1 00:00:06,006 --> 00:00:07,673 Susmagarria ez bazen, 2 00:00:07,674 --> 00:00:09,842 zergatik galdekatu zenuen? 3 00:00:09,843 --> 00:00:11,593 Ez zen galdeketa izan. 4 00:00:11,594 --> 00:00:14,179 Ez genuen hiltzailea zelako susmorik. 5 00:00:14,180 --> 00:00:17,182 Julian ez da kriminala. Informatikoa baino ez da. 6 00:00:17,183 --> 00:00:19,518 Han, ez du biziraungo. 7 00:00:19,519 --> 00:00:21,020 Hiru lankide ginen. 8 00:00:21,021 --> 00:00:24,148 Gloria, ni eta Trina. 9 00:00:24,149 --> 00:00:25,691 Elkar zaintzen genuen. 10 00:00:25,692 --> 00:00:29,194 De Marcok bultzatu zuen Gloria Hector Moya salatzera? 11 00:00:29,195 --> 00:00:31,864 Arma bat eman zion, Moyaren gelan jartzeko. 12 00:00:31,865 --> 00:00:34,033 Hala, betiko espetxeratuko zuten. 13 00:00:34,034 --> 00:00:36,869 Beste 33 pertsona garrantzitsu topatu ditugu, 14 00:00:36,870 --> 00:00:38,412 kasuari dagokionez. 15 00:00:38,413 --> 00:00:40,664 Nire ikertzailea ere zerrendan dago. 16 00:00:40,665 --> 00:00:43,208 Ez dut zerikusirik zure kasuarekin. 17 00:00:43,209 --> 00:00:45,044 Ba ez duzu zertan kezkatu. 18 00:00:45,045 --> 00:00:48,047 Lekuko bakoitzak hurrengoa ekarriko du, logikoki. 19 00:00:48,048 --> 00:00:50,007 Valek, Sly gaztea. 20 00:00:50,008 --> 00:00:51,508 Sly gazteak, Trina. 21 00:00:51,509 --> 00:00:53,635 Ea horrek De Marco dakarren. 22 00:00:53,636 --> 00:00:56,972 Atxilotu al zintuen inoiz DEAko James De Marco agenteak? 23 00:00:56,973 --> 00:00:58,098 Ez dut ezagutzen. 24 00:00:58,099 --> 00:01:00,726 Ez al zenidan esan, gaurko lekukotasunaren aurretik, 25 00:01:00,727 --> 00:01:03,395 Gloria Dayton isilpeko informatzailea zela, 26 00:01:03,396 --> 00:01:05,314 De Marco agentearen agindupean? 27 00:01:05,315 --> 00:01:08,567 Alokairua ordaintzen zenidanez, gauza asko esan nizun. 28 00:01:08,568 --> 00:01:11,320 Beste lekuko bati helduko zeniola esan zenuen, 29 00:01:11,321 --> 00:01:12,946 ez konspirazio bati. 30 00:01:12,947 --> 00:01:14,573 Nire bizia jokoan da. 31 00:01:14,574 --> 00:01:15,991 Nor da Peter Sterghos? 32 00:01:15,992 --> 00:01:20,329 Bishop eta De Marco lotzeko saioan topatu nuen pertsona bat. 33 00:01:20,330 --> 00:01:21,663 Tranpa bat jarriko diet. 34 00:01:21,664 --> 00:01:22,749 Sterghos beita da. 35 00:01:24,375 --> 00:01:26,627 Bishop eta De Marco Sterghosen etxean azaldu dira. 36 00:01:26,628 --> 00:01:29,213 Defentsaren lekuko posible baten etxean 37 00:01:29,214 --> 00:01:30,839 sartu dira, legez kanpo. 38 00:01:30,840 --> 00:01:34,134 Ez dago plakadun kriminal bat baino okerragorik. 39 00:01:34,135 --> 00:01:37,388 Horrelako norbait harrapatzeko saioan, ezin da kale egin. 40 00:02:27,856 --> 00:02:30,607 OSTEGUNA, ABUZTUAK 3, 6:06PM 41 00:02:30,608 --> 00:02:31,776 Goiz iritsi zara. 42 00:02:32,569 --> 00:02:34,821 - Zu ere bai. - Ezin dut lorik egin. 43 00:02:35,363 --> 00:02:38,699 Gau osoa eman dut zerrendaren adierazpenaz hausnartzen, 44 00:02:38,700 --> 00:02:39,741 eta prest nago. 45 00:02:39,742 --> 00:02:42,578 Ez duzu estuegi hartu? Zenbat kafe edan duzu? 46 00:02:42,579 --> 00:02:44,080 Bakarra, vietnamdar erara. 47 00:02:44,622 --> 00:02:45,582 Eta kafe hotz bat. 48 00:02:46,082 --> 00:02:48,584 Eta hau chai latte a da. Ez du balio. 49 00:02:48,585 --> 00:02:50,544 Burrito ak erosi dizkizut, gosarirako. 50 00:02:50,545 --> 00:02:53,964 Baina jan azkar, Batman eta Robin gose-gose dira eta. 51 00:02:53,965 --> 00:02:57,426 Ez, milesker. Behar dugun gauza bakarra kutxa hartan dago. 52 00:02:57,427 --> 00:02:59,136 Egiaztatu guztia bi bider. 53 00:02:59,137 --> 00:03:00,805 Beti bezala ba. 54 00:03:01,556 --> 00:03:02,806 Berandu nator ala? 55 00:03:02,807 --> 00:03:03,725 - Ez. - Ez. 56 00:03:05,143 --> 00:03:06,935 Gustavo gogotik ahalegindu da. 57 00:03:06,936 --> 00:03:10,022 Ea Julianek ez duen neurri are txikiago bat behar. 58 00:03:10,023 --> 00:03:12,942 Erabaki duzu jada grabazioa nola baliatuko duzun? 59 00:03:14,569 --> 00:03:16,945 Ez, oraindik ez. Erloju-bonba da. 60 00:03:16,946 --> 00:03:18,363 Epaileak ez badu hitza jaten, 61 00:03:18,364 --> 00:03:22,075 ez badu De Marco lekuko gisa onartzen, ezingo dut baliatu. 62 00:03:22,076 --> 00:03:24,786 Epaileak De Marco emango digulakoan zaude, 63 00:03:24,787 --> 00:03:26,663 Trinaren estropezuaren ostean? 64 00:03:26,664 --> 00:03:28,498 Gaurko lekukoak horretarako daude. 65 00:03:28,499 --> 00:03:31,627 Ondo atera ezean, Trina geureganatzen saiatuko gara. 66 00:03:31,628 --> 00:03:35,172 De Marcok mehatxatu egingo zuen, gezurra esan zedin. 67 00:03:35,173 --> 00:03:36,841 Agian badugu gure aldera ekartzea. 68 00:03:38,134 --> 00:03:39,092 Ez dakit nik. 69 00:03:39,093 --> 00:03:40,594 Cisco, topatu Trina. 70 00:03:40,595 --> 00:03:43,764 Baliteke, babesa eskainiz gero, gertatutakoa kontatzea. 71 00:03:43,765 --> 00:03:45,140 Esan eta egin. 72 00:03:45,141 --> 00:03:47,726 Ordubete baino gutxiago dugu epaiketa hasi aurretik. 73 00:03:47,727 --> 00:03:50,062 Joateko orduan, zatoz nire bila. 74 00:03:50,063 --> 00:03:51,022 Bai. 75 00:03:51,856 --> 00:03:53,107 Egurra, txiki. 76 00:04:01,616 --> 00:04:02,617 Haller eta Bazkideak. 77 00:04:04,994 --> 00:04:06,287 Zaude, zer? 78 00:04:07,038 --> 00:04:09,414 Gure praktiketako langile bat zen hori bidaltzekoa. 79 00:04:09,415 --> 00:04:11,500 Ez du axola. Neronek bidaliko dut. 80 00:04:11,501 --> 00:04:14,170 Gustatzen zait gauzak bidaltzea. Barka. 81 00:04:15,755 --> 00:04:17,048 Dedio! 82 00:04:20,051 --> 00:04:21,010 Kaka zaharra. 83 00:04:21,886 --> 00:04:22,845 Ondo zaude? 84 00:04:24,514 --> 00:04:27,808 Ito-ito eginda nago bigarren abokatua naizenetik. 85 00:04:27,809 --> 00:04:30,352 Gainerako kontuak erabat ahaztu ditut. 86 00:04:30,353 --> 00:04:32,646 Iraungitako fakturaz lepo dut txirla, 87 00:04:32,647 --> 00:04:36,358 eta 51 minutu barru egon behar dut epailearen bulegoan. 88 00:04:36,359 --> 00:04:38,610 Zuek justizia-jauregian utzitakoan, 89 00:04:38,611 --> 00:04:40,737 Julianen trajea aguazilari eman behar diot. 90 00:04:40,738 --> 00:04:43,031 Gero, badut fakturena konpontzea. 91 00:04:43,032 --> 00:04:44,116 Benetan diozu? 92 00:04:44,117 --> 00:04:45,826 - Bai. - Ai, ama, Izzy. 93 00:04:45,827 --> 00:04:49,246 Milesker. Hasiko zara etxejabearenekin? Bota egingo gaitu bestela. 94 00:04:49,247 --> 00:04:53,041 Bestela, gure altzariak kalean topatuko ditugu hiru egun barru. 95 00:04:53,042 --> 00:04:55,628 Ni neu arduratuko naiz txeke horretaz. 96 00:04:56,671 --> 00:04:58,171 Zorretan nago, benetan. 97 00:04:58,172 --> 00:04:59,799 Ez kezkatu. Neure kontura. 98 00:05:00,383 --> 00:05:02,969 Eta, L. Kristoren lana egingo duzu. 99 00:05:03,803 --> 00:05:05,888 Ene, hori espero dut, zinez. 100 00:05:06,639 --> 00:05:08,015 Badakizu zer behar dudan? 101 00:05:08,016 --> 00:05:09,058 Kafeina gehiago. 102 00:05:10,685 --> 00:05:11,519 Ados. 103 00:05:16,316 --> 00:05:18,735 CAT SOS - BADUZU GERATZERIK? 104 00:05:27,201 --> 00:05:28,536 JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA 105 00:05:29,537 --> 00:05:32,748 Funtsezko lekukoa Bishop da. Bera harrapatu behar dugu. 106 00:05:32,749 --> 00:05:34,583 Gainerakoak distrakzioa dira. 107 00:05:34,584 --> 00:05:36,543 Eseri epailearen ezkerraldean. 108 00:05:36,544 --> 00:05:39,671 Trikimailu mental Jedi-a da. Ez zara hain liskartia gertatzen. 109 00:05:39,672 --> 00:05:43,592 Trikimailua neuk irakatsi nizun. Parade aldizkarian irakurri nuen. 110 00:05:43,593 --> 00:05:44,719 - Zinez? - Bai! 111 00:05:45,386 --> 00:05:47,596 Legal izan zelakoan nengoen. Erotzen ari naiz. 112 00:05:47,597 --> 00:05:50,098 Zer moduz dabil lagunduriko komunitatean? 113 00:05:50,099 --> 00:05:55,270 Roscoe's Chicken 'N Waffles-eko janaria eskatu dit arrenka, gaur goizean. 114 00:05:55,271 --> 00:05:57,064 Zer moduz dabilela uste duzu? 115 00:05:57,065 --> 00:05:59,816 Ezin dut tipo hori jasan. Harroa da, gero. 116 00:05:59,817 --> 00:06:01,903 Ez zaitzala zeure onetik atera. 117 00:06:02,403 --> 00:06:03,279 Haller. 118 00:06:05,990 --> 00:06:07,658 Bai. Gorroto dut. 119 00:06:10,119 --> 00:06:11,328 Egun on, legelariok. 120 00:06:11,329 --> 00:06:13,539 Gaur, lanpetuta ibiliko gara. Aurrera. 121 00:06:14,582 --> 00:06:19,336 Defentsaren lekuko-zerrenda eguneratua aztertu duzu, Forsythe jauna? 122 00:06:19,337 --> 00:06:23,340 Bai, andrea, baina ez nuke zerrenda eguneratua denik esango. 123 00:06:23,341 --> 00:06:25,634 Hogeita hamahiru izen. Ez da eguneratze bat, 124 00:06:25,635 --> 00:06:29,346 goitik beherako zerrenda berria baizik. Ez da zentzuzkoa. 125 00:06:29,347 --> 00:06:31,139 Hitza kenduko diot, andrea. 126 00:06:31,140 --> 00:06:33,350 Akordio bat eskaintzeko prest gaude. 127 00:06:33,351 --> 00:06:36,144 Forsythe jauna gogobeteko duelakoan nago. 128 00:06:36,145 --> 00:06:40,066 Andrea, defentsak zerrendako hainbat izen ezereztu ditu. 129 00:06:45,655 --> 00:06:47,906 Izen guztiak, hiru izan ezik. 130 00:06:47,907 --> 00:06:51,410 Duela 48 ordu, 30 izen ezinbestekoak ziren zuen defentsan. 131 00:06:51,411 --> 00:06:53,703 Baina, orain, Sylvester Funaro aita, 132 00:06:53,704 --> 00:06:57,040 Peter Sterghos, eta Neil Bishop aski dira. Nolatan? 133 00:06:57,041 --> 00:07:00,710 Berez, lau behar ditugu, baina, ez zenuenez De Marco onartu, 134 00:07:00,711 --> 00:07:02,587 defentsa arrazionalizatu dugu. 135 00:07:02,588 --> 00:07:06,091 Andrea, fiskaltzak oraindik ez ditu hiru izenok onartzen. 136 00:07:06,092 --> 00:07:09,219 Sylvester Funaro aita desgaituriko abokatua da, 137 00:07:09,220 --> 00:07:11,179 eta ez du kasuarekin loturarik. 138 00:07:11,180 --> 00:07:14,015 Bere ekarpen bakarra esamesak izango lirateke. 139 00:07:14,016 --> 00:07:14,933 Tira... 140 00:07:14,934 --> 00:07:16,935 Moyarekin duen harremanaz testigatuko luke. 141 00:07:16,936 --> 00:07:19,229 Funaro jaunak biktimaren inguruko informazioa du, 142 00:07:19,230 --> 00:07:21,731 baita hilketaren zioaren ingurukoa ere. 143 00:07:21,732 --> 00:07:23,859 Esan bezala, esamesak. 144 00:07:23,860 --> 00:07:27,779 Bai, lehen aldian entzun dizut, Forsythe jauna. Beste objekziorik? 145 00:07:27,780 --> 00:07:31,867 Bai, andrea. Ez dugu Peter Sterghosen inklusioa onartzen. 146 00:07:31,868 --> 00:07:33,493 Bera ikertu dugu, 147 00:07:33,494 --> 00:07:37,080 eta ez dugu loturarik batere topatu kasuarekin. 148 00:07:37,081 --> 00:07:40,333 Andrea, defentsak teoria ezberdin bat aurkeztu nahi du 149 00:07:40,334 --> 00:07:42,335 biktimaren hilketari dagokionez. 150 00:07:42,336 --> 00:07:44,963 Baliteke Sterghos jaunak informazioa ematea 151 00:07:44,964 --> 00:07:49,426 Dayton hilketaren eta duela hamar urteko homizidio bikoitz baten inguruan. 152 00:07:49,427 --> 00:07:51,511 Duela hamar urte? 153 00:07:51,512 --> 00:07:52,804 Hara bestea! 154 00:07:52,805 --> 00:07:55,015 Andrea, fiskaltzak ez du auzitegiak 155 00:07:55,016 --> 00:07:57,559 ikerketa prospektibo hau onartzerik nahi. 156 00:07:57,560 --> 00:07:59,728 Ez da ikerketa prospektiboa. 157 00:07:59,729 --> 00:08:03,566 Sterghos jaunak testigatzen duenean, begien bistakoa izango da. 158 00:08:04,984 --> 00:08:06,485 Besterik, Forsythe jauna? 159 00:08:06,486 --> 00:08:07,652 Bai, andrea. 160 00:08:07,653 --> 00:08:11,239 Nire ikertzailea, Neil Bishop, zerrendan dago. 161 00:08:11,240 --> 00:08:12,949 Ez da hilketaren testigua. 162 00:08:12,950 --> 00:08:17,454 Gure estrategiaren berri izateko taktika baino ez da. Ezin agerikoagoa da. 163 00:08:17,455 --> 00:08:21,166 Andrea, errespetu osoz diot: horrek ez du zentzurik. 164 00:08:21,167 --> 00:08:23,084 Fiskaltzak kasua burutu zuenez, 165 00:08:23,085 --> 00:08:25,128 badugu beren estrategiaren berri. 166 00:08:25,129 --> 00:08:28,840 Bishop jaunak ez du lekukotasun garrantzitsurik emango. 167 00:08:28,841 --> 00:08:30,425 Defentsak badu fiskaltzak 168 00:08:30,426 --> 00:08:33,595 frogak biltzeko eta ikertzeko duen era dudan jartzea, 169 00:08:33,596 --> 00:08:35,222 lekukotasunak barne. 170 00:08:35,223 --> 00:08:38,058 Ikertzaileari horretarako hots egingo genioke. 171 00:08:38,059 --> 00:08:39,809 Aurrekariak gure alde daude. 172 00:08:39,810 --> 00:08:42,270 Apelazio-auzitegiek askotan aitortu dute 173 00:08:42,271 --> 00:08:45,315 defendatzaileek kasuaren irismena handitzeko eskubidea dutela, 174 00:08:45,316 --> 00:08:47,776 eta abokatuei galderak aproposak egitea 175 00:08:47,777 --> 00:08:51,071 edo teoriak ezberdinak aurkeztea galarazteko ahaleginak 176 00:08:51,072 --> 00:08:53,365 arriskutsuak eta itzulgarriak direla. 177 00:08:53,366 --> 00:08:55,993 Jurisprudentzia dut, ikusi nahi izanez gero. 178 00:08:57,662 --> 00:09:00,873 Ez da beharrezkoa, Crane andrea. Epai bat dut jada. 179 00:09:02,041 --> 00:09:04,584 Forsythe jaunaren objekzioak onartuko ditut, 180 00:09:04,585 --> 00:09:07,128 Sylvester Funaro eta Peter Sterghosi dagokienez. 181 00:09:07,129 --> 00:09:08,713 Defentsak oraindik badu 182 00:09:08,714 --> 00:09:11,008 beren inklusioaren aldeko adierazpena egitea. 183 00:09:15,346 --> 00:09:18,557 Neil Bishopen gaineko objekzioa ezeztatuko dut. 184 00:09:18,558 --> 00:09:20,600 Defentsak adierazi bezala, badute 185 00:09:20,601 --> 00:09:24,313 fiskaltzaren prozesuari buruzko galderak egiteko eskubidea 186 00:09:25,106 --> 00:09:28,400 - Ulertzen dugu, andrea. Milesker. - Ederto. Besterik? 187 00:09:28,401 --> 00:09:29,317 Ez, andrea. 188 00:09:29,318 --> 00:09:31,988 Ondo. Zoazte. Auzitegian ikusiko dugu elkar. 189 00:09:54,427 --> 00:09:57,721 Tori. Beste bost-bat zentimetro txikitu dute. 190 00:09:57,722 --> 00:09:59,265 Hobeto geratuko zaizu. 191 00:10:00,558 --> 00:10:01,475 Milesker. 192 00:10:02,602 --> 00:10:03,936 Egin duzu lorik bart? 193 00:10:06,939 --> 00:10:11,611 Trinarena atzerapausoa izan da, baina, zin dagit: plana ondo ateratzen ari da. 194 00:10:12,111 --> 00:10:15,447 De Marcoren kontrako froga berri bat dugu, eta handia da. 195 00:10:15,448 --> 00:10:17,950 Hura nola baliatu asmatu nahian gabiltza. 196 00:10:22,121 --> 00:10:22,955 Aber. 197 00:10:24,957 --> 00:10:28,501 Aitak erakutsi zidan lehenengo gauza: 198 00:10:28,502 --> 00:10:32,840 "Gorbata ondo lotzea bizitzako lehen pauso serioa da". 199 00:10:33,799 --> 00:10:34,759 Oscar Wilde. 200 00:10:36,427 --> 00:10:39,055 "Eskuzabaltasuna adiskidetasunaren muina da". 201 00:10:39,889 --> 00:10:41,807 Hori ere Wilde jaunarena da? 202 00:10:42,475 --> 00:10:43,809 Kutunenetarikoa dut. 203 00:10:45,645 --> 00:10:47,730 Nire aita ez zen nire bizitzaren zati izan. 204 00:10:48,814 --> 00:10:52,026 Kabroi galanta zen, antza. Ez nuen gauza askorik galdu. 205 00:10:53,235 --> 00:10:54,820 Gorbatarena galdu nuen. 206 00:10:58,949 --> 00:10:59,867 Orain hobeto. 207 00:11:02,370 --> 00:11:04,037 Itxura penagarria dut, ezta? 208 00:11:04,038 --> 00:11:05,915 Daviden begietan ikusten dut. 209 00:11:06,916 --> 00:11:08,834 Hilda banengo bezala begiratzen dit. 210 00:11:09,502 --> 00:11:13,130 Pisu pila bat galdu duzu, Julian. Zugatik kezkatuta dago. 211 00:11:15,007 --> 00:11:18,094 Traje hau hobeto doakizu. Itxura fina duzu. 212 00:11:21,847 --> 00:11:23,349 Zerbait jakin nahi nuke. 213 00:11:25,309 --> 00:11:27,687 Testigatuko banu, lagungarria litzateke? 214 00:11:28,729 --> 00:11:30,398 Ez. Ez... 215 00:11:31,774 --> 00:11:34,609 Bezeroa tribunara igotzea inoiz ez da ideia ona, 216 00:11:34,610 --> 00:11:35,735 bereziki orain. 217 00:11:35,736 --> 00:11:39,406 Fiskalak zure ogibidearen xehetasun denak baliatuko lituzke. 218 00:11:39,407 --> 00:11:42,159 Epaimahaiak ez luke ondo erantzungo. 219 00:11:45,621 --> 00:11:47,248 Pozik lagunduko nuke. 220 00:11:48,582 --> 00:11:50,291 Ez nigatik bakarrik. 221 00:11:50,292 --> 00:11:53,878 Gau hura etengabe gogoratzen dut, behin eta berriz. 222 00:11:53,879 --> 00:11:56,005 Borrokatu izan ez bagina, 223 00:11:56,006 --> 00:12:00,176 lasaitu izan banu, edo harekin luzaroago geratu izan banintz, 224 00:12:00,177 --> 00:12:02,096 agian bizirik egongo litzateke. 225 00:12:03,681 --> 00:12:05,014 Julian, begira. 226 00:12:05,015 --> 00:12:08,351 Gloria okerreko jendearekin nahasi zen, bai? 227 00:12:08,352 --> 00:12:11,187 Ez zuk, ez nik ezin genuen salbatu. 228 00:12:11,188 --> 00:12:14,191 Hari laguntzeko era bakarra kasua irabaztea da. 229 00:12:17,278 --> 00:12:18,154 Trina. 230 00:12:22,283 --> 00:12:23,784 Trina, hor zaude? 231 00:12:31,208 --> 00:12:32,543 Trina, hemen zaude? 232 00:12:40,885 --> 00:12:42,553 Mickey Hallerrek bidali nau. 233 00:12:58,319 --> 00:12:59,153 Cisco? 234 00:13:00,112 --> 00:13:01,113 Ez dago. 235 00:13:01,906 --> 00:13:04,699 Atea irekita, eta tokia hankaz gora dago. 236 00:13:04,700 --> 00:13:07,118 Edo azkar batean joan da, edo norbaitek bisitatu du. 237 00:13:07,119 --> 00:13:09,370 De Marcok kartelak baino areago izutu du. 238 00:13:09,371 --> 00:13:12,332 Harrapatu badu, orain ezin dugu ezer egin. 239 00:13:12,333 --> 00:13:15,252 De Marcok zergatik emango zion min orain baina? 240 00:13:15,753 --> 00:13:17,129 Jaramon egin zion. 241 00:13:17,755 --> 00:13:20,925 Ez, Trina bere onetik irten da. Nonbaiten ezkutatu da. 242 00:13:21,509 --> 00:13:22,426 Non? 243 00:13:22,968 --> 00:13:25,012 Beste nonbait bila dezakezu. 244 00:13:42,279 --> 00:13:43,613 Cat, zer gertatu da? 245 00:13:43,614 --> 00:13:45,533 Aurreko lotailu gurutzatua hautsi nuen. 246 00:13:46,242 --> 00:13:47,784 Kaka zaharra. 247 00:13:47,785 --> 00:13:48,743 Ondo nago. 248 00:13:48,744 --> 00:13:51,496 Analgesikoak ditut, baina operatu beharko dut. 249 00:13:51,497 --> 00:13:54,083 Akabo denboraldiko produkzioa. Hurrengoa ere bai, akaso. 250 00:13:56,752 --> 00:13:57,961 Zinez sentitzen dut. 251 00:13:57,962 --> 00:14:01,464 Hiru kapitulu falta dira, baina ordezko bat behar dute. 252 00:14:01,465 --> 00:14:02,633 Horregatik deitu dizut. 253 00:14:03,968 --> 00:14:05,177 Zu gomendatu zaitut. 254 00:14:07,137 --> 00:14:08,013 Hori... 255 00:14:08,848 --> 00:14:09,682 Ene. 256 00:14:12,768 --> 00:14:16,063 Milesker, baina ez naiz aspaldian aritu. 257 00:14:17,064 --> 00:14:19,817 Tira, orain baduzu berriz hastea. 258 00:14:20,401 --> 00:14:24,613 Honetarako, ez naiz beste inortaz fio. Primeran egingo zenuke, Iz. 259 00:14:26,407 --> 00:14:27,908 Ez dakit zer esan. 260 00:14:28,492 --> 00:14:30,702 Zure lana erakutsi diet. Ezagutu nahi zaituzte. 261 00:14:30,703 --> 00:14:32,913 Elkarrizketak bihar izango dira. 262 00:14:33,539 --> 00:14:36,291 Lasai. Nahi izanez gero, lana zuretzat da. 263 00:14:36,292 --> 00:14:38,084 Elkarrizketa formalitatea da. 264 00:14:38,085 --> 00:14:41,630 Jakin dezazun, estudioa eta katea ere han izango dira. 265 00:14:48,262 --> 00:14:49,554 Zer ordutan? 266 00:14:49,555 --> 00:14:51,514 Defentsaren G froga, andrea. 267 00:14:51,515 --> 00:14:54,309 Hona Gloria Daytonen dei-erregistroak. 268 00:14:54,310 --> 00:14:57,979 Fiskaltzak aurkeztu zituen, froga-fasean. 269 00:14:57,980 --> 00:14:59,815 Objekziorik ez, andrea. 270 00:15:00,399 --> 00:15:01,483 Konforme. 271 00:15:02,234 --> 00:15:04,903 Inspektorea, ikusi dituzu erregistrook inoiz? 272 00:15:04,904 --> 00:15:07,197 Bai, hala da. Neronek bildu nituen. 273 00:15:07,823 --> 00:15:10,867 Lehen orrialdeko goialdean zerbait dago idatzita. 274 00:15:10,868 --> 00:15:13,244 - Zuk idatzi zenuen? - Bai, hala da. 275 00:15:13,245 --> 00:15:15,122 Irakurriko diguzu, mesedez? 276 00:15:15,664 --> 00:15:17,248 Abuztuak 24. 277 00:15:17,249 --> 00:15:19,459 Zergatik idatzi zenuen data hori? 278 00:15:19,460 --> 00:15:22,295 Telefonia enpresak orduan bidali zizkidan erregistroak. 279 00:15:22,296 --> 00:15:23,963 Abuztuak 24. 280 00:15:23,964 --> 00:15:27,175 Gloria Dayton hil eta 14 egunera. 281 00:15:27,176 --> 00:15:31,387 Garai hartan, Julian La Cosse atxiloturik zegoen jada, ez da hala? 282 00:15:31,388 --> 00:15:32,847 Bai, hala da. 283 00:15:32,848 --> 00:15:35,516 Orduan, zertarako ziren erregistroak? 284 00:15:35,517 --> 00:15:38,895 Ikerkuntza ez da atxiloketaren ostean eteten. 285 00:15:38,896 --> 00:15:41,022 Ikerketa-ildo guztiei heldu nien. 286 00:15:41,023 --> 00:15:44,525 Ados. Eta, ikerketan, deiren bat interesgarria gertatu zen? 287 00:15:44,526 --> 00:15:45,443 Bai. 288 00:15:45,444 --> 00:15:47,528 Zure bezeroaren deia, adibidez. 289 00:15:47,529 --> 00:15:49,490 Hilketaren gauean izan zen. 290 00:15:50,658 --> 00:15:51,784 Zertan ostra dabil? 291 00:15:54,578 --> 00:15:57,915 Inspektore, zoaz erregistroko bederatzigarren orrialdera. 292 00:16:04,922 --> 00:16:09,677 Ikusten duzu azpimarratutakoa? 6700 zenbakiarekin amaitzen dena? 293 00:16:10,386 --> 00:16:14,514 Bai. Inguru-kodea: 213-632-6700. 294 00:16:14,515 --> 00:16:18,644 Noiz deitu zuen zenbakira Dayton andreak? Zer data eta ordutan? 295 00:16:19,144 --> 00:16:22,690 Abuztuak 3, arratsaldeko 6:47. 296 00:16:23,190 --> 00:16:26,651 Abuztuak 3. Bera hil baino astebete lehenago. 297 00:16:26,652 --> 00:16:28,611 Whitten inspektorea, 298 00:16:28,612 --> 00:16:32,031 hona lehen "Defentsa A" gisa izendaturiko froga. 299 00:16:32,032 --> 00:16:33,199 Objekzioa, andrea. 300 00:16:33,200 --> 00:16:36,703 Zer lotura izango du honek ba erregistroekin? 301 00:16:36,704 --> 00:16:39,163 Andrea, onarturiko froga da hau. 302 00:16:39,164 --> 00:16:41,249 Lotura bat mamitzear nago. 303 00:16:41,250 --> 00:16:42,876 Objekzioa ukatuko dut. 304 00:16:43,919 --> 00:16:47,171 {\an8}Jakin badakigu argazki hau Gloria Daytoni 305 00:16:47,172 --> 00:16:49,590 {\an8}zitazioa entregatutakoan atera ziotela, 306 00:16:49,591 --> 00:16:52,135 Hector Moyaren habeas-eskaera kasuan. 307 00:16:52,136 --> 00:16:55,263 Irakurriko dituzu argazkiaren ordua eta data? 308 00:16:55,264 --> 00:16:58,099 Arratsaldeko 6:06. Abuztuak 3. 309 00:16:58,100 --> 00:17:02,395 Dayton andrearen erregistroetan identifikatu dugun zenbakia dela eta, 310 00:17:02,396 --> 00:17:04,857 - noiz deitu zuen? - Arratsaldeko 6:47an. 311 00:17:05,482 --> 00:17:07,442 Hau da, 312 00:17:07,443 --> 00:17:11,446 Gloria Daytonek zitazioa abuztuaren hiruko arratsaldean jaso zuen, 313 00:17:11,447 --> 00:17:15,451 eta, 41 minutu geroago, dei hura egin zuen, ezta? 314 00:17:16,618 --> 00:17:17,452 Bai, baina... 315 00:17:17,453 --> 00:17:19,537 Saiatu zinen zenbakia egiaztatzen? 316 00:17:19,538 --> 00:17:21,749 - Ez dut gogoratzen. - Ez? 317 00:17:22,291 --> 00:17:25,126 - Ez kezkatu. Baduzu zure mugikorra? - Objekzioa. 318 00:17:25,127 --> 00:17:26,252 Zer dela eta? 319 00:17:26,253 --> 00:17:28,838 Saio supiztailea eta garrantzirik gabekoa izan da. 320 00:17:28,839 --> 00:17:34,385 Defentsaren trikimailua arrandia hutsa izango da, edozer dela ere. 321 00:17:34,386 --> 00:17:35,720 Arrandia? 322 00:17:35,721 --> 00:17:38,848 Andrea, epaimahaiak biktimak zitazioa jaso ostean nori deitu zion 323 00:17:38,849 --> 00:17:40,266 jakiteko eskubidea du. 324 00:17:40,267 --> 00:17:42,603 Zenbakiari deituta, jakin egingo dugu. 325 00:17:43,520 --> 00:17:46,022 Ukatuta. Aurrera, Haller jauna. 326 00:17:46,023 --> 00:17:48,025 Milesker, andrea. Badakizu zer? 327 00:17:49,234 --> 00:17:50,611 Nirearekin egingo dugu. 328 00:17:51,320 --> 00:17:54,156 Inspektore, jarriko duzu zenbaki hori? 329 00:18:13,217 --> 00:18:15,676 Drug Enforcement Administration indarra, DEA. 330 00:18:15,677 --> 00:18:17,387 Nola lagun diezazuket? 331 00:18:18,055 --> 00:18:20,516 Kaixo? Badut laguntzerik? Kaixo? 332 00:18:21,100 --> 00:18:22,309 Barka, okerreko zenbakia. 333 00:18:22,810 --> 00:18:23,810 Ordena! 334 00:18:23,811 --> 00:18:26,145 Inspektore, orduan, 335 00:18:26,146 --> 00:18:28,981 Dayton andreak, zitazioa jaso eta berehala, 336 00:18:28,982 --> 00:18:31,276 DEAri deitu zion, antza. Ados zaude? 337 00:18:32,111 --> 00:18:33,986 Ezin dugu ziur jakin. 338 00:18:33,987 --> 00:18:36,280 Mugikorra norbaitek hartu zion ausaz. 339 00:18:36,281 --> 00:18:40,993 Zure ikerketan, topatu zenuen loturarik biktimaren eta DEAren artean? 340 00:18:40,994 --> 00:18:42,704 Informatzailea zela, akaso? 341 00:18:43,288 --> 00:18:44,288 Ez. 342 00:18:44,289 --> 00:18:48,042 Begira, garai hartan, ez nuen zitazioaren berri. 343 00:18:48,043 --> 00:18:50,837 Gainera, informatzailea izatekotan, 344 00:18:50,838 --> 00:18:53,589 ez ziokeen DEAko zenbaki nagusiari deituko. 345 00:18:53,590 --> 00:18:57,844 Ez nuen dei honen inguruko susmorik izateko arrazoirik. 346 00:18:57,845 --> 00:19:01,514 Bale, itxaron. Barka, inspektore. Apur bat nahasirik nago. 347 00:19:01,515 --> 00:19:05,476 Lehen esan duzu ez zenuela deia ikertu izana gogoratzen. 348 00:19:05,477 --> 00:19:08,479 Orain zer diozu, bazenuela deiaren berri, 349 00:19:08,480 --> 00:19:10,022 baina susmorik ez? 350 00:19:10,023 --> 00:19:13,151 - Esan dudana aldrebesten ari zara. - Beste era batera esango dut. 351 00:19:13,152 --> 00:19:15,862 Ba al zenekien biktimak DEAri deitu ziola 352 00:19:15,863 --> 00:19:18,574 bera hil baino astebete lehenago? Bai ala ez? 353 00:19:20,242 --> 00:19:21,076 Ez. 354 00:19:23,745 --> 00:19:27,248 Inspektore, zure lekukotasunean, esan berri duzu 355 00:19:27,249 --> 00:19:29,041 ez zenekiela Gloria Daytonek 356 00:19:29,042 --> 00:19:32,044 habeas-mozioaren inguruko zitazio bat jaso zuela. 357 00:19:32,045 --> 00:19:34,505 Badakizu noiz izan zenuen horren berri? 358 00:19:34,506 --> 00:19:38,301 Duela hilabete batzuk, defentsaren froga-fasean. 359 00:19:38,302 --> 00:19:40,678 Zer egin zenuen informazio horrekin? 360 00:19:40,679 --> 00:19:44,056 Egiaztatu egin nuen. Informazio guztia egiaztatzen dut. 361 00:19:44,057 --> 00:19:45,683 Zer ondorioztatu zenuen? 362 00:19:45,684 --> 00:19:49,478 Kasuan, tokirik ez zuela. Kointzidentzia izan zela. 363 00:19:49,479 --> 00:19:50,771 Kointzidentzia? 364 00:19:50,772 --> 00:19:55,067 Baina, inspektore, biktimak DEAri deitu ziola jakin berri dugu, 365 00:19:55,068 --> 00:19:57,445 kasuko zitazioa jaso eta berehala. 366 00:19:57,446 --> 00:19:59,363 Ez du kointzidentzia itxurarik. 367 00:19:59,364 --> 00:20:02,366 Objekzioa. Testigatzen ari dena abokatua al da? 368 00:20:02,367 --> 00:20:04,535 Onartuta. Egin galdera bat, jauna. 369 00:20:04,536 --> 00:20:08,623 Inspektore, jakin izan bazenu, hilketaren aurreko astean, 370 00:20:08,624 --> 00:20:12,335 Gloria Daytonek, zitazio bat jaso, eta DEAri deitu ziola, 371 00:20:12,336 --> 00:20:14,754 horren zergatia jakin nahiko zenukeen? 372 00:20:14,755 --> 00:20:17,173 Objekzioa. Espekulazioa. 373 00:20:17,174 --> 00:20:18,217 Onartuta. 374 00:20:20,552 --> 00:20:22,221 Beste galderarik ez, andrea. 375 00:20:24,723 --> 00:20:27,475 Ederki. Etenaldi motz bat egingo dugu. 376 00:20:27,476 --> 00:20:29,602 Inspektorea, jaits zaitezke. 377 00:20:29,603 --> 00:20:31,813 Epaimahaikoek gaztiguak gogora ditzatela. 378 00:20:33,482 --> 00:20:36,109 Andrea, letraduek badute hurbiltzerik? 379 00:20:37,152 --> 00:20:38,070 Aurrera. 380 00:20:51,917 --> 00:20:54,126 Turner epailea, entzundakoa entzunda, 381 00:20:54,127 --> 00:20:58,756 James De Marco agentearen testigantza berriz aintzat hartzeko eskatzen dizugu. 382 00:20:58,757 --> 00:21:02,218 Bere lekukotasunaren garrantzia areagotu egin da. 383 00:21:02,219 --> 00:21:04,262 Andrea, aieruak baino ez dira. 384 00:21:04,263 --> 00:21:08,391 Hau ez doa inora, eta defentsak badaki. Denbora galarazi nahi digu. 385 00:21:08,392 --> 00:21:10,519 Ez da denbora galtzea, andrea. 386 00:21:11,103 --> 00:21:13,229 Apelazio-auzitegiek behin eta berriz 387 00:21:13,230 --> 00:21:16,107 onartu izan dituzte halako erruduntasun-teoriak. 388 00:21:16,108 --> 00:21:18,652 Kontrako jarrerak ezeztatu izan dituzte. 389 00:21:26,285 --> 00:21:29,662 Zorionak, Haller jauna. De Marco agentea lekuko izango da. 390 00:21:29,663 --> 00:21:33,917 Baina, lekukotasunean, zure gain-gainean egongo naiz. 391 00:21:34,751 --> 00:21:36,169 Galdera garrantzitsuak soilik. 392 00:21:36,962 --> 00:21:38,130 Milesker, andrea. 393 00:21:47,931 --> 00:21:48,764 Zer da? 394 00:21:48,765 --> 00:21:52,185 Epaileak De Marco agentearen testigantza onartu du. 395 00:21:52,936 --> 00:21:54,228 Hori ona da, ezta? 396 00:21:54,229 --> 00:21:55,563 Oso ona da. 397 00:21:55,564 --> 00:21:58,150 Orain, etorriko dela ziurtatu behar dugu. 398 00:21:59,109 --> 00:22:03,821 Esan Ciscori, beharrezkoa bada, eraikin federalaren aurrean kanpatzeko. 399 00:22:03,822 --> 00:22:05,948 De Marcok zitazioa jaso dezala. 400 00:22:05,949 --> 00:22:08,618 Egin iezadazu kasu: oso berri onak dira. 401 00:22:10,537 --> 00:22:12,246 CISCO EMAN AGIRIA DE MARCORI 402 00:22:12,247 --> 00:22:15,834 DE MARCO ONARTU DIGUTE EMAN IEZAIOZU AGIRIA LEHENBAILEHEN 403 00:22:31,058 --> 00:22:32,476 Kendall Roberts? 404 00:22:33,060 --> 00:22:33,977 Nor zara? 405 00:22:34,478 --> 00:22:36,145 Mickey Hallerrek bidali nau, 406 00:22:36,146 --> 00:22:38,857 Trina Raffertyren berri izan duzun jakiteko. 407 00:22:39,691 --> 00:22:41,068 Kezkatuta gaude. 408 00:22:44,780 --> 00:22:46,864 Zergatik uste duzu non dagoen dakidala? 409 00:22:46,865 --> 00:22:49,492 Lehen, elkar zaintzen omen zenutelako. 410 00:22:49,493 --> 00:22:51,744 Agian harremanetan jarri da zurekin. 411 00:22:51,745 --> 00:22:54,789 Hallerri esan nion bezala, hori aspaldi izan zen. 412 00:22:54,790 --> 00:22:57,501 Honetatik kanpo utziko ninduela agindu zidan. 413 00:22:58,126 --> 00:22:59,378 Axola ez badizu... 414 00:23:00,003 --> 00:23:03,632 Roberts andrea, Trinaren berri izaten baduzu, 415 00:23:04,383 --> 00:23:06,885 esan iezaiozu lagundu egingo diogula. 416 00:23:07,386 --> 00:23:10,764 Arriskuan dago agian. Ez diezaiola egoerari bakarrik aurre egin. 417 00:23:29,533 --> 00:23:30,575 Hitz egin nahi? 418 00:23:34,162 --> 00:23:35,247 Hitz egin dezagun. 419 00:23:57,394 --> 00:24:00,063 ZERBAIT EGIN GABE UTZI BADUT, ESAN IZZY 420 00:24:05,360 --> 00:24:06,277 Hepa, Lorna. 421 00:24:06,278 --> 00:24:09,238 Izzy, faktura hauetaz guztietaz arduratu zara? 422 00:24:09,239 --> 00:24:10,906 Eskerrik asko, benetan. 423 00:24:10,907 --> 00:24:12,741 Laguntza behar zenuen. 424 00:24:12,742 --> 00:24:15,244 Itzultzeko asmoa nuen, lana biok egiteko. 425 00:24:15,245 --> 00:24:17,288 Hartu duzu bazkaltzeko tarterik? 426 00:24:17,289 --> 00:24:19,082 Lasai, Lorna, benetan. 427 00:24:20,625 --> 00:24:21,835 Dena ondo? 428 00:24:22,836 --> 00:24:24,629 Bai, oso ondo. Baina... 429 00:24:25,672 --> 00:24:27,423 Biharko eguna libre hartuko dut. Ados? 430 00:24:27,424 --> 00:24:31,218 Bai, jakina ba. Baina, Izzy, ondo zaude, ziur? 431 00:24:31,219 --> 00:24:33,763 Edozer gauza konta diezadakezu, badakizu. 432 00:24:35,765 --> 00:24:36,641 Badakit. 433 00:24:37,350 --> 00:24:39,853 Kontu pertsonal batekin nabil, besterik ez. 434 00:24:40,353 --> 00:24:41,980 Gero hitz egingo dugu, bai? 435 00:24:43,440 --> 00:24:44,316 Bai. 436 00:25:54,427 --> 00:25:55,554 - Lagunok. - Zelan? 437 00:26:04,938 --> 00:26:06,230 Ez zait Lincolna gustatzen. 438 00:26:06,231 --> 00:26:09,316 Hamar puntu itsu ditu, eta sentsore zaratatsuak. 439 00:26:09,317 --> 00:26:11,235 - Izzy? - Eguna libre hartu du. 440 00:26:11,236 --> 00:26:13,028 Lasai, badut hiru lan egitea. 441 00:26:13,029 --> 00:26:16,407 Zure bigarrena eta bulegoko zuzendaria izateaz gain, 442 00:26:16,408 --> 00:26:18,742 zure gidari aritzea ez da batere estresagarria. 443 00:26:18,743 --> 00:26:21,287 Lorna, nik ere gida dezaket, trankil. 444 00:26:21,288 --> 00:26:25,332 Ordubete lehenago esnatu naiz eta ez dut esfoliatzailerik jarri 445 00:26:25,333 --> 00:26:27,334 hona garaiz iristeko. 446 00:26:27,335 --> 00:26:29,211 Sartu auto demontrean, Haller! 447 00:26:29,212 --> 00:26:30,797 Ados. Ene! 448 00:26:34,175 --> 00:26:35,510 Mugi! 449 00:26:41,725 --> 00:26:43,684 Ciscok nola gidatzen du hau? 450 00:26:43,685 --> 00:26:46,061 - Atzeratu eserlekua, eta kito. - Nola? 451 00:26:46,062 --> 00:26:47,355 Topatu trastea! 452 00:27:00,994 --> 00:27:02,871 Victor Hensley, defentsaren eskutik. 453 00:27:03,955 --> 00:27:04,956 Nor da tipo hau? 454 00:27:05,498 --> 00:27:06,665 Gure troiar zaldia. 455 00:27:06,666 --> 00:27:09,627 Jauna, esan epaimahaiari zer ogibide duzun. 456 00:27:09,628 --> 00:27:13,339 Los Angeleseko Roosevelt hotelaren zuzendaria naiz. 457 00:27:13,340 --> 00:27:17,051 Zuzendaria zarenez, hoteleko erregistro guztiak dituzu eskura. 458 00:27:17,052 --> 00:27:18,719 - Bai, hala da. - Ederki. 459 00:27:18,720 --> 00:27:21,639 Hensley jauna, nire bezeroak, Julian La Cossek, 460 00:27:21,640 --> 00:27:24,099 escort entzako web-orri bat zuen. 461 00:27:24,100 --> 00:27:26,644 Orriaren arabera, abuztuaren 10eko gauean, 462 00:27:26,645 --> 00:27:28,520 Daniel Price izeneko gizonak 463 00:27:28,521 --> 00:27:32,316 hitzordua erreserbatu zuen biktimarekin, Gloria Daytonekin, 464 00:27:32,317 --> 00:27:34,276 zure hoteleko 837 gelan. 465 00:27:34,277 --> 00:27:36,487 Bai, banuen horren berri. 466 00:27:36,488 --> 00:27:39,531 Nire bezeroak gela horretara deitu zuen 467 00:27:39,532 --> 00:27:42,534 abuztuaren 10eko 16:40an, hitzordua berresteko. 468 00:27:42,535 --> 00:27:45,496 Daniel Price zela esan zuen gizon batekin hitz egin zuen. 469 00:27:45,497 --> 00:27:49,333 Gela hartan, une horretan, ba al zegoen Daniel Price bat? 470 00:27:49,334 --> 00:27:52,252 - Gure erregistroen arabera, ez. - Ez? 471 00:27:52,253 --> 00:27:54,838 Arratsaldeko 4:40an, ez. 472 00:27:54,839 --> 00:28:00,094 Bikote bat, Daniel eta Laura Price, gela hartan izan zen aurreko gauean, 473 00:28:00,095 --> 00:28:01,887 baina 4:15an joan ziren. 474 00:28:01,888 --> 00:28:03,597 Hau da, gelan ez zen inor? 475 00:28:03,598 --> 00:28:04,932 Ez dakit ziur. 476 00:28:04,933 --> 00:28:06,892 Gela hartan, momentu horretan, 477 00:28:06,893 --> 00:28:08,811 ez zegoen inor erregistraturik. 478 00:28:08,812 --> 00:28:10,729 Checkout a berandu egin zutenez, 479 00:28:10,730 --> 00:28:12,648 gela ez zuen gau hartan inork hartu. 480 00:28:12,649 --> 00:28:15,401 Posible al da gelan beste norbait sartu, 481 00:28:15,402 --> 00:28:17,027 eta telefonoa hartu izana? 482 00:28:17,028 --> 00:28:18,821 Balizko Daniel Price batek? 483 00:28:18,822 --> 00:28:20,364 Edozer da posible, 484 00:28:20,365 --> 00:28:24,285 baina ateak elektronikoki ixten dira. Sartzeko eraren bat beharko zukeen. 485 00:28:25,912 --> 00:28:28,997 Bale. Beste gai bati helduko diogu unetxo batez. 486 00:28:28,998 --> 00:28:30,833 Jauna, Gloria Dayton 487 00:28:30,834 --> 00:28:34,503 hilketaren aurretik zure hotelean izan zela jakin zenuenean, 488 00:28:34,504 --> 00:28:36,130 ikerketarik egin zenuen? 489 00:28:36,131 --> 00:28:40,718 Bai. Hotelak egoerarekin lotura tangentzial bat izan zuela 490 00:28:40,719 --> 00:28:43,554 jakin genuenean, kontua ikertu nuen, jakina. 491 00:28:43,555 --> 00:28:45,723 Ikerkuntza neronek lideratu nuen. 492 00:28:45,724 --> 00:28:49,560 Abuztuaren 10eko gertakarien kronologia zertzeko gai izan zinen? 493 00:28:49,561 --> 00:28:54,649 Bai. Dayton andrea arratsaldeko 9:41an sartu zen hotelean. 494 00:28:55,150 --> 00:28:58,360 Igogailuan, zortzigarren solairura joan zen. 495 00:28:58,361 --> 00:29:00,112 Ziur aski, 837 gelara. 496 00:29:00,113 --> 00:29:01,989 Bale. Zer gertatu zen gero? 497 00:29:01,990 --> 00:29:04,783 Lobbyra bueltatu zen minutu batzuk geroago. 498 00:29:04,784 --> 00:29:08,872 Ondoren, hoteletik irten zen, gaueko 9:50an. 499 00:29:11,082 --> 00:29:15,003 Oso ordu zehatzak dira. Nola dakizu hau guztia? 500 00:29:15,503 --> 00:29:16,880 Segurtasun-grabazioei esker. 501 00:29:17,630 --> 00:29:18,965 Segurtasun-grabazioak? 502 00:29:19,883 --> 00:29:21,049 Bai. 503 00:29:21,050 --> 00:29:23,510 Hotelak segurtasun-sistema konpletoa du. 504 00:29:23,511 --> 00:29:28,682 Grabazioetan ordua azaltzen da. Igogailu eta toki publiko guztietan kamerak daude. 505 00:29:28,683 --> 00:29:32,395 Grabazioak ikusitakoan, aise eratu genuen kronologia bat. 506 00:29:33,146 --> 00:29:35,355 Eta ekarri dituzu grabazio horiek? 507 00:29:35,356 --> 00:29:37,942 Bai. Hainbat kopia dauzkat. 508 00:29:41,154 --> 00:29:44,198 Fiskaltzako inork jaso al zituen grabaziook? 509 00:29:44,199 --> 00:29:49,787 Bai. Distrituko fiskalaren bulegoko Neil Bishop delakoak. 510 00:29:49,788 --> 00:29:52,290 Duela bi hilabete-edo jaso zuen guztia. 511 00:29:54,501 --> 00:29:55,585 Duela bi hilabete? 512 00:29:56,920 --> 00:29:58,755 Andrea, badugu hurbiltzerik? 513 00:30:01,674 --> 00:30:02,841 Ea asmatzen dudan. 514 00:30:02,842 --> 00:30:05,844 Froga-fasean, ez zenuen grabazioen berri izan. 515 00:30:05,845 --> 00:30:08,806 Ez, andrea. Lekukoaren arabera, Forsythe jaunak 516 00:30:08,807 --> 00:30:11,433 duela bi hilabete baino gehiago jaso zituen. 517 00:30:11,434 --> 00:30:13,936 Ez. Oraintxe izan dut grabazioen berri. 518 00:30:13,937 --> 00:30:16,105 Zure ikertzaileak jaso zituen ba. 519 00:30:16,898 --> 00:30:20,150 Alderdi biak ados gaude: biktima hotelean izan zen 520 00:30:20,151 --> 00:30:23,362 hil aurretiko orduetan. Hori ez dago zalantzan. 521 00:30:23,363 --> 00:30:27,866 Lekukoaren azalpena entzun dugu. Grabazio honek ez du garrantzirik. 522 00:30:27,867 --> 00:30:31,745 Ez dugu grabazioa ikusi. Ezin dugu garrantzitsua ez denik esan. 523 00:30:31,746 --> 00:30:33,247 Zenbat denbora behar duzu? 524 00:30:33,248 --> 00:30:35,166 - Ordubete aski da. - Ados. 525 00:30:35,750 --> 00:30:40,003 Ordubeteko etena egingo dugu. Bitartean, grabazioa ikusiko dut. 526 00:30:40,004 --> 00:30:42,840 Jauna, zuk ere ikus dezazula gomendatzen dizut. 527 00:30:42,841 --> 00:30:44,050 Mila esker, andrea. 528 00:30:46,678 --> 00:30:47,804 Zer gertatu da? 529 00:30:48,346 --> 00:30:49,639 Tranpola ireki da. 530 00:30:50,473 --> 00:30:51,516 Troiako zaldian. 531 00:30:53,184 --> 00:30:55,811 Grabazioa froga gisa onartzea behar genuen, 532 00:30:55,812 --> 00:30:57,939 besteek dagoeneko bageneukala jakin gabe. 533 00:30:58,439 --> 00:30:59,774 Hasieratik eduki dugu? 534 00:31:03,152 --> 00:31:05,821 Ez dugu zertan grabazioarekin ordubete eman. 535 00:31:05,822 --> 00:31:07,573 Ez, baina plantak egin behar ditugu. 536 00:31:07,574 --> 00:31:09,575 Eraman ordenagailuaren gelara. 537 00:31:09,576 --> 00:31:12,828 - Nik? Zergatik? Nora zoaz? - Lehenbailehen iritsiko naiz. 538 00:31:12,829 --> 00:31:14,581 Ekar iezadazu kafesne bat. 539 00:31:19,168 --> 00:31:20,003 Hepa, Izzy. 540 00:31:21,796 --> 00:31:22,922 Zerbait gertatu da? 541 00:31:24,507 --> 00:31:26,050 Zerbait aitortuko dizut. 542 00:31:26,718 --> 00:31:28,636 - Zer? - Lan-elkarrizketa bat izan dut. 543 00:31:32,473 --> 00:31:34,142 Tony Walsh-ekin ez, ezta? 544 00:31:35,059 --> 00:31:37,061 Tipo hura kakalardo hutsa da. 545 00:31:37,687 --> 00:31:40,981 Catek lotailu gurutzatua hautsi du. Ordezko bat behar du. 546 00:31:40,982 --> 00:31:42,191 Koreografo lanetan? 547 00:31:43,151 --> 00:31:44,652 Izzy, hori primerakoa da. 548 00:31:45,153 --> 00:31:49,114 Belaunarena ez, baina aukera handia da zuretzat. 549 00:31:49,115 --> 00:31:50,116 Bai. 550 00:31:50,950 --> 00:31:52,034 Bada, bai. 551 00:31:52,035 --> 00:31:53,494 Dantzatzea beti izan da 552 00:31:54,621 --> 00:31:56,122 nire amets bakarra. 553 00:31:57,290 --> 00:31:59,250 Baina gustatzen zait zuretzat lan egitea. 554 00:31:59,918 --> 00:32:02,879 Probetxuzko lana da. Jendeari laguntzen diot. 555 00:32:03,463 --> 00:32:04,672 Niri ere lagundu zenidan. 556 00:32:05,465 --> 00:32:06,341 Tira... 557 00:32:09,093 --> 00:32:10,053 Begira, Izzy. 558 00:32:12,513 --> 00:32:17,352 Nik senidetzat zauzkat, aditu? Eta senideek elkar sostengatzen dute. 559 00:32:18,728 --> 00:32:19,978 Ez zaitut galdu nahi, 560 00:32:19,979 --> 00:32:23,398 baina bihotzak izan behar du bizitzaren gidari, 561 00:32:23,399 --> 00:32:27,862 eta, benetan dantzatu nahi bazara, horri heldu behar diozu. 562 00:32:28,446 --> 00:32:29,781 Hor dago koska. 563 00:32:31,282 --> 00:32:34,035 Cat lesionatuta dago, minerako medikazioarekin... 564 00:32:36,120 --> 00:32:37,121 Ez dakit. Horrek 565 00:32:38,206 --> 00:32:40,792 mundu hura gogorarazi dit. Ez dakit itzuli nahi dudan. 566 00:32:41,542 --> 00:32:44,420 Konforme. Eta zer diotsu bihotzak? 567 00:32:50,551 --> 00:32:52,387 Zuek ere nire familia zarete. 568 00:32:52,971 --> 00:32:55,348 Zu, Lorna, Cisco. 569 00:32:56,683 --> 00:32:58,850 Dena eman nahi dut, baina ez naiz abokatua, 570 00:32:58,851 --> 00:33:01,020 eta beti ezingo naiz zure gidaria izan. 571 00:33:04,941 --> 00:33:06,942 Zorte ona izan duzu agian, 572 00:33:06,943 --> 00:33:10,655 bulegoko zuzendariaren postua libratu egin da eta. 573 00:33:11,280 --> 00:33:13,199 Hautagai ezin hobea zara ausaz. 574 00:33:18,997 --> 00:33:21,456 Mailaz igotzeak soldata ere igoko luke? 575 00:33:21,457 --> 00:33:23,166 Ai ene, hasi gara. 576 00:33:23,167 --> 00:33:26,545 Eta oporrak, han-hemenka klaseak emateko. 577 00:33:26,546 --> 00:33:29,172 Bale. Komentatuko dugu. 578 00:33:29,173 --> 00:33:32,218 Bat etorriko gara azkenean. Zer, tratu? 579 00:33:37,348 --> 00:33:40,601 Lan-elkarrizketa esan duzu. Lana eskaini zizuten, ala? 580 00:33:41,477 --> 00:33:43,061 Mickey, badakizu baietz. 581 00:33:43,062 --> 00:33:45,690 Hau bai hau. Bale. 582 00:33:49,485 --> 00:33:53,155 Jauna, deskribatuko dizkiguzu Dayton andrearen mugimenduak 583 00:33:53,156 --> 00:33:54,865 grabazioa erreproduzitu bitartean? 584 00:33:54,866 --> 00:33:56,075 Nola ez. 585 00:34:00,705 --> 00:34:02,957 Horra Dayton andrea, hotelean sartzen. 586 00:34:04,125 --> 00:34:07,879 Lobbya igaro, igogailura iritsi, eta gorako botoia sakatu zuen. 587 00:34:08,504 --> 00:34:11,798 Bezeroen pisuetan, ez dugu kamerarik, pribatutasunagatik. 588 00:34:11,799 --> 00:34:13,925 Hau bost minutu geroagokoa da. 589 00:34:13,926 --> 00:34:17,513 Dayton andrea lobbyra itzuli, eta harrera-lekura jo zuen. 590 00:34:20,683 --> 00:34:23,143 Hensley jauna, irudi honetan, 591 00:34:23,144 --> 00:34:26,355 seinalatuko dizkiguzu ikusgai dauden langileak? 592 00:34:27,398 --> 00:34:30,859 Tira, harrera-taldea, noski, 593 00:34:30,860 --> 00:34:34,279 eta gizon hau, Charles. Segurtasun-taldekoa da. 594 00:34:34,280 --> 00:34:35,823 Identifikatzen duzu beste inor? 595 00:34:36,991 --> 00:34:38,409 Ez dut besterik ikusten. 596 00:34:41,162 --> 00:34:43,790 Eta gizon hau? Kapeladuna. 597 00:34:44,499 --> 00:34:46,041 Ez diogu aurpegia ikusten. 598 00:34:46,042 --> 00:34:49,503 Hensley jauna, une bakarrean ere ez zaio aurpegia ikusten, 599 00:34:49,504 --> 00:34:53,340 baina, arropa eta jokabidea oinarri, hoteleko langilea dela esango zenuke? 600 00:34:53,341 --> 00:34:56,718 Ez. Gure langileek uniformea daramate une oro. 601 00:34:56,719 --> 00:34:59,846 Baduzue bezero plantak egiten dituzten segurtasun-langilerik? 602 00:34:59,847 --> 00:35:01,348 Ez, horrelakorik ez. 603 00:35:01,349 --> 00:35:05,519 Postuak dituzte, eta jaketan beren izena azaltzen da, etiketa batean. 604 00:35:05,520 --> 00:35:08,897 Bale. Gizon hau hoteleko langilea ez bazen, 605 00:35:08,898 --> 00:35:11,108 zertan zebilela uste duzu? 606 00:35:11,109 --> 00:35:13,527 Objekzioa. Espekulaziorako bidea. 607 00:35:13,528 --> 00:35:15,862 Hensley jaunak 13 urte baino gehiago 608 00:35:15,863 --> 00:35:17,906 daramatza Roosevelteko zuzendari. 609 00:35:17,907 --> 00:35:21,119 Hamar urtez, harrera eta segurtasun-lanak egin zituen. 610 00:35:21,619 --> 00:35:23,537 Ondo ezagutzen du lobbya. 611 00:35:23,538 --> 00:35:24,788 Kualifikatuta dago 612 00:35:24,789 --> 00:35:28,584 bideoaren inguruko iritzi profesionala emateko. 613 00:35:29,627 --> 00:35:32,338 Nire baimena du. Erantzun, Hensley jauna. 614 00:35:35,174 --> 00:35:38,427 Nire ustez, gizona biktimari jarraika ari zen. 615 00:35:39,887 --> 00:35:43,682 Biktima iritsi aurretik, zain zeukan. Kamerak non zeuden zekien. 616 00:35:43,683 --> 00:35:45,433 Aurpegia ezkutatu zuen. 617 00:35:45,434 --> 00:35:48,645 Biktima jaitsi zenean, kanpoaldean ere jarraitu zion. 618 00:35:48,646 --> 00:35:51,273 Harrera-tokira ustekabean itzultzen denean, 619 00:35:51,274 --> 00:35:55,153 mugimenduak gizona ezustean harrapatzen du. Atzeraka egiten du. 620 00:35:55,736 --> 00:35:57,363 Gizon misteriotsua da. 621 00:35:59,490 --> 00:36:00,657 Hau da, 622 00:36:00,658 --> 00:36:03,952 Dayton andrea zure hotelera iritsi zen. 623 00:36:03,953 --> 00:36:06,663 Han, gizon misteriotsu hau zain zuen. 624 00:36:06,664 --> 00:36:11,501 Berak biktimari jarraitu zion. Ordu gutxira, Dayton andrea hilda zegoen. 625 00:36:11,502 --> 00:36:14,880 Objekzioa. Hori lekukoaren ekarpen posibleetatik at dago. 626 00:36:14,881 --> 00:36:16,090 Onartuta. 627 00:36:16,924 --> 00:36:18,633 Besterik ez, andrea. 628 00:36:18,634 --> 00:36:22,096 - Zure lekukoa, Forsythe jauna? - Galdera bakarra, andrea. 629 00:36:23,347 --> 00:36:26,808 Hensley jauna, zure iritzi profesionala alde batera utzita, 630 00:36:26,809 --> 00:36:31,188 ez dakizu ez gizona nor zen, ezta zertan zebilen ere. 631 00:36:31,189 --> 00:36:32,273 Hala da? 632 00:36:32,940 --> 00:36:34,567 Bai. Jakina. 633 00:36:36,360 --> 00:36:38,404 Eskerrik asko. Besterik ez. 634 00:36:39,697 --> 00:36:41,240 Lekukoa jaits dadila. 635 00:36:47,455 --> 00:36:52,042 Ondo atera da, igarri egin dut. MINIa hartuko dut, edo oinez joango gara? 636 00:36:52,043 --> 00:36:54,336 Oinez. Belaunek eskertuko didate. 637 00:36:54,337 --> 00:36:58,256 Bai ba. Aztertu zenuen grabazioa behintzat? 638 00:36:58,257 --> 00:37:01,676 Edo zure akats profesionalen multzora bota zenuen? 639 00:37:01,677 --> 00:37:03,136 Ez zen garrantzitsua. 640 00:37:03,137 --> 00:37:04,721 Ez zela garrantzitsua? 641 00:37:04,722 --> 00:37:08,266 Badakizu zer zatekeen garrantzitsua? Ni informatzea, prestatu ahal izateko. 642 00:37:08,267 --> 00:37:11,019 Ez zeniokeen kabroiari froga txertatzen utzi beharko. 643 00:37:11,020 --> 00:37:15,273 Orain arauak urratu ditudala ematen du. 644 00:37:15,274 --> 00:37:19,069 Ez dit axola zeri deritzozun garrantzitsu edo ez-garrantzitsu. 645 00:37:19,070 --> 00:37:21,863 Ez iezadazu informaziorik ezkutatu. 646 00:37:21,864 --> 00:37:23,366 Izerdia botatzen ari da. 647 00:37:24,992 --> 00:37:25,992 Barkatu, Bill. 648 00:37:25,993 --> 00:37:27,328 Bietako zein? 649 00:37:45,721 --> 00:37:47,639 Eman minutu bat, hau gordetzeko. 650 00:37:47,640 --> 00:37:50,725 Gero, De Marcoren lekukotasuna prestatuko dugu. 651 00:37:50,726 --> 00:37:52,852 - Zer jango dugu? - Ai, ama. 652 00:37:52,853 --> 00:37:54,646 Ahaztu egin zait erabat. 653 00:37:54,647 --> 00:37:58,650 Pizza toki harekin konformatu beharko. Ez dut kexarik entzun nahi. 654 00:37:58,651 --> 00:38:01,320 Ezetz asmatu nork ez duen arratsaldeko paseoa egin. 655 00:38:02,905 --> 00:38:05,199 Zergatik sufritzen dute beti umeek? 656 00:38:06,284 --> 00:38:09,744 Mickey, lanak itota nago. Ezin dut neure kabuz jarraitu. 657 00:38:09,745 --> 00:38:12,289 - Lorna, ez... - Ez, entzun neuri. 658 00:38:12,290 --> 00:38:15,834 Laguntza behar dugu. Praktikakoena ez, ganorazko laguntza. 659 00:38:15,835 --> 00:38:18,795 - Lorna, geldi. - Din Tai Fung-eko janaririk nahi? 660 00:38:18,796 --> 00:38:22,257 Zure otoiek erantzuna izan dute. Hara bulegoko zuzendaria. 661 00:38:22,258 --> 00:38:26,345 Izzy? Ai ene! Zugatik pozten naiz, pila bat! 662 00:38:27,888 --> 00:38:29,097 Eta nigatik ere bai. 663 00:38:29,098 --> 00:38:32,392 Bi mozio dauzkat. Atzorako behar ditugu beteta. 664 00:38:32,393 --> 00:38:35,061 Soldata igoko digute, eta gastu asko ditugu. 665 00:38:35,062 --> 00:38:36,438 Berreskuratu dirua. 666 00:38:36,439 --> 00:38:39,983 Deitu alfer kuadrillari. Ordain dezatela. Ekin fakturei. 667 00:38:39,984 --> 00:38:43,695 Zure susmoa bete da. Ezin izan naiz De Marcorekin bildu. 668 00:38:43,696 --> 00:38:45,823 DEA barruko abokatua bidali dute. 669 00:38:46,407 --> 00:38:48,491 Zitazioa onartu dute De Marcoren izenean? 670 00:38:48,492 --> 00:38:52,162 Bai, baina inork ez daki agertuko den ala ez. 671 00:38:52,163 --> 00:38:53,330 Eta Trina, zer? 672 00:38:53,331 --> 00:38:56,082 Road Saintsen ezkutaleku bat eskaini diot, 673 00:38:56,083 --> 00:38:58,543 baina Kendallekin geratu nahi du. 674 00:38:58,544 --> 00:39:03,256 Berri txarrak: ez du arriskatzeko asmorik guri Gloryren kontuarekin laguntzeko. 675 00:39:03,257 --> 00:39:07,469 De Marco atxilotu arte, ez du beste lekukotasunik emango. 676 00:39:07,470 --> 00:39:10,348 Beraz, beste era bat behar dugu hori lortzeko. 677 00:39:10,848 --> 00:39:13,559 Beste gauza batek guztiz kezkatzen nau. 678 00:39:14,310 --> 00:39:15,769 Trinak De Marcok 679 00:39:15,770 --> 00:39:18,773 gezurra esatera bultzatu zuela aitortu dit. 680 00:39:19,357 --> 00:39:20,441 Baina, adi. 681 00:39:21,692 --> 00:39:22,859 Beste norbaitek ere bai. 682 00:39:22,860 --> 00:39:26,613 Bishop bururatu zitzaidan. Argazkia erakutsi nion. Ez zen bera izan, antza. 683 00:39:26,614 --> 00:39:29,240 Delako tipoak ez zion hitz bakarra ere esan, 684 00:39:29,241 --> 00:39:32,786 eta, Trinaren ustez, ez zuen polizia itxurarik. 685 00:39:32,787 --> 00:39:34,913 Norekin nahasita dago De Marco? 686 00:39:34,914 --> 00:39:37,582 Drogak dirua dakar. Jendea usteltzen du. 687 00:39:37,583 --> 00:39:39,334 De Marco ezin ustelagoa da. 688 00:39:39,335 --> 00:39:42,003 Bere lekukotasuna prestatu beharko ba, 689 00:39:42,004 --> 00:39:43,630 testigatzen badu ere. 690 00:39:43,631 --> 00:39:47,259 Ados nago. Baina, lehenik, eten bat. Egun ona izan dugu. 691 00:39:47,968 --> 00:39:48,928 Sekulakoa. 692 00:39:49,595 --> 00:39:50,429 Ados nago. 693 00:39:52,181 --> 00:39:55,558 Izzyren alde. Zerbait erakutsi dit: 24 ordu 694 00:39:55,559 --> 00:39:58,729 nahikoa dira norbaiten falta sakon-sakon sumatzeko. 695 00:40:00,231 --> 00:40:03,943 Eta bidean galdu ditugunen alde. 696 00:40:06,404 --> 00:40:07,404 Topa. 697 00:40:07,405 --> 00:40:08,823 - Topa. - Topa. 698 00:40:17,123 --> 00:40:18,165 Ez gelditu. 699 00:40:23,379 --> 00:40:25,714 Ez gelditu, jaunok! Ez gelditu! 700 00:40:32,054 --> 00:40:33,013 Igo autobusera. 701 00:40:35,891 --> 00:40:36,892 Igo autobusera. 702 00:40:39,311 --> 00:40:40,354 Igo autobusera. 703 00:40:51,907 --> 00:40:52,783 Lurrera! 704 00:40:57,663 --> 00:40:59,415 Belauniko! 705 00:41:00,875 --> 00:41:02,084 Begiratu lurrera! 706 00:41:23,355 --> 00:41:25,357 MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN OINARRITUA 707 00:43:04,873 --> 00:43:09,169 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte