1 00:00:19,394 --> 00:00:21,521 Duela 6000 urte, 2 00:00:22,147 --> 00:00:25,608 gizakiek lehenengo aldiz Afrika atzean utzi zuten. 3 00:00:30,697 --> 00:00:33,408 Eta orduz geroztik ez gara gelditu, 4 00:00:34,325 --> 00:00:37,162 Lurraren txoko guztietara bidaiatuz. 5 00:00:40,040 --> 00:00:43,543 Baina geure bidaia askotako bat baino ez da. 6 00:00:44,711 --> 00:00:46,296 Etengabe 7 00:00:47,213 --> 00:00:50,467 milioika animalia mugimenduan dabiltza. 8 00:00:54,220 --> 00:00:57,932 Eta gure planetaren ongizatea horren mende dago. 9 00:01:18,703 --> 00:01:23,666 Migrazioa biziraupena bermatzeko berebiziko garrantzia duen estrategia da. 10 00:01:28,338 --> 00:01:29,589 Elikatu… 11 00:01:32,175 --> 00:01:33,176 ugaldu, 12 00:01:34,928 --> 00:01:36,471 edo etxez aldatzeko. 13 00:01:43,561 --> 00:01:46,022 Eta bere arriskuak ditu. 14 00:01:55,115 --> 00:01:58,952 Telesail honek bidaia harrigarriak jarraitzen ditu 15 00:01:59,035 --> 00:02:03,039 inoiz baino azkarrago aldatzen ari den mundu batean. 16 00:02:07,460 --> 00:02:11,047 Eta orain hasi gara ulertzen 17 00:02:12,132 --> 00:02:14,050 Lurreko bizidun guzti-guztiok 18 00:02:15,552 --> 00:02:19,055 mugitzeko askatasunaren mendeko garela. 19 00:02:28,898 --> 00:02:32,735 LEHENENGO ATALA: MUNDUA BETI MUGIMENDUAN 20 00:02:45,165 --> 00:02:49,502 Urtero, Botswanako lur hauek eraldatu egiten dira. 21 00:02:52,463 --> 00:02:58,678 Orban hauek duela hiru hilabete urez estalita egon zireneko aztarna dira. 22 00:03:03,766 --> 00:03:06,019 Orduan, aberats eta berdeak. 23 00:03:07,937 --> 00:03:10,773 Orain, agor eta idorrak. 24 00:03:19,949 --> 00:03:24,287 Aldaketa honen ondorioz, animaliak pilaka abian jartzen dira. 25 00:03:39,427 --> 00:03:43,723 Afrikar bufaloak Kalahari basamortua zeharkatzen ari dira, 26 00:03:43,806 --> 00:03:46,517 azken ur-tanten bila. 27 00:03:54,192 --> 00:03:58,571 Taldeek bat egin dute, bufalo saldo erraldoi bat sortuz. 28 00:04:09,249 --> 00:04:11,084 Afrikako handiena. 29 00:04:21,636 --> 00:04:25,390 Urteko migrazioa egiten ari dira 30 00:04:26,432 --> 00:04:28,977 urrutiko zingira batera. 31 00:04:35,942 --> 00:04:39,195 Eta beste animalia batzuk zain dituzte. 32 00:04:42,949 --> 00:04:46,536 Lehoi hauek bufalo ehizari trebeak dira. 33 00:04:53,084 --> 00:04:55,336 Eta saldo erraldoiaren etorrera 34 00:04:55,420 --> 00:04:58,589 beren urteko unerik garrantzitsuena da. 35 00:05:02,093 --> 00:05:06,306 Asteak daramatzate bufalo tropelaren zain. 36 00:05:09,642 --> 00:05:13,646 Begiak zeruertzean tinko josita, agertzen den guztiari so. 37 00:05:37,628 --> 00:05:38,755 Azkenean! 38 00:05:52,435 --> 00:05:56,981 Hurbiltzen ari den horda adar eta giharrez eginiko horma bat da. 39 00:06:10,411 --> 00:06:13,373 Lehoiek puntu ahul bat aurkitu behar dute. 40 00:06:31,224 --> 00:06:32,975 Hauxe izan daiteke. 41 00:06:34,018 --> 00:06:35,520 Ar bakarti bat. 42 00:06:37,313 --> 00:06:39,565 Taldetik aldenduta egonda ere, 43 00:06:39,649 --> 00:06:42,735 lehoi bat baino lau aldiz astunagoa da, 44 00:06:43,319 --> 00:06:46,614 baita Afrikako animaliarik arriskutsuenetakoa ere. 45 00:06:49,075 --> 00:06:51,702 Lehoi taldea kontu handiz hurbildu behar da. 46 00:07:01,295 --> 00:07:05,550 Banan-banan, disimuluan harengana doaz, 47 00:07:06,175 --> 00:07:08,761 ehizatzeko interesik ez balute bezala. 48 00:07:20,815 --> 00:07:24,110 Antolatzen ari dira, ordea. 49 00:08:13,409 --> 00:08:16,412 Emeek txandaka erasotzen dute… 50 00:08:22,084 --> 00:08:23,544 harrapakina nekaraziz. 51 00:08:34,722 --> 00:08:37,934 Orain, ar sendoak borrokara batu egiten dira. 52 00:09:13,052 --> 00:09:16,180 Lehoi taldeak hain ongi menderatu du teknika, 53 00:09:16,931 --> 00:09:18,724 non hiru minututan besterik ez 54 00:09:19,934 --> 00:09:23,604 beren etsai beldurgarriena garaitu baitute. 55 00:09:33,614 --> 00:09:36,409 Lehoiek beharrezko duten migrazio hau 56 00:09:36,492 --> 00:09:39,704 urtaroei lotutako askotako bat da. 57 00:09:40,830 --> 00:09:42,540 Eta era berean, urtaroak 58 00:09:43,165 --> 00:09:45,585 beste bidaia baten ondorio dira: 59 00:09:46,586 --> 00:09:50,298 gure planetak Eguzkiaren inguruan burutzen duen urtebeteko bira. 60 00:09:54,093 --> 00:09:55,386 Mugituz doala, 61 00:09:55,469 --> 00:10:00,474 Lurrak 23,5 graduko makurdura du. 62 00:10:03,728 --> 00:10:06,772 Eta horrek urtaroak sortzen ditu. 63 00:10:09,650 --> 00:10:14,030 Nola liteke hori? Adi ipar poloari. 64 00:10:16,490 --> 00:10:19,994 Urtean sei hilabetez Eguzkitik urruntzen da, 65 00:10:20,578 --> 00:10:23,039 iluntasuna eta negua eraginez. 66 00:10:27,668 --> 00:10:31,547 Hurrengo sei hilabeteetan, Eguzkirantz gerturatu 67 00:10:32,757 --> 00:10:34,717 eta egun luzeak izaten dira. 68 00:10:42,975 --> 00:10:45,311 Urtebete irauten duen ziklo honek 69 00:10:45,394 --> 00:10:48,898 Lurreko bizidunen mugimendu handienak eragiten ditu. 70 00:10:51,734 --> 00:10:56,864 Ipar hemisferioan urteko aldaketarik handiena ekartzen du. 71 00:10:59,533 --> 00:11:00,576 Udaberria. 72 00:11:02,453 --> 00:11:09,460 MARTXOA 73 00:11:11,045 --> 00:11:15,841 Martxoaren bukaeran, egunak inoiz baino azkarrago luzatu egiten dira. 74 00:11:20,554 --> 00:11:24,350 Eguzki orduak nagusitu egiten dira, lurrazala azkar berotuz. 75 00:11:26,102 --> 00:11:27,812 Eta ekaitzak sortuz. 76 00:11:30,064 --> 00:11:33,150 Ipar hemisferioa epeldu egiten da, 77 00:11:34,360 --> 00:11:35,361 baita hezetu ere. 78 00:11:37,780 --> 00:11:39,281 Landareentzako giro aparta. 79 00:11:47,832 --> 00:11:50,459 Lur gaina berdetu egiten da. 80 00:11:53,587 --> 00:11:55,381 ETIOPIA 81 00:11:55,464 --> 00:11:56,716 Eta bada animalia bat 82 00:11:56,799 --> 00:12:01,303 landa berpiztuak ustiatzen parekorik ez duena. 83 00:12:08,811 --> 00:12:10,229 Duela astebete, 84 00:12:10,312 --> 00:12:12,606 Etiopian, basamortuko oti hau 85 00:12:13,315 --> 00:12:17,278 apenas mugitzen zen izaki bakarti eta lasaia zen. 86 00:12:21,824 --> 00:12:23,451 Jada ez. 87 00:12:30,166 --> 00:12:32,710 Janaria ugaritzen denean, 88 00:12:33,419 --> 00:12:36,672 otiak taldekoiak bihurtzen dira. 89 00:12:40,384 --> 00:12:41,927 Mugitzen hasten dira 90 00:12:42,511 --> 00:12:45,139 eta hamar aldiz azkarrago ugaltzen dira. 91 00:12:54,148 --> 00:12:55,900 Otien populazioa igo ahala, 92 00:12:55,983 --> 00:12:58,194 zelaiak suntsitzen dituzte. 93 00:13:02,448 --> 00:13:05,409 Beraz, janari gehiago aurkitzeko 94 00:13:05,493 --> 00:13:08,245 aurrera jarraitu behar dute. 95 00:13:26,514 --> 00:13:28,307 Taldea handitu egiten da. 96 00:13:32,728 --> 00:13:34,230 Handitu eta handitu. 97 00:13:38,651 --> 00:13:41,862 Bidean topatzen duen landare oro irensten du. 98 00:13:45,157 --> 00:13:47,159 Baina hau hasiera besterik ez da. 99 00:13:49,036 --> 00:13:52,289 Oinez ezin dira urrunegi joan. 100 00:13:55,376 --> 00:13:56,502 Haratago joateko, 101 00:13:58,087 --> 00:14:00,256 itxura aldatu behar dute. 102 00:14:12,226 --> 00:14:14,228 Hegalak ateratzen zaizkie. 103 00:14:36,166 --> 00:14:39,086 Orain, are eta gose handiagoarekin, 104 00:14:39,670 --> 00:14:42,756 armada hegalaria zerurantz abiatzen da. 105 00:14:51,974 --> 00:14:52,850 Jan… 106 00:14:54,852 --> 00:14:56,020 eta hegan. 107 00:15:01,942 --> 00:15:02,902 Jan… 108 00:15:04,945 --> 00:15:05,988 eta hegan. 109 00:15:13,996 --> 00:15:17,207 Batu eta talde izugarri handia osatu dute, 110 00:15:17,708 --> 00:15:20,836 azken 70 urteetako oti-laino handiena. 111 00:15:21,921 --> 00:15:24,340 Berrehun mila milioi indibiduo. 112 00:15:40,648 --> 00:15:43,609 Beraz, talde osoa elikatzeko 113 00:15:43,692 --> 00:15:46,612 urrun eta azkarrago mugitu behar dira. 114 00:15:54,954 --> 00:15:57,581 Ehun kilometro egiten dituzte 115 00:15:57,665 --> 00:15:59,500 egunero. 116 00:16:10,970 --> 00:16:13,973 Herrialdez herrialde ibiltzen dira… 117 00:16:14,515 --> 00:16:16,558 baina harrigarriena da 118 00:16:16,642 --> 00:16:19,103 Itsaso Gorria ere zeharkatzen dutela. 119 00:16:27,152 --> 00:16:32,741 Oti-laino batek Himalaia utzi eta Tibetera iristen den lehen aldia da. 120 00:16:37,871 --> 00:16:39,498 Noranahi doala ere, 121 00:16:41,375 --> 00:16:42,960 nahaspila sortzen du. 122 00:16:54,346 --> 00:16:58,976 Mugitzen segituko du urtaro aldaketak lehorteak ekarri arte. 123 00:17:01,311 --> 00:17:04,023 Janaria desagertu orduko… 124 00:17:06,817 --> 00:17:08,235 otiak ere bai. 125 00:17:17,703 --> 00:17:19,413 APIRILA 126 00:17:19,496 --> 00:17:24,293 Apirilean, iparraldean egunak geroz eta luzeagoak dira. 127 00:17:26,712 --> 00:17:30,799 Eguzki orduen igoerak ozeanoak berotzen ditu, 128 00:17:31,467 --> 00:17:36,680 eta algak haztearekin batera, elikagaiak ere ugaritu egiten dira. 129 00:17:39,600 --> 00:17:42,728 Izaki jakin batentzat, abian jartzeko unea iritsi da. 130 00:17:51,653 --> 00:17:55,908 Gauerdia da Columbia Britainiarraren urruneko irla batean. 131 00:17:59,328 --> 00:18:00,370 Lurrazpian… 132 00:18:02,456 --> 00:18:04,041 zerbait mugitzen ari da. 133 00:18:11,507 --> 00:18:15,886 Antzinako pottorro txita hau arrautzetatik atera berria da, 134 00:18:17,805 --> 00:18:22,101 baina bere bizitzako bidaiarik gogorrena hastear dago. 135 00:18:25,729 --> 00:18:27,731 Oraindik ez du mokadurik hartu 136 00:18:28,607 --> 00:18:30,609 eta jateko behar bizia du. 137 00:18:34,196 --> 00:18:35,823 Ama harremanetan jarri da. 138 00:18:40,619 --> 00:18:44,331 Irla osoan zehar txita gosetiak habiatik ateratzen dira 139 00:18:46,041 --> 00:18:48,210 gurasoen deiari jarraituz. 140 00:18:50,587 --> 00:18:53,340 Baina janaririk espero badute, 141 00:18:54,341 --> 00:18:56,301 etsipenak hartuko ditu. 142 00:19:02,141 --> 00:19:07,938 Itsasoan soilik elikatzen den itsas hegazti bakarra da. 143 00:19:10,232 --> 00:19:13,026 Txitak haraino iritsi behar dira. 144 00:19:15,362 --> 00:19:17,197 Oraindik hegan egin ezinik, 145 00:19:17,781 --> 00:19:19,867 uretara iristeko modu bakarra 146 00:19:20,784 --> 00:19:22,035 oinez ibiltzea da. 147 00:19:29,585 --> 00:19:33,589 Harrapakariak saihesteko ilundu arte itxaroteak zentzua badu ere, 148 00:19:34,381 --> 00:19:37,676 nora zoazen ikustea apur bat zailagoa da. 149 00:19:45,267 --> 00:19:48,103 Eta golf pilota bat bezain txiki-txikia zarenean, 150 00:19:49,062 --> 00:19:50,981 inguruak oztopo ugari ditu. 151 00:19:56,904 --> 00:20:00,407 Enbor baxuenak ere bidea moz dezake… 152 00:20:02,534 --> 00:20:04,912 baita emari txikiko erreka batek ere. 153 00:20:10,000 --> 00:20:13,879 Batzuentzat, bidaia hasi baino lehen amaitu da. 154 00:20:22,137 --> 00:20:24,306 Baina ez txita honentzat. 155 00:20:28,060 --> 00:20:30,020 Hondartza, azkenean! 156 00:20:31,313 --> 00:20:35,692 Hurrengo bi urteetan ukituko duen azken lur zatia da. 157 00:20:41,323 --> 00:20:42,449 Ama aurkitzeko 158 00:20:42,950 --> 00:20:45,077 ilunpean deika hasten da. 159 00:21:00,008 --> 00:21:01,426 Berriro elkarrekin. 160 00:21:04,888 --> 00:21:07,516 Baina txitak ez du oraindik jan. 161 00:21:12,604 --> 00:21:16,149 Jakirik hurbilenera iristeko etengabe igeri egiten dute, 162 00:21:17,943 --> 00:21:21,363 hirurogeita hamar kilometro zeharkatuz. 163 00:21:27,995 --> 00:21:30,539 Hementxe, ama urpean murgilduko da 164 00:21:30,622 --> 00:21:33,583 txitaren lehen krill bazka eskuratzeko. 165 00:21:34,793 --> 00:21:37,170 Baina geldialdi txiki bat baino ez da. 166 00:21:39,881 --> 00:21:43,427 Ama-umeak milaka kilometro zeharkatzen dituzte igerian. 167 00:21:46,430 --> 00:21:50,350 Iparraldeko ur oparoetara migratzea hilabeteko bidaia da 168 00:21:50,434 --> 00:21:51,810 eta han bapo jango dute. 169 00:21:53,437 --> 00:21:58,400 Ziur asko hegazti jaio berri batek egiten duen bidaiarik luzeena da. 170 00:22:04,740 --> 00:22:07,743 Eta udan zehar ozeanoak hain oparoak direnez, 171 00:22:08,702 --> 00:22:13,457 pottorroek ia bizitza osoa itsasoan igaro dezakete. 172 00:22:20,505 --> 00:22:26,386 MAIATZA 173 00:22:26,470 --> 00:22:30,057 Hawaiitik 1600 kilometro ipar-mendebaldera 174 00:22:31,183 --> 00:22:33,727 lur zati baztertu bat aurkitzen da: 175 00:22:35,437 --> 00:22:36,480 Laysan. 176 00:22:40,692 --> 00:22:44,321 Bertan munduko itsas hegaztirik handiena bizi da. 177 00:22:48,700 --> 00:22:50,911 Laysaneko albatrosa. 178 00:22:55,791 --> 00:22:58,543 Txita honek sei aste besterik ez ditu 179 00:22:58,627 --> 00:23:02,422 eta distantzia luzeak egiten izugarri trebea bihurtuko da. 180 00:23:04,299 --> 00:23:09,513 Hegan milioika kilometro burutu eta 60 urte bizi ditzake. 181 00:23:11,181 --> 00:23:13,892 Baina orain, lau hilabeterekin, 182 00:23:13,975 --> 00:23:15,727 oraindik ez daki hegan egiten 183 00:23:16,561 --> 00:23:18,522 eta ez dauka nora jo. 184 00:23:23,527 --> 00:23:24,945 Pottorroak ez bezala, 185 00:23:25,028 --> 00:23:27,572 berak hemen itxaron behar du 186 00:23:28,156 --> 00:23:29,491 gurasoek janaria ekarri arte. 187 00:23:32,577 --> 00:23:36,456 Beharbada 3000 kilometrotara dabiltza arrantzan. 188 00:23:37,874 --> 00:23:40,252 Itxaronaldi luzea izan daiteke. 189 00:23:42,003 --> 00:23:43,880 Euripean… 190 00:23:47,592 --> 00:23:49,136 haize latza… 191 00:23:51,721 --> 00:23:53,765 edo bero itogarria jasanez. 192 00:24:03,316 --> 00:24:06,945 Zeruertzean agertzen den txori orok itxaropena dakar. 193 00:24:14,119 --> 00:24:15,328 Albatros bat. 194 00:24:18,540 --> 00:24:20,083 Baina okerreko espeziea. 195 00:24:21,668 --> 00:24:22,961 Hanka beltzak ditu. 196 00:24:25,297 --> 00:24:28,341 Baina ez dago dudarik: janaria dakar. 197 00:24:31,386 --> 00:24:34,848 Goseak amorratuta, gure txitak proba egiten du. 198 00:24:42,272 --> 00:24:46,401 Argi dago ama honentzat familiak lehentasuna duela. 199 00:24:59,748 --> 00:25:02,167 Baina salbazioa badirudi ere, 200 00:25:03,418 --> 00:25:05,629 heriotza-zigorra izan liteke. 201 00:25:08,757 --> 00:25:12,344 Uharte osoan zehar txitak hiltzen ari dira. 202 00:25:17,349 --> 00:25:20,685 Ozeanoa plastikoz josia dagoenez gero, 203 00:25:22,020 --> 00:25:26,149 Lurreko bazter urrunenetara ere iristen da… 204 00:25:27,359 --> 00:25:29,694 korronteak ekarria. 205 00:25:34,783 --> 00:25:38,161 Gurasoek plastikozko zatiak janariarekin nahasi 206 00:25:38,787 --> 00:25:40,330 eta umeei ematen dizkiete, 207 00:25:40,872 --> 00:25:42,916 nahi gabe heriotza eraginez. 208 00:25:47,629 --> 00:25:52,717 Irlako txita guzti-guztiek plastikoa dute urdailean. 209 00:25:55,220 --> 00:25:58,640 Gehiegi jan dutenak gosez hiltzen dira. 210 00:26:04,396 --> 00:26:07,607 Laysaneko albatrosak arrisku oso larrian daude. 211 00:26:09,484 --> 00:26:13,238 Plastiko gehien irensten duten itsas hegaztiak dira. 212 00:26:14,573 --> 00:26:17,242 Urtero, egoera gero eta okerragoa da. 213 00:26:28,795 --> 00:26:31,840 Azkenean, itsasoan hiru aste pasa ondoren… 214 00:26:34,050 --> 00:26:36,511 aita itzuli egin da. 215 00:26:46,187 --> 00:26:48,523 Denbora luzez urrun egon dira 216 00:26:50,275 --> 00:26:52,861 eta beren harremana berritu behar dute. 217 00:27:02,996 --> 00:27:07,000 Txitaren azken otordua izan liteke. 218 00:27:09,419 --> 00:27:12,964 Ziurrenik plastikoz kaltetuta dago. 219 00:27:26,978 --> 00:27:31,149 Orain, aitak Pazifikotik bidaiatuz igaroko du bizitza osoa, 220 00:27:32,984 --> 00:27:35,570 kumea zoriaren mende utzita. 221 00:27:38,990 --> 00:27:41,409 Baina arazoak ez dira amaitu. 222 00:27:44,788 --> 00:27:48,416 Albatrosek digeritzen zailak diren atalak bota egiten dituzte, 223 00:27:48,500 --> 00:27:50,960 hala nola, txipiroien moko edo maskorrak. 224 00:27:55,006 --> 00:28:00,595 Baina metxeroak edo tapoiak botatzea zailagoa da. 225 00:28:13,024 --> 00:28:14,234 Baina gure txita 226 00:28:16,152 --> 00:28:17,487 biziraule bat da. 227 00:28:21,825 --> 00:28:23,118 Eta horrelaxe, 228 00:28:23,201 --> 00:28:26,579 airera igotzeko gero eta gertuago dago. 229 00:28:28,456 --> 00:28:31,084 Aste gutxi barru, haize egokiak jotzen badu, 230 00:28:31,167 --> 00:28:34,462 bere estreinaldi handia egin ahal izango du 231 00:28:34,546 --> 00:28:37,757 itsasoko bidaiaririk handienetako bat bezala. 232 00:28:44,931 --> 00:28:47,851 Gure planeta okertuak espazioan egiten duen bidaiak 233 00:28:47,934 --> 00:28:50,979 eragin handia du leku zehatz batean. 234 00:28:52,313 --> 00:28:57,026 EKAINA 235 00:28:57,110 --> 00:28:59,070 Udara da iparraldean. 236 00:29:01,698 --> 00:29:04,492 Artikoa Eguzkiari begira dago 237 00:29:04,576 --> 00:29:07,829 eta egunez argia bete-betean jasotzen du, 238 00:29:08,329 --> 00:29:11,040 izotzez estalita dagoen ozeanoa urtuz. 239 00:29:23,928 --> 00:29:26,097 Mundu aldakor honetan bizirauteko, 240 00:29:26,681 --> 00:29:29,350 bizidunek berarekin batera mugitu behar dira. 241 00:29:59,881 --> 00:30:03,760 Urtero, hartz zuri honen etxea hainbeste aldatzen da, 242 00:30:04,344 --> 00:30:07,055 non ezin baita lurralde batean finkatu. 243 00:30:11,184 --> 00:30:14,562 Milaka kilometro zeharkatu behar ditu 244 00:30:14,646 --> 00:30:16,231 itsas txakurren bila. 245 00:30:28,785 --> 00:30:32,247 Baina uda oro, izotza urtzen hasten denean, 246 00:30:33,623 --> 00:30:35,959 pixkanaka ibiltzeari utzi… 247 00:30:39,838 --> 00:30:41,506 eta igerian hasi behar da. 248 00:30:48,012 --> 00:30:51,099 Egunero zortzi ordu igarotzen ditu uretan. 249 00:31:01,568 --> 00:31:05,697 Harrapakinak 30 kilometrotara usaindu ditzake. 250 00:31:09,534 --> 00:31:13,955 Soberan daki itsas txakur bizardun hau gertu dagoela. 251 00:31:27,510 --> 00:31:30,263 Itsas txakurra ez da arriskuaz ohartu… 252 00:31:32,557 --> 00:31:35,351 eta hartzak horrela jarraitzea nahi du. 253 00:32:16,601 --> 00:32:20,730 Igerian ehizatuz arrakasta izateko probabilitatea oso baxua da. 254 00:32:42,669 --> 00:32:45,588 Agian hirugarrenean asmatu. 255 00:33:38,891 --> 00:33:44,272 Hartz gazte honek oraindik ez du itsasotik zelatatzeko abilezia menderatu. 256 00:33:46,274 --> 00:33:48,359 Baina trebatu beharko du, 257 00:33:49,444 --> 00:33:52,905 urtez urte gero eta beharrezkoago izango baitu. 258 00:33:58,536 --> 00:34:00,455 Klima epeltzen ari da. 259 00:34:06,919 --> 00:34:09,881 Eta aldaketa honek gehien eragindako eremua 260 00:34:10,548 --> 00:34:12,050 Artikoa da. 261 00:34:16,054 --> 00:34:22,769 Aurten, 38 graduko tenperatura kezkagarrira iritsi da… 262 00:34:26,564 --> 00:34:29,442 eta izotza inoiz baino azkarrago ari da urtzen. 263 00:34:32,862 --> 00:34:36,991 Benetan kaltetuena Artikoko animalia hau izan da. 264 00:34:47,251 --> 00:34:48,211 Elikatzeko, 265 00:34:48,294 --> 00:34:52,548 mortsak itsas hondo sakonak behar dituzte, 266 00:34:54,175 --> 00:34:55,843 txirla ugari, 267 00:34:57,011 --> 00:35:00,765 eta atseden hartzeko izotz-plakak. 268 00:35:10,983 --> 00:35:14,195 Baina horretarako gero eta leku gutxiago dagoenez… 269 00:35:17,448 --> 00:35:21,119 urtero, udak latzagoak dira. 270 00:35:22,787 --> 00:35:25,456 Bereziki ama berria bazara. 271 00:35:30,586 --> 00:35:35,466 Duela hiru egun taldea utzi zuen bere kabuz erditzeko. 272 00:35:38,469 --> 00:35:42,014 Ordutik ez da kumearen albotik aldendu. 273 00:35:53,985 --> 00:35:57,530 Edoskitzean, amek janari bikoitza behar dute. 274 00:35:59,115 --> 00:36:03,286 Baina kumeak ezin dituzte bakarrik utzi elikagai bila joateko. 275 00:36:05,997 --> 00:36:08,875 Beraz, ama besteen bila joango da 276 00:36:09,792 --> 00:36:12,253 bere kumea zaintzen lagundu diezaioten. 277 00:36:20,678 --> 00:36:24,140 Mortsa jaioberria lehen egunetik igeri egiteko gai da. 278 00:36:28,561 --> 00:36:31,606 Baina ez du bidaia luzeak egiteko nahikoa indar. 279 00:36:35,151 --> 00:36:37,403 Beraz, bere lehen bidaian 280 00:36:38,529 --> 00:36:40,364 arrekonkon joango da. 281 00:36:53,419 --> 00:36:55,630 Urtez urte izotz gutxiago dagoenez, 282 00:36:55,713 --> 00:36:58,341 laguntza aurkitzeko urrun igeri egin beharko dute. 283 00:37:03,137 --> 00:37:06,766 Eta ordura arte, amak ezingo du jan. 284 00:37:15,274 --> 00:37:17,401 Mortsak aurkitu arren, 285 00:37:17,944 --> 00:37:22,114 izotz geruza baxua izan behar du kumea gora igo dadin. 286 00:37:26,869 --> 00:37:27,954 Altuegia. 287 00:37:43,010 --> 00:37:44,720 Hauxe bai, egokia dirudi. 288 00:37:51,102 --> 00:37:53,854 Baina izotzaren eskasia dela-eta, 289 00:37:53,938 --> 00:37:56,482 leku gutxi dago. 290 00:38:17,461 --> 00:38:20,715 Ongietorria ez da behar bezain beroa izan. 291 00:38:32,226 --> 00:38:34,687 Izotz asko aurkitu arren, 292 00:38:34,770 --> 00:38:38,065 laguntzarik gabe ama ezin da elikatu 293 00:38:38,649 --> 00:38:40,401 eta umearekin geratu behar da. 294 00:38:51,662 --> 00:38:53,789 Bila jarraitu behar dute. 295 00:38:56,375 --> 00:39:00,171 Hurrengo hiru urteetan kumeak amaren beharra izango du. 296 00:39:02,631 --> 00:39:04,216 Ama nora, 297 00:39:05,051 --> 00:39:06,510 biak hara. 298 00:39:11,682 --> 00:39:16,312 Hurrengo hamarkadan, udako itsas izotza guztiz desager liteke. 299 00:39:24,403 --> 00:39:25,446 Hori gertatuko balitz, 300 00:39:25,529 --> 00:39:31,619 Artikoko bidaiari trebeenek ere nora joan ez lukete. 301 00:39:46,801 --> 00:39:48,302 Ekainaren bukaeran, 302 00:39:48,386 --> 00:39:52,348 Lurraren inklinazioak bete-betean eragiten dio iparraldeari 303 00:39:53,224 --> 00:39:56,936 eta inoiz baino eguzki ordu gehiago ditu. 304 00:39:58,270 --> 00:40:04,193 Pazifikoko bazter batean urteko aukerarik onena izaten da. 305 00:40:12,368 --> 00:40:13,536 Sei hilabetez, 306 00:40:13,619 --> 00:40:18,040 Alaskako Bering itsasoa hutsik eta bizirik gabe ikusten da. 307 00:40:32,596 --> 00:40:34,682 Baina ekaineko egun batean… 308 00:40:37,184 --> 00:40:39,395 dena aldatzen da. 309 00:40:43,482 --> 00:40:45,359 Xibarta baleak iritsi dira 310 00:40:46,193 --> 00:40:48,195 hilabeteko bidaia luze baten ondoren… 311 00:40:52,283 --> 00:40:55,995 garaiz beren egutegiko unerik berezienerako. 312 00:40:58,414 --> 00:40:59,999 Milaka eta milaka bale. 313 00:41:03,002 --> 00:41:04,670 Pazifiko osoan zehar, 314 00:41:04,753 --> 00:41:07,256 beste bidaiari asko ere bidean dira. 315 00:41:09,884 --> 00:41:13,095 Gabai ilunak garaiz iristeko lasterka doaz… 316 00:41:17,099 --> 00:41:20,686 egunero deskantsurik gabe mila bat kilometro hegan eginez. 317 00:41:21,312 --> 00:41:22,980 ZEELANDA BERRIA 318 00:41:23,063 --> 00:41:25,191 Hain gertakizun handia da, 319 00:41:25,274 --> 00:41:27,943 non munduko beste puntatik iristen baitira. 320 00:41:30,529 --> 00:41:32,907 65 000 kilometroko bidaia, 321 00:41:33,407 --> 00:41:36,911 gure planetako migrazio biderik luzeena. 322 00:41:43,584 --> 00:41:46,212 Milioika, baleekin batzen dira. 323 00:41:54,345 --> 00:41:56,430 Denak elikatzera etorri dira. 324 00:42:06,690 --> 00:42:10,986 Animalia gehien biltzen dituen ikuskizun handienetako bat da. 325 00:42:15,824 --> 00:42:17,785 Hemen, duela bost hilabete, 326 00:42:18,285 --> 00:42:21,205 zazpi eguzki ordu baino ez zituzten egunean. 327 00:42:23,958 --> 00:42:26,627 Orain, ordea, 17 dira. 328 00:42:29,171 --> 00:42:34,218 Aldaketa honek krilla eta planktonaren bat-bateko hazkundea eragiten du. 329 00:42:36,387 --> 00:42:41,517 Baleen kasuan, urte osoan gozatuko duten jaki bakarra izan liteke. 330 00:42:43,644 --> 00:42:44,603 Uda osoan 331 00:42:45,604 --> 00:42:49,775 bakoitzak 900 tona janari irentsiko ditu. 332 00:42:59,410 --> 00:43:03,539 Guztira 90 egun dituzte ahal duten guztia jateko. 333 00:43:09,295 --> 00:43:14,466 Laster egunak motzagoak izango dira eta bankete zoragarria amaitu egingo da. 334 00:43:16,385 --> 00:43:19,305 Orduan, hegoaldera itzuliko dira. 335 00:43:22,141 --> 00:43:25,853 Gure planeta makurtuaren mugimenduak eragindako ondorioak 336 00:43:25,936 --> 00:43:29,064 ikaragarriak izan daitezke, baina laburrak. 337 00:43:33,193 --> 00:43:35,779 Hilabetez udako egun luzeez gozatu ondoren, 338 00:43:36,280 --> 00:43:39,825 Ipar Pazifikoko tenperatura maila altuenera iristen ari da. 339 00:43:39,867 --> 00:43:41,201 OZEANO PAZIFIKOA 340 00:43:45,497 --> 00:43:48,542 Ozeanoko harrapakari bat aldaketaz jabetu da 341 00:43:48,626 --> 00:43:50,669 eta norabide berri bat hartu du. 342 00:44:01,597 --> 00:44:02,931 Tigre-marrazo bat da, 343 00:44:03,432 --> 00:44:07,394 Pazifikoa zeharkatuz milaka kilometroko odisea burutzen ari da. 344 00:44:14,526 --> 00:44:16,987 Lurraren eremu magnetikoak gidaturik, 345 00:44:18,113 --> 00:44:21,367 zuzenean bere helbururantz igerian dabil. 346 00:44:21,450 --> 00:44:25,329 OZEANO PAZIFIKOA 347 00:44:25,412 --> 00:44:27,414 Laysaneko uhartea. 348 00:44:30,042 --> 00:44:31,710 Eta ez da bakarra. 349 00:44:36,090 --> 00:44:40,844 Marrazoen artean bidaiari handienetakoa da espezie hau. 350 00:44:43,389 --> 00:44:47,643 Eta besteak baino harrapakin zerrenda zabalagoa du. 351 00:44:49,269 --> 00:44:52,523 Hegaztiak barne. 352 00:44:58,904 --> 00:45:02,408 Laysaneko albatrosa ez du ezer jan 353 00:45:02,491 --> 00:45:06,787 duela bi aste gurasoek abandonatu zutenetik. 354 00:45:10,582 --> 00:45:11,792 Janaria aurkitzeko, 355 00:45:12,292 --> 00:45:15,045 uhartea atzean utzi behar du. 356 00:45:18,882 --> 00:45:23,679 Baina munduko itsas hegaztirik handienak bultzada handia behar du. 357 00:45:26,265 --> 00:45:28,642 Edozein unetan gerta liteke. 358 00:45:33,856 --> 00:45:39,570 Uztailean, ozeanoen berotzeak elikatuta ekaitz tropikalak sortzen dira itsasoan… 359 00:45:43,991 --> 00:45:46,744 haizea Laysanera ekarriz 360 00:45:47,911 --> 00:45:51,373 eta albatros gaztearentzat, hemendik alde egiteko txartela. 361 00:45:58,922 --> 00:46:01,049 Haizea indartuz doa, 362 00:46:02,134 --> 00:46:05,804 albatros bat altxatzeko behar besteko indarra izan arte. 363 00:46:10,017 --> 00:46:14,646 Hanka beltzeko txitak beti dira lehenak. 364 00:46:30,204 --> 00:46:33,290 Kume baten lehen hegaldia ez da oso luzea izaten. 365 00:46:37,920 --> 00:46:40,881 Eta hemen, azkena ere izaten da maiz. 366 00:46:52,309 --> 00:46:55,687 Tigre-marrazoak heldu dira. 367 00:47:12,621 --> 00:47:14,498 Eta oso trebeak dira. 368 00:47:27,261 --> 00:47:32,015 Albatros gazteentzat ez da egoera itxaropentsua. 369 00:47:33,559 --> 00:47:34,518 Baina orain 370 00:47:35,894 --> 00:47:36,770 edo inoiz ez. 371 00:47:46,905 --> 00:47:48,907 Itsas zabalera iristen bada, 372 00:47:49,491 --> 00:47:53,453 beharbada ez du bost urtez lurrik ukituko. 373 00:47:55,706 --> 00:47:58,584 Ezin du akatsik egin. 374 00:48:07,843 --> 00:48:10,596 Zuhurki jokatzeari uzteko unea. 375 00:48:13,974 --> 00:48:16,894 Hegan egiteko unea. 376 00:49:45,691 --> 00:49:48,568 Azpitituluak: Loinaz Castro