> 00:25:01,541 Maleta eramango dizut. 253 00:25:01,541 --> 00:25:05,208 Irakasleak gazteoi hitz egiten digu, 254 00:25:05,916 --> 00:25:08,916 mundu honetako eromena ulertu behar dugulako. 255 00:25:08,916 --> 00:25:10,791 - Nire zama eramango dut. - Ez. 256 00:25:10,791 --> 00:25:13,291 Ez duzu zama hori bakarrik eraman behar. 257 00:25:14,333 --> 00:25:15,166 Zatoz. 258 00:25:17,750 --> 00:25:20,166 Hemen nago, hementxe. 259 00:25:33,666 --> 00:25:39,291 Hotel hau bereziki aukeratu dut, hemengo zerbitzua apartekoa delako. 260 00:25:40,166 --> 00:25:42,875 Oilasko biziak entzuten ditut, aita. 261 00:25:44,500 --> 00:25:47,375 Noski, janaririk freskoena baino ez. 262 00:25:48,166 --> 00:25:51,791 Zerbitzariak, maiordomoak eta dontzeilak hain dira diskretuak, 263 00:25:51,791 --> 00:25:55,375 non ez baituzu jakingo hemen daudenik ere. 264 00:25:56,708 --> 00:25:58,708 Haize leuna sentitzen dut. 265 00:25:59,875 --> 00:26:02,625 Terrazan gaudelako, ezta? 266 00:26:02,625 --> 00:26:05,291 Mitxoleta-soroen paisaia izugarria da. 267 00:26:06,125 --> 00:26:09,541 Mahaia eta aulkiak bezain gauza burgesik ez dago. 268 00:26:09,541 --> 00:26:13,416 Ez, gaia japoniarra da hemen. Denok belauniko jan behar dugu. 269 00:26:13,416 --> 00:26:18,125 Michelin izarra duen sukaldaria ezaguna da salami-ogitartekoengatik. 270 00:26:18,916 --> 00:26:20,625 - Tori. - Eskerrik asko. 271 00:26:21,833 --> 00:26:24,833 Maiordomoetako bati xal bat eskatuko diozu, mesedez? 272 00:26:24,833 --> 00:26:26,583 - Bai. - Gau hotz samarra da. 273 00:26:29,708 --> 00:26:31,625 Eskerrik asko, eta... 274 00:26:32,500 --> 00:26:35,166 Esan sukaldariari 275 00:26:35,166 --> 00:26:39,291 nahikoa dudala bere ogitarteko baten erdiarekin. 276 00:26:39,291 --> 00:26:41,375 - Ez al zaude gose? - Ez... 277 00:26:42,791 --> 00:26:44,625 Janaria errazionatu behar dugu. 278 00:26:44,625 --> 00:26:49,208 Ez dakigunez nora goazen, ez dakigu zenbat beharko dugun iristeko. 279 00:26:49,208 --> 00:26:50,708 Badakit nora goazen. 280 00:26:50,708 --> 00:26:52,916 Saint-Malora goazela erabaki dut. 281 00:26:54,791 --> 00:26:56,291 Itsasaldera? 282 00:26:56,291 --> 00:26:58,791 Bai, itsasaldera. 283 00:27:06,916 --> 00:27:08,750 Nor ezagutzen duzu Saint-Malon? 284 00:27:09,416 --> 00:27:10,750 Senideak ditugu han. 285 00:27:14,208 --> 00:27:15,833 Nola iritsiko gara? 286 00:27:16,791 --> 00:27:17,625 Zera... 287 00:27:19,000 --> 00:27:20,291 Ez dago trenik. 288 00:27:20,916 --> 00:27:24,250 Inork ez gaitu eramango, inor ez delako adeitsua jada, 289 00:27:24,250 --> 00:27:27,875 eta munduko jende guztia gaiztotu egin delako bat-batean. 290 00:27:27,875 --> 00:27:29,833 Ez munduko pertsona guztiak. 291 00:27:38,833 --> 00:27:40,333 Marie, 22:00ak dira ia. 292 00:27:41,416 --> 00:27:43,416 Irakaslea entzuteko ordua. 293 00:27:45,791 --> 00:27:49,291 Zer gertatzen den badaki, nik ere jakin nahiko nuke. 294 00:27:50,958 --> 00:27:56,791 Eguraldiaren izaeraz hitz egingo zuela uste dut. 295 00:27:58,416 --> 00:28:03,416 Baina, gaiaz aparte, denetarik hitz egiten du beti. 296 00:28:11,541 --> 00:28:12,875 Gabon, neska-mutilok. 297 00:28:14,083 --> 00:28:16,500 Gaur gaueko saioa 298 00:28:16,500 --> 00:28:21,333 egokiak irudituko zaizkizuen hitz batzuekin hasi nahi nuke. 299 00:28:21,333 --> 00:28:26,875 Aspaldi idatzi zituen Sofokles izeneko dramaturgo greziar batek. 300 00:28:26,875 --> 00:28:32,958 Gauzak ez direla aldatzen erakusten digute, urte asko igaro arren. 301 00:28:34,250 --> 00:28:35,875 Hona idatzi zuen hori: 302 00:28:35,875 --> 00:28:39,458 "Tiranoa harrotasunaren semea da, 303 00:28:39,458 --> 00:28:45,041 harropuzkeriaz bere kopa nazkagarritik edaten duena 304 00:28:45,041 --> 00:28:47,750 bere gailur gorenetik 305 00:28:47,750 --> 00:28:51,708 itxaropenaren hautsera buruz behera amiltzen den arte". 306 00:28:51,708 --> 00:28:54,750 Badakit iluntasun garai bete-betean gaudela, umeak, 307 00:28:54,750 --> 00:28:57,750 baina jakin ezazue argia beti gailentzen dela. 308 00:28:58,500 --> 00:29:01,000 Argiaz ari garela, hitz egin nahi nizueke... 309 00:29:01,000 --> 00:29:01,958 Werner! 310 00:29:04,083 --> 00:29:07,166 Entzuten jarraitzen duzu Gestapoak eraman zaituen arren? 311 00:29:07,166 --> 00:29:10,958 Zentzuzko hitz atseginak entzun nahi ditut ordubetez. 312 00:29:11,708 --> 00:29:13,333 - Mina! - Moztu beharko nizkizuke. 313 00:29:13,333 --> 00:29:14,250 Mina! 314 00:29:14,250 --> 00:29:17,291 Handiagoa da fusilatua edo urkatua izatearen mina. 315 00:29:19,125 --> 00:29:21,500 Werner, daukadan guztia zara. 316 00:29:21,500 --> 00:29:25,083 Nire familia zara. Ezin zaitut galdu. 317 00:29:43,000 --> 00:29:46,416 - Barkatu belarrietatik tira egiteagatik. - Indartsua zara. 318 00:29:47,750 --> 00:29:48,958 Oso indartsua. 319 00:29:54,416 --> 00:29:55,833 Txokolatea aurkitu dut. 320 00:30:05,000 --> 00:30:07,250 - Esan, zer esan du irakasle... - Werner? 321 00:30:08,083 --> 00:30:11,291 Soldaduak etorri dira. Zurekin hitz egin nahi dute. 322 00:30:28,166 --> 00:30:30,166 Werner, ez zaituzte eramaten. 323 00:30:30,166 --> 00:30:32,958 Oso azkarra zarelako aukeratu zaituzte. 324 00:30:33,583 --> 00:30:35,333 Txikiegia zarela esango dute. 325 00:30:36,125 --> 00:30:40,166 Ezerezetik etorri zarela. Ez zenukeela amets handirik izan behar. 326 00:30:41,208 --> 00:30:45,291 Baina nik zugan sinesten dut. Zerbait handia egingo duzu noizbait. 327 00:30:48,875 --> 00:30:50,083 Eskerrik asko. 328 00:30:57,666 --> 00:30:59,750 Ez aldatu, Werner Pfennig, 329 00:31:01,625 --> 00:31:03,666 apur bat gogaikarria zaren arren. 330 00:31:04,500 --> 00:31:07,416 - Ezin duzu aldatu. - Min ematen didazu berriro. 331 00:31:10,916 --> 00:31:12,500 Ez zaitzatela txunditu. 332 00:31:12,500 --> 00:31:14,125 Ez zaitzatela konbentzitu. 333 00:31:14,875 --> 00:31:17,375 Eutsi zure arimaren garbitasunari, ados? 334 00:31:24,125 --> 00:31:26,458 irratsaio tuntun hori balitz bezala. 335 00:31:31,791 --> 00:31:33,625 Eutsi frekuentzia berari. 336 00:31:36,916 --> 00:31:38,000 Hitzematen dizut. 337 00:31:38,833 --> 00:31:39,666 Bai. 338 00:31:40,291 --> 00:31:41,291 Hitzematen dizut. 339 00:31:53,250 --> 00:31:56,958 Jutta... 340 00:31:56,958 --> 00:31:58,708 - Hitzematen dizut. - Jutta. 341 00:32:12,375 --> 00:32:13,375 Zorionak. 342 00:32:13,375 --> 00:32:17,958 Irratiarena froga sinplea zen, baina ukaezina da arrakastaz pasa zenuela. 343 00:32:18,541 --> 00:32:19,708 Nora naramazu? 344 00:32:19,708 --> 00:32:24,875 Haurra gizon eta gizon soldadu bihurtuko duten leku batera. 345 00:32:26,416 --> 00:32:27,333 Heil Hitler. 346 00:32:28,458 --> 00:32:29,375 Heil Hitler. 347 00:33:39,125 --> 00:33:41,958 Ea ba, aurrera, Marie. 348 00:33:42,625 --> 00:33:45,833 Biratu eskuinera. Eskuinera, horrela. 349 00:33:45,833 --> 00:33:47,791 Bale, orain, askatu enbragea. 350 00:33:47,791 --> 00:33:51,666 - Zer da enbragea? - Altxatu ezkerreko oina. Hori da! 351 00:33:51,666 --> 00:33:55,958 Bai, aupa! Alde batera! Aldatu eserlekua! 352 00:34:00,541 --> 00:34:02,375 Auto-lapurrak gara orain? 353 00:34:02,375 --> 00:34:04,375 Ez da autoa, Citroën bat da. 354 00:34:04,375 --> 00:34:07,750 Ez dugu lapurtu. Frantziaren izenean askatu dugu. 355 00:34:18,166 --> 00:34:22,125 {\an8}HEZKUNTZAKO INSTITUTU POLITIKO NAZIONALA 356 00:34:55,250 --> 00:34:59,333 Hara, erakusten dizkizudan etxeak gero eta handiagoak dira. 357 00:34:59,833 --> 00:35:02,250 Hezkuntzako Institutu Politiko Nazionala. 358 00:35:02,958 --> 00:35:04,875 Alemaniako eskolarik elitistena, 359 00:35:05,625 --> 00:35:08,708 gazte bikainenentzat eta indartsuenentzat eraikia. 360 00:35:14,958 --> 00:35:17,708 Gaingizakiek bakarrik irauten dute hemen. 361 00:35:26,916 --> 00:35:29,166 Friedrich Nietzsche irakurtzen duzu? 362 00:35:29,166 --> 00:35:30,541 Ez dut irakurtzen. 363 00:35:31,666 --> 00:35:33,458 Entzun egiten dut. 364 00:35:33,458 --> 00:35:36,958 "Hiltzen ez gaituenak indartsuago egiten gaitu". 365 00:35:57,333 --> 00:35:58,333 Heil Hitler. 366 00:35:59,083 --> 00:36:00,291 Nor zara? 367 00:36:01,458 --> 00:36:03,000 Siedler teniente koronela. 368 00:36:03,666 --> 00:36:06,666 Essengo sailetik hautagai bat ekarri dut. 369 00:36:06,666 --> 00:36:08,375 Hona etortzeko esan didate. 370 00:36:08,375 --> 00:36:09,833 Zer da? 371 00:36:11,000 --> 00:36:12,000 Aztia da. 372 00:36:14,791 --> 00:36:18,916 Werner Pfennig du izena, eta gaitasun berezia du irratiekin. 373 00:36:22,541 --> 00:36:24,083 Bai, zera... 374 00:36:25,291 --> 00:36:28,500 Ez dut bere gaitasunaz galdetu, ezta? 375 00:36:29,250 --> 00:36:32,541 Zer den galdetu dut zehazki. 376 00:36:33,083 --> 00:36:33,916 Mutila da. 377 00:36:35,708 --> 00:36:38,333 Norbaitek zer zaren galdetzen dizunean, 378 00:36:38,333 --> 00:36:40,833 arrazaz galdetzen ari da. 379 00:36:40,833 --> 00:36:42,666 Zure arraza zara. 380 00:36:42,666 --> 00:36:45,708 Esan, mesedez, zer da? 381 00:36:46,458 --> 00:36:48,041 Alemaniar ariarra. 382 00:36:49,666 --> 00:36:54,583 Baina, aurkeztu zenuen eskaeraren arabera, 383 00:36:55,375 --> 00:36:58,125 umezurztegi batean aurkitu zuten. 384 00:37:00,625 --> 00:37:02,041 Beraz, umezurtza da. 385 00:37:09,708 --> 00:37:12,750 Nor zen zure aita, Werner Pfennig? 386 00:37:12,750 --> 00:37:15,291 Ez dakit nor zen nire aita. 387 00:37:18,375 --> 00:37:19,375 Jauna. 388 00:37:20,791 --> 00:37:21,708 Jauna. 389 00:37:23,625 --> 00:37:24,625 Eta zure ama? 390 00:37:26,000 --> 00:37:26,875 Zendua, jauna. 391 00:37:26,875 --> 00:37:28,083 Zendua, zer? 392 00:37:29,291 --> 00:37:32,791 Zendua, jauna... Heil Hitler. 393 00:37:32,791 --> 00:37:36,708 Zure ama alemaniar ariarra zen? 394 00:37:37,916 --> 00:37:38,750 Bai, jauna. 395 00:37:38,750 --> 00:37:42,458 Baina zure aita edozer gauza izan zitekeen. 396 00:37:42,458 --> 00:37:43,958 Erantzi arropa. 397 00:37:44,750 --> 00:37:48,791 Mutil batek bere jatorria argitzen duen paperik ez badu, 398 00:37:48,791 --> 00:37:52,833 erakunde honen santutegia zapaldu aurretik, 399 00:37:52,833 --> 00:37:54,541 sakon aztertu behar dugu 400 00:37:54,541 --> 00:37:57,500 bere arrazaren osaera genetikoa ziurta dezakegun. 401 00:37:57,500 --> 00:38:00,708 Arropa puta hori kentzeko esan dizut! 402 00:38:12,333 --> 00:38:16,166 Gorputzeko atal guztiak neurtuko ditut. 403 00:38:17,083 --> 00:38:20,458 Ezpainen lodiera, sudurraren proiekzio-angelua, 404 00:38:20,458 --> 00:38:23,875 hezur-dentsitatea, begien kolorea, azalaren kolorea, 405 00:38:23,875 --> 00:38:28,583 lokien arteko distantzia, buruaren zirkunferentzia. 406 00:38:30,041 --> 00:38:34,916 Nire azterketa amaitu ondoren, 407 00:38:34,916 --> 00:38:38,916 odol judua ote duen zalantzarik ez badago... 408 00:38:38,916 --> 00:38:40,666 Erantzi arropa guztia. 409 00:38:41,541 --> 00:38:43,375 ...onartua izango da. 410 00:38:52,125 --> 00:38:55,333 Herr Siedler, eskerrik asko gu kontuan izateagatik. 411 00:38:55,333 --> 00:38:57,541 Essenera itzul zaitezke. 412 00:38:57,541 --> 00:39:01,416 Werner Pfennig gure eskuetan dago orain. 413 00:39:04,083 --> 00:39:05,000 Heil Hitler. 414 00:39:29,375 --> 00:39:31,500 Berri onak, Werner Pfennig! 415 00:39:35,833 --> 00:39:37,750 Ez zara judua, 416 00:39:37,750 --> 00:39:41,250 beraz, bizitzeko baimena ematen dizugu, 417 00:39:41,833 --> 00:39:44,541 baita erakundera batzeko ere. 418 00:39:45,875 --> 00:39:47,083 Gauzatxo bat, ordea. 419 00:39:47,708 --> 00:39:50,541 Orain zaren haurra laster hilko da 420 00:39:51,416 --> 00:39:54,041 eta gaingizaki batek ordezkatuko du. 421 00:40:11,083 --> 00:40:11,958 Adi! 422 00:40:15,375 --> 00:40:17,708 - Heil Hitler! - Heil Hitler! 423 00:40:18,583 --> 00:40:20,250 Probatzeko hasiberria. 424 00:40:28,208 --> 00:40:30,041 Hau zure uniforme militarra da. 425 00:40:31,666 --> 00:40:33,916 Beste hau, soinketako uniformea. 426 00:40:33,916 --> 00:40:38,083 Atzetik tirante gurutzatuak, aurretik paraleloak, mahukak ukondoraino. 427 00:40:38,083 --> 00:40:41,125 Gerrikoan labana bat eta zorro bat eramango dituzu. 428 00:40:41,125 --> 00:40:44,041 Libururik, zigarrorik eta objektu pertsonalik ez. 429 00:40:46,625 --> 00:40:47,875 Hau zure armairua da. 430 00:40:48,458 --> 00:40:51,541 Uniformeak, botak, labana eta betuna gordetzeko da. 431 00:40:51,541 --> 00:40:55,166 Gauean, berriketarik ez. Asteazkenean gutunak bidaltzen dira. 432 00:40:58,791 --> 00:41:02,083 Ahulezia, koldarkeria eta zalantza kenduko dizkizugu. 433 00:41:02,083 --> 00:41:04,458 Ur-jauzi izango zara, bala-bolada bat. 434 00:41:04,458 --> 00:41:07,375 Erosotasunik gabe, zure eginbeharra beteko duzu. 435 00:41:07,375 --> 00:41:09,958 Herrialdea jan eta nazioa arnastuko duzu. 436 00:41:10,791 --> 00:41:11,916 Ulertu duzu? 437 00:41:11,916 --> 00:41:13,500 Bai, jauna. Ulertu dut. 438 00:41:15,208 --> 00:41:16,458 Primeran. 439 00:41:25,666 --> 00:41:27,541 Emaiozue ongietorri tradizionala. 440 00:41:32,458 --> 00:41:33,583 Korri. 441 00:41:57,500 --> 00:41:59,625 Ene arreba maitea, Jutta, 442 00:42:00,416 --> 00:42:02,708 hau oso leku interesgarria da. 443 00:42:03,500 --> 00:42:07,708 Baso eta zelaiak daude eta airea oso garbia da. 444 00:42:09,541 --> 00:42:13,708 Beste mutilek itxura ona dute, baina gehienak ni baino handiagoak dira. 445 00:42:14,583 --> 00:42:19,208 Ez dut irratia erabiltzeko aukerarik izan, baina izango dut horretarako aukera. 446 00:42:19,750 --> 00:42:22,041 Ez dadila kezkatu Frau Elena nigatik, 447 00:42:22,708 --> 00:42:23,916 ondo nago eta, 448 00:42:25,333 --> 00:42:26,750 aire freskoaz gozatzen. 449 00:42:32,791 --> 00:42:34,625 Denok ondo egotea espero dut. 450 00:42:35,666 --> 00:42:37,666 Maite zaituztet eta zuen mira dut. 451 00:42:38,583 --> 00:42:41,166 Hoberena opa dizuet, eta Heil Hitler, 452 00:42:41,166 --> 00:42:42,250 Werner. 453 00:42:44,458 --> 00:42:45,875 Aski da! 454 00:42:50,125 --> 00:42:52,541 Irrati-mutil berria izango zara. 455 00:42:53,625 --> 00:42:56,791 Altxatu. Altxa zaitez, gazte. 456 00:43:01,750 --> 00:43:03,583 Izan zaitezte jatorrak honekin. 457 00:43:04,750 --> 00:43:08,500 Reich-ak plan handiak ditu berarentzat. 458 00:43:11,041 --> 00:43:12,125 Tira. 459 00:43:13,791 --> 00:43:16,208 Lehoi bat bezala hil 460 00:43:16,208 --> 00:43:19,291 edo baso bat esne bezala eroriko zara. 461 00:43:21,333 --> 00:43:23,166 Altxa zaitez, tira. 462 00:43:31,083 --> 00:43:34,708 {\an8}SAINT-MALO, LAU URTE GEROAGO 463 00:43:38,375 --> 00:43:39,458 Gogoratu, Pfennig, 464 00:43:40,708 --> 00:43:43,041 nahita huts egiteko asmoa baduzu, 465 00:43:43,041 --> 00:43:45,625 jokoan dagoena ez da zure bizitza bakarrik. 466 00:43:46,125 --> 00:43:48,250 Arreba bat duzula entzun dut... 467 00:43:50,166 --> 00:43:51,000 Jutta. 468 00:43:52,958 --> 00:43:56,916 Uhin laburreko 13.10 topatzen ez baduzu, 469 00:43:56,916 --> 00:43:58,916 zure arreba ezereztuko dugu, 470 00:44:01,166 --> 00:44:03,291 eta heriotza ikaragarria izango du. 471 00:44:14,958 --> 00:44:18,041 Egindako bidaia gogoratu dut gaur, aita... 472 00:44:18,041 --> 00:44:19,083 Aurrera! 473 00:44:19,083 --> 00:44:20,791 ...Saint-Malorako bidaia. 474 00:44:20,791 --> 00:44:22,833 Lapurtutako autoaz gogoratu naiz, 475 00:44:22,833 --> 00:44:27,333 aletegi eta heskaietan igarotako gauez, eta bidean lapurtutako arrautzez. 476 00:44:27,333 --> 00:44:32,500 Gogoan dut hirira iritsi ginela gasolina bukatu zen unean bertan... 477 00:44:32,500 --> 00:44:35,000 Mendebaldera kilometro erdira dago. 478 00:44:35,000 --> 00:44:36,625 Biratu eskuinera hemen. 479 00:44:36,625 --> 00:44:40,833 Oso urduri nengoen hona iritsi ginenean, 480 00:44:41,583 --> 00:44:45,625 ez nekielako gure patuaren norabidea, ezta nor ezagutuko genuen ere. 481 00:44:46,541 --> 00:44:48,666 Baina maitasunez hartu gintuzten, 482 00:44:48,666 --> 00:44:50,000 baita poz handiz ere. 483 00:44:52,750 --> 00:44:55,708 Horrek guztiak hain urrun dirudi orain. 484 00:45:00,916 --> 00:45:01,750 Aita, 485 00:45:02,791 --> 00:45:07,625 irrati honen seinalea iritsiko zaizula espero dut, 486 00:45:07,625 --> 00:45:11,000 ez dudalako inoiz itxaropena galduko, 487 00:45:11,000 --> 00:45:12,166 inoiz ere ez. 488 00:45:14,833 --> 00:45:15,791 Bihotz-bihotzez. 489 00:45:25,541 --> 00:45:26,666 Kanpora. 490 00:46:20,916 --> 00:46:22,583 Zure laguna ezagutzeko unea. 491 00:46:25,708 --> 00:46:29,125 Edonor zarela ere, barkatu, mesedez. 492 00:49:09,708 --> 00:49:14,708 {\an8}Azpitituluak: Oihana Guillan Valdés