1 00:00:06,130 --> 00:00:08,110 LEHENAGO... 2 00:00:08,310 --> 00:00:10,590 Ez du gaitz fisikorik. Ez du hitz egin nahi. 3 00:00:11,050 --> 00:00:12,700 Gaitz psikologikoa da. 4 00:00:12,900 --> 00:00:15,590 Trauma bat izan duten haurrek pairatzen dute. 5 00:00:16,680 --> 00:00:18,260 Kabroi horrek merezi zuen. 6 00:00:18,890 --> 00:00:21,750 - Non nago? - Kristoren Arreben komentuan. 7 00:00:21,950 --> 00:00:23,420 - Nola duzu izena? - Eva. 8 00:00:23,620 --> 00:00:24,420 Hilda nahi ditut. 9 00:00:24,620 --> 00:00:25,400 Ama! 10 00:00:27,730 --> 00:00:32,050 - Hiltzen dituzunean, bertan egon nahi dut. - Ez egin txorakeriarik. 11 00:00:32,250 --> 00:00:33,610 Ndudi Okafor! 12 00:00:34,490 --> 00:00:36,930 {\an8}Mundua aldatuko duen istorioa dauka. 13 00:00:37,130 --> 00:00:39,620 {\an8}- Gu zelatatzen ari dira. - Lasai. Nire laguna da. 14 00:00:40,410 --> 00:00:42,230 {\an8}Zer gertatu zen argituko dut. 15 00:00:42,430 --> 00:00:46,500 Tunde, nire istorioa zen. Egin benetan sinesten duzun zeozer behingoagatik. 16 00:00:47,040 --> 00:00:49,950 CNNak lana eskaini dit. Nire erreportajeak nahi dituzte. 17 00:00:50,150 --> 00:00:53,240 Botere hau zabaltzen ari da. Mundua aldatuko du. 18 00:00:53,440 --> 00:00:54,630 Hau nire patua da. 19 00:01:14,990 --> 00:01:16,280 Lanera etorri zara? 20 00:01:17,820 --> 00:01:18,870 Bai. 21 00:01:19,620 --> 00:01:23,830 - Taxi gidaria zara? - Ez. Teknologian lan egiten dut. 22 00:01:25,000 --> 00:01:27,000 Biltzar bat dago bi egun barru. 23 00:01:29,040 --> 00:01:30,590 Lagosetik nator. 24 00:01:31,300 --> 00:01:34,760 Han denak neskei eta haien esku elektrikoei buruz ari dira. 25 00:01:35,720 --> 00:01:39,220 - Ikusi duzu? - Ez. Eta ez dut ikusi nahi. 26 00:01:39,760 --> 00:01:40,970 Hemen debekatuta dago. 27 00:01:41,560 --> 00:01:44,770 Guretzat ez da arazo bat. Neskak besterik ez dira. 28 00:01:54,570 --> 00:01:57,990 {\an8}ONGI ETORRI 29 00:02:19,180 --> 00:02:22,930 - Non gaude? Zein auzotan? - As Sulaymaniyah. 30 00:02:48,870 --> 00:02:51,320 Matazak emakume helduetan aurkitu dira, 31 00:02:51,520 --> 00:02:54,320 eta emakume gazte batek piztu edo abiarazi dezake. 32 00:02:54,520 --> 00:02:58,660 Medikuek Organo Elektrikoaren Deskarga edo OEDren jatorria aurkitu dute. 33 00:02:58,860 --> 00:03:03,290 Matazatik dator, lepauztaian zehar luzatzen den organo berria, 34 00:03:03,490 --> 00:03:07,930 elektrozito eta elektroplaka izeneko disko formako milaka zelula dituena. 35 00:03:08,520 --> 00:03:12,260 Disko horiek metatu eta karga elektrikoa sortzen dute 36 00:03:12,450 --> 00:03:15,590 zelula horietatik elektroiak norabide batean bultzatuz. 37 00:03:15,790 --> 00:03:19,760 Karga askatzeko, elektroiak tupustean kontrako norabidean joango dira. 38 00:03:19,960 --> 00:03:23,430 Deskarga edo txinparta gorputzeko edozein tokitik irten daiteke, 39 00:03:23,630 --> 00:03:25,850 baina praktika behar da hori lortzeko. 40 00:03:26,050 --> 00:03:27,270 Orain, segurtasun neurriak. 41 00:03:27,470 --> 00:03:30,150 Kontuz etxean produktu elektrikoak erabiltzean, 42 00:03:30,350 --> 00:03:32,210 adibidez, txigorgailua, telefonoa. 43 00:03:40,340 --> 00:03:41,260 Ai. 44 00:03:45,930 --> 00:03:46,760 Ai. 45 00:03:54,100 --> 00:03:56,570 Ene bada. Veronica zinela uste nuen. 46 00:03:56,860 --> 00:03:59,590 Barkatu. Oiloei jaten eman behar diet. 47 00:03:59,790 --> 00:04:02,660 Txorakeria hutsa da xaflarik erabiltzen ez uztea. 48 00:04:03,780 --> 00:04:07,830 Dagoeneko ez ditugu behar. Edonor zinez mintzeko gai gara... 49 00:04:09,950 --> 00:04:11,000 Geure burua barne. 50 00:04:12,120 --> 00:04:14,980 Abisatu zahar ozpindu hori badator. 51 00:04:15,180 --> 00:04:18,050 Hau egiten ikusiz gero, mugikorra kenduko dit. Berriz. 52 00:04:19,300 --> 00:04:20,840 Ikusten badu. 53 00:04:21,590 --> 00:04:24,640 Hori da ezberdintzen zaituena. Aingirak bezala. 54 00:04:25,510 --> 00:04:28,620 Zure boterea neska hauek baino hobe erabili dezakezu. 55 00:04:28,820 --> 00:04:31,640 Inork ikusi ezin dituen eratan. 56 00:04:34,230 --> 00:04:38,860 - Ez zenien oiloei jaten eman behar? - Bai. 57 00:04:59,460 --> 00:05:03,340 Azkarra zara. Metala eroalea da. 58 00:05:07,720 --> 00:05:10,680 Izan zuhurra. Poliki, txiki. 59 00:05:17,400 --> 00:05:18,940 Aingirak oroitzen? 60 00:05:19,360 --> 00:05:24,150 Elektrizitatea darabilte harrapakinaren garuna bahitzeko. 61 00:05:24,820 --> 00:05:25,820 Konektatu. 62 00:05:31,200 --> 00:05:32,450 Ibilarazi. 63 00:05:37,170 --> 00:05:39,210 - Arraioa. - Egin dezala mokoka. 64 00:05:47,130 --> 00:05:48,470 Egin dezala hegan. 65 00:05:51,260 --> 00:05:53,270 Neska, oiloek ezin dute hegan egin. 66 00:05:54,930 --> 00:05:56,310 Orain, gelditu. 67 00:06:04,280 --> 00:06:05,110 Ez. 68 00:06:07,070 --> 00:06:09,570 - Praktika gehiago beharko dugu. - Eva. 69 00:06:18,120 --> 00:06:19,370 Zertara etorri gara? 70 00:06:20,960 --> 00:06:23,380 Zure ama hil zutenetako bat harrapatu dugu. 71 00:06:36,310 --> 00:06:37,390 Bizirik itoa. 72 00:06:38,350 --> 00:06:40,520 Merezi zuen zure ama hiltzeagatik. 73 00:06:41,860 --> 00:06:46,510 - Beraz, akabo. - Ez. Bi tipo ziren. 74 00:06:46,710 --> 00:06:49,430 - Roxanne, amaitu dela. - Zer pasa zaio besteari? 75 00:06:49,630 --> 00:06:50,860 - Entzun? - Aita. 76 00:06:51,700 --> 00:06:53,120 Gizon bat hilda dago. 77 00:06:54,370 --> 00:06:56,540 - Nahikoa dela uste dut. - Benetan? 78 00:06:58,370 --> 00:06:59,210 Zoaz kanpora. 79 00:06:59,960 --> 00:07:02,080 - Diodana da... - Irteteko. 80 00:07:16,430 --> 00:07:18,520 - Kaka. - Aita. 81 00:07:26,780 --> 00:07:28,110 Fabore bat egingo? 82 00:07:28,610 --> 00:07:31,260 Gelditu berarekin asteburuan eta anima ezazu. 83 00:07:31,460 --> 00:07:32,850 - Aita... - Egizu. 84 00:07:33,050 --> 00:07:35,580 - Toki gehienak itxita daude... - Egizu. 85 00:07:37,240 --> 00:07:38,250 Mesedez. 86 00:08:06,940 --> 00:08:11,740 {\an8}Aupa, Tunde Ojo naiz. Riaden nago, Saudi Arabian, 87 00:08:12,150 --> 00:08:14,990 OEDa oraintsu ilegaltzat jo dute hemen. 88 00:08:16,030 --> 00:08:19,650 Kazetariei ez diete sartzen eta egoeraren berri ematen uzten, 89 00:08:19,840 --> 00:08:22,360 baina ikasle bisa batekin sartzea lortu dut. 90 00:08:22,560 --> 00:08:26,990 Eta lege berriak Saudiko jendeari nola eragiten dion ikertuko dut, 91 00:08:27,190 --> 00:08:28,460 bereziki emakumeei. 92 00:08:37,100 --> 00:08:37,930 Rana. 93 00:08:42,230 --> 00:08:43,890 Orain luze mantendu dezake. 94 00:08:54,450 --> 00:08:55,280 Amani, begira! 95 00:08:59,450 --> 00:09:00,580 Zertan ari dira? 96 00:09:00,790 --> 00:09:02,960 Neskek ezin duzue hori egin. 97 00:09:04,870 --> 00:09:05,860 Nork irakatsi dizu? 98 00:09:06,060 --> 00:09:07,330 Min eman dio. 99 00:09:07,540 --> 00:09:09,170 Ez duzue baimenik! 100 00:09:09,630 --> 00:09:10,670 Barkatu. 101 00:09:12,300 --> 00:09:13,920 Noiz ulertuko duzue? Noiz? 102 00:09:14,470 --> 00:09:15,840 - Geldi! - Noiz? 103 00:09:16,510 --> 00:09:19,100 - Zergatik ez da defendatzen? - Izututa dago. 104 00:09:21,600 --> 00:09:22,470 Altxa! 105 00:09:23,810 --> 00:09:24,770 Mahmud! 106 00:09:26,350 --> 00:09:27,340 Utzi bakean! 107 00:09:27,540 --> 00:09:29,110 Utziozu altxatzen! 108 00:09:29,560 --> 00:09:30,610 Zoaz barrura! 109 00:09:31,610 --> 00:09:32,610 Alde hemendik! 110 00:09:32,820 --> 00:09:34,720 Madarikazio honek ez dakar onik. 111 00:09:34,920 --> 00:09:36,530 Lotsagarria zara! 112 00:09:41,370 --> 00:09:42,450 Ene maite gaixoa. 113 00:09:46,040 --> 00:09:46,870 Amal? 114 00:09:48,380 --> 00:09:49,710 Halla? Ondo al zaude? 115 00:09:49,960 --> 00:09:51,700 Amal da. Lagundu, arren. 116 00:09:51,900 --> 00:09:54,300 Eskuetako elektrizitatea erabili du. 117 00:09:54,840 --> 00:09:57,430 Mutil batek ikusi eta jo egin du. 118 00:09:59,800 --> 00:10:03,680 - Polizia dator. - Zuekin joango naiz. 119 00:10:04,310 --> 00:10:05,680 Gelditu etxean, ez irten. 120 00:10:41,180 --> 00:10:44,720 Babestu dezagun. Ospitalera eraman behar dugu. 121 00:10:45,140 --> 00:10:46,060 Ikusi nahi dugu! 122 00:10:46,680 --> 00:10:49,340 - Elektrizitatea erabili du. - Neskato bat da! 123 00:10:49,540 --> 00:10:51,560 Atera ezazue. Ikusi nahi dugu! 124 00:10:52,440 --> 00:10:55,190 Ez du lotsarik. Ez ni ukitu! 125 00:10:55,480 --> 00:10:57,320 Lasaitu zaitezte. 126 00:10:57,520 --> 00:10:58,930 Poliziari deitu diogu. 127 00:10:59,130 --> 00:11:00,200 Justizia Amalentzat! 128 00:11:02,870 --> 00:11:05,190 - Zer gertatzen da? Zer jazo da? - Amal da. 129 00:11:05,390 --> 00:11:08,000 {\an8}Erabili egin du, guztien aurrean. 130 00:11:09,080 --> 00:11:10,370 Andreak... 131 00:11:11,380 --> 00:11:12,670 Ez grabatu! 132 00:11:15,500 --> 00:11:18,260 Polizia bera atxilotzera dator. Ez utzi pasatzen! 133 00:11:19,300 --> 00:11:20,580 {\an8}Ez grabatu. 134 00:11:20,780 --> 00:11:21,640 {\an8}Gelditu! 135 00:11:22,680 --> 00:11:23,890 Nahikoa da. 136 00:11:24,260 --> 00:11:25,350 Utzi grabatzeari! 137 00:11:27,520 --> 00:11:31,440 {\an8}Nahikoa da! Joan etxera! 138 00:11:45,450 --> 00:11:48,540 Emakumeak, gelditu. Nahikoa da. 139 00:11:51,000 --> 00:11:52,420 Polizia badoa. 140 00:11:53,210 --> 00:11:54,500 Justizia Amalentzat! 141 00:11:55,630 --> 00:11:57,800 Atera Amal! Segurua da! 142 00:11:58,260 --> 00:11:59,550 {\an8}Justizia Amalentzat! 143 00:12:00,170 --> 00:12:01,220 Lasaitu. 144 00:12:03,590 --> 00:12:04,550 Amal! 145 00:12:11,060 --> 00:12:13,560 {\an8}Itxaron, mesedez. 146 00:12:18,150 --> 00:12:20,570 Ireki bidea. Ospitalera eramango dugu. 147 00:12:31,790 --> 00:12:33,250 {\an8}Kontatu gertatutakoa! 148 00:12:35,250 --> 00:12:36,460 Ez galdu konortea. 149 00:12:39,300 --> 00:12:41,920 Poliziak izututa ihes egin du. 150 00:12:44,430 --> 00:12:45,260 Kontuz. 151 00:12:48,430 --> 00:12:50,500 Ospitalera lagunduko zaituztegu! 152 00:12:50,700 --> 00:12:51,890 {\an8}Zurekin gaude. 153 00:12:52,100 --> 00:12:53,390 {\an8}Justizia Amalentzat! 154 00:12:56,770 --> 00:12:58,610 Kontatu denei! 155 00:13:00,110 --> 00:13:02,030 Ikusi eta entzun gaitzazue! 156 00:13:03,650 --> 00:13:05,320 {\an8}Ikusi eta entzun gaitzazue! 157 00:13:24,470 --> 00:13:27,300 Botere hau, munduan izango duen eragina... 158 00:13:28,640 --> 00:13:31,970 - Deabruaren obra da, Maria. - Ez horixe. 159 00:13:32,720 --> 00:13:37,020 Ez da hori, Veronica. Jendeak gauza bera zioen telebistaz, rock and rollaz, 160 00:13:37,270 --> 00:13:38,340 guk prakak janzteaz. 161 00:13:38,540 --> 00:13:42,440 - Hau desberdina da. Ez naiz Evaz fio. - Ez zara haietaz fio. 162 00:13:42,820 --> 00:13:45,470 Uste dut benetako nortasuna ezkutatzen ari dela. 163 00:13:45,670 --> 00:13:49,530 Eta? Jesusek ez zuen esan "Jantzi biluziak, elikatu gosetuak, 164 00:13:50,160 --> 00:13:51,890 soilik identifikaziodunak". 165 00:13:52,090 --> 00:13:53,750 Oilo bat hil du. 166 00:13:54,000 --> 00:13:57,670 Veronica, oiloak etengabe hiltzen ditugu. Jan egiten ditugu. 167 00:13:58,580 --> 00:14:02,050 Bihozkada txarra dut. Neska horrek... 168 00:14:03,050 --> 00:14:05,720 Arazoak sortuko ditu. Ez ahaztu diotsudana. 169 00:14:06,340 --> 00:14:10,260 Zeozer desberdina du. Zeozer berezia. 170 00:14:12,220 --> 00:14:13,640 Zure antzekoa da. 171 00:14:15,980 --> 00:14:17,310 Lider ona izan daiteke. 172 00:14:20,110 --> 00:14:24,150 Hori da izutzen nauena. Zer-nolako influentzia izango litzateke? 173 00:14:25,570 --> 00:14:30,570 Bihar ekaitza amaitu orduko, kanporatu egingo dut. 174 00:14:39,460 --> 00:14:41,420 Onek ez dizute inoiz gelditzen uzten. 175 00:14:41,960 --> 00:14:46,880 Gelditu zaitezke nahi baduzu. Tokiaren jabe egin behar zara. 176 00:14:54,720 --> 00:14:55,890 Tira. Goazen. 177 00:14:56,980 --> 00:14:57,920 Mugi, Roxy. 178 00:14:58,120 --> 00:15:00,170 - Zelan? Ondo? - Ondo, Rick. 179 00:15:00,370 --> 00:15:01,560 Zelan? Ondo? 180 00:15:02,270 --> 00:15:04,010 - NANik baduzu? - Ez dut behar. 181 00:15:04,210 --> 00:15:06,320 - Esan adina. - Bernie Monken alaba da. 182 00:15:06,900 --> 00:15:07,680 Roxy, ez... 183 00:15:07,880 --> 00:15:10,360 Sartzen utziko dizut, baina ez dut arazorik nahi. 184 00:15:10,820 --> 00:15:12,810 - Ez naiz arazozalea. - Goazen. 185 00:15:13,010 --> 00:15:16,160 - Ez naiz sartuko irribarre egin arte. - Nahikoa da, Rox. 186 00:15:17,370 --> 00:15:19,370 Tira. Egin irribarre niretzat. 187 00:15:21,000 --> 00:15:22,960 Horrela ez. Benetako bat. 188 00:15:24,630 --> 00:15:27,610 Hori da. Guapo zaude irribarre egiten duzunean. 189 00:15:27,810 --> 00:15:29,590 - Barrura. - Ez esan hori barruan. 190 00:16:01,290 --> 00:16:04,150 - Aizu. Zer nahi duzue? - Zer nahi duzu? 191 00:16:04,350 --> 00:16:05,240 Denetarik. 192 00:16:05,440 --> 00:16:07,820 - Vodka. Eta tragoak. - Lau vodka tonika bikoitz. 193 00:16:08,020 --> 00:16:09,550 Alkoholik ez Darrellentzat. 194 00:16:09,750 --> 00:16:12,160 Nola funtzionatzen duen azaldu diezazuket, 195 00:16:12,360 --> 00:16:14,580 zeuk eduki arren. Elektrikaria naiz. 196 00:16:14,780 --> 00:16:17,250 - Ez duzu alderdi mekanikoa ulertzen. - Benetan? 197 00:16:17,450 --> 00:16:19,520 Konplexua da. Ez du edonork ulertzen. 198 00:16:19,970 --> 00:16:22,230 Zer zabiltza? Barregarria iruditzen? 199 00:16:22,430 --> 00:16:24,760 - Zeri ari zarete barrez? - Ezeri ez. Lasai. 200 00:16:24,950 --> 00:16:27,190 Non daude edariak? Hortxe. Goazen. 201 00:16:28,780 --> 00:16:30,650 - Topa. Begiratu begietara. - Bai. 202 00:16:59,470 --> 00:17:02,770 {\an8}Erdialdeko irudiak dira hauek, neska bat jo dute 203 00:17:03,480 --> 00:17:04,840 {\an8}OEDa erabiltzeagatik. 204 00:17:05,040 --> 00:17:07,800 {\an8}Protestak hasi dira, jendetza batu da kaleetan. 205 00:17:08,000 --> 00:17:10,070 Emakumeak toki denetatik etorri dira. 206 00:17:15,530 --> 00:17:18,250 OEDa duten neskek beldurrik gabe darabilte. 207 00:17:18,450 --> 00:17:19,240 {\an8}Estatubatuarra? 208 00:17:19,780 --> 00:17:22,700 - CNNkoa naiz. - Telebistakoa zara? 209 00:17:24,250 --> 00:17:25,170 {\an8}Kaka. 210 00:18:05,460 --> 00:18:06,750 {\an8}Ikusi eta entzun! 211 00:18:06,950 --> 00:18:08,960 Ikusi eta entzun gaitzazue! 212 00:18:12,380 --> 00:18:16,670 Entzun gaitzazue, ikus gaitzazue, arren. Ikus gaitzazue.5 213 00:18:17,510 --> 00:18:19,470 {\an8}Ikusi! Entzun esateko duguna! 214 00:18:43,370 --> 00:18:44,740 Lagundu! 215 00:19:05,350 --> 00:19:06,720 Gas negar-eragilea! Korri! 216 00:19:21,280 --> 00:19:22,280 Tori. 217 00:19:24,870 --> 00:19:28,230 - Ondo zaude? - Bai. Ez dut asko arnastu. 218 00:19:28,430 --> 00:19:31,110 Ez erabili elastikoa. Gasa eduki dezake. 219 00:19:31,310 --> 00:19:33,920 Urrundu egin behar zara, azkar. 220 00:19:34,540 --> 00:19:36,630 - Kazetaria zara? - Bai. 221 00:19:36,830 --> 00:19:39,510 - Bitartekari bat duzu? - Tamalez, ez. 222 00:19:39,800 --> 00:19:43,080 Kaka. Asko duzu ikasteke. Sendatuko zaizu. 223 00:19:43,280 --> 00:19:44,930 Ados. Mila esker. 224 00:19:47,350 --> 00:19:48,920 - Nola duzu izena? - Nourah. 225 00:19:49,120 --> 00:19:52,730 Nourah, Tunde naiz. Tunde Ojo. 226 00:19:53,150 --> 00:19:54,980 Ez urrundu nigandik, Tunde. 227 00:20:39,480 --> 00:20:40,320 Roxy! 228 00:20:42,860 --> 00:20:45,720 Barkatu. 229 00:20:45,920 --> 00:20:48,280 - Benetako urrea da? - Bai. Alde hemendik. 230 00:20:50,450 --> 00:20:51,450 Roxy. 231 00:20:58,090 --> 00:20:59,090 Ondo zaude, Rox? 232 00:21:00,210 --> 00:21:01,880 - Amaren mira dut. - Zer? 233 00:21:02,470 --> 00:21:03,550 Amaren mira dudala. 234 00:21:05,430 --> 00:21:09,010 Jakina, nola ez. Entzun, Roxy. 235 00:21:09,680 --> 00:21:12,710 Ez egin botaka. Bestela, etxera joango zara. 236 00:21:12,910 --> 00:21:13,890 Ama faltan dut. 237 00:21:16,020 --> 00:21:17,060 Badakit. 238 00:21:19,980 --> 00:21:22,280 Hau kaka-nahaste bat da. Sentitzen dut. 239 00:21:33,000 --> 00:21:37,000 Begira. Esnifatu hau, Rox. Hobeto sentiaraziko dizu. 240 00:21:41,130 --> 00:21:42,170 Gehiago, mesedez. 241 00:21:49,970 --> 00:21:51,010 Emadazu. 242 00:21:55,690 --> 00:21:57,810 Uste dut nahikoa hartu duzula. 243 00:21:59,110 --> 00:22:00,570 Ados. Zeuk jakingo duzu. 244 00:22:02,280 --> 00:22:04,150 Bueno, nahikoa da. 245 00:22:05,530 --> 00:22:07,660 Tira. Goazen. 246 00:22:09,450 --> 00:22:10,410 Kaka. 247 00:22:19,420 --> 00:22:22,700 - Txoria hilda dago. - Hau da zure aukera. 248 00:22:22,900 --> 00:22:23,960 Bota dezagun. 249 00:22:24,960 --> 00:22:25,910 Neuk egingo dut. 250 00:22:26,110 --> 00:22:28,050 Erakutsiezu egin dezakezuna, Allie. 251 00:22:28,840 --> 00:22:31,760 - Egon. Itxaron. - Zer? 252 00:22:37,980 --> 00:22:40,420 - Zertan ari da? - Zer dakit nik? 253 00:22:40,620 --> 00:22:42,020 Ene bada. Ez ukitu. 254 00:22:43,110 --> 00:22:47,780 Gorputza elektrizitateari esker dabil. Honek pizteko laguntza behar du. 255 00:22:54,660 --> 00:22:55,750 Taupadaka hasi dadila. 256 00:23:01,880 --> 00:23:03,090 Ez zaitzatela ikusi. 257 00:23:09,340 --> 00:23:13,720 Beste nesken gustukoa izan. Zu jarraitzeko prest egon behar dute. 258 00:24:05,940 --> 00:24:08,190 Batu zaitezte! 259 00:24:12,240 --> 00:24:13,320 Hemen goian! 260 00:24:15,490 --> 00:24:16,450 Zer da hau? 261 00:24:16,910 --> 00:24:18,160 Lagundu! 262 00:24:19,120 --> 00:24:20,330 Harrapatuta nago! 263 00:24:21,040 --> 00:24:22,250 Ez dit irteten uzten! 264 00:24:22,500 --> 00:24:24,960 Sartu berriz! 265 00:24:27,550 --> 00:24:29,260 Harrapatuta dago. Goazen. 266 00:24:31,090 --> 00:24:32,800 Gora! 267 00:24:39,640 --> 00:24:41,430 Berdintasuna! 268 00:25:42,200 --> 00:25:46,080 Izugarria da botere hau ikustea, 269 00:25:46,920 --> 00:25:51,960 askatasun berri hau, esku luzatu batetik bestera transmititzen. 270 00:25:54,260 --> 00:25:56,510 Orain, munduan zehar, 271 00:25:58,050 --> 00:26:00,140 lotan zegoen erraldoi bat esnatu da. 272 00:26:01,760 --> 00:26:07,440 Gaurko eguna historian Nesken Eguna izenarekin ezagutuko da. 273 00:26:09,690 --> 00:26:12,230 Nire OEDaz ahal bezain azkar libratuko naiz. 274 00:26:12,440 --> 00:26:14,430 Zer diozu? Duela gutxi lortu dugu. 275 00:26:14,630 --> 00:26:17,560 Alabagandik urrundu ninduten arriskutsua nintzelako. 276 00:26:17,760 --> 00:26:20,370 Hori ergelkeria, ez diozu inori minik eman. 277 00:26:22,410 --> 00:26:24,000 Ez zen era atseginean agertu. 278 00:26:24,500 --> 00:26:29,190 26 urteko Jason Wheelmanek hatza ipurdian baimenik gabe sartu zidan. 279 00:26:29,390 --> 00:26:30,940 Etengailu bat balitz bezala. 280 00:26:31,140 --> 00:26:33,450 - Kaka. Ados. - Bai. 281 00:26:33,650 --> 00:26:36,240 Agian itzaltzeko etengailua aurkitu dezaket. 282 00:26:36,440 --> 00:26:39,590 Ez. Hatzak kakaz beteko dituzu, besterik ez. 283 00:26:40,800 --> 00:26:43,980 Zergatik uste duzu dugula hau? Ez du zentzurik. 284 00:26:44,180 --> 00:26:47,750 Istripu bat izan dela uste duzue? Kointzidentzia bat? Zori hutsa? 285 00:26:47,950 --> 00:26:49,130 - Ziur aski. - Zuk ez? 286 00:26:49,330 --> 00:26:51,050 Ez. Ez horixe. Tira. 287 00:26:51,250 --> 00:26:53,800 Telebistan diote: "Zer du urak? 288 00:26:54,000 --> 00:26:56,970 Zer dute tanpoiek? Zer egin diegu hau gertatzeko?". 289 00:26:57,170 --> 00:26:59,640 Zabor bezala tratatu gaituzue, ikusi orain. 290 00:26:59,840 --> 00:27:02,780 - Ikusi orain. - Behar genuelako garatu dugu. 291 00:27:03,200 --> 00:27:06,250 - Jainkoaren obra dela uste duzu benetan? - Beharbada. 292 00:27:06,700 --> 00:27:10,940 Agian Jainkosa bat dago, eta denbora eman digu, zer argitzeko? 293 00:27:11,140 --> 00:27:12,750 Berdintasuna behar dugula? 294 00:27:13,000 --> 00:27:16,450 Duela aste gutxi pentsatuko zuen: "Akabo zuen aukera". 295 00:27:16,650 --> 00:27:21,180 Eta esango zuen: "Kaka. Hau orekatzeko zerbait egin behar dut. Aurrera". 296 00:27:23,640 --> 00:27:24,760 Zuzen zaude. 297 00:27:25,390 --> 00:27:27,980 Nire alabarentzat mundu desberdina izango da. 298 00:27:28,430 --> 00:27:32,360 Honezkero desberdina da. Geureganatu dezagun. 299 00:27:36,730 --> 00:27:37,610 Eskerrik asko. 300 00:27:41,950 --> 00:27:44,870 Ez du nirekin hitz egin nahi. Izututa dago. 301 00:27:45,070 --> 00:27:47,940 Bi dira. Esan nion. Zergatik ez ditu biak bilatzen? 302 00:27:48,140 --> 00:27:51,150 - Ez du arazorik nahi. - Nahi duena egiten utziko dio? 303 00:27:51,350 --> 00:27:53,480 - Denbora behar du. - Edatekorik nahi? 304 00:27:53,680 --> 00:27:57,240 - Nik egingo dut. Zergatik ez dit uzten? - Lasai, Oldarkor andrea. 305 00:27:57,440 --> 00:27:59,720 - Ez naizela gai uste duzue? - Edan eta ixo. 306 00:28:02,800 --> 00:28:03,970 Hemen ez, Rox. 307 00:28:05,430 --> 00:28:09,310 Zenbat eman diozu, Terry? Ostia, Terry. 308 00:28:57,060 --> 00:28:59,860 Atzera! Sakabanatu edo tiro egingo dizuegu! 309 00:29:00,150 --> 00:29:02,070 {\an8}Askatasuna. Askatasuna orain! 310 00:29:04,660 --> 00:29:05,950 Aurrera! 311 00:29:07,580 --> 00:29:08,950 Eraso! 312 00:29:28,470 --> 00:29:30,390 Lagundu iezadazue. Erabili eskuak. 313 00:29:36,730 --> 00:29:37,690 Geldi! 314 00:30:07,720 --> 00:30:08,890 Rashid? 315 00:30:14,020 --> 00:30:18,100 Seme, errukitu zaitez. 316 00:30:19,900 --> 00:30:21,440 Utzi igarotzen, seme. 317 00:30:25,860 --> 00:30:28,610 Zerua zuen amen oinen azpian dago. 318 00:30:33,240 --> 00:30:36,210 Zerua zuen amen oinen azpian dago. 319 00:31:03,520 --> 00:31:04,980 Jaitsi armak! 320 00:31:07,780 --> 00:31:08,950 Emadazu eskua. 321 00:31:12,030 --> 00:31:13,140 Zertan ari zara? 322 00:31:13,340 --> 00:31:16,120 Gelditu egin nahi ditugu, ez hil. 323 00:31:16,830 --> 00:31:20,040 Arren. Lagundu iezaiezue jaisten. 324 00:32:20,390 --> 00:32:22,900 Ene. Ez azkarregi dantzatu! 325 00:32:23,690 --> 00:32:24,980 Zergatik ez? 326 00:32:29,440 --> 00:32:30,690 Azkarrago, azkarrago. 327 00:32:31,740 --> 00:32:34,490 Bat, bi, hiru... 328 00:32:37,490 --> 00:32:39,370 Probatu duzu inoiz aluan? 329 00:32:39,570 --> 00:32:42,440 Oraingoz ez ditut eskuak alura hurbilduko. 330 00:32:42,640 --> 00:32:46,500 Ziur kiskali egingo dudala. Ez dut horregatik ezagun izan nahi. 331 00:32:48,550 --> 00:32:52,830 Nire amak esaten zidan, ukituz gero, itsu geldituko nintzela. 332 00:32:53,020 --> 00:32:53,970 Gezur hutsa. 333 00:32:54,970 --> 00:32:59,720 Amonari buruz zalantzak piztu zizkidan, irakurtzeko betaurrekoak behar zituelako. 334 00:33:09,230 --> 00:33:10,650 Orain probatu egin nahi dut. 335 00:33:12,400 --> 00:33:13,490 Proba ezazu ba. 336 00:33:14,410 --> 00:33:16,570 - Beldur naiz. - Ez izan beldurrik. 337 00:33:25,370 --> 00:33:26,290 Ene bada. 338 00:34:13,840 --> 00:34:15,590 Orain sofistikatua zara? 339 00:34:19,550 --> 00:34:20,930 Hauxe da, txiki. 340 00:34:23,180 --> 00:34:28,060 Bilatzen ibili zarena. Hauxe da zure familia. 341 00:34:29,560 --> 00:34:34,940 Tira, neskak. Ekaitza dator. Zoazte logeletara, mesedez. 342 00:34:35,860 --> 00:34:37,990 - Mila esker. - Bagoaz. 343 00:34:39,240 --> 00:34:42,580 Hori itxura! Ordu txikitan ere energiaz gainezka zaude. 344 00:34:43,330 --> 00:34:47,710 - Otoitzari esker da. - Otoitza, jakina. Gabon Jainkoak. 345 00:34:49,210 --> 00:34:53,050 Kandela hauek tabako usaina dute. 346 00:34:54,710 --> 00:34:56,470 Mugi. Azkar. 347 00:34:58,010 --> 00:34:59,050 Mugi, neskak. 348 00:35:05,100 --> 00:35:08,520 Hurbildu zureak berari. Mila esker, ahizpak. 349 00:35:12,190 --> 00:35:14,360 "Ez leporatu guri errugabeen odola". 350 00:35:25,040 --> 00:35:26,910 - Kaka. Itxaron. - Luanne. 351 00:35:29,160 --> 00:35:29,960 Kaka. 352 00:35:30,160 --> 00:35:33,570 Eutsi ezazu. Krisia ordu batzuetara pasatuko zaio. 353 00:35:33,770 --> 00:35:35,710 Berriro ez. Kaka. 354 00:35:41,590 --> 00:35:42,430 Aizu. 355 00:35:49,480 --> 00:35:50,600 Zertan ari zara? 356 00:35:55,900 --> 00:35:56,780 Izututa nago. 357 00:36:01,700 --> 00:36:03,820 - Ezin duzu zure... - Ixo. 358 00:36:12,710 --> 00:36:16,550 Sentitu bidea. Txoriarekin bezala. 359 00:36:17,840 --> 00:36:19,510 Non dago arazoa? 360 00:36:24,300 --> 00:36:26,720 Non dago zirkuitulaburra? 361 00:36:47,080 --> 00:36:48,290 Jainkoarren. 362 00:36:50,410 --> 00:36:51,250 Ene. 363 00:36:51,540 --> 00:36:53,040 - Ez begiratu. - Evak hil du. 364 00:36:53,870 --> 00:36:54,750 Ene bada. 365 00:37:02,260 --> 00:37:03,340 Zer egin duzu? 366 00:37:10,180 --> 00:37:11,390 Izugarria izan da. 367 00:37:26,740 --> 00:37:27,700 Mirari bat da. 368 00:37:56,770 --> 00:37:58,690 Bota egingo gaituzte. 369 00:38:00,610 --> 00:38:03,930 - Ez ukitu! - Hamaika aldiz esan dizut. Nahikoa da. 370 00:38:04,130 --> 00:38:07,140 - Eta zure ama balitz? - Aitaz fio behar duzu. 371 00:38:07,340 --> 00:38:10,480 Zergatik? Zer egin du nigatik? Ez naiz zuetako bat. 372 00:38:10,680 --> 00:38:13,560 Amak bost axola zion, zergatik fidatu behar naiz? 373 00:38:13,760 --> 00:38:16,020 - Lasaitu zaitez. - Utzi hori esateari. 374 00:38:16,220 --> 00:38:18,480 - Ados, barkatu. - Aitak zu nahiago zaitu. 375 00:38:18,680 --> 00:38:21,280 - Ez horixe. - Egia da. Bere kutuna zara. 376 00:38:21,480 --> 00:38:23,780 Horregatik emango dio negozioa Rickyri? 377 00:38:23,980 --> 00:38:26,030 - Zu babesteko da. - Ez dut beharrik. 378 00:38:26,230 --> 00:38:28,890 - Badakigu. - Itzultzean, hitz egin berarekin. 379 00:38:30,050 --> 00:38:33,140 - Zer egingo duzu orain? - Zer axola dizu zuri? 380 00:38:33,560 --> 00:38:35,830 Laster unibertsitate kaka horretara zoaz. 381 00:38:36,030 --> 00:38:37,560 Txapela ere erosi diot. 382 00:38:39,190 --> 00:38:42,340 Ederki, goazen ondo pasatzera! 383 00:38:42,540 --> 00:38:45,400 Gau itzela izan dadila, mesedez. Bai? 384 00:38:46,700 --> 00:38:48,030 - Ados. - Bai. 385 00:38:52,370 --> 00:38:54,540 Ados. Mila esker. Erretzera noa. 386 00:38:57,710 --> 00:39:01,690 Terry? Esango didazu? Benetan, ez dut ezer egingo. 387 00:39:01,890 --> 00:39:05,670 Ez jakiteak zoratzear nauka. Ezagutzen duzu tipo hori, Tony? 388 00:39:08,300 --> 00:39:10,910 Tony Goujon da. Egia esan diot. Denek dakite. 389 00:39:11,110 --> 00:39:13,160 - Aitak konponduko du! - Ezaguna da. 390 00:39:13,360 --> 00:39:16,250 - Pelham Roadeko tipoa? - Ez, Goodwin's Courtekoa. 391 00:39:16,450 --> 00:39:19,040 Kulunkarien ondokoa. Kaka hutsa da. 392 00:39:19,240 --> 00:39:20,100 - Terry. - Babo hori. 393 00:39:21,230 --> 00:39:22,900 Itxaron. 394 00:39:24,650 --> 00:39:26,320 Rox. Rox. 395 00:39:26,520 --> 00:39:29,200 Kanpoan aparkatu dut. Ez dago urrun. 396 00:39:31,070 --> 00:39:34,350 Joan Rickyren bila. Rox. Arraioa. Tonyrena daki Roxek. 397 00:39:34,550 --> 00:39:35,990 - Rox. - Oraintxe nator. 398 00:39:37,120 --> 00:39:41,080 Aizu, Rox. Utz ezazu bakean. 399 00:39:44,380 --> 00:39:46,340 - Ostia. - Zer arraio ari zara? 400 00:39:47,300 --> 00:39:50,130 - Rox, jaitsi ezazu hortik. - Ez horixe. Egizu zuk. 401 00:39:51,050 --> 00:39:54,260 - Ez dakizu gidatzen eta. - Ixo. Kart bat bezalakoa da. 402 00:39:54,640 --> 00:39:55,760 Irten autotik. 403 00:39:56,260 --> 00:39:57,720 Ados, ulertu dugu. 404 00:40:01,350 --> 00:40:02,560 Goazen. 405 00:40:06,980 --> 00:40:08,820 Hori neska katxarroa, motel! 406 00:40:11,570 --> 00:40:13,220 - Nori deika ari zara? - Aitari. 407 00:40:13,420 --> 00:40:15,270 - Ez. Ez egin hori. - Ixo, Darrell. 408 00:40:15,470 --> 00:40:17,120 - Ez deitu. - Isiltzeko, Darrell. 409 00:40:19,410 --> 00:40:20,190 Kaka. 410 00:40:20,390 --> 00:40:22,780 - Zer da hori? - Zer uste duzu dela? Eseri. 411 00:40:22,970 --> 00:40:25,360 - Pistola bat dirudi. - Ez du erantzuten. 412 00:40:25,560 --> 00:40:27,000 Darrell, esnifatu nahi? 413 00:40:28,460 --> 00:40:29,970 Nahikoa. 414 00:40:30,220 --> 00:40:31,530 Animatu, txo. Hor duzu. 415 00:40:31,730 --> 00:40:33,620 Ez gehiegi hartu, motel. Arraioa. 416 00:40:33,820 --> 00:40:35,970 - Gehiago nahi? - Bai, apur bat. 417 00:40:36,260 --> 00:40:37,830 - Rox, apur bat nahi? - Bai. 418 00:40:38,030 --> 00:40:40,500 - Nahikoa du. - Bat har dezake. Lasai. Kaka. 419 00:40:40,700 --> 00:40:42,600 - Eman gehiago. - Adi errepideari. 420 00:40:51,490 --> 00:40:52,740 Merezi du. 421 00:40:53,570 --> 00:40:56,070 Utzi grabatzeari. 422 00:41:06,960 --> 00:41:07,960 Utzi bakean. 423 00:41:10,300 --> 00:41:11,370 Zertan ari zara? 424 00:41:11,560 --> 00:41:12,870 Aldendu! 425 00:41:13,070 --> 00:41:13,880 Kaka. 426 00:41:18,970 --> 00:41:20,180 Nirekin etorri da! 427 00:41:20,680 --> 00:41:21,500 Utzi bakean! 428 00:41:21,700 --> 00:41:23,520 Utzi bakean. Nire laguna da! 429 00:41:24,100 --> 00:41:25,230 Altxatu zaitez. 430 00:41:38,660 --> 00:41:43,270 Zoaz etxera. Zure lana begiratzea da. Begiratzea baino ez. 431 00:41:43,470 --> 00:41:48,250 Ezin zara tartean sartu. Ia biok hil gaituzu. Ulertzen duzu? 432 00:41:51,380 --> 00:41:54,950 Vin, Tunde Ojo naiz. Zeozer dut zuretzat. 433 00:41:55,150 --> 00:41:58,160 - Non zaude? - Riaden. Emakumeekin protestatzen. 434 00:41:58,360 --> 00:42:01,120 - Irudi sinestezinak lortu ditut. - Irten hortik. 435 00:42:01,320 --> 00:42:03,960 - Ez da segurua. - Badakit. Bidaliko dizkizut. 436 00:42:04,160 --> 00:42:07,500 Ez bidali. Ezin dut onartu. Ez dut erantzule izan nahi. 437 00:42:07,700 --> 00:42:09,010 Ondo nago. Baina... 438 00:42:09,210 --> 00:42:12,280 - Zoaz toki seguru batera. Deitu orduan. - Vin, entzun... 439 00:42:13,740 --> 00:42:17,030 Kaka. Ez du irudirik nahi Saudin nagoen bitartean. 440 00:42:17,280 --> 00:42:18,820 Hemendik irten behar dut. 441 00:42:20,530 --> 00:42:23,330 Goazen zure gauzen bila. Aireportura eramango zaitut. 442 00:42:56,610 --> 00:43:00,580 Nire poltsa, gauzak, kamerak arakatu dituzte. Dena hankaz gora zegoen. 443 00:43:00,780 --> 00:43:02,160 Irudiak nahi dituzte. 444 00:43:02,660 --> 00:43:05,600 - Ez dizute hegan irteten utziko. - Nola? Zergatik? 445 00:43:05,800 --> 00:43:08,230 Zu ateratzeko beste era bat behar dugu. 446 00:43:08,430 --> 00:43:09,190 Kaka. 447 00:43:09,390 --> 00:43:10,630 Ezin gara aireportura joan. 448 00:43:10,830 --> 00:43:14,210 Kazetari bakarra naiz. Agian horregatik ditut atzetik. 449 00:43:29,100 --> 00:43:33,220 Nire lagun baten apartamentua zen. Eraikina aspalditik hutsik dago, 450 00:43:33,410 --> 00:43:36,230 baina gaua pasatzeko nahikoa izango da. 451 00:43:52,960 --> 00:43:55,000 Hautatutako bideoak igo nahi dituzu? Igotzen... 452 00:44:02,970 --> 00:44:05,620 Nire ahizparen laguna mediku estatubatuarra da. 453 00:44:05,820 --> 00:44:09,270 Jordaniako mugara autoz eraman zaitzakeen galdetuko diot. 454 00:44:13,560 --> 00:44:16,070 Kaixo, Nadya. Entzuten didazu? 455 00:44:40,720 --> 00:44:42,130 Kaixo. Ndudi naiz. 456 00:44:42,590 --> 00:44:45,600 Ezin dizut erantzun, utzi zure mezua. 457 00:44:48,890 --> 00:44:49,810 Agur. 458 00:45:05,910 --> 00:45:08,660 Mila esker. Guztiagatik. 459 00:45:10,500 --> 00:45:11,450 Eskertzen dizut. 460 00:45:13,120 --> 00:45:16,500 Entzun. Hemendik irteteko laguntza behar baduzu, esan. 461 00:45:19,750 --> 00:45:23,930 Nire herrian 24 orduz egon ostean, ondo ezagutzen duzula uste duzu? 462 00:45:24,630 --> 00:45:26,590 - Asko irakurri dut. - Irakurri? 463 00:45:26,970 --> 00:45:29,390 Zu bai zu kazetari aparta. 464 00:45:30,720 --> 00:45:33,100 Bart askatasunaren alde borrokatu zinen. 465 00:45:33,440 --> 00:45:36,480 Aldaketa nahi dut. Baina ez dut ihes egin nahi. 466 00:45:38,570 --> 00:45:40,190 Jiddan hazi nintzen. 467 00:45:40,650 --> 00:45:45,160 Aitak Egiptora bidali ninduen txikitan, heziketa eduki nezan. 468 00:45:46,280 --> 00:45:51,450 Zeozer desberdina nahi nuen. Aukera hori emakume guztientzat nahi dut. 469 00:45:52,830 --> 00:45:54,290 Baina maite dut nire herria. 470 00:46:00,500 --> 00:46:02,240 Sentitzen dut. 471 00:46:02,440 --> 00:46:04,700 Nola sentitzen zara mundu osoak 472 00:46:04,900 --> 00:46:07,930 zure herrian bizitzea nolakoa den esaten dizunean? 473 00:46:08,220 --> 00:46:12,270 Zein zoritxarrekoa zaren. Ezer ez dakiten arren. 474 00:46:13,770 --> 00:46:18,810 - Nahiko sumingarria da. - Hori da. "Nahiko sumingarria". 475 00:46:20,610 --> 00:46:23,110 Salbatuko ninduzula uste zenuen? 476 00:46:30,950 --> 00:46:32,240 Autoa iritsi da. 477 00:46:50,220 --> 00:46:51,220 Kaka zaharra. 478 00:47:06,440 --> 00:47:08,240 Tira, laztana, igo. 479 00:47:08,910 --> 00:47:13,370 - Nor demontre zara? Zer nahi duzu? - Agurtzera etorri naiz. 480 00:47:23,420 --> 00:47:25,550 Elkar ezagutzen dugu, ezta? 481 00:47:26,550 --> 00:47:29,090 - Nor zara? - Bernie Monken alaba naiz. 482 00:47:32,640 --> 00:47:33,930 Nire ama hil zenuen. 483 00:47:35,720 --> 00:47:37,060 Nor da zure ama, ba? 484 00:47:38,770 --> 00:47:39,640 Ez dut oroitzen. 485 00:47:50,780 --> 00:47:51,970 - Ostia. - Ez ukitu. 486 00:47:52,170 --> 00:47:53,770 Goazen. Ez ukitu. 487 00:47:53,970 --> 00:47:56,700 Auzokoak esnatzen badituzu, besoa apurtuko dizut. 488 00:47:59,750 --> 00:48:00,580 Gelditu. 489 00:48:06,340 --> 00:48:07,300 Nahikoa da. 490 00:48:09,090 --> 00:48:11,160 Ez nintzen ni izan. 491 00:48:11,360 --> 00:48:14,510 - Egia esango dizut. - Hantxe nengoen. Ikusi zintudan. 492 00:48:16,350 --> 00:48:18,140 Nahikoa da. Goazen. 493 00:49:12,610 --> 00:49:16,810 Hau ikusten? Eta ahoan sartzen badizut, kabroia? Zatoz hona. 494 00:49:17,010 --> 00:49:20,020 - Eman hori. - Terry, gorde hori. 495 00:49:20,220 --> 00:49:21,560 - Zatoz hona. - Gorde hori. 496 00:49:21,760 --> 00:49:22,810 Kaka zaharra. 497 00:49:23,010 --> 00:49:25,540 - Sartu autoan. - Rox. Rox. 498 00:49:35,340 --> 00:49:36,260 Rox. 499 00:49:40,890 --> 00:49:44,420 Roxy. Rox, bagoaz. Igo autora. 500 00:49:44,620 --> 00:49:45,560 Goazen. 501 00:49:46,690 --> 00:49:47,590 Gidatu. 502 00:49:47,790 --> 00:49:50,800 - Ez, ez dabil. - Mugi, Darrell! 503 00:49:51,000 --> 00:49:51,780 Apurtuta dago. 504 00:49:55,950 --> 00:49:57,740 Kaka zaharra. 505 00:50:02,750 --> 00:50:04,160 Geldituko zara behingoz? 506 00:50:08,500 --> 00:50:10,840 - Tira, goazen. - Aita? 507 00:50:14,090 --> 00:50:17,340 Gidatu. 508 00:50:21,810 --> 00:50:24,730 Terry? Terry? 509 00:50:28,810 --> 00:50:31,520 - Terry? - Gidatu. 510 00:50:33,480 --> 00:50:35,900 - Aita, bagoaz. - Terry? 511 00:50:36,240 --> 00:50:37,950 Bagatoz. Terry ez dago ondo. 512 00:50:39,820 --> 00:50:42,830 - Utzi ezazu. Darrell, utzi. - Ez. Ez, Ricky. 513 00:50:43,030 --> 00:50:45,200 - Mesedez. - Ondo dago. Etxera daramagu. 514 00:51:04,270 --> 00:51:06,040 Darrell. Darrell, eutsi hankak. 515 00:51:06,240 --> 00:51:08,640 Eutsi hankak, Darrell. Sar dezagun etxean. 516 00:51:09,350 --> 00:51:11,190 Aita. Aita! 517 00:51:11,690 --> 00:51:14,110 Aita! Aizu, aita! 518 00:51:16,690 --> 00:51:21,620 - Jainkoarren. Non egon zarete? - Roxyren errua da! 519 00:51:53,110 --> 00:51:54,020 Egiteko gai da. 520 00:51:55,270 --> 00:51:58,620 Oso dibertigarria izan zen. Gosez amorratzen nago. 521 00:51:58,820 --> 00:52:00,570 Eva. Zatoz hona. 522 00:52:11,790 --> 00:52:14,290 Eva, egindakoak ondorioak izango ditu. 523 00:52:14,590 --> 00:52:19,300 Ezin duzu zure elektrizitatea nire teilatupean erabili. Alde hemendik. 524 00:52:24,800 --> 00:52:27,890 Honezkero, ez duzu guri agintzeko eskubiderik. 525 00:53:20,690 --> 00:53:24,110 Saudi Arabian eta mundu osoko emakumeentzat, 526 00:53:24,530 --> 00:53:26,450 egun berri baten hasiera da. 527 00:53:31,200 --> 00:53:35,790 Askatasun berriak. Abantaila berriak. Gaitasun berriak. 528 00:53:43,720 --> 00:53:46,260 Botere berri baten deribatua. 529 00:53:52,100 --> 00:53:54,730 Baina askatasun hau ez da musu-truk. 530 00:54:01,030 --> 00:54:05,780 Naturaren legeak dio ekintza guztiek erantzuna dakartela. 531 00:54:11,660 --> 00:54:14,250 Baina gure natura baino hobeak izan behar dugu. 532 00:54:14,660 --> 00:54:18,250 Gizateria osoaren berdintasunaren alde gaudenontzat, 533 00:54:19,000 --> 00:54:20,860 gure misioa izango da 534 00:54:21,060 --> 00:54:24,170 egun berri honen prezioa garestiegia ez izatea. 535 00:54:24,920 --> 00:54:28,550 Lor dezakegula uste dut. Gure ontasunean sinesten dut. 536 00:54:29,850 --> 00:54:34,640 Itxaropena dut, sinesmenetik harago, birjaiotze distiratsu honetan. 537 00:56:36,810 --> 00:56:38,880 HURRENGO ATALETAN... 538 00:56:39,070 --> 00:56:42,880 Aurrerapausoa eman zenuen unean, honen ordezkari bihurtu zinen. 539 00:56:43,080 --> 00:56:45,840 Jainkoarren. Ez dakit nor demontre zaren ere. 540 00:56:46,040 --> 00:56:48,130 Burura igo zaizkizu famaren 5 minutuak. 541 00:56:48,330 --> 00:56:51,100 Izorratu nire ordezkaritza, eta zureak egin du. 542 00:56:51,300 --> 00:56:54,030 Zuk zeuk ikusi duzu. Ezin dugu entzungor egin. 543 00:56:54,280 --> 00:56:56,950 Botere hau benetakoa da. 544 00:56:57,620 --> 00:57:01,190 Emakume guztiak kaleratu dituzte. Zuk gelditzeko baimena duzu. 545 00:57:01,390 --> 00:57:02,860 Arinagoa sentitzen naiz, 546 00:57:03,060 --> 00:57:05,840 eta are indartsuagoa hau daukadanetik. 547 00:57:07,210 --> 00:57:08,700 Ez mugitu. 548 00:57:08,900 --> 00:57:10,670 Eseri oraintxe bertan! 549 00:57:11,590 --> 00:57:13,530 Azpitituluak: GarbiƱe Ugarte Gracianteparaluceta 550 00:57:13,730 --> 00:57:15,680 Ikuskatzailea: Ilargi G.