1 00:00:19,626 --> 00:00:22,876 Zuko printzea. Guardia inperiala zu atxilotzera dator. 2 00:00:22,876 --> 00:00:24,376 - Zer? - Guardia? 3 00:00:24,376 --> 00:00:27,334 - Bidean dira jada. - Jee lotinanta, lasaitu. 4 00:00:30,001 --> 00:00:36,084 Zhao almirantearen ontzian nengoen... erregai erreserbei buruz hizketan. 5 00:00:37,001 --> 00:00:39,793 Dan lotinanta eta biok berandu ari ginen lanean. 6 00:00:40,418 --> 00:00:42,293 A zer aurpegia jarri duzun! 7 00:00:43,001 --> 00:00:44,626 Dangek mezu bat jaso du. 8 00:00:46,793 --> 00:00:47,793 Jarraitu edaten. 9 00:00:49,793 --> 00:00:53,376 Suaren jaunaren agindu berriak eztabaidatzen entzun ditut. 10 00:00:53,376 --> 00:00:56,918 Bere guardia bidali du printzea Hiri Buruzagira eraman dezaten, 11 00:00:56,918 --> 00:00:58,418 non epaitu egingo duten. 12 00:00:58,418 --> 00:00:59,793 Traizioagatik. 13 00:01:00,376 --> 00:01:01,918 - Traizioa? - Ziur zaude? 14 00:01:01,918 --> 00:01:04,834 Bai, jauna. Tripulazioa guardia hartzera joan da. 15 00:01:04,834 --> 00:01:06,918 Orain? Orduan laster helduko dira. 16 00:01:10,168 --> 00:01:11,543 Hau Zhaoren kontua da. 17 00:01:11,543 --> 00:01:14,459 Ozairi sinetsarazi dio bere aurka zaudela. 18 00:01:18,376 --> 00:01:21,918 Pohuai. Zhaok badaki zu izan zinela Avatarra askatu zuena. 19 00:01:22,709 --> 00:01:25,334 Zuko printzea, berehala joan behar duzu. 20 00:01:26,501 --> 00:01:29,001 Ez jarri motorra martxan urrundu arte. 21 00:01:29,001 --> 00:01:31,126 Bide nagusirik ez, bidaiatu gauez. 22 00:01:31,126 --> 00:01:33,668 Aitak ezin du bere aurka nagoela pentsatu. 23 00:01:33,668 --> 00:01:38,126 Ez, baina lehenik ezkutatu beharra duzu. Ni arduratuko naiz Ozaiz. 24 00:01:47,334 --> 00:01:49,584 Mila esker, Jee lotinanta. 25 00:01:50,084 --> 00:01:51,918 Zaindu, berorren gorentasuna. 26 00:02:01,918 --> 00:02:03,459 Jeek ez du ezer susmatu. 27 00:02:05,668 --> 00:02:07,834 Erraz asko irentsi du amua. 28 00:02:30,251 --> 00:02:32,584 Zer esango diozu Suaren jaunari semeaz? 29 00:02:34,168 --> 00:02:35,918 Egia esango diot. 30 00:02:37,918 --> 00:02:43,001 Printzeak bere beharrak nazioaren beharren gainetik jarri zituela. 31 00:02:48,501 --> 00:02:50,834 Eta semea traidore bat zela. 32 00:02:53,543 --> 00:02:54,668 Gel leherkaria. 33 00:03:00,709 --> 00:03:01,543 Printzea! 34 00:03:09,168 --> 00:03:10,126 Zuko. 35 00:03:14,168 --> 00:03:18,709 Orain nire doluminak eman behar dizkiot Iroh jeneralari. 36 00:03:18,709 --> 00:03:21,293 Ziur naiz lur jota egongo dela. 37 00:03:49,501 --> 00:03:53,543 Zuko bere kabuz ari da, eta ez da nik uste bezalakoa. 38 00:03:53,543 --> 00:03:56,001 Bakar-bakarrik dago. 39 00:03:56,584 --> 00:03:57,501 Harrigarria. 40 00:03:57,501 --> 00:04:00,501 Sokka, Aangek lotura bat sortu du berarekin. 41 00:04:00,501 --> 00:04:01,418 Ezta? 42 00:04:01,418 --> 00:04:05,334 Zukok eta biok zama handia dugula ohartu naiz. 43 00:04:07,209 --> 00:04:10,751 Arduratuta ibili naiz zer egiten ari naizen ez dakidalako. 44 00:04:11,793 --> 00:04:13,043 Egia esan, ez dakit. 45 00:04:13,626 --> 00:04:15,584 Ez dut beste diziplinarik ikasi, 46 00:04:15,584 --> 00:04:17,709 eta hanka sartzen jarraituko dut, 47 00:04:18,293 --> 00:04:21,084 baina gutxienez nire lagunak alboan egingo dut. 48 00:04:21,668 --> 00:04:23,626 Jakina. Avatar-kideak. 49 00:04:27,709 --> 00:04:29,043 Zer da, lagun? 50 00:04:29,043 --> 00:04:30,126 Begira! 51 00:04:32,584 --> 00:04:34,418 Iparraldeko ur tribuaren hiria! 52 00:04:35,834 --> 00:04:38,084 Lortu dugu. Heldu gara azkenik. 53 00:04:50,959 --> 00:04:52,001 Heldu dira! 54 00:04:56,959 --> 00:05:00,418 Avatar, ongi etorri Agna Qel'ara. 55 00:05:02,501 --> 00:05:03,584 Begira! 56 00:05:04,293 --> 00:05:05,293 Kaixo! 57 00:05:06,043 --> 00:05:07,001 Zera da... 58 00:05:07,001 --> 00:05:08,043 ederra. 59 00:05:08,626 --> 00:05:09,626 Ezin hobea da. 60 00:05:23,918 --> 00:05:25,126 Zure zain geunden. 61 00:05:28,168 --> 00:05:29,584 Piztia zainduko dugu. 62 00:05:29,584 --> 00:05:31,751 Bufalotegira eramango dute, 63 00:05:31,751 --> 00:05:34,501 haitzulo bero eta argitsua da, leku asko dago. 64 00:05:34,501 --> 00:05:37,251 Ziurtatu alga nahikoa dituela. Alga mordoa. 65 00:05:37,251 --> 00:05:38,168 Noski. 66 00:05:42,709 --> 00:05:43,834 Ongi etorri. 67 00:05:43,834 --> 00:05:46,668 Arnook naiz, Iparraldeko ur tribuko burua, 68 00:05:46,668 --> 00:05:50,001 eta gure abegi eta babesa eskaintzen dizuet, 69 00:05:50,001 --> 00:05:52,834 Ozeano eta Ilargiaren espirituen izenean. 70 00:05:52,834 --> 00:05:56,251 Mila esker. Luze daramagu momentu honen zain. 71 00:05:56,251 --> 00:05:58,668 Asko pozten gaitu geurean hartzea 72 00:05:58,668 --> 00:06:01,043 hegoaldeko gure anai-arrebak. 73 00:06:01,918 --> 00:06:05,334 Hau Pakku maisua da. Gure Urmaisu nagusia da. 74 00:06:06,168 --> 00:06:10,126 Eta hau alaba da, Yue printzesa, gure tribuko lider espirituala. 75 00:06:10,126 --> 00:06:13,834 Zerbait esan behar dizuet. Arriskuan zaudete. 76 00:06:13,834 --> 00:06:14,918 Aang Avatarra... 77 00:06:14,918 --> 00:06:16,459 Erokeria dirudi, 78 00:06:16,459 --> 00:06:19,793 baina irudipen batean Iparraldea erasopean ikusi dut. 79 00:06:19,793 --> 00:06:20,876 Badakigu. 80 00:06:21,668 --> 00:06:26,043 Duela egun batzuk antzeman genuen honantz datorren Suaren nazioko ontzidia. 81 00:06:26,043 --> 00:06:28,376 Ez diegu ordutik begirik kendu. 82 00:06:28,376 --> 00:06:30,668 Zure laguntza eskertuko dugu. 83 00:06:30,668 --> 00:06:33,001 Avatarraren boterea gure alde izanda, 84 00:06:33,001 --> 00:06:35,584 ahaztuko ez duten lezioa irakatsiko diegu. 85 00:06:37,209 --> 00:06:41,876 Lagunok, ohorea da gure hiriarentzat aliatu boteretsuak gurean izatea, 86 00:06:41,876 --> 00:06:45,334 eta haien etorrera oturuntza batekin ospatuko dugu. 87 00:06:45,334 --> 00:06:46,626 Oturuntza. 88 00:06:46,626 --> 00:06:48,084 Espirituen babesa dugu... 89 00:06:48,084 --> 00:06:49,668 - Utzi begiratzeari. - Zer? 90 00:06:50,168 --> 00:06:52,168 Ezin dut. Ezaguna egiten zait. 91 00:06:52,168 --> 00:06:54,959 - Ezagutzen dugu? - Ez. 92 00:06:54,959 --> 00:06:57,584 Aski da, tentela zarela pentsatuko dute. 93 00:06:57,584 --> 00:06:58,709 Are tentelagoa. 94 00:07:06,251 --> 00:07:10,584 Zin degizut, ez dut gaizkile horiek harrapatu arte amore emango. 95 00:07:10,584 --> 00:07:15,501 Gure etsaiek larrutik ordainduko dute krimen lotsagarri hau. 96 00:07:15,501 --> 00:07:17,293 Eta badakit non hasi ehiza. 97 00:07:18,126 --> 00:07:19,668 Badakit nor izan den. 98 00:07:23,209 --> 00:07:24,334 Ozai izan da. 99 00:07:25,584 --> 00:07:28,584 Ozaik ez du jada errukirik. 100 00:07:28,584 --> 00:07:31,668 Hain dago mundua konkistatzearekin itsututa, 101 00:07:31,668 --> 00:07:35,084 ezen ezin duen inork traba egiterik onartu, 102 00:07:35,084 --> 00:07:37,209 ezta bere odolekoa bada ere. 103 00:07:37,209 --> 00:07:38,334 Hara. 104 00:07:46,293 --> 00:07:47,626 Ulertzen dut. 105 00:07:49,876 --> 00:07:53,126 Esango dizudana entzutea zera izango da... 106 00:07:54,501 --> 00:07:55,626 deseroso samarra. 107 00:07:58,834 --> 00:07:59,959 Suaren jaunak 108 00:08:01,418 --> 00:08:04,418 armada handi bat 109 00:08:04,959 --> 00:08:07,209 zuzentzeko ohorea esleitu dit, 110 00:08:08,084 --> 00:08:10,626 Iparraldea konkistatzeko aginduarekin. 111 00:08:11,418 --> 00:08:13,293 Badakigu Avatarra harantz doala, 112 00:08:13,293 --> 00:08:17,501 Urmaisuen azken gotorleku handira, 113 00:08:17,501 --> 00:08:21,168 eta nik hartu egingo dut. 114 00:08:23,793 --> 00:08:25,001 Barkatu, almirantea, 115 00:08:26,001 --> 00:08:32,543 baina ez zinateke nire lehen aukera izango halako misio... garrantzitsurako. 116 00:08:32,543 --> 00:08:37,001 Egia da ez dudala eskarmentu handirik borrokan. 117 00:08:37,709 --> 00:08:42,001 Baina horrek, halaber, porrotik ezagutu ez dudala esan nahi du. 118 00:08:44,459 --> 00:08:45,418 Zuk ez bezala. 119 00:09:02,584 --> 00:09:03,626 Nahikoa da. 120 00:09:03,626 --> 00:09:04,959 Nahikoa da! 121 00:09:10,376 --> 00:09:12,501 Suaren jaunaren arabera zure jarduna 122 00:09:13,751 --> 00:09:14,626 eskasa izan da. 123 00:09:15,293 --> 00:09:16,251 Nik irabazi dut! 124 00:09:16,251 --> 00:09:18,709 Duela bi mugimendu akabatu behar zenuen. 125 00:09:18,709 --> 00:09:21,209 Hortaz, bihar berriz egingo duzu proba. 126 00:09:33,168 --> 00:09:35,501 Zurekin jolasten ari dela dakizu, ezta? 127 00:09:35,501 --> 00:09:37,834 Ez zirudien hala harria gainean nuela. 128 00:09:37,834 --> 00:09:41,418 Zure aitak badaki onena zarela. 129 00:09:41,418 --> 00:09:43,376 Ez du zuk jakin dezazun nahi. 130 00:09:43,376 --> 00:09:45,876 Hustu ditzala bere kartzelak. 131 00:09:46,584 --> 00:09:48,293 Bidali ditzala maisu guztiak. 132 00:09:48,293 --> 00:09:51,459 Denak erreko ditut egia onartzen duen arte. 133 00:09:51,459 --> 00:09:52,709 Zer egia? 134 00:09:54,418 --> 00:09:56,501 Ni naizela aukera egokia. 135 00:10:11,418 --> 00:10:13,084 Zoaz berarekin hitz egitera. 136 00:10:13,959 --> 00:10:18,001 Zer esango dut? "Sokka naiz, Hegoaldeko ur tribukoa". 137 00:10:21,418 --> 00:10:22,751 Neska bat baino ez da. 138 00:10:23,626 --> 00:10:26,793 Printzesa eta lider espirituala da. 139 00:10:26,793 --> 00:10:30,084 Tronu batean lo egin eta eguzki izpiak jango ditu. 140 00:10:32,959 --> 00:10:33,918 Ez da izango. 141 00:10:34,418 --> 00:10:37,043 Itsas-mahats egosiak. Nire gogokoenak. 142 00:10:37,793 --> 00:10:40,084 Ona dago? Zer-nolako zaporea du? 143 00:10:41,418 --> 00:10:42,334 Zera... 144 00:10:44,418 --> 00:10:45,543 etxeko zaporea. 145 00:10:52,793 --> 00:10:53,626 Katara? 146 00:10:56,084 --> 00:10:58,918 Hona lagundu izana eskertu nahi dizut. 147 00:11:00,376 --> 00:11:02,293 Munduko aukerarik onena izan da. 148 00:11:03,126 --> 00:11:05,543 Izar ere, zuri esker ezagutu dut mundua. 149 00:11:07,959 --> 00:11:11,209 Esan, janariaz gozatzen ari zarete? 150 00:11:11,209 --> 00:11:12,793 Ederra dago. 151 00:11:12,793 --> 00:11:15,126 Zeure kabuz ikasi omen duzu. 152 00:11:15,126 --> 00:11:19,376 Bai, hobetu dudala uste dut, baina asko dut ikasteko. 153 00:11:19,376 --> 00:11:22,043 Urmaisu gehiago ezagutzeko irrikan nago, 154 00:11:22,043 --> 00:11:24,959 bereziki zu bezalako maisu handiak. 155 00:11:28,001 --> 00:11:31,626 Gogorra izango zen Urmaisurik ezagutu gabe haztea. 156 00:11:31,626 --> 00:11:34,876 Suaren nazioaren erasoek asko kendu dizute. 157 00:11:34,876 --> 00:11:36,043 Asko kendu digute. 158 00:11:40,626 --> 00:11:44,334 Okerrena zen... ezin nuela laguntzeko ezer egin. 159 00:11:44,334 --> 00:11:46,459 Baina bizirik jarraitu duzu. 160 00:11:46,459 --> 00:11:48,751 Hori da gure indarra. 161 00:11:48,751 --> 00:11:50,626 Ura aldaketaren elementua da. 162 00:11:51,584 --> 00:11:55,501 Eta Urmaisuok beti egokitu gara bizitzaren joan-etorrietara. 163 00:11:57,501 --> 00:12:00,376 Bihar goizean, zoaz Yagodaren bila. 164 00:12:00,918 --> 00:12:04,334 Gure irakaslerik onenetarikoa da, trebatzen lagunduko dizu. 165 00:12:06,084 --> 00:12:07,209 Mila esker, Maisua. 166 00:12:20,709 --> 00:12:25,668 Jarriko dizkiogu masustak? 167 00:12:43,251 --> 00:12:44,418 Tori. 168 00:12:48,834 --> 00:12:49,751 Mila esker. 169 00:12:50,959 --> 00:12:52,751 Hau bukatzen lagundu nahi? 170 00:12:54,959 --> 00:12:56,876 Tira. Oso ona dago. 171 00:13:11,834 --> 00:13:13,209 Zer iruditzen zaizu? 172 00:13:13,209 --> 00:13:14,418 Ederra dago. 173 00:13:17,084 --> 00:13:21,293 Txikitan, hemen ezkutatu ohi nintzen aita jakintsuekin biltzen zenean. 174 00:13:21,834 --> 00:13:24,126 Tribua nola zuzendu ikastea nahi zuen, 175 00:13:24,126 --> 00:13:26,793 egunen batean, nire ardura izango delako. 176 00:13:26,793 --> 00:13:28,793 Aspergarria zen. 177 00:13:29,834 --> 00:13:34,209 Beraz, hemen amonekin ezkutatu eta postreak egiten nituen. 178 00:13:36,376 --> 00:13:38,501 Neska bat baino ez zara. 179 00:13:39,668 --> 00:13:40,876 Ez dut neska itxura? 180 00:13:40,876 --> 00:13:44,709 Ez da hori. Printzesa bat zarenez zera uste nuen... 181 00:13:44,709 --> 00:13:47,709 - Handiputza nintzela? - Bai. Alegia, ez. 182 00:13:49,293 --> 00:13:51,543 Hori uste nuen, baina baldarra zara. 183 00:13:52,126 --> 00:13:54,834 Ez, baldarra ez, hori ez da ona, 184 00:13:54,834 --> 00:13:57,584 eta hobe dut lehenbailehen isildu. 185 00:13:58,834 --> 00:14:02,293 Ulertzen dut. Badakit jendaurrean honela nagoela... 186 00:14:04,043 --> 00:14:06,584 baina hori espero du jendeak. 187 00:14:07,376 --> 00:14:10,543 Ez gaizki ulertu. Komunitatea laguntzea gogoko dut, 188 00:14:10,543 --> 00:14:14,001 baina noizean behin nonbaitera joan beharra dut... 189 00:14:14,001 --> 00:14:15,334 Postreak egitera? 190 00:14:17,126 --> 00:14:18,001 Ulertzen dut. 191 00:14:18,793 --> 00:14:22,334 Zera, etxean, nire ardura zen herria babestea. 192 00:14:22,959 --> 00:14:24,334 Oso serio hartzen nuen. 193 00:14:24,876 --> 00:14:28,001 Katarak serioegi hartzen nuela esango luke, baina... 194 00:14:28,001 --> 00:14:29,459 Zure erantzukizuna zen. 195 00:14:31,209 --> 00:14:32,126 Bai. 196 00:14:32,918 --> 00:14:35,501 Bai, eta egin ezean, 197 00:14:36,709 --> 00:14:38,376 batek daki zer gertatuko zen. 198 00:14:39,376 --> 00:14:43,584 Nire aitari hitzeman nion, eta nire hitza bete behar nuen. 199 00:14:43,584 --> 00:14:46,668 Baina batzuetan ardura hori ez izatea nahiko nuke. 200 00:14:47,501 --> 00:14:49,251 Zera izan nahiko nuke... 201 00:14:49,251 --> 00:14:50,584 Mutil bat baino ez? 202 00:14:52,626 --> 00:14:53,501 Bai. 203 00:14:58,459 --> 00:14:59,584 Ezagutzen gara? 204 00:15:01,793 --> 00:15:02,751 Yue printzesa. 205 00:15:04,709 --> 00:15:06,209 Bendiziorako prest daude. 206 00:15:09,293 --> 00:15:10,334 Mila esker, Hahn. 207 00:15:10,918 --> 00:15:14,376 Ez zenuen etorri behar. Apaizetako bat etor zatekeen. 208 00:15:14,876 --> 00:15:16,084 Gustura etorri naiz. 209 00:15:16,876 --> 00:15:17,709 Benetan. 210 00:15:52,043 --> 00:15:53,459 Gure izotz harresia. 211 00:15:53,459 --> 00:15:56,459 Mende bat baino gehiagoz eutsi die erasoei. 212 00:15:56,459 --> 00:16:00,293 Buruzagia, axola ez badizu, gure anaiarekin hitz egin nahi dut. 213 00:16:00,293 --> 00:16:02,418 - Borroka taktikez. - Nirekin? 214 00:16:02,418 --> 00:16:04,251 Borrokaz galdetu nahi didazu? 215 00:16:04,251 --> 00:16:06,043 Guk ez daukagun zerbait duzu. 216 00:16:06,668 --> 00:16:07,543 Eskarmentua. 217 00:16:08,126 --> 00:16:11,459 Sumaisuen armadurak metalezkoak dira? 218 00:16:12,376 --> 00:16:14,251 Sorbaldetan puntak omen dituzte. 219 00:16:14,834 --> 00:16:18,793 Metalik ez. Larruzkoak dira, eta ez dute jada puntarik sorbaldetan. 220 00:16:18,793 --> 00:16:22,751 Pelotoi osoak entzun beharko luke. Etorriko zara nirekin? 221 00:16:23,376 --> 00:16:24,501 Bai. Noski. 222 00:16:25,501 --> 00:16:26,501 Ederto. 223 00:16:27,876 --> 00:16:29,293 Esan, Aang Avatarra, 224 00:16:30,084 --> 00:16:33,084 zein uste duzu dela borrokarako estrategiarik onena? 225 00:16:33,084 --> 00:16:36,209 Zuzenduko duzu zuk eraso frontea? 226 00:16:36,209 --> 00:16:38,293 Erasoaren buru izan zaitezke. 227 00:16:38,293 --> 00:16:42,834 Egia esan, aire izurtza defentsarako diziplina da. 228 00:16:43,459 --> 00:16:46,251 Gure estiloa gatazkak saihestea da. 229 00:16:46,251 --> 00:16:48,126 Baina ez zara Airemaisu soila. 230 00:16:48,959 --> 00:16:50,084 Avatarra zara. 231 00:16:52,043 --> 00:16:54,834 Egia esan, ez dut beste diziplinarik menderatu, 232 00:16:55,793 --> 00:16:59,626 Horregatik etorri naiz hona, ikasteko asmoarekin. 233 00:16:59,626 --> 00:17:03,168 Baina istorioak entzun ditugu, herri asko salbatu dituzu. 234 00:17:03,168 --> 00:17:05,626 Suaren nazioaren pelotoiak garaitu, 235 00:17:05,626 --> 00:17:07,501 baita munstroekin borrokatu. 236 00:17:07,501 --> 00:17:09,418 Nola egin duzu hori guztia? 237 00:17:10,626 --> 00:17:11,751 Lagunekin batera. 238 00:17:12,418 --> 00:17:13,709 Talde-lana izan da. 239 00:17:15,334 --> 00:17:18,293 Bidaian zehar arreta entrenamenduan jartzea 240 00:17:18,293 --> 00:17:19,584 zatekeen zuhurrena. 241 00:17:26,668 --> 00:17:29,209 Ezingo dugu Avatarra aintzat hartu. 242 00:17:36,709 --> 00:17:38,459 Ura bizitza da. 243 00:17:39,043 --> 00:17:42,126 Urari esker sortzen da bizitza. 244 00:17:46,626 --> 00:17:48,751 Eta sendatzen da. 245 00:17:56,834 --> 00:18:01,001 Pakku maisuak esan dit gonbidatu berezia izango genuela gaur. 246 00:18:01,001 --> 00:18:02,376 Milesker harreragatik. 247 00:18:03,126 --> 00:18:06,751 Ur sendatzea jada praktikatzen ez zelako ustea nuen. 248 00:18:06,751 --> 00:18:09,793 Bai, funtsezkoa da gure kulturan. 249 00:18:10,334 --> 00:18:11,501 Saiatu nahi duzu? 250 00:18:17,918 --> 00:18:21,709 Nabaritu energia fluxua gorputzean zehar. 251 00:18:21,709 --> 00:18:27,168 Konektatu fluxu hori zure barneko energiarekin. 252 00:18:27,793 --> 00:18:29,043 Sendatzea... 253 00:18:31,126 --> 00:18:33,251 ez da prozesu fisikoa soila. 254 00:18:34,543 --> 00:18:35,959 Enpatia behar da. 255 00:18:35,959 --> 00:18:40,293 Mina sentitzea zer den ulertu behar duzu. 256 00:18:41,251 --> 00:18:43,251 Eta min hori kendu. 257 00:18:49,043 --> 00:18:50,334 Oso trebea zara. 258 00:18:50,834 --> 00:18:51,959 Milesker. 259 00:18:51,959 --> 00:18:53,959 Azkar ikastera ohitu naiz. 260 00:18:54,876 --> 00:18:56,751 Azkar ibili behar izan dugu. 261 00:18:56,751 --> 00:18:59,793 Nahitaezkoa su-bola bat zugana badator. 262 00:19:01,334 --> 00:19:04,084 Horren harira. Noiz da borroka trebaketa? 263 00:19:04,084 --> 00:19:05,043 Barkatu? 264 00:19:05,043 --> 00:19:09,209 Oinarrizko formak menperatzen ditut, baina doitasuna hobetu behar dut. 265 00:19:09,209 --> 00:19:10,168 Baita indarra. 266 00:19:10,751 --> 00:19:13,001 Emakumeok ez dugu borrokatzen. 267 00:19:13,001 --> 00:19:15,918 Sendatzen dugu, ez dugu minik ematen. 268 00:19:15,918 --> 00:19:17,626 Ez dut sendatu nahi soilik. 269 00:19:17,626 --> 00:19:20,251 Sendatzea ohitura noble eta sakratua da. 270 00:19:20,251 --> 00:19:21,918 Bokazio gorena. 271 00:19:21,918 --> 00:19:24,043 Barkatu. Ez nazazu gaizki ulertu. 272 00:19:24,043 --> 00:19:28,168 Kontua da... Borrokan trebeagoa naizela uste dut. 273 00:19:28,168 --> 00:19:31,668 Beraz, posible bada, borroka trebakuntza jaso nahiko nuke. 274 00:19:31,668 --> 00:19:35,209 Iparraldeko ur tribuan emakumeek ezin dute borrokatu. 275 00:19:35,793 --> 00:19:38,751 Ezin dute? Hori ez da bidezkoa. 276 00:19:38,751 --> 00:19:40,084 Gure usadioa da. 277 00:19:51,668 --> 00:19:52,709 Ulertuta. 278 00:19:55,334 --> 00:19:56,459 Talde jatorra dira. 279 00:19:57,918 --> 00:20:02,334 Ahalik eta ondoen trebatu ditugu, baina ez dakite zeri egingo dioten aurre. 280 00:20:02,334 --> 00:20:04,293 Ez dute borrokarik ezagutu. 281 00:20:04,293 --> 00:20:08,126 Aizu, ziur primeran egingo dutela. Zure lidergopean bereziki. 282 00:20:10,459 --> 00:20:11,376 Zera... 283 00:20:13,459 --> 00:20:14,376 Yue printzesa. 284 00:20:16,001 --> 00:20:17,001 Aparta dirudi. 285 00:20:17,668 --> 00:20:21,418 Yue arduratsua, atsegina eta eskuzabala da. 286 00:20:22,001 --> 00:20:25,668 Gure tribuaren idealak irudikatzen ditu. Onena da, benetan. 287 00:20:28,084 --> 00:20:29,084 Gustuko duzu. 288 00:20:31,626 --> 00:20:32,793 Printzesa eta biok 289 00:20:34,001 --> 00:20:35,168 ezkongaiak ginen. 290 00:20:35,751 --> 00:20:39,418 Txikiak ginenean adostu zen, baina 16 urte bete zituenean, 291 00:20:39,418 --> 00:20:41,293 ezkon-hitza hautsi zuen, 292 00:20:42,209 --> 00:20:44,251 bere eskubidea zena. 293 00:20:46,334 --> 00:20:47,168 Hara. 294 00:20:47,668 --> 00:20:49,334 Ez zuen zergatik azaldu. 295 00:20:50,584 --> 00:20:51,543 Orduan... 296 00:20:53,251 --> 00:20:55,168 zuk aurrera egingo zenuen? 297 00:20:56,001 --> 00:20:57,209 Ezkonduko zinen? 298 00:21:06,043 --> 00:21:08,834 Milesker Kuruk Avatarra gurtzera etortzeagatik. 299 00:21:09,626 --> 00:21:11,709 Hori baino gehiago egin nahi dut. 300 00:21:12,918 --> 00:21:15,543 Kuruk borroka honetan lagundu nazan nahi dut. 301 00:21:20,668 --> 00:21:22,459 Zer gertatzen da? 302 00:21:23,043 --> 00:21:26,043 Luze igaro da inork Kurukri ezer eskatu zionetik. 303 00:21:26,709 --> 00:21:29,084 Egia esan, oroitzapen oro galdu du ia. 304 00:21:29,084 --> 00:21:33,293 Avatarra izan zenean, Kuruk ez zuen harreman handirik izan munduarekin. 305 00:21:33,293 --> 00:21:35,876 Badiote Izpirituen munduarekin maitemindu 306 00:21:35,876 --> 00:21:38,376 eta bertan eman zuela denbora gehien. 307 00:21:38,376 --> 00:21:41,126 Zoritxarrez, ondorioz, ez zen inguruan egon 308 00:21:41,126 --> 00:21:43,626 gure arazoak konpontzen laguntzeko. 309 00:21:43,626 --> 00:21:46,376 Orduan, ez zuen bere lana egin. 310 00:21:46,959 --> 00:21:48,251 Denei huts egin zien. 311 00:21:49,209 --> 00:21:51,626 Arrazoiren bat izango zuela uste dut. 312 00:21:52,126 --> 00:21:55,209 Zuzen egotea espero dut, laguntza behar dut, 313 00:21:55,209 --> 00:21:59,126 eta bera da nire egoera uler dezakeen bakarra. 314 00:22:33,876 --> 00:22:34,876 Kaixo, Aang. 315 00:22:36,293 --> 00:22:37,834 Heldu zara Iparraldera. 316 00:22:37,834 --> 00:22:40,834 Bai, Iparraldeko ur tribua arriskuan dagoelako. 317 00:22:40,834 --> 00:22:45,209 Kyoshik erakutsitako irudipenean Suaren nazioak Agna Qel'a suntsitu zuen. 318 00:22:45,209 --> 00:22:47,209 Hori ekidin behar dut. 319 00:22:47,209 --> 00:22:48,501 Ezin duzu. 320 00:22:49,751 --> 00:22:52,126 Iparraldearen suntsiketa ikusi bazenuen, 321 00:22:52,834 --> 00:22:54,043 irudipena beteko da. 322 00:22:54,626 --> 00:22:57,001 Baina guduaren emaitza erabakitzeke dago. 323 00:22:57,584 --> 00:22:59,918 Suaren nazioak irabaztea, 324 00:22:59,918 --> 00:23:01,918 edo Urmaisuak bizirautea, 325 00:23:03,126 --> 00:23:05,001 zure esku dago. 326 00:23:05,751 --> 00:23:06,751 Ume bat naiz. 327 00:23:06,751 --> 00:23:09,251 Ez, Avatarra zara. 328 00:23:09,251 --> 00:23:10,876 Kyoshin egon nintzenean, 329 00:23:10,876 --> 00:23:14,376 Kyoshi Avatarrak energia harrigarria eman zidan. 330 00:23:14,376 --> 00:23:15,626 Avatar egora. 331 00:23:15,626 --> 00:23:18,668 Bai! Mila maisuren indarra ematen didala esan zuen. 332 00:23:19,251 --> 00:23:21,459 Horrekin Iparraldea salba dezaket. 333 00:23:21,459 --> 00:23:23,543 Baina kontrolatzeko, 334 00:23:23,543 --> 00:23:26,043 beste diziplinak menderatu behar dituzu. 335 00:23:26,043 --> 00:23:28,709 Berak hartu zuen kontrola. 336 00:23:28,709 --> 00:23:31,459 Boterea nire gorputzaren bidez bideratu zuen. 337 00:23:31,459 --> 00:23:34,084 Berak zuen kontrola. Hori egin dezakezu. 338 00:23:34,084 --> 00:23:35,251 Hori ezinezkoa da. 339 00:23:35,251 --> 00:23:38,043 - Ez da. Kyoshik egin zuen. - Ez naiz Kyoshi. 340 00:23:38,043 --> 00:23:40,376 - Baina egin dezakezu! - Ezin dut! 341 00:23:46,126 --> 00:23:48,501 Avatarra bihurtu nintzenean, 342 00:23:49,626 --> 00:23:51,584 jakin nuen espiritu maltzurrak 343 00:23:51,584 --> 00:23:55,543 Izpirituen mundutik gure mundura gurutzatzear zeudela. 344 00:23:56,251 --> 00:23:57,751 Gelditu behar nituen, 345 00:23:58,584 --> 00:24:01,376 eta bizitza osoa eman nuen haiei aurka egiten. 346 00:24:01,959 --> 00:24:04,209 Espirituen aurka borrokatu nuen gerrak 347 00:24:05,459 --> 00:24:09,001 gorputza zauritu eta arima usteldu zidan. 348 00:24:09,001 --> 00:24:10,459 Nire egoeran, 349 00:24:11,543 --> 00:24:14,126 ezin dut Avatar egoera kontrolatu 350 00:24:14,126 --> 00:24:15,876 zuk baino hobeto. 351 00:24:17,876 --> 00:24:20,209 Eta dena sakrifikatu arren, 352 00:24:21,543 --> 00:24:24,918 ezin izan zuen gehien maite nuena salbatu. 353 00:24:25,501 --> 00:24:29,001 Espiritu harrapakari bat nitaz mendekatu zen. 354 00:24:30,418 --> 00:24:32,584 Ummik, nire maiteak, 355 00:24:33,959 --> 00:24:35,459 larrutik ordaindu zuen. 356 00:24:37,376 --> 00:24:39,418 Espirituak aurpegia lapurtu zion. 357 00:24:41,418 --> 00:24:43,334 - Koh. - Entzun, Aang. 358 00:24:44,126 --> 00:24:47,543 Avatarrak bakarrik ibili beharra du, 359 00:24:48,251 --> 00:24:50,751 bestela, maite dituzunek sufrituko dute. 360 00:24:56,543 --> 00:24:58,668 Barkatu, Katararen bila nenbilen. 361 00:25:02,918 --> 00:25:03,876 Hobe dut joan. 362 00:25:04,834 --> 00:25:06,084 Ondo zaude? 363 00:25:07,626 --> 00:25:09,501 Bai, apur bat 364 00:25:10,668 --> 00:25:11,626 nekatuta soilik. 365 00:25:12,918 --> 00:25:16,751 Baliteke berriz apur bat zorabiatuta egotea. 366 00:25:23,376 --> 00:25:24,918 Banekien! Zu zinen! 367 00:25:24,918 --> 00:25:26,626 - Bai. - Azeria zara. 368 00:25:26,626 --> 00:25:27,709 Bai. 369 00:25:27,709 --> 00:25:28,959 Nola da posible? 370 00:25:33,959 --> 00:25:37,376 Jaio eta denbora gutxira, gaixotu egin nintzen, 371 00:25:37,959 --> 00:25:41,334 eta nire aitak espirituei eskatu zien ni salbatzeko, 372 00:25:41,334 --> 00:25:44,751 eta... mirari bat gertatu zen. 373 00:25:45,501 --> 00:25:47,834 Ilargiaren espirituak erantzun zion, 374 00:25:48,334 --> 00:25:51,584 bere esentziaren parte eman eta bizitza itzuli zidan. 375 00:25:53,543 --> 00:25:55,793 Gau hartan zuritu zitzaidan ilea. 376 00:25:55,793 --> 00:25:58,959 Orduan, espiritu bat zara? 377 00:26:00,251 --> 00:26:01,918 Partez, baina gizakia naiz. 378 00:26:01,918 --> 00:26:05,376 Bi munduetakoa izanda bien arteko zubi izan naiteke. 379 00:26:05,376 --> 00:26:07,334 Horregatik naiz emakume apaiza, 380 00:26:07,334 --> 00:26:10,251 jendea espiritualtasunera hurbiltzeko. 381 00:26:10,834 --> 00:26:13,334 Eta Izpirituen mundua bistatzeko gai naiz. 382 00:26:14,209 --> 00:26:15,293 Nire ametsetan. 383 00:26:15,293 --> 00:26:17,418 Ondo pasatzera zoaz hara? 384 00:26:17,418 --> 00:26:18,584 Ez zenuke egingo? 385 00:26:19,209 --> 00:26:20,834 Magikoa da oso. 386 00:26:20,834 --> 00:26:22,626 Ez nuke horrela deskribatuko. 387 00:26:22,626 --> 00:26:23,834 Ez duzu gustuko? 388 00:26:24,334 --> 00:26:25,709 Itzela izan zen, bai. 389 00:26:25,709 --> 00:26:28,209 Munstro batek akabatu ninduen ia, 390 00:26:28,209 --> 00:26:32,251 aurpegia lapurtu nahi zidaten, nire oroitzapen mingarriena ikusi nuen... 391 00:26:32,251 --> 00:26:33,376 Mingarria? 392 00:26:36,543 --> 00:26:37,543 Ez zen ezer izan. 393 00:26:38,543 --> 00:26:39,376 Ez du axola. 394 00:26:40,001 --> 00:26:41,126 Ez esan hori. 395 00:26:42,793 --> 00:26:44,376 Ez kendu garrantzia. 396 00:26:47,709 --> 00:26:50,209 Umea nintzela gertatu zen zerbait da. 397 00:26:51,668 --> 00:26:54,168 Aitari entzun nion huts egin niola esaten. 398 00:26:56,126 --> 00:26:57,876 Ez nintzela gerlari bat. 399 00:27:01,043 --> 00:27:02,418 Ez zuen nigan sinesten. 400 00:27:04,834 --> 00:27:07,959 Badakizu zer ikusi nuen nik Izpirituen munduan? 401 00:27:10,334 --> 00:27:12,251 Lagunengatik kezkatuta zeundela. 402 00:27:12,251 --> 00:27:15,126 Arriskuan zeuden, eta lagundu behar zenituen. 403 00:27:16,459 --> 00:27:17,751 Zure bihotza. 404 00:27:19,709 --> 00:27:21,251 Hori da zure bereizgarria. 405 00:27:22,834 --> 00:27:24,876 Horrek bihurtzen zaitu gerlari. 406 00:27:27,876 --> 00:27:31,001 Ziur zure aita ados egongo zela orain ikusiko bazintu. 407 00:27:37,126 --> 00:27:38,543 Zerbait jakin behar dut. 408 00:27:41,084 --> 00:27:42,876 Zergatik esan ezetz Hahni. 409 00:27:43,584 --> 00:27:45,793 Hahn zoragarria da. 410 00:27:46,918 --> 00:27:49,418 Neska batek nahiko lukeen guztia da. 411 00:27:51,459 --> 00:27:54,209 Baina ez da nire ametsetako mutila. 412 00:28:04,293 --> 00:28:06,168 Nire lagunak maite ditut. 413 00:28:06,168 --> 00:28:09,334 Ezin dut hau bakarrik egin. Hala heldu naiz honaino. 414 00:28:09,334 --> 00:28:12,043 Haien laguntzarekin irabaziko dut borroka. 415 00:28:13,126 --> 00:28:14,459 Avatar-kideak gara. 416 00:28:14,959 --> 00:28:17,334 Ez dago Avatar-kiderik. 417 00:28:17,959 --> 00:28:20,334 Avatarra bakarrik dago. 418 00:28:20,334 --> 00:28:23,376 Utzi zuk behar duzunean pentsatzeari 419 00:28:23,376 --> 00:28:26,251 eta pentsatu zer den haientzat onena. 420 00:28:26,251 --> 00:28:31,168 Avatarra izatea zama daramana izatea esan nahi du. 421 00:28:31,959 --> 00:28:33,168 Bakarrik. 422 00:28:34,209 --> 00:28:36,626 Tailu hau egin dizut. 423 00:28:38,876 --> 00:28:40,043 Hartz bat! 424 00:28:40,043 --> 00:28:42,126 Ez, arrain bat da. 425 00:28:42,126 --> 00:28:43,543 Ikusten? Hegal bat du. 426 00:28:48,501 --> 00:28:50,584 Aizu, hitz egin duzu Kurukrekin? 427 00:28:50,584 --> 00:28:51,668 Lagunduko dizu? 428 00:28:53,293 --> 00:28:54,751 Ez, ezingo dit lagundu. 429 00:28:57,918 --> 00:28:58,918 Bakarrik nago. 430 00:29:01,668 --> 00:29:04,626 Katara, zer moduz Yagodarekin? 431 00:29:04,626 --> 00:29:06,418 Bikain, baina galdera bat. 432 00:29:07,001 --> 00:29:08,834 Non egongo naiz borrokan? 433 00:29:10,043 --> 00:29:13,459 Emakumeek ezin dute borrokatu. Bazenekiela uste nuen. 434 00:29:13,459 --> 00:29:17,459 Ez, ez nekien. Jakin izan banu, ez nukeen onartuko. 435 00:29:17,459 --> 00:29:21,043 Ez dago zer onartu. Horrelakoak dira gauzak. 436 00:29:21,043 --> 00:29:22,668 Tontakeriak, gaizki dago. 437 00:29:22,668 --> 00:29:24,334 Ez dago zer eztabaidatu. 438 00:29:24,334 --> 00:29:27,168 Bide osoa eman dut Sumaisuekin borrokan. 439 00:29:27,168 --> 00:29:29,209 - Zuek ez bezala. - Ez du axola. 440 00:29:29,209 --> 00:29:31,626 - Zergatik? - Arazoa zu zara. 441 00:29:31,626 --> 00:29:35,251 Ez zara behar bezain indartsua. Emakumeak ez dira. 442 00:29:36,043 --> 00:29:40,334 Ez duzu trebakuntzarik jaso zeure bizia gure hiriarengatik emateko. 443 00:29:42,043 --> 00:29:46,293 Eta Hegoaldeko tribuan gertatutakoa ez da hemen errepikatuko. 444 00:29:59,834 --> 00:30:01,043 Ezin dut borrokatu. 445 00:30:01,543 --> 00:30:03,709 Hain luze daramate harresiaren atzean, 446 00:30:03,709 --> 00:30:05,959 non denboran izoztuta geratu diren. 447 00:30:07,918 --> 00:30:09,668 Yuerekin hitz egin dezakegu. 448 00:30:10,793 --> 00:30:13,334 - Edo... - Agian kasu egin beharko genieke. 449 00:30:16,793 --> 00:30:18,876 Agian ez zenuke borrokatu beharko. 450 00:30:20,293 --> 00:30:23,834 Gudu hau, ez da ikusi dugun beste ezer bezalakoa izango. 451 00:30:23,834 --> 00:30:25,959 Jendeak min hartuko du, hilko da. 452 00:30:28,334 --> 00:30:29,918 Ezin zaituztet galdu. 453 00:30:31,084 --> 00:30:33,376 Aang, ez gaituzu galduko. 454 00:30:33,376 --> 00:30:35,543 Baina horrek geldiarazi egingo nau. 455 00:30:35,543 --> 00:30:37,709 Jende honek Avatarra behar du. 456 00:30:39,584 --> 00:30:41,834 Ezin naiz Avatarra izan zure alboan. 457 00:31:07,918 --> 00:31:11,543 Zer deituko ote naute berriak Hiri Buruzagira heltzean? 458 00:31:12,834 --> 00:31:16,918 "Zhao konkistatzailea" gogoko dut. Dotorea izan behar du. 459 00:31:16,918 --> 00:31:19,876 Almirante, gudu planak ondo ulertu baditut, 460 00:31:19,876 --> 00:31:22,459 Agna Qel'a aurrealdetik eraso nahi duzu. 461 00:31:22,459 --> 00:31:26,459 Hiria harresi zeharkaezinez inguratuta dago hiru aldetik. 462 00:31:26,459 --> 00:31:28,876 Aurrealdea izotz harresiak babesten du. 463 00:31:28,876 --> 00:31:32,918 Zergatik uste duzu beste hainbatek lortu ez dutena lortuko duzula? 464 00:31:33,668 --> 00:31:37,459 Beste inork ez zeukan zerbait dudalako. 465 00:31:38,709 --> 00:31:41,084 Patua daukat nire alde. 466 00:31:42,209 --> 00:31:44,793 Gure nazioak zabaldutako gezurren kontrara, 467 00:31:44,793 --> 00:31:48,084 Urmaisuak ez dira ez ahulak ez koldarrak. 468 00:31:48,084 --> 00:31:52,293 Haiek gutxiesteak ondorio larriak ekarriko ditu. 469 00:31:52,293 --> 00:31:53,293 Ez kezkatu. 470 00:31:53,293 --> 00:31:57,834 Alde batetik, ontzidia arma berri eta hilgarriz hornitu dugu, 471 00:31:57,834 --> 00:32:00,876 baina... are garrantzitsuagoa dena... 472 00:32:05,293 --> 00:32:07,709 Ni neu arduratuko naiz 473 00:32:09,126 --> 00:32:11,209 gure garaipena ziurtatzeaz. 474 00:32:11,209 --> 00:32:12,501 Zer da hori? 475 00:32:13,459 --> 00:32:14,418 Hau... 476 00:32:15,876 --> 00:32:17,626 hau patua da. 477 00:32:20,084 --> 00:32:23,334 Gotorlekua aurrez aurre erasoko du, zezenen antzera. 478 00:32:23,334 --> 00:32:25,793 Esan ez didan zeozer du esku artean. 479 00:32:28,834 --> 00:32:31,584 Gutxietsi dut. Uste baino arriskutsuagoa da. 480 00:32:31,584 --> 00:32:35,293 Ohartu nintzen hondoratzen ari zen ontzitik salto egitean. 481 00:32:35,293 --> 00:32:38,251 Iparraldera heltzear gaude. Baduzu planik? 482 00:32:38,251 --> 00:32:39,543 Planik? 483 00:32:40,626 --> 00:32:44,043 Plana aitari frogatzea da misio hau burutzeko gai naizela. 484 00:32:44,876 --> 00:32:47,376 Plana Avatarra behin betiko harrapatzea da. 485 00:32:48,459 --> 00:32:51,209 Plana nirea dena berreskuratzea da. 486 00:32:53,251 --> 00:32:54,543 Orduan planik ez? 487 00:32:56,043 --> 00:32:57,334 Horretan nabil, osaba. 488 00:32:59,126 --> 00:33:01,418 Harritzen nau Zhaoren ausardiak. 489 00:33:01,418 --> 00:33:03,334 Nik uste baino argiagoa da. 490 00:33:03,334 --> 00:33:06,418 Beste norbaitekin lanean ari dela dirudi. 491 00:33:07,376 --> 00:33:09,001 Azkarragoa den norbaitekin. 492 00:33:11,709 --> 00:33:12,793 Aukeratu aurkaria. 493 00:33:18,334 --> 00:33:19,168 Ez. 494 00:33:19,876 --> 00:33:22,668 - Aurkari bat... - Ez, aski da. 495 00:33:22,668 --> 00:33:26,168 - Azula, utzi jolasak. - Ni ez naiz jolasten dabilena. 496 00:33:26,168 --> 00:33:29,459 Zure azken aukera da. Borrokatu edo huts egin. 497 00:33:35,168 --> 00:33:36,126 Ez. 498 00:33:39,793 --> 00:33:40,709 Ahozabal hori! 499 00:34:30,043 --> 00:34:31,043 Borrokatzea nahi? 500 00:34:32,584 --> 00:34:33,709 Aska nazazu. 501 00:34:34,668 --> 00:34:37,918 Utzi hemendik ateratzen eta egin dezakedana erakusten. 502 00:34:38,668 --> 00:34:40,626 Amaitu dira jolasak. 503 00:34:50,334 --> 00:34:51,751 Entzun, Pakku ergela da. 504 00:34:53,876 --> 00:34:55,709 Ez du axola besteek diotena, 505 00:34:55,709 --> 00:34:58,668 aitak gerlari ona ez nintzela uste bazuen ere, 506 00:34:58,668 --> 00:35:00,793 ona izan naiteke beste zerbaitetan. 507 00:35:00,793 --> 00:35:03,709 Kontua da nire erabakia dela, 508 00:35:04,668 --> 00:35:08,793 zure erabakia da nor izan nahi duzun. Ez Pakku edo beste inorena. 509 00:35:10,834 --> 00:35:12,834 Pakkuri erronka joko diot. 510 00:35:13,668 --> 00:35:15,668 Badakit. Maisu bat da. 511 00:35:15,668 --> 00:35:18,834 Txiki-txiki egingo nau ziurrenik. Baina ez dit axola. 512 00:35:19,584 --> 00:35:23,834 Bizia eman dut neure burua gelditzen, eta ez dit beste inork hori egingo. 513 00:35:28,168 --> 00:35:29,001 Katara. 514 00:35:31,501 --> 00:35:34,709 Gogoratzen Aangekin joan behar genuela esan zenuenean? 515 00:35:36,209 --> 00:35:38,293 Eta mundua salbatzen lagundu? 516 00:35:40,168 --> 00:35:41,001 Zuzen zeunden. 517 00:35:41,709 --> 00:35:42,959 Egin ez bagenu, 518 00:35:42,959 --> 00:35:46,126 ez nuke jakingo Hegoaldeko ur tribuko bi umek 519 00:35:46,126 --> 00:35:47,709 edonor garaitu dezaketela. 520 00:35:48,709 --> 00:35:51,876 Sumaisuak, Lurmaisuak, espirituak, 521 00:35:51,876 --> 00:35:54,334 Iparraldeko ur tribuko gerlari gihartsuak... 522 00:35:54,334 --> 00:35:57,834 Iritziz aldatzea nahi baduzu, ez duzu horrela lortuko. 523 00:35:57,834 --> 00:36:00,418 Iritziz aldatzea? Ez horixe. 524 00:36:01,959 --> 00:36:03,626 Ez, esan nahi dudana da... 525 00:36:06,543 --> 00:36:07,584 emaiozu egurra. 526 00:36:16,168 --> 00:36:17,334 Zer gertatzen da? 527 00:36:17,834 --> 00:36:19,168 Ez dizut aurre egingo. 528 00:36:19,168 --> 00:36:21,668 Oker zeundela frogatzeak beldurtzen zaitu. 529 00:36:21,668 --> 00:36:22,584 Mesedez. 530 00:36:22,584 --> 00:36:25,751 Itzul zaitez sendatze dendetara beste emakumeekin. 531 00:36:35,459 --> 00:36:37,459 Ados. Borrokatzen ikasi nahi duzu? 532 00:36:38,043 --> 00:36:39,501 Adi honi. 533 00:37:20,959 --> 00:37:22,084 Nahikoa izan duzu? 534 00:37:33,668 --> 00:37:34,709 Amaitu duzu? 535 00:38:47,043 --> 00:38:48,501 Gauza bat esango dizut. 536 00:38:48,501 --> 00:38:51,168 Urmaistra aparta zara. 537 00:38:51,168 --> 00:38:52,918 Baina ezin dut borrokatu. 538 00:38:54,209 --> 00:38:55,043 Ez. 539 00:39:04,751 --> 00:39:06,709 Ez dio inork horrela aurre egin. 540 00:39:06,709 --> 00:39:08,168 Itzela izan da. 541 00:39:08,168 --> 00:39:10,501 Nola egin duzu izotz diskoena? 542 00:39:10,501 --> 00:39:11,709 Irakatsiko didazu? 543 00:39:14,918 --> 00:39:17,959 Uste dut argi geratu dela behar adina indar duzula. 544 00:39:19,334 --> 00:39:21,293 Baina galdu egin dut. 545 00:39:22,418 --> 00:39:23,293 Ziur zaude? 546 00:39:31,751 --> 00:39:35,376 Galdu nahi ez gaituzulako lagundu ezin zaitugula diozu, 547 00:39:35,376 --> 00:39:39,168 baina nire erabakia da borrokatzea, ez Pakkurena edo zurea. 548 00:39:39,168 --> 00:39:43,126 Bai. Honaino etorri eta bakarrik utziko zintugula uste zenuen? 549 00:39:43,126 --> 00:39:44,334 Avatar inozoa. 550 00:39:45,709 --> 00:39:47,668 Agian ezingo zaituztet babestu. 551 00:39:47,668 --> 00:39:48,918 Ezingo duzu. 552 00:39:48,918 --> 00:39:51,543 Eta norbaitek min hartuko duen ala ez, 553 00:39:51,543 --> 00:39:54,084 ez da soilik Avatarraren kezka. 554 00:39:54,084 --> 00:39:55,793 Hori da familia bat izatea. 555 00:39:58,501 --> 00:40:00,334 Kurukek, Rokuk, Kyoshik. 556 00:40:00,334 --> 00:40:03,501 Denek esan didate hau bakarrik egin behar dudala. 557 00:40:04,334 --> 00:40:06,543 Zama nirea baino ez dela. 558 00:40:07,876 --> 00:40:08,793 Hau iragana da. 559 00:40:08,793 --> 00:40:11,293 Pertsona bakarrak erabakiko du etorkizuna. 560 00:40:11,293 --> 00:40:13,751 Aangen kondaira idatziko duen pertsonak. 561 00:40:17,626 --> 00:40:19,876 Zutaz ari da. Ulertu duzu, ezta? 562 00:40:33,751 --> 00:40:34,626 Kaka. 563 00:40:35,751 --> 00:40:37,126 Suaren nazioa heldu da. 564 00:40:38,168 --> 00:40:39,084 Ondo da. 565 00:40:41,751 --> 00:40:43,293 Borrokatzeko garaia. 566 00:42:36,376 --> 00:42:39,293 Azpitituluak: Leire Chertudi