1 00:00:24,370 --> 00:00:28,620 {\an8}ITALIAKO ALPEAK 2 00:01:10,580 --> 00:01:12,000 Ciao, Gregor. 3 00:01:17,750 --> 00:01:18,900 Iovanovitx ikusmiran. 4 00:01:19,090 --> 00:01:20,700 Luze jo dizu, Nadia. 5 00:01:21,000 --> 00:01:22,400 Nik ere zure mira nuen. 6 00:01:22,590 --> 00:01:25,600 Urtebete banatuta egonda, estimua handitzen omen da. 7 00:01:25,800 --> 00:01:27,850 Nire emazte ohiari ez, ordea. 8 00:01:28,050 --> 00:01:32,450 Encinitaseko apartamentuan eduki ninduen urtebetez. Badakizu non dagoen? 9 00:01:32,830 --> 00:01:34,730 - Encinitas? - Hau harrera ona. 10 00:01:34,930 --> 00:01:37,940 Gogoratu, gure informazioaren arabera, urde horrek 11 00:01:38,140 --> 00:01:39,980 uranio aberastua darama poltsan. 12 00:01:40,180 --> 00:01:43,440 Edozein eskaintzaile zitali saltzeko asmoa du. 13 00:01:43,640 --> 00:01:45,350 Jostailu berriak utzi dizkidazu. 14 00:01:45,550 --> 00:01:47,100 Nire espioi kutunarentzako. 15 00:01:47,300 --> 00:01:48,020 PIZTEN 16 00:01:48,220 --> 00:01:50,810 Ez zitzaizkion gustatu eta ez nituen bota nahi. 17 00:01:51,010 --> 00:01:51,730 Alproja. 18 00:01:51,930 --> 00:01:53,940 Hautsak, 1,5 km-ra dagoena jarraitzeko. 19 00:01:54,140 --> 00:01:56,440 Lurrina lehergailu lokalizatua da. 20 00:01:56,640 --> 00:01:57,850 Eta ezpainetakoa? 21 00:01:58,050 --> 00:01:58,950 Ezpainetakoa da. 22 00:01:59,410 --> 00:02:01,900 Lizunen aurka, ezpain gorriak arriskutsuena. 23 00:02:02,090 --> 00:02:04,290 Zuk bai jakin. Gero arte. 24 00:02:14,290 --> 00:02:16,000 (Italiera) Libre al dago? 25 00:02:20,660 --> 00:02:22,770 Lehen klasetik bota naute. Ezin da erre. 26 00:02:22,970 --> 00:02:24,650 Tren osoan dago debekatuta. 27 00:02:24,840 --> 00:02:27,580 Ez dut erretzen. Baina ez dut debekua gustuko. 28 00:02:27,950 --> 00:02:29,690 Ez eseri. Lagun baten zain nago. 29 00:02:29,890 --> 00:02:31,810 Eta agertu arte zurekin banago? 30 00:02:32,010 --> 00:02:33,730 Bera askoz ederragoa da. 31 00:02:33,930 --> 00:02:36,150 Eta dirutza ordaindu dut ikuspegia izateko. 32 00:02:36,340 --> 00:02:37,330 Benetan? 33 00:02:38,870 --> 00:02:40,560 Harrigarria zure aurpegia ikustea. 34 00:02:40,760 --> 00:02:41,810 Maskararik baduzu? 35 00:02:42,010 --> 00:02:43,190 Hamaika ditut, laztana. 36 00:02:43,390 --> 00:02:45,270 Eta diru-itzultzea eskatzen badizut? 37 00:02:45,470 --> 00:02:48,790 - Kalte emozionalak barne daude? - Hau bagoi isila da. 38 00:02:54,580 --> 00:02:56,480 (Mandarinera) Nik neuk ekarriko nuela esan nien. 39 00:02:56,680 --> 00:02:57,940 {\an8}Zer egiten duzu hemen, Mason? 40 00:02:58,140 --> 00:03:00,060 Gracek onena nahi zuen. 41 00:03:00,260 --> 00:03:03,690 (Alemana) Jakina. Horregatik, zer egiten duzu hemen? 42 00:03:03,890 --> 00:03:05,190 Taldekideak gara. 43 00:03:05,390 --> 00:03:07,450 (Gaztelera) Taldekideak ginen. 44 00:03:11,450 --> 00:03:13,160 Eta ezkontza-eraztuna? 45 00:03:14,120 --> 00:03:15,540 Identitate faltsua. 46 00:03:16,160 --> 00:03:17,650 Edo agian ohitura. 47 00:03:17,840 --> 00:03:18,980 Zure gezurrak bezala. 48 00:03:19,180 --> 00:03:21,250 Zure ohitura alde egitea zen. 49 00:03:23,370 --> 00:03:25,150 - Berlinen egon naiz. - Schnitzel ona? 50 00:03:25,340 --> 00:03:27,910 - Misio batean. - Zer moduz Iruzur operazioa? 51 00:03:40,080 --> 00:03:41,400 Ez zaitez zirraratu. 52 00:03:41,590 --> 00:03:44,060 Laguntza dauka. Ia estalgabetu gaituzu. 53 00:03:44,260 --> 00:03:45,600 Nik segituko dut, zu albora. 54 00:03:45,800 --> 00:03:47,190 Ez naiz albotik aritzen. 55 00:03:47,390 --> 00:03:49,810 Hau nire misioa da. Zoaz zu albotik, maitea. 56 00:03:50,010 --> 00:03:52,910 - Arduradunak traje... - ...marroia darama. Badakit. 57 00:04:17,250 --> 00:04:18,080 Aizu, 58 00:04:18,750 --> 00:04:19,580 lagun. 59 00:04:26,330 --> 00:04:28,250 Badakizu orain zer datorren, ezta? 60 00:05:28,700 --> 00:05:30,290 Gregor Iovanovitx? 61 00:05:36,250 --> 00:05:39,120 Uste dut bidaiarien bagoian erori zaizula. 62 00:05:39,620 --> 00:05:40,540 Eskerrik asko. 63 00:05:41,040 --> 00:05:43,700 Ez dakit desegokia den, baina... 64 00:05:44,580 --> 00:05:45,950 zurekin eser naiteke? 65 00:05:47,290 --> 00:05:48,690 Jakina. Eseri. 66 00:05:48,890 --> 00:05:49,830 Charlotte naiz. 67 00:05:50,410 --> 00:05:51,790 - Gregor, jakina. - Kaixo. 68 00:05:53,290 --> 00:05:54,540 Gogoko dut ezpainetakoa. 69 00:05:54,910 --> 00:05:56,290 Hori iruditu zait. 70 00:06:14,040 --> 00:06:15,450 Begi ederrak dituzu. 71 00:06:15,910 --> 00:06:16,950 Zer? 72 00:06:19,540 --> 00:06:21,350 Ez al dizu inork inoiz esan? 73 00:06:21,550 --> 00:06:22,330 Ez. 74 00:06:27,750 --> 00:06:28,830 Hori zure oina da? 75 00:06:29,120 --> 00:06:30,410 O, ez, Gregor. 76 00:06:32,370 --> 00:06:34,750 Beretta 22 bat da barrabiletan daukazuna. 77 00:06:35,540 --> 00:06:38,810 Diru-zorroa galtzeko bezain arduragabea bazara, 78 00:06:39,010 --> 00:06:42,870 ezin zaitut hainbeste uraniorekin jendez betetako tren batean utzi. 79 00:06:46,000 --> 00:06:46,870 Zer zara? 80 00:06:47,200 --> 00:06:48,040 CIAkoa? 81 00:06:48,500 --> 00:06:50,620 - MI6koa? - Tira, Greg. 82 00:06:51,040 --> 00:06:53,950 Liga baxuetan jokatzen duen baten itxura dut? 83 00:06:59,750 --> 00:07:00,700 Citadelekoa zara. 84 00:07:02,750 --> 00:07:04,620 Uste nuen mito bat zela. 85 00:07:25,160 --> 00:07:26,040 Eman poltsa. 86 00:07:26,830 --> 00:07:27,660 Oraintxe. 87 00:07:36,160 --> 00:07:37,000 Nadia. 88 00:07:38,290 --> 00:07:40,080 Hori duzu benetako izena, ezta? 89 00:07:41,500 --> 00:07:42,700 Ez daukat uraniorik. 90 00:07:45,330 --> 00:07:47,790 Informazio faltsua eman dizuegu 91 00:07:48,330 --> 00:07:50,950 zu ona erakartzeko, nik neuk emateko 92 00:07:51,750 --> 00:07:52,750 mezu hau. 93 00:08:41,950 --> 00:08:43,790 Bernard, non dago Nadia? 94 00:08:44,200 --> 00:08:45,250 Bere bila nabil. 95 00:08:47,200 --> 00:08:48,080 Jantoki-bagoian. 96 00:08:49,410 --> 00:08:50,410 Banoa. 97 00:08:59,700 --> 00:09:02,000 Ezagutuko duzu. Vishal Rai da. 98 00:09:02,410 --> 00:09:05,410 Apartamentu txundigarria dauka Mumbaien. 99 00:09:08,200 --> 00:09:09,950 Himari Tanaka, Tokion. 100 00:09:11,120 --> 00:09:13,660 Citadelen talde teknikoa, Mexiko Hirian. 101 00:09:15,160 --> 00:09:18,790 Milan, Paris, Kairo eta ehundaka gehiago. 102 00:09:23,790 --> 00:09:26,730 Mitoekin gertatzen dena da, 103 00:09:26,930 --> 00:09:29,000 azkenean, istorioak baino ez direla, 104 00:09:29,950 --> 00:09:32,160 iruzurrak, gezurrak. 105 00:09:32,870 --> 00:09:34,830 Nor demontre zara? 106 00:09:42,950 --> 00:09:45,620 Egia nonahi dago. 107 00:09:53,830 --> 00:09:54,940 (Italieraz) Emadazu. 108 00:09:55,140 --> 00:09:57,000 Uste dut ez duzula zereginik. 109 00:10:00,580 --> 00:10:03,370 Aspaldi, zeuen buruari gezurra esan zenioten. 110 00:10:03,790 --> 00:10:07,660 Citadel eta zuek, agenteak baino, aingeruak zaretela. 111 00:10:08,120 --> 00:10:11,830 Luze itxaron dugu Citadel mundutik ezabatzeko. 112 00:10:12,870 --> 00:10:14,540 Eta orain zu ikustea... 113 00:10:15,080 --> 00:10:17,580 begirada horrekin, 114 00:10:18,540 --> 00:10:20,200 merezi izan du itxaroteak. 115 00:10:29,410 --> 00:10:30,520 - Zenbat? - Sei! 116 00:10:30,720 --> 00:10:32,000 Harrapatu urdanga hori! 117 00:11:22,750 --> 00:11:23,700 Behera! 118 00:11:32,040 --> 00:11:34,020 - Tranpa bat izan da. - Nortzuk dira? 119 00:11:34,220 --> 00:11:37,120 Ez dakit, baina Citadel suntsitzen ari dira. 120 00:11:40,580 --> 00:11:42,810 - Zerbait dut esateko. - Gezurra esan nizun. 121 00:11:43,010 --> 00:11:43,950 Gezurra esan nizun. 122 00:11:44,750 --> 00:11:46,520 Mason? Mason? 123 00:11:46,720 --> 00:11:48,120 Bernard, hasi ebakuazioa. 124 00:11:48,750 --> 00:11:49,580 Bernard? 125 00:11:51,660 --> 00:11:52,500 Bernard? 126 00:11:56,830 --> 00:12:00,700 Mantikorak beti aurkituko zaituzte. 127 00:14:09,080 --> 00:14:11,700 BELLAGIO, ITALIA 128 00:14:44,120 --> 00:14:45,200 Lagundu! 129 00:14:46,080 --> 00:14:47,410 Lagundu! 130 00:14:54,330 --> 00:14:56,120 Zirujau onenari eraso zenion. 131 00:14:57,790 --> 00:14:59,080 Besoa apurtu ere bai. 132 00:15:00,200 --> 00:15:01,200 Zer gertatu zen? 133 00:15:01,790 --> 00:15:04,620 Leherketa bat egon zen bidaiari tren batean. 134 00:15:05,290 --> 00:15:07,100 Lezzenoko kostaldean agertu zinen. 135 00:15:07,300 --> 00:15:09,370 Gogoan duzu trenean egotea? 136 00:15:11,290 --> 00:15:12,120 Ez. 137 00:15:14,000 --> 00:15:15,540 Gogoratzen duzu zure izena? 138 00:15:15,950 --> 00:15:17,120 Bai, zera da... 139 00:15:20,620 --> 00:15:22,770 Amnesia atzeratua daukazu, 140 00:15:22,970 --> 00:15:24,580 oroitzapenei eragiten die. 141 00:15:25,370 --> 00:15:27,580 Ezagutzen duzu Kyle Conroy? 142 00:15:28,330 --> 00:15:29,410 Ez. Nor da? 143 00:15:30,540 --> 00:15:31,370 Zu. 144 00:15:37,370 --> 00:15:38,790 Hau zeneukan poltsikoan. 145 00:15:40,580 --> 00:15:41,580 Baita hau ere. 146 00:15:43,950 --> 00:15:48,000 AEBko kontsulatuak ez du zure senide edo zuri buruzko erregistrorik. 147 00:15:48,620 --> 00:15:50,250 Mamu bat bazina bezala. 148 00:16:06,660 --> 00:16:09,830 {\an8}ZORTZI URTE BERANDUAGO 149 00:16:27,200 --> 00:16:29,290 Aita! Krepeak prest daude. 150 00:16:35,040 --> 00:16:36,520 Ahabia krepeak? 151 00:16:36,720 --> 00:16:38,560 - Zenbat jango dituzu? - Den-denak. 152 00:16:38,760 --> 00:16:40,230 Gorde bat niretzat, bai? 153 00:16:40,430 --> 00:16:43,520 {\an8}...borrokak hasi zirenetik egondako eraso zitalenean. 154 00:16:43,720 --> 00:16:47,060 {\an8}Terrorista nazionalek erantzukizuna aitortu dute, 155 00:16:47,260 --> 00:16:49,150 {\an8}eta gobernua gerrarako prest dago. 156 00:16:49,340 --> 00:16:50,750 Hamargarren erasoa da... 157 00:16:51,830 --> 00:16:54,230 Tira, autobusa bost minututan iritsiko da. 158 00:16:54,430 --> 00:16:55,690 - Eskolarako prest? - Bai. 159 00:16:55,890 --> 00:16:56,690 Futbolekoak? 160 00:16:56,890 --> 00:16:57,850 Benetan, lagun? 161 00:16:58,050 --> 00:16:59,370 Jantzi eskolako zapatak. 162 00:17:08,500 --> 00:17:10,450 Egin duzu inoiz terapiarik? 163 00:17:11,080 --> 00:17:13,500 Hasieran. Gero, ez nuen jarraitu. 164 00:17:14,250 --> 00:17:15,200 Zergatik? 165 00:17:18,330 --> 00:17:20,290 Aurkituko nuenak izutzen ninduen. 166 00:17:21,370 --> 00:17:24,040 Ez zen inor nire bila etorri istripuaren ostean. 167 00:17:25,080 --> 00:17:29,450 Imajinatu zein ankerra nintzen inor nire bila ez etortzeko. 168 00:17:30,500 --> 00:17:33,120 Horrek izutzen bazaitu, zergatik zaude hemen? 169 00:17:37,040 --> 00:17:39,520 Neure buruari sekretuak ezkutatzen nabil, 170 00:17:39,720 --> 00:17:42,580 eta jakin beharra daukat. Jakin behar dut. 171 00:17:44,120 --> 00:17:45,830 Nire alabak galdetzen badit: 172 00:17:46,540 --> 00:17:48,120 "Nolakoa zen zure ama?". 173 00:17:49,080 --> 00:17:50,250 Banuen aitarik? 174 00:17:51,000 --> 00:17:51,910 Edo txakurrik? 175 00:17:52,500 --> 00:17:54,370 Edo ametsik? 176 00:17:54,910 --> 00:17:59,480 Ikusten? Ez dut erantzunik, baina eman nahi dizkiot. 177 00:17:59,680 --> 00:18:01,080 Merezi du jakitea. 178 00:18:01,620 --> 00:18:03,160 Eta nik ere merezi dut. 179 00:18:05,160 --> 00:18:06,250 Eta... 180 00:18:08,040 --> 00:18:10,500 uretatik atera nindutenean... 181 00:18:11,040 --> 00:18:12,660 ezkontza-eraztuna neraman... 182 00:18:15,790 --> 00:18:18,200 Azken hilabeteetan, eduki ditut... 183 00:18:19,450 --> 00:18:20,370 irudipenak... 184 00:18:21,370 --> 00:18:22,200 eta ziren... 185 00:18:22,750 --> 00:18:23,580 emakume batenak. 186 00:18:25,370 --> 00:18:26,330 Emakume batenak? 187 00:18:27,250 --> 00:18:29,730 Bai. Uste dut trenean nirekin zihoala. 188 00:18:29,930 --> 00:18:32,200 Ziur nago. Eta... 189 00:18:34,000 --> 00:18:38,540 bera nor den jakiten badut, agian nor naizen argitu ahalko dut. 190 00:18:41,660 --> 00:18:42,500 Kyle... 191 00:18:44,000 --> 00:18:48,040 Astero kobratu eta zure egoerari esker aberastu naitekeen arren, 192 00:18:48,500 --> 00:18:50,940 zuretzat onena DNA lagin bat egitea da. 193 00:18:51,140 --> 00:18:52,940 Datu-base nazionalarekin alderatu. 194 00:18:53,140 --> 00:18:55,350 Senideak edo informazioa bilatzeko. 195 00:18:55,550 --> 00:18:57,310 Egin dut jada, ez zen ezer irten. 196 00:18:57,510 --> 00:19:00,040 Teknologia ordutik aurreratu egin da. 197 00:19:03,330 --> 00:19:06,330 {\an8}VIRGINIA, AEB 198 00:19:11,870 --> 00:19:15,730 Idazkari jauna, mila esker horren arin ni ikustera etortzeagatik. 199 00:19:15,930 --> 00:19:16,810 Enbaxadore andrea. 200 00:19:17,010 --> 00:19:19,330 Zurekin Washingtonen bildu nahi nuen, 201 00:19:20,330 --> 00:19:22,410 baina arrosek arreta behar dute. 202 00:19:23,830 --> 00:19:25,600 Goazen harira, Harold. 203 00:19:25,800 --> 00:19:28,750 Duela zortzi urte, Citadel suntsitu zenean, 204 00:19:29,540 --> 00:19:34,000 sekretuak tungstenozko kaxa batean lurperatu zituzten altxor bat bezala. 205 00:19:35,000 --> 00:19:38,350 Baliteke sekretu horien artean ezkutalekuen kokapena egotea, 206 00:19:38,550 --> 00:19:40,270 agenteen identitatea, 207 00:19:40,470 --> 00:19:42,330 are kode nuklearrak ere. 208 00:19:43,830 --> 00:19:48,560 Eta jakin berri dut zure CIAk oraintsu aurkitu duela 209 00:19:48,760 --> 00:19:52,040 Citadelen X kaxa horren kokapena. 210 00:19:54,540 --> 00:19:58,480 Erresuma Batuko enbaxadorea estatu-idazkariari eskatzen ari zaio 211 00:19:58,680 --> 00:20:01,060 segurtasun nazionaleko sekretuak zabaltzea? 212 00:20:01,260 --> 00:20:04,270 Honek ez du zerikusirik nire enbaxadore postuarekin. 213 00:20:04,470 --> 00:20:07,620 Ez, hau beste gauza baterako da. 214 00:20:08,790 --> 00:20:10,080 Garrantzitsuagoa da. 215 00:20:11,080 --> 00:20:12,000 Egia. 216 00:20:13,660 --> 00:20:15,270 Jada ez naiz Mantikorakoa. 217 00:20:15,470 --> 00:20:17,830 Lehenago lagundu izan dizugunez, 218 00:20:18,700 --> 00:20:20,540 mesedea itzultzeko ordua da. 219 00:20:22,950 --> 00:20:24,660 Zer da zure erabakia, Harold? 220 00:20:25,330 --> 00:20:26,940 Jarriko ditugu lehergailuak 221 00:20:27,140 --> 00:20:29,520 zure alabak bihar duen British Airways hegaldian 222 00:20:29,720 --> 00:20:31,540 Oxfordetik etxera bueltatzeko? 223 00:20:32,040 --> 00:20:33,160 Edo... 224 00:20:33,830 --> 00:20:38,200 zure emaztea bahitu eta nire arrosa lorategian bizirik lurperatuko dugu? 225 00:20:43,410 --> 00:20:44,410 Zeuk erabaki. 226 00:20:48,000 --> 00:20:50,000 {\an8}ZÜRICH 227 00:21:13,250 --> 00:21:14,120 Andrea. 228 00:21:15,250 --> 00:21:16,450 Zer moduz ezkontza? 229 00:21:16,830 --> 00:21:17,690 Amaitu da. 230 00:21:17,890 --> 00:21:19,770 Ziur emaztegaia eder zegoela. 231 00:21:19,970 --> 00:21:21,870 Beste lan bat dut zuretzat, Davik. 232 00:21:23,540 --> 00:21:25,660 Citadelen X kaxa aurkitu dute. 233 00:21:26,080 --> 00:21:30,040 CIAren ezkutaleku batera mugitu dute, Miamiko ontziola batera. 234 00:21:30,330 --> 00:21:31,870 Berreskuratu dezazun nahi dut. 235 00:21:32,250 --> 00:21:33,080 Ados. 236 00:21:33,500 --> 00:21:34,900 Zure anaia ados dago? 237 00:21:35,090 --> 00:21:36,600 Jakina baietz. 238 00:21:36,800 --> 00:21:38,940 Pekinen bere erruz larrutik ordaindu genuen. 239 00:21:39,140 --> 00:21:42,410 Kontuz ibili behar da. Familiak ez zeuden pozik. 240 00:21:43,580 --> 00:21:45,120 Entzun duzu, Anders? 241 00:21:47,750 --> 00:21:50,400 Bai. Entzun dizut, Dahlia. 242 00:21:50,590 --> 00:21:51,620 Argi eta garbi. 243 00:21:51,910 --> 00:21:52,870 Gure kontu. 244 00:22:07,910 --> 00:22:09,120 O, bai! 245 00:22:09,500 --> 00:22:11,200 Joko hau oso gogoko dut. 246 00:22:11,660 --> 00:22:14,410 Ados, mutilak, honetan jokatuko dugu. 247 00:22:15,040 --> 00:22:16,620 Arauak sinpleak dira. 248 00:22:17,450 --> 00:22:22,620 Hiru bereizgarritasun asmatzen dituenak 249 00:22:23,040 --> 00:22:25,950 aurkari baten pertsona misteriotsuan, 250 00:22:26,660 --> 00:22:27,480 irabazlea da. 251 00:22:27,680 --> 00:22:29,150 Oso erraza, ezta? 252 00:22:29,340 --> 00:22:31,450 Oso ondo. Aurrera. Ni hasiko naiz. 253 00:22:32,250 --> 00:22:37,620 Zure pertsona sekretua ilehoria da? 254 00:22:39,580 --> 00:22:41,290 - Bai. - Puntu bat niretzat. 255 00:22:42,120 --> 00:22:43,350 Tira. Zure txanda. 256 00:22:43,550 --> 00:22:47,200 Zure pertsona sekretuak oreztak ditu? 257 00:22:48,200 --> 00:22:49,160 Ez. 258 00:22:50,160 --> 00:22:53,730 Ados. Zure pertsona sekretuak bibotea al du? 259 00:22:53,930 --> 00:22:55,620 Zer demontre gertatzen zaizu? 260 00:22:57,500 --> 00:22:59,200 Ados. Zu eta biok bakarrik. 261 00:23:01,080 --> 00:23:04,060 Zure pertsona sekretuak ba al daki 262 00:23:04,260 --> 00:23:07,440 zergatik batu zen Dahlia Archer zure Mantikorako laguna 263 00:23:07,640 --> 00:23:11,250 McCulough idazkariarekin atzo Dahliaren etxean? 264 00:23:17,910 --> 00:23:20,830 Citadelen X kaxaren kokapena nahi du. 265 00:23:23,040 --> 00:23:23,950 Zergatik? 266 00:23:25,120 --> 00:23:26,160 Kode nuklearrak. 267 00:23:27,950 --> 00:23:29,080 Zer interesgarria! 268 00:23:32,370 --> 00:23:33,700 SEGURTASUN MEZU BERRIA 269 00:23:34,000 --> 00:23:36,910 DNA PROBA ARRAKASTATSUA 1. MAILAKO AGENTEA - OREGONEN BIZI DA 270 00:23:37,370 --> 00:23:38,370 Ene bada. 271 00:23:42,160 --> 00:23:43,160 Ez! 272 00:24:00,700 --> 00:24:01,700 Segundo bat. 273 00:24:03,870 --> 00:24:04,910 "Segundo bat"? 274 00:24:06,250 --> 00:24:09,250 Zer gauza ilunetan zabiltza? Kanpaia jotzen? 275 00:24:09,750 --> 00:24:10,700 Ez. 276 00:24:11,160 --> 00:24:12,080 Ederto. 277 00:24:12,950 --> 00:24:16,400 Telesaila ikusi bitartean kopa bat ardo edan dut. 278 00:24:16,590 --> 00:24:19,000 - Kopa oso bat? - Kopa erdi oso bat. 279 00:24:21,580 --> 00:24:22,950 Hendrix lo dago? 280 00:24:24,120 --> 00:24:25,370 Abby C., 281 00:24:26,540 --> 00:24:28,290 onartzen duzu arrosa hau? 282 00:24:28,910 --> 00:24:29,950 Maite zaitut. 283 00:24:36,160 --> 00:24:37,160 Zer duzu? 284 00:24:38,950 --> 00:24:40,000 Kyle? 285 00:24:41,450 --> 00:24:42,370 Aita! 286 00:24:45,790 --> 00:24:47,080 Lurra Kyleri deika. 287 00:24:48,160 --> 00:24:49,160 Aita! 288 00:24:51,910 --> 00:24:52,830 Ni joango naiz. 289 00:25:00,410 --> 00:25:01,540 Hementxe nago. 290 00:25:02,950 --> 00:25:04,230 Beste amesgaizto bat. 291 00:25:04,430 --> 00:25:05,290 Beste bat? 292 00:25:06,500 --> 00:25:07,830 Zer izan da oraingoan? 293 00:25:08,580 --> 00:25:12,980 Eskolako ume batzuk zioten gerra zegoela eta bonbardatuko gintuztela, 294 00:25:13,180 --> 00:25:16,580 eta jendeak elkar jango zuela, baita ni ere. 295 00:25:17,290 --> 00:25:19,540 Eskolako ume batzuk tentelak dira. 296 00:25:19,830 --> 00:25:21,660 Ez diet zuri min egiten utziko. 297 00:25:22,700 --> 00:25:25,330 Aitak estaltzen zintuen amesgaiztoak zenituenean? 298 00:25:27,000 --> 00:25:28,000 Ez dut oroitzen. 299 00:25:28,750 --> 00:25:30,200 Oroitu nahi duzu? 300 00:25:32,040 --> 00:25:33,660 Egizu lo, laztana. 301 00:25:42,250 --> 00:25:43,580 Gabon, polit hori. 302 00:26:42,160 --> 00:26:43,620 Norbait etxean sartu da! 303 00:26:47,540 --> 00:26:48,500 Abby! 304 00:26:53,950 --> 00:26:54,730 - Kyle! - Aita! 305 00:26:54,930 --> 00:26:57,150 - Igo autora! - Ez gara zuk uste duzunak. 306 00:26:57,340 --> 00:27:00,400 Kyle Conroy, Abigail Conroy, Hendrix Conroy. 307 00:27:00,590 --> 00:27:02,560 Ezta? Asmatu dut? Sartu autoan. 308 00:27:02,760 --> 00:27:04,230 Eraman ni, ez dituzu behar. 309 00:27:04,430 --> 00:27:06,650 - Badakizu nor naizen? Nora goazen? - Ez. 310 00:27:06,840 --> 00:27:08,520 Orduan nola dakizu behar dudana? 311 00:27:08,720 --> 00:27:11,250 Sartu autora. Atzera. Atzera. 312 00:27:13,620 --> 00:27:14,660 Sartu. 313 00:27:17,000 --> 00:27:18,700 Mugi. Goazen. 314 00:27:25,750 --> 00:27:26,580 Hori da. 315 00:27:28,620 --> 00:27:31,020 Ondo da. Onik gaude. Dena ondo irtengo da. 316 00:27:31,220 --> 00:27:32,940 - Ateak itxita. - Lokartu itzazu. 317 00:27:33,140 --> 00:27:33,980 GASA EGOZTEN... 318 00:27:34,180 --> 00:27:36,350 Egozten. 319 00:27:36,550 --> 00:27:37,440 Goazen. 320 00:27:37,640 --> 00:27:39,730 - Ez hori egin. Putasemea! - Ume bat da! 321 00:27:39,930 --> 00:27:41,400 - Ama! - Ez! 322 00:27:41,590 --> 00:27:42,620 Ez egin hau! 323 00:27:52,160 --> 00:27:54,750 {\an8}CIA-REN EZKUTALEKUA 324 00:28:25,290 --> 00:28:26,200 ZABALTZEN 325 00:28:35,120 --> 00:28:36,850 Denak prest. Hastear gaude. 326 00:28:37,050 --> 00:28:40,330 Zuzenean gaude hiru, bi... 327 00:28:41,200 --> 00:28:44,310 Zure ustez, nazio estatu batzuk indartsuegiak al dira, 328 00:28:44,510 --> 00:28:47,730 baliabide naturalen monopolio eta arma nuklearrez gain, 329 00:28:47,930 --> 00:28:50,730 gerra sustatzeko joera dutelako BPGaren mesederako? 330 00:28:50,930 --> 00:28:54,160 Galdera labainkorra da, baina bai. 331 00:28:54,830 --> 00:28:58,690 Mehatxu globala izan daitekeen herrialdearen boterea mugatuko zenuke? 332 00:28:58,890 --> 00:28:59,750 Bai. 333 00:29:00,200 --> 00:29:03,600 Baita gaur ordezkatzeko ohorea dudan lehen ministroak ere. 334 00:29:03,800 --> 00:29:06,790 Beraz, Britainia Handiaren boterea mugatuko zenuke? 335 00:29:08,580 --> 00:29:11,850 Onartzen duzu aliatuekin beste herri batzuk inbaditu, 336 00:29:12,050 --> 00:29:13,600 ekonomiak ezegonkortu, 337 00:29:13,800 --> 00:29:17,600 politikari ustelek eta korporazioek zuzendutako oligarkia sortu dutela. 338 00:29:17,800 --> 00:29:20,000 Ez dut hori onartzen, Marjorie, ez. 339 00:29:21,080 --> 00:29:25,520 Gerrak amaitzen dituen herria gara, batzuetan hasi ere ez direnean. 340 00:29:25,720 --> 00:29:29,810 Baliabide naturalak babestu eta bakea eta humanismoa munduan zabalduz. 341 00:29:30,010 --> 00:29:32,060 Gertaera alternatiboen erregina zara. 342 00:29:32,260 --> 00:29:33,200 Argi esango dut. 343 00:29:35,000 --> 00:29:38,230 Harro nago Britainiak munduan duen posizioaz, 344 00:29:38,430 --> 00:29:41,290 egin dituen aukerez. Are gehiago esango dizut, 345 00:29:41,750 --> 00:29:46,910 indarrez kontraerasoa egingo diogu gure demokrazia mehatxatzen duen horri. 346 00:29:47,500 --> 00:29:50,690 Direla hackerrak, atzerriko gobernu bat, 347 00:29:50,890 --> 00:29:54,690 edo, adibidez, prentsako ordezkari bat, 348 00:29:54,890 --> 00:29:59,410 atzerriko estatuen interesen aldeko desinformazio kanpainaren burua. 349 00:30:01,120 --> 00:30:02,120 Eta moztu. 350 00:30:03,410 --> 00:30:05,730 Errusiarren tresna deitu didazu zuzenean? 351 00:30:05,930 --> 00:30:08,370 Tira, maitea. Ez dut "errusiar" esan. 352 00:30:13,370 --> 00:30:16,060 Anaiek X kaxa dute, baina enkriptatuta dago. 353 00:30:16,260 --> 00:30:17,940 New Yorkera doaz deskodetzeko. 354 00:30:18,140 --> 00:30:19,790 Familiak pozik egongo dira. 355 00:30:20,200 --> 00:30:23,150 Esan Daviki informazioa prest egon orduko nahi dudala. 356 00:30:23,340 --> 00:30:24,290 Jakina, andrea. 357 00:30:59,450 --> 00:31:03,250 Sentitzen dut antzerkia, baina denon segurtasunerako da. 358 00:31:04,450 --> 00:31:05,580 Nortzuk zarete? 359 00:31:06,700 --> 00:31:07,900 Non dago gure alaba? 360 00:31:08,090 --> 00:31:09,310 Bernard Orlick naiz. 361 00:31:09,510 --> 00:31:11,370 - Nire emaztea, Joe... - Emazte ohia. 362 00:31:12,200 --> 00:31:14,150 - Ohia. - Nire emaztea, Sandra. 363 00:31:14,340 --> 00:31:15,060 Kaixo. 364 00:31:15,260 --> 00:31:18,190 Zuen alaba behean dago, seguru, gurearekin, Val. 365 00:31:18,390 --> 00:31:20,060 Zerbait egiten badiozue... 366 00:31:20,260 --> 00:31:23,440 Zerbait egin? Zuen segurtasunagatik ekarri zaituztet. 367 00:31:23,640 --> 00:31:25,350 Furgonetan gaseztatu gaituzu. 368 00:31:25,550 --> 00:31:28,230 Barkatu. Ez zegoen kafe eta berbarako astirik. 369 00:31:28,430 --> 00:31:30,650 Eskerrak Mantikora ez zaigun aurreratu. 370 00:31:30,840 --> 00:31:33,310 - Zer nahi duzue? - Entzun, NorNaiz.com jauna. 371 00:31:33,510 --> 00:31:36,150 Nor zaren argitu nahian ibili zara, ezta? 372 00:31:36,340 --> 00:31:38,440 Zer gertatu zitzaizun duela zortzi urte? 373 00:31:38,640 --> 00:31:39,660 Bukatu da bilaketa. 374 00:31:40,750 --> 00:31:42,120 Laguntzeko gaude hemen. 375 00:31:43,160 --> 00:31:45,230 Zergatik sinetsi behar dizut? 376 00:31:45,430 --> 00:31:48,500 Sinetsi ez arren, aspaldiko lagunak garelako. 377 00:31:54,330 --> 00:31:56,000 Pozten naiz zu ikusteaz, Mason. 378 00:31:56,540 --> 00:31:57,370 Mason? 379 00:31:59,330 --> 00:32:00,750 Prest nor zaren jakiteko? 380 00:32:03,200 --> 00:32:05,230 Ados, atzitu Mason Kane agentea. 381 00:32:05,430 --> 00:32:06,910 Misioaren eskaneatzea. 382 00:32:07,540 --> 00:32:09,540 - Egon geldi. - Geldi nago. 383 00:32:10,000 --> 00:32:12,480 - Orain egin irribarre. - Ez dut nahi. 384 00:32:12,680 --> 00:32:13,770 Beti umore onez. 385 00:32:13,970 --> 00:32:15,980 - Agindu... - Mason Kane ez da irribarre... 386 00:32:16,180 --> 00:32:18,270 Zuri buruz 3. pertsonan hitz egiten zenuen. 387 00:32:18,470 --> 00:32:21,020 Ados, eta begiekin irribarre bat? 388 00:32:21,220 --> 00:32:23,190 Akabatuko zaitut, Bernard. Benetan. 389 00:32:23,390 --> 00:32:24,690 Oso lantoki erasokorra zen. 390 00:32:24,890 --> 00:32:27,540 - Adeitasunez akabatuko nauzu? - Ostia. 391 00:32:27,950 --> 00:32:29,120 Ostia. 392 00:32:29,830 --> 00:32:31,250 Espioia nintzela diozu. 393 00:32:32,910 --> 00:32:35,080 Zergatik uste duzu ez zegoela arrastorik? 394 00:32:35,660 --> 00:32:37,520 Ez zelako Kyle Conroy existitzen. 395 00:32:37,720 --> 00:32:38,870 Bingo, lagun. 396 00:32:39,200 --> 00:32:40,200 Ezizena da. 397 00:32:40,870 --> 00:32:42,700 Sortu nituen askotako bat. 398 00:32:43,200 --> 00:32:46,100 Izenak asmatzen trebea naiz. Trebetasun asko ditut. 399 00:32:46,300 --> 00:32:49,980 Nire orbainak, bala zauriak dira? Labana zauriak? 400 00:32:50,180 --> 00:32:53,940 Aihotz, metraila zauriak, ostrak irekitzeko labana zauriak. 401 00:32:54,140 --> 00:32:55,020 Zerrenda amaigabea. 402 00:32:55,220 --> 00:32:57,940 Zer gara? CIA? Indar Bereziak? 403 00:32:58,140 --> 00:33:00,500 Ez. Zu mitoa zinen. 404 00:33:01,200 --> 00:33:03,830 Zu... Citadel zinen. 405 00:33:04,330 --> 00:33:06,950 Citadel? Ez zinen ba izenak asmatzen trebea? 406 00:33:09,200 --> 00:33:14,060 Sortu zirenetik, espioi agentziek gerrak hasi dituzte, 407 00:33:14,260 --> 00:33:15,750 munduko agintariak hil... 408 00:33:16,080 --> 00:33:17,020 SENATARI POZOITUA? 409 00:33:17,220 --> 00:33:18,520 ...baita errugabeak ere. 410 00:33:18,720 --> 00:33:22,460 {\an8}Duela mende bat, espioi talde batek Frantzian 411 00:33:22,660 --> 00:33:26,980 mundu osoko taldekideak bilatu eta espioi erakunde bat sortu zuen. 412 00:33:27,180 --> 00:33:29,560 Eta ez zegoen inoren edo nazio baten menpe. 413 00:33:29,760 --> 00:33:32,700 Jendearen babesa eta segurtasuna zuten helburu. 414 00:33:33,370 --> 00:33:35,440 Ez zenuten gure berri, 415 00:33:35,640 --> 00:33:39,350 {\an8}baina azken ehun urteetako gertaera nagusien parte izan gara. 416 00:33:39,550 --> 00:33:40,310 BAHITUAK ASKE DAUDE 417 00:33:40,510 --> 00:33:42,100 Onak ginen. 418 00:33:42,300 --> 00:33:44,560 Munduan ongia defendatzen zuen azken taldea. 419 00:33:44,760 --> 00:33:48,200 Baina duela zortzi urte, gutako batek saldu egin gintuen, 420 00:33:49,000 --> 00:33:52,730 agente ezezagun horrek Citadelen espioien zerrenda hartu zuen 421 00:33:52,930 --> 00:33:54,950 eta esku okerrei eman zien. 422 00:33:55,700 --> 00:33:57,620 Trenean ni hiltzen saiatu ziren. 423 00:33:59,500 --> 00:34:01,650 Zortzi urte daramatzat bizirik daudenen bila. 424 00:34:01,840 --> 00:34:05,540 Uste nuen Citadeleko espioi bakarrak biziraun zuela. 425 00:34:06,160 --> 00:34:10,100 Zorionez, espioi onena zen. 426 00:34:10,300 --> 00:34:15,690 Agentziako teknologian jeinua zen, munduaren zama eramateko gai. 427 00:34:15,890 --> 00:34:17,850 - Ez esan, arren. - Bere izena? 428 00:34:18,050 --> 00:34:19,040 Zu zara? 429 00:34:21,790 --> 00:34:22,870 - Jesus. - Ez. 430 00:34:23,160 --> 00:34:24,290 Bernard Orlick naiz. 431 00:34:25,200 --> 00:34:26,200 Kontuz oinekin. 432 00:34:26,910 --> 00:34:27,910 Zatoz. 433 00:34:29,910 --> 00:34:31,600 Hauek gure aurkariak dira. 434 00:34:31,800 --> 00:34:32,560 "Mantikora"? 435 00:34:32,760 --> 00:34:33,850 Haiek dira errudunak? 436 00:34:34,050 --> 00:34:36,850 Mantikora duela zortzi urte hasi zen erasotzen, 437 00:34:37,050 --> 00:34:39,850 {\an8}eta Citadelen milaka espioi hil zituzten. 438 00:34:40,050 --> 00:34:44,230 Munduko zortzi familia aberatsek sortu zuten Mantikora, 439 00:34:44,430 --> 00:34:47,520 {\an8}eta espioi talde bat sortu zuten gertaerak manipulatuz 440 00:34:47,720 --> 00:34:49,540 aberats eta boteretsuak izateko. 441 00:34:50,160 --> 00:34:52,440 Citadel akabatuta eta nire teknologiarekin, 442 00:34:52,640 --> 00:34:53,850 istiluak sortu zituzten. 443 00:34:54,050 --> 00:34:54,980 {\an8}Petrolioaren krisia, 444 00:34:55,180 --> 00:34:56,230 arazoak sarean, 445 00:34:56,430 --> 00:34:57,660 guda katastrofikoak. 446 00:34:58,500 --> 00:35:00,700 Ez gaituzu gu babesteko ekarri. 447 00:35:01,950 --> 00:35:04,500 Zure laguntza behar dudalako ekarri zaitut. 448 00:35:05,620 --> 00:35:07,060 Masonen laguntza. 449 00:35:07,260 --> 00:35:10,940 Gaur goizean, Citadelen X kaxa, gure sekretu guztiak dituena, 450 00:35:11,140 --> 00:35:13,230 {\an8}Mantikorako bi agentek lapurtu dute. 451 00:35:13,430 --> 00:35:16,060 {\an8}Sekretu horien bidez, milioika pertsona hil 452 00:35:16,260 --> 00:35:17,900 {\an8}edo nazioak bahitu ditzakete. 453 00:35:18,090 --> 00:35:22,480 {\an8}Eta orain bi agente horiek New Yorkera doaz kaxa irekitzera. 454 00:35:22,680 --> 00:35:26,150 Lortzen badute, Mantikorak, beste gauza batzuekin batera, 455 00:35:26,340 --> 00:35:28,950 mundu osoko arma nuklearren kodeak edukiko ditu. 456 00:35:29,500 --> 00:35:30,500 Barkatu. 457 00:35:31,910 --> 00:35:33,900 Beraz, elkarrekin New Yorkera joan 458 00:35:34,090 --> 00:35:36,750 eta kaxa ireki aurretik berreskuratu behar dugu. 459 00:35:37,080 --> 00:35:38,400 Mason Kane behar dut. 460 00:35:38,590 --> 00:35:39,910 Ba ez naiz bera. 461 00:35:40,200 --> 00:35:41,440 Entrenatzailea naiz. 462 00:35:41,640 --> 00:35:45,160 Zure barnean uste baino gehiago duzula ikusiko duzu. 463 00:35:51,200 --> 00:35:53,000 Zer ostia? 464 00:35:53,410 --> 00:35:54,450 Hortxe dago Mason. 465 00:35:55,290 --> 00:35:58,080 Burmuinak ez du oroitzen, baina gorputzak bai. 466 00:36:00,000 --> 00:36:02,410 Azken finean, gure espioi onena zinen. 467 00:36:03,410 --> 00:36:04,900 Citadelen espioi onena? 468 00:36:05,090 --> 00:36:06,560 Tira, onena, ez. 469 00:36:06,760 --> 00:36:09,480 Kide bat zeneukan. 470 00:36:09,680 --> 00:36:12,900 Bakarka, biak izugarriak zineten, 471 00:36:13,090 --> 00:36:15,040 baina elkarrekin, mundialak zineten. 472 00:36:16,750 --> 00:36:18,120 Zer izen zuen? 473 00:36:24,830 --> 00:36:26,330 Nadia Sinh zuen izena. 474 00:36:26,750 --> 00:36:30,150 Lagundu kaxa lortzen, eta nor zaren oroitzen lagunduko dizut, 475 00:36:30,340 --> 00:36:31,270 eta bera nor zen. 476 00:36:31,470 --> 00:36:32,310 Bera nor zen? 477 00:36:32,510 --> 00:36:35,400 Citadel jausi zen egunean SOS deia bidali zuen. 478 00:36:35,590 --> 00:36:37,080 Ondoren, desagertu egin zen. 479 00:36:38,000 --> 00:36:39,250 Hil egin zela uste dut. 480 00:36:39,870 --> 00:36:41,750 Mantikorak kodeak lortzen baditu, 481 00:36:42,250 --> 00:36:43,250 zin degizut, 482 00:36:43,790 --> 00:36:45,870 dudarik gabe hilko zaituzte, 483 00:36:46,250 --> 00:36:48,540 baita Abby eta Hendrix ere. 484 00:36:49,750 --> 00:36:51,660 Zure familia salbatu nahi? 485 00:36:53,200 --> 00:36:54,200 Zatoz nirekin. 486 00:37:01,040 --> 00:37:05,950 {\an8}ZORTZI URTE LEHENAGO 487 00:38:52,750 --> 00:38:54,690 Azpitituluak: Garbiñe Ugarte Gracianteparaluceta 488 00:38:54,890 --> 00:38:56,830 Ikuskatzailea: Ilargi G.