1 00:00:07,959 --> 00:00:09,334 Zintzilika itzazue! 2 00:00:14,251 --> 00:00:16,376 Hautsi lepo luzanga horiek! 3 00:00:17,418 --> 00:00:18,543 Hauts itzazue! 4 00:00:18,626 --> 00:00:20,751 Temeria-ko mutil ausarten izenean! 5 00:00:20,834 --> 00:00:25,209 Bidali kaedwendar ziztrinak beren estatu izoztu kakara! 6 00:00:25,293 --> 00:00:27,543 Horixe! 7 00:00:29,084 --> 00:00:30,709 Urrutitik zatoz, lagun? 8 00:00:30,793 --> 00:00:33,043 Demavend erregearen aginduetara bidaiatzen dut. 9 00:00:33,126 --> 00:00:34,334 Mezulari erreala? 10 00:00:35,251 --> 00:00:37,459 Zaldirik onena hartuko didazu orduan. 11 00:00:38,043 --> 00:00:41,293 Hurrengo postuan utziko dut. Aplegatt dut izena. 12 00:00:41,376 --> 00:00:43,043 Ahul eta ibiliegi utzi ere. 13 00:00:45,209 --> 00:00:49,876 Eman zure zerbezarik onenaren tragoa. Erregearen kontura. 14 00:00:51,876 --> 00:00:53,584 Festa giroa duzue gero. 15 00:00:54,543 --> 00:00:56,168 Urkatzeek negozioa mesedetzen dute. 16 00:00:56,793 --> 00:01:00,334 Espioi hura laugarren hiltzea dugu lau egunetan. 17 00:01:01,168 --> 00:01:03,001 Bata kaedwendarra, bestea aedirniarra… 18 00:01:03,084 --> 00:01:05,126 - Begiratu begi horiei. - Hara! 19 00:01:05,918 --> 00:01:09,834 Hortxe dugu arazoa. Zergatik etorri ote zaigu mago bat? 20 00:01:09,918 --> 00:01:12,876 Bake errealari eusten aritu beharko litzateke, 21 00:01:12,959 --> 00:01:15,543 ez landatik oharkabean bueltaka. 22 00:01:15,626 --> 00:01:19,834 Itxura horrekin neure inguruan ibili daiteke bueltaka nahi badu. 23 00:01:19,918 --> 00:01:21,709 Edertasunari eusteko 24 00:01:21,793 --> 00:01:24,334 giza odolean bainatzen dira gauero. 25 00:01:24,918 --> 00:01:26,126 Milesker zerbezagatik. 26 00:01:27,251 --> 00:01:28,418 Ikusi arte. 27 00:01:31,126 --> 00:01:33,709 Eman Tissaiari zuzenean, ataririk gabe. 28 00:01:34,543 --> 00:01:35,668 Bai, andrea. 29 00:01:45,001 --> 00:01:46,126 Hotz, ezta? 30 00:01:49,334 --> 00:01:50,543 Zorte on, andrea. 31 00:01:54,918 --> 00:01:57,251 Bidaia ona… opatu dizut, besterik gabe. 32 00:02:13,334 --> 00:02:14,251 Ikusi zaitut. 33 00:02:14,334 --> 00:02:15,501 Zer? 34 00:02:15,584 --> 00:02:20,168 Sentitzen dut, jauna. Jaramonik ez. Zaldi batek ostikada eman zion buruan. 35 00:02:20,251 --> 00:02:22,418 - Ordutik txarto dabil. - Ez. 36 00:02:22,501 --> 00:02:25,001 Dorre bat ikusi dut. Geziak jo zaitu. 37 00:02:25,084 --> 00:02:27,876 Esan nizun ba deigarri ez gertatzeko. 38 00:02:27,959 --> 00:02:30,543 - Ezin ditut irudipenak kontrolatu. - Baina ahoa bai. 39 00:02:30,626 --> 00:02:33,251 Ez nazazu arrastaka eraman. Ez naiz umemokoa. 40 00:02:33,751 --> 00:02:35,834 Hiltzen ikusi dut. Esan behar diot. 41 00:02:35,918 --> 00:02:38,418 Horrek kalte okerragoa ekiditen badu, zer? 42 00:02:39,209 --> 00:02:41,501 Zer gertatuko litzateke, ene zatartxo? 43 00:02:42,376 --> 00:02:43,501 Ez dakit. 44 00:02:43,584 --> 00:02:44,793 Nik ere ez. 45 00:02:45,793 --> 00:02:47,876 Patua aldatzeak ondorioak dakartza. 46 00:02:49,043 --> 00:02:51,418 Irudipenak maizago dituzu orain. 47 00:02:51,501 --> 00:02:54,251 Norbaitek topatu egingo gaitu laster. 48 00:02:54,834 --> 00:02:57,084 Bizkor iritsi behar dugu Aretuzara. 49 00:02:59,001 --> 00:03:00,001 Izututa zaude. 50 00:03:00,709 --> 00:03:03,084 Geralti babestuko zintudala agindu nion. 51 00:03:03,168 --> 00:03:04,959 Jarraitu ezinezko zerbait behar dugu. 52 00:03:08,709 --> 00:03:09,959 Eros dezagun ba. 53 00:03:26,126 --> 00:03:28,501 Beti txunditzen nau zein pitxiak diren. 54 00:03:28,584 --> 00:03:29,459 Munstroak. 55 00:03:29,543 --> 00:03:31,668 Peluxezko hartzen aurpegiak dituzte, 56 00:03:31,751 --> 00:03:34,209 eta zera diotela dirudi, "Ez minik eman". 57 00:03:34,293 --> 00:03:36,376 Eta orduan, danba, letaginak. 58 00:03:36,459 --> 00:03:39,584 Letagin-kargamentua jartzen dizute aurpegi-aurpegian. 59 00:03:40,459 --> 00:03:42,293 Zenbat pertsona jan ditu honek? 60 00:03:42,376 --> 00:03:43,376 - Zazpi. - Bai. 61 00:03:43,459 --> 00:03:45,668 - Eta hori dena beharko dugu. - Zera-- 62 00:03:46,209 --> 00:03:49,543 Zinez? Zenbat balio du ba haien informazioak? 63 00:03:49,626 --> 00:03:51,709 Ciri nork ehizatzen duen jakiteak? Asko. 64 00:03:51,793 --> 00:03:53,793 Eta hori zertarako da? 65 00:03:53,876 --> 00:03:56,043 HITZORDUA BEHARREZKOA DA EZ HURBILDU 66 00:03:58,876 --> 00:04:00,209 Hara! 67 00:04:00,293 --> 00:04:03,918 Ate sekretu misteriotsuan metalezko ziri erraldoia duzu? 68 00:04:04,001 --> 00:04:05,501 Ala ni ikusteaz poztu… 69 00:04:06,126 --> 00:04:08,084 - Ez da ona. - Denak ez dira onak. 70 00:04:12,751 --> 00:04:15,209 Ondo nekien zu izango zinela. 71 00:04:15,293 --> 00:04:17,918 - Kaixo, Codringher. - Kaixo, Geralt. 72 00:04:18,001 --> 00:04:21,543 Ene bada, Lettenhove-ko bizkondea. 73 00:04:21,626 --> 00:04:23,209 Plazer ezohikoa da. 74 00:04:23,918 --> 00:04:28,126 Jakizu, segurtasun-tresna duela gutxi ordezkatu dut. 75 00:04:28,709 --> 00:04:31,751 Hurrengoan, eskatu hitzordua, bai? 76 00:04:41,001 --> 00:04:42,043 Egun on, jauna. 77 00:04:43,168 --> 00:04:44,376 Prest duzu. 78 00:04:54,584 --> 00:04:57,459 Merezi duzuna eskuratzen lagunduko dizu. 79 00:04:59,543 --> 00:05:02,834 - Oreka konpondu diote? - Bai ba. Hori eskatu zenidan. 80 00:05:03,751 --> 00:05:06,918 Emazteak bizirik nau gustuko. Hobe nuen men egin. 81 00:05:09,668 --> 00:05:12,293 Halako ezpataz lortu nuen inperio bat behin. 82 00:05:13,668 --> 00:05:14,876 Kontatu istorioa. 83 00:05:17,751 --> 00:05:20,084 Uda bukatzear zen. 1260. 84 00:05:23,043 --> 00:05:25,043 Gizon gutxi geratzen zitzaizkidan. 85 00:05:25,751 --> 00:05:27,459 Egunak generamatzan jan gabe. 86 00:05:28,376 --> 00:05:32,584 Ezpatak koilarak bezain kamuts genituen, borroka odoltsuak zirela eta. 87 00:05:36,668 --> 00:05:39,626 Usurpatzailea menderatzeko azken aukera nuen. 88 00:05:43,043 --> 00:05:44,293 Zerbaitetaz 89 00:05:44,918 --> 00:05:48,251 ohartu nintzen. Bide bakarra nuen tronua berreskuratzeko: 90 00:05:49,209 --> 00:05:50,751 gazteluan isilean sartu, 91 00:05:51,584 --> 00:05:56,251 eta nire eta emaztea ostu zidan gizonaren arteko pertsona guztiak hil. 92 00:05:56,334 --> 00:05:57,876 Ahalegin ausarta. 93 00:06:00,001 --> 00:06:01,584 Ergela, hobeto esanda. 94 00:06:02,834 --> 00:06:04,834 - Atsegina izan naiz. - Enperadore. 95 00:06:06,418 --> 00:06:10,334 Botak eman nizkion ipotx bati Mahakam-eko ezpata baten truke. 96 00:06:14,459 --> 00:06:16,876 Ezpata hartaz lepo egin nuen kabroia. 97 00:06:19,376 --> 00:06:20,376 Egunen batean, 98 00:06:21,376 --> 00:06:25,043 gerra iraganeko kontua izango da, urruneko oroitzapena. 99 00:06:26,001 --> 00:06:28,293 Erregina izango dut alboan, 100 00:06:28,376 --> 00:06:30,793 eta munduko arrazak bakean biziko dira. 101 00:06:31,668 --> 00:06:33,918 Eta zuk ezpata berria egingo didazu. 102 00:06:34,709 --> 00:06:36,334 Zure trebeziaren mailakoa. 103 00:06:38,001 --> 00:06:41,209 Kontinenteko enperadorearentzako ezpata aproposa. 104 00:06:43,209 --> 00:06:44,209 Topa! 105 00:06:49,876 --> 00:06:50,751 Pozoituta. 106 00:06:54,334 --> 00:06:55,418 Ez dago pozoituta. 107 00:07:05,293 --> 00:07:06,459 Aizue, edan. 108 00:07:09,543 --> 00:07:10,376 Edateko. 109 00:07:12,376 --> 00:07:13,376 Ezin dut. 110 00:07:13,459 --> 00:07:15,668 Sugar Zuria pozoitzea nahi duzu? 111 00:07:25,376 --> 00:07:26,209 Edan. 112 00:07:32,376 --> 00:07:34,376 Edateko esan dut. 113 00:07:44,751 --> 00:07:46,251 Ez dago pozoituta. 114 00:07:48,626 --> 00:07:50,543 Jaskier! Hau poza. 115 00:07:50,626 --> 00:07:54,959 Zaude ziur, andrea. Neu naiz poz-pozik dagoena. 116 00:07:55,584 --> 00:07:59,376 Zerbait sinatuko nizuke, baina badirudi paper-eskasia duzuela. 117 00:07:59,459 --> 00:08:00,376 Esan zenuen, 118 00:08:01,459 --> 00:08:02,876 aztiok bezala, 119 00:08:02,959 --> 00:08:07,209 jendea munstroen eta zailtasun eskergen aurrean defendatzen duzula. 120 00:08:08,001 --> 00:08:10,376 Iritsiko nintzela bazenekitenez, 121 00:08:10,876 --> 00:08:14,251 komenta ditzagun… nire zailtasunak. 122 00:08:19,459 --> 00:08:24,793 Interesa piztu dizun Rience hura pertsonaia misteriotsua da. 123 00:08:25,626 --> 00:08:27,501 Guk badugu haren berri, jakina. 124 00:08:28,043 --> 00:08:29,168 Baina zuk zergatik 125 00:08:30,168 --> 00:08:31,293 dakizu nor den? 126 00:08:34,626 --> 00:08:36,251 Lagun bat mehatxatu du. 127 00:08:36,334 --> 00:08:37,834 Ez kezkatu, ni ez. 128 00:08:38,418 --> 00:08:42,584 Mago marjinatuak hiltzaile bilakatzeko entrenatzen dira askotan. 129 00:08:42,668 --> 00:08:46,751 Eta badakigu Rience delakoa Ban Ard-etik bota zutela. 130 00:08:46,834 --> 00:08:48,876 - Teoriarekin bat dator hori. - Zer teoria? 131 00:08:48,959 --> 00:08:51,918 Mago boteretsuago batentzat lan egiten duela. 132 00:09:03,709 --> 00:09:05,959 Katua beldurtu didazu. 133 00:09:06,043 --> 00:09:07,501 Barkatu, benetan. 134 00:09:07,584 --> 00:09:10,793 Ez nuen uste txanponen txin-txinak ikaratuko zuenik. 135 00:09:11,376 --> 00:09:15,084 Uste dut informazioa garestiago ordaindu beharko duzula, Geralt. 136 00:09:18,751 --> 00:09:20,376 Egin dezagun apustu. 137 00:09:22,418 --> 00:09:24,543 Bizkarra emango dizuet 138 00:09:25,834 --> 00:09:28,626 eta zuk burura jaurtiko didazu hau. 139 00:09:29,168 --> 00:09:30,126 Jotzen banauzu, 140 00:09:30,709 --> 00:09:31,584 zuek irabazle. 141 00:09:32,293 --> 00:09:33,501 Jo ezean, 142 00:09:33,584 --> 00:09:35,918 nahi dudan informazioa emango didazue. 143 00:09:37,334 --> 00:09:38,584 Kredituan, jakina. 144 00:09:39,668 --> 00:09:43,876 Benetan uste duzu apustu hau onartuko dudala? 145 00:09:44,459 --> 00:09:47,251 Zera… ondo dakit onartuko duzula. 146 00:10:01,793 --> 00:10:03,293 Ez zara mugitu ere egin. 147 00:10:05,168 --> 00:10:06,043 Zertarako? 148 00:10:06,751 --> 00:10:08,084 Nahita egin duzu kale. 149 00:10:09,001 --> 00:10:10,084 Agure biguna zara. 150 00:10:16,459 --> 00:10:19,126 Mago ofizial batzuek badituzte 151 00:10:19,209 --> 00:10:22,751 kontu ilegalak edo zikinak zertzen dituzten ikasle sekretuak. 152 00:10:22,834 --> 00:10:26,418 Magoen jargoian, norbait lotuta edukitzea esaten diote horri. 153 00:10:26,501 --> 00:10:27,751 Nork du lotuta? 154 00:10:27,834 --> 00:10:29,043 Ez dakigu. 155 00:10:30,126 --> 00:10:35,084 Baina badakigu mago hark kontu zikinak non zertzen dituen. 156 00:10:35,168 --> 00:10:38,459 Vuilpanne izeneko gaztelu bat dago, eskarlata zahar-- 157 00:10:38,543 --> 00:10:40,376 - Amonite-meatzean. - Bai. 158 00:10:41,501 --> 00:10:42,876 Piana-ko kanpoaldean. 159 00:10:42,959 --> 00:10:45,959 Hori dakizunez, nahasiegi zaude kontuan jada. 160 00:10:46,959 --> 00:10:50,001 Magoa, nornahi dela ere, 161 00:10:50,709 --> 00:10:52,376 zeharo arriskutsua da. 162 00:10:53,293 --> 00:10:56,043 Utz ezazu bakean, Geralt. 163 00:10:56,126 --> 00:10:58,543 Ez. Baina bazenekien ezetz esango nizula. 164 00:10:59,126 --> 00:11:00,418 Milesker zuen denboragatik. 165 00:11:03,251 --> 00:11:06,459 Goraintziak Antzinako Odoldun printzesari. 166 00:11:17,043 --> 00:11:19,626 Bezero bat duzue haren bila? 167 00:11:22,126 --> 00:11:23,043 Istredd. 168 00:11:25,501 --> 00:11:26,793 - Magoa? - Bai. 169 00:11:26,876 --> 00:11:30,293 Bera ez da azti ilezuriarekin dabilen neska topatzeko 170 00:11:30,376 --> 00:11:33,043 dirua ordaintzeko prest dagoen bakarra. 171 00:11:33,126 --> 00:11:37,251 Salbatu nahi duzu? Ba aurki ezazu beste neska bat… 172 00:11:38,043 --> 00:11:41,543 Gerrako umezurtz bat, adibidez. Errauts-ilea, begi berdeak… 173 00:11:41,626 --> 00:11:42,459 Ez! 174 00:11:43,043 --> 00:11:45,168 Geralt, lagun, 175 00:11:46,001 --> 00:11:49,293 herraren garaia iristear da. 176 00:11:49,959 --> 00:11:53,376 Erabateko herra sakona. 177 00:11:54,709 --> 00:11:57,543 Proposatzen dizudana soluzio erraza da: 178 00:11:58,084 --> 00:11:59,793 norbait hil behar da 179 00:11:59,876 --> 00:12:01,668 beste norbaitek 180 00:12:02,918 --> 00:12:04,001 biziraun dezan. 181 00:12:09,334 --> 00:12:13,001 Ez dut herra zabalduz maite dudana salbatuko. 182 00:12:18,126 --> 00:12:18,959 Goazen. 183 00:12:19,584 --> 00:12:20,459 Eskerrik asko. 184 00:12:24,793 --> 00:12:28,084 Mago bakartiak, monarka boterezaleak, eta orain Istredd. 185 00:12:28,168 --> 00:12:30,668 Beti ihesean egoteak ez zaitu nekatu jada? 186 00:12:31,334 --> 00:12:33,709 Toki seguru bat topatu ahal diogu akaso. 187 00:12:34,793 --> 00:12:38,001 Zergatik ez dugu zerbait pentsatzen Redaniarako bidean? 188 00:12:39,501 --> 00:12:40,334 Aizu. 189 00:12:41,459 --> 00:12:43,418 Pentsatzen aditzen dizut. 190 00:12:43,501 --> 00:12:45,501 Ez hasi "Bakarrik bidaiatuko naiz" 191 00:12:45,584 --> 00:12:48,293 edo "Jaskier, arriskutsuegia da" leloekin. 192 00:12:48,376 --> 00:12:51,084 Zera gogoraraziko dizut: amua izan berri naiz 193 00:12:51,168 --> 00:12:52,876 Su-Atzamar jaunarentzat. 194 00:12:52,959 --> 00:12:54,626 Eta estimatzen dizut, Jask. 195 00:12:55,418 --> 00:12:57,959 Ez zaitut berriz arriskuan jarri nahi baina. 196 00:12:58,043 --> 00:13:00,293 Horrexegatik noa Vuilpannera. 197 00:13:01,959 --> 00:13:04,168 Rience hildakoan bueltatuko natzaizu. 198 00:13:05,959 --> 00:13:07,751 Edo zu hildakoan topatuko nau. 199 00:13:26,626 --> 00:13:29,793 - Zer erosiko dugu zehazki? - Mirari bat. Ez urrundu. 200 00:13:34,209 --> 00:13:36,209 Eta lehen bidali duzun mezua, zer? 201 00:13:36,793 --> 00:13:38,043 Tissaiarentzat da. 202 00:13:39,043 --> 00:13:40,293 Etxera noala esateko. 203 00:13:40,918 --> 00:13:43,001 Posible al da hark ezetz esatea? 204 00:13:44,293 --> 00:13:45,418 Kontu konplexua da. 205 00:13:47,793 --> 00:13:48,751 Ni naizela eta? 206 00:13:50,084 --> 00:13:52,126 Bai, kontuak zaildu ohi dituzu. 207 00:13:55,001 --> 00:13:57,376 Tira, ni ez naiz bakarra. 208 00:13:59,168 --> 00:14:00,834 Zu ari zara ni zaintzen, 209 00:14:02,001 --> 00:14:03,293 baina baditut begiak. 210 00:14:04,001 --> 00:14:06,584 Eta zer ikusi duzu, ene zatartxo? 211 00:14:07,834 --> 00:14:09,918 Perfekzio ahaltsuaren irudia. 212 00:14:10,834 --> 00:14:11,709 Ederto. 213 00:14:13,876 --> 00:14:16,209 Baina mezuaren hiru zirriborro egin dituzu. 214 00:14:17,168 --> 00:14:19,043 Asunto sakona da beraz, ezta? 215 00:14:22,251 --> 00:14:23,834 Ez gaitezen gelditu. 216 00:14:23,918 --> 00:14:26,793 Tori. Jar ezazu buruan duzun mopa horretan. 217 00:14:29,918 --> 00:14:31,709 - Pasahitza. - Ragamuffin. 218 00:14:34,334 --> 00:14:36,959 Entrenamenduaz ez duzu boterea kontrolatu. 219 00:14:37,043 --> 00:14:39,084 Ahalmena azaleratu zaizu baina, 220 00:14:39,168 --> 00:14:40,543 presentzia areagotu du. 221 00:14:41,251 --> 00:14:42,126 Primeran. 222 00:14:42,918 --> 00:14:46,084 Aretuzan, irudipenak ikusi nahi duzun etorkizunean 223 00:14:46,168 --> 00:14:47,584 zentratzen ikasiko duzu. 224 00:14:48,084 --> 00:14:49,834 Eta ezer ikusi nahi ez badut? 225 00:14:50,334 --> 00:14:52,334 Orduan ezingo duzu panorama ikusi. 226 00:14:53,834 --> 00:14:55,584 Hortxe da. Zatoz. 227 00:14:59,209 --> 00:15:00,043 Yen! 228 00:15:00,626 --> 00:15:02,668 Eskerrak jainkoei, bizirik zaude. 229 00:15:03,168 --> 00:15:06,251 - Hizkimizkirik bai? - Astirik ez, Keira. Laguntza behar dut. 230 00:15:06,334 --> 00:15:09,418 Neskamea eta biok zure atari baten beharrean gara. 231 00:15:10,376 --> 00:15:11,209 Aretuzarakoa. 232 00:15:11,293 --> 00:15:13,084 Aretuzara itzuliko zara? 233 00:15:13,168 --> 00:15:16,084 Ekidin zenuen exekuzio ospetsua eta gero? 234 00:15:16,168 --> 00:15:20,334 Tira, espero dut haiek hori ahaztu edo ni barkatu izana. 235 00:15:20,418 --> 00:15:22,751 Zorte on. Tissaiak ni ez nau barkatu. 236 00:15:22,834 --> 00:15:25,668 Tronua irrikatzen zuen printze goranahi bakarra txortatu nuen. 237 00:15:25,751 --> 00:15:27,876 Tira, pozten naiz zu ikusteaz. 238 00:15:27,959 --> 00:15:30,001 Negozioa ez dabil arrakastatsu. 239 00:15:30,084 --> 00:15:32,501 Jendea lepo egiten dutelako erreinutik aldenduz gero. 240 00:15:32,584 --> 00:15:33,418 Nork? 241 00:15:33,501 --> 00:15:34,376 Batak bestea. 242 00:15:35,251 --> 00:15:39,168 Nilfgaard barrandan da. Ene, Iparrak arazoak kontrolatu behar ditu. 243 00:15:39,668 --> 00:15:42,501 - Ermandadeak ezin du ezer egin? - Ea, bizkor. 244 00:15:44,418 --> 00:15:45,376 Jarraitu. 245 00:15:50,293 --> 00:15:51,668 Ataria Claremont-era. 246 00:15:55,293 --> 00:15:57,584 Honek haientzako zerbait dauka. 247 00:15:59,334 --> 00:16:00,209 Oraintxe. 248 00:16:12,459 --> 00:16:13,793 Esnifatu nahi, maitea? 249 00:16:14,834 --> 00:16:15,793 Ez ba. 250 00:16:22,668 --> 00:16:23,501 Hil ematxarra! 251 00:16:26,209 --> 00:16:27,084 Ciri! 252 00:16:31,751 --> 00:16:33,084 [Antzineraz] 253 00:16:33,959 --> 00:16:36,043 Ez itxi. Azkar egingo dut. 254 00:16:36,126 --> 00:16:37,084 Korri! 255 00:16:37,876 --> 00:16:39,751 Aizu! Ze puta?! 256 00:16:42,084 --> 00:16:44,418 Ez dakizu nor izorratu duzun. 257 00:16:57,459 --> 00:16:58,501 Zer egin duzu? 258 00:16:59,376 --> 00:17:02,084 Houvenaghel-en gizon bat zen. 259 00:17:02,168 --> 00:17:04,918 Biziraun nahi baduzue, hobe duzue hanka egin. 260 00:17:05,001 --> 00:17:06,293 Keira, zaude. 261 00:17:10,168 --> 00:17:11,043 Goazen. 262 00:17:13,626 --> 00:17:18,209 Magia Kaosa antolatzean datza. Horretarako bi gauza behar dira: 263 00:17:18,834 --> 00:17:24,543 oreka eta kontrola. Horiek biak gabe, Kaosak hil egingo zaituzte. 264 00:17:26,001 --> 00:17:27,459 Inork ikusi al du Nissa? 265 00:17:31,418 --> 00:17:33,126 Elizabet, zoaz Nissaren bila. 266 00:17:33,209 --> 00:17:37,043 Gogorarazi iezaiozu inolako gaixotasunik ez dugula onartzen. 267 00:17:37,126 --> 00:17:38,459 Herrimina barne. 268 00:17:40,126 --> 00:17:44,001 Saia zaitez berriro, Sabrina. Ezin dugu hala utzi. 269 00:17:44,709 --> 00:17:46,709 Esana dizuet ba zeharo irmoa dela. 270 00:17:46,793 --> 00:17:50,709 Esan dit ez diola axola Foltest eta bereak gosez hiltzen uztea. 271 00:17:50,793 --> 00:17:53,543 Henselt-ek aleak Temeria-ra bidali nahiko balitu ere, 272 00:17:53,626 --> 00:17:56,126 Scoia'tael kakek bidean ostuko lituzkete. 273 00:17:56,209 --> 00:17:58,959 Erregeek jada ez dute konfiantzarik guregan 274 00:17:59,043 --> 00:18:02,834 elfoak arazotsuak zirela jakinda ere, ezer egin ez genuelako. 275 00:18:02,918 --> 00:18:05,626 Hori… historiaren ikuspegi partziala da. 276 00:18:06,126 --> 00:18:08,209 Baina zuk hala jokatzen duzu beti. 277 00:18:08,293 --> 00:18:09,709 Eten ika-mika. 278 00:18:10,459 --> 00:18:13,834 Bidali Triss Foltesten gortera. Koskak berdinduko ditugu. 279 00:18:13,918 --> 00:18:17,626 Moztutako besoa hesgailuz lotzea bezain mesedegarria litzateke. 280 00:18:17,709 --> 00:18:21,209 Tissaiak Cintrako Cirillaren burua agindu zien. 281 00:18:21,293 --> 00:18:22,501 Ez zuen bete. 282 00:18:22,584 --> 00:18:25,709 Bakea nahi dugu. Hil dezagun ba umemokoa! 283 00:18:25,793 --> 00:18:26,709 Ez! 284 00:18:26,793 --> 00:18:30,084 Hemen ez dugu arazoak liskarrean konpontzeko ohiturarik. 285 00:18:30,668 --> 00:18:34,543 Kontseilu osoari jakinaraziko dizkiogu asuntoak, beti bezala. 286 00:18:35,209 --> 00:18:37,876 Orain lezioak oztopatzen ari zara soilik. 287 00:18:49,876 --> 00:18:51,001 Ez daude oker. 288 00:18:52,126 --> 00:18:54,043 Nekez onartuko dut, baina zu-- 289 00:18:54,126 --> 00:18:55,543 Esana dizut, Ermandadeak 290 00:18:55,626 --> 00:18:59,334 nire Temeriako postua nahi duenean bete dezake. Onartuko dut. 291 00:18:59,418 --> 00:19:02,793 Zure aldean nago hobeto, neskei euren gaitasunak azaltzen. 292 00:19:02,876 --> 00:19:04,793 Jokabide zintzoa duzu. 293 00:19:05,543 --> 00:19:08,376 Baina neskak direla eta zaude hemen zinez? 294 00:19:12,126 --> 00:19:13,834 Ciriri ez zenion lagundu eta… 295 00:19:15,459 --> 00:19:17,043 Nissaren bila noa. 296 00:19:33,418 --> 00:19:34,334 Nissa! 297 00:20:15,584 --> 00:20:19,543 - Hitz egin elfoari buruz. - De Noailles kondeak elfoa atzeman zuen. 298 00:20:19,626 --> 00:20:21,876 Kondeak hiltzaile bat zela esan zidan. 299 00:20:23,918 --> 00:20:24,834 Ozenago! 300 00:20:28,543 --> 00:20:29,376 Hitz egin! 301 00:20:30,876 --> 00:20:34,709 Bera ebakitzera behartu ninduen, 302 00:20:36,209 --> 00:20:37,918 hamaika era ezberdinetan. 303 00:20:38,543 --> 00:20:39,376 Eta… 304 00:20:42,459 --> 00:20:43,584 Zer egin zenuen? 305 00:20:44,834 --> 00:20:48,043 Sakonegi… moztu nuen. 306 00:20:50,584 --> 00:20:52,918 Hil nuen lehen pertsona izan zen. 307 00:21:04,084 --> 00:21:05,709 Berotu egin zintuen horrek? 308 00:21:09,918 --> 00:21:10,751 Ez. 309 00:21:11,709 --> 00:21:13,668 Haserretu ninduen. 310 00:21:15,709 --> 00:21:16,876 Alferrik galdu genuen. 311 00:21:17,876 --> 00:21:19,709 Bagenuen elfoa aldatzea. 312 00:21:20,334 --> 00:21:22,084 Gure aginduetara zatekeen. 313 00:21:24,626 --> 00:21:27,209 Probetxugarri gerta zekigukeen agian. 314 00:21:31,334 --> 00:21:32,793 Bai. Probetxugarri. 315 00:21:34,084 --> 00:21:35,084 Ondo, mutiko. 316 00:21:47,209 --> 00:21:50,043 Zu… honakoan gogor aritu zara. 317 00:21:50,126 --> 00:21:51,293 Ez behar bezain gogor? 318 00:21:55,459 --> 00:21:58,376 Ikuspegia aldatzen didazu beti. Argitasuna eman. 319 00:22:00,959 --> 00:22:01,834 Eskerrik asko. 320 00:22:02,626 --> 00:22:04,918 Zerbait egin behar duzu ordainetan. 321 00:22:06,959 --> 00:22:09,876 Harrigarria da, baina Radovidek sen zorrotza du. 322 00:22:10,709 --> 00:22:12,709 Lagunduko al digu Vizimir arrastoan sartzen? 323 00:22:12,793 --> 00:22:15,251 Vizimir laguntzarik gabe dut kontrolpean. 324 00:22:15,334 --> 00:22:17,959 Kontinentea inoiz baino banatuago dago. 325 00:22:19,168 --> 00:22:22,918 Nilfgaard ez da hura konkistatzeko unea dela dakien bakarra. 326 00:22:23,001 --> 00:22:25,251 Eta guk Radovid baliatzerik badugu… 327 00:22:25,334 --> 00:22:27,001 Redaniak baliatuko du. 328 00:22:31,918 --> 00:22:32,793 Mintzatu harekin. 329 00:22:37,376 --> 00:22:38,418 Nigatik. 330 00:22:44,918 --> 00:22:45,918 Bukatu dugu. 331 00:23:01,626 --> 00:23:03,001 Beraxe da. Jaskier. 332 00:23:03,626 --> 00:23:05,001 Txikori Belarra da. 333 00:23:06,293 --> 00:23:11,293 Esan didate bisitaria dudala. Esan beharra dago, sorpresa atsegina zara. 334 00:23:12,418 --> 00:23:17,126 - Abesti eder bat kantatzera etorri zara? - Ez, nireak ez dira ederrak. 335 00:23:18,501 --> 00:23:19,376 Informazioa daukat. 336 00:23:21,126 --> 00:23:25,376 Codringher eta Fenn detektibeak ezagutzen al dituzu? 337 00:23:25,459 --> 00:23:26,418 Ez. 338 00:23:27,709 --> 00:23:28,793 Tira. Badakite 339 00:23:29,668 --> 00:23:31,668 Riencek norentzat egiten duen lan. 340 00:23:32,543 --> 00:23:34,626 Kulturatxoa. Esan ba. 341 00:23:34,709 --> 00:23:38,376 Geraltek Geralten erara konpondu nahi du arazoa, 342 00:23:38,459 --> 00:23:41,959 haiek ezer kontatzeko nahikoa dirurik ez duelako. 343 00:23:42,043 --> 00:23:44,626 Baina… zuk bai. 344 00:23:45,251 --> 00:23:46,168 Nik uste. 345 00:23:47,584 --> 00:23:49,543 Eskertzen dizut informazioa, 346 00:23:49,626 --> 00:23:52,126 zinez, baina abestia nahi dut. 347 00:23:53,126 --> 00:23:56,168 Ez. Ez dut abesteko aldarterik. 348 00:23:56,251 --> 00:23:57,209 - Tira ba. - Ez. 349 00:23:57,709 --> 00:24:00,876 Badirudi bezeria poz-pozik dagoela ni gabe eta-- 350 00:24:00,959 --> 00:24:03,126 Hautatu gogokoena. Mesedez. 351 00:24:04,418 --> 00:24:07,084 Azti ilezuriari buruzko kantua gustatuko zaie. 352 00:24:07,876 --> 00:24:08,709 Konforme. 353 00:24:29,584 --> 00:24:31,043 Tranpa da seguruenik. 354 00:25:57,168 --> 00:25:58,501 Tranpa da nabarmen. 355 00:26:05,709 --> 00:26:07,168 Hitz egin dezagun gaiaz. 356 00:26:09,168 --> 00:26:10,376 Haserre zaude. 357 00:26:10,959 --> 00:26:13,834 Ez nago haserre, dezepzionatuta baizik. 358 00:26:17,251 --> 00:26:19,959 Esan dizut deigarri ez gertatzeko. 359 00:26:20,043 --> 00:26:21,001 Badakit. 360 00:26:22,293 --> 00:26:23,251 Nire errua da. 361 00:26:23,876 --> 00:26:25,376 Irakatsi behar izan nizun 362 00:26:25,459 --> 00:26:28,834 batzuetan diskrezioa ausardia baino garrantzitsuagoa dela. 363 00:26:30,626 --> 00:26:31,751 Geralt dirudizu. 364 00:26:31,834 --> 00:26:33,584 Tira, beti ez dago oker. 365 00:26:35,084 --> 00:26:38,543 Erregina bilakatuko naiz agian, eta eskura dudana erabili beharko dut. 366 00:26:38,626 --> 00:26:43,251 Hau da, zuzentasun zentzua, daga bat eta erreflexu azkarrak. 367 00:26:43,959 --> 00:26:47,418 - Geraltek eta zuk irakatsi didazue hori. - Ba irakaskuntza osagabea izan da. 368 00:26:47,501 --> 00:26:49,626 Ondorioak irakatsi behar genizkizun. 369 00:26:49,709 --> 00:26:52,126 Ondorioak ez dira ez mugitzeko aitzakia. 370 00:26:52,209 --> 00:26:54,418 Norbait hil behar dutenean, kasurako. 371 00:26:55,001 --> 00:26:57,543 Ez dituzu umearen begiak ikusi. Egin behar-- 372 00:26:57,626 --> 00:26:59,876 Ez, tartean sartzea erabaki duzu. 373 00:27:02,168 --> 00:27:05,626 Ellander-eko mezularia gogoratzen? Patu misteriotsua du. 374 00:27:06,209 --> 00:27:07,959 Baina hemen badakit zer gertatuko den. 375 00:27:08,626 --> 00:27:11,251 Dominik Houvenaghel-ek Leo Bonhart lehengusua bidaliko du 376 00:27:11,334 --> 00:27:14,001 galdutakoa diruz edo odolez berreskuratzera. 377 00:27:15,043 --> 00:27:17,668 Bizirauten dutenak errekrutatu egingo dituzte 378 00:27:17,751 --> 00:27:19,459 gertuko gerran borrokatzeko. 379 00:27:19,543 --> 00:27:21,751 Gudu-zelaian hilko dira, gaixotasunek 380 00:27:22,293 --> 00:27:24,668 edo goseak haiek lehenago akabatu ezean. 381 00:27:25,709 --> 00:27:26,793 Bat salbatu duzu, 382 00:27:27,334 --> 00:27:30,334 eta ziur aski ondorioak ehun kondenatu ditu trukean. 383 00:27:30,418 --> 00:27:33,709 Zertarako etorkizuna ikusi, esku hartu ezin badut? 384 00:27:40,709 --> 00:27:44,126 Nolatan ulertuko duzu ba? Nahi duzuna gauzatzen duzu. 385 00:27:44,709 --> 00:27:48,668 Kriskitin eginez mugitzen dituzu mendiak. Gizonek men egiten dizute. 386 00:27:50,751 --> 00:27:53,918 Ez dakizu bizia kontrolatzeko borrokatzea zer den. 387 00:28:02,918 --> 00:28:05,668 Nora zoaz? Erosketa gehiago? 388 00:28:05,751 --> 00:28:08,168 Ez, ene zatartxo. 389 00:28:08,251 --> 00:28:09,584 Desbideratuko gara. 390 00:28:11,209 --> 00:28:12,168 Zergatik "zatartxo"? 391 00:28:12,751 --> 00:28:16,334 Beti egia esango nizula agindu nizulako. 392 00:28:17,626 --> 00:28:20,626 Zatoz. Benetan nor naizen erakutsiko dizut. 393 00:28:36,501 --> 00:28:38,251 Non dut ezpata ostia? 394 00:28:42,084 --> 00:28:43,584 Ez zara elfo puta ere ez. 395 00:28:45,001 --> 00:28:46,626 Baina elfoak bezala hilko zara. 396 00:28:56,084 --> 00:28:57,751 Gogotik ordainduko didazu, 397 00:28:57,834 --> 00:28:59,168 zabor nilfgaardarra. 398 00:29:06,168 --> 00:29:07,293 Altxa zaitez. 399 00:29:10,126 --> 00:29:11,626 Altxatu, aspaldiko lagun. 400 00:29:13,876 --> 00:29:15,084 Milesker. 401 00:29:15,168 --> 00:29:17,126 Askotan salbatu nauzu zuk. 402 00:29:17,209 --> 00:29:18,959 Mesedea zor nizun. 403 00:29:21,751 --> 00:29:23,376 Ze demontre zabiltza hemen? 404 00:29:28,751 --> 00:29:32,959 Francescak lelokeriak ditu buruan. Profeziak, Hen Ichaer… 405 00:29:33,043 --> 00:29:35,543 Bitartean, Scoia'taelak hiltzen ari gara, 406 00:29:36,709 --> 00:29:39,418 gu gosez edota hotzez hiltzea saihestu nahian. 407 00:29:39,501 --> 00:29:42,376 Puntazorrotzak ez al zineten superstiziosoak? 408 00:29:42,459 --> 00:29:44,543 Ez duzu Antzinako Odolan sinesten? 409 00:29:44,626 --> 00:29:45,501 Mesedez. 410 00:29:45,584 --> 00:29:47,959 Gureek zibilizazioak eraikitzen zituzten 411 00:29:48,043 --> 00:29:52,043 belarri-kamutsek trumoiak jainkoen puzkerrak zirela uste zutenean. 412 00:29:52,126 --> 00:29:53,501 Errealitatean sinesten dut: 413 00:29:54,209 --> 00:29:58,001 Francescaren Hen Ichaer Cintrako neska bat da. 414 00:30:00,001 --> 00:30:00,959 Cintra? 415 00:30:01,459 --> 00:30:03,126 Aurrez aurre ikusi nuen. 416 00:30:03,209 --> 00:30:05,876 Dirudienez, printzesa elfoon salbatzailea da. 417 00:30:07,293 --> 00:30:09,209 Ezin dut hala jarraitu, Cahir. 418 00:30:09,293 --> 00:30:13,418 Ezin ditut nireak heriotzara bultzatu. Ez dut borroka honetan sinesten. 419 00:30:14,834 --> 00:30:17,584 Hara, horregatik itzuli zara. 420 00:30:18,501 --> 00:30:22,084 Elfoen ardura hartzeko egin nizun proposamena dela eta. 421 00:30:22,168 --> 00:30:23,001 Bai. 422 00:30:24,043 --> 00:30:28,251 Baina gauza bat ez dut ulertzen oraindik. 423 00:30:29,459 --> 00:30:32,459 Zeu. Zu Emhyr-en jeneral nagusia zinen. 424 00:30:33,084 --> 00:30:36,793 Orain karabanei erasotzera bidali zaitu, batailen alde txarrera, 425 00:30:36,876 --> 00:30:39,918 eta gogotik jipoitzen zaituzte egunero. 426 00:30:40,668 --> 00:30:43,376 Ez dut ulertzen. Zuk esan bezain jakituna bada, 427 00:30:43,876 --> 00:30:46,626 zergatik alferrik galdu du zure talentua? 428 00:30:50,834 --> 00:30:52,001 Traizionatu nuen. 429 00:30:53,126 --> 00:30:54,126 Gezurra esan ere. 430 00:30:55,501 --> 00:30:58,834 Misio sakratua zertzeko fidatu zen nitaz. Huts egin nion. 431 00:30:59,626 --> 00:31:03,876 Iparreko tropek zu hil arte penitentzia egiteko asmoa duzu ala? 432 00:31:04,418 --> 00:31:07,501 Sekulako gizona izango da halako leialtasuna pizteko. 433 00:31:07,584 --> 00:31:10,626 Zure gizonek hala estimatzen zaituzte zu ere bai, 434 00:31:10,709 --> 00:31:13,418 nahiz eta alproja zahar, zatar eta harroa izan. 435 00:31:14,251 --> 00:31:15,084 Zaharra… 436 00:31:17,251 --> 00:31:18,959 Proposamena onartuz gero, 437 00:31:19,668 --> 00:31:22,543 leiala izango naiz Francesca uzkailitakoan? 438 00:31:22,626 --> 00:31:23,501 Gallatin, 439 00:31:25,293 --> 00:31:28,834 gerrakide izan dudan soldadurik onenetarikoa zara. 440 00:31:28,918 --> 00:31:31,168 Sugar Zuriak ikusi egingo du hori. 441 00:31:32,251 --> 00:31:34,793 Iparra hartzen zeuk lagunduko diozu, ez Francescak. 442 00:31:36,709 --> 00:31:38,168 Nire leialtasuna irabazi zuen. 443 00:31:40,668 --> 00:31:41,959 Eta Francescak zurea? 444 00:31:45,918 --> 00:31:47,668 Txiste on bat entzun nahi? 445 00:31:49,793 --> 00:31:50,834 Jende gehienak 446 00:31:51,501 --> 00:31:54,376 ulertu ezinezko botereaz jaio nintzen. 447 00:31:55,668 --> 00:31:58,834 Kaosa nire nahierara eraldatzen nuen. 448 00:31:59,418 --> 00:32:02,251 Gazte eta eder irauteko diseinatu ninduten 449 00:32:03,459 --> 00:32:04,543 gorteko 450 00:32:05,459 --> 00:32:08,334 mailarik gorenenetan. 451 00:32:10,334 --> 00:32:11,793 Orain hemen hilko naiz, 452 00:32:13,293 --> 00:32:14,918 bodega batean, 453 00:32:15,543 --> 00:32:16,543 zuekin batera. 454 00:32:17,959 --> 00:32:21,043 - Badakizue magoek zer arazo duzuen? - Zer? 455 00:32:21,126 --> 00:32:23,543 Serioegiak zarete, dedio. 456 00:32:27,501 --> 00:32:28,876 - Bai. - Egia da. 457 00:32:28,959 --> 00:32:30,293 Bai! 458 00:32:33,626 --> 00:32:36,793 Bai, Ermandadeari erreinu ustelak sostengatuz 459 00:32:36,876 --> 00:32:41,084 botereari eusten laguntzea egiteko serioa da gero. 460 00:32:41,168 --> 00:32:43,751 Nilfgaard gailentzean aldatuko da kontua. 461 00:32:43,834 --> 00:32:47,209 - Zergatik? - Emhyrrek ez ditu magoak gustuko. 462 00:32:48,459 --> 00:32:49,459 Adibide ona zara. 463 00:32:50,959 --> 00:32:52,293 Inoiz irteten banaiz, 464 00:32:53,918 --> 00:32:55,918 zuhurkiago arituko naiz. 465 00:32:57,001 --> 00:32:59,001 Tipo bat ikusi nuen behin ihesean. 466 00:33:00,126 --> 00:33:02,126 Txakurrak oldartu zitzaizkion. 467 00:33:03,543 --> 00:33:05,876 Gorputz-adarrak erauzi zizkioten. 468 00:33:07,543 --> 00:33:10,668 Enperadoreak hil eta gero 469 00:33:10,751 --> 00:33:13,376 absolbitzen zaitu soilik, maitea. 470 00:33:22,001 --> 00:33:22,876 Aizu. 471 00:33:27,793 --> 00:33:28,959 Aizu! 472 00:33:31,834 --> 00:33:33,543 Beste bat dugu. 473 00:33:33,626 --> 00:33:34,543 Zer da? 474 00:33:38,293 --> 00:33:41,709 Sar ezazu poltsan. Mutilek bera ateratzen lagunduko didate. 475 00:33:50,043 --> 00:33:50,876 Tira ba. 476 00:33:52,043 --> 00:33:53,251 Beste bat, mesedez. 477 00:33:58,251 --> 00:34:02,501 Sartu zure hitzak izotzetan 478 00:34:02,584 --> 00:34:04,876 Zure begiradak 479 00:34:04,959 --> 00:34:07,334 Sua pizten du 480 00:34:08,543 --> 00:34:12,834 Zera diote, "Jo beste abesti eder bat" 481 00:34:12,918 --> 00:34:17,084 Baina ez dut gogorik 482 00:34:17,751 --> 00:34:20,334 Zergatik xahutu hitzak? 483 00:34:20,418 --> 00:34:26,043 Ezpainak berebiziko gauzetarako Daude eginda 484 00:34:26,751 --> 00:34:29,459 Ez da apeta, beharra baizik 485 00:34:29,543 --> 00:34:31,918 Ez diet men egingo 486 00:34:32,001 --> 00:34:36,209 Besteek proposatzen dizkidaten abestiei 487 00:34:37,793 --> 00:34:40,751 Abesti handien osagaia 488 00:34:42,168 --> 00:34:45,793 Esan gabeko maitasun-hitzak dira 489 00:34:48,168 --> 00:34:51,168 Behar adina halako izan ditut 490 00:34:53,084 --> 00:34:56,543 Zuek baino ez zaituztet behar 491 00:34:58,126 --> 00:35:00,293 Zuekin, ni neu 492 00:35:01,584 --> 00:35:02,793 Naiz nahikoa 493 00:35:05,376 --> 00:35:06,668 Nahikoa 494 00:35:07,751 --> 00:35:12,543 Naiz 495 00:35:16,668 --> 00:35:18,793 Txalo egin orain, nahi izanez gero. 496 00:35:19,543 --> 00:35:21,543 Eskerrik asko zinez. Milesker. 497 00:35:22,459 --> 00:35:24,751 Milesker. Zuri ere bai. 498 00:35:27,209 --> 00:35:28,334 Eskerrik asko. 499 00:35:36,501 --> 00:35:37,459 Hori… 500 00:35:40,418 --> 00:35:41,418 Inoiz ez dut… 501 00:35:47,084 --> 00:35:49,584 Barkatu, hitzik gabe nago, tragoen erruz. 502 00:35:49,668 --> 00:35:51,793 Tira, baina ez zaude mozkor. 503 00:35:53,709 --> 00:35:54,959 Begira begiak. 504 00:35:55,584 --> 00:35:56,876 Ez dituzu beiratsu. 505 00:35:57,584 --> 00:36:01,084 Taberna lohi askotan abestu dut. Trebea naiz mozkor plantak 506 00:36:01,709 --> 00:36:03,293 egitearen antzean, 507 00:36:04,293 --> 00:36:06,293 zuhurtziak badirauela ezkutatzeko. 508 00:36:06,376 --> 00:36:10,084 Eta… zulo hau sugegorriz josita dagoenez, tira… 509 00:36:13,293 --> 00:36:15,126 Rience-n kontuarekin lagunduko? 510 00:36:17,584 --> 00:36:21,376 Aspalditik jakin nahi nuen zure kantuen xarmaren arrazoia. 511 00:36:22,668 --> 00:36:24,001 Orain badakit. 512 00:36:24,084 --> 00:36:24,959 Ez da izango? 513 00:36:26,043 --> 00:36:26,876 Kontatu. 514 00:36:29,751 --> 00:36:30,793 Benetako izaera 515 00:36:32,251 --> 00:36:35,126 igartzen diozu jendeari, plantak baztertuz. 516 00:36:37,001 --> 00:36:38,668 Artearen zati duzu. 517 00:36:41,376 --> 00:36:42,376 Eta gainerakoa? 518 00:36:45,751 --> 00:36:46,834 Oraindik ez dakit. 519 00:36:48,418 --> 00:36:50,334 Baina jakin jakingo dut. 520 00:36:53,126 --> 00:36:55,084 Bitartean, ikertuko egingo ditut 521 00:36:55,168 --> 00:36:57,793 Rience eta bere lagun-taldea. 522 00:37:00,001 --> 00:37:00,876 Milesker. 523 00:37:10,001 --> 00:37:12,251 Aztiak ba al daki zein zorionekoa den zurekin? 524 00:37:42,209 --> 00:37:43,251 Norbait dator. 525 00:38:04,543 --> 00:38:07,751 - Mesedez, lagundu. - Guregana itzuliko da, betiko lez. 526 00:38:07,834 --> 00:38:09,418 Mesedez, oraintxe joan da. 527 00:38:09,501 --> 00:38:10,709 Laguntza! 528 00:38:12,709 --> 00:38:14,793 Lagundu, mesedez! 529 00:38:14,876 --> 00:38:16,918 Mesedez, laster itzuliko da. 530 00:38:17,001 --> 00:38:18,334 Ez dut ezer sentitzen. 531 00:38:18,418 --> 00:38:19,876 Mesedez, itzuli. 532 00:38:19,959 --> 00:38:22,501 - Ez diezagula minik eman. - Mesedez! 533 00:38:25,626 --> 00:38:26,751 Laguntza! 534 00:38:32,501 --> 00:38:33,626 Ez dizut minik emango. 535 00:38:34,626 --> 00:38:35,751 Ondo al zaude? 536 00:38:38,001 --> 00:38:39,626 Zu lako beste inor al dago? 537 00:38:41,084 --> 00:38:42,584 Pila bat. 538 00:38:43,626 --> 00:38:44,751 Gero eta gehiago. 539 00:38:51,126 --> 00:38:52,168 Gure bila etortzen da. 540 00:38:53,251 --> 00:38:54,126 Gauez. 541 00:38:56,959 --> 00:38:59,334 Geldi ezazu, mesedez. 542 00:38:59,418 --> 00:39:00,668 Gizon hark 543 00:39:02,543 --> 00:39:03,834 Rience al du izena? 544 00:39:04,668 --> 00:39:07,084 Txerri elfoa. 545 00:39:08,709 --> 00:39:10,459 Beti dago iturri bat. 546 00:39:39,709 --> 00:39:40,918 Ez! 547 00:39:48,793 --> 00:39:50,209 Ez guri minik eman! 548 00:40:01,543 --> 00:40:02,418 Geldi ezazu! 549 00:40:02,501 --> 00:40:04,084 Ez gaitzala hil! 550 00:40:15,126 --> 00:40:16,043 Beranduegi da. 551 00:40:16,126 --> 00:40:16,959 Alde! 552 00:41:27,084 --> 00:41:29,126 Ardoak astunago bilakatzen ditu. 553 00:41:40,168 --> 00:41:41,918 Goian bego, kabroia. 554 00:42:00,001 --> 00:42:00,918 Ene! 555 00:42:29,668 --> 00:42:32,084 Uste zuten okina lekuko errugabea zela, 556 00:42:32,168 --> 00:42:33,126 baina esan nien 557 00:42:33,209 --> 00:42:35,834 bihurrikariaren xedea huraxe zela hasieratik. 558 00:42:39,668 --> 00:42:42,459 Gaueko kontuez ari garela, kontatu dizuet inoiz 559 00:42:42,543 --> 00:42:46,084 behin elfo gazte bat ikusi nuela Virfuril-en gelatik irteten? 560 00:42:46,168 --> 00:42:49,251 Laztana, Virfuril txolina eta ergela da. 561 00:42:49,334 --> 00:42:53,209 - Zer egingo nuke zu gabe, laztana? - Ezer gutxi, laztana. 562 00:42:53,293 --> 00:42:55,251 - Eva, haragia. - Bai, andrea. 563 00:42:55,834 --> 00:42:58,543 Gelan galdeketa egiteko zuela argudiatu zuen. 564 00:42:58,626 --> 00:43:01,501 Entzun nituen soinuak torturak azalduko lituzke. 565 00:43:05,751 --> 00:43:08,876 Aztiaren lagunarekin izan naiz. Interesgarria izan da. 566 00:43:08,959 --> 00:43:11,793 Uste du Codringher eta Fenn-ek Rienceri buruzko 567 00:43:11,876 --> 00:43:14,126 - informazioa dutela. - Eta? 568 00:43:14,209 --> 00:43:17,501 Neska lortzeko metodoa erraztu egingo genuke agian 569 00:43:17,584 --> 00:43:20,001 azenarioa eta makila erabiliz. 570 00:43:20,084 --> 00:43:21,834 Interesgarria gero. 571 00:43:22,751 --> 00:43:25,959 Mahaspasa bi horiek bisitatu beharko ditut nik ere bai. 572 00:43:28,084 --> 00:43:30,668 Imajinatu elfoa: elurretan, gerrikoa askatuta. 573 00:43:30,751 --> 00:43:32,959 Erru-aurpegiera atsegingarria zuen. 574 00:43:33,043 --> 00:43:36,584 Errege zintzoa naizenez, esan nion, "Abantaila emango dizut, 575 00:43:36,668 --> 00:43:38,334 baina gezi-kolpea jasoko duzu". 576 00:43:38,418 --> 00:43:42,251 "Zoaz", esan nion. Korrika hasi zen, orein zauritua balitz bezala, 577 00:43:42,334 --> 00:43:44,001 eta halaxe egin nion tiro. 578 00:43:44,084 --> 00:43:45,209 Ez mugitu. 579 00:43:46,001 --> 00:43:48,084 Biba! 580 00:43:48,793 --> 00:43:52,293 Aplegatt! Zorioneko alproja! Zertara etorri zara? 581 00:43:53,334 --> 00:43:57,168 Kontatu dizuet inoiz Aplegatt ezagutu nueneko istorioa? 582 00:43:57,251 --> 00:44:00,459 Ez zara anaiaren kontaketa epikoaz gozatzen ari ala? 583 00:44:01,334 --> 00:44:03,001 Entzuna dut jada. 584 00:44:03,084 --> 00:44:05,418 Errepikapenak ez du hobetzen. 585 00:44:06,418 --> 00:44:08,668 Anaia ez da bere txispagatik ezaguna. 586 00:44:09,626 --> 00:44:12,918 Philippak uste du zeu zarela pentsa baino zorrotzagoa. 587 00:44:15,793 --> 00:44:16,668 Edo ez. 588 00:44:18,709 --> 00:44:20,084 Espioi-burua zarenez, 589 00:44:20,168 --> 00:44:23,209 ondo dakizu hemengo denek ezkutatzen dutela zerbait. 590 00:44:24,168 --> 00:44:27,126 Anaia bezala, kamuts diruditenek ere bai. 591 00:44:27,209 --> 00:44:29,251 Vizimirrek ez dit ezer ezkutatzen. 592 00:44:29,334 --> 00:44:31,709 Orduan atzo gaueko bileraren berri duzu? 593 00:44:33,459 --> 00:44:34,876 Nilfgaardekin bildu zen. 594 00:44:47,168 --> 00:44:48,543 Entzun duzu zerbait? 595 00:44:48,626 --> 00:44:49,959 - Ez. - Benetan? 596 00:44:50,876 --> 00:44:51,709 Ezer ez. 597 00:44:51,793 --> 00:44:55,209 Zergatik galdetu ote dizut? Gortzen ari zara. 598 00:44:55,293 --> 00:44:56,209 Baina-- 599 00:44:58,293 --> 00:45:00,543 - Bisitari bat izan duzue. - Asko-- 600 00:45:01,918 --> 00:45:02,793 Badakizue nor. 601 00:45:02,876 --> 00:45:05,251 Aztia etorri zen. Kiratsa usaintzen dut. 602 00:45:05,334 --> 00:45:06,584 Zer esan zenioten? 603 00:45:07,293 --> 00:45:11,043 Ez kezkatu. Ez genion zure nagusiari buruzko ezer esan. 604 00:45:11,126 --> 00:45:15,334 Ezta Cintrako Cirilla dela eta zer egitasmo dituen ere. 605 00:45:16,168 --> 00:45:18,209 Zer dakizue bere egitasmoei buruz? 606 00:45:32,709 --> 00:45:34,084 Mesedez, katua ez! 607 00:45:34,168 --> 00:45:35,293 Kontatu guztia. 608 00:46:01,501 --> 00:46:04,834 Zer, etxera itzultzen utziko diozu Yenneferri? 609 00:46:05,876 --> 00:46:07,876 Utzi? Bidean da jada. 610 00:46:10,043 --> 00:46:11,168 Nola ez. 611 00:46:13,293 --> 00:46:14,959 Asmo sekretuekin, jakina. 612 00:46:20,209 --> 00:46:23,751 Arazoak daudenean, alde egiten du. Irlako lainoek ez bezala. 613 00:46:26,626 --> 00:46:28,001 Trissek arrazoi du. 614 00:46:29,709 --> 00:46:31,334 Ene, Stregoborrek ere bai. 615 00:46:32,251 --> 00:46:35,043 Iparrak kasu egin behar digu. Elkarrekin aritu behar dugu. 616 00:46:35,126 --> 00:46:35,959 Exekuzio-festa 617 00:46:36,043 --> 00:46:39,209 zapuztu zien emakumea ezin dute begiz ikusi ere egin. 618 00:46:43,501 --> 00:46:44,501 Baina maite duzu. 619 00:46:48,751 --> 00:46:50,918 Gogoa oraindik ez zaizu iritsi 620 00:46:51,001 --> 00:46:53,501 zure bihotzak jada erabaki duen ondoriora. 621 00:46:55,334 --> 00:46:57,043 Kontseiluburua zara zu ere. 622 00:46:57,918 --> 00:46:59,001 Zer uste duzu? 623 00:47:00,918 --> 00:47:02,834 Jainkoek badakite ez zenuela gustuko. 624 00:47:04,293 --> 00:47:06,418 Antza handiegia dugulako da hori. 625 00:47:08,334 --> 00:47:09,168 Umore txarra. 626 00:47:11,043 --> 00:47:12,251 Inpultsibitatea. 627 00:47:13,334 --> 00:47:15,459 Eztabaidak irabazteko behar irmoa. 628 00:47:21,168 --> 00:47:22,918 Beste zerbaitetan gatoz bat. 629 00:47:26,209 --> 00:47:27,084 Zu 630 00:47:29,001 --> 00:47:29,918 maitatzean. 631 00:47:45,293 --> 00:47:47,459 Yennefer iragana ahazteko gai bada, 632 00:47:48,418 --> 00:47:49,334 ni ere bai. 633 00:47:56,418 --> 00:47:57,293 Zer da? 634 00:47:57,918 --> 00:47:59,168 Superstizio zaharra. 635 00:48:00,168 --> 00:48:02,543 Harriek tasun babesgarriak ei dituzte. 636 00:48:05,334 --> 00:48:07,293 Gogoan ninduzula esan, eta listo. 637 00:48:19,459 --> 00:48:23,668 Gors Velen-en elkartuko naiz harekin, arazorik ez dakarrela ziurtatzeko. 638 00:48:50,543 --> 00:48:52,376 Zelai batera desbideratu gara. 639 00:48:54,459 --> 00:48:56,126 Hemen etxe bat zegoen lehen. 640 00:48:58,251 --> 00:48:59,209 Nire etxea. 641 00:49:02,459 --> 00:49:03,876 Hementxe hazi nintzen. 642 00:49:14,543 --> 00:49:16,084 Alde hortik, neska! 643 00:49:16,168 --> 00:49:17,209 Egingo dut! 644 00:49:17,834 --> 00:49:20,334 Zenbat balio du txerriak? Piztiak? 645 00:49:20,418 --> 00:49:21,709 Alaba dugu. 646 00:49:21,793 --> 00:49:23,293 Bera ez dut alaba. 647 00:49:23,376 --> 00:49:24,709 Ezin nauzu eraman. 648 00:49:25,334 --> 00:49:26,334 Ez naiz joango. 649 00:49:26,418 --> 00:49:29,459 Ez niri begiratzeari utzi gero. 650 00:49:30,959 --> 00:49:33,334 Ez duzu beste aukerarik. 651 00:49:40,584 --> 00:49:43,376 Botere eskerga izan dut beti. 652 00:49:45,751 --> 00:49:50,293 Baina inoiz ez naiz perfektua izan. Tissaiarekin liskartuta egon nintzen beti. 653 00:49:51,584 --> 00:49:53,418 Dena nire erara egin nahi nuen. 654 00:49:55,001 --> 00:49:55,876 Eskutitza… 655 00:49:57,334 --> 00:50:00,126 Ez dakit Aretuzan ongi etorria izango naizen. 656 00:50:01,168 --> 00:50:03,459 Tartean sartzea erabaki nuen nik ere. 657 00:50:04,709 --> 00:50:06,126 Gatibu bat askatu nuen. 658 00:50:07,709 --> 00:50:11,418 Eta hala, Ipar osoa Ermandadearen kontra jarri nuen. 659 00:50:12,001 --> 00:50:13,959 Baita Ermandadean barne-liskarrak piztu ere. 660 00:50:16,793 --> 00:50:19,168 Tabernan zintzilikaturiko gorpuak. 661 00:50:21,709 --> 00:50:23,084 Exekuzio guztiak. 662 00:50:23,168 --> 00:50:26,043 Kontinente osoa ari da ondorioak ordaintzen. 663 00:50:28,084 --> 00:50:28,959 Baita zu ere. 664 00:50:30,293 --> 00:50:31,209 Nigatik. 665 00:50:33,501 --> 00:50:35,501 Kaosa zeureganatzea ez da nahikoa. 666 00:50:36,001 --> 00:50:36,876 Zuk eta biok 667 00:50:38,168 --> 00:50:39,834 hura kontrolatu behar dugu. 668 00:50:39,918 --> 00:50:41,626 Hortxe datza boterea. 669 00:50:43,334 --> 00:50:45,543 Halaxe mugituko ditugu mendiak. 670 00:50:47,959 --> 00:50:48,876 Elkarrekin. 671 00:50:51,959 --> 00:50:52,959 Zatoz, 672 00:50:54,751 --> 00:50:55,584 Ciri. 673 00:51:34,918 --> 00:51:35,918 Kaixo? 674 00:51:37,043 --> 00:51:39,584 Jada ez zaude hor. Seguru zaude. 675 00:51:48,126 --> 00:51:49,209 Ondo al zaude? 676 00:51:55,084 --> 00:51:56,959 Banekien nire bila etorriko zinela. 677 00:51:57,543 --> 00:51:59,168 Nola zenekien hori ba? 678 00:52:00,293 --> 00:52:01,793 Beti egiten duzulako. 679 00:52:05,043 --> 00:52:06,751 Patuak lotuta gaude. 680 00:52:10,626 --> 00:52:11,709 Nor zara? 681 00:52:13,043 --> 00:52:14,293 Ez esan lelokeriarik. 682 00:52:15,251 --> 00:52:16,459 Badakizu nor naizen. 683 00:52:18,293 --> 00:52:19,418 Ciri nauzu. 684 00:52:56,876 --> 00:52:58,793 ANDRZEJ SAPKOWSKI-REN LIBURUETAN OINARRITUA 685 00:54:51,501 --> 00:54:56,501 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte