1 00:00:44,293 --> 00:00:45,584 Bakarrik, azkenean. 2 00:00:50,001 --> 00:00:51,043 Ene, hau gaua. 3 00:00:52,709 --> 00:00:57,584 - Ardoan afrodisiako bat jarri dute antza. - Eta txundituta zaude? 4 00:01:09,209 --> 00:01:11,584 Ikusi duzu Sabrina nola zegoen jantzita? 5 00:01:12,959 --> 00:01:15,084 - Ni baino zaharragoa da eta-- - Yen. 6 00:01:18,626 --> 00:01:19,834 Pozten naiz bukatu delako. 7 00:01:36,168 --> 00:01:37,168 Ziur zaude? 8 00:01:38,543 --> 00:01:39,376 Eta zu? 9 00:01:48,543 --> 00:01:51,793 Zer ote dut nahiago? Daramadan jantzia zarpaildu 10 00:01:51,876 --> 00:01:54,376 edo Stregobor izotz-eskultura batez zulatu? 11 00:01:54,459 --> 00:01:56,168 Ikusi duzu nola oratzen dion? 12 00:01:59,293 --> 00:02:00,293 Otso Zuria. 13 00:02:20,959 --> 00:02:22,334 Milesker etortzeagatik. 14 00:02:26,168 --> 00:02:28,709 - Hain begiluzeak dira beti? - Ez. 15 00:02:29,376 --> 00:02:31,043 Gu garela eta ari dira hala. 16 00:02:31,126 --> 00:02:34,126 Ohi zaitez. Gau osoa emango dute horrela. 17 00:02:34,209 --> 00:02:35,793 Edertotxo. 18 00:02:35,876 --> 00:02:38,543 Murgildu aurretik, ingurua ezagutu behar duzu. 19 00:02:39,251 --> 00:02:43,459 Horkoak Sabrina Glevissig eta Marti Sodergren dira. 20 00:02:43,543 --> 00:02:44,959 Kartsuak dira. 21 00:02:48,168 --> 00:02:52,001 Iturri ondoan, Margarita Laux-Antille duzu, 22 00:02:52,084 --> 00:02:54,668 egungo maisu nagusia, baita Keira Metz ere. 23 00:02:54,751 --> 00:02:56,084 Zeharo koleratsua da. 24 00:02:56,584 --> 00:03:01,251 Hor dira Carduin, Bianca, Marquard, Detmold eta bere anaia, Drithelm. 25 00:03:01,334 --> 00:03:02,834 Radcliffe Gogaikarria, 26 00:03:03,876 --> 00:03:07,334 Artaud Terranova, mago ona, mozkor hobea. 27 00:03:07,418 --> 00:03:10,626 Vilgefortz. Gustuko dut, kontrakoa lortzen saiatu banaiz ere. 28 00:03:10,709 --> 00:03:12,834 Tissaia de Vries. Ezagutzen duzu ja, 29 00:03:12,918 --> 00:03:16,418 eta Aelle-ko Gerhart, magorik adinduena. 30 00:03:17,793 --> 00:03:20,084 Izen guztiak gogoratu behar ditut ala? 31 00:03:20,584 --> 00:03:22,251 Ez zenuen Oxenfurt-en ikasi? 32 00:03:30,751 --> 00:03:31,959 Ezta pentsatu ere. 33 00:03:37,043 --> 00:03:38,418 Hitza eman dizut. 34 00:03:39,418 --> 00:03:41,501 Egunsentira arte, seguru da Loxian. 35 00:03:42,334 --> 00:03:45,293 Dantzaldia eta gero, benetako konklabea hasitakoan, 36 00:03:46,168 --> 00:03:47,751 martxan jarriko gara. 37 00:03:48,501 --> 00:03:51,334 Gaur gauekoa zeran datza: arimak arintzean 38 00:03:51,418 --> 00:03:54,543 eta amultsutasuna zabaltzean. Perfektua izango da. 39 00:03:55,334 --> 00:03:57,834 - Ondo portatu. - Beti portatzen naiz ondo. 40 00:03:57,918 --> 00:03:59,834 Nire Rinde-ko festa ahaztu duzu? 41 00:04:00,584 --> 00:04:03,584 Ahaztu dituzu kirikino xarmatuak eta Ustekabe-Legea? 42 00:04:04,709 --> 00:04:05,959 Konplexua izan zen. 43 00:04:06,043 --> 00:04:07,418 Hau erraza da ba. 44 00:04:08,126 --> 00:04:10,251 Dantzaldia behar dugu ondo aritzeko. 45 00:04:10,334 --> 00:04:14,959 Beraz, mesedez, pitxin, ez jan mamu indargea bazina bezala. 46 00:04:16,459 --> 00:04:20,459 Norbaitek zurekin hitz egin nahi badu, esan baietz. Atoan. 47 00:04:22,251 --> 00:04:26,501 Eta jendearen jantziak erabat irrigarriak badira ere, ez geratu begira. 48 00:04:27,334 --> 00:04:28,459 Yennefer. 49 00:04:32,626 --> 00:04:33,959 Eta bere aztia. 50 00:04:35,126 --> 00:04:37,168 Inork ez gaitu aurkeztu oraindik. 51 00:04:40,251 --> 00:04:44,334 Geralt, Ard Carraigh-eko Sabrina Glevissig duzu. Eskolako laguna dut. 52 00:04:44,418 --> 00:04:48,001 Espioiak, lapurrak eta hiltzaileak izan ditugu Aretuzan, 53 00:04:48,918 --> 00:04:50,709 baina lehen aztia zaitugu. 54 00:04:52,084 --> 00:04:55,459 - Hara. - Yenek luzaroegi izan zaitu ezkutatuta. 55 00:05:03,501 --> 00:05:05,209 Gose zarela dirudi. 56 00:05:05,959 --> 00:05:07,543 Dastatu nahi? 57 00:05:09,293 --> 00:05:11,584 Zer uste duzu, azti? 58 00:05:14,834 --> 00:05:18,918 Uste dut Yenek itxura bereziki ederra duela gaur gauean. Ezta? 59 00:05:22,709 --> 00:05:24,834 Eta egia dio gainera. Aspergarria. 60 00:05:24,918 --> 00:05:30,001 Gonbidatuak ez dira hala tratatzen. Ez du eskarmenturik telepatian. 61 00:05:30,084 --> 00:05:33,209 Zergatik ekarri duzu maskota, harekin jolas dezagun 62 00:05:35,209 --> 00:05:36,293 ez bada? 63 00:05:36,834 --> 00:05:38,876 Zoaz edateko zerbaiten bila. 64 00:05:38,959 --> 00:05:40,209 Ideia bikaina. 65 00:05:42,459 --> 00:05:44,959 Baina ze arraiotan zabiltza? 66 00:05:45,043 --> 00:05:48,126 - Badakizu zer den sexua baino hobea? - Zer? 67 00:05:48,209 --> 00:05:50,751 Soddeneko salbatzailea amorraraztea. 68 00:05:53,751 --> 00:05:55,126 Guztia ez da 69 00:05:55,751 --> 00:05:57,251 Dirudien modukoa 70 00:05:57,793 --> 00:06:00,043 Egunez, dontzeila zintzoa da 71 00:06:00,126 --> 00:06:01,959 Ezpain eztiak ditu 72 00:06:02,043 --> 00:06:05,543 Bere hitzak txiotxio leuna dira 73 00:06:05,626 --> 00:06:07,668 Gauez, piztia da 74 00:06:07,751 --> 00:06:09,418 Ene maitea hegan hasi da 75 00:06:09,501 --> 00:06:12,668 Zorrotz ditu letaginak, Harrapakina akabatzeko prest 76 00:06:13,293 --> 00:06:15,709 Maitaleari muxu eman, eta zirraratu naiz… 77 00:06:15,793 --> 00:06:18,126 Philippa, hau sorpresa. 78 00:06:19,918 --> 00:06:21,293 Harrapatu duzu sagurik? 79 00:06:22,418 --> 00:06:24,793 Vilgefortz. Tissaia. 80 00:06:24,876 --> 00:06:27,876 Hemen zaude. Eskerrak. 81 00:06:27,959 --> 00:06:30,293 - Nola galduko nuen ba? - Ongi etorri. 82 00:06:30,959 --> 00:06:34,001 Artoriusekin ere adiskidetu behar duzu, 83 00:06:34,084 --> 00:06:35,626 ez Stregoborrekin soilik. 84 00:06:36,293 --> 00:06:40,001 Horretaz ari garela, egin beharreko bakeak egin dituzu zuk? 85 00:06:42,001 --> 00:06:43,918 Esnob kuadrilla hau bezalaxe… 86 00:06:44,834 --> 00:06:48,501 Ez zenuen ondo portatzeko konbentzitu? Ezin dugu akatsik egin. 87 00:06:48,584 --> 00:06:50,126 - Tissaia… - Zer? 88 00:06:50,209 --> 00:06:51,793 Fidatu ikusten duzunaz. 89 00:06:53,084 --> 00:06:56,168 Yeni denbora utzi behar diogu jendea haserre dezan. 90 00:06:56,251 --> 00:06:57,168 Barkatu. 91 00:06:57,709 --> 00:06:59,376 - Dijkstra. - Kendu, mago. 92 00:07:00,793 --> 00:07:02,501 Arrazoiren bat egongo da. 93 00:07:04,168 --> 00:07:08,584 Philippa, agiraka egin beharko nizuke aztiaren denbora monopolizatzeagatik. 94 00:07:10,209 --> 00:07:13,751 Pozten naiz tokian anaia ez magiko bat izateagatik, 95 00:07:13,834 --> 00:07:16,751 baita, zera… kide plebeio bat ere, Riviako Geralt. 96 00:07:18,126 --> 00:07:19,084 Guztia ez da 97 00:07:19,876 --> 00:07:20,793 Dirudien modukoa… 98 00:07:20,876 --> 00:07:23,543 Philippa, bakarrik hitz egin nahi dut harekin. 99 00:07:24,376 --> 00:07:25,334 Gizonetik gizonera. 100 00:07:32,584 --> 00:07:33,793 Gizonetik gizonera. 101 00:07:34,459 --> 00:07:35,584 Hori Dijkstrakeria. 102 00:07:36,626 --> 00:07:39,376 Bi horiek arazotsuak izango dira bihar. 103 00:07:39,459 --> 00:07:43,084 Espioien buruaz eta bere magoaz fidatzea ergelkeria litzateke. 104 00:07:43,793 --> 00:07:47,751 - Ez dute merezi, arazotsuegiak dira. - Eta azpijokoan dabiltza. 105 00:07:48,459 --> 00:07:50,001 Espero izatekoa zen, baina 106 00:07:50,084 --> 00:07:53,459 bazuten gonbidapena justifikatzeko adina esamesa ekartzea. 107 00:07:59,459 --> 00:08:01,084 Gustuko dut zu pentsatzen ikustea. 108 00:08:02,251 --> 00:08:04,168 Baina oraindik asko dut esateke. 109 00:08:06,418 --> 00:08:08,126 Gero jarraitu ahalko duzu. 110 00:08:08,918 --> 00:08:10,168 Guztia ez da 111 00:08:10,876 --> 00:08:12,418 Dirudien modukoa 112 00:08:15,834 --> 00:08:18,126 …eta ez Kontinentean bakarrik. Aretuzan ere bai. 113 00:08:18,834 --> 00:08:21,209 Konklabeak magoak batu ditu, 114 00:08:21,293 --> 00:08:23,626 baina ezin du saihetsezina aldatu. 115 00:08:23,709 --> 00:08:26,793 Neutraltasuna uzteko eta alderdia hautatzeko unea da. 116 00:08:26,876 --> 00:08:30,501 Redania duzu Lehoikumea babesteko esperantza bakarra. 117 00:08:31,209 --> 00:08:33,334 Esplizita ezazu esan nahi duzuna. 118 00:08:34,501 --> 00:08:36,418 Plebeio batekin ari zara. 119 00:08:38,126 --> 00:08:41,834 Esplizitua izango naiz: eman iezaguzu neska, berandutu aurretik. 120 00:08:41,918 --> 00:08:43,168 Ez. Barka. 121 00:08:43,918 --> 00:08:47,126 - Guztia ez da dirudien modukoa… - Alproja ostia. 122 00:08:47,209 --> 00:08:48,834 Guztia ez da 123 00:08:49,626 --> 00:08:50,834 Dirudien modukoa… 124 00:08:50,918 --> 00:08:55,043 Milesker etortzeagatik. Guretzat garrantzitsua da. 125 00:08:59,918 --> 00:09:01,626 Ene, pozten naiz zu ikusteaz. 126 00:09:02,126 --> 00:09:03,376 Mintza gaitezen. 127 00:09:14,959 --> 00:09:17,751 Tissaiak esan zidan gaztetan elkarrekin zeudela. 128 00:09:20,334 --> 00:09:21,251 Lehen amodioak 129 00:09:22,043 --> 00:09:23,376 beti irauten du, ezta? 130 00:09:27,251 --> 00:09:28,418 Axola ez badizu… 131 00:09:29,334 --> 00:09:30,459 Jakina. 132 00:09:31,918 --> 00:09:34,501 Zorte on biharko konklabean, azti. 133 00:09:48,209 --> 00:09:50,084 - Non zeunden? - Zer dio Istreddek? 134 00:09:51,168 --> 00:09:52,126 Ez dugu astirik. 135 00:09:52,209 --> 00:09:55,209 Has dadila Anabasa! 136 00:09:57,334 --> 00:09:58,584 - Tira. - Hasiko da! 137 00:10:03,709 --> 00:10:05,043 - Artaud. - Keira. 138 00:10:05,876 --> 00:10:06,709 Yennefer. 139 00:10:11,543 --> 00:10:12,793 Zer da "Anabasa?". 140 00:10:12,876 --> 00:10:13,793 Dantza bat da. 141 00:10:14,959 --> 00:10:16,043 Nahitaezkoa da. 142 00:10:24,751 --> 00:10:25,584 Geralt. 143 00:10:46,001 --> 00:10:47,376 Gauaz gozatzen? 144 00:10:50,334 --> 00:10:51,168 Ondo. 145 00:10:55,168 --> 00:10:56,126 Ene, azti. 146 00:10:57,209 --> 00:11:00,376 Gau osoa daramat zu harrapatu nahian. 147 00:11:01,459 --> 00:11:05,168 Bihurkaria izateko ikasi nuen, jakizu. Nahiko malgua naiz. 148 00:11:05,251 --> 00:11:07,793 Bihar zure babesa izango dugu, Artorius? 149 00:11:07,876 --> 00:11:10,876 Agian bai. Baina ez dut zure iragana ahaztu. 150 00:11:10,959 --> 00:11:14,084 Printzesaren zain dauden erregeek ere ez dute ahaztu. 151 00:11:14,168 --> 00:11:16,543 Jakina, baina lehentasunak aldatu ditut. 152 00:11:16,626 --> 00:11:17,626 Laguntzeko nago. 153 00:11:18,168 --> 00:11:20,876 Ikusiko dugu. Zure mugimenduak aurreikustea 154 00:11:20,959 --> 00:11:23,959 katu beltza ikaztegian topatzea baino zailagoa da. 155 00:11:25,959 --> 00:11:27,376 Kezkagarriak dira. 156 00:11:38,293 --> 00:11:41,459 - Probatu duzu ardoa? - Ez dut egarririk. 157 00:11:41,543 --> 00:11:42,376 Tira. 158 00:12:06,084 --> 00:12:06,959 Geralt. 159 00:12:08,459 --> 00:12:09,334 Istredd. 160 00:12:11,126 --> 00:12:14,501 Hara. Laguntzaile sastakatzailea da eta. 161 00:12:14,584 --> 00:12:16,834 Badakit. Barka eskatu behar dizut. 162 00:12:17,459 --> 00:12:19,918 - Hartuko dugu zerbait gero? - Ezin. 163 00:12:20,959 --> 00:12:22,918 Haurdun geratzeko asmoa dut gaur. 164 00:12:24,584 --> 00:12:27,001 Gauza zirraragarriak datoz, ezta? 165 00:12:45,043 --> 00:12:46,876 Pozten naiz zu ikusteaz, Triss. 166 00:12:48,459 --> 00:12:49,543 Ni ere bai. 167 00:12:59,418 --> 00:13:00,251 Zelan Ciri? 168 00:13:01,251 --> 00:13:03,251 Seguru dago. Oraingoz. 169 00:13:57,918 --> 00:13:59,793 - Ederto aritu zara. - Milesker. 170 00:14:06,084 --> 00:14:07,543 Primerakoa izan da. 171 00:14:08,209 --> 00:14:09,209 Geralt. 172 00:14:10,709 --> 00:14:11,543 Itzel! 173 00:14:13,376 --> 00:14:16,126 Artaud, dastatu duzu ardoa jada? 174 00:14:16,209 --> 00:14:19,043 - Ondo ezagutzen nauzu. - Beste bat nahi, ezta? 175 00:14:19,126 --> 00:14:22,209 Yen berreskuratu nahian ibili zara. Ukatzen duzu ala? 176 00:14:22,293 --> 00:14:24,001 Ze arrazoi dut hori ukatzeko? 177 00:14:24,626 --> 00:14:26,001 Ondo daki gizon hobea naizela! 178 00:14:26,584 --> 00:14:27,876 Froga ezazu ba. 179 00:14:34,834 --> 00:14:35,751 Sinestezina. 180 00:14:40,168 --> 00:14:41,001 Koldar hori. 181 00:15:04,209 --> 00:15:05,209 Aztiak! 182 00:15:05,959 --> 00:15:08,626 Yeni agindu nion ez nuela gaua zapuztuko. 183 00:15:08,709 --> 00:15:09,876 Zaputz ezazu bera! 184 00:15:09,959 --> 00:15:11,001 Hitza beteko dut. 185 00:15:13,209 --> 00:15:14,084 Tregoa? 186 00:15:14,168 --> 00:15:15,334 Kaben zotz! 187 00:15:18,376 --> 00:15:19,543 Nork eman dio xanpaina? 188 00:15:23,126 --> 00:15:24,626 Katutu da berriz! 189 00:15:30,668 --> 00:15:35,334 - Borroka hautu burutsua izan da. - Onar ezazu: izugarri gustatu zaizu. 190 00:15:36,376 --> 00:15:40,084 Nire ohorearen izeneko dueluen artean, hoberenetarikoa izan da. 191 00:15:40,168 --> 00:15:44,543 Ohorea izan da Vengerbergeko Yenneferren bihotz apetatsuagatik borrokatzea. 192 00:15:46,001 --> 00:15:49,001 Pozik borrokatuko naiz zurekin etorkizunean, maitea. 193 00:15:50,334 --> 00:15:52,459 Nirekin, edo nire kontra? 194 00:15:53,418 --> 00:15:54,626 Ez dakit, gauaren arabera. 195 00:15:58,084 --> 00:15:59,959 Ez zaitut galdu nahi, Yen. 196 00:16:02,626 --> 00:16:04,001 Banaukazu baina. 197 00:16:06,209 --> 00:16:07,418 Gaua bukatuko zaigu. 198 00:16:12,084 --> 00:16:13,251 Dena bukatzen da. 199 00:16:13,334 --> 00:16:17,001 Eta orain, gau eder honi amaiera emateko, 200 00:16:17,084 --> 00:16:18,543 brindis bat! 201 00:16:22,251 --> 00:16:25,543 Iparraldeko magoen arteko bakearen izenean! 202 00:16:26,376 --> 00:16:29,043 Bakearen izenean! 203 00:16:31,418 --> 00:16:33,834 Bihar lan handia egin beharko dugu, baina 204 00:16:33,918 --> 00:16:38,126 Tissaia eta biok baikorrak gara Kontinentearen etorkizunari dagokionez, 205 00:16:38,209 --> 00:16:40,043 gaur gauekoa aintzat hartuta. 206 00:16:40,918 --> 00:16:42,043 Bakearen izenean! 207 00:16:42,126 --> 00:16:43,626 Bakearen izenean! 208 00:16:46,751 --> 00:16:50,751 Vengerbergeko Yenneferri eman behar dizkiogu eskerrak. 209 00:17:00,918 --> 00:17:01,834 Topa guregatik. 210 00:17:04,209 --> 00:17:06,459 Eta gau ia perfektuagatik. 211 00:17:07,043 --> 00:17:08,418 - Gu irabazle. - Ederto. 212 00:17:09,001 --> 00:17:10,793 Tira, orain zer? 213 00:17:12,834 --> 00:17:14,793 Ene, hau gaua. 214 00:17:17,168 --> 00:17:19,001 Sinestezina da. Irentsi dute. 215 00:17:19,501 --> 00:17:21,668 Nahiko sinesgarri gertatu gara. 216 00:17:21,751 --> 00:17:26,001 Polita izan da. Philippak belatza balitz bezala begiratzen zion aretoari. 217 00:17:26,584 --> 00:17:28,168 Iaioa da horretan. 218 00:17:28,251 --> 00:17:33,001 Azpijokoan ez gara gu bakarrik ibili. Sartu garenetik nabaritu dut hori. 219 00:17:37,126 --> 00:17:38,876 Lila eta andere-mahatsa. 220 00:17:38,959 --> 00:17:40,543 Hori ondo jasan dezaket. 221 00:17:41,709 --> 00:17:42,959 Ziur zaude? 222 00:17:44,459 --> 00:17:45,418 Eta zu? 223 00:17:51,959 --> 00:17:53,626 Sorginkeria ezkutatuko dugu? 224 00:17:53,709 --> 00:17:54,668 Kortesia-keinua. 225 00:17:56,084 --> 00:17:57,876 Hara. Bai, iritsi dira. 226 00:18:01,251 --> 00:18:04,209 Zer ote dut nahiago? Daramadan jantzia zarpaildu 227 00:18:04,293 --> 00:18:07,043 edo Stregobor izotz-eskultura batez zulatu? 228 00:18:07,126 --> 00:18:10,209 Kabroia zuk beste gorroto dut. Baina hemen 229 00:18:10,293 --> 00:18:12,001 ezberdin jokatu behar dugu. 230 00:18:12,084 --> 00:18:14,043 Sardexkaren bat erabiliko dut ba. 231 00:18:14,668 --> 00:18:18,584 Akaso, Ermandadeko kide estimatu bat Ipar osoaren aurrean 232 00:18:18,668 --> 00:18:20,376 akabatu beharrean, hobe dugu 233 00:18:21,459 --> 00:18:22,376 itxaron. 234 00:18:23,001 --> 00:18:24,376 Frogak bilatuko ditugu. 235 00:18:25,043 --> 00:18:27,668 Stregobor bihar desestaliko dugu, konklabean. 236 00:18:28,876 --> 00:18:30,001 Epaitu egingo dute. 237 00:18:30,584 --> 00:18:33,084 Ordura arte, atsegin agertu behar gara, 238 00:18:33,168 --> 00:18:36,459 badakizun hark etorkizun bat izan ahal dezan hemen. 239 00:18:36,543 --> 00:18:38,626 Neska horiei egin ziena ikusi nuen. 240 00:18:39,251 --> 00:18:41,626 Ez naiz joango bera seguru egongo dela bermatu arte. 241 00:18:42,584 --> 00:18:43,626 Ulertzen zaitut. 242 00:18:43,709 --> 00:18:44,543 Baina, Geralt, 243 00:18:45,834 --> 00:18:46,793 fidatu nitaz. 244 00:19:10,376 --> 00:19:12,084 Hain begiluzeak dira beti? 245 00:19:12,793 --> 00:19:15,168 Ez. Gu garela eta ari dira hala. 246 00:19:15,793 --> 00:19:18,543 Ohi zaitez. Gau osoa emango dute horrela. 247 00:19:19,376 --> 00:19:20,209 Edertotxo. 248 00:19:23,334 --> 00:19:24,626 Guztia ez da 249 00:19:25,334 --> 00:19:26,793 Dirudien modukoa 250 00:19:27,543 --> 00:19:29,626 Egunez, dontzeila zintzoa da 251 00:19:29,709 --> 00:19:31,418 Ezpain eztiak ditu 252 00:19:31,501 --> 00:19:34,834 Bere hitzak txiotxio leuna dira 253 00:19:35,334 --> 00:19:37,126 Gauez, piztia da 254 00:19:37,209 --> 00:19:39,168 Ene maitea hegan hasi da 255 00:19:39,251 --> 00:19:42,751 Zorrotz ditu letaginak, Harrapakina akabatzeko prest 256 00:19:42,834 --> 00:19:45,668 Maitaleari muxu eman, eta zirraratu naiz… 257 00:19:45,751 --> 00:19:47,668 Philippa, hau sorpresa. 258 00:19:49,501 --> 00:19:51,001 Harrapatu duzu sagurik? 259 00:19:52,376 --> 00:19:56,793 Ondo dakizu sekretuak harrapatuz edukitzen dudala pagotxa. 260 00:19:56,876 --> 00:19:58,501 Jaskierrek esan dit. 261 00:19:58,584 --> 00:19:59,959 Saio goresgarria zurea. 262 00:20:00,751 --> 00:20:04,334 - Ez naiz hain engainatzen erraza, jakizu. - Jakina. 263 00:20:06,043 --> 00:20:10,168 Portzierto, Marti Sodergren-ek lehen afrodisiako bat jarri du ardoan. 264 00:20:14,251 --> 00:20:15,168 Kabiarrik bai? 265 00:20:15,251 --> 00:20:18,084 Eta gainera kabiarra ilusioa da. 266 00:20:19,376 --> 00:20:22,293 Esnob kuadrilla hau bezalaxe. 267 00:20:22,376 --> 00:20:24,459 Ninfomano kuadrilla, hobeto esanda. 268 00:20:25,043 --> 00:20:28,376 Sabrina Glevissigek era xelebrean agurtu nau lehen. 269 00:20:30,876 --> 00:20:33,876 Sabrinak huskeria bat baino ez dizu erakutsi. 270 00:20:34,501 --> 00:20:35,376 Zatoz. 271 00:20:36,043 --> 00:20:39,043 Orgasmo bat edo gehiago sentitu nahi dituzu? 272 00:20:40,168 --> 00:20:41,168 Guztia ez da 273 00:20:42,084 --> 00:20:43,584 - Dirudien modukoa - Hara. 274 00:20:45,334 --> 00:20:48,043 - Aztiari behatzen ari zara. - Hala da. 275 00:20:48,543 --> 00:20:50,709 Samindu ninduen Codringher eta Fenn 276 00:20:51,334 --> 00:20:54,001 era sutsuan joan zaizkigula jakiteak. 277 00:20:56,584 --> 00:20:57,501 Hara. 278 00:20:57,584 --> 00:21:00,626 Magoari hain prestuki jazarri diozunez, 279 00:21:01,209 --> 00:21:04,168 horren berri zenuelakoan nengoen. 280 00:21:04,668 --> 00:21:05,918 Riencez ari zara. 281 00:21:06,751 --> 00:21:08,418 Bere nagusia hemen ote dugu? 282 00:21:10,126 --> 00:21:11,626 Saio goresgarria, baina 283 00:21:12,418 --> 00:21:14,668 ez naiz beste batzuk bezain ahozabala. 284 00:21:15,334 --> 00:21:16,543 Hemen zaude baina. 285 00:21:17,043 --> 00:21:18,876 Arrazoiren bat izango duzu. 286 00:21:19,501 --> 00:21:21,126 Baita zuk ere, ezta? 287 00:21:23,793 --> 00:21:28,459 Philippa, agiraka egin beharko nizuke aztiaren denbora monopolizatzeagatik. 288 00:21:29,459 --> 00:21:33,251 Pozten naiz tokian anaia ez magiko bat izateagatik. 289 00:21:33,334 --> 00:21:35,959 - Ezin dugu akatsik egin. - Tissaia… 290 00:21:39,626 --> 00:21:41,001 Fidatu ikusten duzunaz. 291 00:21:41,668 --> 00:21:44,001 Yeni denbora utzi behar diogu jendea haserre dezan. 292 00:21:45,043 --> 00:21:46,168 Ez dizuet ezer aginduko. 293 00:21:48,459 --> 00:21:49,626 Otsoa aipatu. 294 00:21:50,668 --> 00:21:51,793 Otsoa agertu. 295 00:21:55,876 --> 00:21:56,709 Philippa. 296 00:21:57,668 --> 00:21:58,501 Tissaia. 297 00:21:59,584 --> 00:22:00,418 Vilgefortz. 298 00:22:02,626 --> 00:22:04,501 Eta Vengerbergeko Yennefer. 299 00:22:05,376 --> 00:22:07,376 Hau poza zurekin berriz elkartzea. 300 00:22:07,959 --> 00:22:10,334 Paseatuko gara? Bakarrik. 301 00:22:12,918 --> 00:22:15,126 Konklabeak magoak batu ditu, 302 00:22:15,209 --> 00:22:17,376 baina ezin du saihetsezina aldatu. 303 00:22:17,459 --> 00:22:18,751 Gerra eratzen ari da. 304 00:22:18,834 --> 00:22:21,834 Eta ez Kontinentean bakarrik. Aretuzan ere bai. 305 00:22:22,959 --> 00:22:26,376 Badaude leialtasuna Nilfgaardi eskainiko dioten traidoreak, 306 00:22:26,459 --> 00:22:27,626 eta ez Iparrari. 307 00:22:27,709 --> 00:22:31,001 Neutraltasuna uzteko eta alderdia hautatzeko unea da. 308 00:22:31,084 --> 00:22:33,209 Bestela, dena galtzea aukera bat da. 309 00:22:33,293 --> 00:22:36,918 Redania duzu Lehoikumea babesteko esperantza bakarra. 310 00:22:37,876 --> 00:22:42,209 Esplizita ezazu esan nahi duzuna. Plebeio batekin ari zara. 311 00:22:42,959 --> 00:22:46,376 Esplizitua izango naiz: eman iezaguzu neska, berandutu aurretik. 312 00:22:46,459 --> 00:22:48,209 Ez. Barka. 313 00:22:49,376 --> 00:22:51,126 Alproja ostia. 314 00:22:51,209 --> 00:22:54,334 Langilea zara, eta zure postuari men jokatuko-- 315 00:22:57,168 --> 00:22:58,126 Odolzalea. 316 00:23:02,043 --> 00:23:04,168 Ez nekien berriz ikusiko zintudanik. 317 00:23:04,876 --> 00:23:07,418 Nik ez dakit zure burua pika batean ikusiko dudan. 318 00:23:07,918 --> 00:23:09,251 Mindu nauzu, Geralt. 319 00:23:09,918 --> 00:23:13,543 Izatez, nik ez nuen Renfri koitadua akabatu. 320 00:23:14,543 --> 00:23:16,709 Egin duzun dena ordainaraziko dizut. 321 00:23:17,668 --> 00:23:19,543 Kontinentea salbatzen ari naiz. 322 00:23:20,459 --> 00:23:24,876 Mehatxatzen gaituzten izaki hilgarriak desagerrarazten ditut, zuk bezalaxe. 323 00:23:26,709 --> 00:23:27,834 Zu eta biok ez gara 324 00:23:28,709 --> 00:23:29,793 batere antzekoak. 325 00:23:30,793 --> 00:23:32,418 Ba froga iezadazu, azti. 326 00:23:34,084 --> 00:23:36,876 Zein ezberdinak garen ikusi nahi dut. 327 00:23:48,001 --> 00:23:49,251 Guztia ez da 328 00:23:49,876 --> 00:23:51,376 Dirudien modukoa 329 00:23:51,918 --> 00:23:54,418 Milesker etortzeagatik. Guretzat garrantzitsua da. 330 00:23:57,834 --> 00:24:00,501 Ene, pozten naiz zu ikusteaz. Mintza gaitezen. 331 00:24:00,584 --> 00:24:01,501 Zer da? 332 00:24:01,584 --> 00:24:03,293 Artefaktu bat dago, 333 00:24:03,376 --> 00:24:06,043 Monolitoen liburua. Antzinako testu elfoa da. 334 00:24:07,043 --> 00:24:08,126 Ez dut ezagutzen. 335 00:24:08,209 --> 00:24:10,709 Normala da. Aretuzan ez zuten irakasten. 336 00:24:10,793 --> 00:24:13,793 Espazio-denboran bidaiatzeko gaitasuna ematen du. 337 00:24:13,876 --> 00:24:16,668 - Nola da posible? - Ezinezkoa beharko luke. 338 00:24:16,751 --> 00:24:20,876 Baina Trissek eta biok hemen dagoela dakigu. Stregoborrek dauka. 339 00:24:21,543 --> 00:24:23,126 Eta badakigu non daukan. 340 00:24:23,668 --> 00:24:26,459 Istreddi esan diot ilusioan eraso egin zizutela. 341 00:24:27,293 --> 00:24:28,668 Hau dugu aukera, Yen. 342 00:24:28,751 --> 00:24:30,626 Egindako denagatik egingo dugu erantzule. 343 00:24:30,709 --> 00:24:32,918 Norbait bere bulegoan sartu behar da… 344 00:24:33,001 --> 00:24:33,959 Axola ez badizu. 345 00:24:34,043 --> 00:24:36,293 …eta liburua hark erabili aurretik hartu. 346 00:24:36,376 --> 00:24:38,626 Zorte on biharko konklabean, azti. 347 00:24:45,376 --> 00:24:47,251 - Non zeunden? - Zer dio Istreddek? 348 00:24:47,334 --> 00:24:48,293 Ez dugu astirik. 349 00:24:50,251 --> 00:24:54,168 Ahaztu lehen esandakoa. Stregoborrek liburu arriskutsu bat ostu du. 350 00:24:54,251 --> 00:24:55,709 Zerbait egin nahi du harekin. 351 00:24:55,793 --> 00:24:56,793 Baita Cirirekin ere. 352 00:24:56,876 --> 00:25:00,168 Has dadila Anabasa! 353 00:25:00,876 --> 00:25:03,543 Bera gaur harrapatzeko era topatu behar dugu. 354 00:25:06,668 --> 00:25:08,251 Zer da "Anabasa?". 355 00:25:08,334 --> 00:25:09,168 Dantza bat da. 356 00:25:09,751 --> 00:25:10,876 Nahitaezkoa da. 357 00:25:17,334 --> 00:25:18,334 Niretzat ere bai? 358 00:25:19,501 --> 00:25:20,418 Zuretzat bereziki. 359 00:25:26,293 --> 00:25:27,168 Geralt. 360 00:25:46,084 --> 00:25:46,918 Zelan Ciri? 361 00:25:47,001 --> 00:25:49,001 Seguru dago. Oraingoz. 362 00:25:49,751 --> 00:25:52,293 Eta bere bereizgarria kentzen badiote, zer? 363 00:25:52,793 --> 00:25:56,084 Sortzetiko botereak ditu. Ondo bai ondo dakizu hori. 364 00:25:56,168 --> 00:25:58,293 Bizi normala edukiko ahal balu, zer? 365 00:25:58,793 --> 00:26:01,084 Ez dakit Cirik zer daukan normaltzat. 366 00:26:02,168 --> 00:26:04,168 Honi biziraun diezaion behar dut. 367 00:26:11,876 --> 00:26:14,001 Stregobor gerarazi behar dugu. 368 00:26:16,751 --> 00:26:19,751 Jendea distraituko dut zu isilpean joan zaitezen. 369 00:26:31,751 --> 00:26:33,501 Seinalea "tregoa" hitza duzu. 370 00:26:38,668 --> 00:26:40,376 Artaudi jakinaraziko diot. 371 00:26:41,293 --> 00:26:42,501 Lor dezakegu. 372 00:26:43,001 --> 00:26:44,001 Zorte on. 373 00:26:56,293 --> 00:26:57,834 Barka eskatu nahi dizut. 374 00:26:57,918 --> 00:27:00,626 - Yenekin gai garrantzitsu-- - Jarraitu niri. 375 00:27:03,459 --> 00:27:06,751 Yen berreskuratu nahian ibili zara. Ukatzen duzu ala? 376 00:27:08,209 --> 00:27:09,918 Ze arrazoi dut hori ukatzeko? 377 00:27:10,876 --> 00:27:12,918 Ondo daki gizon hobea naizela! 378 00:27:13,001 --> 00:27:13,959 Froga ezazu ba. 379 00:27:15,084 --> 00:27:15,918 Sinestezina. 380 00:28:07,251 --> 00:28:08,084 Ene jainkoak! 381 00:28:12,084 --> 00:28:13,584 - Ukabilkada. - Halakorik. 382 00:28:26,501 --> 00:28:27,334 Tregoa? 383 00:28:27,418 --> 00:28:28,626 Kaben zotz! 384 00:28:32,668 --> 00:28:34,709 GIZAKIA ERDIELFO ODOLA 385 00:28:34,793 --> 00:28:36,959 Katutu da berriz! 386 00:28:49,376 --> 00:28:51,459 Emadazu, mestizo hori! 387 00:28:59,793 --> 00:29:01,709 Hau ez duzu tokia! 388 00:29:01,793 --> 00:29:02,959 Barkatu etenaldia. 389 00:29:04,501 --> 00:29:06,251 Stregobor, zerria zara gero. 390 00:29:06,876 --> 00:29:09,501 Batasunak zuri bost, ez da hala? 391 00:29:09,584 --> 00:29:13,168 Zure benetako xedea maskaratzeko aitzakia izan da. 392 00:29:13,251 --> 00:29:14,876 Aretuza suntsitzea, alegia. 393 00:29:16,168 --> 00:29:18,209 Zu lakoak inoiz ez dira aldatzen. 394 00:29:18,293 --> 00:29:20,918 Gure lider ezgaiek barkatu zaituzte baina. 395 00:29:21,001 --> 00:29:23,418 Tira, ni ez naiz erruki zalea. 396 00:29:23,501 --> 00:29:24,751 Ni ere ez. 397 00:29:26,043 --> 00:29:27,668 Lanpetuta ibili zara, ezta? 398 00:29:27,751 --> 00:29:30,793 Atariak usteltzen eta hasiberriak bahitzen. 399 00:29:30,876 --> 00:29:32,918 Neskak Ciri atzemateko oinazetzen. 400 00:29:33,001 --> 00:29:35,251 Ez zaitez tartean sartu, azti. 401 00:29:35,334 --> 00:29:38,251 Eta niri umemoko cintrarrak bost. 402 00:29:38,334 --> 00:29:41,001 Espero dezagun hilda egotea arekaren batean. 403 00:29:41,084 --> 00:29:43,918 Umemokoa zuk uste baino askoz boteretsuagoa da. 404 00:29:44,501 --> 00:29:48,709 Baita zuk uste baino boteretsuagoa ere. Ez dakizu zer duzun esku artean. 405 00:29:49,293 --> 00:29:51,876 Zu mehatxaria zara odol zikina daukazulako. 406 00:29:51,959 --> 00:29:55,334 Laster amilduko den munstroa zara zu. Baina neska… 407 00:29:56,876 --> 00:30:00,918 Segur aski, neska zure esku mutanteek 408 00:30:01,001 --> 00:30:03,376 erauziko dute mundutik, Odolzale. 409 00:30:03,459 --> 00:30:05,168 - Hil egingo zaitut. - Geldi! 410 00:30:08,084 --> 00:30:10,709 Biak falta zinetela ikustean etorri gara. 411 00:30:12,084 --> 00:30:14,501 - Ea, azaldu egoera. - Bai. 412 00:30:15,126 --> 00:30:15,959 Mesedez. 413 00:30:17,126 --> 00:30:20,959 Stregoborrek ikasle elfoen zerrenda dauka, baita 414 00:30:21,459 --> 00:30:22,793 beren ondasunak ere. 415 00:30:22,876 --> 00:30:25,959 Zerrendakoak azkenaldian desagertutakoak dira. Nissa. 416 00:30:27,251 --> 00:30:28,626 - Elisabet. - Teryn. 417 00:30:29,209 --> 00:30:31,626 Esperimentuak egiten aritu da. 418 00:30:31,709 --> 00:30:33,209 Kontrol mentala burutzen. 419 00:30:33,293 --> 00:30:35,376 Zer? Hau zentzugabekeria! 420 00:30:35,459 --> 00:30:37,959 Ni hiltzen saiatu zen atari narras batez. 421 00:30:40,876 --> 00:30:43,126 Hari sinetsiko diozue benetan? 422 00:30:43,209 --> 00:30:46,626 Zera uste dugu: Cintrako Cirilla du azken helburua. 423 00:30:48,334 --> 00:30:49,251 Frogarik bai? 424 00:30:50,084 --> 00:30:51,001 Bai. 425 00:30:55,626 --> 00:30:57,543 Zer uste duzu topatuko duzula? 426 00:31:12,251 --> 00:31:13,584 Monolitoen liburua. 427 00:31:13,668 --> 00:31:14,709 Liburuki elfoa da, 428 00:31:14,793 --> 00:31:18,251 antzinakoa. Bateratzearen aurreko jakinduria ei dauka. 429 00:31:18,751 --> 00:31:21,834 Giza eta elfo esferen arteko talkaren giltza dauka. 430 00:31:21,918 --> 00:31:24,834 Elfoez libratzeko gakoa ere azaltzen da liburuan. 431 00:31:25,501 --> 00:31:27,293 Lapurtu egin zenuen, ezta? 432 00:31:27,376 --> 00:31:30,959 Zu eta zu lakoez libratu nahi ditut gure aretoak, bai. 433 00:31:31,043 --> 00:31:33,418 - Baina espekulazio-- - Baina ezer ez. 434 00:31:34,168 --> 00:31:36,459 Salaketa serioak dira hauek. 435 00:31:38,251 --> 00:31:40,751 Konklabea amaitu arte atxilo dezagun. 436 00:31:40,834 --> 00:31:42,793 Ostera, funtsez epaituko dugu. 437 00:31:42,876 --> 00:31:45,876 - Ados nago. - Nola ez? 438 00:31:45,959 --> 00:31:47,043 Artorius? 439 00:31:51,709 --> 00:31:55,293 Elkarrekin egoteko garaian, aurka egin diguzu, Stregobor. 440 00:31:56,293 --> 00:31:57,543 Ezin naiz zure alde agertu. 441 00:31:58,251 --> 00:32:00,501 Ez ni ukitu! Erotuta zaudete! 442 00:32:01,709 --> 00:32:03,126 Den-denak! 443 00:32:03,209 --> 00:32:05,168 Gezur sorta bota duzue! 444 00:32:05,251 --> 00:32:06,834 Liburua gordeko dut. 445 00:32:08,126 --> 00:32:10,209 Esku okerretatik urruntzeko. 446 00:32:17,876 --> 00:32:18,793 Gaua salbatu duzu. 447 00:32:21,626 --> 00:32:22,668 Zuk ere bai. 448 00:32:23,251 --> 00:32:25,084 Goza dezagun festaz. 449 00:32:34,751 --> 00:32:36,168 Honen falta sumatuko du. 450 00:32:40,209 --> 00:32:41,251 Trago bat behar dut. 451 00:32:42,834 --> 00:32:43,751 Edo hamabi. 452 00:32:46,459 --> 00:32:47,293 Brindis bat! 453 00:32:48,334 --> 00:32:51,584 Iparraldeko magoen arteko bakearen izenean! 454 00:32:51,668 --> 00:32:54,793 - Bakearen izenean! - Bakearen izenean! 455 00:32:55,376 --> 00:32:57,709 Bihar lan handia egin beharko dugu, 456 00:32:57,793 --> 00:33:01,584 baina Tissaia eta biok baikorrak gara Kontinentearen etorkizunari dagokionez, 457 00:33:01,668 --> 00:33:03,959 gaur gauekoa aintzat hartuta. 458 00:33:04,834 --> 00:33:05,834 Bakearen izenean! 459 00:33:05,918 --> 00:33:08,084 Bakearen izenean! 460 00:33:11,043 --> 00:33:14,168 Vengerbergeko Yenneferri eman behar dizkiogu eskerrak. 461 00:33:15,876 --> 00:33:16,709 Yenengatik! 462 00:33:27,001 --> 00:33:27,918 Topa guregatik. 463 00:33:29,209 --> 00:33:31,501 Eta gau ia perfektuagatik. 464 00:33:35,126 --> 00:33:36,126 Maite zaitut. 465 00:33:41,334 --> 00:33:43,293 Lehen aldia duzu hori esaten. 466 00:33:45,584 --> 00:33:46,543 Ezinezkoa da. 467 00:33:47,293 --> 00:33:48,543 Pentsatzen zenuen. 468 00:33:49,834 --> 00:33:51,251 Gaur, esan esan duzu. 469 00:33:56,376 --> 00:33:57,376 Emadazu muxu bat. 470 00:33:59,709 --> 00:34:01,043 Mundu denaren aurrean. 471 00:34:15,376 --> 00:34:20,251 Elkarrekin ateratzen garen lehen gaua da. Baina bakarrik eduki nahi zaitut. 472 00:34:30,043 --> 00:34:31,876 Hau ere ondo jasan dezaket. 473 00:34:33,501 --> 00:34:36,584 Luzaroegian egon zara bainuontzi batean sartu gabe. 474 00:34:40,376 --> 00:34:41,834 Lortu dugu benetan? 475 00:34:43,168 --> 00:34:44,084 Ez dakit ba. 476 00:34:46,751 --> 00:34:49,834 - Philippa darabilt buruan. - Zer esan nahi duzu? 477 00:34:51,376 --> 00:34:55,293 Redanian elkartu ginenean, haietako bat nintzela esan zidan. 478 00:34:55,918 --> 00:34:58,876 Baina gaur, bere aldean nahi ninduen. 479 00:35:00,001 --> 00:35:01,293 Zertarako baina? 480 00:35:01,376 --> 00:35:02,293 Ez dit esan. 481 00:35:05,168 --> 00:35:06,376 Kontatu guztia. 482 00:35:06,459 --> 00:35:09,043 Paseatuko gara? Bakarrik. 483 00:35:14,751 --> 00:35:16,084 - Tissaia. - Margarita. 484 00:35:19,751 --> 00:35:23,126 Halako gauak erabat zirraragarriak dira, ezta? 485 00:35:25,751 --> 00:35:28,168 Ciri dela eta ote? Ez duzu zeureganatuko. 486 00:35:30,459 --> 00:35:32,251 Kontuak bere denboran, Yen. 487 00:35:33,376 --> 00:35:36,626 Baina hori ez dut zurekin hitz egiteko arrazoia. 488 00:35:40,876 --> 00:35:41,876 Koitadua. 489 00:35:42,584 --> 00:35:43,959 Lydia van Bredevoort? 490 00:35:45,751 --> 00:35:47,918 Dirudienez, bihotza erdiratu diote. 491 00:35:48,793 --> 00:35:53,126 Amodioari edonora jarraituko lioke. Hala eskatuko balio, heriotzara ere. 492 00:35:54,334 --> 00:35:56,709 Ba al dakizu zer gertatu zen 493 00:35:58,709 --> 00:36:00,459 Tissaia eta nire artean? 494 00:36:02,168 --> 00:36:06,168 Harremana hoztu zitzaizuela esan zidan. Ez zidan xehetasunik eman. 495 00:36:07,334 --> 00:36:08,376 Hara. 496 00:36:08,459 --> 00:36:11,001 Nekeza da bere leialtasuna lortzea, 497 00:36:11,834 --> 00:36:13,209 baita hura galtzea ere. 498 00:36:14,084 --> 00:36:16,709 Urteekin, gero eta gehiago adiskidetu ginen. 499 00:36:16,793 --> 00:36:19,584 Iparreko lehen gerraren aurreko egunak arte. 500 00:36:19,668 --> 00:36:20,543 Sodden? 501 00:36:22,084 --> 00:36:25,043 Gerrara joan ez zedin konbentzitu nahi izan nuen. 502 00:36:26,043 --> 00:36:28,043 Vilgefortzekin alia ez zedin. 503 00:36:28,626 --> 00:36:32,168 Kontinenteak ezinezko gerra bakarrik borroka zezan. Ezetz esan zidan. 504 00:36:32,251 --> 00:36:34,334 - Irabazi genuen. - Zer preziotan? 505 00:36:36,001 --> 00:36:39,376 Hari-harian zeuden, zuk su-magia baliatu zenuen arte. 506 00:36:40,459 --> 00:36:43,459 Hasi zinenerako, mago gehiegi galdu genituen. 507 00:36:44,459 --> 00:36:46,168 Zuk ere galdu zenuen zerbait. 508 00:36:46,251 --> 00:36:49,126 Tissaia ez zen Vilgefortzi men egiten ari soilik. 509 00:36:50,043 --> 00:36:52,251 Ermandadearen alde ari zen borrokan. 510 00:36:52,334 --> 00:36:54,459 Iparraren alde. Orain bezalaxe. 511 00:36:54,543 --> 00:36:56,751 Hondoratzen ari den ontzian zabiltzate borrokan. 512 00:36:57,959 --> 00:37:01,501 Kontinentearen etorkizunean, Ermandadeak ez du tokirik. 513 00:37:02,376 --> 00:37:03,918 Tissaiak asmo onak ditu, 514 00:37:04,001 --> 00:37:07,834 baina balizko etxe honen aldeko leialtasunak galmena ekarriko dio. 515 00:37:08,501 --> 00:37:09,334 Baita niri ere. 516 00:37:10,459 --> 00:37:14,501 Esan, Aretuza galduta badago, zergatik etorri zara gaurkoan? 517 00:37:15,293 --> 00:37:19,293 Zu eta biok ez garelako Tissaia modukoak. 518 00:37:20,793 --> 00:37:23,626 Arauak hausten ditugu. Botereak ez gaitu izutzen. 519 00:37:24,751 --> 00:37:26,251 Zuk baduzu itxaropenik. 520 00:37:27,293 --> 00:37:29,584 Traidoreak Nilfgaarden alde ari dira. 521 00:37:29,668 --> 00:37:32,543 - Beti bezala. - Ikus ezazu ikusi nahi duzuna. 522 00:37:33,709 --> 00:37:36,501 Baina Tissaiak eta zuk planari eutsiz gero, 523 00:37:36,584 --> 00:37:39,418 Lydia koitaduaren antzera bukatuko duzue: 524 00:37:40,209 --> 00:37:43,001 pozoi hilgarriarekin maiteminduta. 525 00:37:44,293 --> 00:37:45,543 Ulertzen zaitut. 526 00:37:46,584 --> 00:37:47,543 Benetan. Baina 527 00:37:47,626 --> 00:37:51,209 Tissaiak eta biok ez dugu Ermandadeko lehen barne-borroka. 528 00:37:52,793 --> 00:37:55,876 Gailenduko gara bihar. Soddenen bezalaxe. 529 00:37:56,376 --> 00:37:59,959 Hobe zatekeen gudu-zelaira etorri izan bazina, baina zu gabe 530 00:38:01,126 --> 00:38:02,834 borrokatuko gara berriz. 531 00:38:04,834 --> 00:38:07,501 Biharko bilerek Iparra batzen dutenean, 532 00:38:07,584 --> 00:38:10,709 kontura zaitez: badaude babesa merezi duten gauzak. 533 00:38:13,001 --> 00:38:14,376 Milesker etortzeagatik. 534 00:38:15,959 --> 00:38:17,168 Guretzat garrantzitsua da. 535 00:38:21,126 --> 00:38:23,793 Gaurkoa garrantzitsua da guretzat ere bai. 536 00:38:27,293 --> 00:38:29,709 Akaso liskarra piztu nahi zuen bakarrik. 537 00:38:30,376 --> 00:38:31,668 Horretarako joera du. 538 00:38:32,501 --> 00:38:36,834 Dijkstraren abisua azalduko luke horrek. Ez dakigun zerbait dakite nabari. 539 00:38:38,584 --> 00:38:39,709 Zergatik ez du esaten? 540 00:38:40,459 --> 00:38:43,459 Stregoborri leporatu dioguna ez du Nilfgaardekin zerikusirik. 541 00:38:43,543 --> 00:38:46,001 Zergatik eman dio arreta hitzik egiten ez duen magoak? 542 00:38:46,084 --> 00:38:47,084 Ez dakit. 543 00:38:48,626 --> 00:38:50,293 Lydiak zergatik ez du hitzik egiten? 544 00:38:50,876 --> 00:38:53,668 Ilusiozko baraila du. Maisutzaz egindakoa. 545 00:38:54,418 --> 00:38:58,168 Zauri izugarria egin zioten. Eta orain ezin du ozen hitz egin. 546 00:38:58,876 --> 00:39:02,959 - Telepatiaz komunikatzen da. - "Ahots xelebreko emakumea". 547 00:39:04,543 --> 00:39:06,001 Terynek esan zuen. 548 00:39:06,084 --> 00:39:08,793 - Tissaiaren eskumuturrekoa duzu? - Bai. 549 00:39:13,543 --> 00:39:16,459 Lydiaren ondotik igaro naiz Loria aretora bidean. 550 00:39:17,251 --> 00:39:19,543 Material berezko belarritakoak zituen. 551 00:39:19,626 --> 00:39:21,168 Zer zenbiltzan hor? 552 00:39:21,251 --> 00:39:23,501 Stregobor ia akabatu ostean joan nintzen. 553 00:39:23,584 --> 00:39:24,459 Zeren ostean? 554 00:39:24,543 --> 00:39:25,501 Ia. 555 00:39:27,959 --> 00:39:29,834 Bake bila aldendu nintzaion. 556 00:39:31,376 --> 00:39:32,584 Guztia ez da 557 00:39:33,251 --> 00:39:34,668 Dirudien modukoa 558 00:39:35,168 --> 00:39:36,418 Guztia ez da 559 00:39:37,126 --> 00:39:38,459 Dirudien modukoa 560 00:39:47,459 --> 00:39:48,626 Lehen porturatzea. 561 00:39:49,501 --> 00:39:52,209 Jan Bekker-ek nahierara menderatu zuen Boterea. 562 00:39:53,334 --> 00:39:57,459 Olatuak baretu zituen. Frogatu zuen magiak ez zuela zertan zitala izan. 563 00:39:57,543 --> 00:40:01,584 Egun hartan, Ermandadea izango zena fundatu zuen Bekkerrek. 564 00:40:02,834 --> 00:40:04,543 Tokiko obrarik gogokoena dut. 565 00:40:05,043 --> 00:40:07,793 Baztertuak bandera beraren pean elkartu ziren. 566 00:40:09,876 --> 00:40:10,876 Istorio egokia. 567 00:40:12,334 --> 00:40:15,918 Zati egoki bakarra gaur ikusi dudan ikuskizuna izan da. 568 00:40:17,543 --> 00:40:19,793 Margolan bat merezi du gero. 569 00:40:21,293 --> 00:40:22,459 Hona titulua: 570 00:40:23,418 --> 00:40:27,168 "Geralt Thanedd uhartetik barre algaraka joaten". 571 00:40:29,001 --> 00:40:30,251 Edonola ere, 572 00:40:31,251 --> 00:40:34,126 zurekin hitz egiteko paradaren zain ibili naiz. 573 00:40:34,918 --> 00:40:37,543 Zuk uste baino gauza gehiagotan gatoz bat. 574 00:40:38,709 --> 00:40:42,126 Bion arteko paralelotasunak ez dira paraleloak erabat. 575 00:40:46,043 --> 00:40:47,584 Biok gara baztertuak. 576 00:40:55,584 --> 00:41:00,043 Zu bezala, ez naiz gizon, mago edo druida kategorietan guztiz sartzen. 577 00:41:02,668 --> 00:41:04,043 Batez ere, umezurtza 578 00:41:04,626 --> 00:41:05,668 izan nintzen. 579 00:41:06,418 --> 00:41:08,918 Lan Exeter-eko zanga batean utzi ninduten. 580 00:41:10,043 --> 00:41:14,168 Mundu krudelean ibili nintzen bueltaka, hamaika munstroren eskuetan. 581 00:41:15,043 --> 00:41:16,251 Gizonak ziren, batez ere. 582 00:41:17,043 --> 00:41:18,584 Hala, ni gaiztotu nintzen. 583 00:41:19,918 --> 00:41:22,459 Eta mutante zokoratu bilakatu beharrean, 584 00:41:23,418 --> 00:41:25,418 mago bihurtzea erabaki nuen. 585 00:41:26,251 --> 00:41:27,084 Herrak bultzatuta. 586 00:41:28,084 --> 00:41:29,668 Kontuz, Vilgefortz. 587 00:41:30,376 --> 00:41:34,834 Etsi-etsian bilatzen dituzun kidetasunek urrunegi eramango zaituzte agian. 588 00:41:34,918 --> 00:41:39,251 Ez kezkatu, azti. Parekotasun bakarra geratzen da. 589 00:41:39,334 --> 00:41:43,709 Gaztetxo setati hura atzean utzi nuen Tissaiaz maitemindutakoan. 590 00:41:43,793 --> 00:41:47,418 Lotura hark, familiatasunak, aldatu egin ninduen. 591 00:41:47,501 --> 00:41:51,209 Badakit gauza bera gertatu zaizula Vengerbergeko Yenneferrekin. 592 00:41:54,209 --> 00:41:56,751 Gauza asko dakizkizula dirudi. 593 00:41:58,251 --> 00:41:59,876 Faltseria bat badiot, esan. 594 00:42:00,751 --> 00:42:05,209 Yennefer luzaroan geratzen bada, Ermandadea gero eta sendoagoa izango da. 595 00:42:05,959 --> 00:42:09,459 Hala, Kontinentea mehatxatzen duten indarrei eutsiko diegu. 596 00:42:11,209 --> 00:42:15,209 Sorginkeriak erakarri al zaitu inoiz, Geralt? 597 00:42:16,459 --> 00:42:18,459 Zer deritzozu Yenneferrekin hemen geratzeari? 598 00:42:19,334 --> 00:42:21,668 Maite duzuna babesteko, 599 00:42:21,751 --> 00:42:24,209 batu zakizkigu datorren guduan. 600 00:42:27,501 --> 00:42:29,876 Umea ez da luzaroan seguru egongo, 601 00:42:29,959 --> 00:42:33,543 eta zure… pasibotasunaz ez duzu salbatuko. 602 00:42:34,751 --> 00:42:38,418 Sinestezina da. Nire neutraltasunak jendea sutan jartzen du. 603 00:42:40,126 --> 00:42:43,168 Itun eta akordio eskaintzak jasan behar ditut, 604 00:42:43,251 --> 00:42:46,668 baita erabaki bat hartzeari eta alde onarekin bat egiteari 605 00:42:46,751 --> 00:42:47,959 buruzko lezioak ere. 606 00:42:49,793 --> 00:42:54,709 Jolas honetan, ez gara kideko. Beraz, ez, nire bideari jarraituko diot. 607 00:42:55,918 --> 00:42:57,626 Gertakizunei erantzungo diet. 608 00:42:57,709 --> 00:42:59,793 Munduari egokituko natzaio. 609 00:43:00,751 --> 00:43:04,418 Ulertzen dut, azti. Baina akaso egokitzea ez da nahikoa. 610 00:43:05,501 --> 00:43:08,209 Jakizu, bide bakarra duzu bera ez galtzeko. 611 00:43:10,668 --> 00:43:12,459 Eta zurekin bat egin nahi ez badut? 612 00:43:15,668 --> 00:43:17,959 Edonora zoazela ere, edozer 613 00:43:18,918 --> 00:43:21,793 egiten duzula ere, beti izango dituzu etsaiak. 614 00:43:28,418 --> 00:43:31,293 Tissaiak esan zidan gaztetan elkarrekin zeudela. 615 00:43:33,876 --> 00:43:34,876 Lehen amodioak 616 00:43:36,334 --> 00:43:37,668 beti irauten du, ezta? 617 00:43:43,043 --> 00:43:44,209 Axola ez badizu… 618 00:43:45,126 --> 00:43:46,251 Jakina. 619 00:43:47,668 --> 00:43:50,751 Zorte on biharko konklabean, azti. 620 00:43:54,043 --> 00:43:55,293 "Datorren guduan?". 621 00:43:56,418 --> 00:43:58,876 Bakea bermatzeko bultzatu zuen konklabea. 622 00:44:00,751 --> 00:44:02,418 Hori ezinezkoa dela pentsatuko zuen. 623 00:44:05,334 --> 00:44:06,501 Ammolita eskarlata. 624 00:44:07,459 --> 00:44:09,334 Maiteak edo ondasun baliotsuak 625 00:44:09,418 --> 00:44:10,959 babesten ditu antza. 626 00:44:11,043 --> 00:44:14,293 Redaniako mendebaldeko meatzeetan dago soilik. 627 00:44:16,376 --> 00:44:18,668 Hortxe topatu nituen gazteluko neskak. 628 00:44:18,751 --> 00:44:21,376 Geralt, margolana. Lehen porturatzea. 629 00:44:21,459 --> 00:44:24,084 Hara eraman ninduen atariak eraso zidatenean. 630 00:44:24,168 --> 00:44:26,293 Mendi beltz batera. Azpian ura zen. 631 00:44:26,376 --> 00:44:27,918 Vilgefortzen margolanik gogokoena. 632 00:44:28,001 --> 00:44:31,626 Tissaiari eskumuturrekoa bezala, Lydiari hark emango zizkion bitxiak. 633 00:44:34,543 --> 00:44:35,709 Maiteminduta dago. 634 00:44:36,293 --> 00:44:38,418 "Pozoi hilgarriarekin maiteminduta". 635 00:44:39,584 --> 00:44:42,001 - Stregobor ez da erruduna. - Vilgefortz. 636 00:44:44,834 --> 00:44:45,668 [Antzineraz] 637 00:44:45,751 --> 00:44:47,751 - Zer zabiltza? - Tissaia kokatzen. 638 00:44:47,834 --> 00:44:50,584 - Agian arriskuan da. - Ez dugu astirik. 639 00:44:50,668 --> 00:44:53,876 Ez dut utziko! Begiratu ea bidean inor dugun. 640 00:44:54,751 --> 00:44:56,084 [Antzineraz] 641 00:44:56,751 --> 00:44:58,751 [Antzineraz] 642 00:45:29,793 --> 00:45:32,001 Alde bat hautatu behar zenuen, azti. 643 00:47:57,293 --> 00:48:02,293 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte