1 00:00:42,752 --> 00:00:46,130 Ezin duzu esan gertatzear dagoena merezi ez duzunik, Emma. 2 00:00:47,090 --> 00:00:50,051 - Nire izena deskubritu duzu. - Lehena dakit. 3 00:00:51,886 --> 00:00:53,971 Biolina jotzen duzula dakit, 4 00:00:54,764 --> 00:00:56,766 baita gaur hilko zarela ere. 5 00:01:10,780 --> 00:01:12,406 Itxaron! Begira, kea dago, 6 00:01:13,032 --> 00:01:15,535 sua beste aldean, eta zure maleta erdian dago. 7 00:01:15,535 --> 00:01:17,286 Lehertzen denean, akabo. 8 00:01:17,286 --> 00:01:20,581 Pozik hilko zintuzket, baina elkar behar dugu. 9 00:01:20,581 --> 00:01:23,835 Hemendik irten behar dugu edo hil egingo gara. 10 00:01:26,087 --> 00:01:28,339 - Nola aterako gara? - Hodi horretatik. 11 00:01:29,257 --> 00:01:30,800 Aldamio bat behar dugu. 12 00:01:30,800 --> 00:01:33,761 Behin irtetean atxilotu nazazun? 13 00:01:34,971 --> 00:01:38,558 Bide ezberdinak hartu eta beste egun batean borrokatuko gara. 14 00:01:38,558 --> 00:01:41,477 Puñala bizkarrean sartu zenidan iraganean. 15 00:01:42,645 --> 00:01:45,898 Tira, nik... Zer beste aukera daukazu? 16 00:02:04,250 --> 00:02:07,170 Jainkoak lagun zaitzala gezurra esan badidazu. 17 00:02:08,337 --> 00:02:12,884 Gure egoera kontuan hartuta, Jainkoaren edozein laguntza onartuko dut. 18 00:02:17,513 --> 00:02:23,144 Ongi da, eser dadila 45 graduko angeluan. Zauriaren aldean, besoa buru gainean. 19 00:02:23,144 --> 00:02:24,061 Hau zorabioa. 20 00:02:24,061 --> 00:02:28,858 Normalean eszitatu egiten zara. Hau berria izango da zuretzat. 21 00:02:28,858 --> 00:02:32,069 Tira, lagun, besoa buruaren gainean jarri behar dugu. 22 00:02:32,987 --> 00:02:34,989 - Berehala mugitu behar dugu. - Ez. 23 00:02:34,989 --> 00:02:39,869 Baldintza hauetan mugitzeak hil lezake. Birikak puztu eta mugitzeko gai izango da. 24 00:02:39,869 --> 00:02:40,828 Aurrera ba. 25 00:02:40,828 --> 00:02:42,997 - Dena lehertu egingo da. - Emma? 26 00:02:42,997 --> 00:02:45,041 Eztandak harrapatuko zuen. 27 00:02:45,041 --> 00:02:46,334 - Aizu. - Zer? 28 00:02:46,334 --> 00:02:47,627 Lagundu aurkitzen. 29 00:02:47,627 --> 00:02:50,379 Ez, zurekin geratuko da. Nik bilatuko dut. 30 00:02:50,379 --> 00:02:51,672 Azkar ibili. 31 00:02:51,672 --> 00:02:52,715 Ados. 32 00:02:53,966 --> 00:02:56,344 Ai, ene, ez zen drogatzeko egunik onena. 33 00:02:56,344 --> 00:02:58,846 Ilobaren zirkunzisioa etorri zait gogora. 34 00:02:58,846 --> 00:02:59,847 Berririk? 35 00:03:00,640 --> 00:03:04,143 Hainbeste beroarekin, eztandarako 15 minutu geratzen dira. 36 00:03:07,438 --> 00:03:08,439 Arraioa. 37 00:03:09,232 --> 00:03:12,693 Soto osoa erori da. Ezin dut sarbiderik aurkitu. 38 00:03:12,693 --> 00:03:14,862 Kontuz, Luke. Etsaiak egon litezke. 39 00:03:14,862 --> 00:03:16,864 Erreaktoreetako bat lehertu da. 40 00:03:16,864 --> 00:03:18,032 Joan egingo ziren. 41 00:03:18,032 --> 00:03:20,701 Gobernuak orduak beharko lituzke arriskuak ebaluatzeko 42 00:03:20,701 --> 00:03:22,328 eta tropak bidaltzeko. 43 00:03:22,328 --> 00:03:23,496 Beraz, salbu nago. 44 00:03:23,496 --> 00:03:24,914 Ez duzu ordurik, Luke. 45 00:03:24,914 --> 00:03:26,707 15 minutu dituzu gehienez. 46 00:03:26,707 --> 00:03:30,670 Zaila bada ere, Emmaren bizirauteko aukeren ebaluazio zintzoa behar dut. 47 00:03:30,670 --> 00:03:31,587 Zergatik? 48 00:03:31,587 --> 00:03:33,631 Denok arrisku larrian zaudete. 49 00:03:33,631 --> 00:03:36,300 - Gelditzeko arrazoirik ez badago... - % 50a. 50 00:03:36,300 --> 00:03:38,010 Ebaluazio zintzoa esan dut. 51 00:03:41,847 --> 00:03:45,559 Leherketaren indarra eta kaltea ikusita... 52 00:03:47,228 --> 00:03:48,521 agian, % 10a. 53 00:03:48,521 --> 00:03:50,147 Baina nire alaba da. 54 00:03:50,147 --> 00:03:53,609 - Nire iloba oso gogorra da, nagusi. - Lurpeko leherketa izan da. 55 00:03:53,609 --> 00:03:56,737 - Goiko solairuak osorik daude? - Gehienak, bai. 56 00:03:56,737 --> 00:03:58,781 Beraz, aire-poltsak egon litezke. 57 00:03:58,781 --> 00:04:01,701 Horietako batean badago, ateratzeko aukerak ditu. 58 00:04:02,285 --> 00:04:06,205 Leiho altuak, aireztapen-hodiak. Hori da bilatu behar duzuna, jauna. 59 00:04:06,205 --> 00:04:09,041 Bizirik badago, horrela aurkituko duzu. 60 00:04:09,041 --> 00:04:10,167 Hamalau minutu. 61 00:04:10,835 --> 00:04:14,797 Luke, hamabi emango dizkizut. Gero, bertan behera utzi beharko duzu. 62 00:04:14,797 --> 00:04:17,216 Dot, errespetatzen zaitut, 63 00:04:18,050 --> 00:04:20,011 baina burutik egon behar duzu 64 00:04:20,011 --> 00:04:23,139 nire alaba gabe joango naizela uste baduzu. 65 00:04:25,474 --> 00:04:26,684 Trabatu egin da. 66 00:04:27,893 --> 00:04:29,353 Tira, bultzatu. 67 00:04:33,858 --> 00:04:38,612 Finnekin eman zenuen denbora guztian, ez zizun inoiz entrenatzen irakatsi? 68 00:04:38,612 --> 00:04:40,239 Leherketan min hartu dut. 69 00:04:41,073 --> 00:04:43,200 Nirekin entrenatzen zuen, jakina. 70 00:04:45,453 --> 00:04:49,165 Sun Tzu irakurtzen zidan, Rolling Stones entzuten genuen. 71 00:04:49,749 --> 00:04:50,583 Ironikoa da, 72 00:04:51,417 --> 00:04:54,378 janari nazkagarria banintz bezala begiratzen dit, 73 00:04:56,756 --> 00:04:59,383 baina berak bota zituen osagaiak katilura. 74 00:05:02,511 --> 00:05:03,387 Emma! 75 00:05:11,187 --> 00:05:12,438 Hodia esterilizatua. 76 00:05:12,438 --> 00:05:15,816 Orain, laugarren eta bosgarren saihetsen arteko zonaldea esterilizatu, 77 00:05:15,816 --> 00:05:17,443 zauriaren aldean. 78 00:05:17,443 --> 00:05:19,945 - Zergatik? - Ebakia egin behar diozulako. 79 00:05:20,738 --> 00:05:21,614 Zoaz pikutara. 80 00:05:21,614 --> 00:05:26,160 - Biriketako fluidoa drainatu behar duzu. - Ez nekien mutilatu behar nuenik. 81 00:05:26,160 --> 00:05:27,745 Zertarako da hodia, bada? 82 00:05:27,745 --> 00:05:31,707 Putz egitea eta bularretik zerbait ateratzea espero zuen. 83 00:05:31,707 --> 00:05:32,958 Eta pixa? 84 00:05:32,958 --> 00:05:36,170 Auskalo, tipo arraroa zara, baina kasu egin dizut. 85 00:05:36,170 --> 00:05:40,216 Russell agentea, atera labana taktikoa eta egin ebakia. 86 00:05:40,216 --> 00:05:41,884 Ez daukat labana nirekin. 87 00:05:41,884 --> 00:05:44,845 Roy Rogersen poltsikoko labana baino ez daukat. 88 00:05:44,845 --> 00:05:48,849 - Non dago zure tresneria? - Bat, beti daramat nire aitaren labana. 89 00:05:48,849 --> 00:05:50,810 Bi, ez da nire errua. 90 00:05:50,810 --> 00:05:53,854 Labana taktikoa lehertu dudan furgonetan zegoen. 91 00:05:53,854 --> 00:05:56,232 Tira, teknikoki, nire errua izan da. 92 00:05:56,232 --> 00:05:57,608 Ai, Aldon. 93 00:05:58,818 --> 00:05:59,693 Ai, ama. 94 00:06:00,611 --> 00:06:03,447 Konortea galdu du. Ia ez zaio pultsua nabaritzen. 95 00:06:03,447 --> 00:06:06,450 Roo, ebaki hori gabe, minutuak geratzen zaizkio. 96 00:06:13,541 --> 00:06:14,500 Emma! 97 00:06:26,637 --> 00:06:29,098 Emma. Entzuten didazu? 98 00:06:44,697 --> 00:06:45,823 Erabili hankak. 99 00:06:45,823 --> 00:06:49,076 - Ez niri esan nola altxatu. - Ba lesionatu zaitez. 100 00:06:52,413 --> 00:06:53,247 Zer da hori? 101 00:06:53,247 --> 00:06:55,416 EMMA? 102 00:06:56,625 --> 00:06:57,585 Morse kodea da. 103 00:07:09,680 --> 00:07:15,269 BAI, BOROREKIN. 104 00:07:16,061 --> 00:07:17,021 Eskerrak. 105 00:07:17,021 --> 00:07:17,938 Bizirik dago. 106 00:07:19,440 --> 00:07:20,691 Ez dago astirik. 107 00:07:20,691 --> 00:07:24,069 Luke, atera dezakezu Emma eta Boro hiltzeko agindua bete? 108 00:07:24,069 --> 00:07:25,154 Ez dakit. 109 00:07:25,154 --> 00:07:28,574 HODIRA IGOTZEN ARI GARA. 110 00:07:30,826 --> 00:07:35,039 10 MINUTU DITUGU. 111 00:07:35,039 --> 00:07:39,084 AZKAR! 112 00:07:40,586 --> 00:07:41,962 - Finn Hoss da? - Bai. 113 00:07:41,962 --> 00:07:43,214 Zer esan du? 114 00:07:43,214 --> 00:07:45,716 Isiltzeko eta lanera itzultzeko. Goazen. 115 00:07:49,011 --> 00:07:52,556 Hiru, lau, bost. 116 00:07:53,140 --> 00:07:54,600 - Aurkitu dut. - Ondo. 117 00:07:54,600 --> 00:07:58,395 Orain hartu labana esterilizatua, eta hazbeteko ebakia egin. 118 00:08:01,982 --> 00:08:03,776 ROY ROGGERS ETA TRIGGER 119 00:08:05,736 --> 00:08:07,154 Negarrez ari zara? 120 00:08:08,364 --> 00:08:11,033 Beldur naiz. Ezin dut beste bat galdu. 121 00:08:11,033 --> 00:08:13,786 Oraindik ez dakigu inor galduko dugun. 122 00:08:14,995 --> 00:08:16,830 Ez zara Emmari buruz ari, ezta? 123 00:08:17,790 --> 00:08:21,293 Roo, zergatik daramazu aitaren labana? 124 00:08:24,296 --> 00:08:26,048 Ez nuen arazoetan sartu nahi. 125 00:08:26,048 --> 00:08:30,678 Bere medikazioa zela esan zidan, ez ukitzeko, baina poliziak ziren. 126 00:08:31,512 --> 00:08:34,807 Non gordetzen zituen galdetu zizuten poliziek, ezta? 127 00:08:35,349 --> 00:08:37,017 Aitak saltzen zituen drogak? 128 00:08:37,017 --> 00:08:38,185 Zazpi urte nituen. 129 00:08:41,480 --> 00:08:45,067 Ezin dut beste norbait galdu eta nire errua izan dadila. 130 00:08:45,568 --> 00:08:47,528 Badakizu zer uste dudan, Roo? 131 00:08:47,528 --> 00:08:50,781 Aldon galtzeko beldur zara, maite duzun gizon bat, 132 00:08:50,781 --> 00:08:52,533 aita maite zenuen bezala, 133 00:08:53,117 --> 00:08:55,452 eta ez duzulako berriro erantzule izan nahi. 134 00:08:55,452 --> 00:08:58,247 Zure aitaren atxiloketa ez zen zure errua izan. 135 00:08:58,247 --> 00:08:59,456 Haur txikia zinen. 136 00:08:59,957 --> 00:09:02,209 Aldon ere ez da zure erruz hilko. 137 00:09:02,793 --> 00:09:06,297 Ez dituzulako zazpi urte. Emakume ausarta eta trebea zara, 138 00:09:06,297 --> 00:09:08,882 eta ez diozu zure lagunari huts egingo. 139 00:09:09,925 --> 00:09:11,343 Orain, egin ebakia. 140 00:09:25,065 --> 00:09:27,860 Ongi da, egina. 141 00:09:28,736 --> 00:09:30,654 Primeran, doktore! 142 00:09:30,654 --> 00:09:32,906 Sigmund Freud bera bezain ona zara! 143 00:09:46,962 --> 00:09:48,047 Luke, zer moduz? 144 00:09:49,632 --> 00:09:52,676 Hodi baten metalezko tapa kendu nahian. 145 00:09:52,676 --> 00:09:54,762 - Zortzi minutu. - Asko jota. 146 00:09:54,762 --> 00:09:57,640 Errespetu osoz, jauna, Hulk bihurtu behar duzu. 147 00:10:11,195 --> 00:10:14,698 - Ez du lortuko egiten ari den hori. - Ez du amore emango. 148 00:10:14,698 --> 00:10:16,992 Ez dut konfiantza bera gizonarengan. 149 00:10:17,660 --> 00:10:19,703 Nire bizitza suntsitu du. 150 00:10:19,703 --> 00:10:21,163 Hartu kutxa hori. 151 00:10:22,831 --> 00:10:25,459 Kexati hutsa zara, bazenekien? 152 00:10:25,959 --> 00:10:26,794 Barkatu? 153 00:10:26,794 --> 00:10:30,005 "Finn Hosek osagaiak bota zituen katilura". 154 00:10:30,005 --> 00:10:31,715 "Nire bizitza suntsitu du". 155 00:10:31,715 --> 00:10:34,760 Zure erabakiek ez zaituzte egoera honetara ekarri? 156 00:10:35,427 --> 00:10:36,303 Ikus dezagun. 157 00:10:37,054 --> 00:10:39,640 Nire aita hiltzea, bere erabakia. 158 00:10:39,640 --> 00:10:43,977 Barnetegi batera bidaltzea nire ingurugirotik urrun, bere erabakia. 159 00:10:43,977 --> 00:10:46,730 Nire bizitzako lana suntsitzea, bere erabakia. 160 00:10:46,730 --> 00:10:49,483 - Finn Hossek... - Finn Hoss ez da zure arazoa! 161 00:10:49,483 --> 00:10:51,068 Boro Poloniaren erabakiek 162 00:10:51,068 --> 00:10:53,737 leher-zorian dagoen soto batera ekarri dute. 163 00:10:53,737 --> 00:10:58,659 Onartu zure ekintzen erantzukizuna. Utzi errua besteei leporatzeari, demontre. 164 00:11:01,161 --> 00:11:03,247 Hara, aholku bikaina da hori. 165 00:11:03,247 --> 00:11:06,083 Harrigarria da zure jakituriak harritzea. 166 00:11:06,083 --> 00:11:08,711 Goazen desintegratuta amaitu baino lehen. 167 00:11:09,920 --> 00:11:10,796 Bai. 168 00:11:20,264 --> 00:11:21,682 Arnasa ahul hartzen du. 169 00:11:21,682 --> 00:11:23,684 - Ez da hobetzen. - Hobetuko da. 170 00:11:23,684 --> 00:11:27,813 Fluidoa barrunbetik irteten den heinean, birika puztuko zaio. 171 00:11:27,813 --> 00:11:29,481 Nola nabarituko dut? 172 00:11:37,114 --> 00:11:37,948 Aupa, Roo. 173 00:11:38,532 --> 00:11:39,700 Zelan? 174 00:11:47,332 --> 00:11:51,211 - Hodi handi bat daukat zintzilik. - Horixe esan zenion medikuari. 175 00:11:51,211 --> 00:11:54,089 Goazen, azkar. Leku honek danba egingo du. 176 00:12:07,060 --> 00:12:08,854 Hobe duzu zure hitza betetzea. 177 00:12:10,481 --> 00:12:12,983 Askatu edo ostiko batez botako zaitut. 178 00:12:26,497 --> 00:12:27,372 Ongi da. 179 00:12:28,832 --> 00:12:30,334 Ongi da, heldu zaitez. 180 00:12:33,712 --> 00:12:35,714 - Entzuten didazu? - Bagoaz. 181 00:12:35,714 --> 00:12:37,674 Azkar, bost minutu dituzue. 182 00:12:37,674 --> 00:12:40,969 - Ikusi dezakezu, Luke? - Ez, baina entzun dezaket. 183 00:12:44,389 --> 00:12:47,309 - Hara, Danielle. - Lasai, badaki nire izena. 184 00:12:47,309 --> 00:12:49,311 Zurea esan diezadakezu, Finn. 185 00:12:49,311 --> 00:12:51,230 Hemendik irtetean jakingo dut. 186 00:12:51,230 --> 00:12:53,315 Irtetean, atxilotuko zaitut. 187 00:12:53,315 --> 00:12:57,736 Egia esan, tregoa adostu dugu. Beste egun batean borrokatuko gara. 188 00:12:57,736 --> 00:12:58,946 Aginduak dituzue. 189 00:12:58,946 --> 00:13:01,573 Polonia ez da hortik aterako. 190 00:13:01,573 --> 00:13:02,991 Ados, etorri. 191 00:13:08,580 --> 00:13:10,624 - Ez naiz iristen. - Ni altuagoa naiz. 192 00:13:10,624 --> 00:13:12,918 - Bera aurrena. - Hemen utziko nauzue. 193 00:13:12,918 --> 00:13:14,795 Ez, hitzematen dizut. 194 00:13:14,795 --> 00:13:16,755 Ez desafiatu agindu zuzen bat. 195 00:13:16,755 --> 00:13:18,423 Altxa ezazu eta gero zu. 196 00:13:19,007 --> 00:13:21,969 Ez dago astirik, Bengal. Minutu batzuetan, akabo. 197 00:13:21,969 --> 00:13:23,095 Hirutan, zehazki. 198 00:13:29,434 --> 00:13:30,644 Tira, Emma. 199 00:13:34,314 --> 00:13:35,148 Hartu dizut. 200 00:13:46,785 --> 00:13:47,703 Eskerrak. 201 00:13:48,871 --> 00:13:51,164 - Zure burua. - Hodi batekin jo nau. 202 00:13:52,082 --> 00:13:53,542 Baina ondo nago. 203 00:13:54,126 --> 00:13:55,878 Tira, Finn, atera nazazu. 204 00:13:58,881 --> 00:14:02,050 Minutu batzuk barru, zure lana errauts bihurtuko da. 205 00:14:02,050 --> 00:14:05,888 Ez diguzu inoiz barkatuko, eta beti jazarriko gaituzu. 206 00:14:05,888 --> 00:14:08,265 Zure misio berria mendekua izango da. 207 00:14:08,265 --> 00:14:10,392 - Hitzeman didazu! - Barkatu. 208 00:14:10,392 --> 00:14:13,353 - Ez diguzu jazarriko. - Ezin didazu hau egin. 209 00:14:13,353 --> 00:14:15,355 Seme bat nintzen zuretzat! 210 00:14:22,863 --> 00:14:24,364 Seme bat zinen niretzat, 211 00:14:25,699 --> 00:14:27,242 baina bera nire alaba da. 212 00:14:29,286 --> 00:14:31,079 - Agur, Bengal. - Ez! 213 00:14:31,079 --> 00:14:33,457 Tenperatura masa kritikora iritsi da. 214 00:14:33,457 --> 00:14:35,417 Luke, ospa egin behar duzu. 215 00:14:36,627 --> 00:14:39,171 Ezin didazu hau egin, Finn! Finn! 216 00:14:48,847 --> 00:14:50,307 Agur Maria, 217 00:14:52,184 --> 00:14:53,518 graziaz betea, 218 00:14:55,020 --> 00:14:56,355 Jauna da zurekin. 219 00:14:57,898 --> 00:15:00,317 Bedeinkatua zara zu andre guztien artean... 220 00:15:18,919 --> 00:15:21,922 Eztanda kontrolpean dago, nagusi. 221 00:15:21,922 --> 00:15:23,465 Helburua ezabatu da. 222 00:15:23,465 --> 00:15:26,969 CIAko langile guztiak bizirik eta salbu. 223 00:15:26,969 --> 00:15:29,471 Misioa beteta. Hori horrela da eta hori da dena. 224 00:15:29,471 --> 00:15:30,764 Bai horixe! 225 00:15:31,556 --> 00:15:34,893 Terrorista handienetako bat desagerrarazi duzu, zorionak. 226 00:15:34,893 --> 00:15:37,312 Guztion meritua da. Talde-lana izan da. 227 00:15:37,813 --> 00:15:39,064 Lan bikaina, doktore. 228 00:15:46,905 --> 00:15:50,409 Koordenatuak ditut. Helikopteroa hamabi minutura dago. 229 00:15:50,409 --> 00:15:52,619 Primeran. Zer moduz duzu burua? 230 00:15:53,203 --> 00:15:54,121 Hobeto dago. 231 00:15:54,705 --> 00:15:57,582 Eta zurea? Ez da egoera erraza izan. 232 00:15:58,166 --> 00:15:59,126 Arrazoi. 233 00:16:00,002 --> 00:16:01,044 Aita, nik... 234 00:16:03,797 --> 00:16:07,676 Zure errua izan ez diren gauza asko leporatu dizkizut. 235 00:16:07,676 --> 00:16:09,970 Denbora bat daramat hori egiten. 236 00:16:09,970 --> 00:16:14,516 Ez nuen nire erruaren partea onartu nahi. 237 00:16:15,225 --> 00:16:17,269 Ziur oso gaizki sentitu zarela. 238 00:16:17,894 --> 00:16:19,604 Ez da bidezkoa izan, barkatu. 239 00:16:21,023 --> 00:16:24,651 Nik ere sentitzen dut, erruaren parte bat nirea ere baita. 240 00:16:24,651 --> 00:16:27,821 Ez nuen muturra zure kontuetan sartu behar izan. 241 00:16:27,821 --> 00:16:30,282 Ez nuen tartean sartu behar izan. 242 00:16:30,282 --> 00:16:33,076 Nola deitzen zaie guraso mota horiei? 243 00:16:33,618 --> 00:16:34,453 Sudurluzeak. 244 00:16:35,787 --> 00:16:38,623 Bueno, zuregatik kezkatzen naizenean, 245 00:16:38,623 --> 00:16:41,209 munduko sudurrik luzeena daukat, egia da. 246 00:16:41,918 --> 00:16:45,547 Baina asko maite zaitudalako egiten ditut gauza hauek guztiak. 247 00:16:46,298 --> 00:16:47,132 Badakit... 248 00:16:47,716 --> 00:16:49,634 Badakit ez dela aitzakia ona. 249 00:16:51,011 --> 00:16:54,222 Onartu beharreko beste gauza bat daukat. 250 00:16:57,017 --> 00:16:59,186 "Hori horrela da eta hori da dena?". 251 00:16:59,853 --> 00:17:00,687 Bai? 252 00:17:00,687 --> 00:17:03,440 Bota ezak amatxo trenetik lapurtu nuen. 253 00:17:05,025 --> 00:17:05,901 Banekien. 254 00:17:05,901 --> 00:17:07,444 Maite dut Danny DeVito. 255 00:17:07,444 --> 00:17:11,031 Hain da txikia. Poltsikoan sartu eta eraman nahiko nuke. 256 00:17:17,079 --> 00:17:17,913 Barry. 257 00:17:18,622 --> 00:17:22,375 NSAk esan didanez, lekualdaketa bertan behera utzi dute. 258 00:17:22,375 --> 00:17:25,045 - Hemen geratzen naiz. - Hori izugarria da! 259 00:17:27,255 --> 00:17:28,757 Nola da posible? 260 00:17:29,633 --> 00:17:32,844 Auskalo. Burokraziaren kontuak, ez duzu uste? 261 00:17:35,347 --> 00:17:36,181 Badakit. 262 00:17:37,140 --> 00:17:39,392 Korrika ikusi zaitut, deiak egiten. 263 00:17:39,893 --> 00:17:42,020 Zer egin duzu niregatik, Barry Putt? 264 00:17:42,020 --> 00:17:43,522 Komiki bat kostatu zait. 265 00:17:43,522 --> 00:17:48,443 Amazing Spider-Man, 298. zenbakia. Lehena Todd McFarlanek arkatzez egina. 266 00:17:48,443 --> 00:17:51,029 - "Don't Worry Be Happy". - Hori Bobby McFerrin da. 267 00:17:51,029 --> 00:17:51,947 Bale. 268 00:17:52,614 --> 00:17:56,451 Todd McFarlanen lanak edertasun diskretua zuen. 269 00:17:56,451 --> 00:17:59,704 Ikusi nuenean, 270 00:18:02,040 --> 00:18:03,750 berezia zela jakin nuen. 271 00:18:13,176 --> 00:18:14,845 Egoitzak erantzun du. 272 00:18:14,845 --> 00:18:18,348 Anbulantzia zain dugu pistan, eta zirujaua prest dago. 273 00:18:18,348 --> 00:18:22,477 - Ez dut anbulantziarik behar. - Ez eztabaidatu Roo doktorearekin. 274 00:18:22,477 --> 00:18:24,396 Anbulantzia hartzeko esan dizu. 275 00:18:24,396 --> 00:18:27,524 - Ez agindurik eman, printzesa. - Zurekin ados nago. 276 00:18:27,524 --> 00:18:30,068 Hala ere, pixa poto bat daukat, 277 00:18:31,194 --> 00:18:32,654 beraz, ez ni haserretu. 278 00:18:32,654 --> 00:18:35,365 - Utzi gorroto hori faltsutzeari. - Faltsutu? 279 00:18:35,365 --> 00:18:36,408 Bai, gorrotoa. 280 00:18:36,408 --> 00:18:39,995 Drogekin edo gabe, gauza oso politak esan zenizkidan. 281 00:18:39,995 --> 00:18:42,706 - Eta badakizu zergatik. - Potorroan joko zaitut? 282 00:18:42,706 --> 00:18:45,125 Zure alderdi sakon batek gustuko nau, 283 00:18:45,125 --> 00:18:46,459 beraz, lagunak gara. 284 00:18:47,836 --> 00:18:50,714 Ados, baina ez dugu bata bestearen ilea orraztuko 285 00:18:50,714 --> 00:18:52,841 edo elkarrekin TikTok-ik egingo. 286 00:18:52,841 --> 00:18:54,467 - Ulertu duzu? - Ulertuta. 287 00:18:54,467 --> 00:18:55,760 Hori esanda, 288 00:18:56,720 --> 00:18:59,514 pozten naiz ez zarelako leherketan desintegratu. 289 00:19:00,056 --> 00:19:00,891 Balio dit. 290 00:19:09,274 --> 00:19:11,109 Arrazoia zuen. 291 00:19:12,527 --> 00:19:16,114 Begiratzen nionean, ez nuen seme bat ikusten, 292 00:19:16,114 --> 00:19:18,283 inporta zitzaidan ume bat baizik. 293 00:19:18,283 --> 00:19:21,411 Eta jasanezina egiten ari zait 294 00:19:21,411 --> 00:19:26,082 bide txarra har ez zezan gehiago egin behar izan nuela pentsatzea. 295 00:19:26,082 --> 00:19:27,792 Aita, gizon heldua zen. 296 00:19:27,792 --> 00:19:29,794 Bizitzan gertatu zitzaion guztia 297 00:19:30,837 --> 00:19:31,963 bere errua izan da. 298 00:19:33,465 --> 00:19:34,299 Arrazoi. 299 00:19:36,676 --> 00:19:38,345 Joan egin behar zuen. 300 00:19:42,098 --> 00:19:45,602 Berriak urriak izan dira, informazio pixka bat han-hemenka. 301 00:19:45,602 --> 00:19:49,147 Tina ikertzen ibili da, eta badirudi ondorio bera atera duela. 302 00:19:49,147 --> 00:19:52,025 Lape Pa Lanmo desagertu egin da. 303 00:19:52,025 --> 00:19:55,654 Erabat desegin, hautsi eta baliogabetu da. 304 00:19:55,654 --> 00:19:57,280 Sekulakoa, nagusi. 305 00:19:57,280 --> 00:19:59,866 Misioaren txostena irakurri dut, hala ere, 306 00:19:59,866 --> 00:20:03,703 eta badago ulertu ez dudan zerbait. 307 00:20:03,703 --> 00:20:04,621 Nagusi? 308 00:20:04,621 --> 00:20:09,834 Egoeran larrian zeunden Sardovian, infernu erradioaktibo batean harrapatuta, 309 00:20:09,834 --> 00:20:11,711 hiltzaile soziopata batekin, 310 00:20:11,711 --> 00:20:15,215 arma inprobisatuentzat egokia den materialez inguratuta. 311 00:20:15,215 --> 00:20:20,220 Senez jokatu ahal izan zenuen eta odol-bainu batean amaitu. 312 00:20:20,220 --> 00:20:23,765 Hala ere, zure aita burugogorra bilatuko zintuen, 313 00:20:23,765 --> 00:20:25,850 eta leherketan hil zurekin batera. 314 00:20:25,850 --> 00:20:31,398 Baina, nolabait, zuk eta Borok, itxura guztien kontra, 315 00:20:31,940 --> 00:20:34,317 ihes egiteko elkarrekin lan egin duzue. 316 00:20:34,317 --> 00:20:36,152 Galdetu beharra daukat. 317 00:20:37,070 --> 00:20:38,571 Zer deabru gertatu zen? 318 00:20:39,656 --> 00:20:41,366 Bere kolaborazioa lortu nuen. 319 00:20:41,366 --> 00:20:44,786 Ados, eta nola egin zenuen hori? 320 00:20:45,453 --> 00:20:46,579 Arrazoituz. 321 00:20:47,497 --> 00:20:48,331 Ulertzen dut. 322 00:20:48,331 --> 00:20:49,291 Bai bitxia. 323 00:20:49,291 --> 00:20:54,421 Hitz horiek ez dira duela gutxi Guyanatik erreskatatutako agente oldarkor horrenak. 324 00:20:54,421 --> 00:20:58,258 Pentsaera berri horrek zure kokapen berrian lagunduko dizu. 325 00:20:58,258 --> 00:20:59,551 Misio berria? 326 00:20:59,551 --> 00:21:03,513 Zure arduradunak bidali dizkidan ebaluazio-txostenen arabera, 327 00:21:04,139 --> 00:21:06,474 zure kasa lan egin dezakezu berriro. 328 00:21:06,474 --> 00:21:08,518 - Iritzi berekoa naiz. - Aita. 329 00:21:08,518 --> 00:21:12,272 Nahiago nuke bibliotekaria edo antzeko zerbait bazina, 330 00:21:14,357 --> 00:21:17,277 baina lan honetan jarraitu nahi baduzu, egia esan, 331 00:21:18,486 --> 00:21:19,863 ez nauzu gehiago behar. 332 00:21:19,863 --> 00:21:22,490 - Bai, behar zaitut. - Ez. 333 00:21:23,366 --> 00:21:27,954 Nagusi, eskertzen dizut, baina, egia esan, eta ez nuen uste hau esango nuenik, 334 00:21:28,872 --> 00:21:31,249 asko ikasi dut aitarekin lanean: 335 00:21:31,833 --> 00:21:33,376 taldearen lider izaten, 336 00:21:33,376 --> 00:21:34,878 bare egoten, 337 00:21:34,878 --> 00:21:38,340 lepoa mozteko modu azkarrago bat, azkar odolustu dadin. 338 00:21:40,008 --> 00:21:41,885 Bere taldean jarraitu nahi dut. 339 00:21:42,469 --> 00:21:45,305 Ezinezkoa, maite. Erretiratu egingo naiz. 340 00:21:45,305 --> 00:21:47,557 Paperak berriz entregatu dira. 341 00:21:50,727 --> 00:21:51,853 Zure ama da. 342 00:21:52,604 --> 00:21:53,480 Barkatu. 343 00:21:55,940 --> 00:21:58,610 Tally, bai atsegina zure ahotsa entzutea. 344 00:21:59,611 --> 00:22:00,737 Bai, hala da. 345 00:22:05,116 --> 00:22:06,242 Zer egin duzula? 346 00:22:07,285 --> 00:22:10,205 {\an8}HILABETE BATZUK GEROAGO 347 00:22:10,789 --> 00:22:12,665 Kito, ez dago gorritasunik. 348 00:22:12,665 --> 00:22:16,211 Grano bat nire ezkontza egunean. Nerbioak izango dira. 349 00:22:16,795 --> 00:22:19,381 Itxura ederra daukazu, amona, baietz? 350 00:22:21,049 --> 00:22:22,133 Oso ederra. 351 00:22:23,009 --> 00:22:26,221 - Printzesa bat dirudizu, bihotza. - Eskerrik asko. 352 00:22:26,221 --> 00:22:28,098 Egia da, ama. Eder-eder zaude. 353 00:22:29,682 --> 00:22:30,600 Tok, tok. 354 00:22:30,600 --> 00:22:33,186 Aizu, ezin duzu emaztegaia ikusi oraindik. 355 00:22:33,186 --> 00:22:36,481 Baina emaztegaia mila aldiz ikusi dut dagoeneko. 356 00:22:36,481 --> 00:22:39,484 - Ez horrela. - Tally, txundigarria dirudizu. 357 00:22:39,484 --> 00:22:40,985 Bueno, grano bat daukat. 358 00:22:41,986 --> 00:22:47,033 Gaur nire bizitzako egunik onena izango dela uste dut. 359 00:22:47,617 --> 00:22:52,622 Mutilak elizara bidean daudela esatera etorri naiz, beraz, laster arte. 360 00:22:52,622 --> 00:22:53,665 Ez kale egin, e? 361 00:22:53,665 --> 00:22:57,710 Ez dut aldarean bakarrik geratu nahi, are gutxiago apaiz batekin. 362 00:23:00,880 --> 00:23:04,008 - Ongi da. - Bale, bai. Hor ikusiko gara. 363 00:23:07,178 --> 00:23:09,013 - Ama, ondo zaude? - Ondo nago. 364 00:23:09,681 --> 00:23:10,640 Erabat. 365 00:23:19,441 --> 00:23:22,235 Aupa. Betuna ekarri dut. 366 00:23:22,235 --> 00:23:27,031 Midnight, gauerdi kolorea, alegia, Moon Knight superheroiaren etsaia bezala. 367 00:23:27,031 --> 00:23:28,700 Itzel, eskerrik asko. 368 00:23:29,492 --> 00:23:32,412 Mutilak, ez duzue sinetsiko. Nik neuk ere ezin dut sinetsi. 369 00:23:32,412 --> 00:23:37,292 Tindategi-kate batek nire app-a erabiliz bere inbentarioa kudeatu nahi du. 370 00:23:37,292 --> 00:23:40,879 - 4,8 milioi ordaindu nahi dizkidate. - Mapasillorengatik? 371 00:23:40,879 --> 00:23:42,464 Appasillo, bai. 372 00:23:42,464 --> 00:23:45,258 Inbertitutako dirua zortzi aldiz handituko da. 373 00:23:45,258 --> 00:23:48,011 Itxaron, orduan, 70 000 dolar irabazi ditut? 374 00:23:48,011 --> 00:23:53,308 Hain zuzen, 70 432,18 dolar. 375 00:23:53,308 --> 00:23:54,434 Izugarria da! 376 00:23:54,434 --> 00:23:56,394 - Zorionak! - Milioiduna zara! 377 00:23:57,854 --> 00:24:02,275 Zure osaba aspalditik dabil Gremlins- eko Mogwai kaiola erosi nahian. 378 00:24:03,776 --> 00:24:06,571 Gorde berri bikain hauek bihar arte, ados? 379 00:24:06,571 --> 00:24:09,532 Gaur amaren egun handia da. Ez diot zapuztu nahi. 380 00:24:09,532 --> 00:24:10,575 Bai. 381 00:24:12,285 --> 00:24:14,579 Ez, ez genuke hori nahi, ezta? 382 00:24:15,246 --> 00:24:16,206 Aupa, mutilok. 383 00:24:16,206 --> 00:24:17,999 - Aupa, Luke. - Aupa. 384 00:24:17,999 --> 00:24:19,042 Asmo onez nator. 385 00:24:19,709 --> 00:24:22,629 Egun zoragarri bat opa nahi nizuen denoi, 386 00:24:23,129 --> 00:24:26,007 eta loreak ekarri dizkiot emaztegaiari. 387 00:24:26,716 --> 00:24:28,676 Oso atsegina da. Eskerrik asko. 388 00:24:28,676 --> 00:24:30,887 - Eta zorionak, Donnie. - Mila esker. 389 00:24:30,887 --> 00:24:35,141 Tallyrekin ezkontzen zarenean, arorik zoriontsuena hasiko duzu. 390 00:24:35,141 --> 00:24:37,769 - Bai. - Gizon on bat aurkitu du, benetan. 391 00:24:37,769 --> 00:24:39,729 Estimatzen dut, Luke. 392 00:24:39,729 --> 00:24:43,316 Eta, aizu, pena handia eman zigun gonbitari uko egin izanak. 393 00:24:43,316 --> 00:24:46,861 Zeremonia txikia denez, badago lekua zu bezalako tipo handi batentzat. 394 00:24:46,861 --> 00:24:50,114 Eskertzen dizut, baina hau zuen eguna da. 395 00:24:50,114 --> 00:24:52,242 Bueno, iritziz aldatuz gero, 396 00:24:52,242 --> 00:24:54,744 otorduan gustura hartuko zaitugu. 397 00:24:54,744 --> 00:24:57,163 - Orain, bagoaz. - Eskerrik asko, Luke. 398 00:24:57,163 --> 00:25:00,458 - Jakina. - Hori klasea da, aita. Harro nago zutaz. 399 00:25:00,458 --> 00:25:01,459 Eskerrik asko. 400 00:25:01,459 --> 00:25:02,377 Ikusi arte. 401 00:25:04,712 --> 00:25:05,922 Ni ere harro nago. 402 00:25:05,922 --> 00:25:07,799 Nahiko ondo eramaten ari zara. 403 00:25:08,716 --> 00:25:10,635 Barrutik hilda nago. 404 00:25:11,219 --> 00:25:12,136 Hori uste nuen. 405 00:25:14,973 --> 00:25:16,349 Sentitzen dut, lagun. 406 00:25:32,365 --> 00:25:33,199 Luke. 407 00:25:38,621 --> 00:25:39,455 Ondo zaude? 408 00:25:40,123 --> 00:25:41,291 Bai, ondo nago. 409 00:25:45,211 --> 00:25:46,629 Eder-ederra zaude. 410 00:25:47,922 --> 00:25:51,301 Aldioro harritzen nauen magia trikimailu bat bezalakoa da. 411 00:25:51,301 --> 00:25:54,137 Maitagarria zara, gero. 412 00:25:54,137 --> 00:25:55,930 Loreak ekarri dizkizut. 413 00:25:57,640 --> 00:25:58,516 Bitxiloreak. 414 00:25:59,350 --> 00:26:00,351 Nire gogokoenak. 415 00:26:01,603 --> 00:26:03,146 Supermerkatuko onenak. 416 00:26:06,566 --> 00:26:12,071 Tira, milioi bat aldiz esan dizudan zerbait esatera etorri nahi nuen. 417 00:26:12,071 --> 00:26:15,533 Sentitzen dut pasarazi dizudanarengatik. 418 00:26:16,284 --> 00:26:21,706 Elkar ezagutu genuenetik, zoriontsu izan zaitezen nahi izan dut, 419 00:26:22,999 --> 00:26:25,627 eta pozten nau egun hori iritsi izanak. 420 00:26:26,502 --> 00:26:28,046 Eskerrik asko, Luke. 421 00:26:33,051 --> 00:26:35,845 - Ondo egongo zara? - Bai, ondo egongo naiz. 422 00:26:35,845 --> 00:26:38,514 Erlaxatu eta garagardo bat hartuko dut 423 00:26:38,514 --> 00:26:43,603 Napoleon, Thomas Dewey, Buffalo Bills eta historiako galtzaile handienekin. 424 00:26:50,360 --> 00:26:52,070 Eskerrik asko zu izateagatik. 425 00:27:04,540 --> 00:27:07,627 - Hori horrela da eta hori da dena, ezta? - Zuk uste? 426 00:27:08,294 --> 00:27:10,880 - Zergatik egiten diozu min berriro? - Min? 427 00:27:10,880 --> 00:27:14,592 - Heldutasunez jokatu nahi nuen. - Ergel hutsa zara, bada. 428 00:27:14,592 --> 00:27:18,304 Mozkor eta haserre zegoen ezkontzeko proposamena egin zuenean. 429 00:27:18,304 --> 00:27:20,890 Maite badu ere, ez dago maiteminduta. 430 00:27:22,642 --> 00:27:24,268 Aizu, ez duzu ulertzen. 431 00:27:24,268 --> 00:27:28,981 Ama irribarrea bortxatzen ikusi dut Donnieren txantxa inozo baten aurrean, 432 00:27:28,981 --> 00:27:33,486 bere bizitzako egunik tristeena alaitu diozun baino bi minutu lehenago. 433 00:27:35,488 --> 00:27:39,409 Aurrean daukadan austriar babo honetaz maiteminduta dago oraindik. 434 00:27:40,618 --> 00:27:45,331 - Zuk bakarrik egiten duzu hain zoriontsu. - Sufriarazten diot. 435 00:27:45,331 --> 00:27:48,209 Hori lanarengatik izan da, baina amaitu da jada. 436 00:27:48,209 --> 00:27:53,005 Donnierenak ere amaitu beharko luke. Ez nituen inoiz aurkeztu behar izan. 437 00:27:53,005 --> 00:27:54,257 Bale? Barkatu. 438 00:27:55,800 --> 00:27:57,510 Putakeria handia egin dizut. 439 00:27:57,510 --> 00:27:58,720 Mihi hori. 440 00:28:02,265 --> 00:28:04,225 Ez duzu ezer egingo, ezta? 441 00:28:13,901 --> 00:28:15,319 Bihar ikusiko zaitut. 442 00:28:18,239 --> 00:28:20,575 Bihar damutuko zaizu hanka sartu izana. 443 00:28:25,329 --> 00:28:26,164 Maite zaitut. 444 00:28:42,430 --> 00:28:43,264 Kaka. 445 00:28:43,264 --> 00:28:45,266 SAN JOSE ELIZA KATOLIKOA 446 00:28:49,771 --> 00:28:51,355 - Aupa. - Kaixo. 447 00:28:52,106 --> 00:28:55,693 Hara, itzel. Bai, gaur jotzen ikustea espero nuen. 448 00:28:55,693 --> 00:28:56,611 Bai. 449 00:28:56,611 --> 00:29:00,031 Aspaldi ez dut jendaurrean jotzen, baina amak eskatu didanez... 450 00:29:00,031 --> 00:29:01,783 Primeran egingo duzu. 451 00:29:01,783 --> 00:29:03,951 Hori espero dut. Ez da Raffaele Carmalini bat. 452 00:29:03,951 --> 00:29:08,164 Bai, eskerrik asko biolina itzultzeagatik. 453 00:29:09,457 --> 00:29:12,960 Saldu ahal izan dut eta irabazi txiki bat lortu. 454 00:29:12,960 --> 00:29:14,504 - Hara. - Bai. 455 00:29:14,504 --> 00:29:17,840 Ez litzateke zuzena izango biolina geratzea, beraz, bai. 456 00:29:20,176 --> 00:29:21,552 Arraro samarra da, 457 00:29:21,552 --> 00:29:24,138 eliza honetan ezkonduko baikinen. 458 00:29:24,138 --> 00:29:25,932 Arraroa hitz egokia da. 459 00:29:27,683 --> 00:29:28,976 Norbaitekin zaude? 460 00:29:28,976 --> 00:29:32,271 - Ez, bakarrik nago, nire kasa. - Bai. 461 00:29:34,816 --> 00:29:38,236 Eta zu? Dardoetan jokatzen duen neskarekin jarraitzen duzu? 462 00:29:38,236 --> 00:29:40,488 Bernadette. Kriketean jokatzen du. 463 00:29:40,488 --> 00:29:44,283 Eta, ez, moztu egin dugu. 464 00:29:44,283 --> 00:29:46,911 Hara, nik... asko sentitzen dut. 465 00:29:46,911 --> 00:29:49,455 Ez da ezer, jendeak moztu egiten du. 466 00:29:49,455 --> 00:29:52,041 - Bai, normala da. - Bai. 467 00:29:55,545 --> 00:29:56,546 Bueno, ni... 468 00:29:58,548 --> 00:30:01,384 - Zoragarria da zu ikustea. - Baita zu ere, Emma. 469 00:30:05,221 --> 00:30:07,557 Hemen zerbait egosten da oraindik. 470 00:30:07,557 --> 00:30:11,978 Ihes egin nezakeela uste nuen, baina Lape Pa Lanmo buruzko berriak daude. 471 00:30:11,978 --> 00:30:13,646 Bai? Zer nolako berriak? 472 00:30:13,646 --> 00:30:15,356 Zifratua kodetzen ari naiz, 473 00:30:15,356 --> 00:30:20,611 baina, antza, maila baxuko soldadu batzuk konfiskatu gabeko aktiboen bila daude. 474 00:30:20,611 --> 00:30:22,613 Dotek katalogatzea nahi du. 475 00:30:22,613 --> 00:30:25,032 - Amaitu eta banoa. - Ados. 476 00:30:25,032 --> 00:30:27,660 Baina agudo, ezkontza hastear dago eta. 477 00:30:28,452 --> 00:30:30,413 Etorri Batman bezain azkar. 478 00:30:31,831 --> 00:30:36,294 Christian Bale-ren Batman, harrapatzen? Kristaua eta superheroia delako. 479 00:30:36,294 --> 00:30:40,590 Txantxa penagarri hori dela eta, hinduismoan dudan fedea galduko dut. 480 00:30:40,590 --> 00:30:41,591 Laster arte. 481 00:30:46,929 --> 00:30:48,097 Hori ez da ona. 482 00:30:50,141 --> 00:30:52,643 Ez dakit, ez dut espetxera itzuli nahi. 483 00:30:53,603 --> 00:30:56,772 Bost aste bete ditugu muskerren salerosteagatik. 484 00:30:56,772 --> 00:30:58,774 Putakume horien tranpa izan da. 485 00:30:58,774 --> 00:31:01,444 - Travis, ez du merezi... - Horixe baietz! 486 00:31:02,570 --> 00:31:06,574 Grabagailua eserlekuaren azpian jarri eta aitortzen harrapatuko dugu. 487 00:31:06,574 --> 00:31:07,909 Orain ireki atea. 488 00:31:09,285 --> 00:31:10,536 Nik babestuko zaitut. 489 00:31:17,168 --> 00:31:18,336 Luke. 490 00:31:19,795 --> 00:31:23,174 - Zergatik zaude hemen? - Aspaldiko akats bat konpontzeko. 491 00:31:24,258 --> 00:31:26,052 Maite zaitut, Talulah, 492 00:31:26,052 --> 00:31:30,681 baina urteetan gezurra esan dizut, eta egia entzutea baino ez dut nahi orain. 493 00:31:31,349 --> 00:31:32,433 Horren ondoren, 494 00:31:32,433 --> 00:31:36,687 Donnierekin ezkontzea erabakitzen baduzu... orduan, erditik kenduko naiz. 495 00:31:38,105 --> 00:31:39,523 Potroak dituzu, gero. 496 00:31:40,107 --> 00:31:44,445 Nire ezkontzan agertzen zara, honelako ekintza merke batekin, 497 00:31:44,445 --> 00:31:47,031 azkenik egia esateko? 498 00:31:47,031 --> 00:31:49,283 Eragozpenak aurreztuko dizkizut. 499 00:31:49,283 --> 00:31:55,373 Zure hitz hutsalek ez didate iritzia aldatuko edo sinetsaraziko edo... 500 00:31:55,373 --> 00:31:58,960 CIAko espioia izan naiz elkar ezagutu aurretik. 501 00:31:58,960 --> 00:32:02,296 Ez dut inoiz kirol-tresnarik saldu. Hori gezurra da. 502 00:32:02,296 --> 00:32:07,885 Kriminalak eta hiltzaileak akabatzeko nazioarteko misioetan nengoen beti. 503 00:32:08,469 --> 00:32:11,764 Isilpean gorde dut zu eta familia babesteko. 504 00:32:12,473 --> 00:32:15,434 Baina orain amaitu da. Betiko utzi dut. 505 00:32:16,143 --> 00:32:18,020 Begira, frogatu dezaket. 506 00:32:19,063 --> 00:32:22,692 Hau Zerbitzu Gorenaren sari nazionala da. 507 00:32:24,568 --> 00:32:26,237 Ez da jostailuzko domina. 508 00:32:26,862 --> 00:32:28,864 Beraz, mesedez, 509 00:32:29,448 --> 00:32:30,992 ez ezkondu Donnierekin. 510 00:33:03,065 --> 00:33:03,941 Kaka. 511 00:33:09,864 --> 00:33:11,157 Barry! 512 00:33:13,576 --> 00:33:14,618 Ahots-postontzia! 513 00:33:27,006 --> 00:33:29,050 Itxaron, zerbait bururatu zait. 514 00:33:37,016 --> 00:33:37,850 HOA 515 00:33:40,686 --> 00:33:43,773 Badakit hau asimilatzeko eta sinesteko zaila dela, 516 00:33:43,773 --> 00:33:45,107 baina utzi erakusten. 517 00:33:45,608 --> 00:33:48,069 Mozambiken egindako sarekada baten irudiak. 518 00:33:48,069 --> 00:33:51,238 - Zure ilobaren bataioa galdu nuen, ezta? - Bai. 519 00:33:51,238 --> 00:33:55,201 Bueno, ohar bat: irudi oso odoltsuak dira. 520 00:33:55,951 --> 00:33:57,411 Jende asko hil dut. 521 00:33:57,411 --> 00:33:59,580 - Zer? - Bai, guztiak kabroi hutsak. 522 00:34:00,498 --> 00:34:01,332 Zer? 523 00:34:01,332 --> 00:34:05,211 Sinetsi egin behar didazu egunero maite zaitudala diodanean. 524 00:34:06,504 --> 00:34:07,880 Eta zin egiten dizut... 525 00:34:07,880 --> 00:34:08,798 Behera! 526 00:34:11,675 --> 00:34:12,551 Bonba-autoa. 527 00:34:17,181 --> 00:34:19,558 Ez altxatu. Haurren bila noa. 528 00:34:20,059 --> 00:34:22,770 Aizue, lasai egon denok. 529 00:34:25,314 --> 00:34:27,858 Zure aitaren bila noa. Zure amarekin dago. 530 00:34:27,858 --> 00:34:28,984 Zer? 531 00:34:28,984 --> 00:34:31,946 Emma, zergatik daukazu pistola bat? 532 00:34:36,283 --> 00:34:37,159 Behera! 533 00:35:45,853 --> 00:35:48,355 Aurrera, adierazi zuen egiak. 534 00:35:49,023 --> 00:35:50,107 Ados. 535 00:35:51,233 --> 00:35:54,612 Ez nuen erretiratu edo lagunak abandonatu behar izan. 536 00:35:54,612 --> 00:35:58,407 Eta oker nengoen, Aldon. Suhi zoragarria izango zinateke. 537 00:35:58,407 --> 00:36:02,995 Emmarekin ezkontzea eta nire bilobez haurduntzea nahi dut. 538 00:36:02,995 --> 00:36:05,789 Ongi da, hasiera ona. Roo, zure txanda. 539 00:36:06,373 --> 00:36:11,086 Ba ez naiz inoiz neska batekin liatu, baina irakasle adikorra dirudizu... 540 00:36:11,086 --> 00:36:13,130 Ekipo, elizara joan behar duzue! 541 00:36:27,061 --> 00:36:28,187 Ezin dut hitz egin. 542 00:36:28,771 --> 00:36:29,980 Ez, barkatu. 543 00:36:31,065 --> 00:36:32,149 Ezin dut orain. 544 00:36:34,235 --> 00:36:35,486 Gero deituko dizut. 545 00:36:36,403 --> 00:36:37,947 Lanpetuta harrapatu nauzu. 546 00:37:02,012 --> 00:37:03,514 Dena kontrolpean dago. 547 00:37:03,514 --> 00:37:04,640 Salbu gaude. 548 00:37:30,833 --> 00:37:31,750 Ama. 549 00:37:34,128 --> 00:37:35,129 Boro? 550 00:37:35,713 --> 00:37:40,175 Gogoan duzu harmonika hau? Oraindik maite ninduzunean eman zenidan. 551 00:37:40,175 --> 00:37:42,219 Nola deabru aurkitu gaituzu? 552 00:37:42,219 --> 00:37:44,722 Zure alabaren soka-eraztuna? 553 00:37:44,722 --> 00:37:49,310 Emma izena bilatu nuen ezkontza-konpromisoen iragarkietan. 554 00:37:49,310 --> 00:37:53,272 Red Bullez lepo zegoen mutil batek aurkitu zuen aldizkari batean. 555 00:37:55,107 --> 00:37:57,109 Baina ez zen Emmaren ezkontza, 556 00:37:59,069 --> 00:38:00,321 amarena baizik. 557 00:38:00,946 --> 00:38:03,532 Ohorezko dama Emma Brunner delako bat zen. 558 00:38:03,532 --> 00:38:06,618 Horren ondoren, zurea deskubritzea samurra izan zen. 559 00:38:08,120 --> 00:38:10,289 Luke Brunner. 560 00:38:10,956 --> 00:38:12,499 Kirol-tresnen saltzailea. 561 00:38:13,000 --> 00:38:16,712 Merezi izan du bi egun luzez bizirik lurperatua izatea, 562 00:38:17,629 --> 00:38:19,882 baita erradiazioz pozoitua izatea ere. 563 00:38:19,882 --> 00:38:23,761 Arratoi odolez eta gorrotoz biziraun dut. 564 00:38:24,636 --> 00:38:25,721 Lasai, Tally. 565 00:38:25,721 --> 00:38:27,598 Ez zaitu zu nahi, 566 00:38:27,598 --> 00:38:28,849 ni baizik. 567 00:38:28,849 --> 00:38:30,517 Hori ez da guztiz egia. 568 00:38:31,101 --> 00:38:34,688 Ezkontzaren ondoren burua lehertu nahi nion, 569 00:38:34,688 --> 00:38:38,359 eta gainerakoak ezabatu autora ihes egiten zuten bitartean. 570 00:38:40,736 --> 00:38:43,322 Baina nire planak zapuztea gustuko duzue. 571 00:38:43,322 --> 00:38:47,826 Ni izan nintzen traizionatu zintuena. Utzi besteei joaten eta hil nazazu ni. 572 00:38:47,826 --> 00:38:50,746 Amaitu dezagun behingoz. Zer deritzozu, Bengal? 573 00:38:51,830 --> 00:38:53,832 Ez niri hori deitu! 574 00:38:53,832 --> 00:38:55,667 Ez egin axola banizu bezala. 575 00:38:57,836 --> 00:38:59,296 Begira zer egin didazun. 576 00:38:59,880 --> 00:39:01,090 Amaitu nahi duzu? 577 00:39:01,090 --> 00:39:02,466 Bide bakarra dago. 578 00:39:03,509 --> 00:39:04,760 Justiziaren bidea. 579 00:39:05,928 --> 00:39:08,639 Biok gezurti hutsak zarete! 580 00:39:09,306 --> 00:39:10,933 Jarri elkarren aurrean. 581 00:39:10,933 --> 00:39:14,019 Altxatu armak eta jarri elkarren aurrean. 582 00:39:15,979 --> 00:39:18,023 Orduan, aita-alabak, sakatu katua. 583 00:39:18,023 --> 00:39:19,233 Ezta pentsatu ere! 584 00:39:20,067 --> 00:39:22,277 Hori egin, eta bizirik aterako da. 585 00:39:23,904 --> 00:39:27,658 Bestela, hil egingo da. 586 00:39:27,658 --> 00:39:28,867 Ama, gure errua da. 587 00:39:28,867 --> 00:39:29,868 Ai, maite. 588 00:39:38,377 --> 00:39:39,378 Ez. 589 00:39:39,378 --> 00:39:41,088 Maite zaitut, laztana. 590 00:39:42,506 --> 00:39:43,924 Maite zaitut, aita. 591 00:39:45,509 --> 00:39:46,343 Ez! 592 00:39:46,343 --> 00:39:49,638 Tally, nire bizitzako maite-sua zara. 593 00:39:49,638 --> 00:39:51,974 Jasan duzun guztiagatik, 594 00:39:53,392 --> 00:39:54,768 domina bat merezi duzu. 595 00:39:56,854 --> 00:39:58,105 Entzun didazu, Tally? 596 00:39:58,730 --> 00:39:59,606 Domina bat. 597 00:40:35,100 --> 00:40:36,518 Helburua ezabatu da. 598 00:40:40,606 --> 00:40:42,483 Egoitza da. Kaixo? 599 00:40:42,483 --> 00:40:43,817 Harrapatu zaituztete. 600 00:40:43,817 --> 00:40:45,819 Zuen nortasun guztiak dakizkite. 601 00:40:45,819 --> 00:40:48,780 Agente bat duzue bidean furgoneta batekin. 602 00:40:51,783 --> 00:40:53,619 Denok furgonetara, orain! 603 00:40:54,828 --> 00:40:55,913 Tina falta zaigu! 604 00:40:55,913 --> 00:40:57,539 Barry, harrapatu gaituzte. 605 00:40:57,539 --> 00:41:01,043 Tinak ez du nahi zu hiltzea. Sartu ipurdia furgonetan. 606 00:41:03,921 --> 00:41:05,714 - Goazen. - Barruan gaude. 607 00:41:11,178 --> 00:41:13,931 Denok CIAkoak zarete? 608 00:41:13,931 --> 00:41:16,016 Ez, ni bakarrik. 609 00:41:16,016 --> 00:41:17,100 Eta Luke. 610 00:41:18,519 --> 00:41:20,062 Eta Emma. 611 00:41:20,062 --> 00:41:22,523 - Eta ni. - Eta Roorekin, bost gara. 612 00:41:22,523 --> 00:41:24,816 Bota, nagusi. Zein itsusia da egoera? 613 00:41:25,484 --> 00:41:29,738 Gure aurkako mendeku pertsonala zuen nazioarteko terrorista bat zen Boro. 614 00:41:29,738 --> 00:41:33,033 Auskalo zenbat denboraz ezagutu dituen gure nortasunak. 615 00:41:33,033 --> 00:41:36,745 Aurre egin diegun astakilo askori saldu ahal izan dizkie. 616 00:41:36,745 --> 00:41:38,622 Etxera joan nahi dut. 617 00:41:38,622 --> 00:41:40,082 - Ezinezkoa da. - Zer? 618 00:41:40,082 --> 00:41:44,294 Gure etxeak, kontu korronteak, gure ondasun eta baliabide guztiak. 619 00:41:44,294 --> 00:41:46,171 Ezin ditugu begiratu ere egin. 620 00:41:46,171 --> 00:41:48,715 - Ehunka terrorista... - Trafikatzaileak. 621 00:41:48,715 --> 00:41:51,176 - Kontrabandistak. - Hiltzaileak, alegia. 622 00:41:51,176 --> 00:41:53,595 ...munduan zehar zelatan izango ditugu, 623 00:41:53,595 --> 00:41:54,846 gure bila. 624 00:41:55,514 --> 00:41:57,641 Arrisku larrian gaude. 625 00:41:58,183 --> 00:41:59,560 Ez dago leku segururik. 626 00:42:00,602 --> 00:42:01,937 Zer egingo dugu orain? 627 00:42:03,313 --> 00:42:04,273 Ez dakit. 628 00:42:07,276 --> 00:42:08,819 Izorratuta gaude. 629 00:44:05,894 --> 00:44:09,690 Azpitituluak: Oihana Guillan Valdés