1 00:00:06,506 --> 00:00:08,883 Dana Berg fiskaltzan, jauna. 2 00:00:08,967 --> 00:00:10,552 Ez nuen, ez, hau espero. 3 00:00:10,635 --> 00:00:11,886 Autobonbo pixka bat: 4 00:00:11,970 --> 00:00:15,473 iragarkiak jarri ditut geltokietako bankuetan eta paneletan. 5 00:00:15,557 --> 00:00:17,183 Paneletako abokatuen hirian gaude. 6 00:00:17,267 --> 00:00:22,105 Erdiatoi bat berriztatu, eta ezizen batez kamioi-gidabaimena lortu zuen, 7 00:00:22,188 --> 00:00:24,899 bioerregai-enpresa batean lana lortzeko? 8 00:00:24,983 --> 00:00:26,401 "Piztia odolustea", 9 00:00:26,484 --> 00:00:29,279 gobernuari iruzur egitea, alegia. 10 00:00:29,362 --> 00:00:32,323 Jackek pozik hartuko zaitu. Zenbat daramazue? 11 00:00:32,407 --> 00:00:34,117 Sei hilabete ia. 12 00:00:34,200 --> 00:00:36,828 Traizio egin diozu defendatzen zenuenari. 13 00:00:36,911 --> 00:00:41,583 Zu kargu funsgabeak egozten ari zara, hondoratzen ari den kasua salbatu nahian. 14 00:00:41,666 --> 00:00:44,335 Legalek bihotzekoa izan du. Joan egin zaigu. 15 00:00:44,419 --> 00:00:45,712 Tira, goazen. 16 00:00:45,795 --> 00:00:49,841 Egin nuenak ja ez du axola. Ez nituen ondorioak kontuan hartu. 17 00:00:49,924 --> 00:00:52,135 Zalditik astora. Akabo gure lekukorik onena. 18 00:00:52,218 --> 00:00:54,554 Jeanine, Gazarian hilda dago. 19 00:00:54,637 --> 00:00:56,014 Alde egin behar dugu. 20 00:00:56,097 --> 00:00:57,932 Sam Scales eta Alex Gazarianek 21 00:00:58,016 --> 00:01:00,185 gobernuari iruzur egin nahi ziotelakoan gaude. 22 00:01:00,268 --> 00:01:02,937 Ruth eta Vasquez agenteek baieztatu dezakete. 23 00:01:03,021 --> 00:01:04,731 Erraz topatuko ditugu. 24 00:01:04,814 --> 00:01:07,358 Ruth agentea gaurko lekukotzan izan da. 25 00:01:07,442 --> 00:01:09,027 Agente bat bertaratu da? 26 00:01:09,110 --> 00:01:11,446 Agindua ordubete baino gutxiago barru izango duzue. 27 00:01:11,529 --> 00:01:13,907 Nora naramazu? Aizu! 28 00:01:16,034 --> 00:01:17,118 Aizu! 29 00:01:38,681 --> 00:01:41,601 Ni espiatzen harrapatu zintuztedalako da, ezta? 30 00:01:42,227 --> 00:01:43,645 Aizu, hau ilegala da! 31 00:01:48,399 --> 00:01:50,068 Nora ostra goaz? 32 00:01:50,151 --> 00:01:51,945 Tira, erlaxatu, bai? 33 00:01:52,695 --> 00:01:53,655 DEITZEN… CISCO 34 00:01:53,738 --> 00:01:54,697 DEIAK HUTS EGIN DU 35 00:02:19,973 --> 00:02:20,890 Tira, atera. 36 00:02:24,185 --> 00:02:25,145 Tira, ba. 37 00:03:07,687 --> 00:03:08,688 Nor zara? 38 00:03:12,901 --> 00:03:15,278 Haller jauna, milesker etortzeagatik. 39 00:03:16,029 --> 00:03:18,072 Ez dut beste aukerarik izan! 40 00:03:18,156 --> 00:03:20,033 Dramatikoegia izan da. Barkatu. 41 00:03:20,617 --> 00:03:23,578 Baina bestela, deitu, eta lelokeriaren bat esango zenukeen. 42 00:03:23,661 --> 00:03:26,206 Nire gidariak bahitu nauela, adibidez? 43 00:03:26,789 --> 00:03:30,001 Amaitutakoan, etxera eramango zaitu. Hitzematen dizut. 44 00:03:30,084 --> 00:03:31,920 Atxiloketa-aginduagatik da? 45 00:03:32,629 --> 00:03:35,840 Sentitzen dut. Zu auzitegira eramateko era bakarra zen. 46 00:03:35,924 --> 00:03:38,051 Ez duzu ulertzen, Haller jauna. 47 00:03:38,134 --> 00:03:40,970 Ez ni, ez Vasquez ez gara auzitegira joango. 48 00:03:41,054 --> 00:03:43,139 Tira, epailea ez dator bat. 49 00:03:45,558 --> 00:03:46,809 FBIko bururen batek 50 00:03:46,893 --> 00:03:50,104 fiskal nagusiaren langelako norbaitekin hitz egingo du, 51 00:03:50,188 --> 00:03:51,648 eta norbaitek dei bat egingo du. 52 00:03:51,731 --> 00:03:54,359 Ni agindupeko hutsa naiz, aditu? 53 00:03:55,109 --> 00:03:59,072 FBIak ez du hain ikerketa handia alferrik galduko 54 00:03:59,155 --> 00:04:01,241 defentsa-abokatu bat salbatzeko. 55 00:04:01,824 --> 00:04:06,788 Ondo deritzozue biziarteko zigorrari, beraz? Ondo dakizue nik ez nuela hil. 56 00:04:06,871 --> 00:04:09,791 Epaiketa azkarrarekin tematu zarelako da. Bestela, 57 00:04:09,874 --> 00:04:13,628 gure kasua konponduko genukeen eta zurea ezereztuko zuketen. 58 00:04:13,711 --> 00:04:16,839 Kartzelan ez usteltzeko eskubideari heldu diot, 59 00:04:16,923 --> 00:04:18,883 une aproposa ez zenean. Barkatu! 60 00:04:19,384 --> 00:04:22,971 - Ez nekien ezer zuen kasuaz. - Ez dut beste aukerarik. 61 00:04:23,680 --> 00:04:26,015 Sentitzen dut. Benetan. 62 00:04:26,724 --> 00:04:27,976 Baina ez kezkatu. 63 00:04:28,059 --> 00:04:30,603 Amaitutakoan, okerra arteztuko dugu. 64 00:04:31,646 --> 00:04:32,689 Amaitutakoan? 65 00:04:33,189 --> 00:04:35,608 Ni hilketagatik kondenatu eta gero? 66 00:04:35,692 --> 00:04:39,946 Nire erreputazioa zikindutakoan? Urtebete edo bi kartzelan emandakoan? 67 00:04:40,029 --> 00:04:41,572 Dena ez da txarra: 68 00:04:41,656 --> 00:04:44,826 Kalifornian luzamendu bat dago heriotza-zigorrerako. 69 00:04:46,619 --> 00:04:48,913 Hara! Benetan diozu. Federalek 70 00:04:49,455 --> 00:04:51,916 nahieran jokatu dezakezuela uste duzue. 71 00:04:54,836 --> 00:04:56,629 Zehar-kaltetua izango banaiz, 72 00:04:56,713 --> 00:04:58,756 esadazu zergatik izango den. 73 00:04:58,840 --> 00:05:00,091 - Ezin dut. - Bai zera, ño! 74 00:05:00,174 --> 00:05:02,885 Txosten hura eman zenidan isilpean. Lagundu nahi didazu. 75 00:05:02,969 --> 00:05:05,638 - Zertaz ari zara? - Zeuk eman zenidan. 76 00:05:05,722 --> 00:05:08,433 Praxi txar ikerketa batekin mehatxatu ninduzun. 77 00:05:08,516 --> 00:05:11,144 - Ahaztuta, ala? - Libratzeko aukera zenuen. 78 00:05:11,227 --> 00:05:14,939 Gertatzen ari zaidana oker dagoelako egin zenuen. Horra. 79 00:05:18,359 --> 00:05:22,447 Mesedez, agentea, esadazu. Zer gertatzen ari da? 80 00:05:26,659 --> 00:05:27,744 Piztia odolustea. 81 00:05:27,827 --> 00:05:30,788 Ez da iruzur bakana, herrialde osokoa baizik. 82 00:05:30,872 --> 00:05:34,083 Guk dakigula, dozena bat findegi inguru dira. 83 00:05:34,584 --> 00:05:36,294 Biogreen barne? 84 00:05:36,794 --> 00:05:40,089 Kontua da honetan hamaika iruzur-mota daudela, 85 00:05:40,173 --> 00:05:42,425 baina, finean, beti da berdina. 86 00:05:43,676 --> 00:05:46,512 Zure ingurumen-adituak ondo azaldu zuen: 87 00:05:46,596 --> 00:05:50,808 kamioi bat findegitik irteten da, entregatzeko bioerregaiz beteta. 88 00:05:55,313 --> 00:05:56,522 Gero arte, bai? 89 00:05:56,606 --> 00:05:59,901 Gero, kamioia lehengai findugabez beteta itzultzen da. 90 00:05:59,984 --> 00:06:02,320 Hori egunean hainbat aldiz egiten dute, 91 00:06:02,987 --> 00:06:06,366 baina upelen edukia ez da inoiz aldatzen. 92 00:06:06,449 --> 00:06:09,535 Kozinatzeko koipe bera sartu eta ateratzen dute, 93 00:06:09,619 --> 00:06:11,245 etiketak aldatuta. 94 00:06:13,706 --> 00:06:16,834 Gobernuak itzuli bakoitza ordaintzen die. 95 00:06:20,546 --> 00:06:23,132 Iruzurraren antolatzaileak beti dira berak: 96 00:06:23,633 --> 00:06:28,179 amerikar krimen antolatuko talde handiak. Milioiak lortzen dituzte. 97 00:06:29,472 --> 00:06:30,973 Horra Samen papera: 98 00:06:31,974 --> 00:06:34,352 norbait behar genuen barruan. Ahal zela, 99 00:06:34,435 --> 00:06:37,105 aurrekariak zeuzkan eta gure alde jarri genezakeen norbait. 100 00:06:37,188 --> 00:06:41,192 Zuek arrastorik utzi gabe. Horregatik eraman zenuten gorputegitik 101 00:06:41,275 --> 00:06:42,819 Samen diru-zorroa. 102 00:06:42,902 --> 00:06:47,156 Biogreenekiko lotura desagerrarazteko, zuen ikerketa sekretua izan zedin. 103 00:06:47,240 --> 00:06:49,242 Samek Gazarian lortu behar zizuen. 104 00:06:49,325 --> 00:06:52,870 Gazarian erabilita, nagusiak nortzuk ziren ikusiko zenuten. 105 00:06:52,954 --> 00:06:54,372 Orain, biak daude hilda. 106 00:06:54,455 --> 00:06:58,835 Horrexegatik ezin dugu ikerketa arriskuan jarri. Arriskuan dago jada. 107 00:06:58,918 --> 00:07:00,628 Esaiozu Sami. 108 00:07:00,711 --> 00:07:02,755 Sam Scalesena tamalgarria da. 109 00:07:02,839 --> 00:07:05,174 Tamalgarria? Hori bai arinkeria zurea. 110 00:07:05,883 --> 00:07:08,219 Hilda dago, eta zeure errua da. 111 00:07:08,302 --> 00:07:10,221 - Zergatik? - Utzi tontoarena egiteari. 112 00:07:10,304 --> 00:07:13,766 Gazarianek, Sam berriemailea zela jakin, eta hil egin zuen. 113 00:07:15,143 --> 00:07:18,396 Ez da teoria txarra, baina ez zen hori gertatu. 114 00:07:18,479 --> 00:07:21,065 Zer ostra gertatu zen? Zergatik hil zuen? 115 00:07:22,191 --> 00:07:23,025 Tira… 116 00:07:23,109 --> 00:07:27,697 Sam Alexi lapurtzen zebilen. Alexek horregatik hilarazi zuen Sam. 117 00:07:27,780 --> 00:07:31,117 Alexek ez zekien ezer FBIari buruz. 118 00:07:31,200 --> 00:07:34,787 Jakin izan balu, lehenago hilko zukeen. Bai, gero! 119 00:07:35,413 --> 00:07:38,583 Eta… hurrengoa neu naiz, ziur aski. 120 00:07:38,666 --> 00:07:42,462 Oraingoz babestuko zaituen talde bat daukat, baina auskalo. 121 00:07:42,545 --> 00:07:46,257 Beharbada armeniarrek ez dute zure bila etortzeko lana hartuko. 122 00:07:46,340 --> 00:07:49,677 Hara bestea. Euren senide bat hil berri dute. 123 00:07:49,760 --> 00:07:52,138 Ni zirt edo zart akabatuko nindukete. 124 00:07:52,221 --> 00:07:55,057 Jeanine, seguruenik babesa lortu ahal dizut, 125 00:07:55,141 --> 00:07:57,185 baina, lehenik, esadazu egia. 126 00:07:57,768 --> 00:08:01,063 Kontatu iezadazu guztia, guzti-guztia. 127 00:08:01,147 --> 00:08:03,524 Egia esan behar didazu ezinbestean, bai? 128 00:08:03,608 --> 00:08:05,735 Lekuko izan al zinen Samen hilketan? 129 00:08:05,818 --> 00:08:07,778 Ez, ezta pentsatu ere. 130 00:08:07,862 --> 00:08:12,742 Alexek kontu itsusietatik urruntzen ninduen, 131 00:08:13,618 --> 00:08:15,495 baina badut Biogreenen berri. 132 00:08:15,578 --> 00:08:18,915 Alexek nire izenean jarri zuen, paperetan berea ager ez zedin. 133 00:08:18,998 --> 00:08:22,251 Eta Sam nola sartu zen Biogreenen kontuan? 134 00:08:22,960 --> 00:08:24,754 Ziria sartzen ziotenean, 135 00:08:24,837 --> 00:08:27,006 Alex sutan jartzen zen, bai, 136 00:08:27,089 --> 00:08:29,717 baina bazekien lan onak estimatzen. 137 00:08:30,426 --> 00:08:34,514 Samek ziria sartu zion, museo batekin zerikusia zuen iruzurrean. 138 00:08:36,015 --> 00:08:40,019 Bai, badugu gertakari horren berri. 139 00:08:41,562 --> 00:08:42,396 Ba, Alex, 140 00:08:43,523 --> 00:08:46,734 bere kalterako izan bazen ere, harrituta geratu zen. 141 00:08:46,817 --> 00:08:48,069 Kide egin ziren. 142 00:08:49,195 --> 00:08:51,739 Sam oso abila zen. Alexek pentsatu zuen 143 00:08:52,490 --> 00:08:56,536 abilezia horiek baliagarriak izango zirela Biogreenen operazioan. 144 00:08:56,619 --> 00:08:59,205 ENPRESA: BIOGREEN ASTEAN ZENBAT UPEL: 8000 145 00:08:59,288 --> 00:09:01,374 Biogreenen operazioa? 146 00:09:01,457 --> 00:09:04,335 Iruzur hartaz ari zara, ezta? 147 00:09:04,418 --> 00:09:07,797 Bai. Eremu-ikerketa Samek egin zuen gehienbat. 148 00:09:07,880 --> 00:09:11,759 Kamioi-gidabaimen bat ere lortu zuen, eta ondo atera zen. 149 00:09:11,842 --> 00:09:13,427 Dirua barra-barra. 150 00:09:13,511 --> 00:09:17,098 Alexen familia pozik zegoenez, Alex ere bai. 151 00:09:17,181 --> 00:09:21,060 Ea asmatzen dudan: orduan, dirua falta zela konturatu zen. 152 00:09:22,603 --> 00:09:26,941 Alexek ez zuen ulertzen kontuek zergatik ez zuten koadratzen. 153 00:09:29,402 --> 00:09:33,322 Orduan konturatu zen Samek enpresa fantasma bat zeukala, 154 00:09:33,406 --> 00:09:37,994 Alexen familiarentzako ziren diru-laguntzen zati bat poltsikoratzeko. 155 00:09:38,077 --> 00:09:39,870 Iruzur egin zien iruzurgileei. 156 00:09:39,954 --> 00:09:42,665 Gure betiko Sam. Ez zuen erremediorik. 157 00:09:42,748 --> 00:09:45,376 Tira, Alexek ere ez. 158 00:09:45,459 --> 00:09:47,753 Eta ziur zaude honetaz? 159 00:09:47,837 --> 00:09:52,258 Ihesean irten ginenean, egia exijitu nion. 160 00:09:52,341 --> 00:09:55,428 Inora ez nintzela joango esan nion, 161 00:09:55,511 --> 00:09:59,056 zer ostra gertatzen ari zen zehatz-mehatz kontatu arte. 162 00:09:59,140 --> 00:10:00,933 Eta zer kontatu zizun? 163 00:10:01,017 --> 00:10:04,854 Samek ziria sartu ziola jakindakoan, buru ostia galdu zuen. 164 00:10:04,937 --> 00:10:05,813 Hepa. 165 00:10:06,439 --> 00:10:08,691 - Zer, arazoren bat? - Baliteke, bai. 166 00:10:09,567 --> 00:10:11,277 Tira, Alex… 167 00:10:11,360 --> 00:10:13,362 Dena dela, konpondu dezakegu, bai? 168 00:10:13,446 --> 00:10:15,364 Utzi… Ai, ama! 169 00:10:16,240 --> 00:10:18,659 Erlaxatu. Ederki. 170 00:10:24,874 --> 00:10:28,044 Nola amaitu zuen Mickey Hallerren maletategian, baina? 171 00:10:28,127 --> 00:10:30,463 Alexek gorrotoa zion Hallerri, 172 00:10:30,546 --> 00:10:34,592 Bosgarrenari heltzera behartu zuelako chefaren epaiketa hartan. 173 00:10:34,675 --> 00:10:39,096 Olinpiaden kontratua galdu zuen! Eraikuntza-enpresa saldu behar izan zuen. 174 00:10:39,180 --> 00:10:42,475 Bestela, ez zatekeen Biogreenen sartuko, ez horixe. 175 00:10:42,558 --> 00:10:47,188 Sam akabatuz eta Mickeyri tranpa jarriz, arazo guztiak konpondu zituen. 176 00:10:48,105 --> 00:10:48,939 Bai. 177 00:10:49,482 --> 00:10:50,858 Horrelako zerbait. 178 00:10:50,941 --> 00:10:55,321 Alexen familiari ez zitzaion horrek ekarri zuen zalaparta gustatuko. 179 00:10:55,404 --> 00:10:57,365 Arazoa errotik konpondu zuten. 180 00:10:59,158 --> 00:11:01,494 Tontolo hark ez zuen inoiz hausnartzen. 181 00:11:04,705 --> 00:11:06,207 Inoiz ez zuen pentsatu 182 00:11:07,583 --> 00:11:09,960 familia bere kontra jarriko zenik. 183 00:11:10,503 --> 00:11:12,129 Ergel ostia… 184 00:11:23,391 --> 00:11:24,892 CISCO, MAGGIE DEI GALDUAK 185 00:11:29,480 --> 00:11:30,523 Barkatu. 186 00:11:33,484 --> 00:11:35,695 - Non egon zara? - Istorio luzea da. 187 00:11:35,778 --> 00:11:39,281 Ruth agenteak hitz egin nahi zuen. Etxean zaude oraindik? 188 00:11:39,365 --> 00:11:40,366 Ez. 189 00:11:40,908 --> 00:11:41,909 Ciscok deitu dit. 190 00:11:41,992 --> 00:11:46,288 Orange konderrian nago, Cisco bera eta Jeanine Ferrignorekin. 191 00:11:46,372 --> 00:11:49,500 Ea lagundu ahal digun, Ruth agenteak argi utzi dit eta 192 00:11:49,583 --> 00:11:51,293 FBIa ez dela tribunara igoko. 193 00:11:51,377 --> 00:11:53,504 Bai, guztia kontatu dit. 194 00:11:53,587 --> 00:11:54,839 Ferrignoren arabera, 195 00:11:54,922 --> 00:11:58,134 Gazarianek ez zekien Sam FBIaren berriemailea zenik. 196 00:11:58,217 --> 00:11:59,343 Niri ere hori esan dit. 197 00:11:59,427 --> 00:12:02,138 Zati bat eramaten ari zelako hil zuten. 198 00:12:02,638 --> 00:12:05,933 Legalek arrazoi zuen: lapur artean ez dago ohorerik. 199 00:12:06,559 --> 00:12:09,937 Ez du axola. Garrantzitsuena Jeanine tribunara igotzea da. 200 00:12:10,020 --> 00:12:12,773 Errua Gazariani egotzi ahal dion bakarra da. 201 00:12:13,899 --> 00:12:15,025 Segundo bat. 202 00:12:18,404 --> 00:12:19,947 Ez du testigatuko, Mickey. 203 00:12:20,030 --> 00:12:21,824 Zitazioa entregatuko diogu! 204 00:12:21,907 --> 00:12:26,078 Gezurra esango du. Ezer ez dakiela esan, edo Bosgarrenari helduko dio. 205 00:12:26,162 --> 00:12:29,999 Mutil-laguna hil zioten jendeari ihes egin nahian dabil. 206 00:12:30,082 --> 00:12:31,292 Ez du inor salatuko. 207 00:12:31,375 --> 00:12:33,169 Eta ezin duzu babestu? 208 00:12:33,252 --> 00:12:35,337 Saiatuko naizela esan diot, 209 00:12:35,880 --> 00:12:37,965 baina defentsa-abokatua naiz. 210 00:12:38,048 --> 00:12:40,551 Fiskala izango banintz, bai, baina 211 00:12:41,218 --> 00:12:43,179 Dana Bergek ez digu lagunduko. 212 00:12:43,262 --> 00:12:45,347 Federalek ere ez. Ez dute lekukorik nahi. 213 00:12:45,431 --> 00:12:49,143 Beren kasuaz baino ez dira arduratzen. Ez didate lagunduko. 214 00:12:53,397 --> 00:12:54,815 Ba, behartu ditzagun. 215 00:12:55,399 --> 00:12:57,735 - Nola? - Neu arduratuko naiz. 216 00:12:57,818 --> 00:12:59,278 Deituko dizut. 217 00:13:11,707 --> 00:13:12,625 EZEZAGUNA 218 00:13:13,876 --> 00:13:15,461 Kaixo? Nor zara? 219 00:13:15,544 --> 00:13:16,670 Dawn Ruth agentea? 220 00:13:16,754 --> 00:13:19,256 Bai. Berriz galdetuko dizut: nor zara? 221 00:13:19,340 --> 00:13:23,010 Mickey Hallerren mezu bat dut. Begiratu ezazu leihotik. 222 00:13:30,726 --> 00:13:33,020 - Kaixo, Crane andrea. - Mickeyk arrazoi zuen. 223 00:13:33,103 --> 00:13:34,313 Zeri buruz? 224 00:13:34,396 --> 00:13:37,608 Juanek paletarik hoberenak saltzen ditu. 225 00:13:38,317 --> 00:13:39,193 Zer nahi duzu? 226 00:13:39,276 --> 00:13:41,487 Gakoa zeuk nahi duzuna da. 227 00:13:41,570 --> 00:13:44,281 Hau da, zure Biogreenen kasua babestea 228 00:13:44,365 --> 00:13:48,744 eta Alex Gazarianen zerikusia frogatuko duen norbait topatzea. 229 00:13:50,037 --> 00:13:52,665 Izan pribatuan, izan auzi-gela batean. 230 00:13:57,127 --> 00:14:00,965 Ferrignoz ari bazara, pozten naiz etorri zaretelako, andrea. 231 00:14:01,048 --> 00:14:03,217 Jakin, badakizunez, 232 00:14:03,300 --> 00:14:07,930 Ferrigno andrea aribidean dagoen ikerketa federal bateko susmagarria da. 233 00:14:08,013 --> 00:14:10,850 Beraz, denon mesederako izango da 234 00:14:10,933 --> 00:14:13,853 FBIko atondora eramaten baduzu, lehenbailehen. 235 00:14:13,936 --> 00:14:16,605 Ez da ez nire, ez Mickeyren mesederako izango. 236 00:14:16,689 --> 00:14:19,608 Haller jaunari laguntzen ari zarelakoan? Oker zaude. 237 00:14:19,692 --> 00:14:21,777 Badakit nork ez dion laguntzen: 238 00:14:21,861 --> 00:14:23,112 FBIak. 239 00:14:23,195 --> 00:14:28,075 Beraz, ez diozue beste aukerarik eman: Ferrigno andrea auzi-gelara eramango du. 240 00:14:28,158 --> 00:14:32,955 Den-dena kontatuko du, benetan. Ni zu banintz, krispetak eramango nituzke. 241 00:14:34,623 --> 00:14:35,624 Crane andrea. 242 00:14:36,375 --> 00:14:37,334 Crane andrea! 243 00:14:58,188 --> 00:14:59,481 Altxa zaitezte. 244 00:15:03,819 --> 00:15:05,154 Eseri, mesedez. 245 00:15:10,534 --> 00:15:13,495 Defentsak ba al du beste lekukorik? 246 00:15:15,414 --> 00:15:17,625 Bai, jauna, hala da. 247 00:15:17,708 --> 00:15:21,003 Auzitegiak emango dit momentu bat, mesedez? 248 00:15:26,425 --> 00:15:27,343 Eskerrik asko. 249 00:15:51,575 --> 00:15:52,701 Haller jauna? 250 00:15:53,369 --> 00:15:54,411 Gaurko, mesedez. 251 00:15:57,456 --> 00:15:58,666 Mila esker, jauna. 252 00:15:59,583 --> 00:16:01,418 Defentsak auzi-gelara ekarriko… 253 00:16:04,463 --> 00:16:05,547 Defentsak… 254 00:16:07,299 --> 00:16:09,134 Defentsak auzi-gelara… 255 00:16:15,724 --> 00:16:16,809 Auzi-gelara… 256 00:16:25,109 --> 00:16:26,610 Une bat, Haller jauna. 257 00:16:26,694 --> 00:16:28,112 Nola ez. 258 00:16:44,920 --> 00:16:48,257 Epaimahaikideok, zinez sentitzen dut 259 00:16:48,757 --> 00:16:53,178 atzerapen desegoki hau, baina auzitegiak eten labur bat egingo du. 260 00:16:55,055 --> 00:16:57,516 Letraduak datozela nire bulegora, atoan. 261 00:17:04,690 --> 00:17:06,316 Berg eta McPherson andreak, 262 00:17:06,400 --> 00:17:09,319 ezagutzen duzue, noski, Suarez distrituko fiskala. 263 00:17:09,820 --> 00:17:12,072 Zuk ere bai, ziur aski, Haller jauna. 264 00:17:13,073 --> 00:17:14,283 Egon izan gara elkarrekin. 265 00:17:14,867 --> 00:17:18,037 Azalduko diguzu zer gertatu den, Adam? 266 00:17:22,750 --> 00:17:25,002 FBIkoak izango zarete, ezta? 267 00:17:25,085 --> 00:17:27,671 Bai, jauna. Milesker aurrez abisatu gabe gu hartzeagatik. 268 00:17:27,755 --> 00:17:31,425 Stephen Tremblay naiz, Los Angeleseko bulegoko arduraduna. 269 00:17:31,508 --> 00:17:34,219 Hau nire lankidea da, Dawn Ruth agentea. 270 00:17:34,303 --> 00:17:37,639 Baten bat ur handitan sartu da, antza. 271 00:17:37,723 --> 00:17:40,809 Epailea, jakin dugunez, epaiketako defentsa 272 00:17:40,893 --> 00:17:44,021 Jeanine Ferrignori hots egitear dago, lekuko moduan, 273 00:17:44,104 --> 00:17:46,899 baina berak eman lezakeen informazioa 274 00:17:46,982 --> 00:17:51,987 zeharo labaina da, eta oso garrantzitsua aribideko ikerketa federal batean. 275 00:17:52,071 --> 00:17:56,658 Hau da, informazio hura jakinaraziko balu, ikerketa arriskuan jarriko luke. 276 00:17:56,742 --> 00:18:01,121 Agenteak hori jakinaraztean, kontsulta egin nion distrituko fiskalari. 277 00:18:01,205 --> 00:18:05,626 Bera ere ados dago: ezin diogu Ferrigno andreari testigatzen utzi. 278 00:18:05,709 --> 00:18:08,587 Izan ere, bere bizia arriskuan dagoelakoan gaude, 279 00:18:08,670 --> 00:18:11,006 dakien horrexengatik, eta, hortaz, 280 00:18:11,090 --> 00:18:15,719 agente federalen talde bat dugu, Ferrigno andrea babespean jartzeko prest. 281 00:18:17,846 --> 00:18:23,977 Oso interesgarria, agenteok, baina FBIak arazotxo bat du, antza denez. 282 00:18:24,520 --> 00:18:28,440 Nire auzi-gelan nork testigatzen duen ez dago Suarez jaunaren esku, 283 00:18:28,941 --> 00:18:29,900 neure esku baizik. 284 00:18:32,444 --> 00:18:34,279 Nola ez. Hala da, jauna. 285 00:18:35,114 --> 00:18:38,325 Baina kasurako irtenbide bat proposatu dezaket, 286 00:18:38,909 --> 00:18:43,539 zorte pixka batekin lekukotasuna hutsal bihurtuko lukeen irtenbidea. 287 00:18:43,622 --> 00:18:45,707 Zertan datza irtenbide hori? 288 00:18:45,791 --> 00:18:49,628 Baldintza denak kontuan harturik, nire langela prest dago 289 00:18:49,711 --> 00:18:52,089 akusatuaren kontrako karguak ezerezteko. 290 00:18:52,172 --> 00:18:53,173 Zer? 291 00:18:53,257 --> 00:18:57,010 Baldin eta akordio batera iristeko prest badago, jakina. 292 00:18:57,094 --> 00:18:58,762 Ostia! Bai zera, jode! 293 00:18:58,846 --> 00:19:01,557 Berg andrea, abisu bat eta bakarra. 294 00:19:01,640 --> 00:19:03,016 Zer-nolako akordioa? 295 00:19:03,100 --> 00:19:06,311 Zure isiltasuna eta laguntza ezinbestekoak izango dira, 296 00:19:06,395 --> 00:19:08,105 kasu federala burutu arte. 297 00:19:08,605 --> 00:19:09,648 Noiz burutuko da? 298 00:19:09,731 --> 00:19:11,441 Ez dakigu, jakina. 299 00:19:11,525 --> 00:19:15,487 Epaimahai bat osatu dute. Zigorrerako arriskua egon da dagoeneko. 300 00:19:15,571 --> 00:19:16,405 Hala da, bai. 301 00:19:16,488 --> 00:19:19,324 Haller jauna ezin dute kargu berengatik epaitu. 302 00:19:19,408 --> 00:19:22,077 Kasua erabat deuseztatuko genuke. 303 00:19:23,120 --> 00:19:25,664 Zein izango litzateke deuseztapenerako zioa? 304 00:19:25,747 --> 00:19:30,210 Adierazpen bat argitaratuko genuke, froga berriak dauzkagula esanaz, 305 00:19:30,294 --> 00:19:32,963 kasuaren baliozkotasuna dudan jartzen duten frogak. 306 00:19:34,715 --> 00:19:35,966 Oso ohikoa da. 307 00:19:36,049 --> 00:19:38,760 Bai, inori axola ez dioten kasuetan. 308 00:19:38,844 --> 00:19:42,556 Karguak ezereztuko dituzue, baina ezingo dut zergatia kontatu? 309 00:19:42,639 --> 00:19:47,853 Ez dira delitua bidegabeki egotzi zidatela erakusteko frogak zabalduko? Edo barkamen… 310 00:19:49,771 --> 00:19:50,814 Ikusten? 311 00:19:50,898 --> 00:19:53,483 Orain ere, zure fiskalak erruduntzat nauka. 312 00:19:53,567 --> 00:19:55,527 - Argi baino argiago dago. - Dana! 313 00:20:07,456 --> 00:20:08,582 Badakizue zer? 314 00:20:11,376 --> 00:20:12,586 Paso egingo dut. 315 00:20:14,504 --> 00:20:17,591 Nahiago duzu epaitza batekin arriskatu? 316 00:20:18,383 --> 00:20:22,596 Akordioa onartuz gero, inoiz ezingo nuke susmoaren zama gainetik kendu. 317 00:20:22,679 --> 00:20:24,598 Nire patua epaimahaiaren esku dago. 318 00:20:24,681 --> 00:20:26,183 "Ez-erruduna" naizenean, 319 00:20:26,266 --> 00:20:28,560 oker zeundela onartuko duzu agian. 320 00:20:28,644 --> 00:20:30,646 Epaimahaikoek maiz egiten dute kale. 321 00:20:30,729 --> 00:20:33,857 Mundu guztiari esango diot tranpa bat jarri zidatela, 322 00:20:33,941 --> 00:20:36,485 FBIaren eta fiskal nagusiaren oniritziaz, 323 00:20:36,568 --> 00:20:38,278 ni estutasun honetara bultzatzeraino. 324 00:20:41,907 --> 00:20:44,660 Beraz, bai. Nahiago dut tratu hori. 325 00:20:49,957 --> 00:20:51,500 Zer nahi duzu? 326 00:20:52,209 --> 00:20:54,795 Hasieratik nahi izan dudan bakarra: 327 00:20:54,878 --> 00:20:57,631 nire erreputazioa berreskuratu nahi dut. 328 00:20:58,632 --> 00:21:00,592 Nire errugabetasuna nahi dut. 329 00:21:00,676 --> 00:21:03,929 Eta nola eman diezazukegu hori? Esan. 330 00:21:09,434 --> 00:21:10,394 Zera nahi dut… 331 00:21:10,978 --> 00:21:14,189 Distrituko fiskalaren langelako adierazpen publiko bat, 332 00:21:14,273 --> 00:21:16,149 ni guztiz errugabetuko nauena. 333 00:21:17,109 --> 00:21:18,777 Eta honek irakurriko du. 334 00:21:18,860 --> 00:21:19,778 Zoaz pikutara. 335 00:21:19,861 --> 00:21:22,698 Lau hilabete daramatza hiltzailea naizela esaten. 336 00:21:22,781 --> 00:21:24,783 Berak esan behar dio jendeari. 337 00:21:36,086 --> 00:21:40,299 Demagun hori egin genezakeela. Besterik 338 00:21:40,882 --> 00:21:42,634 beharko zenuke? 339 00:21:43,343 --> 00:21:46,263 Bai. Los Angeleseko poliziako Roy Collins agentea. 340 00:21:46,346 --> 00:21:49,433 Nire zain zegoen gau hartan, denok dakizue hori. 341 00:21:49,516 --> 00:21:51,476 Tranpa jarri zidaten. Kartzelan, 342 00:21:51,560 --> 00:21:54,771 hil egin ninduten ia. Nire izena guztiz lohitu zuten. 343 00:21:54,855 --> 00:21:56,440 Ez naiz poliziaren burua. 344 00:21:56,523 --> 00:21:58,400 Baina integritate-unitate bat daukazu. 345 00:21:58,483 --> 00:22:00,902 Sakon ikertu dezatela. 346 00:22:03,030 --> 00:22:03,905 Ados. 347 00:22:04,948 --> 00:22:06,491 Kasu bat irekiko dugu, 348 00:22:07,034 --> 00:22:08,577 gure fede ona frogatzeko. 349 00:22:09,161 --> 00:22:10,454 Hitzematen dizut. 350 00:22:22,466 --> 00:22:23,633 Ederki. Defentsak 351 00:22:24,217 --> 00:22:26,011 eskaintza onartzen du. 352 00:22:34,561 --> 00:22:37,481 Eta nik ja ezerk harrituko ez ninduela uste nuen. 353 00:22:39,524 --> 00:22:40,525 Haller jauna, 354 00:22:41,902 --> 00:22:43,111 zera… 355 00:22:45,489 --> 00:22:48,492 zinez sentitzen dut zuk hau guztia jasan izana. 356 00:22:48,992 --> 00:22:53,288 Distrituko fiskalaren langelako agiriak jaso behar ditut, jakina, baina 357 00:22:54,915 --> 00:22:56,249 joan zaitezke. 358 00:22:57,501 --> 00:23:00,504 Nire auzi-gelan ikusten zaitudan hurrengoan, 359 00:23:01,671 --> 00:23:03,924 ea abokatuaren aldean den. 360 00:23:06,134 --> 00:23:07,386 Eskerrik asko, jauna. 361 00:23:38,417 --> 00:23:40,585 Badakit… Posible zen… 362 00:23:41,086 --> 00:23:43,255 Tira. 363 00:23:44,339 --> 00:23:45,465 Trankil. 364 00:23:47,217 --> 00:23:48,468 Trankil. 365 00:23:52,514 --> 00:23:54,307 Amaitu egin da, Mickey. 366 00:23:55,684 --> 00:23:56,893 Irabazi egin dugu. 367 00:23:59,688 --> 00:24:00,605 Bai. 368 00:24:03,692 --> 00:24:04,818 Irabazi egin dugu. 369 00:24:06,361 --> 00:24:07,362 Aizu. 370 00:24:09,739 --> 00:24:10,740 Lasai. 371 00:24:48,069 --> 00:24:49,029 Haller. 372 00:24:50,197 --> 00:24:52,866 Jeanine Ferrigno? Babespean jarri behar dugu. 373 00:24:55,243 --> 00:24:56,745 San Clemente-n, uste dut. 374 00:24:57,954 --> 00:24:59,623 San Clementen? 375 00:24:59,706 --> 00:25:02,709 Ferrigno auzi-gelara ekartzear zeunden, baina. 376 00:25:03,752 --> 00:25:05,587 Bueno, tira… 377 00:25:06,171 --> 00:25:08,840 Badakit nork ez dion laguntzen: FBIak. 378 00:25:08,924 --> 00:25:13,428 Beraz, ez diozue beste aukerarik eman: Ferrigno andrea auzi-gelara eramango du. 379 00:25:13,512 --> 00:25:19,142 Den-dena kontatuko du, benetan. Ni zu banintz, krispetak eramango nituzke. 380 00:25:20,435 --> 00:25:22,020 Azkar, ez begiratu atzera. 381 00:25:22,729 --> 00:25:25,649 - Ondo atera da? - Bestela, Mickey espetxera joango da. 382 00:25:25,732 --> 00:25:28,443 Langela originala eta bihurria zarete, gero. 383 00:25:28,527 --> 00:25:29,945 Langilerik behar duzue? 384 00:25:32,781 --> 00:25:35,116 Lasai, nire ikertzailearekin egongo da. 385 00:25:35,617 --> 00:25:36,868 Onik dago. 386 00:25:38,411 --> 00:25:40,664 Hepa, Mick. Zer moduz atera da? 387 00:25:40,747 --> 00:25:42,374 Primeran. Prest dago? 388 00:25:42,457 --> 00:25:44,084 Prest-prest dago. 389 00:25:44,167 --> 00:25:46,795 Itxaron, ba. Zalditeria bidean da. 390 00:25:48,630 --> 00:25:49,631 Tira. 391 00:25:50,549 --> 00:25:52,592 Poliziak bidali dituzte zure bila. 392 00:25:52,676 --> 00:25:54,344 Nora eramango naute? 393 00:25:54,427 --> 00:25:56,429 Ez dakit. Albuquerque-ra? 394 00:25:57,264 --> 00:25:58,598 Albuquerquera? 395 00:26:00,100 --> 00:26:02,185 Haren helbidea bidali dizut. 396 00:26:05,313 --> 00:26:06,231 Haller ostia… 397 00:26:27,627 --> 00:26:28,753 Zer gozoa! 398 00:26:28,837 --> 00:26:30,880 - Milesker, Elena. - Bai. 399 00:26:30,964 --> 00:26:33,550 Ama, zer gozoa geratu zaizun, ene! 400 00:26:33,633 --> 00:26:36,428 Milesker. Nire posolea asko gustatzen zaizue. 401 00:26:36,511 --> 00:26:38,513 DoorDash-eko batek ekarri dizu. 402 00:26:38,597 --> 00:26:41,725 Hayley, zer diozu, baina? 403 00:26:41,808 --> 00:26:42,684 Lasai, abuela. 404 00:26:42,767 --> 00:26:45,270 Mexikon pila bat kozinatu zenuen niretzat. 405 00:26:45,353 --> 00:26:51,526 Tira, Los Angelesen janari mexikar oso ona dute, antza. 406 00:26:52,193 --> 00:26:53,528 Zurea hobea da, mamá. 407 00:26:53,612 --> 00:26:56,072 Bete-betean asmatu duzu, txiki. 408 00:26:56,156 --> 00:26:58,908 - Platerak eramango ditut. - Milesker, laztana. 409 00:27:08,460 --> 00:27:11,755 Joan egingo gara. Orain trafiko gutxiago egongo da. 410 00:27:12,464 --> 00:27:13,381 Bai. 411 00:27:18,595 --> 00:27:20,096 Milesker guztiagatik. 412 00:27:20,180 --> 00:27:22,098 Ez duzu eskerrak eman beharrik. 413 00:27:22,182 --> 00:27:26,811 Horixe badudala. Badakit gauza asko baztertu dituzula niri laguntzeko. 414 00:27:26,895 --> 00:27:29,314 Zure lana, San Diegoko etxea… 415 00:27:30,982 --> 00:27:33,318 - Jack. - Bai, baina ez dira inora joan. 416 00:27:34,903 --> 00:27:36,321 Hala espero dut. 417 00:27:37,322 --> 00:27:40,325 Bai. Ez dakit nola ordaindu ahal dizudan. 418 00:27:40,408 --> 00:27:43,119 Ez diezazutela beste hilketarik leporatu. 419 00:27:44,496 --> 00:27:45,455 Saiatuko naiz. 420 00:27:46,915 --> 00:27:50,877 Alderantziz izan balitz, zuk berdin jokatuko zenukeen nire alde. 421 00:27:52,962 --> 00:27:54,255 Zalantzarik gabe. 422 00:27:55,298 --> 00:27:57,509 Baina ez da beharrezkoa izango. 423 00:27:57,592 --> 00:28:03,098 Tira, egia da nire lan egiteko era zurea baino konbentzionalxeagoa dela. 424 00:28:03,181 --> 00:28:04,849 Apur bat, bai. 425 00:28:06,059 --> 00:28:11,815 Kasu honetan, zerbaitetaz konturatu naiz: jende askok kabroi bat naizela uste du. 426 00:28:12,565 --> 00:28:13,942 Orain konturatu zara? 427 00:28:15,402 --> 00:28:17,529 Begien bistakoa da. Hau amorrua! 428 00:28:25,286 --> 00:28:26,246 Zatoz. 429 00:28:35,130 --> 00:28:37,632 Nahiago nuke geratuko bazina, Maggie. 430 00:28:40,260 --> 00:28:41,386 Badakit. 431 00:28:46,725 --> 00:28:49,644 Asko pozten naiz amesgaiztoa amaitu delako. 432 00:28:50,186 --> 00:28:51,646 Denongatik. 433 00:28:54,482 --> 00:28:56,985 Baina neure bizitzara itzuli behar dut. 434 00:29:01,322 --> 00:29:06,119 Hori bai, deitu nahi duzunean. Gainera, Hayley amen batean itzuliko da. 435 00:29:08,663 --> 00:29:10,248 Ez nahasi beste ezertan. 436 00:29:12,542 --> 00:29:13,752 Ez dizut hitzematen. 437 00:29:17,464 --> 00:29:18,757 Hayley, tira, bagoaz! 438 00:29:54,042 --> 00:29:56,920 Ama, zoriontsua al zara San Diegon? 439 00:29:57,504 --> 00:29:58,463 Zer? 440 00:29:59,172 --> 00:30:00,340 A zer ateraldia! 441 00:30:00,423 --> 00:30:04,427 Datorren urtean ja unibertsitatean egongo naiz. Hitz egin dezakegu. 442 00:30:07,388 --> 00:30:09,933 Tira, egia esan, sumatzen dut 443 00:30:10,517 --> 00:30:11,935 Los Angelesen hutsunea. 444 00:30:12,477 --> 00:30:15,063 Lagunak, lankide ohiak… 445 00:30:15,855 --> 00:30:16,815 Aita? 446 00:30:16,898 --> 00:30:18,399 Bai, zure aita ere bai. 447 00:30:19,317 --> 00:30:20,819 Baina lanera itzuli behar dut. 448 00:30:21,778 --> 00:30:23,071 Eta Jack, zer? 449 00:30:24,280 --> 00:30:25,406 Jack, zer? 450 00:30:25,490 --> 00:30:28,660 Ez duzu ezer esan Jackengana itzultzeari buruz. 451 00:30:30,078 --> 00:30:32,455 Urrutiko harremanak zailak dira, 452 00:30:33,206 --> 00:30:35,750 eta tentsioa dago gure artean. 453 00:30:37,126 --> 00:30:40,547 Tira, ez, gustatzen zait Jack, baina, agian… 454 00:30:42,423 --> 00:30:43,633 - Bale. - Ez dakit. 455 00:30:43,716 --> 00:30:45,969 Ez dakit. Utzazu. Zeure kontua da. 456 00:30:46,052 --> 00:30:46,886 Zer? 457 00:30:48,471 --> 00:30:51,641 Ez du ematen asko gustatzen zaizunik. 458 00:30:54,060 --> 00:30:55,144 Ados. 459 00:30:55,645 --> 00:30:59,107 Aita uztean, triste samar ikusi zaitut. 460 00:30:59,607 --> 00:31:00,441 Ez da hala? 461 00:31:03,862 --> 00:31:05,822 Triste samar nago, bai. 462 00:31:06,698 --> 00:31:07,657 Baina… 463 00:31:10,743 --> 00:31:13,872 Badakit nolako harremana duzuen, zer sentitzen duzuen. 464 00:31:15,206 --> 00:31:16,708 Kontu zaila da. 465 00:31:17,458 --> 00:31:20,003 Aita eta biok duguna beti izan da zaila. 466 00:31:21,462 --> 00:31:25,383 Baina nire bizitza San Diegon dago orain, 467 00:31:25,466 --> 00:31:27,427 eta hori atera behar dut aurrera. 468 00:31:28,845 --> 00:31:30,054 Ulertzen duzu? 469 00:31:44,193 --> 00:31:46,905 HILGARRIA ETA MAITAGARRIA DEITU LORNARI! 470 00:31:46,988 --> 00:31:48,072 Ez, tira. 471 00:31:48,573 --> 00:31:49,741 - Orain? - Ai, ama! 472 00:31:49,824 --> 00:31:51,075 Tira, itxaron. Zaude. 473 00:31:52,243 --> 00:31:54,579 - Ni ez naiz agertzen. - Bai, oraintxe. 474 00:31:54,662 --> 00:31:57,040 - Gaizki gabiltza. - Panela handiegia da. 475 00:31:57,123 --> 00:31:59,667 Cisco, hartu zeuk. Beso luzeagoak dituzu. 476 00:31:59,751 --> 00:32:00,793 Hartu. Bai? 477 00:32:00,877 --> 00:32:02,211 - Tira, hobeto. - Bai. 478 00:32:02,295 --> 00:32:03,296 - Baina ez… - Ez. 479 00:32:03,379 --> 00:32:06,215 Zertan gabiltza? Nik ez dut atera beharrik. 480 00:32:06,758 --> 00:32:09,218 - Milesker, Grace. - Tira, esan, "queso"! 481 00:32:09,302 --> 00:32:11,220 - Queso! - Queso! 482 00:32:11,304 --> 00:32:14,974 Orain, beste bat, baina ni bakarrik. 483 00:32:15,558 --> 00:32:17,685 - Bai. - Tira, alde. 484 00:32:17,769 --> 00:32:18,937 Bai, prest nago. 485 00:32:19,854 --> 00:32:21,189 - Bai. - Ederki. 486 00:32:22,899 --> 00:32:23,775 Horixe. 487 00:32:24,609 --> 00:32:26,027 Oso polita, bai. 488 00:32:28,613 --> 00:32:30,448 Tira, badauzkagu argazkiak. 489 00:32:30,531 --> 00:32:32,533 Angel's Tacos-era goaz. Bazatozte? 490 00:32:32,617 --> 00:32:35,244 Ez. Gaur, eta hilabeteak igaro dira hau gabe, 491 00:32:35,328 --> 00:32:39,123 senarrarekin egoteko denbora daukat. Paso egingo dut, beraz. 492 00:32:39,207 --> 00:32:41,709 - Jakina. - Grace, bihar spara goaz, ezta? 493 00:32:41,793 --> 00:32:44,504 Bai, egutegian jarri dut. 494 00:32:44,587 --> 00:32:45,922 - Primeran. - Tira, ba. 495 00:32:47,131 --> 00:32:48,049 Agur. 496 00:32:48,132 --> 00:32:49,300 Agur. 497 00:32:50,885 --> 00:32:51,719 Spa? 498 00:32:51,803 --> 00:32:54,097 Bai. Derrigorrezkoa zen. 499 00:32:54,180 --> 00:32:57,976 Ni galdekatzeko dela uste dut. Nahiago dut lehenbailehen amaitu. 500 00:32:58,059 --> 00:33:01,646 Behintzat, lokatz-bainu batean jasango duzu hori. 501 00:33:02,188 --> 00:33:03,439 Arrazoi duzu, bai. 502 00:33:03,523 --> 00:33:04,857 Galdekatu egingo duzu? 503 00:33:04,941 --> 00:33:06,859 - Saunako ikatz artean. - Ederki. 504 00:33:07,986 --> 00:33:09,195 Zutaz harro nago. 505 00:33:10,196 --> 00:33:12,323 Oso fotogenikoa zara, gainera. 506 00:33:13,032 --> 00:33:14,784 Ez nintzen pasatuko, ezta? 507 00:33:15,368 --> 00:33:17,495 Berandutxo da galdera hori egiteko. 508 00:33:17,578 --> 00:33:23,501 Asko pozten naiz orain normaltasun pixka bat izango dugulako. 509 00:33:23,584 --> 00:33:25,003 Hala espero dut. 510 00:33:25,712 --> 00:33:27,005 Ez, benetan. 511 00:33:27,088 --> 00:33:29,799 Mickeyren kasuak lur jota utzi gaitu. 512 00:33:30,717 --> 00:33:33,636 Gure arteko arrakala bat zela iruditzen zitzaidan. 513 00:33:34,178 --> 00:33:35,805 Apur bat izutu nintzen. 514 00:33:36,639 --> 00:33:37,724 Apurtxo bat. 515 00:33:38,766 --> 00:33:39,600 Aizu. 516 00:33:41,019 --> 00:33:44,022 Hitzeman ez zaigula berriz horrelakorik gertatuko. 517 00:33:44,647 --> 00:33:46,858 Zuri horixe esatear nengoen. 518 00:33:47,358 --> 00:33:51,529 Topatu ditzagun elkarrekin egoteko erak, edozer gertatzen ari dela ere, 519 00:33:51,612 --> 00:33:54,657 lanagatik Palm Springsera joan behar baduzu ere. 520 00:33:55,700 --> 00:33:59,495 Hurrengoan, utzi niri ere espiatzera joaten. Zer dibertigarria! 521 00:34:00,997 --> 00:34:03,624 Ez ziren izan oporrak basamortuan. 522 00:34:03,708 --> 00:34:06,669 Lanean ibili nintzen, eta hildako bat egon zen. 523 00:34:06,753 --> 00:34:09,338 A, bai, zeharo tragikoa izan zen. 524 00:34:09,422 --> 00:34:11,215 Beti ez da erraza izango, 525 00:34:11,299 --> 00:34:14,469 baina gogoratu dezagun talde bat garela, 526 00:34:14,552 --> 00:34:18,389 eta ezerk ezin dit garrantzitsuenaz ahatzarazi: 527 00:34:18,931 --> 00:34:23,227 maite dudan gizonarekin denbora emateaz, alegia. 528 00:34:34,405 --> 00:34:35,531 Oraintxe nator. 529 00:34:42,830 --> 00:34:46,084 Ondo zaudete? Ederki. Lorna Crane naiz. 530 00:34:46,167 --> 00:34:48,795 Panelean ikusiko ninduzuen agian. 531 00:34:48,878 --> 00:34:51,297 Deitu, bai? Eskerrik asko. 532 00:35:50,982 --> 00:35:52,233 Zer, Izzy? 533 00:35:52,316 --> 00:35:54,485 Berreskuratu duzu autoa gordailutik? 534 00:35:55,736 --> 00:36:01,033 Izugarria da traste hori berriz gidatzea. Sam Scalesen gorpua maletategian egon zen. 535 00:36:01,117 --> 00:36:03,035 Profesional batek garbitu du. 536 00:36:03,119 --> 00:36:05,955 Eta exorzismorik ez? Tira… 537 00:36:06,038 --> 00:36:09,834 Gazarianek nahikoa gauza kendu zizkidan. Ez dut autoa utziko. 538 00:36:09,917 --> 00:36:13,004 Hori bai, aldaketaren bat behar dudala uste dut. 539 00:36:13,087 --> 00:36:15,256 Etxea salduko dut agian. 540 00:36:15,339 --> 00:36:19,051 Tira, zentzuzkoa litzateke. Mafia armeniarrak egin zuen. 541 00:36:19,135 --> 00:36:22,096 Eta ez ditzagun DEA, FBIa eta kartelak ahaztu. 542 00:36:22,180 --> 00:36:23,431 Ez zerrendatu denak. 543 00:36:23,514 --> 00:36:27,018 - Zenbat aldiz sartu zaizkizu etxean? - Tira… 544 00:36:28,102 --> 00:36:29,145 Zaude. 545 00:36:30,354 --> 00:36:32,690 Haller eta Bazkideak. Itxaron, mesedez. 546 00:36:33,900 --> 00:36:37,570 - Etorriko zara bulegora? - …Michael Haller errugabetzen… 547 00:36:37,653 --> 00:36:40,239 Prentsaurrekoa toki guztietan jarri dute. 548 00:36:40,323 --> 00:36:42,074 Telefonoari kea dario. 549 00:36:42,158 --> 00:36:45,119 Arratsaldea gora eta behera gidatzen emango dut, 550 00:36:45,203 --> 00:36:46,829 antzina bezala. 551 00:36:46,913 --> 00:36:47,747 Ados, nagusi. 552 00:36:47,830 --> 00:36:49,081 Afarirako planik bai? 553 00:36:49,165 --> 00:36:51,375 Ez. Lasai geratuko naiz, etxean. 554 00:36:51,459 --> 00:36:54,378 Pasta-errezeta bat probatuko dut. 555 00:36:54,462 --> 00:36:55,838 Errezeta? 556 00:36:55,922 --> 00:36:57,173 Hau bai hau! 557 00:36:57,256 --> 00:37:01,761 Kartzelan egon nintzenetik, etxeko janaria askoz gehiago estimatzen dut. 558 00:37:02,678 --> 00:37:05,056 Korrika egiteko zinta erosiko duzu gero. 559 00:37:05,556 --> 00:37:08,559 Etxearen erosleari Sam bertan hil zutela kontatu beharko zenioke? 560 00:37:08,643 --> 00:37:11,437 Kasua ezereztatu zutenez, ez dago argi. 561 00:37:12,313 --> 00:37:13,314 Benetan? 562 00:37:13,397 --> 00:37:15,358 Tira, utzi behar zaitut, Izzy. 563 00:37:27,870 --> 00:37:30,206 AMA NESKA MEXIKAR BAT EZAGUTU DUT. ZURETZAT! 564 00:38:30,725 --> 00:38:31,559 Aizu! 565 00:38:32,184 --> 00:38:33,102 Kaixo. 566 00:38:33,185 --> 00:38:34,020 Hepa. 567 00:38:34,103 --> 00:38:37,732 Hau arraro samarra da. Tira, Mickey Haller zara, ezta? 568 00:38:38,316 --> 00:38:40,026 Bai, hori da. 569 00:38:40,609 --> 00:38:42,111 Eta zu nola deitzen zara? 570 00:38:43,112 --> 00:38:44,613 - Lurrera. - Zer? 571 00:38:44,697 --> 00:38:45,614 Jode, lurrera! 572 00:38:54,665 --> 00:38:56,125 FBI, ez mugitu! 573 00:38:56,208 --> 00:38:57,168 Soltatu arma! 574 00:39:01,422 --> 00:39:02,340 Ondo zaudete? 575 00:39:02,423 --> 00:39:03,549 Nire atzetik zabiltza? 576 00:39:03,632 --> 00:39:06,719 Badaezpada ere. Haien jomugan zeundela uste genuen. 577 00:39:07,345 --> 00:39:08,304 Jomugan? 578 00:39:09,555 --> 00:39:10,598 Noren jomugan? 579 00:39:10,681 --> 00:39:11,807 Norenean izango da? 580 00:39:11,891 --> 00:39:15,353 Traba egiten zenien armeniarrei. Nekatuta daude zutaz. 581 00:39:15,436 --> 00:39:18,314 - Medikurik behar al duzue? - Ez. 582 00:39:18,814 --> 00:39:20,191 Ez, ondo nago. 583 00:39:20,274 --> 00:39:22,276 - Ondo zaude? - Bai. 584 00:39:22,777 --> 00:39:25,321 Zure lagun berriak bizia salbatu dizu. 585 00:39:27,615 --> 00:39:28,449 Eskerrik asko. 586 00:39:29,033 --> 00:39:30,368 Ez da ezer. 587 00:39:31,869 --> 00:39:33,871 Milesker ni zaintzeagatik. 588 00:39:34,455 --> 00:39:38,042 Uste ez baduzu ere, gure lana horretan datza. Zaindu, Haller. 589 00:39:42,129 --> 00:39:43,297 Zer izan da hori? 590 00:39:46,967 --> 00:39:48,344 Non ikasi duzu hori? 591 00:39:48,969 --> 00:39:50,179 Ez dakit. 592 00:39:51,514 --> 00:39:54,392 Tipoa zuri begira ari zen. Eskua jakan sartu du, 593 00:39:54,475 --> 00:39:57,853 eta senezko erreakzioa izango nuen. 594 00:39:58,437 --> 00:39:59,480 Senezkoa? 595 00:39:59,980 --> 00:40:01,023 Nor zara? 596 00:40:06,946 --> 00:40:08,280 Egia esango dizut: 597 00:40:09,782 --> 00:40:11,242 zure arreba naiz. 598 00:40:21,585 --> 00:40:23,671 MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN OINARRITUA 599 00:42:03,771 --> 00:42:07,399 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte