1 00:00:00,042 --> 00:00:01,251 Aurreko ataletan… 2 00:00:01,252 --> 00:00:03,086 Inork ez daki hemen zaudetenik. 3 00:00:03,087 --> 00:00:05,380 Etsaitzat tratatuko zaituztegu. 4 00:00:05,381 --> 00:00:06,798 Nahi duguna egin dezakegu. 5 00:00:06,799 --> 00:00:09,885 Non dago Anna Merrickek trenean eman zizun USBa? 6 00:00:15,641 --> 00:00:16,558 Sartu! 7 00:00:16,559 --> 00:00:20,562 - Nor zara? - Russell Plum. Kazetari independentea. 8 00:00:20,563 --> 00:00:21,521 Zer da hau? 9 00:00:21,522 --> 00:00:24,315 Nire ikerketa. Urteak daramatzat CIA ikertzen. 10 00:00:24,316 --> 00:00:27,193 90. hamarkadan, amak John izeneko soldadua ezagutu zuen. 11 00:00:27,194 --> 00:00:29,571 John Sampson kongresukidea. 12 00:00:29,572 --> 00:00:32,449 Afera bat izan zuten. Ni horren emaitza naiz. 13 00:00:32,450 --> 00:00:34,617 Hezur-muina transplantatu behar didate, 14 00:00:34,618 --> 00:00:36,161 baina ez dut emailerik. 15 00:00:36,162 --> 00:00:38,371 Han zeunden nire iturria kontzebitu zutenean. 16 00:00:38,372 --> 00:00:39,581 Afera bat izan nuela? 17 00:00:39,582 --> 00:00:42,710 Gu bakean uzteko nire DNA behar baduzu, 18 00:00:43,919 --> 00:00:44,754 tori. 19 00:00:45,254 --> 00:00:47,214 USBaren bila ibili dira. 20 00:00:47,840 --> 00:00:49,132 Zure iloba? 21 00:00:49,133 --> 00:00:50,842 Deitzea nahiko nuke. 22 00:00:50,843 --> 00:00:52,427 Nor dabil Sampsonekin hizketan? 23 00:00:52,428 --> 00:00:54,597 Nolan Cahill. Sampsonen kabinete-burua. 24 00:00:55,097 --> 00:00:57,098 Laugarren lekuko bat zegoen 25 00:00:57,099 --> 00:00:59,018 Anna suizidatu zenean. Bera da. 26 00:01:17,703 --> 00:01:18,620 Itzuli zarete? 27 00:01:18,621 --> 00:01:19,663 Furgoa behean dago. 28 00:01:20,706 --> 00:01:21,623 Tori. 29 00:01:21,624 --> 00:01:22,999 Zer da hau? 30 00:01:23,000 --> 00:01:23,876 Katu bat. 31 00:01:24,502 --> 00:01:27,170 Nolan Cahilli buruzko informazioa behar dugu. 32 00:01:27,171 --> 00:01:28,797 Sampsonen kabinete-burua da. 33 00:01:28,798 --> 00:01:30,215 Zergatik? Zer gertatu da? 34 00:01:30,216 --> 00:01:31,258 Nire arreba… 35 00:01:33,636 --> 00:01:34,845 Anna, bera… 36 00:01:35,638 --> 00:01:38,056 Furgonetan aipatu zenutena? 37 00:01:38,057 --> 00:01:40,225 Pentagonoan egiten zuen lan, USB bat zuen? 38 00:01:40,226 --> 00:01:43,938 Bere buruaz beste egin zuen Filadelfiako metroan duela bi egun. 39 00:01:52,488 --> 00:01:53,447 Kontu hitzekin. 40 00:01:55,991 --> 00:01:59,035 Cahill trenean zegoen. Zergatia jakin behar dugu. 41 00:01:59,036 --> 00:02:01,788 Emakume bat suizidatu zen lehendakarigai posible baten 42 00:02:01,789 --> 00:02:03,832 kabinete-burua zihoan tren berean? 43 00:02:03,833 --> 00:02:06,459 CIA jendea bahitzen hasten da? 44 00:02:06,460 --> 00:02:10,840 Tragedia bat da, argi dago. Noski, baina hori istorio bat da. 45 00:02:11,799 --> 00:02:13,675 Erregistroak begiratuko ditut. 46 00:02:13,676 --> 00:02:15,468 Ben naiz. Utzi mezu bat, 47 00:02:15,469 --> 00:02:18,346 edo eguneratu XXI. mendera eta bidali mezu bat. 48 00:02:18,347 --> 00:02:21,307 Ahots-postontzia beteta dago eta ezin duzu… 49 00:02:21,308 --> 00:02:22,309 Ostia! 50 00:02:29,108 --> 00:02:32,278 Lasai nago. Barkatu. 51 00:02:33,279 --> 00:02:36,739 Atzeratuko gaitu. Ez du esperientziarik. Emozionala da. 52 00:02:36,740 --> 00:02:38,491 - Polizia da. - Mayberrykoa. 53 00:02:38,492 --> 00:02:40,159 - Mayfield. - Gauza bera. 54 00:02:40,160 --> 00:02:43,121 Ez dakigu zeri egingo diogun aurre. Agian lagunduko digu. 55 00:02:43,122 --> 00:02:44,789 - Ezin du. - Nola dakizu? 56 00:02:44,790 --> 00:02:48,334 Inoiz hil al da zure neba-arrebarik kontu arraro batengatik? 57 00:02:48,335 --> 00:02:49,919 - Bai. - Zer? 58 00:02:49,920 --> 00:02:53,924 Burua galtzen badu, alde batera utziko dut. 59 00:02:55,009 --> 00:02:56,217 Nori deituko diozu? 60 00:02:56,218 --> 00:02:59,637 Lilari. Sampson ez da bere aita, egia esan du. 61 00:02:59,638 --> 00:03:01,639 DNA emateko irrikan zegoen. 62 00:03:01,640 --> 00:03:04,142 Zergatik esan duen gezurra jakin nahi dut. 63 00:03:04,143 --> 00:03:06,228 Ados, asko aurkitu dut. 64 00:03:07,938 --> 00:03:10,440 Cahill eta Sampson Delta talde berean egon ziren. 65 00:03:10,441 --> 00:03:12,525 Sampsonen komandantea izan zen. 66 00:03:12,526 --> 00:03:15,612 Olinpiadetakoak baino domina gehiag dauzka. Asko daki. 67 00:03:15,613 --> 00:03:18,531 Zertan gabiltza hemen ba? Goazen bere bila. 68 00:03:18,532 --> 00:03:20,575 - Ez du hitz egingo. - Behartuko dugu. 69 00:03:20,576 --> 00:03:23,703 Ezin duzu kongresukide baten kabinete-burua jipoitu. 70 00:03:23,704 --> 00:03:27,874 Neska txikitu egin dute. Nire iloba bueltan nahi dut, ostia! 71 00:03:27,875 --> 00:03:30,252 Jacob, ez dugu zurekin borrokatu nahi… 72 00:03:31,211 --> 00:03:32,129 Kanpoan daude. 73 00:03:37,468 --> 00:03:39,469 Zentroko CIAko errefortzuak dira. 74 00:03:39,470 --> 00:03:40,554 Nola aurkitu gaituzte? 75 00:03:41,430 --> 00:03:43,139 Kaka zaharra. 76 00:03:43,140 --> 00:03:44,058 Zer egin duzu? 77 00:03:44,767 --> 00:03:47,518 Zerbait idatzi nuen 4Chanen, 78 00:03:47,519 --> 00:03:50,188 Filadelfiako metroan USB bat aurkitu nuela. 79 00:03:50,189 --> 00:03:54,192 Anna Merrick jarrita zuela alboan eta txosten militarrak barruan. 80 00:03:54,193 --> 00:03:56,778 Informazioa izanez gero, idazteko esan nien. 81 00:03:56,779 --> 00:03:57,695 Zer ostia? 82 00:03:57,696 --> 00:03:59,739 Ez zenidaten ezer esan nahi! 83 00:03:59,740 --> 00:04:01,616 Artikulu honekin lana berreskuratuko dut. 84 00:04:01,617 --> 00:04:03,993 Zerbait dakien norbait aurkitu nahi nuen. 85 00:04:03,994 --> 00:04:06,663 Enkriptatu egin nuen inork ez aurkitzeko. 86 00:04:06,664 --> 00:04:08,123 Norbaitek aurkitu du. 87 00:04:08,749 --> 00:04:09,833 Batek baino gehiago. 88 00:04:11,001 --> 00:04:13,587 Bai, beste auto bat dago matoiez beteta. 89 00:04:14,338 --> 00:04:16,923 Ubeldura duena Lilaren hotelean egon zen. 90 00:04:16,924 --> 00:04:18,091 Nor dira? 91 00:04:18,092 --> 00:04:20,218 Bost axola agente pribatuak diren 92 00:04:20,219 --> 00:04:22,971 edo beisbol jokalariak. Hemen badaude, ez da ona. 93 00:04:22,972 --> 00:04:25,348 Beisbol jokalariak agente sekretu gisa lanean? 94 00:04:25,349 --> 00:04:26,517 Agian. 95 00:04:30,020 --> 00:04:32,481 - Ez dira elkarrekin lanean ari. - Badatoz. 96 00:04:33,941 --> 00:04:35,900 Ostia. Argindarra moztu dute. 97 00:04:35,901 --> 00:04:39,487 Protokoloa jarraituko dute, goitik behera miatu gu aurkitu arte. 98 00:04:39,488 --> 00:04:41,406 Eskaileretan topatuko ditugu. 99 00:04:41,407 --> 00:04:43,324 Larrialdetarako irteerari dago? 100 00:04:43,325 --> 00:04:44,826 - Ez! - Ez duzu labanarik? 101 00:04:44,827 --> 00:04:47,328 - Kanpoko janaria eskatzen dut. - Armarik? 102 00:04:47,329 --> 00:04:49,080 Liztorren aurkako espraia daukat. 103 00:04:49,081 --> 00:04:50,623 - Zergatik? - Gorroto ditudalako. 104 00:04:50,624 --> 00:04:52,793 Hartu. Jacob, hartu su-itzalgailua. 105 00:04:57,006 --> 00:04:57,840 Geratu hemen. 106 00:04:58,841 --> 00:05:02,219 Erabili estalgarri gisa, seinalearen ondoren Tamarak tiro egiteko. 107 00:05:03,721 --> 00:05:05,014 Zein da seinalea? 108 00:05:06,223 --> 00:05:07,099 Garrasiak. 109 00:05:30,998 --> 00:05:32,666 Tira. Bizkor, badatoz. 110 00:06:06,867 --> 00:06:07,701 Inor ez. 111 00:06:15,042 --> 00:06:15,876 Inor ez. 112 00:06:22,633 --> 00:06:23,591 Ez atera soinurik! 113 00:06:23,592 --> 00:06:25,427 Ez dut esprai puta aurkitzen. 114 00:07:26,196 --> 00:07:27,030 Orain! 115 00:08:01,190 --> 00:08:03,192 Bizirik? Ondo. 116 00:08:14,786 --> 00:08:16,245 Nor da zure nagusia? 117 00:08:16,246 --> 00:08:17,288 Medikua behar dut. 118 00:08:17,289 --> 00:08:19,415 Ba, esan nork kontratatu zaituen. 119 00:08:19,416 --> 00:08:20,917 - Mesedez. - Esadazu Ben non… 120 00:08:20,918 --> 00:08:22,461 Aizu! Ospa hemendik! 121 00:08:23,462 --> 00:08:25,087 Lasai egon behar duzu. 122 00:08:25,088 --> 00:08:26,964 Lasai? Badaki Ben non dagoen. 123 00:08:26,965 --> 00:08:29,300 Ez du ezer esango hiltzen baduzu. 124 00:08:29,301 --> 00:08:31,678 Informazioa lortzeko, bizirik behar dugu. 125 00:08:36,308 --> 00:08:37,517 Ez da posible izango. 126 00:08:39,478 --> 00:08:42,648 - Lapurtuko diozu? - Nor diren jakin behar dugu. 127 00:08:44,024 --> 00:08:46,359 Haien armak hildako CIAkoekin lotu ditzakete. 128 00:08:46,360 --> 00:08:47,443 Kaka zaharra. 129 00:08:47,444 --> 00:08:48,819 Zer? 130 00:08:48,820 --> 00:08:52,949 Bi helbide. Bata hemen da, bestea espero dut uste dudana ez izatea. 131 00:08:52,950 --> 00:08:54,576 Ados. Bagoaz. 132 00:08:56,370 --> 00:08:57,787 Lila, Reacher naiz. 133 00:08:57,788 --> 00:09:00,122 Hoteleko lagunak berriro bisitatu gaitu. 134 00:09:00,123 --> 00:09:01,415 Ez zaitu molestatuko, 135 00:09:01,416 --> 00:09:03,960 baina Rittenhouse Hoteleko helbidea zeraman. 136 00:09:03,961 --> 00:09:07,172 Han baldin bazaude, zoaz. Aurkituko zaitut. 137 00:09:16,848 --> 00:09:17,765 - Aizu. - Zer? 138 00:09:17,766 --> 00:09:19,476 - Ondo al zaude? - Bai. Nik… 139 00:09:20,227 --> 00:09:21,519 Hemendik atera behar dut. 140 00:09:21,520 --> 00:09:24,647 Zure bila doazenean, hiria hau beldurgarria da. 141 00:09:24,648 --> 00:09:27,149 Nire karrera akabatu zuten, orain nire bila datoz. 142 00:09:27,150 --> 00:09:29,361 Azkarrago joan zaitezke? 143 00:09:30,320 --> 00:09:32,363 Hirian gelditu behar dugu. 144 00:09:32,364 --> 00:09:35,366 - Zer? - Ihes egiten ari gara, dirua behar dugu. 145 00:09:35,367 --> 00:09:37,451 Kutxazain bat aurkitu behar dugu. 146 00:09:37,452 --> 00:09:38,828 Badakite Washingoten gaudela. 147 00:09:38,829 --> 00:09:41,414 Kutxazainera iristen direnerako, joanak izango gara. 148 00:09:41,415 --> 00:09:42,957 Gure atzetik ibiliko dira. 149 00:09:42,958 --> 00:09:46,085 Pisura iritsi baino lehen, furgoa ikusi zuten, 150 00:09:46,086 --> 00:09:48,963 haien nagusiei esango zieten. Autoak ez digu balio. 151 00:09:48,964 --> 00:09:50,506 Beste mozorrorik baduzu? 152 00:09:50,507 --> 00:09:52,800 Modeloa badute. Auto berri bat behar dugu! 153 00:09:52,801 --> 00:09:54,135 CIA gure atzetik dabil. 154 00:09:54,136 --> 00:09:56,722 Ezin dugu auto bat alokatu eta gure izenak eman. 155 00:09:58,056 --> 00:10:01,143 Badakit nora joan. Bi ordu baino gutxiagora dago. 156 00:10:07,566 --> 00:10:10,610 {\an8}FILADELFIA 157 00:10:13,196 --> 00:10:14,364 Aizu, Cyrus! 158 00:10:19,369 --> 00:10:21,996 Arraioa. Ez. 159 00:10:21,997 --> 00:10:23,914 Tratu bat daukat Dochertyrekin. 160 00:10:23,915 --> 00:10:27,460 Norristowngo tipoei buruzko informazioaren truke, bakean uzten nauzue. 161 00:10:27,461 --> 00:10:30,338 Tratua ez da nirekin. Ez dut traturik egiten ganberroekin. 162 00:10:30,339 --> 00:10:32,882 - Zertara zatoz ba? - Ganberroekin tratuak egitera. 163 00:10:32,883 --> 00:10:34,051 Nor dira zuri horiek? 164 00:10:34,760 --> 00:10:37,679 Nire koristak. Nire Windstarra zure Highlanderraren truke. 165 00:10:39,681 --> 00:10:41,932 Honek dirua balio du. Horrek ez. 166 00:10:41,933 --> 00:10:43,643 Auto hori lapurtu duzu. 167 00:10:44,436 --> 00:10:47,646 Beraz, nahi baduzu, komisarian jarraituko dugu 168 00:10:47,647 --> 00:10:51,275 matrikula bilatzen dudan bitartean, noski, aldatu ez baduzu. 169 00:10:51,276 --> 00:10:54,071 Atxilotu nahi izanez gero, jada egingo zenuen. 170 00:10:55,030 --> 00:10:59,534 Egia da. Negoziatzeko beste modu bat bilatu beharko dugu. 171 00:11:05,957 --> 00:11:07,125 Zertan zabiltza? 172 00:11:10,003 --> 00:11:12,381 Horrek 50.000 dolar balio du! Zertan zabiltza? 173 00:11:13,131 --> 00:11:14,132 Zertan dabil? 174 00:11:14,925 --> 00:11:16,133 Atentzioa ematen. 175 00:11:16,134 --> 00:11:17,051 Aizu… 176 00:11:17,052 --> 00:11:19,804 Nire Windstarra zure Highlanderraren truke. 177 00:11:19,805 --> 00:11:23,474 Bestela, laster gure aukera bakarra korrika egitea izango da. 178 00:11:23,475 --> 00:11:26,727 Ostia. Ados, itzali. 179 00:11:26,728 --> 00:11:30,690 Eta jarri erregistratu den auto baten matrikula. Jetta hori? 180 00:11:31,817 --> 00:11:33,943 Ez, nire arrebaren autoa da. 181 00:11:33,944 --> 00:11:36,862 Rayonak hilko nau. Badakizu erotuta dagoela. 182 00:11:36,863 --> 00:11:39,032 Trapua azkar erretzen ari da. 183 00:11:42,702 --> 00:11:46,580 Ados, badakizu zer? Ray Rayrekin moldatuko naiz. 184 00:11:46,581 --> 00:11:49,084 Konponduko dut. Baina mesedez, itzali! 185 00:11:59,261 --> 00:12:00,429 Opiltxo deituko dizut. 186 00:12:12,107 --> 00:12:13,357 Katua gogoko nuen. 187 00:12:13,358 --> 00:12:15,777 Ray Ray jatorra da. Etxe on bat izango du. 188 00:12:22,659 --> 00:12:23,576 Lila. 189 00:12:23,577 --> 00:12:25,369 Aupa, zure mezua jaso dut. 190 00:12:25,370 --> 00:12:28,247 Beste hotel batera joan gara. 191 00:12:28,248 --> 00:12:30,791 Moldatzen ari gara, baina ikaratuta gaude. 192 00:12:30,792 --> 00:12:33,128 Hitz egin behar dugu. Non elkartuko gara? 193 00:12:33,795 --> 00:12:34,712 Parkean berriro? 194 00:12:34,713 --> 00:12:37,131 Toki estalia behar dugu, gure bila dabiltzanek 195 00:12:37,132 --> 00:12:39,175 autoz ez ikusteko. 196 00:12:39,176 --> 00:12:41,552 Jendez beteta, baina isila, hitz egiteko. 197 00:12:41,553 --> 00:12:42,970 Tabernarik ez. 198 00:12:42,971 --> 00:12:45,931 Bolatoki batetik pasa naiz bidean. 199 00:12:45,932 --> 00:12:47,641 Playtime Bowl, bigarren hiribidea. 200 00:12:47,642 --> 00:12:50,227 Primeran. Hara noa. Berehala egongo gara. 201 00:12:50,228 --> 00:12:51,062 Reacher? 202 00:12:53,815 --> 00:12:54,649 Milesker. 203 00:12:58,028 --> 00:13:00,529 Lilak dakiena behar dut Cahilli aurre egiteko. 204 00:13:00,530 --> 00:13:03,115 Boteretsua da, konexioak ditu Washingtonen. 205 00:13:03,116 --> 00:13:05,659 Ezin dut besterik gabe kikildu. 206 00:13:05,660 --> 00:13:07,787 Non utziko zaituztet? 207 00:13:08,288 --> 00:13:12,416 Bakarrik zoaz? Gehiago baldin badoaz, errefortzuak beharko dituzu. 208 00:13:12,417 --> 00:13:14,335 Hotelean ez nituen behar izan. 209 00:13:14,336 --> 00:13:16,670 - Zurekin nengoen. - Korridorean konorterik gabe. 210 00:13:16,671 --> 00:13:19,965 Ez dute emakume bat aurkituko horren azkar hiri honetan. 211 00:13:19,966 --> 00:13:21,885 Hori espero dut. Lilak atentzioa ematen du. 212 00:13:22,928 --> 00:13:23,844 Nola? 213 00:13:23,845 --> 00:13:26,556 Gaur egungo mutilek "neska katxarroa" deituko liokete. 214 00:13:27,682 --> 00:13:29,725 Horregatik nahi duzu bakarrik joan? 215 00:13:29,726 --> 00:13:30,936 Gezurra esan dit. 216 00:13:31,520 --> 00:13:34,188 Poliziarekin joanez gero, ez du hitz egingo. 217 00:13:34,189 --> 00:13:35,398 Bakarrik joan behar dut. 218 00:13:39,611 --> 00:13:43,155 Komisariara, nire txanda hastear dago. Dochertyrekin hitz egingo dut, 219 00:13:43,156 --> 00:13:46,660 ea zer aurkitu duen, zuk… Lila galdekatzen duzun bitartean. 220 00:14:06,054 --> 00:14:11,100 Arranopola, Halley kometa, ehun urtean behin agertzen da. 221 00:14:11,101 --> 00:14:13,394 75 urtean behin. Zer moduz Merrick kasua? 222 00:14:13,395 --> 00:14:15,187 Zoaz pikutara. Desagertu egin zara. 223 00:14:15,188 --> 00:14:17,064 Askotan. Ez dizut lagunduko. 224 00:14:17,065 --> 00:14:19,441 Ez dut astirik. Lanean gabiltza. 225 00:14:19,442 --> 00:14:21,527 "Gabiltza"? Zu eta Hanka Sartu ekipoa? 226 00:14:21,528 --> 00:14:24,989 Federalak arduratuko dira. Jada ez da gure kasua. 227 00:14:24,990 --> 00:14:27,449 OnlyFanseko neska bat hilda aurkitu dute Filadelfian. 228 00:14:27,450 --> 00:14:29,702 Gure eskumena da. Beraz, zer daukagu? 229 00:14:29,703 --> 00:14:32,580 Nire hiriko homizidioekin ezikusiarena egin behar dut? 230 00:14:32,581 --> 00:14:35,166 - Ez zara homizidio-inspektorea. - Zu ere ez. 231 00:14:36,126 --> 00:14:38,003 Zergatik zaude horren irribarretsu? 232 00:14:38,587 --> 00:14:41,088 Prostituta kontratatu zuenak, 233 00:14:41,089 --> 00:14:44,800 aztarnak estali ditu. VPNak, paradisu fiskalak. Ezin da aurkitu. 234 00:14:44,801 --> 00:14:47,261 - Eta forentsea? - Oraindik goiz da. 235 00:14:47,262 --> 00:14:48,346 Bidali egin duzu? 236 00:14:49,055 --> 00:14:49,972 Bai. 237 00:14:49,973 --> 00:14:53,475 - Eta liburutegiko tipoa? - Salaketa anonimoa? Zu izan zinen? 238 00:14:53,476 --> 00:14:56,354 Bost axola nork salatu zuen. Zer dakigu? 239 00:14:57,188 --> 00:15:00,065 Bere aztarnak ez datoz bat neskaren gelakoekin. 240 00:15:00,066 --> 00:15:01,650 Eta? 241 00:15:01,651 --> 00:15:04,278 Badakizue zer? Sukaldean janaria dago. 242 00:15:04,279 --> 00:15:05,446 Primeran. Gose naiz. 243 00:15:05,447 --> 00:15:06,573 Ni ez. 244 00:15:08,074 --> 00:15:10,452 Hartu kafea ba. Ni arduratuko naiz. 245 00:15:15,206 --> 00:15:16,875 Zertan zabiltza, ostia? 246 00:15:17,542 --> 00:15:20,294 Zure karrera suntsitu duzu. Nirea ere izorratuko duzu? 247 00:15:20,295 --> 00:15:22,546 - Ez du zerikusirik zurekin. - Badakizu 248 00:15:22,547 --> 00:15:25,633 niri ere eragingo didala. 40 urteko dominaren zain nago. 249 00:15:25,634 --> 00:15:27,426 - Ez duzu izorratuko. - D, lagun. 250 00:15:27,427 --> 00:15:29,386 Suizidaren autoa. 251 00:15:29,387 --> 00:15:30,888 Metrotik gertu? 252 00:15:30,889 --> 00:15:33,223 Ez. Merrick Tasker-Morrisen igo zen. 253 00:15:33,224 --> 00:15:35,434 Carpenterren eta 6.aren kantoian aurkitu dute. 254 00:15:35,435 --> 00:15:39,104 Federalei emango al diezu? Zure kasua zen. 255 00:15:39,105 --> 00:15:40,774 Zuk esan. Niri bost. 256 00:15:43,735 --> 00:15:44,569 Ados. 257 00:15:50,867 --> 00:15:52,284 Jada ez da gure kasua. 258 00:15:52,285 --> 00:15:53,577 Anna Merrick ez. 259 00:15:53,578 --> 00:15:55,621 Lapurtutako autoa iker dezaket. 260 00:15:55,622 --> 00:15:57,915 Lapur-talde bat egon liteke Filadelfian. 261 00:15:57,916 --> 00:15:59,500 Asko daramazu minimoa egiten 262 00:15:59,501 --> 00:16:02,169 eta bat-batean polizia jarduna egin nahi duzu? 263 00:16:02,170 --> 00:16:06,091 Ahaztu al duzu zer gertatu zen kasu bat utzi ezin izan zenuenean? 264 00:16:10,011 --> 00:16:11,221 Jateko zerbaiten bila noa. 265 00:16:14,140 --> 00:16:15,892 Beti izorratzen. 266 00:16:17,352 --> 00:16:18,311 Autoa aurkitu dugu. 267 00:16:19,688 --> 00:16:22,273 BOLOAK 268 00:16:34,119 --> 00:16:36,286 Reacher, mila esker abisatzeagatik. 269 00:16:36,287 --> 00:16:39,249 Egingo dudan azken gauza da egia esan ezean. 270 00:16:40,375 --> 00:16:41,709 Sampsonena gezurra zen. 271 00:16:41,710 --> 00:16:44,337 Ez dut uste zure aita denik, eta zuk ere ez. 272 00:16:50,760 --> 00:16:52,386 Zintzoa izatea gutxienekoa da 273 00:16:52,387 --> 00:16:55,682 zure tontakeriak kongresukide bati esan dizkiodala kontuan izanik. 274 00:17:02,063 --> 00:17:02,939 Arrazoi duzu. 275 00:17:04,149 --> 00:17:05,525 Ez nintzen zintzoa izan. 276 00:17:06,401 --> 00:17:10,905 Kazetaria naiz. Amisha ez da nire ama eta bi horiek babesteko kontratatu ditut. 277 00:17:11,823 --> 00:17:13,198 Zerengandik? 278 00:17:13,199 --> 00:17:16,285 Munduko gobernurik boteretsuaren sekretuak kontatzera nator. 279 00:17:16,286 --> 00:17:17,536 Eta minbizia? 280 00:17:17,537 --> 00:17:20,205 Neuk sortu nituen ubeldurak Sampsonengana iristeko. 281 00:17:20,206 --> 00:17:21,790 Berari ere gezurra esateko? 282 00:17:21,791 --> 00:17:25,335 Entzun… Benetan sentitzen dut, ados? 283 00:17:25,336 --> 00:17:27,464 Baina informazioa izan zenezakeen. 284 00:17:28,798 --> 00:17:32,927 Eta beldur nintzen. Hildako emakume bat. Gizonak nire bila. 285 00:17:33,595 --> 00:17:35,096 Kontatu egia. 286 00:17:40,143 --> 00:17:42,645 Patatak guztionak dira. Segi. 287 00:17:43,271 --> 00:17:46,607 Amisha eta Sampson beste modu batean daude konektatuta. 288 00:17:46,608 --> 00:17:49,860 Amisha eta bere senarra ikasleak zirenean Indonesian, 289 00:17:49,861 --> 00:17:52,488 Kezkatuta zeuden armadaren eragina handitzen ari zelako 290 00:17:52,489 --> 00:17:54,865 Putra jeneralaren garaian. 291 00:17:54,866 --> 00:17:56,034 Manifestatu egin ziren. 292 00:17:57,035 --> 00:17:59,912 Ondoren, talde osoa ilegalki atxilotu zuten. 293 00:17:59,913 --> 00:18:02,122 Putrak basakeriak egin zituen. 294 00:18:02,123 --> 00:18:05,250 Amishak entzun zuen nola jipoitu eta hil zuten bere senarra 295 00:18:05,251 --> 00:18:06,376 ondoko ziegan. 296 00:18:06,377 --> 00:18:08,837 Gero, bera ere jipoitu zuten, ia hil arte. 297 00:18:08,838 --> 00:18:13,258 Delta Indarreko espezialista batek Putra eta bere soldaduak trebatu zituen. 298 00:18:13,259 --> 00:18:14,259 John Sampsonek. 299 00:18:14,260 --> 00:18:16,678 Bai, horregatik zegoen Indonesian. 300 00:18:16,679 --> 00:18:19,348 Putraren soldaduek taktika militarrak ikasteko. 301 00:18:19,349 --> 00:18:23,477 Putrak zibilak torturatzeko eta hiltzeko erabili zituen taktikak. 302 00:18:23,478 --> 00:18:24,812 Eta Nolan Cahill? 303 00:18:24,813 --> 00:18:28,273 Sampsonen komandantea izan zen Indonesian. Zergatik? 304 00:18:28,274 --> 00:18:30,527 Trenean zegoen Anna hil zen gauean. 305 00:18:35,865 --> 00:18:39,076 Annak USBa niri ez emateko egongo zen han. 306 00:18:39,077 --> 00:18:40,661 Artikulua idaztea saihesteko. 307 00:18:40,662 --> 00:18:42,955 AEBk bere partaidetza ezkutatu nahi du, 308 00:18:42,956 --> 00:18:44,582 baina herriak jakin behar du. 309 00:18:45,583 --> 00:18:48,168 Amisharen istorioa entzun ondoren, 310 00:18:48,169 --> 00:18:51,588 begietara begiratu ondoren, Putrak egin ziona ikusi ondoren, 311 00:18:51,589 --> 00:18:53,423 Annak laguntzea erabaki zuen. 312 00:18:53,424 --> 00:18:56,802 Horregatik ekarri nahi zidan USBa. Bazekien garrantzitsua zela. 313 00:18:56,803 --> 00:19:00,056 Gobernuko txostenak lapurtzea krimen federala dela ere jakingo zuen. 314 00:19:01,140 --> 00:19:04,601 Annak Pentagonoan egiten zuen lan patriota bat zelako. 315 00:19:04,602 --> 00:19:08,313 Eta nik bezala, Annak uste zuen Sampson bezalako gizona, 316 00:19:08,314 --> 00:19:11,401 balio horiekin, ezin dela Etxe Zurian sartu. 317 00:19:12,652 --> 00:19:14,279 Artikulua atera behar dut. 318 00:19:20,076 --> 00:19:23,204 Mesedez, lagundu behar didazu. 319 00:19:26,040 --> 00:19:28,667 Niregatik ez bada, Amisharengatik, 320 00:19:28,668 --> 00:19:31,044 bere senarrarengatik eta hil zuen jendearengatik. 321 00:19:31,045 --> 00:19:31,963 Annarengatik. 322 00:19:33,006 --> 00:19:35,925 USB horrek Sampsonen partaidetza frogatzen du. 323 00:19:38,553 --> 00:19:39,679 USBa aurkituko dut. 324 00:19:40,597 --> 00:19:41,931 Zer daukan ikusten dudanean… 325 00:19:43,016 --> 00:19:44,601 erabakiko dut zer egin. 326 00:19:45,977 --> 00:19:47,729 Hori nahikoa da. Mila esker. 327 00:19:55,737 --> 00:19:58,780 Ez eman eskerrak. Badirudi aurkitu gaituztela. 328 00:19:58,781 --> 00:19:59,781 Nola? 329 00:19:59,782 --> 00:20:02,827 Jarraitu dizute. Segurtasun berria kontratatuko nuke. 330 00:20:03,536 --> 00:20:04,746 Zer egingo duzu? 331 00:20:07,498 --> 00:20:09,125 Sartzeaz damutuko dira. 332 00:20:10,460 --> 00:20:11,294 Agian ez. 333 00:20:14,714 --> 00:20:16,466 Armak mahaian edo akabatuko dut. 334 00:20:18,551 --> 00:20:19,677 Azkar. 335 00:20:23,431 --> 00:20:24,891 Altxa. Paseo bat emango dugu. 336 00:20:25,600 --> 00:20:28,478 Goazen. Eseri. Zu, eseri. 337 00:20:32,440 --> 00:20:36,693 Gauerdiko Bolo Kosmikoen garaia da! 338 00:20:36,694 --> 00:20:39,112 Guztiak jo eta doako garagardoa irabaziko duzue, 339 00:20:39,113 --> 00:20:43,409 eta bigarren garagardoa dohain emango dugu! 340 00:20:52,919 --> 00:20:54,086 Atera itzazu hemendik. 341 00:20:54,087 --> 00:20:55,964 Goazen! Goazen! 342 00:21:39,382 --> 00:21:40,258 Ostia! 343 00:22:09,203 --> 00:22:10,537 Ateratzeko esan dizut. 344 00:22:10,538 --> 00:22:14,042 Guardiek Amisha eraman dute hotelera. Ezin zintudan atzean utzi. 345 00:22:16,044 --> 00:22:17,045 Mila esker. 346 00:22:22,925 --> 00:22:26,429 Goazen. Sistemak harrapatzen banau, CIAk aurkituko nau. 347 00:22:27,221 --> 00:22:28,264 CIAk? 348 00:22:34,854 --> 00:22:35,730 Egin lekua. 349 00:22:57,335 --> 00:22:59,586 - Hau da? - Bai. 350 00:22:59,587 --> 00:23:02,840 Zergatik utzi zuen autoa metroa hartzeko? 351 00:23:03,883 --> 00:23:04,800 Ez dakit. 352 00:23:04,801 --> 00:23:07,928 Eraman zuenak bazekien zertan zebilen. 353 00:23:07,929 --> 00:23:11,431 Urrun dagoen tokira eraman eta hor utzi. 354 00:23:11,432 --> 00:23:14,268 Annaren etxea bezala. CIA berriro ere? 355 00:23:14,936 --> 00:23:15,812 Agian. 356 00:23:17,396 --> 00:23:20,107 Bazekiten hiriko polizia autoaren bila zebilela. 357 00:23:20,108 --> 00:23:22,735 Metroaren ondoan harrapatuko zituzten. 358 00:23:23,402 --> 00:23:25,154 Ene! Begira hau. 359 00:23:26,906 --> 00:23:30,952 Eskularru-kaxa irekita, eserlekuak urratuta. Begira gutunak. 360 00:23:34,038 --> 00:23:35,205 Bankuko gutuna. 361 00:23:35,206 --> 00:23:37,707 "Lortu 5.000 puntu kreditu-txartel baterako". 362 00:23:37,708 --> 00:23:40,460 Herriko bandek eramango zuten. 363 00:23:40,461 --> 00:23:41,628 Iruzur txiki bat. 364 00:23:41,629 --> 00:23:43,713 Zerbaiten bila zebiltzan. 365 00:23:43,714 --> 00:23:45,466 - USBa. - Bai. 366 00:23:54,142 --> 00:23:55,518 Bear Creekerako sarrera. 367 00:23:57,145 --> 00:23:59,438 Maletegia ez da negutik garbitu. 368 00:24:01,149 --> 00:24:03,191 Neguko berokia hemen egongo zen. 369 00:24:03,192 --> 00:24:05,569 Eta ez dakizu zergatik jantzi zuen 370 00:24:05,570 --> 00:24:06,904 metro beroan sartzeko? 371 00:24:08,573 --> 00:24:09,407 Ideiarik ez. 372 00:24:11,742 --> 00:24:15,120 Badirudi kasualitatez zituela gauza hauek maletegian. 373 00:24:15,121 --> 00:24:19,124 Anna etxetik berokirik gabe atera bazen, janztea ez zen bere plana. 374 00:24:19,125 --> 00:24:22,670 Jantzi behar izan zuen autoan sartu ondoren. 375 00:24:23,296 --> 00:24:24,630 Ez du zentzurik. 376 00:24:33,723 --> 00:24:34,599 Ondo al zaude? 377 00:24:38,811 --> 00:24:40,938 Berarekin eta Benekin joan behar nuen… 378 00:24:42,023 --> 00:24:42,857 Bear Creekera. 379 00:24:44,233 --> 00:24:47,737 Azken unean ezetz esan nien… 380 00:24:49,822 --> 00:24:52,450 nire garaje puta isolatzeko. 381 00:24:55,661 --> 00:24:58,164 Orain ezingo dut ezer egin beraiekin berriro. 382 00:25:01,042 --> 00:25:04,252 Behintzat nire garajea bero dago, ezta? 383 00:25:04,253 --> 00:25:08,673 Aizu… badakizu zer-nolako jendeak torturatzen duen bere burua 384 00:25:08,674 --> 00:25:10,134 senide bat hil ondoren? 385 00:25:11,135 --> 00:25:13,638 "Egin beharko, ahalko, nahiko nuke"? 386 00:25:17,475 --> 00:25:18,601 Jende onak. 387 00:25:20,478 --> 00:25:21,938 Baina ez dizu lagunduko. 388 00:25:24,315 --> 00:25:26,776 Ez digu lagunduko erruduna aurkitzen. 389 00:25:30,655 --> 00:25:31,948 Beraz, ondo jokatuko duzu? 390 00:25:33,407 --> 00:25:34,283 Ondo jokatuko duzu? 391 00:25:42,166 --> 00:25:43,000 Ados. 392 00:25:43,626 --> 00:25:48,297 GPSrik ez. Mugikorra konektatuta. Erabiliko zuen nabigatzaile gisa. 393 00:25:49,924 --> 00:25:52,717 Annak ez zeraman mugikorrik. 394 00:25:52,718 --> 00:25:54,177 Metroan ere ez zuten aurkitu. 395 00:25:54,178 --> 00:25:56,472 - Bilatu zuenak eramango zuen. - Mugitu. 396 00:26:01,727 --> 00:26:02,937 Laneko txartel bat. 397 00:26:03,896 --> 00:26:06,106 Annarena bere etxean aurkitu genuen. 398 00:26:06,107 --> 00:26:09,234 Eraikin federaletan segurtasuna bermatzeko da. 399 00:26:09,235 --> 00:26:10,611 Ez dituzte bi ematen. 400 00:26:12,113 --> 00:26:15,115 Annak bigarren lanen bat aipatu al zuen? 401 00:26:15,116 --> 00:26:16,575 Ez, inoiz ez. 402 00:26:22,039 --> 00:26:23,916 Ostia! Federalak, bagoaz. 403 00:26:26,669 --> 00:26:27,712 Zertan zabiltza? 404 00:26:29,046 --> 00:26:31,756 Entzun, gauza hori poltsikoan sartzean 405 00:26:31,757 --> 00:26:33,300 zaintza-katea hautsi duzu. 406 00:26:33,301 --> 00:26:36,011 Txartelakin bakarrik ez duzu askorik egingo. 407 00:26:36,012 --> 00:26:39,806 Gobernu federala suizidio batez arduratzen da, CIAk bahitzen gaitu, 408 00:26:39,807 --> 00:26:42,100 mertzenarioak hiltzen saiatzen dira. 409 00:26:42,101 --> 00:26:44,228 Pikutara zaintza-katea. 410 00:26:45,062 --> 00:26:47,189 Jakin nahi dut zergatik hil zen nire arreba. 411 00:26:50,359 --> 00:26:54,780 LIBERTY GARDENS HOTELA 412 00:27:24,977 --> 00:27:28,898 Arropa berria. Tipo batek saltzen zuen gasolindegiaren kanpoaldean. 413 00:27:30,649 --> 00:27:31,484 Gasolindegian. 414 00:27:33,277 --> 00:27:34,862 Zer moduz Amisha? 415 00:27:35,780 --> 00:27:39,867 Bera eta guardiak ohera joan dira. Zauririk ez. Libratu egin dira. 416 00:27:40,826 --> 00:27:43,537 Baina izututa dago. 417 00:27:44,205 --> 00:27:48,084 Min eman nahi diote berriro. Oroitzapen txarrak ekarri dizkio. 418 00:27:53,964 --> 00:27:54,882 Ez dut asko behar. 419 00:27:59,053 --> 00:28:00,221 Zauri larriak dituzu. 420 00:28:02,098 --> 00:28:03,099 Hobeto egon naiz… 421 00:28:04,517 --> 00:28:05,393 eta okerrago. 422 00:28:06,185 --> 00:28:09,188 Mila esker bigarren aukera emateagatik. 423 00:28:11,607 --> 00:28:13,567 Barkatu, ez nizun gezurrik esan nahi. 424 00:28:14,693 --> 00:28:15,611 Bai horixe. 425 00:28:17,196 --> 00:28:19,072 Horregatik esan zenuen hori 426 00:28:19,073 --> 00:28:21,033 modu jakin batean une jakin batean. 427 00:28:21,951 --> 00:28:23,119 Gezurra esateko. 428 00:28:24,120 --> 00:28:25,954 Baina gezurtiak barkatzen ditut 429 00:28:25,955 --> 00:28:28,207 etxarte batean salbatzen baldin banaute. 430 00:28:31,252 --> 00:28:32,211 Mila esker. 431 00:28:34,088 --> 00:28:37,215 Baina engainatzeaz damutzen naiz. 432 00:28:37,216 --> 00:28:40,051 Egia lortzeak, istorioa argitara ateratzeak 433 00:28:40,052 --> 00:28:42,388 egia ez esatea eskatzen zuen. 434 00:28:44,181 --> 00:28:45,515 Hori zen prezioa. 435 00:28:45,516 --> 00:28:47,016 Baina merezi izan du? 436 00:28:47,017 --> 00:28:51,438 Bolatokian edo hotelean hil ahal izan gintuzten. 437 00:28:51,439 --> 00:28:53,190 Ez diot arriskuari ihes egiten. 438 00:28:55,401 --> 00:28:56,818 Antza, zuk ere ez. 439 00:28:56,819 --> 00:28:59,487 Ehun kiloko soldadu ohia naiz. 440 00:28:59,488 --> 00:29:02,782 Zu 50 kiloko kazetaria zara eta zure segurtasuna erdipurdikoa da. 441 00:29:02,783 --> 00:29:05,034 Hartu Amisha eta zoaz etxera. 442 00:29:05,035 --> 00:29:05,911 Inolaz ere ez. 443 00:29:06,620 --> 00:29:10,248 Egin nahi duguna ni eta Amisha baino garrantzitsuagoa da. 444 00:29:10,249 --> 00:29:12,709 Bera ados dago. Informazio honen bila etorri ginen 445 00:29:12,710 --> 00:29:15,796 eta informazio hori izan zuen azkena hiri honetan egon zen. 446 00:29:16,755 --> 00:29:19,591 Beraz, ez gara joango. 447 00:29:19,592 --> 00:29:21,260 Hiltzen bazara ere? 448 00:29:21,760 --> 00:29:24,722 Jada esan dizut ez dudala ihes egiten. 449 00:29:26,390 --> 00:29:27,433 Zer da hori? 450 00:29:30,686 --> 00:29:32,813 Nik ere ez dut ihes egiten. 451 00:29:37,693 --> 00:29:39,236 Horregatik zaude hemen? 452 00:29:44,825 --> 00:29:47,411 Annari lagundu ezin izanak gaizki sentiarazten zaitu. 453 00:29:48,454 --> 00:29:50,414 Gaixoak begietara begiratu zizun… 454 00:29:51,207 --> 00:29:53,334 nahastuta, izututa, 455 00:29:54,585 --> 00:29:56,462 hautsita, eta ezin izan zenion lagundu. 456 00:29:59,423 --> 00:30:00,382 Baina, aizu… 457 00:30:01,717 --> 00:30:03,552 nork du ardura gehiena? 458 00:30:05,137 --> 00:30:08,224 Annari metroan hitz gutxi esan zizkion gizonak… 459 00:30:10,184 --> 00:30:11,936 edo han jarri zuen kazetariak? 460 00:30:18,025 --> 00:30:19,026 Lagunduko dizut. 461 00:30:27,660 --> 00:30:31,330 Amak eskumuturreko hau eman zidan 16 urte nituenean. 462 00:30:34,708 --> 00:30:37,586 Benetako kazetaria zen. 463 00:30:40,339 --> 00:30:42,049 Indonesian hil zen lanean. 464 00:30:46,554 --> 00:30:48,055 Horregatik naiz kazetaria. 465 00:30:53,018 --> 00:30:54,562 Eskumuturreko hau da… 466 00:30:56,230 --> 00:30:57,690 harengandik dudan bakarra. 467 00:31:01,068 --> 00:31:04,363 Bi hazi kutxatxo bakoitzean. 468 00:31:05,614 --> 00:31:08,909 Bera eta ni gara. 469 00:31:12,288 --> 00:31:13,247 Beti elkarrekin. 470 00:31:17,001 --> 00:31:19,128 Kutxa bakoitza gure bizitzetako etapa bat da. 471 00:31:25,259 --> 00:31:28,095 Eskumuturreko normal bat dela esaten dut. 472 00:31:31,807 --> 00:31:32,933 Nolabait… 473 00:31:35,728 --> 00:31:37,688 ez dizut berriro gezurra esan nahi. 474 00:32:13,307 --> 00:32:15,768 Ez dut hau nire ordenagailuan egin nahi. 475 00:32:16,644 --> 00:32:18,102 Niri bost. 476 00:32:18,103 --> 00:32:19,438 Bai? Ba niri axola zait. 477 00:32:20,272 --> 00:32:23,900 CIAren zentroak grabatzen ditut, behin erabiltzeko mugikorrak ditut, 478 00:32:23,901 --> 00:32:24,985 baina hori legala da. 479 00:32:25,527 --> 00:32:27,487 Krimen-tokitik txartel bat hartzea 480 00:32:27,488 --> 00:32:29,198 froga federalak manipulatzea da. 481 00:32:30,699 --> 00:32:33,327 Zoaz ba. Ez duzu zertan hemen egon. 482 00:32:34,495 --> 00:32:36,830 Noski, zuretzat esateko erraza da. 483 00:32:39,375 --> 00:32:42,586 Badakizu zergatik ez dudan idazten online egunkarietarako baino? 484 00:32:43,587 --> 00:32:46,756 Iaz federalekin lotutako finantza-eskandalua ikertzen ari nintzen 485 00:32:46,757 --> 00:32:49,300 eta botere askok, nire egunkariak barne, 486 00:32:49,301 --> 00:32:52,471 istorio hori aspalditik bazekiten. 487 00:32:53,764 --> 00:32:56,182 Ikertzaileek ikertuentzat egiten dutenean lan, 488 00:32:56,183 --> 00:32:57,935 ez duzu aukerarik. 489 00:32:58,811 --> 00:33:01,396 Kaleratzeaz gain, ospea galarazi zidaten, 490 00:33:01,397 --> 00:33:03,607 apaldu ninduten, ero nengoela esan zuten. 491 00:33:04,650 --> 00:33:07,485 Konspirazio teoriak sartu zizkidaten ordenagailuan, 492 00:33:07,486 --> 00:33:11,155 nire txostenak manipulatu zituzten lapurtzen ari nintzela emateko. 493 00:33:11,156 --> 00:33:12,950 Nire aitak ere dudan jarri ninduen. 494 00:33:15,411 --> 00:33:16,412 Beraz… 495 00:33:18,122 --> 00:33:19,081 egon behar dut. 496 00:33:22,126 --> 00:33:23,961 Tori. Banekien bat genuela. 497 00:33:24,545 --> 00:33:28,047 Iruzurrekoek identifikazio faltsuen banda harrapatu zuten duela gutxi. 498 00:33:28,048 --> 00:33:28,966 Ados. 499 00:33:30,843 --> 00:33:31,719 Prest. 500 00:33:39,768 --> 00:33:41,854 Ea zer daukagun. 501 00:33:43,564 --> 00:33:46,858 Ados. Izena, Anna Merrick. 502 00:33:46,859 --> 00:33:51,488 Laneko helbidea eta sartzeko baimena, 28. eraikina, J12 estazioa. 503 00:33:54,032 --> 00:33:58,202 Zortzigarren mailako sarbidea? Giza Baliabidekoa zela esan zenuen. 504 00:33:58,203 --> 00:34:00,372 Zergatik dauka 8. mailako sarbidea? 505 00:34:02,249 --> 00:34:04,001 Ideiarik ez. 506 00:34:04,668 --> 00:34:07,378 Bueno, behintzat badakigu nora goazen. 507 00:34:07,379 --> 00:34:10,131 Esadazu txartela ez dela autokoa. 508 00:34:10,132 --> 00:34:12,216 Ahaztu zer uste duzun eta zoaz. 509 00:34:12,217 --> 00:34:14,219 Lapurtutako froga ikusten dut. 510 00:34:16,722 --> 00:34:18,140 Ez. 511 00:34:19,808 --> 00:34:21,393 Beldurtu nahi nauzu? 512 00:34:22,311 --> 00:34:24,229 Ez naiz txibato bat, Green. 513 00:34:25,230 --> 00:34:26,522 Ez naiz ergela. 514 00:34:26,523 --> 00:34:28,192 Kasu federala da. 515 00:34:28,984 --> 00:34:33,030 Ez naiz zu bezalakoa. Ez dut nire karrera zapuztuko. 516 00:34:33,739 --> 00:34:35,699 Beraz, galdetzen badidate… 517 00:34:37,534 --> 00:34:39,244 ikusi dudana esango diet. 518 00:34:42,331 --> 00:34:43,749 Zoaz zure mahaira, Shaun. 519 00:34:50,380 --> 00:34:52,466 Ados. Hartu gauzak. Bagoaz. 520 00:34:56,053 --> 00:34:59,014 Handiegia zara isiltasunean joateko. 521 00:34:59,681 --> 00:35:00,973 Ez zintudan esnatu nahi. 522 00:35:00,974 --> 00:35:03,643 Ez naiz beti joaten gauaren erdian, 523 00:35:03,644 --> 00:35:05,311 baina gidatu behar dut. 524 00:35:05,312 --> 00:35:06,230 Nora? 525 00:35:06,730 --> 00:35:07,773 Baltimorera. 526 00:35:08,398 --> 00:35:10,608 Goiz-goizean iritsi nahi dut. 527 00:35:10,609 --> 00:35:12,444 Bi ordu eta erdi izango dira. 528 00:35:13,111 --> 00:35:14,028 Zer dago han? 529 00:35:14,029 --> 00:35:18,200 Sampson. Esan didazuna komentatu behar diot. 530 00:35:20,077 --> 00:35:21,829 Itzul zaitez onik, ados? 531 00:35:25,207 --> 00:35:28,085 Ez dut nahi honetan sartu dudan beste inork min hartzea. 532 00:35:39,304 --> 00:35:41,640 INDUSTRIAL WAY, 23, 28. ERAIKINA, J12 ESTAZIOA 533 00:35:46,061 --> 00:35:47,979 Zertan zebilen Anna hemen? 534 00:35:47,980 --> 00:35:52,067 AEB-KO GOBERNUAREN JABETZA 535 00:36:02,077 --> 00:36:04,036 Bere gela itxita dago 536 00:36:04,037 --> 00:36:06,205 eta oraindik ezin izan dugu miatu. 537 00:36:06,206 --> 00:36:08,250 - Begiratuko baduzu… - Springfield! 538 00:36:09,209 --> 00:36:10,460 Hortxe dator. 539 00:36:15,173 --> 00:36:19,011 Reacher, Sampson kongresukideak jakin nahi zuen noiz itzuliko zinen. 540 00:36:20,053 --> 00:36:20,888 Etorri nirekin. 541 00:36:33,817 --> 00:36:34,734 Bazatoz? 542 00:36:34,735 --> 00:36:38,905 Azken aldian, morroi federal batzuengana eraman ninduzun. 543 00:36:38,906 --> 00:36:41,782 Nola dakit ez nauzula berriro engainatuko? 544 00:36:41,783 --> 00:36:43,493 Sartu igogailuan jakiteko. 545 00:36:54,838 --> 00:36:57,674 Hormen aurka errebotatu nahi ez baduzu, erdia besterik ez. 546 00:36:58,759 --> 00:36:59,843 Erdia ba. 547 00:37:02,971 --> 00:37:04,139 Sartu, Springfield. 548 00:37:05,140 --> 00:37:06,891 Ez utzi atea irekita. 549 00:37:06,892 --> 00:37:09,311 Igogailutik deitu didazu duela 20 segundo. 550 00:37:10,354 --> 00:37:12,856 Reacher, a zer poza berriro ikustea. 551 00:37:13,941 --> 00:37:15,192 Gosaririk nahi? 552 00:37:15,817 --> 00:37:17,069 Ez dut janaria ukatuko. 553 00:37:17,945 --> 00:37:18,820 Eseri ba. 554 00:37:20,781 --> 00:37:23,909 Arrautza bigundu egiten da eta fruta duzu. Ez dut ukitu. 555 00:37:25,494 --> 00:37:26,411 Milesker. 556 00:37:28,372 --> 00:37:32,959 Suposatzen dut hona etorri zarela informazioa nahi duzulako 557 00:37:32,960 --> 00:37:37,005 ala informazioa partekatu nahi duzulako. Zein da? 558 00:37:38,131 --> 00:37:38,966 Biak. 559 00:37:39,841 --> 00:37:40,676 Aurrera. 560 00:37:44,554 --> 00:37:47,307 Jada esan dizut, ez dugu sekreturik. 561 00:37:50,352 --> 00:37:51,228 Ados. 562 00:37:52,938 --> 00:37:55,982 Putra jeneralarekin zer zerikusi duzun jakin nahi dut. 563 00:37:55,983 --> 00:37:59,736 Indonesiako disidente politikoak torturatu eta hil zituen. 564 00:38:01,238 --> 00:38:02,154 Eta? 565 00:38:02,155 --> 00:38:05,575 Nire iturriaren arabera, zuk zuzendutako Delta Indarrak trebatu zuen. 566 00:38:06,952 --> 00:38:09,662 Mugitzen ari zaren moduagatik, esango nuke 567 00:38:09,663 --> 00:38:12,124 - bere basakerietan sartuta egon zinela. - John. 568 00:38:12,791 --> 00:38:15,584 Lasai zaude gerrako krimenez akusatua izan arren. 569 00:38:15,585 --> 00:38:17,878 Zure iturriak istorioaren erdia baino ez daki. 570 00:38:17,879 --> 00:38:21,507 Bai, Indonesian egon nintzen 1998an Delta Indarrarekin. 571 00:38:21,508 --> 00:38:23,217 Eta Putra ezagutu nuen. 572 00:38:23,218 --> 00:38:24,552 Ez nuen gogoko izan. 573 00:38:24,553 --> 00:38:26,971 Gure misioa sekretua zen eta hala da oraindik, 574 00:38:26,972 --> 00:38:31,727 baina esan dezaket ez dudala inoiz zibilik torturatu edo hil. 575 00:38:32,894 --> 00:38:36,398 Ez dut inoiz lagundu zibilak torturatzen edo hiltzen. 576 00:38:37,649 --> 00:38:40,735 Zirikatu nahi baldin banauzu, ez du funtzionatuko. 577 00:38:40,736 --> 00:38:42,695 Egia esaten ari naizelako. 578 00:38:42,696 --> 00:38:44,947 Zergatik ez zenidan esan lehen aldian? 579 00:38:44,948 --> 00:38:49,035 Operazio militar sekretuei buruzko detaileak partekatzen dituzu 580 00:38:49,036 --> 00:38:50,120 ezezagunek galdetzean? 581 00:38:50,620 --> 00:38:51,455 Ulertuta. 582 00:38:53,165 --> 00:38:55,291 Beste ezer esan diezadakezu? 583 00:38:55,292 --> 00:38:56,417 Ezer ez. 584 00:38:56,418 --> 00:38:58,836 - Eta zure kabinete-burua? - Cahill? 585 00:38:58,837 --> 00:38:59,754 Bera zer? 586 00:38:59,755 --> 00:39:02,256 Anna suizidatu zenean, lau lekuko zeuden, 587 00:39:02,257 --> 00:39:04,717 baina poliziak hiru galdekatu zituen. 588 00:39:04,718 --> 00:39:07,054 Batek ihes egin zuen. Cahill zen. 589 00:39:09,931 --> 00:39:12,683 - Barkatu, baina hori ez da poible. - Ikusi nuen. 590 00:39:12,684 --> 00:39:14,894 Cahill ez zegoen trenean, esango zidan. 591 00:39:14,895 --> 00:39:17,772 Bai? Badirudi hemen jendeari detaile garrantzitsuak 592 00:39:17,773 --> 00:39:19,190 ahazten zaizkiola. 593 00:39:19,191 --> 00:39:20,524 Nolan Cahilli ez. 594 00:39:20,525 --> 00:39:23,820 Benetan? Non dago? Elkarrekin joango gara galdetzera. 595 00:39:24,571 --> 00:39:26,907 Ados. Goazen. 596 00:39:32,204 --> 00:39:33,163 Nolan… 597 00:39:34,915 --> 00:39:35,832 Hitz egin dezagun. 598 00:39:41,922 --> 00:39:43,757 Ezin dira gauzak ezkutatu, ezta? 599 00:39:44,508 --> 00:39:45,592 Zer diozu? 600 00:39:46,343 --> 00:39:50,138 Watergate, Iran-Contra, Hunterren ordenagailu puta. 601 00:39:50,972 --> 00:39:53,557 Ezkutatzen saiatu arren, beti ateratzen da. 602 00:39:53,558 --> 00:39:56,853 Zergatik zeunden Anna Merrickekin metroan hil zen gauean? 603 00:39:58,772 --> 00:40:00,565 Bere USBa hartu al zenuen? 604 00:40:03,193 --> 00:40:04,861 Presidente ona izango zinen. 605 00:40:07,864 --> 00:40:08,865 Barkatu, John. 606 00:40:09,866 --> 00:40:10,867 Nolan. 607 00:40:11,868 --> 00:40:12,828 - Nolan! - Ez! 608 00:40:16,540 --> 00:40:17,999 Jainkoarren. 609 00:40:19,084 --> 00:40:21,753 Perimetroa ezarri eta eskatu anbulantzia bat. 610 00:42:18,370 --> 00:42:20,454 Azpitituluak: Aroa Villalba 611 00:42:20,455 --> 00:42:22,457 Ikuskatzailea: Leire Arrillaga