1 00:00:06,040 --> 00:00:07,230 Aurreko ataletan... 2 00:00:07,440 --> 00:00:09,790 Marlo Burns, New Ageko operazio zuzendaria. 3 00:00:13,040 --> 00:00:13,900 Alaba bat dauka. 4 00:00:14,100 --> 00:00:15,420 Zatoz hau ikustera. 5 00:00:16,290 --> 00:00:18,780 Nork ahazten du dirua ihesean ateratzen denean? 6 00:00:18,980 --> 00:00:20,490 Antza, Marlo Burnsek. 7 00:00:20,700 --> 00:00:23,330 Estra ordaintzen ari naiz arazorik ez izateko, 8 00:00:23,530 --> 00:00:24,830 eta arazo ugari izan ditugu. 9 00:00:25,040 --> 00:00:27,550 Txipak misiletan instalatzeko prest egongo dira 10 00:00:27,740 --> 00:00:28,710 zu hona heltzerako. 11 00:00:28,920 --> 00:00:31,430 Eta Swanen lagunez arduratuko gara. 12 00:00:31,620 --> 00:00:32,500 Zer gertatu da? 13 00:00:32,700 --> 00:00:36,050 650 misilak zeramatzan New Ageko kamioia lapurtu dute. 14 00:00:36,250 --> 00:00:38,510 - Ez dira oso berri txarrak? - Nahi bai. 15 00:00:38,720 --> 00:00:40,090 Tony Swan bizirik dago. 16 00:00:40,300 --> 00:00:41,720 Berriz ustel deitzen banauzu, 17 00:00:41,930 --> 00:00:43,820 zor dizudan jipoia emango dizut. 18 00:00:44,000 --> 00:00:46,310 Nahi duzunean borroka gaitezke. 19 00:00:46,520 --> 00:00:47,660 - Makurtu! - Sua. 20 00:00:49,380 --> 00:00:50,350 Bota. Orain. 21 00:00:50,550 --> 00:00:51,350 Ez da Langston. 22 00:00:51,550 --> 00:00:52,360 Nor da orduan? 23 00:00:52,550 --> 00:00:53,690 Swan du izena. 24 00:00:53,900 --> 00:00:55,320 Baina Swan hor badago, 25 00:00:55,530 --> 00:00:56,980 tipo horri egindakoa egingo diot. 26 00:00:57,190 --> 00:01:00,170 Lepotik heldu eta egia aterako diot. 27 00:01:13,350 --> 00:01:15,140 HMXa erabili dutela uste duzue? 28 00:01:16,190 --> 00:01:17,760 Leherketa handia izan da. 29 00:01:17,970 --> 00:01:19,010 CL-20a, agian. 30 00:01:19,210 --> 00:01:22,180 Agian, baina HMXa eskuratzen errazagoa da. 31 00:01:22,380 --> 00:01:24,890 Egia, baina CL-20a indartsuagoa da. 32 00:01:25,090 --> 00:01:28,950 Bost axola zer erabili duten, nor izan den jakin nahi dut nik. 33 00:01:31,130 --> 00:01:33,120 Nik esan behar dut, ala? 34 00:01:34,500 --> 00:01:38,480 Swanek kontratatu zuen tipoa. Swanek ordaindu behar zion. 35 00:01:38,680 --> 00:01:42,070 Swanek lehertu eta txiki-txiki egin du. 36 00:01:42,270 --> 00:01:45,280 Orain ezin dugu bere izena aipatu? Zer da, Beetlejuice? 37 00:01:45,480 --> 00:01:49,870 Ez dut Swan ustela denik onartuko. Usteak arriskutsuak dira. 38 00:01:50,070 --> 00:01:51,870 Lehergailuak ere bai. 39 00:01:52,070 --> 00:01:53,060 Aupa, Russo. 40 00:01:54,570 --> 00:01:58,680 Ikerketa taldeak dio inprobisatutako lehergailu bat izan dela. 41 00:01:58,870 --> 00:01:59,880 Trebea den batek 42 00:02:00,090 --> 00:02:02,380 edo trebakuntza jaso duen norbaitek egin du. 43 00:02:02,590 --> 00:02:04,360 Trebakuntza militarra, agian? 44 00:02:04,990 --> 00:02:07,430 Agian. Ez dakigu ziur. 45 00:02:07,630 --> 00:02:12,020 Zalantzarik Gabe dakiguna da, zuek guztiak lurperatu nahi zintuztela 46 00:02:12,220 --> 00:02:14,940 eta gero hiltzaileak akabatu. Aztarnarik utzi Gabe. 47 00:02:15,140 --> 00:02:16,560 - Gorpurik? - Tiratzailearena. 48 00:02:16,760 --> 00:02:18,250 Swan ez zegoen barruan. 49 00:02:18,840 --> 00:02:19,880 Harrigarria. 50 00:02:22,920 --> 00:02:23,750 Bai? 51 00:02:26,590 --> 00:02:27,420 Non? 52 00:02:27,980 --> 00:02:29,680 Ados, bidali helbidea. 53 00:02:30,720 --> 00:02:34,180 Burnsen autoa aurkitu dute Manhattanen, Cortlandetik gertu. 54 00:02:35,230 --> 00:02:37,000 Orain joango gara. Bazatoz? 55 00:02:37,210 --> 00:02:39,940 Ez. Norbaitekin hitz egin behar dut. 56 00:02:41,320 --> 00:02:43,770 Saia zaitezte inor ez hiltzen oraingoan. 57 00:02:45,440 --> 00:02:48,850 Film bateko polizia marmartia dirudi. 58 00:02:49,050 --> 00:02:50,470 Zein? 59 00:02:50,670 --> 00:02:51,680 Edozein. 60 00:02:51,880 --> 00:02:52,660 Ondo da. 61 00:02:53,750 --> 00:02:56,500 Goazen gu hiltzea agindu zuen emakumearen bila. 62 00:03:23,950 --> 00:03:25,840 Hemen ez dago ezer, nagusi. 63 00:03:26,040 --> 00:03:28,890 Bai, autoa utzi eta hanka egin zuela dirudi. 64 00:03:29,090 --> 00:03:32,490 Agian. Baina nik, bere lekuan, jatekoa erosiko nuke lehenik. 65 00:03:37,050 --> 00:03:40,150 Alabarentzako janaria eta telefonoa erosi zituen. 66 00:03:40,360 --> 00:03:41,830 Atzerakoak eman zizkidan. 67 00:03:42,020 --> 00:03:44,880 Presaka zebilen. Ez zuen horretarako astirik. 68 00:03:45,890 --> 00:03:48,390 Hobeto ikusi nahi baduzu, hurbildu zaitezke. 69 00:03:49,630 --> 00:03:52,090 Jai daukazu. 70 00:03:52,840 --> 00:03:53,830 Handituko duzu? 71 00:03:54,030 --> 00:03:56,710 Bai, baina xehetasunak galduko dira. 72 00:03:56,920 --> 00:03:58,220 Xehetasunek garrantzia dute. 73 00:04:00,640 --> 00:04:02,300 Nintendo Switcharekin ari da. 74 00:04:02,490 --> 00:04:05,590 Bere erabiltzailea lortzen badugu, IP helbidea ere bai, 75 00:04:05,790 --> 00:04:07,380 eta kokapena jakingo dug... 76 00:04:07,590 --> 00:04:09,110 Nola lortzen da erabiltzailea? 77 00:04:09,580 --> 00:04:11,520 Marloren etxera itzuliko gara, 78 00:04:11,710 --> 00:04:14,850 beste gailu batean egon daiteke, telebistan, adibidez. 79 00:04:15,060 --> 00:04:16,480 Argia zarela esan dizut inoiz? 80 00:04:16,690 --> 00:04:17,990 Ez nahikoa. 81 00:04:24,040 --> 00:04:25,820 Trajea kenduko duzu? 82 00:04:26,020 --> 00:04:27,750 Arropa berriak behar ditut. 83 00:04:29,510 --> 00:04:30,920 Zor publikora gehituko? 84 00:04:32,510 --> 00:04:35,640 Eta zor publikoa bezala, ez duzu ordaindu beharko. 85 00:04:37,520 --> 00:04:38,480 Hau eramango dut, 86 00:04:42,980 --> 00:04:43,940 eta txokolatina. 87 00:04:48,910 --> 00:04:51,010 KOMUNAK 88 00:04:51,220 --> 00:04:52,440 Kaixo, bat-bi. 89 00:04:53,160 --> 00:04:54,060 Kaixo, agente. 90 00:04:54,250 --> 00:04:55,260 Hemen. Aurrera. 91 00:04:55,470 --> 00:04:57,560 Nire autoa da. Arazoren bat dago? 92 00:04:57,770 --> 00:05:00,030 Ezer larririk ez. 93 00:05:00,220 --> 00:05:03,230 Pennsylvaniako legeak dio ezin dela atzerako ispiluan 94 00:05:03,430 --> 00:05:04,320 objekturik eseki. 95 00:05:04,520 --> 00:05:06,150 Autoa horrekin alokatu nuen, 96 00:05:06,350 --> 00:05:07,940 eta atzerritarra izanda, 97 00:05:08,150 --> 00:05:10,250 ez ditut tokiko arauak ondo ezagutzen. 98 00:05:12,100 --> 00:05:14,980 Baina oraintxe kenduko dut. 99 00:05:17,800 --> 00:05:18,640 Listo. 100 00:05:19,940 --> 00:05:20,760 Beraz, 101 00:05:21,530 --> 00:05:24,640 multa hori barkatuko didazu? 102 00:05:25,230 --> 00:05:26,960 Ohartarazpena jarriko dizut. 103 00:05:27,160 --> 00:05:28,730 Asko eskertzen dizut... 104 00:05:30,110 --> 00:05:31,760 Ez zenidan multarik jarriko. 105 00:05:31,970 --> 00:05:34,430 Ohartarazpen ofizialak erregistratu behar dira. 106 00:05:34,630 --> 00:05:36,720 Zure gidabaimena egiaztatu behar dut, 107 00:05:36,920 --> 00:05:38,320 bi minutu eta Joan zaitezke. 108 00:05:39,830 --> 00:05:40,660 Ados. 109 00:05:48,260 --> 00:05:50,630 Ondo da. Oraintxe nator, doktore. 110 00:05:54,470 --> 00:05:57,240 Zentrala, Hicks naiz, 55R41. 111 00:05:57,440 --> 00:06:01,000 Mesedez, egiaztatu Coloradoko honako gidabaimen hau: 112 00:06:01,210 --> 00:06:05,540 C-1-7-0-5-7-7-1-0-5, 113 00:06:05,750 --> 00:06:08,350 Manuel Elzogbyren izenean. 114 00:06:08,540 --> 00:06:11,490 Jasota, 55R41. Itxaron. 115 00:06:11,700 --> 00:06:13,950 Ondo da, doktore, amen batean... 116 00:06:27,590 --> 00:06:31,030 55R41, Elzogby doktoreak estatuarteko alerta dauka. 117 00:06:31,240 --> 00:06:33,650 Lapurreta eta hilketa biktima Coloradon. 118 00:06:33,850 --> 00:06:36,590 Erne ibili. Errefortzuak bidean daude. 119 00:06:38,600 --> 00:06:42,890 Atomic Fall, Juggle the Jungle, Visited. 120 00:06:43,640 --> 00:06:45,500 Ez dut bideojokoen xarma ulertzen. 121 00:06:45,700 --> 00:06:50,300 Joko diseinatzaile batentzat lan egin nuen iaz. Milioi askoko konpainia zen. 122 00:06:50,500 --> 00:06:51,840 Txantxetan zabiltza? 123 00:06:52,050 --> 00:06:54,730 Lehen pertsonako tiro jokoak gustatuko litzaizkizuke. 124 00:06:55,290 --> 00:06:57,050 Lehen pertsonako tiratzailea naiz. 125 00:06:57,260 --> 00:07:00,310 Aizue, pizza batzuk berotuko ditut, gose zarete? 126 00:07:00,520 --> 00:07:04,070 Janeren erabiltzailea PlainJane777 da. 127 00:07:04,260 --> 00:07:05,940 Plataforma artekoak gogoko ditu. 128 00:07:06,140 --> 00:07:09,070 Nire kontuarekin jokatuko dut bera konektatu arte. 129 00:07:09,270 --> 00:07:11,690 Jatekoa beharko dut. O'D. 130 00:07:11,900 --> 00:07:14,570 Ea zer motatako zerealak dituen Marlok. 131 00:07:14,780 --> 00:07:17,200 Zeintzuk nahiago ditudan esango dizut. 132 00:07:17,410 --> 00:07:18,780 Luze jo dezakeela dirudi. 133 00:07:18,990 --> 00:07:21,040 Jane jokoan sartu arte itxaron behar. 134 00:07:21,240 --> 00:07:25,640 Bitartean, lo-kuluxka egingo dut. 135 00:08:00,390 --> 00:08:02,590 Motorzale talde batek eraso gaitu, 136 00:08:02,780 --> 00:08:05,680 sikarioek tirokatu gaituzte, eta eztanda egin dugu ia. 137 00:08:06,720 --> 00:08:08,810 Nolabait esateko, 138 00:08:09,890 --> 00:08:11,440 tentsioa arindu beharra dut. 139 00:08:17,330 --> 00:08:21,610 Badakit zure araua dela "Lo egin aukera duzunean", baina... 140 00:08:23,750 --> 00:08:25,820 Ez da arau zorrotza. 141 00:09:03,160 --> 00:09:06,730 Kaixo. Berandutxo da bisitan etortzeko, dena ondo? 142 00:09:06,920 --> 00:09:08,100 Sar naiteke? 143 00:09:08,310 --> 00:09:10,240 Noski, aurrera. 144 00:09:13,750 --> 00:09:16,360 Partida ikustear nengoen. Trago bat nahi? 145 00:09:16,570 --> 00:09:18,750 Garagardoa daukat, garagardo ona ere bai. 146 00:09:18,940 --> 00:09:20,240 Ez. Lasai. 147 00:09:20,450 --> 00:09:21,960 Mezu pila bat utzi dizut. 148 00:09:23,060 --> 00:09:25,530 Zer arraio gertatu da hilerrian? 149 00:09:25,730 --> 00:09:29,250 Sikario batzuk Franzen emaztea hiltzen saiatu direla entzun dut, 150 00:09:29,450 --> 00:09:32,210 beraz, badirudi bera ere saltsan sartuta zegoela. 151 00:09:32,420 --> 00:09:33,460 Badakizu ezetz. 152 00:09:33,660 --> 00:09:34,840 Barkatu, nola? 153 00:09:35,050 --> 00:09:37,310 Nik bezain ondo dakizu. 154 00:09:37,500 --> 00:09:40,610 Franzen emazteak ez duela zerikusirik izan. 155 00:09:41,330 --> 00:09:44,150 Reacher eta bere taldea saldu zenituela dakit, 156 00:09:44,340 --> 00:09:46,850 eta New Ageko tipoentzat lanean ari zarela. 157 00:09:47,060 --> 00:09:48,390 - Egin gauza bat. - Zer? 158 00:09:48,590 --> 00:09:50,390 Begiratu lurrera segundo bat. 159 00:09:50,590 --> 00:09:52,020 - Ez du graziarik. - Non arraio 160 00:09:52,220 --> 00:09:53,560 zaudela uste duzu? 161 00:09:53,760 --> 00:09:55,270 Nire etxean zaude. 162 00:09:55,470 --> 00:09:57,150 Haurrak hazi nituen etxean, 163 00:09:57,350 --> 00:09:59,190 Connieren etxean, goian bego. 164 00:09:59,390 --> 00:10:02,780 Mukizu bat zinenean afaltzera gonbidatzen zintugun tokian, 165 00:10:02,990 --> 00:10:05,450 eta pistola nola erabili ere ez zenekienean. 166 00:10:05,660 --> 00:10:08,370 Nire etxera zatoz halako salaketak egitera? 167 00:10:08,580 --> 00:10:10,960 Bi pertsonak zekiten Bostonen zeudela. 168 00:10:11,160 --> 00:10:12,580 Zuk eta biok. 169 00:10:12,790 --> 00:10:15,730 Eta nik ez nituen saldu. Beraz, nork saldu zituen? 170 00:10:22,240 --> 00:10:24,190 Zentzuz jokatzen ari naiz, ados? 171 00:10:24,380 --> 00:10:26,600 Zer arraio esan nahi du horrek? 172 00:10:26,810 --> 00:10:29,270 New Ageko segurtasun taldeko buruak... 173 00:10:29,470 --> 00:10:31,320 - Langston. - Hori da. 174 00:10:31,510 --> 00:10:35,600 Nigana etorri zen Franzen hileta ikertzen hasi zinenean. 175 00:10:35,800 --> 00:10:38,020 Diru asko eskaini zidan 176 00:10:38,230 --> 00:10:40,530 aurkitzen zenuen informazioaren truke. 177 00:10:40,730 --> 00:10:43,610 Ikerketari buruzko informazioa bakarrik nahi zuen. 178 00:10:43,820 --> 00:10:45,890 - Informazioa baino ez? - Bai. 179 00:10:46,100 --> 00:10:48,370 Hiri honek jasandakoaren ostean, 180 00:10:48,580 --> 00:10:49,990 irailaren 11ren ostean, 181 00:10:50,200 --> 00:10:52,450 newyorktar bat terroristak laguntzen? 182 00:10:52,650 --> 00:10:54,870 - Aizu, kontuz diozunarekin... - Ez! 183 00:10:55,080 --> 00:10:57,380 Polizia indar onenaren izena zikindu duzu! 184 00:10:57,580 --> 00:11:00,050 Egun hartan biziak salbatzen hil zirenak 185 00:11:00,250 --> 00:11:01,300 iraintzen ari zara. 186 00:11:01,500 --> 00:11:03,880 Nor arraio zara zu hori esateko? 187 00:11:04,080 --> 00:11:05,510 Zuk inoiz izandakoak baino 188 00:11:05,710 --> 00:11:08,860 lagun gehiago galdu nituen nik goiz hartan! 189 00:11:09,750 --> 00:11:12,310 Egingo dutenak ez du gurekin zerikusirik. 190 00:11:12,510 --> 00:11:15,100 Baizik eta Txina, Ekialde Ertaina, Errusia, 191 00:11:15,310 --> 00:11:17,310 edo IRArekin, niri bost. 192 00:11:17,510 --> 00:11:20,270 Ez du gurekin edo herrialde honekin zerikusirik. 193 00:11:20,480 --> 00:11:23,150 Langston enpresaria da eta aukera aprobetxatu du. 194 00:11:23,350 --> 00:11:27,240 Polizia ustelak dira, gaiztoak dira. 195 00:11:27,450 --> 00:11:28,870 Jakina. 196 00:11:29,080 --> 00:11:32,450 Biok ezagutzen ditugu bera bezalako tipoak, 197 00:11:32,660 --> 00:11:35,550 zure aitak bera bezalako tipoak ezagutzen zituen. 198 00:11:35,740 --> 00:11:38,000 Zerbait eskaintzen dizutenean, 199 00:11:38,200 --> 00:11:39,540 ez da iradokizun bat, 200 00:11:39,750 --> 00:11:41,050 agindu bat baizik. 201 00:11:41,240 --> 00:11:43,670 Beraz, diru madarikatua onartu nuen, 202 00:11:43,870 --> 00:11:46,260 bizirik ateratzeko. 203 00:11:46,460 --> 00:11:48,010 Horrek axola didalako. 204 00:11:48,220 --> 00:11:50,130 Eta oker bazaude? 205 00:11:50,320 --> 00:11:51,970 Eta hilabete batzuk barru 206 00:11:52,180 --> 00:11:56,380 hegazkin zatiak erortzen badira Los Angeles, Chicago edo New Yorken? 207 00:11:57,410 --> 00:12:00,900 Zer egingo duzu gezurra esan zizutela jakiten duzunean? 208 00:12:01,100 --> 00:12:02,610 Eta ez aipatu berriz aita. 209 00:12:02,820 --> 00:12:03,980 Zergatik ez? 210 00:12:04,190 --> 00:12:06,750 Ondo ezagutzen nuen, maiz datorkit burura. 211 00:12:06,940 --> 00:12:09,240 Gizon zintzoa zen. 212 00:12:09,440 --> 00:12:13,790 Polizia ona. Baina, orain, gizon zintzo hori hilda dago. 213 00:12:14,000 --> 00:12:17,840 Ez dut berdin bukatu nahi, zuk ere ez zenuke horrela bukatu behar. 214 00:12:18,030 --> 00:12:21,810 Zuri ere eskainiko dizute dirua, onartu ezazu. 215 00:12:33,320 --> 00:12:36,490 Ez zenuen aita ezagutzen, eta dirudienez, neu ere ez. 216 00:12:51,730 --> 00:12:53,840 Kilo ugari heldu dira aste honetan. 217 00:12:54,690 --> 00:12:56,680 Egurra emango diegu. 218 00:12:57,390 --> 00:12:59,720 Zoritxarrez, ez, komandante. 219 00:13:00,560 --> 00:13:01,600 Hartu atseden. 220 00:13:03,740 --> 00:13:05,350 Zurekin hitz egin behar dut 221 00:13:05,540 --> 00:13:07,010 kometa operazioari buruz. 222 00:13:07,210 --> 00:13:09,130 Errespetuz, esatera zoazena dena dela, 223 00:13:09,330 --> 00:13:11,590 Dixonen aurrean esan dezakezu. 224 00:13:11,800 --> 00:13:13,750 Hasieratik ibili da kasuan lanean. 225 00:13:14,280 --> 00:13:15,930 Inork baino hobeto ezagutzen du. 226 00:13:16,140 --> 00:13:16,850 Ondo da. 227 00:13:17,060 --> 00:13:19,180 Argi eta garbi esango dizut. 228 00:13:19,390 --> 00:13:21,400 Koronela mailaz igoko dute. 229 00:13:21,600 --> 00:13:22,810 Hego Koreara bidaliko dute, 230 00:13:23,010 --> 00:13:25,270 desmilitarizatutako gunetik gertu. 231 00:13:25,480 --> 00:13:27,580 Hurrengo asteetan iragarriko dute. 232 00:13:28,760 --> 00:13:30,460 Zein da arazoa, Hortense? 233 00:13:31,970 --> 00:13:34,870 Koronelak 20 urte daramatza honen atzetik. 234 00:13:35,070 --> 00:13:37,790 Ez du bere zaintzapean gertatutako droga operazioak 235 00:13:37,990 --> 00:13:40,330 arreta handia erakar dezan nahiko. 236 00:13:40,540 --> 00:13:42,470 Itxura txarra izango Luke. 237 00:13:42,660 --> 00:13:46,300 Eta bere ibilbide militar bikaina zikinduko Luke. 238 00:13:46,490 --> 00:13:50,300 Ondorioz, Kometa operazioa itxita dago. 239 00:13:50,500 --> 00:13:52,010 Hori txorakeria. 240 00:13:52,220 --> 00:13:53,840 Mesedez, Reacher, lagunak gara. 241 00:13:54,040 --> 00:13:55,260 Ez gara lagunak. 242 00:13:55,470 --> 00:13:57,010 Ezagunak gara. 243 00:13:57,210 --> 00:13:59,020 Eta ezagunak garelako diotsut 244 00:13:59,220 --> 00:14:00,580 hori txorakeria bat dela. 245 00:14:02,670 --> 00:14:03,750 Reacher komandantea, 246 00:14:04,450 --> 00:14:06,320 honako hau jarriko duzu txostenean: 247 00:14:06,520 --> 00:14:08,790 Bost kargu droga erabileragatik. 248 00:14:08,980 --> 00:14:12,860 Kargurik ez trafiko edo baliabide militarren erabilera desegokiagatik. 249 00:14:13,070 --> 00:14:14,450 Akusatu bat zulora joango da, 250 00:14:14,660 --> 00:14:18,930 lauk askatasun baldintzatua jasoko dute eta denek ohorezko Baja, kito. 251 00:14:19,130 --> 00:14:21,100 Ulertu dituzu aginduak? 252 00:14:23,680 --> 00:14:25,100 Bai, jauna. 253 00:14:34,730 --> 00:14:35,570 Reacher. 254 00:14:36,450 --> 00:14:37,280 Reacher. 255 00:14:39,820 --> 00:14:41,490 Zer darabilzu buruan? 256 00:14:42,630 --> 00:14:43,450 Ezer ez. 257 00:14:45,790 --> 00:14:46,620 Bakarrik 258 00:14:48,800 --> 00:14:50,960 elkarrekin aztertu genuen azken kasua 259 00:14:54,210 --> 00:14:55,840 pikutara Joan zela amaieran. 260 00:15:00,090 --> 00:15:01,800 Honen amaierak arduratzen zaitu? 261 00:15:02,680 --> 00:15:04,100 Zati batenak. 262 00:15:04,560 --> 00:15:06,060 Zein zatirenak? 263 00:15:16,400 --> 00:15:17,240 Swan. 264 00:15:24,630 --> 00:15:25,920 Asko egin duzu nigatik, 265 00:15:27,160 --> 00:15:29,710 gu guztiongatik. Asko irakatsi diguzu. 266 00:15:30,750 --> 00:15:31,580 Beraz... 267 00:15:33,140 --> 00:15:34,880 ordua heltzean, nik egingo dut. 268 00:15:36,840 --> 00:15:38,210 Swan hilko dut. 269 00:15:43,090 --> 00:15:43,970 Helbidea dut. 270 00:15:45,260 --> 00:15:46,460 Benetan? 271 00:15:46,660 --> 00:15:48,790 - IP helbidea edo kokapena? - Biak. 272 00:15:49,000 --> 00:15:50,500 Jokatzen hasi bezain laster... 273 00:15:50,710 --> 00:15:52,010 Oso txarra da, gainera. 274 00:15:52,200 --> 00:15:53,880 Bulegokoei eskatu nien aurkitzeko. 275 00:15:54,080 --> 00:15:55,650 Hemendik ordubetera dago. 276 00:15:57,070 --> 00:15:58,570 Jantzi arropak, nagusi. 277 00:16:01,460 --> 00:16:03,330 Ez du "tu" informala erabili. 278 00:16:08,670 --> 00:16:09,510 Mila esker. 279 00:16:12,220 --> 00:16:13,120 Gose da Jane? 280 00:16:13,310 --> 00:16:15,990 Nahikoa egin duzu jada. 281 00:16:16,190 --> 00:16:17,740 Asko sentitzen dut 282 00:16:17,940 --> 00:16:19,990 - eragozpena. - Ez eskatu barkamenik. 283 00:16:20,190 --> 00:16:21,590 Ez da zure errua, Marlo. 284 00:16:23,230 --> 00:16:26,390 Thomas utzi nuenean ere zaila izan zen. 285 00:16:29,600 --> 00:16:32,890 Zergatik piztu dira aspertsoreak neguaren erdian? 286 00:16:35,060 --> 00:16:37,270 Lorezaina kaleratuko dut. 287 00:16:39,160 --> 00:16:40,610 Oraintxe nator. 288 00:17:00,170 --> 00:17:01,550 Ez egin zaratarik. 289 00:17:04,520 --> 00:17:08,720 Bi metro, 130 kilo, eta emakume bat jo behar handi sentitzeko? 290 00:17:09,400 --> 00:17:10,370 Patetikoa zara. 291 00:17:10,570 --> 00:17:13,480 Marlok mutil-lagun ohiarengandik ihesi dabilela dio? 292 00:17:14,190 --> 00:17:15,170 Gezurra da. 293 00:17:15,380 --> 00:17:16,460 Zergatik? 294 00:17:16,670 --> 00:17:17,800 Galdera ona. 295 00:17:18,010 --> 00:17:19,630 Deitu eta galdeiozu. 296 00:17:19,840 --> 00:17:22,150 Zergatik sinetsiko nizuke? 297 00:17:22,940 --> 00:17:25,390 Lankidea dudalako autoan online jokatzen 298 00:17:25,590 --> 00:17:27,220 Jane distraitzeko. 299 00:17:27,430 --> 00:17:30,240 Marlo deitzen ez baduzu, ni joango naiz bila. 300 00:17:30,430 --> 00:17:32,690 Baina iskanbila handia sortuko da, 301 00:17:32,900 --> 00:17:35,580 eta ez dut bere alaba alferrik traumatizatu nahi. 302 00:17:36,290 --> 00:17:37,500 Ez dut egingo. 303 00:17:41,010 --> 00:17:43,380 O'Donnell, labana. 304 00:18:04,610 --> 00:18:08,990 Eskuz egindako isilgailua. Marlo deitu edo hankan tiro egingo dizut, 305 00:18:09,530 --> 00:18:11,660 eta oihukatzen baduzu, buruan. 306 00:18:11,860 --> 00:18:12,660 Ados. 307 00:18:16,550 --> 00:18:19,480 Marlo? Etor zaitezke hona momentu bat? 308 00:18:19,680 --> 00:18:20,750 Eseri zaitez. 309 00:18:23,680 --> 00:18:27,090 Ez dakit nola sinetsi duzun hori, plastiko zati bat da. 310 00:18:34,360 --> 00:18:36,380 Aupa, Marlo. Zer moduz? 311 00:18:36,580 --> 00:18:38,300 Mesedez, ez ukitu nire alaba. 312 00:18:38,490 --> 00:18:41,860 Janek ez du zerikusirik izan behar. Tira, eseri. 313 00:18:48,610 --> 00:18:50,820 Zergatik jarri zenigun amarrua? 314 00:18:51,450 --> 00:18:53,190 Ez dakit zeri buruz ari zaren. 315 00:18:53,390 --> 00:18:55,950 - Barkatu, zer gertatzen ari da... - Ixo, Chad. 316 00:18:56,140 --> 00:18:57,310 Eman zenidan helbidean 317 00:18:57,520 --> 00:18:59,270 gu akabatzen saiatu ziren. 318 00:18:59,480 --> 00:19:01,030 Beraz, ergela ez bazara, 319 00:19:01,230 --> 00:19:03,070 nahita bidali gintuzun bertara. 320 00:19:03,270 --> 00:19:04,820 Tipoak hil genituela jakitean, 321 00:19:05,030 --> 00:19:07,070 Chad erabili zenuen ezkutatzeko. 322 00:19:07,280 --> 00:19:08,830 - Gauza bat... - Ixo, Chad. 323 00:19:09,030 --> 00:19:13,290 Ez dakit zer edo nor zegoen eman nizun helbidean, zin degizut. 324 00:19:13,500 --> 00:19:15,250 Galdezka etorri zinetenean, 325 00:19:15,460 --> 00:19:17,080 segurtasun taldeko buruak 326 00:19:17,280 --> 00:19:19,090 zuei helbidea emateko esan zidan. 327 00:19:19,300 --> 00:19:22,090 Orduan, Langston da burua, ez Swan? 328 00:19:22,300 --> 00:19:24,730 Ez. Bera hau guztia gelditu nahi duena da. 329 00:19:26,120 --> 00:19:28,180 Ezagutuko bazenu, jakingo zenuke 330 00:19:28,390 --> 00:19:30,510 ez lukeela inoiz horrelakorik egingo. 331 00:19:30,720 --> 00:19:31,780 Batzuk ezagutzen dug... 332 00:19:33,000 --> 00:19:34,680 Nik kontratatu nuen Swan, 333 00:19:34,880 --> 00:19:36,520 Langstonen segurtasun talderako. 334 00:19:36,720 --> 00:19:37,650 Zergatik? 335 00:19:37,860 --> 00:19:40,730 New Ageren segurtasun taldea irrigarria zelako. 336 00:19:40,930 --> 00:19:43,110 Distritu bereko polizia ohiak ziren. 337 00:19:43,310 --> 00:19:44,070 Swanez fio zinen? 338 00:19:44,270 --> 00:19:45,950 Eta bera nitaz fio zela uste dut. 339 00:19:46,150 --> 00:19:47,700 Horregatik esan zidan 340 00:19:47,900 --> 00:19:49,370 zerbait susmatzen zuela... 341 00:19:49,580 --> 00:19:50,430 Little Wing. 342 00:19:51,760 --> 00:19:53,140 Nola dakizu hori? 343 00:19:53,860 --> 00:19:56,420 Badakigu misilena, Lavoy senatariarena... 344 00:19:56,610 --> 00:19:58,710 Dena, zuk zer lotura duzun izan ezik. 345 00:19:58,910 --> 00:20:02,810 Ez nuen honekin loturarik, Swan nigana etorri zen arte. 346 00:20:04,060 --> 00:20:05,920 Akastunak zirelako baztertzen ziren. 347 00:20:06,120 --> 00:20:08,840 Little Wing softwarea zeramaten txipak 348 00:20:09,040 --> 00:20:10,680 gehiegi zirela ohartu zen. 349 00:20:10,880 --> 00:20:11,660 AKASTUNA 350 00:20:11,860 --> 00:20:15,350 Kalitate kontrolerako sailak ezin zuen arazoa aurkitu, 351 00:20:15,550 --> 00:20:18,440 baina arduradunek kontratua garaiz bete nahi zuten, 352 00:20:18,650 --> 00:20:20,870 eta txip gehienak ondo zeudenez, 353 00:20:21,060 --> 00:20:24,570 prozesatze arazotzat jo, eta produkzioak aurrera egin zuen. 354 00:20:24,780 --> 00:20:28,200 Swanek uste zuen ingeniariren batek azterketa manipulatu zuela, 355 00:20:28,410 --> 00:20:31,000 txipak akastunak bezala baztertzeko. 356 00:20:31,190 --> 00:20:33,290 Badaukazu susmagarririk? 357 00:20:33,490 --> 00:20:35,950 Ingeniari asko daude. Ez dago jakiterik. 358 00:20:36,160 --> 00:20:37,160 Eta arduradunak? 359 00:20:37,360 --> 00:20:39,460 Batzordeko inor, exekutiboren bat? 360 00:20:39,670 --> 00:20:41,560 Ez genekien ezer. 361 00:20:42,100 --> 00:20:44,710 Langstonek beti zioen dirua zenbatzen geundela, 362 00:20:44,920 --> 00:20:46,670 ohartu Gabe lapurtuko zigutela. 363 00:20:46,880 --> 00:20:49,380 Zenbat txip akastun zeuden? 364 00:20:49,590 --> 00:20:51,600 Utzi asmatzen, 650? 365 00:20:51,800 --> 00:20:53,150 Hori uste dut. 366 00:20:54,040 --> 00:20:56,310 Swani eskatu nion Langstoni esateko, 367 00:20:56,510 --> 00:20:59,100 ez nekielako orduan zerikusirik zuenik, 368 00:20:59,310 --> 00:21:01,350 baina Swanek ondo ikertu nahi zuen. 369 00:21:01,560 --> 00:21:04,920 Armadako bere lagunei laguntza eskatuko ziela esan zuen. 370 00:21:05,960 --> 00:21:07,960 Gure lagunak ere baziren. 371 00:21:08,170 --> 00:21:10,340 Esan zizun Swanek ezer aurkitu zuten? 372 00:21:10,880 --> 00:21:12,010 Ez. 373 00:21:12,220 --> 00:21:14,740 Ez nuen bere berri izan, desagertu egin zen. 374 00:21:14,950 --> 00:21:15,840 Edo ez. 375 00:21:16,030 --> 00:21:18,390 Atzo bertan bidalketa bat baimendu zuen. 376 00:21:18,930 --> 00:21:19,920 Bizirik dago? 377 00:21:20,120 --> 00:21:22,720 Baietz dirudi. Giltzaperatuta izango dute, 378 00:21:22,910 --> 00:21:25,020 erru guztia berari leporatzeko. 379 00:21:25,220 --> 00:21:27,940 Langston beti saiatzen da bere burua babesten. 380 00:21:28,140 --> 00:21:30,880 Tony desagertu zenean deitu zidan. 381 00:21:31,080 --> 00:21:34,680 Operazio zuzendari gisa, nire Lana zela esan zuen. 382 00:21:34,880 --> 00:21:37,270 Tonyk argitara ateratakoa estaltzea. 383 00:21:37,470 --> 00:21:40,770 Akordio ona egin zenuen, zure diru poltsa aurkitu dug... 384 00:21:40,980 --> 00:21:44,160 Hori hartzera behartu ninduen, errudun ager nendin. 385 00:21:44,350 --> 00:21:45,570 Ezetz esatea zenuen. 386 00:21:45,780 --> 00:21:47,400 Langston bortitza da. 387 00:21:47,600 --> 00:21:49,070 Polizia izan zen 20 urtez, 388 00:21:49,270 --> 00:21:52,030 eta jende arriskutsua utzi zuen kartzelatik kanpo, 389 00:21:52,230 --> 00:21:53,870 behar izatekotan erabiltzeko. 390 00:21:54,070 --> 00:21:55,280 Motorzale taldea... 391 00:21:55,480 --> 00:21:56,580 Bostonen akabatu genituen. 392 00:21:56,780 --> 00:21:58,950 - Eta sikario bat... - Brooklyneko hilerrian. 393 00:21:59,160 --> 00:22:01,620 Eta diru apur baten truke norbait hilko zuten 394 00:22:01,830 --> 00:22:02,680 hainbat gaizkile. 395 00:22:02,870 --> 00:22:04,170 Atlantic Cityn lurperatuta. 396 00:22:04,380 --> 00:22:07,150 Gauza izugarriak egingo zizkidala esan zuen, 397 00:22:08,440 --> 00:22:09,690 baita nire alabari ere. 398 00:22:11,360 --> 00:22:12,610 Ezin ditut esan ere. 399 00:22:13,490 --> 00:22:14,790 Horregatik egin nuen ihes. 400 00:22:16,200 --> 00:22:18,140 Zuek biak galdezka etorri ostean, 401 00:22:18,350 --> 00:22:21,880 Langstonek zama bat nintzela pentsatzeak kezkatzen ninduen. 402 00:22:22,450 --> 00:22:23,770 Ez du aztarnarik uzten. 403 00:22:23,980 --> 00:22:25,530 Batek daki zer egin dioten. 404 00:22:25,720 --> 00:22:27,000 Guk egingo diogun erdia. 405 00:22:28,920 --> 00:22:31,130 - Joan zaitezke. - Mila esker. 406 00:22:34,760 --> 00:22:36,090 Marlo, 407 00:22:36,310 --> 00:22:39,890 ez gaizki hartu, baina zoaz hotel batera. 408 00:22:40,930 --> 00:22:44,520 Misilez beteriko kamioia lapurtu duen norbaiten bila gabiltza. 409 00:22:44,730 --> 00:22:46,970 Zaila da Little Wing txipak instalatzea? 410 00:22:47,160 --> 00:22:50,460 Ingeniariak erakutsi beharko dio nola egin, baina, gero, 411 00:22:50,670 --> 00:22:51,760 bakarrik egin dezake. 412 00:22:51,970 --> 00:22:53,870 Ingeniaria nor den jakingo bagenu. 413 00:22:54,400 --> 00:22:56,680 Laster jakingo dug... 414 00:22:56,880 --> 00:22:58,450 Langstoni galdetuko diogu. 415 00:23:26,730 --> 00:23:28,640 Eroslea heltzear dago. 416 00:23:28,830 --> 00:23:32,960 Ez dugu dirua ikusiko txip horiek instalatzen eta misilak begiak itxita 417 00:23:33,170 --> 00:23:35,180 jaurtitzen ikasten duen arte. 418 00:23:35,370 --> 00:23:38,890 Ez kezkatu. Lagundu eta pauso guztiak erakutsiko dizkiot. 419 00:23:39,100 --> 00:23:41,060 Zenbat denbora beharko duzu? 420 00:23:41,260 --> 00:23:44,230 Azkar erakutsiko diot nola instalatu eta aktibatu. 421 00:23:44,430 --> 00:23:45,990 - Lasai. - Ondo da. 422 00:23:47,370 --> 00:23:50,790 Ez dezagun oraindik garaipena ospatu, Russ. 423 00:23:52,540 --> 00:23:53,380 Marlo. 424 00:23:55,010 --> 00:23:57,030 Non zeunden? Kezkatuta nengoen. 425 00:23:57,230 --> 00:23:58,780 Ihes egin behar izan dut. 426 00:23:58,990 --> 00:24:01,840 Saropiani buruz galdezka etorri ziren emakumeak 427 00:24:02,030 --> 00:24:03,830 lagunekin etorri dira nire bila. 428 00:24:04,030 --> 00:24:06,160 Alaba eta biok mehatxatu gaituzte. 429 00:24:06,370 --> 00:24:07,420 Eta zer esan diezu? 430 00:24:07,620 --> 00:24:08,920 Gezur pila bat. 431 00:24:09,120 --> 00:24:10,960 Baina laster ohartuko dira, 432 00:24:11,160 --> 00:24:13,880 eta gure bila etortzeak kezkatzen nau. 433 00:24:14,080 --> 00:24:18,260 Entzun, zer esan nizun honetan sartu zintudanean? 434 00:24:18,470 --> 00:24:20,550 Diru asko irabaziko zenuela 435 00:24:20,760 --> 00:24:22,850 eta ez zitzaizuela ezer gertatuko. 436 00:24:23,060 --> 00:24:25,740 Nire hitza beteko dut. Babestu zaitzaket. 437 00:24:26,370 --> 00:24:27,710 Non zaude? 438 00:24:27,920 --> 00:24:28,770 Hiritik kanpo. 439 00:24:28,980 --> 00:24:30,820 Non? Zure bila joango naiz. 440 00:24:31,010 --> 00:24:32,360 Denda batean nago, 441 00:24:32,560 --> 00:24:35,650 atzetik ditudala uste dut. Hemendik alde egin behar dut. 442 00:24:35,850 --> 00:24:38,750 Ados, ez kezkatu. 443 00:24:39,760 --> 00:24:41,010 Non elkartu gaitezke? 444 00:24:59,030 --> 00:25:00,590 Etxez etxe zoaz orain? 445 00:25:00,800 --> 00:25:04,930 Kontua larria denean bakarrik. Langston akabatzen saiatuko gara. 446 00:25:05,130 --> 00:25:07,750 Ederto. Harrapatu dezagun kabroi hori. 447 00:25:07,960 --> 00:25:10,100 Beste lan bat dut zuretzat. 448 00:25:10,310 --> 00:25:11,280 Hori Marlo da, 449 00:25:11,480 --> 00:25:13,270 New Agen lan egiten du. 450 00:25:13,480 --> 00:25:15,790 Bera eta alaba Langstonen zerrendan daude. 451 00:25:16,720 --> 00:25:18,510 Marlo amua da. 452 00:25:18,720 --> 00:25:20,340 Neskatilak zaintza behar du. 453 00:25:22,270 --> 00:25:24,090 Umezain itxura dut, ala? 454 00:25:24,600 --> 00:25:26,740 Langstonek lau tipo edo ekarriko ditu. 455 00:25:26,940 --> 00:25:28,620 Gidaria, bera babesteko norbait, 456 00:25:28,830 --> 00:25:32,420 eta Marloren gorpua eramateko bi tipo, ez nekatzeko. 457 00:25:32,630 --> 00:25:34,210 Talde osoa behar dut. 458 00:25:34,410 --> 00:25:36,550 Mikey babestu zenuen hilerrian, 459 00:25:36,750 --> 00:25:38,770 Jane ere babestuko duzulakoan nago. 460 00:25:45,610 --> 00:25:48,220 Ados. Baina ezin gara hemen geratu. 461 00:25:48,420 --> 00:25:51,350 Marsh estutu dut eta Langstonek erosi duela aitortu du. 462 00:25:51,560 --> 00:25:53,130 Amore emateko esan dit. 463 00:25:54,910 --> 00:25:57,000 - Eta? - Pikutara bidali dut. 464 00:25:59,250 --> 00:26:01,000 - Joan egin behar duzu. - Begira, 465 00:26:02,600 --> 00:26:04,620 hasi nintzenetik ezagutzen dut Marsh. 466 00:26:04,820 --> 00:26:06,830 Ez dut uste nire bila etorriko denik, 467 00:26:07,030 --> 00:26:09,830 baina Staten Islandera noa lehengusuaren etxera. 468 00:26:10,030 --> 00:26:11,180 Badaezpada. 469 00:26:13,990 --> 00:26:15,390 Neska eramango dut. 470 00:26:16,650 --> 00:26:17,480 Milesker. 471 00:26:21,730 --> 00:26:25,860 Borroka hori antolatzen dugunean, lehen kolpea ematen utziko dizut. 472 00:26:26,460 --> 00:26:29,380 Ez dut abantailarik behar, lagun. Ikusiko duzu. 473 00:26:30,070 --> 00:26:31,080 Badakit. 474 00:26:38,290 --> 00:26:41,110 Aizu, txiki, laster itzuliko naiz, ez kezkatu. 475 00:26:41,320 --> 00:26:42,800 Zin degizut, ados? 476 00:26:44,640 --> 00:26:46,090 - Laster itzuliko naiz. - Ados. 477 00:26:49,720 --> 00:26:51,410 Gauza bera darabilgu buruan? 478 00:26:51,610 --> 00:26:54,720 Bai. Bere ama amu gisa erabiliko dugu, 479 00:26:56,480 --> 00:26:57,810 ezin dugu huts egin. 480 00:27:09,040 --> 00:27:10,890 Entzuten gaituzu? 481 00:27:11,090 --> 00:27:12,410 Argi eta garbi. 482 00:27:12,620 --> 00:27:15,650 Ez kendu bozgorailua eta sartu telefonoa poltsikoan. 483 00:27:15,850 --> 00:27:17,330 Hementxe egongo gara. 484 00:27:21,430 --> 00:27:23,680 Ez dakit gai izango naizen. 485 00:27:24,170 --> 00:27:26,800 Hartu arnasa. Hemen gaude. 486 00:27:30,810 --> 00:27:31,640 Ados. 487 00:27:33,600 --> 00:27:34,750 Entzun nire ahotsa, 488 00:27:34,950 --> 00:27:37,630 eta egin korrika nik esaten dizudanean, ados? 489 00:27:37,830 --> 00:27:38,600 Bai. 490 00:27:39,390 --> 00:27:42,550 Ateratzen zarenean, irteera blokeatuko dug... 491 00:27:42,750 --> 00:27:44,320 O'Donnell eta Dixon prest. 492 00:27:46,280 --> 00:27:47,150 Eta gero, zer? 493 00:27:48,790 --> 00:27:49,820 Hilko ditugu. 494 00:27:57,590 --> 00:27:58,950 Norbait dator. 495 00:27:59,960 --> 00:28:01,580 Ados, egon lasai. 496 00:28:06,260 --> 00:28:07,130 Uhala jarri duzu? 497 00:28:32,620 --> 00:28:33,740 Aurrera. 498 00:28:34,330 --> 00:28:36,160 Astiro, ez izutu. 499 00:28:37,210 --> 00:28:40,810 Ez kezkatu. Staten Island gustatuko zaizu. 500 00:28:41,010 --> 00:28:44,610 Oilasko bokata erosiko dugu afaltzeko, 501 00:28:44,820 --> 00:28:47,820 eta Adam Sandlerren film bat ikusi dezakegu. 502 00:28:48,030 --> 00:28:49,970 Laster itzuliko zara amarekin. 503 00:28:56,890 --> 00:28:59,970 Jane, zoaz atzera eta makurtu. 504 00:29:20,120 --> 00:29:21,160 Makurtu! 505 00:29:30,680 --> 00:29:31,960 Aurkitu gaituzte! 506 00:29:32,150 --> 00:29:32,990 Marsh edo Langstonek? 507 00:29:33,200 --> 00:29:37,050 Ez dakit, bost axola! Baina arma automatikoak dituzte! 508 00:29:37,770 --> 00:29:38,620 Kaka! 509 00:29:38,830 --> 00:29:39,800 Russo da. Bagoaz. 510 00:29:40,000 --> 00:29:41,460 Zaude, zer gertatzen da? 511 00:29:41,670 --> 00:29:42,930 Norekin ari da? 512 00:29:43,120 --> 00:29:44,210 Jane ondo dago? 513 00:29:44,410 --> 00:29:46,480 Kaka, amarrua jarri digute. Harrapatu. 514 00:29:50,120 --> 00:29:51,280 Reacher da, akabatu! 515 00:30:15,630 --> 00:30:16,630 Bizkor! 516 00:30:48,290 --> 00:30:49,920 Neagley da. Sartu. 517 00:30:50,680 --> 00:30:51,500 Azkar! 518 00:30:55,640 --> 00:30:56,780 Zer izan da hori? 519 00:30:56,980 --> 00:30:58,260 Russo aurkitu dute, bizkor! 520 00:31:00,340 --> 00:31:01,620 Zer zabiltza? Sartu. 521 00:31:01,830 --> 00:31:04,540 Joan Janeren bila. Nik Lana dut hemen. 522 00:31:04,750 --> 00:31:05,750 Berarekin geratuko naiz. 523 00:31:05,960 --> 00:31:07,920 Ez. Arma automatikoak dituzte. 524 00:31:08,120 --> 00:31:10,230 Russo bakarrik dago neskarekin. 525 00:31:10,770 --> 00:31:11,800 Zoazte denak. 526 00:31:12,000 --> 00:31:13,360 Kaka, makurtu! 527 00:31:19,820 --> 00:31:20,930 Hor doa. Harrapatu! 528 00:31:21,130 --> 00:31:23,410 - Baina Burns... - Gero! Erraldoia nahi dut! 529 00:31:37,520 --> 00:31:38,700 Russo, non zaude? 530 00:31:38,910 --> 00:31:39,930 Ekialderantz noa. 531 00:31:40,850 --> 00:31:42,850 Jarraitu, harrapatuko zaitugu! 532 00:33:01,180 --> 00:33:03,050 Lagundu! 533 00:33:05,220 --> 00:33:06,050 Lagundu! 534 00:34:50,410 --> 00:34:53,060 Non ostia zaudete? Ezin ditut atzean utzi. 535 00:34:53,270 --> 00:34:54,160 Kokapena? 536 00:34:54,340 --> 00:34:55,790 104. Kalea pasa dut! 537 00:34:56,370 --> 00:34:58,920 Gertu gaude! Ez dezatela alde egin! 538 00:34:59,830 --> 00:35:00,880 Bizkor! 539 00:35:03,130 --> 00:35:04,090 Sasiku... 540 00:35:07,010 --> 00:35:07,840 Eutsi! 541 00:35:16,570 --> 00:35:17,730 Blokeatu irteera! 542 00:35:20,650 --> 00:35:21,420 Ondo zaude? 543 00:35:21,620 --> 00:35:24,940 - Ados, ez mugitu ni etorri arte. - Ados. 544 00:35:43,260 --> 00:35:45,340 Bakarrik gaude orain, Langston! 545 00:35:46,310 --> 00:35:47,990 Hau txarrantxaz inguratuta dago, 546 00:35:48,200 --> 00:35:51,010 nire aurretik pasa behar duzu irteerara iristeko. 547 00:36:07,700 --> 00:36:09,960 Nire lagunak hiltzeaz damutuko zara. 548 00:36:43,280 --> 00:36:44,450 Aurrera! 549 00:37:29,530 --> 00:37:30,410 Zatoz! 550 00:37:32,960 --> 00:37:33,950 Ez altxatu burua! 551 00:37:39,170 --> 00:37:41,950 Jarri gurpilaren atzean. Hori da. 552 00:37:44,090 --> 00:37:47,380 Nik esandakoan egin korrika ahalik eta azkarren. 553 00:37:47,580 --> 00:37:48,780 - Ados? - Ezin dut. 554 00:37:48,990 --> 00:37:52,360 Egin dezakezu. Ez zaizu ezer gertatuko, zin degizut. 555 00:37:52,570 --> 00:37:54,030 Baina egin esandakoa. 556 00:37:54,240 --> 00:37:56,820 Egin korrika norabide horretan. 557 00:37:57,010 --> 00:37:59,510 Eta gerta ahala gerta, ez begiratu atzera! 558 00:38:02,030 --> 00:38:04,400 - Ados? - Ados. 559 00:38:04,610 --> 00:38:07,820 Ondo da. Prest? 560 00:38:08,490 --> 00:38:09,310 Orain! 561 00:38:31,640 --> 00:38:32,500 Bizkor! 562 00:38:49,100 --> 00:38:50,440 Horrelakoa da bizitza. 563 00:38:57,620 --> 00:38:58,450 Jane! 564 00:38:59,290 --> 00:39:00,120 Jane! 565 00:39:04,130 --> 00:39:05,000 Laztana. 566 00:39:06,840 --> 00:39:07,670 Garbi! 567 00:39:08,430 --> 00:39:09,250 Garbi! 568 00:39:12,380 --> 00:39:13,970 Deitu anbulantzia! 569 00:39:14,180 --> 00:39:15,360 Ados. 570 00:39:15,570 --> 00:39:18,050 Kaka! 571 00:39:21,260 --> 00:39:22,560 Eutsi, Russo. 572 00:39:22,770 --> 00:39:24,480 Laguntza bidean da. 573 00:39:24,690 --> 00:39:27,220 - Neska? - Zer? 574 00:39:27,410 --> 00:39:28,750 Neska. 575 00:39:28,960 --> 00:39:31,560 Ondo dago, salbu dago. 576 00:40:01,300 --> 00:40:02,680 Badator anbulantzia. 577 00:42:18,310 --> 00:42:20,260 Azpitituluak: Leire Chertudi. 578 00:42:20,470 --> 00:42:22,410 Ikuskatzailea Ilargi G.