1 00:00:19,083 --> 00:00:22,666 Begira! Zuhaitz-etxe hori gure logela baino handiagoa da. 2 00:00:22,750 --> 00:00:24,333 Ez da hainbesterako, Eli. 3 00:00:31,666 --> 00:00:33,666 Zertarako nahi ditu sei txakur? 4 00:00:33,750 --> 00:00:37,000 Ez dira bereak. Kalera ateratzearren kobratzen du. 5 00:00:37,083 --> 00:00:38,458 Txakur bat nahi dut. 6 00:00:38,541 --> 00:00:41,791 Ikasi zeure kaka jasotzen eta gero hitz egingo dugu, e? 7 00:00:44,083 --> 00:00:45,875 Hor aurrean eskuinera. 8 00:01:09,250 --> 00:01:11,875 Hau guztia pertsona bakar baten etxea da? 9 00:01:11,958 --> 00:01:13,833 Barrura bagoaz, ez ukitu ezer. 10 00:01:23,958 --> 00:01:26,458 - Kaixo. Atari-agatik gatoz. - Bideo-jokoa. 11 00:01:27,166 --> 00:01:29,750 Atari bideo-joko kontsolagatik. 12 00:01:30,375 --> 00:01:32,750 A, bai. 13 00:01:33,666 --> 00:01:37,750 Senarrak konektatuta utzi du, badabilela ikus dezazuen. 14 00:01:42,083 --> 00:01:44,291 - Agian zuetako batek… - Bai, noski. 15 00:01:44,375 --> 00:01:46,666 Guk kanpoan itxarongo dugu. 16 00:01:48,125 --> 00:01:50,458 Ba, nik ez dakit horrekin jokatzen. 17 00:01:50,541 --> 00:01:52,833 Zuek badakizue nola dabilen? 18 00:01:52,916 --> 00:01:54,875 - Bai. - Ba, hirurok sartuko gara. 19 00:01:59,208 --> 00:02:01,916 Espazioko Inbaditzaileak jokoa dakar. 20 00:02:02,000 --> 00:02:05,625 Gilliek apenas erabiltzen duen. Orain robotika nahiago du. 21 00:02:05,708 --> 00:02:08,291 - Eraman egingo dugu. - Probatu gabe? 22 00:02:08,375 --> 00:02:10,333 Bai, ondo dago, fidatzen gara. 23 00:02:10,833 --> 00:02:12,750 Hemen duzu, 50 $. 24 00:02:13,666 --> 00:02:15,500 Iragarkiak 100 $ esaten zuen. 25 00:02:19,750 --> 00:02:23,666 Ea gehiago ekarri dudan… Bai, bostekoa! 55 $. 26 00:02:24,791 --> 00:02:27,458 Zuek zenbat daukazue? Hustu patrikak. 27 00:02:27,541 --> 00:02:30,625 Berrogeita hamabost… Hara, 57 $! 28 00:02:30,708 --> 00:02:35,208 Berrogeita hamazazpi… Tira, zenbat daukagu? Hustu patrikak. 29 00:02:35,291 --> 00:02:36,166 Nahikoa da. 30 00:02:37,000 --> 00:02:37,916 Esker mila! 31 00:02:38,500 --> 00:02:40,666 Kontuz, mutilak, ez da jostailua. 32 00:02:51,291 --> 00:02:53,416 Nola lortzen duzu halako etxe bat? 33 00:02:53,500 --> 00:02:54,833 Bankua lapurtuta. 34 00:02:54,916 --> 00:02:56,541 - Ez ezazu hori esan. - Zer? 35 00:02:56,625 --> 00:02:59,208 Fortuna bakoitzaren atzean krimen bat dago. 36 00:02:59,291 --> 00:03:00,708 Ez duzu inoiz entzun? 37 00:03:02,333 --> 00:03:05,833 Zuen ama gaur egun halako etxe-zulo batean biziko litzateke, 38 00:03:05,916 --> 00:03:07,666 etxetik ihes egin ez balu. 39 00:03:08,583 --> 00:03:09,791 Tira, laztana! 40 00:03:10,458 --> 00:03:12,250 Oso tratu ona egin dugu. 41 00:03:13,666 --> 00:03:16,791 Berrogeita hamazazpi dolar. Bi aldiz gehiago balio du! 42 00:03:21,791 --> 00:03:23,125 Ondo zaude? 43 00:03:27,750 --> 00:03:30,833 Gauzak hobeto joango dira, Frankie. Hitzematen dizut. 44 00:03:32,041 --> 00:03:35,083 Hain ondo, inoiz gaizki joan direla ahaztuko zaizu. 45 00:03:47,791 --> 00:03:48,958 Kontuz hatzekin! 46 00:03:52,041 --> 00:03:53,958 2. ATALA: HATZA EBAKI DIOTE 47 00:04:04,000 --> 00:04:04,833 Hara! 48 00:04:05,750 --> 00:04:08,500 Hildako kakatua bat da ala erabilitako pardela? 49 00:04:09,750 --> 00:04:11,500 Nola heldu da horraino? 50 00:04:11,583 --> 00:04:12,625 Ez dakit, motel. 51 00:04:15,458 --> 00:04:18,625 Begiratu leku honi! Darra nazkagarria da. 52 00:04:19,416 --> 00:04:22,666 Badakizue nola esaten zaion honi? Haustura soziala. 53 00:04:23,958 --> 00:04:25,916 - Zaborra ateratzeko eguna? - Bai. 54 00:04:26,708 --> 00:04:27,625 Hori ere bai. 55 00:04:37,125 --> 00:04:41,166 "ATLAS" PROTESIAK 56 00:04:49,375 --> 00:04:51,125 - Kaixo! - Lyle, aspaldikoa! 57 00:04:51,208 --> 00:04:52,625 Teddy ezagutzen duzue. 58 00:04:52,708 --> 00:04:54,625 Gazteegiak dira lanean hasteko. 59 00:04:54,708 --> 00:04:56,791 Eskolarako lan bat egin behar dute. 60 00:04:56,875 --> 00:05:00,458 Zer erakutsiko diezu, pakete bat? "E, maisu, begiratu honi". 61 00:05:00,541 --> 00:05:02,000 "Zer ostia da hori?" 62 00:05:03,000 --> 00:05:05,250 Nik bat daukat etxean txakurrei emateko. 63 00:05:05,333 --> 00:05:07,750 Eta tomate saltsa gaineratuta, hobe! 64 00:05:08,333 --> 00:05:12,291 - Zu ere makinista zara hemen? - Bai zera! Ni kamioi-gidaria naiz. 65 00:05:12,375 --> 00:05:13,291 Jakina. 66 00:05:13,791 --> 00:05:15,916 - Zer moduz Frankie? - Ondo dabil. 67 00:05:16,000 --> 00:05:17,875 Festara ekarriko duzu? 68 00:05:17,958 --> 00:05:20,333 Nahi baduzu, umeak ere ekar ditzakezu. 69 00:05:20,416 --> 00:05:22,541 Gauza bat esan behar dizut. 70 00:05:22,625 --> 00:05:24,000 Hara… 71 00:05:29,833 --> 00:05:31,500 Zertaz ari ote dira? 72 00:05:33,458 --> 00:05:34,708 Neuk gidatuko dut? 73 00:05:34,791 --> 00:05:37,625 - Oso erraza da. - Ondo. Egongo gara. 74 00:05:39,750 --> 00:05:41,041 Tira, zatozte! 75 00:05:41,625 --> 00:05:44,000 Motelak zarete, gero! 76 00:05:45,708 --> 00:05:46,541 Neuk irabazi! 77 00:05:47,125 --> 00:05:49,250 Bueno, hauxe da. 78 00:05:50,125 --> 00:05:52,000 Ikusgarria, ezta? 79 00:05:52,083 --> 00:05:52,916 Oso polita. 80 00:05:54,583 --> 00:05:56,000 - Aupa. - Kaixo, Lyle. 81 00:05:56,083 --> 00:05:57,833 Nire lekua erakutsiko dizuet. 82 00:05:58,500 --> 00:05:59,458 Tira, Gus. 83 00:06:02,458 --> 00:06:03,666 Zer duzu, ba? 84 00:06:03,750 --> 00:06:04,916 Aspergarria da? 85 00:06:05,708 --> 00:06:09,791 Ez, motel, egunero gauza ezberdinak egiten ditugu. 86 00:06:10,375 --> 00:06:13,541 Bernak, besoak, oinak, belaunak… 87 00:06:14,041 --> 00:06:14,958 Egundokoa da. 88 00:06:20,583 --> 00:06:21,625 Begira, aizue. 89 00:06:23,750 --> 00:06:25,208 "Zure aita naiz". 90 00:06:25,291 --> 00:06:26,833 "Baina ez benetakoa". 91 00:06:31,625 --> 00:06:33,166 Utzi txorakeriak orain! 92 00:06:33,250 --> 00:06:34,583 Egun on, nagusi. 93 00:06:34,666 --> 00:06:35,500 Lyle. 94 00:06:39,125 --> 00:06:40,416 Nor dira hauek? 95 00:06:41,291 --> 00:06:44,916 Hau Eli da, eta hau, Gus. Nire atsoaren semeak. 96 00:06:45,000 --> 00:06:48,541 Mutilak, hau Broz jauna da, lantegi honen jabea. 97 00:06:48,625 --> 00:06:49,791 Emaiozue bostekoa. 98 00:06:55,375 --> 00:06:57,375 Zuk indarra duzu barruan, gazte. 99 00:06:59,833 --> 00:07:01,166 Bai ala ez? 100 00:07:01,833 --> 00:07:05,750 Ez du hitz egiten. Ez du ezer esan zortzi urte zituenetik. 101 00:07:05,833 --> 00:07:08,083 - Mutua? - Ez, ez du inolako arazorik. 102 00:07:08,166 --> 00:07:09,000 Azkarra da. 103 00:07:09,083 --> 00:07:11,708 Denetarik daki, baina ez du ezer esaten. 104 00:07:13,708 --> 00:07:16,500 Beraz, zeu zara familiako hitzontzia. 105 00:07:18,916 --> 00:07:20,041 Erakutsidazu besoa. 106 00:07:21,541 --> 00:07:22,500 Ez izan beldur. 107 00:07:27,166 --> 00:07:28,000 A, bai. 108 00:07:29,916 --> 00:07:31,291 Oraindik hazi gabe. 109 00:07:32,500 --> 00:07:34,041 Hezur-muinean igartzen da. 110 00:07:34,750 --> 00:07:38,166 Hezurra sendoa da, baina oraindik ez dago betea. 111 00:07:38,916 --> 00:07:41,833 Bueno, zer gauza interesgarri daki zure anaiak? 112 00:07:42,375 --> 00:07:44,333 Etorkizuna iragarri dezake. 113 00:07:44,416 --> 00:07:47,125 Hara! Gure geure Hegesistrato! 114 00:07:49,791 --> 00:07:50,625 Nor? 115 00:07:50,708 --> 00:07:54,125 Antzinako Greziako igarle bat zen, preso jarraitu baino 116 00:07:54,208 --> 00:07:57,166 nahiago izan zuena oina moztu. 117 00:07:58,166 --> 00:08:01,250 Emadazu anaiaren igarpenen adibide bat. 118 00:08:02,666 --> 00:08:07,333 Behin "Terrace aparkalekua" idatzi zuen, 119 00:08:07,416 --> 00:08:12,416 eta egun berean amak atso bat ikusi zuen bere erosketekin errepidera ateratzen. 120 00:08:14,750 --> 00:08:18,833 Orduan heldu izan ez balio, autobusak bertan akabatuko zuen. 121 00:08:19,583 --> 00:08:21,041 Terrace aparkalekuan? 122 00:08:21,125 --> 00:08:22,625 Ez, Oxley etorbidean. 123 00:08:22,708 --> 00:08:25,291 Gero amak etxera eraman zuen amona. 124 00:08:26,041 --> 00:08:30,416 - Terrace aparkalekura. - Ez, ez-dakit-nongo bulebarrean bizi zen, 125 00:08:30,500 --> 00:08:32,125 apartamentu-bloke batean. 126 00:08:32,750 --> 00:08:37,458 Han seinale bat zegoen mesedez terrazan aparkatzeko esaten zuena. 127 00:08:39,250 --> 00:08:40,083 Izugarria, e? 128 00:08:42,291 --> 00:08:45,708 - Ume interesgarriak dituzu, Lyle. - Bai, eskerrik asko. 129 00:09:04,583 --> 00:09:07,500 Alex adiskidea, ikasturteko azken bi asteak dira, 130 00:09:07,583 --> 00:09:10,666 eta eskolak ohi baino alferrikakoagoak dira. 131 00:09:12,416 --> 00:09:15,208 Ama eskulanak prestatzen dabil festarako, 132 00:09:15,291 --> 00:09:18,208 baina horiekin ez gaitu sekula aberastuko. 133 00:09:21,500 --> 00:09:25,166 Gusek dirutza irabazi lezake igarle profesional gisa, 134 00:09:25,791 --> 00:09:27,750 baina isiltasuna hautsi arte, 135 00:09:27,833 --> 00:09:30,541 beste diru-sarrera batzuk bilatu beharko ditut. 136 00:09:31,500 --> 00:09:35,875 Bich Dang da ezagutzen dugun pertsonarik aberatsena, eta lana eskaini dit. 137 00:09:36,458 --> 00:09:39,291 Lylek mendeurren bat ospatzeko gonbitea jaso du. 138 00:09:39,375 --> 00:09:42,500 Lan egiten duen protesi fabrikaren mendeurrena da, 139 00:09:42,583 --> 00:09:44,541 eta amari ilusioa egin dio. 140 00:09:44,625 --> 00:09:47,458 Denok errespetagarri plantak egingo ditugu, 141 00:09:47,541 --> 00:09:49,208 nahiz eta ez izan. 142 00:09:49,875 --> 00:09:53,583 Eli maitea, hemen ere astiro joan dira azken bi asteak. 143 00:09:54,083 --> 00:09:57,416 Onena izan da Billy Pedan-i burua sartu diotela komunean, 144 00:09:57,500 --> 00:09:59,291 Gigssy sastakatzeagatik. 145 00:09:59,375 --> 00:10:00,791 Sorpresa, zerria! 146 00:10:00,875 --> 00:10:05,916 Orain armazoi bat erantsi diete kaka-lekuei, giza-buru bat sar ez dadin. 147 00:10:07,458 --> 00:10:10,166 Zer esango dizut? Kontuz ibili lasterbideekin. 148 00:10:10,250 --> 00:10:12,375 Ez dago diru errazik, 149 00:10:12,458 --> 00:10:16,791 eta merezitako zigorra gutxien espero dugunean heltzen zaigu. 150 00:10:17,291 --> 00:10:19,083 Lyle, non zaude? 151 00:10:20,833 --> 00:10:22,875 A ze dibertigarria! Proba dezaket? 152 00:10:24,250 --> 00:10:27,750 Txosna bat jarriko dute festan… Zaude, jarri honen atzean. 153 00:10:33,083 --> 00:10:36,500 - Kolarekin itsatsi duzu? - Indartsuago sakatu behar duzu. 154 00:10:36,583 --> 00:10:39,166 Hori esaten diezu denei, e? 155 00:10:40,000 --> 00:10:41,250 Orain ikusiko duzu. 156 00:10:43,833 --> 00:10:44,916 Bota dut! 157 00:10:46,666 --> 00:10:49,791 - Zein da saria? - Piruletak eta litxarreriak. 158 00:10:51,500 --> 00:10:55,083 Esango diezu mutilei aurrealdean nagoela zain? Milesker. 159 00:11:15,916 --> 00:11:17,625 Tira, flotagailua hartu duzu? 160 00:11:20,375 --> 00:11:21,375 Kaixo. 161 00:11:23,500 --> 00:11:25,166 Irakur ezazue kartel puta! 162 00:11:26,333 --> 00:11:27,333 Zer da? 163 00:11:28,208 --> 00:11:31,583 - Itxita dago mantenimenduagatik. - Txantxetan? 164 00:11:31,666 --> 00:11:35,625 Zer mantentze behar du igerileku batek? Urez betetako zulo puta bat! 165 00:11:35,708 --> 00:11:38,583 Gai kimikoak, agian? Oinez itzuli beharko duzue. 166 00:11:38,666 --> 00:11:41,291 Jamboree Heigts-en egon behar nuen jada. 167 00:11:41,375 --> 00:11:44,541 - Zer dago Jamboree Heights-en? - Zuri ez dizu axola. 168 00:11:44,625 --> 00:11:47,166 - Bich Dang-en droga salduko duzu? - Aizu! 169 00:11:48,083 --> 00:11:49,125 Abisatu zaitut. 170 00:11:49,208 --> 00:11:53,375 Zer arraio? Nik badakit, Gusek ere bai, eta ziurrenik amak ere bai. 171 00:11:54,083 --> 00:11:56,416 Eta Gusen txankletak apurtuta daude. 172 00:11:57,125 --> 00:12:00,250 Demontre! A ze kasualitatea, ezta? 173 00:12:04,041 --> 00:12:05,375 Igo. 174 00:12:05,458 --> 00:12:08,708 - Umeekin? - Bai, ez kezkatu. Segi. 175 00:12:13,750 --> 00:12:14,583 Kabroi aluak! 176 00:12:15,083 --> 00:12:16,375 Ez ukitu ezer. 177 00:12:41,500 --> 00:12:42,833 Hau al da lekua? 178 00:12:49,458 --> 00:12:52,500 - Zeren zain gaude? - Isilduko zara behingoz? 179 00:12:58,416 --> 00:13:01,458 Zuek egon hemen eta inork ez zaitzatela ikusi, ados? 180 00:13:01,541 --> 00:13:05,416 Orduan, horko morroi horrek zertan gabiltzan galdetzen digunean, 181 00:13:05,500 --> 00:13:09,000 "Lasai. Aitaordea drogekin trafikatzen ari da", esango diot. 182 00:13:09,083 --> 00:13:10,375 Ez izorratu! 183 00:13:14,416 --> 00:13:15,666 Tira, goazen ba. 184 00:13:18,833 --> 00:13:21,541 - Zer ostia da hau? - Ez dute ezer esango. 185 00:13:21,625 --> 00:13:23,333 Hitz puta bat ere ez! 186 00:13:24,083 --> 00:13:25,583 - Bale. - Benetan diot. 187 00:13:53,125 --> 00:13:54,041 Zu al zara? 188 00:13:54,625 --> 00:13:55,458 Zabalik dago. 189 00:14:15,291 --> 00:14:16,333 Eseri, anaia. 190 00:14:20,083 --> 00:14:21,041 Eseri. 191 00:14:33,583 --> 00:14:36,000 Guraso onenaren saria emango dizute. 192 00:14:36,083 --> 00:14:40,333 Semeak droga banaketa batera ekartzea! Bai, "Urteko aita onena". 193 00:14:40,416 --> 00:14:43,000 Igerilekua itxita dago, aizue. 194 00:14:43,708 --> 00:14:47,833 - Zer dago konpontzeko igerileku batean? - Horixe diot nik. 195 00:14:57,166 --> 00:14:58,166 Zertaz doa filma? 196 00:15:01,875 --> 00:15:02,833 Ez dakit. 197 00:15:03,458 --> 00:15:04,583 Gangster bat da. 198 00:15:05,166 --> 00:15:09,208 Hong Kongen dabil bere neskari burua moztu dionaren bila. 199 00:15:09,291 --> 00:15:12,666 - Zergatik moztu dio burua? - Putaseme bat delako. 200 00:15:13,916 --> 00:15:17,416 Zura lagun Ivanen moduan, e? Putakumeek hori egiten dute. 201 00:15:20,166 --> 00:15:22,500 - Baduzu zerbait niretzat? - Bai. 202 00:15:24,291 --> 00:15:25,666 Garagardo batzuk. 203 00:15:37,250 --> 00:15:39,875 - Probatu nahi duzu? - Probatu zeuk. 204 00:15:39,958 --> 00:15:40,958 Ixo, Elsie! 205 00:15:41,041 --> 00:15:43,625 Ez al duzu ikusten orain datorrela onena? 206 00:15:54,208 --> 00:15:56,000 Freskagarri bat nahi, mutilak? 207 00:16:01,458 --> 00:16:05,416 Gailetak daude hor, bataten ondoan. 208 00:16:05,500 --> 00:16:06,500 Garagardo bat? 209 00:16:09,208 --> 00:16:11,250 - Bai. - Emadazu. 210 00:16:34,083 --> 00:16:34,916 Zer da? 211 00:16:38,166 --> 00:16:39,125 Mere bat. 212 00:16:40,500 --> 00:16:41,916 Familiako erlikia da. 213 00:16:42,541 --> 00:16:45,333 Nire herenaitonarena zen. 214 00:16:45,416 --> 00:16:46,666 Zertarako da? 215 00:16:46,750 --> 00:16:48,041 Arma hilgarria da. 216 00:16:48,125 --> 00:16:51,500 Nola erabili badakizu, min handia egin dezakezu horrekin. 217 00:16:51,583 --> 00:16:55,583 Pakeha baten kaskezurra hautsi dezake arrautza bat balitz bezala. 218 00:16:55,666 --> 00:16:56,791 Zer da pakeha bat? 219 00:16:56,875 --> 00:16:58,250 Pertsona zuri bat. 220 00:16:58,875 --> 00:16:59,833 Lyle, esaterako. 221 00:17:19,291 --> 00:17:21,541 Hau material ona da, aizu. 222 00:17:23,291 --> 00:17:25,458 Dustin Vang-en kaka baino hobea. 223 00:17:27,333 --> 00:17:28,708 Nor da Dustin Vang? 224 00:17:28,791 --> 00:17:30,833 Galdera asko egiten dituzu, e? 225 00:17:32,625 --> 00:17:34,875 Sydneyko trafikatzaile bat. 226 00:17:35,875 --> 00:17:39,666 Baina Mannitol-ekin nahasten du heroina, ez diogu erosten. 227 00:17:39,750 --> 00:17:42,000 Haren mezulariak hil egiten dituzte. 228 00:17:42,583 --> 00:17:43,708 Nork hiltzen ditu? 229 00:17:46,583 --> 00:17:48,250 Galdetu Lyleri. 230 00:17:57,000 --> 00:17:58,333 Edan egingo duzu hori? 231 00:17:58,833 --> 00:18:01,958 Ala hortxe egongo zara arratsalde osoa titiei begira? 232 00:18:02,875 --> 00:18:03,708 Barkatu. 233 00:18:04,958 --> 00:18:09,041 Bueno, Zorrotz kapitaina, zertaz jardun duzu Elsierekin sukaldean? 234 00:18:09,125 --> 00:18:14,125 Borra maori handi bat dauka horman, bere herenaitonarena izan zena. 235 00:18:14,208 --> 00:18:17,000 Gerrarien Viv Richards moduko bat zen. 236 00:18:17,083 --> 00:18:21,541 Gure droga Vang-ena baina hobea omen da, hark Mannitolekin nahasten duelako. 237 00:18:23,208 --> 00:18:24,041 Ondo. 238 00:18:24,541 --> 00:18:26,250 Zer da Mannitola? 239 00:18:27,083 --> 00:18:28,416 Tira, utz dezagun. 240 00:18:54,791 --> 00:18:58,791 Asteburuan kamioia gidatu behar dut, beste bizkarzain bat beharko duzu. 241 00:19:03,666 --> 00:19:05,041 - Ondo da. - Barkatu. 242 00:19:06,916 --> 00:19:08,125 Hor duzu. 243 00:19:08,958 --> 00:19:10,166 Kito oraingoz. 244 00:19:12,166 --> 00:19:13,375 Itzel! Milesker. 245 00:19:16,708 --> 00:19:17,541 Hurren arte. 246 00:19:20,000 --> 00:19:21,916 Ni izango naiz zure bizkarzaina. 247 00:19:22,416 --> 00:19:23,250 Bai, noski! 248 00:19:24,791 --> 00:19:26,166 Elsiek zera ere esan du, 249 00:19:26,250 --> 00:19:29,750 norbait Dusting Vang-en banatzaileak akabatzen ari dela. 250 00:19:29,833 --> 00:19:31,833 Hori da Ivan Krollek egiten duena? 251 00:19:32,666 --> 00:19:34,958 Pertsona hori ez da existitzen. 252 00:19:35,041 --> 00:19:39,291 Ivan Kroll asmatutako mamu bat da, denak arrastoan sartuta izateko. 253 00:19:39,375 --> 00:19:41,916 Darrenek badela sinesten du, eta Ezrak ere bai. 254 00:19:42,000 --> 00:19:42,833 Benetan? 255 00:19:42,916 --> 00:19:46,000 Dena dela, edozein har dezakezu bizkarra zaintzeko. 256 00:19:46,666 --> 00:19:50,291 Badakizu nor hartuko dudan? Gutxiago hitz egiten duen norbait. 257 00:19:50,375 --> 00:19:54,708 Hara, lagundu nahi baduzu, itxi mokoa eta ez sartu tartean. 258 00:19:55,291 --> 00:19:56,875 Hobe duzu bazterrean egon. 259 00:19:59,416 --> 00:20:02,125 Ez dut bizkarzainik behar, ez dut behar! 260 00:20:03,166 --> 00:20:05,250 Nondik ateratzen ditu ideia horiek? 261 00:20:39,750 --> 00:20:40,625 Ama! 262 00:21:02,083 --> 00:21:05,958 Ez zaitut ikusi ere egin nahi nuntxakuekin ibiltzen, aditu? 263 00:21:06,875 --> 00:21:08,583 Hori psikopata hutsa da. 264 00:21:08,666 --> 00:21:13,125 - Ni ez naiz Darrenekin egoten. - Ba, ondo konpondu zineten lehengoan. 265 00:21:13,208 --> 00:21:16,916 - Eta zuk hobeto haren amarekin. - Hori negozioak dira. 266 00:21:17,000 --> 00:21:19,625 Itzuli klasera, mutilak! 267 00:21:21,375 --> 00:21:24,083 Tira, irten autotik. Zoazte! 268 00:21:30,208 --> 00:21:31,916 Eskerrik asko ekartzearren. 269 00:21:32,583 --> 00:21:33,541 Ez horregatik. 270 00:21:37,333 --> 00:21:38,250 Gero arte. 271 00:22:11,083 --> 00:22:13,000 HEGESISTRATO 272 00:22:13,083 --> 00:22:15,625 ESPARTARREK HARRAPATURIKO IGARLE MISTIKOA 273 00:22:15,708 --> 00:22:17,791 OINA EBAKI ZUEN IHES EGITEKO 274 00:22:18,833 --> 00:22:21,000 Joan behar dut. Gero arte, Gus. 275 00:22:32,000 --> 00:22:33,208 - Ai, ez! - Ene bada! 276 00:22:33,291 --> 00:22:35,125 - Zer gertatu zaio? - Ondo dago? 277 00:22:36,500 --> 00:22:38,083 Shelly, ondo zaude? 278 00:22:42,375 --> 00:22:45,125 Zaude eserita, arnasa berreskuratu arte. 279 00:22:48,166 --> 00:22:49,166 Hartu arnasa. 280 00:22:52,125 --> 00:22:54,166 Mila esker. Hurrengoa! 281 00:22:57,083 --> 00:22:59,125 Ama? Zertan zaude hemen? 282 00:22:59,833 --> 00:23:02,666 Shellyren amaren ordez etorri naiz, medikuagana eraman du. 283 00:23:02,750 --> 00:23:05,291 - Zergatik ez didazu esan? - 13 urte dituzu. 284 00:23:05,375 --> 00:23:08,291 Ez dut zure baimenik behar jantokian jarduteko. 285 00:23:08,375 --> 00:23:10,208 - Jope, ama! - Zer nahi duzu? 286 00:23:10,916 --> 00:23:13,625 - Hiru txokolatina? - Hori ez da bazkaria. 287 00:23:14,208 --> 00:23:17,708 - Ama! - Bale, hiru txokolatina. 288 00:23:23,833 --> 00:23:24,791 Egun ona izan! 289 00:23:26,750 --> 00:23:27,583 Eskerrik asko. 290 00:23:29,375 --> 00:23:30,208 Umeak! 291 00:23:32,125 --> 00:23:33,458 Lyle lanpetuta dago? 292 00:23:34,000 --> 00:23:36,375 Bai, lantegian lanean jarraitzen du. 293 00:23:38,083 --> 00:23:41,250 Ezin digu koka apur bat lortu? 294 00:23:41,916 --> 00:23:42,750 Ez. 295 00:23:44,208 --> 00:23:45,666 Jada ez dabil horretan. 296 00:23:46,500 --> 00:23:48,166 Barkatu, esan didate… 297 00:23:48,250 --> 00:23:50,291 - Zer? - Barkatu. 298 00:23:51,958 --> 00:23:54,083 Festan txosna bat jarriko omen duzu. 299 00:23:56,333 --> 00:23:58,416 Gure aletxoa komunitatearen alde. 300 00:24:02,458 --> 00:24:03,458 Hurrengoa! 301 00:24:09,083 --> 00:24:12,291 Lylek irakatsi dio ezker kakoa jotzen? Ona da. 302 00:24:14,375 --> 00:24:16,416 Berriro hitz egingo du inoiz? 303 00:24:17,791 --> 00:24:19,041 Ez dakit zergatik ez. 304 00:24:21,375 --> 00:24:23,708 Etorkizuna iragar dezakeela uste duzu? 305 00:24:26,333 --> 00:24:29,541 Nik etorkizuna iragarri ahalko banu, 306 00:24:29,625 --> 00:24:31,416 isilik gordeko nuke. 307 00:24:32,375 --> 00:24:33,208 Zergatik? 308 00:24:33,708 --> 00:24:36,625 Jendeak ez zintuzke bakean utziko. Zer esango zenieke? 309 00:24:36,708 --> 00:24:39,833 Gauza txarrak gertatu behar direla onak lortzeko? 310 00:24:39,916 --> 00:24:40,916 Esaterako, zer? 311 00:24:41,000 --> 00:24:44,666 Zure amak etxetik ihes egin ez balu, ez zuen Robert ezagutuko. 312 00:24:44,750 --> 00:24:47,166 Hura mozkorra ez balitz, ez zuen Lyle ezagutuko. 313 00:24:47,250 --> 00:24:49,958 Gauza txar gehiegi gauza on bakar baterako! 314 00:24:50,041 --> 00:24:51,250 Bi gauza on dira. 315 00:24:52,333 --> 00:24:54,208 Zuok biok ezagutzea, kabroiak. 316 00:24:56,375 --> 00:25:01,000 Alegia, mina eta gozamena, biak direla gizaki izatearen parte. 317 00:25:01,958 --> 00:25:05,541 Horrela da, min ematen ez badu, ez da benetako bizitza. 318 00:25:10,708 --> 00:25:12,958 Teddy ez da etorri bi astean. 319 00:25:13,041 --> 00:25:13,875 Jesus, motel! 320 00:25:14,458 --> 00:25:18,500 Orduan, zurekin nahi nauzu zuk ikusten ez duzuna ikusten dudalako? 321 00:25:18,583 --> 00:25:20,708 Zu zaude auto barruan, bai? 322 00:25:20,791 --> 00:25:23,500 Morroi hauek jende gogorra dira. Benetan! 323 00:25:43,458 --> 00:25:45,000 Ez duzu kontatu beharrik. 324 00:25:46,208 --> 00:25:47,125 Dena dago. 325 00:25:49,291 --> 00:25:52,166 Orain zuk hitzemadazu hau material ona dela. 326 00:25:52,916 --> 00:25:54,666 Beti da material ona, lagun. 327 00:25:57,000 --> 00:25:59,125 Azkenekoa ez zen, ba, hain ona izan. 328 00:26:03,208 --> 00:26:04,666 Agian ohitu egin zarete. 329 00:26:04,750 --> 00:26:08,750 - Edo agian izorratu nahi gaituzu! - Lasai, aizue. 330 00:26:12,208 --> 00:26:14,208 Lyle, zer gertatzen da? 331 00:26:14,291 --> 00:26:15,541 Nor ostia zara zu? 332 00:26:16,708 --> 00:26:19,041 Ez al dizut esan autoan itxaroteko? 333 00:26:23,291 --> 00:26:26,000 - Zeri begira zaude? - Ez dio ezeri begiratzen. 334 00:26:28,750 --> 00:26:31,250 Egia esateko, gauza bat jakin nahi nuke. 335 00:26:31,333 --> 00:26:35,541 Zu burusoila zinen skinhead egin aurretik? Ala ondoren soildu zara? 336 00:26:46,000 --> 00:26:48,375 Zertarako ostia ekarri duzu semea? 337 00:26:50,916 --> 00:26:52,125 Hanka hemendik! 338 00:27:26,666 --> 00:27:27,500 Bat. 339 00:27:50,041 --> 00:27:51,208 APARKALEKU PRIBATUA 340 00:27:56,916 --> 00:27:58,083 Kaixo, neskak. 341 00:28:03,375 --> 00:28:04,416 Agur, politak! 342 00:28:07,708 --> 00:28:09,041 EROMEN MUTANTEA 343 00:28:09,125 --> 00:28:10,750 PROBATU ZEURE INDARRA 344 00:28:13,166 --> 00:28:15,875 MAKILATXOEN PANDEMONIUMA 345 00:28:17,375 --> 00:28:18,541 Slim etorri da. 346 00:28:20,500 --> 00:28:22,625 Begira! Shelly da. 347 00:28:29,791 --> 00:28:32,291 Zer moduz zaude, Shelly? 348 00:28:32,375 --> 00:28:34,750 - Kaixo. - Ospitalean zinelakoan nengoen. 349 00:28:36,708 --> 00:28:38,041 Zertarako dira hauek? 350 00:28:38,125 --> 00:28:41,125 Nire hanketako giharrak ez dabiltza behar bezala. 351 00:28:41,208 --> 00:28:43,500 Kontxo! Tratamendua hartu behar duzu? 352 00:28:43,583 --> 00:28:46,083 Lehenago probak egin behar dizkidate. 353 00:28:46,166 --> 00:28:49,583 - Futbola hastear dago! - Bazatoz barrura futbola ikustera? 354 00:28:50,166 --> 00:28:53,166 Ez, etxera joango naiz, ama animatzera. Egongo gara. 355 00:28:58,833 --> 00:29:00,375 - Bueno, gero arte. - Agur. 356 00:29:01,000 --> 00:29:03,916 Eli, barrukiak zaborretara botako dituzu, mesedez? 357 00:29:40,000 --> 00:29:42,166 Eli, hasi egingo da. 358 00:29:51,000 --> 00:29:53,458 - Esaiozu Lyleri hastera doala. - Bai. 359 00:29:55,291 --> 00:29:57,125 - Ez egin tranparik! - Ezetz ba! 360 00:29:58,666 --> 00:30:01,666 - Zer da? - Ireki begiak. 361 00:30:01,750 --> 00:30:02,916 Zabaldu! 362 00:30:08,333 --> 00:30:09,250 Ene! 363 00:30:09,916 --> 00:30:11,541 Badugu dirurik honetarako? 364 00:30:11,625 --> 00:30:13,291 Penny bakoitza merezi du. 365 00:30:13,375 --> 00:30:15,666 Eskerrik asko. 366 00:30:17,291 --> 00:30:18,250 Maite zaitut. 367 00:30:21,666 --> 00:30:23,000 Partida hasiko da. 368 00:30:28,166 --> 00:30:30,166 Kaixo, Australia osoko ikusleok! 369 00:30:30,250 --> 00:30:32,583 Ongi etorri 1985eko final aurrekora, 370 00:30:32,666 --> 00:30:36,041 Canberra Bulldogsek eta Paramatta Eelsek jokatuko dutena. 371 00:30:36,125 --> 00:30:39,250 - Gauza bat galdetu ahal dizut? - Jada galdetu didazu. 372 00:30:40,583 --> 00:30:42,833 Gauza oker bat egiten ari bazara, 373 00:30:42,916 --> 00:30:46,291 eta harrapatzeko eta latzak ikusteko arriskuan bazaude, 374 00:30:46,375 --> 00:30:49,666 benetako gaiztoei lapurtzen ari zarelako, 375 00:30:49,750 --> 00:30:50,875 zuk egingo zenuke? 376 00:30:51,375 --> 00:30:55,083 - Zeure buruaz ari zara ala lagun batez? - Lagun batez. 377 00:30:55,875 --> 00:30:59,125 Esan zure lagunari beti ordaintzen duela norbaitek. 378 00:30:59,208 --> 00:31:02,291 Baliteke aldi batez ihes egitea, baina azkenean 379 00:31:02,375 --> 00:31:06,041 ipurdian kosk egingo dizu, zuri edo maite duzun norbaiti. 380 00:31:06,541 --> 00:31:08,416 Hala funtzionatzen du munduak. 381 00:31:09,833 --> 00:31:12,000 Begira zure ama zer zoriontsua den. 382 00:31:15,416 --> 00:31:17,791 Zergatik jarriko zenuke hori arriskuan? 383 00:31:21,500 --> 00:31:22,625 Tira, mutilak. 384 00:31:23,375 --> 00:31:25,041 - Hemen nator. - Txutxeak! 385 00:31:25,791 --> 00:31:27,125 Hau zuretzat. 386 00:31:27,208 --> 00:31:28,083 Eskerrik asko. 387 00:31:28,166 --> 00:31:31,875 …zelaian eta noski, herrialde osoan, maila nazionalera igotzea… 388 00:31:31,958 --> 00:31:33,083 Estutu, laguntxo. 389 00:31:36,625 --> 00:31:40,458 - Esango diozu Lyleri niri esan didazuna? - Orain ez, mesedez. 390 00:31:40,541 --> 00:31:43,958 Ereserki madarikatua joko dute. Munduko herrialderik onena! 391 00:31:47,250 --> 00:31:51,916 Australiarrok, poztu gaitezen. 392 00:31:52,458 --> 00:31:57,208 Gazteak eta askeak garelako. 393 00:31:57,750 --> 00:31:58,708 Badugu… Nola da? 394 00:31:58,791 --> 00:32:03,583 Baditugu lurra eta aberastasuna jasotzeko. 395 00:32:03,666 --> 00:32:08,583 Gure etxea itsasoak inguratzen du. 396 00:32:09,166 --> 00:32:11,833 Zenbat oilasko-hegal? Doblea behar dugu. 397 00:32:11,916 --> 00:32:14,041 Horiek erromes-maskorrak dira? 398 00:32:14,125 --> 00:32:15,791 Zergatik daude frijitu gabe? 399 00:32:15,875 --> 00:32:18,166 Eraman lore horiek barrara. 400 00:32:18,958 --> 00:32:21,041 Non daude mahai-zapiak? 401 00:32:21,125 --> 00:32:22,833 Arinago! Nagia zara, gero! 402 00:32:23,458 --> 00:32:25,166 Azkar, gonbidatuak heltzear daude. 403 00:32:26,375 --> 00:32:29,125 Tira, mutilak, mugi, ez dut berandu heldu nahi. 404 00:32:29,625 --> 00:32:30,500 Nola nago? 405 00:32:40,833 --> 00:32:41,958 Jainkosa dirudizu. 406 00:32:43,708 --> 00:32:44,625 Eman buelta. 407 00:32:47,583 --> 00:32:48,458 Ene bada! 408 00:32:51,666 --> 00:32:53,750 - Umeak hartuko ditut. - Ondo. 409 00:32:55,583 --> 00:32:56,416 Nik… 410 00:32:57,083 --> 00:32:58,500 Autoa berotuko dut. 411 00:33:03,125 --> 00:33:04,250 Laguntzea nahi? 412 00:33:05,708 --> 00:33:06,541 Zatoz. 413 00:33:12,000 --> 00:33:14,291 Ezin gara etxean geratu bideo bat ikusten? 414 00:33:14,375 --> 00:33:15,500 Ondo pasako duzue. 415 00:33:15,583 --> 00:33:18,458 Adineko jendea izango da euren gauzez hitz egiten. 416 00:33:18,541 --> 00:33:21,958 Jende interesgarria ezagutuko duzu, Tytus Broz adibidez. 417 00:33:22,041 --> 00:33:23,500 Beldurgarria da. 418 00:33:24,083 --> 00:33:27,708 13 urte izanagatik ere, ez pentsa dena kakazaharra denik. 419 00:33:27,791 --> 00:33:29,500 Ez da hori nerabea izatea. 420 00:33:29,583 --> 00:33:30,416 BAI, BADA 421 00:33:30,500 --> 00:33:34,041 Lylek hiru urte daramatza lantegian. Langile estimatua da. 422 00:33:34,125 --> 00:33:37,541 Ama, estimatuko balute, igoera bat eskainiko liokete… 423 00:33:37,625 --> 00:33:39,166 Aski da, Eli. 424 00:33:39,875 --> 00:33:43,875 Gurekin etorriko zara. Eta ondo pasatzen ari zaren plantak egin! 425 00:33:43,958 --> 00:33:46,625 Zuk errespetagarri plantak egingo dituzu? 426 00:33:46,708 --> 00:33:49,458 Errespetagarria Lyle egunero lanera joatea da, 427 00:33:49,541 --> 00:33:51,416 joateko gogorik ez badu ere. 428 00:33:51,500 --> 00:33:54,041 Errespetagarria eltxo-sareak jartzea da, 429 00:33:54,125 --> 00:33:55,500 eta belarra moztea, 430 00:33:55,583 --> 00:33:58,250 eta dirua bankuan sartzea gu hemendik ateratzeko. 431 00:33:58,333 --> 00:34:01,083 Errespetagarria etxera jatekoa ekartzea da, 432 00:34:01,166 --> 00:34:03,666 eta zure egunak ez izatea zoritxarrekoak. 433 00:34:04,708 --> 00:34:08,541 Beraz, ez kritikatu errespetagarritasuna, garrantzitsua da eta. 434 00:34:23,375 --> 00:34:25,916 - Itxura aparta duzu. - Eskerrik asko. 435 00:34:27,500 --> 00:34:30,000 Joka ezazu normal, mesedez. 436 00:35:01,458 --> 00:35:02,291 Kaixo, Darren. 437 00:35:02,875 --> 00:35:05,750 Txilintxo? Nola lortu duzu gonbidapena? 438 00:35:06,750 --> 00:35:08,791 Lylek hemen lan egiten du. 439 00:35:10,166 --> 00:35:14,083 - Nola doa banaketaren negozioa? - Nahiko ondo, nik uste. 440 00:35:14,166 --> 00:35:16,750 Batzuetan lagundu egiten diot banatzen. 441 00:35:16,833 --> 00:35:17,791 Zertan? 442 00:35:18,666 --> 00:35:21,875 Ingurua zaintzen dut. Ziurtatu inor ez dela hurbiltzen. 443 00:35:22,500 --> 00:35:24,583 Txilintxo, bizkarzaina? 444 00:35:28,208 --> 00:35:31,916 Jaun-andreok, eser zaitezte, mesedez. 445 00:35:32,833 --> 00:35:34,250 Afaria prest dago. 446 00:35:40,875 --> 00:35:41,791 Eseri. 447 00:35:43,166 --> 00:35:44,583 Zure mahaian nor dago? 448 00:35:44,666 --> 00:35:46,375 Oxleyko diputatua. 449 00:35:47,083 --> 00:35:49,000 Eta hori Cotton detektibea da. 450 00:35:49,083 --> 00:35:52,458 Tytusek presoei laguntzen dielako birgaitzen, ezta? 451 00:35:53,333 --> 00:35:55,541 Ez, hemengo polizien erdiei 452 00:35:55,625 --> 00:35:57,750 amak ordaintzen dizkielako oporrak. 453 00:36:14,833 --> 00:36:16,291 Hori Ivan Kroll da. 454 00:36:17,083 --> 00:36:21,333 - Lylek esan dit ez dela existitzen. - Hori nahiko luke berak! 455 00:36:27,208 --> 00:36:28,875 Zer gertatu zaio aurpegian? 456 00:36:29,958 --> 00:36:33,916 Diotenez, bere biktima baten anaia 457 00:36:34,000 --> 00:36:36,208 ezustean eraso zion arma batekin. 458 00:36:43,375 --> 00:36:45,750 Atlas Protesiakek konpondu zion aurpegia. 459 00:36:50,375 --> 00:36:52,958 Zer gertatu zitzaion tiro egin zion morroiari? 460 00:36:53,541 --> 00:36:55,166 Luze samar jo arren, 461 00:36:55,250 --> 00:36:59,041 azkenean aurkitu egin zuen Tasmaniako baso urrun batean. 462 00:37:17,875 --> 00:37:20,708 Eli! Itxura ona duzu, lagun. 463 00:37:21,541 --> 00:37:23,875 Zer mahaitan daude mutilak? 464 00:37:26,916 --> 00:37:28,166 Gustura, Gussie? 465 00:37:31,041 --> 00:37:32,833 Teddy da. Ezagutzen duzu? 466 00:37:33,708 --> 00:37:35,166 Nire ama gustatzen zaio. 467 00:37:37,000 --> 00:37:40,208 Zure ama denei gustatzen zaie. Neuk ere joko nioke! 468 00:37:42,208 --> 00:37:45,208 Jaun-andreok, 469 00:37:45,291 --> 00:37:51,125 eman diezaiogun ongietorri beroa gure anfitrioari, Tytus Broz jaunari. 470 00:38:02,250 --> 00:38:03,125 Eskerrik asko. 471 00:38:04,416 --> 00:38:06,166 Batzuek dakizuenez, 472 00:38:07,416 --> 00:38:10,541 nire bizitzako hiru emakumerik garrantzitsuenak dira… 473 00:38:11,833 --> 00:38:12,958 nire ama, 474 00:38:14,250 --> 00:38:15,333 nire alaba, 475 00:38:16,500 --> 00:38:17,916 eta nire emazte maitea. 476 00:38:18,791 --> 00:38:20,750 Denak hilda dagoeneko, tamalez. 477 00:38:23,708 --> 00:38:28,125 Nire bizitzako argirik distiratsuena zen nire alaba Hannah. 478 00:38:30,291 --> 00:38:35,125 Desgaitua utzi zuen gaixotasun bitxiari aurre egin behar izan arren, 479 00:38:36,208 --> 00:38:39,000 besoetan hartu nuen lehen unetik jakin nuen 480 00:38:39,958 --> 00:38:43,666 zein izango zen nire helburua Lur honetan. 481 00:38:47,083 --> 00:38:48,541 Mugikortasuna ematea, 482 00:38:50,666 --> 00:38:52,416 askatasuna ematea, 483 00:38:54,208 --> 00:38:58,500 alabari duintasuna ematea, 484 00:38:58,583 --> 00:39:01,791 baita munduan diren hura bezalako guztiei ere. 485 00:39:03,333 --> 00:39:06,083 Bide luzea dugu egiteko, adiskideak. 486 00:39:07,083 --> 00:39:10,583 Baina itxaropena dut, eta uste osoa, 487 00:39:10,666 --> 00:39:14,125 beso eta hanka guztiz erabilgarriak izango ditugula, 488 00:39:15,375 --> 00:39:19,000 eta autoen piezen moduan ordezkagarriak izango direla. 489 00:39:20,208 --> 00:39:21,208 Ordura arte, 490 00:39:21,916 --> 00:39:25,333 hitzematen dizuet gure misio sakratua, 491 00:39:26,541 --> 00:39:31,625 nahi duten eta merezi duten guztiei mugikortasun osoa 492 00:39:32,416 --> 00:39:33,750 itzultzeko misioa… 493 00:39:38,208 --> 00:39:39,708 hasi baino ez dela egin. 494 00:39:46,583 --> 00:39:48,125 Ondo pasa arratsaldea. 495 00:41:12,416 --> 00:41:14,125 Globo bat emango didazu? 496 00:41:14,208 --> 00:41:16,916 Ia-ia! Tira, saiatu berriz, lortuko duzu. 497 00:41:18,833 --> 00:41:20,875 Bai! Bota dut! 498 00:41:21,458 --> 00:41:24,750 Bai, bai horixe. Zorionak. 499 00:41:25,791 --> 00:41:27,583 - Eskerrik asko. - Ondo egina! 500 00:41:28,750 --> 00:41:31,041 Eromen mutantea! Hurbildu zaitezte. 501 00:41:32,958 --> 00:41:37,083 Sartuko duzu diru guztia poltsan, Frances? Eta ziurtatu dena ondo dagoela. 502 00:41:37,875 --> 00:41:38,833 Jakina. 503 00:41:40,458 --> 00:41:44,416 Makilatxoen Pandemoniuma! Hartu makilatxoa eta irabazi saria! 504 00:41:46,333 --> 00:41:47,208 Inor ez? 505 00:41:47,291 --> 00:41:49,958 Hau da txosna tristea! Boluntario aurkeztu zara? 506 00:41:50,041 --> 00:41:53,208 Ez, amak behartu gaitu. Komunitateko kide izan nahi du. 507 00:41:55,416 --> 00:41:58,791 Gogoko dut zure ama. Beti izan dut zure familiaren inbidia. 508 00:41:58,875 --> 00:42:01,083 Gure inbidia? Zergatik? 509 00:42:02,500 --> 00:42:03,500 Maitatuak zaretelako. 510 00:42:04,875 --> 00:42:06,250 Denok gara maitatuak. 511 00:42:06,333 --> 00:42:10,666 Ni ere maitatua sentitzen naiz, baina orain ama atsekabetu dut. 512 00:42:12,166 --> 00:42:14,416 Uste duzuna baino zorionekoagoa zara. 513 00:42:42,791 --> 00:42:45,083 Bai! Tira, motel! 514 00:42:48,791 --> 00:42:51,833 - Makilatxoen Pandemoniuma! - Eromen mutantea! 515 00:42:52,791 --> 00:42:54,416 Makilatxoen Pandemoniuma! 516 00:42:54,500 --> 00:42:56,291 Ez, ez, ez. Eromen mutantea! 517 00:42:56,375 --> 00:42:59,416 Makilatxo mordoa eta pandemoniumetik ere erruz! 518 00:42:59,500 --> 00:43:01,708 Ez. Eromen mutantea! 519 00:43:01,791 --> 00:43:03,666 Ez dira benetako mutanteak! 520 00:43:03,750 --> 00:43:07,541 Hemen sari hobeak ditugu, askoz hobeak. 521 00:43:08,750 --> 00:43:11,958 Jatekoa nahi dugu! 522 00:43:13,583 --> 00:43:14,708 Bai! 523 00:43:15,291 --> 00:43:17,250 Begira honi! Hau da hau, e? 524 00:43:20,500 --> 00:43:22,333 - Zergatik hori? - Ezergatik ez. 525 00:43:24,625 --> 00:43:26,041 Oso egun ona pasa dut. 526 00:43:26,833 --> 00:43:28,958 Benetan pozik sentitu naiz. 527 00:43:29,041 --> 00:43:31,458 Denok batera, familia baten gisan. 528 00:43:31,541 --> 00:43:33,166 Badakit zer diozun. 529 00:43:33,250 --> 00:43:34,666 Izan ezazue pazientzia, 530 00:43:34,750 --> 00:43:38,333 laster etorkizun are hobea izango dugu, hitzematen dizuet. 531 00:43:39,583 --> 00:43:40,541 Baliteke. 532 00:43:42,750 --> 00:43:44,750 - Baina patxadaz hartu. - Mesedez! 533 00:43:44,833 --> 00:43:47,083 Hara, spagetti bolognes erara. 534 00:43:47,166 --> 00:43:49,458 Jode, ez al duzu ate puta itxi? 535 00:43:49,541 --> 00:43:50,958 Hau arnastu behar duzue. 536 00:43:53,333 --> 00:43:56,625 - Neu noa. - Shelly gonbidatu duzue, ala? 537 00:43:56,708 --> 00:43:58,625 A, Shelly! 538 00:44:00,416 --> 00:44:01,708 Barkatu etetea. 539 00:44:05,000 --> 00:44:07,666 - Nor zara? - Lyleren lagun bat. 540 00:44:13,458 --> 00:44:14,500 Zu, ospa. 541 00:44:17,125 --> 00:44:18,250 Tira, zoaz! 542 00:44:18,333 --> 00:44:19,333 Bale, banoa. 543 00:44:21,708 --> 00:44:22,583 Zu, eseri. 544 00:44:24,125 --> 00:44:26,083 Ez mugitu, laster bukatuko dugu. 545 00:44:28,000 --> 00:44:31,458 Galdera bat egin behar diot Lyleri bere ezkutuko negozioaz. 546 00:44:32,708 --> 00:44:34,500 Ezkutukoa? Zertaz ari da? 547 00:44:34,583 --> 00:44:36,666 - Ez daukat ideiarik ere. - Ixo! 548 00:44:37,208 --> 00:44:38,083 Alua! 549 00:44:38,958 --> 00:44:41,750 Esango diguzu non ezkutatzen duzun gehigarria? 550 00:44:54,041 --> 00:44:55,000 Geldi! 551 00:44:55,083 --> 00:44:57,458 Tira, mutilak, ez dago honen beharrik. 552 00:44:57,541 --> 00:44:59,625 Non ezkutatu duzu gehigarria? 553 00:44:59,708 --> 00:45:00,625 Lasai. 554 00:45:01,458 --> 00:45:02,625 Ez da ezer gertatuko. 555 00:45:04,916 --> 00:45:07,083 - Lasai. - Eta? 556 00:45:09,333 --> 00:45:10,333 Gussie. 557 00:45:15,916 --> 00:45:18,750 Zer zabiltza? Zer esaten dio? 558 00:45:18,833 --> 00:45:21,416 Amaitu kaka horrekin! Hitz egidazu niri. 559 00:45:25,000 --> 00:45:27,666 Ostia! Geldi. 560 00:45:35,791 --> 00:45:36,625 Eli. 561 00:45:47,166 --> 00:45:48,500 Barkatu, Frankie. 562 00:45:48,583 --> 00:45:50,666 Ez, Lyle. 563 00:45:51,500 --> 00:45:53,166 Popatik! Atera ezazue kanpora. 564 00:45:54,500 --> 00:45:55,875 Lyle! Ez! 565 00:45:57,416 --> 00:46:00,583 Barkatu, laztana. Onena baino ez nuen nahi guztiontzat. 566 00:46:00,666 --> 00:46:01,791 Lyle! 567 00:46:01,875 --> 00:46:03,250 Ez dakite ezer! 568 00:46:04,833 --> 00:46:06,916 Ama! 569 00:46:11,875 --> 00:46:13,875 - Eseri. - Ama! 570 00:46:13,958 --> 00:46:15,625 Itxi ezazu aho puta, umea. 571 00:46:16,833 --> 00:46:17,666 Hartu arnasa. 572 00:46:19,416 --> 00:46:20,458 Hartu arnasa. 573 00:46:22,666 --> 00:46:26,458 Bueno, ez dut denbora askorik, eta hauxe duzue azken aukera 574 00:46:26,541 --> 00:46:29,625 oso gauza desatsegina gertatzea eragozteko. 575 00:46:37,416 --> 00:46:40,125 - Zer esan dizu Lylek? - Ez du hitz egingo! 576 00:46:41,708 --> 00:46:43,541 Denek hitz egiten dute azkenean. 577 00:46:46,125 --> 00:46:47,875 Zer esan dizue, baboa? 578 00:46:47,958 --> 00:46:50,125 Non ezkutatu du gehigarria? 579 00:46:51,666 --> 00:46:53,250 Idatzi ezazu airean niretzat. 580 00:46:54,791 --> 00:46:56,541 Idatzi Lylek esan dizuna, 581 00:46:57,166 --> 00:46:59,791 eta ez dizkiot hatzak ebakiko anaiatxoari. 582 00:46:59,875 --> 00:47:02,583 Ez! Ez daki ezer. 583 00:47:02,666 --> 00:47:05,000 Ume ona da. Letraka esan ezazu, tira. 584 00:47:07,833 --> 00:47:10,875 Esazu letraka, Gus. 585 00:47:10,958 --> 00:47:11,916 Ez daki… 586 00:47:18,166 --> 00:47:19,041 Esan du… 587 00:47:25,791 --> 00:47:27,458 "Edozer gertatzen dela ere, 588 00:47:29,625 --> 00:47:31,375 asko maite zaituztet, umeak". 589 00:47:38,250 --> 00:47:40,041 Bai. Eta zer gehiago? 590 00:47:40,583 --> 00:47:45,083 Esateko kaka pilari joateko popatik hartzera! 591 00:47:46,083 --> 00:47:47,083 Eta halakoak. 592 00:47:50,875 --> 00:47:52,500 Hori barrez lehertzekoa da. 593 00:48:11,583 --> 00:48:13,583 TREN DALTON-EN LIBURUAN OINARRITUA 594 00:50:19,583 --> 00:50:21,500 Azpitituluak: Josu Varela Lezeta