1 00:00:13,513 --> 00:00:15,306 Milioika ñu. 2 00:00:16,099 --> 00:00:18,810 Mila kilometro zeharkatu ondoren, 3 00:00:18,893 --> 00:00:22,772 beren urteko migrazioaren oztopo handiena aurrean dute. 4 00:00:25,483 --> 00:00:27,527 Tanzaniako Mara ibaia. 5 00:00:34,743 --> 00:00:39,539 Zebrak bidaide dituzte. Emeak beren moxalekin barne. 6 00:00:47,172 --> 00:00:48,590 Eta haien zain… 7 00:00:51,676 --> 00:00:52,677 krokodriloak. 8 00:01:03,396 --> 00:01:07,108 Zenbat eta moxal txikiagoa, orduan eta aukera gutxiago. 9 00:01:11,571 --> 00:01:13,823 Eta hauxe txikienetako bat da. 10 00:01:21,164 --> 00:01:24,167 Amaren alboan mantentzen saiatzen da. 11 00:01:24,834 --> 00:01:28,755 Urruntzen direnak ez dira bizirik irtengo. 12 00:01:34,094 --> 00:01:35,845 Ezin du erritmoa jarraitu. 13 00:01:45,105 --> 00:01:46,856 Aurrera jo besterik ezin du egin 14 00:01:48,483 --> 00:01:50,985 besteak harrapatzen dituzten bitartean. 15 00:02:08,419 --> 00:02:11,923 Distrakzioek nahikoa iraun dute 16 00:02:12,006 --> 00:02:14,968 eta amarengana iristea lortu du. 17 00:02:17,178 --> 00:02:21,224 Bidean dira berriro animalia-multzo handienarekin batera. 18 00:02:43,204 --> 00:02:46,749 HIRUGARREN ATALA: HURRENGO BELAUNALDIA 19 00:02:53,506 --> 00:02:59,053 URRIA 20 00:02:59,137 --> 00:03:02,807 Animalia batzuek beren umeei bizitza hasiera onena ematen diete 21 00:03:03,516 --> 00:03:06,519 bidaia harrigarriak gauzatuz. 22 00:03:08,104 --> 00:03:12,275 Eta noiz burutzen dituzten nora doazen bezain garrantzitsua da. 23 00:03:15,862 --> 00:03:18,406 Mexikoko Pazifikoko kosta. 24 00:03:28,416 --> 00:03:30,710 Hondartza hutsik dagoela dirudi. 25 00:03:35,340 --> 00:03:37,300 Hondar azpian, ordea, 26 00:03:37,884 --> 00:03:40,845 milaka animalia mugitzen ari dira. 27 00:03:52,190 --> 00:03:54,609 Itsas dortoka olibakaren kumeak. 28 00:03:59,030 --> 00:04:04,118 Irailean, hondarra azaleratzeko tenperatura egokian dago. 29 00:04:07,247 --> 00:04:09,207 Lehenengoak 30 00:04:10,500 --> 00:04:11,834 geldi-geldi geratzen dira. 31 00:04:16,673 --> 00:04:19,384 Mugimendu txikienak ere arreta erakarriko luke. 32 00:04:22,220 --> 00:04:23,763 Besteei itxaron behar. 33 00:04:27,934 --> 00:04:32,981 Beren bizitzako bidaiarik arriskutsuena hastera doaz. 34 00:04:35,650 --> 00:04:38,486 Hobe izango da elkarrekin joatea. 35 00:04:59,841 --> 00:05:01,175 Harrapakarientzat… 36 00:05:04,012 --> 00:05:06,389 urteko banketerik handiena da. 37 00:05:17,567 --> 00:05:21,195 Dortoka kumeen erdiak jaten dituzte hondartzan. 38 00:05:22,739 --> 00:05:26,743 Baina izaki ñimiño hauek oso azkar jaiotzen direnez, 39 00:05:26,826 --> 00:05:29,412 harrapakariek ezin dituzte denak jan. 40 00:05:30,538 --> 00:05:34,292 Horixe da uretara iristeko duten aukera bakarra. 41 00:06:21,506 --> 00:06:23,341 Marea jaisten ari da. 42 00:06:28,971 --> 00:06:33,059 Egoera gero eta arriskutsuagoa da gure dortoka txikientzat. 43 00:06:36,020 --> 00:06:38,815 Aukera bakarra dute: besteei jarraitzea. 44 00:06:55,206 --> 00:06:57,166 Batzuk itsasertzera iristen dira. 45 00:07:00,586 --> 00:07:03,047 Baina oraindik ez daude salbu. 46 00:07:16,394 --> 00:07:17,770 Bizirik irteten direnek 47 00:07:18,396 --> 00:07:23,276 hurrengo 24 orduetan inoiz baino gogorrago igeri egingo dute. 48 00:07:25,403 --> 00:07:30,199 Bidean, Lurreko eremu magnetikoaz jabetzen dira. 49 00:07:31,826 --> 00:07:36,581 Ugalketa garaian etxerako bidea aurkitzen lagunduko dien seinale moduko bat da. 50 00:07:42,378 --> 00:07:44,338 Dortoka olibakar guztiek 51 00:07:44,422 --> 00:07:48,009 lehen 15 urteak Pazifikoan igaroko dituzte, 52 00:07:48,634 --> 00:07:51,053 bakar-bakarrik, elikatzen eta hazten. 53 00:07:52,263 --> 00:07:55,683 Bakoitzak ehundaka mila kilometro zeharkatuko ditu, 54 00:07:56,309 --> 00:07:59,145 harik eta egun batean, norabidea aldatu… 55 00:08:01,606 --> 00:08:05,860 eta jaiolekura itzultzeko bidaia luze bati ekiten dioten arte. 56 00:08:10,615 --> 00:08:12,950 Hamar urtetan lehen aldiz, 57 00:08:13,534 --> 00:08:15,453 dortoka gazte honek 58 00:08:16,078 --> 00:08:18,581 bere motakoak ezagutu ditu. 59 00:08:26,506 --> 00:08:28,716 Milioi laurden bat, hain zuzen. 60 00:08:31,511 --> 00:08:34,472 Munduko dortoka topaketa handiena da. 61 00:08:53,783 --> 00:08:57,745 Hemen bikotea aurkitu eta lehorrera joango da errutera. 62 00:09:07,964 --> 00:09:10,466 Jada ez da dortoka kumea. 63 00:09:11,467 --> 00:09:14,387 Baina itsasertza lehen bezain arriskutsua da. 64 00:09:51,424 --> 00:09:52,383 Lur lehorra. 65 00:09:53,968 --> 00:09:57,263 Hamabost urtetan lehen aldiz zapaldu du. 66 00:09:59,515 --> 00:10:02,977 Orain, premiazko zereginak ditu. 67 00:10:08,316 --> 00:10:10,818 Arrautzak jartzeko prest ditu 68 00:10:11,652 --> 00:10:13,863 eta hondarrean habia egin behar du. 69 00:10:18,284 --> 00:10:20,995 Itsasgoraren mailatik behera jartzen baditu, 70 00:10:21,078 --> 00:10:22,288 ito egingo dira. 71 00:10:23,372 --> 00:10:25,249 Hondartzan gora, berriz, 72 00:10:25,333 --> 00:10:26,834 lehor daitezke. 73 00:10:28,794 --> 00:10:31,881 Erdiko eremuak arrakasta handia du. 74 00:10:38,888 --> 00:10:41,223 Milaka dortoka gehiago ailegatzen dira 75 00:10:41,974 --> 00:10:44,727 eta hondartzan errutako arrautzen % 80 76 00:10:44,810 --> 00:10:49,315 nahi gabe suntsitzen dituzte besteen habien gainean habiaratzean. 77 00:10:57,865 --> 00:10:59,367 Baina hainbeste jarri dituztenez, 78 00:11:00,951 --> 00:11:05,122 milioika arrautza osorik hondar azpian gordeta segituko dute. 79 00:11:10,544 --> 00:11:13,089 Ehun bat arrautza erruten ditu. 80 00:11:14,298 --> 00:11:17,259 Eta listo, amaitu du lana. 81 00:11:20,054 --> 00:11:23,057 Baina hurrengo urtean, garai berean, 82 00:11:23,140 --> 00:11:27,103 hondartza honetara itzuliko da berriz arrautzak errutera, 83 00:11:28,771 --> 00:11:32,316 bizitza osoan zehar egingo duen bezala. 84 00:11:37,697 --> 00:11:42,618 HEGO ATLANTIKOA 85 00:11:42,702 --> 00:11:45,538 Ugalketa helburu duten migrazioak 86 00:11:45,621 --> 00:11:48,040 gutxi aldatu dira azken milaka urteetan. 87 00:11:54,380 --> 00:11:58,342 Atlantikoko eremu urrun batean, Hego Amerikako ekialdean, 88 00:11:58,426 --> 00:12:00,469 Malvinak aurkitzen dira. 89 00:12:10,855 --> 00:12:15,526 Itsas elefanteek milaka urte daramatzate hona ugaltzera etortzen. 90 00:12:18,779 --> 00:12:21,490 Urriaren amaieran, hondartza honetan 91 00:12:21,574 --> 00:12:23,117 kumeak baino ez daude. 92 00:12:25,035 --> 00:12:29,498 Amek duela aste batzuk abandonatu zituzten eta orain beren kabuz konpondu behar dira. 93 00:12:34,795 --> 00:12:37,131 Egun gutxi barru, haiek ere joango dira 94 00:12:37,214 --> 00:12:41,093 eta itsaso sakonean ozeanoko ibiltari bihurtuko dira. 95 00:12:46,599 --> 00:12:49,560 Baina igeri egiten ikasi behar dute aurrenik. 96 00:12:54,857 --> 00:12:57,485 Babesturik dagoen putzu honek 97 00:12:57,568 --> 00:13:00,446 ikastaroa burutzeko leku aproposa dirudi. 98 00:13:12,500 --> 00:13:14,877 Itsasora ohitu egiten dira. 99 00:13:19,131 --> 00:13:22,510 Gorputz mugimendu egokiak instintiboki gauzatzen dituzte, 100 00:13:23,219 --> 00:13:27,223 baina oraindik ez dute arriskua ulertzen. 101 00:13:33,229 --> 00:13:34,104 Orkak. 102 00:13:35,064 --> 00:13:36,232 Bale hiltzaileak. 103 00:13:43,739 --> 00:13:46,492 Ez dira buelta bat ematera etorri. 104 00:13:47,451 --> 00:13:52,581 Ehunka kilometro egin dituzte une zehatz honetan iristeko. 105 00:13:56,502 --> 00:13:58,838 Duela 20 urte, orken eme buruzagiak 106 00:13:58,921 --> 00:14:01,924 fokak putzura noiz joaten ziren deskubritu zuen. 107 00:14:03,050 --> 00:14:07,346 Eta itsas maila igotzean bera ere putzura irits zitekeela. 108 00:14:13,853 --> 00:14:16,063 Ordura arte itxaron beharko du. 109 00:14:19,024 --> 00:14:20,860 Erasoa goizegi burutuz gero, 110 00:14:20,943 --> 00:14:23,445 arroketan harrapatuta geldituko da. 111 00:14:32,329 --> 00:14:33,998 Marea gora doa, 112 00:14:34,081 --> 00:14:37,751 eta sakonera egoki bihurtzen da orkarentzat. 113 00:14:53,893 --> 00:14:56,604 Kumeak ez dira mehatxuaz ohartzen, 114 00:14:58,230 --> 00:15:00,733 mutur aurrean izanda ere. 115 00:15:16,165 --> 00:15:18,792 Orkak kumeren bat uretan murgilduta behar du, 116 00:15:18,876 --> 00:15:22,004 baina sakonera oraindik arriskutsuegia da berarentzat. 117 00:15:25,341 --> 00:15:26,467 Mugimendu oker bat 118 00:15:27,676 --> 00:15:29,136 eta harrapatuta gera liteke. 119 00:15:35,809 --> 00:15:38,187 Ia-ia eskura dauzka. 120 00:15:42,316 --> 00:15:44,902 Zelatan dabil, zain. 121 00:15:46,153 --> 00:15:49,031 Ea kumeren bat hurbiltzen den, harrapatzeko. 122 00:16:14,515 --> 00:16:18,352 Bizirik, itsasora eramaten du. 123 00:16:24,817 --> 00:16:28,862 Horrela ehizatzen duen orka bakarra da. 124 00:16:31,240 --> 00:16:34,410 Eta familia osoa elikatzeko egiten du. 125 00:16:39,164 --> 00:16:42,584 Kumeak orduak iraungo ditu bizirik. 126 00:16:48,716 --> 00:16:55,055 Orka hauek foken ugal-migrazioa beren onurako aprobetxatzen ikasi dute. 127 00:16:56,974 --> 00:16:59,643 Eta harrigarria da, neurri berean, 128 00:17:00,227 --> 00:17:03,981 urtero noiz itzuli ere badakitela. 129 00:17:20,122 --> 00:17:22,791 Batzuetan, ugalketa arriskurik gabe gauzatzea 130 00:17:23,459 --> 00:17:25,878 izaki asko ibiltzen diren lekuak saihestean datza. 131 00:17:33,010 --> 00:17:34,511 Zeelanda Berria. 132 00:17:34,595 --> 00:17:38,724 Gizakiok esploratu genuen azken lur eremu habitagarria. 133 00:17:46,106 --> 00:17:46,940 Hona iristeko, 134 00:17:47,024 --> 00:17:51,820 itsaso zabala gurutzatuz, polinesiarrek milaka kilometro egin zituzten. 135 00:17:53,030 --> 00:17:55,949 Animalia guztiek bezala, hain zuzen ere. 136 00:18:01,205 --> 00:18:05,751 Baina bada bisitari bat 6000 kilometroko bidaia egiten duena, 137 00:18:05,834 --> 00:18:08,629 urtero Hego Poloko Ozeanoa zeharkatuz, 138 00:18:09,588 --> 00:18:12,508 uharteko bazterrik ezkutuenera iritsi arte. 139 00:18:26,063 --> 00:18:29,191 Lotsati eta misteriotsua da. 140 00:18:40,494 --> 00:18:43,372 Fiordlandeko tawaki pinguinoa. 141 00:18:44,373 --> 00:18:46,333 Oihaneko pinguinoa. 142 00:18:47,793 --> 00:18:50,504 Aita zortzi asteko txita zaintzen ari da 143 00:18:51,547 --> 00:18:55,217 bikotekidea janari bila itsasoan dabilen bitartean. 144 00:18:56,593 --> 00:19:00,389 Behar bezala zaintzen ez badu, emeak arra utz lezake. 145 00:19:07,771 --> 00:19:10,691 Pinguinoen arteko dibortzioak oso arruntak dira. 146 00:19:14,111 --> 00:19:16,655 Beste izakiak urrun mantentzen baditu, hobe. 147 00:19:22,536 --> 00:19:27,249 Ama kostaldera itzuli da egun osoa jakiak biltzen igaro ondoren. 148 00:19:30,335 --> 00:19:32,754 Baina ez da erraza lehorrera iristea. 149 00:19:41,805 --> 00:19:43,891 Une aproposa behar du. 150 00:19:51,481 --> 00:19:52,649 Ia! 151 00:20:10,542 --> 00:20:11,710 Lan bikaina. 152 00:20:14,671 --> 00:20:16,215 Txita gosetiarengana iristeko, 153 00:20:17,257 --> 00:20:19,551 arrokak zeharkatu behar ditu, 154 00:20:20,677 --> 00:20:21,595 sustraiak, 155 00:20:22,846 --> 00:20:24,014 baita sakanak ere. 156 00:20:39,029 --> 00:20:42,699 Deliveroo, pinguino estilora. 157 00:20:46,912 --> 00:20:49,623 Aitak enbidiaz begiratu besterik ezin du egin. 158 00:20:53,877 --> 00:20:57,506 Txita hazi ahala, jangura ere handitzen da. 159 00:20:59,508 --> 00:21:01,468 Kumearen gosea asetzeko, 160 00:21:01,551 --> 00:21:05,347 oihanean barrena, amak oztopo-ibilbidea gainditu beharko du 161 00:21:06,515 --> 00:21:07,766 behin… 162 00:21:09,434 --> 00:21:10,727 eta berriro. 163 00:21:22,364 --> 00:21:25,951 Txita hazteko, maratoi distantzia egingo du oinez 164 00:21:26,034 --> 00:21:28,870 eta mila kilometro baino gehiago igerian. 165 00:21:30,163 --> 00:21:33,834 Halaber, bere gorputz-pisuaren erdia galduko du. 166 00:21:38,380 --> 00:21:40,716 Baina horrek ez du ama geldituko. 167 00:22:00,610 --> 00:22:03,739 Eta hamar asteren buruan, 168 00:22:04,823 --> 00:22:06,658 ezin du gehiago. 169 00:22:09,536 --> 00:22:12,205 Janari banaketa amaituta, 170 00:22:12,289 --> 00:22:15,292 gosez, txita itsasora hurbiltzen da. 171 00:22:19,963 --> 00:22:22,674 Itsasertzean janari asko dago. 172 00:22:23,675 --> 00:22:26,887 Baina, bitxia bada ere, besteekin igerian joaten da 173 00:22:26,970 --> 00:22:29,556 eta milaka kilometro zeharkatzen ditu 174 00:22:29,639 --> 00:22:31,933 Antartikarako bidean. 175 00:22:32,017 --> 00:22:33,518 ZEELANDA BERRIA 176 00:22:33,602 --> 00:22:37,481 Pinguino batek burutzen duen joaneko ibilbiderik luzeena da. 177 00:22:37,981 --> 00:22:40,776 Eta ziur aski, alferrikakoa. 178 00:22:40,859 --> 00:22:42,944 HEGO POLOKO OZEANO 179 00:22:43,028 --> 00:22:45,280 ANTARTIKA 180 00:22:45,364 --> 00:22:49,242 Ustez, beren arbasoak duela bi milioi urte hasi ziren hau egiten, 181 00:22:49,326 --> 00:22:52,120 behar zuten elikagaia hemen bakarrik aurkitzen baitzuten. 182 00:22:52,871 --> 00:22:55,791 Argi dago ohitura haustea zaila egin zaiela. 183 00:23:01,671 --> 00:23:05,384 AZAROA 184 00:23:05,467 --> 00:23:06,468 Azaroan, 185 00:23:06,551 --> 00:23:10,680 eguzki orduen igoerak Indiako ozeanoaren berotzea dakar 186 00:23:11,181 --> 00:23:13,683 eta montzoia sorrarazten du. 187 00:23:15,227 --> 00:23:18,146 Christmas uhartea bere bidean aurkitzen da. 188 00:23:21,149 --> 00:23:25,946 Hezetasun-mailak gora egitean, tropa loti bat esnatzen da. 189 00:23:37,833 --> 00:23:39,709 Christmas uharteko karramarro gorriak 190 00:23:39,793 --> 00:23:42,587 lehorrean bizi dira gaur egun. 191 00:23:44,464 --> 00:23:45,632 Baina arnasteko, 192 00:23:45,715 --> 00:23:48,093 brankietan hezetasuna behar dute, 193 00:23:49,010 --> 00:23:51,805 eta arrautzak erruteko itsasoa ere. 194 00:23:53,932 --> 00:23:59,563 Beraz, urtero eta duela 200 000 urtetik, kostaldera ibilaldi bat burutzen dute. 195 00:24:01,940 --> 00:24:05,026 Azkenaldian, ordea, gauzak asko aldatu dira. 196 00:24:12,242 --> 00:24:14,578 Baina laguntza ere badute. 197 00:24:29,092 --> 00:24:32,554 Herritarrek zubi bereziak eraiki dituzte 198 00:24:32,637 --> 00:24:36,725 lasai asko errepide handienak gurutza ditzaten, 199 00:24:38,101 --> 00:24:40,979 baita itsasora gidatzen dituzten lurpeko tunelak ere. 200 00:24:46,735 --> 00:24:48,403 Arineketan hasten dira, 201 00:24:48,904 --> 00:24:51,114 itsasgora harrapatu behar baitute. 202 00:24:55,702 --> 00:24:59,915 Gau bakar batean, lau milioi karramarro kostaldera iristen dira. 203 00:25:08,381 --> 00:25:12,802 Eme bakoitzak aparrean 100 000 arrautza erruten ditu. 204 00:25:25,857 --> 00:25:30,111 Berehala eklosionatu eta larba igerilari bihurtzen dira. 205 00:25:34,032 --> 00:25:39,120 Urte gehienetan, gehiengoak janda edo itsas sakonak eramanda amaitzen du. 206 00:25:39,788 --> 00:25:41,581 Bakar bat ere ez da itzultzen. 207 00:25:44,251 --> 00:25:47,629 Baina zorte pixka batekin, hurrengo hilabeteko itsasgoran 208 00:25:47,712 --> 00:25:50,924 urak kostaldera eramango ditu. 209 00:25:53,635 --> 00:25:57,722 HEGO ATLANTIKOA 210 00:25:57,806 --> 00:26:00,183 Milaka kilometro hegoaldera, 211 00:26:00,267 --> 00:26:02,978 beste bidaia bat hastera doa. 212 00:26:08,400 --> 00:26:09,609 Azaroaren bukaera. 213 00:26:10,151 --> 00:26:12,988 Udara da munduaren amaieran. 214 00:26:15,490 --> 00:26:20,120 Patagonia, Ameriketako hegoalderengo lurra. 215 00:26:26,418 --> 00:26:30,922 Lehorreko harrapakari handi bakar bat bizi da hain hegoalderantz. 216 00:26:33,592 --> 00:26:34,551 Puma. 217 00:26:41,099 --> 00:26:42,642 Hau Machito da. 218 00:26:43,351 --> 00:26:44,728 Puma grisa hori. 219 00:26:46,062 --> 00:26:50,609 Urtebete du eta bere bizitzako probarik handienari aurre egitear dago. 220 00:26:51,985 --> 00:26:53,403 Susmorik ere ez du. 221 00:27:02,370 --> 00:27:04,623 Machitok eta arreba Niñak 222 00:27:05,248 --> 00:27:10,795 banatzeko adina dute, eta bakoitzak bere lurraldea aurkitu beharko du. 223 00:27:21,348 --> 00:27:23,391 Arren arteko lehia dela-eta, 224 00:27:23,475 --> 00:27:27,646 Machitok arrebak baino askoz bide luzeagoa burutu beharko du. 225 00:27:31,441 --> 00:27:34,986 Baina oraingoz, ehizan ikasi behar dute. 226 00:27:44,829 --> 00:27:46,206 Beren amarentzat ere 227 00:27:47,540 --> 00:27:49,542 erronkarik handiena… 228 00:27:52,545 --> 00:27:55,548 guanako ar bat harrapatzea da, 229 00:27:56,174 --> 00:27:58,343 bera baino hiru aldiz handiagoa. 230 00:28:00,595 --> 00:28:02,055 Baina oso trebea da. 231 00:28:04,933 --> 00:28:06,935 Kumeak arretaz amari begira daude. 232 00:28:15,360 --> 00:28:19,072 Ehiza arrakastaz gauzatzeko, metrotara gerturatu behar da. 233 00:28:46,307 --> 00:28:49,894 Eta gogor eutsi, egoera oso itsusi bihurtu arren. 234 00:29:19,591 --> 00:29:22,844 Kumeek doako janaria ondo aprobetxatu beharko dute. 235 00:29:24,095 --> 00:29:27,766 Beren bizimodu erosoak amaitzear daude. 236 00:29:34,022 --> 00:29:36,983 Amak beren onurako ahal zuen guztia egin du. 237 00:29:40,737 --> 00:29:45,492 Urtebete elkarrekin igaro ondoren, bere lurraldea jada ez da bere kumeena. 238 00:29:54,793 --> 00:29:57,045 Alde egin behar dute. 239 00:30:07,055 --> 00:30:10,850 Aste batzuk elkarrengandik gertu egongo dira. 240 00:30:11,726 --> 00:30:14,854 Laster, bakoitza bere aldetik joango da. 241 00:30:16,606 --> 00:30:18,274 Niña emea da 242 00:30:18,358 --> 00:30:21,653 eta amaren eremutik gertu bizi ahal izango du. 243 00:30:23,363 --> 00:30:25,824 Machitok, ordea, ez. 244 00:30:30,870 --> 00:30:33,373 Arren eremuak askoz zabalagoak dira. 245 00:30:33,456 --> 00:30:35,333 Lekuren bat aurkitu nahi badu, 246 00:30:35,416 --> 00:30:38,253 ehunka kilometro zeharkatu beharko ditu. 247 00:30:49,597 --> 00:30:51,724 Bizitzan lehen aldiz 248 00:30:52,642 --> 00:30:54,227 bakarrik dago. 249 00:31:01,442 --> 00:31:03,111 Asteak daramatza ibiltzen 250 00:31:03,736 --> 00:31:05,154 eta gose da. 251 00:31:15,874 --> 00:31:17,333 Ehizan egiten ikusi du, 252 00:31:18,334 --> 00:31:20,420 nahikoa ikasi al du? 253 00:31:31,806 --> 00:31:32,849 Ez horixe. 254 00:31:37,103 --> 00:31:39,772 Aurrera jarraitu behar du janaria aurkitzeko, 255 00:31:40,815 --> 00:31:44,652 lur ezezagunen barrena murgilduz. 256 00:31:52,285 --> 00:31:54,996 Ez da behin ere gelditzen… 257 00:31:57,373 --> 00:32:01,753 ehizaki baten usaina igarri arte. 258 00:32:10,470 --> 00:32:11,846 Baina nork eta… 259 00:32:14,390 --> 00:32:16,100 ar handi batek ehizatua. 260 00:32:46,673 --> 00:32:48,967 Machito baino bi aldiz handiagoa da 261 00:32:52,804 --> 00:32:55,056 eta segundo batzuetan hilko luke. 262 00:33:05,441 --> 00:33:08,361 Baina amore emateko gose handiegia du. 263 00:33:26,879 --> 00:33:29,424 Harrigarria bada ere, puma zaharrak atzera egin 264 00:33:30,675 --> 00:33:32,719 eta gazteari jaten uzten dio. 265 00:33:33,302 --> 00:33:36,514 Jokaera oso bitxia da arren artean. 266 00:33:38,850 --> 00:33:42,145 Machitok ausardiaz denbora pixka bat irabazi du, 267 00:33:43,688 --> 00:33:46,774 baina bidaia hasi baino ez da egin. 268 00:33:52,572 --> 00:33:55,658 Puma arrek urrun eta azkar bidaiatzen dute. 269 00:33:56,492 --> 00:34:00,830 Ondorioz, beren bizitza autonomoei buruz oso gutxi dakigu. 270 00:34:06,002 --> 00:34:10,006 Bakardadean beren lehen urtea oso gutxik bizirauten dutela uste da. 271 00:34:12,675 --> 00:34:15,386 Zorte pixka batekin, Machito horietako bat izango da. 272 00:34:23,436 --> 00:34:26,898 ABENDUA 273 00:34:33,863 --> 00:34:35,740 Gabon gaua da 274 00:34:35,823 --> 00:34:39,494 eta Christmas uharteko kostak gorri-gorriak daude. 275 00:34:42,872 --> 00:34:44,207 Hamar urtean behin, 276 00:34:44,707 --> 00:34:48,544 ozeanoko itsaslasterrak karramarrotxoak itzultzeko aproposak dira. 277 00:34:50,797 --> 00:34:53,633 Eta oraingo hau miragarria da benetan. 278 00:34:55,426 --> 00:34:57,470 Milioika, arrezifeak estaltzen dituzte… 279 00:35:04,352 --> 00:35:06,062 bertakoak aztoratuz. 280 00:35:07,939 --> 00:35:10,525 Lehorrera iristen saiatzen dira 281 00:35:11,567 --> 00:35:13,236 ahal duten moduan. 282 00:35:17,698 --> 00:35:21,077 Beren gurasoen oihanera itzuli behar dira, 283 00:35:21,160 --> 00:35:25,581 bi kilometrotara, han salbu egongo baitira. 284 00:35:26,999 --> 00:35:30,378 Baina gurasoek ez zuten orratz baten buruaren tamaina. 285 00:35:33,464 --> 00:35:37,135 Orain oskolak berritzen dituzte, bainujantzia aldatuz 286 00:35:37,218 --> 00:35:39,929 arnasa errazteko beste zerbaiten truke. 287 00:35:43,891 --> 00:35:44,725 Prest. 288 00:35:45,434 --> 00:35:47,770 Baina hondartza utzi baino lehen, 289 00:35:50,398 --> 00:35:53,317 espero ez zuten norbaitek erasotzen ditu. 290 00:35:58,865 --> 00:35:59,824 Amatxo? 291 00:36:04,912 --> 00:36:10,084 Argi eta garbi, karramarro helduek ez dituzte umeak gogoko. 292 00:36:12,753 --> 00:36:15,798 Hondartza utzi behar dute, eta bizkor. 293 00:36:20,052 --> 00:36:23,598 Horretarako, itsasoko horma igo beharko dute. 294 00:36:25,558 --> 00:36:29,103 Guretzat etxe orratz bat bezain garaia da. 295 00:36:35,526 --> 00:36:39,030 Gora iristean, herria isilean zeharkatu behar dute. 296 00:36:46,078 --> 00:36:48,497 Baina zaila da arreta ez deitzea 297 00:36:48,581 --> 00:36:52,001 milioika izakiz osaturiko tropa gorri baten parte zarenean. 298 00:37:09,852 --> 00:37:12,605 Mundua oso-oso arriskutsua da 299 00:37:12,688 --> 00:37:14,649 oso-oso txikia zarenean. 300 00:37:16,025 --> 00:37:18,277 Kontu handiz ibili behar dira. 301 00:37:25,910 --> 00:37:27,411 Oihanaren hasiera. 302 00:37:27,495 --> 00:37:29,455 Ia seguru daude. 303 00:37:30,539 --> 00:37:32,416 Baina guardia jaisteko goiz da. 304 00:37:36,337 --> 00:37:38,297 Inurri eroak dira, 305 00:37:39,590 --> 00:37:41,509 eta karramarro txikiak jaten dituzte. 306 00:37:45,012 --> 00:37:46,639 Bizirik ateratzen direnek 307 00:37:47,390 --> 00:37:49,892 Eguberriak etxean igaroko dituzte. 308 00:37:53,771 --> 00:37:57,733 Hurrengo bost urteak jaten eta hazten igaroko dituzte. 309 00:37:58,484 --> 00:38:01,612 Eta gero, itsasora itzuli 310 00:38:02,238 --> 00:38:05,032 eta beren karramarrotxoak sortuko dituzte. 311 00:38:12,206 --> 00:38:14,000 Animalia baten lehen bidaia 312 00:38:14,083 --> 00:38:17,253 erronka handia izango da beti. 313 00:38:18,713 --> 00:38:21,382 Baina batzuk bereziki zailak dira. 314 00:38:26,971 --> 00:38:28,931 Kurrilo politen kumeek 315 00:38:29,015 --> 00:38:32,893 hegazti batek burutzen duen migrazio-bidaiarik latzena dute. 316 00:38:37,481 --> 00:38:39,567 Mongoliako lur izoztuen gainetik 317 00:38:39,650 --> 00:38:43,404 hegoaldera joaten dira negua Indian igarotzeko. 318 00:38:45,781 --> 00:38:49,076 Baina harainoko bidea ez da beti hain latza izan. 319 00:38:56,125 --> 00:38:57,918 Duela 45 milioi urte, 320 00:38:58,002 --> 00:39:00,629 azpian duten lur eremua nahiko laua zen. 321 00:39:02,340 --> 00:39:06,260 Baina lurra estutu eta tolesdurak eginez altxatu egin zen, 322 00:39:06,344 --> 00:39:10,348 munduko mendikaterik altuena bihurtuko zena sortuz. 323 00:39:11,724 --> 00:39:12,933 Himalaia. 324 00:39:19,648 --> 00:39:24,862 Zeharkatzeko, kurriloek itsas mailatik 8000 metrora igo behar dute. 325 00:39:27,823 --> 00:39:31,660 Zenbat eta altuago joan, orduan eta oxigeno gutxiago dago. 326 00:39:40,378 --> 00:39:43,172 Nekatuta, eraso arriskuan daude. 327 00:39:50,679 --> 00:39:55,351 Arrano beltzak, magal aldapatsuen haize epelak bultzatuta, 328 00:39:55,976 --> 00:39:58,354 kurriloen gainean hegan dabiltza. 329 00:40:12,243 --> 00:40:14,995 Bat-batean, haiengana beheruntz egiten dute. 330 00:40:32,012 --> 00:40:36,058 Harrapakin hain handia garaitzeko, arranoek bikoteka lan egiten dute. 331 00:40:49,238 --> 00:40:50,823 Txita honen lehen bidaia 332 00:40:52,450 --> 00:40:53,951 azkena ere bihurtu da. 333 00:41:10,885 --> 00:41:13,804 Badaude ibilbide baxu eta seguruagoak, 334 00:41:14,972 --> 00:41:16,849 baina kurriloek, instintiboki, 335 00:41:16,932 --> 00:41:20,019 betiko norabidean hegan egiten dute. 336 00:41:32,031 --> 00:41:34,992 Duela gutxi arte, ehizak mehatxatuta zituen 337 00:41:35,701 --> 00:41:38,996 eta ohiko elikatze toki asko galdu zituzten. 338 00:41:46,795 --> 00:41:50,633 Baina Indiako iparraldeko herri txiki batek 339 00:41:51,217 --> 00:41:53,010 kurriloen zoria aldatu zuen. 340 00:42:12,613 --> 00:42:17,785 Khichaneko herritarrek hegazti hauek elikatzen eta babesten hasi ziren. 341 00:42:34,927 --> 00:42:38,180 Negu oro gero eta kurrilo gehiago agertzen ziren. 342 00:42:46,897 --> 00:42:50,734 Orain, 15 000 dira Khichanera iristen direnak. 343 00:42:54,029 --> 00:42:58,075 Hegazti honen topaketarik handiena da. 344 00:43:01,412 --> 00:43:02,371 Txitentzat, 345 00:43:02,454 --> 00:43:07,585 Lurreko mendikaterik handiena zeharkatuz hegoalderako migrazioa amaitu da. 346 00:43:08,502 --> 00:43:10,296 Hurrengo urtera arte. 347 00:43:20,097 --> 00:43:22,099 Mundu aldakor honetan, 348 00:43:22,182 --> 00:43:26,103 abian diren animaliek gure laguntza inoiz baino gehiago behar dute. 349 00:43:29,231 --> 00:43:31,275 Yunnaneko oihan tropikala 350 00:43:31,358 --> 00:43:35,988 galzorian dauden Txinako elefante basatien azken etxea da. 351 00:43:53,297 --> 00:43:55,132 2020ko martxoan, 352 00:43:56,008 --> 00:44:00,888 oihanak inoiz bizi izandako lehorterik handi eta luzeena pairatu zuen. 353 00:44:03,265 --> 00:44:04,725 Zuhaitzak hil ziren 354 00:44:06,060 --> 00:44:07,978 eta elefanteak oso gose ziren. 355 00:44:15,444 --> 00:44:18,322 Kide berri bat jaiotzear zen… 356 00:44:21,909 --> 00:44:24,745 eta elefante-taldeak migratzea erabaki zuen. 357 00:44:27,831 --> 00:44:31,001 Baina ez zen bidaia arrunt bat izango. 358 00:44:33,212 --> 00:44:36,715 Beren istorioak munduaren irudimena piztu zuen. 359 00:44:39,551 --> 00:44:42,596 Hantxe, lehorreko animaliarik handiena, 360 00:44:43,806 --> 00:44:46,058 bizitzeko toki hobe baten bila ari zen 361 00:44:47,601 --> 00:44:50,688 munduko herrialderik populatuenan. 362 00:44:57,361 --> 00:44:59,071 Familia iparralderantz abiatu zen, 363 00:44:59,154 --> 00:45:03,492 atzean utzi zuten etxearekin zerikusirik ez zuen Txina baten barrena. 364 00:45:06,787 --> 00:45:10,582 Zortzi hilabetez lurralde berriak zeharkatu zituzten, 365 00:45:11,208 --> 00:45:13,419 baina ez zuten beste etxerik aurkitu… 366 00:45:15,087 --> 00:45:19,007 eta kide berria bidean jaio zen. 367 00:45:22,094 --> 00:45:25,055 Elefanteen kasuan, oso gauza bitxia. 368 00:45:27,683 --> 00:45:31,019 Bizitza hasiera nekagarria izan zuen. 369 00:45:34,857 --> 00:45:39,486 Baina 17 elefanteek martxan jarraitu behar zuten. 370 00:45:51,749 --> 00:45:54,918 Eta ibiltzen hasiberriak ziren kideentzat, 371 00:45:55,002 --> 00:45:57,129 oztopo guztiak arazo bat ziren. 372 00:46:00,424 --> 00:46:01,717 Eta malda guztiak, 373 00:46:02,634 --> 00:46:03,719 aldapatsuegiak. 374 00:46:11,393 --> 00:46:15,147 Aurrera 400 kilometro gehiago egin zituzten. 375 00:46:18,233 --> 00:46:20,360 Zenbat eta iparralderago, 376 00:46:21,195 --> 00:46:23,030 orduan eta ingurune arrotzagoa. 377 00:46:28,452 --> 00:46:29,828 Jan eta edateko 378 00:46:31,497 --> 00:46:33,499 lapurtu besterik ezin zuten egin. 379 00:46:38,587 --> 00:46:40,172 Eta harrigarria bada ere, 380 00:46:41,256 --> 00:46:43,467 elefanteak uxatu beharrean, 381 00:46:44,593 --> 00:46:46,887 jendeak pasabide seguruak eraiki… 382 00:46:48,931 --> 00:46:51,308 eta lapurtzen utzi zieten. 383 00:47:01,276 --> 00:47:03,237 Urtebete ibili ondoren, 384 00:47:03,904 --> 00:47:05,489 leher eginda zeuden. 385 00:47:13,956 --> 00:47:16,458 Elefanteek zutik egiten dute lo. 386 00:47:16,542 --> 00:47:21,171 Neka-neka eginda daudenean bakarrik etzan egiten dira. 387 00:47:26,885 --> 00:47:29,638 Gure planeta aldatzen jarraitzen badugu, 388 00:47:30,305 --> 00:47:31,890 gero eta animalia gehiago 389 00:47:31,974 --> 00:47:35,727 honelako bidaia berriak burutzera behartuko ditugu. 390 00:47:46,363 --> 00:47:48,991 Baina beren hurrengo mugimendua 391 00:47:49,074 --> 00:47:51,702 benetan harrigarriena izan zen. 392 00:49:23,377 --> 00:49:26,254 Azpitituluak: Loinaz Castro