1
00:00:00,042 --> 00:00:01,251
Aurreko ataletan…
2
00:00:01,252 --> 00:00:03,086
Inork ez daki hemen zaudetenik.
3
00:00:03,087 --> 00:00:05,380
Etsaitzat tratatuko zaituztegu.
4
00:00:05,381 --> 00:00:06,798
Nahi duguna egin dezakegu.
5
00:00:06,799 --> 00:00:09,885
Non dago Anna Merrickek
trenean eman zizun USBa?
6
00:00:15,641 --> 00:00:16,558
Sartu!
7
00:00:16,559 --> 00:00:20,562
- Nor zara?
- Russell Plum. Kazetari independentea.
8
00:00:20,563 --> 00:00:21,521
Zer da hau?
9
00:00:21,522 --> 00:00:24,315
Nire ikerketa.
Urteak daramatzat CIA ikertzen.
10
00:00:24,316 --> 00:00:27,193
90. hamarkadan, amak
John izeneko soldadua ezagutu zuen.
11
00:00:27,194 --> 00:00:29,571
John Sampson kongresukidea.
12
00:00:29,572 --> 00:00:32,449
Afera bat izan zuten.
Ni horren emaitza naiz.
13
00:00:32,450 --> 00:00:34,617
Hezur-muina transplantatu behar didate,
14
00:00:34,618 --> 00:00:36,161
baina ez dut emailerik.
15
00:00:36,162 --> 00:00:38,371
Han zeunden
nire iturria kontzebitu zutenean.
16
00:00:38,372 --> 00:00:39,581
Afera bat izan nuela?
17
00:00:39,582 --> 00:00:42,710
Gu bakean uzteko nire DNA behar baduzu,
18
00:00:43,919 --> 00:00:44,754
tori.
19
00:00:45,254 --> 00:00:47,214
USBaren bila ibili dira.
20
00:00:47,840 --> 00:00:49,132
Zure iloba?
21
00:00:49,133 --> 00:00:50,842
Deitzea nahiko nuke.
22
00:00:50,843 --> 00:00:52,427
Nor dabil Sampsonekin hizketan?
23
00:00:52,428 --> 00:00:54,597
Nolan Cahill. Sampsonen kabinete-burua.
24
00:00:55,097 --> 00:00:57,098
Laugarren lekuko bat zegoen
25
00:00:57,099 --> 00:00:59,018
Anna suizidatu zenean. Bera da.
26
00:01:17,703 --> 00:01:18,620
Itzuli zarete?
27
00:01:18,621 --> 00:01:19,663
Furgoa behean dago.
28
00:01:20,706 --> 00:01:21,623
Tori.
29
00:01:21,624 --> 00:01:22,999
Zer da hau?
30
00:01:23,000 --> 00:01:23,876
Katu bat.
31
00:01:24,502 --> 00:01:27,170
Nolan Cahilli buruzko
informazioa behar dugu.
32
00:01:27,171 --> 00:01:28,797
Sampsonen kabinete-burua da.
33
00:01:28,798 --> 00:01:30,215
Zergatik? Zer gertatu da?
34
00:01:30,216 --> 00:01:31,258
Nire arreba…
35
00:01:33,636 --> 00:01:34,845
Anna, bera…
36
00:01:35,638 --> 00:01:38,056
Furgonetan aipatu zenutena?
37
00:01:38,057 --> 00:01:40,225
Pentagonoan egiten zuen lan, USB bat zuen?
38
00:01:40,226 --> 00:01:43,938
Bere buruaz beste egin zuen
Filadelfiako metroan duela bi egun.
39
00:01:52,488 --> 00:01:53,447
Kontu hitzekin.
40
00:01:55,991 --> 00:01:59,035
Cahill trenean zegoen.
Zergatia jakin behar dugu.
41
00:01:59,036 --> 00:02:01,788
Emakume bat suizidatu zen
lehendakarigai posible baten
42
00:02:01,789 --> 00:02:03,832
kabinete-burua zihoan tren berean?
43
00:02:03,833 --> 00:02:06,459
CIA jendea bahitzen hasten da?
44
00:02:06,460 --> 00:02:10,840
Tragedia bat da, argi dago.
Noski, baina hori istorio bat da.
45
00:02:11,799 --> 00:02:13,675
Erregistroak begiratuko ditut.
46
00:02:13,676 --> 00:02:15,468
Ben naiz. Utzi mezu bat,
47
00:02:15,469 --> 00:02:18,346
edo eguneratu XXI. mendera
eta bidali mezu bat.
48
00:02:18,347 --> 00:02:21,307
Ahots-postontzia beteta dago
eta ezin duzu…
49
00:02:21,308 --> 00:02:22,309
Ostia!
50
00:02:29,108 --> 00:02:32,278
Lasai nago. Barkatu.
51
00:02:33,279 --> 00:02:36,739
Atzeratuko gaitu.
Ez du esperientziarik. Emozionala da.
52
00:02:36,740 --> 00:02:38,491
- Polizia da.
- Mayberrykoa.
53
00:02:38,492 --> 00:02:40,159
- Mayfield.
- Gauza bera.
54
00:02:40,160 --> 00:02:43,121
Ez dakigu zeri egingo diogun aurre.
Agian lagunduko digu.
55
00:02:43,122 --> 00:02:44,789
- Ezin du.
- Nola dakizu?
56
00:02:44,790 --> 00:02:48,334
Inoiz hil al da zure neba-arrebarik
kontu arraro batengatik?
57
00:02:48,335 --> 00:02:49,919
- Bai.
- Zer?
58
00:02:49,920 --> 00:02:53,924
Burua galtzen badu,
alde batera utziko dut.
59
00:02:55,009 --> 00:02:56,217
Nori deituko diozu?
60
00:02:56,218 --> 00:02:59,637
Lilari. Sampson ez da bere aita,
egia esan du.
61
00:02:59,638 --> 00:03:01,639
DNA emateko irrikan zegoen.
62
00:03:01,640 --> 00:03:04,142
Zergatik esan duen gezurra jakin nahi dut.
63
00:03:04,143 --> 00:03:06,228
Ados, asko aurkitu dut.
64
00:03:07,938 --> 00:03:10,440
Cahill eta Sampson
Delta talde berean egon ziren.
65
00:03:10,441 --> 00:03:12,525
Sampsonen komandantea izan zen.
66
00:03:12,526 --> 00:03:15,612
Olinpiadetakoak baino
domina gehiag dauzka. Asko daki.
67
00:03:15,613 --> 00:03:18,531
Zertan gabiltza hemen ba?
Goazen bere bila.
68
00:03:18,532 --> 00:03:20,575
- Ez du hitz egingo.
- Behartuko dugu.
69
00:03:20,576 --> 00:03:23,703
Ezin duzu kongresukide baten
kabinete-burua jipoitu.
70
00:03:23,704 --> 00:03:27,874
Neska txikitu egin dute.
Nire iloba bueltan nahi dut, ostia!
71
00:03:27,875 --> 00:03:30,252
Jacob, ez dugu zurekin borrokatu nahi…
72
00:03:31,211 --> 00:03:32,129
Kanpoan daude.
73
00:03:37,468 --> 00:03:39,469
Zentroko CIAko errefortzuak dira.
74
00:03:39,470 --> 00:03:40,554
Nola aurkitu gaituzte?
75
00:03:41,430 --> 00:03:43,139
Kaka zaharra.
76
00:03:43,140 --> 00:03:44,058
Zer egin duzu?
77
00:03:44,767 --> 00:03:47,518
Zerbait idatzi nuen 4Chanen,
78
00:03:47,519 --> 00:03:50,188
Filadelfiako metroan
USB bat aurkitu nuela.
79
00:03:50,189 --> 00:03:54,192
Anna Merrick jarrita zuela alboan
eta txosten militarrak barruan.
80
00:03:54,193 --> 00:03:56,778
Informazioa izanez gero,
idazteko esan nien.
81
00:03:56,779 --> 00:03:57,695
Zer ostia?
82
00:03:57,696 --> 00:03:59,739
Ez zenidaten ezer esan nahi!
83
00:03:59,740 --> 00:04:01,616
Artikulu honekin lana berreskuratuko dut.
84
00:04:01,617 --> 00:04:03,993
Zerbait dakien norbait aurkitu nahi nuen.
85
00:04:03,994 --> 00:04:06,663
Enkriptatu egin nuen inork ez aurkitzeko.
86
00:04:06,664 --> 00:04:08,123
Norbaitek aurkitu du.
87
00:04:08,749 --> 00:04:09,833
Batek baino gehiago.
88
00:04:11,001 --> 00:04:13,587
Bai, beste auto bat dago matoiez beteta.
89
00:04:14,338 --> 00:04:16,923
Ubeldura duena Lilaren hotelean egon zen.
90
00:04:16,924 --> 00:04:18,091
Nor dira?
91
00:04:18,092 --> 00:04:20,218
Bost axola agente pribatuak diren
92
00:04:20,219 --> 00:04:22,971
edo beisbol jokalariak.
Hemen badaude, ez da ona.
93
00:04:22,972 --> 00:04:25,348
Beisbol jokalariak
agente sekretu gisa lanean?
94
00:04:25,349 --> 00:04:26,517
Agian.
95
00:04:30,020 --> 00:04:32,481
- Ez dira elkarrekin lanean ari.
- Badatoz.
96
00:04:33,941 --> 00:04:35,900
Ostia. Argindarra moztu dute.
97
00:04:35,901 --> 00:04:39,487
Protokoloa jarraituko dute,
goitik behera miatu gu aurkitu arte.
98
00:04:39,488 --> 00:04:41,406
Eskaileretan topatuko ditugu.
99
00:04:41,407 --> 00:04:43,324
Larrialdetarako irteerari dago?
100
00:04:43,325 --> 00:04:44,826
- Ez!
- Ez duzu labanarik?
101
00:04:44,827 --> 00:04:47,328
- Kanpoko janaria eskatzen dut.
- Armarik?
102
00:04:47,329 --> 00:04:49,080
Liztorren aurkako espraia daukat.
103
00:04:49,081 --> 00:04:50,623
- Zergatik?
- Gorroto ditudalako.
104
00:04:50,624 --> 00:04:52,793
Hartu. Jacob, hartu su-itzalgailua.
105
00:04:57,006 --> 00:04:57,840
Geratu hemen.
106
00:04:58,841 --> 00:05:02,219
Erabili estalgarri gisa,
seinalearen ondoren Tamarak tiro egiteko.
107
00:05:03,721 --> 00:05:05,014
Zein da seinalea?
108
00:05:06,223 --> 00:05:07,099
Garrasiak.
109
00:05:30,998 --> 00:05:32,666
Tira. Bizkor, badatoz.
110
00:06:06,867 --> 00:06:07,701
Inor ez.
111
00:06:15,042 --> 00:06:15,876
Inor ez.
112
00:06:22,633 --> 00:06:23,591
Ez atera soinurik!
113
00:06:23,592 --> 00:06:25,427
Ez dut esprai puta aurkitzen.
114
00:07:26,196 --> 00:07:27,030
Orain!
115
00:08:01,190 --> 00:08:03,192
Bizirik? Ondo.
116
00:08:14,786 --> 00:08:16,245
Nor da zure nagusia?
117
00:08:16,246 --> 00:08:17,288
Medikua behar dut.
118
00:08:17,289 --> 00:08:19,415
Ba, esan nork kontratatu zaituen.
119
00:08:19,416 --> 00:08:20,917
- Mesedez.
- Esadazu Ben non…
120
00:08:20,918 --> 00:08:22,461
Aizu! Ospa hemendik!
121
00:08:23,462 --> 00:08:25,087
Lasai egon behar duzu.
122
00:08:25,088 --> 00:08:26,964
Lasai? Badaki Ben non dagoen.
123
00:08:26,965 --> 00:08:29,300
Ez du ezer esango hiltzen baduzu.
124
00:08:29,301 --> 00:08:31,678
Informazioa lortzeko, bizirik behar dugu.
125
00:08:36,308 --> 00:08:37,517
Ez da posible izango.
126
00:08:39,478 --> 00:08:42,648
- Lapurtuko diozu?
- Nor diren jakin behar dugu.
127
00:08:44,024 --> 00:08:46,359
Haien armak
hildako CIAkoekin lotu ditzakete.
128
00:08:46,360 --> 00:08:47,443
Kaka zaharra.
129
00:08:47,444 --> 00:08:48,819
Zer?
130
00:08:48,820 --> 00:08:52,949
Bi helbide. Bata hemen da,
bestea espero dut uste dudana ez izatea.
131
00:08:52,950 --> 00:08:54,576
Ados. Bagoaz.
132
00:08:56,370 --> 00:08:57,787
Lila, Reacher naiz.
133
00:08:57,788 --> 00:09:00,122
Hoteleko lagunak berriro bisitatu gaitu.
134
00:09:00,123 --> 00:09:01,415
Ez zaitu molestatuko,
135
00:09:01,416 --> 00:09:03,960
baina Rittenhouse Hoteleko
helbidea zeraman.
136
00:09:03,961 --> 00:09:07,172
Han baldin bazaude, zoaz.
Aurkituko zaitut.
137
00:09:16,848 --> 00:09:17,765
- Aizu.
- Zer?
138
00:09:17,766 --> 00:09:19,476
- Ondo al zaude?
- Bai. Nik…
139
00:09:20,227 --> 00:09:21,519
Hemendik atera behar dut.
140
00:09:21,520 --> 00:09:24,647
Zure bila doazenean,
hiria hau beldurgarria da.
141
00:09:24,648 --> 00:09:27,149
Nire karrera akabatu zuten,
orain nire bila datoz.
142
00:09:27,150 --> 00:09:29,361
Azkarrago joan zaitezke?
143
00:09:30,320 --> 00:09:32,363
Hirian gelditu behar dugu.
144
00:09:32,364 --> 00:09:35,366
- Zer?
- Ihes egiten ari gara, dirua behar dugu.
145
00:09:35,367 --> 00:09:37,451
Kutxazain bat aurkitu behar dugu.
146
00:09:37,452 --> 00:09:38,828
Badakite Washingoten gaudela.
147
00:09:38,829 --> 00:09:41,414
Kutxazainera iristen direnerako,
joanak izango gara.
148
00:09:41,415 --> 00:09:42,957
Gure atzetik ibiliko dira.
149
00:09:42,958 --> 00:09:46,085
Pisura iritsi baino lehen,
furgoa ikusi zuten,
150
00:09:46,086 --> 00:09:48,963
haien nagusiei esango zieten.
Autoak ez digu balio.
151
00:09:48,964 --> 00:09:50,506
Beste mozorrorik baduzu?
152
00:09:50,507 --> 00:09:52,800
Modeloa badute. Auto berri bat behar dugu!
153
00:09:52,801 --> 00:09:54,135
CIA gure atzetik dabil.
154
00:09:54,136 --> 00:09:56,722
Ezin dugu auto bat alokatu
eta gure izenak eman.
155
00:09:58,056 --> 00:10:01,143
Badakit nora joan.
Bi ordu baino gutxiagora dago.
156
00:10:07,566 --> 00:10:10,610
{\an8}FILADELFIA
157
00:10:13,196 --> 00:10:14,364
Aizu, Cyrus!
158
00:10:19,369 --> 00:10:21,996
Arraioa. Ez.
159
00:10:21,997 --> 00:10:23,914
Tratu bat daukat Dochertyrekin.
160
00:10:23,915 --> 00:10:27,460
Norristowngo tipoei buruzko
informazioaren truke, bakean uzten nauzue.
161
00:10:27,461 --> 00:10:30,338
Tratua ez da nirekin.
Ez dut traturik egiten ganberroekin.
162
00:10:30,339 --> 00:10:32,882
- Zertara zatoz ba?
- Ganberroekin tratuak egitera.
163
00:10:32,883 --> 00:10:34,051
Nor dira zuri horiek?
164
00:10:34,760 --> 00:10:37,679
Nire koristak. Nire Windstarra
zure Highlanderraren truke.
165
00:10:39,681 --> 00:10:41,932
Honek dirua balio du. Horrek ez.
166
00:10:41,933 --> 00:10:43,643
Auto hori lapurtu duzu.
167
00:10:44,436 --> 00:10:47,646
Beraz, nahi baduzu,
komisarian jarraituko dugu
168
00:10:47,647 --> 00:10:51,275
matrikula bilatzen dudan bitartean,
noski, aldatu ez baduzu.
169
00:10:51,276 --> 00:10:54,071
Atxilotu nahi izanez gero,
jada egingo zenuen.
170
00:10:55,030 --> 00:10:59,534
Egia da. Negoziatzeko
beste modu bat bilatu beharko dugu.
171
00:11:05,957 --> 00:11:07,125
Zertan zabiltza?
172
00:11:10,003 --> 00:11:12,381
Horrek 50.000 dolar balio du!
Zertan zabiltza?
173
00:11:13,131 --> 00:11:14,132
Zertan dabil?
174
00:11:14,925 --> 00:11:16,133
Atentzioa ematen.
175
00:11:16,134 --> 00:11:17,051
Aizu…
176
00:11:17,052 --> 00:11:19,804
Nire Windstarra
zure Highlanderraren truke.
177
00:11:19,805 --> 00:11:23,474
Bestela, laster gure aukera bakarra
korrika egitea izango da.
178
00:11:23,475 --> 00:11:26,727
Ostia. Ados, itzali.
179
00:11:26,728 --> 00:11:30,690
Eta jarri erregistratu den
auto baten matrikula. Jetta hori?
180
00:11:31,817 --> 00:11:33,943
Ez, nire arrebaren autoa da.
181
00:11:33,944 --> 00:11:36,862
Rayonak hilko nau.
Badakizu erotuta dagoela.
182
00:11:36,863 --> 00:11:39,032
Trapua azkar erretzen ari da.
183
00:11:42,702 --> 00:11:46,580
Ados, badakizu zer?
Ray Rayrekin moldatuko naiz.
184
00:11:46,581 --> 00:11:49,084
Konponduko dut. Baina mesedez, itzali!
185
00:11:59,261 --> 00:12:00,429
Opiltxo deituko dizut.
186
00:12:12,107 --> 00:12:13,357
Katua gogoko nuen.
187
00:12:13,358 --> 00:12:15,777
Ray Ray jatorra da. Etxe on bat izango du.
188
00:12:22,659 --> 00:12:23,576
Lila.
189
00:12:23,577 --> 00:12:25,369
Aupa, zure mezua jaso dut.
190
00:12:25,370 --> 00:12:28,247
Beste hotel batera joan gara.
191
00:12:28,248 --> 00:12:30,791
Moldatzen ari gara, baina ikaratuta gaude.
192
00:12:30,792 --> 00:12:33,128
Hitz egin behar dugu. Non elkartuko gara?
193
00:12:33,795 --> 00:12:34,712
Parkean berriro?
194
00:12:34,713 --> 00:12:37,131
Toki estalia behar dugu,
gure bila dabiltzanek
195
00:12:37,132 --> 00:12:39,175
autoz ez ikusteko.
196
00:12:39,176 --> 00:12:41,552
Jendez beteta, baina isila, hitz egiteko.
197
00:12:41,553 --> 00:12:42,970
Tabernarik ez.
198
00:12:42,971 --> 00:12:45,931
Bolatoki batetik pasa naiz bidean.
199
00:12:45,932 --> 00:12:47,641
Playtime Bowl, bigarren hiribidea.
200
00:12:47,642 --> 00:12:50,227
Primeran. Hara noa. Berehala egongo gara.
201
00:12:50,228 --> 00:12:51,062
Reacher?
202
00:12:53,815 --> 00:12:54,649
Milesker.
203
00:12:58,028 --> 00:13:00,529
Lilak dakiena
behar dut Cahilli aurre egiteko.
204
00:13:00,530 --> 00:13:03,115
Boteretsua da,
konexioak ditu Washingtonen.
205
00:13:03,116 --> 00:13:05,659
Ezin dut besterik gabe kikildu.
206
00:13:05,660 --> 00:13:07,787
Non utziko zaituztet?
207
00:13:08,288 --> 00:13:12,416
Bakarrik zoaz? Gehiago baldin badoaz,
errefortzuak beharko dituzu.
208
00:13:12,417 --> 00:13:14,335
Hotelean ez nituen behar izan.
209
00:13:14,336 --> 00:13:16,670
- Zurekin nengoen.
- Korridorean konorterik gabe.
210
00:13:16,671 --> 00:13:19,965
Ez dute emakume bat aurkituko
horren azkar hiri honetan.
211
00:13:19,966 --> 00:13:21,885
Hori espero dut.
Lilak atentzioa ematen du.
212
00:13:22,928 --> 00:13:23,844
Nola?
213
00:13:23,845 --> 00:13:26,556
Gaur egungo mutilek
"neska katxarroa" deituko liokete.
214
00:13:27,682 --> 00:13:29,725
Horregatik nahi duzu bakarrik joan?
215
00:13:29,726 --> 00:13:30,936
Gezurra esan dit.
216
00:13:31,520 --> 00:13:34,188
Poliziarekin joanez gero,
ez du hitz egingo.
217
00:13:34,189 --> 00:13:35,398
Bakarrik joan behar dut.
218
00:13:39,611 --> 00:13:43,155
Komisariara, nire txanda hastear dago.
Dochertyrekin hitz egingo dut,
219
00:13:43,156 --> 00:13:46,660
ea zer aurkitu duen, zuk…
Lila galdekatzen duzun bitartean.
220
00:14:06,054 --> 00:14:11,100
Arranopola, Halley kometa,
ehun urtean behin agertzen da.
221
00:14:11,101 --> 00:14:13,394
75 urtean behin. Zer moduz Merrick kasua?
222
00:14:13,395 --> 00:14:15,187
Zoaz pikutara. Desagertu egin zara.
223
00:14:15,188 --> 00:14:17,064
Askotan. Ez dizut lagunduko.
224
00:14:17,065 --> 00:14:19,441
Ez dut astirik. Lanean gabiltza.
225
00:14:19,442 --> 00:14:21,527
"Gabiltza"? Zu eta Hanka Sartu ekipoa?
226
00:14:21,528 --> 00:14:24,989
Federalak arduratuko dira.
Jada ez da gure kasua.
227
00:14:24,990 --> 00:14:27,449
OnlyFanseko neska bat
hilda aurkitu dute Filadelfian.
228
00:14:27,450 --> 00:14:29,702
Gure eskumena da. Beraz, zer daukagu?
229
00:14:29,703 --> 00:14:32,580
Nire hiriko homizidioekin
ezikusiarena egin behar dut?
230
00:14:32,581 --> 00:14:35,166
- Ez zara homizidio-inspektorea.
- Zu ere ez.
231
00:14:36,126 --> 00:14:38,003
Zergatik zaude horren irribarretsu?
232
00:14:38,587 --> 00:14:41,088
Prostituta kontratatu zuenak,
233
00:14:41,089 --> 00:14:44,800
aztarnak estali ditu.
VPNak, paradisu fiskalak. Ezin da aurkitu.
234
00:14:44,801 --> 00:14:47,261
- Eta forentsea?
- Oraindik goiz da.
235
00:14:47,262 --> 00:14:48,346
Bidali egin duzu?
236
00:14:49,055 --> 00:14:49,972
Bai.
237
00:14:49,973 --> 00:14:53,475
- Eta liburutegiko tipoa?
- Salaketa anonimoa? Zu izan zinen?
238
00:14:53,476 --> 00:14:56,354
Bost axola nork salatu zuen. Zer dakigu?
239
00:14:57,188 --> 00:15:00,065
Bere aztarnak ez datoz bat
neskaren gelakoekin.
240
00:15:00,066 --> 00:15:01,650
Eta?
241
00:15:01,651 --> 00:15:04,278
Badakizue zer? Sukaldean janaria dago.
242
00:15:04,279 --> 00:15:05,446
Primeran. Gose naiz.
243
00:15:05,447 --> 00:15:06,573
Ni ez.
244
00:15:08,074 --> 00:15:10,452
Hartu kafea ba. Ni arduratuko naiz.
245
00:15:15,206 --> 00:15:16,875
Zertan zabiltza, ostia?
246
00:15:17,542 --> 00:15:20,294
Zure karrera suntsitu duzu.
Nirea ere izorratuko duzu?
247
00:15:20,295 --> 00:15:22,546
- Ez du zerikusirik zurekin.
- Badakizu
248
00:15:22,547 --> 00:15:25,633
niri ere eragingo didala.
40 urteko dominaren zain nago.
249
00:15:25,634 --> 00:15:27,426
- Ez duzu izorratuko.
- D, lagun.
250
00:15:27,427 --> 00:15:29,386
Suizidaren autoa.
251
00:15:29,387 --> 00:15:30,888
Metrotik gertu?
252
00:15:30,889 --> 00:15:33,223
Ez. Merrick Tasker-Morrisen igo zen.
253
00:15:33,224 --> 00:15:35,434
Carpenterren eta 6.aren kantoian
aurkitu dute.
254
00:15:35,435 --> 00:15:39,104
Federalei emango al diezu? Zure kasua zen.
255
00:15:39,105 --> 00:15:40,774
Zuk esan. Niri bost.
256
00:15:43,735 --> 00:15:44,569
Ados.
257
00:15:50,867 --> 00:15:52,284
Jada ez da gure kasua.
258
00:15:52,285 --> 00:15:53,577
Anna Merrick ez.
259
00:15:53,578 --> 00:15:55,621
Lapurtutako autoa iker dezaket.
260
00:15:55,622 --> 00:15:57,915
Lapur-talde bat egon liteke Filadelfian.
261
00:15:57,916 --> 00:15:59,500
Asko daramazu minimoa egiten
262
00:15:59,501 --> 00:16:02,169
eta bat-batean
polizia jarduna egin nahi duzu?
263
00:16:02,170 --> 00:16:06,091
Ahaztu al duzu zer gertatu zen
kasu bat utzi ezin izan zenuenean?
264
00:16:10,011 --> 00:16:11,221
Jateko zerbaiten bila noa.
265
00:16:14,140 --> 00:16:15,892
Beti izorratzen.
266
00:16:17,352 --> 00:16:18,311
Autoa aurkitu dugu.
267
00:16:19,688 --> 00:16:22,273
BOLOAK
268
00:16:34,119 --> 00:16:36,286
Reacher, mila esker abisatzeagatik.
269
00:16:36,287 --> 00:16:39,249
Egingo dudan azken gauza da
egia esan ezean.
270
00:16:40,375 --> 00:16:41,709
Sampsonena gezurra zen.
271
00:16:41,710 --> 00:16:44,337
Ez dut uste zure aita denik,
eta zuk ere ez.
272
00:16:50,760 --> 00:16:52,386
Zintzoa izatea gutxienekoa da
273
00:16:52,387 --> 00:16:55,682
zure tontakeriak kongresukide bati
esan dizkiodala kontuan izanik.
274
00:17:02,063 --> 00:17:02,939
Arrazoi duzu.
275
00:17:04,149 --> 00:17:05,525
Ez nintzen zintzoa izan.
276
00:17:06,401 --> 00:17:10,905
Kazetaria naiz. Amisha ez da nire ama
eta bi horiek babesteko kontratatu ditut.
277
00:17:11,823 --> 00:17:13,198
Zerengandik?
278
00:17:13,199 --> 00:17:16,285
Munduko gobernurik boteretsuaren
sekretuak kontatzera nator.
279
00:17:16,286 --> 00:17:17,536
Eta minbizia?
280
00:17:17,537 --> 00:17:20,205
Neuk sortu nituen
ubeldurak Sampsonengana iristeko.
281
00:17:20,206 --> 00:17:21,790
Berari ere gezurra esateko?
282
00:17:21,791 --> 00:17:25,335
Entzun… Benetan sentitzen dut, ados?
283
00:17:25,336 --> 00:17:27,464
Baina informazioa izan zenezakeen.
284
00:17:28,798 --> 00:17:32,927
Eta beldur nintzen. Hildako emakume bat.
Gizonak nire bila.
285
00:17:33,595 --> 00:17:35,096
Kontatu egia.
286
00:17:40,143 --> 00:17:42,645
Patatak guztionak dira. Segi.
287
00:17:43,271 --> 00:17:46,607
Amisha eta Sampson beste modu batean
daude konektatuta.
288
00:17:46,608 --> 00:17:49,860
Amisha eta bere senarra
ikasleak zirenean Indonesian,
289
00:17:49,861 --> 00:17:52,488
Kezkatuta zeuden
armadaren eragina handitzen ari zelako
290
00:17:52,489 --> 00:17:54,865
Putra jeneralaren garaian.
291
00:17:54,866 --> 00:17:56,034
Manifestatu egin ziren.
292
00:17:57,035 --> 00:17:59,912
Ondoren, talde osoa
ilegalki atxilotu zuten.
293
00:17:59,913 --> 00:18:02,122
Putrak basakeriak egin zituen.
294
00:18:02,123 --> 00:18:05,250
Amishak entzun zuen
nola jipoitu eta hil zuten bere senarra
295
00:18:05,251 --> 00:18:06,376
ondoko ziegan.
296
00:18:06,377 --> 00:18:08,837
Gero, bera ere jipoitu zuten, ia hil arte.
297
00:18:08,838 --> 00:18:13,258
Delta Indarreko espezialista batek
Putra eta bere soldaduak trebatu zituen.
298
00:18:13,259 --> 00:18:14,259
John Sampsonek.
299
00:18:14,260 --> 00:18:16,678
Bai, horregatik zegoen Indonesian.
300
00:18:16,679 --> 00:18:19,348
Putraren soldaduek
taktika militarrak ikasteko.
301
00:18:19,349 --> 00:18:23,477
Putrak zibilak torturatzeko
eta hiltzeko erabili zituen taktikak.
302
00:18:23,478 --> 00:18:24,812
Eta Nolan Cahill?
303
00:18:24,813 --> 00:18:28,273
Sampsonen komandantea
izan zen Indonesian. Zergatik?
304
00:18:28,274 --> 00:18:30,527
Trenean zegoen Anna hil zen gauean.
305
00:18:35,865 --> 00:18:39,076
Annak USBa niri ez emateko egongo zen han.
306
00:18:39,077 --> 00:18:40,661
Artikulua idaztea saihesteko.
307
00:18:40,662 --> 00:18:42,955
AEBk bere partaidetza ezkutatu nahi du,
308
00:18:42,956 --> 00:18:44,582
baina herriak jakin behar du.
309
00:18:45,583 --> 00:18:48,168
Amisharen istorioa entzun ondoren,
310
00:18:48,169 --> 00:18:51,588
begietara begiratu ondoren,
Putrak egin ziona ikusi ondoren,
311
00:18:51,589 --> 00:18:53,423
Annak laguntzea erabaki zuen.
312
00:18:53,424 --> 00:18:56,802
Horregatik ekarri nahi zidan USBa.
Bazekien garrantzitsua zela.
313
00:18:56,803 --> 00:19:00,056
Gobernuko txostenak lapurtzea
krimen federala dela ere jakingo zuen.
314
00:19:01,140 --> 00:19:04,601
Annak Pentagonoan
egiten zuen lan patriota bat zelako.
315
00:19:04,602 --> 00:19:08,313
Eta nik bezala, Annak uste zuen
Sampson bezalako gizona,
316
00:19:08,314 --> 00:19:11,401
balio horiekin,
ezin dela Etxe Zurian sartu.
317
00:19:12,652 --> 00:19:14,279
Artikulua atera behar dut.
318
00:19:20,076 --> 00:19:23,204
Mesedez, lagundu behar didazu.
319
00:19:26,040 --> 00:19:28,667
Niregatik ez bada, Amisharengatik,
320
00:19:28,668 --> 00:19:31,044
bere senarrarengatik
eta hil zuen jendearengatik.
321
00:19:31,045 --> 00:19:31,963
Annarengatik.
322
00:19:33,006 --> 00:19:35,925
USB horrek
Sampsonen partaidetza frogatzen du.
323
00:19:38,553 --> 00:19:39,679
USBa aurkituko dut.
324
00:19:40,597 --> 00:19:41,931
Zer daukan ikusten dudanean…
325
00:19:43,016 --> 00:19:44,601
erabakiko dut zer egin.
326
00:19:45,977 --> 00:19:47,729
Hori nahikoa da. Mila esker.
327
00:19:55,737 --> 00:19:58,780
Ez eman eskerrak.
Badirudi aurkitu gaituztela.
328
00:19:58,781 --> 00:19:59,781
Nola?
329
00:19:59,782 --> 00:20:02,827
Jarraitu dizute.
Segurtasun berria kontratatuko nuke.
330
00:20:03,536 --> 00:20:04,746
Zer egingo duzu?
331
00:20:07,498 --> 00:20:09,125
Sartzeaz damutuko dira.
332
00:20:10,460 --> 00:20:11,294
Agian ez.
333
00:20:14,714 --> 00:20:16,466
Armak mahaian edo akabatuko dut.
334
00:20:18,551 --> 00:20:19,677
Azkar.
335
00:20:23,431 --> 00:20:24,891
Altxa. Paseo bat emango dugu.
336
00:20:25,600 --> 00:20:28,478
Goazen. Eseri. Zu, eseri.
337
00:20:32,440 --> 00:20:36,693
Gauerdiko Bolo Kosmikoen garaia da!
338
00:20:36,694 --> 00:20:39,112
Guztiak jo
eta doako garagardoa irabaziko duzue,
339
00:20:39,113 --> 00:20:43,409
eta bigarren garagardoa
dohain emango dugu!
340
00:20:52,919 --> 00:20:54,086
Atera itzazu hemendik.
341
00:20:54,087 --> 00:20:55,964
Goazen! Goazen!
342
00:21:39,382 --> 00:21:40,258
Ostia!
343
00:22:09,203 --> 00:22:10,537
Ateratzeko esan dizut.
344
00:22:10,538 --> 00:22:14,042
Guardiek Amisha eraman dute hotelera.
Ezin zintudan atzean utzi.
345
00:22:16,044 --> 00:22:17,045
Mila esker.
346
00:22:22,925 --> 00:22:26,429
Goazen. Sistemak harrapatzen banau,
CIAk aurkituko nau.
347
00:22:27,221 --> 00:22:28,264
CIAk?
348
00:22:34,854 --> 00:22:35,730
Egin lekua.
349
00:22:57,335 --> 00:22:59,586
- Hau da?
- Bai.
350
00:22:59,587 --> 00:23:02,840
Zergatik utzi zuen autoa metroa hartzeko?
351
00:23:03,883 --> 00:23:04,800
Ez dakit.
352
00:23:04,801 --> 00:23:07,928
Eraman zuenak bazekien zertan zebilen.
353
00:23:07,929 --> 00:23:11,431
Urrun dagoen tokira eraman eta hor utzi.
354
00:23:11,432 --> 00:23:14,268
Annaren etxea bezala. CIA berriro ere?
355
00:23:14,936 --> 00:23:15,812
Agian.
356
00:23:17,396 --> 00:23:20,107
Bazekiten hiriko polizia
autoaren bila zebilela.
357
00:23:20,108 --> 00:23:22,735
Metroaren ondoan harrapatuko zituzten.
358
00:23:23,402 --> 00:23:25,154
Ene! Begira hau.
359
00:23:26,906 --> 00:23:30,952
Eskularru-kaxa irekita,
eserlekuak urratuta. Begira gutunak.
360
00:23:34,038 --> 00:23:35,205
Bankuko gutuna.
361
00:23:35,206 --> 00:23:37,707
"Lortu 5.000 puntu
kreditu-txartel baterako".
362
00:23:37,708 --> 00:23:40,460
Herriko bandek eramango zuten.
363
00:23:40,461 --> 00:23:41,628
Iruzur txiki bat.
364
00:23:41,629 --> 00:23:43,713
Zerbaiten bila zebiltzan.
365
00:23:43,714 --> 00:23:45,466
- USBa.
- Bai.
366
00:23:54,142 --> 00:23:55,518
Bear Creekerako sarrera.
367
00:23:57,145 --> 00:23:59,438
Maletegia ez da negutik garbitu.
368
00:24:01,149 --> 00:24:03,191
Neguko berokia hemen egongo zen.
369
00:24:03,192 --> 00:24:05,569
Eta ez dakizu zergatik jantzi zuen
370
00:24:05,570 --> 00:24:06,904
metro beroan sartzeko?
371
00:24:08,573 --> 00:24:09,407
Ideiarik ez.
372
00:24:11,742 --> 00:24:15,120
Badirudi kasualitatez
zituela gauza hauek maletegian.
373
00:24:15,121 --> 00:24:19,124
Anna etxetik berokirik gabe atera bazen,
janztea ez zen bere plana.
374
00:24:19,125 --> 00:24:22,670
Jantzi behar izan zuen
autoan sartu ondoren.
375
00:24:23,296 --> 00:24:24,630
Ez du zentzurik.
376
00:24:33,723 --> 00:24:34,599
Ondo al zaude?
377
00:24:38,811 --> 00:24:40,938
Berarekin eta Benekin joan behar nuen…
378
00:24:42,023 --> 00:24:42,857
Bear Creekera.
379
00:24:44,233 --> 00:24:47,737
Azken unean ezetz esan nien…
380
00:24:49,822 --> 00:24:52,450
nire garaje puta isolatzeko.
381
00:24:55,661 --> 00:24:58,164
Orain ezingo dut ezer egin
beraiekin berriro.
382
00:25:01,042 --> 00:25:04,252
Behintzat nire garajea bero dago, ezta?
383
00:25:04,253 --> 00:25:08,673
Aizu… badakizu zer-nolako jendeak
torturatzen duen bere burua
384
00:25:08,674 --> 00:25:10,134
senide bat hil ondoren?
385
00:25:11,135 --> 00:25:13,638
"Egin beharko, ahalko, nahiko nuke"?
386
00:25:17,475 --> 00:25:18,601
Jende onak.
387
00:25:20,478 --> 00:25:21,938
Baina ez dizu lagunduko.
388
00:25:24,315 --> 00:25:26,776
Ez digu lagunduko
erruduna aurkitzen.
389
00:25:30,655 --> 00:25:31,948
Beraz, ondo jokatuko duzu?
390
00:25:33,407 --> 00:25:34,283
Ondo jokatuko duzu?
391
00:25:42,166 --> 00:25:43,000
Ados.
392
00:25:43,626 --> 00:25:48,297
GPSrik ez. Mugikorra konektatuta.
Erabiliko zuen nabigatzaile gisa.
393
00:25:49,924 --> 00:25:52,717
Annak ez zeraman mugikorrik.
394
00:25:52,718 --> 00:25:54,177
Metroan ere ez zuten aurkitu.
395
00:25:54,178 --> 00:25:56,472
- Bilatu zuenak eramango zuen.
- Mugitu.
396
00:26:01,727 --> 00:26:02,937
Laneko txartel bat.
397
00:26:03,896 --> 00:26:06,106
Annarena bere etxean aurkitu genuen.
398
00:26:06,107 --> 00:26:09,234
Eraikin federaletan
segurtasuna bermatzeko da.
399
00:26:09,235 --> 00:26:10,611
Ez dituzte bi ematen.
400
00:26:12,113 --> 00:26:15,115
Annak bigarren lanen bat aipatu al zuen?
401
00:26:15,116 --> 00:26:16,575
Ez, inoiz ez.
402
00:26:22,039 --> 00:26:23,916
Ostia! Federalak, bagoaz.
403
00:26:26,669 --> 00:26:27,712
Zertan zabiltza?
404
00:26:29,046 --> 00:26:31,756
Entzun, gauza hori poltsikoan sartzean
405
00:26:31,757 --> 00:26:33,300
zaintza-katea hautsi duzu.
406
00:26:33,301 --> 00:26:36,011
Txartelakin bakarrik
ez duzu askorik egingo.
407
00:26:36,012 --> 00:26:39,806
Gobernu federala suizidio batez
arduratzen da, CIAk bahitzen gaitu,
408
00:26:39,807 --> 00:26:42,100
mertzenarioak hiltzen saiatzen dira.
409
00:26:42,101 --> 00:26:44,228
Pikutara zaintza-katea.
410
00:26:45,062 --> 00:26:47,189
Jakin nahi dut
zergatik hil zen nire arreba.
411
00:26:50,359 --> 00:26:54,780
LIBERTY GARDENS HOTELA
412
00:27:24,977 --> 00:27:28,898
Arropa berria. Tipo batek saltzen zuen
gasolindegiaren kanpoaldean.
413
00:27:30,649 --> 00:27:31,484
Gasolindegian.
414
00:27:33,277 --> 00:27:34,862
Zer moduz Amisha?
415
00:27:35,780 --> 00:27:39,867
Bera eta guardiak ohera joan dira.
Zauririk ez. Libratu egin dira.
416
00:27:40,826 --> 00:27:43,537
Baina izututa dago.
417
00:27:44,205 --> 00:27:48,084
Min eman nahi diote berriro.
Oroitzapen txarrak ekarri dizkio.
418
00:27:53,964 --> 00:27:54,882
Ez dut asko behar.
419
00:27:59,053 --> 00:28:00,221
Zauri larriak dituzu.
420
00:28:02,098 --> 00:28:03,099
Hobeto egon naiz…
421
00:28:04,517 --> 00:28:05,393
eta okerrago.
422
00:28:06,185 --> 00:28:09,188
Mila esker bigarren aukera emateagatik.
423
00:28:11,607 --> 00:28:13,567
Barkatu, ez nizun gezurrik esan nahi.
424
00:28:14,693 --> 00:28:15,611
Bai horixe.
425
00:28:17,196 --> 00:28:19,072
Horregatik esan zenuen hori
426
00:28:19,073 --> 00:28:21,033
modu jakin batean une jakin batean.
427
00:28:21,951 --> 00:28:23,119
Gezurra esateko.
428
00:28:24,120 --> 00:28:25,954
Baina gezurtiak barkatzen ditut
429
00:28:25,955 --> 00:28:28,207
etxarte batean salbatzen baldin banaute.
430
00:28:31,252 --> 00:28:32,211
Mila esker.
431
00:28:34,088 --> 00:28:37,215
Baina engainatzeaz damutzen naiz.
432
00:28:37,216 --> 00:28:40,051
Egia lortzeak,
istorioa argitara ateratzeak
433
00:28:40,052 --> 00:28:42,388
egia ez esatea eskatzen zuen.
434
00:28:44,181 --> 00:28:45,515
Hori zen prezioa.
435
00:28:45,516 --> 00:28:47,016
Baina merezi izan du?
436
00:28:47,017 --> 00:28:51,438
Bolatokian edo hotelean
hil ahal izan gintuzten.
437
00:28:51,439 --> 00:28:53,190
Ez diot arriskuari ihes egiten.
438
00:28:55,401 --> 00:28:56,818
Antza, zuk ere ez.
439
00:28:56,819 --> 00:28:59,487
Ehun kiloko soldadu ohia naiz.
440
00:28:59,488 --> 00:29:02,782
Zu 50 kiloko kazetaria zara
eta zure segurtasuna erdipurdikoa da.
441
00:29:02,783 --> 00:29:05,034
Hartu Amisha eta zoaz etxera.
442
00:29:05,035 --> 00:29:05,911
Inolaz ere ez.
443
00:29:06,620 --> 00:29:10,248
Egin nahi duguna
ni eta Amisha baino garrantzitsuagoa da.
444
00:29:10,249 --> 00:29:12,709
Bera ados dago.
Informazio honen bila etorri ginen
445
00:29:12,710 --> 00:29:15,796
eta informazio hori izan zuen azkena
hiri honetan egon zen.
446
00:29:16,755 --> 00:29:19,591
Beraz, ez gara joango.
447
00:29:19,592 --> 00:29:21,260
Hiltzen bazara ere?
448
00:29:21,760 --> 00:29:24,722
Jada esan dizut ez dudala ihes egiten.
449
00:29:26,390 --> 00:29:27,433
Zer da hori?
450
00:29:30,686 --> 00:29:32,813
Nik ere ez dut ihes egiten.
451
00:29:37,693 --> 00:29:39,236
Horregatik zaude hemen?
452
00:29:44,825 --> 00:29:47,411
Annari lagundu ezin izanak
gaizki sentiarazten zaitu.
453
00:29:48,454 --> 00:29:50,414
Gaixoak begietara begiratu zizun…
454
00:29:51,207 --> 00:29:53,334
nahastuta, izututa,
455
00:29:54,585 --> 00:29:56,462
hautsita, eta ezin izan zenion lagundu.
456
00:29:59,423 --> 00:30:00,382
Baina, aizu…
457
00:30:01,717 --> 00:30:03,552
nork du ardura gehiena?
458
00:30:05,137 --> 00:30:08,224
Annari metroan
hitz gutxi esan zizkion gizonak…
459
00:30:10,184 --> 00:30:11,936
edo han jarri zuen kazetariak?
460
00:30:18,025 --> 00:30:19,026
Lagunduko dizut.
461
00:30:27,660 --> 00:30:31,330
Amak eskumuturreko hau
eman zidan 16 urte nituenean.
462
00:30:34,708 --> 00:30:37,586
Benetako kazetaria zen.
463
00:30:40,339 --> 00:30:42,049
Indonesian hil zen lanean.
464
00:30:46,554 --> 00:30:48,055
Horregatik naiz kazetaria.
465
00:30:53,018 --> 00:30:54,562
Eskumuturreko hau da…
466
00:30:56,230 --> 00:30:57,690
harengandik dudan bakarra.
467
00:31:01,068 --> 00:31:04,363
Bi hazi kutxatxo bakoitzean.
468
00:31:05,614 --> 00:31:08,909
Bera eta ni gara.
469
00:31:12,288 --> 00:31:13,247
Beti elkarrekin.
470
00:31:17,001 --> 00:31:19,128
Kutxa bakoitza
gure bizitzetako etapa bat da.
471
00:31:25,259 --> 00:31:28,095
Eskumuturreko normal bat dela esaten dut.
472
00:31:31,807 --> 00:31:32,933
Nolabait…
473
00:31:35,728 --> 00:31:37,688
ez dizut berriro gezurra esan nahi.
474
00:32:13,307 --> 00:32:15,768
Ez dut hau nire ordenagailuan egin nahi.
475
00:32:16,644 --> 00:32:18,102
Niri bost.
476
00:32:18,103 --> 00:32:19,438
Bai? Ba niri axola zait.
477
00:32:20,272 --> 00:32:23,900
CIAren zentroak grabatzen ditut,
behin erabiltzeko mugikorrak ditut,
478
00:32:23,901 --> 00:32:24,985
baina hori legala da.
479
00:32:25,527 --> 00:32:27,487
Krimen-tokitik txartel bat hartzea
480
00:32:27,488 --> 00:32:29,198
froga federalak manipulatzea da.
481
00:32:30,699 --> 00:32:33,327
Zoaz ba. Ez duzu zertan hemen egon.
482
00:32:34,495 --> 00:32:36,830
Noski, zuretzat esateko erraza da.
483
00:32:39,375 --> 00:32:42,586
Badakizu zergatik ez dudan idazten
online egunkarietarako baino?
484
00:32:43,587 --> 00:32:46,756
Iaz federalekin lotutako
finantza-eskandalua ikertzen ari nintzen
485
00:32:46,757 --> 00:32:49,300
eta botere askok, nire egunkariak barne,
486
00:32:49,301 --> 00:32:52,471
istorio hori aspalditik bazekiten.
487
00:32:53,764 --> 00:32:56,182
Ikertzaileek ikertuentzat
egiten dutenean lan,
488
00:32:56,183 --> 00:32:57,935
ez duzu aukerarik.
489
00:32:58,811 --> 00:33:01,396
Kaleratzeaz gain,
ospea galarazi zidaten,
490
00:33:01,397 --> 00:33:03,607
apaldu ninduten, ero nengoela esan zuten.
491
00:33:04,650 --> 00:33:07,485
Konspirazio teoriak
sartu zizkidaten ordenagailuan,
492
00:33:07,486 --> 00:33:11,155
nire txostenak manipulatu zituzten
lapurtzen ari nintzela emateko.
493
00:33:11,156 --> 00:33:12,950
Nire aitak ere dudan jarri ninduen.
494
00:33:15,411 --> 00:33:16,412
Beraz…
495
00:33:18,122 --> 00:33:19,081
egon behar dut.
496
00:33:22,126 --> 00:33:23,961
Tori. Banekien bat genuela.
497
00:33:24,545 --> 00:33:28,047
Iruzurrekoek identifikazio faltsuen banda
harrapatu zuten duela gutxi.
498
00:33:28,048 --> 00:33:28,966
Ados.
499
00:33:30,843 --> 00:33:31,719
Prest.
500
00:33:39,768 --> 00:33:41,854
Ea zer daukagun.
501
00:33:43,564 --> 00:33:46,858
Ados. Izena, Anna Merrick.
502
00:33:46,859 --> 00:33:51,488
Laneko helbidea eta sartzeko baimena,
28. eraikina, J12 estazioa.
503
00:33:54,032 --> 00:33:58,202
Zortzigarren mailako sarbidea?
Giza Baliabidekoa zela esan zenuen.
504
00:33:58,203 --> 00:34:00,372
Zergatik dauka 8. mailako sarbidea?
505
00:34:02,249 --> 00:34:04,001
Ideiarik ez.
506
00:34:04,668 --> 00:34:07,378
Bueno, behintzat badakigu nora goazen.
507
00:34:07,379 --> 00:34:10,131
Esadazu txartela ez dela autokoa.
508
00:34:10,132 --> 00:34:12,216
Ahaztu zer uste duzun eta zoaz.
509
00:34:12,217 --> 00:34:14,219
Lapurtutako froga ikusten dut.
510
00:34:16,722 --> 00:34:18,140
Ez.
511
00:34:19,808 --> 00:34:21,393
Beldurtu nahi nauzu?
512
00:34:22,311 --> 00:34:24,229
Ez naiz txibato bat, Green.
513
00:34:25,230 --> 00:34:26,522
Ez naiz ergela.
514
00:34:26,523 --> 00:34:28,192
Kasu federala da.
515
00:34:28,984 --> 00:34:33,030
Ez naiz zu bezalakoa.
Ez dut nire karrera zapuztuko.
516
00:34:33,739 --> 00:34:35,699
Beraz, galdetzen badidate…
517
00:34:37,534 --> 00:34:39,244
ikusi dudana esango diet.
518
00:34:42,331 --> 00:34:43,749
Zoaz zure mahaira, Shaun.
519
00:34:50,380 --> 00:34:52,466
Ados. Hartu gauzak. Bagoaz.
520
00:34:56,053 --> 00:34:59,014
Handiegia zara isiltasunean joateko.
521
00:34:59,681 --> 00:35:00,973
Ez zintudan esnatu nahi.
522
00:35:00,974 --> 00:35:03,643
Ez naiz beti joaten gauaren erdian,
523
00:35:03,644 --> 00:35:05,311
baina gidatu behar dut.
524
00:35:05,312 --> 00:35:06,230
Nora?
525
00:35:06,730 --> 00:35:07,773
Baltimorera.
526
00:35:08,398 --> 00:35:10,608
Goiz-goizean iritsi nahi dut.
527
00:35:10,609 --> 00:35:12,444
Bi ordu eta erdi izango dira.
528
00:35:13,111 --> 00:35:14,028
Zer dago han?
529
00:35:14,029 --> 00:35:18,200
Sampson. Esan didazuna
komentatu behar diot.
530
00:35:20,077 --> 00:35:21,829
Itzul zaitez onik, ados?
531
00:35:25,207 --> 00:35:28,085
Ez dut nahi honetan sartu dudan
beste inork min hartzea.
532
00:35:39,304 --> 00:35:41,640
INDUSTRIAL WAY, 23,
28. ERAIKINA, J12 ESTAZIOA
533
00:35:46,061 --> 00:35:47,979
Zertan zebilen Anna hemen?
534
00:35:47,980 --> 00:35:52,067
AEB-KO GOBERNUAREN JABETZA
535
00:36:02,077 --> 00:36:04,036
Bere gela itxita dago
536
00:36:04,037 --> 00:36:06,205
eta oraindik ezin izan dugu miatu.
537
00:36:06,206 --> 00:36:08,250
- Begiratuko baduzu…
- Springfield!
538
00:36:09,209 --> 00:36:10,460
Hortxe dator.
539
00:36:15,173 --> 00:36:19,011
Reacher, Sampson kongresukideak
jakin nahi zuen noiz itzuliko zinen.
540
00:36:20,053 --> 00:36:20,888
Etorri nirekin.
541
00:36:33,817 --> 00:36:34,734
Bazatoz?
542
00:36:34,735 --> 00:36:38,905
Azken aldian, morroi federal batzuengana
eraman ninduzun.
543
00:36:38,906 --> 00:36:41,782
Nola dakit ez nauzula berriro engainatuko?
544
00:36:41,783 --> 00:36:43,493
Sartu igogailuan jakiteko.
545
00:36:54,838 --> 00:36:57,674
Hormen aurka errebotatu
nahi ez baduzu, erdia besterik ez.
546
00:36:58,759 --> 00:36:59,843
Erdia ba.
547
00:37:02,971 --> 00:37:04,139
Sartu, Springfield.
548
00:37:05,140 --> 00:37:06,891
Ez utzi atea irekita.
549
00:37:06,892 --> 00:37:09,311
Igogailutik deitu didazu duela 20 segundo.
550
00:37:10,354 --> 00:37:12,856
Reacher, a zer poza berriro ikustea.
551
00:37:13,941 --> 00:37:15,192
Gosaririk nahi?
552
00:37:15,817 --> 00:37:17,069
Ez dut janaria ukatuko.
553
00:37:17,945 --> 00:37:18,820
Eseri ba.
554
00:37:20,781 --> 00:37:23,909
Arrautza bigundu egiten da
eta fruta duzu. Ez dut ukitu.
555
00:37:25,494 --> 00:37:26,411
Milesker.
556
00:37:28,372 --> 00:37:32,959
Suposatzen dut hona etorri zarela
informazioa nahi duzulako
557
00:37:32,960 --> 00:37:37,005
ala informazioa partekatu
nahi duzulako. Zein da?
558
00:37:38,131 --> 00:37:38,966
Biak.
559
00:37:39,841 --> 00:37:40,676
Aurrera.
560
00:37:44,554 --> 00:37:47,307
Jada esan dizut, ez dugu sekreturik.
561
00:37:50,352 --> 00:37:51,228
Ados.
562
00:37:52,938 --> 00:37:55,982
Putra jeneralarekin
zer zerikusi duzun jakin nahi dut.
563
00:37:55,983 --> 00:37:59,736
Indonesiako disidente politikoak
torturatu eta hil zituen.
564
00:38:01,238 --> 00:38:02,154
Eta?
565
00:38:02,155 --> 00:38:05,575
Nire iturriaren arabera, zuk zuzendutako
Delta Indarrak trebatu zuen.
566
00:38:06,952 --> 00:38:09,662
Mugitzen ari zaren moduagatik, esango nuke
567
00:38:09,663 --> 00:38:12,124
- bere basakerietan sartuta egon zinela.
- John.
568
00:38:12,791 --> 00:38:15,584
Lasai zaude
gerrako krimenez akusatua izan arren.
569
00:38:15,585 --> 00:38:17,878
Zure iturriak
istorioaren erdia baino ez daki.
570
00:38:17,879 --> 00:38:21,507
Bai, Indonesian egon nintzen
1998an Delta Indarrarekin.
571
00:38:21,508 --> 00:38:23,217
Eta Putra ezagutu nuen.
572
00:38:23,218 --> 00:38:24,552
Ez nuen gogoko izan.
573
00:38:24,553 --> 00:38:26,971
Gure misioa sekretua zen
eta hala da oraindik,
574
00:38:26,972 --> 00:38:31,727
baina esan dezaket
ez dudala inoiz zibilik torturatu edo hil.
575
00:38:32,894 --> 00:38:36,398
Ez dut inoiz lagundu
zibilak torturatzen edo hiltzen.
576
00:38:37,649 --> 00:38:40,735
Zirikatu nahi baldin banauzu,
ez du funtzionatuko.
577
00:38:40,736 --> 00:38:42,695
Egia esaten ari naizelako.
578
00:38:42,696 --> 00:38:44,947
Zergatik ez zenidan esan lehen aldian?
579
00:38:44,948 --> 00:38:49,035
Operazio militar sekretuei buruzko
detaileak partekatzen dituzu
580
00:38:49,036 --> 00:38:50,120
ezezagunek galdetzean?
581
00:38:50,620 --> 00:38:51,455
Ulertuta.
582
00:38:53,165 --> 00:38:55,291
Beste ezer esan diezadakezu?
583
00:38:55,292 --> 00:38:56,417
Ezer ez.
584
00:38:56,418 --> 00:38:58,836
- Eta zure kabinete-burua?
- Cahill?
585
00:38:58,837 --> 00:38:59,754
Bera zer?
586
00:38:59,755 --> 00:39:02,256
Anna suizidatu zenean, lau lekuko zeuden,
587
00:39:02,257 --> 00:39:04,717
baina poliziak hiru galdekatu zituen.
588
00:39:04,718 --> 00:39:07,054
Batek ihes egin zuen. Cahill zen.
589
00:39:09,931 --> 00:39:12,683
- Barkatu, baina hori ez da poible.
- Ikusi nuen.
590
00:39:12,684 --> 00:39:14,894
Cahill ez zegoen trenean, esango zidan.
591
00:39:14,895 --> 00:39:17,772
Bai? Badirudi hemen
jendeari detaile garrantzitsuak
592
00:39:17,773 --> 00:39:19,190
ahazten zaizkiola.
593
00:39:19,191 --> 00:39:20,524
Nolan Cahilli ez.
594
00:39:20,525 --> 00:39:23,820
Benetan? Non dago?
Elkarrekin joango gara galdetzera.
595
00:39:24,571 --> 00:39:26,907
Ados. Goazen.
596
00:39:32,204 --> 00:39:33,163
Nolan…
597
00:39:34,915 --> 00:39:35,832
Hitz egin dezagun.
598
00:39:41,922 --> 00:39:43,757
Ezin dira gauzak ezkutatu, ezta?
599
00:39:44,508 --> 00:39:45,592
Zer diozu?
600
00:39:46,343 --> 00:39:50,138
Watergate, Iran-Contra,
Hunterren ordenagailu puta.
601
00:39:50,972 --> 00:39:53,557
Ezkutatzen saiatu arren,
beti ateratzen da.
602
00:39:53,558 --> 00:39:56,853
Zergatik zeunden Anna Merrickekin
metroan hil zen gauean?
603
00:39:58,772 --> 00:40:00,565
Bere USBa hartu al zenuen?
604
00:40:03,193 --> 00:40:04,861
Presidente ona izango zinen.
605
00:40:07,864 --> 00:40:08,865
Barkatu, John.
606
00:40:09,866 --> 00:40:10,867
Nolan.
607
00:40:11,868 --> 00:40:12,828
- Nolan!
- Ez!
608
00:40:16,540 --> 00:40:17,999
Jainkoarren.
609
00:40:19,084 --> 00:40:21,753
Perimetroa ezarri
eta eskatu anbulantzia bat.
610
00:42:18,370 --> 00:42:20,454
Azpitituluak: Aroa Villalba
611
00:42:20,455 --> 00:42:22,457
Ikuskatzailea:
Leire Arrillaga