1 00:00:24,625 --> 00:00:29,291 {\an8}SAINT-MALO, 1944KO ABUZTUA FRANTZIA NAZIEN OKUPAZIOPEAN 2 00:00:32,375 --> 00:00:35,625 {\an8}ESTATU BATUETAKO AIRE INDARRAK 565. BONBARDAKETA-ESKUADROIA 3 00:01:08,041 --> 00:01:10,458 Aita? Osaba Etienne? 4 00:01:10,458 --> 00:01:13,541 Entzuten badidazue, itzuli zaitezte etxera, mesedez. 5 00:01:13,541 --> 00:01:14,958 Bonbak erori dira. 6 00:01:14,958 --> 00:01:18,125 Baliteke estatubatuarrak gu salbatzera etorri izana. 7 00:01:18,833 --> 00:01:22,666 Osaba Etienne, bakarrik sentitzeaz gain, 8 00:01:22,666 --> 00:01:25,208 oso kezkatuta naukazu. 9 00:01:26,208 --> 00:01:28,916 Ordubete barru itzuliko zinela esan zenuen, 10 00:01:28,916 --> 00:01:31,000 baina egunak igaro dira. 11 00:01:31,750 --> 00:01:36,916 Alemanengandik ezkutatzen ari bazara, jarraitu bonben hotsei etxera itzultzeko. 12 00:01:38,750 --> 00:01:39,666 Eta, aita, 13 00:01:41,125 --> 00:01:44,083 sei egun barru itzuliko zinela esan zenuen... 14 00:01:46,083 --> 00:01:47,791 duela urtebete baino gehiago. 15 00:01:48,833 --> 00:01:51,041 Munduan zauden lekuan zaudela, 16 00:01:52,791 --> 00:01:53,875 entzuten badidazu, 17 00:01:55,708 --> 00:01:56,541 maite zaitut. 18 00:02:21,833 --> 00:02:25,000 Orain, plazerez nire saioa entzuten duzuenontzat, 19 00:02:25,500 --> 00:02:29,166 Hogei mila legoako bidaia itsaspetik irakurtzen jarraituko dut. 20 00:02:29,666 --> 00:02:31,166 Jules Vernek idatzia. 21 00:02:32,166 --> 00:02:35,625 Aitaren urtebetetze oparia izan zen, 22 00:02:36,500 --> 00:02:40,125 Parisen geundela, bakean. 23 00:02:44,833 --> 00:02:48,208 "Ozeanoetako sakonera handiak guztiz ezezagunak ditugu. 24 00:02:49,000 --> 00:02:50,833 Zundak ez dira haraino iristen. 25 00:02:50,833 --> 00:02:53,708 Zer gertatzen da urruneko amildegi horietan? 26 00:02:54,416 --> 00:02:56,750 Ez dakigu zein izaki bizi diren 27 00:02:56,750 --> 00:03:01,958 itsasoaren sakoneran, ur-azaletik 12 edo 15 miliatara. 28 00:03:02,500 --> 00:03:04,833 {\an8}Prest nengoen onartzeko..." 29 00:03:04,833 --> 00:03:08,416 {\an8}ERLEEN HOTELA, ALEMANEN IRRATI-ZAINTZAKO EGOITZA NAGUSIA 30 00:03:08,416 --> 00:03:12,541 "Edo gure planetan bizi diren izaki mota guztiak ezagutzen ditugu, 31 00:03:12,541 --> 00:03:14,083 edo ez. 32 00:03:14,083 --> 00:03:16,208 Guztiak ezagutzen ez baditugu, 33 00:03:16,208 --> 00:03:20,166 naturak oraindik sekretuak gordetzen badizkigu, 34 00:03:21,166 --> 00:03:23,458 ez dago gauza lasaigarririk 35 00:03:23,458 --> 00:03:28,041 beste mota bateko arrain edo zetazeoen existentzia onartzea baino. 36 00:03:29,166 --> 00:03:33,583 Espezie guztiak ezagutzen baditugu, ordea, 37 00:03:33,583 --> 00:03:39,666 animalia hori bilatu behar dugu sailkatutako itsas izaki guztien artean. 38 00:03:40,625 --> 00:03:45,750 Eta guztiak ezagutzen ez baditugu, naturak oraindik sekreturik badu, 39 00:03:45,750 --> 00:03:49,875 edozein munstro motaren existentzia kontsideratu beharko genuke, 40 00:03:50,458 --> 00:03:53,291 iluntasunean edo sakonean bizi den batena". 41 00:03:53,291 --> 00:03:54,541 Werner. 42 00:03:59,916 --> 00:04:01,416 Trago bat hil aurretik? 43 00:04:02,916 --> 00:04:05,458 Brandya da, gu baino zaharragoa. 44 00:04:07,458 --> 00:04:12,166 Gu ez gara inoiz hain zaharrak izango. Izan ere, ez dugu Alemania berriz ikusiko. 45 00:04:12,166 --> 00:04:13,250 Edan. 46 00:04:16,791 --> 00:04:20,333 Hil egingo gara, Werner, eta zu, bitartean, irratia entzuten. 47 00:04:20,875 --> 00:04:22,916 - Zer entzuten da irratian? - Zera, 48 00:04:24,291 --> 00:04:26,291 irakurtzen ari den neska bat. 49 00:04:29,500 --> 00:04:32,458 Bonba berberak entzuten dira irratian. 50 00:04:34,708 --> 00:04:37,083 Horrek neska hemen dagoela esan nahi du. 51 00:04:42,416 --> 00:04:43,541 Hemen, Saint-Malon. 52 00:04:53,875 --> 00:04:57,708 Uniforme hau jantzi aurretik, irrati frantsesa entzuten nuen maiz. 53 00:05:00,333 --> 00:05:03,666 - Zer egiten zenuela? - Führer-aren arauak hautsi nituen. 54 00:05:03,666 --> 00:05:07,958 Ume bat nintzenean entzuten nuen ahotsa 55 00:05:08,791 --> 00:05:10,000 irakasle batena zen. 56 00:05:10,916 --> 00:05:14,875 Frantsesa ikasi nuen, eta munduari buruzko beste hainbat egia. 57 00:05:14,875 --> 00:05:17,375 Horrek heriotza-zigorra dakar. 58 00:05:17,375 --> 00:05:18,291 Eta zer? 59 00:05:20,708 --> 00:05:22,708 Segundo batzuetan hil egingo gara. 60 00:05:30,583 --> 00:05:34,333 Uhin laburreko 13.10 frekuentziari esker ikasi nuen frantsesa. 61 00:05:35,416 --> 00:05:38,708 Askotan sintonizatu dut Ukraina utzi genuenetik. 62 00:05:41,166 --> 00:05:42,041 Eta, orain... 63 00:05:44,250 --> 00:05:48,041 Orain, beranduegi denean, neska horren ahotsa erreproduzitzen du. 64 00:05:51,000 --> 00:05:53,208 Baina ez dut inoiz ezagutuko. 65 00:05:58,250 --> 00:05:59,750 Agur, ene adiskide. 66 00:06:03,541 --> 00:06:04,416 Agur. 67 00:06:27,458 --> 00:06:29,791 Leherketa baieztatu da eremu alemanean. 68 00:06:29,791 --> 00:06:31,166 Askatu panfletoak. 69 00:06:39,875 --> 00:06:41,833 Horra gaurko saioaren amaiera. 70 00:06:42,416 --> 00:06:46,416 Badakit igortzeagatik hil nazaketela, baina inork ez nau isilaraziko. 71 00:06:48,500 --> 00:06:52,375 Aita, osaba Etienne, zuen alde otoitz egiten dut, 72 00:06:53,000 --> 00:06:56,625 eta, bihar goizean, ogia zuekin berriro partekatzearen alde. 73 00:06:58,708 --> 00:07:01,291 Eta beste entzule guztioi... 74 00:07:03,375 --> 00:07:05,500 bihar ere irratia piztea espero dut. 75 00:07:13,291 --> 00:07:14,708 Biharrik badago, jakina. 76 00:07:51,083 --> 00:07:55,583 EBAKUATU BEREHALA. BIHAR GAUERDIAN BONBARDAKETA GEHIAGO. 77 00:08:54,000 --> 00:08:56,250 {\an8}ANTHONY DOERREN ELEBERRIAN OINARRITUTA 78 00:10:38,875 --> 00:10:39,791 Zatoz. 79 00:10:43,541 --> 00:10:45,666 Esan zein den estatubatuarren mezua. 80 00:11:12,166 --> 00:11:13,291 Irakurri iezadazu. 81 00:11:18,000 --> 00:11:21,833 Bihar gauerdian itzuliko dira. Berehala ebakuatzea gomendatzen du. 82 00:11:23,125 --> 00:11:25,875 Primeran. Iritsi da, beraz. 83 00:11:26,500 --> 00:11:28,250 Amaieraren hasiera. 84 00:11:29,541 --> 00:11:33,333 Hiriko ateak itxi dizkiguzue, ebakuatzea gomendatu diguten arren. 85 00:11:33,958 --> 00:11:36,375 Sasikume endekatuak, nahita egin duzue. 86 00:11:36,375 --> 00:11:37,458 Ez niri leporatu. 87 00:11:38,416 --> 00:11:42,541 Bitxigilea naiz. Ez nago hemen gerra egiteko. 88 00:11:42,541 --> 00:11:48,166 Europako bitxirik onenak bilatzen eta identifikatzen ditut 89 00:11:48,166 --> 00:11:50,625 eta Führer-ari ematen dizkiot. 90 00:11:51,500 --> 00:11:56,333 Alemaniako gainerako bitxigileak juduak zirenez, 91 00:11:56,333 --> 00:12:01,375 Reich-a hasi zenetik, bere jakituria amaigabean, 92 00:12:02,291 --> 00:12:08,208 Europako juduak gaseztatu, fusilatu, urkatu eta gosez hiltzea erabaki du. 93 00:12:12,375 --> 00:12:15,708 Ni naiz nire lanbidean oraindik jardunean dagoen bakarra. 94 00:12:17,875 --> 00:12:19,708 Eta, nire misioaren garapenean, 95 00:12:20,791 --> 00:12:23,500 hiri ziztrin honetan amaitu dut... 96 00:12:32,833 --> 00:12:34,333 norbait aurkitzeko asmoz. 97 00:12:35,458 --> 00:12:39,791 Nahi dudan zerbait duen norbait. 98 00:12:41,416 --> 00:12:42,250 Neska bat. 99 00:12:44,041 --> 00:12:49,166 Saint-Malon dagoen neska itsu bat. 100 00:12:50,583 --> 00:12:52,916 Saint-Malon dagoela dakidan norbait. 101 00:12:56,125 --> 00:12:57,750 Jatetxera iritsi naizenean, 102 00:12:58,500 --> 00:13:01,916 denbora emango nizula esan dizut, 103 00:13:01,916 --> 00:13:05,666 dozena bat ostra jan eta botila hau edaten nuen bitartean. 104 00:13:06,375 --> 00:13:09,666 Orain ez dago ardorik, ezta ostrarik ere. 105 00:13:16,750 --> 00:13:21,583 Hamar segundo gehiago dituzu Marie-Laure LeBlancen helbidea emateko. 106 00:13:22,958 --> 00:13:24,333 Aipatutako neska itsua, 107 00:13:25,333 --> 00:13:27,208 hiri osoak ezagutzen duen hori, 108 00:13:28,041 --> 00:13:30,666 baina inork gogoratzen ez duen hori! 109 00:13:33,041 --> 00:13:33,875 Esan dizut. 110 00:13:35,541 --> 00:13:39,000 Ez dakit nori buruz ari zaren. 111 00:13:47,958 --> 00:13:48,791 Hamar... 112 00:13:52,541 --> 00:13:53,375 Bederatzi... 113 00:13:55,333 --> 00:13:56,208 Zortzi... 114 00:14:00,291 --> 00:14:01,250 Zazpi... 115 00:14:03,708 --> 00:14:05,083 - Sei... - Zoaz infernura. 116 00:14:06,416 --> 00:14:08,541 Utzi txepelkeriak, lagun. 117 00:14:09,208 --> 00:14:11,875 Argi dago infernuan gaudela jada. 118 00:14:13,583 --> 00:14:14,416 Bost... 119 00:14:16,791 --> 00:14:17,625 Lau... 120 00:14:19,958 --> 00:14:20,833 Hiru, bi, bat. 121 00:14:25,708 --> 00:14:27,833 Zure laguntzarik gabe aurkituko dut. 122 00:16:20,250 --> 00:16:23,166 Aita, non zaude? 123 00:16:26,250 --> 00:16:27,666 Entzuten ari naiz. 124 00:16:32,208 --> 00:16:35,416 Ongi da, orain, hemendik. Ezkontzeko eskatu nion hemen. 125 00:16:35,416 --> 00:16:38,833 - Gure etxean? - Ez, etxea hemendik dago, ez oso urrun. 126 00:16:39,458 --> 00:16:41,375 {\an8}Ez distraitu toki dotoreenetan. 127 00:16:41,375 --> 00:16:43,125 {\an8}PARIS, 1934KO APIRILA 128 00:16:43,125 --> 00:16:47,125 {\an8}Ariketa bat duzu esku artean. Eskuaren txantxari erreparatu diozu? 129 00:16:47,125 --> 00:16:50,750 Aita, txantxa bat izateko barregarria izan behar du. 130 00:16:53,041 --> 00:16:58,458 Begira, iturrira erori zara. Niri barre egiteagatik gertatu zaizu hori. 131 00:16:58,458 --> 00:17:00,416 Zatoz, has gaitezen berriro. 132 00:17:01,916 --> 00:17:06,208 Gogoratu, hauek gu gara. Hau hemen da, gure etxea. 133 00:17:06,208 --> 00:17:09,250 Orain, zoaz ezkerrera, 134 00:17:09,250 --> 00:17:13,625 hartu lehena eskuinera eta geratu zaitez, trafikoa dagoelako. 135 00:17:13,625 --> 00:17:20,125 Jarraian, zeharkatu kalea eta segi, eta segi, parkera iritsi arte. 136 00:17:20,125 --> 00:17:23,500 - Ze parke? - Amari ezkontzeko eskatu nion parkea. 137 00:17:24,208 --> 00:17:25,125 Kontatu. 138 00:17:26,750 --> 00:17:28,333 Askotan kontatu dizut. 139 00:17:28,333 --> 00:17:29,875 Ba kontatu berriro. 140 00:17:29,875 --> 00:17:34,041 Beti amaitzen duzu amak baietz erantzuten dizunean. 141 00:17:36,000 --> 00:17:39,916 Paseatzen ari gara eta parkea pasatu duzu, Marie. 142 00:17:40,750 --> 00:17:44,916 Ea zuk bakarrik egin dezakezun. 143 00:17:44,916 --> 00:17:49,666 Bakarrik zaude Parisen eta mezu garrantzitsua duzu aitarentzat. 144 00:17:49,666 --> 00:17:52,208 Bila nazazu. Nola egingo duzu? 145 00:17:52,208 --> 00:17:55,375 Eskuinera joango naiz eta segi, eta segi egingo dut. 146 00:17:56,000 --> 00:17:58,083 Ez, bide okerra da hori. 147 00:17:58,083 --> 00:18:01,666 Ezkerrera joango naiz eta gero, segi, eta segi egingo dut. 148 00:18:01,666 --> 00:18:03,416 Gelditu kalea zeharkatzeko. 149 00:18:03,416 --> 00:18:04,833 Gelditu egingo naiz. 150 00:18:04,833 --> 00:18:09,500 Hori da. Zer egin behar duzu gero? Segi, eta segi... 151 00:18:09,500 --> 00:18:13,208 Eta segi, eta segi, eta segi... 152 00:18:13,750 --> 00:18:16,791 Eta segi, eta segi, eta segi. 153 00:18:17,416 --> 00:18:18,708 Amaitu da segitzea? 154 00:18:18,708 --> 00:18:20,875 Bai, amaitu da. Eta orain, zer? 155 00:18:21,625 --> 00:18:24,708 Krepe bat erosiko didazu nire urtebetetzea ospatzeko? 156 00:18:24,708 --> 00:18:29,333 Jakina, eta ez edozein krepe: txokolate eta kremadun krepe bat. 157 00:18:29,333 --> 00:18:31,041 - Eta gero... - Gero, museora. 158 00:18:33,458 --> 00:18:38,791 Eta segi, eta segi, museora iristen naizen arte. 159 00:18:38,791 --> 00:18:39,875 Ezin hobe! 160 00:18:40,666 --> 00:18:43,750 Iristen garenean, zure urtebetetzea ospatzeko, 161 00:18:43,750 --> 00:18:47,625 museoko mirariak esploratu ahal izango dituzu. 162 00:18:49,125 --> 00:18:51,208 - Plan izugarria, ezta? - Hala da. 163 00:18:56,208 --> 00:18:59,916 Gauzak aldatu dituzu etorri ginen azken alditik. 164 00:18:59,916 --> 00:19:01,333 Nola dakizu hori? 165 00:19:02,791 --> 00:19:07,083 Lehenengo aretoak beti izan du hondar usaina, baina orain... 166 00:19:07,083 --> 00:19:11,041 Luma, moko eta atzapar usaina du, aretoa txoriz beteta dagoelako. 167 00:19:11,041 --> 00:19:12,541 Benetako txoriak? 168 00:19:12,541 --> 00:19:15,833 Ez, txori disekatuak. Denbora asko daramate hilda. 169 00:19:15,833 --> 00:19:18,125 Baina, bisitan etorriko zinenez, 170 00:19:18,125 --> 00:19:22,041 berpizten lagundu nahi izan diet... honekin. 171 00:19:32,250 --> 00:19:34,750 Aita, bizirik daude. 172 00:19:34,750 --> 00:19:37,125 Bueno, abestia da bizirik dagoena. 173 00:19:37,125 --> 00:19:39,916 Denak du bere ahotsa. Entzun baino ez dago. 174 00:19:48,833 --> 00:19:49,916 Entzun. 175 00:20:10,458 --> 00:20:13,208 Orain, zure belarriak gozarazi ondoren, 176 00:20:13,208 --> 00:20:15,125 zure eskuak gozaraziko ditugu. 177 00:20:21,166 --> 00:20:24,083 Lehen ere ukitu duzu hau. Gogoratzen duzu zer den? 178 00:20:24,583 --> 00:20:26,416 Ez gaude eskolan. 179 00:20:26,416 --> 00:20:28,000 Baina bada ikasgaraia. 180 00:20:29,333 --> 00:20:31,333 - Ez zuretzat. - Bereziki niretzat. 181 00:20:34,958 --> 00:20:35,958 Esmeralda bat da? 182 00:20:36,458 --> 00:20:37,291 Primeran. 183 00:20:38,250 --> 00:20:41,791 Mundua, mundua da, ikusi ezin baduzu ere, Marie. 184 00:20:41,791 --> 00:20:43,583 Zure hatzak zure begiak dira. 185 00:20:43,583 --> 00:20:47,708 Hamar hatz dituzu. Gehienek bi begi besterik ez dute. 186 00:20:47,708 --> 00:20:51,166 Besteak baino bost aldiz hobea zara, bost bider bi delako... 187 00:20:51,166 --> 00:20:52,166 Hamar. 188 00:20:52,166 --> 00:20:54,250 - Hori da! - Hauek diamanteak dira? 189 00:20:54,250 --> 00:20:55,166 Bai horixe. 190 00:21:04,875 --> 00:21:06,833 Eder sentitzen da. 191 00:21:06,833 --> 00:21:08,458 Zu bai ederra. 192 00:21:09,625 --> 00:21:11,000 Zorionak, Marie. 193 00:21:12,375 --> 00:21:16,791 Hau al da museoko alerik baliotsuena? 194 00:21:16,791 --> 00:21:17,708 Ez. 195 00:21:18,541 --> 00:21:22,666 Beste harribitxi bat dago, gainerakoak baino baliotsuagoa den bat. 196 00:21:24,458 --> 00:21:26,375 Itsasoko sugarra du izena. 197 00:21:26,375 --> 00:21:27,750 Erakutsiko didazu? 198 00:21:28,958 --> 00:21:30,583 Ez dut erakusteko baimenik. 199 00:21:30,583 --> 00:21:32,208 Zergatik ez duzu baimenik? 200 00:21:33,208 --> 00:21:36,625 Kutxa gotor batean dagoelako, artxibategiaren beste aldean. 201 00:21:37,416 --> 00:21:40,125 Gainera, bazkalordua iritsi da. 202 00:21:40,125 --> 00:21:42,625 Badakizu zer esan nahi duen hori, ezta? 203 00:21:42,625 --> 00:21:44,125 Tarta apur bat. 204 00:21:44,125 --> 00:21:45,583 Tarta asko. 205 00:21:47,333 --> 00:21:48,250 Eta zu. 206 00:21:54,458 --> 00:21:57,541 Zergatik ezin dut Itsasoko sugarra ukitu? 207 00:21:57,541 --> 00:21:59,250 Non bazkaldu nahi duzu? 208 00:21:59,250 --> 00:22:02,416 Zergatik, aita? Azaldu arte, ez dut bazkalduko. 209 00:22:03,541 --> 00:22:05,791 Nekaezina zara, ezta? Ados ba. 210 00:22:07,500 --> 00:22:09,333 Kondaira zentzugabea da, Marie. 211 00:22:10,458 --> 00:22:14,583 Kondairak dioenez, madarikatua dagoelako deitzen da horrela. 212 00:22:15,125 --> 00:22:15,958 Hortxe. 213 00:22:16,916 --> 00:22:19,666 Gehiago dago. Zure ahotsean nabari dezaket. 214 00:22:19,666 --> 00:22:22,666 Esan, mesedez. 215 00:22:23,291 --> 00:22:27,000 Kondairaren garaian, ohikoa zen ezinezko fantasietan sinestea. 216 00:22:28,375 --> 00:22:32,750 Bitxia ukitzen duen oro madarikatua izango omen da. 217 00:22:34,083 --> 00:22:35,375 Zein da madarikazioa? 218 00:22:37,041 --> 00:22:40,375 Ba harribitxia ukitzen baduzu, 219 00:22:40,375 --> 00:22:43,708 zure pertsona maiteek zoritxarreko patua pairatuko dute. 220 00:22:44,375 --> 00:22:47,958 Baina ez zara inoiz hilko bitxia eskuetan duzun bitartean. 221 00:22:47,958 --> 00:22:53,333 Beraz, ikusten duzunez, ezinezko bi gauza hauetan oinarrituz, 222 00:22:53,333 --> 00:22:55,250 kondaira erabat zentzugabea da. 223 00:22:56,166 --> 00:22:58,583 Inoiz ukitu duzu Itsasoko sugarra? 224 00:23:06,875 --> 00:23:08,666 Ea, Marie, goazen bazkaltzera. 225 00:23:19,750 --> 00:23:23,000 {\an8}SAINT-MALO, 1944KO ABUZTUA 226 00:23:49,208 --> 00:23:50,125 Ogia. 227 00:24:38,541 --> 00:24:39,375 Kablea. 228 00:25:06,875 --> 00:25:07,875 Aizu. 229 00:25:09,416 --> 00:25:11,958 Zergatik ez dizkiguzue ateak irekitzen? 230 00:25:11,958 --> 00:25:13,458 Ez dago janaririk. 231 00:25:13,458 --> 00:25:17,375 Nazi nazkagarriak, zuekin bat desagertzea nahi duzue! 232 00:26:17,708 --> 00:26:18,541 Kaixo? 233 00:26:19,500 --> 00:26:21,250 Gaur ez dago ogirik. 234 00:26:21,250 --> 00:26:23,833 Ez duzu ogirik aurkituko inon. Marie! 235 00:26:23,833 --> 00:26:26,041 Ez nuen espero zu berriro ikustea. 236 00:26:26,041 --> 00:26:29,875 Goseak akabatuko nau. Ez duzu ogirik izango, monsieur Caron? 237 00:26:30,583 --> 00:26:31,500 Gorde dirua. 238 00:26:32,458 --> 00:26:35,750 Zati zahar bakarra daukat, baina eraman dezakezu. 239 00:26:35,750 --> 00:26:38,166 - Tori. - Eskerrik asko. 240 00:26:38,166 --> 00:26:42,083 Bart zure mezua entzun duen norbait ere badut. 241 00:26:55,333 --> 00:26:56,166 Marie. 242 00:26:56,750 --> 00:26:57,833 Osaba Etienne. 243 00:26:57,833 --> 00:26:59,000 Etorri egin zara. 244 00:27:00,958 --> 00:27:03,666 Otoitz egin zenuen ogia berriro banan genezan. 245 00:27:03,666 --> 00:27:05,750 Ogirik ez, baina hemen nauzu. 246 00:27:05,750 --> 00:27:09,333 - Mezu klabe azkarra izan zen hori. - Non egon zara? 247 00:27:10,541 --> 00:27:16,791 Gu askatzera datozen estatubatuar eta britainiarrentzat lanean egon naiz. 248 00:27:16,791 --> 00:27:19,458 Zoritxarrez, alemanen arreta erakarri dut. 249 00:27:19,458 --> 00:27:22,083 Ezin nintzen itzuli zu arriskuan jarri gabe. 250 00:27:26,125 --> 00:27:29,625 - Irratsaioekin jarraitzen duzu? - Aitak emandako liburua irakurtzen. 251 00:27:29,625 --> 00:27:31,375 Adostutako orrialdeak? 252 00:27:31,375 --> 00:27:33,625 Bai, 16. kapitulua. 253 00:27:33,625 --> 00:27:36,916 Konturatuko zinen ez zabiltzala Jules Verne irakurtzen, 254 00:27:37,500 --> 00:27:41,750 irabazten lagunduko diguten mezu klabeak baizik. 255 00:27:42,458 --> 00:27:46,791 Orain, 20. kapituluko lehen orrialdea irakurtzea nahi dut, 256 00:27:46,791 --> 00:27:49,000 eta gero, 21. kapituluko bigarrena. 257 00:27:49,000 --> 00:27:51,375 20. eta 21.eko lehena eta bigarrena. 258 00:27:51,375 --> 00:27:53,333 Itzuli azkar etxera. 259 00:27:53,333 --> 00:27:55,875 Bai, hemen ez zaude salbu. 260 00:27:55,875 --> 00:28:00,000 Soldadu alemaniar bat informazioa erosten ari da. 261 00:28:01,208 --> 00:28:02,625 Zu aurkitzeko, Marie. 262 00:28:03,208 --> 00:28:04,625 - Ni? - Zergatik baina? 263 00:28:04,625 --> 00:28:06,416 Ez dakit. Inork ez daki. 264 00:28:07,000 --> 00:28:09,083 Oraingoz, ez zaitu inor salatu. 265 00:28:09,833 --> 00:28:12,541 Zoaz eta itxi etxea iltzez eta giltzez. 266 00:28:12,541 --> 00:28:16,083 - Ados. - Bonbardaketa gehiago izango dira gaur. 267 00:28:38,791 --> 00:28:40,291 Zertan ari zara, soldadu? 268 00:28:41,333 --> 00:28:42,875 Lapurrei tiro egingo zaie. 269 00:28:43,833 --> 00:28:45,500 Werner Pfennig kaboa, jauna. 270 00:28:46,083 --> 00:28:48,791 Wehrmacht-aren irrati-zaintzako unitatean nago. 271 00:28:49,833 --> 00:28:53,750 Saint-Malora ekarri gintuzten legez kanpoko irratsaioak gelditzeko. 272 00:28:53,750 --> 00:28:58,125 Igorgailu-hargailua hondatu zait. Kable bat behar dut jarraitzeko, jauna. 273 00:29:13,708 --> 00:29:14,958 Itxura ahula daukazu. 274 00:29:19,000 --> 00:29:20,125 Ikusi duzu hau? 275 00:29:22,500 --> 00:29:25,166 Estatubatuarrek panfletoak bota zituzten bart, 276 00:29:25,166 --> 00:29:26,666 ebakuatzeko gomendatuz. 277 00:29:28,791 --> 00:29:29,625 Ikusten dut. 278 00:29:31,916 --> 00:29:36,041 Esan zure unitateari inork ez duela joateko baimenik. 279 00:29:36,750 --> 00:29:39,000 Azken gizona erori arte geratuko gara. 280 00:29:39,625 --> 00:29:41,250 Nire kideak hil egin dira. 281 00:29:43,333 --> 00:29:44,583 Ni naiz azken gizona. 282 00:29:50,208 --> 00:29:51,416 Non kokatu zaituzte? 283 00:29:52,000 --> 00:29:52,958 Erleen hotelean. 284 00:29:54,333 --> 00:29:55,500 Concorde plazan. 285 00:29:59,291 --> 00:30:00,958 Zure lana garrantzitsua da. 286 00:30:02,375 --> 00:30:04,375 Ahal bezain beste lagunduko dizut. 287 00:30:57,166 --> 00:30:58,916 Gogoratu, neska-mutilok, 288 00:30:58,916 --> 00:31:03,166 Wernerrek irratia asmatu zuen beste batzuek botatako piezak erabiliz. 289 00:31:03,833 --> 00:31:08,416 Besteentzat baliotsuak diren gauzak botatzen ditugu askotan. 290 00:31:08,916 --> 00:31:11,833 {\an8}Era berean, zuek baliotsuak zarete niretzat. 291 00:31:13,166 --> 00:31:14,833 Inork ez zion ezer erakutsi. 292 00:31:15,916 --> 00:31:20,416 Gizon bizkorra, saiatua, eta irakurle amorratua zen. 293 00:31:20,416 --> 00:31:23,541 Funtzionatzen badu, mirari txiki bat izango da. 294 00:31:24,375 --> 00:31:25,708 Badago prest, Werner? 295 00:31:26,458 --> 00:31:27,875 Hala espero, Frau Elena. 296 00:31:29,208 --> 00:31:30,416 Piztu ezazu, orduan. 297 00:32:11,208 --> 00:32:15,416 Ikatz apur bat erretzean igorritako argi beroa, izan ere... 298 00:32:15,416 --> 00:32:17,458 Neskak ezin dira hemen sartu. 299 00:32:17,458 --> 00:32:21,541 Ixo, zure arreba naiz. Zer deskubritu duzu? 300 00:32:22,291 --> 00:32:24,708 Mundua deskubritu dut, Jutta. 301 00:32:24,708 --> 00:32:30,375 Viena 65. Dresde 88. Londres 100. 302 00:32:30,958 --> 00:32:34,583 Baina gero, berandu denean, hau iristen zait Frantziatik. 303 00:32:35,291 --> 00:32:37,666 Uhin laburreko 13.10. 304 00:32:37,666 --> 00:32:39,625 Munduko irakaslerik onena. 305 00:32:40,291 --> 00:32:42,333 Gauza harrigarriak kontatzen ditu. 306 00:32:45,000 --> 00:32:48,666 Giza garuna erabateko iluntasunean harrapatuta dago. 307 00:32:50,500 --> 00:32:51,583 Debekatuta dago. 308 00:32:51,583 --> 00:32:54,083 Entzuten badiozu, ikasi egingo duzu. 309 00:32:56,875 --> 00:33:02,250 Garunak likido garden batean flotatzen du garezurraren barruan, inoiz ez argitan. 310 00:33:02,250 --> 00:33:06,958 Garunak eraikitako mundua argiz beteta dago, paradoxikoki. 311 00:33:06,958 --> 00:33:09,666 Kolorez eta mugimenduz gainezka. 312 00:33:09,666 --> 00:33:13,666 Baliteke existitzen den objekturik konplexuena izatea. 313 00:33:13,666 --> 00:33:18,750 Kilogramo heze honen barruan, unibertso osoa biratzen da. 314 00:33:18,750 --> 00:33:22,708 Orduan, nola egiten du garunak, argi-txinpartarik gabe bizi denak, 315 00:33:22,708 --> 00:33:25,000 argiz betetako mundua eraikitzeko? 316 00:33:25,000 --> 00:33:26,416 Oso berandu da, Marie. 317 00:33:27,875 --> 00:33:30,333 Berandu denean bakarrik igortzen du. 318 00:33:31,666 --> 00:33:32,500 Nork? 319 00:33:32,500 --> 00:33:36,625 Iluntasuna eta argia azaltzen dituen irakasleak. 320 00:33:36,625 --> 00:33:41,166 Liluragarria dirudi, baina berandu da, eta bihar eskolara joan behar duzu. 321 00:33:41,791 --> 00:33:44,708 - Lo egiteko unea da. - Ados. 322 00:33:46,625 --> 00:33:47,791 Gabon, maite. 323 00:33:48,416 --> 00:33:52,958 Argirik garrantzitsuena ikusi ezin duzun hori dela dio. 324 00:33:52,958 --> 00:33:54,083 Zer esan nahi du? 325 00:33:54,083 --> 00:33:57,458 Eten ez bazenit, jakingo zenukeen. 326 00:34:03,416 --> 00:34:08,916 Azaltzen badizu, goizean argitu diezadakezu. 327 00:34:10,291 --> 00:34:11,208 Hamar minutu. 328 00:34:13,541 --> 00:34:18,333 ...unibertsoaren argi guztiaren hiru milioirena ikus dezake gizakiak. 329 00:34:19,250 --> 00:34:24,208 Erabateko iluntasunean ere, argia duzu zure buruan. 330 00:34:25,833 --> 00:34:28,916 Irakasle, oraindik argia dago nire buruan. 331 00:34:34,625 --> 00:34:35,958 Jaun-andreok, 332 00:34:36,875 --> 00:34:41,708 zerbait esan behar dut gaurko saioa hasi aurretik, 333 00:34:42,875 --> 00:34:45,000 bihotzetik ateratzen zaidan zerbait. 334 00:34:49,083 --> 00:34:51,000 Bazen behin, duela urte asko, 335 00:34:51,000 --> 00:34:54,375 bere jakituria haurrekin partekatzen zuen irakasle bat, 336 00:34:55,166 --> 00:34:57,166 frekuentzia honetan bertan. 337 00:34:59,291 --> 00:35:01,791 Europa osoko haurrei hitz egiten zien. 338 00:35:03,125 --> 00:35:09,333 Eta, hitz egiten zuenean, musika pieza berezi bat entzuten zen beti. 339 00:35:10,583 --> 00:35:11,416 Honako hau. 340 00:35:17,875 --> 00:35:20,750 Garai ilun zentzugabe honetan, 341 00:35:22,250 --> 00:35:27,208 agure zentzugabeek hiriak inbaditzen dituzten garai honetan, 342 00:35:28,125 --> 00:35:32,083 eskolako matoiak balira bezala hiriak osten dituzten garai honetan, 343 00:35:33,083 --> 00:35:38,125 irakasleak esaten zituen gauzetako batzuk gogoratu nahi nituen, 344 00:35:39,583 --> 00:35:40,833 eta zuekin partekatu. 345 00:35:42,750 --> 00:35:47,666 Beti argiaz hitz egiten zuelako. 346 00:35:52,166 --> 00:35:56,250 Ez naiz bera bezain ongi mintzatzen, baina saiatu egingo naiz. 347 00:35:56,875 --> 00:36:01,416 Argia sortzeko ikatza erre behar zela zioen irakasleak. 348 00:36:02,458 --> 00:36:04,875 Edo egur-ikatza, edo zohikatza. 349 00:36:05,541 --> 00:36:10,375 Ikatz zati batetik ateratzen den argia... 350 00:36:13,458 --> 00:36:15,500 eguzki-argia dela esaten zuen. 351 00:36:15,500 --> 00:36:18,875 Kontua da argiak betiko irauten duela. 352 00:36:19,458 --> 00:36:22,666 Bilioika urte irauten du ikatz zati baten barruan. 353 00:36:22,666 --> 00:36:26,166 Baina iluntasunak, irakasleak zioenez, 354 00:36:27,291 --> 00:36:31,416 segundo bat baino ez du irauten 355 00:36:32,500 --> 00:36:33,833 argia pizten duzunean. 356 00:36:36,833 --> 00:36:39,125 Horra esan nahi nuen guztia. 357 00:36:45,208 --> 00:36:48,625 Hogei mila legoako bidaia itsaspetik, Jules Vernek idatzia. 358 00:36:49,666 --> 00:36:50,625 Pfennig kaboa! 359 00:36:55,000 --> 00:36:56,000 Etorri hona! 360 00:36:58,041 --> 00:36:59,000 Mugitu! 361 00:37:18,083 --> 00:37:19,625 Zergatik ezkutatzen zinen? 362 00:37:20,291 --> 00:37:22,708 Bonben aurkako babesleku ona da, jauna. 363 00:37:25,791 --> 00:37:29,541 Hemendik aurrera, goiko solairuan lan egingo duzu, argian. 364 00:37:31,416 --> 00:37:34,166 - Ikusi ahal zaitugun lekuan. - Bai, jauna. 365 00:37:36,583 --> 00:37:41,583 Ziurtasunez esan dezakegu bart Saint-Malon izandako bonbardaketa... 366 00:37:45,458 --> 00:37:47,000 ez zela kasualitatea izan. 367 00:37:50,458 --> 00:37:52,875 Eraso koordinatua izan zen. 368 00:37:53,958 --> 00:37:58,833 Zehaztasunez bonbardatzen ari gaituzte. 369 00:37:59,625 --> 00:38:01,875 Norbait informazioa pasatzen ari zaie. 370 00:38:03,333 --> 00:38:07,833 Hiri honen barruan transmisiorik detektatu duzu? 371 00:38:08,791 --> 00:38:09,625 Ez, jauna. 372 00:38:09,625 --> 00:38:15,041 Mezu kaltegabeek ere informazio kodetua izan dezakete. 373 00:38:15,041 --> 00:38:18,041 Bai, jauna. Kodeak deszifratzeko entrenatu naute. 374 00:38:18,041 --> 00:38:19,333 Gelako onena nintzen 375 00:38:19,333 --> 00:38:22,708 Berlingo Hezkuntzako Institutu Politiko Nazionalean. 376 00:38:22,708 --> 00:38:25,333 Berlingo Institutu hori Alemaniako onena da. 377 00:38:25,875 --> 00:38:29,750 Bai, Smith sarjentua ere Berlingo Institutura joan zen. 378 00:38:29,750 --> 00:38:33,250 Gelako onena 1942an, ezta? 379 00:38:35,291 --> 00:38:38,583 Schmidt Paristik etorri berria da. 380 00:38:39,958 --> 00:38:41,458 Zure kideak hil zirenez, 381 00:38:42,458 --> 00:38:47,875 aurrerantzean, Schmidtek lanean lagunduko dizu. 382 00:38:50,500 --> 00:38:54,833 Saint-Maloko harresien barruan topatzen den edozein irrati-ekipo 383 00:38:54,833 --> 00:38:56,541 heriotzarekin zigortuko da. 384 00:38:58,458 --> 00:38:59,666 Bai, jauna. 385 00:39:00,833 --> 00:39:07,791 Eta, aurrerantzean, ez duzu kable zati galdurik erabiliko. 386 00:39:07,791 --> 00:39:09,208 Eskerrik asko, jauna. 387 00:39:14,208 --> 00:39:15,041 Heil Hitler. 388 00:39:16,166 --> 00:39:17,083 Heil Hitler. 389 00:39:31,333 --> 00:39:32,250 Trago bat nahi? 390 00:39:34,166 --> 00:39:37,250 Gerra irabazi nahi duzu? Ba entzun duzu kapitaina. 391 00:39:37,250 --> 00:39:39,958 Gure koordenatuen igorlea aurkitu behar dugu. 392 00:39:43,625 --> 00:39:47,958 Pfennig, maila handieneko ofiziala naiz eta ez dizut lanean edaten utziko. 393 00:39:48,708 --> 00:39:49,541 Entzun didazu? 394 00:39:50,375 --> 00:39:52,625 Hitz egidazu Institutuko zure garaiez. 395 00:40:45,916 --> 00:40:48,125 Garai zoriontsuagoetarako prestatzen? 396 00:40:51,125 --> 00:40:54,375 Nire lana loreak moztean eta zaintzean zetzan. 397 00:40:55,125 --> 00:40:57,625 Egunen batean gauza bera egitea espero dut. 398 00:40:59,083 --> 00:41:04,375 Orain, ongietorria egiten diet nazionalitate eta kultura guztiei. 399 00:41:08,291 --> 00:41:09,375 Hamar franko dira. 400 00:41:10,125 --> 00:41:13,541 Ez, ez naiz horretarako etorri. 401 00:41:15,208 --> 00:41:17,416 Sexua ez zait interesatzen. 402 00:41:18,333 --> 00:41:23,208 Gaixotasun larri bati aurre egiteko medikatzen ari naiz. 403 00:41:24,000 --> 00:41:27,000 Nire libidoa galtzea 404 00:41:27,875 --> 00:41:31,250 zoro batengandik askatzea bezala izan da. 405 00:41:34,333 --> 00:41:35,166 Eseri. 406 00:41:37,875 --> 00:41:40,083 Eseri, mesedez. 407 00:41:47,833 --> 00:41:54,833 Jakingo duzunez, soldadu zehatz bat neska zehatz baten bila dabil Saint-Malon. 408 00:41:56,083 --> 00:41:59,083 Orain gerraren emaitza zalantzazkoa dela, 409 00:41:59,083 --> 00:42:02,666 kostatzen ari zait jendeari informazioa ateratzea. 410 00:42:03,416 --> 00:42:05,791 Jendeak ez du gerraren egoera ezagutzen. 411 00:42:05,791 --> 00:42:09,208 Estatubatuarrek ordubetean bonbardatuko gaituzte berriro. 412 00:42:11,958 --> 00:42:14,375 Neska honek duen babesa ikusita, 413 00:42:14,375 --> 00:42:18,416 bere senideak erresistentziaren parte direlakoan nago. 414 00:42:19,125 --> 00:42:21,500 Bere aita. Etienne deitutako osaba. 415 00:42:22,083 --> 00:42:23,916 Espioi moduko bat izan daiteke. 416 00:42:24,791 --> 00:42:27,916 Esnatu, lan egin eta lo egiten dut. 417 00:42:32,458 --> 00:42:37,666 Erresistentziari beldur handiagoa diote. Horregatik ez didate ezer aitortzen. 418 00:42:38,875 --> 00:42:40,583 Horregatik erabaki dut 419 00:42:40,583 --> 00:42:45,750 profil jakin bateko pertsona batekin negozioak egitea; 420 00:42:47,166 --> 00:42:53,250 moraltasuna finantza-transakzio sinpleen gainetik jartzen ez duen norbait. 421 00:42:59,166 --> 00:43:02,333 Aipatutako neska Marie-Laure Leblanc deitzen da. 422 00:43:02,333 --> 00:43:05,833 Itsua da. Bere helbidea behar dut. 423 00:43:08,291 --> 00:43:10,791 Ez nago lan honetarako baldintza onenetan. 424 00:43:11,958 --> 00:43:15,458 Ez dut gomendatzen Beaujolaisko ardoa morfinarekin nahastea. 425 00:43:26,708 --> 00:43:27,916 Baina presaka nabil. 426 00:43:53,916 --> 00:43:58,541 Beste zerbait esan behar diot nire aitari. 427 00:43:58,541 --> 00:44:02,875 Nire ahotsak laguntzen zaituen leku batean imajinatzen zaitut, aita. 428 00:44:03,750 --> 00:44:05,791 Ezin zaitut bakarrik utzi. 429 00:44:05,791 --> 00:44:08,291 Beti hitz egingo nizula hitzeman nuen, 430 00:44:09,083 --> 00:44:10,625 eta hala egingo dut. 431 00:44:10,625 --> 00:44:14,833 Itxaropena izateko arrazoi bat emango dizut. 432 00:44:27,791 --> 00:44:28,708 Zerbait? 433 00:44:30,083 --> 00:44:30,916 Ezer ez. 434 00:44:32,583 --> 00:44:34,958 Nire txanda. Zoaz lo egitera. 435 00:44:34,958 --> 00:44:38,583 Ez dut lo askorik egiten. Nahi baduzu, txanda aldatuko dugu. 436 00:44:39,666 --> 00:44:41,375 Nire txanda dela esan dut. 437 00:44:42,291 --> 00:44:44,291 Lo egin ala ez, niri bost. 438 00:45:00,625 --> 00:45:03,333 Halakorik! Normala da ezer ez entzutea. 439 00:45:03,333 --> 00:45:05,458 Elikatze-kablea askatu egin da. 440 00:45:07,208 --> 00:45:09,416 Badakizu zer? Zu probatzeko egin dut. 441 00:45:09,958 --> 00:45:13,041 Igorgailu-hargailueri buruz ulertzen zenuen ikusteko. 442 00:45:17,000 --> 00:45:18,458 Zertaz ari zara? 443 00:45:20,166 --> 00:45:23,583 Ez zaitut gogoratzen Institutu Nazionaleko ikasleon artean. 444 00:45:23,583 --> 00:45:26,083 1942ko promozioko onena izan omen zinen. 445 00:45:26,083 --> 00:45:30,125 Urte hartako onena gogoratzen dut, eta hori ez zinen zu izan. 446 00:45:31,500 --> 00:45:33,166 Agian ez nintzen onena izan. 447 00:45:35,541 --> 00:45:39,625 Ez dut zure aurpegia gogoratzen ere. 448 00:45:41,583 --> 00:45:42,791 Zenbat iraun zenuen? 449 00:45:47,875 --> 00:45:53,916 Institutu Nazionala eliteko eskola da. Ikasleriaren % 63k prestakuntza uzten du. 450 00:45:55,833 --> 00:45:57,666 Gauza bat argi daukat, Schmidt. 451 00:45:58,166 --> 00:46:00,000 Zu % 63 horretan erortzen zara. 452 00:46:04,000 --> 00:46:08,833 Hainbeste kaosarekin, hainbeste burokrazia errearekin, 453 00:46:10,541 --> 00:46:14,166 marjinatu asko daude nagusiek entzun nahi dutena errepikatzen. 454 00:46:15,583 --> 00:46:17,416 Begira, Hirurogeita hiru jauna. 455 00:46:21,750 --> 00:46:23,458 Ekialdera bidaliko ninduten. 456 00:46:23,458 --> 00:46:25,208 Izoztua izan nintzen, 457 00:46:26,583 --> 00:46:29,958 jipoitua, muturreraino eramana eskola madarikatu horretan. 458 00:46:31,666 --> 00:46:33,666 Nire errekonozimendua irabazi dut. 459 00:46:35,750 --> 00:46:38,541 Komandantearekin posta bidezko kontaktua daukat. 460 00:46:39,166 --> 00:46:40,833 Komandantearen edozein hitz, 461 00:46:42,541 --> 00:46:44,208 eta ekialdean amaituko duzu. 462 00:46:51,541 --> 00:46:54,125 Orain, zuk eta biok 463 00:46:54,833 --> 00:46:58,833 Schnapps kopa bat hartuko dugu eta topa egingo dugu Führer-aren alde. 464 00:47:01,208 --> 00:47:03,541 Gero, berdinkideak bezala eseriko gara. 465 00:47:06,708 --> 00:47:08,583 Ez dut edaten. 466 00:47:08,583 --> 00:47:11,500 Bai, edaten duzu. 467 00:47:13,875 --> 00:47:15,208 Topa Führer-aren alde. 468 00:47:16,166 --> 00:47:17,125 Egiaren alde. 469 00:47:37,791 --> 00:47:39,458 Eskerrik asko entzuteagatik. 470 00:47:40,708 --> 00:47:43,125 Horrela amaitzen da gaurko saioa. 471 00:48:44,666 --> 00:48:47,875 Ene bada, ospatzeko zabor hori edaten da? 472 00:48:52,208 --> 00:48:54,958 Zenbat iraun zenuen Institutuan? 473 00:49:00,125 --> 00:49:01,291 Bi aste. 474 00:49:04,458 --> 00:49:06,541 Bi ehizalditan parte hartu ondoren. 475 00:49:10,250 --> 00:49:12,500 Basurdea ni nintzen ehizaldi horietan. 476 00:49:16,833 --> 00:49:18,916 Bastian komandantea ezagutzen duzu? 477 00:49:19,416 --> 00:49:21,125 Bere arauak gogoratzen ditut. 478 00:49:21,125 --> 00:49:26,125 Oztopo pista amaitzen duen azkenak hamar segundoko aldea izango du. 479 00:49:34,541 --> 00:49:36,250 Ez zen nahikoa izan niretzat. 480 00:49:38,833 --> 00:49:40,458 Bitan harrapatu ninduten. 481 00:49:42,208 --> 00:49:45,416 Lehoi bat bezala hil edo baso bat esne bezala erori. 482 00:49:46,000 --> 00:49:47,916 Ez al ziguten hori irakatsi? 483 00:49:48,916 --> 00:49:52,041 Aitak ez dit hitz egin Institututik bota nindutenetik. 484 00:50:04,791 --> 00:50:06,291 Baso hori bezalakoa naiz. 485 00:50:10,083 --> 00:50:11,333 Baina ez naiz ergela. 486 00:50:34,041 --> 00:50:35,166 Sekretu bat daukat. 487 00:50:37,458 --> 00:50:38,958 Zuk ere baduzu bat. 488 00:50:42,416 --> 00:50:44,625 Norbait entzun dut irratia piztean. 489 00:50:48,000 --> 00:50:48,833 Nor? 490 00:51:24,750 --> 00:51:27,500 Uhin laburreko 13.10 frekuentzia jartzen zuen. 491 00:51:28,333 --> 00:51:29,625 Zer da hori? 492 00:51:29,625 --> 00:51:34,000 Txikitan entzuten nuen frekuentzia bat. 493 00:51:34,000 --> 00:51:37,083 Garai hartan, irakasle bat zegoen egiez hitz egiten. 494 00:51:38,375 --> 00:51:41,041 Berak ez bezala, besteek iritzia ematen zuten. 495 00:51:45,666 --> 00:51:50,208 "Erabili begiak eta begiratu, betiko ixten diren aurretik", esaten zuen. 496 00:51:51,083 --> 00:51:52,583 Hori da beti egin dudana. 497 00:51:54,500 --> 00:51:58,500 Baina nahiago nuke ikusi ditudan gauza gehienak ahaztu. 498 00:52:01,041 --> 00:52:02,375 Operadorea naizenetik, 499 00:52:02,375 --> 00:52:06,000 frekuentzia asko deskubritu eta igorgailu ugari kokatu ditut. 500 00:52:06,500 --> 00:52:08,708 SSek etsaiak fusilatzen ikusi ditut... 501 00:52:09,250 --> 00:52:12,833 Reich-aren etsaiak, ezta? Denak frekuentzia horietan lanean. 502 00:52:15,500 --> 00:52:16,375 Bai. 503 00:52:18,458 --> 00:52:20,291 Horretarako entrenatu ninduten. 504 00:52:23,666 --> 00:52:26,500 Baina, bakarrik nagoenean, 505 00:52:28,875 --> 00:52:30,083 edonon nengoela ere, 506 00:52:31,000 --> 00:52:33,500 beti entzun izan dut uhin laburreko 13.10. 507 00:52:35,583 --> 00:52:39,875 Saint-Malora iritsi aurretik, isiltasuna baino ez zen entzuten, 508 00:52:41,208 --> 00:52:43,208 neska bat entzuten hasi zen arte. 509 00:52:44,250 --> 00:52:45,375 Zein da neska hori? 510 00:52:46,916 --> 00:52:47,833 Ez dakit. 511 00:52:50,708 --> 00:52:53,041 Baliteke irakasle horren alaba izatea, 512 00:52:54,541 --> 00:52:59,375 edo, nik bezala, irratia entzuten zuen beste norbait. 513 00:53:02,000 --> 00:53:04,625 Baliteke gure belaunaldiko norbait izatea. 514 00:53:05,666 --> 00:53:07,500 Frekuentzia hau erabiliz, 515 00:53:08,875 --> 00:53:11,875 zentzuzko gauzez hitz eginez, 516 00:53:13,666 --> 00:53:16,166 irakasleak egiten zuen bezala, 517 00:53:16,166 --> 00:53:19,625 gerra-gizon honen eromena amaituko zela pentsatuko zuen. 518 00:53:21,375 --> 00:53:23,000 Neska hori edonor dela ere, 519 00:53:23,666 --> 00:53:24,625 salbu dago. 520 00:53:30,708 --> 00:53:32,958 Esku onetan utzi duela uste dut. 521 00:53:39,708 --> 00:53:40,541 Bueno... 522 00:53:43,083 --> 00:53:44,791 Orain badakit zure sekretua, 523 00:53:45,416 --> 00:53:47,291 baina ezin dizut nirea fidatu. 524 00:53:48,250 --> 00:53:49,750 Ezin naiz Ekialdera joan. 525 00:53:53,916 --> 00:53:54,750 Hau gerra da. 526 00:53:56,750 --> 00:53:59,750 Zer da gorpu bat gehiago 50 milioi gorpuren ondoren? 527 00:54:01,291 --> 00:54:03,666 - Sentitzen dut. - Neska aurkituko duzu? 528 00:54:05,833 --> 00:54:07,375 Nire lana egingo dut. 529 00:54:19,750 --> 00:54:20,750 Esan bezala, 530 00:54:21,541 --> 00:54:25,041 "lehoi bat bezala hil edo baso bat esne bezala erori". 531 00:54:25,041 --> 00:54:27,541 Barkatu iezadazu, mesedez. 532 00:54:29,166 --> 00:54:31,250 Uhin laburreko 13.10 barkatuko dut. 533 00:54:31,750 --> 00:54:32,583 Mesedez... 534 00:55:34,791 --> 00:55:36,333 Kaixo, Marie. 535 00:55:37,166 --> 00:55:39,291 Ezin izan dut zure helbidea aurkitu, 536 00:55:39,833 --> 00:55:44,958 baina, antza denez, zu eta zure aita hona etortzen zineten. 537 00:55:46,833 --> 00:55:47,666 Gose dirudizu. 538 00:55:49,708 --> 00:55:53,916 Tira, oraintxe bertan, denak zaudete gose Saint-Maloko hirian. 539 00:55:55,250 --> 00:55:58,541 Sentitzen dut, osabarengana joan behar... 540 00:55:58,541 --> 00:56:00,166 Ez, mesedez! 541 00:56:04,375 --> 00:56:05,500 Nor zara? 542 00:56:05,500 --> 00:56:09,750 Minik egingo ez dizun norbait... eskatzen dizudana ematen badidazu. 543 00:56:09,750 --> 00:56:10,750 Zer nahi duzu? 544 00:56:13,500 --> 00:56:19,541 Gerra zoro hau, bizi hauek guztiak, ez dute inolako baliorik niretzat. 545 00:56:20,208 --> 00:56:22,166 Bizi egin nahi dut, besterik ez. 546 00:56:22,791 --> 00:56:24,791 Lagundu ahal didazula uste dut. 547 00:56:29,208 --> 00:56:30,125 Nola baina? 548 00:56:33,500 --> 00:56:37,375 Zure aita kutunak Parisko museo batean lan egin zuen. 549 00:56:38,000 --> 00:56:41,000 Harribitxi baliotsu asko zituen eskuetan. 550 00:56:41,000 --> 00:56:43,916 Baina harribitxi bat dago bereziki. 551 00:56:47,833 --> 00:56:50,291 Ikusmena gauza zoragarria da. 552 00:56:50,291 --> 00:56:54,041 Argi ikus dezaket badakizula zein harribitxiz ari naizen. 553 00:56:54,041 --> 00:56:56,208 Itsasoko sugarra du izena. 554 00:56:57,625 --> 00:57:00,708 Kondairaren arabera, edozein gaixotasun senda dezake. 555 00:57:02,041 --> 00:57:05,833 Esku artean duen hori ez da inoiz hilko. 556 00:57:05,833 --> 00:57:09,000 Aitak kondaira horretaz hitz egin zidan. 557 00:57:09,625 --> 00:57:13,000 Sineskorrek sinesten duten alegia bat baino ez da, ordea. 558 00:57:13,000 --> 00:57:14,291 Bueno... 559 00:57:16,083 --> 00:57:22,083 Sineskor honek bere Walther PPK zorrotik aterako du. 560 00:57:23,541 --> 00:57:26,041 Burura apuntatzen ari natzaizu. 561 00:57:26,666 --> 00:57:29,791 Gerra piztu zenean, Paristik ihes egin zenuten. 562 00:57:29,791 --> 00:57:34,250 Zure aitak bitxi asko eraman zituen nazien eskuetan eror ez zitezen. 563 00:57:36,125 --> 00:57:39,333 Ez zaizkit diamanteak edo safiroak interesatzen. 564 00:57:41,416 --> 00:57:44,791 Itsasoko sugarra interesatzen zait, 565 00:57:44,791 --> 00:57:47,291 eta zuk daukazula uste dut. 566 00:57:48,041 --> 00:57:53,500 Marie-Laure, esan non dagoen. 567 00:57:54,166 --> 00:57:55,666 Hamar segundo dituzu. 568 00:57:55,666 --> 00:57:57,250 - Ez dakit... - Hamar. 569 00:57:58,166 --> 00:57:59,750 Bederatzi. 570 00:57:59,750 --> 00:58:00,833 Zortzi. 571 00:58:01,458 --> 00:58:02,541 Zazpi. 572 00:58:04,750 --> 00:58:07,916 - Aitortu, Marie! - Harribitxia bakarrik aipatu zidan. 573 00:58:07,916 --> 00:58:10,708 - Sei. - Hemen aurkitzea espero zenuen? 574 00:58:10,708 --> 00:58:13,958 - Bost. - Ez dakit non dagoen! 575 00:58:13,958 --> 00:58:14,875 Lau. 576 00:58:14,875 --> 00:58:17,083 Argirik garrantzitsuena... 577 00:58:17,083 --> 00:58:19,125 - Hiru. - Ez dakit non dagoen! 578 00:58:19,125 --> 00:58:21,125 - Bi. - Ez dakit! 579 00:58:21,125 --> 00:58:22,833 ...ikusi ezin dugun hori da. 580 01:00:52,708 --> 01:00:57,708 {\an8}Azpitituluak: Oihana Guillan Valdés