1 00:00:22,360 --> 00:00:27,200 BERTAKO INSPEKTORE BATEK HEROI ESTATUSA LORTU DU 2 00:00:35,640 --> 00:00:37,600 Judith, hitz egin behar dugu. 3 00:00:39,800 --> 00:00:42,040 Caroline gaizki dabilela dirudi. 4 00:00:43,360 --> 00:00:46,800 Carolinek ezin du jasan gustuko duen xanpua ez egotea ere. 5 00:00:48,120 --> 00:00:49,040 Hildako neba... 6 00:00:51,000 --> 00:00:54,120 - Zergatik ez zenion gorpua ikusten utzi? - Barkatu? 7 00:00:54,120 --> 00:00:56,680 Esan dit ez zenizkiola ez Joeren, 8 00:00:56,680 --> 00:00:59,800 ez Andrewen gorpuak ikusten utzi. Aurrera egitea zaildu dio horrek. 9 00:00:59,800 --> 00:01:02,280 Sentibera da. Ondo dakizu hori, Maya. 10 00:01:02,760 --> 00:01:04,960 Ez zukeen jasango haiek hala ikustea. 11 00:01:04,960 --> 00:01:09,560 - Nahiagoko zukeen ba. Dena atzean uzteko. - Zer asmo duzu, Maya? 12 00:01:09,560 --> 00:01:12,120 Jakin nahi dut ea zergatik esan didan 13 00:01:12,120 --> 00:01:15,520 Kierce agenteari milaka libera bidaltzen aritu zaretela. 14 00:01:16,640 --> 00:01:20,520 Ez dakit zeri buruz ari zaren. Zergatik hau guztia? 15 00:01:20,520 --> 00:01:21,440 Hepa, Maya. 16 00:01:26,600 --> 00:01:27,560 Mintzatuko gara? 17 00:01:34,280 --> 00:01:36,480 Halakorik. Lutoan dagoen ama da. 18 00:01:36,480 --> 00:01:40,040 Carolinen arabera, Kierce agenteari ordaintzen aritu zarete. 19 00:01:40,040 --> 00:01:41,720 - Ai, ama. - Egia al da? 20 00:01:42,840 --> 00:01:44,400 Caroline ero puta da. 21 00:01:45,920 --> 00:01:48,720 Ikusi zenituen zure anaien gorpuak? 22 00:01:49,800 --> 00:01:51,600 - Zer galdera klase da hori? - Esadazu. 23 00:01:53,400 --> 00:01:54,720 Ulertzen dut garai... 24 00:01:55,800 --> 00:01:56,760 latza duzula, 25 00:01:57,680 --> 00:01:59,200 baina joan zaitez, bai? 26 00:02:57,200 --> 00:03:00,560 {\an8}Tira, hitzordua gaur duzu, 27 00:03:00,560 --> 00:03:03,320 {\an8}odol-probetarako eta odol-sakadurarako. 28 00:03:03,320 --> 00:03:06,840 {\an8}Laster izango dituzu orduak EEGa eta MRI eskanerra egiteko. 29 00:03:07,440 --> 00:03:11,320 {\an8}Epilepsia, tumore edo kausa neurologikorik dagoen jakiteko dira. 30 00:03:11,320 --> 00:03:15,040 {\an8}ECG bat ere bai, ea bihotzeko arazorik duzun ikusteko. 31 00:03:15,560 --> 00:03:18,040 {\an8}Itxaron hemen, berehala itzuliko natzaizu. 32 00:03:22,320 --> 00:03:23,160 {\an8}Milesker. 33 00:03:28,720 --> 00:03:31,800 {\an8}Ama aita ez zen norbaitekin zegoen eta haurdundu egin zen? 34 00:03:35,520 --> 00:03:36,480 {\an8}Nor da tipo hau? 35 00:03:37,400 --> 00:03:38,360 {\an8}Ez dakit. 36 00:03:42,280 --> 00:03:43,560 Ai ene, hara. 37 00:03:43,560 --> 00:03:46,240 Ekiloreak. Amaren hilobian bezala. 38 00:03:50,520 --> 00:03:52,760 - Ohar bat zekarten. - Zer ohar? 39 00:03:52,760 --> 00:03:53,760 Ez zuen izenik. 40 00:03:54,240 --> 00:03:58,200 Frantsesez zegoen. "Zureak dira ene bihotza eta bizitza osoa". 41 00:03:58,200 --> 00:04:00,640 Zer? Dan, zergatik ez zenidan kontatu? 42 00:04:00,640 --> 00:04:04,000 Agian ahaideren edo lagunen batena zela pentsatu nuen. 43 00:04:04,000 --> 00:04:05,640 Amak lagun asko zituen. 44 00:04:05,640 --> 00:04:07,680 Hark utziko al zituen loreak? 45 00:04:07,680 --> 00:04:11,240 Mugikor sekretua beragatik ote zen? Zerbait otu zait. 46 00:04:12,120 --> 00:04:13,920 Badakit nola jakin nor den. 47 00:04:20,880 --> 00:04:22,800 ALEXANDER DOSMAN BIMBAL-EKO CEO-A 48 00:04:22,800 --> 00:04:25,160 Nor da Alexander Dosman? 49 00:04:25,840 --> 00:04:29,000 Ene, izugarria da hori. Nola egin duzu? 50 00:04:29,000 --> 00:04:31,440 Ezagutza-software inbaditzaile eta distopikoa da. 51 00:04:31,960 --> 00:04:33,280 Ez zara argia, aizu. 52 00:04:34,280 --> 00:04:36,840 Ekiloreak utzi dizkio. Lagunak izango dira Facebook-en. 53 00:04:37,560 --> 00:04:39,160 {\an8}CLAIRE WALKER 540 LAGUN 54 00:04:39,160 --> 00:04:41,200 {\an8}Zergatik hautatu ote zuen hau? Itsusi nago. 55 00:04:41,200 --> 00:04:42,720 Ez da argazkiaren errua. 56 00:04:42,720 --> 00:04:44,240 - Zu! - Ai, Abby. 57 00:04:48,000 --> 00:04:49,040 Zer esan nahi du? 58 00:04:49,560 --> 00:04:52,280 Akaso amak blokeatu egin zuen, edo alderantziz. 59 00:04:57,920 --> 00:04:59,920 ALEXANDER DOSMAN BIMBAL-EKO CEO-A 60 00:04:59,920 --> 00:05:03,120 Bimbalen egiten du lan. Teknologia-enpresa eskerga da. 61 00:05:04,680 --> 00:05:05,520 Hara. 62 00:05:07,160 --> 00:05:09,720 {\an8}Duela 8 hilabete etorri zen hona. 63 00:05:11,240 --> 00:05:12,760 Ama hil baino pixka bat lehenago. 64 00:05:14,280 --> 00:05:17,200 - Esango diogu aitari edo poliziari? - Ez. 65 00:05:18,080 --> 00:05:21,680 Aitari ez. Pot eginda dago. Eta zer esango diogu poliziari? 66 00:05:21,680 --> 00:05:24,080 Frogak aspaldi-aspaldiko argazki batzuk 67 00:05:24,080 --> 00:05:26,320 eta hilobi bateko lore-sorta ditugu. 68 00:05:28,040 --> 00:05:29,520 Oraindik ez dakigu ezer. 69 00:05:29,520 --> 00:05:32,240 BIMBALEKO EGOITZA NAGUSIA, WINHERST 70 00:05:37,120 --> 00:05:40,240 ZURE KOKALEKUA - BIMBALEKO EGOITZA NAGUSIA 71 00:05:40,840 --> 00:05:45,840 {\an8}Futbol-entrenamendua dut orain. Joan gaitezen gero. Ea zer topatzen dugun. 72 00:05:45,840 --> 00:05:49,080 {\an8}ALEXANDER DOSMAN BIMBAL-EKO CEO-A 73 00:05:51,720 --> 00:05:55,360 Tira, Joe Burkett eta bere koinata, Claire Walker, 74 00:05:55,360 --> 00:05:58,520 aldrebestutako balizko lapurretetan hil zituzten. 75 00:05:58,520 --> 00:06:02,040 Are inprobableagoa dirudi orain, arma berak hil baitzituen. 76 00:06:02,560 --> 00:06:07,240 Maya Burkettek deskribatu zituen hiltzaileen motoen inguruko berririk bai? 77 00:06:07,240 --> 00:06:09,680 Bai, motoak. Udalari eskatu diogu 78 00:06:09,680 --> 00:06:12,040 hiriko kameren grabaketak atzitzeko, 79 00:06:12,040 --> 00:06:14,040 baina parkean ez dago kamerarik. 80 00:06:14,040 --> 00:06:15,000 Hau kointzidentzia. 81 00:06:15,000 --> 00:06:18,560 Richard hango ateetako kameren grabazioak aztertzen dabil. 82 00:06:18,560 --> 00:06:20,200 Zerbait agertuko da akaso. 83 00:06:20,200 --> 00:06:24,400 Bale. Joe Burkett eta Claire Walkerren komuneko harremanak ikertu behar ditugu. 84 00:06:24,400 --> 00:06:26,600 {\an8}Ados. Lehena, Maya Burkett. 85 00:06:26,600 --> 00:06:31,240 {\an8}Atzerrian zegoen Claire hil zutenean. Senarrari eraso ziotenean, hari ere bai. 86 00:06:32,000 --> 00:06:35,880 {\an8}Bigarrenak, Burkett Globaleko farmazia saileko lankideak. 87 00:06:35,880 --> 00:06:39,800 {\an8}Den-denek dute alibi sendoa Joe hil zuten momenturako. 88 00:06:40,600 --> 00:06:45,160 Zaude, hirugarrena. Eta ahizparen senar triste eta arraroa, Eddie? 89 00:06:46,200 --> 00:06:47,160 Eddie Walker. 90 00:06:49,440 --> 00:06:51,240 {\an8}Alibia du Claireren hilketarako, 91 00:06:51,240 --> 00:06:53,960 {\an8}baina galdezka dezagun Joerena dela eta. 92 00:06:53,960 --> 00:06:56,320 - Bai. Bale. - Oso ondo. 93 00:06:57,960 --> 00:06:58,960 Mila esker. 94 00:07:01,000 --> 00:07:01,840 Prest zaude? 95 00:07:01,840 --> 00:07:03,400 Eddirentzat prest! 96 00:07:08,080 --> 00:07:09,680 Bai, tira. Bai, prest nago. 97 00:07:12,840 --> 00:07:14,640 Tori. Gidatuko duzu? 98 00:07:14,640 --> 00:07:16,800 E-mailak bidali behar ditut bidean. 99 00:07:17,520 --> 00:07:18,360 Poz-pozik. 100 00:07:19,200 --> 00:07:24,080 Primerako gidaria naiz. Unibertsitatean, gidaririk onena izendatu ninduten. Barka. 101 00:07:24,080 --> 00:07:25,480 Ez nuen harrotu nahi. 102 00:07:26,400 --> 00:07:27,880 Izan dut zure istripuaren berri. 103 00:07:28,680 --> 00:07:30,160 - Bai? - Zer gertatu zen? 104 00:07:30,160 --> 00:07:34,480 - Hesi bat jo zenuen? - Katu bat gurutzatu zitzaidan errepidean. 105 00:07:35,000 --> 00:07:37,880 Katu-zaleek gustuko ez duten bitxikeria bat entzun nahi? 106 00:07:39,000 --> 00:07:39,920 Beharrezkoa da? 107 00:07:39,920 --> 00:07:43,600 Gidariak ez du zertan norabidez aldatu katu bat saihesteko. 108 00:07:43,600 --> 00:07:46,760 Istripu batean, ez omen da baliozko faktore eragilea. 109 00:07:46,760 --> 00:07:49,880 Txakur bat, ordea, bada baliozko faktorea. 110 00:07:51,320 --> 00:07:52,400 Hau bai hau, ezta? 111 00:07:53,760 --> 00:07:55,200 Hau da, legala zenez, 112 00:07:55,880 --> 00:07:57,440 katua hil behar izan nuen? 113 00:07:58,920 --> 00:08:01,880 O, ez, ez dut-- Interesgarri neritzon, besterik ez. 114 00:08:01,880 --> 00:08:04,680 Bai, ezin interesgarriagoa da. 115 00:08:05,960 --> 00:08:07,160 Barka. Barkatu. 116 00:08:07,160 --> 00:08:08,560 - Kaixo, John. - Zelan? 117 00:08:17,880 --> 00:08:20,680 Topatu dut ezkutuko mugikorra... Clairerena. 118 00:08:21,480 --> 00:08:25,320 Bai? Adarrak jartzen zizkion Eddieri orduan? 119 00:08:25,320 --> 00:08:26,360 Ez dakit. 120 00:08:27,280 --> 00:08:30,160 Mezurik ez dago. Hori bai, dei andana dago 121 00:08:30,160 --> 00:08:33,320 Player One izeneko bideojoko-areto frikira. 122 00:08:33,320 --> 00:08:34,320 Bideojokoak? 123 00:08:34,920 --> 00:08:36,520 Claire ez zen batere zalea. 124 00:08:39,640 --> 00:08:41,560 Goizez egin zituen dei guztiak. 125 00:08:45,920 --> 00:08:47,280 Ireki aurretik. 126 00:08:48,520 --> 00:08:51,960 Beraz, deiak jasotzen zituena goiz ibiltzen da han. 127 00:08:52,640 --> 00:08:56,120 Bai. Honakoan, tokia ireki aurretik bertaratuko naiz. 128 00:09:41,840 --> 00:09:43,720 {\an8}Zer zabiltza hemen berriz? 129 00:09:44,640 --> 00:09:45,480 Kaixo. 130 00:09:46,640 --> 00:09:48,200 Badakizu autoa norena den? 131 00:09:48,800 --> 00:09:49,920 Zergatik galdetzen duzu? 132 00:09:50,520 --> 00:09:52,080 Jabearekin mintzatzeko. 133 00:09:52,080 --> 00:09:53,760 Alokatze-hitzarmena bukatzear dut 134 00:09:53,760 --> 00:09:57,240 eta modelo honen eta beste baten artean nago hurrengorako. 135 00:09:57,760 --> 00:10:00,280 Itxita gaude. Ez dakit autoa norena den. 136 00:10:02,480 --> 00:10:03,440 Baietz uste dut. 137 00:10:06,040 --> 00:10:08,520 - Zergatik ez didazu esaten? - Ez dut zertan ezer esan. 138 00:10:09,400 --> 00:10:13,800 Orain, mesedez, joan zaitez. Ordubete falta da irekitzeko. 139 00:10:14,800 --> 00:10:15,640 Ados. 140 00:10:16,960 --> 00:10:18,160 Barkatu eragozpenak. 141 00:10:40,960 --> 00:10:45,680 TEENY TINY HAURTZAINDEGIA 142 00:10:57,800 --> 00:10:58,960 Kakanarru hori. 143 00:11:38,720 --> 00:11:39,560 Mugi. 144 00:11:57,000 --> 00:11:59,000 Kaka zaharra. 145 00:12:02,800 --> 00:12:03,640 Jode. 146 00:12:37,680 --> 00:12:40,200 Kaixo. Kierce eta McGreggor agenteak gara. 147 00:12:40,200 --> 00:12:42,600 Sar gaitezke galdera batzuk egitera? 148 00:12:43,680 --> 00:12:44,640 Bai, konforme. 149 00:12:46,720 --> 00:12:48,040 Edateko zerbait? 150 00:12:48,040 --> 00:12:50,040 Baso bat ur eta listo, milesker. 151 00:12:51,120 --> 00:12:52,560 Ura? Bai, nola ez. 152 00:12:56,520 --> 00:12:58,360 Barka, dena txukundu behar dut. 153 00:12:59,560 --> 00:13:01,360 Garbi bakarrak hauek dira. 154 00:13:02,560 --> 00:13:04,280 Txukuna Claire zen, eta... 155 00:13:05,720 --> 00:13:09,400 Ez, oso ondo daude, milesker. Gazte sentiarazten naute. 156 00:13:21,120 --> 00:13:21,960 Kaixo. 157 00:13:22,560 --> 00:13:24,480 Auto-jazarpena? Benetan, Maya? 158 00:13:24,480 --> 00:13:26,440 Bai. Porrot egin dut gainera. 159 00:13:26,440 --> 00:13:29,640 - Ez duzu nor den ikusi? - Ez. Biserak aurpegia estaltzen zion. 160 00:13:30,360 --> 00:13:33,560 Altuera arruntekoa da. Besterik ez dakit. Baina... 161 00:13:34,200 --> 00:13:35,920 kokagailua jarri diot autoan. 162 00:13:35,920 --> 00:13:37,200 Maya. 163 00:13:37,800 --> 00:13:39,840 Sartuko zara eta jarraituko diozu? 164 00:13:40,560 --> 00:13:43,160 - Klasea dut laster. - Zer ari da gertatzen? 165 00:13:43,760 --> 00:13:45,680 Joeren arrebak dio familia 166 00:13:45,680 --> 00:13:48,400 kasuko inspektoreari dirua ematen aritu dela. 167 00:13:48,400 --> 00:13:49,720 Kierce agenteari. 168 00:13:50,240 --> 00:13:52,080 Zergatik? Biziago lehia dadin? 169 00:13:52,080 --> 00:13:55,040 Hark uste du Joe bizirik dagoela jakitera eman ez dezan dela. 170 00:13:56,000 --> 00:13:58,680 - Ikertuko dut Kierce? - Bai. Egingo duzu? 171 00:13:58,680 --> 00:13:59,720 Bai, jakina. 172 00:13:59,720 --> 00:14:04,040 Gero jakinaraziko dizut dena. Kokagailuaren xehadurak bidaliko dizkizut. 173 00:14:04,040 --> 00:14:06,760 Bai, Maya. Auto zelataria zainduko dut. 174 00:14:07,280 --> 00:14:08,960 - Milesker. - Ez horregatik. 175 00:14:12,240 --> 00:14:14,840 Clairek maite zuen Joe. Neba balu bezala. 176 00:14:17,440 --> 00:14:19,480 - Tragedia hutsa. - Azken galdera. 177 00:14:19,480 --> 00:14:22,080 Non zeunden apirilaren 12ko gauean, 178 00:14:22,600 --> 00:14:24,920 Joe Burkett hil zuten gauean? 179 00:14:25,880 --> 00:14:27,680 Neuk hil nuelakoan zaudete? 180 00:14:27,680 --> 00:14:29,000 Usaiako galdera da. 181 00:14:33,520 --> 00:14:34,960 Apirilak 12... 182 00:14:36,520 --> 00:14:37,480 Utzi pentsatzen... 183 00:14:38,160 --> 00:14:39,960 Ez duzu gogoratzen non zeunden 184 00:14:40,880 --> 00:14:42,960 koinatua tiroz hil zizuten gauean? 185 00:14:45,200 --> 00:14:48,800 Emaztea hilda dut. Maiz ez dakit non nagoen ere. Bai? 186 00:14:48,800 --> 00:14:52,000 Alibi bat behar dugu, zu guztiz baztertu ahal izateko. 187 00:14:53,360 --> 00:14:55,040 - Gimnasioan. - Zer gimnasiotan? 188 00:14:55,560 --> 00:14:57,120 Howsden kalekoan. 189 00:14:57,680 --> 00:15:00,000 Novastar Fitness edo Top Star Fitness. 190 00:15:00,000 --> 00:15:03,600 Bale. Ba ikertuko dugu. Amaitu dugu. 191 00:15:03,600 --> 00:15:04,720 Mila esker. 192 00:15:08,240 --> 00:15:10,000 Ene, hori bai giroa. 193 00:15:10,000 --> 00:15:13,600 Ez dut uste gizonak azkenaldian gimnasio bat zapaldu duenik. 194 00:15:13,600 --> 00:15:16,800 Tira, on egingo lioke korrika egin osteko euforiak. 195 00:15:17,720 --> 00:15:19,520 - Hara, Kierce! - Kaka. 196 00:15:21,480 --> 00:15:23,560 Zorabio txiki bat. Barkatu. 197 00:15:25,680 --> 00:15:26,520 Ene. 198 00:15:38,880 --> 00:15:39,880 Stern andrea. 199 00:15:41,520 --> 00:15:43,960 Hamaika aldiz esan dizut. Esadazu Maya. 200 00:15:43,960 --> 00:15:46,440 Tira egin emeki ziklikotik. 201 00:15:47,120 --> 00:15:48,760 Horrela? 202 00:15:48,760 --> 00:15:50,400 Bai. Emeki-emeki. 203 00:15:51,120 --> 00:15:52,120 Apur bat gehiago. 204 00:15:53,240 --> 00:15:54,080 Hori da eta. 205 00:15:54,680 --> 00:15:55,720 A, bai. 206 00:15:56,760 --> 00:15:59,600 - Oso ondo. Bikain. Ikusten? - Bai, Stern andrea. 207 00:16:00,440 --> 00:16:02,200 - Bai, Maya. - Mila esker. 208 00:16:05,720 --> 00:16:07,160 Erantzun behar dut, bai? 209 00:16:07,720 --> 00:16:11,040 - Bai, Shane? - Hepa. Kokagailua desagertu egin zaizu. 210 00:16:11,040 --> 00:16:13,920 Iparralderantz zihoan eta desagertu egin da. 211 00:16:14,440 --> 00:16:17,360 - Azken kokapena bidaliko dizut. - Bidali orain. 212 00:16:17,360 --> 00:16:18,280 Jaso duzu? 213 00:16:19,240 --> 00:16:20,160 Bai, jaso dut. 214 00:16:21,720 --> 00:16:23,840 Kilometro erdi baino gutxiagora dut. 215 00:16:23,840 --> 00:16:25,560 Maya, mesedez, kontuz. 216 00:16:26,160 --> 00:16:29,320 Tipo beldurgarri hark Claireri buruzko zerbait daki. 217 00:16:29,840 --> 00:16:31,520 - Bale ba. - Tira, agur. 218 00:16:32,640 --> 00:16:35,720 Kontrola orain neure esku. Urrundu esku eta oinak. 219 00:16:36,240 --> 00:16:37,680 - Zeure esku. - Milesker. 220 00:16:59,160 --> 00:17:00,000 Harrapatu zaitut. 221 00:17:33,080 --> 00:17:34,000 Kaka. 222 00:17:34,800 --> 00:17:36,000 Galdu egin dut. 223 00:17:36,600 --> 00:17:37,720 Lur hartu beharko. 224 00:17:49,720 --> 00:17:52,440 - Zaude hemen. Berehala natorkizu. - Egon, zer? 225 00:17:53,040 --> 00:17:56,680 Ordua dut dentistarenean ordubete barru. Zer egingo dut? 226 00:18:39,880 --> 00:18:40,760 Zer zabiltza hemen? 227 00:18:42,160 --> 00:18:43,240 Zure autoa al da? 228 00:18:43,240 --> 00:18:44,720 - Zure-- - Zutik. 229 00:18:46,760 --> 00:18:49,160 Aizue, lasai. Ni mintzatuko natzaio. 230 00:18:55,520 --> 00:18:57,320 COREY SALATIA LINEAN DA BERRIZ 231 00:18:58,720 --> 00:19:00,040 Kaixo, Maya Burkett. 232 00:19:00,560 --> 00:19:03,560 - Pozten naiz zu aurrez ezagutzeaz. - Corey Salatia. 233 00:19:04,480 --> 00:19:06,320 Claire zuri deika aritu zen? 234 00:19:06,920 --> 00:19:08,360 Barruan mintzatuko gara. 235 00:19:23,120 --> 00:19:27,000 Tira ba. Helikopteroz jarraitu ostean, atean geratuko zatzaizkit? 236 00:19:38,600 --> 00:19:41,040 - Paranoiko zaude. - Bai, arrazoi osoz. 237 00:19:41,040 --> 00:19:45,280 Gaur, kasurako, katu errazeko gerrako kriminalak jarraitu dit. 238 00:19:46,320 --> 00:19:47,160 Zoaz pikutara. 239 00:19:48,400 --> 00:19:50,480 Nahiago dut hori misil-eraso bat baino. 240 00:19:54,720 --> 00:19:57,840 Ea, Clairerena. Zergatik deitzen zenion jolas-aretotik? 241 00:19:57,840 --> 00:19:59,280 Toki itzela, ezta? 242 00:19:59,280 --> 00:20:01,560 Bai, ezkutaleku itzela da 243 00:20:01,560 --> 00:20:04,840 bizitzak izorratzen lan egiten duen zorri batentzat. 244 00:20:04,840 --> 00:20:07,400 - Itzela. - Hori egiten dudala uste duzu? 245 00:20:07,400 --> 00:20:10,400 - Nondik ezagutzen duzu Claire? - Ez naiz zorria. 246 00:20:11,000 --> 00:20:12,640 Samindu egin nauzu. 247 00:20:13,160 --> 00:20:16,360 Ikerketa-kazetaritza da. Gertaerak argitzen ditut. 248 00:20:16,360 --> 00:20:18,600 Bizitza kendu zenidan. 249 00:20:18,600 --> 00:20:21,320 Lana galdu nuen. Baita lagunak ere. 250 00:20:21,320 --> 00:20:23,120 Nondik ezagutzen zenuen nire ahizpa? 251 00:20:23,640 --> 00:20:28,240 Bale, zera esango dizut... bihotza erdiratu zitzaidan erabat. Claire 252 00:20:28,240 --> 00:20:30,600 ez nuen luzaroan ezagutu, baina... 253 00:20:31,520 --> 00:20:33,160 harreman estua izan genuen azkenean. 254 00:20:36,200 --> 00:20:37,320 Nola? 255 00:20:38,120 --> 00:20:39,240 Nirekin kontaktatu zuen. 256 00:20:40,440 --> 00:20:41,280 Zu zinela eta. 257 00:20:42,120 --> 00:20:44,880 Ez zuen nahi bideoan falta zena argitara nezan. 258 00:20:46,200 --> 00:20:47,040 Audioa. 259 00:20:48,440 --> 00:20:49,680 Badakizu zertaz ari naizen. 260 00:20:54,480 --> 00:20:55,560 Ekiteko baimena. 261 00:20:59,040 --> 00:21:00,080 Orduan, zer? 262 00:21:01,920 --> 00:21:04,800 Ahizpak eskatu zizulako ez zenuen audioa zabaldu? 263 00:21:04,800 --> 00:21:06,040 Konbentzigarria izan zen. 264 00:21:06,640 --> 00:21:09,000 Nahikoa egin nizun jada. 265 00:21:09,000 --> 00:21:10,720 Zer atera zenuen zuk? 266 00:21:12,480 --> 00:21:15,280 Clairek enpresa ustel eta handi batean egiten zuen lan. 267 00:21:15,280 --> 00:21:17,000 Santutegia eskura zuen. 268 00:21:17,720 --> 00:21:22,320 Enpresaren inguruko barruko informazioa filtratzera bultzatu zenuen? 269 00:21:22,320 --> 00:21:25,760 - Kausan sinesten zuen. - Babestu nahi ninduen. 270 00:21:25,760 --> 00:21:27,080 Aprobetxatu egin zinen. 271 00:21:27,080 --> 00:21:30,000 - Elkarri lagundu genion. - Eta orain hilda dago. 272 00:21:30,680 --> 00:21:33,600 Zure blogeko lelokeriaren bat zela eta hil zuten. 273 00:21:33,600 --> 00:21:36,040 Zuhaitzek ez dizute basoa ikusten uzten. 274 00:21:36,640 --> 00:21:38,920 Claire ez zen hildako bakarra izan. 275 00:21:40,240 --> 00:21:42,240 Zure senar Joe zuen lankide. 276 00:21:47,120 --> 00:21:47,960 Ez. 277 00:21:48,960 --> 00:21:51,440 Joek ez zuen bere familiaren kontra egingo. 278 00:21:51,440 --> 00:21:53,440 Clairek kontrakoa uste zuen ba. 279 00:21:54,080 --> 00:21:56,240 Hausnar ezazu. Clairek kontua ikertu zuen, 280 00:21:56,240 --> 00:21:57,560 eta hilda amaitu. 281 00:21:58,280 --> 00:22:00,160 Gero, Joek ikertu zuen. 282 00:22:01,680 --> 00:22:04,320 Uste dut zerbait potoloa aurkitu zutela biek. 283 00:22:06,000 --> 00:22:07,240 Zer topatu zuten? 284 00:22:08,520 --> 00:22:11,600 Clairek deitu egin zidan hil baino apur bat lehenago. 285 00:22:12,920 --> 00:22:14,520 Jakin berri omen zuen 286 00:22:14,520 --> 00:22:20,400 Burkett familiak 26 urte zeramatzala Tommy Dark izeneko tipo bati ordaintzen. 287 00:22:22,440 --> 00:22:25,600 Sistema hackeatuz, haien datu-basean sartu nintzen. 288 00:22:25,600 --> 00:22:27,000 Ez nuen ezer topatu. 289 00:22:27,000 --> 00:22:29,080 Tommy Dark ontzi-enpresa baten segurtasunaz 290 00:22:29,080 --> 00:22:32,760 arduratzen den enpresaren jabe da. Ezerk ez du Burkett familiarekin lotzen. 291 00:22:32,760 --> 00:22:35,600 Ez nuen gogoratu Claireren heriotzara arte. 292 00:22:36,120 --> 00:22:37,800 Eta, gero, Joerena... 293 00:22:39,040 --> 00:22:40,960 nirekin kontaktatu eta berehala. 294 00:22:41,480 --> 00:22:43,280 Nire senarrak kontaktatu zuen zurekin? 295 00:22:44,240 --> 00:22:46,240 Aurrez elkartu nahi zuen nirekin. 296 00:22:46,720 --> 00:22:49,040 Gure bilera baino egun batzuk lehenago... 297 00:22:49,040 --> 00:22:50,000 Hil egin zuten. 298 00:22:52,200 --> 00:22:54,120 Claire Darkekin mintzatzen saiatu zen, 299 00:22:54,120 --> 00:22:57,360 baina ez zuen ezer lortu. Tipoa ez da batere zintzoa. 300 00:23:00,400 --> 00:23:02,520 Zergatik fio behar naiz zutaz eta honetaz? 301 00:23:03,560 --> 00:23:05,360 Nola dakit ez dela tranpa? 302 00:23:06,320 --> 00:23:07,920 Zer lortzeko tranpa? 303 00:23:08,680 --> 00:23:12,520 Justizia nahi dut Claireren erailketa dela eta, zuk bezalaxe. 304 00:23:14,560 --> 00:23:17,640 Ez nuen ezer lortu Darkekin, baina akaso zeuk lortuko duzu. 305 00:23:22,040 --> 00:23:23,320 Egon adi mugikorrari. 306 00:23:23,840 --> 00:23:27,640 Jolas-aretoko deirik jasotzen baduzu, ni izango naiz, berehala elkartzeko asmoz. 307 00:23:52,760 --> 00:23:56,920 DARK LOGISTIKA ETA SEGURTASUN-SOLUZIOAK 308 00:23:59,080 --> 00:24:00,040 Aurrera. 309 00:24:02,200 --> 00:24:05,080 Kaixo. Hitzordua dut Dark jaunarekin. 310 00:24:06,240 --> 00:24:07,120 Ez horixe. 311 00:24:07,120 --> 00:24:09,520 Dark jaunak ez du hitzordurik. 312 00:24:10,160 --> 00:24:12,880 Tira, zeuk lagunduko didazu agian. 313 00:24:14,040 --> 00:24:15,040 Ezagutzen duzu? 314 00:24:16,840 --> 00:24:20,440 - Hark ere ez zuen hitzordurik. - Etorri etorri zen orduan. 315 00:24:20,960 --> 00:24:22,080 Horixe esan dut. 316 00:24:24,360 --> 00:24:28,160 - Noiz itzuliko da Dark jauna? - Ez dakit. Astialdian da. 317 00:24:28,760 --> 00:24:31,440 Bale. Ba al duzu telefono edo helbiderik? 318 00:24:31,440 --> 00:24:33,960 - Pozik mintzatuko nintzateke harekin. - Badakizu zer? 319 00:24:35,440 --> 00:24:39,000 Hona haren etxeko helbidea. Esaiozu 320 00:24:39,000 --> 00:24:41,280 bi hilabeteko soldata zor didala... 321 00:24:42,840 --> 00:24:43,680 eta... 322 00:24:47,920 --> 00:24:48,840 dimititzen dudala. 323 00:24:55,680 --> 00:24:56,640 Ea ba, John. 324 00:24:56,640 --> 00:25:01,560 Betikoa, baina gaur gari-ogiarekin. Jarri gazta-xafla bakarra, zer... 325 00:25:01,560 --> 00:25:03,120 Oso ondo. Berehala. 326 00:25:04,760 --> 00:25:06,000 Kierce agentea, ezta? 327 00:25:06,520 --> 00:25:09,000 Shane Tessier, polizia militarra, jakina. 328 00:25:09,000 --> 00:25:12,200 - Polizia naiz. Jarriko didazu berezia? - Bai, jakina. 329 00:25:12,200 --> 00:25:15,080 Burkettarren heriotzen kasua jorratzen zabiltza? 330 00:25:15,920 --> 00:25:17,120 - Bai. - Bai. 331 00:25:17,760 --> 00:25:20,560 Nire kidea haien inguruko kasu batean ibili zen. 332 00:25:20,560 --> 00:25:22,240 Apur bat zailak ei dira. 333 00:25:23,360 --> 00:25:26,400 Bai. Baina ume bat galdu izan banu, neu ere zaila izango nintzateke. 334 00:25:27,000 --> 00:25:27,840 Baduzu umerik? 335 00:25:28,720 --> 00:25:30,640 - Bai. Tira, oraindik ez. - Sami. 336 00:25:31,320 --> 00:25:33,800 Bai. Lau hilabete barru datorkigu. 337 00:25:33,800 --> 00:25:37,560 Ez da izango! Hara, gizon. Zorionak. Zer ondo. 338 00:25:37,560 --> 00:25:38,480 Mila esker. 339 00:25:39,440 --> 00:25:42,160 Emazteak eta biok badugu ume bat izateko asmoa. 340 00:25:42,160 --> 00:25:46,040 Baina, ez dakit... gaur egun oso garestiak dira, ezta? 341 00:25:48,120 --> 00:25:50,280 Polita litzateke Burkettarrek beste diru izatea. 342 00:25:52,160 --> 00:25:54,480 - Agian bai. - Agian soilik? 343 00:25:55,640 --> 00:25:58,680 Gauza batzuk errazten ditu, bai, baina egia da: 344 00:25:59,200 --> 00:26:02,200 ezin da zoriontasuna erosi. Joe Burkett, kasurako. 345 00:26:03,200 --> 00:26:06,880 Hilko zuketen 3000 liberako erlojua ez eraman ez balu? 346 00:26:07,400 --> 00:26:08,240 Ez dakit. 347 00:26:09,600 --> 00:26:10,520 Badu zentzurik. 348 00:26:12,240 --> 00:26:13,720 Ezagutzen duzu Maya Burkett? 349 00:26:15,200 --> 00:26:16,880 Bai. Bai, pixka bat. 350 00:26:16,880 --> 00:26:21,280 Bai. Tira, orduan badakizu diruak ez duela babestu bera ere. 351 00:26:21,280 --> 00:26:24,600 Ez dakit burmuinak hainbeste bihozmini euts diezaiokeen 352 00:26:24,600 --> 00:26:25,920 hain denbora motzean. 353 00:26:26,400 --> 00:26:31,120 Etxeko kameran senarra ikusi zuelakoan dago. Umezainari eraso zion. 354 00:26:32,960 --> 00:26:36,400 - Tira... Sean... Shane. - Shane. 355 00:26:36,400 --> 00:26:38,480 - Shane Tessier. - Bai. 356 00:26:38,480 --> 00:26:40,840 - Plazera izan da. - Berdin. 357 00:26:40,840 --> 00:26:43,080 Eta... eskumuinak Mayari. 358 00:26:43,680 --> 00:26:44,520 Bale. 359 00:26:46,440 --> 00:26:47,360 Ikusi arte. 360 00:26:50,800 --> 00:26:53,800 Hori. Zaudete erne. Ez utzi mugitzeari. Ez gelditu. 361 00:26:53,800 --> 00:26:55,560 Partiduko erritmoa, bai? 362 00:26:57,160 --> 00:26:59,920 Begira, Kasselton-ekoek barre egingo dizuete 363 00:26:59,920 --> 00:27:03,320 larunbateko partiduan kontua artezten ez baduzue, ostia! 364 00:27:05,840 --> 00:27:08,640 Tira, bizitu erritmoa. Gai gara. 365 00:27:11,640 --> 00:27:12,480 Gorroto dut. 366 00:27:14,120 --> 00:27:17,480 {\an8}Agian haserre dago oraindik Mayak haren isats arraroa agertu zuelako. 367 00:27:17,480 --> 00:27:20,240 - Toby-k dio croissant itxura duela. - Daniel! 368 00:27:21,440 --> 00:27:23,360 Topa dezagun amaren aspaldiko mutil-laguna. 369 00:27:39,000 --> 00:27:40,120 Hau tokia. 370 00:27:43,800 --> 00:27:46,000 Kaixo, ongi etorri Bimbalera. 371 00:27:46,000 --> 00:27:49,520 Zer helburu du zuen bisitak? Zein generotakoak zarete? 372 00:27:51,840 --> 00:27:52,880 Zer esango dut? 373 00:27:53,840 --> 00:27:57,440 Zer helburu du zuen bisitak? Zein generotakoak zarete? 374 00:27:57,440 --> 00:27:59,080 Aita ikustera etorri gara. 375 00:27:59,600 --> 00:28:00,480 Emakumea naiz. 376 00:28:00,480 --> 00:28:02,400 Bimbal familiakoa zara, beraz. 377 00:28:02,400 --> 00:28:04,600 Primeran. Maite zaitugu. 378 00:28:04,600 --> 00:28:07,360 Mesedez, esan zure Bimbaleko ahaidearen izena. 379 00:28:12,120 --> 00:28:13,480 Hor zaudete oraindik? 380 00:28:13,480 --> 00:28:15,840 - Azkar. - Frank Montague? 381 00:28:16,400 --> 00:28:17,600 Ezin da hain erraza izan. 382 00:28:17,600 --> 00:28:19,360 Mesedez, eskaneatu QR kodea. 383 00:28:20,040 --> 00:28:21,520 ESKANEA NAZAZU 384 00:28:25,560 --> 00:28:27,840 Ongi etorri, Frank Montagueren ahaideak. 385 00:28:27,840 --> 00:28:30,160 Ongi etorri Bimbalera, abegi onez. 386 00:28:49,000 --> 00:28:49,840 Dan. 387 00:28:51,760 --> 00:28:53,600 - Jirarik ez! - Umea zara, gero. 388 00:28:56,040 --> 00:28:57,320 Ateak ixten. 389 00:29:12,080 --> 00:29:12,920 Abby. 390 00:29:17,120 --> 00:29:18,920 - Tira, goazen. - Aizue. 391 00:29:19,440 --> 00:29:22,280 - Nor zarete? - Mesedez, gu ja bagoaz. 392 00:29:22,280 --> 00:29:24,280 Pete, nirekin daude. 393 00:29:26,880 --> 00:29:28,480 Bai, neure kontu, ados? 394 00:29:30,600 --> 00:29:31,440 Zatozte. 395 00:29:33,720 --> 00:29:34,720 Oraintxe. 396 00:29:47,160 --> 00:29:48,800 Claireren umeak zarete. Bai. 397 00:29:50,400 --> 00:29:52,080 Ez naiz zuekin hemen mintzatuko. 398 00:29:52,080 --> 00:29:53,200 Non ba? 399 00:29:54,520 --> 00:29:55,600 Ireki AirDrop-a... 400 00:29:56,760 --> 00:29:57,600 mesedez. 401 00:29:59,120 --> 00:30:00,560 SKYWARDS APARTAMENTUAK 402 00:30:01,160 --> 00:30:03,440 Zazpi eta erdietan, 802 pisuan. 403 00:30:03,440 --> 00:30:06,240 Galdera guztiak erantzungo dizkizuet. Zinez. 404 00:30:50,000 --> 00:30:54,440 Scallops! Scallops, behera. Nahikoa da, Scallops! 405 00:30:54,440 --> 00:30:57,000 - Kaixo. Sentitzen dut ume bihurriena. - Kaixo. 406 00:30:57,680 --> 00:31:01,120 Barka, kume hauek guztiek badituzte jabeak, baina itxaron-- 407 00:31:01,120 --> 00:31:05,360 Ez, ez dut txakurrik nahi. Hitz egin dezaket zure senarrarekin? 408 00:31:06,200 --> 00:31:08,400 Ezingo duzu. Ez dago etxean. 409 00:31:09,080 --> 00:31:12,040 Emango didazu haren mugikorra edo e-maila? 410 00:31:12,560 --> 00:31:13,680 Zertarako baina? 411 00:31:15,120 --> 00:31:18,640 Jakin nahi dut ea Burkett familiak zergatik eman dizkion 412 00:31:18,640 --> 00:31:20,600 hilean 9000 libera 26 urtez. 413 00:31:20,600 --> 00:31:22,240 Tamalez, ez dakit. 414 00:31:22,240 --> 00:31:24,400 Aipatzen du inoiz familia hura? 415 00:31:24,400 --> 00:31:26,800 - Ez dakit. - Lan egiten du haientzat? 416 00:31:28,160 --> 00:31:31,560 Lan konfidentziala du. Sentitzen dut. Ezin dizut lagundu. 417 00:31:31,560 --> 00:31:34,720 Begira, mesedez, zerbait gogoratzen baduzu, 418 00:31:34,720 --> 00:31:36,000 dei iezadazu. 419 00:31:48,000 --> 00:31:49,240 Iritsi naiz. 420 00:31:49,800 --> 00:31:50,800 Barkatu. 421 00:31:53,320 --> 00:31:56,280 Hasiera-ordua kenduko digute berandu iristen jarraitzen baduzu. 422 00:31:56,280 --> 00:31:59,600 Gaur ez nazazu zirikatu. Ez dut horretarako gogorik. 423 00:32:16,600 --> 00:32:18,680 Hara, penagarria izan da. 424 00:32:19,360 --> 00:32:21,560 Non sartu duzu Maya Stern, e? 425 00:32:26,560 --> 00:32:27,400 Aizu. 426 00:32:28,480 --> 00:32:29,560 Zer duzu? 427 00:32:31,440 --> 00:32:32,480 Nora joan zara? 428 00:32:33,080 --> 00:32:35,680 Burkettarrak beste norbaiti ordaintzen ari omen dira. 429 00:32:35,680 --> 00:32:38,120 Tommy Dark izeneko tipoari. 430 00:32:38,120 --> 00:32:39,880 Baina ez du zentzurik. 431 00:32:40,400 --> 00:32:43,160 Ez dirudi Dark aberatsa denik. Bungalow txiki batean bizi da. 432 00:32:48,000 --> 00:32:50,640 Zer esan nahi du "non terra sed aquis" esaldiak? 433 00:32:50,640 --> 00:32:52,400 Ontzi baten irudiarekin? 434 00:32:52,400 --> 00:32:55,400 "Lehorrez ez, itsasoz". Marinelen leloa da. Zergatik? 435 00:32:56,160 --> 00:32:59,200 - Esan nizun Joeren anaia hil egin zela. - Nerabeak zirenean. 436 00:32:59,200 --> 00:33:01,280 Bai. Familiak dio erori egin zela. 437 00:33:02,160 --> 00:33:05,160 - Joek, suizidioa izan zela. - Ez al zen ontzi batean izan? 438 00:33:06,760 --> 00:33:08,760 Beste fabore bat behar dut. 439 00:33:10,040 --> 00:33:13,560 - Maya. - Iker ezazu Tommy Dark. 440 00:33:14,640 --> 00:33:18,800 Andrew Burketten heriotzarekin loturarik dagoen jakin nahi dut. 441 00:33:18,800 --> 00:33:21,920 "Bidaliko didazu kantuaren izena?" moduko mesedeak eskatu ohi dira. 442 00:33:21,920 --> 00:33:24,160 Edo, "Utziko didazu arrautza bat?". 443 00:33:24,160 --> 00:33:25,080 Kaka. 444 00:33:28,240 --> 00:33:29,840 Hitz egin behar dugu. 445 00:33:30,560 --> 00:33:32,440 Lily jaso behar dut. Barkatu. 446 00:33:32,440 --> 00:33:35,400 - Itzel. Hiru minutuz egon zara hemen. - Agur! 447 00:33:36,160 --> 00:33:37,760 Hurrengoan, bost akaso. 448 00:33:43,560 --> 00:33:44,600 Kierce! 449 00:33:49,240 --> 00:33:52,120 {\an8}ISTRIPU-TXOSTENEN EMAITZAK AGENTEA: SAMI KIERCE 450 00:33:52,120 --> 00:33:54,080 TOKIKO PLANOA 451 00:34:06,160 --> 00:34:07,440 Motoen inguruko berriak! 452 00:34:07,440 --> 00:34:09,760 Maya Burkettek ez zituen asmatu. 453 00:34:13,440 --> 00:34:15,320 - Ene. Existitzen dira. - Bai. 454 00:34:17,520 --> 00:34:21,840 Kamerak hortxe harrapatu zituen. Hau da, parkea hemendik utziko zuten. 455 00:34:21,840 --> 00:34:22,800 WINSLOW BIDEA 456 00:34:22,800 --> 00:34:26,920 - Winslow bidea, 21:10ean, hor nonbait. - Hona matrikulak. 457 00:34:29,440 --> 00:34:30,560 Ondo. Mugi. 458 00:34:33,160 --> 00:34:34,000 Bai. 459 00:34:34,600 --> 00:34:39,560 Ea... Foxtrot. Uste dut zera dela... Golf. Bat. Lau. 460 00:34:39,560 --> 00:34:40,880 IBILGAILU-ERREGISTROA 461 00:34:40,880 --> 00:34:42,640 Kilo, X-Ray, Lima. 462 00:34:42,640 --> 00:34:44,040 EMAITZARIK EZ 463 00:34:44,040 --> 00:34:46,680 - Yamahak matrikula faltsua du. Hurrengoa? - Zaude. 464 00:34:48,400 --> 00:34:51,600 - Ea. Lima, Juliet. Bat. Bat. - Ondo. 465 00:34:51,600 --> 00:34:54,840 Alpha, Oscar, Charlie. 466 00:34:56,520 --> 00:35:02,280 Ducati beltzaren jabearen helbidea dugu. Erregistroan dago. Ea, goazen. 467 00:35:03,000 --> 00:35:05,240 Ur asko edan duzu gaur. Tori. 468 00:35:06,200 --> 00:35:07,360 Nahi duzu apur bat? 469 00:35:08,360 --> 00:35:09,200 Proba ezazu. 470 00:35:24,480 --> 00:35:26,840 Eder-ederra. 471 00:35:42,880 --> 00:35:43,920 COREY SALATIA 472 00:35:43,920 --> 00:35:49,840 LAIDOA ARMADAN! ATXILOTU BEHARKO AL LUKETE? 473 00:36:17,320 --> 00:36:18,800 Dan. Itxaron hemen. 474 00:36:19,320 --> 00:36:20,680 - Neu sartuko naiz. - Baina-- 475 00:36:20,680 --> 00:36:24,240 Ez dugu zertan biok sartu. Zu... geratu hemen, adi-adi. 476 00:36:24,240 --> 00:36:25,360 Adi geratzeko? 477 00:36:26,600 --> 00:36:29,360 Gelditu hemen, bai? Ez da luzatuko. 478 00:36:48,800 --> 00:36:51,560 Motoa helbide honetan dago erregistratuta. 479 00:36:52,040 --> 00:36:53,960 Tira, ez da espero nuena. 480 00:36:59,440 --> 00:37:00,560 Phillip Dawson jauna? 481 00:37:30,800 --> 00:37:32,120 Joe! 482 00:37:33,840 --> 00:37:35,120 Ez! 483 00:37:36,800 --> 00:37:38,040 Lagundu! 484 00:37:44,080 --> 00:37:47,560 Lily? 485 00:37:51,480 --> 00:37:52,560 Lily? 486 00:39:04,120 --> 00:39:08,040 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte