1 00:00:07,168 --> 00:00:10,001 FALLOUTEKO AURREKO ATALETAN 2 00:00:11,459 --> 00:00:15,626 Zu bezalako gizon jatorrak ere zitalkeriak egiten ikusi nahi dituzte. 3 00:00:15,626 --> 00:00:18,293 Baina ni ez naiz halakoa. 4 00:00:25,126 --> 00:00:26,501 Zergatik ezin zara mugitu? 5 00:00:26,501 --> 00:00:28,126 Fusio nukleoa kendu didatelako. 6 00:00:28,126 --> 00:00:29,793 Zein da zure ideia? 7 00:00:29,793 --> 00:00:33,293 Elkarrekin joatea. Burua hartu eta Anaitasunari eraman. 8 00:00:33,709 --> 00:00:36,959 Nire laguntzaren truke, aita salbatzen lagunduko didazue. 9 00:00:38,751 --> 00:00:41,376 Ez dut inoiz iragarkirik egin. 10 00:00:46,834 --> 00:00:48,668 Biziraulerik egongo ote da? 11 00:00:49,543 --> 00:00:50,376 Ni. 12 00:00:51,876 --> 00:00:53,001 Lucy. 13 00:00:58,918 --> 00:00:59,834 Non gaude? 14 00:01:00,334 --> 00:01:01,834 Munduko tokirik onenean. 15 00:01:05,376 --> 00:01:06,293 Babesleku batean. 16 00:01:18,959 --> 00:01:23,168 GALAXY BERRIAK 17 00:01:23,168 --> 00:01:25,168 VAULT-TECEN ESKUTIK... 18 00:01:30,668 --> 00:01:31,834 Kaixo. 19 00:01:32,334 --> 00:01:36,126 Bai, ni naiz. Cooper Howard, antzerki naiz filmetako izarra. 20 00:01:37,126 --> 00:01:40,209 Baina ez naiz etorri nire azken filmaz hitz egitera. 21 00:01:40,209 --> 00:01:45,084 Ez, gaur toki zoragarri bat erakutsi nahi dizuet. 22 00:01:45,793 --> 00:01:49,001 Ez jainko ahalguztidunak egina, baizik eta gizakiak, 23 00:01:49,834 --> 00:01:52,626 aro nuklearreko benetako Kamelot bat. 24 00:01:53,418 --> 00:01:55,334 Piztu ditzakegu argiak? 25 00:01:57,751 --> 00:01:59,084 Askoz hobeto. 26 00:02:03,084 --> 00:02:04,084 PROBETARAKO IZAKIAK 27 00:02:04,084 --> 00:02:09,668 96 JQ 1164 ereduan nago oraintxe bertan, eta bizimodua guztiz posible da hemen. 28 00:02:09,668 --> 00:02:11,709 Eta zeinen polita den! 29 00:02:13,043 --> 00:02:15,001 Eta zeinen ahots ona daukan. 30 00:02:15,001 --> 00:02:18,626 4 babeslekuak metro bateko berunezko estalkia dauka. 31 00:02:19,168 --> 00:02:22,751 Erradiaziotik eta komunistengandik ere babestuko zaitu. 32 00:02:26,709 --> 00:02:29,793 Lurrazpiko piztia hauetako bakoitzak 33 00:02:29,793 --> 00:02:33,376 gure errepublika kementsuko zerbitzurik modernoenak ditu. 34 00:02:33,376 --> 00:02:35,959 Hemengo korridore hau Sycamore kalea da, 35 00:02:35,959 --> 00:02:39,293 kale honetan, zure 200 bizilagunak agurtu ahalko dituzu 36 00:02:39,293 --> 00:02:42,668 maite dituzunekin batera egun zoragarria igaro ondoren. 37 00:02:44,376 --> 00:02:46,043 Hona hemen hawthornetarrak. 38 00:02:46,043 --> 00:02:48,959 Ez da familia estatubatuar arrunt bat. 39 00:02:49,459 --> 00:02:51,876 Lloyd eta Cassandra zientzialariak dira, 40 00:02:51,876 --> 00:02:55,334 eta erradiazioak gizakion DNAn duen eragina aztertzen dute. 41 00:02:55,334 --> 00:02:56,501 Hala da, 42 00:02:56,501 --> 00:02:59,751 4 babeslekuan bizi eta bertan lan egingo dugu 43 00:02:59,751 --> 00:03:03,001 zientzialariek gobernatutako gizartea zuzenduz. 44 00:03:03,001 --> 00:03:05,001 Zaude. Hemen behean biziko zarete? 45 00:03:05,501 --> 00:03:07,918 Baina ez da ezbehar nuklearrik jazo, ezta? 46 00:03:07,918 --> 00:03:09,376 Ez, oraindik ez. 47 00:03:09,376 --> 00:03:13,209 Baina gure familiak, beste 80 boluntariorekin batera, 48 00:03:13,209 --> 00:03:16,126 bost urteko probaldia burutuko du 4 babeslekuan 49 00:03:16,126 --> 00:03:21,251 munduari erakusteko, edozer gertatzen dela ere, 50 00:03:21,251 --> 00:03:23,168 Estatu Batuak prest daudela. 51 00:03:23,168 --> 00:03:24,626 Bost urte? 52 00:03:25,209 --> 00:03:28,084 Ni filmetan heroia izango naiz, 53 00:03:28,084 --> 00:03:29,918 baina zuek benetako heroiak zarete. 54 00:03:29,918 --> 00:03:31,001 {\an8}DEITU ORAIN! 213-25-VAULT 55 00:03:31,001 --> 00:03:32,751 {\an8}Zu ere heroia izan zaitezke 56 00:03:32,751 --> 00:03:35,834 {\an8}Vault-Tecen babeslekuan bizileku bat erosiz. 57 00:03:35,834 --> 00:03:37,834 {\an8}Zorigaitz izugarri baten ostean, 58 00:03:37,834 --> 00:03:40,501 {\an8}zu bezalako estatubatuarrak beharko ditugu 59 00:03:40,501 --> 00:03:42,793 {\an8}etorkizun oparo bat eraikitzeko. 60 00:03:42,793 --> 00:03:44,876 {\an8}Eta moztu. 61 00:03:44,876 --> 00:03:47,084 Primeran atera da. Pozik? 62 00:03:47,084 --> 00:03:48,543 Eta zuek, pozik zaudete? 63 00:03:50,001 --> 00:03:52,209 - Gary, nik bukatu dut, ezta? - Bai, jauna. 64 00:03:52,209 --> 00:03:53,793 - Ondo zaude? - Nola atera da? 65 00:03:53,793 --> 00:03:55,459 - Urduri geunden. - Ezin hobeto. 66 00:03:55,459 --> 00:03:57,876 Urte askotarako. Milesker etortzeagatik. 67 00:03:57,876 --> 00:03:59,709 Eskerrik asko. Urte askotarako. 68 00:04:00,918 --> 00:04:02,251 Howard jauna, lan bikaina. 69 00:04:02,251 --> 00:04:03,459 Mila esker. 70 00:04:03,459 --> 00:04:06,793 Bud Askins naiz, Kalifornia Hegoaldeko operazio ikuskatzailea. 71 00:04:06,793 --> 00:04:11,043 Vault-Tecera etorri naiz West-Teken hamar urte eman ostean. 72 00:04:11,043 --> 00:04:12,418 West-Tek? 73 00:04:12,418 --> 00:04:14,001 Defentsako kontratista da. 74 00:04:14,001 --> 00:04:18,168 Ezagutzen zaituztet. T-45 armadura elektrikoa diseinatu zenuten. 75 00:04:18,168 --> 00:04:19,543 Denetan lehena. 76 00:04:19,668 --> 00:04:21,668 Merkaturatzea ikuskatu nuen. 77 00:04:21,668 --> 00:04:25,334 Diseinu akats asko zituen, baina primerako itxura zeukan. 78 00:04:25,334 --> 00:04:29,834 T-45a neraman jantzita gorriek Alaska hartu zutenean ia. 79 00:04:29,834 --> 00:04:33,293 Jende asko hil zen diseinu akats horien erruz. 80 00:04:33,293 --> 00:04:35,709 Ez naiz produktu kudeaketan iaioa, 81 00:04:35,709 --> 00:04:38,418 beste arlo batzuez arduratzen naiz orain. 82 00:04:38,418 --> 00:04:40,834 Lan prozesuak hobetzeaz, 83 00:04:40,834 --> 00:04:43,084 muga-egunak kudeatzeaz. Eskalaz dakit. 84 00:04:43,084 --> 00:04:46,209 Jendeak uste du hori merkatu kuota handitzea dela. 85 00:04:46,209 --> 00:04:48,834 Baina hori pentsaera oso sinplea da. 86 00:04:48,834 --> 00:04:52,418 Zein da zure aurkaria akabatzeko armarik boteretsuena? 87 00:04:52,418 --> 00:04:54,793 Gehiago saltzea? Ez. Argiagoa izatea? Ez. 88 00:04:56,001 --> 00:04:57,126 Denbora da. 89 00:04:58,001 --> 00:05:00,084 Denbora da armarik boteretsuena. 90 00:05:01,834 --> 00:05:03,084 - Bai. - Korapilatsua dirudi, 91 00:05:03,084 --> 00:05:06,334 baina gizadiaren etorkizuna hitz batean laburbildu daiteke. 92 00:05:06,334 --> 00:05:07,543 Zein? 93 00:05:07,543 --> 00:05:08,834 Kudeaketa. 94 00:05:12,001 --> 00:05:13,834 Ba, asko pozten naiz, Buck. 95 00:05:14,709 --> 00:05:16,334 Bud. Bud Askins. 96 00:05:18,501 --> 00:05:19,501 Kaixo. 97 00:05:21,668 --> 00:05:24,126 - Lanean nago. - Joan gaitezen. 98 00:05:24,126 --> 00:05:27,334 Ez daukat ezer zure lankideen aurka, baina zer iruditzen 99 00:05:27,334 --> 00:05:29,876 igerilekuan sartzen bagara biok bakarrik, 100 00:05:29,876 --> 00:05:31,168 irratia entzutera? 101 00:05:31,168 --> 00:05:33,376 Amaiera ospatzeko festa bat dago. 102 00:05:33,376 --> 00:05:35,709 - Zer... Amaiera ospatzeko festa? - Bai. 103 00:05:35,709 --> 00:05:37,001 - Honen amaiera? - Bai. 104 00:05:38,793 --> 00:05:42,043 Ongi. Goazen pare bat orduz. Pare bat pertsona agurtu... 105 00:05:42,043 --> 00:05:43,709 Gure etxean da. 106 00:05:45,876 --> 00:05:47,543 Zugatik egiteko prest nagoenak 107 00:05:47,543 --> 00:05:49,626 benetan harritzen nau. 108 00:06:05,084 --> 00:06:07,918 {\an8}ZALANTZAZ BETETAKO ETORKIZUNEKO BABESAREN IRAULTZA - VAULT-TEC 109 00:06:10,668 --> 00:06:13,793 Roosevelt, lastima etorri ezin izana. 110 00:06:13,793 --> 00:06:15,751 Arerioaren eremura noa. 111 00:06:20,293 --> 00:06:22,501 Portatu zaitez ondo. Joan ohera. 112 00:06:25,084 --> 00:06:28,084 GORRIEK LURRAK GALDU DITUZTE SOLDADU GEHIAGO EKIALDE URRUNERA 113 00:06:28,084 --> 00:06:34,168 COOPER HOWARDEN FILMA GIZONA ETA BERE ZAKURRA 114 00:06:37,626 --> 00:06:39,626 Gizona eta bere zakurra film paregabea da. 115 00:06:40,751 --> 00:06:43,918 Niri ere gustatu zitzaidan. Nire zakurra da benetan. 116 00:06:44,751 --> 00:06:46,251 Etxe zoragarria, Howard jauna. 117 00:06:46,251 --> 00:06:47,334 Eskerrik asko. 118 00:06:47,334 --> 00:06:48,834 Cooper Howard zen hori? 119 00:06:48,834 --> 00:06:50,376 Lan bikaina egin zuen. 120 00:06:57,626 --> 00:06:58,918 Bera da. 121 00:07:05,418 --> 00:07:06,959 - Howard jauna. - Kaixo. 122 00:07:08,001 --> 00:07:11,918 Anchorageko negoziazioek eragin handia dute aurre salmentetan. 123 00:07:11,918 --> 00:07:14,001 Washingtonekin batu beharko gara. 124 00:07:14,001 --> 00:07:16,793 Ahal bada, hiruhileko balioespena baino lehen. 125 00:07:18,126 --> 00:07:20,918 Howard jauna? 126 00:07:22,501 --> 00:07:23,834 Bud Askins. 127 00:07:24,751 --> 00:07:25,918 Bai. 128 00:07:26,751 --> 00:07:30,751 Jarri dezakezu telesaileko maiordomo ahotsa? 129 00:07:30,751 --> 00:07:33,876 Lagunei eta emakume ederrei baino ez diet egiten 130 00:07:33,876 --> 00:07:35,876 eta zuek bietako bat zarete. 131 00:07:36,668 --> 00:07:40,918 "Ni, Bartholomew Codsworth, zure esanetara nago". 132 00:07:42,959 --> 00:07:44,626 Lana bukatzen duzuenean, 133 00:07:44,626 --> 00:07:47,876 jacuzzian jarraitu dezakegu festa. Zer iruditzen? 134 00:07:47,876 --> 00:07:49,251 Ez. 135 00:07:49,251 --> 00:07:50,501 - Ez? - Ez, milesker. 136 00:07:52,543 --> 00:07:53,543 Ongi da. 137 00:07:54,126 --> 00:07:55,543 Barkatu. Har dezaket... 138 00:07:56,084 --> 00:07:57,543 Arraioa, Sebas. 139 00:07:57,543 --> 00:08:00,793 Nire gonbidatuen artean etorri den bakarra zara. 140 00:08:02,668 --> 00:08:04,918 Ez da ohiko ekitaldirik. Hori egia da. 141 00:08:04,918 --> 00:08:06,001 Ez. 142 00:08:06,001 --> 00:08:08,501 Hollywoodeko lagunek ez dute elkartu nahi 143 00:08:08,501 --> 00:08:11,251 munduaren amaiera iragartzen duen tipoarekin. 144 00:08:11,251 --> 00:08:13,418 Ez dakizu ondo. 145 00:08:13,418 --> 00:08:15,418 Film bat galdu dut iragarkiengatik. 146 00:08:15,418 --> 00:08:17,251 Lanera joan nintzen. 147 00:08:17,251 --> 00:08:19,418 Antzezleek ez zuten antzeztu nahi. 148 00:08:19,418 --> 00:08:21,959 Bonnie Lewisek esan zuen printzipio kontua zela. 149 00:08:21,959 --> 00:08:23,168 Bonnie Lewis? 150 00:08:23,168 --> 00:08:25,418 Iragarki mordoa egin du barren. 151 00:08:25,418 --> 00:08:27,418 - Bai. - Hollywoodeko gorri zikinak. 152 00:08:27,418 --> 00:08:30,334 Erradikalismoa ziztu bizian hedatu da Hollywooden, 153 00:08:30,334 --> 00:08:32,293 gaixotasun benereo bat bezala. 154 00:08:32,293 --> 00:08:34,543 Charlie Whiteknife ere kutsatu du. 155 00:08:34,543 --> 00:08:36,043 Adarra jotzen? Charlie? 156 00:08:36,668 --> 00:08:37,793 Soldadutzan ezagutu nuen. 157 00:08:37,793 --> 00:08:41,001 Bilerak eta guzti egiten dituzte. Demaseko erokeria. 158 00:08:41,001 --> 00:08:44,126 Baina zuk, laguna, ondo dakizu zein den egia. 159 00:08:44,126 --> 00:08:46,251 Munduan aginduko dutenek 160 00:08:46,251 --> 00:08:48,959 sakela-babesleak daramatzate igerileku festetara. 161 00:08:50,084 --> 00:08:51,918 Bai, agian zuzen zaude. 162 00:08:51,918 --> 00:08:55,126 Nik ere honen aldeko apustua egin dut. 163 00:08:55,126 --> 00:08:57,709 Etxeko-andre eta perbertituentzako 164 00:08:57,709 --> 00:09:00,584 robot birakari horri saldu diot ahotsa. 165 00:09:00,584 --> 00:09:02,293 Asmatu zenbat ordaindu didaten. 166 00:09:02,751 --> 00:09:03,751 Hamar milioi? 167 00:09:08,418 --> 00:09:10,376 Ez, 186, zergarik gabe. 168 00:09:10,376 --> 00:09:11,668 Gehiago eskatzea zenuen. 169 00:09:11,668 --> 00:09:13,918 - Eskatu nuen. - Eta zer esan zuten? 170 00:09:13,918 --> 00:09:16,418 Robot bat eskaini zioten nire agenteari. 171 00:09:16,418 --> 00:09:18,168 Zer demontre uste zuten? 172 00:09:18,168 --> 00:09:20,209 Etxera iristen naizen bakoitzean, 173 00:09:20,209 --> 00:09:23,251 nire burua "Kaixo, jauna" esaten entzun nahi dudala? 174 00:09:25,751 --> 00:09:27,376 Izugarria da. 175 00:09:27,376 --> 00:09:29,209 Pertsonaia ez al da estudioarena? 176 00:09:29,209 --> 00:09:31,293 Bai, baina Rob-Cok estudioa erosi zuen. 177 00:09:32,084 --> 00:09:35,043 Entzun. Hollywood iragana da. Ahaztu Hollywood. 178 00:09:35,043 --> 00:09:37,543 Etorkizuna, lagun, produktuak dira. 179 00:09:38,001 --> 00:09:39,751 Produktuak gara denok. 180 00:09:39,751 --> 00:09:42,459 Munduaren amaiera ere produktu bat da. 181 00:09:43,584 --> 00:09:47,126 Eta hori onartu dugunontzat, 182 00:09:47,126 --> 00:09:48,709 etorkizuna ederra izango da. 183 00:09:49,251 --> 00:09:50,584 Topa etorkizunari. 184 00:09:51,584 --> 00:09:52,918 Etorkizunari. 185 00:09:58,293 --> 00:10:02,418 Ni, Barth-Bartholomew Codsworth, zure esanetara nago. 186 00:10:10,584 --> 00:10:12,668 Kaixo, mutilak. 187 00:10:12,668 --> 00:10:15,834 Festara etorri bazarete, 188 00:10:15,834 --> 00:10:18,918 berri txarrak ditut. Baina... 189 00:10:18,918 --> 00:10:21,584 Has gaitezen... Ados-ados? 190 00:10:21,584 --> 00:10:22,751 Zain. 191 00:10:22,751 --> 00:10:24,126 Kendu fusio nukleoa. 192 00:10:24,126 --> 00:10:28,001 Ez dago demontrerik. Bakarrik General Atomic Inter... 193 00:10:29,543 --> 00:10:32,751 Negozio garbi bat hondatzea 194 00:10:33,626 --> 00:10:36,043 legez kanpokoa da hemen. 195 00:10:36,043 --> 00:10:37,418 Nork esan du? 196 00:10:38,709 --> 00:10:40,126 Gubernuak. 197 00:11:09,209 --> 00:11:11,668 Hortz zaharrak erabili dituzte bala gisa. 198 00:11:11,668 --> 00:11:15,168 Beti aurkitzen dituzte elkar hiltzeko modu berriak. 199 00:11:15,668 --> 00:11:17,751 - Antibiotikoa beharko dugu. - Bai, doktore. 200 00:11:17,751 --> 00:11:19,834 Badakit ez duzuela gelditu nahi, 201 00:11:19,834 --> 00:11:21,751 baina mutila hemen geratu beharko da 202 00:11:21,751 --> 00:11:23,543 jarraitzeko prest egon arte. 203 00:11:23,543 --> 00:11:25,084 Ez, ni ondo nago. 204 00:11:25,084 --> 00:11:26,584 Ondo nago. 205 00:11:26,584 --> 00:11:29,334 Hortz ustel bat zeneukan sorbaldan sartuta. 206 00:11:29,334 --> 00:11:30,543 Ez zaude ondo. 207 00:11:30,543 --> 00:11:32,793 Titus, babeslekuko medikua da. 208 00:11:33,418 --> 00:11:35,043 Entzun bere aholkuei. 209 00:11:35,793 --> 00:11:38,876 Bihotzez eskertzen dizuegu gu zaintzea. 210 00:11:38,876 --> 00:11:40,293 Hori da gure lana. 211 00:11:40,293 --> 00:11:42,584 Bere armadura aurkitu dugu. 212 00:11:42,584 --> 00:11:44,918 Gainazaleko bilatzaileek ekarriko dute. 213 00:11:44,918 --> 00:11:46,668 Primeran. Mila esker. 214 00:11:46,668 --> 00:11:49,334 Ez genuke gelditu behar, 215 00:11:49,334 --> 00:11:52,501 baina oso pozik nago babesleku batean egoteaz. 216 00:11:52,501 --> 00:11:55,959 Ez dakit gainazalean egon zaren inoiz, baina... 217 00:11:56,918 --> 00:11:57,918 gogorra da. 218 00:11:58,376 --> 00:11:59,876 Gainazalean jaio nintzen. 219 00:12:02,918 --> 00:12:05,001 Barkatu. Ez nekien. Hain zara... 220 00:12:05,001 --> 00:12:06,209 Arrunta? 221 00:12:07,793 --> 00:12:09,376 Nire ama mezularia zen. 222 00:12:09,376 --> 00:12:11,876 11 urterekin Zaborretara bidaiatu nuen berarekin. 223 00:12:13,084 --> 00:12:16,834 Hiru egunez bidaiatu arren, leherketaren beroa nabari genezakeen. 224 00:12:17,876 --> 00:12:20,293 - Shady Sandsekoa zara. - Hemengo asko bezala. 225 00:12:20,293 --> 00:12:23,376 Zorionez, komunitate abegitsu hau aurkitu genuen. 226 00:12:24,126 --> 00:12:25,876 Bai, gu ere zorionekoak gara. 227 00:12:25,876 --> 00:12:28,793 Koarentenan egon behar zarete ordu batzuk gehiago 228 00:12:28,793 --> 00:12:31,334 kutsadura arrastorik ez duzuela egiaztatzeko. 229 00:12:33,418 --> 00:12:34,876 Mila esker. 230 00:12:55,251 --> 00:12:56,751 Usain gozoa duzu. 231 00:12:58,043 --> 00:12:59,168 Zer? 232 00:13:08,418 --> 00:13:10,043 Larrua jo nahi duzu? 233 00:13:12,918 --> 00:13:14,668 Nire zakila erabiliz? 234 00:13:16,126 --> 00:13:17,209 Bai. 235 00:13:20,334 --> 00:13:21,626 Ez dakit. Nik... 236 00:13:21,626 --> 00:13:23,668 Gauza arraro hori gerta daiteke. 237 00:13:23,668 --> 00:13:25,793 Zer? 238 00:13:26,459 --> 00:13:28,834 Batzuei gertatzen zaie, ez niri. 239 00:13:28,834 --> 00:13:31,584 Baina batzuei, hori egitean, 240 00:13:32,834 --> 00:13:35,626 lodi eta gogor jartzen zaie, eta lehertu egiten da. 241 00:13:36,459 --> 00:13:39,751 Edonori gerta dakioke, baina... 242 00:13:39,751 --> 00:13:41,043 nazkagarria da. 243 00:13:41,668 --> 00:13:44,959 Hori guztiz ohikoa da. 244 00:13:44,959 --> 00:13:46,376 Askotan gertatzen da. 245 00:13:46,376 --> 00:13:48,709 Beti, zorte apur batekin. 246 00:13:56,709 --> 00:13:58,043 Zalduna naiz, 247 00:14:00,168 --> 00:14:01,668 Anaitasuneko zalduna. 248 00:14:03,251 --> 00:14:04,668 Ezin dut halakorik... 249 00:14:06,918 --> 00:14:08,001 Ongi da. 250 00:14:23,959 --> 00:14:29,501 PROBETARAKO IZAKIAK 251 00:14:43,751 --> 00:14:46,043 Ezin dugu hemen denborarik galdu. 252 00:14:46,043 --> 00:14:47,501 Entzun duzu medikua. 253 00:14:48,126 --> 00:14:51,209 Gainera, burua elkarrekin bilatzea adostu genuen. 254 00:14:51,209 --> 00:14:52,834 Ez dut nahi hil zaitezen. 255 00:14:54,084 --> 00:14:55,584 Gaizki sentituko nintzateke. 256 00:14:55,584 --> 00:14:57,334 Hemen atxiki nahi gaituzte. 257 00:14:57,334 --> 00:14:58,959 Ez da egia. 258 00:14:58,959 --> 00:15:02,043 Gainera, batzuk gainazalekoak dira, zu bezala. 259 00:15:08,334 --> 00:15:11,126 Hau sekta bat da, beste edozein bezalakoa. 260 00:15:11,126 --> 00:15:13,209 - Ez da sektarik. - Irribarrez daude. 261 00:15:13,209 --> 00:15:15,709 Titus, hemen seguru daude, 262 00:15:16,418 --> 00:15:18,626 jendeak elkar zaintzen du. 263 00:15:19,834 --> 00:15:21,043 Zergatik? 264 00:15:21,043 --> 00:15:25,209 Babeslekutarrok badakigulako elkarren beharra dugula. 265 00:15:25,209 --> 00:15:27,334 Gainazalean zu behar zintudan bezala. 266 00:15:30,043 --> 00:15:32,584 Sendatzen zaren arte geratuko gara hemen. 267 00:15:32,584 --> 00:15:35,084 Emaiozu aukera bat. 268 00:15:38,459 --> 00:15:40,418 Barkatu eragoztea, 269 00:15:40,418 --> 00:15:43,709 baina ikuskatzaileak agurtu nahi zaituzte. 270 00:15:44,459 --> 00:15:47,251 Benjamin ikuskatzailea, Lucy eta Titus dira hauek. 271 00:15:47,251 --> 00:15:50,334 Kaixo, lagunak, agurtzera etorri naiz. 272 00:15:50,334 --> 00:15:51,876 - Kaixo. - Eta, nola ez, 273 00:15:51,876 --> 00:15:54,418 ongi etorri 4 babeslekura. 274 00:15:54,418 --> 00:15:56,959 Arau batzuk azalduko dizkizuet, 275 00:15:56,959 --> 00:15:59,293 ez joan 12. pisura. 276 00:15:59,293 --> 00:16:01,334 Hobe duzue hara ez joan. 277 00:16:01,959 --> 00:16:03,834 Eta futbolin bakarra daukagu. 278 00:16:03,834 --> 00:16:06,876 Beraz, jolastu nahi baduzue, izena eman behar duzue. 279 00:16:06,876 --> 00:16:08,959 Arkatzik ez badago izena emateko, 280 00:16:08,959 --> 00:16:10,584 mesedez, esadazue. 281 00:16:10,584 --> 00:16:13,168 Nik arkatzak dauzkat. 282 00:16:14,209 --> 00:16:17,751 Ez badakizue nola erabili komuna, galdetu norbaiti. 283 00:16:17,751 --> 00:16:20,793 Galdetzea baino okerragoa da gaizki erabiltzea. 284 00:16:20,793 --> 00:16:25,168 Ezbehar asko izan ditugu iritsi berriekin. 285 00:16:25,168 --> 00:16:27,501 Bueno, hori da dena. 286 00:16:28,418 --> 00:16:32,709 Beste edozein gairi buruz galderarik baduzue, 287 00:16:32,709 --> 00:16:34,293 Birdiek lagunduko dizue. 288 00:16:34,293 --> 00:16:36,668 Eta ongi etorri 4 babeslekura. 289 00:16:36,668 --> 00:16:38,168 Plazer bat da. 290 00:16:39,126 --> 00:16:40,209 Mila esker. 291 00:17:07,918 --> 00:17:11,918 Hori arraroa izan da, ezta? Ikuskatzailea. 292 00:17:11,918 --> 00:17:14,043 Hori esan nahi dut. Oso adeitsu... 293 00:17:14,043 --> 00:17:17,418 Ez, Titus, bere begia esan nahi dut. 294 00:17:17,418 --> 00:17:19,001 Jende askok dauka begi bat. 295 00:17:19,001 --> 00:17:20,626 Bai. 296 00:17:22,084 --> 00:17:24,084 Berarena erdian zegoen. 297 00:17:24,084 --> 00:17:25,293 Apur bat ezkerrera. 298 00:17:25,293 --> 00:17:27,459 Eta 12. pisuko kontua... 299 00:17:34,876 --> 00:17:35,959 Barkatu. 300 00:17:36,751 --> 00:17:37,959 Ondo izan. 301 00:17:59,001 --> 00:18:01,168 Hau ezin hobea da. 302 00:18:01,168 --> 00:18:03,876 Ezin hobea. 303 00:18:08,084 --> 00:18:11,834 Inoiz pentsatu duzu beste lan bat bilatzea? 304 00:18:13,543 --> 00:18:14,751 Lehen bai. 305 00:18:15,543 --> 00:18:19,918 Baina iragarkiak zuk egiten dituzunez, familia negozio bat da ia. 306 00:18:21,043 --> 00:18:24,209 Agian Janey ere sartu dezakegu 15 urte betetzen dituenean. 307 00:18:25,543 --> 00:18:26,543 Zein zakur zintzoa. 308 00:18:26,543 --> 00:18:27,626 Sarri pentsatzen dut 309 00:18:28,418 --> 00:18:29,834 ikuskizunaren mundua uztea. 310 00:18:31,376 --> 00:18:35,001 Eta Bakersfielden etxea erostea, 311 00:18:36,001 --> 00:18:38,418 berriz benetako cowboya izateko. 312 00:18:38,418 --> 00:18:40,251 Eta nik zer egingo nuke? 313 00:18:40,251 --> 00:18:42,876 Ederra izan 314 00:18:42,876 --> 00:18:45,543 eta niri oiloak zaintzen lagundu. 315 00:18:47,334 --> 00:18:48,334 Ez. 316 00:18:48,334 --> 00:18:50,418 Abeltzain arropak itzel emango dizu. 317 00:18:50,418 --> 00:18:52,251 Nondik atera duzu burutazio hori? 318 00:18:52,251 --> 00:18:53,918 Gin-martiniaren errua da. 319 00:18:56,626 --> 00:18:57,751 Ez dakit. 320 00:18:57,751 --> 00:19:00,293 Berri asko irakurri ditut azkenaldian. 321 00:19:01,834 --> 00:19:05,543 Eta ez dakit hirian bizi nahi dudan. 322 00:19:14,459 --> 00:19:16,709 Ikusi dituzu tresna hauek lehen ere. 323 00:19:16,709 --> 00:19:18,043 Zuri ez. 324 00:19:18,043 --> 00:19:20,543 Bud Askinsek Rob-Cori erosi zion lizentzia. 325 00:19:20,543 --> 00:19:23,501 Vault-Tecen emisio sistemarekin integratuko ditugu. 326 00:19:23,501 --> 00:19:26,876 Bud Askins. Benetan, badakit. 327 00:19:26,876 --> 00:19:29,043 Bera bezalako tipoz lepo dago enpresa. 328 00:19:29,043 --> 00:19:32,293 Vault-Tec hor egongo da nirekin edo ni gabe. 329 00:19:32,751 --> 00:19:35,459 Kexatzeak ez du ezertarako balio. 330 00:19:35,459 --> 00:19:38,126 Bizitza bakarra dugu. 331 00:19:38,126 --> 00:19:40,293 Astakirten horientzat lanean 332 00:19:40,293 --> 00:19:41,793 eman nahi duzu bizi osoa? 333 00:19:41,793 --> 00:19:43,501 Lan hau behar dut, Coop. 334 00:19:44,418 --> 00:19:46,334 Babeslekuan toki bat lortzeko. 335 00:19:46,334 --> 00:19:48,418 Tokia erosteko adina diru dugu. 336 00:19:48,418 --> 00:19:50,293 Babesleku on batean. 337 00:19:51,959 --> 00:19:53,876 Zer esan nahi duzu? 338 00:20:01,459 --> 00:20:04,334 Ahal dudana egiten ari naiz. 339 00:20:04,334 --> 00:20:07,543 Fidatu zaitez nitaz. 340 00:20:09,501 --> 00:20:10,709 Mesedez. 341 00:20:12,834 --> 00:20:14,043 Ados. 342 00:20:22,084 --> 00:20:25,543 Uranioa lortu nahi dute herrialdeek, energiaren etorkizuna kontrolatzeko... 343 00:20:25,543 --> 00:20:26,626 BAKEAREN ATZERA PAUSOA! 344 00:20:26,626 --> 00:20:28,043 eta eskasia dago, 345 00:20:28,043 --> 00:20:31,334 aliatuak ere lehiakidetzat hartzen ditugu. 346 00:20:31,334 --> 00:20:36,043 Elektrizitatearen prezioa igoko al da neguan gerra bat eraginez? 347 00:20:36,043 --> 00:20:38,959 Xehetasun gehiago gure babeslearen ostean, Nuka Cola. 348 00:20:38,959 --> 00:20:42,251 Lastima festara ezin etorri izana, Charlie. 349 00:20:42,251 --> 00:20:44,168 Bileraren bat izango zenuen. 350 00:20:44,793 --> 00:20:47,293 Bilera komunista bat? 351 00:20:47,293 --> 00:20:50,668 Jendea nola hiltzen zen ikusi genuen iparraldean. 352 00:20:50,668 --> 00:20:52,084 Bai. Eta zergatik? 353 00:20:52,084 --> 00:20:53,668 Zer esan nahi duzu? 354 00:20:53,668 --> 00:20:55,334 Amets estatubatuarragatik. 355 00:20:55,918 --> 00:20:57,084 Aktoreak gara. 356 00:20:57,084 --> 00:20:58,918 Filmak egiten ditugu, Charlie. 357 00:20:58,918 --> 00:21:01,334 Ipurdian tiroak jaso baino ez dut egiten. 358 00:21:01,334 --> 00:21:04,084 Lurrak dauzkazu Tarzanan. Ez zaude gaizki. 359 00:21:04,084 --> 00:21:05,793 Ez du axola, Coop. 360 00:21:06,501 --> 00:21:08,543 Vault-Tec deabrua berbera da. 361 00:21:08,543 --> 00:21:10,126 Barbek han egiten du lan. 362 00:21:10,126 --> 00:21:13,168 - Barb deabrua dela diozu? - Ez, entzun... 363 00:21:13,834 --> 00:21:15,418 Gogoko dut Barb, ados? 364 00:21:17,293 --> 00:21:19,626 Badakizu zer den betekizun fiduziarioa? 365 00:21:19,626 --> 00:21:21,126 - Betekizun fiduziarioa? - Bai. 366 00:21:21,126 --> 00:21:22,376 Ez. 367 00:21:22,376 --> 00:21:25,751 Ez daukat ideiarik ere. Nire lana cowboya izatea da. 368 00:21:25,751 --> 00:21:27,834 AEBko gobernuak Vault-Tec enpresa 369 00:21:27,834 --> 00:21:30,834 azpikontratatu du gizakion biziraupena bermatzeko. 370 00:21:31,709 --> 00:21:33,626 Vault-Tec enpresa pribatua da 371 00:21:33,626 --> 00:21:36,626 eta bere inbertitzaileei zor die fiduzia. 372 00:21:36,626 --> 00:21:38,126 Eta nola irabazten du dirua? 373 00:21:40,001 --> 00:21:42,293 - Babeslekuak salduz. - Kapitalismoa da. 374 00:21:42,293 --> 00:21:45,376 Baina ez dituzte salduko bake negoziazioak badaude. 375 00:21:45,376 --> 00:21:48,959 Beraz, Vault-Tecen betekizun fiduziarioa da 376 00:21:48,959 --> 00:21:51,418 negoziazioek porrot egitea. 377 00:21:51,418 --> 00:21:53,126 Eta nola egingo dute hori? 378 00:21:54,418 --> 00:21:55,626 Ez dakit. 379 00:21:58,334 --> 00:22:00,543 Gogoratzen Johnny Mortonekin egindako filma? 380 00:22:00,543 --> 00:22:03,084 Zu sheriffa zinen eta ni indiar soil bat. 381 00:22:03,084 --> 00:22:04,418 Ez hori esan, gizona. 382 00:22:04,418 --> 00:22:06,501 Zaldiekin hitz egin zenezakeen. 383 00:22:06,501 --> 00:22:08,543 Duintasunez egin zenuen papera. 384 00:22:08,543 --> 00:22:09,918 Zuretzat rol bikaina zen. 385 00:22:09,918 --> 00:22:12,084 Missouri erdiaren jabea zen nekazaria zen Morton. 386 00:22:12,084 --> 00:22:14,834 Zer gertatzen da nekazariak sheriffak baino botere gehiago badu? 387 00:22:14,834 --> 00:22:16,959 - Herria pikutara doa. - Herria pikutara doa. 388 00:22:16,959 --> 00:22:19,001 - Bai. - Vault-Tec enpresa aberatsa da 389 00:22:19,001 --> 00:22:20,334 eta gauza guztien erdia dauka. 390 00:22:20,334 --> 00:22:23,334 AEBko gobernua sosik gabe dago, 10 urte eman ditu gerran. 391 00:22:23,334 --> 00:22:25,751 Nekazariek agintzen dute, Coop. 392 00:22:25,751 --> 00:22:26,751 Bai, zera. 393 00:22:27,584 --> 00:22:29,543 Herriak zerbait egin ezean. 394 00:22:29,543 --> 00:22:31,626 Dena konspirazio bat izango da. 395 00:22:31,626 --> 00:22:33,584 Sekta batean zaudela dirudi. 396 00:22:33,584 --> 00:22:35,084 Munduari su emateko 397 00:22:35,084 --> 00:22:37,418 prest dagoen sistema bat defendatzen ari zara. 398 00:22:37,418 --> 00:22:39,126 Agian zu zara sektan dagoena. 399 00:22:39,626 --> 00:22:40,709 Bai. 400 00:22:43,293 --> 00:22:44,459 Aizu. 401 00:22:45,543 --> 00:22:47,043 Zatoz bilera batera. 402 00:22:47,043 --> 00:22:49,168 Zure emaztearen lantokia ondo ezagutzeko. 403 00:22:49,168 --> 00:22:51,501 HOLLYWOOD FOREVER - BEILATOKIA HILERRIA - MAUSOLEOA - ERRAUSKETA 404 00:22:53,001 --> 00:22:54,209 Bere hobe beharrez. 405 00:23:06,959 --> 00:23:08,626 Atera beste bat, mesedez. 406 00:23:19,209 --> 00:23:20,209 Bai? 407 00:23:20,209 --> 00:23:22,209 Kaixo. Hitz egin dezaket Barbekin? 408 00:23:22,209 --> 00:23:23,918 - Nor da? - Henry. 409 00:23:23,918 --> 00:23:26,376 Vault-Teceko laguntzaile trebakuntzakoa. 410 00:23:26,376 --> 00:23:28,001 Cooper Howard jauna zara? 411 00:23:28,001 --> 00:23:31,793 Nire emazteak ez du laneko deirik hartzen ordu honetan. 412 00:23:31,793 --> 00:23:33,001 Ez dit luze joko. 413 00:23:33,001 --> 00:23:35,626 - Galdera batzuk dauzkat... - Ongi da. Agur. 414 00:23:35,626 --> 00:23:38,001 Henryk deitu dizu, lanetik. 415 00:23:38,668 --> 00:23:40,918 Laguntzaile berria duzu? 416 00:23:40,918 --> 00:23:42,043 Bai. 417 00:23:42,043 --> 00:23:44,751 Bai? Janey lo dago? 418 00:23:44,751 --> 00:23:47,293 Roosevelti ipuin bat irakurtzen ari zaio. 419 00:23:48,251 --> 00:23:49,751 Gogoko du? 420 00:23:54,418 --> 00:23:55,418 Zer? 421 00:23:56,543 --> 00:23:59,168 Gogorra egingo zaio, hori baino ez. 422 00:24:00,334 --> 00:24:01,751 Zer? 423 00:24:01,751 --> 00:24:03,668 Ezin da zakurrik sartu babeslekuan. 424 00:24:12,626 --> 00:24:13,793 Nork esan du hori? 425 00:24:18,126 --> 00:24:20,834 Zakurrik ezin dela sartu. Nork esan du? 426 00:24:24,043 --> 00:24:26,876 Arauak dira. 427 00:24:28,001 --> 00:24:29,334 Zakurrek haragia jaten dute. 428 00:24:30,084 --> 00:24:32,001 Ekidin daitekeen eragozpena da. 429 00:24:35,001 --> 00:24:36,459 Bai. 430 00:24:40,126 --> 00:24:41,709 Ez dizut hori galdetu. 431 00:24:42,543 --> 00:24:47,501 Nork erabaki du ezin direla zakurrak sartu babeslekuetan? 432 00:24:47,501 --> 00:24:50,959 Uste dut horrek ez duela axola. 433 00:24:50,959 --> 00:24:54,793 Kontuan hartuz hondamendi nuklear bat gertatu beharko litzatekeela. 434 00:24:54,793 --> 00:24:58,584 Egia esateko, ez nago horrekin ados. 435 00:24:58,584 --> 00:24:59,918 Zer? 436 00:24:59,918 --> 00:25:01,084 Benetan ari naiz. 437 00:25:01,751 --> 00:25:03,418 Nork erabakitzen ditu arauak? 438 00:25:04,293 --> 00:25:07,126 Zakurrak debekatzea arau berria da. 439 00:25:07,126 --> 00:25:10,584 Norbaitek erabaki du ezkutuan. 440 00:25:12,459 --> 00:25:15,918 Zer gehiago erabaki dute ezkutuan? Jantzi urdinak? 441 00:25:15,918 --> 00:25:19,001 Eta jantzi urdinaren ordez berdea nahi badut? 442 00:25:19,001 --> 00:25:21,459 Leherketaren erdian arropetan pentsatuko duzu? 443 00:25:21,459 --> 00:25:23,293 Ez. Baina aske izan nahi dut. 444 00:25:23,293 --> 00:25:26,793 Ez nuen gerran askatasuna defendatu 445 00:25:26,793 --> 00:25:29,251 Bud Askinsen menpe bizitzeko, soto batean. 446 00:25:29,251 --> 00:25:33,293 Zu etxetik urrun zeundela, gerran, ni etxean geratu nintzen. 447 00:25:34,001 --> 00:25:36,543 - Badakit. - Egunero begiratzen nuen posta. 448 00:25:36,543 --> 00:25:38,876 Telefonoaren zain nengoen gauero. 449 00:25:38,876 --> 00:25:42,001 Eta gauero burua galtzen nuen, 450 00:25:42,001 --> 00:25:43,584 berri txarren beldur. 451 00:25:43,584 --> 00:25:47,043 Beraz, ez niri esan zeinen latza den gerra, Coop. 452 00:25:47,043 --> 00:25:51,126 Lanera joaten naizenean, Lurreko bizitzaren % 90 ezabatuko duen 453 00:25:51,126 --> 00:25:55,293 ezbehar nuklear bati gizadiak nola aurre egingo dion pentsatzen dut. 454 00:25:55,293 --> 00:25:56,501 Eta etxera itzultzean, 455 00:25:56,501 --> 00:26:00,084 Bakersfielden baserri bat nahi duzula esaten didazu. 456 00:26:00,626 --> 00:26:04,001 Batzuetan ez dakit zein planetatan bizi zaren, Coop. 457 00:26:04,001 --> 00:26:07,376 Baina baserri batek ez gaitu leherketatik salbatuko. 458 00:26:07,376 --> 00:26:10,793 Beraz, zakurrik ez babeslekuetan. 459 00:26:10,793 --> 00:26:13,459 Eta plana ez da perfektua, 460 00:26:13,459 --> 00:26:16,543 baina milaka pertsona hilko badira, 461 00:26:16,543 --> 00:26:19,293 nik edozer egingo dut maite ditudan pertsonek, 462 00:26:19,293 --> 00:26:22,751 hau da, zuk eta Janeyk, biziraun dezaten. 463 00:26:25,251 --> 00:26:28,084 Gogor egin dut lan 464 00:26:28,084 --> 00:26:32,626 babesleku kudeatzaile batean tokia lortzeko, 465 00:26:32,626 --> 00:26:35,918 beste babeslekuak zainduko dituen bat. 466 00:26:38,668 --> 00:26:42,334 Ez duzu ulertzen, baina lortu dezakegun onena da. 467 00:26:43,584 --> 00:26:45,126 Janeyrentzat. 468 00:26:52,959 --> 00:26:55,334 Aizu. 469 00:26:56,793 --> 00:26:58,001 Zatoz. 470 00:27:01,168 --> 00:27:02,418 Barkatu. 471 00:27:03,043 --> 00:27:05,834 Badakit beti onena egiten saiatzen zarela. 472 00:27:07,668 --> 00:27:09,501 Horregatik maite zaitut. 473 00:27:24,709 --> 00:27:28,126 Eta heldulekua igotzean, dena joaten da. 474 00:27:29,001 --> 00:27:32,334 Horrela erabiltzen da komuna. 475 00:27:33,293 --> 00:27:35,084 Ni babesleku batekoa naiz. 476 00:27:35,543 --> 00:27:36,751 Zer? 477 00:27:36,751 --> 00:27:38,334 Babesleku batekoa naiz. 478 00:27:38,334 --> 00:27:41,334 Goosey MacLean zara? 479 00:27:41,334 --> 00:27:43,709 Ez. Lucy da. 480 00:27:48,251 --> 00:27:50,918 Ez, hemen Goosey jartzen du. 481 00:27:52,084 --> 00:27:53,709 Baina harrigarria da. 482 00:27:53,709 --> 00:27:57,001 Ez da egunero ezagutzen babeslekuan jaiotako bat. 483 00:27:57,001 --> 00:27:58,584 Geroz eta gutxiago gara. 484 00:27:58,584 --> 00:28:00,709 Zu hemengoa zara? 485 00:28:00,709 --> 00:28:03,543 Bost belaunaldiz, eta oso harro. 486 00:28:03,543 --> 00:28:05,084 Galdetu dut, zeren... 487 00:28:07,668 --> 00:28:12,709 zeren gainazaleko errefuxiatu asko daudela dirudi. 488 00:28:12,709 --> 00:28:14,043 Zer esango dizut... 489 00:28:14,876 --> 00:28:17,043 Hau marka, ezta? 490 00:28:19,084 --> 00:28:20,418 Mina dago. 491 00:28:20,418 --> 00:28:22,418 - Zer esan nahi duzu? - Bueno, 492 00:28:22,418 --> 00:28:25,168 inor baino irekiagoa naiz ni, 493 00:28:25,168 --> 00:28:28,751 baina beren janari usaintsuak ekartzen dituzte, 494 00:28:28,751 --> 00:28:30,918 eta ideia arraroak... 495 00:28:32,459 --> 00:28:34,376 Babesleku batekoa zara. Badakizu. 496 00:28:34,376 --> 00:28:36,668 Ez baduzu gainazaleko jendea gogoko, 497 00:28:36,668 --> 00:28:38,251 zergatik jasotzen dituzu? 498 00:28:38,251 --> 00:28:40,418 Aspaldiko arau bat da. 499 00:28:40,418 --> 00:28:42,543 Iritsi berriak burugogorrak dira. 500 00:28:42,543 --> 00:28:45,876 Hautatua izan nahi baduzu, ohiturak errespetatu behar dira, 501 00:28:45,876 --> 00:28:49,626 eta toleratu, eta ez "gainazaltar" deitu. Izugarria da. 502 00:28:50,709 --> 00:28:53,543 Zure babeslekuan ez duzue gainazalekorik onartzen? 503 00:28:53,543 --> 00:28:55,251 Egia esateko... 504 00:28:55,876 --> 00:28:57,251 Ez. 505 00:28:57,251 --> 00:28:58,584 Zer moduz dago hori? 506 00:28:58,584 --> 00:29:01,668 Zuek egiten duzuena zoragarria iruditzen zait. 507 00:29:01,668 --> 00:29:03,584 Shady Sandsen hondakinak ikusi nituen. 508 00:29:03,584 --> 00:29:07,334 Hiri oso bat bat-batean suntsituta... 509 00:29:09,418 --> 00:29:11,418 Pertsona batzuek dena galdu zuten. 510 00:29:11,418 --> 00:29:13,918 Tragedia bat izan zen. 511 00:29:13,918 --> 00:29:16,959 Beraz, horietako batzuei etxea eskaini genien. 512 00:29:16,959 --> 00:29:19,043 Hori delako gure lana. 513 00:29:19,043 --> 00:29:22,043 Ezin da txisterik esan inor iraindu gabe. 514 00:29:22,043 --> 00:29:25,293 Txiste barregarri bat kontatu dut, hamar bat aldiz. 515 00:29:25,834 --> 00:29:27,626 Zer txiste? 516 00:29:27,626 --> 00:29:28,709 Ahaztu zait. 517 00:29:28,709 --> 00:29:31,543 Baina barrez lehertzekoa zen. 518 00:29:33,293 --> 00:29:35,084 Nahiko ona, ezta? 519 00:29:35,793 --> 00:29:36,959 Ez duzu ulertu. 520 00:29:37,751 --> 00:29:38,959 Beste galderarik? 521 00:29:38,959 --> 00:29:40,376 Bai, bat. 522 00:29:41,709 --> 00:29:43,918 Zergatik ezin gara joan 12. pisura? 523 00:29:44,918 --> 00:29:46,418 Ez dugu hori aipatzen. 524 00:29:46,418 --> 00:29:48,376 - Zer arraio gertatzen zaizu? - Barkatu. 525 00:29:48,376 --> 00:29:49,959 - Bakarrik... - Joan zaitez. 526 00:29:49,959 --> 00:29:52,376 - Bakarrik nahi nuen... - Agur, Goosey. 527 00:29:59,376 --> 00:30:00,584 Ospa. 528 00:30:48,043 --> 00:30:49,293 Aizu. 529 00:30:53,168 --> 00:30:55,168 Nola daukazue argindarra? 530 00:31:24,876 --> 00:31:26,918 {\an8}FUSIO NUKLEOA 531 00:31:44,418 --> 00:31:46,418 Gure fusio nukleoa aurkitu duzu. 532 00:31:50,709 --> 00:31:52,959 Zer moduz ari zara moldatzen babeslekura? 533 00:31:52,959 --> 00:31:54,459 Axola al du? 534 00:31:55,168 --> 00:31:56,668 Ez naiz luze geratuko. 535 00:32:00,584 --> 00:32:01,668 Ezta? 536 00:32:04,251 --> 00:32:09,001 Batzuei asko kostatzen zaie hemengo bizitzara egokitzea. 537 00:32:10,209 --> 00:32:13,793 Oraindik buruan duzu bizirauteko egin behar izan duzun guztia. 538 00:32:17,751 --> 00:32:22,043 Inortaz fidatzea zaila da erruduntasun sentimendua desagertu arte. 539 00:32:26,501 --> 00:32:27,501 Tori. 540 00:32:27,501 --> 00:32:29,209 428. unitatea. 541 00:32:30,168 --> 00:32:33,043 Zure gelan egin dezakezu lo gaur. 542 00:32:33,043 --> 00:32:34,918 Hartu dutxa bero bat. 543 00:32:35,959 --> 00:32:38,126 Noizean behin, erosotasuna eskertzen da. 544 00:32:45,584 --> 00:32:49,209 Zer da zehazki "dutxa beroa"? 545 00:33:26,418 --> 00:33:27,959 428. UNITATEA 546 00:33:32,584 --> 00:33:34,626 KONEKTATZEN 547 00:33:46,501 --> 00:33:51,168 {\an8}ONGI ETORRI ETXERA? BIRDIE ETA 4 BABESLEKUKO LAGUNAK 548 00:35:01,543 --> 00:35:02,959 KABIARRA 549 00:35:28,918 --> 00:35:31,001 - Barkatu. - Bai. 550 00:35:38,751 --> 00:35:39,918 Zer da hau? 551 00:35:57,793 --> 00:35:59,793 SHADY SANDS GOGORATZEN 552 00:36:23,834 --> 00:36:25,418 {\an8}2142 SHADY SANDS FUNDATU ZEN 553 00:36:25,418 --> 00:36:28,876 {\an8}2189 KALIFORNIA BERRIKO ERREPUBLIKA SORTU ZEN 554 00:36:28,876 --> 00:36:31,168 {\an8}2198 SHADY SANDS KBE-KO HIRIBURU BILAKATU ZEN 555 00:36:32,126 --> 00:36:35,209 {\an8}KBE KALIFORNIAKO INDAR EKONOMIKO ETA POLITIKO INDARTSUENA ZEN - 2241 556 00:36:35,209 --> 00:36:39,668 {\an8}SHADY SANDSEN ERORIA 2277 557 00:36:55,834 --> 00:37:00,376 KALIFORNIA BERRIKO ERREPUBLIKA 558 00:37:04,251 --> 00:37:05,751 Hastear dago. 559 00:37:24,209 --> 00:37:26,209 Barkatu, zer gertatzen da? 560 00:37:26,209 --> 00:37:28,001 Gainazaleko ohitura bat da. 561 00:37:28,001 --> 00:37:30,418 Nire iritziz iskanbilatsuegia da. 562 00:37:33,876 --> 00:37:35,376 Etorri zaitezke. 563 00:37:37,584 --> 00:37:38,751 Noski. 564 00:37:55,001 --> 00:37:58,168 GUBERNUA 565 00:38:03,501 --> 00:38:05,126 BILATZEKO AGINDUA 566 00:38:05,126 --> 00:38:06,459 Arranopola. 567 00:38:08,084 --> 00:38:09,543 Sorrel Booker. 568 00:38:13,293 --> 00:38:17,418 Super Duper Mart nekrofago batek suntsitu omen du. 569 00:38:17,418 --> 00:38:19,668 Baina ez didate esan zu izan zarela. 570 00:38:22,543 --> 00:38:23,543 KISTEAK 571 00:38:23,543 --> 00:38:25,709 Badakizue nor den hau? 572 00:38:26,293 --> 00:38:29,584 Putakume hau inoiz inori ipurdian tiro egin dion 573 00:38:29,584 --> 00:38:31,918 sari-ehiztari onena zen. 574 00:38:31,918 --> 00:38:34,418 Gazte hauek ez dakite ezer. 575 00:38:34,876 --> 00:38:36,626 Ba al duzu orratza eta haria? 576 00:38:37,793 --> 00:38:41,334 Sentitzen dut, ez dugu puntua egiten hemen. 577 00:38:41,751 --> 00:38:43,043 "Josi" esaten da. 578 00:38:43,876 --> 00:38:45,876 Poltsan badauzkadala uste dut. 579 00:39:05,501 --> 00:39:07,251 Askatuko nauzu? 580 00:39:08,959 --> 00:39:12,293 Tira, Sorrel, aspaldiko lagunak gara, ezta? 581 00:39:20,751 --> 00:39:22,001 Hara non... 582 00:39:22,709 --> 00:39:24,168 Berrehun urte. 583 00:39:24,709 --> 00:39:27,334 Ez dakit zergatik ez duzun amore ematen. 584 00:39:28,084 --> 00:39:32,459 Kaliforniako eguzkiaren izpiak aurpegi zimur horretan nabaritzea 585 00:39:32,459 --> 00:39:34,834 gustuko izango duzu. 586 00:39:37,293 --> 00:39:40,668 Edo agian bere bila zabiltza oraindik. 587 00:39:44,543 --> 00:39:45,918 Bueno, Sorrel, 588 00:39:45,918 --> 00:39:49,126 horietako aukera bat ezabatu dezakezu. 589 00:39:50,209 --> 00:39:54,209 Ez dut bizirik iraun zu bezalako ergelekin 590 00:39:54,209 --> 00:39:56,084 elkarrizketa hutsalak izateko. 591 00:39:58,459 --> 00:40:00,543 Kontuz zer esaten duzun. 592 00:40:00,543 --> 00:40:03,209 Gubernuko presidentea duzu aurrean. 593 00:40:09,918 --> 00:40:11,959 Presidente zara orain? 594 00:40:11,959 --> 00:40:13,876 Hala da. 595 00:40:13,876 --> 00:40:16,543 Publizista bat ondo etorriko zaizu, 596 00:40:16,543 --> 00:40:19,043 zuri buruz entzuten dudan lehen aldia da eta. 597 00:40:19,834 --> 00:40:24,418 Baina bada askok aipatzen duten emakume bat: 598 00:40:24,418 --> 00:40:25,876 Moldaver. 599 00:40:30,793 --> 00:40:32,459 Suaren Ama esaten diote. 600 00:40:33,459 --> 00:40:35,126 Arriskutsua da oso. 601 00:40:35,126 --> 00:40:37,793 Gaur egungo harremanetarako 602 00:40:37,793 --> 00:40:40,126 arriskua da baldintzetako bat. 603 00:40:40,126 --> 00:40:43,418 Norbaitek jarri behar du zentzutasuna anabasa honetan. 604 00:40:44,168 --> 00:40:46,334 Badakizu zergatik ekarri zaituzten? 605 00:40:46,334 --> 00:40:50,334 Organo trafikatzaile afiliatu koitadu batzuk izorratu ditudalako? 606 00:40:50,334 --> 00:40:51,418 Bai. 607 00:40:52,126 --> 00:40:53,459 Baina gogoko zaitut. 608 00:40:53,459 --> 00:40:56,001 - Nik ere gogoko zaitut. - Ez al da polita? 609 00:40:56,459 --> 00:41:00,501 Baina suntsitu duzun Super Duper Mart hori gure babespean zegoen. 610 00:41:01,459 --> 00:41:04,126 Beraz, ez bazaitut zigortzen, 611 00:41:05,043 --> 00:41:09,126 gure zereginean fedea galduko du jendeak, eta orduan zer? 612 00:41:10,543 --> 00:41:12,501 Anarkia nagusituko da kaleetan. 613 00:41:12,501 --> 00:41:13,834 Hori da. 614 00:41:14,834 --> 00:41:17,709 Zure alde esan nahi duzun ezer? 615 00:41:17,709 --> 00:41:19,376 Erruduna naiz. 616 00:41:19,376 --> 00:41:21,001 Besterik gabe? 617 00:41:22,459 --> 00:41:24,668 Besterik gabe. 618 00:41:25,876 --> 00:41:27,959 Froga gehiago behar baduzu, 619 00:41:27,959 --> 00:41:31,584 Zaborretako tiroketari buruz hitz egin dezaket. 620 00:41:31,584 --> 00:41:35,126 Bederatzi edo hamar bat pertsona hil ditut. 621 00:41:35,126 --> 00:41:37,293 Nire aita Zaborretan bizi da. 622 00:41:37,293 --> 00:41:39,209 Jada ez. 623 00:41:39,209 --> 00:41:40,793 Koldar bat ez bada. 624 00:41:41,709 --> 00:41:43,376 Ez irentsi amua. 625 00:41:43,376 --> 00:41:44,834 Ez naiz arrantzan ari. 626 00:41:44,834 --> 00:41:47,168 Egoera aztertzen baino ez nabil. 627 00:41:47,168 --> 00:41:48,793 Nik dakidanez, 628 00:41:48,793 --> 00:41:51,876 nolako zura, halako ezpala. 629 00:41:53,209 --> 00:41:55,168 Egia al da zure kasuan? 630 00:41:55,168 --> 00:41:57,626 Nire aita ez da koldarra. 631 00:41:58,543 --> 00:42:03,376 Orduan, galdera zera da, zu koldarra al zara? 632 00:42:05,751 --> 00:42:06,834 Rex sheriffa, 633 00:42:07,959 --> 00:42:10,084 kendu pistola Troy sheriffari. 634 00:42:13,459 --> 00:42:15,751 Presidente peto-petoa. 635 00:42:17,293 --> 00:42:19,626 Atera ezazue eta eman urdeei jaten. 636 00:42:40,543 --> 00:42:42,084 Kaka zaharra. 637 00:42:43,334 --> 00:42:45,501 Galdera bat dut zuretzat, laguna. 638 00:42:46,543 --> 00:42:47,626 {\an8}Zergatik... 639 00:42:51,501 --> 00:42:54,418 daukazu irudi hau hemen? 640 00:42:54,834 --> 00:42:56,626 Moldaver da. 641 00:42:58,168 --> 00:42:59,251 Zer, ba? 642 00:43:01,709 --> 00:43:03,959 Ez nuen hala gogoratzen. 643 00:43:05,209 --> 00:43:06,334 Ez? 644 00:43:07,459 --> 00:43:09,459 Eta nola gogoratzen zenuen? 645 00:43:13,959 --> 00:43:18,376 BEILATOKIA - HILERRIA - ERRAUSKETA 646 00:44:30,668 --> 00:44:31,959 16:00ETAN 647 00:45:57,793 --> 00:45:58,793 Milesker etortzeagatik. 648 00:45:58,793 --> 00:46:00,418 Ez dakit geratuko naizen. 649 00:46:00,959 --> 00:46:01,959 Geratuko zara. 650 00:46:15,376 --> 00:46:19,209 - Suaren Ama, gogoratzen dugu. - Suaren Ama, gogoratzen dugu. 651 00:46:20,459 --> 00:46:25,876 Iragana berreskuratuko dugu gogoratuz. 652 00:46:25,876 --> 00:46:30,001 - Shady Sands berreskuratuko dugu. - Shady Sands berreskuratuko dugu. 653 00:46:30,001 --> 00:46:32,168 - Gogoratuz. - Gogoratuz. 654 00:46:32,168 --> 00:46:36,501 - Galdutakoak berreskuratuko ditugu. - Galdutakoak berreskuratuko ditugu. 655 00:46:36,501 --> 00:46:40,709 Galdutakoak berreskuratuko ditugu. 656 00:46:40,709 --> 00:46:45,834 Gure gorputza beren errautsetan estaliz. 657 00:46:45,834 --> 00:46:50,168 Galdutakoak berreskuratuko ditugu gure gorputza beren errautsetan estaliz. 658 00:46:50,168 --> 00:46:52,376 Gure gorputzak errautsetan estaliz. 659 00:46:52,376 --> 00:46:58,334 Shady Sands berreskuratzeko odola isuri behar da. 660 00:46:58,334 --> 00:47:01,418 - Pertsona bat aurkeztu nahi dizut. - Nor? 661 00:47:01,418 --> 00:47:05,959 - Odola isuri. - Odola isuri. 662 00:47:05,959 --> 00:47:07,293 Odola isuri. 663 00:47:07,293 --> 00:47:13,293 Shady Sands berreskuratzeko odola isuri behar da. 664 00:47:13,293 --> 00:47:15,668 - Suaren Ama... - Suaren Ama... 665 00:47:15,668 --> 00:47:21,668 Suaren Ama, gure salbazioa izango zara. 666 00:47:25,918 --> 00:47:27,001 Howard jauna? 667 00:47:33,251 --> 00:47:36,918 Suaren Ama, gure salbazioa izango zara. 668 00:47:37,709 --> 00:47:39,126 Zure jarraitzailea naiz. 669 00:48:04,918 --> 00:48:06,001 Titus! 670 00:48:08,168 --> 00:48:09,376 Hitz egin behar dugu. 671 00:48:10,959 --> 00:48:11,959 Bai. 672 00:48:14,459 --> 00:48:16,334 Zuzen zeunden toki honi buruz. 673 00:48:16,334 --> 00:48:20,126 Ez, zu zeunden zuzen. Ikusi hau. 674 00:48:20,126 --> 00:48:22,376 Ostra dute izena. Nahi duzu bat? 675 00:48:22,376 --> 00:48:24,001 Ondo sentiarazten zaituzte. 676 00:48:24,001 --> 00:48:26,001 Nire zakila lehertu nahi duzu? 677 00:48:26,001 --> 00:48:28,584 - Zer? - Barkatu. Harremanak izan nahi dituzu? 678 00:48:28,584 --> 00:48:29,959 Ez, Titus. 679 00:48:30,668 --> 00:48:32,959 Berehala joan behar gara. 680 00:48:32,959 --> 00:48:34,668 Burutik jota daude. 681 00:48:34,668 --> 00:48:37,293 Zu bezalakoak dira, bitxiak, baina atseginak. 682 00:48:38,084 --> 00:48:41,209 Ez ahaztu nire besoa. Denbora gehiago behar dut sendatzeko. 683 00:48:44,668 --> 00:48:46,543 Titus, entzun. 684 00:48:47,543 --> 00:48:48,959 Normala da geratu nahi izatea. 685 00:48:48,959 --> 00:48:50,793 Ulertzen zaitut. Nik... 686 00:48:50,793 --> 00:48:53,626 Badakit gainazaleko zoramenaren aldean 687 00:48:53,626 --> 00:48:55,709 hau zoragarria irudituko zaizula. 688 00:48:55,709 --> 00:48:58,293 Ulertuko dut gure tratua hautsi nahi baduzu 689 00:48:58,293 --> 00:49:01,876 leku on eta seguru batean geratu nahi duzulako. 690 00:49:04,001 --> 00:49:05,084 Baina hemen ez. 691 00:49:05,709 --> 00:49:08,043 - Txabusina bat eman didate. - Badakit. 692 00:49:08,751 --> 00:49:10,043 Eta zapatilak. 693 00:49:11,793 --> 00:49:13,626 Zerbait ezkutatzen dute. 694 00:49:13,626 --> 00:49:15,709 Eta frogatuko dizut. Ados? 695 00:49:15,709 --> 00:49:17,418 Ez naiz zu gabe joango. 696 00:52:48,126 --> 00:52:52,376 CRYO-TEC CRYO-POD EGOERA: LO 697 00:53:21,459 --> 00:53:22,876 Eskerrak ondo zaudeten. 698 00:53:25,126 --> 00:53:28,543 Atea irekita ikusi dut eta atera zinetela pentsatu dut. 699 00:53:42,543 --> 00:53:43,543 Kaixo? 700 00:53:53,668 --> 00:53:56,043 ESPEZIMEN KONTROL UNITATEA 701 00:54:10,876 --> 00:54:11,918 Aizu, geldi! 702 00:54:11,918 --> 00:54:13,001 Harrapatu ezazue! 703 00:54:28,584 --> 00:54:30,876 Ez! Jota zaudete! 704 00:54:31,376 --> 00:54:32,959 Burutik jota zaudete! 705 00:54:32,959 --> 00:54:35,584 Zuen kultura astakeria bat da! 706 00:54:35,584 --> 00:54:38,626 Guk ere hori pentsatuko genuke zure etxeari buruz. 707 00:54:40,876 --> 00:54:42,126 Ez! 708 00:57:32,751 --> 00:57:34,751 Azpitituluak: Leire 709 00:57:34,751 --> 00:57:36,834 Ikuskatzailea: Ilargi G.