1 00:00:15,808 --> 00:00:17,810 Bost gradu istriborrera esan duzu. 2 00:00:18,311 --> 00:00:21,647 Beste istriborra, Artaburu kapitaina. 3 00:00:21,731 --> 00:00:26,944 - Pailazoak ez al ziren barregarriak? - Zer esan duzu? Esadazu aurpegira! 4 00:00:27,779 --> 00:00:29,947 Egun on, txapeldun! 5 00:00:30,531 --> 00:00:33,743 Luffyk tratu bat du zurekin Arlong aurkitzeko, pailazo. 6 00:00:34,535 --> 00:00:38,247 - Baina trikimailuren bat bada... - Orduan zer, akatuko nauzu? 7 00:00:40,750 --> 00:00:41,876 E! Zertan zabiltza? 8 00:00:41,959 --> 00:00:45,213 Akatzeko esan dizudalako? Horixe! Tratuak tratu dira. 9 00:00:45,296 --> 00:00:47,298 Zuek mapa nahi duzue, eta nik nire gorputza. 10 00:00:47,381 --> 00:00:49,175 Zergatik sinetsi behar dizugu? 11 00:00:49,759 --> 00:00:51,719 Zoro, laguntxo! 12 00:00:51,803 --> 00:00:53,679 Lapurren arteko ohorea, ezta? 13 00:00:53,763 --> 00:00:56,599 Itsas kantatxo bat abestuko dizuet? 14 00:00:56,682 --> 00:01:00,144 O, behin bazen neskato bat, adatsa laranja kolorekoa, 15 00:01:00,228 --> 00:01:02,563 mapa ostu eta abandonatu ninduen. 16 00:01:02,647 --> 00:01:04,357 Neskatxa azkar eta iruzurtia, 17 00:01:04,440 --> 00:01:06,776 halere, ukaezina, izugarria zuen ipur... 18 00:01:06,859 --> 00:01:09,403 Ai! Sudurrean bete-betean! 19 00:01:13,991 --> 00:01:17,912 - Hainbeste denbora behar dute? - Pazientzia. Bi minutu pasa dira. 20 00:01:17,995 --> 00:01:20,998 Batzuetan, amua bota bezain pronto irensten dute. 21 00:01:21,082 --> 00:01:22,875 Beste batzuetan, orduak behar dira. 22 00:01:23,459 --> 00:01:25,920 Badira egunak non ezer ere ez den harrapatzen. 23 00:01:26,504 --> 00:01:28,548 Baina ez gara arrantzaz ari, ezta? 24 00:01:30,925 --> 00:01:33,094 Nami ongi ote dagoen jakin nahi dut. 25 00:01:33,177 --> 00:01:38,057 Emakume eder eta argiak ez dira Arlong bezalako pirata batekin aliatzen. 26 00:01:38,141 --> 00:01:41,310 - Nami salbatu beharra dago. - Bere tatuajeak kontrakoa dio. 27 00:01:41,394 --> 00:01:45,398 Tatuajeek ez dute egia osoa irudikatzen. Nami misterio bat da, emakume oro bezala. 28 00:01:45,481 --> 00:01:47,525 - Erabakia hartu du. - Arrazoia ez dakizu. 29 00:01:47,608 --> 00:01:49,819 Eguneko menua, zugandik entzun nahi dudan guztia. 30 00:01:49,902 --> 00:01:52,155 - Ez duzu Nami ezagutzen. - Zuk ezta ere, antza. 31 00:01:52,238 --> 00:01:54,198 Bere arrazoiak izango ditu. 32 00:01:56,868 --> 00:01:58,578 Berdin zait zer erabaki duen... 33 00:02:00,454 --> 00:02:02,248 bere ahotik entzun nahi dut. 34 00:02:02,748 --> 00:02:04,625 Lehorra bistan! 35 00:02:13,801 --> 00:02:17,388 {\an8}CONOMI UHARTEDIA 36 00:02:31,527 --> 00:02:33,738 - Harrapatuko zaitut! - Ez horixe! 37 00:02:33,821 --> 00:02:35,489 - Azkarrena naiz. - Bai zera. 38 00:03:00,932 --> 00:03:01,766 Bikotea! 39 00:03:08,481 --> 00:03:09,732 Nami, zure txanda da. 40 00:03:12,401 --> 00:03:13,277 Nami. 41 00:03:14,695 --> 00:03:15,613 Nami. 42 00:03:17,156 --> 00:03:18,032 Nami. 43 00:03:18,741 --> 00:03:19,575 Apustua. 44 00:03:25,122 --> 00:03:25,957 Bostehun. 45 00:03:39,971 --> 00:03:41,055 Nahi duzunean, e? 46 00:03:41,138 --> 00:03:42,348 Pentsatzen ari naiz. 47 00:03:42,431 --> 00:03:45,268 Zer, ez dakizu bostetik gora kontatzen? 48 00:03:52,400 --> 00:03:53,234 Dena. 49 00:03:58,864 --> 00:03:59,699 Dena. 50 00:04:03,744 --> 00:04:04,870 Eskailera. 51 00:04:05,621 --> 00:04:06,455 Hamarrera. 52 00:04:11,002 --> 00:04:12,211 Full, erregina hirukotea. 53 00:04:15,131 --> 00:04:16,757 Gezurti hutsa zara, 54 00:04:17,550 --> 00:04:18,509 eta iruzurtia. 55 00:04:20,845 --> 00:04:24,849 Ondotxo dakizu talde honetan ez dugula diruari buruz gezurrak esaten. 56 00:04:27,268 --> 00:04:30,521 Partida amaitu da. Nami, Arlongek ikusi nahi zaitu. 57 00:04:32,189 --> 00:04:33,190 Barkatu, mutilok. 58 00:04:34,984 --> 00:04:37,028 Gelditzen zaizuenaren bila itzuliko naiz. 59 00:05:43,052 --> 00:05:43,886 OYKOT HANDIA 60 00:05:53,729 --> 00:05:55,523 Garbitu eskuak, eta afaltzera. 61 00:05:56,732 --> 00:06:01,153 {\an8}Galletak erosi ditut prezio erdira. Atzokoak dira, baina gozoak daude. 62 00:06:02,822 --> 00:06:04,365 - Zer da hori? - Ezer ez. 63 00:06:12,665 --> 00:06:14,041 Nondik atera duzu? 64 00:06:16,752 --> 00:06:18,170 Nondik hartu duzu liburua? 65 00:06:21,424 --> 00:06:22,967 Liburu-dendatik ostu dut. 66 00:06:23,050 --> 00:06:24,510 Zergatik? 67 00:06:24,593 --> 00:06:25,845 Liburua nahi nuelako. 68 00:06:26,679 --> 00:06:30,182 - Hori ez da arrazoi on bat. - Ez nuelako dirurik. 69 00:06:31,350 --> 00:06:33,269 Zer? Ez dio inori minik egiten. 70 00:06:33,352 --> 00:06:35,146 Lapurtu diezun pertsonei bai. 71 00:06:35,855 --> 00:06:38,774 - Eta zeure buruari ere. - Haiek ez dute ulertzen. 72 00:06:38,858 --> 00:06:42,736 Gorroto dut mandarinak jatea egunero eta Nojikoren arropa zaharrak janztea! 73 00:06:42,820 --> 00:06:44,321 Txiro izatea gorroto dut! 74 00:06:44,405 --> 00:06:45,531 Agian ez dugu asko, 75 00:06:45,614 --> 00:06:47,992 baina badugu etxea eta elkar maite dugu. 76 00:06:48,075 --> 00:06:51,370 - Horretan datza familia bat. - Ez gara familia bat! 77 00:06:51,454 --> 00:06:54,582 Nojiko ez da nire ahizpa. Eta zu ez zara nire benetako ama! 78 00:07:19,523 --> 00:07:21,358 Plater bat gorde dizut. 79 00:07:21,984 --> 00:07:22,902 Ez dut goserik. 80 00:07:34,663 --> 00:07:37,500 Nojiko eta zu aurkitu zintuztedan egunean, 81 00:07:39,460 --> 00:07:44,006 nire unitatea Oykotko Erresuman zegoen pirata talde baten aurka borrokatzeko. 82 00:07:44,965 --> 00:07:46,467 Baina sakabanatu ginen. 83 00:07:47,885 --> 00:07:52,223 Borrokaren amaieran, zauritua eta goseak hilda nengoen. 84 00:07:53,974 --> 00:07:55,643 Nire amaiera zela uste nuen. 85 00:08:03,317 --> 00:08:04,276 Zuek ikustean... 86 00:08:08,197 --> 00:08:12,785 bizirik jarraitu behar nuela jakin nuen. Zuek biak zaintzeko. 87 00:08:15,871 --> 00:08:16,956 Nola jakin zenuen? 88 00:08:20,543 --> 00:08:21,544 Sentitu nuen. 89 00:08:25,923 --> 00:08:27,258 Egin beharrekoa zen. 90 00:08:31,929 --> 00:08:34,056 Zuk ere egin beharrekoa egingo duzu. 91 00:08:52,491 --> 00:08:54,577 Gela honek oroitzapen asko ekartzen dizkit. 92 00:08:56,120 --> 00:08:56,954 Eta zuk... 93 00:08:58,455 --> 00:08:59,915 harro egon behar zenuke. 94 00:09:00,916 --> 00:09:02,418 Harro, zertaz? 95 00:09:03,043 --> 00:09:05,754 Zeure burua gutxiesten duzu, Nami. 96 00:09:06,255 --> 00:09:10,926 Zuri esker, Armadaren base guztiak eta piraten gordelekuak ezagutzen ditugu 97 00:09:11,010 --> 00:09:12,928 hemendik Goako Erresumaraino. 98 00:09:13,012 --> 00:09:15,180 - Ez dira nik sortuak. - Egia da. 99 00:09:15,264 --> 00:09:18,350 Baina gure taldeko kide baliotsua zara, Nami. 100 00:09:19,560 --> 00:09:21,103 Talde ederra egiten dugu. 101 00:09:21,186 --> 00:09:25,608 Hainbeste denbora kanpoan, itzuliko ez zinela pentsatu nuen. 102 00:09:26,191 --> 00:09:27,443 Jakina itzuliko nintzela. 103 00:09:28,652 --> 00:09:30,362 Tratu bat dugu, ezta? 104 00:09:31,071 --> 00:09:34,533 Bai, eta hitzeko gizarraina naiz. 105 00:09:47,713 --> 00:09:48,547 Neska zintzoa. 106 00:09:49,798 --> 00:09:53,093 Laster, gizarrainok Ekialdeko Itsasoa menderatuko dugu. 107 00:09:54,637 --> 00:09:59,558 Eta ondoren, Marra Handia eta beste itsasoak ere bai. 108 00:10:00,392 --> 00:10:04,605 - Itsas Armadak ez luke onartuko. - Marinelak saldu eta eros daitezke. 109 00:10:04,688 --> 00:10:07,399 Eta baliagarriak izateari uzten diotenean, 110 00:10:08,150 --> 00:10:09,443 baita zanpatu ere. 111 00:10:09,526 --> 00:10:11,987 Gizakiak hiltzeak zure arazo guztiak konpontzen ditu? 112 00:10:12,071 --> 00:10:13,113 Guztiak ez. 113 00:10:13,197 --> 00:10:16,825 Basatiegia bihurtu den animalia bat 114 00:10:18,577 --> 00:10:22,247 otzandu beharra dago. 115 00:10:23,624 --> 00:10:26,335 Lasai. Ez dut zure lana ahaztuko. 116 00:10:27,211 --> 00:10:31,715 - Nire inperioan leku berezia izango duzu. - Hobe duzu horrela izatea. 117 00:10:41,517 --> 00:10:43,060 O, Nami. 118 00:10:44,687 --> 00:10:46,271 Zure mira nuen. 119 00:10:46,355 --> 00:10:49,441 Bitartean, zuretzako beste lantxo bat dut. 120 00:10:49,525 --> 00:10:52,695 Herri bat atzeratua dabil zergen ordainketan. 121 00:10:52,778 --> 00:10:54,029 Zein? 122 00:10:54,113 --> 00:10:55,739 Coconut herria. 123 00:10:58,242 --> 00:11:02,413 Ez naiz ongietorria bertan. Ezin duzu Kuroobi edo Chu bidali? 124 00:11:02,496 --> 00:11:07,543 Ez. Lan honek gizaki ukitua behar du. 125 00:11:34,111 --> 00:11:36,739 Eraberritze lanengatik, jantokia itxita dago. 126 00:11:37,322 --> 00:11:39,324 Jabearekin hitz egin behar dugu. 127 00:11:39,408 --> 00:11:42,077 Zoritxarrez, chef nagusia lanpetuta dabil... 128 00:11:43,162 --> 00:11:46,123 Barkatu. Berehala izango da zuekin. 129 00:11:49,835 --> 00:11:51,628 - Leku dotorea. - Bai horixe. 130 00:11:51,712 --> 00:11:53,422 Aita hona etortzen zen beti. 131 00:11:54,173 --> 00:11:55,966 Ez ninduen inoiz ekarri. 132 00:12:05,684 --> 00:12:08,812 Marinelak, eta almiranteorde batekin. 133 00:12:10,981 --> 00:12:12,483 Festara berandu iritsi zarete. 134 00:12:13,567 --> 00:12:16,862 Beti jakin nahi izan dut zer gertatu zitzaion Zeff Hankagorriri. 135 00:12:17,446 --> 00:12:20,282 - Ezagutzen duzu, jauna? - Bere ospea soilik. 136 00:12:21,200 --> 00:12:23,368 Pirata Sukaldarien kapitaina bera. 137 00:12:23,452 --> 00:12:25,788 Egun horiek aspaldi utzi nituen atzean. 138 00:12:26,580 --> 00:12:32,336 Erretiratu eta chef bihurtu nintzen. Nirea agindupean, jatetxea besterik ez. 139 00:12:32,419 --> 00:12:34,087 Ez gatoz zure bila. 140 00:12:34,171 --> 00:12:37,674 Duela gutxi hemen egon zen pirata gazte baten bila gabiltza. 141 00:12:37,758 --> 00:12:39,009 Luffy izenekoa. 142 00:12:40,636 --> 00:12:43,096 - Ezin zaituztet lagundu. - Ezin duzu ala ez duzu nahi? 143 00:12:43,180 --> 00:12:45,724 Zorionekoa ni ohiko bezeroak gogoan baditut. 144 00:12:45,808 --> 00:12:48,268 Zaila da Luffy ahaztea. Lastozko kapela, 145 00:12:49,603 --> 00:12:51,104 eta ahohandi galanta. 146 00:12:51,605 --> 00:12:52,815 Ez, ez dut gogoan. 147 00:12:56,109 --> 00:12:57,778 Baina, gera zaitezte jatera. 148 00:12:58,487 --> 00:13:01,406 Dozena bat xerra ditut eta hozkailua hondatuta. 149 00:13:01,490 --> 00:13:05,702 Pena bat da haragi eder hori alferrik galtzea. 150 00:13:05,786 --> 00:13:07,663 Ez gara jatera etorri, ordea... 151 00:13:07,746 --> 00:13:08,747 Haragi xerra... 152 00:13:10,123 --> 00:13:10,958 Gutxi eginda? 153 00:13:13,293 --> 00:13:14,628 Oso gutxi, mesedez. 154 00:13:41,822 --> 00:13:45,284 - Ez dut sekula horrelakorik ikusi. - Zerk eragin ote du? 155 00:13:47,035 --> 00:13:50,497 Ontzia ondo amarratu dudan ikustera itzuli behar nuke. 156 00:13:51,915 --> 00:13:53,500 Arlong izan da. 157 00:13:53,584 --> 00:13:58,213 Kapeladun ergel alaena! Denok bat gatoz Arlong arrain zitala dela. 158 00:13:58,297 --> 00:14:00,465 Utzi alferkeriak, eta aurkitu nire gorputza! 159 00:14:00,549 --> 00:14:02,050 Itxi ahoa. 160 00:14:02,134 --> 00:14:04,094 Edo zer? Soufflé bihurtuko nauzu? 161 00:14:04,177 --> 00:14:07,472 - Zainduko duzu? - Berriak pailazoa eramaten du. 162 00:14:14,396 --> 00:14:16,356 Entzun denok! 163 00:14:18,442 --> 00:14:20,193 Mesedez. 164 00:14:21,445 --> 00:14:24,740 Denbora gutxi daukagu eta oraindik dirua falta zaigu. 165 00:14:28,911 --> 00:14:30,120 Nahikoa ote da? 166 00:14:32,247 --> 00:14:34,750 - Badugu astirik gehiago lortzeko? - Ez. 167 00:14:36,710 --> 00:14:37,669 Ez horixe. 168 00:14:37,753 --> 00:14:38,962 - Nami. - Nami da. 169 00:14:55,228 --> 00:14:57,856 Hona itzultzea ere, muturra behar da gero. 170 00:15:14,206 --> 00:15:15,749 Zerbait eman behar didazu? 171 00:15:15,832 --> 00:15:17,376 Zerbait eman behar didazu? 172 00:15:28,804 --> 00:15:30,347 EKIALDEKO ITSASOKO ATLAS HISTORIKOA 173 00:15:31,348 --> 00:15:33,433 Sentitzen dut liburua hartu izana. 174 00:15:34,685 --> 00:15:37,604 - Ez duzu berriro lapurtuko? - Hitzematen dizut. 175 00:15:39,815 --> 00:15:43,276 - Hatzak gurutzatu dituzu? - Agian. 176 00:15:46,822 --> 00:15:48,490 Ez zara neska gaiztoa, Nami. 177 00:15:49,324 --> 00:15:50,826 Baina gaizto jokatu duzu. 178 00:15:52,119 --> 00:15:54,371 Hurrengoan, etorri niregana. 179 00:15:55,872 --> 00:15:58,250 Lantxoren bat emango dizugu herrian. 180 00:15:59,126 --> 00:16:00,168 Milesker, Genzo jauna. 181 00:16:00,252 --> 00:16:02,629 - Egin beharrekoa egin duzu. - Lagundu! 182 00:16:02,713 --> 00:16:04,256 Lagundu, mesedez! 183 00:16:04,923 --> 00:16:08,385 - Piratak! Herria erasopean! - Zer gertatzen ari da? 184 00:16:08,468 --> 00:16:10,595 Piratak datoz! 185 00:16:15,142 --> 00:16:17,144 Coconuteko herritarrak! 186 00:16:18,979 --> 00:16:21,565 Herria nirea da orain. 187 00:16:34,786 --> 00:16:35,620 Goazen! 188 00:17:09,321 --> 00:17:10,238 Dirua falta da. 189 00:17:10,947 --> 00:17:11,990 Nami, mesedez. 190 00:17:12,074 --> 00:17:13,325 Ez daukagu gehiago. 191 00:17:14,576 --> 00:17:17,704 - Arlongek dena kendu digu. - Aurkitu gehiago. 192 00:17:28,215 --> 00:17:29,091 Luffy? 193 00:17:30,300 --> 00:17:33,011 - Zertan zabiltza hemen? - Galdera bera egin dezaket. 194 00:17:33,095 --> 00:17:35,680 - Hau da nire lekua. - Ez zaitut sinesten. 195 00:17:35,764 --> 00:17:39,810 - Zu ez zara horrelakoa. - Ez naiz zuk nahiko zenukeen Nami hori. 196 00:17:41,061 --> 00:17:41,895 Nami... 197 00:17:43,939 --> 00:17:45,398 Laguntza behar baduzu... 198 00:17:45,482 --> 00:17:48,485 Ez, ez dut zuen laguntzarik behar. 199 00:17:50,112 --> 00:17:54,366 Arlongek mapa nahi zuen, eta iruzur egin nizun hura lortzeko. 200 00:17:55,492 --> 00:17:56,701 Dena irentsi zenuen. 201 00:17:57,869 --> 00:18:01,373 Sekula ez naiz zure talde inozoaren parte izan. 202 00:18:03,875 --> 00:18:05,335 Ez zara benetan ari. 203 00:18:06,962 --> 00:18:09,506 Bildu zure alproja taldea eta alde hemendik. 204 00:18:09,589 --> 00:18:12,259 Ez zaitut sekula berriro ikusi nahi. 205 00:18:25,647 --> 00:18:30,110 Tira, desastre hutsa izan da. 206 00:18:30,902 --> 00:18:33,697 Ontzira itzuliko gara gizarrainak azaldu baino lehen? 207 00:18:33,780 --> 00:18:37,159 - Ospa eta kito. - Beste zerbait gertatzen ari da hemen. 208 00:18:37,242 --> 00:18:39,202 Argi esan du ez gaituela hemen nahi. 209 00:18:39,286 --> 00:18:42,831 - Emakumeak hitz-erdika aritzen dira. - Zuk ez duzu zer esanik honetan. 210 00:18:42,914 --> 00:18:49,212 Ez duzue ulertzen? Arlongen taldekoa da. Gaiztoa da. Herritarrak bere beldur dira. 211 00:18:50,839 --> 00:18:51,798 Denak ez. 212 00:18:55,552 --> 00:18:56,386 Aizu! 213 00:18:57,387 --> 00:18:58,388 Orbainak dituena. 214 00:19:02,851 --> 00:19:03,977 Nor zen neska hori? 215 00:19:04,978 --> 00:19:08,064 Neska ile urdin hori? 216 00:19:08,148 --> 00:19:09,274 Nork galdetzen du? 217 00:19:10,483 --> 00:19:11,818 Monkey D. Luffy naiz. 218 00:19:12,611 --> 00:19:13,904 - Pirata... - Ehiztaria. 219 00:19:15,655 --> 00:19:17,032 Pirata-ehiztariak gara. 220 00:19:18,867 --> 00:19:20,452 Arlong harrapatuko dugu. 221 00:19:20,952 --> 00:19:21,786 Zuek? 222 00:19:22,412 --> 00:19:27,125 Talde indartsuagoak eta handiagoak ikusi ditut Arlong Parken sartzen. 223 00:19:27,209 --> 00:19:31,004 - Sekula ez dira itzultzen. - Ile urdinarekin mintzatu nahi dugu. 224 00:19:31,087 --> 00:19:34,466 Berarekin hobe ez mintzatzea. Baina herritik aterako zaituzte. 225 00:19:35,967 --> 00:19:39,763 Bide horretatik dagoen etxea, mandarinondo sailaren alboan. 226 00:19:48,688 --> 00:19:53,109 Nire gorputza nabigatzeko egina dago, ez egun osoa oinez ibiltzeko. 227 00:19:53,610 --> 00:19:56,238 Zuek ere itsasoaren falta nabaritzen duzue? 228 00:19:56,321 --> 00:19:57,948 Ez? Tira. 229 00:19:58,573 --> 00:20:03,411 Ontzia hona ekar nezake, itzulerako bidea ez egiteko. 230 00:20:18,510 --> 00:20:21,805 - Eman buelta eta alde hemendik. - Horixe esan dut nik. 231 00:20:21,888 --> 00:20:25,892 Lehentxoago ikusi zaitut. Zuk eta biok badugu zerbait komunean. 232 00:20:28,228 --> 00:20:31,189 Nik pistola dut, eta zu bere aurrean zaude. 233 00:20:31,273 --> 00:20:32,816 Zer dugu ba komunean? 234 00:20:32,899 --> 00:20:36,528 Hasteko, Nami. Ondo ezagutzen duzula dirudi. 235 00:20:36,611 --> 00:20:42,617 Lapur bihozgabea da. Dena hartu ostean, alde egiten du. 236 00:20:42,701 --> 00:20:46,329 - Orain, ospa hemendik. - Nami gure taldekoa da. 237 00:20:47,831 --> 00:20:48,665 Lagunak gara. 238 00:20:51,251 --> 00:20:52,877 Nire ahizpak ez du lagunik. 239 00:20:53,545 --> 00:20:55,255 Zenbat eta lehenago ohartu, hobe. 240 00:20:55,338 --> 00:20:57,590 Ahizpak zarete, jakina. 241 00:20:58,091 --> 00:21:00,802 - Bata bestea bezain ederra. - Isilduko zara? 242 00:21:00,885 --> 00:21:03,596 Agerian da iruzur egin zizuela. 243 00:21:05,015 --> 00:21:08,310 Ez zarete bereziak, eta nik ezin dizuet lagundu. 244 00:21:08,393 --> 00:21:09,477 Goserik bai? 245 00:21:10,228 --> 00:21:12,856 - Zer? - Truke bat egingo dugu. 246 00:21:12,939 --> 00:21:14,816 Zure denbora eta informazioarengatik. 247 00:21:14,899 --> 00:21:16,985 - Sukaldaria zara? - Zerbitzaria da. 248 00:21:17,068 --> 00:21:20,447 Ekialdeko Itsasoko sukaldari onena. Ez dago bere janaria baino hoberik. 249 00:21:20,530 --> 00:21:21,448 Zin dagit. 250 00:21:23,366 --> 00:21:24,951 Ez dut janari asko. 251 00:21:25,035 --> 00:21:29,205 Harrituko zaitu zer egin dezaket osagai gutxi batzuekin. Zer diozu? 252 00:21:30,081 --> 00:21:33,084 Afaritxo bat eta solasaldia. 253 00:21:35,503 --> 00:21:36,338 Ongi da. 254 00:21:37,922 --> 00:21:39,716 Postrea egotea espero dut. 255 00:21:59,152 --> 00:22:01,446 Jatetxe indiarretan ikusiko bazenute. 256 00:22:05,075 --> 00:22:07,202 Armadako errazioak baino ederragoa? 257 00:22:09,412 --> 00:22:13,333 Ez esan Itsas Armadako ontzi batean jateko aukera izan zenuenik. 258 00:22:13,416 --> 00:22:14,501 Kalabozoan soilik. 259 00:22:23,510 --> 00:22:26,513 Non dago, Zeff? Badakit Luffy hemen egon zela. 260 00:22:26,596 --> 00:22:28,807 Micqueot bitxi eta on bat da. 261 00:22:32,310 --> 00:22:34,270 Une berezi baterako gordeta nuen. 262 00:22:34,354 --> 00:22:36,898 Aspaldi iraganeko inorekin topo egin gabe. 263 00:22:36,981 --> 00:22:39,943 Kanoiaren kontrako aldeetan egonak baginen ere. 264 00:22:40,026 --> 00:22:41,903 Eta orain, biak legearen alde zuzenean. 265 00:22:44,489 --> 00:22:47,700 Legeak ez zuen zerikusirik izan. Uzteko ordua zen. 266 00:22:48,618 --> 00:22:49,994 Erabakia hartu nuen. 267 00:22:50,870 --> 00:22:53,081 Belaunaldi berri bat dator. 268 00:22:53,915 --> 00:22:55,125 Bere garaia da. 269 00:22:55,708 --> 00:22:57,168 Bai horixe. 270 00:22:57,919 --> 00:22:59,838 Mukizu lotsagabe talde bat dira. 271 00:23:02,632 --> 00:23:06,136 Bikainak eta gozatzeko prest. 272 00:23:06,719 --> 00:23:08,096 Gehiegi itxaronez gero, 273 00:23:09,431 --> 00:23:10,598 kaltetuko dira. 274 00:23:19,357 --> 00:23:21,317 Whiskia aukeratu zenezake, ordea. 275 00:23:57,520 --> 00:23:59,981 Bai, aupa! 276 00:24:11,451 --> 00:24:13,161 Coconuti buruz mintzatu behar gara. 277 00:24:13,244 --> 00:24:17,207 Bihar, herriak hor jarraituko du-eta. 278 00:24:17,290 --> 00:24:20,376 Zergak ordaintzen badituzte, behintzat. 279 00:24:20,460 --> 00:24:23,922 Horretaz hitz egin nahi nizun, baita gure tratuaz ere. 280 00:24:24,005 --> 00:24:26,007 Nami, zu beti hain serio. 281 00:24:26,799 --> 00:24:29,385 Hartu kopatxo bat, eta gozatu! 282 00:24:41,689 --> 00:24:44,609 Nezumi kapitaina. Hau ezusteko atsegina. 283 00:24:44,692 --> 00:24:46,653 Pozten naiz zu berriz ikusteaz. 284 00:24:47,362 --> 00:24:50,281 Baina berri kezkagarriak iritsi zaizkit Gosatik. 285 00:24:50,782 --> 00:24:53,868 Piratek eraso omen dituzte. 286 00:24:53,952 --> 00:24:55,370 Ikaragarria. 287 00:24:55,954 --> 00:24:57,539 Beste abisu bat ere iritsi zaigu. 288 00:24:58,122 --> 00:25:02,085 Gizarrainak arazoak sortzen ari dira Conomi uhartedian. 289 00:25:12,512 --> 00:25:15,348 Erabat kezkagarria da. 290 00:25:17,141 --> 00:25:17,976 Zenbat? 291 00:25:18,643 --> 00:25:22,355 - Bi bider gehiago. - Eta gure ohiko tratua bikoiztu? 292 00:25:22,438 --> 00:25:23,982 Garai berriak datoz. 293 00:25:24,065 --> 00:25:26,734 Gero eta zailagoa da zuen aztarnak garbitzea. 294 00:25:28,695 --> 00:25:29,571 Nami. 295 00:25:34,075 --> 00:25:35,410 Hau festa bat da. 296 00:25:36,494 --> 00:25:39,038 Goazen gora negozioei buruz solasean jarraitzeko. 297 00:25:43,251 --> 00:25:44,460 Nami, zatoz zu ere. 298 00:25:47,380 --> 00:25:48,590 Afaria prest dago. 299 00:25:58,766 --> 00:25:59,892 Esan nizun. 300 00:26:08,026 --> 00:26:11,029 Inoiz jan dudan gauzarik gozoena da. 301 00:26:12,614 --> 00:26:15,033 Gehiago dago, baina... 302 00:26:17,201 --> 00:26:19,287 Lehenik, Namiri buruz jakin nahi dugu. 303 00:26:24,500 --> 00:26:25,460 Egia zera da... 304 00:26:28,087 --> 00:26:30,173 - Zer gertatzen da? - Sartu. Itxi atea. 305 00:26:30,673 --> 00:26:31,507 Ama! 306 00:26:31,591 --> 00:26:33,384 Sartu hor, bizkor. 307 00:26:33,468 --> 00:26:35,345 - Ama, mesedez. - Hemen gelditu. 308 00:26:35,428 --> 00:26:37,388 Gerta ahala gerta, ez atera hemendik. 309 00:26:37,472 --> 00:26:38,306 Ama! 310 00:26:47,273 --> 00:26:48,107 Nor dator? 311 00:27:00,536 --> 00:27:02,664 Hori al da gonbidatuak tratatzeko modua? 312 00:27:06,834 --> 00:27:10,922 Helduek ehun mila berry ordaindu behar dute. 313 00:27:11,422 --> 00:27:12,965 Zoaz diruaren bila. 314 00:27:23,267 --> 00:27:25,353 Hau da daukadan guztia. 315 00:27:35,863 --> 00:27:36,698 Ederki. 316 00:27:51,838 --> 00:27:53,881 Mahaian hiru plater daude. 317 00:27:53,965 --> 00:27:57,135 - Zenbat pertsona bizi dira hemen? - Bat bakarra. 318 00:27:58,886 --> 00:28:00,388 Familia agiriak hala dio. 319 00:28:07,687 --> 00:28:09,731 Zenbat pertsona bizi dira hemen? 320 00:28:11,023 --> 00:28:11,899 Esan, zenbat? 321 00:28:19,782 --> 00:28:22,994 - Bi alaba ditut. - Umeen zerga ordaindu beharko duzu. 322 00:28:23,077 --> 00:28:26,414 - Berrogeita hamar mila bakoitzak. - Neukan guztia eman dizut. 323 00:28:26,497 --> 00:28:28,374 Lastima, ez da nahikoa. 324 00:28:29,667 --> 00:28:30,710 Utzi bakean! 325 00:28:32,545 --> 00:28:33,379 Ama! 326 00:28:33,463 --> 00:28:35,548 Kontxo, familia berriz elkarrekin. 327 00:28:35,631 --> 00:28:38,259 Gizaki txiki polit horiek. 328 00:28:39,218 --> 00:28:40,803 Hain dira politak. 329 00:28:50,229 --> 00:28:53,816 Dirua, nire alaben zatia ordaintzeko onartuko duzu? 330 00:28:53,900 --> 00:28:55,109 Ez, ama! 331 00:28:55,943 --> 00:28:57,570 Badakizu zer esaten ari zaren? 332 00:28:58,738 --> 00:29:00,114 - Bai. - Ez, ama! 333 00:29:00,198 --> 00:29:04,202 Zergatik ez diozu gezurra esan? Ez zenion guri buruz hitz egin behar. 334 00:29:04,285 --> 00:29:08,331 Nire alabak zaretelako, eta ez nuke inoiz hori ukatuko. 335 00:29:11,375 --> 00:29:13,961 Bizitza luze eta zoriontsuak merezi dituzue. 336 00:29:14,879 --> 00:29:16,798 Barkatu zuengatik gehiago ezin egin izana. 337 00:29:18,341 --> 00:29:21,052 Gauza politak erosi edo janari gozoak prestatu. 338 00:29:23,554 --> 00:29:25,640 Ez naiz ama ona izan zuentzat. 339 00:29:25,723 --> 00:29:28,017 Ez esan hori. 340 00:29:36,526 --> 00:29:37,401 Ama, ez. 341 00:29:38,736 --> 00:29:40,780 Ama, ez! 342 00:29:43,616 --> 00:29:45,576 Nami, Nojiko, 343 00:29:46,327 --> 00:29:47,537 maite zaituztet. 344 00:30:06,848 --> 00:30:09,725 Zuen ama hil zuen piratarentzat lan egiten du? 345 00:31:17,960 --> 00:31:19,211 Ume bat baino ez zen. 346 00:31:28,346 --> 00:31:29,430 Jada ez, ordea. 347 00:31:31,891 --> 00:31:33,100 Erabakia hartu du. 348 00:31:35,895 --> 00:31:38,856 Nazkatu naiz Namiri buruz besteengandik entzuteaz. 349 00:31:38,940 --> 00:31:40,650 Joateko esan dizu, Luffy. 350 00:31:43,611 --> 00:31:44,654 Zuk bezala. 351 00:31:48,574 --> 00:31:51,285 Nola dakizu Nami ez dela Arlongen gaizkidea? 352 00:31:51,994 --> 00:31:55,331 Banekien ez ninduzula hilko gurutze horretatik askatu zintudanean. 353 00:31:56,123 --> 00:31:57,833 Usoppekin ere sentitu nuen. 354 00:31:58,834 --> 00:32:02,129 - Baita Sanji ezagutzean ere. - Horrekin zalantzak ditut. 355 00:32:03,255 --> 00:32:04,924 Badakit Nami zintzoa dela. 356 00:32:07,218 --> 00:32:08,719 Berak ere jakin behar du. 357 00:32:22,733 --> 00:32:26,404 Esan, kapitaina, zenbat balio du zure diskrezioa? 358 00:32:27,863 --> 00:32:29,240 Hamar mila berry? 359 00:32:30,157 --> 00:32:31,283 Hogei mila? 360 00:32:32,868 --> 00:32:34,328 Tratu on bat genuen. 361 00:32:34,996 --> 00:32:38,499 Ez da erraza Itsas Armada inguru hauetatik urrun mantentzea. 362 00:32:38,582 --> 00:32:40,668 Zuen jarduera areagotu da, 363 00:32:42,336 --> 00:32:45,840 eta pena bat litzateke kuartel nagusiak honen berri izatea. 364 00:32:52,263 --> 00:32:54,932 Tira, negozioak egiteak prezio bat du. 365 00:32:56,684 --> 00:32:59,020 Jendeak uste duena baino argiagoa zara. 366 00:33:02,732 --> 00:33:03,816 Gizarraina naizelako? 367 00:33:05,443 --> 00:33:08,612 - Ez nuen hori... - Harritzen zaitu ni azkarra izateak? 368 00:33:09,655 --> 00:33:10,614 Goranahia izateak? 369 00:33:12,199 --> 00:33:15,786 Gizakien eskulana izateko baino gehiagorako balio izateak? 370 00:33:15,870 --> 00:33:20,416 Jakina ezetz. Sekula ez dut halako sentimendu txarrik izan zuengan. 371 00:33:20,499 --> 00:33:25,546 Zuk hain harro ordezkatzen duzun organizazioaren buruek 372 00:33:25,629 --> 00:33:27,757 nire jendea gutxietsi zuten 373 00:33:28,674 --> 00:33:30,676 eta esklabo egin gintuzten. 374 00:33:30,760 --> 00:33:33,554 - Esklabotza abolituta dago. - Zuen aurreiritziak ez, ordea. 375 00:33:33,637 --> 00:33:36,432 Gizarrainek gizakien eskubide berberak dituzte. 376 00:33:36,515 --> 00:33:37,349 Zuk uste? 377 00:33:41,854 --> 00:33:44,523 Munduko Gobernuak gogor lan egin du 378 00:33:44,607 --> 00:33:47,902 gure arteko harremanak sustatu eta hobetzeko. 379 00:33:47,985 --> 00:33:49,070 Bakea bermatzeko. 380 00:33:49,153 --> 00:33:52,114 Zazpi Itsas Gerrarietako bat gizarraina da. 381 00:33:52,198 --> 00:33:53,866 Jinbei inozo bat da! 382 00:33:53,949 --> 00:33:57,203 Gobernuko txakurra, behe-mailako nagusi batentzat lan egiten. 383 00:33:57,787 --> 00:34:00,581 Ni ez nago gizakien zerbitzura. 384 00:34:02,958 --> 00:34:05,252 Agian ausartegi aritu naiz. 385 00:34:06,504 --> 00:34:09,215 Gure tratuaren ohiko baldintzak onartzen ditut. 386 00:34:19,475 --> 00:34:20,309 Ederki. 387 00:34:21,936 --> 00:34:24,271 Jendeak uste duena baino argiagoa zara. 388 00:34:34,281 --> 00:34:35,741 Eta gure tratua, Arlong? 389 00:34:35,825 --> 00:34:36,659 Zer? 390 00:34:36,742 --> 00:34:37,743 Dirua lortu dut. 391 00:34:41,122 --> 00:34:42,706 Ehun milioi berry? 392 00:34:45,042 --> 00:34:48,838 Nami... zerbait ezkutatu didazu, ala? 393 00:34:48,921 --> 00:34:52,466 Dirua legez lapurtu dut. Gure tratua beteko duzu? 394 00:34:58,013 --> 00:35:00,057 Ekar ezazu dirua eguna argitzean, 395 00:35:01,433 --> 00:35:03,686 eta tratua amaitutzat emango dugu. 396 00:35:14,989 --> 00:35:15,823 Kuroobi, 397 00:35:17,032 --> 00:35:18,367 Nezumi itzul dadila. 398 00:35:19,034 --> 00:35:20,452 - Zoaz. - Ados. 399 00:35:24,039 --> 00:35:28,210 Arratoi horrek diru gehiago irabaziko du azkenean. 400 00:35:35,551 --> 00:35:38,220 - Bi txupito, mesedez. - Berehala. 401 00:35:39,430 --> 00:35:40,472 Zertan zabiltza? 402 00:35:40,973 --> 00:35:43,851 Txupito batera gonbidatu zaitut. Ez horregatik. 403 00:35:43,934 --> 00:35:45,394 Ezin dugu, lanean gaude. 404 00:35:46,395 --> 00:35:47,229 Tira, motel. 405 00:35:52,776 --> 00:35:55,279 Goza dezagun alferrikako misio hau. 406 00:35:58,449 --> 00:36:00,284 Ez zaude edatera ohitua, ezta? 407 00:36:02,786 --> 00:36:07,082 Zergatik ote du Garpek hainbesteko obsesioa mutil horrekin? 408 00:36:12,630 --> 00:36:15,382 - Bi gehiago. - Sorpresaz beteta zaude. 409 00:36:25,017 --> 00:36:26,936 Egokiena egiten ari ote gara? 410 00:36:27,019 --> 00:36:28,270 Zertaz ari zara? 411 00:36:29,021 --> 00:36:32,316 Agian Lastotxapelak ez dira hain zitalak. 412 00:36:33,567 --> 00:36:36,612 Bi trago besterik ez, eta zure alde erreboltaria agerian. 413 00:36:36,695 --> 00:36:41,825 Akats berberak errepikatzen baditugu, gauzak ez dira sekula aldatuko. 414 00:36:44,703 --> 00:36:46,497 Ongi, bota. 415 00:36:49,250 --> 00:36:50,125 Zer dakizu? 416 00:36:54,964 --> 00:36:56,465 Garp Luffyren aitona da. 417 00:37:00,970 --> 00:37:04,932 Esan zenezakeen gauzen zerrendan, hori ez zait bururatu ere egin. 418 00:37:05,015 --> 00:37:07,476 Ez da harritzekoa, biak izugarri maite dute xerra. 419 00:37:09,436 --> 00:37:10,813 Ezin diozu inori esan. 420 00:37:11,313 --> 00:37:12,231 Zentzu osoa du. 421 00:37:12,314 --> 00:37:14,942 Bestela, zergatik nahi ote luke almiranteorde batek 422 00:37:15,025 --> 00:37:18,445 piratetara jolasten ari den mukizu bat atzematea? 423 00:37:19,363 --> 00:37:22,533 Luffy ez da jolasten ari, serio ari da. 424 00:37:22,616 --> 00:37:25,244 Garp bezalako gizonentzat horrek ez du axola. 425 00:37:25,953 --> 00:37:29,164 Marretatik kanpo margotu eta besoa moztuko dizute. 426 00:37:31,333 --> 00:37:33,294 - Zer? - Ulertzen duzula dirudi. 427 00:37:35,254 --> 00:37:39,967 - Zaila izan behar da zure aita... - Ez dut Lastotxapel horrekin zerikusirik! 428 00:37:41,802 --> 00:37:44,138 Lastozko kapeladun hori hemen egon zen. 429 00:37:44,638 --> 00:37:46,265 Badakizu norantz joan zen? 430 00:37:48,684 --> 00:37:49,601 Agian bai. 431 00:37:50,477 --> 00:37:51,854 Zenbaten truke? 432 00:37:52,354 --> 00:37:55,149 Eta orduan, piztia nigana biratu zen, 433 00:37:55,232 --> 00:37:56,984 bere letaginak astintzen. 434 00:37:57,526 --> 00:38:00,029 Jayako azken basurdea. 435 00:38:02,114 --> 00:38:03,198 Bi egun. 436 00:38:03,282 --> 00:38:05,826 Bi egun basapiztia horren aurka borrokatzen, 437 00:38:06,327 --> 00:38:07,870 eta garaile atera nintzen. 438 00:38:09,997 --> 00:38:11,832 Basurdea sutan erre, 439 00:38:13,292 --> 00:38:15,085 eta bi eskuekin jan nuen. 440 00:38:16,920 --> 00:38:18,797 Sua eta haragia besterik ez. 441 00:38:19,840 --> 00:38:21,342 Gozoa zegoen? 442 00:38:23,469 --> 00:38:24,428 Haragi hura... 443 00:38:26,138 --> 00:38:29,433 hain zen samurra, hezurretatik bakarrik bereizten zela. 444 00:38:30,351 --> 00:38:31,935 Inoiz izan dudan jakirik gozoena. 445 00:38:34,063 --> 00:38:37,358 Zenbat eta zailagoa, orduan eta atseginagoa da harrapaketa. 446 00:38:41,570 --> 00:38:47,284 Ez nauzu engainatzen zure istorio gozo hauekin. 447 00:38:47,868 --> 00:38:49,328 Ez nabil basurde baten atzetik. 448 00:38:50,245 --> 00:38:55,209 Ez naiz familia eztabaida baten erdian sartuko. 449 00:38:59,254 --> 00:39:00,172 Mutil berezia da. 450 00:39:01,799 --> 00:39:04,385 Gure egun loriotsuetako pirata bat gogorarazten dit. 451 00:39:04,468 --> 00:39:05,344 Ez esan hori. 452 00:39:05,427 --> 00:39:07,096 Ez esan arren, egia da. 453 00:39:09,390 --> 00:39:11,141 Gold Roger gogorarazten dit. 454 00:39:17,022 --> 00:39:22,361 Eta begira nola amaitu zuen. Hilda, bere gorpua marinel lantzez zeharkatua. 455 00:39:24,780 --> 00:39:25,781 Ez dut nahi nire... 456 00:39:30,911 --> 00:39:32,913 Ez dut nahi mutilak horrela amai dezan. 457 00:39:32,996 --> 00:39:35,666 Baratie-a babestu zuen eraso zigutenean. 458 00:39:35,749 --> 00:39:38,252 Gremiotik kanpo egonda ere, kodea errespetatzen dut. 459 00:39:38,335 --> 00:39:39,169 Jauna? 460 00:39:50,389 --> 00:39:51,682 Milesker otorduarengatik. 461 00:39:57,354 --> 00:40:01,483 Ezarri norabidea berehala. Conomi uhartedira goaz. 462 00:40:01,567 --> 00:40:03,068 - Bai, jauna. - Garp. 463 00:40:07,448 --> 00:40:09,783 Joaten uzteko unea noiz iritsi den jakin behar duzu. 464 00:40:09,867 --> 00:40:12,369 Zuk nahi ala ez, aldaketak datoz. 465 00:40:13,662 --> 00:40:14,872 Euren txanda da. 466 00:40:18,792 --> 00:40:19,918 Hori ikustear dago. 467 00:40:31,096 --> 00:40:37,311 Tik, tik, tik, pun! 468 00:40:41,732 --> 00:40:43,650 Aire pixka bat hartzera noa. 469 00:40:45,611 --> 00:40:46,820 Isilduko zara? 470 00:40:46,904 --> 00:40:50,532 Bai zera! Hori ez da dibertigarria. 471 00:40:51,617 --> 00:40:55,454 Zure jostailutxoek gizarrain baten azala zulatuko dutelakoan? 472 00:40:57,080 --> 00:40:59,625 - Kezko bolak dira. - Kezkoak? 473 00:41:00,459 --> 00:41:01,293 Grazia du. 474 00:41:02,085 --> 00:41:06,465 Arrain keturik jan gabe denbora pilo bat daramadala gogoratu naiz. 475 00:41:09,176 --> 00:41:11,428 Baduzue soberan? 476 00:41:12,095 --> 00:41:12,971 Mesedez? 477 00:41:15,557 --> 00:41:17,809 Zoazte pikutara! 478 00:41:17,893 --> 00:41:20,771 Arlongek txiki-txiki egingo zaituzte. 479 00:41:20,854 --> 00:41:23,315 Ez duzue aukerarik bere armadaren aurka. 480 00:41:23,398 --> 00:41:26,068 Mukizu nazkagarri horiek, 481 00:41:26,151 --> 00:41:29,071 ezingo duzue ezer egin morroi horren aurka... 482 00:41:32,282 --> 00:41:34,284 Berriak pailazoa isilarazten du. 483 00:42:17,536 --> 00:42:18,662 Nola ausartu zara? 484 00:42:20,163 --> 00:42:23,000 Ez da nahikoa amaren hiltzailearentzat lan egitea, 485 00:42:23,083 --> 00:42:25,460 orain bere hilobia profanatzen ari zara? 486 00:42:25,544 --> 00:42:27,963 Nojiko. Zaude! 487 00:42:31,049 --> 00:42:34,970 - Ez da zuk uste duzuna. - Ez duzu ideiarik ere nik uste dudanaz. 488 00:42:40,892 --> 00:42:41,852 Zer da hau? 489 00:42:43,687 --> 00:42:46,315 Lapurtu duzun dirua? 490 00:42:47,357 --> 00:42:49,818 Gure amaren hilobian ezkutatzen duzu? 491 00:42:51,903 --> 00:42:54,197 Zer munstro mota zara? 492 00:42:54,281 --> 00:42:57,034 - Ez duzu ulertzen. - Ba, azaldu iezadazu egia. 493 00:43:11,256 --> 00:43:12,382 Hitz egin dezakegu? 494 00:43:13,717 --> 00:43:17,512 - Nor zara zu? - Nami naiz. Nire ama hil zenuen. 495 00:43:18,013 --> 00:43:18,972 Nami. 496 00:43:20,599 --> 00:43:23,518 A, bai. Marinel ohia. 497 00:43:24,269 --> 00:43:26,563 Onartuko dut ausarki jokatu zuela. 498 00:43:26,647 --> 00:43:29,399 Utzi asmatzen: mendeku hartzera etorri zara. 499 00:43:33,195 --> 00:43:34,863 Hil nahi nauzu, txiki? 500 00:43:36,490 --> 00:43:39,576 Ez, zure taldera batu nahi dut. 501 00:43:47,584 --> 00:43:48,835 Demasa da, gero. 502 00:43:49,336 --> 00:43:52,839 Eta zergatik onartuko nuke gizaki bat nire taldean? 503 00:43:52,923 --> 00:43:54,925 Nahi duzun zerbait dudalako. 504 00:44:00,597 --> 00:44:01,848 CONOMI UHARTEDIA 505 00:44:01,932 --> 00:44:03,183 Zuk marraztu duzu? 506 00:44:05,644 --> 00:44:07,020 Ondo egina dago. 507 00:44:08,647 --> 00:44:09,481 Ederki egina. 508 00:44:10,524 --> 00:44:14,611 Ekialdeko Itsasoan ikusi dudan onena, gizarrainak zein gizakiak egina. 509 00:44:14,695 --> 00:44:17,531 Utzi taldean sartzen eta lagunduko dizut. 510 00:44:17,614 --> 00:44:18,740 Lagunduko didazula? 511 00:44:25,872 --> 00:44:27,541 Zure ama hil dut, 512 00:44:28,417 --> 00:44:32,713 eta niretzat lan egin nahi duzu? 513 00:44:36,717 --> 00:44:38,343 Zergatik? 514 00:44:39,094 --> 00:44:41,221 Nahi dudan zerbait duzu-eta. 515 00:44:44,224 --> 00:44:46,643 Baldintza bat jarri nion. 516 00:44:47,352 --> 00:44:49,354 Coconut herria erosten utziko zidan. 517 00:44:51,064 --> 00:44:52,190 Tratua onartu zuen. 518 00:44:53,734 --> 00:44:55,360 Ehun milioi berryren truke. 519 00:44:56,153 --> 00:44:57,487 Ehun milioi? 520 00:44:59,656 --> 00:45:01,992 - Bizitza osoa beharko duzu. - Dirua bildu dut. 521 00:45:03,493 --> 00:45:04,578 Guzti-guztia. 522 00:45:05,996 --> 00:45:09,166 Herri osoaren askatasuna erosiko dut. 523 00:45:17,382 --> 00:45:18,216 Beraz... 524 00:45:21,052 --> 00:45:22,179 urte guzti hauetan, 525 00:45:23,346 --> 00:45:25,265 lagundu besterik ez zenuen nahi. 526 00:45:27,768 --> 00:45:29,561 Zergatik ez zenidan kontatu? 527 00:45:33,356 --> 00:45:37,861 - Nami, zure ahizpa naiz. Zergatik? - Ezin zintudan galdu. 528 00:45:38,862 --> 00:45:40,113 Ez zu, ez beste inor. 529 00:45:48,079 --> 00:45:50,457 Eta horregatik, sekretua gorde zenuen. 530 00:45:52,959 --> 00:45:54,669 Zu gorrotatzen utzi zenidan. 531 00:46:00,091 --> 00:46:01,134 Gorroto zintudan. 532 00:46:10,644 --> 00:46:14,022 Lastima hain une hunkigarria moztu behar izatea. 533 00:46:15,190 --> 00:46:19,027 Piratek hemen ezkutatzen omen dute euren harrapakina. 534 00:46:19,110 --> 00:46:21,530 Zuek ez duzue ezer jakingo, ezta? 535 00:46:24,282 --> 00:46:25,992 Lapurtutako altxorrak. 536 00:46:26,827 --> 00:46:29,704 Itsas Armada eta Munduko Gobernuaren aginduz, 537 00:46:29,788 --> 00:46:31,373 konfiskatu behar ditut. 538 00:46:31,456 --> 00:46:35,085 - Ezin duzu hori egin, nire dirua da! - Ehun milioi berry? 539 00:46:35,627 --> 00:46:37,754 Nondik atera duzu ba hainbeste diru? 540 00:46:39,130 --> 00:46:40,966 Nola dakizu ehun milioi direla? 541 00:46:44,219 --> 00:46:45,929 Arlongek bidali zaitu, ezta? 542 00:46:49,182 --> 00:46:51,059 Ez dakit zertaz ari zaren. 543 00:46:54,062 --> 00:46:55,313 - Ez! - Kontuz. 544 00:46:55,397 --> 00:46:57,232 Edo preso eraman beharko zaitugu. 545 00:47:02,737 --> 00:47:03,572 Ez! 546 00:47:04,447 --> 00:47:05,907 Ezin duzu hau egin. 547 00:47:06,825 --> 00:47:08,493 Ezin duzu hau egin! 548 00:47:15,625 --> 00:47:17,002 Ez! 549 00:47:23,550 --> 00:47:24,384 Nami, itxaron. 550 00:47:24,467 --> 00:47:26,011 Nami, geldi! 551 00:47:27,596 --> 00:47:30,265 - Nami. - Askatu! Ez da bidezkoa! 552 00:47:30,348 --> 00:47:34,269 - Ezin duzu ezer egin. - Arlongek herri osoa hilko du! 553 00:47:34,352 --> 00:47:35,562 Nami, itxaron! 554 00:47:40,233 --> 00:47:41,318 Anaiok! 555 00:47:54,664 --> 00:47:57,375 Denok dakigu mundu honen egia. 556 00:47:59,669 --> 00:48:03,089 Gizarrainok lau itsasoen bidezko gobernariak gara. 557 00:48:03,590 --> 00:48:05,008 Gizakiek ere badakite. 558 00:48:06,217 --> 00:48:10,472 Gure indarraren beldur dira, eta kateekin lotu gintuzten. 559 00:48:10,555 --> 00:48:12,557 Gure presentzia gorroto dute, 560 00:48:12,641 --> 00:48:15,393 eta euren hirietan sartzea debekatu ziguten. 561 00:48:16,561 --> 00:48:18,605 Baina kateak hautsi ditugu. 562 00:48:21,107 --> 00:48:22,734 Geure hiriak eraiki ditugu. 563 00:48:22,817 --> 00:48:28,615 Orain, mundu honen ordena naturala berrezartzeko garaia iritsi da. 564 00:48:28,698 --> 00:48:31,242 Bai! 565 00:48:31,826 --> 00:48:32,661 Ez. 566 00:48:34,412 --> 00:48:35,246 Mesedez! 567 00:48:35,330 --> 00:48:36,289 Mendeetan zehar, 568 00:48:36,373 --> 00:48:38,500 gizakiek erabili egin gaituzte. 569 00:48:40,126 --> 00:48:41,544 Zapaldu. 570 00:48:43,046 --> 00:48:45,548 Eta gure ustezko agintariek baimendu egin zuten. 571 00:48:47,008 --> 00:48:50,929 Harro-harro astintzen dituzten batasun eta bakearen banderak, 572 00:48:51,012 --> 00:48:55,642 errendizioarenak eta porrotarenak dira. 573 00:48:56,893 --> 00:49:01,022 Ez dakit zuek, baina nik ez dut amore emango. 574 00:49:01,106 --> 00:49:02,607 Hil ditzagun! 575 00:49:03,400 --> 00:49:04,401 Bai! 576 00:49:07,278 --> 00:49:10,532 Gizarrain nagusitasunaren irudia gara! 577 00:49:10,615 --> 00:49:14,452 Eta Marra Handiaren maparekin gurea den hori berreskuratuko dugu. 578 00:49:14,536 --> 00:49:17,956 Gure amorruaren sugarrak Coconut herrian barrena zabalduko dira 579 00:49:18,039 --> 00:49:19,791 Ekialdeko Itsasoraino. 580 00:49:19,874 --> 00:49:23,003 Eta Marra Handitik harago mugitzen garen heinean, 581 00:49:23,086 --> 00:49:27,799 gizakiei euren bidezko lekua erakutsiko diegu: 582 00:49:28,383 --> 00:49:29,217 gure azpian. 583 00:49:29,300 --> 00:49:30,176 Bai! 584 00:49:30,260 --> 00:49:31,261 Gure azpian! 585 00:49:32,929 --> 00:49:34,264 Bai! 586 00:49:34,347 --> 00:49:37,350 Gure azpian, bai! 587 00:49:58,371 --> 00:49:59,289 Arlong. 588 00:50:07,255 --> 00:50:08,214 Arlong. 589 00:50:16,514 --> 00:50:17,432 Arlong. 590 00:50:21,436 --> 00:50:22,771 Arlong! 591 00:50:24,856 --> 00:50:25,940 Arlong! 592 00:50:29,402 --> 00:50:30,653 Arlong! 593 00:50:31,696 --> 00:50:32,906 Arlong! 594 00:50:34,365 --> 00:50:35,992 Arlong! 595 00:50:53,593 --> 00:50:56,179 Esan nizun hemendik ospa egiteko. 596 00:50:57,430 --> 00:50:58,348 Halaxe da, bai. 597 00:51:03,645 --> 00:51:05,021 Zoaz, ba! 598 00:51:06,689 --> 00:51:09,651 Ideiarik ez duzu hemen gertatzen ari denari buruz. 599 00:51:11,528 --> 00:51:12,403 Ez, ez dut. 600 00:51:27,418 --> 00:51:28,253 Luffy. 601 00:51:35,844 --> 00:51:36,803 Lagundu nazazu. 602 00:52:00,243 --> 00:52:01,327 Jakina. 603 00:52:11,629 --> 00:52:12,922 Lagunduko zaitut. 604 00:52:18,970 --> 00:52:22,682 Lagunduko zaitut! 605 00:52:35,028 --> 00:52:35,987 Goazen. 606 00:52:36,070 --> 00:52:37,113 Ados. 607 00:52:41,951 --> 00:52:43,036 Zer da hori? 608 00:52:44,871 --> 00:52:46,414 Herria erasotzen ari dira. 609 00:55:53,559 --> 00:55:56,396 Azpitituluak: Loinaz C. A.