1 00:00:06,048 --> 00:00:07,633 AURREKO ATALETAN 2 00:00:07,717 --> 00:00:12,513 Berriz ere erakutsiko diozu munduari zer den sufritzea. 3 00:00:12,596 --> 00:00:15,641 Viltrumita espetxe bati buruzko zurrumurruak entzun ditut. 4 00:00:15,725 --> 00:00:16,851 Hara eramango zuten. 5 00:00:16,934 --> 00:00:19,937 -Nora zoaz? -Etxera. 6 00:00:20,020 --> 00:00:20,980 Ea asmatzen dudan. 7 00:00:21,063 --> 00:00:23,482 Dimentsioen artean atariak ireki ditzakezu. 8 00:00:23,566 --> 00:00:25,109 Garaiezin, ez duzu ulertzen! 9 00:00:29,780 --> 00:00:32,575 Larrutik ordainduko du. 10 00:00:32,658 --> 00:00:36,078 Nire izena Anissa da eta Viltrum Inperioko agentea naiz. 11 00:00:36,162 --> 00:00:38,205 Nire zeregina ez da zu hiltzea. 12 00:00:38,914 --> 00:00:40,541 Ezin naiz zure munduan bizi. 13 00:00:42,168 --> 00:00:43,169 Sentitzen dut. 14 00:00:43,252 --> 00:00:45,171 Nik ere bai. 15 00:00:45,254 --> 00:00:46,422 Kaixo, ama. 16 00:00:46,505 --> 00:00:47,840 Kaixo, Mark. 17 00:00:47,923 --> 00:00:49,633 Noiz itzuliko zara etxera? 18 00:01:42,228 --> 00:01:44,939 Ez dizute esan nor naizen, ezta? 19 00:01:46,690 --> 00:01:47,691 Aski da. 20 00:01:50,485 --> 00:01:51,487 Kregg. 21 00:01:54,698 --> 00:01:57,033 Nire bila etorri zara honaino? 22 00:01:58,202 --> 00:01:59,203 Txundigarria. 23 00:02:00,871 --> 00:02:03,207 Ez nuen hau galdu nahi. 24 00:02:03,290 --> 00:02:05,209 Zeinen lausengarria. 25 00:02:05,292 --> 00:02:07,837 Azterketa gainditu duzula dirudi. 26 00:02:07,920 --> 00:02:11,382 Eta, azkenik, hiltzeko prest zaude. 27 00:02:14,760 --> 00:02:16,053 Zorionak. 28 00:02:31,193 --> 00:02:32,987 Ai ene. 29 00:02:33,070 --> 00:02:35,155 Ezin dut gehiago. 30 00:02:36,073 --> 00:02:36,906 Jainko maitea. 31 00:02:38,075 --> 00:02:39,910 Animo, egin dezakezu. 32 00:02:40,536 --> 00:02:41,954 Egin dezakezu, Taylor. 33 00:02:42,037 --> 00:02:43,414 Jarraitu ezazu. 34 00:02:44,331 --> 00:02:46,500 Zera sentituko zara... 35 00:02:47,459 --> 00:02:48,460 Zera sentituko zara... 36 00:02:52,172 --> 00:02:53,173 Zera sentituko zara... 37 00:02:53,257 --> 00:02:58,846 GARAIEZINA 38 00:02:58,929 --> 00:03:00,139 Ezin hobeto. 39 00:03:00,848 --> 00:03:02,516 Nahikoa da. 40 00:03:04,226 --> 00:03:07,688 Agian bere lepoa bihurritu baino lehen hilko nauzu. Ez dakit. 41 00:03:07,771 --> 00:03:09,732 Saiatu zaitezke. 42 00:03:10,733 --> 00:03:12,276 Arriskatu nahi duzu? 43 00:03:12,359 --> 00:03:16,780 Ausarta al da dimentsio honetako Mark Grayson? 44 00:03:21,410 --> 00:03:22,411 Ezetz dirudi. 45 00:03:23,203 --> 00:03:24,579 Beste baterako, badakit. 46 00:03:25,706 --> 00:03:27,249 Ahaztu aurretik... 47 00:03:29,293 --> 00:03:32,046 Etxe barruko seinale guztiak blokeatuko ditut. 48 00:03:32,630 --> 00:03:35,841 Ez dut nahi inork eragotzi gaitzan. 49 00:03:35,925 --> 00:03:38,135 Nor zara eta zer nahi duzu? 50 00:03:38,677 --> 00:03:40,095 Zu deitzera behartu nau. 51 00:03:40,179 --> 00:03:42,014 Bestela, min egingo zigula esan du. 52 00:03:42,097 --> 00:03:44,725 -Mark... -Nirekin ari da. 53 00:03:44,808 --> 00:03:46,685 Askatu itzazu berehala. 54 00:03:47,811 --> 00:03:49,521 Zure nortasuna ezaguna da 55 00:03:49,605 --> 00:03:52,066 zu existitzen zaren errealitate gehienetan. 56 00:03:52,149 --> 00:03:53,484 A zer arduragabekeria. 57 00:03:53,567 --> 00:03:57,446 Ez dakit zer egiten duzun hemen, baina hobe duzu... 58 00:03:57,529 --> 00:03:58,530 Ez... 59 00:03:59,198 --> 00:04:01,033 Ez duzu gogoratzen nor naizen? 60 00:04:01,116 --> 00:04:02,117 Azalduko dizut. 61 00:04:03,661 --> 00:04:07,498 Ezagutu ginenean, oraindik ez zenidan hau egin. 62 00:04:09,667 --> 00:04:12,169 Ene bada, tipo hori zara... 63 00:04:13,003 --> 00:04:14,046 Tipo hori? 64 00:04:14,129 --> 00:04:15,673 Ez duzu besterik gogoratzen? 65 00:04:15,756 --> 00:04:17,591 Ni "tipo hori" naizela soilik? 66 00:04:18,716 --> 00:04:23,597 Angstrom Levy naiz, eta munstro bilakatu ninduzun. 67 00:04:23,681 --> 00:04:26,058 Nik ez nizun deus egin. 68 00:04:26,141 --> 00:04:27,601 Zure makina lehertu zen. 69 00:04:28,936 --> 00:04:30,104 Zure errua izan zen! 70 00:04:31,188 --> 00:04:33,732 Mundua salbatu nahi nuen! 71 00:04:33,816 --> 00:04:36,318 -Mundu denak! -Laguntza behar duzu. Nik... 72 00:04:36,402 --> 00:04:38,737 Lagundu naute! 73 00:04:40,239 --> 00:04:42,700 Hamaika dimentsiotako mediku onenak izan ditut! 74 00:04:42,783 --> 00:04:44,451 Bizitza salbatu zidaten. 75 00:04:44,534 --> 00:04:48,497 Gorputza berreraiki zidaten, baina ez ziren gai izan hau konpontzeko! 76 00:04:49,832 --> 00:04:54,378 Beraz, beti gogoratuko dut nor zaren eta zer egin zenuen. 77 00:04:59,216 --> 00:05:00,217 Ados nago. 78 00:05:00,968 --> 00:05:01,969 Zatoz nire bila. 79 00:05:25,034 --> 00:05:26,035 Zer demontre? 80 00:05:29,913 --> 00:05:30,914 Kaka! 81 00:05:37,546 --> 00:05:39,715 Zokotik argi! Nola da posible? 82 00:05:40,299 --> 00:05:42,051 Hau sinestezina da, 83 00:05:42,134 --> 00:05:44,219 begien aurrean ez banu. 84 00:05:44,303 --> 00:05:47,139 Homo sapiens desagertu zela uste nuen. 85 00:05:47,222 --> 00:05:51,060 Txikitan jan nuen azkenengoz beren haragi samurra. 86 00:05:52,186 --> 00:05:53,687 Dastatu nahi dut. 87 00:05:53,771 --> 00:05:54,897 Partekatu dezagun. 88 00:05:55,647 --> 00:05:57,483 Nik usaindu dut lehena. Nirea da. 89 00:05:57,566 --> 00:05:58,942 Atzera. 90 00:05:59,026 --> 00:06:00,444 Ez nauzue jango. 91 00:06:01,445 --> 00:06:03,739 Arranopola! Hitz egiten daki! 92 00:06:03,822 --> 00:06:06,617 Inoiz ez dut ikusi hitz egiten duen homo sapiensik. 93 00:06:06,700 --> 00:06:08,660 Kantatzen badu ere, zer? 94 00:06:08,744 --> 00:06:10,954 Zaporeak baino ez dit axola. 95 00:06:11,789 --> 00:06:15,375 Atzera, astakirten hori! Hitz egiten badu, pentsatu ere bai. 96 00:06:15,876 --> 00:06:16,877 Aizu! 97 00:06:18,629 --> 00:06:20,172 Hegan egiten du. 98 00:06:20,255 --> 00:06:22,674 Hego ikusezinak izango ditu. 99 00:06:22,758 --> 00:06:23,759 Haragi gehiago. 100 00:06:24,218 --> 00:06:25,469 Jan nahi dut. 101 00:06:31,475 --> 00:06:32,476 Ongi etorri. 102 00:06:33,936 --> 00:06:36,230 Gogoko dut zure anaiaren kolorea. 103 00:06:36,814 --> 00:06:38,148 Oso berezia da. 104 00:06:38,982 --> 00:06:41,193 Festetan honetaz hitz egin ahalko du. 105 00:06:41,902 --> 00:06:43,987 Ez bada lehenago hiltzen. 106 00:06:44,571 --> 00:06:47,783 Ez dut beste inongo dimentsiotan ikusi. 107 00:06:48,575 --> 00:06:50,034 Ez al da interesgarria? 108 00:06:50,119 --> 00:06:52,955 Min egiten badiozu, zaude ziur... 109 00:06:53,038 --> 00:06:54,039 Zer egingo duzu? 110 00:06:54,581 --> 00:06:55,415 Ni hil? 111 00:06:56,041 --> 00:06:57,042 Jakina. 112 00:06:58,252 --> 00:06:59,461 Ez kezkatu. 113 00:06:59,545 --> 00:07:03,215 Ez dut zure anaiari edo amari ezer egiteko asmorik. 114 00:07:04,716 --> 00:07:05,551 Ez. 115 00:07:06,927 --> 00:07:09,346 Zure familia salbu dago. 116 00:07:09,972 --> 00:07:13,225 Zu mintzeko modu bakarra ez bada... 117 00:07:13,767 --> 00:07:14,726 haiek mintzea. 118 00:07:15,394 --> 00:07:18,313 Beraz, egin iezaiezu mesede bat, eta hil zaitez. 119 00:07:18,397 --> 00:07:20,065 -Oliver! -Ez! 120 00:07:52,014 --> 00:07:54,016 Hori zorte txarra, Octopus doktorea. 121 00:07:54,099 --> 00:07:55,183 Kaka! 122 00:07:55,267 --> 00:07:57,603 -Ondo zaude? Ez nuen... -Milesker, motel. 123 00:07:57,686 --> 00:07:59,605 Lotu dezagun tipo hau. 124 00:07:59,688 --> 00:08:02,566 Zer? Agure hau mindu nahi duzu? 125 00:08:04,109 --> 00:08:05,694 Aizu, ataria ikusi dut. 126 00:08:05,777 --> 00:08:07,529 Beste dimentsio batetik zatoz. 127 00:08:07,613 --> 00:08:09,781 Asko dakit dimentsioei buruz. 128 00:08:09,865 --> 00:08:11,408 Batez ere azkenaldian. 129 00:08:11,491 --> 00:08:16,079 Beraz, aditu arretaz. Ni naiz ona, ez beso mekanikodun gizona. 130 00:08:16,163 --> 00:08:19,249 Begi gorri-gorriak dituzu, motel. Nola jakingo... 131 00:08:20,292 --> 00:08:21,376 Esan dizut. 132 00:08:27,799 --> 00:08:29,885 Lasai, Oliver. Ez da ezer gertatuko. 133 00:08:29,968 --> 00:08:32,346 Hori ez dakigu oraindik. 134 00:08:32,429 --> 00:08:35,682 Zein amak esango lioke gezurrik semeari? 135 00:08:35,765 --> 00:08:37,643 Ez diguzula ezer egingo esan duzu. 136 00:08:37,726 --> 00:08:40,062 Ez, esan dut ez dizuedala ezer egingo 137 00:08:40,145 --> 00:08:43,232 zure semea merezi bezala sufritu eta hiltzen bada. 138 00:08:43,315 --> 00:08:44,650 Zure semeaz ari garela... 139 00:08:52,699 --> 00:08:54,076 Geldi. 140 00:08:54,159 --> 00:08:56,578 Mugitzen bazara, erori egingo dira. 141 00:08:58,747 --> 00:09:00,874 Aukeratu dudan dimentsioa 142 00:09:00,958 --> 00:09:04,211 zortzi pisu beherago dago. 143 00:09:14,221 --> 00:09:15,639 Ez diezu minik egingo. 144 00:09:16,598 --> 00:09:18,433 Ezta niri ere. 145 00:09:19,309 --> 00:09:23,855 Ez dakit zer darabilzun, baina ez zara hiltzaile bat. 146 00:09:23,939 --> 00:09:27,109 Barkatu zutaz ez gogoratzea, 147 00:09:27,943 --> 00:09:29,361 gogoratzen dut gau hura. 148 00:09:30,320 --> 00:09:31,697 Ni salbatu nahi ninduzun. 149 00:09:32,489 --> 00:09:34,449 Agian istripuak aldatu egin zaitu, 150 00:09:34,533 --> 00:09:39,037 baina... pertsona zintzoa zinen, eta gauza on bat egin nahi zenuen. 151 00:09:39,579 --> 00:09:41,373 Zu salbatu? 152 00:09:43,165 --> 00:09:46,545 Sortu duzun min guztiaren ondoren? 153 00:09:47,421 --> 00:09:49,298 Hildako guztien ondoren? 154 00:09:49,881 --> 00:09:51,091 Inola ere ez! 155 00:09:57,389 --> 00:09:58,515 Ez. 156 00:09:58,598 --> 00:10:00,726 Ez. 157 00:10:01,226 --> 00:10:02,602 Ez. 158 00:10:02,686 --> 00:10:04,438 Ez nuen salbatu. 159 00:10:04,521 --> 00:10:05,772 Nik ez. Inola ere ez. 160 00:10:05,856 --> 00:10:07,149 Ez da posible. 161 00:10:07,232 --> 00:10:08,483 Ez nuen salbatu. 162 00:10:15,115 --> 00:10:19,786 Ez dut nire utopia odolez eraikiko! 163 00:10:26,793 --> 00:10:27,794 Justiziak... 164 00:10:28,420 --> 00:10:29,838 larrutik ordainaraziko dizue. 165 00:10:30,881 --> 00:10:33,258 Zuen ankerkeriagatik galdutako lagunengatik, 166 00:10:33,342 --> 00:10:35,761 hautsi dituzuen familia guztiengatik, 167 00:10:35,844 --> 00:10:38,138 -erein duzuena jasoko... -Has gaitezen. 168 00:10:38,221 --> 00:10:41,099 Ez dut bazkaldu Bangkokeko matxinadaren erruz. 169 00:10:41,183 --> 00:10:42,851 Bai, banoa. 170 00:10:48,065 --> 00:10:50,859 Aita, amaren falta nabari dut. 171 00:10:53,195 --> 00:10:54,237 Baita nik ere. 172 00:11:00,952 --> 00:11:02,204 Chainsaw beldur da. 173 00:11:03,246 --> 00:11:07,834 Esaiozu Chainsawri dena ondo irtengo... 174 00:11:12,672 --> 00:11:14,758 Angstrom koitadua. 175 00:11:15,926 --> 00:11:17,761 Ez zintudala aurkituko uste zenuen? 176 00:11:18,637 --> 00:11:21,181 Ene bada, a zer piura. 177 00:11:21,890 --> 00:11:23,183 Patetikoa zara. 178 00:11:23,266 --> 00:11:25,018 Lastima sentitzen dut zugatik. 179 00:11:25,560 --> 00:11:26,478 Entzun... 180 00:11:30,524 --> 00:11:31,900 Ziztuan hilko dut mutikoa. 181 00:11:32,484 --> 00:11:34,236 Ez! 182 00:13:01,615 --> 00:13:03,950 Hiltzaile bat da! 183 00:13:04,868 --> 00:13:06,411 Munstro bat! 184 00:13:07,537 --> 00:13:10,207 Ez nuke inola ere salbatuko. 185 00:13:10,290 --> 00:13:11,333 Inola ere ez! 186 00:13:11,416 --> 00:13:14,461 Hiltzea merezi du! Berehala! 187 00:13:21,301 --> 00:13:22,886 Bukatu da. 188 00:13:22,969 --> 00:13:28,058 Ez da inoiz bukatuko. Egin duzun dena ordaintzen duzun arte. 189 00:13:28,850 --> 00:13:30,977 Bukatu dira zure jokoak. 190 00:13:32,812 --> 00:13:33,855 Ziur zaude? 191 00:13:41,655 --> 00:13:43,448 Hil nahi nauzu? Ados. 192 00:13:44,157 --> 00:13:47,244 Utziezu joaten eta niri erasotzen utziko dizut. 193 00:13:47,327 --> 00:13:48,787 Ez dizut aurre egingo. 194 00:13:48,870 --> 00:13:50,455 Ez, Mark... 195 00:13:50,539 --> 00:13:55,126 Milesker proposamenagatik, baina hori ez da dibertigarria. 196 00:13:55,210 --> 00:13:58,838 Ez dut beste ataririk zeharkatuko. 197 00:14:02,133 --> 00:14:03,593 Ezin didazu minik eman... 198 00:14:12,894 --> 00:14:15,397 Dimentsio guztietan zara ergela. 199 00:14:31,121 --> 00:14:32,122 Kaka! 200 00:14:43,758 --> 00:14:45,760 Haragia. 201 00:14:46,761 --> 00:14:48,555 Haragia. 202 00:14:50,015 --> 00:14:51,474 Haragia. 203 00:14:52,892 --> 00:14:54,936 Haragia. 204 00:14:55,145 --> 00:14:57,439 -Haragia. -Haragia. 205 00:14:57,522 --> 00:14:59,316 Haragia. 206 00:14:59,399 --> 00:15:01,109 Haragia. 207 00:15:01,192 --> 00:15:05,739 Nik uste baino indartsuagoa da zure semea. 208 00:15:06,823 --> 00:15:09,618 Denbora azkarrago doan nonbaitera bidali behar nuke. 209 00:15:09,701 --> 00:15:11,328 Asko ikasi dudan arren, 210 00:15:11,411 --> 00:15:14,331 ez dakit zenbat iraun dezakeen jan gabe. 211 00:15:23,298 --> 00:15:24,799 Oso ideia txarra. 212 00:15:27,719 --> 00:15:28,720 Ama! 213 00:15:38,021 --> 00:15:39,230 Aski da. 214 00:15:39,898 --> 00:15:40,732 Arren. 215 00:15:41,483 --> 00:15:43,777 Errugabea zarela uste duzu? 216 00:15:43,860 --> 00:15:47,697 Dimentsio askotan zure senar eta semearekin bat egin duzu 217 00:15:47,781 --> 00:15:50,992 milioika pertsona hiltzen zituztelarik Lurra suntsituz. 218 00:15:52,410 --> 00:15:55,288 Traidore bat zara. 219 00:15:55,372 --> 00:15:58,958 Zure familiaren ondarea odola da. 220 00:15:59,876 --> 00:16:00,877 Ez. 221 00:16:01,378 --> 00:16:02,379 Ni ez. 222 00:16:02,754 --> 00:16:07,008 Planeta hau salbatzeko bere aitari aurre egin zion mutikoa hezi dut nik. 223 00:16:07,509 --> 00:16:11,012 Zuk diozunaren arabera, mundu horiek zeharo bestelakoak dira. 224 00:16:11,846 --> 00:16:15,308 Nire semea ondo ezagutzen dut eta ez da hiltzaile bat. 225 00:16:15,392 --> 00:16:17,102 Ziur al zaude? 226 00:16:18,103 --> 00:16:22,315 Diozunaren arabera, Mark ona den mundu bakarra da hau 227 00:16:22,399 --> 00:16:25,360 -eta beraz, zu zara gaiztoa. -Zer? 228 00:16:25,443 --> 00:16:27,862 Horregatik zaude hain haserre. 229 00:16:27,946 --> 00:16:32,033 Mark ona den munduan, gaiztoa zu zarelako! 230 00:16:33,493 --> 00:16:35,203 Zer jakingo duzu zuk! 231 00:16:39,415 --> 00:16:40,542 Oliver! 232 00:16:41,543 --> 00:16:46,423 Ni ez naiz gaizkilea! 233 00:16:48,258 --> 00:16:51,428 Mundua salbatu nahi dut! 234 00:16:51,928 --> 00:16:54,055 Zure semea munstro bat da! 235 00:16:55,724 --> 00:16:56,766 Oliver! 236 00:16:57,726 --> 00:16:58,560 Lasai... 237 00:16:59,436 --> 00:17:00,270 Lasai... 238 00:17:00,353 --> 00:17:03,064 Ez kezkatu. Ni... 239 00:17:03,606 --> 00:17:07,609 -Ondo... Ondo nago. -Ez duzu ezer lortu niri erasotzen. 240 00:17:07,694 --> 00:17:09,112 Ondo nago. 241 00:17:10,155 --> 00:17:14,701 Min emango diot zure semeari. 242 00:17:15,285 --> 00:17:19,122 Zuri min emango dizut. 243 00:17:19,914 --> 00:17:25,127 Haur honi ere min emango diot. 244 00:17:28,840 --> 00:17:32,677 Iritsi orduko, beste atari bat irekitzen du 245 00:17:32,761 --> 00:17:36,681 tarterik gabe, eta beste norabait joateko tunel bat da. 246 00:17:37,474 --> 00:17:40,769 Eta dimentsio batzuetan, denbora oso arraro doa, 247 00:17:40,852 --> 00:17:42,854 eta ez dakit zenbat pasa den. 248 00:17:45,231 --> 00:17:48,067 Ez dakit zer egin dion nire ama eta anaiari. 249 00:17:54,491 --> 00:17:56,826 Nola iritsi zara hona? 250 00:17:56,910 --> 00:17:59,412 Nondik etorri zara? 251 00:18:00,413 --> 00:18:06,419 Saguzar jantzia daramazu, Batmanek "saguzar gizon" esan nahi du... 252 00:18:07,378 --> 00:18:10,799 Ez zinen asko ahalegindu izena aukeratzeko. 253 00:18:15,011 --> 00:18:18,181 Esan dizut ez neukala gogorik. 254 00:18:40,662 --> 00:18:42,872 -Bukatu da hau. -Mark... 255 00:18:42,956 --> 00:18:43,957 Ama? 256 00:18:56,386 --> 00:18:58,388 Zer egin diozu? 257 00:19:01,599 --> 00:19:03,935 Gogoratzen lehen aipatu ditudan medikuak? 258 00:19:04,018 --> 00:19:06,187 Nire gorputza berreraiki zutenak? 259 00:19:10,358 --> 00:19:12,318 Hobetu ere egin zuten. 260 00:19:16,906 --> 00:19:20,118 Badakizu zergatik bidali zaitudan multibertsoan zehar? 261 00:19:21,953 --> 00:19:24,163 Badakizu zergatik ez naizen gogorra izan? 262 00:19:27,292 --> 00:19:30,169 Ez dut nahi edozein dimentsiotan hil zaitezen! 263 00:19:38,803 --> 00:19:40,805 Nik neuk hil nahi zaitut! 264 00:19:52,984 --> 00:19:56,446 Neure eskuekin zu hiltzea ez den beste ezerk 265 00:19:56,529 --> 00:19:58,364 ez nau aseko. 266 00:20:02,327 --> 00:20:03,328 Geldi! 267 00:20:10,126 --> 00:20:11,127 Ez. 268 00:20:13,087 --> 00:20:16,674 Zu eta zure familia hilda egon arte ez da bukatuko. 269 00:20:16,758 --> 00:20:19,427 Ez mehatxatu nire familia! 270 00:20:25,683 --> 00:20:27,685 Ez dakizu zer jasan behar izan dudan! 271 00:20:29,938 --> 00:20:32,607 Zenbat gorde dudan nire barnean! 272 00:20:47,956 --> 00:20:51,793 Ez diot inori utziko... 273 00:20:56,255 --> 00:20:57,090 Inoiz... 274 00:21:00,176 --> 00:21:01,552 Nire familiari min ematen! 275 00:21:25,159 --> 00:21:26,160 Berriz. 276 00:22:02,321 --> 00:22:04,032 Ez! 277 00:22:08,578 --> 00:22:09,662 Uste nuen... 278 00:22:11,998 --> 00:22:12,999 Uste nuen... 279 00:22:19,589 --> 00:22:21,716 Uste nuen gogorragoa zinela. 280 00:22:50,369 --> 00:22:52,497 Emakume zauritu bat eta haur bat. 281 00:22:53,498 --> 00:22:55,666 Andrea, ondo zaude? 282 00:22:57,251 --> 00:22:58,252 Oliver? 283 00:22:59,087 --> 00:22:59,962 Oliver. 284 00:23:02,590 --> 00:23:03,591 Eskerrak. 285 00:23:07,178 --> 00:23:08,179 Debbie. 286 00:23:08,679 --> 00:23:10,348 Jainko maitea. Zer gertatu da? 287 00:23:11,808 --> 00:23:14,602 Cecil, non dago Mark? 288 00:23:15,228 --> 00:23:19,065 Ez dakit. Lehenik, toki seguru batera eraman behar zaitugu. 289 00:23:19,899 --> 00:23:21,651 Ekarri sendagileak. 290 00:23:22,485 --> 00:23:23,486 Berehala! 291 00:23:29,450 --> 00:23:30,660 Ene bada. 292 00:23:33,037 --> 00:23:34,789 Ene bada. 293 00:23:37,583 --> 00:23:38,709 Ez nuen aukerarik. 294 00:23:38,793 --> 00:23:40,920 Hiltzea zen aukera bakarra. 295 00:23:41,003 --> 00:23:42,046 Hil nahi ninduen. 296 00:23:42,130 --> 00:23:44,423 Nire ama eta anaia hiltzen saiatu da. 297 00:23:46,259 --> 00:23:47,343 Berak behartu nau. 298 00:23:49,637 --> 00:23:52,181 Istripu bat izan da, baina berak behartu nau. 299 00:23:55,601 --> 00:23:57,520 Ez nuen bera hil nahi... 300 00:23:57,603 --> 00:23:59,230 Hil egin behar izan dut. 301 00:24:00,106 --> 00:24:01,315 Aukera bakarra zen. 302 00:24:14,620 --> 00:24:15,872 Burua galdu dut. 303 00:24:17,623 --> 00:24:18,875 Hil nahi nuen. 304 00:24:22,003 --> 00:24:23,254 Zer bihurtu naiz? 305 00:24:25,882 --> 00:24:27,216 Gogorragoa zela uste nuen. 306 00:24:27,300 --> 00:24:29,135 Indartsuagoa zela esan du. 307 00:24:33,723 --> 00:24:36,184 Hil nahi nuen, baina ez nekien ahalko nuen. 308 00:24:40,146 --> 00:24:41,856 Ene bada. 309 00:24:45,943 --> 00:24:46,986 Non nago? 310 00:24:56,829 --> 00:24:59,457 Hona ekarri nau eta hil egin dut. Harrapatuta nago. 311 00:25:00,082 --> 00:25:01,542 Ez. Betirako harrapatuta nago. 312 00:25:02,752 --> 00:25:04,170 Ezin naiz etxera itzuli. 313 00:25:05,546 --> 00:25:06,714 Hemen hilko naiz. 314 00:25:17,016 --> 00:25:18,100 Angstrom Levy. 315 00:25:25,441 --> 00:25:26,567 Irabazi egin du. 316 00:25:47,088 --> 00:25:50,841 Kontseiluaren arabera, viltrumita bat exekutatzeko, 317 00:25:51,509 --> 00:25:53,511 osorik eta osasuntsu egon behar du, 318 00:25:54,178 --> 00:25:57,598 bere bizitzaren amaierari zutik eta indartsu begiratzeko. 319 00:25:59,558 --> 00:26:02,728 Baina ez da ezer aipatzen ubeldurei buruz. 320 00:26:03,854 --> 00:26:05,898 Eraman ezazue bere zeldara. 321 00:26:06,774 --> 00:26:08,067 Ados, Kregg jenerala. 322 00:26:10,278 --> 00:26:11,279 Egon. 323 00:26:13,406 --> 00:26:15,074 Jauna, mesedez. 324 00:26:16,200 --> 00:26:18,327 Txikitatik miresten zaitut. 325 00:26:18,828 --> 00:26:20,204 Ez dizut minik eman nahi. 326 00:26:28,671 --> 00:26:31,007 Zutitzea baino ez nuen nahi. 327 00:26:31,966 --> 00:26:33,843 Nire kabuz irtengo naiz. 328 00:26:36,887 --> 00:26:38,306 Ez saiatu ezer egiten. 329 00:26:39,390 --> 00:26:41,851 Nire patua onartu dut jada. 330 00:26:43,644 --> 00:26:45,521 Azkar, zirtzil hori! 331 00:26:46,188 --> 00:26:49,734 Ez izan horren gogorra, Jainkoarren. 332 00:26:51,527 --> 00:26:54,155 Arraioa, nire plana ondo atera da! 333 00:26:54,238 --> 00:26:55,197 Zer? 334 00:26:56,282 --> 00:26:57,700 Gogoratzen nauzu? 335 00:26:57,783 --> 00:27:00,328 Bai. Zer egiten duzu hemen? 336 00:27:01,704 --> 00:27:03,914 Begiratu aurrera, unopar! 337 00:27:03,998 --> 00:27:06,584 Zuregatik, motel. Zuregatik nago hemen! 338 00:27:06,667 --> 00:27:07,668 Gero arte! 339 00:27:16,344 --> 00:27:17,553 Ezer ez. 340 00:27:21,349 --> 00:27:24,435 Ortzi-mugara arte ezer ez. 341 00:27:34,028 --> 00:27:36,697 Oraingoan ez daukazu zereginik, Mark Grayson. 342 00:27:41,327 --> 00:27:44,038 Ahaztu behar duzu norbait hil duzula. 343 00:27:45,122 --> 00:27:46,957 Horrek lagunduko dizu. 344 00:27:48,459 --> 00:27:51,545 Ez dut uste neure kolkorako hitz egitea ideia ona denik. 345 00:27:51,629 --> 00:27:54,006 Baina ez dago beste inor hemen, ezta? 346 00:27:54,090 --> 00:27:57,218 Neure kolkorako edo beste inorentzako, zer axola du? 347 00:28:00,179 --> 00:28:01,680 Irtenbide bat egon behar du. 348 00:28:01,764 --> 00:28:02,973 Egon behar du. 349 00:28:03,057 --> 00:28:04,683 Planeta honetan nonbait... 350 00:28:06,894 --> 00:28:08,979 Zerbait egon behar da. 351 00:28:10,773 --> 00:28:12,191 Agian Angstromek... 352 00:28:14,193 --> 00:28:16,904 Agian bere gorpuak oraindik... 353 00:28:31,877 --> 00:28:36,048 Mark... Itxura tamalgarria duzu. 354 00:28:41,846 --> 00:28:43,764 Eve? Zu zara? 355 00:28:43,848 --> 00:28:47,518 Bai. Baina ez zuk ezagutzen duzuna. 356 00:28:47,601 --> 00:28:49,728 Edo jada ez, behintzat. 357 00:28:49,812 --> 00:28:52,982 Barkatu. Ez dut ulertzen. 358 00:28:53,816 --> 00:28:56,318 Gauza ikaragarri bat egin dut. 359 00:28:57,611 --> 00:28:58,612 Badakigu. 360 00:28:59,530 --> 00:29:02,116 Dimentsio honetan harrapatuta bazaude, 361 00:29:02,199 --> 00:29:05,453 Angstrom Levy zauritu edo hil duzulako da. 362 00:29:05,536 --> 00:29:07,204 Aspalditik dakigu. 363 00:29:07,288 --> 00:29:08,706 Nik... 364 00:29:09,748 --> 00:29:11,167 Oraintxe izan da. 365 00:29:11,250 --> 00:29:15,504 Agian zuretzat bai. Guretzat hogei urte igaro dira. 366 00:29:15,588 --> 00:29:17,965 Luze behar izan dugu dimentsio hau aurkitzeko. 367 00:29:18,048 --> 00:29:22,052 Zorionez, Zaindariok denboraren lau makina genituen. 368 00:29:22,595 --> 00:29:24,555 Gure mundua, 369 00:29:24,638 --> 00:29:27,641 zu falta zaren mundua, ez... 370 00:29:28,225 --> 00:29:29,226 Ez dago ondo. 371 00:29:30,269 --> 00:29:32,104 Nahikoa esan dugu. 372 00:29:32,188 --> 00:29:34,398 Ez dezagun denbora lerroa izorratu. 373 00:29:35,191 --> 00:29:37,818 Mark, atari bat irekiko dut etxera itzul zaitezen. 374 00:29:45,701 --> 00:29:46,535 Milesker. 375 00:29:47,661 --> 00:29:50,289 Ez dakit hemen biziraun ahalko nukeen. 376 00:29:50,873 --> 00:29:51,874 Biziraun duzu. 377 00:29:52,374 --> 00:29:54,585 Baina bilakatuko zinena ez litzaizuke gustatuko. 378 00:30:11,644 --> 00:30:12,645 Mark, zaude. 379 00:30:14,730 --> 00:30:15,981 Maite zaitut, Mark. 380 00:30:16,857 --> 00:30:18,484 Aspalditik. 381 00:30:18,567 --> 00:30:20,611 Desagertu zinenean, lur jota geratu nintzen. 382 00:30:20,694 --> 00:30:21,862 Nik... 383 00:30:23,447 --> 00:30:24,865 Lehenago esan behar nizun. 384 00:30:27,576 --> 00:30:29,787 Eve, nik... 385 00:30:29,870 --> 00:30:31,163 Ez, ez esan niri. 386 00:30:31,997 --> 00:30:33,415 Esan berari. 387 00:30:34,166 --> 00:30:35,709 Esaiozu maite duzula. 388 00:30:37,086 --> 00:30:38,712 Edo ez duzula maite. 389 00:30:38,796 --> 00:30:39,922 Esaiozu zerbait. 390 00:30:40,005 --> 00:30:44,051 Esaiozu, bere bizitzarekin jarraitu dezan. 391 00:30:45,344 --> 00:30:46,345 Zoaz. 392 00:31:00,985 --> 00:31:03,153 Ez duzu entzun denbora lerroan 393 00:31:03,237 --> 00:31:05,573 ez genuela eragin behar esan dugunean? 394 00:31:05,656 --> 00:31:07,241 Ixo, Rex. 395 00:31:19,086 --> 00:31:19,920 Ene bada! 396 00:31:20,796 --> 00:31:22,715 Mark? Entzuten didazu? 397 00:31:23,716 --> 00:31:25,634 ESTATU BATUAK PENTAGONOA 398 00:31:25,718 --> 00:31:28,762 Ondo dago. Zutaz galdezka dabil. 399 00:31:28,846 --> 00:31:30,055 Eta Oliver? 400 00:31:30,139 --> 00:31:31,557 Oso-osorik dago. 401 00:31:34,643 --> 00:31:35,894 Bakarrik utziko zaituztet. 402 00:31:36,645 --> 00:31:37,938 Milesker, Cecil. 403 00:31:38,022 --> 00:31:39,481 Bihotzez eskertzen dizut. 404 00:31:39,565 --> 00:31:40,566 Ez da ezer. 405 00:31:54,830 --> 00:31:56,248 Jainko maitea. 406 00:31:59,001 --> 00:31:59,835 Ama. 407 00:32:03,047 --> 00:32:04,423 Ondo nago, Mark. 408 00:32:08,218 --> 00:32:09,094 Orduan... 409 00:32:11,180 --> 00:32:12,389 bukatu da? 410 00:32:15,893 --> 00:32:16,894 Mark. 411 00:32:31,325 --> 00:32:32,993 Bakarrik egon nahi baduzu, 412 00:32:33,077 --> 00:32:35,704 hau ez da toki egokiena, mutiko. 413 00:32:40,167 --> 00:32:41,669 Ez zenuen beste aukerarik. 414 00:32:41,752 --> 00:32:43,379 Ez zaitez errudun sentitu. 415 00:32:45,214 --> 00:32:47,174 Ez zara zure aita, Mark. 416 00:32:47,257 --> 00:32:48,592 Ez duzu ikusi. 417 00:32:50,219 --> 00:32:51,220 Burua galdu dut. 418 00:32:52,638 --> 00:32:53,639 Zeharo. 419 00:32:54,932 --> 00:32:56,558 Muga zeharkatu dut, Cecil... 420 00:32:57,685 --> 00:32:58,686 eta nik... 421 00:33:01,313 --> 00:33:04,024 Ez da hala. Zure ama eta anaia babestu dituzu. 422 00:33:04,108 --> 00:33:05,275 Besterik ez. 423 00:33:05,359 --> 00:33:07,695 -Ez dakit, Cecil. Nik... -Aski da. 424 00:33:08,529 --> 00:33:10,531 Mark, begiratu nazazu. 425 00:33:12,408 --> 00:33:14,743 Gaizkileak hilda badaude eta onak bizirik, 426 00:33:14,827 --> 00:33:16,370 egun ezin hobea da. 427 00:33:17,037 --> 00:33:18,747 Zein da desberdintasuna? 428 00:33:18,831 --> 00:33:22,084 Gaizkileak izaten dira besteen besoak hausten dituztenak. 429 00:33:23,293 --> 00:33:24,420 Zoaz etxera. 430 00:33:24,503 --> 00:33:25,504 Hartu atseden. 431 00:33:27,589 --> 00:33:28,924 Ez zara bera. 432 00:33:34,138 --> 00:33:35,139 Ez duzu ikusi. 433 00:33:46,650 --> 00:33:47,860 Laguntzarik behar duzu? 434 00:33:48,777 --> 00:33:49,987 Sandwich bat egiteko? 435 00:33:51,572 --> 00:33:53,115 Barkatu. Zera... 436 00:33:54,283 --> 00:33:56,034 -Hitz egin dezakegu? -Azkar. 437 00:33:56,118 --> 00:33:58,120 Ogia biguntzen hasi da. 438 00:33:58,203 --> 00:33:59,204 Amanda. 439 00:34:00,414 --> 00:34:03,751 Pertsonen arteko harremanei buruz ikasten ari naiz oraindik. 440 00:34:04,418 --> 00:34:05,419 Nabari da. 441 00:34:06,295 --> 00:34:09,172 Horregatik, barkamena eskatu nahi dizut. 442 00:34:09,255 --> 00:34:12,634 Zure bilakaerak arazo bat dira. 443 00:34:12,717 --> 00:34:14,553 Zuk zeuk esan zenuen. 444 00:34:15,262 --> 00:34:18,139 Eta nire lana arazoak konpontzea da. 445 00:34:18,223 --> 00:34:19,850 Hori da egiten dakidana. 446 00:34:19,933 --> 00:34:21,143 Hori naiz. 447 00:34:22,478 --> 00:34:26,440 Garrantzitsua zara niretzat eta zure arazoa konpondu nahi nuen. 448 00:34:27,565 --> 00:34:30,902 Sentitzen dut bidean ni arazo bilakatu banaiz. 449 00:34:32,404 --> 00:34:34,114 Barkamen eskaera bat izateko 450 00:34:35,449 --> 00:34:36,533 nahiko ona da. 451 00:34:38,368 --> 00:34:39,703 Ulertzen dut. 452 00:34:39,786 --> 00:34:41,455 Arazoak konpondu nahi dituzu. 453 00:34:41,538 --> 00:34:43,123 Badakit lagundu nahi duzula. 454 00:34:43,206 --> 00:34:46,043 Lehenik hitz egin nirekin, pertsona batek bezala. 455 00:34:46,668 --> 00:34:49,755 Ez naiz aparatu, ordenagailu edo gailu matxuraturik. 456 00:34:50,505 --> 00:34:52,507 Eta ez horri buruz bakarrik. 457 00:34:52,966 --> 00:34:56,386 Gehienetan, nahiago dut beste edozeri buruz hitz egitea. 458 00:34:57,262 --> 00:34:58,430 Ulertzen dut. 459 00:35:00,057 --> 00:35:03,894 Baina gaztetzeari uzteko moduren bat aurkitzen baduzu, 460 00:35:03,977 --> 00:35:05,395 eskertuko dizut. 461 00:35:06,355 --> 00:35:07,356 Ulertuta. 462 00:35:08,982 --> 00:35:13,612 Beste gauza batzuei buruz hitz egitea nahi duzu? 463 00:35:14,655 --> 00:35:16,698 Bai, xelebre hori. 464 00:35:16,782 --> 00:35:19,117 Zerbait dibertigarria egitera gonbidatu. 465 00:35:22,496 --> 00:35:24,414 Nahi al duzu nirekin... 466 00:35:25,666 --> 00:35:26,792 Bai. 467 00:35:53,944 --> 00:35:54,945 Immortal. 468 00:35:57,239 --> 00:35:59,783 Barkatu ez esan izana. 469 00:35:59,867 --> 00:36:00,909 Kate. 470 00:36:02,202 --> 00:36:03,537 Ez diot inori esan. 471 00:36:04,872 --> 00:36:09,543 Beti ezkutatu izan dut... eta klona nintzen plantak egin. 472 00:36:10,419 --> 00:36:11,712 Badaezpada ere. 473 00:36:13,547 --> 00:36:15,424 Hiltzeaz kokoteraino nengoen. 474 00:36:16,967 --> 00:36:18,343 Ihes egin nahi nuen, 475 00:36:19,303 --> 00:36:20,304 beste norbait izan. 476 00:36:21,722 --> 00:36:22,723 Baina ezin nuen. 477 00:36:23,265 --> 00:36:24,683 Zuregatik. 478 00:36:33,108 --> 00:36:34,526 Barkatu ez kontatzeagatik. 479 00:36:34,610 --> 00:36:35,611 Ez kezkatu. 480 00:36:36,945 --> 00:36:38,322 Ez da ezer gertatzen. 481 00:36:47,748 --> 00:36:48,749 Bazen garaia. 482 00:36:57,966 --> 00:36:59,426 Zuk egingo duzu? 483 00:37:01,053 --> 00:37:02,304 Kamioi bat altxa dezaket. 484 00:37:02,763 --> 00:37:05,849 Bueno, txiki bat, behintzat. 485 00:37:05,933 --> 00:37:08,268 Norengandik lortu zenituen botereak? 486 00:37:08,352 --> 00:37:10,228 Amaren aldeko amonarengandik. 487 00:37:10,312 --> 00:37:12,689 Garai hartan, bainujantzirik gabe, 488 00:37:12,773 --> 00:37:16,151 aukera gutxi zeuden gu bezalako emakumeontzat. 489 00:37:24,826 --> 00:37:25,827 Sartu! 490 00:37:31,291 --> 00:37:32,292 Kaka! 491 00:37:37,422 --> 00:37:39,716 Zatoz. Aurkituko dugu beste irteeraren bat. 492 00:37:58,318 --> 00:37:59,736 Bera al da? 493 00:38:08,328 --> 00:38:09,162 Aita. 494 00:38:22,884 --> 00:38:25,637 Nor eroriko da nire eraginpean? 495 00:38:25,721 --> 00:38:30,225 Ahuspeztu Ka-Horren aurrean! 496 00:38:32,728 --> 00:38:35,522 Egon, biak zarete emakumezkoak? 497 00:38:36,982 --> 00:38:38,191 Eta zer? 498 00:38:38,275 --> 00:38:41,403 Gizonezko baten barruan sartu behar naiz 499 00:38:41,486 --> 00:38:44,698 hilobi honen madarikazioari ihes egiteko. 500 00:38:44,781 --> 00:38:46,199 Hori matxista da. 501 00:39:02,883 --> 00:39:05,218 Indartsua naiz eta lortu dezaket. 502 00:39:05,302 --> 00:39:07,846 Betidanik nahi izan dut hau egitea. 503 00:39:08,930 --> 00:39:10,557 Zuk egiten duzuna egin nahi dut. 504 00:39:12,059 --> 00:39:13,727 Zu bezalakoa izan nahi dut. 505 00:39:17,147 --> 00:39:18,148 Izango zara, seme. 506 00:39:19,399 --> 00:39:20,692 Izango zara. 507 00:39:24,321 --> 00:39:28,992 Planeta osoko bizidun ziztrinena baino luzeago biziko zara. 508 00:39:29,076 --> 00:39:34,081 Are gehiago, mundu hau desagertzen ikusteko adina biziko zara! 509 00:39:34,164 --> 00:39:38,710 Ezagutzen duzun dena eta denak desagertu egingo dira. 510 00:39:46,384 --> 00:39:48,261 Badakizu nork esan zidan hori? 511 00:39:48,345 --> 00:39:49,805 Ez naiz nire aita. 512 00:39:51,473 --> 00:39:53,100 Ez naiz nire aita! 513 00:39:59,940 --> 00:40:04,569 Zure aita exekutatua izango da, eta zu Lurrera itzuliko zara. 514 00:40:05,237 --> 00:40:08,490 Bere misioarekin jarraituko duzu, eta planeta prestatu. 515 00:41:38,747 --> 00:41:41,249 Duela gutxi beste etxe batek egin zuen eztanda. 516 00:41:41,333 --> 00:41:42,500 Eta orain zuenak? 517 00:41:43,585 --> 00:41:45,754 Nire etxea aztertu beharko lukete. 518 00:41:45,837 --> 00:41:47,130 Jesus. 519 00:41:47,214 --> 00:41:49,633 Bai, edonori gerta dakioke. 520 00:41:56,014 --> 00:41:58,016 Etxean bezala inon ere ez, ezta? 521 00:42:26,169 --> 00:42:28,588 April, oheratuko duzu Oliver, mesedez? 522 00:42:28,672 --> 00:42:29,673 Jakina. 523 00:42:30,173 --> 00:42:33,218 Goazen hortzak garbitzera, laguntxo. 524 00:42:39,307 --> 00:42:41,518 Ama, ondo zaude? 525 00:42:41,601 --> 00:42:42,435 Zer? 526 00:42:43,520 --> 00:42:44,354 Ni... 527 00:42:45,063 --> 00:42:46,064 Moldatuko naiz. 528 00:42:47,440 --> 00:42:48,817 Prestatu dezagun afaria. 529 00:42:48,900 --> 00:42:50,735 Bihar eskola duzu, ezta? 530 00:42:58,118 --> 00:42:59,119 Mark? 531 00:43:07,127 --> 00:43:08,753 Gabon esatera etorri naiz, 532 00:43:08,837 --> 00:43:12,090 baina dirudienez, ez duzu lo egiteko asmorik. 533 00:43:12,924 --> 00:43:15,302 Barkatu. Kezkatuta nago. 534 00:43:20,432 --> 00:43:21,599 Ni ere bai. 535 00:43:26,771 --> 00:43:29,274 Dena aldatuko da orain, ezta? 536 00:43:30,317 --> 00:43:33,570 Bizimodu arruntera itzultzen ari ginela uste nuen. 537 00:43:34,946 --> 00:43:35,947 Baina orain... 538 00:43:43,705 --> 00:43:44,789 Unia utziko dut. 539 00:43:45,623 --> 00:43:46,458 Mark... 540 00:43:46,541 --> 00:43:47,959 Ez du zentzurik. 541 00:43:48,460 --> 00:43:49,836 Ez naiz eskoletara joaten, 542 00:43:49,919 --> 00:43:52,422 eta ondo pentsatuta, badu zentzurik? 543 00:43:52,505 --> 00:43:57,719 Dentista izango naiz? Abokatua? Informatikaria? Zergatik? 544 00:43:58,887 --> 00:44:01,139 Badakit bolada txarra daramagula, 545 00:44:01,890 --> 00:44:03,975 baina zure etorkizuna dago jokoan. 546 00:44:04,059 --> 00:44:05,560 Ezin duzu unia utzi. 547 00:44:07,896 --> 00:44:12,025 Egin dezakedan guztiarekin, zergatik joan behar dut unibertsitatera? 548 00:44:13,860 --> 00:44:18,073 Unian lan-mundurako prestatu baino askoz gehiago... Mark? 549 00:44:19,157 --> 00:44:20,158 Ezin dut. 550 00:44:21,201 --> 00:44:22,535 Ezin dut eta kito. 551 00:44:23,328 --> 00:44:24,871 Egin dezakedana... 552 00:44:26,206 --> 00:44:27,207 Gehiegizkoa da. 553 00:44:27,874 --> 00:44:29,250 Ezin dut. 554 00:44:31,211 --> 00:44:32,712 Asko hobetu behar dut. 555 00:44:32,796 --> 00:44:34,631 Nire burua kontrolatzen... 556 00:44:35,548 --> 00:44:37,050 ikasi behar dut. 557 00:44:39,177 --> 00:44:40,553 Garrantzitsua da. 558 00:44:42,889 --> 00:44:44,891 Egin dezakedan garrantzitsuena da. 559 00:44:47,060 --> 00:44:48,311 Hobetu behar dut. 560 00:44:48,395 --> 00:44:49,729 Hobea izan behar naiz. 561 00:44:51,940 --> 00:44:53,149 Ulertzen duzu? 562 00:44:53,233 --> 00:44:54,150 Mark... 563 00:44:54,234 --> 00:44:55,235 Ulertzen duzu? 564 00:44:57,028 --> 00:44:58,029 Bai. 565 00:45:02,242 --> 00:45:03,451 Ulertzen dut. 566 00:45:20,009 --> 00:45:21,678 Ene bada. Mark! 567 00:45:30,895 --> 00:45:33,898 Cecilek psikopata horrekin gertatutakoa kontatu digu. 568 00:45:34,858 --> 00:45:36,443 Zure ama ondo dago? 569 00:45:36,526 --> 00:45:37,527 Bai, ondo dago. 570 00:45:37,610 --> 00:45:39,154 Dirudiena baino indartsuagoa da. 571 00:45:39,237 --> 00:45:42,073 Ez dut zalantzarik. Zer moduz zaude zu? 572 00:45:46,244 --> 00:45:47,996 Ez dut horretaz hitz egin nahi. 573 00:45:50,957 --> 00:45:51,958 Ongi da. 574 00:45:52,792 --> 00:45:54,461 Ezer behar baduzu, hemen naukazu. 575 00:45:55,295 --> 00:45:58,548 Sorbalda bat behar baduzu negar egiteko, nik bi dauzkat. 576 00:45:59,424 --> 00:46:01,426 Bai. Badakit. 577 00:46:11,352 --> 00:46:13,980 Gauza bati buruz hitz egin nahi nuen zurekin. 578 00:46:14,063 --> 00:46:15,482 Ondo da. 579 00:46:33,374 --> 00:46:34,792 Ez da ezer. Barkatu. 580 00:46:38,963 --> 00:46:39,964 Noski. 581 00:46:43,384 --> 00:46:44,594 Sentitzen dut, Mark. 582 00:46:46,137 --> 00:46:47,138 Ez da bidezkoa. 583 00:46:47,972 --> 00:46:49,516 Ez duzu halakorik merezi. 584 00:46:52,936 --> 00:46:54,687 Ez duzu merezi. 585 00:47:28,721 --> 00:47:29,556 Aizu. 586 00:47:30,848 --> 00:47:32,392 Ei, Nolan. 587 00:47:33,268 --> 00:47:34,269 Hor zaude? 588 00:47:35,562 --> 00:47:37,063 Hemen nago, estralurtar. 589 00:47:37,146 --> 00:47:39,566 Allen da nire izena. 590 00:47:39,649 --> 00:47:41,067 Ez adarrik jo. 591 00:47:42,026 --> 00:47:44,028 Badakit zer egin zenuen Thraxan. 592 00:47:44,737 --> 00:47:46,698 Alde berean gaude. 593 00:47:46,781 --> 00:47:48,616 Ez da hala. 594 00:47:49,492 --> 00:47:51,578 Inperioaren aurka zaude. 595 00:47:51,661 --> 00:47:53,162 Markek esan dit. 596 00:47:53,246 --> 00:47:55,081 Mark ikusi duzu? 597 00:47:55,164 --> 00:47:56,291 Bai, Lurrean. 598 00:47:56,374 --> 00:47:59,836 Zure kide ohien aurkako borrokarako Koalizioan sartu nahi nuen. 599 00:47:59,919 --> 00:48:01,588 Baina zu azkarragoa izan zara. 600 00:48:01,671 --> 00:48:02,964 Ez ezazu hura sartu. 601 00:48:03,047 --> 00:48:04,340 Ez du honekin zerikusirik. 602 00:48:05,508 --> 00:48:07,760 Utzi mutila bakean. 603 00:48:09,470 --> 00:48:11,431 Egindakoagatik ordaindu behar dut. 604 00:48:12,473 --> 00:48:13,683 Ez kezkatu. 605 00:48:13,766 --> 00:48:14,767 Ordainduko duzu. 606 00:48:14,851 --> 00:48:16,519 Berriketan entzun ditut. 607 00:48:16,603 --> 00:48:18,646 Exekutatu egingo zaituzte, motel. 608 00:48:18,730 --> 00:48:19,981 Bai, hala da. 609 00:48:20,773 --> 00:48:23,234 Ez dakit nola ez zauden kezkatuta. 610 00:48:24,736 --> 00:48:26,904 Dagoeneko ez naiz viltrumita bat. 611 00:48:27,739 --> 00:48:28,740 Ez benetako bat. 612 00:48:29,949 --> 00:48:33,536 Nire ekintzengatik damutzen eta lotsatzen naiz. 613 00:48:34,287 --> 00:48:37,248 Bizidun txikiagoak sufritzen ikusi... 614 00:48:37,332 --> 00:48:41,044 eta zapuztu egiten naiz. 615 00:48:42,003 --> 00:48:43,004 Asko. 616 00:48:43,713 --> 00:48:46,132 Hori txarra balitz bezala diozu. 617 00:48:46,215 --> 00:48:48,009 Lurrean egin nuena... 618 00:48:48,885 --> 00:48:54,140 Sortu dudan suntsipena eta mina... neurrigabea da. 619 00:48:55,850 --> 00:48:57,852 Pertsona horiei egin diedana... 620 00:49:00,813 --> 00:49:02,523 Nire semeari egin diodana... 621 00:49:03,650 --> 00:49:08,946 Eta zure motakoak milaka planetatan horixe berori egiten ari dira. 622 00:49:09,489 --> 00:49:11,115 Hori eteten lagun gaitzakezu. 623 00:49:14,535 --> 00:49:16,037 Hiltzea merezi dut. 624 00:49:16,788 --> 00:49:17,830 Jainko maitea. 625 00:49:19,916 --> 00:49:20,917 Eta hala ere... 626 00:49:22,794 --> 00:49:23,795 Zer? 627 00:49:24,337 --> 00:49:25,463 Zer gertatzen da? 628 00:49:27,340 --> 00:49:28,341 Uste dut... 629 00:49:30,551 --> 00:49:32,178 nire emaztearen mira dudala. 630 00:50:23,396 --> 00:50:25,398 Azpitituluak: Leire 631 00:50:25,481 --> 00:50:27,483 Ikuskatzailea: Ilargi G.