1 00:00:05,960 --> 00:00:07,900 Atal honetan suizidioaren gaia irudikatzen da. 2 00:00:08,100 --> 00:00:09,920 Zuhurtziaz jokatu. 3 00:00:10,130 --> 00:00:12,170 AURREKO ATALETAN... 4 00:00:12,430 --> 00:00:14,390 Munduak iraultza bat behar du. 5 00:00:15,260 --> 00:00:17,160 Eta zu bere ahotsa izango zara. 6 00:00:17,360 --> 00:00:20,290 Bihozkada txarra dut. Arazoak sortuko ditu. 7 00:00:20,490 --> 00:00:23,100 Hauxe da, txiki. Hauxe da zure familia. 8 00:00:23,480 --> 00:00:26,860 Ezin duzu zure elektrizitatea nire teilatupean erabili. 9 00:00:27,110 --> 00:00:29,320 Ez duzu guri agintzeko eskubiderik. 10 00:00:31,780 --> 00:00:35,660 Intersexuala naiz. Uste dut horregatik egin dezakedala hau. 11 00:00:36,120 --> 00:00:40,310 Nire amak bizia arriskatu du mataza duen jendea defendatzeagatik. 12 00:00:40,510 --> 00:00:42,500 - Eta zuk zeurea ezkutatu duzu. - Akabo. 13 00:00:45,290 --> 00:00:47,080 - Zer da hau? - Erdia. 14 00:00:48,880 --> 00:00:50,710 - Elektrokutatu ezazu. - Ez dut nahi. 15 00:00:51,090 --> 00:00:52,920 Emakume guztiak kaleratu dituzte. 16 00:00:53,130 --> 00:00:54,590 Zuk gelditzeko baimena duzu. 17 00:00:56,050 --> 00:00:57,340 Ez mugitu. 18 00:00:57,720 --> 00:00:58,550 Emadazu. 19 00:01:01,970 --> 00:01:04,060 Eseri oraintxe bertan! 20 00:01:18,280 --> 00:01:21,290 - Zenbat da? - 20 libera saioko. Eskudirua bakarrik. 21 00:01:29,840 --> 00:01:31,960 Nola erabili ikasi nahi duzue? 22 00:01:32,380 --> 00:01:34,010 - Roxy zara, ezta? - Bai. 23 00:01:34,630 --> 00:01:35,510 20 libera. 24 00:01:39,140 --> 00:01:40,390 Bideo itzelak dituzu. 25 00:01:43,770 --> 00:01:46,000 Tipo horren hankartea erre zenuen... 26 00:01:46,200 --> 00:01:47,560 Batek ez du ordaindu. 27 00:01:49,860 --> 00:01:50,820 Nor falta da? 28 00:01:52,820 --> 00:01:54,650 Kiera, zer zabiltza? Tira. 29 00:01:59,110 --> 00:02:00,280 Oso garestia da. 30 00:02:00,490 --> 00:02:03,450 Ongi da. Ea, zer ikasi nahi duzue? 31 00:02:06,250 --> 00:02:08,250 Ongi da. 32 00:02:25,020 --> 00:02:26,900 Tira, zu. Zatoz hona. 33 00:02:27,100 --> 00:02:28,600 Aizu. Etorri hona. 34 00:02:30,400 --> 00:02:31,310 Saiatu ontziarekin. 35 00:02:44,200 --> 00:02:46,450 Ez. Zertan ari zara? Jo gogor. 36 00:02:46,660 --> 00:02:49,670 Eduki arren, ez dakit nola erabili. 37 00:02:51,250 --> 00:02:53,440 Ea ba. Gantxo bat jotzea bezalakoa da. 38 00:02:53,640 --> 00:02:56,340 Ukabilkadak bezala, sabeletik irteten da. 39 00:02:57,130 --> 00:02:58,550 Borroka batean egon zarete? 40 00:02:59,880 --> 00:03:01,220 Benetako borroka batean. 41 00:03:02,850 --> 00:03:04,830 Benetako batean egon naiz. Ixo. 42 00:03:05,030 --> 00:03:09,390 Ea. Gakoa da jomuga begiekin jarraitzea, baina bihotzarekin jotzea. 43 00:03:19,700 --> 00:03:21,320 Tira, zu. Zatoz hona. 44 00:03:25,740 --> 00:03:27,830 Saiatu berriro, baina egin txikiagoa. 45 00:03:28,500 --> 00:03:29,370 Kontzentratu. 46 00:03:33,960 --> 00:03:35,340 Benetan kontzentratu. 47 00:03:36,380 --> 00:03:37,380 Nor gorroto duzu? 48 00:03:50,600 --> 00:03:52,020 Boterea daukat. 49 00:03:59,610 --> 00:04:02,600 Hildakoa Paul Jordan da, 26 urtekoa, 50 00:04:02,800 --> 00:04:04,620 Puget Ridgeko zakur paseatzailea. 51 00:04:04,820 --> 00:04:07,600 Jordanek mezu aztoratzaileak idatzi zituen sareetan, 52 00:04:07,800 --> 00:04:12,040 eta Seattleko alkate Margot Cleary-Lopezi ustez gorroto mezuak bidali zizkion. 53 00:04:14,830 --> 00:04:16,530 Hil aurreko egunetan, 54 00:04:16,730 --> 00:04:19,280 dirudienez, Urbandox ezizenarekin ezaguna den 55 00:04:19,480 --> 00:04:23,280 influencer misteriotsuaren jarraitzailea zen. 56 00:04:23,480 --> 00:04:26,200 Urbandoxen identitatea ezezaguna da oraindik, 57 00:04:26,400 --> 00:04:29,170 eta OEDarekiko jarrerak gorroto-krimenak eragin ditu 58 00:04:29,360 --> 00:04:31,580 herrialdeko neska eta emakumeen aurka. 59 00:04:31,780 --> 00:04:35,900 Garun ahulak dira, beren xedea zerbaitekin justifikatu behar dute. 60 00:04:36,520 --> 00:04:38,650 Benetako botereaz ari naiz. 61 00:04:39,400 --> 00:04:42,530 Neskek ez dakite borrokatzen. Ez dute zereginik balen aurka. 62 00:04:43,150 --> 00:04:47,030 Zeure buruari Eva baderitzozu, hobe duzu Edeneko lorategia babestu. 63 00:04:54,040 --> 00:04:56,800 {\an8}Atxiloketak egin dira hainbat estatutan, 64 00:04:57,000 --> 00:04:59,650 {\an8}non Urbandoxek milioika jarraitzaile dituen... 65 00:04:59,850 --> 00:05:01,630 Horrelako boterea behar duzu. 66 00:05:13,930 --> 00:05:14,710 Jainko maitea. 67 00:05:14,910 --> 00:05:18,210 - Segizio bat duzu. - Ezin naiz inora joan haiek gabe. 68 00:05:18,410 --> 00:05:20,720 Aitak ez zuen institutura etortzerik nahi. 69 00:05:20,920 --> 00:05:24,280 Kaka. Berriak ikusi ditut. Zoro horrek bere burua erre zuen? 70 00:05:24,490 --> 00:05:26,430 - Benetan, ondo zaude? - Bai. 71 00:05:26,630 --> 00:05:28,910 Nahiago nuke jendeak begiratuko ez balit. 72 00:05:29,160 --> 00:05:30,980 Izugarria izan zen. 73 00:05:31,180 --> 00:05:35,480 Baina nahiko famatua zara. Zure ama presidentea izango da. Ziur nago. 74 00:05:35,680 --> 00:05:36,750 Ikusi duzu Ryan? 75 00:05:37,460 --> 00:05:41,130 Ez. Atzo ere ez zen etorri. Liskarra izan duzue? 76 00:05:52,850 --> 00:05:54,180 Erre, neska, erre. 77 00:05:55,810 --> 00:05:57,630 Adierazpen-askatasuna! Ez ukitu. 78 00:05:57,830 --> 00:06:00,510 - Nire aitak auzitara eramango zaitu. - Deitu dezagun. 79 00:06:00,710 --> 00:06:02,260 - Aska nazazue. - Goazen. 80 00:06:02,460 --> 00:06:04,740 - Ondo zaude? - Bai, ondo nago. 81 00:06:29,090 --> 00:06:32,510 Blease jauna, Tunde Ojo naiz. 82 00:06:37,100 --> 00:06:38,020 Eseri. 83 00:06:40,440 --> 00:06:42,480 Ongi etorri Karpatoetara, Tunde Ojo. 84 00:06:44,690 --> 00:06:47,490 Zure Riadeko irudiei esker, denon ahotan zaude. 85 00:06:48,450 --> 00:06:49,280 Bai. 86 00:06:50,740 --> 00:06:53,080 Toki eta une egokia. Zorte kontua. 87 00:06:53,330 --> 00:06:56,790 Emakumeak nagusi diren toki batera joan zaitezen behar dut. 88 00:07:00,790 --> 00:07:02,330 Sen ona duzu, Tunde. 89 00:07:03,000 --> 00:07:04,800 Agian talentu bihur dezakezu. 90 00:07:06,880 --> 00:07:10,450 Eta, imajinatzen dut, beste sexuarentzat xarmagarria zarela? 91 00:07:10,650 --> 00:07:11,470 Zuk badiozu. 92 00:07:13,890 --> 00:07:16,680 Emakume talde batek soto batetik ihes egin du, 93 00:07:16,890 --> 00:07:18,670 luze zeramaten giltzaperatuta. 94 00:07:18,870 --> 00:07:21,980 - Izututa dirudite. - Ez. Haserre eta jende bila dabiltza. 95 00:07:22,190 --> 00:07:25,190 Honek nagusia dirudi. 96 00:07:27,530 --> 00:07:28,940 Zoia du izena. 97 00:07:29,820 --> 00:07:32,770 Hara joan eta zer egingo duten argitu behar duzu, 98 00:07:32,960 --> 00:07:34,230 batu zaitez Zoiarekin. 99 00:07:34,420 --> 00:07:37,740 - Zergatik ez zoaz zeu? - Moskalev elkarrizketatu behar dut. 100 00:07:39,450 --> 00:07:40,980 Gauzak arin doaz, Tunde. 101 00:07:41,180 --> 00:07:43,690 Emakumeek duten gauza hau erregai berria da. 102 00:07:43,890 --> 00:07:45,960 Norbait aberastuko da honen kontura. 103 00:07:46,420 --> 00:07:48,300 - Gerra hasiko da. - Gerra? 104 00:07:49,340 --> 00:07:53,010 Ez. OEDak dena aldatuko du. 105 00:07:54,140 --> 00:07:56,290 Emakumeak askatu egingo dira, indartu. 106 00:07:56,490 --> 00:07:58,540 Egoera hobetzen erakutsiko digute. 107 00:07:58,740 --> 00:08:00,600 Soldaduak tankeetan frijituz? 108 00:08:03,230 --> 00:08:06,690 Zer diozu, Tunde? Hasi zenuena amaitu nahi? 109 00:08:13,450 --> 00:08:16,120 Karpatoak gizaki trafikoaren hiriburua dira. 110 00:08:17,660 --> 00:08:21,620 Sotoetan eta hondatutako eraikinetan geralekuak daude herri askotan, 111 00:08:22,500 --> 00:08:24,920 non gertatzen zena mundu guztiak zekien, 112 00:08:25,330 --> 00:08:29,590 baina ez ikusiarena egin zuten edo eroskeriak onartu zituzten. 113 00:08:30,260 --> 00:08:34,340 Orain emakumeak ihes egiten eta herri horiek erretzen ari dira. 114 00:09:04,330 --> 00:09:05,210 Errefuxiatuak. 115 00:09:06,000 --> 00:09:08,290 Sorgin hiltzaileei ihes egin dietenak. 116 00:09:24,770 --> 00:09:25,640 Probatu. 117 00:09:49,130 --> 00:09:52,090 Kontuz bidean. Emakumeek autoak gelditzen dituzte. 118 00:09:53,130 --> 00:09:54,670 Ez dute presorik hartzen. 119 00:09:57,380 --> 00:09:58,930 Zertara zoaz iparraldera? 120 00:10:01,050 --> 00:10:02,060 Kazetaria naiz. 121 00:10:04,730 --> 00:10:06,850 Zoia izeneko emakume baten bila nabil. 122 00:10:11,110 --> 00:10:13,650 "Zoia jenerala" deitzen dio bere buruari. 123 00:10:14,740 --> 00:10:15,780 Ihes egin duen puta. 124 00:10:16,450 --> 00:10:19,780 Orain hankak ixten ditu, iraultzailea dela uste du. 125 00:10:24,370 --> 00:10:25,330 Zer esan du? 126 00:10:26,120 --> 00:10:27,370 "Egiozu tiro". 127 00:10:55,650 --> 00:10:59,450 Moskutik emakume guztientzako etiketa sistema bat igorriko dute. 128 00:11:00,110 --> 00:11:01,970 Herrialde osorako? Asko kostatu... 129 00:11:02,170 --> 00:11:05,480 Milioiak. Preso guztiak giltzapetzeko kartzelak eraikitzea 130 00:11:05,680 --> 00:11:07,250 garestiagoa da. 131 00:11:08,410 --> 00:11:11,080 Elektrizitatea erabiltzean, alerta jotzen du, 132 00:11:11,420 --> 00:11:13,840 eta erabiltzailea non dagoen jakin daiteke. 133 00:11:14,380 --> 00:11:15,460 Maitea. 134 00:11:16,840 --> 00:11:18,380 Bitxi bat erosi dizut. 135 00:11:31,060 --> 00:11:31,900 Ekarri oina. 136 00:11:58,550 --> 00:12:00,800 Orain zoaz zure gelara bazkaltzera. 137 00:12:11,690 --> 00:12:13,730 Tira. Zabaldu zaitez. 138 00:12:22,490 --> 00:12:23,610 Zertan ari zara? 139 00:12:24,280 --> 00:12:27,280 Jainkoarren. Ahizpetako bat zinela uste nuen. 140 00:12:28,740 --> 00:12:32,410 - Zertarako ireki nahi duzu? - Ahizpa Veronicak mugikorra kendu dit. 141 00:12:33,670 --> 00:12:35,960 Bi egun daramatzat Rileyrekin hitz egin gabe. 142 00:12:36,540 --> 00:12:38,300 Ikusteko dudan era bakarra da. 143 00:12:38,800 --> 00:12:42,120 Hiru urte ditu. Ez daki ama zergatik ez dagoen berarekin. 144 00:12:42,320 --> 00:12:44,010 Abandonatu dudala pentsatuko du. 145 00:12:47,930 --> 00:12:49,180 Aizu. Zaude lasai. 146 00:12:51,640 --> 00:12:54,440 Tira, ez egin negarrik. Lasai. 147 00:12:56,610 --> 00:12:58,730 Entzun. Ez egin negar, ados? 148 00:12:59,440 --> 00:13:02,740 Rileyrekin hitz egingo duzu. Oraintxe bertan gainera. 149 00:13:03,240 --> 00:13:04,200 Ados? 150 00:13:06,320 --> 00:13:07,620 Ados. Ondo da. 151 00:13:08,120 --> 00:13:12,000 Utzi metatzen, ura irakiten jartzean bezala. 152 00:13:12,620 --> 00:13:18,500 Eta pentsatu gertatu zaizkizun gauza txar guztietan. 153 00:13:19,500 --> 00:13:22,090 Zure bularrean hazten joan daitezela. 154 00:13:22,670 --> 00:13:23,720 Hori da. 155 00:13:25,760 --> 00:13:28,930 Orain, kanporatu dena. 156 00:13:35,940 --> 00:13:38,650 - Txundigarria zara. - Zeuk egin duzu. 157 00:13:46,950 --> 00:13:47,990 Kaixo, txiki. 158 00:13:48,490 --> 00:13:50,640 Amak zure mira du. 159 00:13:50,840 --> 00:13:52,200 Kaixo, amatxo. 160 00:13:54,080 --> 00:13:56,440 Hau nire alaba da. Ez al da ederra? 161 00:13:56,640 --> 00:13:58,320 Riley, agurtu amaren laguna. 162 00:13:58,520 --> 00:14:00,000 - Kaixo. - Kaixo. 163 00:14:06,130 --> 00:14:09,430 Zer moduz eskua, Rileytxo? Erredurak itxura hobea du. 164 00:14:10,010 --> 00:14:11,810 Amak ez zizun minik eman nahi. 165 00:14:14,890 --> 00:14:15,770 Babs. 166 00:14:17,560 --> 00:14:19,060 - Zer da hau? - Alokairua. 167 00:14:21,900 --> 00:14:25,110 Diru asko balio du horrelako etxea mantentzeak. 168 00:14:25,610 --> 00:14:28,780 - Ez dizut eskerrik emango. - Ez dizu urtikariak joko. 169 00:14:29,990 --> 00:14:34,160 Ez. Ezerk ezin duelako egin duzuna konpondu. 170 00:14:36,540 --> 00:14:37,500 Rox? 171 00:14:53,180 --> 00:14:56,080 Sartu, maitea. Lester Sprink ezagutzen duzu. 172 00:14:56,280 --> 00:14:59,640 Urteak daramatza familia babesten. Hau Roxy da, gazteena. 173 00:15:00,690 --> 00:15:03,440 Eseri. Nire testamentua errepasatzen ari gara. 174 00:15:08,070 --> 00:15:11,660 Ea, Monke eta Semeak 175 00:15:13,160 --> 00:15:15,370 hirutan banatuko zen. 176 00:15:16,080 --> 00:15:19,900 Baina Terry zendu denez, hirugarren zatia norena den erabakiko dut. 177 00:15:20,100 --> 00:15:21,280 Erabakia hartuta dago. 178 00:15:21,470 --> 00:15:24,540 Familia bat hazten ari gara. Segurtasuna behar dugu. 179 00:15:27,300 --> 00:15:30,470 - Zer uste duzu zuk, Darrell? - Zeuk erabaki, aita. 180 00:15:32,550 --> 00:15:33,660 Pozik nago nirearekin. 181 00:15:33,860 --> 00:15:38,000 Rickyk eta Terryk elkarrekin lan egiten zuten, Rickyk merezi du zatia. 182 00:15:38,200 --> 00:15:41,670 Badakit, maitea. Baina mundua aldatzen ari da, ezta? 183 00:15:41,870 --> 00:15:45,730 Hamar urte barru, agian emakume bat izan beharko da nagusia. 184 00:15:49,610 --> 00:15:52,640 Ez dago presarik izapideak egiteko. 185 00:15:52,840 --> 00:15:56,700 Ederki, sinatu aurretik, nire seme-alaba zaharrena eta gazteena 186 00:15:57,330 --> 00:15:59,540 elkarlanean ikusi nahi ditut eta. 187 00:16:00,290 --> 00:16:01,960 Hau iraingarria da. 188 00:16:16,760 --> 00:16:19,060 Kaka. 189 00:16:34,070 --> 00:16:35,660 Kaka. 190 00:16:35,950 --> 00:16:37,370 Kazetaria naiz. 191 00:16:38,950 --> 00:16:40,830 Ulertzen duzue, kazetaria? 192 00:16:41,290 --> 00:16:44,290 - Dariusen espioia izan daiteke. - Darius hilda dago. 193 00:16:45,130 --> 00:16:46,250 Jarraitu egin dizu? 194 00:16:46,460 --> 00:16:49,590 Herria erre genuen, ez gaituzte berriro erasoko. 195 00:16:49,880 --> 00:16:51,590 Ezin zara ziur egon. 196 00:16:52,420 --> 00:16:53,720 Bidali pikutara. 197 00:16:56,340 --> 00:16:57,180 Ez. 198 00:16:58,810 --> 00:17:00,350 Ados? 199 00:17:03,440 --> 00:17:04,230 - Bakarrik? - Bai. 200 00:17:04,430 --> 00:17:05,270 Nor zara? 201 00:17:06,770 --> 00:17:09,190 Tunde dut izena. Tunde Ojo. 202 00:17:09,400 --> 00:17:11,530 Kazetaria naiz. CNNkoa. 203 00:17:11,740 --> 00:17:13,220 - Identifikaziorik? - Ez. 204 00:17:13,420 --> 00:17:16,160 - Ez. Nire web-orria begiratu... - Armarik? 205 00:17:16,950 --> 00:17:18,030 Ez. 206 00:17:21,830 --> 00:17:24,000 Ongi da, entzun. Azalduko dizuet. 207 00:17:30,170 --> 00:17:31,880 Zer gertatzen da? 208 00:17:36,090 --> 00:17:36,930 Azkarrago. 209 00:17:38,470 --> 00:17:40,260 - Ongi da. - Ez mugitu. 210 00:19:34,460 --> 00:19:35,960 Neska bat da. 211 00:20:29,310 --> 00:20:31,810 Andrea, ilea apaintzera nator. 212 00:20:32,140 --> 00:20:32,980 Sartu. 213 00:20:37,860 --> 00:20:38,980 Non bizi zara? 214 00:20:40,030 --> 00:20:41,280 Botanica de Josen. 215 00:20:42,780 --> 00:20:43,990 Etxe polita daukazu? 216 00:20:44,610 --> 00:20:47,370 Ez, andrea. Baina alokairua merkea da. 217 00:20:47,660 --> 00:20:48,490 Jakina. 218 00:20:50,660 --> 00:20:51,830 Bakarrik bizi zara? 219 00:20:53,790 --> 00:20:56,960 - Beste sei emakumerekin. - Sei? 220 00:20:58,290 --> 00:21:00,610 Tira, behintzat ez dago urrun. 221 00:21:00,810 --> 00:21:02,630 Tranbia dabilenean ez, andrea. 222 00:21:02,970 --> 00:21:05,220 - Ia egunero oinez nator. - Oinez? 223 00:21:07,550 --> 00:21:08,510 Oinez. 224 00:21:18,900 --> 00:21:20,860 Ilea moztuko dizut, andrea? 225 00:21:22,610 --> 00:21:25,320 Ez. Ideia hobea dut. 226 00:21:28,320 --> 00:21:30,080 Gure bizitzak trukatuko ditugu. 227 00:22:47,900 --> 00:22:50,450 - Barkatu. Nik... - Ederra zaude. 228 00:23:01,040 --> 00:23:02,540 Bakarrik sentituko zara. 229 00:23:03,960 --> 00:23:05,170 Egia esan, 230 00:23:06,590 --> 00:23:09,260 diru dena emango nuke nire neba berreskuratzeko. 231 00:23:11,890 --> 00:23:13,050 Aurkitu dugu. 232 00:23:14,310 --> 00:23:15,810 Batzorig kartzelan dago. 233 00:23:17,230 --> 00:23:18,670 Ez da gaizkile bat. 234 00:23:18,870 --> 00:23:22,400 Ezin zuen eroskeria bat ordaindu eta bost urteko zigorra du. 235 00:23:30,240 --> 00:23:31,320 Espero nuen, 236 00:23:33,240 --> 00:23:34,080 agian, 237 00:23:35,620 --> 00:23:37,540 baduzula presidenteari aipatzea. 238 00:23:41,290 --> 00:23:42,750 Ahizpa bat dut. 239 00:23:45,000 --> 00:23:46,800 Zutaz oso harro egongo da. 240 00:24:50,400 --> 00:24:52,650 Aizu. 241 00:24:53,910 --> 00:24:55,930 - Nik hitz egingo dut. - Eta nik? 242 00:24:56,130 --> 00:24:58,100 Jarraitu prozedura. Gure sistema. 243 00:24:58,300 --> 00:25:00,960 Arduraduna naiz. Darrell eta Terryren gainetik. 244 00:25:01,160 --> 00:25:02,620 Nire gainetik ez dago inor. 245 00:25:03,210 --> 00:25:05,880 Badakizu aita adarra jotzen ari zaizula, ezta? 246 00:25:06,170 --> 00:25:08,420 Astebete iraungo duzu. 247 00:25:09,420 --> 00:25:11,920 Zaharrena naiz. Badaki nola egiten dudan lan. 248 00:25:13,220 --> 00:25:15,620 - Hau hornitzaile garrantzitsua da. - Badakit. 249 00:25:15,820 --> 00:25:17,970 Ongi da. Ba ez dena kakaztu, entzun? 250 00:25:18,390 --> 00:25:20,560 Salmenta baieztatu behar dugu. Kito. 251 00:25:23,230 --> 00:25:28,810 Aizu, Roxy. Utzi Rickyri hitz egiten. Bere rola da. 252 00:25:34,400 --> 00:25:37,280 Etxe hau David Hasselhoffena zen. 253 00:25:38,160 --> 00:25:39,780 - Baita zera ere. - Benetan. 254 00:25:41,370 --> 00:25:43,660 Sorosle bat zuen igerilekurako. 255 00:25:47,120 --> 00:25:49,500 Mutil nerabe bat elektrokutatu dute edanda zeuden ehunka neskek 256 00:25:55,340 --> 00:25:56,510 Tori. Ez busti. 257 00:25:57,220 --> 00:25:59,410 Primrose, ene laguna. 258 00:25:59,610 --> 00:26:01,510 - Ricky, seme. - Aspaldiko. 259 00:26:02,140 --> 00:26:04,880 Zelan Liat? Ezkontza liluragarria izan zen. 260 00:26:05,080 --> 00:26:06,810 Ondo, eskumuinak bidali dizkizu. 261 00:26:07,770 --> 00:26:09,760 Darrell, zelan ikasketak? 262 00:26:09,960 --> 00:26:12,010 - Ondo. - Oxfordera joateko asmoa duzu? 263 00:26:12,210 --> 00:26:14,640 Ez, Cambridgera, arazoetan sartzen ez banaiz. 264 00:26:14,840 --> 00:26:17,260 Arraioa. Bide zuzena hartuko duzu? 265 00:26:17,460 --> 00:26:18,450 Bai, hori da asmoa. 266 00:26:19,240 --> 00:26:20,070 Zer? 267 00:26:21,080 --> 00:26:22,620 Sentitzen dut Terryrena. 268 00:26:22,990 --> 00:26:24,950 Bihotz onekoa zen mutiko hori. 269 00:26:25,250 --> 00:26:27,420 - Milesker, Primrose. - Eskertzen dugu. 270 00:26:28,830 --> 00:26:30,900 Tira, nor da hau? 271 00:26:31,100 --> 00:26:32,750 - Gure arreba. - Arrebaordea. 272 00:26:34,010 --> 00:26:35,010 Rox. 273 00:26:35,760 --> 00:26:39,300 Roxy Monke. Zuri buruz hitz egin didate. 274 00:26:41,970 --> 00:26:43,510 Aitaren antza du. 275 00:26:43,760 --> 00:26:45,270 Kontuz ibili, Ricky. 276 00:26:45,980 --> 00:26:47,850 Pena da zure amarena. 277 00:26:48,310 --> 00:26:51,980 Espero dut sikario horiek bidali zituen kabroia laster aurkitzea. 278 00:26:52,360 --> 00:26:56,070 Gloria. Ekarri nire lagunei edatekoa. 279 00:26:57,570 --> 00:27:00,530 Zuen aita eta biok harri hauei buruz aritu ginen. 280 00:27:01,070 --> 00:27:04,160 Begira, primerakoak dira. 281 00:27:04,620 --> 00:27:08,120 Beste hauek ere bere gustukoak izango direla pentsatu dut. 282 00:27:12,340 --> 00:27:15,880 - Nesken kontuak. - Bai. Igeri egitea gustatzen zaie. 283 00:27:25,010 --> 00:27:26,180 Ondo, David? 284 00:27:29,190 --> 00:27:30,130 Nor zara? 285 00:27:30,330 --> 00:27:33,310 Bernie Monken alaba, beste egunekoa. Zertan ari zara? 286 00:27:33,520 --> 00:27:37,050 - Zertan uste duzu? - Aitari oraindik dirua zor diozu. 287 00:27:37,250 --> 00:27:39,600 Baina bere hornitzailearen laguna zara. 288 00:27:39,800 --> 00:27:42,030 Bernie ez da hori entzuteaz poztuko. 289 00:27:42,660 --> 00:27:44,910 - Zoaz pikutara. - Zer arraio esan duzu? 290 00:27:46,450 --> 00:27:47,660 Jainkoarren. 291 00:27:50,540 --> 00:27:53,210 Azkenengoan, ez zen erabiltzen ausartu. 292 00:27:53,540 --> 00:27:55,040 Nahikoa da. 293 00:27:58,170 --> 00:27:59,010 Aizu. 294 00:28:02,470 --> 00:28:03,300 Pikutara. 295 00:28:03,760 --> 00:28:06,060 - Zer nahi duzu? - Nire aitaren dirua. 296 00:28:07,220 --> 00:28:09,920 - Ez daukat hemen. - Bihar goizean, 09:00etan. 297 00:28:10,120 --> 00:28:13,480 Jo Bernie Monken atea eta eraman zor diozun guztia. 298 00:28:14,270 --> 00:28:16,860 Hau zentzugabekeria. Ezin zara hona etorri... 299 00:28:19,570 --> 00:28:20,690 - Zer ari zara? - Roxy. 300 00:28:21,240 --> 00:28:22,950 Bihar, goizeko bederatzietan. 301 00:28:24,240 --> 00:28:26,410 - Ez. - Hau da azken abisua. 302 00:28:26,740 --> 00:28:27,580 Ez. 303 00:28:38,880 --> 00:28:41,420 Ene Jainkoa, David. 304 00:28:41,720 --> 00:28:43,430 Igerilekuan kaka egin duzu. 305 00:29:07,320 --> 00:29:08,780 - Zer arraio? - Zer duzu? 306 00:29:09,370 --> 00:29:12,910 - Neska azkarra zara. Ura eroalea da. - Zerbaitek ukitu nau. 307 00:29:15,710 --> 00:29:16,750 Berriro ere. 308 00:29:17,590 --> 00:29:19,900 Ez dituzu ukitu behar mugiarazteko. 309 00:29:20,100 --> 00:29:22,340 Ene. Lasaitu. Arrain bat izango zen. 310 00:29:22,840 --> 00:29:24,700 Lasai. Arrain bat izango zen. 311 00:29:24,900 --> 00:29:26,700 - Ez horixe. - Baietz ba. 312 00:29:26,900 --> 00:29:28,080 Suge bat zen. 313 00:29:28,280 --> 00:29:30,920 - Ez da suge bat izan. - Ziur suge bat zela. 314 00:29:31,110 --> 00:29:34,310 - Esaiezu ozeanoan ez dagoela sugerik. - Berria zara. 315 00:29:35,230 --> 00:29:37,810 Bai. Jean da. Alabamatik dator. 316 00:29:40,230 --> 00:29:42,070 Alabamatik, nondik zehazki? 317 00:29:43,190 --> 00:29:44,150 Guntersvilletik. 318 00:29:46,660 --> 00:29:47,820 Elkar ezagutzen dugu? 319 00:29:49,200 --> 00:29:50,830 Ez dut uste. 320 00:29:51,700 --> 00:29:53,250 Zure aurpegia ezaguna zait. 321 00:29:55,960 --> 00:29:58,630 Eva mirariak egiteko gai da. Benetakoak. 322 00:29:59,130 --> 00:30:02,030 - Txori bat berpiztu zuen. - Eta sendatu egin ninduen. 323 00:30:02,230 --> 00:30:05,530 Txikitatik konbultsioak sufritu ditut. Eskuak jarri eta... 324 00:30:05,730 --> 00:30:09,640 - Ez dut hilabete osoan bat ere eduki. - Elektrizitatearen bidez? 325 00:30:11,140 --> 00:30:12,310 Jainkoaren bidez. 326 00:30:13,180 --> 00:30:14,560 Berarekin hitz egiten du. 327 00:30:15,640 --> 00:30:17,060 Emakume bat dela dio. 328 00:30:17,350 --> 00:30:19,440 Ba, ez gaizki hartu. 329 00:30:20,230 --> 00:30:22,190 Baina ez naiz jainkozalea. 330 00:30:24,030 --> 00:30:26,200 Nire aita predikaria zenez... 331 00:30:27,860 --> 00:30:30,930 Jean, benetan ari gara. Denok ikusi dugu. 332 00:30:31,130 --> 00:30:33,660 Lasai. Ni ere horrelakoa nintzen. 333 00:30:33,870 --> 00:30:36,660 Gurasotzakoekin elizara igandero joaten nintzen. 334 00:30:37,210 --> 00:30:38,620 Baina ez nuen sinesten. 335 00:30:40,830 --> 00:30:42,000 Baina begira honi. 336 00:30:45,300 --> 00:30:48,590 Hau ez badu Jainkoak egin, ez dakit zer den. 337 00:31:03,020 --> 00:31:03,860 Eva. 338 00:31:06,150 --> 00:31:07,400 Zer da hau? 339 00:31:09,070 --> 00:31:10,410 Helduleku bat dirudi. 340 00:31:12,780 --> 00:31:16,540 Eva, hemen gelditu nahi baduzu, zergatik hausten dituzu arauak? 341 00:31:17,040 --> 00:31:19,320 Arauek ez dutelako zentzurik, 342 00:31:19,510 --> 00:31:21,920 zuen Bibliako istorio gehienek bezala. 343 00:31:22,920 --> 00:31:24,280 Birjinak umeak edukitzen? 344 00:31:24,480 --> 00:31:26,160 Tipoak ura ardo bihurtzen? 345 00:31:26,360 --> 00:31:28,260 Hori Jainkoa da, baina boterea ez? 346 00:31:30,260 --> 00:31:34,010 Istorio horietan sinesten dut Jainkoaren egia direlako, 347 00:31:34,470 --> 00:31:36,470 Idahoko Eva Jones. 348 00:31:37,680 --> 00:31:40,800 Egia ikusi orduko antzematen dut, gezurti hutsa zara. 349 00:31:40,990 --> 00:31:42,230 Lasaitu, Veronica. 350 00:31:42,480 --> 00:31:44,940 Zaren pertsona ez da existitzen. 351 00:31:45,610 --> 00:31:48,650 Zure izena, helbidea, gurasoak, 352 00:31:49,070 --> 00:31:51,450 esan zenigun guztia gezurra da. 353 00:31:53,120 --> 00:31:54,490 Ez dizut beldurrik. 354 00:31:55,240 --> 00:31:59,500 Benetan nor zaren argituko dut eta bertara bueltan bidaliko zaitut. 355 00:32:15,390 --> 00:32:18,470 Badakit nolako neska zaren, Allison. 356 00:32:37,530 --> 00:32:41,660 Arrazoi du. Gezurti hutsa naiz. Hiltzaile bat. 357 00:32:42,500 --> 00:32:45,280 Kanporatu egingo naute, bertara bueltan bidali. 358 00:32:45,480 --> 00:32:49,090 Jabea bihurtzen bazara, ez. Sinetsarazten badiezu, ez. 359 00:32:49,550 --> 00:32:51,380 Sinesmena boterea da. 360 00:33:12,700 --> 00:33:15,680 Lehenengo, ukabilkada bat ematen jakin behar duzu. 361 00:33:15,880 --> 00:33:18,930 Erpurua kanpoan, hatz-koskorren azpian, ez kolpatzeko. 362 00:33:19,130 --> 00:33:22,080 Lerrokatu lehen bi koskorrak besoarekin, ikusten? 363 00:33:22,410 --> 00:33:25,870 Lerro zuzena da. Horrekin jo. Ez beste hatzekin. 364 00:33:26,830 --> 00:33:28,960 Mantendu behealdean. Jo gorputzean. 365 00:33:29,170 --> 00:33:33,660 Filmetan, aurpegia da jomuga, baina eskua apurtuko duzu ziurrenik. 366 00:33:33,860 --> 00:33:36,350 Jo bularrean eta biratu aldaka. 367 00:33:36,550 --> 00:33:37,590 Labur eta azkar. 368 00:33:38,300 --> 00:33:40,930 Labur eta azkar. Segidan. 369 00:33:42,470 --> 00:33:44,060 Hasi txinpartaka, neskak. 370 00:33:53,280 --> 00:33:54,110 Erre. 371 00:34:07,000 --> 00:34:09,330 Jos. 372 00:34:22,180 --> 00:34:23,640 Motel, zer demontre? 373 00:34:55,920 --> 00:34:57,220 Zertan ari zara? 374 00:35:00,550 --> 00:35:02,010 Tira, ez dut ondo... 375 00:35:02,350 --> 00:35:06,180 Barkatu, ez dut ondo pentsatu bihotzarenaren ostean zer egin. 376 00:35:09,190 --> 00:35:11,560 Entzun dut gertatu zaizuna, 377 00:35:12,480 --> 00:35:13,440 tipo horrena. 378 00:35:15,980 --> 00:35:18,400 Zure alboan egon izana gustatuko litzaidake, 379 00:35:19,570 --> 00:35:21,780 zu gorroto zaituztenek, 380 00:35:22,660 --> 00:35:25,790 oraindik jakin ez arren, ni ere gorroto nautelako. 381 00:35:28,330 --> 00:35:32,750 Eta zuri min eman nahi dizutenek, ni ere mindu nahiko nautelako. 382 00:35:34,750 --> 00:35:37,380 Eta jakin ezazu 383 00:35:38,220 --> 00:35:39,590 zurekin nagoela, Jos. 384 00:35:43,640 --> 00:35:44,600 Hau nahi dudala. 385 00:35:54,570 --> 00:35:55,650 Baita nik ere. 386 00:37:03,550 --> 00:37:05,930 CNNkoek ez daukate kazetari europarrik? 387 00:37:06,890 --> 00:37:08,100 Berriemailea naiz. 388 00:37:10,930 --> 00:37:12,520 Emakumeek gustuko zaituzte. 389 00:37:18,690 --> 00:37:20,900 Zuen istorioa kontatu nahi dut. 390 00:37:24,700 --> 00:37:26,240 Esklabotza sexualaren amaiera. 391 00:37:27,950 --> 00:37:28,780 Erantzun honi. 392 00:37:32,580 --> 00:37:34,250 Non zeuden zu bezalako gizonak 393 00:37:35,120 --> 00:37:38,250 eskuetatik elektrizitatea irteten ez zitzaidanean? 394 00:37:42,970 --> 00:37:43,800 Amaitu dut. 395 00:37:44,170 --> 00:37:47,200 Ez, itxaron. OEDaren lehen bideoa igo nuen Nigerian. 396 00:37:47,400 --> 00:37:50,540 Saudi Arabian eta Riaden protestak filmatu nituen. 397 00:37:50,740 --> 00:37:54,270 Bizia arriskatu nuen emakume horien alde. Hau egin nahi dut. 398 00:37:55,230 --> 00:37:56,270 Kontatu behar dut. 399 00:38:00,070 --> 00:38:01,650 Esklabotza sexualaren amaiera. 400 00:38:04,400 --> 00:38:05,740 Entzun diozue ergelari? 401 00:38:08,450 --> 00:38:09,450 Zenbat? 402 00:38:11,080 --> 00:38:15,230 Diru? Bai, ordaindu ahal dizut, baina honek bozgorailua emango dizue. 403 00:38:15,430 --> 00:38:17,080 Zuri fama emango dizu. 404 00:38:18,210 --> 00:38:20,040 Zer irabaziko dut nik? 405 00:38:21,750 --> 00:38:22,750 Zer behar duzu? 406 00:38:24,550 --> 00:38:26,380 Nire ahizpa ikusi behar dut. 407 00:38:28,220 --> 00:38:29,300 Ados. 408 00:38:30,510 --> 00:38:32,350 - Non dago? - Jauregian. 409 00:38:33,560 --> 00:38:34,930 Hango langilea da? 410 00:38:36,180 --> 00:38:37,230 Bertan bizi da. 411 00:38:41,860 --> 00:38:46,900 Tatiana mimatuta dago senar lodi horrekin, baina oraindik ere nire ahizpa da. 412 00:38:48,240 --> 00:38:49,740 Axola dion jakin behar dut. 413 00:39:29,950 --> 00:39:31,870 Bozgorailua eman nahi didazu? 414 00:39:33,410 --> 00:39:37,870 "Lagundu" zortzi hizkuntzatan esaten ikasi dut. 415 00:39:41,420 --> 00:39:44,040 Bidali nauten herrialde bakoitzean, 416 00:39:45,210 --> 00:39:47,420 burua indarrez bultzatzen zidaten ohean. 417 00:39:52,010 --> 00:39:55,760 Bakea eskatzen dutenak, askotan, mina eragin zutenak dira. 418 00:39:56,810 --> 00:39:58,640 Denek zuten gure minaren berri. 419 00:40:00,140 --> 00:40:02,060 Ez duzu berri emateko idatziko, 420 00:40:03,610 --> 00:40:06,900 dagoeneko duten segurtasuna gogorarazteko baizik. 421 00:40:13,870 --> 00:40:15,620 Elkarrizketa onartuko dut. 422 00:40:18,080 --> 00:40:20,660 Baina ez diet bakerik emango. 423 00:40:23,630 --> 00:40:26,630 Joan nire ahizpari esatera aldaketa datorrela 424 00:40:28,000 --> 00:40:29,840 eta alde bat hautatu behar duela. 425 00:40:44,350 --> 00:40:49,990 Entzun, maitea. Mirariak gezurra izan daitezke, baina zu erreala zara. 426 00:40:50,570 --> 00:40:55,070 Nola sendatzen dituzun, nola sentiarazten dituzun, erreala da. 427 00:40:56,200 --> 00:40:58,740 Zerbaitetan sinesteko ematen diezun fedea, 428 00:40:59,830 --> 00:41:01,080 hori erreala da. 429 00:41:02,120 --> 00:41:04,330 Ez dago zu bezalakoentzat Jainkorik. 430 00:41:06,040 --> 00:41:07,460 Haiek bezalakoentzat. 431 00:41:10,300 --> 00:41:12,720 Fede berri bat eraiki dezakezu, 432 00:41:13,760 --> 00:41:16,090 benetako boterea oinarritzat hartuta, 433 00:41:18,100 --> 00:41:19,970 mirari faltsuen ordez. 434 00:41:23,480 --> 00:41:26,860 Iraultzaren ahotsa zara. 435 00:41:27,230 --> 00:41:29,520 Zure ordua heldu da. 436 00:41:42,830 --> 00:41:46,110 - Savannah. - Non zaude, Savannah? 437 00:41:46,310 --> 00:41:47,940 - Savannah, non zaude? - Savannah. 438 00:41:48,140 --> 00:41:49,650 - Savannah. - Non zaude? 439 00:41:49,850 --> 00:41:52,380 Savannah. 440 00:41:53,590 --> 00:41:54,410 Savannah. 441 00:41:54,610 --> 00:41:56,870 - Savannah, tira. - Non zaude? 442 00:41:57,070 --> 00:41:59,250 - Zer gertatzen da? - Barruan dago? 443 00:41:59,450 --> 00:42:00,910 - Itxaron. - Ezin dugu aurkitu. 444 00:42:01,110 --> 00:42:03,130 Ezin dugu aurkitu. Desagertu egin da. 445 00:42:03,320 --> 00:42:07,630 Labana bat dago komunean. Odola zegoen lurrean. 446 00:42:07,830 --> 00:42:09,590 Odola? Labana? Aurkitu dezagun. 447 00:42:09,790 --> 00:42:11,930 Veronicak barrura joateko dio. Arriskutsua da. 448 00:42:12,130 --> 00:42:14,280 Ez dugu amore emango. Aurkituko dugu. 449 00:42:14,570 --> 00:42:16,700 - Goazen uretara. - Ados. 450 00:42:17,490 --> 00:42:19,910 - Banoa. - Zoazte barrura. Gu arduratuko gara. 451 00:42:20,330 --> 00:42:22,580 Savannah. 452 00:42:24,040 --> 00:42:25,910 Savannah. 453 00:42:26,290 --> 00:42:27,920 Savannah. 454 00:42:43,680 --> 00:42:46,060 Savannah. 455 00:43:00,740 --> 00:43:02,620 Aska nazazu. 456 00:43:03,120 --> 00:43:06,160 - Ez. - Aska nazazu! 457 00:43:07,290 --> 00:43:10,290 Arren, askatu. Mesedez, utzi. 458 00:43:10,630 --> 00:43:13,800 Mesedez, utzi. 459 00:43:20,260 --> 00:43:22,260 Ez dezala Veronica ahizpak ikusi. 460 00:43:24,220 --> 00:43:26,270 - Hemen. Jarri hemen. - Hemen? Ados. 461 00:43:26,520 --> 00:43:27,520 Poliki. 462 00:43:33,110 --> 00:43:34,570 Ondo da. 463 00:43:36,690 --> 00:43:38,490 Ez didate alaba ikusten uzten. 464 00:43:40,950 --> 00:43:44,940 Amak OEDa dauka eta Riley adopzio etxe batera eramango dute. 465 00:43:45,130 --> 00:43:47,520 Ados, entzun. Riley hona ekarriko dugu, ados? 466 00:43:47,720 --> 00:43:50,120 Baina ezin dugu zu gabe egin. Ulertzen? 467 00:43:51,000 --> 00:43:53,440 - Nigandik atera nahi dut. - Gelditu. 468 00:43:53,640 --> 00:43:55,450 Gauza hau nigandik atera nahi dut. 469 00:43:55,650 --> 00:43:59,090 - Nigandik atera. - Begiratu niri. Egon geldi. 470 00:43:59,630 --> 00:44:01,470 Gelditu, entzun? Ez esan hori. 471 00:44:01,720 --> 00:44:06,210 Arren. Ez esan horrelakorik. Hobetuko dela hitzematen dizut. 472 00:44:06,410 --> 00:44:10,540 Hitzematen dizut. Hobetuko da. Ados? 473 00:44:10,740 --> 00:44:13,020 Nire hitza duzu. Hemen nago. 474 00:44:14,690 --> 00:44:15,610 Hemen nago. 475 00:44:28,330 --> 00:44:32,540 Zazpi urte inguru nituen neska nintzela jakin nuenean. Ulertzen? 476 00:44:33,290 --> 00:44:35,000 Ordura arte, mutila nintzen. 477 00:44:35,790 --> 00:44:38,800 Bat-batean neska nintzen eta argi nuen ondorioa. 478 00:44:40,130 --> 00:44:42,010 Talde galtzailean nengoela. 479 00:44:42,760 --> 00:44:45,260 Munduak galtzaileak garela jakinarazten digu. 480 00:44:46,600 --> 00:44:49,770 Behin, pilula piloa irentsi nituen arrazoi horrengatik. 481 00:44:50,730 --> 00:44:55,230 Biluzik atera zizkidaten argazkiak zabaldu zituzten institutuan. 482 00:44:56,730 --> 00:44:59,110 Pentsatu nuen: "Ezin dut gehiago jasan". 483 00:44:59,940 --> 00:45:00,820 Zer gertatu zen? 484 00:45:01,530 --> 00:45:04,280 Auzokoak ikusi eta larrialdietara deitu zuen. 485 00:45:06,160 --> 00:45:09,660 Bederatzi urterekin, amari osabak egin zidana kontatu nion. 486 00:45:11,080 --> 00:45:13,790 Sutan jarri zen eta aurpegia jipoitu zidan. 487 00:45:15,420 --> 00:45:18,320 Osabak haurtzaro gogorra izan zuela esan zidan, 488 00:45:18,520 --> 00:45:20,670 eta inori ez kontatzeko. 489 00:45:22,920 --> 00:45:25,840 Beraz, ez nion inori berriz ezer kontatu. 490 00:45:29,430 --> 00:45:31,430 Zerbaitetan sinesteko beharra dute. 491 00:45:41,440 --> 00:45:42,940 Zugan sinetsi behar dute. 492 00:45:56,170 --> 00:45:58,380 Erakutsiezu Jainkoak bidali zaituela. 493 00:46:05,590 --> 00:46:06,800 Nora zoaz? 494 00:46:08,010 --> 00:46:09,010 Zatozte. 495 00:46:15,310 --> 00:46:16,140 Zatoz. 496 00:46:22,110 --> 00:46:25,780 Ez dituzu ukitu behar mugiarazteko. 497 00:46:35,120 --> 00:46:38,250 Ez da inoiz gu bezalako neskentzako jainkorik egon. 498 00:46:44,880 --> 00:46:46,550 Hutsa garela esan digute. 499 00:46:48,010 --> 00:46:50,800 Erreguka eta makurka, irribarre egin diegu. 500 00:46:51,550 --> 00:46:55,020 Ez dugu txintik ere esan, horrek babestuko gintuelakoan. 501 00:46:55,600 --> 00:46:59,350 Eta edozer egin arren, beti falta zaigu zeozer. 502 00:46:59,650 --> 00:47:02,610 Beti dago betetzea lortzen ez dugun estandarren bat, 503 00:47:03,230 --> 00:47:05,070 eta lotsaz hondoratu gaituzte. 504 00:47:05,360 --> 00:47:08,560 Eta denbora guztian, gure hitzak ez du baliorik izan. 505 00:47:08,750 --> 00:47:10,570 Ez digute hitz egitean entzun. 506 00:47:11,660 --> 00:47:14,620 Baina orain, munduak entzun egingo gaitu. 507 00:47:16,830 --> 00:47:19,580 Hau gure garaia da. 508 00:47:28,170 --> 00:47:30,430 - Hankak bakarrik doaz. - Jainkoa izan da. 509 00:49:51,690 --> 00:49:53,700 HURRENGO ATALETAN... 510 00:49:54,780 --> 00:49:56,110 Aukera bakarra dugu. 511 00:49:56,410 --> 00:49:59,700 Errebeldeen liderrak Zoia du izena. Ume bat eduki du. 512 00:50:00,410 --> 00:50:02,290 Kaka. Nor arraiok igo du? 513 00:50:02,830 --> 00:50:06,120 Jende gehiago etorriko da bideoko neska ezagutu nahian. 514 00:50:06,620 --> 00:50:08,110 Zatoz nire bila orduan, urdanga. 515 00:50:08,310 --> 00:50:09,070 Ados, urdanga. 516 00:50:09,270 --> 00:50:11,610 Familiek sakrifizioak egin behar dituzte. 517 00:50:11,810 --> 00:50:15,260 - Ez dut familiaren parte izan nahi. - Ez dakizu zer egin duzun. 518 00:50:15,800 --> 00:50:16,680 Akabatuko zaitut! 519 00:50:17,840 --> 00:50:18,790 Azpitituluak: GarbiƱe Ugarte Gracianteparaluceta 520 00:50:18,990 --> 00:50:19,930 Ikuskatzailea Ilargi G.