1 00:00:39,126 --> 00:00:40,209 Dena dago prest. 2 00:00:42,043 --> 00:00:43,543 Gaur gauean erasoko dugu. 3 00:00:43,543 --> 00:00:46,334 Ez genuke itxaron behar? Ez gara lagun nahikoa. 4 00:00:48,501 --> 00:00:50,168 Ez dugu gehiagorik behar. 5 00:00:51,626 --> 00:00:52,876 Gure amorrua dugu. 6 00:00:53,918 --> 00:00:55,376 Gure dolumina. 7 00:00:56,668 --> 00:00:59,001 Eta mende batean lehen aldiz, 8 00:01:00,751 --> 00:01:01,793 itxaropena dugu. 9 00:01:03,543 --> 00:01:07,543 Iraultzagatik edozer emateko prest dagoen norbait ezagutzea nahi dut. 10 00:01:08,376 --> 00:01:09,376 Guztiok bezala, 11 00:01:11,334 --> 00:01:12,668 gehiegi galdu du. 12 00:01:21,918 --> 00:01:24,168 Ama eta neba galdu nituen. 13 00:01:25,793 --> 00:01:27,459 Ba Sing Seko setioan. 14 00:01:29,251 --> 00:01:30,793 Jauregian lan egiten du. 15 00:01:31,376 --> 00:01:34,876 Gu laguntzeko bere bizia arriskuan jarriko du. 16 00:01:34,876 --> 00:01:36,918 Berak ausardia bildu badezake, 17 00:01:36,918 --> 00:01:38,043 guk ere bai. 18 00:01:39,876 --> 00:01:42,876 Ozai suaren jauna gaur hilko da! 19 00:02:32,543 --> 00:02:34,834 Ez dago irtenbiderik. 20 00:02:38,084 --> 00:02:41,084 Baina jakingo zenuen hau joaneko bidaia izango zela. 21 00:02:42,084 --> 00:02:45,043 Uste al zenuen nire gizonek armak utziko zituztela 22 00:02:45,043 --> 00:02:47,584 zuek haien Suaren jauna erail ostean? 23 00:02:48,168 --> 00:02:52,918 Gure ustea Suaren nazioko hiritarrek tiraniaren amaiera eskertuko zutela zen. 24 00:02:52,918 --> 00:02:53,834 Tirania? 25 00:02:54,501 --> 00:02:56,959 Ez al duzu batasuna esan nahi? 26 00:02:58,084 --> 00:02:59,209 Oparotasuna? 27 00:03:00,459 --> 00:03:04,334 Ez al gara munduko naziorik handiena? 28 00:03:04,918 --> 00:03:08,751 Ez al dut ia mundu osoa batu lidergo bakarraren menpe, 29 00:03:09,543 --> 00:03:10,709 gure menpe, 30 00:03:10,709 --> 00:03:15,126 bake aro bat bermatzeko? 31 00:03:15,126 --> 00:03:16,584 Noren lepotik? 32 00:03:17,376 --> 00:03:19,043 Zenbat bizitza galduz? 33 00:03:19,043 --> 00:03:21,626 Beste mende bat emango dugu sufritzen? 34 00:03:24,459 --> 00:03:27,126 Ez hitz egin niri sufrimenduaz. 35 00:03:31,376 --> 00:03:33,459 Zorionak honaino iristeagatik. 36 00:03:35,209 --> 00:03:38,001 Baina, bestalde, Suaren nazioan 37 00:03:38,001 --> 00:03:40,334 beti izan gara iruzurgile trebeak. 38 00:03:41,459 --> 00:03:42,751 Ez al da hala, 39 00:03:44,334 --> 00:03:45,168 Azula? 40 00:03:53,459 --> 00:03:54,459 Bai, aita. 41 00:04:01,751 --> 00:04:03,501 Gaur gelditu bagaituzu ere, 42 00:04:04,668 --> 00:04:07,043 badago gelditu ezingo duzun norbait. 43 00:04:08,209 --> 00:04:10,793 Munduan oreka berrezarriko duena. 44 00:04:10,793 --> 00:04:12,459 Gugana itzuli dena. 45 00:04:25,376 --> 00:04:28,334 Munduan oreka berrezarriko duena? 46 00:04:29,584 --> 00:04:31,959 Avatarra itzuli dela sinestea ere. 47 00:04:31,959 --> 00:04:33,043 Zoazte. 48 00:04:41,709 --> 00:04:42,584 Zer da hau? 49 00:04:43,126 --> 00:04:46,751 Mezu bat, Hegoaldeko itsasoko nire komandante batek bidalia. 50 00:04:46,751 --> 00:04:48,293 Garrantzizko inor ez. 51 00:04:49,918 --> 00:04:52,293 Jakinarazi didana, ordea... 52 00:04:55,251 --> 00:04:56,918 Zukok Avatarra aurkitu du? 53 00:04:57,668 --> 00:04:59,793 Zure nebak ezinezkoa egin du. 54 00:05:01,793 --> 00:05:03,543 Agindu nion bezala. 55 00:05:13,501 --> 00:05:14,709 Avatarra. 56 00:05:18,876 --> 00:05:19,793 Benetan? 57 00:05:48,834 --> 00:05:49,834 Ur zigorra. 58 00:05:50,543 --> 00:05:51,418 Besoak. 59 00:05:52,751 --> 00:05:55,418 Pisua mugitu eta eskumuturra biratu. 60 00:05:56,293 --> 00:05:57,209 Ondo da. 61 00:06:13,084 --> 00:06:14,084 Ez dut ulertzen. 62 00:06:15,626 --> 00:06:18,751 Oinarrizko izurtza formak mugimendu fisikoan datzate, 63 00:06:18,751 --> 00:06:21,751 baina mugimendu zailagoak egin ahal izateko, 64 00:06:21,751 --> 00:06:24,001 zure baitan dagoen energia da gakoa. 65 00:06:27,918 --> 00:06:31,334 Monjeek zioten emozioak eta espiritua elkartu behar direla. 66 00:06:31,334 --> 00:06:33,168 Egoera sakonagora heldu. 67 00:06:33,168 --> 00:06:35,959 Baliatu zure sentipenez energia biltzeko. 68 00:06:37,668 --> 00:06:38,918 Baliatu sentipenez. 69 00:06:57,209 --> 00:06:58,251 Hara. 70 00:06:59,251 --> 00:07:01,751 Ez kezkatu. Nire errua izango zen. 71 00:07:01,751 --> 00:07:03,584 Ez nuke irakaslea izan behar. 72 00:07:03,584 --> 00:07:05,918 Monjeek beti zioten ez nuela entzuten. 73 00:07:07,751 --> 00:07:10,543 Hori uste dut. Baina ez nuen inoiz entzuten. 74 00:07:14,251 --> 00:07:17,126 Beraz, hobe dugu Iparraldeko ur tribura joan. 75 00:07:17,709 --> 00:07:21,126 Bai. Bertan daude munduko Urmaisurik onenak. 76 00:07:21,126 --> 00:07:22,834 Oraingoan entzungo ditut. 77 00:07:25,668 --> 00:07:28,876 Joateko ordua. Ez genuke leku berean luze eman beharko. 78 00:07:47,668 --> 00:07:48,876 Nik ere gustuko dut. 79 00:07:50,584 --> 00:07:51,709 Bai, itzela da. 80 00:07:53,959 --> 00:07:56,084 Auskalo zergatik zaituen zu gustuko. 81 00:07:56,709 --> 00:07:58,043 Aizu, zer dut txarrik? 82 00:08:02,959 --> 00:08:03,793 Begira! 83 00:08:04,376 --> 00:08:06,418 - Zer da? Suaren nazioa? - Ez! 84 00:08:08,209 --> 00:08:09,084 Uste dut... 85 00:08:11,084 --> 00:08:12,668 beste Airemaisu bat dela. 86 00:08:15,126 --> 00:08:16,126 Mendirantz doa. 87 00:08:18,418 --> 00:08:19,876 Hori ez da mendi bat! 88 00:08:19,876 --> 00:08:21,293 Hori Omashu da! 89 00:08:22,209 --> 00:08:23,668 Appa! Yip yip! 90 00:08:26,084 --> 00:08:29,459 Edonon egon daiteke. Kyoshitik iparralderantz abiatu zen. 91 00:08:29,459 --> 00:08:31,293 Hornigaiak beharko ditu. 92 00:08:31,293 --> 00:08:35,001 Avatarra bada ere, jan eta edateko beharra du. 93 00:08:36,293 --> 00:08:37,834 Biztanleria gunea, orduan. 94 00:08:40,543 --> 00:08:42,501 - Kontaktuak abisatuko ditut. - Ez! 95 00:08:42,501 --> 00:08:45,709 Esan dizut ezin duela beste inork honen berri izan. 96 00:08:47,001 --> 00:08:47,834 Ulertuta. 97 00:08:47,834 --> 00:08:51,459 Baina, zure baimenarekin, aukera bat izango dugu 98 00:08:51,459 --> 00:08:54,959 Avatarra eremu honetan jarraitzen duen bitartean. 99 00:08:54,959 --> 00:08:56,293 Iparralderantz badoa... 100 00:08:56,293 --> 00:08:59,793 Suaren nazioko indarrak daude nonahi. Berria zabalduko da. 101 00:08:59,793 --> 00:09:05,543 Horregatik jarri nahi dut harremanetan kontaktu fidagarri gutxi batzuekin. 102 00:09:06,334 --> 00:09:08,584 Ez diegu xehetasunik aipatu behar. 103 00:09:17,293 --> 00:09:18,209 Ondo da. 104 00:09:20,501 --> 00:09:22,251 Komandantearen ontzia heldu da. 105 00:09:22,251 --> 00:09:24,834 Une egokian. Suaren nazioagatik. 106 00:09:33,209 --> 00:09:34,168 Ez dut gustuko. 107 00:09:35,209 --> 00:09:37,334 Ez da oso gizon astegina. 108 00:09:37,334 --> 00:09:39,084 Bere tripulazioaren arabera, 109 00:09:39,084 --> 00:09:42,584 hirutan huts egin omen du ofizial prestakuntza programa. 110 00:09:42,584 --> 00:09:44,293 Eskatu al dizut iritzia? 111 00:09:47,834 --> 00:09:48,793 Barkatu. 112 00:09:55,418 --> 00:09:57,168 Lagundu baino ez zuen nahi. 113 00:09:57,168 --> 00:09:59,751 Ofizial bati buruz esamesaka ari zen. 114 00:10:00,334 --> 00:10:03,834 - Gustuko ez duzun ofizialari buruz. - Horrek ez du axola. 115 00:10:03,834 --> 00:10:07,459 Gauzak ordena bat jarraituz egiten ditugu, arauak betez. 116 00:10:08,584 --> 00:10:11,834 Suaren nazioa gara, baita hemen ere. 117 00:10:18,376 --> 00:10:19,626 Bereziki hemen. 118 00:10:22,293 --> 00:10:24,793 Omashu mendian bertan zizelkatu zuten. 119 00:10:24,793 --> 00:10:28,543 Lurraren erreinuko mirarietako bat da. Mundukoa, izatez. 120 00:10:29,126 --> 00:10:31,168 HIria sigi-saga zeharkatzen duen 121 00:10:31,168 --> 00:10:33,376 banaketa sistema harrigarria dute. 122 00:10:33,376 --> 00:10:37,459 Eta tokikoak artistak, zientzialariak edo eraikitzaileak dira. 123 00:10:37,459 --> 00:10:39,834 Gainera, janaria egundokoa da. 124 00:10:55,626 --> 00:10:58,001 Zu berriz? Zer esan nizun aurrekoan? 125 00:11:04,959 --> 00:11:06,376 Zu! Hurbildu! 126 00:11:06,376 --> 00:11:08,793 Omashun ez dituzte kanpotarrak gogoko. 127 00:11:09,834 --> 00:11:11,668 Nola dakizu kanpotarrak garela? 128 00:11:14,709 --> 00:11:15,668 Besterik gabe. 129 00:11:19,709 --> 00:11:20,543 Zaude. 130 00:11:21,459 --> 00:11:25,584 Ez gara hemengoak, baina lagun bat ikusi behar dugu. 131 00:11:27,168 --> 00:11:29,668 Ondo etorriko litzaiguke sartzeko laguntza. 132 00:11:42,584 --> 00:11:43,543 Barkatu. 133 00:11:44,334 --> 00:11:46,001 Beste aukera arbi zakua zen. 134 00:11:46,501 --> 00:11:48,876 Baina horrek ere ondo emango lizuke. 135 00:11:51,418 --> 00:11:53,626 Zuek biak! Atzera! 136 00:11:54,543 --> 00:11:57,209 Omashu Lurraren erreinuko azken gotorlekua da. 137 00:11:58,293 --> 00:11:59,376 Saiatu arren, 138 00:11:59,376 --> 00:12:01,626 Sumaisuek ezin izan dute hartu. 139 00:12:01,626 --> 00:12:03,126 Horregatik dira zuhurrak. 140 00:12:04,251 --> 00:12:06,126 Nola dakizu ez garela mehatxua? 141 00:12:07,751 --> 00:12:08,959 Bihozkada bat. 142 00:12:08,959 --> 00:12:10,584 Hara. 143 00:12:15,543 --> 00:12:16,626 Geldi hor. 144 00:12:20,251 --> 00:12:21,251 Zertara zatozte? 145 00:12:22,418 --> 00:12:24,126 Merkatura, ohi lez. 146 00:12:26,126 --> 00:12:27,918 Uzta txarra izan dugu. 147 00:12:28,418 --> 00:12:31,293 Arbiak nahikoa ureztatzen ez ditudala dio. 148 00:12:31,293 --> 00:12:33,001 Oso emazte azkarra dut. 149 00:12:34,959 --> 00:12:36,334 Ureztatzea, bai. 150 00:12:38,793 --> 00:12:41,334 Koinatuak gauza bera esango luke ahal balu. 151 00:12:42,459 --> 00:12:43,709 Mutua da jaiotzatik. 152 00:12:45,084 --> 00:12:47,501 Baina asko esan dezake hitz egin gabe. 153 00:12:47,501 --> 00:12:49,626 Aurrekoan barrez lehertzear egon... 154 00:12:49,626 --> 00:12:51,626 Ondo da, nahikoa da. Aurrera. 155 00:13:18,709 --> 00:13:19,918 Mila esker. Agur. 156 00:13:40,543 --> 00:13:42,043 Zorte on laguna aukitzen. 157 00:13:42,709 --> 00:13:44,293 Eta kontuz ibili. 158 00:13:44,918 --> 00:13:46,751 Omashu arriskutsua izan daiteke. 159 00:13:54,001 --> 00:13:55,876 Hortxe dago. Begira. 160 00:13:58,876 --> 00:14:00,168 Aang, zaude! 161 00:14:01,918 --> 00:14:02,918 Kontuz! 162 00:14:06,876 --> 00:14:08,959 Aizu, kontuz nire... 163 00:14:20,584 --> 00:14:21,709 Ez zara Airemaisua. 164 00:14:23,751 --> 00:14:26,209 Airemaisua? Ez horixe. 165 00:14:29,084 --> 00:14:30,084 Lagundu! 166 00:14:33,626 --> 00:14:35,376 Aang, ezin dugu ezer ikusi! 167 00:14:44,709 --> 00:14:46,001 Bera da Airemaisua. 168 00:14:49,876 --> 00:14:51,501 Eta zu Urmaistra zara. 169 00:14:53,709 --> 00:14:55,626 Teo! 170 00:14:56,418 --> 00:15:00,168 - Ondo zaude? Min hartu duzu? - Aita, ondo... Ondo nago. 171 00:15:00,168 --> 00:15:03,126 - Hemendik atera behar dugu. - Hortxe dugu etxea. 172 00:15:04,293 --> 00:15:05,543 Mila esker. 173 00:15:05,543 --> 00:15:07,251 - Mila esker... - Katara. 174 00:15:07,251 --> 00:15:08,418 Ni Sai naiz. 175 00:15:12,168 --> 00:15:13,376 Zer ari zinen hor? 176 00:15:13,376 --> 00:15:16,084 Lurreratzen. Ezin bonbardaketa iragarri. 177 00:15:16,084 --> 00:15:18,376 Bonbardaketa? Ez da istripu bat izan? 178 00:15:18,376 --> 00:15:20,876 Suaren nazioak ez du ezer nahigabe egiten. 179 00:15:20,876 --> 00:15:22,209 Suaren nazioak? 180 00:15:22,793 --> 00:15:25,084 Bai. Espioiez beteta dago hiria. 181 00:15:27,293 --> 00:15:29,084 Ez dago leku segururik inon. 182 00:15:29,751 --> 00:15:31,543 Omashu arriskutsua izan daiteke. 183 00:15:32,043 --> 00:15:33,334 Ur gehiago. 184 00:15:35,751 --> 00:15:38,918 Airemaisua zara. Badakizu zer esan nahi duen horrek? 185 00:15:38,918 --> 00:15:41,126 Etsaiari aurka egin diezaiokegu. 186 00:15:41,709 --> 00:15:44,209 Bonbardatu ditzakezu. Dena suntsitu. 187 00:15:44,209 --> 00:15:48,834 Aire indarra haien ahulezia da, eta zu, zu aire indarra zara. 188 00:15:54,876 --> 00:15:57,959 Itzela, ezta? Aita Omashuko erregearen mekanikaria da. 189 00:15:57,959 --> 00:15:58,876 Mekanikaria? 190 00:15:58,876 --> 00:16:02,709 Tira, trasteekin dabilena deitzeko hitz dotorea baino ez da. 191 00:16:02,709 --> 00:16:03,918 Ez egin jaramonik. 192 00:16:03,918 --> 00:16:06,293 Bere ardura dira hiriko gauza onenak. 193 00:16:06,959 --> 00:16:09,334 Banaketa sistema, adibidez. Ikusi duzue? 194 00:16:09,834 --> 00:16:10,918 Ederra da. 195 00:16:13,168 --> 00:16:14,168 Lana baino ez da. 196 00:16:14,168 --> 00:16:16,959 Aizu, guztiek zuk adina lan egingo balute, 197 00:16:16,959 --> 00:16:18,418 gerra bukatuko zen. 198 00:16:18,418 --> 00:16:21,043 Suaren nazioa belauniko legoke jada. 199 00:16:22,334 --> 00:16:23,168 Bai. 200 00:16:24,168 --> 00:16:25,334 Bai. 201 00:16:28,918 --> 00:16:32,001 Bada, guk geure eginkizuna dugu gerran. Ezta, Aang? 202 00:16:33,668 --> 00:16:34,501 Bai. 203 00:16:35,001 --> 00:16:37,084 Beraz, joan beharra dugu. 204 00:16:37,959 --> 00:16:40,876 Ondo da. Noski. 205 00:16:40,876 --> 00:16:44,626 Baina hitzemadazue Sumaisuei egurra emango diezuela. 206 00:16:44,626 --> 00:16:45,543 Ordainarazi. 207 00:16:49,001 --> 00:16:50,751 - Sokka. - Hau harrigarria da. 208 00:16:50,751 --> 00:16:52,126 Ikusi hau. 209 00:16:52,126 --> 00:16:54,043 Oinetako azazkalak garbitzekoak. 210 00:16:55,084 --> 00:16:56,376 Zaila izan daiteke. 211 00:16:58,959 --> 00:17:01,376 Ikusi duzu makina horren mekanismoa? 212 00:17:01,376 --> 00:17:04,751 Malgukiekin dabil. Kayaken euskarrietan erabil dezakegu. 213 00:17:04,751 --> 00:17:07,293 - Odol jarioa eten duela dirudi. - Ez! 214 00:17:08,376 --> 00:17:09,418 Ez kezkatu. 215 00:17:21,543 --> 00:17:22,376 Aang? 216 00:17:31,293 --> 00:17:35,168 Leku hau aparta izan ohi zen. Berriz ikusteko irrikan nengoen. 217 00:17:35,168 --> 00:17:38,834 Gauza harrigarriak sortzen ziren hemen, ez suntsitu. 218 00:17:39,418 --> 00:17:41,709 Nire egitekoa da jende hau laguntzea. 219 00:17:42,459 --> 00:17:44,168 Eta nola egingo duzu hori? 220 00:17:44,168 --> 00:17:46,334 Nire lana ez da soilik borrokatzea. 221 00:17:46,334 --> 00:17:49,668 Teo eta bere aita bezalako jendea laguntzea ere bada, 222 00:17:50,459 --> 00:17:52,043 hiriko biztanle denak. 223 00:17:53,501 --> 00:17:54,959 Eta Iparralderako bidaia? 224 00:17:54,959 --> 00:17:58,209 Ez al zizun Kyoshik esan bertan hondamendia ekiditeko? 225 00:17:58,209 --> 00:18:02,876 Bai, eta hori egingo dut, baina hau ere egin behar dut. 226 00:18:04,001 --> 00:18:08,084 Mundua salbatuko badut, banan-banan lagundu behar dut jendea. 227 00:18:08,751 --> 00:18:10,834 Horregatik geratuko naiz Omashun, 228 00:18:10,834 --> 00:18:14,334 lagundu nahi eta ahal dudala uste dudalako. 229 00:18:15,668 --> 00:18:17,043 Avatarra naizelako. 230 00:18:19,418 --> 00:18:21,376 Kontatu gehiago bonbardaketez. 231 00:18:23,251 --> 00:18:25,418 "Ezinezkoa egin du". 232 00:18:26,418 --> 00:18:29,251 Ez du deus ez egin. Hiru urte eman ditut itsasoan 233 00:18:29,251 --> 00:18:32,293 nik aitak agindutakoa egiten nuen bitartean. 234 00:18:41,876 --> 00:18:44,209 Nork arriskatu du bizia traidoreekin? 235 00:18:44,793 --> 00:18:46,084 Bai, egia da! 236 00:18:46,084 --> 00:18:48,459 Nola joan zen misioa? Urduri zeunden? 237 00:18:48,459 --> 00:18:49,959 Benetan arriskutsua zen? 238 00:18:51,084 --> 00:18:54,418 Ez oso. Erresistentziakoak ez dira oso argiak. 239 00:18:55,126 --> 00:18:57,543 Azken finean, nekazariak baino ez dira. 240 00:18:57,543 --> 00:18:59,918 Gutxienez hiritik atera zinen. 241 00:18:59,918 --> 00:19:01,543 Zuko erbesteratuta dago, 242 00:19:01,543 --> 00:19:04,376 baina mundua ikusten ari da. 243 00:19:04,376 --> 00:19:06,918 Bera banintz, ez nintzateke itzuliko. 244 00:19:08,001 --> 00:19:11,584 Bai, bueno, Zuzu maiteak nahi duen bakarra 245 00:19:11,584 --> 00:19:14,459 itzuli eta lortu dudan guztia lapurtzea da. 246 00:19:14,459 --> 00:19:17,418 Teknikoki, bera da Suaren jaunaren oinordekoa. 247 00:19:19,084 --> 00:19:20,709 Merezi ez badu ere. 248 00:19:20,709 --> 00:19:23,168 Ez du merezi, baino orain itxaropena du. 249 00:19:27,376 --> 00:19:29,418 - Eta hori arriskutsua da. - Ospa! 250 00:19:30,043 --> 00:19:32,834 Eta zer egingo duzu? 251 00:19:32,834 --> 00:19:34,084 Zu hemen zaude. 252 00:19:34,959 --> 00:19:36,334 Eta bera hor kanpoan. 253 00:19:40,793 --> 00:19:43,043 Beti dago jokoa irabazteko moduren bat 254 00:19:44,834 --> 00:19:46,793 pieza egokia aukeratzen baduzu. 255 00:19:48,834 --> 00:19:50,959 Avatarra itzuli da. 256 00:19:50,959 --> 00:19:54,418 Amak Avatarraren itzuleraren istorioak kontatzen zizkidan. 257 00:19:54,418 --> 00:19:56,001 Aita, gogoratzen dituzu? 258 00:19:56,001 --> 00:19:57,293 Gogoratzen dudana da 259 00:19:57,293 --> 00:20:00,168 gerra anker honek zure ama kendu zigula 260 00:20:00,168 --> 00:20:02,543 eta bizirauteko egin behar izan duguna. 261 00:20:02,543 --> 00:20:04,626 Gogor lan egin eta burua makurtu. 262 00:20:05,168 --> 00:20:08,626 - Horrela ez dugu mundua aldatuko. - Baina biziraungo dugu. 263 00:20:08,626 --> 00:20:12,834 Axola ez balizu bezala diozu, baina zuk ere gorroto duzu Suaren nazioa. 264 00:20:13,751 --> 00:20:16,376 Hau guztia eraiki duzu armada laguntzeko. 265 00:20:17,084 --> 00:20:18,293 Hau adibidez. 266 00:20:18,293 --> 00:20:21,918 Esperimentu bat baino ez da. Trasteak ez du funtzionatzen. 267 00:20:21,918 --> 00:20:25,209 Entzun, ez dut istilurik sortu nahi. 268 00:20:25,209 --> 00:20:26,918 Lagundu baino ez dut nahi. 269 00:20:29,001 --> 00:20:32,501 Badakit nola. Etsaiak non biltzen diren dakidala uste du. 270 00:20:32,501 --> 00:20:34,084 Lekua mendian gora dago. 271 00:20:34,084 --> 00:20:38,168 Ezin naiz bakarrik hara heldu, baina zure laguntzarekin... 272 00:20:39,251 --> 00:20:43,668 Hortxe. Goizeko korronte indartsuak baliatu beharko genituzke. 273 00:20:43,668 --> 00:20:46,834 Bihar? Ez, aireontziarekin lagundu behar didazu. 274 00:20:46,834 --> 00:20:49,959 Altitudearena findu behar dut jeneralei erakusteko. 275 00:20:49,959 --> 00:20:51,293 Nik lagunduko dizut. 276 00:20:56,459 --> 00:20:59,168 Hor ikusi omen dute Airemaisu bat. 277 00:20:59,168 --> 00:21:00,209 Omashu. 278 00:21:01,334 --> 00:21:02,501 Etsaiaren lurrak. 279 00:21:02,501 --> 00:21:04,626 Bai, baina ez kezkatu. 280 00:21:05,418 --> 00:21:08,043 Bada sartzeko modurik jende egokia ezagututa, 281 00:21:08,918 --> 00:21:09,918 nik ezagun ditut. 282 00:21:11,501 --> 00:21:13,918 Bi gizon bidaliko ditut egiaztatzera. 283 00:21:13,918 --> 00:21:16,084 - Arin egingo dute... - Ez. 284 00:21:17,418 --> 00:21:19,959 Osaba Iroh eta biok joango gara. Bakarrik. 285 00:21:21,918 --> 00:21:23,084 Nahi bezala. 286 00:21:23,084 --> 00:21:26,709 Arriskutsua dela ulertuko duzu. 287 00:21:26,709 --> 00:21:31,459 Omashun ezer jazotzen bada, ezingo zaituztegu lagundu. 288 00:21:32,168 --> 00:21:33,751 Ez arduratu gugatik. 289 00:21:35,334 --> 00:21:37,543 Gure kasa ibiltzera ohituta gaude. 290 00:22:21,918 --> 00:22:23,043 Zer zabiltza? 291 00:22:31,084 --> 00:22:32,168 Sumaisuen espioiak. 292 00:22:35,293 --> 00:22:37,793 Baina orduan mekanikaria zera da... 293 00:22:37,793 --> 00:22:38,793 Traidore bat. 294 00:22:48,668 --> 00:22:49,584 Goazen. 295 00:23:03,751 --> 00:23:05,709 Suaren nazioarentzat ari da lanean. 296 00:23:06,293 --> 00:23:08,876 Gailuak eraiki eta sekretuak saltzen ditu. 297 00:23:09,918 --> 00:23:11,334 Lagunak arriskuan daude. 298 00:23:11,334 --> 00:23:13,001 - Abisatu behar ditut. - Lasai. 299 00:23:15,334 --> 00:23:18,251 Sai traidore bat bada ere, koldar hutsa da. 300 00:23:18,251 --> 00:23:20,418 Ez luke inoiz erasorik burutuko. 301 00:23:20,418 --> 00:23:22,168 Beste honek, ordea... 302 00:23:35,793 --> 00:23:36,709 Zaude. 303 00:23:37,668 --> 00:23:38,834 Nor zara? 304 00:23:40,459 --> 00:23:41,668 Jet esaten didate. 305 00:23:55,043 --> 00:23:56,709 Bai! 306 00:24:05,376 --> 00:24:06,293 Hegan doaz! 307 00:24:06,293 --> 00:24:07,459 Begira! 308 00:24:13,543 --> 00:24:14,668 Hor dago koba. 309 00:24:25,251 --> 00:24:29,043 Hain zara traketsa, non ez nekien harrapatuko ninduzun. 310 00:24:30,626 --> 00:24:32,418 Ahoberoa zara bakarrik egoteko. 311 00:24:34,751 --> 00:24:36,209 Lagunak ekarri ditut. 312 00:25:15,751 --> 00:25:18,126 Hara. Nik ere bai. 313 00:25:30,668 --> 00:25:32,168 Aizu, lagun. 314 00:25:40,709 --> 00:25:42,709 Tiro bikaina, Longshot. 315 00:25:44,834 --> 00:25:47,001 Kolpe ederra, Ipotx. 316 00:25:48,793 --> 00:25:52,293 Primeran aritu zara. Badakizu zeure burua defendatzen. 317 00:25:53,168 --> 00:25:55,543 - Benetan? - Ederra eman diozu garburuari. 318 00:25:55,543 --> 00:25:56,668 Milesker, Ipotx. 319 00:25:57,668 --> 00:26:00,459 Bera Dukea da. Ni naiz Ipotx. 320 00:26:01,418 --> 00:26:03,959 Pozten gara Urmaistra bat gure alde izateaz. 321 00:26:04,751 --> 00:26:06,293 Nor zarete? 322 00:26:07,334 --> 00:26:08,668 Tipo zintzoak gara. 323 00:26:17,834 --> 00:26:19,168 Nora darama? 324 00:26:20,501 --> 00:26:23,876 Ez kezkatu. Ipotxek badaki zaborra ateratzen. 325 00:26:29,501 --> 00:26:30,376 Bazatoz? 326 00:26:40,168 --> 00:26:42,626 Hemen xaflak eta haizebidea gehituta, 327 00:26:42,626 --> 00:26:45,626 nahikoa izango da presioa doitzeko balbularekin. 328 00:26:46,209 --> 00:26:49,251 Eta hau ur garraiobideetan inplementatu duzu? 329 00:26:50,334 --> 00:26:52,209 Ez, ideia bat baino ez da, 330 00:26:52,209 --> 00:26:55,668 izotza saihesteko ontziak arintzeko. 331 00:26:57,751 --> 00:27:00,709 Ideia bikaina da. Aita harro egongo da zutaz. 332 00:27:04,251 --> 00:27:08,209 Zera, aitak ez dizkie halakoei garrantzi handirik ematen. 333 00:27:08,709 --> 00:27:11,876 Beste gauza batzuk kezkatzen dute. Gerlaria da. 334 00:27:14,043 --> 00:27:16,459 Mundua gerlariz beteta dago. 335 00:27:16,459 --> 00:27:20,251 Baina ez dago behar adina ingeniari trebe. 336 00:27:21,293 --> 00:27:22,209 Ingeniari? 337 00:27:23,293 --> 00:27:24,959 Ez, hau zaletasun bat da. 338 00:27:25,543 --> 00:27:29,793 Nire lana herria babeste eta gerlaria izatea da, aita bezala. 339 00:27:29,793 --> 00:27:32,126 Jendea babestea garrantzitsua da, 340 00:27:32,126 --> 00:27:35,168 baina gure abileziak trebatzea ere bai. 341 00:27:38,126 --> 00:27:40,751 Ingeniari argia zara. Ez dago ukatzerik. 342 00:27:41,918 --> 00:27:45,334 Ez da erraza norberaren bidea aurkitzea, baina aurkitzean, 343 00:27:46,168 --> 00:27:47,626 onartu beharra dago. 344 00:27:51,918 --> 00:27:54,959 Bonbardaketetan gar berdeak ikusi ditu jendeak. 345 00:27:54,959 --> 00:27:59,334 Tincar gatza berdea da erretzean. Larruak ontzeko erabiltzen da. 346 00:27:59,334 --> 00:28:01,418 Hona datoz menditik ateratzeko. 347 00:28:02,084 --> 00:28:03,918 Aitak irakatsi dit hori guztia. 348 00:28:04,501 --> 00:28:07,126 - Zutaz harro behar du. - Hori espero dut. 349 00:28:09,793 --> 00:28:11,793 Bera bezalakoa izatea nahiko luke. 350 00:28:12,959 --> 00:28:14,626 Ez gaizki ulertu. Aparta da. 351 00:28:14,626 --> 00:28:18,459 Suaren nazioak gure herria eraso zuenean babestu gintuen. 352 00:28:18,459 --> 00:28:19,918 Gure bizia eraiki zuen. 353 00:28:20,834 --> 00:28:22,793 Bakarrik gaudela esan du beti, 354 00:28:22,793 --> 00:28:24,501 edozer egingo luke nigatik. 355 00:28:26,043 --> 00:28:27,376 Zuk gehiago nahi duzu. 356 00:28:27,376 --> 00:28:31,418 Ulertzea nahi dut ahal duguna egin behar dugula mundua salbatzeko, 357 00:28:31,418 --> 00:28:33,376 nork egingo du bestela? 358 00:28:43,293 --> 00:28:44,168 Ongi etorri. 359 00:28:48,626 --> 00:28:49,834 Heldu naiz ia! 360 00:28:55,959 --> 00:28:56,959 Hemen bizi zara? 361 00:28:57,501 --> 00:29:00,001 Base asko izan dugu, baina hau gogoko dut. 362 00:29:00,001 --> 00:29:00,959 Bai! Zatoz! 363 00:29:00,959 --> 00:29:02,834 Sumaisuek ez gaituzte aurkitu. 364 00:29:04,376 --> 00:29:07,918 Ez dut ulertzen zer ari diren Lurraren erreinuko hirian. 365 00:29:08,501 --> 00:29:10,834 Omashu ez da jada behin izan zena. 366 00:29:11,418 --> 00:29:15,251 Garai batean, hiriak gogor eutsi zuen, baina gerra luzatu ahala 367 00:29:15,959 --> 00:29:19,626 erregeak kemena galdu zuen, nekatu eta zahartu egin zen. 368 00:29:19,626 --> 00:29:23,668 Ez zuen ustelkeria eten. Suaren nazioa horretaz baliatu zen. 369 00:29:23,668 --> 00:29:25,168 Horregatik gaude hemen. 370 00:29:27,001 --> 00:29:29,834 Sumaisuei bakarrik aurre egiten diezue? 371 00:29:30,418 --> 00:29:31,876 Nork egingo du bestela? 372 00:29:33,459 --> 00:29:36,751 Hemengo denek galdu dugu norbait Suaren nazioaren erruz. 373 00:29:37,751 --> 00:29:39,918 Familiak. Lagunak. 374 00:29:39,918 --> 00:29:42,918 Umezurtzak gara, iheslariak. 375 00:29:44,334 --> 00:29:45,543 Horixe ginen. 376 00:29:46,168 --> 00:29:48,126 Zer gara orain, Smellerbee? 377 00:29:48,126 --> 00:29:49,251 Gudariak! 378 00:29:49,251 --> 00:29:51,668 Bai! 379 00:30:02,876 --> 00:30:04,418 Norbait hemen egon da. 380 00:30:19,751 --> 00:30:20,918 Aizu, begira. 381 00:30:21,584 --> 00:30:25,001 Tincarra ur gaziaz nahasi eta irakinda hau lortzen da. 382 00:30:25,001 --> 00:30:26,084 Gel leherkaria. 383 00:30:26,084 --> 00:30:28,834 Poto batzuekin auzo erdia leher daiteke. 384 00:30:34,709 --> 00:30:36,668 Zer da? Zer aurkitu duzu? 385 00:30:41,543 --> 00:30:43,959 Sumaisuak ez dira leherketen erantzuleak. 386 00:30:47,543 --> 00:30:49,168 Familiako gerlaria ama zen. 387 00:30:50,001 --> 00:30:54,459 Berak irakatsi zidan ezpataz, orduan makila baino ez bazen. 388 00:30:55,209 --> 00:30:58,918 Suaren nazioa gure herrira etorri zenean, berak aurre egin zien, 389 00:31:00,251 --> 00:31:01,918 aitak ni ezkutatu bitartean. 390 00:31:04,626 --> 00:31:08,543 Borrokatu nahi nuen... baina ez zidan utzi. 391 00:31:10,626 --> 00:31:11,959 Zortzi urte nituen. 392 00:31:16,501 --> 00:31:18,001 Ezkutalekutik ateratzean, 393 00:31:21,876 --> 00:31:23,001 hilda zeuden denak. 394 00:31:48,876 --> 00:31:51,168 Badakit zer den familia galtzea. 395 00:31:55,084 --> 00:31:58,293 Gau lasaia zen... ama hil zuten gaua. 396 00:32:03,626 --> 00:32:05,043 Soldaduak etorri arte. 397 00:32:15,293 --> 00:32:20,126 Horretan ez pentsatzen saiatzen naiz. Baina azkenaldian maiz datorkit gogora. 398 00:32:22,959 --> 00:32:25,043 Uste dut izurtzean eragiten didala. 399 00:32:27,834 --> 00:32:31,918 Ez dakit ezer izurtzeari buruz, baina badakit 400 00:32:31,918 --> 00:32:36,501 zeure baitan duzun guztia erabili behar duzula borrokatzeko. 401 00:32:37,834 --> 00:32:41,376 Zer datorkizu burura zure ama gogoan duzunean? 402 00:32:44,001 --> 00:32:47,334 Ez naiz bere heriotzaz ari, bere bizitzaz baizik. 403 00:32:53,126 --> 00:32:54,168 Gogoan dut 404 00:32:55,876 --> 00:32:58,376 goizean beti zela lehena altxatzen. 405 00:33:01,459 --> 00:33:02,668 Gogoan dut 406 00:33:04,126 --> 00:33:05,751 etxetik atera, 407 00:33:06,876 --> 00:33:09,668 gosaria prestatu eta lanera joaten zela. 408 00:33:12,376 --> 00:33:13,751 Eta egunero, 409 00:33:14,918 --> 00:33:16,876 eguzkia ateratzean gelditzen zen. 410 00:33:19,376 --> 00:33:21,209 Eta irribarrez begiratzen zuen. 411 00:33:22,501 --> 00:33:23,543 Egunero. 412 00:33:28,918 --> 00:33:29,959 Gogoratu hori. 413 00:33:32,126 --> 00:33:33,626 Gogoratu egunsentia. 414 00:34:23,709 --> 00:34:25,959 Ez diogu oinazeari beldurra izan behar. 415 00:34:27,418 --> 00:34:30,709 Horrekin zer egin erabaki behar dugu. 416 00:34:47,168 --> 00:34:48,084 Zer zabiltza? 417 00:34:48,084 --> 00:34:51,751 Omashu barbakoa dastatzen. Aukera ez da sarri izaten. 418 00:34:52,501 --> 00:34:56,376 Hau da Omashu ospetsua, Lurraren erreinuko lekurik oparoena? 419 00:34:57,251 --> 00:34:59,376 Ez zaizu xarmagarria iruditzen? 420 00:35:01,834 --> 00:35:02,751 Xarmagarria? 421 00:35:02,751 --> 00:35:04,876 Leku zikina eta zaratatsua da. 422 00:35:06,043 --> 00:35:06,959 Kirasduna. 423 00:35:09,126 --> 00:35:10,626 - Mila esker. - Eta hori? 424 00:35:16,918 --> 00:35:21,209 Suaren nazioak hirian dituen agenteek izua zabaldu nahi omen dute 425 00:35:21,209 --> 00:35:23,918 Lurmaisuen boterea ahultzeko. 426 00:35:25,001 --> 00:35:27,751 Hori ez dago ondo. Gerlariak ez dira ezkutatzen. 427 00:35:27,751 --> 00:35:30,376 Aitak ez luke onartuko halako azpikeriarik. 428 00:35:31,168 --> 00:35:33,668 Gerra honek iraun duena kontuan hartuta, 429 00:35:33,668 --> 00:35:36,709 baliteke Suaren nazioak iparra galdu izana. 430 00:35:40,501 --> 00:35:42,709 Jakin izan dut inperioren segurtasuna 431 00:35:42,709 --> 00:35:45,459 arriskuan jar lezakeen misioaren parte zarela. 432 00:35:45,459 --> 00:35:47,043 Zurekin zorretan nengoke 433 00:35:47,043 --> 00:35:52,501 misio horren berri emango bazenit, bereziki Zuko printzeari dagokionez. 434 00:35:53,126 --> 00:35:55,543 Ordainetan, zure leialtasuna eta laguntza 435 00:35:55,543 --> 00:35:58,501 kontuan hartuko ditut zorra kitatzeko unean, 436 00:35:59,168 --> 00:36:02,043 uste baino lehenago hel litekeen unea. 437 00:36:02,751 --> 00:36:06,334 Betiereko sugarragatik. Azula printzesa. 438 00:36:08,418 --> 00:36:09,376 Berri onak? 439 00:36:11,834 --> 00:36:12,793 Ezin hobeak. 440 00:36:13,543 --> 00:36:17,334 Luze jo badigu ere, Dang lotinanta, jokoan gaude azkenean. 441 00:36:19,459 --> 00:36:22,459 Nola zuen izena Zuko printzearen ofizialak, 442 00:36:22,459 --> 00:36:25,459 Avatarrari buruzko informazioa eman zizuna. 443 00:36:25,459 --> 00:36:26,709 Jee lotinanta. 444 00:36:26,709 --> 00:36:28,626 Berarekin hitz egin nahi dut. 445 00:36:29,376 --> 00:36:30,293 Jauna. 446 00:36:39,751 --> 00:36:41,668 - Sokka! - Aang, ikusi hau. 447 00:36:44,501 --> 00:36:45,584 Non dago Katara? 448 00:36:45,584 --> 00:36:49,376 Ez dut ikusi. Sai aireontziarekin laguntzen ibili naiz. 449 00:36:49,376 --> 00:36:52,876 Jauregiko jeneralei erakustera joan da. Zer gertatzen da? 450 00:36:52,876 --> 00:36:56,126 Teok eta biok lehergailuen jatorria aurkitu dugu. 451 00:36:57,126 --> 00:36:59,626 Gel leherkaria egiten ari dira koba batean. 452 00:37:01,126 --> 00:37:02,126 Gel leherkaria? 453 00:37:02,126 --> 00:37:06,543 Hori ez da dena. Hauek ere aurkitu ditugu. Arbi gurdiko jantziak. 454 00:37:08,251 --> 00:37:10,543 Orduan ez dira Sumaisuak izan? 455 00:37:11,459 --> 00:37:14,376 - Nork... - Aditu. Badakit nork jarri dituen bonbak. 456 00:37:17,418 --> 00:37:18,376 Zer? 457 00:37:18,376 --> 00:37:21,209 - Traidorea ez da Jet. Sai da. - Txantxetan? 458 00:37:21,209 --> 00:37:24,876 Saik lagundu baino ez du egin. Jetek gezurra esan digu. 459 00:37:24,876 --> 00:37:27,543 - Ez du gezurrik esan. - Ez digu egia esan. 460 00:37:28,709 --> 00:37:29,918 Ezin zuelako! 461 00:37:29,918 --> 00:37:32,918 Sumaisuen aurka dabil, bere burua babestu behar du. 462 00:37:33,959 --> 00:37:35,751 Ez dakizue zer galdu duen. 463 00:37:35,751 --> 00:37:39,126 Sai ikusi dut Sumaisu batekin hizketan. Traidorea da. 464 00:37:39,126 --> 00:37:40,626 Ez dakizu ziur! 465 00:37:41,293 --> 00:37:45,168 Baliteke erregearen gizonekin lanean ibiltzea espioiak aurkitzeko. 466 00:37:45,168 --> 00:37:48,501 Jauregirantz bidean da. Agian horren berri ematera. 467 00:37:48,501 --> 00:37:51,126 - Oker zaude! - Beti berdin, Katara! 468 00:37:51,126 --> 00:37:53,626 Mesede egingo dizun edozer sinesten duzu! 469 00:37:53,626 --> 00:37:56,626 Eta zuk ez duzu inoiz nik diodan ezer sinesten! 470 00:37:56,626 --> 00:37:59,001 Ume bat bezala tratatzen nauzu! 471 00:37:59,001 --> 00:38:00,126 Hazi, orduan! 472 00:38:04,376 --> 00:38:05,543 Nora zoaz? 473 00:38:06,126 --> 00:38:07,543 Ergela zarela frogatzera. 474 00:38:08,043 --> 00:38:10,709 A, bai? Bada, ez dut frogarik behar. 475 00:38:19,959 --> 00:38:22,459 - Probatu nahi duzu nire... - Orain ez. 476 00:38:39,751 --> 00:38:40,626 Jet. 477 00:38:41,668 --> 00:38:44,209 - Entzun, hitz egin behar dugu. - Ados. 478 00:38:44,209 --> 00:38:48,293 Gero. Misio bat abiarazi berri dugu. Baliteke gauzak korapilatzea. 479 00:38:48,293 --> 00:38:50,001 Misio bat? Zer misio? 480 00:38:50,876 --> 00:38:53,626 Traidorea mekanikaria dela ikusi zenuen zuk ere. 481 00:38:53,626 --> 00:38:56,459 Bere lagunez arduratu gara. Bere txanda da. 482 00:38:56,459 --> 00:38:58,543 Jet, zer egingo duzue? 483 00:39:00,251 --> 00:39:01,126 Esan nizun. 484 00:39:02,001 --> 00:39:03,876 Badakigu zaborra ateratzen. 485 00:39:06,251 --> 00:39:08,626 - Barkatu. - Ez kezkatu. 486 00:39:08,626 --> 00:39:10,418 - Ene. Ondo zaude? - Bai. 487 00:39:10,418 --> 00:39:11,876 - Lasai. - Ondo da. 488 00:39:12,584 --> 00:39:13,418 Ondo da. 489 00:39:27,459 --> 00:39:29,251 Bonba batekin hilko duzue? 490 00:39:29,251 --> 00:39:32,793 Ez bera bakarrik. Erregearekin biltzekoa da. 491 00:39:32,793 --> 00:39:35,584 Hiri honen bihotz ustela erretzeko aukera da. 492 00:39:36,626 --> 00:39:39,459 Sokka zuzen zegoen. Gaiztoa zara. 493 00:39:39,459 --> 00:39:40,376 Katara. 494 00:39:41,209 --> 00:39:43,834 Suntsitu genuen biltegia espioien geralekua zen. 495 00:39:43,834 --> 00:39:46,626 Leherketarekin hiru akabatu genituen atzo. 496 00:39:46,626 --> 00:39:49,376 Mekanikariak gehiago akabatzen lagunduko digu. 497 00:39:49,959 --> 00:39:52,418 Jende errugabea hilko da, Jet! 498 00:39:56,043 --> 00:39:57,543 Askatasunaren prezioa da. 499 00:40:03,084 --> 00:40:04,209 Katara! 500 00:40:04,209 --> 00:40:05,543 Beranduegi da! 501 00:40:06,459 --> 00:40:08,209 Ezingo duzu geldiarazi. 502 00:40:09,543 --> 00:40:10,376 Zuzen zeunden. 503 00:40:11,043 --> 00:40:13,876 Alaitu gero, orain ixo. Sai gelditu behar dugu. 504 00:40:14,501 --> 00:40:16,084 Jetek bonba bat jarri dio. 505 00:40:18,126 --> 00:40:21,668 - Biderik azkarrena? - Hiriko punturik altuenean dago... 506 00:40:28,543 --> 00:40:30,043 Tipo hau? Berriz? 507 00:40:30,043 --> 00:40:33,001 Bizkor. Zoazte eta geldiarazi Sai. 508 00:40:35,709 --> 00:40:36,751 Nire borroka da. 509 00:40:43,126 --> 00:40:44,751 Kontuz Su izurtzarekin, 510 00:40:44,751 --> 00:40:46,668 Lurmaisuak ohartaraziko dituzu. 511 00:40:49,959 --> 00:40:52,001 Ez dut surik behar bera garaitzeko. 512 00:41:16,209 --> 00:41:17,459 Kontuz! Barkatu! 513 00:41:29,376 --> 00:41:30,626 Ideia bat dut. Zatoz. 514 00:42:10,001 --> 00:42:12,293 Nola jo dezakezu haur bat? 515 00:42:39,543 --> 00:42:41,751 Bide guztiak jauregira omen doaz. 516 00:42:41,751 --> 00:42:44,001 Helmugara iritsi, eta kito. 517 00:42:47,001 --> 00:42:48,959 Aurrean daukagu helmuga. 518 00:42:53,709 --> 00:42:57,209 Prest? Bat, bi, hiru! 519 00:43:13,751 --> 00:43:17,418 - Zutitu eta borrokatu! - Zergatik axola dizu hainbeste? 520 00:43:17,418 --> 00:43:20,376 Suaren nazioaren etsaia zara. 521 00:43:21,251 --> 00:43:24,876 Besterik ez? Horregatik daramatzazu hiru urte nire atzetik? 522 00:43:24,876 --> 00:43:28,459 Nola dakizu hiru urte igaro direla? Zaude... 523 00:43:29,751 --> 00:43:31,084 Nire koadernoa duzu! 524 00:43:34,668 --> 00:43:35,876 Sumaisu bat! 525 00:43:36,918 --> 00:43:37,834 Sumaisu bat! 526 00:43:38,751 --> 00:43:43,418 Nire azak! 527 00:43:58,001 --> 00:43:58,834 Ez! 528 00:44:32,668 --> 00:44:33,584 Babestu erregea! 529 00:44:52,251 --> 00:44:54,668 Joan beharra dugu! Bizkor! 530 00:44:59,876 --> 00:45:01,376 Sumaisu bat da! 531 00:45:05,751 --> 00:45:08,001 Aurkitu Sumaisua eta itxi atea! 532 00:45:09,376 --> 00:45:11,793 - Zoaz! Salba zaitez! - Zer? 533 00:45:14,084 --> 00:45:15,543 Suaren nazioagatik! 534 00:46:12,668 --> 00:46:13,501 Ene. 535 00:48:11,209 --> 00:48:14,126 Azpitituluak: Leire Chertudi