1 00:00:07,334 --> 00:00:10,001 FALLOUTEKO AURREKO ATALETAN 2 00:00:10,459 --> 00:00:13,084 Denok gaude larrituta. 3 00:00:14,334 --> 00:00:18,876 Baina gure lehentasuna babeslekuaren segurtasuna bermatzea da. 4 00:00:18,918 --> 00:00:20,168 Ez dute aita aurkitu nahi. 5 00:00:20,293 --> 00:00:22,001 Orain agintea daukatelako. 6 00:00:22,584 --> 00:00:23,626 Etxera ekarriko dut. 7 00:00:25,418 --> 00:00:26,501 Emaiozu berriz! 8 00:00:30,709 --> 00:00:31,751 Egin tiro! 9 00:00:33,084 --> 00:00:35,793 Putaseme madarikatua, zure errua da. 10 00:00:36,834 --> 00:00:39,334 -Hilko zaituzte. -Itua eramaten badut, ez. 11 00:00:39,418 --> 00:00:42,793 Etorkizuna alda dezakezu 12 00:00:42,876 --> 00:00:46,001 Moldaverrengana eramaten banauzu. 13 00:00:47,251 --> 00:00:48,293 Burua bakarrik. 14 00:00:49,834 --> 00:00:51,918 Babeslekuko biztanlea zara. 15 00:00:52,459 --> 00:00:55,709 Bizirauteko, gainazaleko biztanle gisa jokatu behar duzu. 16 00:00:57,043 --> 00:01:00,918 Kontua zera da, zure asmoak berdinak izango al dira 17 00:01:04,251 --> 00:01:08,043 animalia guztiz desberdin bat bilakatzen zarenean? 18 00:01:23,459 --> 00:01:27,126 HASTAPENA 19 00:01:42,334 --> 00:01:43,543 Arren, jauna. 20 00:01:44,501 --> 00:01:47,334 Arren, nahikoa da. 21 00:01:50,418 --> 00:01:55,376 Mexikon badago esamolde bat: "Feo, fuerte y formal". 22 00:01:56,251 --> 00:02:00,959 Honako hau esan nahi du: "Itsusia, indartsua eta zintzoa". 23 00:02:01,626 --> 00:02:02,918 Bada, Joey, 24 00:02:04,209 --> 00:02:06,418 hirutik bi dituzu zuk. 25 00:02:22,043 --> 00:02:23,668 Derrigorrez hil behar dut? 26 00:02:23,751 --> 00:02:24,584 Moztu! 27 00:02:26,501 --> 00:02:27,334 Itxura ona du. 28 00:02:28,043 --> 00:02:29,459 Deitu ile-apaintzailea. 29 00:02:29,543 --> 00:02:32,251 Emile, zatoz, zurekin hitz egin nahi dut. 30 00:02:32,334 --> 00:02:35,209 Altxa. Hau eguna gaurkoa. Egundoko eszena izan da. 31 00:02:35,293 --> 00:02:38,459 Gidoi berriari buruz hitz egin nahi dut zurekin. 32 00:02:38,543 --> 00:02:40,418 Ni sheriffa naiz, ezta? 33 00:02:40,918 --> 00:02:43,959 Orduan, atxilotu egin dezaket, orain arte bezala. 34 00:02:44,043 --> 00:02:47,626 Ikusleek badakite gizon jatorra zarela, Coop. 35 00:02:47,709 --> 00:02:51,293 Gizon jatorrak ere zitalkeriak egiten ikusi nahi dituzte. 36 00:02:51,376 --> 00:02:53,834 Ulertzen dut, baina ni ez naiz halakoa. 37 00:02:53,918 --> 00:02:56,834 Ez naiz inoiz halakoa izan. Hemen al dago Bob? 38 00:02:56,918 --> 00:02:58,751 Bob kaleratu egin dute, Coop. 39 00:02:58,834 --> 00:03:01,459 -Zer? -Estudioak kaleratu du. 40 00:03:01,543 --> 00:03:02,376 Zergatik? 41 00:03:03,251 --> 00:03:04,501 Bada, 42 00:03:05,168 --> 00:03:07,501 Bob komunista da, antza. 43 00:03:07,584 --> 00:03:08,668 -Komunista? -Bai. 44 00:03:08,751 --> 00:03:11,084 -Bob, Cadillac bat zeukana? -Horixe bera. 45 00:03:11,168 --> 00:03:13,584 -Lastima, gidoilari ona zen. -Lastima, bai. 46 00:03:13,668 --> 00:03:15,876 Onenetakoa, baina ez zegoen aukerarik, 47 00:03:15,959 --> 00:03:18,084 horregatik da hain garrantzitsua filma. 48 00:03:18,168 --> 00:03:20,543 -Ongi da. -Western desberdin bat da, 49 00:03:20,626 --> 00:03:23,293 egoera latzetan norbanakoak duen botereaz 50 00:03:23,376 --> 00:03:25,501 eta Estatu Batu berriez ari gara. 51 00:03:25,584 --> 00:03:27,793 Horregatik, asko eskertuko genizuke 52 00:03:27,876 --> 00:03:31,709 Jorgeri buruan tiro bat emango bazenio, ados? 53 00:03:32,376 --> 00:03:34,168 Mesedez! Zeren, hemen kanpoan, 54 00:03:34,251 --> 00:03:37,751 zuk, zure pistolak eta zure printzipioek ezartzen dute justizia 55 00:03:37,834 --> 00:03:39,834 mendebalde basatian. 56 00:03:39,918 --> 00:03:43,084 Jarrai dezagun hizketan bazkalostean, ados? 57 00:03:48,209 --> 00:03:51,293 Mahats zaporeko gozokirik utziko al duzu besteontzat? 58 00:03:51,376 --> 00:03:53,959 Ez dira mahats zaporekoak, izpilikuzkoak baizik. 59 00:03:55,084 --> 00:03:58,501 Izpilikuaren zaporea gogoko baduzu, edan lurrina eta kito. 60 00:03:59,876 --> 00:04:03,918 Andere zaharrentzako zaporea dela diote gutxiesteko, 61 00:04:04,001 --> 00:04:07,293 baina gozoa da, sentsuala da. 62 00:04:08,043 --> 00:04:10,584 Norbaitek lehen aldiz ukitzen zaituenean bezala. 63 00:04:13,584 --> 00:04:15,251 Dastatu dezaket? 64 00:04:29,918 --> 00:04:34,168 Inoiz ahoan sartu dudan gauzarik nazkagarriena da. 65 00:04:35,043 --> 00:04:36,875 -Guztiz higuingarria. -Gozokia? 66 00:04:38,168 --> 00:04:40,043 Galdetu zure amari. 67 00:04:40,125 --> 00:04:42,209 -Mesedez, ama? -Noski, bihotza. 68 00:04:44,043 --> 00:04:45,793 Ikaragarria benetan. 69 00:04:45,875 --> 00:04:46,959 Ei. 70 00:04:48,084 --> 00:04:49,500 Barkatu, makillajea. 71 00:04:55,918 --> 00:04:58,293 Barkatu, ezpainetakoa. 72 00:04:58,375 --> 00:04:59,293 Ez dit axola. 73 00:05:00,293 --> 00:05:02,209 -Joateko ordua da. -Ongi da. 74 00:05:02,293 --> 00:05:04,043 Argazkilaria gure zain dago. 75 00:05:04,126 --> 00:05:05,376 Zer da hau? 76 00:05:05,459 --> 00:05:08,834 Zuretzako arropa berriak, Howard jauna. 77 00:05:09,668 --> 00:05:10,918 Ongi da. 78 00:05:12,668 --> 00:05:14,251 Hara. 79 00:05:17,959 --> 00:05:19,793 Zure kolore gogokoena da. 80 00:05:20,793 --> 00:05:22,168 Ea ondo daukadan. 81 00:05:23,293 --> 00:05:26,375 Bueno, Janey, goazen. 82 00:05:27,084 --> 00:05:28,750 -Zatoz. -Urduri al zaude? 83 00:05:30,293 --> 00:05:32,584 Ez kezkatu, laztana. Langile fina naiz. 84 00:05:35,293 --> 00:05:37,918 Ezetz harrapatu! Goazen! 85 00:06:46,959 --> 00:06:48,750 Goazen beste zatiaren bila. 86 00:08:06,834 --> 00:08:08,084 YUMYUM ARRAUTZA BETEAK 87 00:08:16,709 --> 00:08:21,209 Zergatik dabiltza denak zure atzetik? 88 00:08:34,708 --> 00:08:36,168 Ongi da. 89 00:08:37,168 --> 00:08:38,583 Ez kontatu, ba. 90 00:08:40,918 --> 00:08:42,000 Badaezpada ere. 91 00:08:48,793 --> 00:08:51,293 Galdu ez zaitezen. 92 00:08:52,543 --> 00:08:54,583 JARRAITZAILEA KONEKTATZEN AKTIBATUTA 93 00:09:07,376 --> 00:09:08,376 Bai. 94 00:09:08,959 --> 00:09:09,959 Ezin hobeto. 95 00:09:30,459 --> 00:09:32,626 Zaldun hori sekulakoa zen. 96 00:09:35,793 --> 00:09:37,418 Nor izango ote da? 97 00:10:02,751 --> 00:10:03,918 Titus zalduna. 98 00:10:09,168 --> 00:10:10,376 Titus zalduna. 99 00:10:18,543 --> 00:10:19,584 Titus zalduna. 100 00:10:22,709 --> 00:10:24,126 Bai, ni naiz, esan. 101 00:10:25,209 --> 00:10:26,043 Txanda. 102 00:10:26,126 --> 00:10:29,168 Shortsight agentea naiz. Ez dugu zure berririk. 103 00:10:33,251 --> 00:10:34,251 Eraso egin digu. 104 00:10:35,501 --> 00:10:36,833 Piztia izugarri batek. 105 00:10:37,543 --> 00:10:39,458 Nire laguntzailea erasoan hil da. 106 00:10:39,543 --> 00:10:41,208 Ohorez eta loriaz 107 00:10:42,583 --> 00:10:43,583 hil da. 108 00:10:44,293 --> 00:10:45,668 Ergela. 109 00:10:45,751 --> 00:10:48,668 Ulertuta, beste laguntzaile bat bidaliko dizugu. 110 00:10:48,751 --> 00:10:51,168 Ez, ez dut laguntzailerik behar. 111 00:10:51,833 --> 00:10:52,833 Ondo nago. 112 00:10:52,918 --> 00:10:54,958 Ez kezkatu, laguntzaile asko ditugu. 113 00:10:55,043 --> 00:10:56,333 Laguntzaile berria... 114 00:11:06,876 --> 00:11:09,084 Segituan itzuliko naiz. 115 00:11:19,543 --> 00:11:23,543 KONPONKETAK 116 00:11:42,793 --> 00:11:45,626 Konpondu dezaket, baina bost txapa izango dira. 117 00:11:55,501 --> 00:11:57,001 Eta lau ematen badizkizut? 118 00:12:01,751 --> 00:12:02,584 Ez. 119 00:12:19,126 --> 00:12:24,126 DENTISTA HORTZAK EROSTEN DITUGU 120 00:12:26,793 --> 00:12:28,918 Azkar egin eta bat gehiago emango dizut. 121 00:12:33,751 --> 00:12:34,751 Milesker. 122 00:12:55,376 --> 00:12:56,376 Aizue. 123 00:12:57,126 --> 00:12:57,958 Arraioa! 124 00:13:02,668 --> 00:13:04,751 Utzi bakean nire armadura. 125 00:13:05,876 --> 00:13:06,834 Goazen. 126 00:13:10,418 --> 00:13:11,668 Emaiozue pasada bat. 127 00:13:40,083 --> 00:13:41,458 Guk aurkitu dugu... 128 00:13:43,458 --> 00:13:44,708 Jaun txit gorena. 129 00:13:48,626 --> 00:13:49,458 Mesedez. 130 00:14:01,918 --> 00:14:03,376 Ireki dezagun. 131 00:14:05,293 --> 00:14:06,626 Ireki! 132 00:14:07,459 --> 00:14:09,376 Zer zabiltza, babalore hori? 133 00:14:09,459 --> 00:14:11,668 Eskuinera ixteko, ezkerrera irekitzeko. 134 00:14:37,083 --> 00:14:38,543 Orain ez didate adarra joko! 135 00:15:24,543 --> 00:15:25,793 Askatu nazazu! 136 00:15:25,876 --> 00:15:26,959 Eman egurra! 137 00:15:29,126 --> 00:15:30,376 Nirea da armadura! 138 00:15:39,876 --> 00:15:41,251 Berotu iezaiozu muturra. 139 00:15:50,876 --> 00:15:52,043 Zer demontre! 140 00:16:22,293 --> 00:16:24,834 Ez. 141 00:16:35,708 --> 00:16:40,001 Ez kezkatu, hiritarrok. Anaitasuna gara. 142 00:16:45,626 --> 00:16:47,043 Ez kezkatu. 143 00:16:59,376 --> 00:17:00,626 Hori da. 144 00:17:03,001 --> 00:17:03,834 Kaka. 145 00:17:25,251 --> 00:17:26,251 Titus zalduna. 146 00:17:27,293 --> 00:17:28,293 Thaddeus naiz. 147 00:17:30,251 --> 00:17:32,043 Ohorea da zure laguntzaile izatea. 148 00:17:34,334 --> 00:17:36,709 Zu babestea eta zerbitzatzea zin egin dut, 149 00:17:36,793 --> 00:17:38,376 zure esanetara nago. 150 00:17:42,334 --> 00:17:45,918 Ene jauna, ezer txarrik esan al dut? 151 00:17:51,084 --> 00:17:54,251 Ez dakit nola iraindu zaitudan, baina izan erruki! 152 00:17:54,959 --> 00:17:56,626 Mesedez! 153 00:17:57,251 --> 00:17:58,251 Arren. 154 00:17:59,376 --> 00:18:01,793 Titus zalduna! Arren! 155 00:18:01,876 --> 00:18:03,084 Edozer egingo dut! 156 00:18:05,543 --> 00:18:07,168 Zutitu, ene laguntzaile, 157 00:18:08,834 --> 00:18:10,251 eta garbitu hau. 158 00:18:13,751 --> 00:18:15,543 Jakina, Titus zalduna. 159 00:18:19,334 --> 00:18:21,751 Kleriko nagusiak agindu berriak eman ditu, 160 00:18:23,168 --> 00:18:24,668 hona hemen mezua: 161 00:18:27,459 --> 00:18:30,709 Ez gara Mundu Zaharreko objektuaren bila gabiltzan bakarrak. 162 00:18:31,376 --> 00:18:33,084 Kleriko nagusiak dio 163 00:18:33,168 --> 00:18:36,584 itua harrapatzen duenak Lugorria kontrolatuko duela. 164 00:18:37,584 --> 00:18:40,709 Eta misioa oztopatzen digun oro hil behar dugu. 165 00:18:46,834 --> 00:18:48,168 Ulertuta. 166 00:19:09,501 --> 00:19:10,834 HOLLYWOOD HIRIBIDEA 167 00:19:18,376 --> 00:19:21,918 NABIGAZIOA 168 00:20:01,626 --> 00:20:02,751 Belarra gustatzen? 169 00:20:14,084 --> 00:20:15,084 Kaixo. 170 00:21:19,459 --> 00:21:21,001 JARRAITZAILEA 171 00:21:45,876 --> 00:21:46,959 Kaixo berriz. 172 00:21:51,626 --> 00:21:52,793 Non dago? 173 00:21:52,876 --> 00:21:54,084 Burua. 174 00:22:08,126 --> 00:22:09,876 Ez. Ongi da. 175 00:22:09,959 --> 00:22:11,501 Ez dakit non dagoen. 176 00:22:12,084 --> 00:22:13,459 Entzun? Galdu egin dut. 177 00:22:16,376 --> 00:22:17,376 Galdu egin dut. 178 00:22:37,793 --> 00:22:39,043 Zurrutariak eraman du? 179 00:22:53,751 --> 00:22:54,959 KONTSEILUAREN GELA 180 00:23:02,626 --> 00:23:03,626 Ondo zaude? 181 00:23:04,293 --> 00:23:05,376 Bai. 182 00:23:06,251 --> 00:23:07,293 Postuz aldatu naute. 183 00:23:07,876 --> 00:23:10,001 Lucyri atea ireki niolako 184 00:23:10,084 --> 00:23:12,584 haserre daude kontseilukoak... 185 00:23:13,376 --> 00:23:15,834 Beraz, ez naiz jada atezaina izango. 186 00:23:17,501 --> 00:23:18,584 Ez da hainbesterako. 187 00:23:22,334 --> 00:23:24,876 Nor naizen ere ez dakit jada. 188 00:23:27,668 --> 00:23:28,876 Barkatu... 189 00:23:39,918 --> 00:23:42,084 Norman, zure txanda da. 190 00:23:54,209 --> 00:23:55,251 Zergatik deitu zaitugu? 191 00:23:55,334 --> 00:23:57,084 Lucyri ihes egiten lagundu niolako. 192 00:23:57,168 --> 00:24:00,043 Ihes egiten? Arrisku bizian jarri duzue Lucy, 193 00:24:00,126 --> 00:24:01,876 babeslekutik irteten lagunduz. 194 00:24:01,959 --> 00:24:03,959 -Gainazaleko erradiazioa... -Are okerrago, 195 00:24:04,043 --> 00:24:05,918 denok jarri gaituzu arriskuan. 196 00:24:06,543 --> 00:24:08,376 Hau nola hasi zela uste duzu? 197 00:24:08,459 --> 00:24:10,293 Ezinezkoa da babeslekuetara sartzea. 198 00:24:10,376 --> 00:24:12,668 Ergelen batek 32. babeslekuko atea 199 00:24:12,751 --> 00:24:15,918 irekiko zuen, eta hala sartu ziren bidelapurrak. 200 00:24:16,418 --> 00:24:19,668 Erabaki hutsal horrek denok jarri gintuen arriskuan. 201 00:24:19,751 --> 00:24:21,834 Ez bakarrik 32. babeslekua, 202 00:24:21,918 --> 00:24:24,084 33. eta 31. babeslekuak ere bai. 203 00:24:24,168 --> 00:24:25,584 HIRU BABESLEKU ELKARREKIN INDARTSUAGO 204 00:24:25,668 --> 00:24:28,751 31. babeslekuarekin harremanetan jarri naiz. 205 00:24:28,834 --> 00:24:31,293 Jainkoari eskerrak, ez zaie ezer gertatu. 206 00:24:31,376 --> 00:24:35,334 Baina zibilizazioaren azken zantzuak suntsitu dituzu ia. 207 00:24:35,418 --> 00:24:36,709 Lucyren ideia izan zen. 208 00:24:36,793 --> 00:24:38,834 Ez zitzaizun otu bera geldiaraztea? 209 00:24:38,918 --> 00:24:39,751 Ez. 210 00:24:40,834 --> 00:24:42,418 Zer egingo dugu orain? 211 00:24:43,668 --> 00:24:45,626 Maila jaitsiera batekin zigortu. 212 00:24:49,043 --> 00:24:52,209 Zaindaria izan zara, sukaldean ere aritu zara. 213 00:24:52,293 --> 00:24:56,001 Badakizu eman dizuten lan guztietan 214 00:24:56,084 --> 00:24:59,084 ebaluazioaren emaitza "Motibazioa falta zaio" dela? 215 00:25:00,501 --> 00:25:02,084 Ez, baina arrazoi dute. 216 00:25:03,668 --> 00:25:08,126 Informazioa gordetzen egiten duzu lan orain, ordenagailuekin. 217 00:25:09,043 --> 00:25:10,043 Gogoko duzu? 218 00:25:11,418 --> 00:25:12,418 Motibazioa falta zait. 219 00:25:16,793 --> 00:25:18,168 Ataka batean zaudete, ezta? 220 00:25:19,043 --> 00:25:22,709 Nola zigortuko nauzue lan guztiak gaitzesten baditut? 221 00:25:23,751 --> 00:25:25,126 Bai, ataka batean gaude. 222 00:25:25,209 --> 00:25:28,751 Baina eskerrak arau-hausleak zigortzen ditugula. 223 00:25:28,834 --> 00:25:31,251 Babeslekuko biztanleak bakarrik, 224 00:25:31,334 --> 00:25:32,793 ala hiltzera datozenak ere bai? 225 00:25:40,293 --> 00:25:42,126 Ondo pentsatuta, 226 00:25:43,626 --> 00:25:46,043 badugu zuretzat lan apropos bat. 227 00:25:57,418 --> 00:26:03,043 ATEAK ZABALIK 228 00:26:07,626 --> 00:26:08,959 Esnatzeko ordua da. 229 00:26:10,626 --> 00:26:13,084 Hemen duzue janaria. 230 00:26:16,126 --> 00:26:17,126 Ez horregatik. 231 00:26:21,459 --> 00:26:22,709 Ongi da. 232 00:26:22,793 --> 00:26:25,793 -Mahai-tresna bat da... -Bihotza jango dizut. 233 00:26:33,709 --> 00:26:35,626 Burua irekiko dizut! 234 00:26:38,001 --> 00:26:39,543 -Bai. -Bai, ostia! 235 00:26:47,168 --> 00:26:48,834 Ez dago sagarrik, jauna. 236 00:26:48,918 --> 00:26:51,001 Igo gorago! 237 00:26:51,084 --> 00:26:51,918 Ongi da. 238 00:26:52,668 --> 00:26:54,626 Agian ez da sagarrondo bat. 239 00:26:54,709 --> 00:26:55,918 Gainera, 240 00:26:56,501 --> 00:26:58,501 ihartuta dagoela dirudi. 241 00:26:59,376 --> 00:27:00,793 Begiratu ondo. 242 00:27:00,876 --> 00:27:02,793 Zin degizut, jauna, sagar bat... 243 00:27:02,876 --> 00:27:03,959 Kaka! 244 00:27:11,168 --> 00:27:13,168 Barkatu, jauna. 245 00:27:13,251 --> 00:27:15,251 Badakit sagar bat nahi zenuela. 246 00:27:16,334 --> 00:27:20,043 Janaria daukat, gose bazara. 247 00:27:20,126 --> 00:27:21,209 Gosea joan zait. 248 00:27:22,043 --> 00:27:24,459 Ados, nahi duzun bezala. 249 00:27:25,334 --> 00:27:26,834 Zu zara jauna. 250 00:27:29,709 --> 00:27:31,793 Objektua eskuratu behar dut. Goazen. 251 00:27:32,501 --> 00:27:33,918 Ongi da. 252 00:27:34,709 --> 00:27:36,043 Itua aurkitzen badugu, 253 00:27:36,709 --> 00:27:38,126 irratia konpondu beharko dugu 254 00:27:38,209 --> 00:27:40,668 Anaitasunari laguntza eskatzeko. 255 00:27:42,084 --> 00:27:44,459 Nik neuk eskuratuko dut. 256 00:27:44,543 --> 00:27:47,626 Ulertuta. Ez dut zure gaitasuna zalantzan jartzen. 257 00:27:57,418 --> 00:27:59,168 Enklabeko tipo hori, 258 00:27:59,251 --> 00:28:01,751 denek harrapatu nahi dutena, ikusi duzu? 259 00:28:01,834 --> 00:28:05,793 Bai. Emakume batekin egin zuen ihes. 260 00:28:05,876 --> 00:28:06,709 Ihes egin zuten? 261 00:28:07,293 --> 00:28:10,043 Nekrofago batek eraso ninduen. 262 00:28:10,126 --> 00:28:11,334 Nekrofago batek? 263 00:28:11,959 --> 00:28:13,584 Beldurgarriak dira benetan. 264 00:28:13,668 --> 00:28:15,918 Segituan hilko zenuen, zirt-zart. 265 00:28:16,001 --> 00:28:18,793 "Nekrofago bat? Bada, zureak egin du". 266 00:28:18,876 --> 00:28:19,876 Ez. 267 00:28:19,959 --> 00:28:22,334 Nekrofagoa aurkitzen badugu, itua ere bai. 268 00:28:22,418 --> 00:28:23,876 Ez zenuen nekrofagoa hil? 269 00:28:26,418 --> 00:28:27,293 Ideia ona, jauna. 270 00:28:28,001 --> 00:28:30,001 Lugorritarrek erradiazio arrastoa uzten dute. 271 00:28:30,501 --> 00:28:32,126 Nekrofagoa bizirik utziz, 272 00:28:32,209 --> 00:28:36,668 bere arrastoak gizonarenganaino eramango gaitu. 273 00:28:39,209 --> 00:28:41,334 Bai, badakit. 274 00:28:43,709 --> 00:28:45,709 Arrastoa topatu dut. 275 00:28:46,584 --> 00:28:48,168 Lan bikaina, jauna. 276 00:28:48,251 --> 00:28:50,751 Hemendik. Gorespena gurea izango da! 277 00:28:52,959 --> 00:28:54,001 Bai. 278 00:29:04,709 --> 00:29:05,918 Bera izango ote da? 279 00:29:07,626 --> 00:29:09,126 Batek daki. 280 00:29:09,209 --> 00:29:11,043 Erakutsi irudia. 281 00:29:15,334 --> 00:29:16,418 Bai. 282 00:29:17,209 --> 00:29:19,043 Bai, bera da. 283 00:29:19,793 --> 00:29:22,126 Gorpua eraman beharko genuke? 284 00:29:22,209 --> 00:29:23,418 Ez. 285 00:29:23,501 --> 00:29:25,876 Gorpua utzi badute, ez du baliorik izango. 286 00:29:25,959 --> 00:29:28,709 Bere burua da baliotsua. Aurkitu behar dugu. 287 00:29:28,793 --> 00:29:29,834 Bai, burutsua zara. 288 00:29:29,918 --> 00:29:32,043 Nork egingo zuen hau, neskak edo nekrofagoak? 289 00:29:32,126 --> 00:29:34,709 Nekrofagoak, zalantzarik gabe. 290 00:29:35,709 --> 00:29:36,543 Nekrofagoak... 291 00:29:37,168 --> 00:29:40,126 Egunen baten Anaitasunak denak akabatuko ditu. 292 00:29:40,751 --> 00:29:43,126 Eta ez dute berriz halakorik egingo. 293 00:29:45,084 --> 00:29:48,793 Bueno, ziurrenik nekrofagoa 294 00:29:48,876 --> 00:29:51,959 hemendik... bueno... 295 00:29:52,751 --> 00:29:54,043 Bai, zalantzarik gabe... 296 00:29:56,751 --> 00:29:59,418 Bai, zalantzarik gabe, handik joan da. 297 00:30:00,001 --> 00:30:01,293 Arrastoa utzi du. 298 00:30:18,876 --> 00:30:20,209 Askatu, mesedez. 299 00:30:22,168 --> 00:30:25,084 Nire aita ikuskatzailea da. Bidelapurrek eraman dute 300 00:30:25,168 --> 00:30:26,918 eta burua behar dut bera salbatzeko. 301 00:30:27,001 --> 00:30:29,668 Laguntzen badidazu, nahi duzuna emango dizu. 302 00:30:47,793 --> 00:30:49,043 Aski da! 303 00:30:49,126 --> 00:30:51,668 Aski da. Torturatzea gaizki dago. 304 00:30:53,334 --> 00:30:54,543 Badakizu zer? 305 00:30:55,584 --> 00:30:59,418 Ikerketak egiten zituzten lehen. 306 00:31:00,043 --> 00:31:03,376 Egunkari guztietan agertzen zen ikerketaren bat edo beste. 307 00:31:03,459 --> 00:31:05,418 Eta ikerketa batek esaten zuen... 308 00:31:05,501 --> 00:31:06,501 ERRADIAZIO NEURGAILUA 309 00:31:06,584 --> 00:31:10,126 ...pertsonak torturatzea 310 00:31:10,209 --> 00:31:11,376 alferrikakoa dela. 311 00:31:25,709 --> 00:31:29,584 Eta ez nau harritzen. Norbaitek min emango balit, 312 00:31:29,668 --> 00:31:32,001 ez nioke lagunduko. 313 00:31:32,084 --> 00:31:35,626 Eta, hala ere, tortura ez zen Lurretik desagertu. 314 00:31:36,459 --> 00:31:37,709 Egia esan, 315 00:31:38,584 --> 00:31:41,293 denbora igaro ahala, zera nabaritu nuen, 316 00:31:42,043 --> 00:31:43,209 igo egin zela 317 00:31:45,626 --> 00:31:48,418 torturen batez bestekoa munduan zehar. 318 00:31:48,918 --> 00:31:51,043 Jauna, mesedez. Burua behar dut. 319 00:31:51,126 --> 00:31:53,626 Aita salbatzeko modu bakarra da. 320 00:31:53,709 --> 00:31:55,126 Kontua da, 321 00:31:56,501 --> 00:31:58,584 nire iritziz, ikerketa horiek 322 00:31:58,668 --> 00:32:00,001 zuzenak zirela. 323 00:32:00,793 --> 00:32:03,126 Torturatzea alferrikakoa da. 324 00:32:03,209 --> 00:32:06,668 Orduan, zergatik ari zara hau egiten? 325 00:32:07,376 --> 00:32:09,793 Ez naiz zu torturatzen ari, polit hori. 326 00:32:10,584 --> 00:32:11,793 Nire beita zara. 327 00:34:15,709 --> 00:34:16,876 Madarikatua! 328 00:34:18,334 --> 00:34:19,751 Asko sentitzen dut. 329 00:34:19,834 --> 00:34:23,251 Ibai pozoitu batean ni beita gisa erabiltzen utzi behar nizun. 330 00:34:28,084 --> 00:34:29,084 Kaka! 331 00:34:29,168 --> 00:34:30,918 Ezin duzu jendea horrela tratatu. 332 00:34:31,001 --> 00:34:32,584 Zergatik ez? 333 00:34:34,543 --> 00:34:36,209 Urrezko arauarengatik. 334 00:34:37,793 --> 00:34:40,418 "Besteek zuei egitea nahi zenuketena egin besteei". 335 00:34:43,543 --> 00:34:45,668 Zurrutariek motel egiten dute digestioa. 336 00:34:46,543 --> 00:34:47,543 Denbora daukat. 337 00:34:56,668 --> 00:34:59,418 Ez. Utzi bakean. 338 00:35:03,793 --> 00:35:05,251 Nora goaz? 339 00:35:05,876 --> 00:35:08,084 Eta burua? Aita salbatzeko behar dut. 340 00:35:08,168 --> 00:35:10,418 Lugorrian beste urrezko arau bat dugu. 341 00:35:10,501 --> 00:35:11,584 Zer arau? 342 00:35:11,668 --> 00:35:15,251 Oztopo madarikatuei aurre egin beharko diezu etengabe. 343 00:35:16,501 --> 00:35:17,709 Eta txakurra? 344 00:35:18,293 --> 00:35:19,418 Ez da nirea. 345 00:35:29,001 --> 00:35:30,626 YUMYUM ARRAUTZA BETEAK 346 00:35:34,793 --> 00:35:37,168 Barkatu. Hau egitea ahaztu zait. 347 00:35:40,001 --> 00:35:41,209 Zertan ari zara? 348 00:35:42,168 --> 00:35:44,876 Zure ur poltsa betetzen hidratatuta egon zaitezen. 349 00:35:46,501 --> 00:35:47,668 Ongi da. 350 00:35:53,084 --> 00:35:55,084 Esertzen bazara, azkarrago egingo dut. 351 00:35:59,084 --> 00:36:03,793 Gauza asko biziko zenituen, ezta? Zalduna izanda. 352 00:36:03,876 --> 00:36:05,584 Nik gauza dezente ikusi ditut. 353 00:36:05,668 --> 00:36:07,584 Euli haztegi batean egin nuen lan. 354 00:36:07,668 --> 00:36:10,459 Kakalaria nintzen, jaten ematen ziguten, 355 00:36:10,543 --> 00:36:13,376 eta gero, gure kaka euliei ematen zieten jaten, 356 00:36:13,459 --> 00:36:15,876 horiekin proteina egin eta saltzeko. 357 00:36:15,959 --> 00:36:17,459 Horregatik nago hain gizen. 358 00:36:21,293 --> 00:36:24,376 Zure laguntzaile ohia, 359 00:36:24,459 --> 00:36:25,876 nola hil zen? 360 00:36:27,251 --> 00:36:28,418 Ezagutzen zenuen? 361 00:36:29,418 --> 00:36:30,584 Bai. 362 00:36:31,418 --> 00:36:32,834 Zer dakizu hari buruz? 363 00:36:32,918 --> 00:36:34,084 Bada, 364 00:36:34,918 --> 00:36:36,001 tipo jatorra zen. 365 00:36:38,751 --> 00:36:40,459 Esan gauza txar bat. 366 00:36:41,043 --> 00:36:42,043 Bueno... 367 00:36:42,876 --> 00:36:45,251 Hilda dago. Hori ez dago ondo. 368 00:36:46,251 --> 00:36:47,543 Agindu bat da, laguntzaile. 369 00:36:47,626 --> 00:36:48,709 Ongi. 370 00:36:50,918 --> 00:36:54,751 Egia esateko, ez genuen oso ondo tratatzen. 371 00:36:55,501 --> 00:36:57,584 Noizean behin astindu bat ematen genion. 372 00:36:58,084 --> 00:37:00,501 Arrazoirik gabe, zera... 373 00:37:03,251 --> 00:37:05,001 Bueno, basekoek 374 00:37:05,084 --> 00:37:08,418 ni jipoitzen ninduten beti. 375 00:37:10,043 --> 00:37:11,959 Izangai berriak iritsi ziren, 376 00:37:12,043 --> 00:37:14,709 eta Maximus haien artean zegoen. 377 00:37:14,793 --> 00:37:16,668 Eta zera otu zitzaidan: 378 00:37:16,751 --> 00:37:19,334 "Zergatik ez dugu bera jipoitzen?". 379 00:37:19,418 --> 00:37:20,584 Eta ondo atera zen. 380 00:37:21,251 --> 00:37:24,084 Asko estimatzen ninduten. Demasa zen. 381 00:37:24,168 --> 00:37:27,251 Hil aurretik besteren bat jipoitu izan balu, bederen. 382 00:37:27,334 --> 00:37:28,251 Bidezkoa litzateke. 383 00:37:29,459 --> 00:37:31,959 Etengabe hiltzen da jendea. 384 00:37:32,043 --> 00:37:34,376 Lugorria halakoa da. Beraz, zer axola du? 385 00:37:36,001 --> 00:37:37,084 Baina, hala ere, 386 00:37:38,626 --> 00:37:39,459 ez dago ondo. 387 00:37:41,876 --> 00:37:43,459 Ez kezkatu. 388 00:37:44,126 --> 00:37:47,584 Esan duzun bezala, Lugorria halakoa da. 389 00:37:50,418 --> 00:37:52,709 Goazen. Laster ilunduko du. 390 00:37:52,793 --> 00:37:53,793 Bai. 391 00:38:03,251 --> 00:38:04,668 Banoa. 392 00:38:09,918 --> 00:38:13,876 Pertsona edo sozietate bat ezagutzeko, ikusi nola tratatzen duten arerioa. 393 00:38:13,959 --> 00:38:17,418 Eta 16 pertsona bortitz ditugu hemen, 394 00:38:17,501 --> 00:38:20,959 aldi baterako birgaitutako irakurgelan gatibu. 395 00:38:21,043 --> 00:38:24,418 Ez dugu inoiz halako arazo etiko bat izan. 396 00:38:24,501 --> 00:38:27,459 Arazoa baino gehiago, aukera etikoa dela esango nuke, 397 00:38:27,543 --> 00:38:30,584 gainazaleko biztanleei eta elkarri 398 00:38:30,668 --> 00:38:34,209 eraiki nahi dugun mundu hobea nolakoa den erakusteko. 399 00:38:34,293 --> 00:38:37,293 Milesker, Reg. Ikuspuntu baikorregia iruditzen zait. 400 00:38:37,376 --> 00:38:40,918 Ez da baikorregia. Egia hutsa da. 401 00:38:41,001 --> 00:38:42,001 Ongi da. 402 00:38:42,084 --> 00:38:46,418 Halere, gatibuekin zer egin erabaki behar dugu oraindik. 403 00:38:46,501 --> 00:38:49,918 Eta denok batera hartu behar dugu erabakia. 404 00:38:50,001 --> 00:38:53,209 Gure baloreak jarraituz. 405 00:38:53,293 --> 00:38:54,751 Bai, hori da. 406 00:38:57,376 --> 00:39:01,959 Uste dut ideiak behar ditugula. 407 00:39:02,626 --> 00:39:03,918 Badakizue zer? 408 00:39:04,918 --> 00:39:07,584 Gaur goizean Woodyk elkarrizketatu duen mutilak 409 00:39:07,668 --> 00:39:09,251 itxura ona dauka. 410 00:39:09,334 --> 00:39:11,918 Mutiko horrek ipurtzuloa erakutsi dit. 411 00:39:12,001 --> 00:39:15,709 Bai, baina horrek komunikatzeko nahia zuela erakusten du, 412 00:39:15,793 --> 00:39:18,459 kultura desberdintasunak alde batera utziz. 413 00:39:18,543 --> 00:39:20,501 Hortik hasi gaitezke 414 00:39:20,584 --> 00:39:22,959 hiritar jator bat sortzen. 415 00:39:23,043 --> 00:39:25,126 Jende asko galdu dugu azkenaldian. 416 00:39:25,209 --> 00:39:29,043 Konponbide etikoena gatibuak hezi 417 00:39:29,126 --> 00:39:31,501 eta babeslekuan gizarteratzea da. 418 00:39:34,293 --> 00:39:37,584 Argi utzi nahi dut prozesu horrek luze joko duela. 419 00:39:38,793 --> 00:39:42,959 Gaur goizean ikusitakoan oinarrituz, urteak emango ditu. 420 00:39:43,626 --> 00:39:47,126 -Baina... -Baina geldiezinak gara 421 00:39:47,209 --> 00:39:48,751 helburu bat daukagunean. 422 00:39:48,834 --> 00:39:50,043 Bai! 423 00:39:52,918 --> 00:39:55,168 Shakespeare irakatsiko diet, 424 00:39:55,251 --> 00:39:57,251 eta prest daudenean, Marlowe. 425 00:39:57,334 --> 00:39:58,793 Ez dut zakarra izan nahi, 426 00:39:58,876 --> 00:40:01,918 baina ez dut uste Shakespeare irakurtzeko prest daudenik. 427 00:40:02,001 --> 00:40:04,043 Morala irakatsiz hasi nahiko nuke. 428 00:40:04,126 --> 00:40:06,418 Kant, Mill eta tankerakoak. 429 00:40:06,501 --> 00:40:08,918 Ni oinarrizko kalkulua irakasteko prest nago. 430 00:40:10,584 --> 00:40:13,084 Zerbait esan nahi zenuen, Norm? 431 00:40:19,001 --> 00:40:21,418 Ez da gure lana haiek laguntzea. 432 00:40:21,501 --> 00:40:23,626 -Hiltzaileak dira. -Ez zuten aukerarik. 433 00:40:23,709 --> 00:40:26,959 Eta ez dute aukerarik izango hezkuntzarik gabe. 434 00:40:27,043 --> 00:40:28,293 Norm, laguna, 435 00:40:28,876 --> 00:40:31,501 kontua da, ezin ditugula besterik gabe askatu. 436 00:40:33,709 --> 00:40:36,209 Hemengo segurtasunari buruz asko dakite. 437 00:40:37,418 --> 00:40:39,043 Zer egin nahi duzu? 438 00:40:41,334 --> 00:40:43,126 Gurekin egin nahi zutena. 439 00:40:43,834 --> 00:40:45,834 Ene bada, Norm. 440 00:40:47,418 --> 00:40:50,918 Normek sentimendu bat azaleratu du, besterik ez. 441 00:40:51,001 --> 00:40:53,793 Badakit. Ni ere haserre nago, denok bezala. 442 00:40:53,876 --> 00:40:58,251 Baina gatibuak hiltzeko aukera 443 00:40:58,334 --> 00:41:01,751 guztiz baztertuta dago. 444 00:41:02,334 --> 00:41:03,251 Hori da. 445 00:41:03,918 --> 00:41:05,543 Barkatu. Arrazoi duzu. 446 00:41:06,126 --> 00:41:08,418 Ez nuen zure agintea zalantzan jarri nahi. 447 00:41:08,501 --> 00:41:09,918 -Milesker. -Milesker. 448 00:41:11,459 --> 00:41:13,418 Bueno, jaunak. 449 00:41:14,001 --> 00:41:14,834 Jaunak. 450 00:41:15,376 --> 00:41:17,209 Hitz egin dezaket zuekin, mesedez? 451 00:41:17,293 --> 00:41:18,543 Ur-sistemari buruz da. 452 00:41:19,543 --> 00:41:20,584 Aurrera. 453 00:41:23,626 --> 00:41:27,709 MacLean ikuskatzaileak bakarka hitz egingo luke honi buruz 454 00:41:27,793 --> 00:41:29,584 talde osoari azaldu aurretik. 455 00:41:30,084 --> 00:41:31,834 Baina bera ez dago hemen. 456 00:41:32,584 --> 00:41:34,084 Bota. 457 00:41:34,168 --> 00:41:35,418 Ondo da, 458 00:41:36,501 --> 00:41:37,918 ur-sistema hondatu egin da. 459 00:41:38,584 --> 00:41:42,459 Bi hilabetez bizirauteko adina ur daukagu, 460 00:41:42,543 --> 00:41:44,543 gatibuak kontuan hartu gabe... 461 00:41:44,626 --> 00:41:47,584 -Ondo da. Aski da. -Milesker. 462 00:41:49,459 --> 00:41:51,293 Hori izugarria da. 463 00:41:51,376 --> 00:41:53,793 Bilera bukatu da. 464 00:41:53,876 --> 00:41:56,376 Ni ere hori esatera nindoan... 465 00:41:57,418 --> 00:41:58,709 Bejondeizuela. 466 00:42:02,584 --> 00:42:04,126 Gure pixa edan? 467 00:42:04,209 --> 00:42:05,918 -Adarra jotzen ala? -Ez dakit. 468 00:42:06,001 --> 00:42:07,459 Nire senarra hil zuten. 469 00:42:11,751 --> 00:42:13,168 Arrazoi duzu. 470 00:42:14,584 --> 00:42:16,168 Zure aita hemen balego... 471 00:42:18,834 --> 00:42:20,084 Erabaki zuzena hartuko luke. 472 00:42:33,376 --> 00:42:35,043 Urik gabe ez dugu biziraungo. 473 00:42:44,876 --> 00:42:47,709 -Ziur zaude hemendik dela? -Honen arabera, bai. 474 00:42:49,459 --> 00:42:51,418 -Zaude. -Zer? 475 00:42:52,959 --> 00:42:54,543 Zera, hau... 476 00:42:55,501 --> 00:42:57,126 -Bueno... -Zer? 477 00:42:57,751 --> 00:42:58,918 Bururatu berri zait. 478 00:43:00,501 --> 00:43:03,834 Zalantzarik gabe, munstroren bat antzeman du honek, 479 00:43:03,918 --> 00:43:05,334 baina ez nago ziur... 480 00:43:05,418 --> 00:43:07,918 Ez nago ziur guk nahi dugun munstroa ote den. 481 00:43:14,959 --> 00:43:16,334 Artaburua. 482 00:43:16,418 --> 00:43:17,709 Nire errua da. 483 00:43:17,793 --> 00:43:20,876 Lehena joaten uzten badidazu, aurretik joango naiz. 484 00:43:23,334 --> 00:43:26,376 Altzairuaren Anaitasuneko zalduna naiz. 485 00:43:26,459 --> 00:43:28,084 -Itzuli ur-bazterrera. -Baina... 486 00:43:28,168 --> 00:43:29,376 Zoaz! 487 00:43:30,084 --> 00:43:31,043 Milesker, jauna. 488 00:44:09,793 --> 00:44:11,668 Kaka. 489 00:44:12,001 --> 00:44:13,001 Ene jauna! 490 00:44:14,126 --> 00:44:15,209 Salbatuko zaitut. 491 00:44:15,293 --> 00:44:16,543 Titus zalduna! 492 00:44:16,626 --> 00:44:17,834 Lasaitu zaitez. 493 00:44:26,334 --> 00:44:27,501 Irentsi egingo nau! 494 00:44:28,376 --> 00:44:29,209 Aterako zaitut. 495 00:44:32,543 --> 00:44:36,084 Ad Victoriam! 496 00:45:06,043 --> 00:45:07,084 Salbatu egin nauzu. 497 00:45:08,709 --> 00:45:09,834 Zuk ere salbatu nauzu. 498 00:45:48,834 --> 00:45:50,001 Hori da... 499 00:45:51,834 --> 00:45:53,168 Burua. 500 00:45:53,251 --> 00:45:54,501 Burua da! 501 00:45:54,584 --> 00:45:57,126 Bai! Burua da! 502 00:45:57,209 --> 00:45:58,918 Bai! 503 00:45:59,001 --> 00:46:00,418 Bai! 504 00:46:50,834 --> 00:46:51,668 Jauna. 505 00:46:52,334 --> 00:46:53,334 Mesedez, jauna. 506 00:46:54,418 --> 00:46:55,334 Ura behar dut. 507 00:46:56,793 --> 00:46:57,793 Mesedez. 508 00:47:03,501 --> 00:47:04,793 Mesedez. 509 00:47:54,959 --> 00:47:57,876 Hainbeste ur eta edateko modukorik ez. 510 00:47:59,251 --> 00:48:01,626 Segituan kutsatzen da dena, babeslekutar. 511 00:48:02,918 --> 00:48:04,084 Ikusiko duzu. 512 00:48:05,251 --> 00:48:06,709 Hori gertatu zitzaizun zuri? 513 00:48:09,001 --> 00:48:10,168 Erradiazioa? 514 00:48:11,084 --> 00:48:12,501 Halako zerbait. 515 00:48:26,584 --> 00:48:29,584 BABESLEKUA 516 00:49:08,043 --> 00:49:10,126 Trajedunak ezagutzeko prest? 517 00:49:10,209 --> 00:49:11,793 Zu ez lotsarazten saiatuko naiz. 518 00:49:12,793 --> 00:49:14,209 Baina ezin jakin. 519 00:49:15,876 --> 00:49:17,876 -Howard jauna. -Kaixo. 520 00:49:17,959 --> 00:49:20,459 -Urte askotarako. -Kaixo, urte askotarako. 521 00:49:20,543 --> 00:49:22,584 Vault-Tec familia osoaren partez, 522 00:49:22,668 --> 00:49:24,293 pozarren gaudela esan nahi dizut 523 00:49:24,376 --> 00:49:26,709 Barbek zu ekartzea lortu duelako. 524 00:49:26,793 --> 00:49:29,126 Ez dut inoiz iragarkirik egin. 525 00:49:30,959 --> 00:49:33,334 Nire emazteak ez didalako inoiz eskatu... 526 00:49:34,543 --> 00:49:35,543 Bai. 527 00:49:36,084 --> 00:49:36,918 Bueno ba. 528 00:49:37,001 --> 00:49:38,084 Hemendik? 529 00:49:40,876 --> 00:49:41,876 Bai. 530 00:49:46,168 --> 00:49:48,668 Eskerrik asko. Mila esker. 531 00:49:50,334 --> 00:49:52,876 Eskerrik asko. Jantzi hau estua da. 532 00:49:52,959 --> 00:49:54,668 Erradiazioa blokeatu dezake? 533 00:49:57,501 --> 00:49:58,793 Erabat. 534 00:49:58,876 --> 00:50:00,209 Esaterik badut... 535 00:50:00,293 --> 00:50:04,418 Benetan lan garrantzitsua egiten ari zarete 536 00:50:04,501 --> 00:50:07,709 eta Estatu Batuetako hiritarron izenean, mila esker. 537 00:50:10,001 --> 00:50:11,918 Bene-benetan. 538 00:50:12,543 --> 00:50:14,376 Bueno, has gaitezen. 539 00:50:19,584 --> 00:50:20,626 Horrela ondo nago? 540 00:50:27,959 --> 00:50:29,084 Ez dakit. 541 00:50:33,209 --> 00:50:34,751 Ideia bat daukat. 542 00:50:34,834 --> 00:50:37,293 Eta "ongi" keinua egiten badut eskuekin? 543 00:50:37,793 --> 00:50:38,918 Aurrera, Coop. 544 00:50:39,501 --> 00:50:41,334 Coop deitu diozu? 545 00:53:37,626 --> 00:53:39,626 Azpitituluak: Leire 546 00:53:39,709 --> 00:53:41,709 Ikuskatzailea: Ilargi G.