1
00:00:06,916 --> 00:00:08,750
Ezer behar duzu? Ura?
2
00:00:11,291 --> 00:00:14,082
Caitlinek mikrofonoa emango dizu,
eta gero…
3
00:00:14,083 --> 00:00:15,708
Ipini ezazu alkandora…
4
00:00:17,833 --> 00:00:18,916
Badakit gogorra dela.
5
00:00:20,208 --> 00:00:21,582
Eseri zaitez, mesedez,
6
00:00:21,583 --> 00:00:23,666
eta lehenbailehen amaituko dugu.
7
00:00:27,625 --> 00:00:31,916
Badago inork ulertzen ez duen gauza bat
Chamberlainen gertatutakoaz.
8
00:00:33,291 --> 00:00:34,541
Ez du ulertzen ez poliziak,
9
00:00:35,916 --> 00:00:38,332
ez komunikabideek, ez zientzialariek,
10
00:00:38,333 --> 00:00:39,916
eta zuek ere ez duzue ulertuko.
11
00:00:47,208 --> 00:00:48,708
Harritu zintzaket, Sue.
12
00:00:50,625 --> 00:00:52,582
Poliziak, komunikabideek, zientzialariek
13
00:00:52,583 --> 00:00:55,082
zure ustez zer gertatu den galdetu
14
00:00:55,083 --> 00:00:56,833
eta gero oker zaudela esaten dizute.
15
00:00:58,625 --> 00:00:59,666
Guk ez.
16
00:01:02,291 --> 00:01:04,083
Nik ulertu nahi dut, besterik ez.
17
00:01:06,958 --> 00:01:09,291
Beraz, saiatu, mesedez.
18
00:01:10,208 --> 00:01:11,500
Zer da, Sue?
19
00:01:12,833 --> 00:01:15,250
Zer da inork ulertzen ez duena?
20
00:01:21,083 --> 00:01:22,500
Berrehun hildako.
21
00:01:25,041 --> 00:01:27,333
Herri oso baten suntsipena.
22
00:01:29,125 --> 00:01:32,875
Oso erraza da ahaztea…
23
00:01:34,500 --> 00:01:35,666
haurrak ginela.
24
00:01:38,125 --> 00:01:39,208
Haurrak ginen.
25
00:01:41,750 --> 00:01:44,750
Haurrak ginen, ahal genuena egiten.
26
00:01:53,458 --> 00:01:57,291
Gustatuko litzaidake, Sue, Carrie Whiteri
buruz gehiago kontatuko bazenit.
27
00:02:00,250 --> 00:02:01,500
Zer jakin nahi duzu?
28
00:02:03,250 --> 00:02:04,583
Den-dena.
29
00:02:06,500 --> 00:02:09,165
Entzun dudanez,
tiroketa-simulakro bat egin zen
30
00:02:09,166 --> 00:02:11,540
institutuko lehen egunean. Egia al da?
31
00:02:11,541 --> 00:02:12,874
Simulakroa gogoratzen duzu?
32
00:02:12,875 --> 00:02:14,125
Bai, noski.
33
00:02:14,958 --> 00:02:18,291
Kontadazu, mesedez,
egunerokoan idatziko bazenu bezala.
34
00:02:22,250 --> 00:02:24,875
Chrisekin joan nintzen institutura,
beti bezala,
35
00:02:26,083 --> 00:02:28,833
oso urduri Dukek oraindik
ez zigulako ezer esan.
36
00:02:31,083 --> 00:02:33,375
Eta neska bat ikusi genuen
metal-detektagailuan.
37
00:02:35,291 --> 00:02:36,875
Eta neskak…
38
00:02:38,250 --> 00:02:39,333
begiratu ninduen,
39
00:02:40,750 --> 00:02:41,750
eta orduan…
40
00:02:44,166 --> 00:02:46,291
haur bat iruditu zitzaidan,
41
00:02:48,333 --> 00:02:49,541
nire ahizpa txikia.
42
00:02:53,208 --> 00:02:54,791
Gero tutoretzan ikusi nuen.
43
00:02:58,250 --> 00:02:59,665
Eta bereak egin zuen.
44
00:02:59,666 --> 00:03:01,375
Argi zegoen…
45
00:03:03,083 --> 00:03:04,416
adeitsua zelako.
46
00:03:12,583 --> 00:03:13,958
Ez itxurak egiteko.
47
00:03:16,166 --> 00:03:17,125
Ez…
48
00:03:18,458 --> 00:03:19,875
plantak egiteko.
49
00:03:23,625 --> 00:03:24,916
Ez zeukan asmo ezkuturik.
50
00:03:28,250 --> 00:03:29,916
Adeitsua zen,
51
00:03:36,125 --> 00:03:37,208
besterik gabe.
52
00:03:41,208 --> 00:03:42,958
Zergatik zen hori horren bitxia?
53
00:03:47,375 --> 00:03:48,958
Ze demontre gertatzen zaizu?
54
00:03:54,166 --> 00:03:56,540
Beraz, ez zenuen
dantzaldira joateko asmorik,
55
00:03:56,541 --> 00:03:58,207
etxean zeunden zure ahizpekin,
56
00:03:58,208 --> 00:04:00,332
eta orduan auto bat
ikusi zenuen Interneten.
57
00:04:00,333 --> 00:04:02,458
- Billy Nolanena.
- Eta institutura joan zinen.
58
00:04:03,458 --> 00:04:06,415
Chrisek eta Billyk zerbait egingo zuten,
baina ez nekien zer.
59
00:04:06,416 --> 00:04:08,957
Eta 21:25etan heldu zinen.
60
00:04:08,958 --> 00:04:10,707
Ez dakit zehazki.
61
00:04:10,708 --> 00:04:13,125
Guk bai, 21:25ak ziren. Zer ikusi zenuen?
62
00:04:14,125 --> 00:04:15,208
Ikusi nuen…
63
00:04:16,666 --> 00:04:18,041
Carrieri bota ziotena.
64
00:04:18,791 --> 00:04:20,124
Irudi bat erakutsiko dizut,
65
00:04:20,125 --> 00:04:24,040
itzalaldi aurreko azken irudietako bat.
66
00:04:24,041 --> 00:04:26,124
Zuzeneko bideo bateko pantaila-irudia da.
67
00:04:26,125 --> 00:04:28,790
Victoria Gibbs koroatzea
stream eatzen ari zen.
68
00:04:28,791 --> 00:04:30,374
Orduan hitz egin Vickyrekin.
69
00:04:30,375 --> 00:04:32,832
Vicky hilda dago. Habeetan aurkitu genuen.
70
00:04:32,833 --> 00:04:35,666
Emakume honi buruz galdetu nahi dizut.
71
00:04:36,291 --> 00:04:37,541
Ikusi duzu inoiz?
72
00:04:38,291 --> 00:04:41,582
Institutuan egona zen dantzaldi aurretik?
73
00:04:41,583 --> 00:04:42,500
Ez…
74
00:04:43,083 --> 00:04:45,874
Ez dakit nor den, sentitzen dut.
75
00:04:45,875 --> 00:04:48,207
Nolakoa zen egoera sartu zinenean?
76
00:04:48,208 --> 00:04:50,249
- Sentitu al zenuen…
- Nor da?
77
00:04:50,250 --> 00:04:52,082
…inurridura modukoa azalean akaso?
78
00:04:52,083 --> 00:04:56,125
Edo oilo-ipurdia ipini zitzaizun?
79
00:04:56,708 --> 00:04:59,415
Belarriak buxatu zitzaizkizun,
hegazkin batean bezala,
80
00:04:59,416 --> 00:05:01,999
edo usain arrarorik zegoen,
ozonoarena agian?
81
00:05:02,000 --> 00:05:04,374
Edo gustu metalikoa mihian?
82
00:05:04,375 --> 00:05:05,416
Ez nago ziur.
83
00:05:11,500 --> 00:05:12,541
Saia zaitez.
84
00:05:39,583 --> 00:05:40,666
Arraioa!
85
00:05:48,958 --> 00:05:50,041
Zer?
86
00:06:38,375 --> 00:06:39,625
Mugikorra lehertu zen?
87
00:06:40,416 --> 00:06:43,207
Bai, eskuan.
88
00:06:43,208 --> 00:06:47,250
Gimnasioko mugikorren jarduera
guztiz gelditu zen 9:27etan zehazki.
89
00:06:48,541 --> 00:06:53,332
Zuzeneko bideorik ez, daturik ez,
seinalerik ez hiriguneko dorrera.
90
00:06:53,333 --> 00:06:57,124
Eta eskumuturreko erlojuak berdin,
poliziaren txostenen arabera.
91
00:06:57,125 --> 00:06:58,500
Mekanikoak barne.
92
00:07:00,875 --> 00:07:01,832
Bale.
93
00:07:01,833 --> 00:07:03,665
Beste ezer sentitu zenuen?
94
00:07:03,666 --> 00:07:05,582
Presio- edo tenperatura-aldaketa,
95
00:07:05,583 --> 00:07:08,457
edo beharbada Carrie Whitek
keinu bereziren bat egin zuen?
96
00:07:08,458 --> 00:07:10,999
Mugikorra aurpegian lehertzen
sentitu nuen.
97
00:07:11,000 --> 00:07:12,832
Beira nuen begian,
98
00:07:12,833 --> 00:07:14,832
beraz, ez nuen arreta jarri.
99
00:07:14,833 --> 00:07:15,958
Zer zebilen Carrie?
100
00:07:16,833 --> 00:07:17,750
Ez dakit.
101
00:07:18,916 --> 00:07:22,083
Ez dut… asko gogoratzen.
102
00:07:24,500 --> 00:07:25,708
Belarretik odola zeridan.
103
00:07:27,416 --> 00:07:29,000
Jendeak oihukatzen zuen.
104
00:07:30,125 --> 00:07:32,375
Badakit sutea horren ondoren gertatu zela.
105
00:07:33,916 --> 00:07:36,833
Pasarela edo dena delakoa
106
00:07:37,958 --> 00:07:40,791
ostean erori zen,
eta orduan sutea hasi zen.
107
00:07:44,458 --> 00:07:46,541
Gero tiro modukoak gogoratzen ditut.
108
00:07:48,291 --> 00:07:49,208
Tiroak.
109
00:07:50,583 --> 00:07:51,500
Bai.
110
00:07:52,750 --> 00:07:54,290
Ikasle batzuek oihukatu zuten,
111
00:07:54,291 --> 00:07:58,041
eta pentsatu nuen agian ero bat
tiroka hasi zela dantzaldian.
112
00:08:01,083 --> 00:08:02,500
Zer gehiago gogoratzen duzu?
113
00:08:12,375 --> 00:08:13,916
Amesgaizto zikina izan zela.
114
00:08:15,416 --> 00:08:16,666
Hori da gogoratzen dudana.
115
00:08:44,750 --> 00:08:45,750
Tommy!
116
00:09:02,041 --> 00:09:03,250
Izarrak.
117
00:09:21,958 --> 00:09:22,958
Aizu.
118
00:09:26,333 --> 00:09:27,333
Utzi laguntzen.
119
00:09:30,708 --> 00:09:32,208
Emadazu kontrola, bale?
120
00:10:07,041 --> 00:10:08,916
Ez. Ez, ez, ez, ez, ez!
121
00:10:15,250 --> 00:10:16,250
Geldi hor.
122
00:10:17,250 --> 00:10:18,291
Begiratu ingurura.
123
00:11:01,458 --> 00:11:02,583
Lehen aipatu duzu
124
00:11:04,000 --> 00:11:08,500
hemen zerbait ikusi zenuela,
Carrieren atzean.
125
00:11:11,500 --> 00:11:12,957
Bai.
126
00:11:12,958 --> 00:11:16,791
Zure adierazpenean esandako zerbait
argitzea nahiko nuke.
127
00:11:17,416 --> 00:11:18,583
Itzal bati buruz.
128
00:11:20,291 --> 00:11:21,291
Itzala?
129
00:11:22,583 --> 00:11:23,750
Bai, itzala.
130
00:11:26,958 --> 00:11:28,458
Zer egin zuen itzalak?
131
00:11:38,125 --> 00:11:39,666
Itzala lehertu zen.
132
00:11:50,916 --> 00:11:54,208
{\an8}DANTZALDIA
133
00:12:07,833 --> 00:12:08,666
Kaka!
134
00:12:41,958 --> 00:12:43,541
Giltzapetu gaituzte.
135
00:12:47,875 --> 00:12:49,041
Tiro egiten ari zaizkigu!
136
00:13:15,166 --> 00:13:16,583
Carrie. Carrie!
137
00:14:53,708 --> 00:14:55,916
Guztiek galdetzen dute Carrieri buruz.
138
00:14:57,333 --> 00:15:00,125
Baina inork ez du galdetzen
bertan zeuden gainerakoei buruz.
139
00:15:00,875 --> 00:15:02,707
Han zeuden ezezagunei buruz.
140
00:15:02,708 --> 00:15:06,333
Inoiz ikusi ez nituen pertsonei buruz.
141
00:15:08,041 --> 00:15:10,375
Eta sinestezina izan arren,
142
00:15:11,250 --> 00:15:13,333
eta ulertezina izan arren,
143
00:15:14,541 --> 00:15:17,375
inork ez ditu galdera egokiak egiten.
144
00:15:19,458 --> 00:15:21,083
Ez zelako soilik Carrie izan.
145
00:15:22,583 --> 00:15:24,000
Hori da kontua.
146
00:15:25,875 --> 00:15:29,750
Ez zela soilik Carrie izan.
147
00:15:37,875 --> 00:15:40,166
- Ziur zaude?
- Bai.
148
00:15:41,625 --> 00:15:44,333
Ez, ez zaude ziur, ezta?
149
00:15:46,166 --> 00:15:48,208
Esango nuke, benetan pentsatzen baduzu,
150
00:15:49,333 --> 00:15:52,166
ez zaudela ziur beste inor ikusi zenuenik.
151
00:15:54,125 --> 00:15:57,250
Ez zaude ziur, ezta?
152
00:16:29,333 --> 00:16:30,375
Ze ostia?
153
00:16:31,458 --> 00:16:33,583
- Ze ostia gertatu da?
- Jainko maitea.
154
00:16:35,750 --> 00:16:36,791
Jainko maitea.
155
00:16:38,000 --> 00:16:40,375
Ze ostia gertatu da?
156
00:16:50,166 --> 00:16:51,250
Bera izan da.
157
00:16:52,083 --> 00:16:54,458
Lotu ezpainak, ez esan erokeriarik.
158
00:16:56,166 --> 00:16:57,583
Billy, zer egin dugu?
159
00:17:01,625 --> 00:17:03,125
Demontre, merezi zuten.
160
00:17:04,750 --> 00:17:05,791
Denek.
161
00:17:07,041 --> 00:17:09,458
Billy. Billy.
162
00:17:15,541 --> 00:17:17,458
Munstro zikina!
163
00:17:25,208 --> 00:17:27,083
Hil zaitez behingoz!
164
00:17:29,166 --> 00:17:30,415
Hilko al zara, arraioa!
165
00:17:30,416 --> 00:17:31,625
Itxaron. Itxaron!
166
00:18:22,250 --> 00:18:23,416
Ondo.
167
00:18:26,375 --> 00:18:27,625
Karma madarikatua.
168
00:18:31,750 --> 00:18:32,750
Jainko…
169
00:18:36,750 --> 00:18:38,708
Arraioa. Hori umemokoa.
170
00:19:04,791 --> 00:19:05,875
Sentitzen…
171
00:19:21,166 --> 00:19:24,791
Aizu, begira iezadazu. Begira iezadazu.
172
00:19:26,083 --> 00:19:28,707
Ez duzu ezer txarrik egin, bale?
173
00:19:28,708 --> 00:19:29,708
Ezer ere ez.
174
00:19:32,541 --> 00:19:34,291
Entzun. Entzuten al duzu hori?
175
00:19:39,041 --> 00:19:43,082
Existitu baino ez zenuen nahi.
176
00:19:43,083 --> 00:19:48,040
Noiz kontrolatuko duzu mundu osoa?
177
00:19:48,041 --> 00:19:49,916
Esan ezazu. "Existitzen naiz".
178
00:19:51,333 --> 00:19:52,833
Existitzen naiz.
179
00:19:53,541 --> 00:19:54,416
Zutitu zaitez.
180
00:19:55,416 --> 00:19:57,332
Esan. "Pikutara, existitzen naiz!".
181
00:19:57,333 --> 00:20:00,665
Gogoratzen dut
sua zeneukala begietan.
182
00:20:00,666 --> 00:20:03,624
Pikutara! Existitzen naiz.
183
00:20:03,625 --> 00:20:08,665
Atera bedi gaur gauean.
184
00:20:08,666 --> 00:20:10,082
Orain dantzatu nirekin.
185
00:20:10,083 --> 00:20:16,165
Atera bedi gaur gauean.
186
00:20:16,166 --> 00:20:17,291
Bai, bai.
187
00:20:17,958 --> 00:20:22,291
Ibiltzeko, hitz egiteko duzun modua
ez dute ulertu behar.
188
00:20:24,208 --> 00:20:25,332
EWEN INSTITUTUA
189
00:20:25,333 --> 00:20:27,540
Orrazkera aldatzen duzu,
janzkera aldatzen,
190
00:20:27,541 --> 00:20:29,500
eta guztiak izutzen dira,
191
00:20:31,583 --> 00:20:36,874
baina gauero begiratzen dizu begietara.
192
00:20:36,875 --> 00:20:40,915
Dena baztertu
193
00:20:40,916 --> 00:20:44,165
eta zeure bizitza bizi nahi duzu.
194
00:20:44,166 --> 00:20:46,290
Lotsati, lotsati,
195
00:20:46,291 --> 00:20:47,749
ez segi egiten
196
00:20:47,750 --> 00:20:51,416
neska lotsati, lotsati baten itxura.
197
00:20:54,000 --> 00:20:58,875
Noiz kontrolatuko duzu mundu osoa?
198
00:21:00,458 --> 00:21:06,708
Gogoratzen dut begietan eromena zeneukala.
199
00:21:07,416 --> 00:21:13,833
Atera bedi gaur gauean.
200
00:21:15,000 --> 00:21:21,165
Atera bedi gaur gauean.
201
00:21:21,166 --> 00:21:22,208
Bai, bai.
202
00:21:31,291 --> 00:21:33,916
BRIAN DE PALMA
ATZERA BEGIRAKOA 35 MM-TAN
203
00:21:56,083 --> 00:21:57,208
Emaline!
204
00:22:31,625 --> 00:22:32,500
Carrie!
205
00:22:33,666 --> 00:22:35,874
Carrie, hemendik joan behar duzu.
206
00:22:35,875 --> 00:22:38,540
Arraioa, zer gertatu zaizu?
207
00:22:38,541 --> 00:22:39,625
Kaixo, Stella.
208
00:22:41,041 --> 00:22:43,790
Herria uzteko agindua eman dute.
209
00:22:43,791 --> 00:22:45,290
Non dago zure ama?
210
00:22:45,291 --> 00:22:47,416
Joango zarete, ezta?
211
00:22:49,083 --> 00:22:51,125
Eskerrik asko berriro ere liburuengatik.
212
00:23:20,041 --> 00:23:21,000
Ama.
213
00:23:51,416 --> 00:23:55,874
Izpilikua berdea da, dili-dili,
214
00:23:55,875 --> 00:23:58,583
izpilikua urdina da.
215
00:24:01,083 --> 00:24:05,165
Maite banauzu, dili-dili,
216
00:24:05,166 --> 00:24:08,125
nik maitatu egingo zaitut.
217
00:24:09,541 --> 00:24:13,749
Txoriek abes bezate, dili-dili,
218
00:24:13,750 --> 00:24:16,207
arkumeak jolas bitez.
219
00:24:16,208 --> 00:24:20,957
Salbu egongo gara, dili-dili,
220
00:24:20,958 --> 00:24:23,957
arriskutik urrun.
221
00:24:23,958 --> 00:24:25,250
Hilda daude denak.
222
00:24:28,916 --> 00:24:30,041
Nortzuk?
223
00:24:32,791 --> 00:24:35,333
Denak, beharbada.
224
00:24:39,166 --> 00:24:40,166
Institutukoak.
225
00:24:43,291 --> 00:24:44,958
Agian jende gehiago ere.
226
00:24:46,708 --> 00:24:48,000
Ez dakit.
227
00:24:51,750 --> 00:24:52,791
Ados.
228
00:24:54,208 --> 00:24:56,250
Sentitzen dut, ama.
229
00:24:58,000 --> 00:24:59,125
Zu lasaitu zaitez.
230
00:25:00,416 --> 00:25:02,083
Hau egiten nuen.
231
00:25:03,125 --> 00:25:08,916
Zure lehen gauean munduan,
odola garbitu nizun…
232
00:25:09,625 --> 00:25:11,500
zure gorputz berritik.
233
00:25:15,166 --> 00:25:16,749
Belaki-mota bera da.
234
00:25:16,750 --> 00:25:19,166
Orain pentsatzen dudala, bai,
235
00:25:20,958 --> 00:25:22,041
mota bera da.
236
00:25:32,000 --> 00:25:33,000
Bale.
237
00:26:11,000 --> 00:26:12,458
Otoitz egin dezakegu elkarrekin.
238
00:26:13,458 --> 00:26:16,666
Lehen bezala, txikia zinenean.
239
00:26:17,791 --> 00:26:22,875
Hona nentorren,
eta zu bakarrik jaisten zinen.
240
00:26:24,166 --> 00:26:25,583
Buelta ematen nuen eta zu…
241
00:26:26,666 --> 00:26:28,540
zu nire ondoan zeunden.
242
00:26:28,541 --> 00:26:30,999
Eskuak tolestuta, begiak itxita,
243
00:26:31,000 --> 00:26:33,708
imitatzen ninduzun, suposatzen dut.
244
00:26:36,250 --> 00:26:37,499
Ez dut gogoratzen.
245
00:26:37,500 --> 00:26:39,458
Ez, noski. Txiki-txikia zinen.
246
00:26:40,541 --> 00:26:43,000
Imitatzaile txiki bat baino ez.
247
00:26:44,541 --> 00:26:46,041
Nire itzaltxoa.
248
00:26:47,750 --> 00:26:48,791
Eta zu hain…
249
00:26:50,541 --> 00:26:51,582
garbia zinen.
250
00:26:51,583 --> 00:26:52,500
Hain…
251
00:26:54,750 --> 00:26:59,415
errugabea eta hondatu gabea,
Jainkoak nahi zuen bezala.
252
00:26:59,416 --> 00:27:00,625
Elurra…
253
00:27:02,416 --> 00:27:04,750
Elur berria bezain garbia.
254
00:27:09,541 --> 00:27:11,291
Barka diezadake?
255
00:27:13,208 --> 00:27:15,458
Berak barkatzen du. Barka dezake.
256
00:27:18,416 --> 00:27:20,500
- Gaur ere?
- Gaur ere.
257
00:27:24,708 --> 00:27:27,666
Eta berak ezin badu, bueno,
neuk barkatuko dizut.
258
00:27:31,583 --> 00:27:32,708
Barkatzen dizut, maitea.
259
00:27:33,416 --> 00:27:35,750
Dena. Gaurkoa eta gainerako guztia.
260
00:27:37,708 --> 00:27:38,666
Dena.
261
00:27:40,750 --> 00:27:44,375
Zuk barka diezadakezu?
262
00:27:49,000 --> 00:27:49,916
Zer?
263
00:27:50,708 --> 00:27:51,750
Edozer.
264
00:27:54,208 --> 00:27:56,583
Dena. Guztia.
265
00:27:58,791 --> 00:28:00,083
Noski baietz, ama.
266
00:28:02,958 --> 00:28:04,375
Esan barkatzen didazula.
267
00:28:05,750 --> 00:28:08,375
- Barkatzen dizut.
- Esan, esan berriro.
268
00:28:11,333 --> 00:28:12,958
Barkatzen dizut, ama.
269
00:28:19,750 --> 00:28:22,291
Bale. Egin dezagun otoitz, neskato.
270
00:28:37,250 --> 00:28:38,999
Gure aita, zeruetan zarena,
271
00:28:39,000 --> 00:28:42,708
otoitz egitera natorkizu,
nire bekatuagatik barka diezadazun.
272
00:28:48,500 --> 00:28:51,999
Aitortzen dut eta bihotzez sinesten dut
273
00:28:52,000 --> 00:28:53,666
- Jesus zure semea dela…
- Mesedez.
274
00:28:55,375 --> 00:28:57,624
…eta gurutzean hil zela oinazez…
275
00:28:57,625 --> 00:29:00,332
- Jauna, indarra.
- …barka diezadazun
276
00:29:00,333 --> 00:29:03,166
eta betiereko bizitza izan dezadan…
277
00:29:12,791 --> 00:29:13,791
Ez!
278
00:29:24,583 --> 00:29:25,416
Carrie?
279
00:29:44,541 --> 00:29:45,833
Zergatik?
280
00:32:01,000 --> 00:32:03,583
Kaixo, hemen zaude.
281
00:32:05,958 --> 00:32:07,500
Utz iezadazu hiltzen.
282
00:32:08,083 --> 00:32:10,916
Ez, laguntzera nator.
283
00:32:16,166 --> 00:32:17,208
Tira.
284
00:32:18,375 --> 00:32:19,375
Zatoz.
285
00:32:20,458 --> 00:32:21,833
Esan nizun benetakoa nintzela.
286
00:32:23,250 --> 00:32:24,708
Hemendik atera behar duzu.
287
00:32:34,291 --> 00:32:35,333
Tiro egin didate.
288
00:32:37,500 --> 00:32:38,416
Zer?
289
00:32:39,375 --> 00:32:40,333
Orduan nola…
290
00:32:58,583 --> 00:33:00,583
Gau horren aurretik ikusi zenuen?
291
00:33:08,958 --> 00:33:09,875
Ez.
292
00:33:11,416 --> 00:33:13,832
Hau da. Ziur zaude?
293
00:33:13,833 --> 00:33:14,875
Bai.
294
00:33:18,458 --> 00:33:20,333
- Nor da?
- Ez kezkatu.
295
00:33:23,458 --> 00:33:25,000
Beraz, salbu dago?
296
00:33:25,583 --> 00:33:26,624
Carrie? Bai.
297
00:33:26,625 --> 00:33:27,958
Bizirik bederen.
298
00:33:28,625 --> 00:33:30,208
Suposatzen dut ez dela gauza bera.
299
00:33:32,208 --> 00:33:33,083
Nor da?
300
00:33:33,833 --> 00:33:34,916
Ez da garrantzitsua.
301
00:33:36,041 --> 00:33:37,166
Entzun, uste…
302
00:33:38,791 --> 00:33:40,624
Uste dut ez didazula hori esan nahi.
303
00:33:40,625 --> 00:33:42,708
Ez dut…
304
00:33:43,416 --> 00:33:45,625
- Barka, ez…
- Umerik baduzu?
305
00:33:46,291 --> 00:33:47,625
- Nolabait.
- Beraz, ez?
306
00:33:50,291 --> 00:33:52,000
Ez, esan liteke ezetz.
307
00:33:53,750 --> 00:33:54,708
Argi dago ezetz.
308
00:33:56,416 --> 00:33:59,207
Ama bati esaten badiozu
bere umea ez dagoela salbu,
309
00:33:59,208 --> 00:34:01,957
eta gero daukazun informazioa
ukatzen badiozu,
310
00:34:01,958 --> 00:34:04,832
argi dago ez zarela ama.
311
00:34:04,833 --> 00:34:07,041
Izan ere, neska…
312
00:34:08,416 --> 00:34:12,083
Neska hori arriskutsua bada
nire alabarentzat,
313
00:34:13,333 --> 00:34:16,707
sinetsi ezazu jakin nahi dudan guztia
kontatuko didazula,
314
00:34:16,708 --> 00:34:21,249
hemendik ateratzen naizenean,
neska hori bilakatuko baita
315
00:34:21,250 --> 00:34:23,208
nire xede bakarra.
316
00:34:24,958 --> 00:34:26,041
Ulertzen didazu?
317
00:34:30,000 --> 00:34:31,000
Bai.
318
00:34:31,916 --> 00:34:32,875
Eta sinesten dizut.
319
00:34:34,708 --> 00:34:36,666
Neska gaztea Emaline West deitzen da.
320
00:34:38,833 --> 00:34:39,833
Arriskutsua da?
321
00:34:40,750 --> 00:34:42,333
Bai, PA bat da.
322
00:34:46,291 --> 00:34:47,291
Zer da hori?
323
00:34:49,333 --> 00:34:50,458
Proiektatzaile astrala.
324
00:34:52,125 --> 00:34:55,333
Haiei buruz irakurri omen zenuen
emakume horrekin bildu aurretik.
325
00:35:01,208 --> 00:35:03,333
- Joan behar dut.
- Eseri zaitez.
326
00:35:08,000 --> 00:35:12,291
Etxea erortzean deskribatu zenuen
une bati buruz galdetu nahi dizut.
327
00:35:13,041 --> 00:35:15,416
Inoiz horrelakorik egin duzu?
328
00:35:20,583 --> 00:35:24,458
Zure gainean erortzen ikusi zenuen, eta…
329
00:35:27,625 --> 00:35:28,666
Agerrarazi nuen.
330
00:35:30,416 --> 00:35:32,958
Gogoko dut. "Agerrarazi".
331
00:35:34,125 --> 00:35:35,708
Inoiz egin zenuen?
332
00:35:40,541 --> 00:35:43,250
Mesedez, Jauna. Mesedez, Jauna.
Mesedez, ikus nazazu.
333
00:35:46,416 --> 00:35:48,791
Mesedez, Jauna. Mesedez, Jauna.
Mesedez, ikus nazazu.
334
00:35:49,708 --> 00:35:51,833
Mesedez, Jauna. Mesedez, ikus nazazu.
335
00:35:57,916 --> 00:35:59,041
Behin agian.
336
00:36:01,541 --> 00:36:02,583
Mesedez, Jauna.
337
00:36:04,375 --> 00:36:05,500
Mesedez?
338
00:36:09,750 --> 00:36:11,915
Txiki-txikia nintzenean…
339
00:36:11,916 --> 00:36:13,249
Erantzun dit, erantzun dit!
340
00:36:13,250 --> 00:36:16,166
…agian pentsatu nuen Jainkoa izan zela.
341
00:36:19,250 --> 00:36:21,749
TK genea deitzen diogu.
342
00:36:21,750 --> 00:36:24,790
Itzurkorra da.
Ez da belaunaldi guztietan azaltzen.
343
00:36:24,791 --> 00:36:27,749
Normalean ez du eraginik
eta errezesiboa da,
344
00:36:27,750 --> 00:36:30,333
pertsona batzuengan bereziki.
345
00:36:31,166 --> 00:36:34,125
Bizitza osoa eman zenezake adierazi gabe.
346
00:36:35,833 --> 00:36:38,290
Baina honelako uneetan,
347
00:36:38,291 --> 00:36:40,832
muturreko uneetan,
izugarri estresagarriak,
348
00:36:40,833 --> 00:36:44,791
batzuetan pixka bat agertzen da.
349
00:36:46,125 --> 00:36:49,457
Denek ezagutzen dute emakumearen,
umearen eta autoaren istorioa.
350
00:36:49,458 --> 00:36:53,124
Amak auto azpian ikusten du semea
katua askatzen denean,
351
00:36:53,125 --> 00:36:56,875
eta ibilgailua altxatzen du bizilagunak
laguntza eskatzen duen bitartean.
352
00:36:58,333 --> 00:36:59,500
Entzun duzu?
353
00:37:01,083 --> 00:37:02,041
Bai.
354
00:37:03,333 --> 00:37:05,915
Bueno, antzeko zerbait entzungo nuen, bai.
355
00:37:05,916 --> 00:37:08,499
Komunikabideek une hartan ez zuten ulertu
356
00:37:08,500 --> 00:37:13,125
bere baitan existitzen zela
ez zekien zerbait aurkitu zuela.
357
00:37:14,833 --> 00:37:17,083
Giharrak baino indartsuagoa zen zerbait.
358
00:37:18,458 --> 00:37:22,250
Eta han zegoela jakinda,
berriz aurki zezakeen.
359
00:37:25,125 --> 00:37:27,500
Zuk berriz aurki zenezake, Margaret?
360
00:37:28,500 --> 00:37:29,500
Esan egia.
361
00:37:30,791 --> 00:37:32,833
Oso garrantzitsua da egia esatea.
362
00:37:36,958 --> 00:37:37,875
Ez.
363
00:37:43,125 --> 00:37:44,125
Ez, ez nuen uste.
364
00:37:45,500 --> 00:37:46,416
Ez kezkatu.
365
00:37:47,250 --> 00:37:50,250
Pertsona askok daukate izpi txiki bat
eta ez dakite.
366
00:37:50,916 --> 00:37:53,125
Ez kezkatu, Margaret. Ondo da.
367
00:37:54,583 --> 00:37:55,458
Nik…
368
00:37:57,333 --> 00:37:59,957
beretzat onena egin nahi izan dut beti.
369
00:37:59,958 --> 00:38:01,457
Baina…
370
00:38:01,458 --> 00:38:02,500
Ahaztu ezazu.
371
00:38:04,000 --> 00:38:07,625
Ezingo zeniokeen behar duena eman.
372
00:38:09,875 --> 00:38:11,208
Baina bihotz ona daukazu.
373
00:38:12,833 --> 00:38:15,166
Bihotz on-ona daukazu.
374
00:38:17,666 --> 00:38:18,791
Entzun dezakezu?
375
00:38:19,416 --> 00:38:21,583
Taupadak egiten entzun dezakezu.
376
00:38:27,416 --> 00:38:29,291
Irudikatu zure bihotza, Margaret.
377
00:38:30,000 --> 00:38:32,125
Errazagoa da buruan ikusten baduzu.
378
00:38:32,750 --> 00:38:35,915
Zure bihotza gihar gorri handi bat da.
379
00:38:35,916 --> 00:38:38,333
Eta batzuetan bizkor doa,
380
00:38:39,750 --> 00:38:43,957
oso bizkor beldur zarenean,
baina ez duzu zertan beldurtu.
381
00:38:43,958 --> 00:38:46,000
Beraz, orain geldotzen ari da.
382
00:38:47,625 --> 00:38:48,541
Geldoago.
383
00:38:50,416 --> 00:38:51,666
Pixka bat geldoago.
384
00:38:59,916 --> 00:39:01,750
Opari bat emango dizut, Margaret.
385
00:39:02,541 --> 00:39:04,791
Ez kezkatu,
denei gustatzen zaizkie opariak.
386
00:39:05,791 --> 00:39:07,332
Eta ni oparizalea naiz.
387
00:39:07,333 --> 00:39:08,624
Geldoago.
388
00:39:08,625 --> 00:39:10,957
Jendeari beti nahi izan dutena emateko.
389
00:39:10,958 --> 00:39:14,000
Eta badakizu zer nahi izan duzun beti,
Margaret?
390
00:39:17,416 --> 00:39:18,458
Iluntasuna
391
00:39:20,041 --> 00:39:21,666
eta han bizi den edozein jainko.
392
00:39:23,333 --> 00:39:24,250
Geldoago.
393
00:39:28,875 --> 00:39:29,875
Lasai.
394
00:39:35,625 --> 00:39:37,874
Gure aita, zeruetan zarena…
395
00:39:37,875 --> 00:39:38,833
Geldoago.
396
00:39:40,208 --> 00:39:42,082
…santu izan bedi izena…
397
00:39:42,083 --> 00:39:44,166
Odola bueltatzen ari zaizu.
398
00:39:45,583 --> 00:39:46,666
Etor bedi erreinua.
399
00:39:47,625 --> 00:39:50,458
Eskuak harzurizkoak bezala,
marmolezkoak bezala. Zuriak.
400
00:39:51,416 --> 00:39:52,625
…Egin bedi zure nahia…
401
00:39:53,791 --> 00:39:56,375
Neure nahia, Margaret.
402
00:39:57,666 --> 00:39:58,957
Neure nahia.
403
00:39:58,958 --> 00:40:00,290
…lurrean ere…
404
00:40:00,291 --> 00:40:01,291
Geldoago.
405
00:40:08,500 --> 00:40:09,583
Gelditu guztiz.
406
00:40:27,500 --> 00:40:28,624
Jesus.
407
00:40:28,625 --> 00:40:30,499
Bere ama hil duzu?
408
00:40:30,500 --> 00:40:31,833
Ezer ikusi duzu, Caitlin?
409
00:40:32,541 --> 00:40:35,125
Flash gutxi batzuk. Auto zuri bat.
410
00:40:35,708 --> 00:40:37,375
- Ez du matrikula ikusi.
- Ados.
411
00:40:38,000 --> 00:40:39,332
Eraman hotelera.
412
00:40:39,333 --> 00:40:42,125
Bere zauriekin,
inork ez du bihotzekoaz dudatuko.
413
00:40:43,083 --> 00:40:44,083
Eta sartu ohean.
414
00:40:45,250 --> 00:40:46,916
Margaret White lotan hil da.
415
00:41:03,541 --> 00:41:04,541
Aizu.
416
00:41:05,875 --> 00:41:07,416
Zer moduz zaude?
417
00:41:14,791 --> 00:41:15,833
Non gaude?
418
00:41:21,000 --> 00:41:22,250
Sukarra pasatu zaizu.
419
00:41:23,208 --> 00:41:25,166
Pozten naiz. Zer moduz…
420
00:41:25,750 --> 00:41:27,458
Zer moduz besoa eta sorbalda?
421
00:41:28,291 --> 00:41:30,375
Ahalik eta hoberen sendatu nuen, baina…
422
00:41:31,666 --> 00:41:32,750
Tiro egin zizuten?
423
00:41:35,041 --> 00:41:37,499
Bai, tinpanoan sastakatzen saiatu zen.
424
00:41:37,500 --> 00:41:40,457
Baina ozta-ozta lortu zuen,
oso azkar erantzun zenuen.
425
00:41:40,458 --> 00:41:43,166
Poliki-poliki sendatuko zara.
426
00:41:44,916 --> 00:41:48,166
- Nire ama…
- Zure burmuina sastakatzen saiatu zen.
427
00:41:49,583 --> 00:41:51,375
Nik ere bizi nuen hori, ulertzen dut.
428
00:41:52,250 --> 00:41:53,291
Izugarria da.
429
00:41:58,250 --> 00:41:59,791
Bai, ukitu nazakezu.
430
00:42:00,541 --> 00:42:02,416
Eta kirats ikaragarria izango dut.
431
00:42:04,791 --> 00:42:05,791
Benetakoa zara.
432
00:42:06,875 --> 00:42:07,833
Badakit.
433
00:42:09,583 --> 00:42:11,958
Baina… nire buruan bakarrik zeunden.
434
00:42:13,041 --> 00:42:14,750
Ez, ez zehazki. Nik…
435
00:42:17,625 --> 00:42:20,416
Sentitzen dut zugana heltzea
kostatu izana. Urrun nengoen.
436
00:42:21,750 --> 00:42:23,041
Nor zara?
437
00:42:24,208 --> 00:42:26,291
Hori ere istorio luzea da.
438
00:42:27,291 --> 00:42:29,791
Denbora… Denbora daukagu, agintzen dizut.
439
00:42:30,625 --> 00:42:31,708
Non gaude?
440
00:42:32,625 --> 00:42:34,457
- Lasai, hutsetik hasiko gara.
- Non?
441
00:42:34,458 --> 00:42:35,958
Bale, entzun.
442
00:42:37,541 --> 00:42:42,250
Posible bada, ez badizut esaten,
ezingo duzu pentsatu,
443
00:42:42,875 --> 00:42:45,165
eta hori ona da,
inor zelatatzen ari bazaizu.
444
00:42:45,166 --> 00:42:48,125
Bi galdera sinple egin dizkizut.
445
00:42:48,833 --> 00:42:51,374
Nor zaren eta non gauden.
446
00:42:51,375 --> 00:42:53,624
Eta hori ere ez didazu esango?
447
00:42:53,625 --> 00:42:57,290
Bahitu nauzu eta ez didazu ezer kontatzen.
448
00:42:57,291 --> 00:42:58,249
Zergatik…
449
00:42:58,250 --> 00:43:02,374
Zergatik tratatzen nauzue guztiok
ezer maneiatu ezingo banu bezala?
450
00:43:02,375 --> 00:43:04,540
Ez, ahal duzu. Ahal duzu.
451
00:43:04,541 --> 00:43:07,166
Eta ez zaude kaltetuta, bale?
Inola ere ez.
452
00:43:08,208 --> 00:43:09,250
Jainko bat zara.
453
00:43:10,125 --> 00:43:13,457
Urakan madarikatu bat.
454
00:43:13,458 --> 00:43:15,874
Eta ez zaitut bahitu
455
00:43:15,875 --> 00:43:17,832
eta ez dizut ezer ezkutatu nahi.
456
00:43:17,833 --> 00:43:20,041
Toki seguru batera eramaten ari naiz,
457
00:43:20,791 --> 00:43:23,666
atzean dauzkagun munstroengandik urrun,
eta ohorea da niretzat.
458
00:43:25,000 --> 00:43:26,083
Nor naizen?
459
00:43:26,916 --> 00:43:28,000
Zure laguna.
460
00:43:28,791 --> 00:43:29,833
Eta non gauden?
461
00:43:31,416 --> 00:43:32,666
Hori mundua da.
462
00:43:34,750 --> 00:43:36,500
Beti nahi izan duzuna da, ezta?
463
00:43:39,000 --> 00:43:40,875
Eta zeurea da, Carrie.
464
00:43:45,208 --> 00:43:48,540
Badakit errudun sentitzen zarela,
eta hori ere konponduko dugu,
465
00:43:48,541 --> 00:43:51,041
bilurrak direlako hautsi duzun bakarra.
466
00:43:57,250 --> 00:43:58,333
Neure mundua da?
467
00:43:59,791 --> 00:44:00,875
Bai horixe.
468
00:44:07,291 --> 00:44:08,333
Neure mundua.
469
00:44:09,708 --> 00:44:11,083
Guztiz.
470
00:44:14,708 --> 00:44:15,750
Neure mundua da.
471
00:44:17,500 --> 00:44:18,541
Nora joan nahi duzu?
472
00:44:39,041 --> 00:44:42,000
STEPHEN KING EN
ELEBERRIAN OINARRITUA
473
00:46:17,875 --> 00:46:19,957
Azpitituluak: Naiara Bitorika
474
00:46:19,958 --> 00:46:21,958
Ikuskatzailea:
Leire Arrillaga