1 00:00:06,132 --> 00:00:09,760 Soldadutzan egon naiz beti. Nora eta noiz joan esaten zidaten. 2 00:00:09,760 --> 00:00:11,637 Orain nahierara bidaia dezaket. 3 00:00:11,762 --> 00:00:15,307 Motela, eskudirua, izen faltsuak eta maleta txiki bat. 4 00:00:15,307 --> 00:00:16,767 Ohituko zara. 5 00:00:16,767 --> 00:00:19,645 Ez dago erregistrorik, baina aurkituko dut zeozer. 6 00:00:19,645 --> 00:00:22,523 Ez gidabaimenik, ez hipotekarik, ez ezer. 7 00:00:22,523 --> 00:00:24,150 Ez dago bere aztarnarik. 8 00:00:24,150 --> 00:00:27,653 Horko gelan ez balego, ez dela existitzen pentsatuko nuke. 9 00:00:27,653 --> 00:00:29,989 Hainbat gizon akabatu zenituen jardunean. 10 00:00:29,989 --> 00:00:31,323 Hilketa justifikatuak. 11 00:00:33,200 --> 00:00:35,786 Ikerketa Unitate Bereziaren kargura zeunden 12 00:00:35,786 --> 00:00:37,037 Polizia militarrean. 13 00:00:53,095 --> 00:00:54,472 Duela milaka urte, 14 00:00:54,472 --> 00:00:58,225 sutondoan geratzen zen jendea eta harat-norat zebilena zegoen. 15 00:00:58,225 --> 00:01:01,854 Harat-norat zebiltzanen ondorengoa naiz, segur aski. 16 00:01:01,854 --> 00:01:03,439 Halakoxea naiz. 17 00:01:12,156 --> 00:01:18,162 {\an8}CATSKILL MENDIAK, NEW YORK MANHATTANETIK BI ORDU IPARRALDERA 18 00:02:45,416 --> 00:02:46,709 Zertarako nahi ditut? 19 00:02:46,709 --> 00:02:49,295 Garbitu eta saldu. 2. eskuko denda da hau. 20 00:02:49,295 --> 00:02:52,298 - Ezer erosiko duzu? - Soinean daramadana. 21 00:02:52,298 --> 00:02:54,758 Galtzak, kamiseta, jaka eta galtxoinak. 22 00:03:02,099 --> 00:03:03,267 22 dolar. 23 00:03:06,020 --> 00:03:08,314 % 50 PRODUKTU DENETAN 24 00:03:08,314 --> 00:03:09,273 Hamaika. 25 00:03:09,273 --> 00:03:12,776 Doug kartela kentzekoa zen. 22 dolar dira. 26 00:03:12,776 --> 00:03:15,070 Zergatik ez duzu zuk kentzen? 27 00:03:15,070 --> 00:03:16,697 Dougen zeregina delako. 28 00:03:19,950 --> 00:03:21,785 Kutxazain automatikora noa. 29 00:03:21,785 --> 00:03:24,204 Tori pasaportea, itzuliko naizen berme. 30 00:03:24,204 --> 00:03:27,958 Bost axola itzultzen zaren edo ez. Lan honek kokoteraino nauka. 31 00:03:56,862 --> 00:03:59,281 Barkatu, diru gehiago atera behar dut. 32 00:04:19,593 --> 00:04:22,054 Ez eman buelta, lagunduko dizut. 33 00:04:22,054 --> 00:04:23,806 Jarraitu dirua ateratzen. 34 00:04:23,806 --> 00:04:25,891 Ezkerrera dudan autoa zurea da? 35 00:04:26,558 --> 00:04:27,768 Bai. 36 00:04:27,768 --> 00:04:31,146 Autoan sartu zaizkizu, ezta? 37 00:04:32,231 --> 00:04:34,733 - Nire semea barruan dago. - Badute armarik? 38 00:04:35,693 --> 00:04:36,902 Bai. 39 00:04:36,902 --> 00:04:40,739 Geratu hemen. Laster bukatuko dut. 40 00:04:45,369 --> 00:04:46,578 Tira. 41 00:04:47,705 --> 00:04:51,583 Zure amak hobe du azkar ibili, edo gaizki bukatuko duzue. 42 00:05:11,603 --> 00:05:13,564 Kaixo. Ama ikusi nahi duzu? 43 00:05:13,564 --> 00:05:15,941 Bukatu da dena, laztana. 44 00:05:15,941 --> 00:05:20,112 Maitea, ez kezkatu, hemen nago. 45 00:05:20,237 --> 00:05:22,197 Tipo hori, momentuz, ez da esnatuko. 46 00:05:22,197 --> 00:05:25,242 Joan bankura, deitu poliziari eta eman iezaiezu hau. 47 00:05:25,367 --> 00:05:26,785 Pistola autoan dago. 48 00:05:26,785 --> 00:05:29,705 Zaude. Nor zara? 49 00:05:29,705 --> 00:05:31,999 Nahiago dut zerikusirik ez izan. 50 00:05:55,147 --> 00:05:57,941 Tori 30. Jaka berria behar dut. 51 00:05:58,984 --> 00:06:00,235 Zer du honek? 52 00:06:00,235 --> 00:06:01,612 Odolez zikinduta dago. 53 00:06:04,114 --> 00:06:05,240 Utziko mugikorra? 54 00:06:05,866 --> 00:06:07,618 Lagun baten mezua jaso dut. 55 00:06:22,174 --> 00:06:23,675 Tammi Cates? 56 00:06:23,675 --> 00:06:28,388 Ea asmatzen dudan. Bankuko kutxazaina, zerbitzaria, arropa dendako kutxazaina. 57 00:06:28,388 --> 00:06:31,517 Hirugarrena. Zure mezua ikusi dut. 58 00:06:32,184 --> 00:06:34,269 110, 10-30. 59 00:06:34,269 --> 00:06:35,646 Larrialdi deia. 60 00:06:35,646 --> 00:06:37,397 Larrialdi deia eta hegaldia. 61 00:06:37,397 --> 00:06:39,483 - Zatoz New Yorkera berehala. - Zergatik? 62 00:06:42,111 --> 00:06:43,487 Calvin Franz hil dute. 63 00:06:49,409 --> 00:06:50,953 Deituko dizut iristean. 64 00:07:00,587 --> 00:07:05,676 {\an8}ROCK CREEK, VIRGINIA 65 00:07:10,973 --> 00:07:11,890 Komandantea. 66 00:07:12,891 --> 00:07:13,725 Kaixo, jauna. 67 00:07:13,725 --> 00:07:17,396 Deitu Reacher. Ez dizut ezer ekartzeko esan. 68 00:07:19,022 --> 00:07:21,900 Bulegorako gauza batzuk eta dokumentuak dira. 69 00:07:21,900 --> 00:07:23,235 Gorroto dut bulego-lana. 70 00:07:23,235 --> 00:07:26,071 Bulego-lana egiteko prest nago, jauna. 71 00:07:26,071 --> 00:07:28,782 - Deitu Reacher. - Bai, Reacher. 72 00:07:28,782 --> 00:07:32,411 Galdetzerik badut, zer egiten dut hemen? 73 00:07:32,411 --> 00:07:35,372 - Dagoeneko joan nahi duzu, Franz? - Ez... Reacher. 74 00:07:35,372 --> 00:07:38,750 Ez, baina jakin-mina daukat. 75 00:07:38,750 --> 00:07:40,919 Duela gutxi ikusi zintudan. 76 00:07:40,919 --> 00:07:44,756 Fardel batengatik borrokan zebiltzan soldaduak gelditu zenituen. 77 00:07:44,756 --> 00:07:46,300 Azken galletarengatik. 78 00:07:46,300 --> 00:07:47,509 Galleta bakarra? 79 00:07:47,509 --> 00:07:49,428 - Bai. - A zer tontakeria. 80 00:07:50,220 --> 00:07:52,764 Kontua da, bidezko akordioa lortu zenuela, 81 00:07:52,764 --> 00:07:56,226 eta txantxa pare batekin, eztabaida baretu zenuela. 82 00:07:56,351 --> 00:07:59,021 Burutsua zara. Lagungarria izango zara. 83 00:08:11,158 --> 00:08:12,534 Galdetu behar dut. 84 00:08:12,534 --> 00:08:16,079 Zer unitate klase sortu du Reacher komandanteak? 85 00:08:16,079 --> 00:08:18,665 Kontabilitateko baba zenbatzaile bat dugu. 86 00:08:19,958 --> 00:08:22,294 Gasolindegiko langile bat. 87 00:08:22,294 --> 00:08:24,171 Dave Matthews bat ere bai. 88 00:08:24,171 --> 00:08:28,759 Moses aitona, eta beste pare bat... 89 00:08:28,884 --> 00:08:31,887 Nongoak zarete? Eskaeretan egon zarete, ezta? 90 00:08:31,887 --> 00:08:33,764 Izenak dauzkagu. 91 00:08:33,764 --> 00:08:35,057 Sanchez eta Orozco. 92 00:08:35,057 --> 00:08:36,391 Nor da Orozco? 93 00:08:40,270 --> 00:08:42,940 Berba-lapikoaz gain, nor zara zu? 94 00:08:42,940 --> 00:08:44,483 David O'Donnell. 95 00:08:45,734 --> 00:08:48,820 Ez hartu iraintzat, baina zer egiten duzu hemen? 96 00:08:48,820 --> 00:08:50,864 Zoaz agure gauzak egitera. 97 00:08:50,864 --> 00:08:53,659 Armadaren punteria lehiaketa irabazi du sei aldiz, 98 00:08:53,659 --> 00:08:55,118 pistola eta erriflearekin. 99 00:08:55,994 --> 00:08:56,870 Arau bat daukat. 100 00:08:56,870 --> 00:08:59,164 Lehen balaren ondoren, akabo planak, 101 00:08:59,164 --> 00:09:01,708 beraz, lehen bala izan dadila bala onena. 102 00:09:01,708 --> 00:09:04,461 Mila yardako lehiaketa irabazi nuen, 103 00:09:04,461 --> 00:09:06,922 eta, halere, Lowrey da gure bala onena. 104 00:09:06,922 --> 00:09:09,800 Unitate honi egurra emango diotela uste duzu? 105 00:09:09,800 --> 00:09:11,009 Baliteke. 106 00:09:11,009 --> 00:09:14,096 Zergatik hartu duzu esperientzia gabeko jendea, jauna? 107 00:09:14,096 --> 00:09:15,305 - Reacher. - Reacher. 108 00:09:17,099 --> 00:09:18,058 Barkatu. 109 00:09:19,726 --> 00:09:22,896 Kontu korapilatsuei aurre egiteko unitatea behar zuten. 110 00:09:22,896 --> 00:09:27,401 Horretarako agente bereziak behar ditut, ez polizia militar arruntak. 111 00:09:27,401 --> 00:09:30,320 Bereziak bagara, zergatik gaude zulo honetan? 112 00:09:30,320 --> 00:09:31,655 Zer da leku hau? 113 00:09:31,655 --> 00:09:35,575 Duela urte batzuk, gobernuak inguruko lur batzuk erosi zituen. 114 00:09:35,575 --> 00:09:36,910 Helbidea gaizki sartu, 115 00:09:36,910 --> 00:09:40,330 eta eraikin hau eta itxi duten Callahan aseguru-etxea 116 00:09:40,330 --> 00:09:42,124 bereganatu zuen. 117 00:09:43,875 --> 00:09:46,712 Baina arrazoi duzu, tokia ez dago oso txukun. 118 00:09:47,754 --> 00:09:48,880 Antolatu kaxa hauek, 119 00:09:48,880 --> 00:09:51,800 eta eraman mahai hauek gelaren erdira. 120 00:09:58,974 --> 00:10:00,142 Aurrera. 121 00:10:00,142 --> 00:10:01,601 Ez komandante deitu, 122 00:10:01,601 --> 00:10:04,521 baina nik esandakoa egin behar duzue. Aurrera. 123 00:10:10,360 --> 00:10:11,361 Joan atzeraka. 124 00:10:11,361 --> 00:10:12,696 Atzeraka joateko? 125 00:10:12,696 --> 00:10:14,448 - Ni atzeraka noa. - Joan atzeraka. 126 00:10:14,573 --> 00:10:16,867 - Altxatu hankekin. - Inork ez du hori egiten. 127 00:10:16,867 --> 00:10:18,327 Bat, bi eta hiru. 128 00:10:18,327 --> 00:10:19,619 Gaizki ari zara. 129 00:10:19,619 --> 00:10:21,163 Zuk esan bezala ari naiz. 130 00:10:22,539 --> 00:10:24,666 Elkarrekin aritzeko gai izango gara? 131 00:10:25,500 --> 00:10:26,501 Altxatu hankekin. 132 00:10:26,501 --> 00:10:27,419 Batek daki. 133 00:10:29,212 --> 00:10:30,380 Garagardoa behar dut. 134 00:10:32,466 --> 00:10:33,550 Nik ordainduko dut. 135 00:11:11,296 --> 00:11:12,631 Reacher. 136 00:11:12,631 --> 00:11:13,757 Neagley. 137 00:11:15,926 --> 00:11:19,721 Milesker eskatzeagatik. Kea dario edariari oraindik. 138 00:11:20,347 --> 00:11:22,641 Internetez jarraitu dut hegaldia, 139 00:11:22,641 --> 00:11:25,185 eta trafikoa kontuan hartu dut. 140 00:11:25,185 --> 00:11:26,853 Kafea eskatu berri dut. 141 00:11:26,853 --> 00:11:28,522 Janaria, duela hiru minutu. 142 00:11:28,522 --> 00:11:29,731 Mila esker. 143 00:11:31,566 --> 00:11:32,567 Non lortu duzu hau? 144 00:11:35,862 --> 00:11:38,198 Ikertzaile pribatua naiz. 145 00:11:40,367 --> 00:11:41,827 Aspaldi izan zen Margravekoa. 146 00:11:42,661 --> 00:11:44,871 Duela 2 urte, 7 hilabete eta 19 egun. 147 00:11:45,914 --> 00:11:47,207 Itxura ona duzu. 148 00:11:47,999 --> 00:11:49,084 Berdin nago. 149 00:11:50,836 --> 00:11:53,630 Itxura ona zenuen duela 2 urte, 7 hilabete eta 19 egun, 150 00:11:53,630 --> 00:11:56,716 beraz, bai, berdin zaude. 151 00:11:56,716 --> 00:11:59,678 Zuk nekatua dirudizu. 152 00:12:00,554 --> 00:12:01,847 Bai. 153 00:12:01,847 --> 00:12:05,642 Esan zer gertatu den Franzekin. 154 00:12:06,643 --> 00:12:10,021 Astebete inguru da etxetik irten eta desagertu zela. 155 00:12:10,647 --> 00:12:12,399 Catskillen aurkitu zuten gorpua. 156 00:12:12,399 --> 00:12:14,443 Gehienez 20 bat polizia daude han. 157 00:12:14,443 --> 00:12:17,529 Hirian desagertu zenez, New Yorkeko poliziak du ardura. 158 00:12:17,529 --> 00:12:20,449 - Nola dakizu? - Angelak deitu du. 159 00:12:22,742 --> 00:12:24,786 - Franzyren alargunak. - Ezkondua zen? 160 00:12:24,786 --> 00:12:27,998 Bai, ezkontza polita, txokolatezko iturri eta guzti. 161 00:12:29,458 --> 00:12:30,459 Seme bat ere bazuen. 162 00:12:32,627 --> 00:12:35,464 Zer? Bizitza aurrera doa zu gabe ere, handikote. 163 00:12:38,675 --> 00:12:39,509 Besterik? 164 00:12:39,509 --> 00:12:42,262 Desagertu aurretik, mezu bat bidali zidan. 165 00:12:42,262 --> 00:12:45,724 Kasu bati buruz nirekin hitz egin nahi zuen. 166 00:12:45,724 --> 00:12:49,102 Lanpetuta nengoenez, ez nion berehala erantzun, 167 00:12:50,729 --> 00:12:53,732 eta gero, Angelak deitu zidan hil zutela esateko. 168 00:12:55,817 --> 00:12:56,860 Ez da zure errua. 169 00:12:59,571 --> 00:13:01,490 - Badakit. - Ez zuten hil bakarrik, 170 00:13:01,490 --> 00:13:03,283 torturatu ere egin zuten. 171 00:13:03,283 --> 00:13:06,786 Mukosa baino ez zuen sabelean. Deshidratatuta zegoen. 172 00:13:06,786 --> 00:13:08,038 Hegazkinetik botata. 173 00:13:09,414 --> 00:13:10,790 Ez zen hegazkin bat. 174 00:13:10,790 --> 00:13:12,125 Ezerezaren erdian zegoen, 175 00:13:12,125 --> 00:13:14,461 jauzi baten seinale ziren zauriekin. 176 00:13:14,461 --> 00:13:18,965 Hegazkin batek orduko 130 bat kilometroko moteltze abiadura dauka, 177 00:13:18,965 --> 00:13:21,927 hegazkinetik jaurti izan balute, 178 00:13:21,927 --> 00:13:23,345 hegoa joko luke, 179 00:13:23,345 --> 00:13:25,972 eta hil aurreko zauriak izango lituzke. 180 00:13:25,972 --> 00:13:27,682 Helikoptero batetik bota zuten. 181 00:13:29,226 --> 00:13:31,770 - Hankak lehendik hautsita zituen. - Nola dakizu? 182 00:13:33,688 --> 00:13:35,232 Ikusi odola. 183 00:13:35,232 --> 00:13:37,859 Histaminaz gainezka. Min ikaragarriaren ondorioa. 184 00:13:37,859 --> 00:13:40,695 Hiltzean hautsi balitu, gutxiago egongo litzateke. 185 00:13:40,695 --> 00:13:43,073 Egun batzuk lehenago hautsi zituen. 186 00:13:43,073 --> 00:13:46,076 Horregatik zituen burdin arrastoak galtzetan. 187 00:13:47,118 --> 00:13:48,912 Burdinazko makilarekin jo zuten. 188 00:13:50,163 --> 00:13:51,164 Zein mingarria. 189 00:13:51,164 --> 00:13:55,418 Torturatu egin zuten, mendekua hartzeko edo informazioa lortzeko. 190 00:13:55,418 --> 00:13:58,672 Bukatzean, zerutik bota zuten bala arrastorik ez uzteko. 191 00:13:58,672 --> 00:14:02,259 Mendi bueltan ari ziren bi gaztek aurkitu zuten gorpua. 192 00:14:02,259 --> 00:14:04,553 Bestela, auskalo noiz agertuko zen. 193 00:14:09,015 --> 00:14:10,725 Eta orain, zer? 194 00:14:13,812 --> 00:14:16,648 Agian unitateko gainerakoei deitzen saiatu zen. 195 00:14:16,648 --> 00:14:18,149 Ziurrenik ez zuen lortu. 196 00:14:18,149 --> 00:14:20,819 O'Donnell, Dixon, Sanchez eta Orozco deitu ditut. 197 00:14:20,819 --> 00:14:22,404 Ez dute erantzuten. 198 00:14:22,404 --> 00:14:26,116 Swanek ez du zenbakirik. Nire bulegoak ere ezin izan du aurkitu. 199 00:14:26,116 --> 00:14:29,452 Beti izan da oso misteriotsua. Eta Lowrey? 200 00:14:29,452 --> 00:14:31,997 Auto-istripu batean hil zen duela bi urte. 201 00:14:32,664 --> 00:14:35,458 Hiletan kideak ikustea polita izan zen. 202 00:14:37,210 --> 00:14:39,421 Ni gabe, bizitza bukatu ere egiten da. 203 00:14:40,422 --> 00:14:44,551 Franzen ezkontza, Lowreyren hileta. Inork ez zidan esan. 204 00:14:44,551 --> 00:14:46,094 Mugikorrik ez, helbiderik ez. 205 00:14:46,094 --> 00:14:48,805 Larrialdi mezu bat bidali ahal zenidan. 206 00:14:48,805 --> 00:14:51,099 Gaur bertan bururatu zait hori. 207 00:14:51,099 --> 00:14:53,768 Gainera, ez zen larrialdi bat. 208 00:14:53,768 --> 00:14:56,062 Larrialdia istripuaren unea izan zen. 209 00:14:56,646 --> 00:15:00,025 Eta, egia esateko, Montanaraino etorriko zinateke 210 00:15:00,025 --> 00:15:02,819 Texasetik edo Mainetik, edo auskalo nondik, 211 00:15:02,819 --> 00:15:04,362 gorpu bat ikusteko? 212 00:15:05,071 --> 00:15:05,905 Ez. 213 00:15:09,367 --> 00:15:12,621 Berriz galdetuko dut. Orain zer? 214 00:15:14,539 --> 00:15:17,751 Kasu hau beste polizia batzuen esku utzi nahi duzu? 215 00:15:21,046 --> 00:15:22,172 Horixe uste nuen. 216 00:15:24,633 --> 00:15:26,051 Goazen alarguna ikustera. 217 00:16:00,126 --> 00:16:01,795 Tipo handiarekin elkartu da. 218 00:16:07,175 --> 00:16:09,469 David O'Donnell deitu duzu. Ez nago etxean. 219 00:16:09,469 --> 00:16:11,554 Utzi mezu bat eta deituko dizut. 220 00:16:11,554 --> 00:16:14,891 O'Donnell, Reacher naiz, 10-30 bat dugu. 221 00:16:14,891 --> 00:16:17,936 Neagley eta biok Brooklyneko Vale Hotelean gaude. 222 00:16:17,936 --> 00:16:20,105 Mugitu ipurdia eta deitu. 223 00:16:21,815 --> 00:16:23,316 Ezin dugu Swan deitu. 224 00:16:23,316 --> 00:16:25,652 Besteek ez dute erantzuten, 225 00:16:25,652 --> 00:16:27,487 eta Dixonen harreragileak dio 226 00:16:27,487 --> 00:16:30,281 ezin digula esan non dagoen edo noiz datorren. 227 00:16:30,281 --> 00:16:32,450 Ezkutuko lan bat, ziurrenik. 228 00:16:32,450 --> 00:16:33,535 Baliteke. 229 00:16:34,619 --> 00:16:36,746 Edo agian arazotan daude. 230 00:16:55,932 --> 00:16:59,894 Mikey, joan margoen bila zerbait margotzeko, ados? 231 00:17:02,147 --> 00:17:03,022 Eseri, mesedez. 232 00:17:09,404 --> 00:17:11,322 Barkatu itxaronarazi izana. 233 00:17:11,322 --> 00:17:14,951 Ez da erraza nire ahizpari telefonoa eskegitzea. 234 00:17:14,951 --> 00:17:17,537 Neure burua hil ez dezadan deitzen dit. 235 00:17:21,708 --> 00:17:24,961 Barkatu, ezatsegina izan da. Ez nuen hori esan behar. 236 00:17:24,961 --> 00:17:27,964 Gertatu zaizunaren ostean, esan nahi duzun dena. 237 00:17:32,510 --> 00:17:35,221 Zure semeak Franzyren antz handia du. 238 00:17:38,141 --> 00:17:39,601 Nik ere Franzy deitzen nion. 239 00:17:40,769 --> 00:17:43,021 Nork eman zion izen hori? 240 00:17:43,855 --> 00:17:45,023 O'Donnellek. 241 00:17:45,023 --> 00:17:46,900 Bai, David O'Donnellek. 242 00:17:46,900 --> 00:17:48,860 Zuri "handikote" deitzen zizun. 243 00:17:48,860 --> 00:17:52,781 Calvinek zuei buruzko istorio ugari kontatu zizkidan. 244 00:17:52,906 --> 00:17:56,701 Mikey eta ni ezer baino gehiago maite gintuen, 245 00:17:56,701 --> 00:18:01,080 baina hitz egiteko moduarengatik, agerikoa da bere garairik onenak 246 00:18:01,080 --> 00:18:03,249 110. unitatean igaro zituela. 247 00:18:03,249 --> 00:18:06,294 Ez nago horren ziur. Elkartu zinetenetik, 248 00:18:06,294 --> 00:18:09,088 berarekin hitz egiten nuenean, pozik zirudien. 249 00:18:10,465 --> 00:18:12,175 Inoiz baino zoriontsuago. 250 00:18:17,931 --> 00:18:20,683 Milesker hori esateagatik. 251 00:18:25,355 --> 00:18:28,358 Badakit poliziarekin hitz egin duzula. 252 00:18:28,358 --> 00:18:30,193 Azalduko diguzu gertatutakoa? 253 00:18:31,569 --> 00:18:32,570 Noski. 254 00:18:34,864 --> 00:18:38,368 Mikeyrekin nengoen, Provon, 255 00:18:38,368 --> 00:18:40,245 ama zaintzen, nire ahizparekin. 256 00:18:40,870 --> 00:18:42,455 Dementzia goiztiarra dauka. 257 00:18:42,455 --> 00:18:45,583 Calvini deitu nion, baina ez zidan erantzun. 258 00:18:45,583 --> 00:18:47,836 Ez zen ohikoa, kezkatu egin nintzen. 259 00:18:47,836 --> 00:18:48,837 Polizia deitzean, 260 00:18:48,837 --> 00:18:52,215 ezkutuko kasuren batean egongo zela esan zuten, 261 00:18:52,215 --> 00:18:56,511 edo parrandan, emaztea eta semea kanpoan zeudela aprobetxatuz. 262 00:18:56,511 --> 00:19:00,557 Hori uste duzu? Parrandan zegoela tipo arriskutsuekin? 263 00:19:04,102 --> 00:19:07,480 Afaltzera berandu iritsiko zela esateko ere deitzen zidan, 264 00:19:08,565 --> 00:19:11,442 ez zen parranda zalea. 265 00:19:13,820 --> 00:19:18,199 Kezkatuta, etxera itzuli nintzen. Etxea hankaz gora zegoen. 266 00:19:18,199 --> 00:19:19,617 Ez zuten ezer eraman. 267 00:19:19,617 --> 00:19:21,703 Poliziak ez daki nor izan zen. 268 00:19:22,704 --> 00:19:25,206 Bere kasuei buruz badakizu ezer? 269 00:19:25,206 --> 00:19:26,499 Ez zuen lana aipatzen. 270 00:19:27,917 --> 00:19:30,920 Etxean zegoenean, 271 00:19:30,920 --> 00:19:34,507 nirekin egotea nahi zuela esaten zuen. 272 00:19:35,800 --> 00:19:37,093 Eta Mikeyrekin. 273 00:19:38,678 --> 00:19:40,221 Barkatu. 274 00:19:40,221 --> 00:19:43,892 Lagundu nahi dut, baina gogorra da. 275 00:19:45,226 --> 00:19:47,729 Egun bakoitza hain da gogorra. 276 00:19:47,729 --> 00:19:51,316 Galdera gutxi batzuk gehiago, benetan. 277 00:19:52,942 --> 00:19:53,943 Ados. 278 00:19:55,862 --> 00:19:57,488 Nolako bezeroak zituen? 279 00:19:58,615 --> 00:20:01,743 Finantza-gizonak, zuzendari exekutiboak. 280 00:20:01,743 --> 00:20:05,997 Bereziki bortitza zenik? Arazorik ematen zionik? 281 00:20:05,997 --> 00:20:08,541 Ez. 282 00:20:08,541 --> 00:20:11,794 Mikey jaio zenean, kasu arriskutsuak utzi zituen. 283 00:20:13,004 --> 00:20:14,130 Edo hori uste nuen. 284 00:20:15,673 --> 00:20:17,800 Unitateko norbaitekin egiten zuen lan? 285 00:20:17,800 --> 00:20:20,386 Ez dakit. Agian bulegoan egongo da zerbait. 286 00:20:24,182 --> 00:20:26,976 Three Rivers aholkularitza jartzen du atean. 287 00:20:26,976 --> 00:20:28,561 Flatbusheko 103a. 288 00:20:29,187 --> 00:20:31,981 Han ere sartu ziren. Poliziak ez zuen ezer aurkitu. 289 00:20:32,982 --> 00:20:35,693 Baina Franzyk zioenez, 290 00:20:35,693 --> 00:20:38,821 Ikertzaile Bereziak ez ziren polizia arruntak. 291 00:20:39,781 --> 00:20:43,910 Kontuz ibili Ikertzaile Bereziekin. 292 00:20:53,252 --> 00:20:54,545 Aitak irakatsi dizu hori? 293 00:21:01,427 --> 00:21:04,430 Aita Ikertzaile Berezi nola bihurtu zen jakin nahi? 294 00:21:06,474 --> 00:21:09,560 Bi soldadu handiren arteko borroka gelditu zuen. 295 00:21:09,560 --> 00:21:11,479 Batek pentsatzen zuen 296 00:21:11,479 --> 00:21:14,565 amak bidalitako azken galleta lapurtu ziola besteak. 297 00:21:16,317 --> 00:21:20,655 Eta zure aitari esker, elkarri eskua eman eta adiskidetu egin ziren. 298 00:21:23,825 --> 00:21:25,785 Eta horko tipo horrek, 299 00:21:26,828 --> 00:21:29,789 zure aita 110. unitatean sar zedin nahi zuen... 300 00:21:31,791 --> 00:21:34,836 Arazoen aurrean nola jokatu zekielako. 301 00:21:40,258 --> 00:21:42,385 Horrela egin ginen zure aitaren lagun. 302 00:21:53,354 --> 00:21:54,355 Ongi da. 303 00:22:10,621 --> 00:22:12,498 Galleta Franzek jan zuen. 304 00:22:12,498 --> 00:22:14,375 - Denenak zirela uste zuen? - Bai. 305 00:22:15,251 --> 00:22:17,420 Esango nuke auto beltz hori 306 00:22:17,420 --> 00:22:19,130 kafetegi kanpoan zegoela. 307 00:22:19,130 --> 00:22:22,675 Auto beltzak nonahi daude. Sartu. 308 00:22:33,436 --> 00:22:36,481 - Zuzendariak hitz egin du? - Ez, atezaina erosi dut. 309 00:22:36,481 --> 00:22:40,068 Antza, Sarah Connor izena erabili du Neagleyk 310 00:22:40,068 --> 00:22:43,863 eta ondoko gela Starlin Castroren izenean hartu du. 311 00:22:43,863 --> 00:22:45,573 Hulkentzat izango da. 312 00:22:45,573 --> 00:22:49,577 Starlin Castrok Yankees taldean jokatu zuen duela sei-zazpi urte. 313 00:22:49,577 --> 00:22:51,454 Bai, eta nor da Sarah Connor? 314 00:22:51,454 --> 00:22:53,372 Bost axola. 315 00:22:54,373 --> 00:22:57,835 Ez galdu begi-bistatik hotela, eta beraiek. 316 00:22:57,835 --> 00:22:58,961 Ulertuta. 317 00:23:06,427 --> 00:23:12,350 THREE RIVERS AHOLKULARITZA 318 00:23:12,934 --> 00:23:15,436 Xumea, Wall Streeteko negozioa duen batentzat. 319 00:23:15,436 --> 00:23:16,646 Apala. 320 00:23:16,646 --> 00:23:19,774 Etxetik gertu, familiarekin denbora gehiago igarotzeko. 321 00:23:19,774 --> 00:23:22,193 Franzyk halako leku bat aukeratuko luke. 322 00:23:29,283 --> 00:23:31,828 Angelak egia zioen "hankaz gora" esan duenean. 323 00:23:32,787 --> 00:23:35,498 Ziurrenik ez zuten ezer aurkitu. 324 00:23:35,498 --> 00:23:37,500 Nola dakizu? 325 00:23:37,625 --> 00:23:41,170 Ez lukete honela utziko, nahi zutena aurkitu izan balute. 326 00:23:42,088 --> 00:23:43,172 Haserre joan ziren. 327 00:23:45,591 --> 00:23:49,554 Ez zuten kristal hau zertan apurtu, baina telefonoarekin eman zioten. 328 00:23:49,554 --> 00:23:53,057 Nahi zuena aurkitu ez zuen baten amorruaren seinale. 329 00:23:53,057 --> 00:23:54,517 Gauza txikia da. 330 00:23:55,726 --> 00:23:58,354 Aulkiaren hankan gordetzeko modukoa behar du, 331 00:23:58,354 --> 00:24:01,315 gezurretakoak diren egiaztatu badute. 332 00:24:05,820 --> 00:24:06,654 Aizu. 333 00:24:08,406 --> 00:24:09,782 Ikusi hau. 334 00:24:15,329 --> 00:24:16,455 Atzo zela dirudi. 335 00:24:30,303 --> 00:24:31,137 Giltzak? 336 00:24:39,395 --> 00:24:40,980 Franz zuhurra zen, ezta? 337 00:24:42,106 --> 00:24:43,399 Oso zuhurra. 338 00:24:43,399 --> 00:24:46,110 Arriskutsua zen zerbait bazuen, 339 00:24:46,110 --> 00:24:49,739 eskura zegoen toki seguru batean gordeko luke. 340 00:24:49,739 --> 00:24:52,200 Begi-bistan zegoen leku bat, 341 00:24:52,200 --> 00:24:54,452 baina inork susmatuko ez lukeen bat. 342 00:24:54,452 --> 00:24:55,536 Ongi da. 343 00:24:55,536 --> 00:24:57,830 Zein da eskura dagoen toki segurua, 344 00:24:57,830 --> 00:25:00,875 gauza garrantzitsuak gordetzeko erabiltzen duguna? 345 00:25:02,585 --> 00:25:04,003 Postontziko giltza da. 346 00:25:04,003 --> 00:25:05,546 ESTATU BATUETAKO POSTA ZERBITZUA 347 00:25:06,464 --> 00:25:08,883 Argia zarela esan dizut inoiz, Neagley? 348 00:25:08,883 --> 00:25:10,218 Ez nahikoa. 349 00:25:22,313 --> 00:25:24,357 Kaka, 17:00ak igaro dira. 350 00:25:26,400 --> 00:25:28,861 10 000 konbinazio daude, lau zifrako kodea da. 351 00:25:28,861 --> 00:25:30,988 - Alferrik da. - Oso ondo. 352 00:25:30,988 --> 00:25:32,615 Pasahitzak gorroto ditut. 353 00:25:32,615 --> 00:25:34,533 Bihar itzuli beharko dugu. 354 00:25:35,701 --> 00:25:37,536 Eta orain zer? 355 00:25:40,706 --> 00:25:41,707 Txintxon. 356 00:25:42,667 --> 00:25:44,418 Ez dakit zergatik jolasten dudan. 357 00:25:44,418 --> 00:25:47,672 - Garaituko nauzula uste duzulako. - Garaitu zaitut. 358 00:25:49,924 --> 00:25:51,884 Ez haserrearazi apropos galduta. 359 00:25:53,177 --> 00:25:56,639 Ez dut apropos galtzen. Moteldu egiten naiz. 360 00:25:57,556 --> 00:25:59,267 Bizitza profesionalean ez. 361 00:26:00,351 --> 00:26:01,310 Zertaz ari zara? 362 00:26:03,437 --> 00:26:07,441 Range Rover bat alokatu duzu, hoteleko gela ikusgarria hartu, 363 00:26:07,441 --> 00:26:09,402 hegaldirako txartela bidali zenidan. 364 00:26:10,820 --> 00:26:11,779 Arrakasta duzu. 365 00:26:12,863 --> 00:26:15,825 Ez zoaz motel bizitza profesionalean. 366 00:26:18,327 --> 00:26:22,915 Ez dut harroputza izan nahi, baina "prodijioa" deitzen didate bulegoan. 367 00:26:22,915 --> 00:26:25,334 Birritan igo naute mailaz azken bi urtean. 368 00:26:25,334 --> 00:26:27,878 St. Louisen bulego bat irekiko dute. 369 00:26:27,878 --> 00:26:30,506 Zuzendari izatea proposatu didate, 370 00:26:31,215 --> 00:26:34,093 baina nik kanpoan lan egitea nahiago dut. 371 00:26:34,093 --> 00:26:35,011 Zer egiten? 372 00:26:35,011 --> 00:26:37,888 Gehienbat, ikerketa lanak dirudunentzat, 373 00:26:37,888 --> 00:26:41,517 gobernu erakundeentzat eta familia bulegoentzat. 374 00:26:42,977 --> 00:26:45,396 Noizean behin, doan ere egiten dut lan. 375 00:26:45,396 --> 00:26:47,773 Desagertutako umeak, lapurtutako artelanak. 376 00:26:48,941 --> 00:26:51,193 Ez da diruarengatik bakarrik. 377 00:26:52,278 --> 00:26:53,487 Gogoko dut. 378 00:26:54,030 --> 00:26:55,031 Eta zuk? 379 00:26:56,866 --> 00:26:59,160 Partidu bat ikusi nuen Sioux Fallsen. 380 00:26:59,160 --> 00:27:00,369 Harrigarria. 381 00:27:03,748 --> 00:27:05,041 Norbaitekin joan zinen? 382 00:27:07,335 --> 00:27:08,336 Ez. 383 00:27:10,963 --> 00:27:14,258 Inorekin hitz egin zenuen? 384 00:27:16,552 --> 00:27:18,012 Garagardoa eskatu nuen. 385 00:27:19,597 --> 00:27:20,598 Ongi. 386 00:27:22,725 --> 00:27:24,852 Jendearekin hitz egiteaz ari garela, 387 00:27:26,187 --> 00:27:28,939 gasolina bila joan zarenean, berriz deitu ditut. 388 00:27:29,982 --> 00:27:31,150 Berririk ez. 389 00:27:32,276 --> 00:27:33,486 Nor deitu duzu gehien? 390 00:27:33,486 --> 00:27:36,530 Sanchez? Orozco? O'Donnell? 391 00:27:36,530 --> 00:27:38,574 Edo Dixon? 392 00:27:38,574 --> 00:27:41,285 Erantzungailu zerbitzua dauka. 393 00:27:41,285 --> 00:27:43,788 Ahots-postontziaren ordez, hitz egin daiteke. 394 00:27:43,788 --> 00:27:47,625 Jendearekin hitz egitea zenbat gustatzen zaizun ikusi berri dugu. 395 00:27:49,001 --> 00:27:50,169 Ixo. 396 00:27:51,921 --> 00:27:52,922 Lasai. 397 00:27:52,922 --> 00:27:55,591 Argi zegoen zuen artean zerbait zegoela. 398 00:27:55,591 --> 00:27:57,802 Inoiz oheratu zineten elkarrekin? 399 00:27:57,802 --> 00:27:58,928 Ez. 400 00:27:59,845 --> 00:28:01,764 - Zergatik ez? - Ez zen egokia. 401 00:28:01,764 --> 00:28:03,099 Maila bera zeneukaten. 402 00:28:03,099 --> 00:28:04,225 Arduraduna nintzen. 403 00:28:06,560 --> 00:28:07,603 Ez zen egokia. 404 00:28:10,314 --> 00:28:11,941 Gogoko zenuen. 405 00:28:11,941 --> 00:28:13,901 - Nork ez? - Nik. 406 00:28:14,985 --> 00:28:17,321 Nik ez dut inor gogoko. 407 00:28:17,321 --> 00:28:18,364 Txintxon. 408 00:28:21,826 --> 00:28:22,827 Ohera noa. 409 00:28:27,123 --> 00:28:31,419 Gela eta hegaldia ordainduko dizkizut. 410 00:28:31,419 --> 00:28:33,921 Astebetean ordainduko didate pentsioa. 411 00:28:33,921 --> 00:28:35,172 Ez da beharrezkoa. 412 00:28:35,172 --> 00:28:39,260 Reacherren eskolari zor diot nire lana. 413 00:28:39,260 --> 00:28:40,845 Matrikula tasa da hau. 414 00:28:40,845 --> 00:28:43,347 Ni gabe ere lortuko zenukeen. 415 00:28:43,973 --> 00:28:47,059 Eta arraroa da sarjentu lehenak nire kontua ordaintzea. 416 00:28:47,059 --> 00:28:48,394 Dena itzuliko dizut. 417 00:28:50,229 --> 00:28:52,106 - Gabon, Neagley, - Gabon, Reacher. 418 00:29:07,705 --> 00:29:10,875 Tori. Eta tori. 419 00:29:11,000 --> 00:29:11,917 - Gozatu. - Milesker. 420 00:29:20,593 --> 00:29:24,930 Hau bai bizipozez betetako taldea. 421 00:29:26,640 --> 00:29:27,933 Banjoa falta zaizu. 422 00:29:33,814 --> 00:29:37,109 Honen ondoren lanera itzuliko naiz. 423 00:29:37,109 --> 00:29:39,403 Oraindik agiriak ditut bukatzeke. 424 00:29:40,446 --> 00:29:41,989 Iritsi berri gara. 425 00:29:43,908 --> 00:29:45,284 Badakit. 426 00:29:48,704 --> 00:29:52,666 Galdetzerik badut, nork agindu dizu talde hau eratzeko, jauna? 427 00:29:52,666 --> 00:29:56,378 Baduzu galdetzerik. Baina ez iezadazu "jauna" deitu. 428 00:29:56,921 --> 00:29:58,130 Maila altuagoa duzu. 429 00:29:58,130 --> 00:30:01,008 Sarjentu lehena zara, denok dugu maila altuagoa. 430 00:30:01,008 --> 00:30:03,427 Ezin duzue uniformearekin edan. 431 00:30:05,179 --> 00:30:06,680 Ez gara edaten ari. 432 00:30:06,680 --> 00:30:09,558 Edaten ari ginen, baina zuk eten gaituzu. 433 00:30:10,100 --> 00:30:11,310 Hau ez da bere tokia. 434 00:30:11,769 --> 00:30:15,314 Armadan gaude. Bada inoren tokia? 435 00:30:15,314 --> 00:30:18,025 - Azkar ustekoa zara? - Zu baino azkarragoa bai. 436 00:30:19,652 --> 00:30:21,487 Arau bat daukat. 437 00:30:22,112 --> 00:30:26,116 Ni eta nire lagunak bakean utzi, eta bakean utziko zaitut. 438 00:30:27,034 --> 00:30:29,787 Bestela, ez. 439 00:30:29,787 --> 00:30:33,249 Uste nuen araua "Lehen balaren ondoren, akabo planak" zela. 440 00:30:33,249 --> 00:30:35,709 Ofizialen kluba da, ez soldaduena. 441 00:30:35,709 --> 00:30:39,129 Garagardoa bukatu eta banoa, ados, jauna? 442 00:30:39,129 --> 00:30:41,215 Isildu, nagusiak hizketan ari gara. 443 00:30:43,217 --> 00:30:46,595 Ez badu alde egiten, indarrez aterako zaituztegu. 444 00:30:54,562 --> 00:30:57,481 Aukera bat emango dizut, amari hitzeman niolako, 445 00:30:57,481 --> 00:30:59,984 artaburuei, joateko aukera emango niela. 446 00:31:03,696 --> 00:31:05,489 12 gara. 447 00:31:07,408 --> 00:31:08,325 Zuek bederatzi. 448 00:31:10,786 --> 00:31:11,870 Lastima. 449 00:31:13,163 --> 00:31:14,582 Hiru falta zaizkizue. 450 00:31:24,633 --> 00:31:27,928 Ez eman zure sumina. 451 00:31:27,928 --> 00:31:30,431 Nahikoa dugu diziplinarekin. 452 00:31:31,473 --> 00:31:32,558 Larunbat gaua... 453 00:31:32,558 --> 00:31:34,977 Heldu nauenean, nireak egin duela pentsatu dut. 454 00:31:34,977 --> 00:31:36,937 - Zorretan gaude, txo! - Bai, txo. 455 00:31:36,937 --> 00:31:38,814 Ekarri izotz gehiago eta parra. 456 00:31:38,814 --> 00:31:41,483 Saltxitxa ogitartekoak bost minutuan prest. 457 00:31:41,483 --> 00:31:44,987 Dantza hau piztuko dut, 458 00:31:44,987 --> 00:31:48,490 larunbat gaua delako nire gau gogokoena. 459 00:31:48,490 --> 00:31:50,701 Larunbat gaua ondo dago, 460 00:31:50,701 --> 00:31:53,203 ondo, ondo. 461 00:31:58,751 --> 00:32:01,962 Larunbata, larunbata... 462 00:32:02,254 --> 00:32:03,297 Beste bat? 463 00:32:03,422 --> 00:32:06,884 Larunbata, larunbata, 464 00:32:06,884 --> 00:32:08,135 larunbata. 465 00:32:08,135 --> 00:32:10,554 Larunbat gaua ondo dago! 466 00:32:10,554 --> 00:32:11,805 Topa. 467 00:32:12,473 --> 00:32:16,101 - Larunbata! - Larunbata! 468 00:32:16,101 --> 00:32:17,353 Larunbata... 469 00:32:17,353 --> 00:32:21,023 Ez nuen ofizialen klubera joan behar. 470 00:32:21,023 --> 00:32:22,691 Larunbata! 471 00:32:22,691 --> 00:32:23,984 Badakit. 472 00:32:23,984 --> 00:32:26,695 Orduan zergatik hasi duzu borroka? 473 00:32:26,820 --> 00:32:28,072 Ez du mesedez eskatu. 474 00:32:28,072 --> 00:32:31,367 Larunbata! Larunbata! 475 00:32:31,367 --> 00:32:34,203 Zu eta biok lagunak izango gara. Ezta, Reacher? 476 00:32:34,203 --> 00:32:35,913 Larunbata! 477 00:32:35,913 --> 00:32:37,247 Lagunak gara, Neagley. 478 00:32:38,207 --> 00:32:39,583 - Hori da! - Bai! 479 00:32:41,460 --> 00:32:42,419 Bai! 480 00:32:45,547 --> 00:32:46,632 Gose zara? 481 00:32:46,632 --> 00:32:48,592 Aizu! 482 00:32:48,592 --> 00:32:49,843 Aditu segundo bat. 483 00:32:49,843 --> 00:32:54,431 Gaur 91. unitateko mutilek eskarmentu ederra jaso dute. 484 00:32:55,307 --> 00:32:57,017 Zer ikasi dute? 485 00:32:58,352 --> 00:33:02,272 Kontuz ibili behar duzula Ikertzaile Bereziekin! 486 00:33:03,190 --> 00:33:07,027 Kontuz Ikertzaile Bereziekin! 487 00:33:10,572 --> 00:33:12,408 Bai! 488 00:33:15,994 --> 00:33:17,621 Bazenekien zer gertatuko zen. 489 00:33:19,206 --> 00:33:22,042 Banekien 91. unitatekoek ostegunetan edaten dutela. 490 00:33:23,335 --> 00:33:26,255 Eta arauak zorrotz jarraitzen dituztela. 491 00:33:26,255 --> 00:33:28,590 Eta kirten hutsak direla. 492 00:33:28,590 --> 00:33:33,846 Baina orain, badakit hauek elkarrekin lan egin dezaketela. 493 00:33:36,265 --> 00:33:39,059 Argazki bat, unitatearen lehen egunaz oroitzeko. 494 00:33:39,059 --> 00:33:41,019 Zu. Sutondora. 495 00:33:41,019 --> 00:33:42,062 - Ongi da. - Zoaz. 496 00:33:43,188 --> 00:33:45,357 - Eta nik ateratzen badut? - Lasai. 497 00:33:45,357 --> 00:33:49,820 Ez, ez zara argazkirik gabe geratuko. Zatoz hona. 498 00:33:51,905 --> 00:33:53,490 Dena prest. 499 00:33:54,491 --> 00:33:56,410 Lau segundo, lagunak. 500 00:33:56,535 --> 00:34:00,622 - Kontuz osteoporosiarekin. - Joan pikutara, umemoko. 501 00:34:03,208 --> 00:34:06,170 Gaua luzea da, Swan. 502 00:34:06,170 --> 00:34:07,713 Jarraitu gitarra jotzen. 503 00:34:07,713 --> 00:34:08,922 Free Bird! 504 00:34:09,840 --> 00:34:11,341 Ezta pentsatu ere. 505 00:34:11,341 --> 00:34:13,927 Ez Skynyrd, ez Zeppelin, ez Hendrix, ez Who. 506 00:34:13,927 --> 00:34:15,471 Musika arina jotzen dut. 507 00:34:15,471 --> 00:34:17,473 Baina ez kezkatu. Pixa egin ostean, 508 00:34:17,473 --> 00:34:21,059 Crocodile Rock entzuteko aukera izango duzue. 509 00:34:21,226 --> 00:34:23,020 - Irrikan nago! - Aizu, Reacher. 510 00:34:23,020 --> 00:34:25,814 Helikopterotik bota ninduten, Reacher. 511 00:34:25,814 --> 00:34:28,233 Zer egingo duzu? 512 00:34:36,784 --> 00:34:40,996 Ongi etorri Los Angeleseko nazioarteko aireportura. 513 00:34:40,996 --> 00:34:43,248 Bidaiariak, izan pasaporteak eskura... 514 00:34:43,248 --> 00:34:45,417 Zure bisitaren arrazoia, Mount jauna? 515 00:34:45,417 --> 00:34:47,920 {\an8}Adrian, mesedez. Turismoa egitera nator. 516 00:34:48,712 --> 00:34:51,507 {\an8}Universal Studios, Ospearen pasealekua. 517 00:34:51,507 --> 00:34:53,550 {\an8}Hollywooden zalea naiz. 518 00:34:53,550 --> 00:34:54,718 Aitortzeko ezer? 519 00:34:54,718 --> 00:34:56,386 Ezer ere ez. 520 00:35:02,434 --> 00:35:03,727 Ondo pasa, jauna. 521 00:35:41,557 --> 00:35:46,103 PASAPORTEA 522 00:35:53,777 --> 00:35:55,112 Ongi da, milesker. 523 00:35:56,238 --> 00:35:57,573 Kontatuko dizugu. 524 00:35:59,950 --> 00:36:02,619 Angelak ez daki zein den Calvinen posta kutxatila, 525 00:36:02,619 --> 00:36:05,998 eta enpresaren kontua konpondu arte ez diote esango, 526 00:36:05,998 --> 00:36:09,042 kutxatila enpresaren izenean dagoelako. 527 00:36:09,042 --> 00:36:10,961 Bulegoan begiratu dezakegu. 528 00:36:10,961 --> 00:36:13,755 Begiratu genuen. Ez zegoen kutxa zenbakirik. 529 00:36:13,755 --> 00:36:16,383 Ezin ditugu kutxatilak banan-banan ireki. 530 00:36:16,383 --> 00:36:20,012 Poliziari deituko diote eta karguak jarriko dizkigute. 531 00:36:20,012 --> 00:36:21,513 Pentsa dezagun ondo. 532 00:36:21,513 --> 00:36:23,724 Munduaren % 89 bezala, Franz eskuina zen, 533 00:36:23,724 --> 00:36:26,143 eskumaldean egongo da kutxatila. 534 00:36:26,143 --> 00:36:27,895 Alde trebeena erabiltzen dugu. 535 00:36:27,895 --> 00:36:30,772 Erregistro publikoak eta argazkiak jasotzeko 536 00:36:30,772 --> 00:36:32,858 kutxa handi bat beharko zuen. 537 00:36:32,858 --> 00:36:34,067 Horiekin hasiko naiz. 538 00:36:34,067 --> 00:36:37,863 Gutunez beteta daudenak bilatuko ditut, aspalditik hustu gabeak. 539 00:36:37,863 --> 00:36:39,531 Zuk arreta galarazi. 540 00:36:41,116 --> 00:36:42,117 Ulertuta. 541 00:36:52,336 --> 00:36:55,255 Kaixo, zer moduz, Albert? 542 00:36:55,255 --> 00:36:57,507 Filatelista sutsua naiz 543 00:36:57,507 --> 00:36:59,259 eta irrikan nago 544 00:36:59,259 --> 00:37:01,595 atera berri diren zigiluak lortzeko. 545 00:37:01,595 --> 00:37:02,512 Zeintzuk? 546 00:37:02,512 --> 00:37:07,142 Desertuko loreak, txori nazionalak eta anime mundua ditugu. 547 00:37:07,142 --> 00:37:08,810 Denak. 548 00:37:08,810 --> 00:37:12,230 Diru mordoa daukat poltsikoan eta xahutzeko prest nago. 549 00:37:13,231 --> 00:37:14,316 Ongi da. 550 00:37:14,983 --> 00:37:19,029 Marrazki hauetako 20 egongo dira, gutxienez. 551 00:37:19,029 --> 00:37:22,574 Animea ezagutzen ez baduzu, japoniarra dela uste dut. 552 00:37:22,574 --> 00:37:23,867 Ez da izango? 553 00:37:25,118 --> 00:37:28,580 Txori nazionalak bikainak dira. 554 00:37:29,247 --> 00:37:31,750 Baina ez dituzte 50 espezie lortuko. 555 00:37:31,750 --> 00:37:35,128 Sturnella Negretak sei estatu ditu. 556 00:37:37,005 --> 00:37:41,843 Barkatu, nire kutxatila irekitzen utziko didazu? 557 00:37:41,843 --> 00:37:43,470 Bai, noski. 558 00:37:46,807 --> 00:37:48,475 Jauna, zure giltza da hori? 559 00:37:49,518 --> 00:37:52,562 Bai, baina ez dut kutxatilaren zenbakia gogoratzen. 560 00:37:52,562 --> 00:37:55,273 Jauna, gizon honek beste baten giltza dauka. 561 00:37:55,273 --> 00:37:57,484 - Posta polizia zara? - Lagun zaitzaket? 562 00:37:57,484 --> 00:37:59,528 - Lapurretak egon dira. - Eta loreak? 563 00:37:59,528 --> 00:38:01,154 - Jauna? - Ez kezkatu. 564 00:38:01,154 --> 00:38:03,615 Kutxatila zurea dela egiaztatu behar dut. 565 00:38:03,615 --> 00:38:05,659 Denak nahi ditut, zer iruditzen? 566 00:38:05,659 --> 00:38:07,244 Lortu dut! 567 00:38:07,911 --> 00:38:11,665 Lasai. Kutxatilaz nahastu naiz. 568 00:38:11,665 --> 00:38:13,667 Lasai, beste baterako utziko dut. 569 00:38:20,007 --> 00:38:21,174 Zer daukagu? 570 00:38:21,174 --> 00:38:23,010 Fakturak, eskaerak. 571 00:38:26,930 --> 00:38:27,806 Hau izan liteke. 572 00:38:32,769 --> 00:38:35,022 Zure sena zuzen zegoela dirudi. 573 00:38:35,022 --> 00:38:36,898 Esan dizut inoiz argia zarela? 574 00:38:36,898 --> 00:38:39,067 - Ez nahikoa. - Zer den ikusi behar dugu. 575 00:38:46,408 --> 00:38:48,994 Kaka. Nire ordenagailuak bestelako ataka dauka. 576 00:38:48,994 --> 00:38:50,620 Egokitzaile bat beharko dugu. 577 00:38:50,620 --> 00:38:54,207 Egin mesede bat. Eskatu auto bat mugikorreko app batetik. 578 00:38:54,207 --> 00:38:55,667 Zure autoa behar dut. 579 00:38:57,294 --> 00:38:59,296 Franz honengatik hil zutenez, 580 00:38:59,296 --> 00:39:00,839 pistola baten bila zoaz. 581 00:39:01,590 --> 00:39:02,799 Bai. 582 00:39:02,799 --> 00:39:06,678 Baina lehenengo, elizara joan behar dut. 583 00:39:16,938 --> 00:39:17,856 Barkatu. 584 00:39:18,857 --> 00:39:21,193 Lagunduko didazu? 585 00:39:21,193 --> 00:39:23,987 Hori da hemen egiten duguna. 586 00:39:23,987 --> 00:39:25,739 Nire lehengusuaren bila nabil. 587 00:39:25,739 --> 00:39:27,365 Arazoak ditu drogekin, 588 00:39:27,365 --> 00:39:30,118 ondoko kalean bizi dela esan dit lagun batek. 589 00:39:30,118 --> 00:39:32,913 - Asko sentitzen dut. - Mila esker. 590 00:39:32,913 --> 00:39:36,208 Nire izekori hitzeman diot aurkituko dudala. 591 00:39:36,208 --> 00:39:38,251 Ez dakit nondik hasi ere, 592 00:39:38,251 --> 00:39:41,922 elizak laguntza talderen bat izango duela otu zait, 593 00:39:41,922 --> 00:39:45,509 eta horri esker, agian, Jimmy non dagoen jakin zenezakeela. 594 00:39:47,010 --> 00:39:50,597 Deabruak lan ona egin zuen pozoi hori sortzean, ezta? 595 00:39:50,597 --> 00:39:51,723 Hala da. 596 00:39:51,723 --> 00:39:55,102 Gure laguntza programako gehienek 597 00:39:55,102 --> 00:39:57,687 toki beretik ateratzen dute droga. 598 00:39:57,687 --> 00:40:00,232 Dumontetik, Rockaway ekialdean dago. 599 00:40:01,817 --> 00:40:04,694 Baina bakarrik joatea arriskutsuegia da, seme. 600 00:40:06,404 --> 00:40:07,697 Ez kezkatu, aita. 601 00:40:09,783 --> 00:40:11,743 Justizia nire alde daukat. 602 00:40:17,582 --> 00:40:18,917 Apur bat gehiago? 603 00:40:18,917 --> 00:40:20,293 Bihar ordainduko dizut. 604 00:40:20,293 --> 00:40:22,212 Hau ez da altzari denda bat. 605 00:40:22,212 --> 00:40:23,630 Ez dago mailegurik. 606 00:40:23,630 --> 00:40:26,424 Alde hemendik ni sofatik altxatu aurretik. 607 00:40:37,894 --> 00:40:39,604 Aizu, nor demontre da hori? 608 00:40:40,814 --> 00:40:41,857 Kaka! 609 00:40:47,070 --> 00:40:48,029 Putaseme alua! 610 00:40:57,247 --> 00:41:01,334 Kokaina, oxikodona, metanfetamina. Denetarik duzu. 611 00:41:03,503 --> 00:41:05,255 Nor ostia zara? 612 00:41:07,966 --> 00:41:09,718 Ez kezkatu. 613 00:41:10,594 --> 00:41:11,636 Hau hartuko dizut. 614 00:41:13,180 --> 00:41:14,222 Eta hau ere bai. 615 00:41:35,243 --> 00:41:36,661 Laguntza programarako. 616 00:41:50,634 --> 00:41:51,593 Barra kode bikaina. 617 00:41:52,344 --> 00:41:53,887 Holograma ere bai. 618 00:41:55,388 --> 00:41:57,349 - Dirua poltsan dago? - Hartu ezazu. 619 00:41:57,349 --> 00:41:59,976 Zure txekea aurreko poltsikoan dago. 620 00:42:00,477 --> 00:42:03,772 Film batean ikusi nituen lehen aldiz eramaile-txekeak. 621 00:42:03,772 --> 00:42:06,775 Ez nekien benetakoak ziren edo filmetakoak bakarrik. 622 00:42:06,775 --> 00:42:10,195 Nahi beste argirekin begiratu, filigranak ezin hobeto daude. 623 00:42:10,195 --> 00:42:12,155 Inork ez du jakingo nor zaren. 624 00:42:14,032 --> 00:42:15,200 Baina zuk bai. 625 00:42:37,806 --> 00:42:39,557 - Aupa. - Aupa. 626 00:42:39,557 --> 00:42:41,184 - Orain iritsi zara? - Bai. 627 00:42:41,184 --> 00:42:44,271 Kosta zait behar nuena aurkitzea. Eta zu? 628 00:42:44,271 --> 00:42:47,274 - Segituan lortu dut behar nuen guztia. - Nola ez. 629 00:42:48,692 --> 00:42:49,943 Kaka! 630 00:43:31,860 --> 00:43:33,987 Altzairuzko ukabila duzu oraindik. 631 00:43:33,987 --> 00:43:35,196 Eta labana? 632 00:43:35,196 --> 00:43:36,239 Begiratu behera. 633 00:43:38,742 --> 00:43:39,784 Kaixo, O'Donnell. 634 00:43:42,495 --> 00:43:43,371 Kaixo, Neagley. 635 00:43:44,914 --> 00:43:48,626 Nahaspila hau ez da nire errua, horrela zegoen. 636 00:43:51,755 --> 00:43:53,214 Familiarekin nengoen. 637 00:43:53,214 --> 00:43:56,092 Deskonexio astean. 638 00:43:56,092 --> 00:43:57,385 Ikaragarria dirudi. 639 00:43:58,261 --> 00:43:59,262 Ba, bai. 640 00:43:59,262 --> 00:44:02,599 Urtean behin, emazteak etxola batera eramaten gaitu. 641 00:44:02,599 --> 00:44:05,560 Mugikorrik, gailurik eta telebistarik gabe. 642 00:44:05,560 --> 00:44:08,271 Fuera pantailak, gozatu paisaiak. 643 00:44:08,271 --> 00:44:12,609 Ideia ona da, umeek hirugarren egunean elkar hil nahi duten arte. 644 00:44:12,609 --> 00:44:15,695 Etxera iritsi eta mezua entzun dudanean etorri naiz. 645 00:44:17,364 --> 00:44:19,616 Hortzetako eskuila hautsi didate zerriek. 646 00:44:20,658 --> 00:44:22,035 Orain ez daukat ezer. 647 00:44:22,035 --> 00:44:23,453 Ez zara batere aldatu. 648 00:44:23,953 --> 00:44:25,038 Zu bai. 649 00:44:25,038 --> 00:44:28,124 Familiarekin oporretan, emaztea agintean. 650 00:44:28,124 --> 00:44:30,335 Ez zara lehengo tipo lizuna. 651 00:44:31,544 --> 00:44:32,796 Etxekotu egin naiz. 652 00:44:33,630 --> 00:44:34,756 Hala dirudi. 653 00:44:37,592 --> 00:44:41,096 Franzyrenak asko haserretu nau. 654 00:44:44,099 --> 00:44:45,225 Maite nuen. 655 00:44:46,434 --> 00:44:49,104 Nor akabatu behar dugu? 656 00:44:53,817 --> 00:44:56,027 Noiz itzuliko zara pasarelara? 657 00:44:56,027 --> 00:44:58,571 Lotsagarria izango da potean kaka egiten duen 658 00:44:58,571 --> 00:45:02,075 etxegabe batek zure arropa berdina daramala ikustea. 659 00:45:02,075 --> 00:45:03,159 Kaka! Pasahitza du. 660 00:45:03,159 --> 00:45:05,703 - Gorroto ditut pasahitzak. - Orain gehiago. 661 00:45:05,703 --> 00:45:09,124 Hiru saiakera eta bi minutu ditugu, edo dena ezabatuko da. 662 00:45:09,124 --> 00:45:11,126 Atzera zenbaketa konektatzean hasi da. 663 00:45:11,126 --> 00:45:12,669 - Adarra jotzen? - Ez. 664 00:45:12,669 --> 00:45:14,629 Franzyren buruan sartu behar gara. 665 00:45:14,629 --> 00:45:16,631 Pasahitzak oso pertsonalak dira. 666 00:45:16,631 --> 00:45:18,716 Zer zen Franzyren ezaugarria? 667 00:45:18,716 --> 00:45:21,886 - Oso argia zen. - Baina denok gara argiak. 668 00:45:21,886 --> 00:45:24,013 Pittsburgh aipatzen zuen etengabe. 669 00:45:24,013 --> 00:45:27,225 Futbol taldeak, bokatan patatak jartzen zituen tokia. 670 00:45:27,225 --> 00:45:28,768 - Primanti Bros. - Bai. 671 00:45:28,768 --> 00:45:32,105 Ez du Pittsburghekin lotura, bere leialtasuna da gakoa. 672 00:45:32,105 --> 00:45:33,690 Franz tipo leiala zen. 673 00:45:33,690 --> 00:45:36,818 Unitatea maite zuen. Semeari eslogana irakatsi zion. 674 00:45:36,818 --> 00:45:39,028 1979ko Pirates taldea hobea zela zioen 675 00:45:39,028 --> 00:45:40,572 1978ko Yankees baino. 676 00:45:40,572 --> 00:45:43,783 Jokatzen zuten garaian ez zen jaio ere egin. 677 00:45:43,783 --> 00:45:46,744 Baina leialtasunak beti dauka jatorria. 678 00:45:46,744 --> 00:45:48,872 Heroienganako mirespena! Errespetua! 679 00:45:48,872 --> 00:45:51,124 Bere errespetua betiko zen. 680 00:45:51,124 --> 00:45:54,377 Pirates talderik onena eta Males Davis musikari onena. 681 00:45:54,377 --> 00:45:57,881 - Errespetatzen zuen horrekiko leiala zen. - Hori da. 682 00:45:59,340 --> 00:46:00,592 Roberto Clemente. 683 00:46:00,592 --> 00:46:02,218 Abizena erabiltzen zuen. 684 00:46:03,636 --> 00:46:06,097 Zaude! Eta Willie Stargell? 685 00:46:06,097 --> 00:46:10,727 Willie Stargell ez zen lurrikara-biktimei janaria eramaten hil. 686 00:46:10,727 --> 00:46:11,811 Clemente da. 687 00:46:13,271 --> 00:46:14,105 Ez, ez da. 688 00:46:15,190 --> 00:46:18,318 - Nor ditu halako gailuak? - Franzek, honengatik. 689 00:46:18,318 --> 00:46:20,737 Miles Davis sartuko dut, miresten zuen. 690 00:46:20,737 --> 00:46:23,364 Ezer baino hobeto. Saiatu zaitez. 691 00:46:23,490 --> 00:46:24,657 - Ez. - Kaka. 692 00:46:24,657 --> 00:46:26,284 Gorroto ditut pasahitzak. 693 00:46:27,577 --> 00:46:29,412 Gorroto dut hau esatea, 694 00:46:29,412 --> 00:46:31,498 eta esan dudala ukatuko dut, 695 00:46:31,498 --> 00:46:35,126 baina nor errespetatzen zuen beste inor baino gehiago? 696 00:46:35,585 --> 00:46:37,795 Zein heroi miresten zuen? 697 00:46:37,795 --> 00:46:38,922 Baita zera ere. 698 00:46:38,922 --> 00:46:41,549 Segituan zu bezala orrazten hasi zen, 699 00:46:41,549 --> 00:46:44,135 zuk bezala hitz egiten zuen. Zu izan nahi zuen. 700 00:46:44,135 --> 00:46:46,387 Sartu ezazu, ez dugu denbora asko. 701 00:46:51,976 --> 00:46:53,686 Kabroia. 702 00:46:58,358 --> 00:47:00,360 Ez zaitez harrotu. 703 00:47:05,823 --> 00:47:06,991 Bai! 704 00:47:09,911 --> 00:47:10,828 Kaixo. 705 00:47:13,873 --> 00:47:14,791 Gogoko duzu? 706 00:47:19,921 --> 00:47:22,131 Badakizu zergatik gogoko ditudan komikiak? 707 00:47:23,716 --> 00:47:25,969 Zintzoek irabazten dutelako. 708 00:47:25,969 --> 00:47:29,347 McBride jauna, Denverrerako hegaldirako txartela. 709 00:47:29,347 --> 00:47:32,141 - Gozatu bidaiaz. - Mila esker, gozatuko dut. 710 00:47:35,228 --> 00:47:39,357 ANDREW MCBRIDE 711 00:47:43,987 --> 00:47:48,950 "Andrew McBride. Alan Mason. Alejandro Mendez. Alexander Markopoulos". 712 00:47:48,950 --> 00:47:51,661 A.M. inizialak dituzten izenen zerrenda bat. 713 00:47:51,661 --> 00:47:56,291 Ezizenak dira. Inizial berak dituzte sinadura ez aldatzeko. 714 00:47:56,291 --> 00:47:59,335 "A" eta "M" letrekin zirriborroa, denentzat balio du. 715 00:47:59,335 --> 00:48:00,712 Irakurri daiteke bederen. 716 00:48:00,712 --> 00:48:03,256 Zenbakiz betetako orriak ditut nik. 717 00:48:03,256 --> 00:48:06,884 - Hurrenkerarik ez, esanahirik ez. Ezer ez. - Guretzat, oraingoz. 718 00:48:08,136 --> 00:48:10,179 Franz honengatik hil zuten, 719 00:48:10,179 --> 00:48:13,349 gela hankaz gora utzi dute, eta auskalo zer gehiago. 720 00:48:14,517 --> 00:48:17,687 Ez dute indarkeria erabiltzeko beldurrik. 721 00:48:17,812 --> 00:48:20,440 - Laguntza beharko dugu. - Tamalez, arrazoi du. 722 00:48:21,524 --> 00:48:23,109 Taldekoek ez dute erantzuten. 723 00:48:23,109 --> 00:48:25,987 Gabonetako txartel bat bidaltzen diogu Swani. 724 00:48:25,987 --> 00:48:27,530 Queensen bizi dela uste dut. 725 00:48:28,531 --> 00:48:30,867 Lillyri helbidea bilatzeko esango diot. 726 00:48:35,413 --> 00:48:37,749 - Zer? - Zeharo etxekotuta zaude. 727 00:48:49,761 --> 00:48:53,556 Ez da ezer entzuten. Zarata apur bat egingo? 728 00:48:57,352 --> 00:49:01,356 Aizu, Carlos! Amak afalordurako itzultzeko esan du! 729 00:49:09,405 --> 00:49:10,406 Hau bai kiratsa. 730 00:49:12,492 --> 00:49:13,660 Goian begiratuko dut. 731 00:49:36,516 --> 00:49:37,517 Hemen. 732 00:49:50,029 --> 00:49:51,447 Lepokoan "Maisi" jartzen du. 733 00:49:55,618 --> 00:49:57,161 Komunontziko ur dena edan du. 734 00:49:58,538 --> 00:50:00,873 Deshidratatuta hiltzea gogorra da. 735 00:50:01,708 --> 00:50:03,835 Ez luke txakurra egarriz hiltzen utziko. 736 00:50:03,835 --> 00:50:07,046 Ahal izan balu, etxera itzuliko zen. 737 00:50:08,131 --> 00:50:09,382 Swan hilda dago. 738 00:50:11,801 --> 00:50:14,011 Franzy, orain Swan. 739 00:50:15,096 --> 00:50:17,390 Beste kideak ere ezin ditugu aurkitu. 740 00:50:20,017 --> 00:50:20,893 Nagusi? 741 00:50:22,854 --> 00:50:24,021 Zer daukazu buruan? 742 00:50:27,692 --> 00:50:29,068 Komandante? 743 00:50:29,652 --> 00:50:33,698 Norbaitek Ikertzaile Bereziak hil nahi dituela uste dut. 744 00:50:34,449 --> 00:50:35,908 Eta gure bila dabiltza. 745 00:50:40,455 --> 00:50:41,664 Primeran. 746 00:52:27,645 --> 00:52:29,647 Leire 747 00:52:29,647 --> 00:52:31,732 Ilargi G.