1 00:00:06,041 --> 00:00:09,750 PERIFERIKOAK-EN AURREKO ATALEAN 2 00:00:09,958 --> 00:00:12,750 Gure munduan, Flynne Fisher ez da existitzen. 3 00:00:14,375 --> 00:00:16,083 Oso erraza da. 4 00:00:16,125 --> 00:00:19,250 Txikitu erasotzaile guztiak hurrengo pisura pasatzeko. 5 00:00:20,750 --> 00:00:22,000 Zure beldur handiena? 6 00:00:22,083 --> 00:00:23,166 Iragana. 7 00:00:23,708 --> 00:00:26,000 Berriro engainatzen saiatzen bazarete, 8 00:00:26,083 --> 00:00:27,125 larrutuko zaitut. 9 00:00:27,583 --> 00:00:29,250 Arazo bat daukagu. 10 00:00:30,666 --> 00:00:32,416 Bizirik behar dut agure hori. 11 00:00:33,791 --> 00:00:35,625 Lapurtu dizuten teknologia 12 00:00:35,666 --> 00:00:37,666 hilgarria izan daiteke esku okerretan. 13 00:00:51,708 --> 00:00:52,625 Kaixo. 14 00:00:57,083 --> 00:00:59,375 WALTER REED OSPITALEA 2028 15 00:01:03,833 --> 00:01:05,250 Pentsatzen egon naiz. 16 00:01:05,583 --> 00:01:06,375 Bai? 17 00:01:06,708 --> 00:01:07,625 Ohean nengoela. 18 00:01:09,500 --> 00:01:11,166 Zu eta zure Simei buruz. 19 00:01:12,166 --> 00:01:15,125 Atzera joan zaitezke eta berriro hasi. 20 00:01:18,041 --> 00:01:19,375 Hori egin nahiko nuke. 21 00:01:21,666 --> 00:01:24,125 Atzera jo txakurraren misiora. 22 00:01:24,875 --> 00:01:26,666 Eta tiro bat eman. 23 00:01:29,041 --> 00:01:30,791 Xakearen arazoa hori da. 24 00:01:33,791 --> 00:01:34,708 Xake-mate, 25 00:01:36,541 --> 00:01:38,041 eta akabo. 26 00:01:41,583 --> 00:01:43,416 Horregatik da bizitza hain zaila. 27 00:01:45,041 --> 00:01:46,208 Ezin gara atzera joan. 28 00:03:12,333 --> 00:03:15,375 PERIFERIKOAK 29 00:04:17,458 --> 00:04:21,000 204 Unitatea laguntza eske Bateville errepideko 27an. 30 00:04:21,125 --> 00:04:24,541 Hiru hildako eta erasotzailea ihesi, ustez armaduna. 31 00:04:24,625 --> 00:04:27,500 Berriro diot, erasotzailea ihesi, ustez armaduna. 32 00:04:28,416 --> 00:04:31,791 Ulertuta, 204. 1052 anbulantzia bidean da. Moztu. 33 00:04:43,875 --> 00:04:45,458 Ni ez nintzateke kezkatuko. 34 00:04:45,541 --> 00:04:48,541 Ahal duzuna egin, jarraitu ezazu bihar goizean. 35 00:05:02,416 --> 00:05:05,041 Agente, pultsua duela diote. 36 00:05:05,958 --> 00:05:06,916 Nork? 37 00:05:16,083 --> 00:05:18,333 Larrialdietan tiroketa egon da. 38 00:05:18,416 --> 00:05:20,500 1052 eta laguntza eske. 39 00:05:20,583 --> 00:05:23,583 Berriro diot, 1052, laguntza eske. Hiru kodea. 40 00:05:29,875 --> 00:05:31,541 -Zer gertatzen da? -Tiroketa. 41 00:05:31,625 --> 00:05:34,125 Clantoneko Larrialdietan. Bera izan behar da. 42 00:06:05,041 --> 00:06:06,125 Reece hilda dago. 43 00:06:06,958 --> 00:06:08,916 Bai, bidean esan didate. 44 00:06:09,875 --> 00:06:12,416 Sheriffa ere hil omen du. 45 00:06:13,375 --> 00:06:14,458 Eta Pickett bikotea. 46 00:06:15,125 --> 00:06:16,750 Corbell bizirik dago. 47 00:06:17,916 --> 00:06:19,541 Jackman Sheriffa hil du? 48 00:06:21,875 --> 00:06:22,750 Tommy? 49 00:06:23,708 --> 00:06:24,875 Bai, hala da. 50 00:06:26,041 --> 00:06:27,125 Tiro egin dio. 51 00:06:34,291 --> 00:06:37,625 Nulandek nahi duena lortzen badu, gehiago egongo dira. 52 00:06:38,750 --> 00:06:40,666 Geldiarazi nahi duzu, ezta? 53 00:06:41,041 --> 00:06:42,166 Bai, noski. 54 00:06:43,458 --> 00:06:44,958 Aliantza bat proposatzen dizut. 55 00:06:45,833 --> 00:06:49,666 Zure munduan boterea izan dezaketen baliabideak ditut eskura. 56 00:06:49,750 --> 00:06:53,458 Eta dirudienez, zu nire munduan egiteko gai zarena 57 00:06:54,458 --> 00:06:58,208 nire ahalmenetik at dago, jokoan dagoena ikusita, 58 00:06:58,291 --> 00:07:00,416 jakin berri dudanez. 59 00:07:00,500 --> 00:07:01,625 Zer esan nahi duzu? 60 00:07:01,708 --> 00:07:04,541 Cherise Nuland beldurgarria bada ere, 61 00:07:04,625 --> 00:07:07,416 ez da zure arazo bakarra. 62 00:07:08,958 --> 00:07:11,250 Zure mundua Loteriaren hasieran dago. 63 00:07:12,166 --> 00:07:17,083 Uste dut ekaitz horretan barrena lagundu zaitzakedala. 64 00:07:21,375 --> 00:07:25,458 Akordio bat lortu nahi badugu, hau da zure eskaerak egiteko 65 00:07:25,541 --> 00:07:29,625 edo ultimatuma emateko momentu egokiena. 66 00:07:31,916 --> 00:07:32,916 Nire ama. 67 00:07:34,125 --> 00:07:36,708 Itsutu egin da berriro, eta gaixorik dago. 68 00:07:39,291 --> 00:07:40,666 Sendatu ezazu. 69 00:07:41,916 --> 00:07:44,375 Hasieran agindu zenidaten bezala. 70 00:07:49,750 --> 00:07:50,666 Andrea? 71 00:07:51,083 --> 00:07:52,791 Izekoei galdetzen ari da. 72 00:07:54,750 --> 00:07:55,958 Asko sentitzen dut. 73 00:07:56,666 --> 00:07:58,416 Zubov jaunaren teknikariek 74 00:07:58,500 --> 00:08:00,791 ahal duten guztia egin dute jada. 75 00:08:08,083 --> 00:08:11,000 Zer? Ezin diozue lagundu? 76 00:08:12,791 --> 00:08:14,041 Tamalez, ez. 77 00:08:15,625 --> 00:08:20,750 Izekoek diote gehienez ere 554 ordu gehiago biziko dela zure ama. 78 00:08:21,958 --> 00:08:23,583 Gutxi gorabehera 23 egun. 79 00:08:34,500 --> 00:08:35,666 Berarekin hitz egitera noa. 80 00:08:37,791 --> 00:08:38,750 Bai, mesedez. 81 00:08:51,041 --> 00:08:51,958 Flynne. 82 00:08:54,875 --> 00:08:56,458 Hitzeman ziguten, Burton. 83 00:09:01,416 --> 00:09:02,541 Hitzeman ziguten. 84 00:09:28,875 --> 00:09:31,708 Badakit triste zaudela, Flynne, baina... 85 00:09:34,291 --> 00:09:37,833 Gliomaren berri eman zidatenean, gauza bitxi bat pentsatu nuen. 86 00:09:37,916 --> 00:09:39,083 Zuri buruz. 87 00:09:40,041 --> 00:09:43,875 Ospitaleko gela horretan nengoen, berria onartu nahian. 88 00:09:45,541 --> 00:09:50,083 Eta pentsatu nuen: "Agian ez da dena txarra. 89 00:09:51,625 --> 00:09:54,250 "Agian Flynnek bere bizitza biziko du horrela". 90 00:09:58,333 --> 00:10:01,500 Nik nahi dudan bizitza bizi izan dut orain arte, ama. 91 00:10:03,375 --> 00:10:05,375 Ez nuke ezer aldatuko. 92 00:10:05,458 --> 00:10:06,333 Badakit. 93 00:10:07,083 --> 00:10:09,000 Eta ikaragarri maite zaitut. 94 00:10:09,916 --> 00:10:12,625 Denbora luzez mantendu duzu familia. 95 00:10:14,333 --> 00:10:15,833 Baina gehiago merezi duzu. 96 00:10:17,041 --> 00:10:20,791 Pentsatu nuen: "Agian etxea saldu dezakete, nahi badute. 97 00:10:20,875 --> 00:10:22,666 "Diru apur bat lortuko dute. 98 00:10:23,958 --> 00:10:27,375 "Burton ez da aldatuko, onerako edo txarrerako. 99 00:10:29,375 --> 00:10:31,916 "Baina auskalo Flynnek zer lortu dezakeen". 100 00:10:33,291 --> 00:10:35,791 Poztu egin nintzen hori pentsatzean. 101 00:10:37,375 --> 00:10:39,541 Zuk aukera izatea 102 00:10:40,833 --> 00:10:42,625 nahi duzuna izateko. 103 00:10:57,041 --> 00:10:58,416 Nora zoaz? 104 00:11:00,791 --> 00:11:03,541 Zure medikamentuak eragina egiten hasi dira. 105 00:11:03,625 --> 00:11:05,083 Lasai utziko zaitut. 106 00:11:10,208 --> 00:11:13,750 Zure aitak ezkurtxo deitzen zizun haurtxoa zinenean. 107 00:11:15,250 --> 00:11:16,083 Zergatik? 108 00:11:17,250 --> 00:11:19,875 Txiki-txikia bazinen ere, 109 00:11:19,958 --> 00:11:22,791 zure barruko indarra nabaritzen zuen, 110 00:11:23,666 --> 00:11:25,541 irteteko aukera baten zain. 111 00:11:27,916 --> 00:11:29,833 Haritz handi bat bezala. 112 00:11:32,166 --> 00:11:33,375 Bere mira dut, ama. 113 00:11:35,541 --> 00:11:36,541 Nik ere bai. 114 00:11:37,500 --> 00:11:38,916 Hitzemadazu, Flynne, 115 00:11:40,000 --> 00:11:41,833 indar hori aterako duzula. 116 00:12:06,666 --> 00:12:09,250 Maria Anathema Ash. 117 00:12:10,791 --> 00:12:12,333 Curriculum interesgarria. 118 00:12:13,541 --> 00:12:16,083 Nolatan amaitu duzu Lev Zuboventzako lanean? 119 00:12:16,583 --> 00:12:18,333 Istorio korapilatsua da, 120 00:12:18,416 --> 00:12:21,625 eta ez dauka garrantzirik orain. 121 00:12:21,708 --> 00:12:22,583 Zer nahi duzu? 122 00:12:24,458 --> 00:12:26,083 Aelitak lapurtutako informazioa. 123 00:12:26,916 --> 00:12:29,166 Badakit non dagoen eta nola eskuratu. 124 00:12:30,000 --> 00:12:32,125 Flynne Fisherren garunean dago. 125 00:12:34,166 --> 00:12:35,666 Lev Zubovek ere badaki, 126 00:12:36,583 --> 00:12:39,291 kleptek Aelitak lapurtutakoa eskuratuko dute. 127 00:12:39,375 --> 00:12:41,250 Ez dut mundu horretan bizi nahi. 128 00:12:41,333 --> 00:12:44,916 -Lowbeer inspektoreak... -Bere interes propioak ditu. 129 00:12:45,000 --> 00:12:48,833 Ez dakit zein diren, baina ezin gara beraz fidatu. 130 00:12:49,583 --> 00:12:51,291 Geldiarazi egin behar duzu. 131 00:12:52,208 --> 00:12:53,291 Egin dezakezu? 132 00:12:58,375 --> 00:12:59,333 Bai. 133 00:13:01,166 --> 00:13:03,625 Erabaki drastiko bat hartu beharko dut. 134 00:13:04,750 --> 00:13:07,583 Nahi nuena baino drastikoagoa. 135 00:13:08,458 --> 00:13:11,083 Eta oso garesti aterako zaigu. 136 00:13:13,083 --> 00:13:14,625 Zenbat denbora daukagu? 137 00:13:15,250 --> 00:13:16,166 Gutxi. 138 00:13:16,875 --> 00:13:21,541 Ordainsaria nahiko duzu informazio hau emateagatik, ezta? 139 00:13:22,791 --> 00:13:24,166 Hil ezazu. 140 00:13:25,166 --> 00:13:26,000 Nor? 141 00:13:26,333 --> 00:13:27,250 Zubov. 142 00:13:31,125 --> 00:13:32,791 Zergatik? 143 00:13:36,375 --> 00:13:37,708 Muga gainditu du. 144 00:13:41,500 --> 00:13:43,958 Ez da horren erraza, 145 00:13:44,041 --> 00:13:45,791 klept bat da eta. 146 00:13:48,333 --> 00:13:49,166 Baina, 147 00:13:51,291 --> 00:13:55,000 Zuboven etxean egongo bazina zu ere, 148 00:13:55,083 --> 00:13:56,666 laguntzeko... 149 00:13:59,208 --> 00:14:01,625 Noski, pozarren. 150 00:14:03,750 --> 00:14:05,958 Bikain. Harremanetan jarriko naiz. 151 00:14:06,041 --> 00:14:07,166 Erabaki drastikoa, 152 00:14:08,583 --> 00:14:09,500 zein da? 153 00:14:12,500 --> 00:14:16,625 Adarreko baldintzak aldatu beharko ditut 154 00:14:16,708 --> 00:14:22,250 eta urteetan zehar egindako azterketak alferrik galduko dira. 155 00:14:22,333 --> 00:14:24,375 Azterketa oso garrantzitsuak. 156 00:14:25,250 --> 00:14:29,750 Baina adar bat mozteko prest nago, gorputz guztia salbatzeko. 157 00:14:29,833 --> 00:14:30,875 Ez dut ulertzen. 158 00:14:32,333 --> 00:14:35,625 Loteria. Bizkortu egin beharko dut. 159 00:14:36,125 --> 00:14:39,291 Horrela neska hori desagertuko da behingoz. 160 00:14:39,708 --> 00:14:43,541 Baita bere etxea, herria, familia. Eskualde ezjakin osoa. 161 00:15:16,625 --> 00:15:17,541 Ongi etorri. 162 00:15:20,875 --> 00:15:22,125 Zer moduz zure ama? 163 00:15:24,333 --> 00:15:25,166 Hiltzen. 164 00:15:27,583 --> 00:15:29,625 Baina zuk bazenekien, ezta? 165 00:15:30,625 --> 00:15:31,708 Sentitzen dut. 166 00:15:33,958 --> 00:15:38,250 Gurekin lan egin zenezan, ez nizun egia guztia esan. 167 00:15:39,916 --> 00:15:40,750 Txarto eginda. 168 00:15:48,250 --> 00:15:50,166 Aelita aurkituko al dugu? 169 00:15:57,125 --> 00:15:58,083 Hilda dago. 170 00:15:59,250 --> 00:16:00,541 Ez dago beste aukerarik. 171 00:16:00,833 --> 00:16:01,750 Wilf. 172 00:16:06,625 --> 00:16:07,791 Sentitzen dut, Wilf. 173 00:16:18,416 --> 00:16:20,875 Begien bistan dudan zerbait 174 00:16:21,541 --> 00:16:23,375 ikusi ezin dudala iruditzen zait. 175 00:16:25,791 --> 00:16:27,708 Aelitak esan zidan etxe bat nuela. 176 00:16:28,208 --> 00:16:29,541 Aipatu ohi nuela zioen. 177 00:16:30,916 --> 00:16:33,958 Zelai bat, urmael baten ondoan. 178 00:16:38,125 --> 00:16:40,000 Nik trantsitu-esparrua dut gogoan. 179 00:16:41,000 --> 00:16:42,166 Janaria lortzeko ilarak. 180 00:16:43,250 --> 00:16:45,041 Euria karpa urdinean erortzen. 181 00:16:45,541 --> 00:16:46,458 Emakume aurpegia, 182 00:16:47,333 --> 00:16:49,541 zeina nire ama zela erabaki nuen. 183 00:16:50,958 --> 00:16:52,500 Nire irudimena izango zen. 184 00:16:52,833 --> 00:16:54,291 Eta zure aita? 185 00:16:56,416 --> 00:16:58,333 Gizonak segituan eraman zituzten. 186 00:16:59,291 --> 00:17:01,916 Ez ditut erasoak gogoratzen, 187 00:17:02,000 --> 00:17:04,708 baina Aelitak esan zidan dena erre zigutela. 188 00:17:07,750 --> 00:17:09,083 Berak zaindu ninduen. 189 00:17:09,875 --> 00:17:11,291 Bera gabe hilda nengoke. 190 00:17:12,083 --> 00:17:13,833 Nora joan zineten gero? 191 00:17:13,916 --> 00:17:16,041 Kalera, hondakinen artera. 192 00:17:18,125 --> 00:17:19,291 Ia hiru urtez. 193 00:17:20,625 --> 00:17:21,500 Eta gero? 194 00:17:23,458 --> 00:17:24,416 Lelokeria egin nuen. 195 00:17:24,500 --> 00:17:25,416 Wolf! 196 00:17:25,500 --> 00:17:26,333 Wolf! 197 00:17:26,708 --> 00:17:27,791 Harrapatu egin gintuzten. 198 00:17:28,291 --> 00:17:29,166 Txukundu. 199 00:17:29,541 --> 00:17:31,333 Aelitari esker elkarrekin geunden. 200 00:17:31,416 --> 00:17:35,416 Ez zuen esperantza inoiz galdu. "Aske garenean" esaten zuen. 201 00:17:35,500 --> 00:17:38,291 Adoptatu eta urte gutxira ihes egin genuen. 202 00:17:38,833 --> 00:17:39,958 Aelitak antolatu zuen. 203 00:17:40,666 --> 00:17:43,500 Janaria eta bestelakoak ezkutatu zituen. 204 00:17:44,541 --> 00:17:47,000 Zortzi hilabete egon ginen gure erreinutxoan. 205 00:17:48,041 --> 00:17:51,875 Bandera bat ere egin genuen, erpururik gabeko esku bat. 206 00:17:52,458 --> 00:17:53,375 Zergatik? 207 00:17:55,000 --> 00:17:57,708 Aelitak zioen denok paradisuan bizi izan ginela, 208 00:17:59,250 --> 00:18:01,083 orain garena bilakatu aurretik. 209 00:18:02,416 --> 00:18:05,833 Gure bekatu ororen jatorria erpurua zela esaten zuen. 210 00:18:06,875 --> 00:18:08,208 Heltzeko gaitasuna. 211 00:18:09,500 --> 00:18:10,333 Tresnak, 212 00:18:11,375 --> 00:18:12,291 armak, 213 00:18:14,041 --> 00:18:14,916 eztarriak. 214 00:18:17,416 --> 00:18:19,250 Zer gertatu zen ondoren? 215 00:18:21,041 --> 00:18:22,000 Gaixotu egin nintzen. 216 00:18:23,458 --> 00:18:24,583 Ia hil egin nintzen. 217 00:18:25,250 --> 00:18:26,791 Itzuli egin ginen. 218 00:18:28,208 --> 00:18:30,500 Dena atzean utzi zuen ni salbatzeko. 219 00:18:32,208 --> 00:18:33,583 Asko maite zintuen. 220 00:18:38,666 --> 00:18:40,750 Lowbeerrek nirekin hitz egin nahi du 221 00:18:41,666 --> 00:18:42,791 proposamenari buruz, 222 00:18:44,833 --> 00:18:47,083 baina ez dakit zer esan, 223 00:18:47,166 --> 00:18:50,708 nahi duenean entzun gaitzake ziurrenik. 224 00:18:52,708 --> 00:18:54,541 Esateko beldur zaren zerbait 225 00:18:56,041 --> 00:18:57,416 esan nahi duzu? 226 00:18:58,083 --> 00:18:59,708 Ez da hori. 227 00:19:00,250 --> 00:19:02,458 Ez da gauza zehatz bat. 228 00:19:04,041 --> 00:19:05,708 Linkeatu gaitezen berriz. 229 00:19:06,291 --> 00:19:07,291 Zertarako? 230 00:19:07,375 --> 00:19:09,125 Galdera batzuk egingo dizkizut. 231 00:19:09,916 --> 00:19:13,291 Ez duzu ezer esan beharrik, 232 00:19:13,375 --> 00:19:16,208 zure sentimenduak aztertu nahi ditut. 233 00:19:30,250 --> 00:19:32,041 Zer pentsatzen duzu Lowbeerrez? 234 00:19:33,625 --> 00:19:35,333 Aliantza bat proposatzen dizut. 235 00:19:38,750 --> 00:19:39,583 Lev? 236 00:19:40,791 --> 00:19:43,958 Ez zara zu zeu izango 237 00:19:44,041 --> 00:19:46,583 zure alde hori onartzen duzun arte. 238 00:19:47,708 --> 00:19:48,541 Aelita? 239 00:19:50,250 --> 00:19:53,875 Eta zure lagun horren eskaintzak edo dena delakoak, 240 00:19:54,333 --> 00:19:56,250 zoriontsu egingo nau? 241 00:19:59,916 --> 00:20:00,875 Flynne Fisher? 242 00:20:14,708 --> 00:20:15,708 Wilf Netherton. 243 00:20:17,958 --> 00:20:19,916 Lore eta txoritxoz beteta zaude. 244 00:20:41,333 --> 00:20:42,208 Itxaron, 245 00:20:43,916 --> 00:20:44,750 non zegoen? 246 00:20:45,875 --> 00:20:46,750 Zer? 247 00:20:46,833 --> 00:20:49,916 Erpururik gabeko eskua, zuen base sekretua. 248 00:20:51,541 --> 00:20:52,375 Ene bada. 249 00:20:54,125 --> 00:20:55,125 Ergel hutsa naiz. 250 00:21:05,125 --> 00:21:06,416 Zubovi deituko diogu? 251 00:21:13,250 --> 00:21:14,250 Ez. 252 00:21:15,666 --> 00:21:17,291 Beste nagusi bat daukagu orain. 253 00:21:24,250 --> 00:21:25,625 Ziur zaude hemen dela? 254 00:21:25,708 --> 00:21:27,041 Asko aldatu da. 255 00:21:27,125 --> 00:21:29,416 Zuhaitzez betetako baso bat zen lehen. 256 00:21:41,708 --> 00:21:42,541 Wilf. 257 00:21:50,541 --> 00:21:52,208 Zergatik zatoz hain berandu? 258 00:21:52,291 --> 00:21:54,333 Utzi txorakeriak. Non zaude? 259 00:21:54,708 --> 00:21:56,916 Etorri nirekin, bera gabe. 260 00:21:57,666 --> 00:21:59,500 Bera da pieza garrantzitsuena. 261 00:21:59,583 --> 00:22:02,416 Begiak eta belarriak, Wolf. Konektatuta ditu. 262 00:22:03,375 --> 00:22:04,833 Ez da hala, Ash? 263 00:22:05,541 --> 00:22:08,500 Bere kabuz joan daiteke edo nik bidaliko dut. 264 00:22:11,458 --> 00:22:12,333 Zuk aukeratu. 265 00:22:13,916 --> 00:22:14,750 Baina... 266 00:22:15,166 --> 00:22:16,083 Joan etxera. 267 00:22:17,666 --> 00:22:19,750 Dena kontatuko dizut. Hitzematen dizut. 268 00:22:48,208 --> 00:22:49,250 Ezaguna zaizu? 269 00:22:50,750 --> 00:22:52,458 Hemen zegoen kanpamentua. 270 00:22:53,125 --> 00:22:54,250 Hemen ezagutu ginen. 271 00:22:56,125 --> 00:22:57,750 Ez duzu gogoratzen, ezta? 272 00:22:58,208 --> 00:22:59,208 Txikiegia nintzen. 273 00:22:59,875 --> 00:23:01,125 Zazpi urte zenituen. 274 00:23:01,791 --> 00:23:05,958 Gauza askotarako gazteegia zinen, baina gogoratzeko ez. 275 00:23:19,541 --> 00:23:22,708 Ez duzu gogoratzen, ez duzulako gogoratu behar. 276 00:23:25,833 --> 00:23:26,750 Aelita. 277 00:23:28,000 --> 00:23:31,250 Gure inplanteak nahiko konplexuak dira. 278 00:23:31,833 --> 00:23:34,958 Eta hobekien egiten dutena memoria ezabatzea da. 279 00:23:35,333 --> 00:23:37,833 Edonork daki hori. Trauma baretzeko da. 280 00:23:38,166 --> 00:23:40,291 Badakizu zer gertatu zen nirea kentzean? 281 00:23:40,375 --> 00:23:43,208 Immunitate bultzada galdu zenuela, besteak beste, 282 00:23:43,291 --> 00:23:45,458 eta laster damutuko zara. 283 00:23:46,250 --> 00:23:48,250 Ez, gauzak gogoratzen hasi nintzen, 284 00:23:49,500 --> 00:23:50,541 dena. 285 00:23:52,833 --> 00:23:54,041 Gorpuak daude hemen, 286 00:23:54,833 --> 00:23:57,000 zelai eder honen azpian. 287 00:23:57,083 --> 00:23:59,083 Ehundaka gorpu. 288 00:24:00,583 --> 00:24:01,708 Zulatu, laztana. 289 00:24:06,041 --> 00:24:07,250 Zure ama hemen dago, 290 00:24:07,583 --> 00:24:08,666 zure arrebak 291 00:24:09,416 --> 00:24:10,666 eta zure anai txikia. 292 00:24:11,500 --> 00:24:14,208 Eta gogoratuko dituzu askatzen zarenean. 293 00:24:15,375 --> 00:24:18,333 Nire familia ere bai. Denak hilda. 294 00:24:22,416 --> 00:24:23,666 Emaiozu. 295 00:24:30,791 --> 00:24:33,208 Begira geratuko zara? 296 00:24:33,291 --> 00:24:34,750 Hartu ezazu! 297 00:24:37,916 --> 00:24:41,708 Badakizu nola hil ziren gure familiak? Kleptak izan ziren. 298 00:24:42,750 --> 00:24:46,625 Zure lagun Leven aita eta tankerakoak, 299 00:24:46,708 --> 00:24:48,750 dagoeneko agintea baitzuten. 300 00:24:48,833 --> 00:24:52,958 Gaixoak zeuden kanpamentuan, eta denak akabatu zituzten, beldurrez. 301 00:24:53,041 --> 00:24:55,416 Ez hemen bakarrik, Ingalaterra osoan! 302 00:24:55,500 --> 00:24:59,458 Ondo antolatu zuten dena, pare bat astetan bost milioi pertsona. 303 00:24:59,541 --> 00:25:02,625 Lorpen handia da hori, ezta? Ez duzu uste? 304 00:25:03,958 --> 00:25:06,125 Oroitzapenak ezabatzen dizkigute 305 00:25:06,208 --> 00:25:07,791 oraindik gure beldur direlako. 306 00:25:07,875 --> 00:25:08,916 Gure? 307 00:25:18,750 --> 00:25:20,125 Denak biltzen ari naiz. 308 00:25:20,708 --> 00:25:23,666 Askatuen armada txiki bat, justizia egiteko. 309 00:25:23,750 --> 00:25:26,333 Eta zer lortuko duzu talde horrekin? 310 00:25:26,416 --> 00:25:27,750 Leiho batzuk puskatzea? 311 00:25:27,833 --> 00:25:29,958 Kleptei eta Institutuari bost axola. 312 00:25:30,041 --> 00:25:31,583 Tresna egokiak behar ditugu. 313 00:25:31,666 --> 00:25:32,666 Zein tresna? 314 00:25:32,750 --> 00:25:35,791 Institutuak eraiki duen ororen sekretua. 315 00:25:35,875 --> 00:25:38,166 Infinitua zure eskuetan. 316 00:25:39,791 --> 00:25:41,541 Eta nola lortuko duzu hori? 317 00:25:42,416 --> 00:25:43,791 Neskaren buruan dago. 318 00:25:53,333 --> 00:25:56,791 Medikuak esan dizu zer aukera duen bizirauteko? 319 00:25:57,375 --> 00:26:00,958 Adibidez, bizirauteko % 10eko aukera, edo halakorik? 320 00:26:01,041 --> 00:26:02,875 Txarrenerako prest egoteko. 321 00:26:03,333 --> 00:26:07,208 Asko sentitzen dut, denok sentitzen dugu. 322 00:26:07,541 --> 00:26:11,291 Baina heroi bat bezala hil da, ezta? 323 00:26:11,666 --> 00:26:12,750 Ez da hil oraindik. 324 00:26:12,833 --> 00:26:14,083 Ulertu nauzu. 325 00:26:14,583 --> 00:26:16,625 Borrokan hil da, 326 00:26:17,875 --> 00:26:21,708 bere ondarearekin jarraitu behar dugu, 327 00:26:21,833 --> 00:26:24,541 ni naiz agintean bigarrena, ezta? 328 00:26:25,458 --> 00:26:26,625 Zer diozu? 329 00:26:28,583 --> 00:26:31,416 -Ni nintzen bigarrena. -Baita zera ere! 330 00:26:31,500 --> 00:26:32,916 Ados. 331 00:26:34,333 --> 00:26:37,000 Egin dezagun gauza bat... 332 00:26:37,083 --> 00:26:38,291 Nola deitzen da? 333 00:26:38,375 --> 00:26:42,750 Erromatarrek hiru enperadore zeudenean egiten zutena. 334 00:26:43,666 --> 00:26:44,666 Nola deitzen da? 335 00:26:45,916 --> 00:26:46,916 Zera... 336 00:26:48,333 --> 00:26:49,541 Triunbiratu bat. 337 00:26:50,833 --> 00:26:51,958 Hori da. 338 00:26:52,583 --> 00:26:53,958 Baina lau gara. 339 00:27:00,875 --> 00:27:03,083 Gure gidaria izan zaitezke, Jasper. 340 00:27:03,166 --> 00:27:04,541 Autoak garbitu eta hori. 341 00:27:04,625 --> 00:27:07,708 Hori da. Aparta zara autoekin. 342 00:27:08,541 --> 00:27:09,375 Orain... 343 00:27:13,750 --> 00:27:15,583 Eskatu ezazu beste bat. 344 00:27:18,791 --> 00:27:19,750 Mugitu. 345 00:27:34,666 --> 00:27:38,208 Jarri zure osabaren kontura, 346 00:27:39,208 --> 00:27:40,500 oraindik baldin badute. 347 00:28:06,833 --> 00:28:08,416 Ireki leiho madarikatua. 348 00:28:09,166 --> 00:28:10,000 Zer? 349 00:28:10,416 --> 00:28:11,583 Irekitzeko leiho... 350 00:28:20,000 --> 00:28:22,583 Zuk garbitu beharko duzu, Jasper. 351 00:28:41,333 --> 00:28:43,000 Nor utzi behar dut lehena? 352 00:30:18,500 --> 00:30:19,333 Jasper? 353 00:30:21,750 --> 00:30:24,166 Gogoratzen Monopolyri buruzko eztabaida? 354 00:30:24,833 --> 00:30:25,958 Zer ordu da? 355 00:30:27,291 --> 00:30:28,291 02:00ak pasatxo. 356 00:30:28,375 --> 00:30:31,750 Flynne, Burton eta Ellarekin ari ginen jolasten. 357 00:30:32,833 --> 00:30:36,958 Eta ni irabazten nindoan, 358 00:30:38,166 --> 00:30:42,000 eta gaizki sentitzen nintzenez, maileguak ematen hasi nintzen, 359 00:30:42,083 --> 00:30:44,000 diru gabe geratu ez zintezten. 360 00:30:45,625 --> 00:30:50,416 Eta azkenean, Burtonek irabazi zuen. 361 00:30:50,500 --> 00:30:52,541 Laztana, mozkorra al zaude? 362 00:30:55,041 --> 00:30:58,208 Eta nirekin haserretu zinen. Zera esan zenidan, 363 00:30:59,250 --> 00:31:00,708 ez nuela inoiz ezer lortuko 364 00:31:00,791 --> 00:31:03,458 adeitasuna eta ahulezia nahasten banituen. 365 00:31:05,458 --> 00:31:07,916 Jasper, ez nuen benetan esan. 366 00:31:08,000 --> 00:31:08,916 Bai horixe. 367 00:31:09,208 --> 00:31:11,250 Ez, benetan. 368 00:31:12,166 --> 00:31:16,750 Zurekin ezkondu nintzen benetan jatorra zarelako. 369 00:31:20,375 --> 00:31:21,875 Zergatik esan zenuen hori? 370 00:31:22,708 --> 00:31:25,250 Behingoagatik zuk irabaztea nahi nuelako. 371 00:31:26,166 --> 00:31:27,875 Merezi zenuen. 372 00:31:33,791 --> 00:31:35,958 Zergatik ari gara honi buruz hizketan? 373 00:31:43,083 --> 00:31:45,583 Akats ikaragarri bat egitear egon naiz. 374 00:31:45,666 --> 00:31:46,750 Zer esan nahi duzu? 375 00:31:52,583 --> 00:31:54,583 Ezer ez. Maite zaitut. Oraintxe arte. 376 00:31:59,625 --> 00:32:00,458 Atticus! 377 00:32:05,583 --> 00:32:07,208 Kaka! Atticus! 378 00:32:10,625 --> 00:32:12,833 Atticus! Esnatu, motel. Atticus! 379 00:32:12,916 --> 00:32:16,666 Esnatu, madarikatu hori! Atticus! 380 00:32:17,166 --> 00:32:19,041 Cash! 381 00:32:19,458 --> 00:32:20,583 Cash! 382 00:32:28,375 --> 00:32:30,625 Atticus! Mutilak! 383 00:32:33,250 --> 00:32:35,125 TRENBIDE GURUTZEA 384 00:32:35,208 --> 00:32:36,166 Atticus! 385 00:32:37,041 --> 00:32:39,541 Atticus! Esnatu! 386 00:32:39,875 --> 00:32:41,208 Esnatu! 387 00:32:41,625 --> 00:32:42,625 Atticus! 388 00:32:47,541 --> 00:32:49,125 Zer demontre? 389 00:32:54,666 --> 00:32:55,666 Kaka. 390 00:33:45,875 --> 00:33:47,583 Tren istripuaren berri izan dut. 391 00:33:47,916 --> 00:33:49,333 Ez naiz horregatik etorri. 392 00:33:52,625 --> 00:33:55,166 Badakit zerbait ezkutatzen duzula, Flynne. 393 00:33:55,250 --> 00:33:58,250 -Tommy... -Ez duzu aitzakiarik bilatu beharrik. 394 00:34:00,625 --> 00:34:04,083 Segurtasun Nazionaletik deitu didate. 395 00:34:05,083 --> 00:34:06,708 Eskuineko milizia bati buruz. 396 00:34:06,791 --> 00:34:08,791 Larria da gobernua sartu bada. 397 00:34:09,541 --> 00:34:13,000 Burton eta zuk darabilzuen nahastea kontuan hartuta, 398 00:34:14,166 --> 00:34:16,208 zerbait dakizun galdetu nahi nizun. 399 00:34:16,291 --> 00:34:17,375 Zer egin nahi dute? 400 00:34:18,000 --> 00:34:20,291 Misil-siloa lehertu nahi omen dute. 401 00:34:21,416 --> 00:34:25,125 Jakingo duzunez, aireko indarren silo berria dago Spring Creeken. 402 00:34:25,208 --> 00:34:26,083 Handi bat. 403 00:34:29,291 --> 00:34:33,083 Flynne, ezer badakizu... 404 00:34:33,166 --> 00:34:34,208 Ez dakit ezer. 405 00:34:35,791 --> 00:34:37,000 Joan egin behar dut. 406 00:34:51,791 --> 00:34:55,291 Macon, prestatu burukoa. 407 00:34:56,000 --> 00:34:57,250 Itzuli egin behar dut. 408 00:35:07,375 --> 00:35:09,250 Ash! 409 00:35:09,833 --> 00:35:10,708 Non dago Wilf? 410 00:35:12,541 --> 00:35:13,666 Zertara itzuli zara? 411 00:35:15,125 --> 00:35:18,500 Siloaren leherketa? Loteriaren museoan ikusi genuena. 412 00:35:18,583 --> 00:35:21,166 Cherisek nire denbora lerroan egin nahi du. 413 00:35:21,250 --> 00:35:22,166 Ziur naiz. 414 00:35:27,125 --> 00:35:28,125 Bazenekien? 415 00:35:35,500 --> 00:35:37,500 Zer demontre egin duzu, Ash? 416 00:35:39,791 --> 00:35:44,916 Zuk eta Aelitak Institutuari lapurtutako informazioa zure DNAn dago. 417 00:35:46,541 --> 00:35:48,583 Nire buruko gauza hori da, ezta? 418 00:35:49,708 --> 00:35:51,958 Horregatik izan ditut krisiak. 419 00:35:53,583 --> 00:35:54,625 Zer da? 420 00:35:55,333 --> 00:35:57,375 Informazio guzti-guztia. 421 00:35:58,166 --> 00:36:00,791 Gure eta zure mundua suntsitzeko adina. 422 00:36:02,625 --> 00:36:04,250 Eta orain Levek ere daki. 423 00:36:06,125 --> 00:36:08,750 Klepten eskuera iristen bada... 424 00:36:12,500 --> 00:36:13,916 Nulanderi esan diot. 425 00:36:14,583 --> 00:36:15,583 Aukera bakarra zen. 426 00:36:16,333 --> 00:36:19,416 Eta orain nire eskualde guztia lehertuko du, 427 00:36:19,500 --> 00:36:22,625 Levek ez dezan informazioa eskuratu. 428 00:36:23,708 --> 00:36:26,416 Nire bizitza, nire familia, 429 00:36:26,750 --> 00:36:28,125 maite dudan oro. 430 00:36:30,375 --> 00:36:32,500 Zuentzat jolas bat baino ez da, ezta? 431 00:36:34,000 --> 00:36:35,125 Dena irabazlearentzat. 432 00:36:42,375 --> 00:36:43,583 Nora zoaz? 433 00:36:44,166 --> 00:36:45,166 Irabaztera. 434 00:37:09,166 --> 00:37:10,583 Hau da benetako Londres. 435 00:37:11,958 --> 00:37:13,833 Berreraiki ez duten zatia. 436 00:37:14,291 --> 00:37:16,666 Lan asko dute egiteke, ezta? 437 00:37:17,625 --> 00:37:18,666 Zertara etorri gara? 438 00:37:19,875 --> 00:37:20,916 Hitz egitera. 439 00:37:22,125 --> 00:37:23,333 Inork entzun gabe. 440 00:37:26,875 --> 00:37:28,083 Cherise Nulandek 441 00:37:28,958 --> 00:37:32,458 Spring Creekeko siloa lehertu nahi du. 442 00:37:33,541 --> 00:37:36,625 Eta dena suntsituko du, ni hil naizela ziurtatzeko. 443 00:37:37,500 --> 00:37:39,041 Eta ideia bat eduki dut, 444 00:37:39,791 --> 00:37:41,333 adar berri bat irekitzea. 445 00:37:42,083 --> 00:37:43,666 Nik uste dudana da hori? 446 00:37:45,916 --> 00:37:48,916 Hutsetik hasi nahi duzu, Simetan bezala? 447 00:37:49,000 --> 00:37:50,875 Salbatu gaitzake, Conner. 448 00:37:52,250 --> 00:37:55,625 Baina zure laguntza behar dut. Eta Lowbeerrena. 449 00:37:58,166 --> 00:37:59,291 Zulo beltz bat da. 450 00:37:59,958 --> 00:38:02,583 Simetan horrela deitzen zaie 451 00:38:02,666 --> 00:38:04,666 irtenbiderik gabeko mailei, 452 00:38:04,750 --> 00:38:08,208 aurreko pausoren batean akats bat egitearen ondorioa dira. 453 00:38:08,791 --> 00:38:09,833 Harrapatuta zaude. 454 00:38:09,916 --> 00:38:11,500 Sentitzen dut, laztana. 455 00:38:12,166 --> 00:38:14,000 Ez nuen horrelakorik nahi. 456 00:38:14,083 --> 00:38:16,000 Nire adarrerako konexioa mozteko 457 00:38:16,083 --> 00:38:18,166 ahalmena duzun galdetu nizun. 458 00:38:19,125 --> 00:38:20,000 Baduzu? 459 00:38:20,916 --> 00:38:21,750 Ez. 460 00:38:22,583 --> 00:38:24,333 Eta berri bat irekitzeko? 461 00:38:25,750 --> 00:38:28,625 Tamalez, mundu honetan botereen oreka ahula da, 462 00:38:28,708 --> 00:38:31,625 eta horrelako zerbaitek gerra sortuko luke. 463 00:38:33,583 --> 00:38:37,750 Baina badakit nola egiten den. 464 00:38:39,000 --> 00:38:40,791 Adar bat ireki behar duzu. 465 00:38:43,083 --> 00:38:45,041 Ondo ulertu badut, 466 00:38:45,125 --> 00:38:47,583 plan erradikal bat proposatzen ari zara. 467 00:38:48,666 --> 00:38:50,291 Cherisek irabazi duela usteko du, 468 00:38:51,041 --> 00:38:52,833 eta zuk lagundu diozula. 469 00:38:53,541 --> 00:38:56,541 Aelitak lapurtutako informazio guztia izango genuke 470 00:38:56,625 --> 00:38:59,125 eta Loteria saihestuko genuke. 471 00:38:59,208 --> 00:39:01,125 Ohartzen zara zeinen zaila den? 472 00:39:01,708 --> 00:39:03,750 Aliatu bat beharko duzu. 473 00:39:03,833 --> 00:39:05,458 Zure neba, esaterako... 474 00:39:05,541 --> 00:39:06,708 Ezin du jakin. 475 00:39:07,750 --> 00:39:10,708 Honen berri jakiten badu, ez dit utziko egiten. 476 00:39:11,041 --> 00:39:12,666 Connerrek lagunduko dit. 477 00:39:16,208 --> 00:39:17,833 Erabat ziur zaude? 478 00:39:19,833 --> 00:39:20,791 Bai. 479 00:39:23,500 --> 00:39:27,750 Institutuak ezkutuko base asko ditu. 480 00:39:28,125 --> 00:39:29,625 Adar-portaleak deituak. 481 00:39:29,708 --> 00:39:32,083 Zaindariek ere ez dakite non dauden, 482 00:39:32,166 --> 00:39:34,583 urrunetik gidatutako periferikoak dira. 483 00:39:34,666 --> 00:39:38,208 Baina periferiko horiek zu bezain indartsuak izango dira. 484 00:39:40,125 --> 00:39:41,083 Bidali nazazu. 485 00:39:55,625 --> 00:39:56,666 Iritsi naiz. 486 00:40:07,416 --> 00:40:08,875 Lagundu zaitzaket? 487 00:40:11,708 --> 00:40:12,708 Agian bai. 488 00:40:13,541 --> 00:40:15,250 Galdera bat egin dezaket? 489 00:40:15,666 --> 00:40:17,875 Itzultzean ere zorabiatzen zara? 490 00:40:18,583 --> 00:40:19,875 Edo konpondu dute? 491 00:40:20,541 --> 00:40:22,541 Zure benetako gorputzean esnatzean, 492 00:40:23,083 --> 00:40:25,166 periferikoko lana bukatu ostean. 493 00:41:10,125 --> 00:41:11,083 Kaka. 494 00:42:24,875 --> 00:42:28,000 Horren erraz ihes egingo zenuela uste zenuen? 495 00:42:28,375 --> 00:42:31,541 Erdi hildako gauzak kontrolatzeko ohitura txarra daukazu. 496 00:42:31,625 --> 00:42:34,208 Ez dakizu zenbat arriskatzen ari zaren... 497 00:42:35,750 --> 00:42:38,875 Denak daude hemen, ezta? Beste bizitza guztiak. 498 00:42:39,666 --> 00:42:42,250 Eta bat aukeratu baino ez dut egin behar. 499 00:42:42,916 --> 00:42:43,875 Itxaron. 500 00:42:44,500 --> 00:42:45,791 Aurkituko zaitut. 501 00:42:45,875 --> 00:42:47,125 Hitza ematen dizut. 502 00:42:47,500 --> 00:42:49,500 Ez egon hain ziur, Cherise. 503 00:42:54,208 --> 00:42:56,333 Orain ehiztaria izan nahi dut. 504 00:42:57,708 --> 00:43:00,000 Nik badakit non zauden. 505 00:43:00,833 --> 00:43:03,208 Baina zuk ez dakizu ni non egongo naizen. 506 00:43:04,541 --> 00:43:06,208 Koordenaturik gabe ez. 507 00:43:13,416 --> 00:43:14,250 Ez! 508 00:43:38,333 --> 00:43:40,250 Nik uste dudana da hori? 509 00:43:41,791 --> 00:43:45,583 Hutsetik hasi nahi duzu, Simetan bezala? 510 00:43:45,666 --> 00:43:47,541 Salbatu gaitzake, Conner. 511 00:43:48,833 --> 00:43:52,125 Baina zure laguntza behar dut. Eta Lowbeerrena. 512 00:43:53,750 --> 00:43:56,250 Lortzen badut, gure bertsio berriak egongo dira. 513 00:43:56,333 --> 00:43:59,291 Cheriserekin harremanik ez dutenak. 514 00:44:00,875 --> 00:44:02,000 Seguru egongo ginateke. 515 00:44:02,291 --> 00:44:04,916 Baina gure munduan hilda. 516 00:44:09,000 --> 00:44:10,458 Ez, ni joaten banaiz. 517 00:44:11,458 --> 00:44:13,875 Orduan ez luke siloa lehertzeko arrazoirik. 518 00:44:21,416 --> 00:44:22,291 Kaka. 519 00:44:25,916 --> 00:44:28,291 Burtonek dio bi kilometrora zegoen norbait 520 00:44:29,541 --> 00:44:30,833 hil zenuela Texasen. 521 00:44:31,166 --> 00:44:32,583 Txorakeriak esaten ditu. 522 00:44:34,125 --> 00:44:35,500 Hiru kilometrora zegoen. 523 00:44:38,000 --> 00:44:39,958 Nahi dudana da, 524 00:44:42,458 --> 00:44:44,500 Lowbeerrek Cheriseri laguntzeko 525 00:44:44,583 --> 00:44:47,583 norbait bidali duela pentsatu dezatela. 526 00:44:50,291 --> 00:44:52,291 Ulertzen duzu zer nahi dudan? 527 00:44:54,708 --> 00:44:55,541 Bai. 528 00:44:57,625 --> 00:44:58,583 Ulertzen dut. 529 00:45:03,291 --> 00:45:04,625 Eta mundu hau? 530 00:45:06,125 --> 00:45:07,083 Bukatu da? 531 00:45:07,541 --> 00:45:08,708 Ez, itzuliko gara. 532 00:45:10,583 --> 00:45:11,583 Zertarako? 533 00:45:13,333 --> 00:45:15,083 Azpisuge hori hiltzeko. 534 00:45:18,958 --> 00:45:19,791 A bai? 535 00:45:23,083 --> 00:45:23,958 Bai. 536 00:45:27,041 --> 00:45:28,833 Badakit ez dela erraza. 537 00:45:30,250 --> 00:45:32,541 Baina balio badizu, onartu dut. 538 00:45:36,208 --> 00:45:37,625 Paseo bat emango dut... 539 00:45:39,208 --> 00:45:40,708 Hawthorne erreka ingurutik, 540 00:45:41,708 --> 00:45:44,666 eta hamarretik behera zenbatuko dut. 541 00:47:04,875 --> 00:47:05,833 Hamar, 542 00:47:07,166 --> 00:47:08,041 bederatzi, 543 00:47:09,625 --> 00:47:10,458 zortzi, 544 00:47:15,416 --> 00:47:16,250 zazpi, 545 00:47:18,166 --> 00:47:19,000 sei, 546 00:47:24,958 --> 00:47:25,791 bost, 547 00:47:28,083 --> 00:47:28,916 lau, 548 00:47:31,208 --> 00:47:32,041 hiru, 549 00:47:37,041 --> 00:47:37,875 bi... 550 00:48:19,416 --> 00:48:20,250 Ea bada, 551 00:48:22,416 --> 00:48:23,916 hasiko gara? 552 00:50:40,375 --> 00:50:42,375 Azpitituluak: Leire 553 00:50:42,458 --> 00:50:44,458 Ikuskatzailea: Ilargi G. 554 00:51:04,375 --> 00:51:07,541 Hori diozu beti, baina zure aitarekin ematen duzu bazkaria, 555 00:51:07,625 --> 00:51:10,416 ni zure amarekin harrapatuta nagoen bitartean. 556 00:51:10,500 --> 00:51:12,583 Nire amak atsegin zaitu, Dominika. 557 00:51:12,666 --> 00:51:16,375 Lausengarria da oso, egia da, 558 00:51:16,458 --> 00:51:19,958 baina dakizunez, nik ez dut bera atsegin. 559 00:51:20,958 --> 00:51:23,875 Beraz, nirekin ere denbora... 560 00:51:27,625 --> 00:51:31,208 Ene, Lev. Zer egin duzu? 561 00:51:32,458 --> 00:51:34,750 Ezer ere ez, benetan. 562 00:51:37,708 --> 00:51:38,791 Maite zaitut. 563 00:52:00,833 --> 00:52:02,750 Barkatu. Badirudi gaizki... 564 00:52:05,791 --> 00:52:08,083 -Eseri zaitez. -Nire aitarekin... 565 00:52:08,166 --> 00:52:11,291 Zure aita ez da ondo sentitzen. 566 00:52:11,708 --> 00:52:13,291 Ez dago oso osasuntsu. 567 00:52:14,291 --> 00:52:15,208 Ulertuko duzu. 568 00:52:15,291 --> 00:52:17,916 Gu bidali gaitu zurekin hitz egitera. 569 00:52:27,458 --> 00:52:28,500 Zeri buruz? 570 00:52:28,583 --> 00:52:32,666 Putinen diasporaren ondoren, hemengo jardute egokiei buruz. 571 00:52:32,750 --> 00:52:35,166 Nola moldatu. Bizirauteko. 572 00:52:36,375 --> 00:52:37,625 Ezer txarrik egin dut? 573 00:52:37,708 --> 00:52:40,958 Ikerketa Institutuak arriskuan jartzen gaitu. 574 00:52:41,041 --> 00:52:43,333 Guztiz onartezina da. 575 00:52:43,416 --> 00:52:45,291 Prezio bat dauka. 576 00:52:47,333 --> 00:52:48,583 Entzun, jaunok, 577 00:52:49,000 --> 00:52:52,166 Institutu barruan langile bat izatea 578 00:52:52,250 --> 00:52:54,083 ez dago arauen aurka, 579 00:52:54,166 --> 00:52:55,958 aukera on bat aprobetxatu dut. 580 00:52:56,958 --> 00:52:59,916 Baina benetan sentitzen dut gure estatusa arriskuan 581 00:53:01,041 --> 00:53:02,625 jarri dudala uste baduzue. 582 00:53:02,708 --> 00:53:07,250 Ez zen nire asmoa. 583 00:53:07,791 --> 00:53:10,833 Asko sentitzen dut, 584 00:53:11,291 --> 00:53:15,208 espero dut barkatzea. 585 00:53:25,291 --> 00:53:28,291 Zure aurpegia ikusi beharko zenuke! 586 00:53:35,916 --> 00:53:36,875 Ulertzen dugu. 587 00:53:37,583 --> 00:53:40,583 Betidanik izan dugu interesa Institutuan. 588 00:53:40,666 --> 00:53:42,666 Ez diru kontuengatik bakarrik, 589 00:53:42,750 --> 00:53:44,791 gure interesak babesteko ere bai. 590 00:53:44,875 --> 00:53:46,208 Negozioak dira. 591 00:53:46,291 --> 00:53:50,166 Ez du axola. Dena mozteko ordua da. 592 00:53:50,250 --> 00:53:52,000 Egin ezazu beharrezko dena. 593 00:53:52,083 --> 00:53:53,791 Kauterizatu ezazu zauria. 594 00:53:53,875 --> 00:53:56,875 Langile hori edo beste edonor itzultzen bada, 595 00:53:56,958 --> 00:53:58,166 desagerrarazi itzazu. 596 00:54:00,000 --> 00:54:00,916 Denak? 597 00:54:01,416 --> 00:54:02,958 Adaxka bat gaixotzean, 598 00:54:03,041 --> 00:54:06,083 zuhaitz denak daude arriskuan. Zer egiten du lorezainak? 599 00:54:06,166 --> 00:54:09,083 Dena moztu. Eta erre. 600 00:54:09,166 --> 00:54:10,875 Ez adaxka bakarrik. 601 00:54:10,958 --> 00:54:13,041 Zuhaitz guztia baizik. 602 00:54:15,458 --> 00:54:17,958 Zure emaztea xarmagarria da. 603 00:54:19,041 --> 00:54:20,166 Eta haurrak? 604 00:54:20,250 --> 00:54:22,833 Honako hau, abisu bat da. 605 00:54:23,375 --> 00:54:24,333 Ulertzen duzu? 606 00:54:25,458 --> 00:54:26,958 Kauterizatu zauria. 607 00:54:27,041 --> 00:54:30,083 Edo lorezainak bisita bat egingo dizu. 608 00:54:30,166 --> 00:54:31,916 Aizkora batekin. 609 00:54:34,541 --> 00:54:35,500 Gose zara? 610 00:54:36,333 --> 00:54:38,208 Non dago zerbitzari madarikatua?