1 00:00:06,041 --> 00:00:07,041 LEHENAGO... 2 00:00:07,041 --> 00:00:08,958 Nebak bizia eman zuen Sauronen bila. 3 00:00:08,958 --> 00:00:10,375 Orain nire betebeharra da. 4 00:00:11,708 --> 00:00:14,916 Marka honek Sauronek ihes egin zuela frogatzen du. 5 00:00:14,916 --> 00:00:16,750 Galdera honakoa da: nora? 6 00:00:16,750 --> 00:00:17,833 Gaizkia joan da. 7 00:00:17,833 --> 00:00:19,375 Zergatik ez da hemendik joan? 8 00:00:19,500 --> 00:00:23,333 Heroi hauek itsasoratu 9 00:00:23,333 --> 00:00:26,541 eta Valinorreko Lur Hilezkorretara joango dira. 10 00:00:30,083 --> 00:00:31,333 Iheslari bat zara, ezta? 11 00:00:31,333 --> 00:00:33,625 Betebeharrak Erdialdeko Lurraldera narama. 12 00:00:33,625 --> 00:00:35,416 Zuen erregearen ikurra al da? 13 00:00:35,416 --> 00:00:36,541 Ez dugu erregerik. 14 00:00:36,666 --> 00:00:37,916 Hori baino gehiago zara. 15 00:00:37,916 --> 00:00:41,041 Zureek ez dute erregerik, zu baitzara haien erregea. 16 00:00:41,041 --> 00:00:42,708 Goazen Erdialdeko Lurraldera. 17 00:00:42,708 --> 00:00:45,125 Elkarrekin gureak kitatuko ditugu. 18 00:00:45,125 --> 00:00:47,958 Kontuz. Ez naiz bilatzen duzun heroia. 19 00:00:49,833 --> 00:00:51,458 Gogoratzen nauzu? 20 00:00:51,458 --> 00:00:52,625 Ez. 21 00:00:54,208 --> 00:00:58,250 Morgoth garaitua izan ostean, Sauron nik hil nuen. 22 00:00:58,250 --> 00:00:59,250 Ez dizut sinesten. 23 00:01:00,791 --> 00:01:02,416 Nire erantzukizuna da. 24 00:01:02,416 --> 00:01:04,333 - Denok ez gara zure ardura. - Ez. 25 00:01:04,333 --> 00:01:06,750 Ez dago edozein tokitan, hemen baizik. 26 00:01:06,875 --> 00:01:10,750 Ezezagun hau ez da gizakia, edo elfoa... 27 00:01:11,416 --> 00:01:12,333 Beste zerbait da. 28 00:01:14,416 --> 00:01:15,708 Urrundu! 29 00:01:17,916 --> 00:01:19,166 Horrela lagunduko diogu. 30 00:01:20,625 --> 00:01:23,250 Izarrak aurkitzen laguntzea nahi du. 31 00:01:25,250 --> 00:01:27,666 - Nora zoaz? - Nire laguna laguntzera. 32 00:01:27,666 --> 00:01:31,458 Nire lagunik onena zara mundu zabal oso honetan. 33 00:01:31,458 --> 00:01:33,041 Beste ezer oroitzen duzu? 34 00:01:33,041 --> 00:01:37,791 Gehiago etorri zait. Baina dena argitzeko, badakit Rhûnera joan behar dudala. 35 00:01:38,666 --> 00:01:40,666 Abentura bat dirudi. 36 00:01:42,625 --> 00:01:45,875 Eldartarren argia ahultzen ari da. 37 00:01:45,875 --> 00:01:49,958 Zinez saiatu arren, gure gainbehera azkartu besterik ez da egin. 38 00:01:49,958 --> 00:01:53,958 Elfoak Erdialdeko Lurraldetik badoaz, amaiera izango da, 39 00:01:53,958 --> 00:01:57,541 ez bakarrik gurea, guztiona baizik. 40 00:02:00,791 --> 00:02:04,916 Botere mota berri bat sortzeko erpinean gaude. 41 00:02:04,916 --> 00:02:07,166 Haragizkoa baino, haragitik gaindi. 42 00:02:07,166 --> 00:02:09,416 Bat-batean, zuok biok lagunak dirudizue. 43 00:02:09,416 --> 00:02:11,916 Nire laguntza apala eskaini besterik ez dut nahi. 44 00:02:13,375 --> 00:02:15,083 Ez dago erregerik hegoaldean. 45 00:02:15,083 --> 00:02:16,250 Leinua apurtu zen. 46 00:02:16,250 --> 00:02:17,708 Esadazu zure izena. 47 00:02:17,708 --> 00:02:19,666 Izen ugari nituen. 48 00:02:20,666 --> 00:02:24,083 Sauron zure erruz dago bizirik! 49 00:02:34,250 --> 00:02:36,541 Galadriel. Non dago Halbrand? 50 00:02:36,541 --> 00:02:39,125 Alde egin du. Eta ez dut uste itzuliko denik. 51 00:02:40,125 --> 00:02:42,708 Itzultzen bada, ez dugu berarekin hitz egin behar. 52 00:02:42,708 --> 00:02:44,708 Zer gertatu da erreka ertzean? 53 00:03:52,583 --> 00:03:54,958 Beti, porrot baten ostean... 54 00:03:56,958 --> 00:04:00,625 itzalak beste forma bat hartu eta berriz hazten da. 55 00:04:03,583 --> 00:04:05,125 Morgothek alde egin du. 56 00:04:05,791 --> 00:04:08,833 Gu bakarrik eta lotsagarri utzita. 57 00:04:10,083 --> 00:04:13,250 Baina gaur, Aro berri baten hasiera da. 58 00:04:14,125 --> 00:04:15,166 Nire gobernupean. 59 00:04:16,000 --> 00:04:17,875 Zuen nagusi berria naiz. 60 00:04:19,000 --> 00:04:20,458 Sauron. 61 00:04:22,791 --> 00:04:27,375 {\an8}FORODWAITH BIGARREN AROAREN HASIERA 62 00:04:28,708 --> 00:04:32,750 Eta Aro berriarekin batera, ikuspegi berria dakart. 63 00:04:34,750 --> 00:04:37,583 Baldintzarik gabeko garaipenaren bidea. 64 00:04:37,583 --> 00:04:40,333 Botere mota berri bat bilatzen baitut. 65 00:04:41,791 --> 00:04:44,958 Haragizkoa baino, haragitik gaindi. 66 00:04:47,041 --> 00:04:49,125 Mundu Ezezaguneko botere bat. 67 00:04:49,958 --> 00:04:54,833 Erdialdeko Lurraldeko biztanleak nahieran esklabo bihurtzeko erabiliko duguna. 68 00:04:56,458 --> 00:04:58,083 Orko ugari hilko dira. 69 00:05:00,916 --> 00:05:06,208 Baina kaosaren bidez, ordena berri eta perfektua sortuko dugu. 70 00:05:06,833 --> 00:05:11,791 Ez gaituzte lurra suntsitu zuten deabruak bezala gehiago ehizatuko, 71 00:05:11,791 --> 00:05:17,041 azkenean lurra sendatu zuten salbatzaileak bezala gurtuko baizik. 72 00:05:17,041 --> 00:05:22,416 Izaki guztiak bateratuz, denak bat bezala gobernatzeko! 73 00:05:22,416 --> 00:05:24,250 Sauronek gezurra dio! 74 00:05:30,166 --> 00:05:31,666 Ez ni zalantzan jarri. 75 00:05:34,375 --> 00:05:37,833 Ez duzue nora joan. Valarrek ez zaituztete barkatuko. 76 00:05:38,333 --> 00:05:40,500 Elfoek ez zaituztete onartuko. 77 00:05:40,500 --> 00:05:41,958 Gizakiek... 78 00:05:43,333 --> 00:05:47,083 Gizakiek izuz eta nazkaz besterik ez dizuete begiratuko. 79 00:05:47,583 --> 00:05:52,750 Arraza ustel eta doilor bat, soilik ehizatua eta sarraskitua izateko dena. 80 00:06:28,708 --> 00:06:34,583 Zuen etorkizun bakarra naiz, eta nire bidea da zuen bide bakarra! 81 00:06:38,083 --> 00:06:40,500 Nor ausartzen da aurka egitera? 82 00:07:04,416 --> 00:07:05,875 Agurtu ezazue Sauron Jauna! 83 00:07:07,500 --> 00:07:09,416 Jaun Ilun berria. 84 00:10:49,166 --> 00:10:51,000 Agur, Adar! 85 00:10:51,958 --> 00:10:53,333 Agur, Adar! 86 00:10:54,375 --> 00:10:58,833 Nire haurrak... aske zarete. 87 00:10:58,833 --> 00:11:17,291 Agur, Adar! 88 00:16:23,875 --> 00:16:25,875 Bide horrek heriotzara darama, lagun. 89 00:16:28,375 --> 00:16:29,791 Orduan, hauxe da nire bidea. 90 00:16:30,541 --> 00:16:33,166 Orko armada bat dator gizakien bila. 91 00:16:33,166 --> 00:16:34,750 Gu zorionekoak izan gara. 92 00:16:34,750 --> 00:16:37,041 Agian hiltzen lehenak izan dira zorionekoak. 93 00:16:40,458 --> 00:16:42,083 Badakit sufritu duzula. 94 00:16:42,083 --> 00:16:43,750 Zure begietan ikus dezaket. 95 00:16:44,583 --> 00:16:46,666 Beste bizi bat duzu zain. 96 00:16:46,666 --> 00:16:48,583 Bere bila joan besterik ez duzu. 97 00:16:51,166 --> 00:16:52,541 Blasoi hori. 98 00:16:54,166 --> 00:16:55,625 Norena da? 99 00:16:55,625 --> 00:16:58,375 Erregeen sinboloa, aspaldi hildakoak. 100 00:16:59,583 --> 00:17:00,833 - Zure familiarena? - Ez. 101 00:17:02,375 --> 00:17:03,708 Haien zerbitzariak ginen. 102 00:17:04,625 --> 00:17:06,000 Orduan, zergatik daramazu? 103 00:17:06,125 --> 00:17:09,000 Gogorarazteko gure patuak ez direla ziurrak, 104 00:17:09,125 --> 00:17:12,250 zoria alda daitekeela, are boteretsuenarentzat ere. 105 00:17:15,500 --> 00:17:16,500 Mezu ezatsegina da. 106 00:17:17,333 --> 00:17:18,833 Edo itxaropentsua. 107 00:17:18,833 --> 00:17:21,666 Bide ziurra suntsitu daiteke, 108 00:17:23,208 --> 00:17:24,583 baina beti dago beste bat. 109 00:17:25,375 --> 00:17:28,458 Askotan, toki hobe batera eraman gaitzake. 110 00:17:30,708 --> 00:17:32,208 Toki on batera. 111 00:17:35,458 --> 00:17:40,208 Diotenez, bada toki bat itsasotik harago, non hutsetik hasi zaitezkeen. 112 00:17:40,958 --> 00:17:42,250 Beste bide bat aurkitu. 113 00:17:42,958 --> 00:17:44,583 Beharbada, beste bizi bat. 114 00:17:44,583 --> 00:17:46,208 Etorri gurekin, nahi baduzu. 115 00:17:47,541 --> 00:17:49,875 Edo jarraitu hortik. 116 00:17:51,375 --> 00:17:52,875 Heriotzari segika. 117 00:17:58,833 --> 00:18:00,333 Zeurea da erabakia, lagun. 118 00:18:55,625 --> 00:18:57,083 Amesgaiztoak berriz? 119 00:18:58,541 --> 00:19:00,083 Zerk jazartzen zaitu? 120 00:19:04,041 --> 00:19:05,250 Ankerra izan naiz. 121 00:19:07,500 --> 00:19:11,500 Denok egin ditugu onartu ezinezko gauzak. 122 00:19:15,291 --> 00:19:16,708 Ez nik bezainbeste. 123 00:19:18,791 --> 00:19:20,416 Bilatu barkamena. 124 00:19:20,416 --> 00:19:24,291 Bizirik bazaude, ongia hautatu duzulako da. 125 00:19:24,916 --> 00:19:26,541 Eta bihar, zer? 126 00:19:26,541 --> 00:19:28,500 Berriz hautatu beharko duzu. 127 00:19:30,041 --> 00:19:33,041 Eta etzi. Eta etzidamu. 128 00:19:33,875 --> 00:19:36,708 Zure izaeraren parte bihurtu arte. 129 00:19:49,083 --> 00:19:50,291 Eutsi zerbaiti. 130 00:19:51,083 --> 00:19:53,458 Lagundu! 131 00:20:03,958 --> 00:20:05,083 Lagundu! 132 00:21:28,833 --> 00:21:29,833 Hemen. 133 00:21:48,958 --> 00:21:50,583 Patuaren mareak dira. 134 00:21:51,500 --> 00:21:54,791 Zureak gora doaz, edo behera. 135 00:22:04,500 --> 00:22:10,500 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 136 00:22:50,458 --> 00:22:53,208 Elrond, geldi, emazkidazu! 137 00:23:21,875 --> 00:23:24,125 Ez zaitugu iraindu nahi, komandantea, 138 00:23:24,750 --> 00:23:27,500 baina Elrond iragarlearen aginduz, gurekin zatoz. 139 00:23:53,833 --> 00:23:54,875 Egia al da? 140 00:23:59,833 --> 00:24:01,000 Errege Handia. 141 00:24:05,250 --> 00:24:07,708 Elrond iragarleak hiru eraztun dauzka. 142 00:24:08,875 --> 00:24:12,708 Ahultasuna geldiarazi eta gutarrak salbatzeko tresna dira. 143 00:24:12,708 --> 00:24:16,416 Eztabaidatuko dugu eraztunez nire galderari erantzun ondoren. 144 00:24:17,291 --> 00:24:21,125 Elrondek berriki esan dit zure kide Halbrand 145 00:24:21,125 --> 00:24:22,958 ez zela zioen hori. 146 00:24:22,958 --> 00:24:26,791 Hala ere, Celebrimborri eta niri ezkutatu diguzu. 147 00:24:27,291 --> 00:24:29,125 Egia al da? 148 00:24:34,750 --> 00:24:35,750 Bai. 149 00:24:37,666 --> 00:24:39,208 Nor da? 150 00:24:40,083 --> 00:24:41,458 Ez da uste nuena. 151 00:24:42,333 --> 00:24:44,500 Horregatik egin nuen hori guztia. 152 00:24:44,500 --> 00:24:47,666 Zergatik ari zara itzulinguruka egia esatea ekiditeko? 153 00:24:49,416 --> 00:24:50,750 Errege Handia. 154 00:24:53,125 --> 00:24:56,416 Badakizu ez nituzkeela gutarrak nahita arriskuan jarriko. 155 00:24:57,166 --> 00:25:01,958 Zure begietan gezurra ikusteari uztean sinetsiko dizut. 156 00:25:03,041 --> 00:25:05,875 Orain, esan: nor da gizaki hori? 157 00:25:09,458 --> 00:25:10,958 Ez da gizaki bat. 158 00:25:13,166 --> 00:25:17,166 Gizaki plantak egin ditu. 159 00:25:19,458 --> 00:25:24,458 Itxura apala hartu du, bere egia ezkutatzeko. 160 00:25:29,750 --> 00:25:31,041 Sauron da. 161 00:25:44,208 --> 00:25:45,291 Nola ausartu zara? 162 00:25:48,000 --> 00:25:49,333 Nor eta zu. 163 00:25:49,333 --> 00:25:52,125 Iruzur egin zidan. Engainatu! 164 00:25:52,125 --> 00:25:56,416 Ez, Galadriel, itsututa zeunden. Zure harrotasunak itsututa. 165 00:25:56,416 --> 00:25:58,083 Zer ahulunek itsutu zintuen zu? 166 00:25:58,083 --> 00:25:59,000 Ixo! 167 00:25:59,000 --> 00:26:01,750 Zer bide genuen zure Khazad-dûmeko porrota eta gero? 168 00:26:01,750 --> 00:26:02,666 Lagunak ginen. 169 00:26:02,666 --> 00:26:04,125 Ixo! 170 00:26:07,375 --> 00:26:10,458 Eraztunak. Erakutsi iezazkidazu. 171 00:26:10,458 --> 00:26:12,500 Ezin ditugu erabili. Galbideratu... 172 00:26:12,500 --> 00:26:13,958 Ez zituen inoiz ukitu. 173 00:26:13,958 --> 00:26:17,333 Celebrimborrekin lan egin zuen. Ez dakigu eragingo zien. 174 00:26:17,333 --> 00:26:20,208 Laster, azken Urrezko orria eroriko da, 175 00:26:20,208 --> 00:26:24,583 Lindoneko biztanleei denbora agortu zaigula esan beharko diet, 176 00:26:24,583 --> 00:26:28,291 eta elfoek kostalde hau betiko abandonatu beharko dutela. 177 00:26:28,291 --> 00:26:32,000 Orain, jakinarazi didazue gure etsai maltzurrena berpiztu dela. 178 00:26:32,708 --> 00:26:35,541 Oraintxe bagoaz, Erdialdeko Lurraldeko biztanleak 179 00:26:35,541 --> 00:26:39,333 Jaun Ilun berriaren tiranotasuna sufritzera kondenatuko ditugu. 180 00:26:40,000 --> 00:26:43,375 Eraztun horiek gure azken itxaropena baino gehiago dira, 181 00:26:43,375 --> 00:26:45,958 Erdialdeko Lurraldearen azken itxaropena dira. 182 00:26:45,958 --> 00:26:49,083 Arrisku hori hartu behar dugu. 183 00:26:49,708 --> 00:26:51,416 Emazkidazu. 184 00:26:54,083 --> 00:26:55,000 Errege Handia... 185 00:26:55,958 --> 00:26:58,708 Sauron oraindik ez da horren boteretsua. 186 00:26:58,708 --> 00:27:01,250 Agian eraztun hauen bidez lortuko du. 187 00:27:01,250 --> 00:27:03,208 Suntsituak izan behar dira. 188 00:27:03,208 --> 00:27:07,375 Erabaki hori zure pribilegiotik urrun dago, 189 00:27:07,375 --> 00:27:11,041 eta arriskuan jartzen duzu agindua betetzen ez duzun bakoitzean. 190 00:27:12,333 --> 00:27:14,333 Eman eraztunak, Elrond. 191 00:27:16,833 --> 00:27:19,541 Zure erregearen agindua da. 192 00:27:19,541 --> 00:27:21,375 Ez dut berriz esango. 193 00:27:21,375 --> 00:27:23,166 Bete agindua. 194 00:27:23,166 --> 00:27:24,416 Nork eta zuk esaten didazu? 195 00:27:24,416 --> 00:27:26,833 Ez dago beste biderik. Bete agindua! 196 00:27:43,375 --> 00:27:44,708 Ezin dut. 197 00:27:50,291 --> 00:27:51,750 Badakizu ezin dudala. 198 00:27:52,958 --> 00:27:53,958 Atxilotu ezazue! 199 00:27:56,291 --> 00:27:57,583 Elrond, ez! 200 00:28:05,458 --> 00:28:08,166 Aurkitu ezazue. Aurkitu eraztunak. 201 00:28:08,166 --> 00:28:09,458 Zoazte! 202 00:28:31,458 --> 00:28:32,958 Ez moteldu! Mugi! 203 00:28:43,333 --> 00:28:45,291 Mugi hankak, errege. 204 00:28:55,375 --> 00:28:56,875 Tori hau. 205 00:28:56,875 --> 00:28:59,250 Ongi etorri Mordorrera. 206 00:28:59,250 --> 00:29:02,125 Landu lurra gogoz eta ondo elikatuko zaituztegu. 207 00:29:02,125 --> 00:29:05,416 Landu gaizki eta simaur bihurtuko zaituztegu. 208 00:29:07,625 --> 00:29:13,291 Lagun, zure leialtasuna hitzematen diozu Adarri, Uruken Aita-jaunari? 209 00:29:20,166 --> 00:29:22,833 Akabo Hegoaldeko Lurrak! 210 00:29:22,833 --> 00:29:26,916 Mordorren makurtu egin behar da, bestela odoletan amaituko duzu. 211 00:29:26,916 --> 00:29:31,000 Ea, zu. Adarri zure leialtasuna hitzematen diozu? 212 00:29:47,166 --> 00:29:48,583 Hau, niretzat! 213 00:29:53,833 --> 00:29:57,791 Hegoaldeko Lurretako erregea entregatu egin da, Aita-jauna. 214 00:29:57,791 --> 00:30:00,208 Tratu bat egin nahi duela dio. 215 00:30:06,583 --> 00:30:08,291 Askatu nire jendea. 216 00:30:12,625 --> 00:30:13,916 Edo zureak hilko dira. 217 00:30:17,416 --> 00:30:19,916 Nireek hemengo gizakiak garaitu dituzte. 218 00:30:21,291 --> 00:30:23,916 Laguntzera etorritako elfoak garaitu ditugu. 219 00:30:23,916 --> 00:30:28,458 Are haien aliatuak ere garaitu ditugu, itsasotik harago bizi diren gizakiak. 220 00:30:35,166 --> 00:30:37,375 Ez da izutzen gaituen inor gelditzen. 221 00:30:39,125 --> 00:30:40,208 Badago bat. 222 00:30:41,666 --> 00:30:46,750 Galadriel garaitua izan denez, aliatu berri bat bilatu du. 223 00:30:47,333 --> 00:30:52,166 Azti zahar bat, elfoei arma berri bat sortzen erakutsiko diena. 224 00:30:54,875 --> 00:30:56,666 Zeuk aipatu zenion lehenengoz. 225 00:30:57,916 --> 00:30:59,750 Haragitik gaindiko boterea. 226 00:31:01,791 --> 00:31:03,375 Oroitzen dituzu hitz horiek? 227 00:31:04,041 --> 00:31:07,083 Botere horrek zure haurrak 228 00:31:07,083 --> 00:31:09,416 esklabo armada bihurtuko ditu beste behin. 229 00:31:10,500 --> 00:31:13,541 Askatu nireak, eta esango dizut non aurkitu dezakezun. 230 00:31:14,750 --> 00:31:19,208 Suntsitu dezazun, gu biok bere maltzurkeriatik libratzeko. 231 00:31:20,958 --> 00:31:24,083 Ez, maiestatea. 232 00:31:25,625 --> 00:31:29,583 Aztiaz ustez dakizun guztia esango didazu oraintxe bertan. 233 00:31:31,375 --> 00:31:33,625 Edo hitzak zure eztarritik erauziko ditut. 234 00:31:35,000 --> 00:31:39,208 Hiltzen banaiz, dakidan guztia nirekin hilko da. 235 00:31:41,958 --> 00:31:43,375 Ezin nauzu hil. 236 00:31:45,541 --> 00:31:48,541 Unea iristean, hiltzeko erregutuko didazu. 237 00:31:56,250 --> 00:31:57,625 Maiestatea. 238 00:31:59,625 --> 00:32:01,833 Esan duena, Aita-jauna... 239 00:32:01,833 --> 00:32:06,500 Sauron... Ezingo da inoiz itzuli, ezta? 240 00:32:06,500 --> 00:32:07,583 Ez. 241 00:32:08,416 --> 00:32:10,083 Sauron hilda dago. 242 00:33:30,375 --> 00:33:31,916 Begirada hori duzu berriz. 243 00:33:37,583 --> 00:33:40,625 Bart amets berdina izan zenuen, ezta? 244 00:33:41,833 --> 00:33:45,541 Etengabe ikusten duzuna kontatzen badidazu, agian... 245 00:33:46,666 --> 00:33:48,375 argitzen lagundu ahalko dizut. 246 00:33:48,375 --> 00:33:51,583 Agian aurkituko dugunari buruzko zantzu bat da... 247 00:33:52,458 --> 00:33:54,333 izar horietara iristean. 248 00:33:57,291 --> 00:33:59,250 Bero naiz. Besterik ez. 249 00:34:21,708 --> 00:34:24,125 Ez. Ezinezkoa da. 250 00:34:25,833 --> 00:34:27,166 Harrizko zuhaitzak. 251 00:34:29,250 --> 00:34:30,666 Bueltaka ari gara. 252 00:34:30,666 --> 00:34:35,500 Gaiztakeriaren bat dago lur hauetan gure bidea nahasten. 253 00:34:35,500 --> 00:34:37,500 Onartu ezazu. Galduta gaude. 254 00:34:37,500 --> 00:34:39,708 Izua inozoen jana da, Nori. 255 00:34:39,708 --> 00:34:42,125 Hobe dugu pazientziaz elikatu. 256 00:34:42,125 --> 00:34:44,875 Ez dugu ezer jan barraskiloak amaitu zirenetik. 257 00:34:44,875 --> 00:34:46,583 Hemen ez dago jatekorik. 258 00:35:07,500 --> 00:35:09,333 Ez. Inolaz ere ez. 259 00:35:10,083 --> 00:35:11,000 Tira. 260 00:35:11,541 --> 00:35:14,750 Agian fruta sor dezake. Saiatu, behintzat. 261 00:35:14,750 --> 00:35:17,458 Ahaztu duzu gertatu zena azkenekoz saiatu nintzenean? 262 00:35:23,708 --> 00:35:24,708 Urrunago. 263 00:35:33,791 --> 00:35:35,166 Urrunago, Nori. 264 00:35:43,250 --> 00:35:44,333 Ondo? 265 00:36:37,291 --> 00:36:40,375 Lortu duzu. Egun askotarako jana dugu. 266 00:36:58,541 --> 00:36:59,541 Ez goibeldu. 267 00:36:59,541 --> 00:37:02,458 Janaria lortzeko eskatu dizut, eta hala egin duzu. 268 00:37:03,125 --> 00:37:04,416 Inork ez du minik hartu. 269 00:37:04,416 --> 00:37:05,708 Kontrola galdu dut. 270 00:37:06,583 --> 00:37:09,041 Orduan, ez galtzen ikasi behar duzu. 271 00:37:11,625 --> 00:37:16,416 Ametsean, zera dago... adar moduko bat. 272 00:37:17,750 --> 00:37:19,041 Izarren azpian. 273 00:37:19,750 --> 00:37:21,583 Eusteko hurbiltzen naizenean... 274 00:37:27,708 --> 00:37:30,708 Zer? Zer gertatzen da orduan? 275 00:37:33,625 --> 00:37:36,458 Hobe da gauza batzuk ozenki ez esatea. 276 00:37:38,208 --> 00:37:42,208 Ozenki esan duzu, ordea. 277 00:37:42,208 --> 00:37:45,000 Ez da bidezkoa orain kriptiko jartzea. Zer da? 278 00:37:45,000 --> 00:37:49,458 Beharbada, aztiak ez daude beti zuzen. 279 00:38:01,166 --> 00:38:03,791 - Hankak eztarrian senti ditzaket. - Hori da onena. 280 00:38:03,791 --> 00:38:04,916 Dantzan dabiltza. 281 00:38:05,708 --> 00:38:08,875 Mitxoletak eta biok zomorro abestiak abesten genituen 282 00:38:08,875 --> 00:38:11,166 musika eduki zezaten, haiek bitartean... 283 00:38:16,291 --> 00:38:17,500 Tira. 284 00:38:18,958 --> 00:38:21,666 Ulertzekoa da iletsu batek etxearen mira izatea. 285 00:38:23,083 --> 00:38:24,958 Banekien zaila zela, baina... 286 00:38:28,416 --> 00:38:29,625 Tira. 287 00:38:31,750 --> 00:38:33,250 Zailtasun hau desberdina da. 288 00:38:34,500 --> 00:38:39,541 Bitxia da atzean utzitako hori zama astunen bihur daitekeela. 289 00:38:43,166 --> 00:38:44,750 Nik ere etxearen mira dut. 290 00:38:46,666 --> 00:38:48,291 Ez duzu zurea oroitzen eta. 291 00:38:48,791 --> 00:38:49,791 Ez. 292 00:38:53,250 --> 00:38:56,250 Hala ere, batzuetan, bere distira sentitzen dut. 293 00:38:56,875 --> 00:39:01,041 Gogoratu edo izendatu ezin dudan sentipen baten irrika. 294 00:39:04,500 --> 00:39:05,750 Badakit erreala dela. 295 00:39:08,375 --> 00:39:10,083 Ilunabarretik harago. 296 00:39:30,250 --> 00:39:31,875 Norbait segika bide dugu. 297 00:40:21,000 --> 00:40:22,791 Aurrera, maiestatea. 298 00:40:24,041 --> 00:40:27,625 Are erregeek ere jana behar dute. 299 00:40:29,333 --> 00:40:30,750 Zergatik ez duzu kontatzen? 300 00:40:32,666 --> 00:40:37,583 Kontatu Waldreg zaharrari Sauronez dakizun guztia. 301 00:40:44,750 --> 00:40:48,291 Mina gustuko duzu, antza. 302 00:40:56,750 --> 00:41:00,208 Aita-jaunak askatu ostean, akabatu egingo zaitut. 303 00:41:00,708 --> 00:41:03,541 Adarrek ez du oroitzen hemen zaudenik ere. 304 00:42:31,416 --> 00:42:35,833 LINDON PORTU GRISAK 305 00:43:25,916 --> 00:43:26,916 Perfekzioa. 306 00:43:27,416 --> 00:43:30,666 Perfekzioa Valinorren soilik existitzen da. 307 00:43:30,666 --> 00:43:32,250 Mila esker, Círdan maisua. 308 00:44:17,125 --> 00:44:18,875 Ez duzu gehiago ezkutatu beharrik. 309 00:44:26,666 --> 00:44:28,083 Círdan maisua. 310 00:44:36,458 --> 00:44:39,041 Barkatu nire ustekabeko bisita, 311 00:44:40,416 --> 00:44:42,166 baina ez dut beste nora joanik. 312 00:44:42,166 --> 00:44:45,125 Gutarren artean, zaharrena eta jakintsuena zara. 313 00:44:45,875 --> 00:44:48,583 Elfoak Aroko probarik handienari aurre egiten ari gara. 314 00:44:50,625 --> 00:44:53,250 Zama bat dakarzula sumatzen dut. 315 00:44:53,250 --> 00:44:56,166 Itsasoa baino ozenagoa. 316 00:44:57,041 --> 00:44:58,250 Zer ekarri duzu hona? 317 00:45:04,500 --> 00:45:07,583 Celebrimbor jaunari eman behar zaio zuzenean. 318 00:45:07,583 --> 00:45:09,375 Berehala jakinarazi behar zaio 319 00:45:09,375 --> 00:45:12,000 Halbrand Sauron dela. 320 00:45:12,000 --> 00:45:13,750 Azkar mugitu, 321 00:45:14,333 --> 00:45:16,791 eta ez fidatu bideko ezezagunez. 322 00:45:17,416 --> 00:45:18,666 Bai, jauna. 323 00:45:31,958 --> 00:45:35,166 Mila esker nigan sinesteagatik, eraztunen harira. 324 00:45:35,166 --> 00:45:36,666 Zugan sinetsi? 325 00:45:38,291 --> 00:45:39,791 Argi utziko dut, komandantea. 326 00:45:40,625 --> 00:45:43,875 Biok une batez batu egin gara arrazoi bat dela eta, 327 00:45:44,375 --> 00:45:47,250 zure ekintzek beste aukerarik utzi ez digutelako. 328 00:45:47,958 --> 00:45:51,375 Zure erruz, gure etsaia bizirik dago. 329 00:45:52,291 --> 00:45:55,291 Zure erruz, ez dugu beste aukerarik, eraztunak baino. 330 00:45:55,291 --> 00:45:56,875 Hobe nuen zu kateatu 331 00:45:56,875 --> 00:45:59,291 eta honengatik Ettengo landetara erbesteratu. 332 00:45:59,291 --> 00:46:00,416 Zergatik ez egin? 333 00:46:03,708 --> 00:46:05,333 Oraindik hausnartzen ari naiz. 334 00:46:14,916 --> 00:46:16,666 Zin degizut, Errege Handia, 335 00:46:18,208 --> 00:46:22,541 ez naiz geldituko bera suntsitu eta hau konpondu arte. 336 00:46:25,541 --> 00:46:28,125 Ez zinateke hemen egongo hori uste ez banu. 337 00:46:33,250 --> 00:46:35,625 Errege Handia, ez ditugu eraztunak aurkitu. 338 00:46:36,625 --> 00:46:39,208 Leku oro miatu dugu, eta hala ere, 339 00:46:40,000 --> 00:46:41,375 ez dago bere arrastorik. 340 00:46:42,291 --> 00:46:44,125 - Agian jaitsieran... - Ez. 341 00:46:45,166 --> 00:46:46,416 Elrond bizirik dago. 342 00:46:48,041 --> 00:46:49,666 Bilatu urrunago. 343 00:46:50,166 --> 00:46:53,833 Jarri zaindariak bidegurutze guztietan. Ez dezala ihes egin. 344 00:46:58,583 --> 00:47:00,458 Ez du ihes egiteko asmorik. 345 00:47:02,250 --> 00:47:03,458 Zer esan nahi duzu? 346 00:47:04,583 --> 00:47:06,875 Eraztunak suntsitzea aipatu du. 347 00:47:07,500 --> 00:47:09,833 Elrond konfiantzazko norbaiten bila dabil. 348 00:47:10,541 --> 00:47:13,208 Norbait zaharragoa, jakintsuagoa... 349 00:47:14,500 --> 00:47:16,500 Errespetua exijitzen duen ahotsa. 350 00:47:17,625 --> 00:47:19,250 Are zuretzat ere. 351 00:47:19,833 --> 00:47:23,041 Egoera bere alde jar dezakeen norbait. 352 00:47:28,958 --> 00:47:30,458 Aztertu ditzakezu. 353 00:47:32,291 --> 00:47:34,208 Celebrimborren lana ikusi izan dut. 354 00:47:35,625 --> 00:47:37,625 - Apartekoa da. - Bai horixe. 355 00:47:38,458 --> 00:47:42,458 Esan ohi zuen noizbait, objektu hain boteretsuak sortuko zituela, 356 00:47:42,458 --> 00:47:45,166 ezen eusten zutenaren ustea aldatu ahalko zuten. 357 00:47:47,000 --> 00:47:49,666 Diozunaren arabera, 358 00:47:49,666 --> 00:47:53,875 eraztun hauek elfoen arteko lehia horren arin sortu badute... 359 00:47:56,583 --> 00:47:58,291 Lortu duela esango nuke. 360 00:47:59,750 --> 00:48:03,041 Agian ez zen Celebrimborren eskua izan hori lortu duena. 361 00:48:04,375 --> 00:48:06,125 Esan didazuna egia bada, 362 00:48:07,083 --> 00:48:11,166 hiru eraztun hauek Sauronek ukitu gabe sortu dira. 363 00:48:11,833 --> 00:48:13,250 Etsaia zuhurra da. 364 00:48:14,041 --> 00:48:16,458 Bere planaren taktika bat izan daitezke. 365 00:48:16,458 --> 00:48:19,916 Plan handiago bateko tresnak, ezagutzeke dugun amaieraduna. 366 00:48:25,666 --> 00:48:27,291 Zer ari zara eskatzen? 367 00:48:28,666 --> 00:48:30,541 Eraztunak suntsitu behar ditugu. 368 00:48:31,666 --> 00:48:34,541 Hori eginez gero, akabo Elfoen Aroa. 369 00:48:37,333 --> 00:48:41,625 Erdialdeko Lurraldea bere patuaren esku utziko genuke. 370 00:48:42,666 --> 00:48:43,791 Hori onartuko zenuke? 371 00:48:43,791 --> 00:48:48,083 Osterantzean etsaiaren asmoaren harrapakin bihurtzen bagara... 372 00:48:49,375 --> 00:48:50,375 Bai. 373 00:48:51,583 --> 00:48:53,333 Zure aita harro dago. 374 00:49:05,125 --> 00:49:06,708 Aspaldi, gudu bat egon zen. 375 00:49:08,416 --> 00:49:11,583 Armak kontinenteen oinarriak ziren. 376 00:49:11,583 --> 00:49:14,500 Oraindik ere, gure badia itsasoarekin batzen den lekuan, 377 00:49:14,500 --> 00:49:17,375 orduko orbana dago itsas hondoan, hain sakona, 378 00:49:17,375 --> 00:49:20,250 ezen Manwëk bakarrik dakien non amaitzen den. 379 00:49:20,250 --> 00:49:25,666 Eraztunak bere sakontasunera jaurtiz gero... 380 00:49:38,375 --> 00:49:39,916 Utzi niri lehenik hitz egiten. 381 00:49:41,166 --> 00:49:42,583 Arren, Errege Handia. 382 00:49:44,000 --> 00:49:47,541 Emadazu azken aukera bat nire lagunarekin arrazoitzeko. 383 00:49:48,958 --> 00:49:50,541 Arrazoitu azkar, bada. 384 00:49:58,541 --> 00:49:59,625 Elrond? 385 00:50:01,708 --> 00:50:03,500 Zu gogo onez konbentzitzera nator. 386 00:50:04,000 --> 00:50:07,000 Ez badut lortzen, Errege Handiak indarrez egingo du. 387 00:50:12,125 --> 00:50:14,083 Nahikoa huts egin dut azkenaldian. 388 00:50:15,583 --> 00:50:17,250 Lagunduko didazu irabazten? 389 00:50:20,583 --> 00:50:25,000 Sinetsi behar nizun, nik zuri eskatu nizun era berean. 390 00:50:26,666 --> 00:50:30,500 Baina orain biok eraztunez fidatu ezean, denon galmena izango da. 391 00:50:33,000 --> 00:50:34,625 Hirurekin, oreka dago. 392 00:50:35,958 --> 00:50:36,958 Ez duzu oroitzen? 393 00:50:37,708 --> 00:50:39,500 Bidea elkarrekin aukeratu genuen. 394 00:50:41,500 --> 00:50:44,208 - Ez, zuk nire ordez hautatu zenuen. - Elrond... 395 00:50:44,208 --> 00:50:46,125 Zerk izutzen zaitu hainbeste 396 00:50:46,125 --> 00:50:47,708 usteldu zituela ez sinesteko? 397 00:50:50,083 --> 00:50:51,583 Bihotzak ematen dit 398 00:50:52,833 --> 00:50:55,666 hiru eraztunek ez dutela bere eraginik izan. 399 00:50:56,458 --> 00:50:57,541 Eta zuk? 400 00:51:00,083 --> 00:51:04,375 Valinorren argia aurrean izan zenuen, Galadriel, 401 00:51:05,041 --> 00:51:06,666 eta bizkarra eman zenion. 402 00:51:08,083 --> 00:51:12,375 Benetan iluntasunaren aurka egiteko zen, ala iluntasuna deika zenuen? 403 00:51:12,375 --> 00:51:15,583 Ez duzu ikusten? Hau bere asmoaren parte izan daiteke. 404 00:51:15,583 --> 00:51:17,708 Zuzena zela sentitzen nuena egin nuen. 405 00:51:19,666 --> 00:51:23,666 Denborak bakarrik argituko du ergela edo zuhurra izan nintzen. 406 00:51:26,625 --> 00:51:29,083 Zenbat denbora duzula uste duzu? 407 00:51:31,791 --> 00:51:33,208 Non dago Círdan? 408 00:51:33,916 --> 00:51:35,916 Egin beharrekoa egin duzu, Galadriel. 409 00:51:38,708 --> 00:51:40,083 Baita nik ere. 410 00:51:40,083 --> 00:51:41,416 Elrond. 411 00:51:42,708 --> 00:51:44,541 Non daude eraztunak? 412 00:53:14,500 --> 00:53:15,666 Mitxoleta! 413 00:53:19,166 --> 00:53:20,708 Eztizko galletak. 414 00:53:20,708 --> 00:53:22,708 Inoiz ez naiz zoriontsuago izan. 415 00:53:26,916 --> 00:53:28,666 Zer moduz denak etxean? 416 00:53:30,291 --> 00:53:31,416 Beti bezala. 417 00:53:31,416 --> 00:53:33,375 Zure amak zure lanak agindu dizkit, 418 00:53:33,375 --> 00:53:35,208 baina zure aitak dio ez egiteko. 419 00:53:38,916 --> 00:53:40,333 Jarraitu egin gaituzu. 420 00:53:41,000 --> 00:53:44,125 Ez da zaila izan. Ez zarete asko urrundu. 421 00:53:44,125 --> 00:53:45,583 Bai, tira, galduta gaude. 422 00:53:45,583 --> 00:53:47,000 Onartu duzu azkenean. 423 00:53:47,000 --> 00:53:49,166 Ez da luzerako izango. Begira. 424 00:53:51,208 --> 00:53:52,916 Sadocen liburu zaharra miatu dut. 425 00:53:52,916 --> 00:53:55,500 Iletsuak aspaldi hemendik ibiliak ginen. 426 00:53:55,500 --> 00:53:57,208 Begira, ohartarazpen bat dago: 427 00:53:57,208 --> 00:54:00,750 "Ez ahaztu abestiaren hitzak, edo bueltaka ibiliko zara". 428 00:54:00,750 --> 00:54:02,791 Abestia? Zer abesti? 429 00:54:02,791 --> 00:54:03,916 Ezetz asmatu. 430 00:54:03,916 --> 00:54:08,125 Abestu, abestu, urruneko lurrak. 431 00:54:09,458 --> 00:54:11,875 - Ibilaldietako abestia? - Argibideak dirudite. 432 00:54:11,875 --> 00:54:13,583 Aspalditik gara alderraiak. 433 00:54:13,583 --> 00:54:15,791 Bide hau garrantzitsua izango zen. 434 00:54:15,791 --> 00:54:17,625 Nire ustez, eskalatu behar dugu. 435 00:54:18,500 --> 00:54:23,666 "Harrizko zuhaitzak... Dorreko argia, ez da jada nire etxea". 436 00:54:30,125 --> 00:54:31,125 Hortik. 437 00:54:36,375 --> 00:54:38,208 "Begi ilun zurbilak". 438 00:54:40,916 --> 00:54:42,666 "Harea beltza ene ohea". 439 00:54:45,916 --> 00:54:49,291 "Ezagutzen dudana trukatu dut aurrean dudan lur ezezagunen alde". 440 00:55:07,125 --> 00:55:09,541 Ongi etorri Rhûneko lurretara. 441 00:55:10,708 --> 00:55:13,125 Mugi. Zeren zain zaude? 442 00:55:14,125 --> 00:55:15,625 Hau hasiera baino ez da. 443 00:55:23,041 --> 00:55:24,708 Zergatik zaude horrela so? 444 00:55:26,833 --> 00:55:28,000 Horrela, nola? 445 00:55:28,583 --> 00:55:30,458 Lehen hemen egon izan bazina bezala. 446 00:55:33,333 --> 00:55:34,750 Ametsetan soilik. 447 00:57:14,916 --> 00:57:16,416 Behin ni hor nengoen. 448 00:57:20,958 --> 00:57:22,958 Antzinako Garai Zaharretan. 449 00:57:27,666 --> 00:57:32,125 Gutako 13 hautatuak izan ginen Morgothen onespenaz, 450 00:57:32,125 --> 00:57:34,041 boterea agindu ziguten. 451 00:57:36,000 --> 00:57:37,416 Jaiotza berri bat. 452 00:57:41,708 --> 00:57:45,166 Gailur ilun eta izengabe batera eraman ninduten. 453 00:57:45,166 --> 00:57:47,541 Lotu eta bertan utzi ninduten. 454 00:57:49,208 --> 00:57:53,916 Amaigabeko egarri eta gosea zirudienaren ostean... 455 00:57:56,958 --> 00:57:58,166 Ikusi egin nuen. 456 00:58:01,333 --> 00:58:02,875 Bere zerbitzariaren aurpegia. 457 00:58:05,375 --> 00:58:07,083 Sauronen aurpegia. 458 00:58:09,291 --> 00:58:11,708 Eta ederra zen. 459 00:58:14,166 --> 00:58:17,375 Ardoa eskaini zidan, odolezko ilargia bezain gorria. 460 00:58:20,666 --> 00:58:24,208 Ardoa eskaini zidan, eta gailur ilun eta izengabe hartan 461 00:58:26,125 --> 00:58:27,166 edan egin nuen. 462 00:58:27,583 --> 00:58:28,958 Den-dena. 463 00:58:33,791 --> 00:58:35,708 Zureak askatu ditugu. 464 00:58:38,791 --> 00:58:41,000 Orain, esan zer dakizun Sauroni buruz. 465 00:58:46,375 --> 00:58:48,875 Sauron forma berrian itzuli da. 466 00:58:50,625 --> 00:58:54,083 Oraindik ez dakit ziur zer itxura hartu duen. 467 00:58:54,083 --> 00:58:55,833 Orduan, zertarako nahi zaitut? 468 00:58:56,750 --> 00:58:58,833 Zuk ez duzun zeozer daukat. 469 00:58:58,833 --> 00:59:00,416 Elfoen konfiantza. 470 00:59:01,416 --> 00:59:02,875 Askatzen banauzu, 471 00:59:04,541 --> 00:59:06,458 haiengana bila joango naiz, 472 00:59:07,041 --> 00:59:09,750 zure legioak gida ditzazun bera suntsitzera. 473 00:59:26,625 --> 00:59:30,208 Zure leialtasuna hitzematen diozu Adarri, 474 00:59:30,875 --> 00:59:33,125 Uruken Aita-jaunari? 475 00:59:40,750 --> 00:59:42,125 Bai. 476 00:59:44,791 --> 00:59:46,250 Orduan, belaunikatu. 477 01:00:02,625 --> 01:00:04,000 Orain, zin egin ezazu. 478 01:00:07,500 --> 01:00:10,333 - Zin... - Jarri burua nire oinen parean. 479 01:00:26,000 --> 01:00:28,458 Mordorreko jauna zerbitzatzea zin ematen dut. 480 01:00:31,875 --> 01:00:33,541 Nire azken egunak... 481 01:00:35,875 --> 01:00:36,916 eta bereak arte. 482 01:00:52,625 --> 01:00:54,750 Zertan ari zara? Urrundu. 483 01:00:58,500 --> 01:01:00,666 Jarrai ezazue. Hurbiletik. 484 01:01:02,833 --> 01:01:04,833 "Hil egingo zaitut". 485 01:01:06,375 --> 01:01:08,416 Ziur, maiestatea? 486 01:01:09,625 --> 01:01:11,541 Agurtu denek erregea. 487 01:01:35,541 --> 01:01:38,208 O, elfo herria! 488 01:01:38,208 --> 01:01:44,291 Luzaro bizi izan gara lur honetan. 489 01:01:46,458 --> 01:01:51,833 Orain, indarra galduta 490 01:01:51,833 --> 01:01:57,458 heldu da ordua Valinorrera joateko. 491 01:01:57,458 --> 01:02:07,750 O, elfo herria! 492 01:02:07,750 --> 01:02:10,666 Badator negua, 493 01:02:10,666 --> 01:02:16,750 hosto gabeko aldi biluzia. 494 01:02:19,333 --> 01:02:29,375 O, elfo herria! 495 01:02:30,000 --> 01:02:32,958 Hostoak uretara erori dira, 496 01:02:32,958 --> 01:02:39,041 ibaia aurrera doa. 497 01:02:44,791 --> 01:02:48,625 Eldartarren argia itzali egin da. 498 01:02:49,166 --> 01:02:52,416 Sutik luzeegi urrundutako txingarrak bezala, 499 01:02:53,250 --> 01:02:58,708 gure etxera itzuli behar gara edo gau amaiezinean betiko urritu. 500 01:02:58,708 --> 01:03:01,166 Eta ondorioz, 501 01:03:01,750 --> 01:03:06,208 gure egunak Erdialdeko Lurraldean... amaitu egin dira. 502 01:03:31,833 --> 01:03:35,750 Perfekzioa ez da soilik Valinorren existitzen, Errege Handia. 503 01:03:37,458 --> 01:03:38,750 Hemen ere badago. 504 01:03:39,458 --> 01:03:42,625 Celebrimborrek Erdialdeko Lurraldera ekarri du. 505 01:03:55,458 --> 01:03:56,750 Ez! 506 01:04:23,208 --> 01:04:24,708 Galadriel. 507 01:04:28,500 --> 01:04:29,750 Ez. 508 01:07:37,083 --> 01:07:40,333 Burdinola berria paregabea da, jauna. 509 01:07:41,750 --> 01:07:43,583 Hala da, bai. 510 01:07:43,583 --> 01:07:47,958 Egin otoitz eraztunen boterearen alde, erabiltzeko aukera izan dezagun. 511 01:07:49,208 --> 01:07:52,541 Barkatu, jauna, baina mezulari bat iritsi berri da. 512 01:07:53,375 --> 01:07:55,041 Lindonetik berriak dakartza? 513 01:07:55,041 --> 01:07:58,708 Alderantziz, jauna. Mezulari hau Hegoaldeko Lurretakoa da. 514 01:07:58,708 --> 01:08:01,375 Negoziatu nahi duela dio. 515 01:08:29,250 --> 01:08:31,958 Orduan, jauna? Sartzea baimenduko diogu? 516 01:09:07,708 --> 01:09:09,833 Mendiak erortzen ikusi ditut. 517 01:09:10,833 --> 01:09:12,291 Ibaiak lehortzen. 518 01:09:13,083 --> 01:09:16,083 Eta hodei beltzak dorre zurien gainean batzen... 519 01:09:17,958 --> 01:09:20,833 ERAZTUNEN JAUNA - BOTEREAREN ERAZTUNAK DENBORALDI HONETAN 520 01:09:21,750 --> 01:09:22,666 Ekaitza dator. 521 01:09:23,708 --> 01:09:24,833 Prestatu zaitezte. 522 01:09:24,833 --> 01:09:27,750 Zure zain nago. 523 01:09:34,666 --> 01:09:36,125 Zerbaitek esnatu ditu. 524 01:09:36,125 --> 01:09:38,583 Ez. Norbaitek. 525 01:09:39,625 --> 01:09:43,541 Diotenez, forma berria du bere etsaiak engainatzeko. 526 01:09:43,541 --> 01:09:46,000 - Nor zara? - Annatar. 527 01:09:46,500 --> 01:09:47,875 Oparien jauna. 528 01:09:49,666 --> 01:09:53,625 Sauron bakarrik dago, ez du armada edo aliaturik. 529 01:09:54,625 --> 01:09:57,625 Ez ditu armadak behar... eraztunak baizik. 530 01:09:59,166 --> 01:10:03,541 Zazpi eraztun. Zazpi ipotx. Eta bakoitzari lotuta, boterea. 531 01:10:06,375 --> 01:10:08,791 Elfoak salbatu dituzu. Egin gizakientzat. 532 01:10:08,791 --> 01:10:11,333 Ezin diegu eraztunik eman gizakiei. 533 01:10:11,333 --> 01:10:14,375 Galbideratzeko arrisku handiegia dute. 534 01:10:15,875 --> 01:10:18,958 Egiazko sorkuntzak sakrifizioa dakar. 535 01:10:22,166 --> 01:10:24,166 Eraztun horiek jartzea erabakita, 536 01:10:24,166 --> 01:10:26,833 bere laguntzaile izatea erabaki duzue denek. 537 01:10:26,833 --> 01:10:28,166 Kendu eraztuna. 538 01:10:32,333 --> 01:10:34,500 Garaituko dut. Kosta ahala kosta. 539 01:10:35,250 --> 01:10:37,250 Ez! Hau da Sauronek nahi duena! 540 01:10:39,833 --> 01:10:42,416 Behartuta sentitzen naiz zeozer berezia egitera. 541 01:10:42,416 --> 01:10:44,541 Lasai egon behar duzu ekaitzaren begian. 542 01:10:46,583 --> 01:10:48,958 Magia hau. Erakutsiko didazu niri? 543 01:10:48,958 --> 01:10:50,666 Merezi duzula erakusten baduzu. 544 01:10:57,458 --> 01:11:01,041 Sauron mendebaldean garaile da. Azti Ilun bat, ekialdean. 545 01:11:01,041 --> 01:11:04,083 Erdialdeko Lurraldeko guztiok arriskuan gaude. 546 01:11:04,583 --> 01:11:06,666 Galmenera abandonatuko dituzu? 547 01:11:07,333 --> 01:11:08,791 Elkarrekin konpon dezakegu. 548 01:11:08,791 --> 01:11:11,041 - Ez bidetik irten. - Ez bakarrik ibili. 549 01:11:15,833 --> 01:11:18,041 Zure aizkora behar dut, lagun. Oraintxe. 550 01:11:20,875 --> 01:11:23,416 Celebrimbor, lan asko dugu egiteke. 551 01:13:13,791 --> 01:13:15,791 Azpitituluak: GaU 552 01:13:15,791 --> 01:13:17,875 Ikuskatzailea: Maialen Rubio