1 00:00:06,048 --> 00:00:08,175 Bereizezinak-en aurreko ataletan... 2 00:00:08,175 --> 00:00:09,510 Haur bat edukiko dugu. 3 00:00:09,510 --> 00:00:10,803 - Badakit. - Haur bat. 4 00:00:10,928 --> 00:00:12,430 - Badakit. - Haur bat! 5 00:00:14,974 --> 00:00:18,811 Eta Elliot ez dago hemen dena zapuzteko! Ene. 6 00:00:21,063 --> 00:00:24,108 Emakume zaharra hil izanaren errua garbitu duzu? 7 00:00:24,108 --> 00:00:26,152 Zuk esan bezala. Ez da gertatu. 8 00:00:26,152 --> 00:00:29,822 Ez da gorpurik agertu. Drogen efektua zen. 9 00:00:30,448 --> 00:00:33,534 Azkar irekiko ditugu jaiotza-zentroak herrialde guztian. 10 00:00:33,534 --> 00:00:34,785 Zer ari zara ikertzen? 11 00:00:34,785 --> 00:00:35,745 Kaka. 12 00:00:35,745 --> 00:00:36,662 Dena. 13 00:00:36,662 --> 00:00:37,621 Akuri bat nahi? 14 00:00:37,621 --> 00:00:39,707 Hartu ezazu hitzordua. 15 00:00:39,707 --> 00:00:42,126 Entrega sisteman aritzen gara batzuetan, 16 00:00:42,126 --> 00:00:44,420 zu nahi zintuen eta zu lortu zintudan. 17 00:00:44,420 --> 00:00:46,380 Genevieve. 18 00:00:48,632 --> 00:00:49,550 Ez. 19 00:01:31,717 --> 00:01:33,093 Beverly. 20 00:01:40,518 --> 00:01:43,604 Ez dut hitzik idatzi 17 hilabetean. 21 00:01:45,481 --> 00:01:50,069 Hitz bat ere ez. Ez naiz esajeratzen ari. 22 00:01:51,862 --> 00:01:55,491 Ez dut papera eta boligrafoa hartu denbora horretan guztian. 23 00:01:56,325 --> 00:02:01,956 Antsietateak eta depresio moduko batek jota. 24 00:02:02,081 --> 00:02:04,416 Apatiko eta desafiatzaile. 25 00:02:05,793 --> 00:02:09,588 Munduaren eta edonorenganako maitasunik gabe, 26 00:02:09,713 --> 00:02:10,840 batez ere, 27 00:02:12,299 --> 00:02:14,134 neronengana. 28 00:02:14,260 --> 00:02:15,469 Baina... 29 00:02:19,807 --> 00:02:21,767 BEREIZEZINAK 30 00:02:21,767 --> 00:02:22,977 Mesede bat behar dut. 31 00:02:22,977 --> 00:02:25,062 - Kaixo, Rebecca. - Ez egin hori. 32 00:02:25,187 --> 00:02:28,107 - Zer moduz? Eta Susan? - Ez dizut zakilean txistua botako 33 00:02:28,107 --> 00:02:29,692 sartu aurretik, Silas. 34 00:02:29,817 --> 00:02:31,318 Profil bat idatzi behar duzu. 35 00:02:31,569 --> 00:02:32,486 Ez, milesker. 36 00:02:32,486 --> 00:02:35,114 "Mantle bikiak, bagina mediku arrarotxoak." 37 00:02:35,239 --> 00:02:37,449 - Izenburu ona. - Publizitate ona. 38 00:02:37,575 --> 00:02:41,036 Jaiotza-zentro bat irekiko dugu Alabaman. Jarraitu itzazu, 39 00:02:41,036 --> 00:02:43,914 idatzi zein hipnotikoak diren. 40 00:02:43,914 --> 00:02:46,750 - Ez. - Ez da eskaera bat. 41 00:02:46,750 --> 00:02:49,003 Gainera, ezin duzu ezetz esan. 42 00:02:50,838 --> 00:02:52,089 Kaixo. 43 00:03:06,395 --> 00:03:07,438 Ondo zaude? 44 00:03:09,481 --> 00:03:12,109 - Ziur? - Bai. 45 00:03:14,153 --> 00:03:15,988 Mirari bat izan da. 46 00:03:17,072 --> 00:03:19,700 Mirarietan sinesten duzu, Beverly? 47 00:03:24,997 --> 00:03:27,958 Eman pauso bat basorantz. 48 00:03:29,585 --> 00:03:33,255 Entzun ezazu zure pausoen soinua. 49 00:03:33,255 --> 00:03:39,345 Orriak, adartxoak, lur goxo eta emankorra zure behatzen artean. 50 00:03:39,345 --> 00:03:41,639 Orain begiratu gora. 51 00:03:42,848 --> 00:03:46,477 Berdea, txoriak eta zeru urdina 52 00:03:46,810 --> 00:03:49,313 zuhaitzetatik harago. 53 00:03:50,773 --> 00:03:52,900 Ipini eskuak zure haurraren lekuan. 54 00:03:54,151 --> 00:03:56,862 Hartu arnasa sakon. 55 00:04:02,159 --> 00:04:03,619 Eta bota. 56 00:04:05,162 --> 00:04:09,667 Sartu argigunean. Entzun ur-jauziaren zarata. 57 00:04:13,087 --> 00:04:15,547 Hor goian dago. 58 00:04:17,007 --> 00:04:19,176 Sentitu eguzkia zure sorbaldetan, 59 00:04:19,802 --> 00:04:23,055 bizkarrean eta tripan. 60 00:04:23,639 --> 00:04:26,100 Badator argia. 61 00:04:26,850 --> 00:04:29,061 Badator argia. 62 00:04:32,314 --> 00:04:33,857 Ondo al zaude? 63 00:04:34,441 --> 00:04:36,276 Maletak egin dizkizut. 64 00:04:36,402 --> 00:04:40,280 - Primeran. Milesker. - Ondo pasatu. 65 00:04:53,419 --> 00:04:54,336 Ondo zaude? 66 00:04:57,131 --> 00:04:58,549 Pozik zaude? 67 00:05:05,639 --> 00:05:07,057 Maite zaitut, Elly. 68 00:05:09,643 --> 00:05:11,020 Ahizpatxo. 69 00:05:22,031 --> 00:05:23,824 - Hau... - Ezin hobea da. 70 00:05:23,824 --> 00:05:24,950 ...beldurgarria da. 71 00:05:24,950 --> 00:05:28,829 Bai. Infernura joango gara denok. 72 00:05:31,540 --> 00:05:33,792 Menpekotasuna duzula uste duzu? 73 00:05:34,043 --> 00:05:35,461 - Ez. - Ez! 74 00:05:35,586 --> 00:05:37,296 Ez al zaude errehabilitazioan? 75 00:05:37,296 --> 00:05:41,341 - Ez nuke hitz hori erabiliko. - Hori esaten dute menpekotasuna dutenek. 76 00:05:41,967 --> 00:05:43,260 Ez duzu programa bat? 77 00:05:43,260 --> 00:05:44,386 - Ez. - Ez. 78 00:05:44,386 --> 00:05:45,554 - Babesle bat? - Ez. 79 00:05:45,679 --> 00:05:48,182 - Laguntza sare bat? - Nire ahizpa daukat. 80 00:05:50,350 --> 00:05:54,188 Eta kito? Hori da sare guztia? 81 00:05:54,188 --> 00:05:57,983 Ezinezkoa da inori gure harremana azaltzea. 82 00:05:58,692 --> 00:06:00,569 Ez dugu beste inor behar. 83 00:06:00,569 --> 00:06:02,696 - Inoiz ez. - Ez zen osasuntsua. 84 00:06:02,863 --> 00:06:04,406 Edatea, drogatzea. 85 00:06:04,531 --> 00:06:05,741 Ez zen dibertigarria. 86 00:06:06,575 --> 00:06:07,659 Benetan? 87 00:06:08,327 --> 00:06:09,953 Haluzinazioak nituen. Depresioa. 88 00:06:09,953 --> 00:06:12,790 Suminduta nengoen, dena oso azkar zihoan. 89 00:06:12,790 --> 00:06:15,250 - Zentroa... - Laborategia. 90 00:06:15,375 --> 00:06:17,461 Nahi genuen dena daukagu. 91 00:06:17,461 --> 00:06:19,296 Gurasoak izango gara. 92 00:06:20,005 --> 00:06:21,340 Biak? 93 00:06:21,340 --> 00:06:24,676 Bikiak edukiko ditugu, Silas. Elkarrekin heziko ditugu. 94 00:06:24,927 --> 00:06:27,471 - Bat gurasoa, bi gurasoa. - Ados. 95 00:06:27,471 --> 00:06:29,932 - Bi haur polit, Silas. - Entzun dut. 96 00:06:30,057 --> 00:06:33,060 Beti nahi izan duguna. 97 00:06:33,060 --> 00:06:35,354 Ez al zaudete kezkatuta? 98 00:06:35,979 --> 00:06:38,315 Egia esateko, ez. 99 00:06:38,440 --> 00:06:39,733 Arazorik? 100 00:06:42,569 --> 00:06:45,739 Rebecca Parkerren hegazkinean zoazte 101 00:06:45,739 --> 00:06:47,908 bigarren jaiotza-zentroa inauguratzera, 102 00:06:48,033 --> 00:06:49,868 inoiz egon ez zareten hiri batera, 103 00:06:49,868 --> 00:06:55,874 inoiz egon ez zareten estatu batera, zuen zentroak hiru hilabete bete aurretik? 104 00:06:56,166 --> 00:06:58,836 Hori da nahi zenutena? 105 00:07:02,256 --> 00:07:03,382 Bai. 106 00:07:05,843 --> 00:07:07,678 Beti nahi izan duzuena da? 107 00:07:09,054 --> 00:07:09,972 Bai. 108 00:07:15,602 --> 00:07:17,229 Zer moduz hegaldia? 109 00:07:17,229 --> 00:07:21,400 Hegazkina Rebeccaren opari bat da, ez al da ederra? 110 00:07:21,942 --> 00:07:25,863 Ongi etorri Montgomeryra. Elkar akabatzeko prest zaudete? 111 00:07:26,029 --> 00:07:29,116 Noski. Elkar itotzeko prest. 112 00:07:29,241 --> 00:07:31,869 - Nekatuta zaude, Beverly? - Ez, ondo nago. 113 00:07:31,869 --> 00:07:35,455 Gela prest dago, atseden hartu nahi izanez gero, esadazu. 114 00:07:35,581 --> 00:07:36,832 Amets bat izan nuen bart. 115 00:07:36,957 --> 00:07:38,834 - Ondo. - Hegazkina erori egin zen. 116 00:07:38,834 --> 00:07:41,795 Zelai baten erdian sutan zegoen, eta ez genekien. 117 00:07:41,795 --> 00:07:46,216 - Zuen zain geunden. - Istorio bikaina da. 118 00:07:46,425 --> 00:07:49,136 Ez zaitez gogorra izan nire Mantle bikiekin. 119 00:07:49,136 --> 00:07:50,637 Publizitate ona behar dugu. 120 00:07:50,637 --> 00:07:53,724 - Noski, gogoratzen dut. - Ez dut erasorik nahi. 121 00:07:53,724 --> 00:07:56,310 Laudorioak baino ez. 122 00:07:56,310 --> 00:07:58,145 Zatozte aita ezagutzera. 123 00:07:58,270 --> 00:08:00,522 Zuek ezagutzeko irrikan dago. Medikua da. 124 00:08:00,647 --> 00:08:01,523 Benetan? 125 00:08:01,523 --> 00:08:03,525 Ez zenigun esan. 126 00:08:03,525 --> 00:08:06,486 Bai horixe, neskak. 127 00:08:11,742 --> 00:08:14,953 Aita, hemen daude bikiak. 128 00:08:16,079 --> 00:08:20,292 Beverly, Elliot, hau da aita. Marion James doktorea. 129 00:08:21,460 --> 00:08:23,879 - Kaixo. - Kaixo. 130 00:08:24,004 --> 00:08:27,007 Hauek nire ahizpak dira, eta hori amona. 131 00:08:27,132 --> 00:08:28,634 Zer moduz? 132 00:08:28,759 --> 00:08:30,719 Eta hau Silas Jordan da. 133 00:08:30,928 --> 00:08:33,513 - Ezagutzen duzu. - Ez, ez dut ezagutzen. 134 00:08:34,223 --> 00:08:35,849 Horixe baietz, aita. 135 00:08:35,974 --> 00:08:38,352 Pulitzer bat irabazi zuen. Artikulu bat 136 00:08:38,352 --> 00:08:41,521 idazten ari da bikiez. Laudorio asko sartuko ditu. 137 00:08:41,647 --> 00:08:43,815 Hori ez da zaila izango. 138 00:08:44,816 --> 00:08:46,360 Zoragarriak dira. 139 00:08:47,402 --> 00:08:50,572 Bai, hala dira. 140 00:09:04,878 --> 00:09:06,296 Zer moduz, Florence? 141 00:09:07,130 --> 00:09:09,591 Ondo nago. 142 00:09:09,758 --> 00:09:13,178 Milesker, doktore. Oso pozik nago. 143 00:09:13,178 --> 00:09:15,806 Deseroso zaude? 144 00:09:16,848 --> 00:09:19,101 Ez dut kexatu nahi. Zorionekoa naiz. 145 00:09:19,309 --> 00:09:23,355 Eta ia bukatu da, azken gau bat jasan dezaket. 146 00:09:24,648 --> 00:09:28,193 Ama aztertu nahi duzu, doktore? 147 00:09:29,152 --> 00:09:30,487 Ez da beharrezkoa. 148 00:09:30,696 --> 00:09:33,407 Agiriak irakurri ditugu. Dena prest dago biharko. 149 00:09:33,407 --> 00:09:37,035 - Florence ondo sentitzen bada behintzat. - Bai, oso ondo. 150 00:09:37,202 --> 00:09:39,705 Eta osasun arreta ezin hobea izan du. 151 00:09:39,705 --> 00:09:42,708 - Bai, ezta? - Bai. 152 00:09:42,833 --> 00:09:45,043 Aitak oso ondo zaindu nau. 153 00:09:47,129 --> 00:09:50,007 Hori... Bai. 154 00:09:50,132 --> 00:09:53,135 Ez dut uste azterketa fisikoa guztiz beharrezkoa denik. 155 00:09:53,135 --> 00:09:56,722 Emakume honen laukien erditzea daukazue goizean. 156 00:09:57,389 --> 00:10:01,018 Zentroko lehen pazientea. Zenbat diren ikustea nahiko duzue. 157 00:10:02,102 --> 00:10:05,939 Laukiak dituenez, gutxienez haur bat 158 00:10:05,939 --> 00:10:09,109 - atzean ezkutatuta egongo da. - Zure pazientea da. 159 00:10:09,234 --> 00:10:11,737 - Bai... - Ez du haurrik izan inoiz. 160 00:10:11,903 --> 00:10:12,821 Urduri dago. 161 00:10:12,821 --> 00:10:15,741 - Ziur naiz, baina... - Doktoreak, nik ere nahi dut. 162 00:10:20,912 --> 00:10:21,955 Ados. 163 00:10:23,915 --> 00:10:25,292 Nora joan gaitezke? 164 00:10:25,292 --> 00:10:28,837 Ez nuen bagina-azterketa bat esan nahi. 165 00:10:28,962 --> 00:10:29,963 Gainetik baino ez. 166 00:10:33,175 --> 00:10:35,385 Intimitatea nahi al duzu, Florence? 167 00:10:35,510 --> 00:10:39,097 Ez, hau nire familia da. 168 00:11:11,254 --> 00:11:13,006 Ea ba. 169 00:11:13,006 --> 00:11:14,007 Bat. 170 00:11:18,428 --> 00:11:20,263 Bi. 171 00:11:20,389 --> 00:11:22,432 Hiru. 172 00:11:26,686 --> 00:11:27,687 Lau. 173 00:11:33,235 --> 00:11:34,152 Alabama. 174 00:11:36,029 --> 00:11:38,990 - Egon al zara inoiz? - Ez. 175 00:11:39,116 --> 00:11:44,913 Mantle Parker Zentroa, Alabama. Nolatan? 176 00:11:45,372 --> 00:11:46,790 Susanen jaioterria. 177 00:11:49,459 --> 00:11:51,837 Hori ez da nahikoa arrazoi. 178 00:11:52,003 --> 00:11:56,716 Alabamak Estatu Batuetako seigarren amen heriotza-tasa altuena du. 179 00:11:56,883 --> 00:12:01,012 Hazi ahala, toki horietan egin nahi dugu lan. 180 00:12:01,805 --> 00:12:04,975 Aukera aprobetxatzen dakizue, alajaina, 181 00:12:04,975 --> 00:12:07,436 hegoaldeko beltz guztiei laguntzeko, 182 00:12:07,436 --> 00:12:10,522 haietaz ezer jakin ez arren. 183 00:12:11,064 --> 00:12:12,732 Ez gara hori egiten ari. 184 00:12:12,858 --> 00:12:17,320 Egia da. Emakume zuri aberatsei zabalduko dizkiezue ateak, 185 00:12:17,320 --> 00:12:19,448 beltzak begira dauden bitartean. 186 00:12:21,158 --> 00:12:22,826 Hori ez da egiten duguna. 187 00:12:24,244 --> 00:12:25,454 Ados. 188 00:12:26,997 --> 00:12:29,541 Orduan, zer da? 189 00:12:35,046 --> 00:12:35,922 Bai. 190 00:13:03,658 --> 00:13:06,620 Beverly, Elliot, biki asko daude zuen familian? 191 00:13:07,162 --> 00:13:08,788 Ez. Gu gara lehenak. 192 00:13:09,539 --> 00:13:11,291 Mirari bat. 193 00:13:11,291 --> 00:13:14,127 Eta zuen familian? 194 00:13:14,794 --> 00:13:18,131 Betidanik, bai. Nik bikia dut eta Marionek ere bazuen. 195 00:13:18,507 --> 00:13:21,051 - Bai. - Jaiotzean hil zen. 196 00:13:21,176 --> 00:13:26,848 Oso txikia zen eta bera oso potoloa. Uste dut barruan jan zenuela. 197 00:13:27,432 --> 00:13:28,558 Ez dugu inoiz jakingo. 198 00:13:28,683 --> 00:13:32,312 Eskuetan hartu, eta segituan eraman zuten erraustera. 199 00:13:32,312 --> 00:13:33,730 Halaxe izaten zen. 200 00:13:33,897 --> 00:13:36,107 Amona, afaltzen ari gara. 201 00:13:36,107 --> 00:13:39,611 Jaiotzak oso gogorrak dira, ez zaude prest horretarako. 202 00:13:40,654 --> 00:13:43,073 Sabela irekiko didatela uste dut. 203 00:13:43,073 --> 00:13:45,909 Jaiotza ez da gogorra Mantle bikiekin. 204 00:13:46,117 --> 00:13:47,911 Benetan? 205 00:13:48,036 --> 00:13:51,081 Elliot, kontatu jaio berri den haur horren istorioa. 206 00:13:51,206 --> 00:13:53,750 Hogeita lau astekoa. Bizia. 207 00:13:55,168 --> 00:13:59,005 - Egia da hori? - Osasuntsu baino are gehiago, bizia. 208 00:13:59,005 --> 00:14:02,509 Benetan diot, inork ez zuen sinesten, ezta, Silas? 209 00:14:02,634 --> 00:14:04,219 Ez, benetan ezohikoa zen. 210 00:14:05,428 --> 00:14:06,846 Txundigarria oso. 211 00:14:06,972 --> 00:14:10,892 Hori izan al da zuen zentroan erditu duten ume goiztiarrena? 212 00:14:11,017 --> 00:14:12,102 Bai. 213 00:14:13,019 --> 00:14:15,272 Goizago lortu dezakezuela uste duzue? 214 00:14:15,272 --> 00:14:16,189 Bai. 215 00:14:17,774 --> 00:14:19,359 Hori ezin dugu jakin. 216 00:14:20,944 --> 00:14:23,446 Hazi diren ingurunearen araberakoa da. 217 00:14:23,446 --> 00:14:24,948 Noski. 218 00:14:25,073 --> 00:14:29,244 Abortuaren debatearekin batera doa hori, ezta? 219 00:14:31,663 --> 00:14:34,583 Umetokitik kanpo bizia zenbat eta lehenago izan, 220 00:14:34,708 --> 00:14:38,461 abortuaren aurkako defentsaren argumentua ere sendoagoa da. 221 00:14:40,463 --> 00:14:43,758 Haur batek 16, 17, 18 aste dituenean salbatu, 222 00:14:43,758 --> 00:14:48,388 eta bat-batean, emakumeek era seguruan abortatzeko eskubidea galduko dute. 223 00:14:48,638 --> 00:14:51,933 Hau ez da afari baterako elkarrizketa egokia. 224 00:14:52,100 --> 00:14:53,727 Ez, ama, interesgarria da. 225 00:14:53,935 --> 00:14:55,729 Nik ere hala deritzot. 226 00:14:55,729 --> 00:15:00,025 Posible al da, Elliot, haur bat horren goiz salbatzea? 227 00:15:00,025 --> 00:15:02,652 Hamabost edo 14 astekoa? 228 00:15:04,237 --> 00:15:05,697 Ez. 229 00:15:06,448 --> 00:15:10,535 Kasu honetan amak zenbat abortu izan zituen? Lau, bost? 230 00:15:10,535 --> 00:15:13,955 - Bai. - Ugalkortasun lana ere egin zenuten? 231 00:15:14,664 --> 00:15:15,582 Ez. 232 00:15:18,668 --> 00:15:19,586 Bai horixe. 233 00:15:20,378 --> 00:15:22,297 Zientzia txundigarria da. 234 00:15:22,422 --> 00:15:27,510 Beste nonbait egin zuen tratamendua eta gero osasun arretarik gabe geratu zen. 235 00:15:27,510 --> 00:15:29,471 Ezohikoa izan zen. 236 00:15:29,888 --> 00:15:32,098 Zuekin egin zuen tratamendua. 237 00:15:33,475 --> 00:15:38,104 Bizitzaren lehen faseei buruz ez dakigu asko. 238 00:15:38,271 --> 00:15:41,066 Hala da, bai. 239 00:15:41,191 --> 00:15:44,527 Florencek abortu ugari izan ditu. Ez dizu axola? 240 00:15:44,653 --> 00:15:45,487 Hala da. 241 00:15:45,487 --> 00:15:48,281 - Ez. - Eta begira orain. 242 00:15:48,448 --> 00:15:50,992 Bai, oso zorionekoa naiz. 243 00:15:51,117 --> 00:15:53,995 Lauki monokorionikoak. 244 00:15:54,120 --> 00:15:56,956 - Zer da hori? - Plazenta berean daudela denak. 245 00:15:57,957 --> 00:16:00,835 Ez da oso arriskutsua hori? 246 00:16:00,960 --> 00:16:02,796 - Izan daiteke. - Ez al luke... 247 00:16:02,796 --> 00:16:05,882 Barkatu, ez al zenuke ospitalean egon behar? 248 00:16:06,007 --> 00:16:09,427 Ez dago gaixorik, Silas. Haurdun egotea ez da gaixotasuna. 249 00:16:11,096 --> 00:16:13,056 Esaldi hori gogoko duzu, ezta? 250 00:16:14,015 --> 00:16:15,725 Erasorik ez, Silas. 251 00:16:15,892 --> 00:16:19,813 Beverlyri esaldi hori esaten entzun diot sarritan. 252 00:16:20,271 --> 00:16:23,733 Esaldi aparta da. Apuntatu zure koaderno zikinean. 253 00:16:23,900 --> 00:16:25,360 - Susan! - Barkatu. 254 00:16:26,319 --> 00:16:29,072 Beti bizi izan zara hemen, James jauna? 255 00:16:29,239 --> 00:16:31,449 Mendeak daramatzagu hemen, Beverly. 256 00:16:32,534 --> 00:16:35,870 Benetan gogorra izango zen umeak zuk bakarrik haztea. 257 00:16:35,870 --> 00:16:37,414 Ez zegoen guztiz bakarrik. 258 00:16:38,039 --> 00:16:39,290 Ez, barkatu. Noski. 259 00:16:39,290 --> 00:16:42,961 Esan nahi dudana da, ama baten heriotza benetan gogorra dela. 260 00:16:44,129 --> 00:16:45,630 Ama baten heriotza? 261 00:16:49,551 --> 00:16:52,679 Sentitzen dut. Uste nuen... 262 00:16:53,513 --> 00:16:56,683 Ez zen hil. Joan egin zen. 263 00:16:59,144 --> 00:17:01,688 Heriotza balitz bezala izan zen, Beverly. 264 00:17:07,986 --> 00:17:10,238 Familia mediku bat baino ez nintzen. 265 00:17:10,530 --> 00:17:15,452 Behar zuten laguntza ematen nien. Etxeetara joaten nintzen. 266 00:17:16,411 --> 00:17:20,665 Etxeko gizonari, andreari, txikiei, irakasleari, gonbidatuei... 267 00:17:20,790 --> 00:17:22,250 Edozer behar zutela. 268 00:17:22,375 --> 00:17:24,210 Edonork behar ninduela. 269 00:17:25,295 --> 00:17:27,756 Emakumeei laguntzeagatik ezagun egin nintzen. 270 00:17:27,881 --> 00:17:31,301 Emakumeen osasuna zen nire berezitasuna. Ez dakit zergatik. 271 00:17:31,426 --> 00:17:33,762 Berak aukeratu ninduen. 272 00:17:33,762 --> 00:17:35,805 Agian nire inguruko konpainiagatik. 273 00:17:38,850 --> 00:17:41,853 Inork ez zion garrantzirik ematen. 274 00:17:42,729 --> 00:17:47,150 Emakumeen osasuna? Hutsetik hastea bezala zen. 275 00:17:47,150 --> 00:17:48,943 Lehena izan nintzen. 276 00:17:49,819 --> 00:17:50,779 Emakumeen gorputza. 277 00:17:52,071 --> 00:17:55,950 Inork ikertu gabeko lurraldea. Lur ezezaguna. 278 00:17:56,493 --> 00:18:00,622 Muga berriak, punta berriak. Eremu berriak. 279 00:18:00,830 --> 00:18:04,751 Zoragarria da inor joan ez den lekura joatea. 280 00:18:06,211 --> 00:18:11,049 Hasieratik hor egotea, lehen orrian, eta etorkizunari forma ematea. 281 00:18:12,634 --> 00:18:16,763 Kontsulta gelak jarri nituen nire ospitale txikian. 282 00:18:16,888 --> 00:18:22,352 Behar zena sortu genuen. Oraindik asmatu ez ziren tresnak sortu genituen. 283 00:18:22,352 --> 00:18:28,274 Inork aurkitu gabeko parte eta oinazeei izena jarri genien. 284 00:18:28,399 --> 00:18:32,445 Displasia zerbikala, endometrioaren hiperplasia, 285 00:18:32,987 --> 00:18:37,158 zoru pelbikoaren prolapsoa, umetoki disfuntzionalaren odol jarioa. 286 00:18:37,283 --> 00:18:42,914 Jaiotzak, ugalkortasuna, jaiotzak, ugalkortasuna, 287 00:18:43,081 --> 00:18:45,583 jaiotzak, ugalkortasuna. 288 00:18:46,209 --> 00:18:48,211 Hala ere, nik ez neukan 289 00:18:48,211 --> 00:18:52,382 inondik inora zuek praktikatzeko daukazuen paziente kopurua. 290 00:18:52,507 --> 00:18:55,844 Askotan nik neuk egin... 291 00:19:01,432 --> 00:19:05,061 Ez dugu gure pazienteekin praktikatzen, James jauna. 292 00:19:05,186 --> 00:19:06,855 Horixe baietz. 293 00:19:06,855 --> 00:19:09,566 Zuen lana aditz bat da. 294 00:19:09,691 --> 00:19:13,486 Ebakidura eta puntu bakoitzarekin hobetzen ez duzuela uste duzu? 295 00:19:13,611 --> 00:19:16,030 Ez duzu inoiz paziente batekin akats bat egin, 296 00:19:16,030 --> 00:19:19,325 ikasteko erabili eta hurrengoarekin ikasitakoa egin? 297 00:19:19,450 --> 00:19:21,327 Ez duzu aukerarik hartu orduan, 298 00:19:21,619 --> 00:19:27,625 gorputz batekin hobetzeko, praktikatzeko, 299 00:19:27,876 --> 00:19:30,587 lanbideak aurrera egin dezan? 300 00:19:30,712 --> 00:19:32,755 Ez dut horrela ikusten. 301 00:19:36,634 --> 00:19:37,552 Elliotek bai. 302 00:19:40,847 --> 00:19:43,266 Agian ez duzu horrela ikusten, Beverly, 303 00:19:43,266 --> 00:19:46,311 baina horrek ez du esan nahi ez dela horrela. 304 00:19:49,439 --> 00:19:53,693 Hasieran pentsatzen ari naiz. Nola hasi ginen. 305 00:19:53,860 --> 00:19:58,615 Nori esker lortu genuen. Medikuak, pazienteak, Beverly. 306 00:19:59,490 --> 00:20:05,121 1840 edo 1850eko hamarkadako 17 urteko neska gazte bat haurdun. 307 00:20:05,121 --> 00:20:08,416 Errakitismo larria zeukan, 308 00:20:08,416 --> 00:20:11,836 malnutrizioa eta D bitamina faltarengatik. 309 00:20:12,086 --> 00:20:14,839 Pelbisa guztiz itxuragabetuta zeukan. 310 00:20:15,340 --> 00:20:21,179 Egun asko eman zituen erditzen, baina ez zuen lortzen. 311 00:20:21,387 --> 00:20:25,391 Berandu deitu zioten medikuari, eta iritsi zenerako haurra hilda zegoen. 312 00:20:26,267 --> 00:20:28,561 Medikura eraman zuten berriro. 313 00:20:28,811 --> 00:20:31,397 Baginan urratuak eta fistulak zituen. 314 00:20:31,606 --> 00:20:33,983 Min ikaragarria jasaten ari zen. 315 00:20:35,234 --> 00:20:39,238 Noski, hau ez zen garairako batere arraroa. 316 00:20:39,238 --> 00:20:42,742 Kontrakoa. Emakumeek etengabe pairatzen zuten hori. 317 00:20:43,534 --> 00:20:45,870 Ez zegoen sendagairik edo tratamendurik. 318 00:20:47,580 --> 00:20:51,376 Inori ez zitzaion axola nola konpondu. 319 00:20:51,376 --> 00:20:53,461 Edo nola hobetu. 320 00:20:53,628 --> 00:20:57,548 Beraz, emakumeak eta medikuak elkarrekin lan egin zuten. 321 00:20:58,800 --> 00:21:03,137 Medikuak eta emakume gazteak 30 ebakuntza burutu zituzten. 322 00:21:03,471 --> 00:21:04,764 Anestesiarik gabe. 323 00:21:05,056 --> 00:21:09,644 Hogeita hamar ebakuntza eta gero, medikuak konpondu egin zuen. 324 00:21:10,728 --> 00:21:15,817 Praktika eta esfortzu handia behar izan zuten. 325 00:21:15,942 --> 00:21:19,195 Baina lortu zuen. Lortu zuten. 326 00:21:19,195 --> 00:21:22,949 Eta lan hori mediku batetik bestera igaro da, 327 00:21:23,116 --> 00:21:26,202 azkenik nigana iritsi den arte. 328 00:21:28,037 --> 00:21:29,080 Zuen eskuetara. 329 00:21:33,209 --> 00:21:37,672 Benetan istorio latza da. Iraganekoa. 330 00:21:39,007 --> 00:21:41,509 Zuk deskribatzen duzuna jada ez da gertatzen. 331 00:21:42,885 --> 00:21:46,305 Ez. Ez gara gure historiatik inoiz gehiegi aldentzen. 332 00:22:22,133 --> 00:22:23,634 Zer egin zenuen, Elliot? 333 00:22:24,635 --> 00:22:28,681 Antzua zen emakumea haurdun uzteko? 334 00:22:30,933 --> 00:22:33,770 Jainkoa izan da? Jainkoa al zara? 335 00:22:36,064 --> 00:22:39,567 Nola sortu duzu bizitza, ezer hazi ezin zen lekuan? 336 00:22:47,533 --> 00:22:50,369 Gauza asko egin ditut. 337 00:22:50,578 --> 00:22:52,121 Esaterako? 338 00:22:59,295 --> 00:23:00,838 Zer gertatu den esango? 339 00:23:00,838 --> 00:23:04,133 - Urak bota ditut. - Duela pare bat ordu. 340 00:23:04,258 --> 00:23:08,304 - Ados, hartu arnasa. - Elliot. 341 00:23:08,846 --> 00:23:10,640 Jaiotza oso goiztiar bat. 342 00:23:10,640 --> 00:23:12,850 - Hogeita lau aste ditu. - Elliot... 343 00:23:13,017 --> 00:23:15,103 Hartu arnasa nirekin, Lenka. 344 00:23:15,103 --> 00:23:16,896 Mesedez, lagunduko didazu? 345 00:23:17,021 --> 00:23:19,982 Ni ez naiz obstetra, Elliot. 346 00:23:19,982 --> 00:23:22,902 Oraintxe itzuliko naiz, itxaron. 347 00:23:23,027 --> 00:23:24,237 Mesedez, lagundu. 348 00:23:24,362 --> 00:23:26,114 Jaiotza-zentro batean gaude. 349 00:23:26,114 --> 00:23:27,824 - Bilatu norbait. - Ezin dut. 350 00:23:28,908 --> 00:23:30,243 - Beverly? - Ezin dut. 351 00:23:30,243 --> 00:23:31,369 Lasai. 352 00:23:32,954 --> 00:23:36,958 Legez kanpoko ezarpen arriskutsu bat eduki du 353 00:23:36,958 --> 00:23:40,378 eta ez dakit zein ondorio ekar ditzakeen horrek. 354 00:23:41,462 --> 00:23:44,257 Abortuak eduki ditu, baina ez dakigu zergatik. 355 00:23:44,257 --> 00:23:48,886 Horregatik, ezarritako enbrioia ohikoa baino gehiago hazi nuen. 356 00:23:49,011 --> 00:23:51,055 Zenbat gehiago? 357 00:23:53,266 --> 00:23:54,392 Lau aste. 358 00:23:56,018 --> 00:23:58,437 Lau asteko enbrioi bat ezarri zenion? 359 00:23:58,437 --> 00:24:02,733 Duela bi ordu bota ditu urak. Mesedez, lagundu. 360 00:24:04,068 --> 00:24:06,195 - Mesedez, laguntza behar du. - Nik... 361 00:24:09,490 --> 00:24:12,785 Hartu arnasa. 362 00:24:12,785 --> 00:24:15,496 Oso ondo, hartu arnasa. 363 00:24:15,621 --> 00:24:21,419 Kaixo, Tom naiz. Bai, primeran ari zara. Zure haurra ezagutuko dugu. 364 00:24:25,840 --> 00:24:26,757 Sekretu bat da? 365 00:24:28,843 --> 00:24:29,677 Baliteke. 366 00:24:31,679 --> 00:24:34,849 Benetan burutsua den zerbait egin duzu? 367 00:24:37,727 --> 00:24:39,270 Baliteke. 368 00:25:02,585 --> 00:25:04,420 Ene, Beverly. Tori ahozapi bat. 369 00:25:05,504 --> 00:25:07,215 - Ur bila noa. - Ondo zaude? 370 00:25:08,633 --> 00:25:10,509 Ikusi al zenuen jaiotza? 371 00:25:10,801 --> 00:25:13,679 Elliot hemen zegoen. 372 00:25:13,804 --> 00:25:15,556 Hori arraroa da. 373 00:25:16,849 --> 00:25:20,061 - Hemen zegoen. - Ondo egongo da? 374 00:25:21,354 --> 00:25:24,440 Ezin dut sinetsi. Ez dut ulertzen. 375 00:25:24,565 --> 00:25:28,986 Baina bakar-bakarrik arnastu dezake. Ikteriziarik ez. 376 00:25:28,986 --> 00:25:31,447 Ez du zentzurik. 377 00:25:31,572 --> 00:25:34,533 CPAP prest zegoen, hodiak, arnasgailuak, kanulak... 378 00:25:34,533 --> 00:25:38,496 Baina, egia esan, ez du ezer behar izan. 379 00:25:40,373 --> 00:25:42,333 Sinestezina. 380 00:25:44,335 --> 00:25:46,545 Eta zureak zer moduz? 381 00:25:53,094 --> 00:25:59,100 Egin al diezazuket galdera bat? Harremanetan zaude Genevieverekin? 382 00:26:05,606 --> 00:26:07,692 Bere abokatuen berriak ditut. 383 00:26:08,943 --> 00:26:11,737 Bisiten inguruko galderak eta praktikak. 384 00:26:11,862 --> 00:26:15,366 Erraza da. Ez da batere traumatikoa... 385 00:26:16,951 --> 00:26:19,453 Herrialdetik doa laster film bat grabatzeko, 386 00:26:19,453 --> 00:26:21,998 eta gero, ez nau ikusterik nahi. 387 00:26:23,749 --> 00:26:26,544 Zuk bera ikusi nahi duzu? 388 00:26:31,132 --> 00:26:33,718 Asko maiteko zenuen. 389 00:26:35,011 --> 00:26:37,054 Hala dirudi. 390 00:26:42,852 --> 00:26:45,688 - Barkatu. Ez zen nire asmoa. - Ez da existitzen. 391 00:26:49,191 --> 00:26:52,111 Inoiz ez dela existitu pentsatu behar dut. 392 00:27:11,297 --> 00:27:13,090 Oso triste. 393 00:27:14,675 --> 00:27:16,052 Oso triste. 394 00:27:18,095 --> 00:27:20,348 Oso-oso triste. 395 00:27:28,064 --> 00:27:32,443 Triste gaur. Triste bihar. 396 00:27:38,657 --> 00:27:39,575 Beverly? 397 00:27:43,204 --> 00:27:44,413 Beverly? 398 00:27:46,374 --> 00:27:47,500 Ahizpatxo? 399 00:27:50,294 --> 00:27:51,420 Ahizpatxo? 400 00:27:58,803 --> 00:27:59,762 Ahizpatxo? 401 00:28:06,060 --> 00:28:07,728 Ondo nago. 402 00:28:10,189 --> 00:28:11,565 Zer gertatu da? 403 00:28:12,441 --> 00:28:13,776 Ez dakit. 404 00:28:15,319 --> 00:28:17,780 Gaixo sentitzen naiz, Elliot. 405 00:28:24,537 --> 00:28:28,040 Tontakeria bat izan da dena. Txantxa bat. 406 00:28:28,040 --> 00:28:30,334 Ez da benetakoa, Beverly. 407 00:28:46,934 --> 00:28:48,144 Beverly. 408 00:28:49,645 --> 00:28:50,604 Kaixo. 409 00:29:14,253 --> 00:29:15,254 Hara. 410 00:29:16,505 --> 00:29:17,506 Aurkitu nauzu. 411 00:29:22,720 --> 00:29:25,181 Oso triste zegoen. 412 00:29:28,267 --> 00:29:29,977 Denbora guztian. 413 00:29:30,102 --> 00:29:34,106 Ez daukazu zertan ezer azaldu. Ez da nire kontua. 414 00:29:35,065 --> 00:29:36,650 Asko edaten zuen. 415 00:29:39,403 --> 00:29:43,782 Batzuetan eskolan agertzen zen, burua guztiz galduta, 416 00:29:45,951 --> 00:29:47,703 lotsagarria zen. 417 00:29:51,165 --> 00:29:52,333 Gorroto nuen. 418 00:29:54,502 --> 00:29:59,089 Negar egiten zuen edo garrasi egiten zigun. 419 00:30:02,051 --> 00:30:05,804 Gu erditu bitartean hiltzea hobe izango lukeela esaten zuen. 420 00:30:07,890 --> 00:30:10,142 Edo bere barruan hil izan bagina. 421 00:30:11,519 --> 00:30:15,189 Uste dut horregatik esaten diodala jendeari gertatutakoa. 422 00:30:18,651 --> 00:30:21,654 Aingeru bilakatu zen, berak nahi bezala. 423 00:30:26,408 --> 00:30:30,788 Eta gu edukitzen jarraitu zuen, ez dakit zergatik. 424 00:30:33,332 --> 00:30:35,167 Nik uste nuen 425 00:30:36,961 --> 00:30:40,548 berak gauzak hobetuko ziren esperantza zeukalako zela, 426 00:30:44,176 --> 00:30:47,721 baina ez da egia, ez zuen inoiz esperantzarik izan. 427 00:30:49,223 --> 00:30:50,891 Aita izan zen. 428 00:30:51,016 --> 00:30:53,769 Berak asko maite gintuen. 429 00:30:55,020 --> 00:30:57,314 Zoragarria da, ezta? 430 00:31:01,694 --> 00:31:03,487 Atseden hartu beharko zenuke. 431 00:31:11,537 --> 00:31:13,956 Ama eder bat izango zara. 432 00:31:38,981 --> 00:31:40,190 Haurrak. 433 00:31:41,358 --> 00:31:45,279 Parasito madarikatuak. 434 00:31:49,033 --> 00:31:51,035 Baduzu umerik? 435 00:31:51,160 --> 00:31:53,871 Ez al dizute esaten ez galdetzeko hori? 436 00:31:53,871 --> 00:31:54,955 Emakumezkoei, bai. 437 00:31:56,874 --> 00:32:00,878 - Ez duzu inoiz umerik eduki nahi izan? - Edukiko ditut, Silas. 438 00:32:00,878 --> 00:32:01,795 Zer? 439 00:32:01,795 --> 00:32:04,089 - Beverlyk edukiko ditu. - Biok. 440 00:32:04,089 --> 00:32:06,759 Elkarrizketa bat irakurri dut, Genevieve Cotardena, 441 00:32:06,884 --> 00:32:11,221 aspaldikoa da, bere ametsei buruz hitz egiten du. 442 00:32:11,430 --> 00:32:12,598 Hitz hori esaten du. 443 00:32:14,266 --> 00:32:17,686 "Ametsa" da. Desira fisiko bat. 444 00:32:19,313 --> 00:32:20,564 Hori da sentitzen duzuna? 445 00:32:20,564 --> 00:32:22,191 - Ez. - Ez zenuen hori sentitu? 446 00:32:22,191 --> 00:32:24,276 - Ez. - Ez zara amatiar sentitzen? 447 00:32:24,443 --> 00:32:25,277 Ez. 448 00:32:25,277 --> 00:32:28,280 - Haurrak zuri bost? - Hala da. 449 00:32:28,280 --> 00:32:30,908 - Zientzia-joko bat al da? - Bai. 450 00:32:33,118 --> 00:32:37,122 Beraz, hori da. Haurrak. 451 00:32:37,414 --> 00:32:40,125 Etxea. Txakur madarikatu bat. 452 00:32:40,584 --> 00:32:41,669 Zer aldatu da? 453 00:33:03,107 --> 00:33:06,193 Bi alaba eta seme bat ditut. 454 00:33:09,738 --> 00:33:11,532 Eta zer moduz? 455 00:33:12,658 --> 00:33:15,911 Haurdunaldietan oso ondo moldatu nintzen, 456 00:33:19,123 --> 00:33:21,291 oraindik potentziala genuenean. 457 00:33:30,384 --> 00:33:33,554 Uste nuen utzi egin zenuela, Elliot. 458 00:33:37,433 --> 00:33:38,350 Hala da. 459 00:33:39,935 --> 00:33:44,064 Noski. Eta nola moldatzen zara? 460 00:33:46,775 --> 00:33:48,318 Edan egiten duzu. 461 00:33:50,320 --> 00:33:51,405 Edan egiten dut. 462 00:33:52,740 --> 00:33:57,369 Lehen edariarekin zaudenean, hirugarren edarian pentsatzen ari zara. 463 00:33:58,203 --> 00:33:59,329 Hala da. 464 00:33:59,455 --> 00:34:01,874 Inoiz pentsatu duzu inorengatik uztea? 465 00:34:01,874 --> 00:34:05,544 Ez dut interes handirik, Elliot. 466 00:34:05,544 --> 00:34:07,629 Baina umeak dituzu, esan berri duzu. 467 00:34:09,131 --> 00:34:11,300 Beranduegi da ezer aldatzeko. 468 00:34:15,387 --> 00:34:17,931 Baina zu? Zu ama izango zara. 469 00:34:19,683 --> 00:34:20,976 Amatxo. 470 00:34:22,102 --> 00:34:25,647 Bidaia zoragarri baten hasieran zaude. 471 00:34:25,647 --> 00:34:28,108 Saiatu al zara programa batean sartzen? 472 00:34:28,108 --> 00:34:29,359 AA bezalako bat? 473 00:34:30,569 --> 00:34:31,904 Noski. 474 00:34:32,029 --> 00:34:34,156 - Ez zen ondo atera? - Bai. 475 00:34:35,240 --> 00:34:37,326 Nahi dudanean gelditu naiteke. 476 00:34:37,326 --> 00:34:38,368 Baina... 477 00:34:39,953 --> 00:34:41,038 ...ez dut nahi. 478 00:34:47,169 --> 00:34:48,545 Ez daukat traumarik. 479 00:34:48,754 --> 00:34:53,091 Edatea ikaragarri gustatzen zait eta kito. 480 00:34:56,678 --> 00:35:00,224 Zein haluzinazio dituzu? 481 00:35:04,561 --> 00:35:07,815 Agnes izeneko emakume zahar txiro bat ikusten dut. 482 00:35:07,981 --> 00:35:08,982 Hara. 483 00:35:10,067 --> 00:35:11,568 Hori izan zen biziena. 484 00:35:11,568 --> 00:35:15,572 Balkoitik behera bultza egin niola uste nuen. 485 00:35:15,572 --> 00:35:18,992 Larria da hori. 486 00:35:18,992 --> 00:35:20,077 Hala da, jauna. 487 00:35:20,077 --> 00:35:22,496 Orokorrean haluzinatzen al duzu? 488 00:35:22,496 --> 00:35:23,497 Ez. 489 00:35:27,000 --> 00:35:28,210 Zergatik egiten duzu hau? 490 00:35:31,338 --> 00:35:33,882 - Nire lana da. - Ez, galderena ez. 491 00:35:33,882 --> 00:35:35,175 Hau. 492 00:35:35,342 --> 00:35:39,888 Aldizkari madarikatua, biki irribarretsuak eta kaka zahar hori. 493 00:35:39,888 --> 00:35:42,349 - Liburu idazlea zara. - Batzuk idatzi ditut. 494 00:35:42,474 --> 00:35:43,976 Onak ziren. 495 00:35:45,060 --> 00:35:48,772 Pulitzer bat daukazu. Idazlea zara! 496 00:35:51,108 --> 00:35:54,278 Ikasleekin larrua jo zuen irakasle bat naiz. 497 00:35:55,946 --> 00:35:57,364 Pulitzerra ahaztu dute. 498 00:35:58,532 --> 00:36:00,826 Gaur egun inork ezin du larrua jo! 499 00:36:00,826 --> 00:36:01,952 Muga gaindiezina da. 500 00:36:01,952 --> 00:36:04,329 Pazienteak, ikasleak. Ezin da ezer egin. 501 00:36:04,329 --> 00:36:07,958 - Pazienteekin larrua jotzen duzu. - Zakarra litzake bestelakorik. 502 00:36:10,210 --> 00:36:11,628 Genevieve Cotard ere bai? 503 00:36:13,380 --> 00:36:15,465 Edo zure ahizpa izan zen hori? 504 00:36:20,679 --> 00:36:23,098 Bai. 505 00:36:24,766 --> 00:36:26,602 Zer egiten duzu laborategian? 506 00:36:31,315 --> 00:36:33,442 Nola utzi zenuen emakume hori haurdun? 507 00:36:37,112 --> 00:36:39,448 Nolatan da haur hori halako miraria? 508 00:36:44,995 --> 00:36:50,167 Zer Frankenstein esperimentu egiten ari zara? 509 00:39:13,435 --> 00:39:15,520 Ene bada, barkatu. 510 00:39:20,984 --> 00:39:23,070 Emakume gazte bat eman zioten gizon bati. 511 00:39:24,654 --> 00:39:26,907 Hamazazpi urte zituen. 512 00:39:27,032 --> 00:39:29,242 Esklabo bihurtu zuten. 513 00:39:29,242 --> 00:39:31,620 Errakitismo larria zeukan. 514 00:39:33,038 --> 00:39:36,666 Haurdun zegoen eta hiru egun zeramatzan erditzen. 515 00:39:37,793 --> 00:39:41,838 Pelbisa desitxuratua zegoen eta haurra ezin zen atera. 516 00:39:43,298 --> 00:39:44,925 Haurra hilda jaio zen. 517 00:39:50,722 --> 00:39:56,394 Hildako haurraren jaiotzaren ostean, 17 urteko neska esklaboa, 518 00:39:56,603 --> 00:39:58,563 errakitismo larria zuena, 519 00:39:58,563 --> 00:40:02,526 malnutrizio eta D bitamina falta zituena, 520 00:40:02,651 --> 00:40:07,322 gizonarengana eraman zuten fistulek sortutako min jasanezinagatik, 521 00:40:07,322 --> 00:40:11,660 erditzean sortutako traumek eragin zituztenak. 522 00:40:12,536 --> 00:40:16,706 Bere egoera nahiko ohikoa zen emakume esklaboen artean. 523 00:40:17,833 --> 00:40:22,003 Hamazazpi urteko neska gazteari, esklaboa zena, 524 00:40:22,003 --> 00:40:25,674 errakitismoa zuena eta pelbis desitxuratua, 525 00:40:25,924 --> 00:40:30,303 hildako haur bat erditu zuena 17 urte zituela eta esklaboa izanik, 526 00:40:30,470 --> 00:40:33,765 gizon horrek 30 ebakuntza egin zizkion 527 00:40:34,057 --> 00:40:38,478 bost urtean zehar, eta anestesiarik gabe. 528 00:40:38,812 --> 00:40:42,732 anestesia duela gutxi eskuragarri bilakatu bazen ere. 529 00:40:43,316 --> 00:40:48,488 Anarcha izeneko 17 urteko esklabo horretaz dakigun guztia 530 00:40:48,613 --> 00:40:51,408 hildako haur bat erditzera behartu zutela da, 531 00:40:51,575 --> 00:40:54,703 eta 30 ebakuntza izan zituela anestesiarik gabe, 532 00:40:54,911 --> 00:40:56,538 pelbisa desitxuratua zuela, 533 00:40:56,538 --> 00:41:00,667 errakitismo larria jasan zuela, eta 17 urteko esklaboa zela. 534 00:41:00,959 --> 00:41:03,670 Gizon zuri batek esandakoa dakigu bakarrik, 535 00:41:03,879 --> 00:41:08,800 hamazazpi urteko neska torturatu zuen gizon zuri berberak, 536 00:41:09,009 --> 00:41:14,764 berarekin esperimentatu zuela, Ginekologiaren Aita izateko helburuz, 537 00:41:14,931 --> 00:41:18,018 eta domina eta estatuekin ohoratu zutela, 538 00:41:18,185 --> 00:41:23,148 eta azterketa posizio eta tresna batzuek bere izena dutela. 539 00:41:23,315 --> 00:41:27,360 Gizon zuri horrek idatzitakoa da daukagun informazio bakarra 540 00:41:27,360 --> 00:41:29,946 hamazazpi urteko neska horri buruz, 541 00:41:30,071 --> 00:41:31,907 esklaboa zena 542 00:41:31,907 --> 00:41:35,368 eta errakitismo larria eta pelbis desitxuratua zituela, 543 00:41:35,577 --> 00:41:38,371 eta hildako ume bat erditu zuela. 544 00:41:39,247 --> 00:41:41,708 Ez dakigu nor zen benetan, 545 00:41:42,250 --> 00:41:46,087 edo nola sentitu zen hildako haurra eskuetan zuenean, 546 00:41:46,213 --> 00:41:49,799 inoiz haurra eskuetan hartu bazuen. 547 00:41:49,925 --> 00:41:52,928 Ez dakigu zeren beldur zen. 548 00:41:52,928 --> 00:41:55,639 Suposatu egiten dugu, 549 00:41:56,056 --> 00:42:00,894 jasan behar izan zituen traumak kontuan hartuta. Baina ez dugu ezagutzen. 550 00:42:01,311 --> 00:42:05,398 Ez dakigu nola mugitzen zen edo zer jaten zuen, 551 00:42:05,565 --> 00:42:11,446 zer zuen gustuko, zerk eragiten zion negarra, zer sentitzen zuen gorputzean. 552 00:42:11,947 --> 00:42:16,618 Ez dugu ezagutzen eta ez dagokizu zuri hori jakitea. 553 00:42:18,161 --> 00:42:20,622 Ezin duzu bere trauma sentitu, 554 00:42:20,747 --> 00:42:23,750 edo bere esperantza. 555 00:42:25,293 --> 00:42:29,256 Ez da zuen tresna edo akatsak ezkutatzeko ezer, 556 00:42:29,506 --> 00:42:33,510 ezta zuen proiekzio edo erromantizazio bat ere, 557 00:42:33,969 --> 00:42:38,473 ezta zuena inolaz ere, 558 00:42:38,598 --> 00:42:40,141 egia esan. 559 00:43:21,516 --> 00:43:22,892 Ezin didazu jarraitu. 560 00:43:24,686 --> 00:43:28,398 Beste aldean alaitasuna dago, 561 00:43:29,858 --> 00:43:32,027 baina ez da zurea. 562 00:44:03,808 --> 00:44:05,060 Beverly! 563 00:44:08,480 --> 00:44:09,314 Beverly? 564 00:44:11,649 --> 00:44:15,362 Ondo nago. Ez da nirea. 565 00:44:15,779 --> 00:44:18,573 Ez da nire odola. 566 00:44:30,460 --> 00:44:31,461 Agur. 567 00:45:00,198 --> 00:45:02,659 Esango diguzu zer gertatu den? 568 00:45:02,659 --> 00:45:07,163 Zer gertatzen da? Zer egiten ari dira? 569 00:45:11,626 --> 00:45:15,880 Emakume zahar bat. Etxe atzeko teilatuaren hodian aurkitu dute. 570 00:45:16,965 --> 00:45:21,136 Kalera salto egin nahiko zuen eta nahi gabe joko zuen. 571 00:45:24,722 --> 00:45:26,933 Luzaro egon da hor. 572 00:45:27,058 --> 00:45:28,101 Kaka. 573 00:45:39,279 --> 00:45:41,531 Hastera doa. 574 00:45:44,451 --> 00:45:46,995 Elliot, ez zaizu axola, ezta? 575 00:45:51,249 --> 00:45:52,834 Florencek nahi duena. 576 00:45:53,626 --> 00:45:54,961 Ni oso pozik nago. 577 00:46:17,525 --> 00:46:19,360 Zer moduz doa, Florence? 578 00:46:19,486 --> 00:46:20,904 Primeran, milesker. 579 00:46:21,154 --> 00:46:22,780 Xurgatu, mesedez. 580 00:46:22,780 --> 00:46:26,242 - Lehen haurra ezagutzeko prest gaude. - Jainko maitea. 581 00:46:26,659 --> 00:46:29,078 - Oso harro nago zutaz. - Eskertzen dizuet. 582 00:46:29,078 --> 00:46:32,665 Lau haurrak ahalik eta azkarren aterako ditugu, bai, Florence? 583 00:46:32,790 --> 00:46:36,294 Zerotik laura, lau bat minutuan, ados? 584 00:46:37,295 --> 00:46:39,005 Oso pozik nago. 585 00:46:40,757 --> 00:46:41,758 Ea ba. 586 00:46:43,009 --> 00:46:45,595 Bagoaz, Florence. Lehengoa. 587 00:46:45,595 --> 00:46:47,388 Badaukat burua. 588 00:46:47,555 --> 00:46:48,890 Ene bada. 589 00:46:49,974 --> 00:46:51,184 Prest? 590 00:46:55,355 --> 00:46:57,565 Tori. Lan bikaina, Florence. 591 00:46:57,774 --> 00:47:01,402 - Zure lehen alaba. - Ene bada, ondo dago? 592 00:47:01,528 --> 00:47:04,697 Primeran, bai. 593 00:47:05,448 --> 00:47:10,328 Kontzentratu gaitezen hurrengoan. 594 00:47:16,084 --> 00:47:17,168 Bigarrena. 595 00:47:17,710 --> 00:47:20,129 Aurrera. Xurgatu, mesedez. 596 00:47:28,680 --> 00:47:31,849 Bigarrena, hemen dago. 597 00:47:32,976 --> 00:47:35,603 Zorionak, Florence. 598 00:47:39,440 --> 00:47:42,110 Egin dezaket beste galdera bat? 599 00:47:42,277 --> 00:47:43,528 - Bai. - Bai. 600 00:47:43,653 --> 00:47:46,447 Zergatik esaten diozue gezurra elkarri? 601 00:47:47,031 --> 00:47:48,700 Noiz hasi zineten? 602 00:47:49,200 --> 00:47:51,911 Hirugarrena, aurrera. 603 00:47:52,161 --> 00:47:54,247 Beverlyk ez zuen Genevieve maite. 604 00:47:54,372 --> 00:47:55,832 Jainko maitea! 605 00:47:56,541 --> 00:48:00,044 Ellioten fantasia laborategia fantasia hutsa da. 606 00:48:00,878 --> 00:48:01,796 Jendeak axola du. 607 00:48:02,005 --> 00:48:03,381 Laugarren haurra. 608 00:48:03,381 --> 00:48:04,757 Pertsonek axola dute. 609 00:48:04,882 --> 00:48:06,926 Beste pertsonek axola dute. 610 00:48:07,093 --> 00:48:10,972 Ez dira Ellioten esperimentuetarako bakarrik. 611 00:48:10,972 --> 00:48:12,265 Ia bukatu dugu, laztana. 612 00:48:12,265 --> 00:48:15,518 Biek nahi dituzue haur madarikatu hauek. 613 00:48:15,518 --> 00:48:16,686 Zer gertatzen da? 614 00:48:16,853 --> 00:48:19,355 Genevieve ez da existitzen, eta zuek biak 615 00:48:19,897 --> 00:48:22,233 - pozik biziko zarete... - Elliot! 616 00:48:22,233 --> 00:48:23,443 Ene... 617 00:48:23,443 --> 00:48:25,111 Eta hala bazan edo ez bazan... 618 00:48:25,111 --> 00:48:26,779 Elliot, aldendu zaitez! 619 00:48:26,904 --> 00:48:28,740 ...sar dadila kalabazan. 620 00:48:59,354 --> 00:49:01,230 Hanka-sartze ikaragarria da, 621 00:49:01,230 --> 00:49:05,193 baina behintzat etxean gertatu da. 622 00:49:06,027 --> 00:49:07,070 Zer esan duzu? 623 00:49:07,445 --> 00:49:10,031 Gutxienez etxean gertatu dela, Marion. 624 00:49:10,031 --> 00:49:11,574 Bera zure alaba delako, 625 00:49:11,991 --> 00:49:14,952 baina nire dirua eta izena da, eta zure etxea 626 00:49:14,952 --> 00:49:18,998 eta bertan dagoen dena nirea denez, ez da hainbesterako izango. 627 00:49:18,998 --> 00:49:19,999 Non dago zure ahizpa? 628 00:49:21,793 --> 00:49:22,752 Kanpoan. 629 00:49:23,670 --> 00:49:27,048 - Etxe Nagusitik kanporatuta dago? - Jakina. 630 00:49:27,048 --> 00:49:28,883 Nire alaba mutilatu du. 631 00:49:29,008 --> 00:49:32,679 Emakumeak mutilatzea gogoko duzun zerbait omen da, Marion. 632 00:49:32,679 --> 00:49:34,847 Twitterren dago, arazo bat da hori. 633 00:49:34,847 --> 00:49:36,057 Ezabatu ezazu. 634 00:49:36,057 --> 00:49:39,394 Saiatzen ari naiz, laztana, eskerrik asko. 635 00:49:40,269 --> 00:49:41,854 Ez dakit zein de arazoa. 636 00:49:41,979 --> 00:49:43,940 - Susan! - Puxika bat da. 637 00:49:44,065 --> 00:49:46,234 Inor ez da tristatuko puxika batengatik. 638 00:49:46,234 --> 00:49:49,320 Inork ez du puxika triste bati buruz idatziko. 639 00:49:49,487 --> 00:49:52,365 Utziko diozue horren triste egoteari? 640 00:49:52,365 --> 00:49:56,744 Atera dezagun Elliot hemendik bere auto alokatu txikian eta kito. 641 00:49:56,744 --> 00:49:58,246 - Susan! - Ixo, amona! 642 00:49:58,246 --> 00:50:01,374 - Susan. - Ez hasi, Marion. 643 00:50:02,667 --> 00:50:05,503 Zergatik eman zenion neska izena? 644 00:50:05,670 --> 00:50:08,798 Sehaskatik bertatik haur psikopata bat espero zenuten? 645 00:50:11,718 --> 00:50:15,638 Banekien ona izango zela zuek bi izatea. 646 00:50:15,763 --> 00:50:18,182 Lastima da. 647 00:50:19,183 --> 00:50:20,560 Nire kutunena da bera. 648 00:51:02,101 --> 00:51:03,269 Ezin dut azaldu. 649 00:51:07,231 --> 00:51:08,816 Mirari bat da. 650 00:51:32,590 --> 00:51:33,508 Beverly! 651 00:51:44,143 --> 00:51:45,561 Beverly! 652 00:51:58,241 --> 00:52:02,119 Ez! 653 00:52:03,287 --> 00:52:05,957 Ez! 654 00:52:14,257 --> 00:52:15,424 Bukatu duzu? 655 00:52:19,846 --> 00:52:21,681 Nahi duzu nik gidatzea? 656 00:53:18,195 --> 00:53:20,448 Aizu. Ondo zaude? 657 00:53:21,324 --> 00:53:24,035 Ezin dut zu gabe egin. 658 00:53:24,160 --> 00:53:27,038 Ez dut ezer egin nahi zu gabe. 659 00:53:27,204 --> 00:53:30,499 Genevieve, utzi egin dut. 660 00:53:32,209 --> 00:53:36,339 Utzi egin dut. Ez da existitzen. 661 00:53:48,017 --> 00:53:49,602 Utzi idazteari, Silas. 662 00:53:51,479 --> 00:53:52,813 Silas. 663 00:53:53,981 --> 00:53:58,694 Jada ez dugu artikulurik nahi, Silas. Ez dago kontatzeko ezer. 664 00:53:59,236 --> 00:54:03,407 - Hilabeteak daramatzat idatzi gabe. - Eutsi gogor. 665 00:54:03,616 --> 00:54:06,494 Ez dut axola zaidan ezer izan. 666 00:54:06,619 --> 00:54:07,495 Ondo. 667 00:54:07,495 --> 00:54:09,330 Ez zegoen ezkutuko egiarik. 668 00:54:09,330 --> 00:54:12,124 Ezerk ez zeukan zentzurik, Rebecca. 669 00:54:12,291 --> 00:54:16,420 Idazteari uztea proiektu bat izan da, elikatu beharreko obsesio bat. 670 00:54:16,420 --> 00:54:20,007 Egunerokoa irakurtzen ari zara? Gitarra joko didazu orain? 671 00:54:20,007 --> 00:54:23,469 Idazlea naizela ahaztu nuen. Nire nortasuna galdu nuen... 672 00:54:23,594 --> 00:54:24,804 GORPU BAT AURKITU DUTE TEILATU BATEAN 673 00:54:24,804 --> 00:54:26,847 Jarraitu ezazu galduta. 674 00:54:29,809 --> 00:54:33,270 ...Mantle bikiak ezagutu nituen arte. 675 00:57:24,441 --> 00:57:26,443 Azpitituluak: Leire 676 00:57:26,443 --> 00:57:28,529 Ikuskatzailea: Ilargi G.