1 00:00:14,376 --> 00:00:15,418 Kaixo? 2 00:00:16,959 --> 00:00:18,043 Kaixo? 3 00:00:19,001 --> 00:00:20,376 Badago inor? 4 00:00:21,918 --> 00:00:24,209 Oker bat da. Ez nituen suteak eragin. 5 00:00:24,209 --> 00:00:25,501 Ezta borroka ere. 6 00:00:25,501 --> 00:00:26,834 Gorde energia. 7 00:00:26,834 --> 00:00:30,043 Lurraren erreinuko soldaduek ez dute errukirik, 8 00:00:30,043 --> 00:00:32,459 ezta egoera onenetan ere. 9 00:00:33,209 --> 00:00:37,918 Eta hau ez da inolaz ere egoerarik onena. 10 00:00:37,918 --> 00:00:39,251 Iroh jenerala. 11 00:00:39,751 --> 00:00:42,084 Pozten naiz zu ikusteaz, Avatar gaztea. 12 00:00:42,084 --> 00:00:43,209 Eta Zuko? 13 00:00:43,834 --> 00:00:45,084 Harrapatu dute? 14 00:00:45,834 --> 00:00:50,209 Ezetz espero dut. Zorte apur batekin ontzira bidean egongo da dagoeneko. 15 00:00:50,209 --> 00:00:51,834 Hau guztia bere errua da. 16 00:00:51,834 --> 00:00:54,626 Borroka hasi, zu atzean utzi eta hanka egin du. 17 00:00:55,376 --> 00:00:57,751 Benetan nolakoa den ulertzen hasia naiz. 18 00:00:59,084 --> 00:01:00,084 Ez dut uste. 19 00:01:00,751 --> 00:01:02,043 Zer gertatuko zaigu? 20 00:01:07,334 --> 00:01:08,334 Ez dakit. 21 00:01:09,084 --> 00:01:10,126 Baina dakidala, 22 00:01:10,126 --> 00:01:13,959 Lurmaisuak ez dira etsaiekin bereziki atseginak izaten. 23 00:01:19,626 --> 00:01:20,626 Egia al da? 24 00:01:21,584 --> 00:01:23,293 Etsaiarekin lanean ari zinen? 25 00:01:25,793 --> 00:01:27,043 Korapilatsua da. 26 00:01:27,043 --> 00:01:30,459 Ez da. Galdera sinplea da. Sumaisuak laguntzen ari zinen? 27 00:01:40,001 --> 00:01:40,834 Bai. 28 00:01:44,876 --> 00:01:45,959 Teo. 29 00:01:47,626 --> 00:01:49,501 Zu babesteko egin dut. 30 00:01:49,501 --> 00:01:51,668 Sumaisuek esan zuten gu hil 31 00:01:51,668 --> 00:01:54,084 eta hiria erasoko zutela lagundu ezean. 32 00:01:54,959 --> 00:01:59,334 Omashu bakean utzi badute, eskaini diedan zerbitzuengatik izan da. 33 00:01:59,334 --> 00:02:02,584 Zerbitzuak? Etsaiari armak emateari hala deritzozu? 34 00:02:02,584 --> 00:02:06,918 Armak? Ez, diseinu txikiak baino ez ziren. Ez zuten gerrarako baliorik. 35 00:02:06,918 --> 00:02:09,501 Edozer izan daiteke arma esku okerretan. 36 00:02:10,501 --> 00:02:12,376 Bereziki Suaren nazioaren esku. 37 00:02:13,709 --> 00:02:14,668 Sokka. 38 00:02:16,001 --> 00:02:18,126 Erabaki gogorrak ulertzen dituzu. 39 00:02:18,126 --> 00:02:20,751 Zure aitak familia utzi zuen gerrara joateko, 40 00:02:20,751 --> 00:02:24,584 zu, mutiko soil bat, agintean utzita. 41 00:02:26,626 --> 00:02:28,293 Egin beharrekoa egiten dugu 42 00:02:29,293 --> 00:02:30,584 bizirauteko. 43 00:02:30,584 --> 00:02:32,168 Akordioak adosten ditugu 44 00:02:32,959 --> 00:02:34,209 aurrera jarraitzeko. 45 00:02:34,709 --> 00:02:36,918 Aitak ez zuen zuk egin duzuna egingo. 46 00:02:41,668 --> 00:02:43,043 Aurkitu dut. 47 00:02:43,543 --> 00:02:44,751 Aang preso dago. 48 00:03:36,543 --> 00:03:38,168 DUELA 100 URTE 49 00:03:38,168 --> 00:03:39,084 Aang. 50 00:03:40,126 --> 00:03:41,001 Kaixo, Aang. 51 00:03:41,543 --> 00:03:44,334 Kaixo, Bumi. Zer moduz trebakuntza? 52 00:03:44,334 --> 00:03:47,668 Siluetekin ondo noa, baina forma ematea zaila da. 53 00:03:47,668 --> 00:03:50,918 Zer diozu? Aire bisonte itxura du. 54 00:03:50,918 --> 00:03:53,001 Baina azkonar-satorra da. 55 00:03:53,001 --> 00:03:54,043 Ziur zaude? 56 00:03:59,126 --> 00:04:02,126 Ez dago Lurmaisuen hargin-lana bezalakorik. 57 00:04:03,293 --> 00:04:04,543 Ez dago zirrikiturik. 58 00:04:05,834 --> 00:04:08,043 Haien hiriak miresgarriak dira. 59 00:04:08,043 --> 00:04:12,293 Jauregi txundigarriak, dorreak grabitateari erronkan. 60 00:04:13,584 --> 00:04:15,543 Ezin sartuzko presondegiak. 61 00:04:16,043 --> 00:04:18,876 Omashuko toki argiagoak nahiago ditut. 62 00:04:18,876 --> 00:04:21,043 Hiriak jendea bezalakoak dira. 63 00:04:21,043 --> 00:04:23,459 Beti daukate alde ilun bat. 64 00:04:23,459 --> 00:04:25,626 Leku oro dirudi iluna egun. 65 00:04:25,626 --> 00:04:28,793 Bai, hemen jazo zena mundu osoan jazo zen. 66 00:04:29,876 --> 00:04:31,793 Mende betako gerraren ondorioa. 67 00:04:31,793 --> 00:04:33,918 Suaren nazioak hasitako gerra. 68 00:04:34,918 --> 00:04:37,043 Suaren nazioak eten dezakeen gerra. 69 00:04:38,001 --> 00:04:39,126 Ez da hain sinplea. 70 00:04:40,918 --> 00:04:45,043 Nire anaia, Suaren jauna, ikuspegi bakarrekoa da. 71 00:04:45,668 --> 00:04:47,793 Garaipena edo porrota. 72 00:04:48,709 --> 00:04:50,043 Ez dio besterik axola. 73 00:04:55,251 --> 00:04:57,751 Ezta bidetik galdutakoak ere ez. 74 00:04:58,293 --> 00:05:00,709 Horregatik dabil Zuko jo eta ke nire bila? 75 00:05:00,709 --> 00:05:03,793 Aitaren izenean gerra irabazteko? 76 00:05:05,043 --> 00:05:07,668 Zukoren desira ez da gerra irabaztea, 77 00:05:08,543 --> 00:05:10,418 bere bizia berreskuratzea baizik. 78 00:05:10,418 --> 00:05:13,918 Erakutsiozu badaudela beste bideak. Kasu egingo dizu. 79 00:05:15,168 --> 00:05:18,001 Zera, zurekin zorretan dago. 80 00:05:20,459 --> 00:05:21,626 Kontrara, 81 00:05:22,751 --> 00:05:24,876 ni nago berarekin zorretan. 82 00:05:28,959 --> 00:05:30,793 Eta ezingo diot inoiz ordaindu. 83 00:05:32,834 --> 00:05:34,084 Ezinezkoa da! 84 00:05:34,584 --> 00:05:38,293 Presondegia mendi barrenean dago, harri zeharkaezinez inguratuta. 85 00:05:38,293 --> 00:05:40,793 Jauregian dago sartzeko bide bakarra. 86 00:05:41,584 --> 00:05:44,209 Sentitzen dut. Avatarra galduta dago. 87 00:05:46,459 --> 00:05:47,918 Ez dugu atzean utziko. 88 00:05:48,501 --> 00:05:50,376 Jauregian sar gaitzakezu. 89 00:05:52,543 --> 00:05:54,418 Gaurkoaren ostean, ez. Barkatu. 90 00:05:54,418 --> 00:05:56,043 Eta tunelak? 91 00:05:58,251 --> 00:05:59,126 Tunelak? 92 00:06:00,251 --> 00:06:02,418 Mendi barneko tunel ezkutuak. 93 00:06:02,418 --> 00:06:06,376 Hiriaren sortzaileek isilpean biltzeko erabiltzen omen zituzten. 94 00:06:06,376 --> 00:06:08,793 - Ipuinak. - Ikusi dituzula esan zenidan. 95 00:06:10,334 --> 00:06:11,918 Ala hori ere gezurra zen? 96 00:06:15,168 --> 00:06:17,668 Tunelak daude, baina arriskutsuak dira. 97 00:06:17,668 --> 00:06:19,501 Sartu ezkero ez zarete aterako. 98 00:06:19,501 --> 00:06:23,334 Istorioen arabera, espiritu ankerrek zaintzen dituzte. 99 00:06:23,334 --> 00:06:26,418 Orduan ez dira soilik ezkutuko tunelak. 100 00:06:26,418 --> 00:06:28,584 Ezkutuko tunel sorginduak dira? 101 00:06:29,168 --> 00:06:31,584 Tunelak zeharkatzeko bidea aurkituta ere, 102 00:06:31,584 --> 00:06:33,668 ezin ditut guardiak desagerrarazi. 103 00:06:33,668 --> 00:06:36,126 Gu arduratuko gara. Zuk lagundu sartzen. 104 00:06:43,043 --> 00:06:44,543 Nora daramazue? 105 00:06:45,376 --> 00:06:46,376 Harrobira. 106 00:06:47,459 --> 00:06:48,501 Harrobira? 107 00:06:48,501 --> 00:06:51,543 Lurraren erreinuko lan-esparrua gerra-presoentzat. 108 00:06:52,084 --> 00:06:55,043 Horra bidaltzen dituztenak ez dira inoiz itzultzen. 109 00:07:02,376 --> 00:07:04,959 Zuk ez duzu bere zorterik. 110 00:07:06,501 --> 00:07:08,209 Erregea ikustera joango zara. 111 00:07:16,543 --> 00:07:20,001 Mapek ez dute zentzurik. Honek ekialdera joateko dio. 112 00:07:20,001 --> 00:07:21,626 Besteak hegoaldera. 113 00:07:21,626 --> 00:07:25,584 Eta bide hau... gorantz doan espirala da. 114 00:07:32,584 --> 00:07:33,709 Zer da? 115 00:07:34,584 --> 00:07:36,584 Suaren nazioko nire kontaktua. 116 00:07:40,168 --> 00:07:41,543 Geratu berarekin. 117 00:07:41,543 --> 00:07:45,376 Esan Lurmaisuei eta presta dezatela espioientzako tranpa. 118 00:07:46,043 --> 00:07:49,293 Ez. Sumaisuek argi utzi zidaten. 119 00:07:49,293 --> 00:07:51,876 Aurre egitekotan, akabatuko gaituzte. 120 00:07:51,876 --> 00:07:53,126 Saia daitezela. 121 00:07:54,334 --> 00:07:56,293 Avatarra gure munduan da berriz. 122 00:07:56,918 --> 00:07:58,084 Akabo ezkutatzea. 123 00:07:59,459 --> 00:08:00,918 Borrokatzeko garaia da. 124 00:08:15,209 --> 00:08:16,668 Berorren gorentasuna. 125 00:08:19,001 --> 00:08:20,918 Hemen duzu presoa. 126 00:08:21,834 --> 00:08:24,834 Borrokatzen eta kalteak eragiten harrapatu genuen. 127 00:08:25,334 --> 00:08:26,918 Jendea arriskuan jartzen. 128 00:08:28,668 --> 00:08:31,418 Eta Airemaisua da. 129 00:08:38,084 --> 00:08:41,334 Loto sustraia, pinu azala, jasmin lehorra. 130 00:08:46,793 --> 00:08:49,376 Loto sustraia, pinu azala, jasmin lehorra, 131 00:08:49,376 --> 00:08:52,209 irakin ura eta utzi jalkitzen bi minutuz. 132 00:08:53,001 --> 00:08:53,834 Terik nahi? 133 00:08:55,751 --> 00:08:56,584 Ados. 134 00:08:56,584 --> 00:08:58,293 Oker zaude mutikoari buruz. 135 00:08:58,918 --> 00:09:00,584 - Izurtzen ikusi... - Oker! 136 00:09:01,501 --> 00:09:04,543 Ez da Airemaisu soila. 137 00:09:05,168 --> 00:09:07,626 Lau elementuen maisua da. 138 00:09:07,626 --> 00:09:09,626 Mundua salbatuko duena. 139 00:09:10,251 --> 00:09:11,251 Bera da 140 00:09:12,251 --> 00:09:13,293 Avatarra. 141 00:09:15,793 --> 00:09:18,334 Eta oso trebea harri txaplastan. 142 00:09:24,001 --> 00:09:24,834 Bumi? 143 00:09:25,543 --> 00:09:26,793 Kaixo, Aang. 144 00:09:27,418 --> 00:09:28,376 Bumi! 145 00:09:31,418 --> 00:09:32,793 Nola zaude bizirik? 146 00:09:33,751 --> 00:09:38,501 Bizi eta dieta osasuntsua, eta zortea. Ez dakit zorte ona ala txarra den. 147 00:09:38,501 --> 00:09:41,501 Baina esan, nolatan zaude zu bizirik? 148 00:09:42,209 --> 00:09:43,626 Eta ez zara zahartu? 149 00:09:44,876 --> 00:09:45,959 Istorio luzea da. 150 00:09:55,626 --> 00:09:56,876 Pinu azala? 151 00:09:58,751 --> 00:10:02,293 Nor izan da pinu azala jartzeko esan dizun babalorea? 152 00:10:04,459 --> 00:10:05,501 Zu izan zara. 153 00:10:09,918 --> 00:10:11,459 Eraman ezazue... 154 00:10:15,126 --> 00:10:16,043 jangelara. 155 00:10:54,626 --> 00:10:55,459 Jet. 156 00:10:57,418 --> 00:10:58,668 Traizionatu gaituzu. 157 00:10:59,334 --> 00:11:00,334 Traizionatu? 158 00:11:01,126 --> 00:11:03,293 Jende errugabea hiltzea ekidin dut. 159 00:11:03,293 --> 00:11:07,376 Jende errugabea? Espioi eta traidoreak salbatu dituzu. 160 00:11:07,376 --> 00:11:09,626 Mundu guztia ez da etsaia. 161 00:11:09,626 --> 00:11:11,251 Gure aurka bazaude, 162 00:11:13,084 --> 00:11:14,043 bazara. 163 00:11:17,501 --> 00:11:20,459 Bizia sinplea izango da Hego Poloan, 164 00:11:21,043 --> 00:11:25,459 hemen erabaki latzak hartu beharra dago. Gerra bat borrokatzen ari gara. 165 00:11:27,584 --> 00:11:29,001 Gure alde omen zeunden. 166 00:11:31,209 --> 00:11:32,459 Nire alde. 167 00:11:32,459 --> 00:11:35,626 Jet, zeren alde borrokatzen ari zaren ahaztu duzu. 168 00:11:35,626 --> 00:11:38,584 Ama oroitzeko esan zenidan, eta egin nuen. 169 00:11:38,584 --> 00:11:41,418 Ez luke samina bihotzean bizi nendin nahiko. 170 00:11:42,709 --> 00:11:45,334 Horregatik dakit alde okerrean bukatu duzula, 171 00:11:45,334 --> 00:11:49,043 ez maite dituzunengatik borrokan, gorrotoak bultzatuta baizik. 172 00:11:51,043 --> 00:11:52,376 Sumaisuek bezala. 173 00:11:53,626 --> 00:11:56,709 Ez naiz Sumaisuak bezalakoa. 174 00:12:18,834 --> 00:12:19,876 Agur, Jet. 175 00:12:21,334 --> 00:12:24,001 Begira zer-nolako indarra duzun, niri esker. 176 00:12:24,001 --> 00:12:25,126 Zuri esker ez. 177 00:12:25,959 --> 00:12:27,001 Niri esker. 178 00:12:46,668 --> 00:12:47,501 Aizu! 179 00:12:48,751 --> 00:12:49,876 Zer ari zara hemen? 180 00:12:50,918 --> 00:12:54,501 Jauna, presoa lekualdatzea egokitu zait, 181 00:12:54,501 --> 00:12:58,043 baina... berandu heldu naiz. 182 00:12:58,043 --> 00:13:02,543 Eta nire komandanteak jakiten badu... Arazo nahikoa izan dut azkenaldian. 183 00:13:04,126 --> 00:13:07,584 Sumaisua harrobira eraman dute. Bestea jauregian dago. 184 00:13:09,293 --> 00:13:10,209 Bestea? 185 00:13:10,209 --> 00:13:13,001 Mutiko burusoila. Erregeak ikusi nahi zuen. 186 00:13:14,043 --> 00:13:16,001 Hor geldirik geldituko zara, ala? 187 00:13:16,751 --> 00:13:18,084 Zer zabiltza? 188 00:13:24,876 --> 00:13:27,501 Jateko, bi aukera dauzkazu. 189 00:13:29,001 --> 00:13:31,334 Kanguru irlako saihets-hezurrak. 190 00:13:31,334 --> 00:13:34,501 Ahora salto egingo dizute zuzenean. 191 00:13:40,293 --> 00:13:44,001 Eta bigarrena, gorbel erregosia. 192 00:13:44,001 --> 00:13:46,709 Gor dagoena laguntzen omen du. 193 00:13:51,043 --> 00:13:52,834 Aparta naiz. Oso ona izan da. 194 00:13:52,834 --> 00:13:54,084 Erregosia nahi dut. 195 00:13:56,084 --> 00:13:57,376 Ez dut haragia jaten. 196 00:13:58,709 --> 00:14:00,084 Ez, egia da. 197 00:14:03,126 --> 00:14:04,418 Aukera zuzena. 198 00:14:08,501 --> 00:14:10,543 Zaude. Proba bat izan da? 199 00:14:10,543 --> 00:14:12,126 Zer? Proba bat? 200 00:14:12,126 --> 00:14:15,126 Ez. Jolas txikia baino ez da. 201 00:14:15,626 --> 00:14:17,709 Beti izan dituzu jolasak gustuko. 202 00:14:18,251 --> 00:14:22,834 Hortaz, ehun urte eman dituzu iceberg batean izoztuta. 203 00:14:23,334 --> 00:14:26,126 Zera izango zen... atsegina. 204 00:14:26,126 --> 00:14:27,709 Ez, izugarria izan zen. 205 00:14:27,709 --> 00:14:30,626 Tira. Ez zen hain txarra izango. 206 00:14:30,626 --> 00:14:33,543 Mundua erre eta jendea hil bitartean, 207 00:14:33,543 --> 00:14:38,001 zuk lo-kuluxka egiten ari zinen. 208 00:14:38,001 --> 00:14:40,376 Airemaisu denak hil zituzten. 209 00:14:42,251 --> 00:14:43,959 Eta ezin izan nituen lagundu. 210 00:14:43,959 --> 00:14:48,334 Monje horiek nahiko haizakorrak ziren. Ezta? 211 00:14:50,168 --> 00:14:51,793 Hondamendi handia izan zen. 212 00:14:52,334 --> 00:14:53,834 Eta berriz gerta liteke, 213 00:14:54,584 --> 00:14:57,293 horregatik joan behar dut lehenbailehen 214 00:14:57,293 --> 00:14:59,168 Iparraldeko ur tribuarengana, 215 00:14:59,168 --> 00:15:01,334 beraz, joaten utzi behar didazu. 216 00:15:01,834 --> 00:15:03,959 Urmaisuak salba ditzadan. 217 00:15:06,876 --> 00:15:09,501 Uraza eman. 218 00:15:13,793 --> 00:15:16,793 Bumi! Hau garrantzitsua da. 219 00:15:16,793 --> 00:15:18,043 Ez al dizu axola? 220 00:15:20,501 --> 00:15:21,418 Axola didan? 221 00:15:23,293 --> 00:15:27,793 Nola ausartzen zara halakorik esaten? 222 00:15:28,626 --> 00:15:32,418 Mende bete al daramazu gerra bera borrokatzen? 223 00:15:32,918 --> 00:15:37,001 Ikusi al duzu nola hartzen zuen sua zeure munduak? 224 00:15:40,126 --> 00:15:42,751 Zerbait esango dizut, Avatar. 225 00:15:44,043 --> 00:15:46,668 Ehun urte badituzu ere, 226 00:15:48,459 --> 00:15:53,584 ez zara ehun urtez bizi izan, 227 00:15:54,084 --> 00:15:57,876 azken ehun urte hauetan zehar. 228 00:15:58,793 --> 00:16:01,084 Ez esan itxaropena galdu duzula. 229 00:16:03,168 --> 00:16:04,334 Zuk ez, Bumi. 230 00:16:04,959 --> 00:16:06,626 Benetan ari zara? 231 00:16:09,334 --> 00:16:11,876 Onartzen dut erronka. 232 00:16:21,376 --> 00:16:22,751 Ez goaz bide zuzenetik. 233 00:16:22,751 --> 00:16:24,751 Hau zen sarbide bakarra. 234 00:16:25,501 --> 00:16:26,501 Ziur zaude? 235 00:16:27,751 --> 00:16:28,751 Entzun. 236 00:16:29,584 --> 00:16:30,709 Entzuten duzu 237 00:16:31,751 --> 00:16:32,626 musika? 238 00:16:39,209 --> 00:16:43,959 Iluntasunean murgilduta zaudenean. 239 00:16:45,834 --> 00:16:51,959 Arroka eta harkaitzez inguraturik. 240 00:16:51,959 --> 00:16:54,043 Primeran. Hartu hori, mesedez. 241 00:16:54,043 --> 00:16:57,751 Gogoratu altxor bat dagoela 242 00:16:57,751 --> 00:17:00,668 zure barnean sakon lurperatuta. 243 00:17:00,668 --> 00:17:01,584 Astindu. 244 00:17:01,584 --> 00:17:07,376 Apur bat sakonduta aurkituko duzu 245 00:17:08,334 --> 00:17:11,543 zure bihotzeko kutuna. 246 00:17:12,084 --> 00:17:16,459 Bihotzeko kutuna. 247 00:17:16,459 --> 00:17:17,501 Bai. 248 00:17:25,709 --> 00:17:29,501 Hori da. Lan bikaina. Zer ari zarete hemen? 249 00:17:29,501 --> 00:17:32,168 Zer ari garen gu hemen? Zer ari zarete zuek? 250 00:17:33,001 --> 00:17:34,668 Hauxe egiten ari gara. 251 00:17:35,251 --> 00:17:38,043 Ados, baina... zergatik hemen? 252 00:17:38,043 --> 00:17:39,418 Akustikagatik. 253 00:17:40,001 --> 00:17:41,168 Omashuko onena da. 254 00:17:48,459 --> 00:17:49,459 Entzun duzue? 255 00:17:50,043 --> 00:17:52,918 Harmonia. Horren atzetik gabiltza. 256 00:17:52,918 --> 00:17:56,334 Harmonia, musika eta maitasuna. 257 00:17:58,751 --> 00:18:02,876 Tipo hauek hemen badaude, tunelak ez dira hainbesterako izango. 258 00:18:03,876 --> 00:18:07,501 Tunelak? Ez, hauek ez dira tunelak. 259 00:18:10,251 --> 00:18:12,084 Horiek dira tunelak. 260 00:18:19,501 --> 00:18:21,584 Ni ez nintzateke sartuko. 261 00:18:22,251 --> 00:18:23,293 Ez dugu aukerarik. 262 00:18:25,459 --> 00:18:27,001 Laguna aurkitu behar dugu. 263 00:18:28,418 --> 00:18:29,918 Hala bada, 264 00:18:30,668 --> 00:18:32,209 hau ikusi behar zenukete. 265 00:18:32,209 --> 00:18:34,251 Bi maitaleen istorioa da. 266 00:18:38,334 --> 00:18:42,293 Oma eta Shu beren bi herrien arteko mendian elkartzen ziren. 267 00:18:44,959 --> 00:18:48,001 Hiriak etsaiak ziren, eta ezin ziren batera egon, 268 00:18:48,001 --> 00:18:51,001 baina maitasunak bultzatuta bidea aurkitu zuten. 269 00:18:52,418 --> 00:18:56,334 Azkonar-satorrengandik ikasiz lehen Lurmaisuak bilakatu ziren. 270 00:19:00,584 --> 00:19:03,834 Tunel konplexuak zulatu zituzten isilpean elkartzeko. 271 00:19:06,584 --> 00:19:09,418 Baina egun batean, Oma ez zen agertu. 272 00:19:10,168 --> 00:19:12,043 Eraso batean hil zuten. 273 00:19:14,334 --> 00:19:17,418 Lur jota, Shuk bere boterea erabili zuen 274 00:19:17,418 --> 00:19:19,668 bi herriak belauniko jartzeko. 275 00:19:21,834 --> 00:19:23,793 Denak suntsi zitzakeen. 276 00:19:25,834 --> 00:19:28,751 Baina horren ordez, gerra bukatutzat jo zuen. 277 00:19:32,209 --> 00:19:36,251 Bi herriek hiri berria eraikitzen lagundu zuten han bakean bizitzeko. 278 00:19:36,751 --> 00:19:41,251 Hiri horri Omashu jarri zioten izena, maitaleen omenean. 279 00:19:47,376 --> 00:19:49,293 "Maitasuna argiagoa da ilunean". 280 00:19:50,918 --> 00:19:51,834 Gogoan izan, 281 00:19:52,626 --> 00:19:56,584 bereziki inork biziraun ez duen zulo ilunean barneratuko bazarete. 282 00:19:59,876 --> 00:20:02,751 O, bi maitale... 283 00:20:02,751 --> 00:20:05,668 Ez kezkatu. Ez dugu ezeren beldur izan beharrik. 284 00:20:06,709 --> 00:20:10,501 Zuzen zaude. Ez dago espiritu ankerrik. 285 00:20:13,168 --> 00:20:17,918 Ezkutuko tunela. 286 00:20:18,543 --> 00:20:21,043 Mendian barrena. 287 00:20:21,043 --> 00:20:28,043 Ezkutuko, ezkutuko, ezkutuko, ezkutuko tunela. 288 00:20:28,043 --> 00:20:29,084 Bai! 289 00:20:30,626 --> 00:20:31,501 Jai daukate. 290 00:20:33,584 --> 00:20:37,251 Lurmaisu talde oso bat agure bat lekualdatzeko. 291 00:20:37,959 --> 00:20:38,876 Hau laudorioa. 292 00:20:40,251 --> 00:20:41,418 - Geldi! - Geldi. 293 00:20:42,709 --> 00:20:43,751 - Geldi! - Geldi. 294 00:20:49,959 --> 00:20:51,126 Badaezpada ere. 295 00:20:53,084 --> 00:20:55,168 Asko poztuko litezke jakingo balute 296 00:20:55,168 --> 00:20:58,209 Mendebaldeko Dragoi ospetsua hemen dugula. 297 00:20:58,209 --> 00:21:02,334 Ba Sing Se 600 egunez setiatu zuen Suaren nazioko jenerala. 298 00:21:02,918 --> 00:21:05,709 Norbaitek justizia bere esku har lezake. 299 00:21:06,668 --> 00:21:08,376 Ez dugu halakorik nahi, ezta? 300 00:21:10,459 --> 00:21:13,709 Badago zure bidaia erosoago egiteko egin dezakedan ezer? 301 00:21:16,543 --> 00:21:17,459 Ondo nago. 302 00:21:18,209 --> 00:21:19,084 Mila esker. 303 00:21:25,668 --> 00:21:28,709 Ziur zaude? Ez izan hitz egiteko beldurrik. 304 00:21:30,418 --> 00:21:32,334 Bide luzea dugu Harrobiraino. 305 00:21:34,834 --> 00:21:37,209 Eta munduko denbora guztia dut. 306 00:21:45,293 --> 00:21:46,793 Ondo da. Jarrai dezagun. 307 00:22:01,168 --> 00:22:02,584 Iparraldera joango zara? 308 00:22:02,584 --> 00:22:05,418 Ez da aukera ona. 309 00:22:05,418 --> 00:22:07,418 Iparraldea sutan dago. 310 00:22:07,418 --> 00:22:10,084 Ez dut aukerarik. Horra joan behar dut. 311 00:22:10,084 --> 00:22:13,709 Aholku bat. Bide zuzena ez da bide onena. 312 00:22:13,709 --> 00:22:16,376 Zeharkako bidea hartu beharko nuke orduan? 313 00:22:22,543 --> 00:22:25,376 Kontuz ibili beharko zenukeela esan nahi dut. 314 00:22:29,626 --> 00:22:31,168 Bumi, zer da hau? 315 00:22:55,334 --> 00:22:57,209 Bumi, zer frogatu nahi duzu? 316 00:22:57,209 --> 00:22:58,251 Frogatu? 317 00:22:58,918 --> 00:23:03,126 Agian Avatarrarentzako bide errazik ez dagoela erakutsi nahi nizun. 318 00:23:03,876 --> 00:23:08,043 Agian behinola bezala jolastu besterik ez nuen nahi, 319 00:23:08,876 --> 00:23:13,751 eta agian arroka gozoki zati bat baino ez nuen nahi. 320 00:23:41,959 --> 00:23:43,084 Bidean naiz, osaba. 321 00:23:53,043 --> 00:23:53,876 Hemendik. 322 00:23:55,126 --> 00:23:56,209 Hori al dio mapak? 323 00:23:58,168 --> 00:24:00,418 Ez dago argi, baina bihozkada bat dut. 324 00:24:01,376 --> 00:24:02,293 Bihozkada? 325 00:24:03,751 --> 00:24:06,876 Bai, bihozkada. Sentipena, susmoa. 326 00:24:10,168 --> 00:24:11,501 Ikusi duzu hori? 327 00:24:13,793 --> 00:24:14,668 Itzali argia. 328 00:24:20,501 --> 00:24:22,084 Hara, begira. 329 00:24:22,834 --> 00:24:26,168 "Maitasuna argiagoa da ilunean". Ulertzen? Pista bat zen. 330 00:24:27,418 --> 00:24:30,501 Ilun egon behar du argia jarraitu ahal izateko. 331 00:24:30,501 --> 00:24:31,626 Bidea aurkitzeko. 332 00:24:32,834 --> 00:24:34,793 Kristalen argia? 333 00:24:35,876 --> 00:24:37,668 Argiak nonahi daude. 334 00:24:37,668 --> 00:24:39,793 Hormetan. Zoruan. 335 00:24:39,793 --> 00:24:42,001 - Ezin jarraitu. - Bide bat da. 336 00:24:42,001 --> 00:24:44,876 Ez du esan: "Maitasuna harrietan dago". 337 00:24:44,876 --> 00:24:48,168 Lizentzia poetikoa. Erantzuna maitasuna dela esan du. 338 00:24:48,168 --> 00:24:50,376 Maitasuna da mundua mugitzen duena. 339 00:24:50,376 --> 00:24:52,043 Horri kasu egingo diozu? 340 00:24:53,376 --> 00:24:56,084 - Sokka, zaude! - Katara, zer arazo duzu? 341 00:24:56,084 --> 00:24:58,334 Arazoa da ez nauzula serio hartzen. 342 00:24:59,168 --> 00:25:00,001 Betiko kontua. 343 00:25:00,001 --> 00:25:02,834 - Jada ez naiz ume bat - Hala jokatzen duzu. 344 00:25:02,834 --> 00:25:04,751 Dena dakizula uste duzu, 345 00:25:04,751 --> 00:25:07,709 baina ez zinen traidore horren gezurrez ohartu. 346 00:25:07,709 --> 00:25:10,459 - Zuk terrorista gustuko zenuen. - Ez da egia. 347 00:25:10,459 --> 00:25:13,376 - Ez zenion kasurik egin behar. - Ez esan zer egin. 348 00:25:13,376 --> 00:25:16,293 - Ez entzungor egin. - Ez diet tontakeriei aditzen. 349 00:25:16,293 --> 00:25:18,418 - Aitak agindu zidan. - Ez zara aita! 350 00:25:34,251 --> 00:25:36,376 Ez gaude jada Otsoaren badian, ezta? 351 00:25:38,084 --> 00:25:38,959 Ez. 352 00:25:43,043 --> 00:25:45,376 Zer esango luke amamak ikusiko bagintu? 353 00:25:49,126 --> 00:25:51,209 Bere itsas txakur gatzartua bagenu. 354 00:25:51,709 --> 00:25:52,751 Edo bere fideoak. 355 00:25:53,668 --> 00:25:55,084 Salda berotan. 356 00:25:55,084 --> 00:25:56,376 Laster jango ditugu. 357 00:25:58,084 --> 00:25:59,334 Benetan diozu? 358 00:26:03,918 --> 00:26:04,834 Ez dakit. 359 00:26:10,709 --> 00:26:11,626 Goazen. 360 00:26:12,293 --> 00:26:13,501 Mugi gaitezen. 361 00:26:17,459 --> 00:26:20,584 Itsas txakur gatzartua. Ez dakit zergatik duzun gogoko. 362 00:26:24,418 --> 00:26:25,584 Ekarri hona. 363 00:26:28,459 --> 00:26:29,543 Jarri zela horri. 364 00:26:39,251 --> 00:26:40,751 Ez duzu urik behar, ezta? 365 00:26:48,001 --> 00:26:49,418 Zera, Ba Sing Sen, 366 00:26:50,043 --> 00:26:53,376 hiriak ura mugatu behar izan zuen setioa eta urte betera. 367 00:26:56,001 --> 00:26:57,334 Armadan egonda, 368 00:26:58,209 --> 00:26:59,793 tratu berezia genuen. 369 00:27:03,876 --> 00:27:05,001 Baina nire anaia... 370 00:27:07,001 --> 00:27:08,293 bihozbera zen oso. 371 00:27:11,668 --> 00:27:14,584 Pelotoiarentzako janari eta ura umeei ematen zien. 372 00:27:17,543 --> 00:27:21,626 Zaintza egiten ari zen harresiari su eman zenion gauean. 373 00:27:24,376 --> 00:27:28,251 Suteak itzali genituenerako, ez zegoen lurperatzeko gorpurik. 374 00:27:33,751 --> 00:27:35,084 Hemeretzi urte zituen. 375 00:27:39,418 --> 00:27:40,834 Hainbeste hil ostean. 376 00:27:42,001 --> 00:27:43,293 Borroka denen ostean. 377 00:27:44,293 --> 00:27:46,209 Ba Sing Sek zutik jarraitzen du. 378 00:27:48,501 --> 00:27:49,584 Merezi izan zuen? 379 00:27:52,084 --> 00:27:53,376 Gerran geunden. 380 00:27:54,209 --> 00:27:55,209 Soldadua nintzen. 381 00:27:55,209 --> 00:27:56,668 Hiltzailea zinen! 382 00:28:05,834 --> 00:28:06,709 Zera... 383 00:28:09,543 --> 00:28:12,043 kea usain dezaket oraindik lotara noanean. 384 00:28:15,501 --> 00:28:17,043 Ezin dut ahaztu. 385 00:28:33,543 --> 00:28:35,293 Gerrak mugara garamatza. 386 00:28:36,584 --> 00:28:39,334 Batzuk ez dugu bertan aurkitzen duguna gustuko. 387 00:28:39,334 --> 00:28:42,501 Hori al de barkamena eskatzeko zure modu lotsagarria? 388 00:28:43,834 --> 00:28:46,001 Ez nintzen neure buruaz ari. 389 00:28:56,251 --> 00:28:57,084 Jauna. 390 00:29:01,293 --> 00:29:02,209 Atzera. 391 00:29:10,251 --> 00:29:11,626 Egia da, ezta? 392 00:29:14,543 --> 00:29:16,418 Ez duzu gizatasunik. 393 00:29:19,209 --> 00:29:22,209 Ez dakizu ezer galerari buruz. 394 00:29:47,043 --> 00:29:48,626 Egia da setioa utzi zuela? 395 00:29:48,626 --> 00:29:50,918 Bai, semea hil ostean. 396 00:29:50,918 --> 00:29:54,668 Semea heroi hil da, baina bera koldar bat izango da beti. 397 00:29:59,293 --> 00:30:03,293 Anaia, jakizu beti gogoratuko dugula Lu Ten 398 00:30:03,293 --> 00:30:06,209 Suaren nazioko txapeldun gisa. 399 00:30:06,918 --> 00:30:08,001 Mila esker, Ozai. 400 00:30:11,293 --> 00:30:13,876 Bere sakrifizioa kondaira bihurtuko da. 401 00:30:23,459 --> 00:30:24,293 Osaba. 402 00:30:25,876 --> 00:30:29,084 Ohorea da zuretzat eta Lu Tenentzat 403 00:30:30,001 --> 00:30:32,126 gure nazioaren zerbitzuan hil izana. 404 00:30:52,043 --> 00:30:57,209 Ikasketetan gaizki nenbilenean eta aita haserre nuenean, 405 00:30:58,543 --> 00:31:01,001 Lu Tenek hau eman zidan. 406 00:31:02,376 --> 00:31:06,959 Ofizial eskolako ikaslerik onena izateagatik jaso zuen. 407 00:31:09,751 --> 00:31:14,751 Gauza garrantzitsuak egingo zituen norbaitek izan behar zuela esan zidan. 408 00:31:14,751 --> 00:31:16,043 Indarra eman zidan. 409 00:31:33,668 --> 00:31:35,418 Lu Tenek ez zuen behar izan, 410 00:31:35,418 --> 00:31:37,751 ezagutu dudan gizonik indartsuena zen. 411 00:32:26,543 --> 00:32:27,834 Hobetzen ari zara. 412 00:32:28,834 --> 00:32:31,251 Praktika eta ikaspen onei esker. 413 00:32:32,001 --> 00:32:33,334 Pergaminoaz ari zara? 414 00:32:34,293 --> 00:32:35,168 Bai. 415 00:32:36,293 --> 00:32:39,501 Eta Jetez, zerbaitetan lagundu zidan. 416 00:32:41,459 --> 00:32:43,668 Familia galdu zuen, guk bezala. 417 00:32:44,334 --> 00:32:46,293 Horrek dakarren zama ulertzen du. 418 00:32:47,334 --> 00:32:49,709 Ikusarazi egin zidan gogoan nuen bakarra 419 00:32:49,709 --> 00:32:52,834 amaren heriotza zela, ez bere bizitza. 420 00:32:55,126 --> 00:32:58,918 Jetek bide okerra aukeratu du, ez duelako beste aukerarik izan. 421 00:32:59,418 --> 00:33:00,543 Saik bezala. 422 00:33:05,376 --> 00:33:07,043 Saik dio ingeniaria naizela. 423 00:33:08,626 --> 00:33:10,001 Nire bokazioa dela. 424 00:33:12,376 --> 00:33:14,126 - Hori uste duzu? - Ez dakit. 425 00:33:14,126 --> 00:33:17,168 Baina atsegina izan da zer eskaini dudala entzutea. 426 00:33:18,084 --> 00:33:20,334 Nire borrokarako abileziaz gain. 427 00:33:22,626 --> 00:33:23,584 Sokka. 428 00:33:24,501 --> 00:33:27,418 Zu eta aitari buruz esan dudana... 429 00:33:28,626 --> 00:33:29,459 Ahaztu. 430 00:33:30,209 --> 00:33:33,834 Tribua zuzendu eta babestu zenuen laguntzarik gabe. 431 00:33:35,418 --> 00:33:37,793 Aitak ez zuen bakarrik egin behar izan. 432 00:33:40,459 --> 00:33:41,918 Lan zailagoa izan duzu. 433 00:33:53,584 --> 00:33:56,501 Hara. Hori ez da ona. 434 00:33:58,418 --> 00:34:01,418 Kristalak hori baino ez ziren, nik uste bezala. 435 00:34:10,376 --> 00:34:13,959 Honek ez du hemen behar. Lehen horma hori ez zegoen hemen. 436 00:34:13,959 --> 00:34:15,293 Nola da posible? 437 00:34:16,168 --> 00:34:17,251 Ez da posible. 438 00:34:18,668 --> 00:34:19,626 Ez da izango... 439 00:34:21,334 --> 00:34:22,876 Tunelak mugitzen ari dira. 440 00:34:28,126 --> 00:34:31,959 Ate hauen atzean erronka izugarria duzu zain. 441 00:34:31,959 --> 00:34:35,876 Proba honek Avatarra izateko prest zauden ala ez erakutsiko du. 442 00:34:37,251 --> 00:34:38,126 Bumi. 443 00:34:38,834 --> 00:34:42,168 Erronka, jolas eta proba hauek guztiek ez dute zentzurik. 444 00:34:42,168 --> 00:34:45,126 Ez du ezerk zentzurik izan ehun urtez. 445 00:34:45,959 --> 00:34:47,251 Zu ez zara honelakoa. 446 00:34:48,376 --> 00:34:52,084 Nire lagun Bumi ume xelebre eta alaia zen, 447 00:34:52,084 --> 00:34:55,834 txaplastan ibiltzea gogoko zuen eta beti zituen lagunak gogoan. 448 00:34:58,626 --> 00:35:00,959 Ume hori hor jarraitzen duela uste dut. 449 00:35:03,751 --> 00:35:04,959 Oso azkarra. 450 00:35:06,334 --> 00:35:09,876 Jolasak darabilzkizu beti, ezta, Avatar? 451 00:35:09,876 --> 00:35:12,418 Zer axola du erantzukizunak? 452 00:35:12,418 --> 00:35:15,918 Zer axola du mundua salbatzeak? 453 00:35:15,918 --> 00:35:19,626 Ez. Hobe ondo pasatzea. Ezta? 454 00:35:21,293 --> 00:35:22,126 Bada, 455 00:35:23,626 --> 00:35:27,668 ekin diezaiogun azken jolasari. 456 00:35:46,543 --> 00:35:47,918 Hitzeman bezala. 457 00:35:49,418 --> 00:35:53,584 Azken jolas bat, Avatar. 458 00:35:54,418 --> 00:35:56,084 Guztietan errazena. 459 00:35:56,751 --> 00:35:59,626 Zu nire aurka. 460 00:36:05,501 --> 00:36:07,668 Heriotzara arte. 461 00:36:12,084 --> 00:36:14,043 Erotzekoa da. Nola mugituko dira? 462 00:36:14,043 --> 00:36:17,001 - Oker zeundela esan dizut. - Utzi hori gerorako. 463 00:36:21,334 --> 00:36:22,543 Zuk ere entzun duzu? 464 00:36:36,543 --> 00:36:37,543 Azkonar-satorra. 465 00:37:43,501 --> 00:37:44,584 Egizu. 466 00:37:46,459 --> 00:37:47,334 Egizu! 467 00:37:49,084 --> 00:37:50,751 Heriotza nahikoa ikusi dugu. 468 00:38:04,459 --> 00:38:07,168 Ezin zaie Lurmaisuei errukirik erakutsi. 469 00:38:14,168 --> 00:38:15,001 Ondo zaude. 470 00:38:16,584 --> 00:38:17,793 Joan beharra dugu. 471 00:38:19,126 --> 00:38:20,793 - Atsedena behar duzu. - Ez. 472 00:38:20,793 --> 00:38:22,876 Soldadu gehiago bidaliko dituzte. 473 00:38:22,876 --> 00:38:24,959 Berehala joan behar dugu. 474 00:38:35,584 --> 00:38:36,626 Katara! 475 00:38:44,709 --> 00:38:45,584 Milesker. 476 00:38:55,543 --> 00:38:56,376 Irteerarik ez. 477 00:39:02,751 --> 00:39:03,834 Katara, barkatu. 478 00:39:05,126 --> 00:39:06,209 Barkatu zuk ere. 479 00:39:15,459 --> 00:39:17,251 Zer gertatzen da? Hilda gaude? 480 00:39:26,543 --> 00:39:28,459 "Maitasuna argiagoa da ilunean". 481 00:39:29,959 --> 00:39:31,626 Ez zuen kristalekin lotura. 482 00:39:31,626 --> 00:39:33,709 Ez zuen horrek Oma eta Shu gidatu. 483 00:39:42,709 --> 00:39:43,709 Itsua da. 484 00:39:44,251 --> 00:39:47,209 Ez du ikusmenak gidatzen, sentipenek baizik. 485 00:39:48,251 --> 00:39:50,126 Sentipenei erantzuten die. 486 00:39:51,209 --> 00:39:54,126 Saminari, beldurrari, bereziki maitasunari. 487 00:39:56,626 --> 00:39:58,543 "Maitasuna argiagoa da ilunean". 488 00:40:00,709 --> 00:40:02,418 Maitasunari erantzuten diote? 489 00:40:04,376 --> 00:40:06,418 Erantzungo diete argibideei? 490 00:40:07,418 --> 00:40:09,168 Barkatu, azkonar-sator jauna. 491 00:40:09,876 --> 00:40:12,209 Erakutsiko jauregirako bidea? 492 00:40:13,501 --> 00:40:14,376 Mesedez? 493 00:40:53,918 --> 00:40:56,084 Arren, Bumi! Ez duzu hau egin behar! 494 00:40:56,084 --> 00:40:57,543 Bai horixe. 495 00:40:58,126 --> 00:41:01,584 Batzuk nahi ez dugunean ere borrokatu behar dugu. 496 00:41:01,584 --> 00:41:04,043 Halakoa da gerran egotea! 497 00:41:10,126 --> 00:41:11,334 Ez! 498 00:41:17,918 --> 00:41:21,834 Hemen egon bazina jakingo zenuke, baina ez zinen egon. 499 00:41:23,543 --> 00:41:24,626 Ihes egin zenuen. 500 00:41:27,334 --> 00:41:29,709 Zu zara Avatarra. 501 00:41:30,793 --> 00:41:32,668 Eta ihes egin zenuen. 502 00:41:36,168 --> 00:41:39,084 Mundu honetan ezin zara inorekin fidatu, 503 00:41:40,001 --> 00:41:41,293 ezta lagunekin. 504 00:41:48,418 --> 00:41:50,376 Bereziki zure lagunekin. 505 00:42:21,084 --> 00:42:23,834 Zera, ondo pasa dudan arren, 506 00:42:23,834 --> 00:42:27,376 bada jolasa bukatzeko garaia. 507 00:42:48,334 --> 00:42:51,084 Bumi. Ezin diet biei eutsi. Lagundu! 508 00:42:51,084 --> 00:42:52,126 Utzi erortzen. 509 00:42:52,626 --> 00:42:55,001 Utzi erortzen, eta irabaziko duzu. 510 00:42:55,001 --> 00:42:57,126 Bumi, hau ez da jolas bat. 511 00:42:57,126 --> 00:42:58,043 Bai, bada. 512 00:42:58,751 --> 00:43:02,209 Erabaki gogorrak hartzera behartzen zaituena. 513 00:43:02,209 --> 00:43:05,334 Herri hau salbatu edo beste hau? 514 00:43:05,334 --> 00:43:09,334 Nori eman azken janari apurrak. Umezurtzei edo soldaduei? 515 00:43:09,334 --> 00:43:12,418 Halako erabakiak hartu behar dira, 516 00:43:12,418 --> 00:43:16,793 egunez egun, urtez urte. 517 00:43:16,793 --> 00:43:20,709 Eta hori hiri bakar hau salbatzeko. 518 00:43:20,709 --> 00:43:23,584 Zuk mundu osoa salbatu behar duzu. 519 00:43:23,584 --> 00:43:24,959 Utzi erortzen, Aang, 520 00:43:25,834 --> 00:43:29,876 eta ikasi zer esan nahi duen Avatarra izatea. 521 00:43:30,668 --> 00:43:31,543 Ez! 522 00:43:35,751 --> 00:43:38,751 Orduan munduak jai dauka. 523 00:43:44,751 --> 00:43:45,793 Sokka, erregea. 524 00:43:52,918 --> 00:43:54,209 Aang, orain! 525 00:43:59,334 --> 00:44:00,209 Ondo zaude? 526 00:44:02,501 --> 00:44:04,626 Nahaspila ederra sortu duzu, mutiko. 527 00:44:09,793 --> 00:44:12,834 Tranpati hori! Tranpa egin duzu! 528 00:44:13,334 --> 00:44:15,418 Ez duzu zuk bakarrik egin, 529 00:44:15,418 --> 00:44:18,751 eta ez duzu ezer ikasi. 530 00:44:18,751 --> 00:44:20,043 Oker zeunden. 531 00:44:20,043 --> 00:44:22,376 Lagunekin fida zaitezke, 532 00:44:22,876 --> 00:44:26,251 horrela baino ez dut mundua salbatzea lortuko. 533 00:44:27,459 --> 00:44:28,459 Nire lagunekin. 534 00:44:28,959 --> 00:44:32,001 Ume baten pentsaera duzu. 535 00:44:34,293 --> 00:44:36,043 Txarra al da hori? 536 00:44:41,876 --> 00:44:42,793 Gogoratzen hau? 537 00:44:43,918 --> 00:44:45,459 Laguna deitzeko darabilt. 538 00:44:47,918 --> 00:44:49,334 Hori egingo dut orain. 539 00:44:52,001 --> 00:44:53,751 Aspaldiko laguna deituko dut. 540 00:45:00,251 --> 00:45:01,251 Zuzen zeunden. 541 00:45:03,376 --> 00:45:06,418 Ez naiz munduarentzat hemen egon. Edo zuretzat. 542 00:45:08,751 --> 00:45:10,418 Baina hemen nago orain. 543 00:45:23,293 --> 00:45:24,126 Gorentasuna. 544 00:45:25,709 --> 00:45:27,709 Errefortzuak eskatu ditugu. 545 00:45:28,543 --> 00:45:31,001 Eta harresiko zaindariak bikoiztu? 546 00:45:31,001 --> 00:45:34,251 - Bai, berorren gorentasuna. - Ongi. Esan banoala. 547 00:45:35,834 --> 00:45:37,334 Zer gertatzen ari da? 548 00:45:38,334 --> 00:45:42,251 Suaren nazioko indarrak bidean dira. Egunsentian helduko dira. 549 00:45:42,251 --> 00:45:43,751 Erasopean zaudete? 550 00:45:43,751 --> 00:45:47,751 Bidean dira, baina prest egongo gara. 551 00:45:47,751 --> 00:45:50,793 Zorionez, abisua eman digute. 552 00:45:53,001 --> 00:45:54,084 Sai? 553 00:45:54,084 --> 00:45:57,459 Mekanikariak espioi sare baten berri eman die jeneralei. 554 00:45:57,459 --> 00:46:01,334 Harrapatzen lagundu digu. Orain hemendik alde egin behar duzue. 555 00:46:01,918 --> 00:46:06,668 Avatarrak badu egitekoa. Geure buruak babes ditzakegu. 556 00:46:07,376 --> 00:46:10,543 Bada garaia Omashuk gerrara itzultzeko. 557 00:46:12,001 --> 00:46:17,834 Baina azken erronka bat daukat zuretzat. 558 00:46:25,959 --> 00:46:27,501 Nire azak! 559 00:46:47,793 --> 00:46:50,876 Beti gabiltza ontzietan igo eta jaitsi. 560 00:46:52,084 --> 00:46:54,793 Baliteke hori izatea gure patua, Zuko printzea. 561 00:47:28,126 --> 00:47:29,918 Ongi. Garaiz heldu naiz. 562 00:47:31,043 --> 00:47:33,376 - Zer ari zara, Osaba? - Zu bezala. 563 00:47:33,376 --> 00:47:37,293 Bidaia gogoangarria izango dena abiarazteko prestatzen. 564 00:47:39,793 --> 00:47:41,168 Etorri nahi duzu? 565 00:47:41,751 --> 00:47:44,709 Prest nago. Te mordoa ekarri dut. 566 00:47:47,293 --> 00:47:48,709 Ez dut umezainik behar. 567 00:47:55,418 --> 00:47:56,543 Lagunik behar duzu? 568 00:48:08,793 --> 00:48:10,793 Aitak argi utzi dit, 569 00:48:11,793 --> 00:48:14,209 ezingo naiz Avatarra aurkitu arte itzuli. 570 00:48:16,418 --> 00:48:17,334 Hortaz, 571 00:48:18,668 --> 00:48:21,584 baliteke luze igarotzea etxera itzuli baino lehen. 572 00:48:27,084 --> 00:48:27,959 Etxera. 573 00:48:32,084 --> 00:48:35,293 Behar dudan guztia daukat ontzi honetan. 574 00:48:42,293 --> 00:48:45,126 Esan bezala, te mordoa ekarri dut. 575 00:49:06,168 --> 00:49:07,293 Zer da, Zuko? 576 00:49:08,584 --> 00:49:09,626 Ezer ez. 577 00:49:12,876 --> 00:49:14,001 Goazen etxera. 578 00:51:14,126 --> 00:51:17,043 Azpitituluak: Leire Chertudi