1 00:00:10,677 --> 00:00:12,637 2021. urtean, 2 00:00:12,721 --> 00:00:17,934 elefante familia basati bat lotan ari zirelarik, so zegoen mundua. 3 00:00:18,018 --> 00:00:22,689 Neka-neka eginda zeuden 400 kilometroko bidaia baten ondoren. 4 00:00:32,532 --> 00:00:37,579 Lehorterik larrienak beharturik beren arbasoen oihana atzean utzita, 5 00:00:38,204 --> 00:00:41,249 familia etxe berri baten bila ari zen. 6 00:00:42,417 --> 00:00:44,961 TXINA 7 00:00:46,546 --> 00:00:49,883 Nekazaritza lursail handietatik igaroz, 8 00:00:49,966 --> 00:00:52,385 gelditzeko asmorik ez zutela zirudien. 9 00:00:56,056 --> 00:00:59,350 Baina beren hurrengo mugimenduak denak harritu zituen. 10 00:01:04,355 --> 00:01:07,108 Bost lerroko errepide bat azpitik zeharkatuz, 11 00:01:07,192 --> 00:01:10,320 Kunming hirian sartu ziren. 12 00:01:16,868 --> 00:01:20,580 Egun batzuen buruan, elefanteak hiriaren mugara iritsi ziren. 13 00:01:25,293 --> 00:01:29,255 Mundu berri eta beldurgarri batean murgilduta aurkitu ziren. 14 00:01:42,185 --> 00:01:44,270 Izututa eta guztiz desorientatuta, 15 00:01:46,689 --> 00:01:48,650 familiak ez zuen beste aukerarik: 16 00:01:49,317 --> 00:01:53,196 buelta erdia eman eta etxerako bidea hartu behar zuten. 17 00:02:00,787 --> 00:02:03,998 Harrigarria da, baina kalteak sortu baitzituzten ere, 18 00:02:04,082 --> 00:02:08,837 herritarrek elefanteak ez bakarrik jasan, lagundu ere egin zieten: 19 00:02:10,088 --> 00:02:14,384 ehun milaka dolar gastatu zituzten onik eta salbu etxera itzul zitezen. 20 00:02:21,933 --> 00:02:26,729 Bi urteren buruan eta mila kilometro baino gehiago bidaiatuta, 21 00:02:27,814 --> 00:02:31,776 karabana nekatua hegoko oihanetara bueltatu zen. 22 00:02:32,402 --> 00:02:34,571 Lehortea arindua zen ordurako. 23 00:02:42,787 --> 00:02:44,289 Itxura guztien kontra, 24 00:02:44,372 --> 00:02:48,042 familiaren istorioaren atal honek amaiera zoriontsua izan zuen. 25 00:02:49,169 --> 00:02:53,089 Baina honek erakusten du, aldaketa bortitzen aurrean, 26 00:02:53,756 --> 00:02:57,760 animalien migratzeko joera izugarria izan daitekeela. 27 00:03:09,856 --> 00:03:13,735 LAUGARREN ATALA: NORAEZEAN IBILTZEKO ASKE 28 00:03:19,532 --> 00:03:21,993 URTARRILA 29 00:03:22,076 --> 00:03:26,331 Gure planeta okertuta dabil Eguzkiaren inguruan jirabiraka. 30 00:03:28,583 --> 00:03:30,168 Eta otsailean, 31 00:03:30,251 --> 00:03:33,922 horren ondorioz, udara da hego hemisferioan. 32 00:03:35,882 --> 00:03:37,884 WEDDELL ITSASOA 33 00:03:37,967 --> 00:03:42,013 Baina, munduaren behealdean, nork esango luke! 34 00:03:45,808 --> 00:03:47,644 Uda betean egonda ere, 35 00:03:47,727 --> 00:03:51,439 Antartikako tenperatura ez da hotzetik igotzen. 36 00:03:52,774 --> 00:03:55,276 Baina 24 orduko eguzkia izanik, 37 00:03:55,360 --> 00:03:57,070 giroa epeldu da 38 00:03:57,153 --> 00:04:00,114 eta kontinentea biltzen duen izotz geruza urtzen ari da. 39 00:04:04,702 --> 00:04:08,039 Eta hori oso garrantzitsua da gentoo pinguinoentzat, 40 00:04:08,122 --> 00:04:11,042 ugaltzeko lehorrera iritsi behar baitira. 41 00:04:18,591 --> 00:04:21,719 Azken asteetan, helburu bakar bat izan dute: 42 00:04:21,803 --> 00:04:27,350 itsasoko elikatze eremuetara egunero 30 kilometroko joan-etorria egitea. 43 00:04:30,561 --> 00:04:34,565 Orain, tripak beteta, kumeengana doaz. 44 00:04:48,162 --> 00:04:50,039 Egun osoa uretan igaro ondoren, 45 00:04:50,790 --> 00:04:53,960 denbora apur bat behar dute lehorrean ibiltzera ohitzeko. 46 00:05:06,639 --> 00:05:11,477 Gentooek izotzik gabeko arrokak behar dituzte arrautzak erruteko 47 00:05:11,561 --> 00:05:13,021 eta txitak hazteko. 48 00:05:14,605 --> 00:05:18,276 Hortaz, bidearen azken urratsa, maldan gora eta kulunkaka 49 00:05:18,359 --> 00:05:20,528 itsaslabar haizetsuetaraino ibilaldia da. 50 00:05:25,575 --> 00:05:30,371 Txitak duela zortzi aste jaio ziren eta ia guztiz hazi dira. 51 00:05:32,540 --> 00:05:35,001 Antartikako uda laburra da, 52 00:05:35,084 --> 00:05:38,880 baina negua iritsi baino lehen lumak garatzeko garaiz dabiltza. 53 00:05:46,387 --> 00:05:50,099 Zenbat eta potoloagoa egon, orduan eta janari gehiago nahi dute. 54 00:05:54,270 --> 00:05:58,107 Antza, guraso batzuek ez dute kumeen eskaerei amore eman nahi. 55 00:06:09,994 --> 00:06:12,413 Baina jarrera honek badu zentzua. 56 00:06:18,002 --> 00:06:20,546 Janaria lortzeko txitak lan egitera behartuz, 57 00:06:20,630 --> 00:06:23,341 helduek beren indarra ebaluatzen dute… 58 00:06:25,885 --> 00:06:26,969 erresistentzia, 59 00:06:28,429 --> 00:06:29,722 baita koordinazioa ere. 60 00:06:43,820 --> 00:06:47,782 Jateko irrikak uretara erakartzen ditu. 61 00:06:50,701 --> 00:06:52,954 Baina murgiltzeraino, ez. 62 00:06:56,082 --> 00:06:58,334 Badirudi pinguinoen kasuan ere 63 00:06:58,418 --> 00:07:03,297 kemena behar dela ur hotzetan lehen aldiz sartzeko. 64 00:07:10,972 --> 00:07:13,266 Baina, batek lehen pausoa eman, 65 00:07:13,891 --> 00:07:15,560 eta besteak atzetik doaz. 66 00:07:23,568 --> 00:07:28,865 Putzu sakon eta baztertuak seguruak dira lumaje irazgaitzak probatzeko. 67 00:07:33,536 --> 00:07:35,872 Udak hain laburrak direnez, 68 00:07:36,622 --> 00:07:38,916 laster beharko dituzte. 69 00:07:44,046 --> 00:07:45,256 Hemendik gutxira, 70 00:07:45,339 --> 00:07:49,594 Antartikako itsasoak izotzez estaliko dira berriro. 71 00:07:51,971 --> 00:07:57,059 Beraz, jateko, pinguino gazteak itsas zabalera joan behar dira. 72 00:08:01,981 --> 00:08:03,191 Baina urduri daude. 73 00:08:06,068 --> 00:08:07,778 Eta arrazoi on batengatik. 74 00:08:11,407 --> 00:08:15,453 Nork partekatu nahiko luke ura hiru metroko itsas lehoinabar batekin? 75 00:08:19,707 --> 00:08:21,501 Eta bakar bat ez. 76 00:08:23,711 --> 00:08:24,712 Hiru dira. 77 00:08:27,757 --> 00:08:31,844 Bere izenkideek bezala, ehizakiak ustekabean harrapatzen dituzte. 78 00:08:34,096 --> 00:08:37,350 Eta gentoo txitak jomuga errazak dira. 79 00:08:42,480 --> 00:08:45,024 Arriskua egon arren, 80 00:08:45,107 --> 00:08:47,693 pinguinoak goseak amorratzen daude. 81 00:08:57,370 --> 00:09:01,040 Gentooak munduko pinguinorik bizkorrenak dira. 82 00:09:14,178 --> 00:09:18,140 Erasoa saihesten badute, bizirik irtengo dira. 83 00:09:27,316 --> 00:09:30,570 Pinguino gazteak elkarrekin doaz segurtasun neurritzat. 84 00:09:38,452 --> 00:09:41,747 Baina nahastearen erdian, txita bat aldendu egin da. 85 00:09:42,582 --> 00:09:44,792 Buruz buruko borroka da. 86 00:10:08,190 --> 00:10:09,692 Pinguino honen itxaropen bakarrak 87 00:10:09,775 --> 00:10:12,737 bere arintasuna eta erresistentzia harrigarria dira. 88 00:10:13,237 --> 00:10:17,617 Gero eta esetsaldi luzeagoa, aukera gehiago. 89 00:10:34,717 --> 00:10:38,888 Zorte handiko pinguinotxoa bere kideengana itzul daiteke orain. 90 00:10:45,019 --> 00:10:47,730 Ozeano irekia zain dute. 91 00:10:54,654 --> 00:10:59,241 OTSAILA 92 00:11:00,868 --> 00:11:02,078 Otsailean, 93 00:11:02,161 --> 00:11:05,831 planetako ipar muturra Eguzkitik urruntzen da. 94 00:11:12,713 --> 00:11:17,551 Beraz, Artikoan, negu betean ia beti ilun da 95 00:11:17,635 --> 00:11:21,055 eta argi bakarra auroratik dator. 96 00:11:23,724 --> 00:11:26,894 Zeruko ikuskizun zoragarri hau 97 00:11:26,977 --> 00:11:30,272 karga elektrikoz beteriko Eguzki partikulek 98 00:11:30,356 --> 00:11:32,942 Lurraren eremu magnetikoarekin talka egitean sortzen da. 99 00:11:38,572 --> 00:11:43,285 Eta garai horretan ere animalia asko bidean jarriko dira 100 00:11:43,369 --> 00:11:45,496 iparraldeko lur hauetarantz. 101 00:11:50,793 --> 00:11:53,546 Bost mila kilometro hegoaldera, 102 00:11:53,629 --> 00:11:57,508 lur-antzarek urteko migrazioa hasi berri dute. 103 00:12:04,306 --> 00:12:07,351 Arituagoak diren helduek gidatuak, 104 00:12:07,435 --> 00:12:10,938 gesaltzearen atzetik doaz iparraldera zabaltzen den heinean. 105 00:12:13,899 --> 00:12:16,402 Mexikoko golkotik, 106 00:12:16,485 --> 00:12:19,196 Artikoko ugal-eremuetara hegan. 107 00:12:30,666 --> 00:12:32,084 Tundrara iritsiko dira 108 00:12:32,168 --> 00:12:38,549 udako egun luzeek txitak hazteko baldintza egokienak sortzean. 109 00:12:44,597 --> 00:12:47,808 Aintzirak edo ibaiak bezalako elementu naturalak erabiltzen dituzte 110 00:12:47,892 --> 00:12:50,728 ibilbidetik ez aldentzeko. 111 00:12:54,231 --> 00:12:55,441 Baina gaur egun, 112 00:12:55,524 --> 00:12:56,942 azpian duten munduak 113 00:12:57,026 --> 00:13:00,905 beren arbasoek zeharkatzen zutenaren antza gutxi du. 114 00:13:04,366 --> 00:13:06,619 Behin sabana amaigabea izan zena, 115 00:13:06,702 --> 00:13:09,789 nekazaritza industrialeko soro bihurtu da. 116 00:13:16,003 --> 00:13:19,799 Baina antzarentzat ez du kaltegarria izan beharrik. 117 00:13:20,925 --> 00:13:22,343 Artikora iristeko, 118 00:13:22,426 --> 00:13:26,013 bidean zehar taldeak tripak bete behar ditu, 119 00:13:26,806 --> 00:13:29,683 eta Ameriketako aletegi nazionalaren lursailak 120 00:13:29,767 --> 00:13:32,019 oinarrizko geldialdi bihurtu dira. 121 00:13:36,690 --> 00:13:39,360 Janari hornidura bukaezinaren ondorioz, 122 00:13:39,443 --> 00:13:44,657 elur-antzaren populazioa bikoiztu egin da azken 50 urteetan. 123 00:13:48,577 --> 00:13:53,374 Baina munduko antzararik ugariena izateak ondorioak ere baditu. 124 00:14:02,007 --> 00:14:06,470 Gure mundu moderno honetan dena ez da dirudiena. 125 00:14:34,790 --> 00:14:38,210 Urtero milioi laurden bat antzara tiroka hiltzen dira. 126 00:14:44,258 --> 00:14:45,926 MEXIKOKO GOLKOA 127 00:14:46,010 --> 00:14:51,140 Ia ibilbide osoan, elur antzarek ehizarien mehatxua sufritzen dute. 128 00:14:51,223 --> 00:14:55,644 Baina Ameriketako bi migrazio bideen erdi-erdian 129 00:14:55,728 --> 00:14:58,898 hezegune eremu bat dago, antzaren babesgune. 130 00:15:05,654 --> 00:15:07,907 Loess Bluffs, Missourin. 131 00:15:09,950 --> 00:15:14,622 Beren bidaia luzearen geldialdi garrantzitsuenetako bat da. 132 00:15:17,082 --> 00:15:20,210 Han igaroko duten denbora eguraldiaren araberakoa da. 133 00:15:25,382 --> 00:15:28,719 Otsailean, Artikotik datozen haize izoztuek 134 00:15:28,802 --> 00:15:31,764 bat-bateko tenperatura jaitsierak eragiten dituzte. 135 00:15:38,354 --> 00:15:40,147 Hemen hotz handia egiten badu, 136 00:15:40,230 --> 00:15:43,442 beren helmugan baldintzak askoz okerragoak izango dira. 137 00:15:45,778 --> 00:15:49,740 Beraz, oraingoz, iparralderako hegaldiak bertan behera utzi dira. 138 00:15:57,915 --> 00:15:59,708 Elur antzarak dira, bai, 139 00:16:01,251 --> 00:16:04,046 baina izotz gainean ez dirudite eroso. 140 00:16:14,181 --> 00:16:16,100 Aintziraren ertzak izoztuta daudenez, 141 00:16:16,183 --> 00:16:19,061 txoriak erdian biltzen dira. 142 00:16:20,562 --> 00:16:24,191 Zenbat eta beteago, leku gutxiago maniobrak egiteko. 143 00:16:28,445 --> 00:16:30,864 Eta hori primeran datorkio beste bisitari bati. 144 00:16:37,955 --> 00:16:40,040 Itsas arrano buruzuria honaino etortzen da 145 00:16:41,458 --> 00:16:43,460 Ipar Amerikako beste puntatik. 146 00:16:45,629 --> 00:16:50,384 Eta etorrera aintzarenenarekin kointziditu dezan programatzen dute. 147 00:17:06,316 --> 00:17:09,528 Antzarak hegan airean harrapatzeko handiegiak direnez, 148 00:17:09,611 --> 00:17:12,656 arranoek estrategia diferente bat erabiltzen dute. 149 00:17:16,243 --> 00:17:19,955 Taldea erasoz, txoriak izututa airean gora joaten dira. 150 00:17:26,128 --> 00:17:30,090 Zenbat eta estutuagoak egon, arranoentzat hobe. 151 00:17:44,897 --> 00:17:48,067 Beldurrak jota, antzarek talka egiten diote elkarri, 152 00:17:48,776 --> 00:17:50,694 zangoak hautsiz. 153 00:17:52,905 --> 00:17:55,949 Txori zaurituak izotzean bakarrik geratzen dira, 154 00:17:57,159 --> 00:17:59,745 edo uretan ihes egin ezinik. 155 00:18:06,460 --> 00:18:11,757 Arriskuan egongo dira hotz bolada honek irauten duen bitartean, 156 00:18:12,549 --> 00:18:16,929 izotz eta elurrak beren migrazioa blokeatzen baitute. 157 00:18:26,063 --> 00:18:30,317 Artikoan, poliki, Eguzkia indarra hartzen ari da. 158 00:18:32,361 --> 00:18:33,695 Baina otsailaren bukaeran, 159 00:18:33,779 --> 00:18:36,907 eguzki-izpiak apenas ageri dira zeruertzean. 160 00:18:38,992 --> 00:18:42,162 Baldintza hotz hauetan janaria urria da, 161 00:18:42,246 --> 00:18:44,915 eta animalia gehienek hegoaldera migratu 162 00:18:44,998 --> 00:18:46,959 edo hibernatu egiten dute. 163 00:18:54,007 --> 00:18:56,301 Honek ez du bata ez bestea egiten. 164 00:18:57,886 --> 00:19:01,932 Katamotza, munduko katurik iparraldekoena. 165 00:19:08,605 --> 00:19:12,651 Hotzetik ondo babestuta dagoenez, ez du migratzeko beharrik. 166 00:19:15,654 --> 00:19:19,950 Baina elikagaia aurkitzeko distantzia handiak zeharkatu beharko ditu. 167 00:19:28,125 --> 00:19:30,002 Behin, katamotz batek 168 00:19:30,085 --> 00:19:33,839 urte bakar batean 3000 kilometro baino gehiago egin zituen, 169 00:19:35,340 --> 00:19:37,551 inork uste baino urrutiago iritsiz. 170 00:19:37,634 --> 00:19:40,888 IPARRALDEKO OZEANO PAZIFIKOA 171 00:19:47,269 --> 00:19:52,649 Gehienbat harrapakin batean oinarritzen du bere elikadura. 172 00:19:54,401 --> 00:19:58,113 Eta oraintxe gutxi batzuk besterik ez dabiltza inguruetan. 173 00:20:02,367 --> 00:20:04,161 Erbi amerikarra. 174 00:20:09,583 --> 00:20:12,461 Bat antzematea arazoen erdia baino ez da. 175 00:20:36,526 --> 00:20:42,157 Katamotzek maiz jan behar dutenez, bilaketa ez da inoiz amaitzen. 176 00:20:56,129 --> 00:20:57,214 Zorionekoa bera! 177 00:20:58,298 --> 00:21:00,759 Beste arrasto bat aurkitu du. 178 00:21:10,602 --> 00:21:12,646 Erbia geldi-geldi dago, 179 00:21:14,481 --> 00:21:16,817 bere kamuflajeaz fio. 180 00:21:20,320 --> 00:21:23,615 Katamotzak ezingo luke ihesean bere ehizakia harrapatu, 181 00:21:23,699 --> 00:21:25,784 hurbildu behar da. 182 00:21:47,139 --> 00:21:49,141 Janaria, azkenean! 183 00:21:54,438 --> 00:21:58,900 MARTXOA 184 00:22:00,944 --> 00:22:05,032 Lurreko ipar hemisferioa Eguzkirantz gerturatzean, 185 00:22:05,115 --> 00:22:07,492 martxoko egunak luzatuz, 186 00:22:07,576 --> 00:22:11,413 antilope amerikarrek urteko migrazioa hasten dute. 187 00:22:16,877 --> 00:22:20,964 Wyoming hegoaldeko lautada elurtuetan hasi 188 00:22:21,048 --> 00:22:24,426 eta Mendi Harritsuen soro berdeetara bidaiatuko dute, 189 00:22:24,509 --> 00:22:26,136 bertan erditzeko. 190 00:22:34,353 --> 00:22:38,440 Gaur egun, ordea, ibilbidea ezagutezineraino aldatu da. 191 00:22:40,150 --> 00:22:44,613 Hasteko, petrolio instalazioak zeharkatzeko modua aurkitu behar dute. 192 00:22:47,908 --> 00:22:49,910 Ar bat saiatu egiten da. 193 00:23:06,802 --> 00:23:09,012 Antilopeak oso zuhurrak dira, 194 00:23:09,763 --> 00:23:12,474 batez ere gizakiekin topo egitean. 195 00:23:30,700 --> 00:23:32,411 Oraingoz ondo joan da. 196 00:23:33,495 --> 00:23:35,747 Beste kideen txanda da orain. 197 00:23:39,292 --> 00:23:41,503 Eta… aurrera! 198 00:23:54,391 --> 00:23:55,517 MENDI HARRITSUAK 199 00:23:55,600 --> 00:23:59,396 Hurrengo hilabeteetan 200 kilometro zeharkatuko dituzte 200 00:23:59,479 --> 00:24:02,190 iparraldeko erditze-lekuetara iristeko. 201 00:24:03,275 --> 00:24:07,028 Eta urtero erronka handiagoa da. 202 00:24:11,116 --> 00:24:14,119 Ganadua gordetzeko hesiak 203 00:24:14,703 --> 00:24:18,206 antilopeak ez sartzeko ere oso eraginkorrak dira. 204 00:24:33,472 --> 00:24:36,308 Baina hauxe da beren arbasoen ibilbidea, 205 00:24:37,017 --> 00:24:38,602 eta eutsi egiten diote. 206 00:24:52,741 --> 00:24:58,205 Duela gutxi, antilope batek ia 150 hesi zeharkatu zituen 207 00:24:58,705 --> 00:25:00,373 iparralderako bidean. 208 00:25:09,799 --> 00:25:12,844 Baina adar kurbatuak eta arantzadun alanbreak 209 00:25:14,054 --> 00:25:16,723 zorigaiztoko konbinazioa izan daiteke. 210 00:25:21,978 --> 00:25:25,023 Hesiak ez dira inondik ere arazo bakarra. 211 00:25:30,153 --> 00:25:34,324 Beren bidea mozten duten errepideak askoz arriskutsuagoak dira. 212 00:25:51,007 --> 00:25:54,469 Ameriketako lehorreko animaliarik azkarrena bada ere… 213 00:25:58,473 --> 00:26:00,767 ezin ditu beti autoak saihestu. 214 00:26:05,814 --> 00:26:08,692 Azken 200 urteetako aldaketen ondorioz, 215 00:26:09,192 --> 00:26:13,488 antilopeen populazioa % 90 baino gehiago murriztu da. 216 00:26:16,199 --> 00:26:18,660 Baina badira berri onak ere. 217 00:26:22,455 --> 00:26:25,333 Arbasoen ibilbideari dioten leialtasunak 218 00:26:25,417 --> 00:26:30,088 puntu nagusietan pasabideak eraikitzea ahalbidetu du, 219 00:26:30,714 --> 00:26:34,426 eta ia desagertu dira errepideetan gertatzen ziren hilketak. 220 00:26:39,180 --> 00:26:44,102 Taldeak iparralderantz jarraitzen du, benetako mendebalde basatira iritsiz. 221 00:26:46,688 --> 00:26:50,483 Hemen, gizakiok ezarritako oztopoak gainditu beharrean, 222 00:26:50,567 --> 00:26:52,110 trabak naturak ipini ditu. 223 00:27:04,956 --> 00:27:07,042 Elurra urtzen ari da, 224 00:27:07,125 --> 00:27:10,629 helmugara iristeko denboraz ondo doazenaren seinale. 225 00:27:10,712 --> 00:27:13,465 Garaiz iritsiko dira bertan erditzeko. 226 00:27:22,057 --> 00:27:25,268 Baina sasoi aldaketek hainbat arazo dakartzate ere. 227 00:27:25,935 --> 00:27:31,066 Aurrean Wyomingo Gros Ventre ibaia dute, elur urtuagatik urez gainezka. 228 00:27:33,401 --> 00:27:36,696 Erditze-eremuetara iristeko ibaia zeharkatu behar dute, 229 00:27:36,780 --> 00:27:39,032 baina urduri dirudite. 230 00:27:40,700 --> 00:27:43,244 Ez berez ibaiarengatik, 231 00:27:43,328 --> 00:27:46,581 beste ertzean aurkitzen diren harrapakariengatik baizik. 232 00:28:04,182 --> 00:28:05,308 Uretan, 233 00:28:05,809 --> 00:28:09,479 lehorrean har dezaketen abiadura alferrikakoa da. 234 00:28:14,901 --> 00:28:17,696 Baina otsoak edo pumak bezalako harrapakariak 235 00:28:17,779 --> 00:28:20,573 ia desagertzeraino ehizatu dituzte 236 00:28:20,657 --> 00:28:23,410 eta gaur egun erasoak oso urriak dira. 237 00:28:26,162 --> 00:28:28,915 Antilopeek, ordea, ez dakite hori. 238 00:28:33,920 --> 00:28:36,047 Hobe dute kontuz ibiltzea. 239 00:28:39,259 --> 00:28:40,635 Hala iritsi dira honaino. 240 00:28:51,730 --> 00:28:53,815 Irten eta aste pare batzuetara, 241 00:28:54,315 --> 00:28:57,527 azkenean, erditze-eremuetara iritsi dira: 242 00:28:58,027 --> 00:29:01,030 Mendi Harritsuen haran emankorrak. 243 00:29:04,075 --> 00:29:08,788 IPARRALDEKO OZEANO PAZIFIKOA 244 00:29:08,872 --> 00:29:11,207 Kalifornia penintsulan, Mexikon, 245 00:29:11,291 --> 00:29:14,419 ez dira iparraldeko negu hotzak garatzen. 246 00:29:16,755 --> 00:29:20,425 Garai honetan ohi diren itsasoko ur epelak 247 00:29:20,925 --> 00:29:23,595 aterpe bikainak dira 248 00:29:23,678 --> 00:29:27,182 munduko bidaiari handienentzat. 249 00:29:32,729 --> 00:29:34,564 Balea grisak. 250 00:29:40,195 --> 00:29:41,905 Martxoaren erdian gaude 251 00:29:41,988 --> 00:29:46,326 eta duela sei aste eme honek umea izan zuen. 252 00:29:50,038 --> 00:29:54,042 Ur baztertu hauek epelak dira eta harrapakariengandik urrun daude. 253 00:29:54,793 --> 00:29:57,003 Kumea hazteko leku aparta da. 254 00:30:00,381 --> 00:30:03,343 Baina horrek prezio bat du. 255 00:30:06,346 --> 00:30:11,059 Amarentzat janaririk ez dago, eta abendutik darama hemen. 256 00:30:14,312 --> 00:30:16,856 Beraz, kumea nahiko indartsu denean, 257 00:30:16,940 --> 00:30:19,901 zortzi mila kilometro iparralderantz eramango du 258 00:30:19,984 --> 00:30:23,571 Alaskako Bering itsasoan dituzten elikatze-eremuetaraino. 259 00:30:25,073 --> 00:30:28,243 Ugaztunen artean migraziorik luzeena da. 260 00:30:35,583 --> 00:30:38,837 Zorionez, kumea azkar hazten ari da. 261 00:30:44,717 --> 00:30:47,887 Egunero 200 bat litro esne edanez, 262 00:30:47,971 --> 00:30:51,182 tona bateko ume hau energiaz beteta dago. 263 00:30:56,771 --> 00:31:01,526 Amak leku aproposa ezagutzen du umeak energia eta lurruna hustu ditzan. 264 00:31:04,320 --> 00:31:05,488 Hauxe da. 265 00:31:14,414 --> 00:31:17,792 Sakonera gutxiko hondar-bankua, urmaelaren erdian. 266 00:31:19,377 --> 00:31:22,422 Leku aparta, bistan da. 267 00:31:25,174 --> 00:31:28,136 Mareak gora egitean 268 00:31:28,219 --> 00:31:30,346 ur-laster txiki bat sortzen da, 269 00:31:30,430 --> 00:31:33,558 itsasertzeko urmaelean dauden baleak erakarriz. 270 00:31:37,478 --> 00:31:40,982 Kumeak baleen gizartearekin duen lehen harremana da. 271 00:31:41,900 --> 00:31:43,985 Eta lotsati samarra dirudi. 272 00:31:46,362 --> 00:31:48,114 Hobe amaren ondoan egotea. 273 00:31:54,537 --> 00:31:56,164 Bankua oso leku egokia da 274 00:31:56,247 --> 00:32:00,752 migrazio-bidaia luzerako igeriketan trebatzeko. 275 00:32:02,754 --> 00:32:05,590 Medusak korronteak bultzatzen ditu, 276 00:32:05,673 --> 00:32:07,884 baina baleak kontra igeri egiten du. 277 00:32:11,137 --> 00:32:15,058 Urpeko zinta bat bailitzan, erresistentzia fisikoa garatzen du. 278 00:32:24,150 --> 00:32:29,322 Urtero, mila balea grisa hurbiltzen dira urmael honetara. 279 00:32:32,075 --> 00:32:35,078 Eta ez ama-kumeak bakarrik. 280 00:32:38,164 --> 00:32:41,834 Ar handiak ere badira, eta bidaia luze bat egin dute honaino, 281 00:32:41,918 --> 00:32:44,170 bikotekidea aurkitzeko itxaropenean. 282 00:32:48,800 --> 00:32:51,844 Umeak dituzten emeak ez daude interesatuak, 283 00:32:52,387 --> 00:32:55,181 baina horrek ez du ar maitekor hau gogogabetuko. 284 00:33:01,771 --> 00:33:05,566 Igerian urruntzeak jarraitzera animatzen duela dirudi. 285 00:33:15,493 --> 00:33:17,829 Irensteko zailak dira ezezkoak 286 00:33:17,912 --> 00:33:21,082 hona iristeko Lurraren distantziaren erdia zeharkatu duzunean. 287 00:33:24,544 --> 00:33:28,506 Orain, badirudi frustrazio kumearekin ordaintzen duela, 288 00:33:28,589 --> 00:33:31,426 azaletik urrundu eta murgiltzera behartzen baitu. 289 00:33:41,060 --> 00:33:43,771 Azkenean, arrak ulertu du. 290 00:33:49,152 --> 00:33:51,863 Gure bikoteak iparralderantz jo behar du. 291 00:33:53,281 --> 00:33:58,244 Duela hiru hilabete iritsi zenetik, amak bere masaren herena galdu du. 292 00:33:59,662 --> 00:34:03,541 Beraz, elikatze-eremuetarainoko ibilbide luzeari ekin behar dio. 293 00:34:05,710 --> 00:34:09,088 Kumeak bidaia burutzeko zortea beharko du. 294 00:34:11,507 --> 00:34:13,926 Hiru balea gris kumeetatik bat 295 00:34:14,927 --> 00:34:16,846 ez da helmugara iristen-eta. 296 00:34:24,062 --> 00:34:27,565 OZEANO ATLANTIKOA EKUATOREA 297 00:34:27,648 --> 00:34:31,319 Lurraren makurdurak migrazioak eragiten ditu. 298 00:34:31,861 --> 00:34:36,407 Ekuatorean ere, inklinazioak aldaketa gutxi dakartzan arren, 299 00:34:36,491 --> 00:34:40,703 animalia batzuk etengabe mugimenduan daude. 300 00:34:51,714 --> 00:34:53,132 Marabunta inurriak. 301 00:34:57,929 --> 00:35:01,974 Egunero, bakoitzak maratoi oso baten distantzia burutzen du 302 00:35:02,058 --> 00:35:03,768 elikagaiak biltzeko. 303 00:35:13,111 --> 00:35:14,987 Inurri hauek bereziki 304 00:35:15,071 --> 00:35:18,449 beste intsektuen larbak harrapatzen espezializatuak daude. 305 00:35:27,917 --> 00:35:32,213 Harrapakinak daramatzaten langileek orbeleko hutsuneak gurutzatzen dituzte 306 00:35:32,296 --> 00:35:34,632 besteek inurri-zubi bat egiten duten bitartean. 307 00:35:41,389 --> 00:35:46,394 Feromona-arrastoak aldi baterako egoitzara gidatzen ditu. 308 00:35:51,858 --> 00:35:52,900 Bibak izena dute. 309 00:35:53,734 --> 00:35:58,489 Inurriek beren gorputzekin besterik ez eraikitako habia. 310 00:36:01,868 --> 00:36:03,953 Horma honen atzean, babesturik, 311 00:36:04,036 --> 00:36:06,914 koloniaren kontrolgunea dago: 312 00:36:06,998 --> 00:36:09,667 erregina eta bere jaioberriak. 313 00:36:10,877 --> 00:36:14,589 Inurri-kolonia osoak hemen daramatza azken bi asteak. 314 00:36:15,131 --> 00:36:17,383 Baina egonaldia amaitzear dago. 315 00:36:32,023 --> 00:36:34,317 Eguna gau bihurtu da 316 00:36:34,400 --> 00:36:37,278 eta seinale bat kolonian barrena zabaltzen da. 317 00:36:40,448 --> 00:36:44,619 Bibakaren barrutik datorren estimulu kimiko bat da. 318 00:36:47,413 --> 00:36:48,831 Mezu garbia da. 319 00:36:50,124 --> 00:36:51,876 Abian jarri behar dira. 320 00:36:59,175 --> 00:37:02,011 Intsektu txiki hauek apetitu handia dute. 321 00:37:03,387 --> 00:37:06,265 Inguruko basoa bizidunez garbitu dutenez, 322 00:37:07,350 --> 00:37:11,187 elikatze-eremu berri bat aurkitzeko martxan jarri behar dira. 323 00:37:16,484 --> 00:37:19,654 Elikagaiak aurkitzeko bide nagusietako bati jarraituz, 324 00:37:19,737 --> 00:37:22,907 langileek larba jaioberriak eramaten dituzte… 325 00:37:25,493 --> 00:37:27,703 soldaduek bazterrak zaindu bitartean. 326 00:37:31,457 --> 00:37:35,002 Kolonia honek milioi bat inurri izan ditzake, 327 00:37:36,462 --> 00:37:38,839 eta ez dute bakar bat ere atzean utziko. 328 00:37:44,470 --> 00:37:47,014 Gauaren iluntasunean migratzeko zergatia 329 00:37:47,098 --> 00:37:48,474 orain argi dago. 330 00:37:54,021 --> 00:37:56,565 Erregina ere bidean da. 331 00:37:58,859 --> 00:38:01,696 Besteak baino askoz handiagoa da. 332 00:38:01,779 --> 00:38:06,075 Azken bi asteak minutuero arrautza bat erruten pasa ditu, 333 00:38:06,158 --> 00:38:08,369 hortaz, bidaiatu ezinik. 334 00:38:15,251 --> 00:38:18,963 Orain, ugalketa-funtzioa aldi baterako etenda, 335 00:38:19,046 --> 00:38:22,174 ehiza-lur berrietara bidaia dezake. 336 00:38:24,010 --> 00:38:28,556 Hauxe da erregina agerian ikus daitekeen aldi bakarra. 337 00:38:30,808 --> 00:38:34,603 Baina erregina ez da marabuntako bidaiari garrantzitsu bakarra. 338 00:38:37,064 --> 00:38:40,693 Oso gutxitan gertatzen den ikuskizuna da: 339 00:38:41,402 --> 00:38:45,364 larba handiak ikus daitezke, langileek eramanda. 340 00:38:51,329 --> 00:38:54,874 Ar gazteak eta etorkizuneko erreginak dira, 341 00:38:54,957 --> 00:38:59,170 laster kolonia abandonatu eta beren dinastiak sortuko dituztenak. 342 00:39:10,931 --> 00:39:14,769 Eguna argitu baino lehen akanpalekua prestatzen dute. 343 00:39:22,318 --> 00:39:27,156 Gauak bidaiatzen igaroko dituzte ehiza-lur berriak aurkitu arte. 344 00:39:29,950 --> 00:39:33,621 Ordurako, erregina arrautza gehiago erruteko prest egongo da, 345 00:39:33,704 --> 00:39:36,499 bere inperioko langile kopurua handituz. 346 00:39:39,543 --> 00:39:43,381 APIRILA 347 00:39:43,464 --> 00:39:45,674 IPARRALDEKO OZEANO PAZIFIKOA 348 00:39:45,758 --> 00:39:47,134 Iparraldean, 349 00:39:47,218 --> 00:39:49,428 balea grisak eta bere kumeak 350 00:39:49,512 --> 00:39:52,681 lau aste daramatzate migrazio-bidaian. 351 00:39:56,477 --> 00:40:00,523 Irten zirenetik, kumeak mila bat kilo irabazi ditu, 352 00:40:01,440 --> 00:40:04,568 baina amak hilabeteak daramatza ezer jan gabe. 353 00:40:07,696 --> 00:40:13,327 Eta bide luzea geratzen zaie oraindik Bering itsasoan banketea hasi aurretik. 354 00:40:20,543 --> 00:40:25,381 Kostaldetik gertu mantentzen dira, elementu bisualen bidez gidatuz. 355 00:40:28,634 --> 00:40:32,221 Azken 30 urteetan hamaika aldiz egin du ibilbide hau, 356 00:40:33,097 --> 00:40:36,142 eta lehen bidaiatik gauzak asko aldatu dira. 357 00:40:40,146 --> 00:40:43,607 Hala ere, ez ditu gizakien begiradak saihesten. 358 00:40:49,071 --> 00:40:53,033 Eta kumeak protagonismoaz gozatzen duela dirudi. 359 00:41:00,332 --> 00:41:04,128 Jendez jositako Kaliforniako kostaldeak ez du zerikusirik 360 00:41:04,211 --> 00:41:06,297 Mexikoko badia babestuarekin. 361 00:41:07,756 --> 00:41:11,051 Hemendik aurrera, bidea gero eta jendetsuagoa izango da. 362 00:41:17,349 --> 00:41:21,312 Bikotea Los Angeleseko portura iristen da, 363 00:41:21,937 --> 00:41:23,856 Ipar Ameriketako nagusiena. 364 00:41:33,449 --> 00:41:36,577 Urtero ia 2000 itsasontzi heltzen dira bertara. 365 00:41:39,914 --> 00:41:44,627 Motorren zarata etengabeak urpeko soinu-paisaia hondatzen du, 366 00:41:44,710 --> 00:41:49,256 baleak desorientatuz eta kolisio-arriskua handituz. 367 00:41:53,302 --> 00:41:58,265 Ur hauetan balea ugari hiltzen dira urtero itsasontziek jota. 368 00:42:02,937 --> 00:42:04,396 Balea grisa hau 369 00:42:04,480 --> 00:42:07,107 zoritxarreko bat izan da. 370 00:42:13,113 --> 00:42:17,993 Ama-kumeak trafiko handiko itsasbideak gainditu dituzte. 371 00:42:20,663 --> 00:42:24,458 Baina ibilbidearen zatirik arriskutsuena aurrean dute. 372 00:42:26,877 --> 00:42:28,170 Montereyko badia. 373 00:42:28,671 --> 00:42:31,298 Hogeita hamabost kilometrotako itsas zabala. 374 00:42:39,598 --> 00:42:43,435 Itsasertzetik gertu mantentzen badira denbora asko galduko lukete. 375 00:42:45,896 --> 00:42:49,733 Beraz, amak badiako ur handietatik eramaten du bere kumea. 376 00:42:51,318 --> 00:42:52,945 Baina arriskutsua da. 377 00:42:56,574 --> 00:42:58,659 Amak badaki zer dagoen hor kanpoan. 378 00:43:04,290 --> 00:43:06,750 Isilean ibiltzen ari da, 379 00:43:08,127 --> 00:43:10,629 ohizko deiak egiteari utziz 380 00:43:10,713 --> 00:43:13,674 eta ahal bezain gutxien azaleratuz. 381 00:43:25,102 --> 00:43:25,936 Orkak. 382 00:43:28,606 --> 00:43:30,107 Balea hiltzaileak. 383 00:43:31,525 --> 00:43:33,235 Ur hauek primeran ezagutzen dituzte 384 00:43:34,153 --> 00:43:36,071 eta ehizan ari dira. 385 00:44:07,436 --> 00:44:10,397 Ama eta kumea antzeman dituzte. 386 00:44:14,068 --> 00:44:17,988 Balea gris heldu batek orka bat baino hamar aldiz astunagoa da 387 00:44:18,072 --> 00:44:20,574 eta aurkari duina izan daiteke. 388 00:44:22,618 --> 00:44:26,497 Hortaz, orka taldeak kontu handiz inguratzen ditu. 389 00:44:32,461 --> 00:44:33,837 Ez dute ama nahi, 390 00:44:35,381 --> 00:44:37,132 kumea baizik. 391 00:44:58,654 --> 00:45:02,282 Bere gainean igo eta uretan murgiltzera behartzen dute, 392 00:45:02,366 --> 00:45:04,159 kumea itotzen saiatuz. 393 00:45:17,589 --> 00:45:19,007 Amaren laguntzari esker 394 00:45:19,091 --> 00:45:21,677 bizirik atera da bere lehen erasotik. 395 00:45:28,559 --> 00:45:30,394 Baina zaurituta dago. 396 00:45:34,565 --> 00:45:37,860 Eta orkek errefortzuak ekarri dituzte. 397 00:45:41,447 --> 00:45:44,074 Bost tonako ar erraldoi bat. 398 00:46:00,674 --> 00:46:02,718 Indar estrak adoreturik, 399 00:46:02,801 --> 00:46:05,471 orkek erabateko erasoa abiarazten dute. 400 00:46:16,899 --> 00:46:18,859 Amak ezin du ezer egin. 401 00:46:21,528 --> 00:46:23,197 Abiada bizian datoz, 402 00:46:24,281 --> 00:46:26,408 autobus batek joko bagina bezala. 403 00:46:37,669 --> 00:46:40,005 Egoera saihestezina da. 404 00:46:52,768 --> 00:46:57,189 Amak bakarrik jarraitu beharko du bidea. 405 00:47:08,200 --> 00:47:09,535 Animalia askok 406 00:47:10,410 --> 00:47:13,455 migratzeko instintu handia dute, 407 00:47:14,665 --> 00:47:16,500 arriskuak egonda ere. 408 00:47:18,752 --> 00:47:21,630 Baina tragedian amaitzen den bidaia bakoitzeko, 409 00:47:21,713 --> 00:47:24,591 milioika animalia beren helmugara iristen dira. 410 00:47:33,475 --> 00:47:36,770 Baldintza hobeek eskainitakoa aprobetxatuz 411 00:47:38,230 --> 00:47:39,982 eta aukera berriez gozatuz. 412 00:47:42,901 --> 00:47:46,405 Eta migrazio hauek funtsezkoak dira beste bizidunentzat ere. 413 00:47:54,329 --> 00:47:57,583 Hala ere, gizakiok mundua aldatu dugu. 414 00:48:02,337 --> 00:48:04,673 Beren arbasoen ibilbideak moztu ditugu… 415 00:48:07,885 --> 00:48:11,889 eta gure eragina munduko bazter ezkutuenean ere nabaria da. 416 00:48:16,560 --> 00:48:17,978 Baina badago itxaropena. 417 00:48:21,565 --> 00:48:24,776 Ibilbide hauek inoiz baino hobeto ezagutzen ditugu. 418 00:48:30,574 --> 00:48:31,783 Gure laguntzarekin, 419 00:48:31,867 --> 00:48:36,371 animalia asko gainditzen ari dira geure mundu modernoaren erronkak. 420 00:48:40,167 --> 00:48:42,419 Lur osasuntsu eta bateratua izateko 421 00:48:42,502 --> 00:48:45,714 askatasunez mugitzeko eskubidea bermatu behar dugu. 422 00:48:50,218 --> 00:48:51,553 Eta lortzen badugu, 423 00:48:51,637 --> 00:48:54,890 animalia guztiek ezinbesteko dituzten bidaiak 424 00:48:54,973 --> 00:48:57,601 urte askoz burutzen jarraituko dituzte. 425 00:50:38,618 --> 00:50:41,496 Azpitituluak: Loinaz Castro