1 00:00:30,084 --> 00:00:31,084 Erasopean gaude! 2 00:00:31,084 --> 00:00:32,084 Erasoa! 3 00:01:07,501 --> 00:01:10,543 Kontuz, Katara! Beste talde bat dator istriborretik. 4 00:01:10,543 --> 00:01:12,709 Aang, geldiarazi brankako soldaduak. 5 00:01:12,709 --> 00:01:15,668 Gauzatxo bat egin behar dut. Appa, yip yip! 6 00:01:19,584 --> 00:01:21,001 Tira, goazen. 7 00:01:50,168 --> 00:01:51,001 Goazen! 8 00:02:05,001 --> 00:02:07,918 Lan bikaina, talde. Sugarburu horiek jai daukate. 9 00:02:08,418 --> 00:02:09,543 Zure planari esker. 10 00:02:10,043 --> 00:02:11,543 Talde-lan itzelari esker. 11 00:02:13,334 --> 00:02:14,251 Bat gutxiago. 12 00:02:14,251 --> 00:02:15,543 Zenbat falta dira? 13 00:02:24,876 --> 00:02:26,084 Txantxetan, ala? 14 00:02:57,459 --> 00:02:59,918 Harresia sendoa da eta ondo babestuta dago. 15 00:02:59,918 --> 00:03:01,709 Labarrek altuera handia dute. 16 00:03:01,709 --> 00:03:03,251 Ezin da hortik igo. 17 00:03:03,251 --> 00:03:06,834 Badakit ez dela zuhurra, baina Zhaok Avatarra estutu du, 18 00:03:06,834 --> 00:03:09,918 eta harrapatu arte amore emango ez badu, nik ere ez. 19 00:03:10,501 --> 00:03:13,376 Nola edo hala, hemen bukatuko da nire bidaia. 20 00:03:19,793 --> 00:03:21,584 Bilatu arraildurak haitzetan, 21 00:03:21,584 --> 00:03:24,126 edo hiriko ur beroaren irteeraren bat. 22 00:03:24,126 --> 00:03:26,751 Sartzeko bidea izan daitezke. 23 00:03:34,626 --> 00:03:35,584 Osaba... 24 00:03:37,626 --> 00:03:39,334 Lu Ten harro egongo zen... 25 00:03:41,376 --> 00:03:42,918 zu bezalako aita izateaz. 26 00:03:54,918 --> 00:03:58,376 Oroitu Su arnasketaz. Baliteke bizia salbatzea. 27 00:04:09,126 --> 00:04:10,168 Elkartuko gara. 28 00:04:11,668 --> 00:04:14,668 Avatarra... nirea denean. 29 00:04:22,459 --> 00:04:24,459 Ezingo diezue itsasoan aurka egin. 30 00:04:24,459 --> 00:04:28,334 Maisu eta ontzi guztiak bidalita ere, gehiegi dira. 31 00:04:28,918 --> 00:04:30,584 Orduan, hemen geratuko gara. 32 00:04:31,084 --> 00:04:32,209 Urrun daude? 33 00:04:32,209 --> 00:04:35,168 Tiramenean egongo dira ordubete edo bi barru. 34 00:04:37,001 --> 00:04:38,501 Patruilak behar ditugu. 35 00:04:39,334 --> 00:04:40,793 Defentsa lerroak indartu. 36 00:04:44,334 --> 00:04:45,251 Mila esker. 37 00:04:49,376 --> 00:04:50,709 Larria da, ezta? 38 00:04:51,293 --> 00:04:54,334 Indartsu datoz, baina gu ere bai. % 50eko aukera dugu. 39 00:04:57,334 --> 00:04:58,459 % 40koa. 40 00:05:03,459 --> 00:05:04,709 Nora zoaz? 41 00:05:05,251 --> 00:05:06,501 Aukerak berdintzera. 42 00:05:12,918 --> 00:05:15,209 Barkatu, almirantea, ez dut ulertzen. 43 00:05:15,793 --> 00:05:19,459 Ez dakizu zergatik ez duen ontzi nagusiak erasoa zuzenduko. 44 00:05:19,459 --> 00:05:21,668 Ezohiko estrategia da, bai. 45 00:05:21,668 --> 00:05:26,001 Ez al zenuen zuk nabarmendu aurrez aurreko erasoak huts egingo zuela? 46 00:05:26,001 --> 00:05:27,084 Bai, baina... 47 00:05:27,084 --> 00:05:29,918 Zuhurrena hainbat frontetik erasotzea liteke. 48 00:05:31,418 --> 00:05:34,001 Fronte berria irekitzea ontzi bakarrarekin? 49 00:05:34,501 --> 00:05:38,001 Ontzi bakarra, baina ez garraiobide bakarra. 50 00:05:44,168 --> 00:05:46,376 Gure ingeniarien asmakuntza da? 51 00:05:46,376 --> 00:05:47,751 Hau ez da gure lana. 52 00:05:47,751 --> 00:05:50,793 Ez, hau Omashuko espioiei zor diegu. 53 00:05:50,793 --> 00:05:52,584 Prototipo bat baino ez da. 54 00:05:52,584 --> 00:05:56,126 Agna Qel'ako defentsa lerroa zeharkatzeko erabilita ere, 55 00:05:56,126 --> 00:05:59,668 txikiegia da soldadu kopuru esanguratsua garraiatzeko. 56 00:05:59,668 --> 00:06:01,209 Zuk zeuk ondo dakizu 57 00:06:01,209 --> 00:06:03,751 garaipena ez dela beti kopuru kontua, 58 00:06:03,751 --> 00:06:05,918 baina nahikoa izango da. 59 00:06:06,584 --> 00:06:08,709 Nahikoa? Zertarako? 60 00:06:10,376 --> 00:06:11,626 Sua! 61 00:06:21,293 --> 00:06:22,584 Lurrera! 62 00:06:22,584 --> 00:06:23,626 Bizkor! 63 00:06:40,584 --> 00:06:42,334 Izotz ezkutuak! 64 00:06:43,209 --> 00:06:45,001 - Lagundu dezaket. - Orain ez. 65 00:06:45,001 --> 00:06:46,209 Orain behar nauzue. 66 00:06:46,209 --> 00:06:48,543 Emakumeek ezin dute borrokatu. 67 00:06:48,543 --> 00:06:52,209 Hori tontakeria hutsa da. Ez izan burukoia. 68 00:06:52,209 --> 00:06:54,376 Urmaisuen biziraupena dago jokoan, 69 00:06:54,376 --> 00:06:55,876 eta laguntza behar duzu. 70 00:06:59,543 --> 00:07:01,584 Gure laguntza erabakigarria da. 71 00:07:01,584 --> 00:07:02,501 Gure laguntza? 72 00:07:16,418 --> 00:07:20,209 Gauza bera nahi duzue. Zuen etxea babesteko aukera. 73 00:07:21,668 --> 00:07:27,709 Zertarako balio du iraganari eusteak etorkizunik izango ez badugu? 74 00:07:30,209 --> 00:07:33,751 Utzi tontakeriak, atun zahar, eta utzi gure lana egiten. 75 00:07:37,251 --> 00:07:39,418 Harresiak errefortzuak behar ditu. 76 00:07:39,418 --> 00:07:41,584 Lagundu kalteak konpontzen, 77 00:07:42,168 --> 00:07:44,918 eta galdetu gerlariek laguntzarik behar duten. 78 00:07:51,959 --> 00:07:53,959 Hiria tiramenean egongo da laster. 79 00:07:55,918 --> 00:07:59,376 Sumaisuak sartzen badira, lehen defentsa lerroa zarete. 80 00:07:59,376 --> 00:08:00,543 Prest gaude. 81 00:08:01,043 --> 00:08:02,334 Hemendik! 82 00:08:03,209 --> 00:08:04,043 Bizkor! 83 00:08:04,043 --> 00:08:04,959 Yue! 84 00:08:06,668 --> 00:08:09,584 Ez naiz ezkutatuko besteek bizia arriskatzen dutela. 85 00:08:09,584 --> 00:08:12,584 - Entzun. - Ez, ez nauzu babestu behar. 86 00:08:12,584 --> 00:08:13,543 Yue, 87 00:08:14,709 --> 00:08:16,168 ezer gertatzen bazait, 88 00:08:18,043 --> 00:08:19,543 agintea hartu behar duzu. 89 00:08:20,626 --> 00:08:23,751 Iparraldeko ur tribuaren etorkizuna zara. 90 00:08:24,668 --> 00:08:25,584 Nire alaba. 91 00:08:26,418 --> 00:08:27,584 Nire altxorra. 92 00:08:38,251 --> 00:08:39,418 Sokka. 93 00:08:41,209 --> 00:08:42,584 Zoaz Yuerekin, 94 00:08:42,584 --> 00:08:45,251 eta lagundu jendea harresitik aldentzen. 95 00:08:45,251 --> 00:08:46,668 Baina horren gainetik, 96 00:08:47,501 --> 00:08:49,584 printzesa babestu behar duzu. 97 00:08:51,543 --> 00:08:53,001 Ez dut bakarrik utziko. 98 00:08:56,168 --> 00:08:57,043 Sokka. 99 00:09:01,084 --> 00:09:02,084 Zaindu ezazu. 100 00:09:09,668 --> 00:09:10,709 Bizkor! 101 00:09:17,001 --> 00:09:18,001 Laguntzera gatoz. 102 00:09:19,793 --> 00:09:23,168 - Pakku maisuak bidali gaitu. - Nigana bidali zaituzte? 103 00:09:23,751 --> 00:09:26,251 Behar duzunarekin laguntzeko esan digu. 104 00:09:26,251 --> 00:09:30,543 Ez dugu trebakuntza bukatu, baina... ahal duguna egingo dugu. 105 00:09:34,876 --> 00:09:36,876 Sekzio hori sendotu dezakezue. 106 00:09:36,876 --> 00:09:40,418 Su-bolak honantz badatoz, ez saiatu bakarrik itzaltzen, deitu. 107 00:09:40,418 --> 00:09:41,626 Bai, Katara maistra. 108 00:09:42,751 --> 00:09:43,793 Zer? Ez naiz... 109 00:10:01,751 --> 00:10:04,584 Urmaisuek ilargitik lortzen dute indarra, 110 00:10:05,293 --> 00:10:08,834 eta gaurkoa bezalako gau batean, botere handia izango dute. 111 00:10:09,418 --> 00:10:12,043 Erasoa egunsentira arte atzeratzea duzu. 112 00:10:13,918 --> 00:10:14,751 Ez. 113 00:10:16,376 --> 00:10:19,209 Mundu honetaz haraindiko gaiak ikertzen ibili naiz, 114 00:10:19,209 --> 00:10:23,126 horregatik dakit hau ez dela edozein ilargi. 115 00:10:23,126 --> 00:10:24,918 Izotz ilargia da, 116 00:10:24,918 --> 00:10:26,793 ezohiko gertaera kosmikoa. 117 00:10:26,793 --> 00:10:31,168 Izpirituen eta gure munduaren arteko mugak 118 00:10:31,168 --> 00:10:34,876 mehetu egiten dira... gau honetan. 119 00:10:37,126 --> 00:10:40,751 Iparraldea konkistatzeko Suaren jaunaren agindua jasotzean, 120 00:10:40,751 --> 00:10:43,376 banekien basakeria ez zela nahikoa izango. 121 00:10:43,376 --> 00:10:46,043 Abantaila bat behar nuen. 122 00:10:49,459 --> 00:10:50,626 Ezer ez. 123 00:10:50,626 --> 00:10:53,376 Lehoi-dortokei buruzko ele-meleak baino ez, 124 00:10:54,001 --> 00:10:57,001 oreka kosmikoa gora eta behera. 125 00:10:57,001 --> 00:11:00,126 Hala ere, elezaharrak jakinduria iturri dira. 126 00:11:02,459 --> 00:11:08,168 Agna Qel'a... Ur tribuaren antzinako sorterrian eraiki zen, 127 00:11:09,043 --> 00:11:11,084 oasi bat izotzean barrena, 128 00:11:11,084 --> 00:11:15,793 tribuarentzako bero eta elikadura iturria inguru zakar batean. 129 00:11:16,293 --> 00:11:18,126 Oasi honetatik bertatik 130 00:11:18,626 --> 00:11:20,959 begiratu zuen tribuak zerurantz 131 00:11:20,959 --> 00:11:23,001 eta ura izurtzen ikasi zuten 132 00:11:23,709 --> 00:11:26,751 ilargiak mareetan zuen eragina ikusiz. 133 00:11:28,001 --> 00:11:30,376 Hortaz, Urmaisuek uste dute 134 00:11:31,043 --> 00:11:33,793 beren bizitza ozeanoaren espiritutik datorrela, 135 00:11:34,959 --> 00:11:38,501 eta beren botereak ilargiaren espiritutik. 136 00:11:40,709 --> 00:11:43,834 Espiritu horiek hilezkortasunari uko egiten diote 137 00:11:43,834 --> 00:11:47,584 gau batez urtero Urmaisuen artean egoteko. 138 00:11:48,209 --> 00:11:52,793 Forma fisikoa hartu eta mundu hilkorraren parte izateko. 139 00:11:53,418 --> 00:11:56,751 Mundu honetara datoz? 140 00:11:56,751 --> 00:11:58,793 Hobeto ulertu ahal izateko 141 00:11:58,793 --> 00:12:02,626 argia eta ilunaren arteko oreka, 142 00:12:02,626 --> 00:12:04,168 ying eta yanga, 143 00:12:05,501 --> 00:12:06,376 bizitza... 144 00:12:07,834 --> 00:12:08,918 Eta heriotza. 145 00:12:11,709 --> 00:12:16,209 Zhao, ez duzu Izpirituen munduan esku hartzeko asmorik izango, ezta? 146 00:12:18,751 --> 00:12:19,918 Ezta? 147 00:12:21,168 --> 00:12:22,418 Aang! 148 00:12:25,793 --> 00:12:27,334 Aang. 149 00:12:30,209 --> 00:12:31,709 Aang. 150 00:12:33,209 --> 00:12:34,168 Aang. 151 00:12:36,251 --> 00:12:37,876 Kuruk Avatarra? 152 00:12:38,543 --> 00:12:39,876 Abisu batekin nator. 153 00:12:40,376 --> 00:12:43,459 Nire labana hurbil dago. Nabari dezaket. 154 00:12:43,459 --> 00:12:44,626 Zer labana? 155 00:12:44,626 --> 00:12:47,543 Izpirituen munduko materialekin sortutako labana. 156 00:12:48,376 --> 00:12:52,376 Eta Iparraldera itzuli bada, gauza bakarra esan nahi dezake. 157 00:12:53,209 --> 00:12:56,251 Ozeanoaren eta ilargiaren espirituak hilko dituzu? 158 00:12:56,251 --> 00:12:57,793 Ez, noski. 159 00:12:58,626 --> 00:13:03,543 Ozeanoaren espiritua hilko banu, mundu osoko Urmaisuak hilko lirateke. 160 00:13:03,543 --> 00:13:05,834 Gizonak, emakumeak, haurrak. 161 00:13:05,834 --> 00:13:07,209 Ez naiz munstro bat. 162 00:13:09,459 --> 00:13:10,501 Ez. 163 00:13:12,209 --> 00:13:13,709 Ilargia hilko dut soilik. 164 00:13:14,459 --> 00:13:18,376 Zhao ezin da jolasean ibili naturaren jatorrizko indarrekin. 165 00:13:18,376 --> 00:13:22,168 Horrek mundu osoa desorekatuko luke. 166 00:13:22,168 --> 00:13:24,918 Avatarraren boterea handia da, 167 00:13:24,918 --> 00:13:28,626 baina ez da ezer oinarrizko espirituen boterearen ondoan. 168 00:13:31,084 --> 00:13:31,959 Hemen zaude. 169 00:13:33,168 --> 00:13:35,209 Ez zaitut ikusi, arduratu egin naiz. 170 00:13:39,209 --> 00:13:40,168 Ondo zaude? 171 00:13:41,876 --> 00:13:46,209 Sokka eta Yue aurkitu behar ditugu. Zerbait larria gertatuko da. 172 00:13:46,209 --> 00:13:47,709 Mundu guztia jauregira! 173 00:13:47,709 --> 00:13:49,084 Salbu egongo zarete. 174 00:13:59,126 --> 00:14:00,043 Aizu, lasai. 175 00:14:00,043 --> 00:14:01,209 Ez kezkatu. 176 00:14:01,209 --> 00:14:02,293 Ondo zaude? 177 00:14:03,126 --> 00:14:04,043 Mila esker. 178 00:14:04,709 --> 00:14:07,001 Lan bikaina, Momo. Behingoagatik zerbait... 179 00:14:10,126 --> 00:14:10,959 Momo? 180 00:14:21,834 --> 00:14:22,709 Badago... 181 00:14:22,709 --> 00:14:25,043 Bizirik dago. Ozta-ozta. 182 00:14:29,043 --> 00:14:30,043 Tori. 183 00:14:32,251 --> 00:14:35,168 Zatoz. Lagun dezaket. Ez dugu denbora askorik. 184 00:14:48,959 --> 00:14:50,626 Non gaude? 185 00:14:53,126 --> 00:14:55,126 Iparraldeko lekurik sakratuena da. 186 00:14:56,126 --> 00:14:58,626 Lurreko ur beroek elikatzen dute zuhaiztia. 187 00:15:07,001 --> 00:15:08,584 Zatoz, ekarri hona. 188 00:15:13,001 --> 00:15:15,334 Hona ekarri ninduten gaixorik nengoenean. 189 00:15:18,043 --> 00:15:20,959 Gure lurretako energia espiritualen iturrira. 190 00:15:43,793 --> 00:15:45,001 Momo! 191 00:15:45,001 --> 00:15:47,751 Tontolapiko hori. A zer sustoa eman didazun. 192 00:15:52,209 --> 00:15:53,043 Mila esker. 193 00:16:29,251 --> 00:16:31,168 Sokka, zer da hori? 194 00:16:32,334 --> 00:16:34,168 Hemen behar ez lukeen zerbait. 195 00:16:42,251 --> 00:16:43,459 Gerra globo bat da. 196 00:16:43,459 --> 00:16:44,584 Gerra globoa? 197 00:16:44,584 --> 00:16:46,001 Omashutik lapurtua. 198 00:16:46,001 --> 00:16:47,334 Lehen begiratuan, 199 00:16:47,334 --> 00:16:50,043 garraiorako diseinatua dago, ez borrokarako. 200 00:16:50,043 --> 00:16:51,668 Nola dakizu hori? 201 00:16:51,668 --> 00:16:53,751 Diseinatzen lagundu nuelako. 202 00:16:59,918 --> 00:17:04,876 Jakintsuak ez zekien espirituek hartuko zuten forma zehatza, 203 00:17:04,876 --> 00:17:09,376 eta horretarako, jenerala... behar dut zure laguntza. 204 00:17:09,376 --> 00:17:12,584 Gai espiritualetan aditua zarenez gero, 205 00:17:12,584 --> 00:17:14,959 aurkitzen lagunduko didazu. 206 00:17:14,959 --> 00:17:17,543 Ez dakit zer-nolako itxura izango duten. 207 00:17:17,543 --> 00:17:19,834 Ez gara txakur bat bilatzen ari. 208 00:17:19,834 --> 00:17:24,209 Bi zuhaitzen forma har dezakete, edo bi intsekturena belar artean. 209 00:17:24,209 --> 00:17:28,084 Ez dugu bilatzen hasi arte jakingo, ezta? 210 00:17:30,501 --> 00:17:34,459 Iroh jenerala, espirituak aurkitzen lagundu ezean, 211 00:17:34,959 --> 00:17:38,918 leku hau nola erretzen dudan ikusi beharko duzu. 212 00:17:46,126 --> 00:17:48,084 Babes ditzake Kuruk espirituak? 213 00:17:48,084 --> 00:17:49,876 Ez, baina badakit nora joan. 214 00:17:49,876 --> 00:17:51,043 Avatar! 215 00:17:52,793 --> 00:17:54,126 Ez duzu irtenbiderik. 216 00:17:54,626 --> 00:17:57,626 Zuko, entzun. Zhao geldiarazi behar dugu. 217 00:17:57,626 --> 00:18:02,376 Ez sartu Zhao tartean. Hau gure kontua da! Eta nirekin etorriko zara! Orain! 218 00:18:02,376 --> 00:18:03,293 Zoaz. 219 00:18:04,126 --> 00:18:05,293 Gelditu Zhao. 220 00:18:06,459 --> 00:18:07,626 Ni arduratuko naiz. 221 00:18:11,293 --> 00:18:12,209 Izan adeitsua. 222 00:18:13,793 --> 00:18:15,501 Jende nahikoak hartu du min. 223 00:18:15,501 --> 00:18:16,834 Berdin dit. 224 00:18:17,543 --> 00:18:19,293 Ez nintzen zurekin ari. 225 00:18:42,751 --> 00:18:44,084 Hobetu egin duzu, 226 00:18:45,501 --> 00:18:47,793 baina ez dut zure aurka galduko. 227 00:19:03,959 --> 00:19:05,501 Mukizu arraioa! 228 00:19:06,543 --> 00:19:08,293 Maisu bat aurkitu duzu, ezta? 229 00:19:22,793 --> 00:19:25,251 Bai. Aurrean daukazu. 230 00:19:40,126 --> 00:19:41,293 Ez gaude bakarrik. 231 00:19:44,209 --> 00:19:45,584 Zhao gelditu behar dugu. 232 00:19:45,584 --> 00:19:47,793 Ozeanoa eta ilargia hilko ditu. 233 00:19:47,793 --> 00:19:50,418 Ezin du. Gure jendea akabatuko luke. 234 00:19:52,543 --> 00:19:54,168 Ekidin behar dugu. 235 00:20:09,668 --> 00:20:13,001 Bultza eta tira. Ying eta yanga. 236 00:20:13,876 --> 00:20:14,959 Bai. 237 00:20:17,126 --> 00:20:18,084 Bai! 238 00:20:23,626 --> 00:20:27,543 Zhao, ez zenuke espirituen boterearekin jolastu beharko. 239 00:20:28,084 --> 00:20:31,001 Ilargirik gabe, munduak oreka oro galduko du, 240 00:20:31,001 --> 00:20:32,751 eta anabasa nagusituko da. 241 00:20:33,251 --> 00:20:34,959 Ozaik ere ez luke hori nahiko. 242 00:20:35,543 --> 00:20:36,918 Ez du etorkizun senik. 243 00:20:37,501 --> 00:20:40,501 Hain dago familiarekin darabilen jolasekin itsututa, 244 00:20:40,501 --> 00:20:42,793 ezen ezin duen etorkizuna kontuan izan. 245 00:20:42,793 --> 00:20:48,376 Zhao, espirituari edozer egiten diozula, halako hamar egingo dizut! 246 00:20:48,959 --> 00:20:50,501 Utzi mehatxu hutsalak. 247 00:20:51,334 --> 00:20:53,584 Honi etekina atera diezaiokezu, Iroh. 248 00:20:55,293 --> 00:20:58,543 Suaren jaun berria naizenean, nire alboan egon zaitezke. 249 00:20:58,543 --> 00:21:02,001 Zure presentziak nire eskubidea zilegituko du. 250 00:21:02,959 --> 00:21:05,959 Mendebaldeko dragoiaren berpizkundea. 251 00:21:09,126 --> 00:21:11,251 Men egiten badio, 252 00:21:14,834 --> 00:21:16,084 Zhaori, 253 00:21:17,084 --> 00:21:18,793 Ilargi hiltzailea! 254 00:21:28,793 --> 00:21:30,834 Mito bihurtu naiz! 255 00:21:30,834 --> 00:21:33,459 Nire istorioa kontatuko dute! 256 00:21:34,709 --> 00:21:37,168 Belaunaldiz. Zhao Ilargi hiltzailea. 257 00:21:37,168 --> 00:21:38,168 Zhao! 258 00:21:44,209 --> 00:21:45,959 Beranduegi da, Avatar. 259 00:21:49,334 --> 00:21:50,626 Zhao, ez. 260 00:21:54,084 --> 00:21:57,043 Hala uste baduzu ere, hau ez da boterea. 261 00:21:57,043 --> 00:21:57,959 Ez, ala? 262 00:21:57,959 --> 00:22:00,418 Ba al dakizu zer egin dezakedan? 263 00:22:00,418 --> 00:22:04,334 Maisu arraza oso bat desagerrarazi dezaket. 264 00:22:04,334 --> 00:22:06,543 Irudika dezakezu halakorik? 265 00:22:08,168 --> 00:22:09,001 Bai. 266 00:22:10,209 --> 00:22:11,043 Bai horixe. 267 00:22:13,293 --> 00:22:16,043 Mundua gobernatu nahi duzu, baina egiten baduzu, 268 00:22:16,043 --> 00:22:17,793 ez da mundurik egongo. 269 00:22:18,293 --> 00:22:23,793 Beraz, askatu espiritua, eta zurekin joango naiz... aurka egin barik. 270 00:22:26,001 --> 00:22:27,834 Inori axola diozula uste duzu? 271 00:22:29,001 --> 00:22:33,168 Zeinen arriskutsua izango da Avatarra ur izurtza mundutik 272 00:22:33,168 --> 00:22:34,751 desagerrarazten dudanean? 273 00:22:34,751 --> 00:22:36,418 Hiru elementuen maisua 274 00:22:36,418 --> 00:22:38,751 ez du hain hots polita, ezta? 275 00:22:38,751 --> 00:22:42,168 Onar ezazu. Ez duzu jada axola. 276 00:22:42,793 --> 00:22:45,668 Izatez, ez duzu inoiz axola izan. 277 00:22:49,876 --> 00:22:50,793 Zuzen zaude. 278 00:22:52,459 --> 00:22:53,543 Ez dut axola. 279 00:22:55,084 --> 00:22:56,501 Munduak behar ninduenean... 280 00:22:58,709 --> 00:22:59,626 huts egin nuen. 281 00:23:05,168 --> 00:23:06,168 Hunkigarria. 282 00:23:06,751 --> 00:23:08,126 Baina niri bost. 283 00:23:52,793 --> 00:23:53,626 Yue! 284 00:23:59,709 --> 00:24:00,793 Zer gertatzen da? 285 00:24:01,918 --> 00:24:03,043 Ezin dut izuri! 286 00:24:03,751 --> 00:24:04,918 Ezin dut izuri! 287 00:24:48,209 --> 00:24:51,001 Gerlariak, hirira sartu dira! 288 00:25:29,459 --> 00:25:30,793 Egin atzera! 289 00:25:38,126 --> 00:25:39,876 Egin atzera! 290 00:25:39,876 --> 00:25:41,084 Iristear gaude. 291 00:25:43,709 --> 00:25:45,459 Zoazte! Babesa emango dizuegu. 292 00:26:45,793 --> 00:26:47,334 Ilargia desagertu da. 293 00:26:50,626 --> 00:26:51,959 Ez dago itxaropenik. 294 00:26:53,043 --> 00:26:54,043 Bukatu da. 295 00:26:55,834 --> 00:27:00,584 Avatarrak ororen gainetik jarri behar du egitekoa. Bere biziaren gainetik ere! 296 00:27:00,584 --> 00:27:04,501 Avatarrak erabaki gogorrak hartu behar ditu, 297 00:27:04,501 --> 00:27:07,876 munduaren beharrak bere beharren gainetik jarri. 298 00:27:07,876 --> 00:27:09,751 Avatarraren boterea handia da, 299 00:27:09,751 --> 00:27:13,376 baina ez da ezer oinarrizko espirituen boterearen ondoan. 300 00:27:26,001 --> 00:27:26,959 Ez. 301 00:27:27,918 --> 00:27:29,126 Ez da bukatu. 302 00:27:51,959 --> 00:27:54,084 Aang, ezin duzu egin. 303 00:27:54,084 --> 00:27:55,668 Betiko galduko zara. 304 00:27:55,668 --> 00:27:58,084 Duela ehun urte behar nuen galduta. 305 00:27:58,084 --> 00:28:00,376 Hau ez da ez nire garaia ez mundua. 306 00:28:00,376 --> 00:28:03,584 Ez nuen nire mundua salbatu, baina hau salba dezaket. 307 00:28:47,168 --> 00:28:48,126 Bizkor! 308 00:29:05,459 --> 00:29:06,376 Zer... 309 00:29:07,876 --> 00:29:08,834 Zer gertatu da? 310 00:29:08,834 --> 00:29:11,959 Aangek bere burua eman dio ozeanoaren espirituari, 311 00:29:11,959 --> 00:29:15,876 bere amorrua bideratu eta Avatarraren boterea eskura dezan. 312 00:29:16,543 --> 00:29:17,709 Lagundu behar dugu. 313 00:29:17,709 --> 00:29:20,209 Ez, ez duzu ulertzen. 314 00:29:20,209 --> 00:29:22,001 Aang ez da jada existitzen. 315 00:29:25,459 --> 00:29:26,793 Yue! 316 00:29:35,043 --> 00:29:36,251 Zuko! 317 00:29:39,126 --> 00:29:40,918 Eskerrak bizirik zaudela. 318 00:29:41,418 --> 00:29:44,793 Osaba, zer... zer da hori? 319 00:29:48,251 --> 00:29:49,251 Hori... 320 00:29:51,001 --> 00:29:52,543 haserrekeria da. 321 00:30:04,751 --> 00:30:06,793 - Avatarra! - Ez dago Avatarrik. 322 00:30:08,418 --> 00:30:09,459 Jada ez. 323 00:30:13,043 --> 00:30:14,959 - Joan beharra dugu! - Ez. 324 00:30:14,959 --> 00:30:16,751 - Zuko, goazen! - Ezin dugu. 325 00:30:16,751 --> 00:30:17,668 Goazen! 326 00:30:38,793 --> 00:30:39,834 Aang. 327 00:30:42,918 --> 00:30:43,918 Sua! 328 00:30:58,209 --> 00:30:59,918 Zuko, ez! 329 00:30:59,918 --> 00:31:01,001 Utzi joaten. 330 00:31:01,584 --> 00:31:04,251 Irrigarria da, amaiera lotsagarri izango du. 331 00:31:05,043 --> 00:31:08,834 Dena kendu dit. 332 00:31:14,918 --> 00:31:16,001 Zhao! 333 00:31:22,293 --> 00:31:23,293 Bizirik zaude. 334 00:31:44,293 --> 00:31:45,376 Traidorea. 335 00:31:45,876 --> 00:31:46,709 Koldarra! 336 00:32:13,418 --> 00:32:17,626 Dena zapuztu duzu! Avatarra nirea zen. Nire misioa... 337 00:32:17,626 --> 00:32:19,126 Zure misioa 338 00:32:20,001 --> 00:32:21,043 iruzur bat zen. 339 00:32:23,334 --> 00:32:26,834 Suaren jaunak berriz onartuko zintuela uste zenuen? 340 00:32:28,251 --> 00:32:30,293 Ozai zurekin jolasten ari zen. 341 00:32:31,751 --> 00:32:32,959 Jolas bat zen dena. 342 00:32:34,584 --> 00:32:39,834 Eta irabazlea aitak egindako orbaina ez duena da. 343 00:32:41,834 --> 00:32:43,709 Ozaik erabili egin zaitu 344 00:32:44,834 --> 00:32:47,251 zure arreba motibatzeko. 345 00:32:53,168 --> 00:32:54,001 Gezurra. 346 00:32:56,459 --> 00:32:58,668 Gezurra da! Onartu gezurra dela! 347 00:32:58,668 --> 00:33:02,959 Nor uste duzu zela nire aliatua... hasieratik? 348 00:33:05,126 --> 00:33:08,584 Nork esan zion Suaren jaunari Yuyan arkulariak bidaltzeko? 349 00:33:09,543 --> 00:33:14,209 Nork jakin zuen Izpiritu Urdinaren ezpatak zureak zirela? 350 00:33:15,084 --> 00:33:17,709 Azulak behar nuen guztia kontatu zidan. 351 00:33:19,668 --> 00:33:21,209 Zure sua erabiliz 352 00:33:21,834 --> 00:33:25,168 forjatu da bere burdina. 353 00:33:26,501 --> 00:33:27,959 Hori baino ez zinen. 354 00:34:11,834 --> 00:34:12,793 Goazen, iloba. 355 00:34:17,209 --> 00:34:18,043 Zer da? 356 00:34:18,043 --> 00:34:19,501 - Goazen! - Bizkor! 357 00:34:36,376 --> 00:34:37,418 Sua! 358 00:35:01,126 --> 00:35:02,126 Non dago? 359 00:36:44,459 --> 00:36:45,876 Aang! 360 00:36:48,834 --> 00:36:51,168 Aang! 361 00:36:52,626 --> 00:36:53,751 Bukatu da! 362 00:36:54,918 --> 00:36:56,876 Mesedez, itzuli! 363 00:36:59,418 --> 00:37:00,543 Aang galduta dago. 364 00:37:01,209 --> 00:37:03,126 Espiritu mendekaria baino ez da, 365 00:37:03,126 --> 00:37:06,668 betiko noraezean ibiliko dena bere bikotea aurkitu ezinik. 366 00:37:08,668 --> 00:37:11,168 Mundua desorekatuta egongo da betiko. 367 00:37:11,168 --> 00:37:14,293 Zerbait egin behar dugu. Ilargia nolabait berpiztu. 368 00:37:21,834 --> 00:37:23,084 Sokka. 369 00:37:23,876 --> 00:37:24,793 Mila esker. 370 00:37:46,251 --> 00:37:47,418 Yue, zer zabiltza? 371 00:37:47,418 --> 00:37:51,834 Txikitan, ilargiaren espirituak ukitu ninduen, beraz, nire baitan dago. 372 00:37:53,668 --> 00:37:55,418 Bizitza itzuli behar diot. 373 00:37:57,626 --> 00:37:59,501 Hau ez da tristea. 374 00:38:02,209 --> 00:38:06,293 Badakizu zergatik hartzen duten ozeano eta ilargiaren espirituek 375 00:38:06,293 --> 00:38:08,043 forma fisikoa gau batez? 376 00:38:09,459 --> 00:38:12,334 Hilkorra izatea nolakoa den jakiteko. 377 00:38:13,959 --> 00:38:16,543 Merezi du bizirik egoteko arriskua. 378 00:38:19,626 --> 00:38:21,209 Gau baterako bada ere. 379 00:38:25,418 --> 00:38:27,043 Batez ere gau baterako. 380 00:38:28,251 --> 00:38:30,543 Mesedez, itzuli! 381 00:38:31,626 --> 00:38:33,626 Aang, ez izan tentela! 382 00:38:33,626 --> 00:38:36,334 Ez zara soilik Avatarra. Nire familia zara! 383 00:38:37,251 --> 00:38:41,168 Hau zure mundua da! Zure etxea! Zure familia gara! 384 00:38:41,959 --> 00:38:42,876 Aang! 385 00:38:45,126 --> 00:38:47,501 Yue, mesedez. Ez egin! 386 00:38:48,793 --> 00:38:50,126 Ez! 387 00:38:51,251 --> 00:38:53,168 Mesedez, ez duzu hau egin behar! 388 00:38:55,084 --> 00:38:57,834 Yue, ez. 389 00:38:58,834 --> 00:38:59,751 Ez. 390 00:39:01,876 --> 00:39:02,709 Yue! 391 00:39:49,001 --> 00:39:49,834 Aang, 392 00:39:50,918 --> 00:39:51,834 entzun. 393 00:39:53,959 --> 00:39:55,626 Hemengoa sentitu ez arren, 394 00:39:57,418 --> 00:39:59,793 ez zenuen duela 100 urte hil behar. 395 00:40:01,168 --> 00:40:02,126 Bestela, 396 00:40:03,001 --> 00:40:06,209 ez zinateke hemen egongo, eta munduak behar zaitu. 397 00:40:12,001 --> 00:40:13,084 Nik behar zaitut. 398 00:41:52,459 --> 00:41:54,001 Hondamendia izan da. 399 00:42:21,834 --> 00:42:22,751 Hahn. 400 00:42:55,584 --> 00:42:57,584 Barkatu babestu ez izanagatik. 401 00:43:02,668 --> 00:43:04,834 Alabak nahi zuena egiten zuen beti. 402 00:43:07,376 --> 00:43:09,418 Eta ez zuk ez beste inork 403 00:43:10,501 --> 00:43:12,126 ezin zuen hori ekidin. 404 00:43:17,709 --> 00:43:19,834 Gu guztiongatik sakrifikatu da. 405 00:43:20,709 --> 00:43:21,709 Nik... 406 00:43:24,043 --> 00:43:25,251 ez nuen ezer egin. 407 00:43:28,376 --> 00:43:32,709 Besoak uztarturik geratu nintzen jendea borrokatzen eta hiltzen zela, 408 00:43:32,709 --> 00:43:34,376 ez naizelako gerlari bat. 409 00:43:35,709 --> 00:43:39,334 Sokka, beldurtuta egongo zen une batean, 410 00:43:40,668 --> 00:43:42,334 berarekin egon zinen. 411 00:43:44,751 --> 00:43:46,584 Ez duzu gerlari bat izan behar 412 00:43:47,084 --> 00:43:48,584 heroi bat izateko. 413 00:43:57,418 --> 00:43:59,876 Egunsentia ikusiko ez nuela uste nuen, 414 00:44:00,751 --> 00:44:04,668 baina eguzkia atera da, eta Ur tribuak hemen jarraitzen du. 415 00:44:05,959 --> 00:44:07,209 Asko galdu duzue. 416 00:44:07,918 --> 00:44:12,501 Bai, baina galdutako berreraikiko dugu, eta indartsuago egingo gaitu. 417 00:44:15,168 --> 00:44:19,751 Gogoratzen ura aldaketaren elementua dela esan nizula? 418 00:44:20,751 --> 00:44:23,501 Ahaztuta nuen horren esanahia. 419 00:44:24,209 --> 00:44:27,876 Aldaketak bizitza berria dakar. 420 00:44:30,293 --> 00:44:31,793 Hori gogorarazi didazu, 421 00:44:33,668 --> 00:44:35,876 eta bihotzez eskertzen dizut. 422 00:44:40,709 --> 00:44:45,251 Zera, Urmaisuen belaunaldi berriak trebakuntza jaso beharko du. 423 00:44:47,668 --> 00:44:49,168 Laguntza beharko dugu. 424 00:44:52,709 --> 00:44:53,584 Milesker. 425 00:44:55,876 --> 00:44:59,251 Baina Aangek bidaia jarraitu behar du, eta nik ere bai. 426 00:45:01,168 --> 00:45:04,043 Avatarrak ez du oraindik ur izurtza menperatu. 427 00:45:06,293 --> 00:45:10,459 Hala bada, ezingo luke maistra hoberik izan. 428 00:45:15,126 --> 00:45:16,334 Tori. 429 00:45:18,501 --> 00:45:19,334 Zer da? 430 00:45:20,459 --> 00:45:23,084 Gure oasiko ura. 431 00:45:24,793 --> 00:45:27,001 Bizitakoaren oroigarria 432 00:45:27,001 --> 00:45:29,418 eta itzultzeko gonbidapena, 433 00:45:30,668 --> 00:45:31,668 noiznahi. 434 00:45:50,709 --> 00:45:53,584 Jee lotinantak atzera egingo zuen gudua okertzean. 435 00:45:54,626 --> 00:45:57,126 Tripulazioa gure bila ibiliko da. 436 00:46:01,209 --> 00:46:02,626 Zer deritzozu, printzea? 437 00:46:03,584 --> 00:46:05,001 Zer egin nahi duzu? 438 00:46:08,459 --> 00:46:09,418 Ez dakit. 439 00:46:14,668 --> 00:46:15,668 Nekatuta nago. 440 00:46:20,126 --> 00:46:21,418 Atsedena behar duzu. 441 00:46:22,709 --> 00:46:24,334 Atsedena garrantzitsua da. 442 00:46:49,543 --> 00:46:50,709 Nik eragin dut hau. 443 00:46:51,251 --> 00:46:53,376 Ez, Suaren nazioak eragin du. 444 00:46:54,043 --> 00:46:56,043 Ez dut Avatarra nola izan jakin. 445 00:46:57,334 --> 00:47:00,001 Nola egingo dut hau minik eragin gabe? 446 00:47:01,209 --> 00:47:02,668 Aang, hau gerra da. 447 00:47:03,418 --> 00:47:05,834 Hildakoak egongo dira. Mina egongo da. 448 00:47:07,043 --> 00:47:08,584 Hori ez da zure errua. 449 00:47:08,584 --> 00:47:10,376 Sumaisuek ez dute etsiko. 450 00:47:10,376 --> 00:47:13,251 Datorrenari aurre egiteko prest egon behar dugu. 451 00:47:13,251 --> 00:47:15,043 Utzi iraganaz arduratzeari 452 00:47:15,043 --> 00:47:17,834 eta hasi egiteke dagoenena pentsatzen. 453 00:47:32,709 --> 00:47:35,626 Gyatsok esan zidan zerbait ulertu dudala uste dut. 454 00:47:36,626 --> 00:47:40,793 Iragana ahaztu behar nuela, etorkizun bat izateko. 455 00:47:50,043 --> 00:47:51,043 Zuzen zegoen. 456 00:47:51,043 --> 00:47:54,209 Ura izurtzen ikasiko duzu, kosta ahala kosta. 457 00:47:54,209 --> 00:47:55,876 Eta gero lurra izurtzen... 458 00:47:55,876 --> 00:47:57,459 Omashura itzuli behar. 459 00:48:03,793 --> 00:48:04,918 Zera, 460 00:48:06,084 --> 00:48:07,084 gose al da inor? 461 00:48:07,668 --> 00:48:09,709 Zergatik duzu beti janaria buruan? 462 00:48:09,709 --> 00:48:13,334 - Ez duelako besterik buru barruan. - Dio meloi-buruak. 463 00:48:14,001 --> 00:48:15,501 Meloi bat jango nuke. 464 00:48:16,043 --> 00:48:20,251 Ikusten? Janaria beti da erantzun zuzena. Fidatu nitaz. 465 00:48:23,418 --> 00:48:25,376 Hiriak kalte handiak jaso ditu, 466 00:48:25,376 --> 00:48:28,043 baina gure indarrek ezin izan dute hartu. 467 00:48:30,709 --> 00:48:34,834 Gainera, Avatarrak bizirik eta aske jarraitzen du. 468 00:48:37,584 --> 00:48:38,584 Lastima. 469 00:48:40,668 --> 00:48:42,376 Baina ez nau harritzen. 470 00:48:44,126 --> 00:48:47,001 Banekien Iparraldea konkistatzea zaila zela. 471 00:48:50,084 --> 00:48:53,584 Hori uste bazenuen, zergatik agindu zenuen erasoa? 472 00:48:55,876 --> 00:48:57,126 Iruzurra zen. 473 00:48:59,001 --> 00:49:01,251 Iparraldea ez zen benetako itua. 474 00:49:09,459 --> 00:49:11,459 Lehen aldiz mende batean, 475 00:49:12,001 --> 00:49:14,084 Omashu gurea da. 476 00:49:15,251 --> 00:49:18,126 Orain Ba Sing Se baino ez zaigu falta 477 00:49:18,626 --> 00:49:21,251 Lurraren erreinu osoa konkistatzeko. 478 00:49:30,418 --> 00:49:31,876 Estrategia bikaina, 479 00:49:32,876 --> 00:49:34,918 baina bazekin Suaren jaunak 480 00:49:34,918 --> 00:49:37,918 Zuko printzea Agna Qel'ako erasoan zegoela? 481 00:49:40,001 --> 00:49:42,959 Hildako asko egon dira gure alderdian. 482 00:49:51,709 --> 00:49:54,043 Zuko indartsua bada, bizirik egongo da. 483 00:49:56,376 --> 00:49:57,334 Bestela... 484 00:50:00,168 --> 00:50:02,668 batzuetan ahulak sakrifikatu beharra dago 485 00:50:03,168 --> 00:50:05,209 indarra mantentzeko. 486 00:50:11,668 --> 00:50:12,626 Omashu 487 00:50:13,793 --> 00:50:15,001 gurea da! 488 00:50:25,668 --> 00:50:28,793 Suaren nazioagatik! 489 00:50:34,751 --> 00:50:35,626 Eta... 490 00:50:37,876 --> 00:50:39,168 hurrengoa? 491 00:50:47,001 --> 00:50:50,376 Zeruko mugimenduak neurtzea beti gertatu zaigu zaila, 492 00:50:50,876 --> 00:50:54,876 baina horiek hobeto ulertzeko metodo berria asmatu dugu. 493 00:51:02,418 --> 00:51:04,376 Ehun urte igaro behar izan dira, 494 00:51:04,959 --> 00:51:07,251 baina unea gerturatzen ari da azkenik. 495 00:51:09,043 --> 00:51:10,793 - Noiz? - Laster. 496 00:51:17,584 --> 00:51:19,626 Berriz ikusiko dugu zeruan 497 00:51:21,001 --> 00:51:23,084 Sozinen kometa. 498 00:53:20,584 --> 00:53:23,501 Azpitituluak: Leire Chertudi