1 00:01:24,418 --> 00:01:28,005 TOM CLANCY-REN JACK RYAN 2 00:01:38,265 --> 00:01:41,435 VIENA, AUSTRIA 3 00:02:59,305 --> 00:03:01,348 Orain. Bidean da. 4 00:03:15,070 --> 00:03:19,074 Zure lagunak praktika galdu du. Konturatu naiz nire atzetik zebilela. 5 00:03:20,159 --> 00:03:22,661 -Presaka zabiltza. -Misioa zaildu da. 6 00:03:22,745 --> 00:03:25,623 Zure estalkia ez da agerian geratu den bakarra. 7 00:03:25,706 --> 00:03:28,417 -Zure laguntza behar dut. -Dena esan dizut. 8 00:03:30,544 --> 00:03:32,671 Ba orduan, gezurra esan dizute. 9 00:03:32,755 --> 00:03:34,256 Ez dute gezurrik esaten. 10 00:03:35,841 --> 00:03:38,719 -Bilera bat antolatu behar duzu. -Ezin dut. 11 00:03:41,472 --> 00:03:42,306 Zoya... 12 00:03:44,224 --> 00:03:47,978 Sokol benetakoa bada, jende asko hilko da. 13 00:03:48,062 --> 00:03:51,190 Lasai bizi zaitezke saihestu zenezakeela jakinda? 14 00:03:55,152 --> 00:03:58,781 Bilera antolatuko dizut. Baina ni Vienatik joan ondoren. 15 00:04:00,532 --> 00:04:01,367 Mila esker. 16 00:04:06,246 --> 00:04:07,122 Jack... 17 00:04:08,082 --> 00:04:09,041 Zorte on. 18 00:04:22,596 --> 00:04:23,806 Goazen, espioia. 19 00:04:29,520 --> 00:04:31,897 -Bilera antolatuko du? -Hori esan du. 20 00:04:33,607 --> 00:04:35,818 Ziur zaude fidatzekoa dela? 21 00:04:35,901 --> 00:04:38,320 Ez dauka zertan gezurrik esan. 22 00:04:38,404 --> 00:04:40,239 Badakit egia esaten duela. 23 00:04:40,322 --> 00:04:42,324 Benetan? Ondo. 24 00:04:43,283 --> 00:04:46,412 -Bizia arriskatzeko gehiegi dirudi. -Badakizu zer? 25 00:04:46,495 --> 00:04:49,331 Ez daukat aukera askorik. 26 00:04:49,415 --> 00:04:50,749 Entzun iezadazu. 27 00:04:50,833 --> 00:04:55,212 Puntu hau igarotzen badugu, ez dago atzera bueltarik. 28 00:04:55,295 --> 00:04:59,299 Egokiena egiten saiatzen ari naiz. Sokol Proiektua benetakoa da. 29 00:04:59,383 --> 00:05:00,467 Sinesten dizut. 30 00:05:00,551 --> 00:05:03,971 Baina uste dut zu ez zarela hau gelditu dezakeen bakarra. 31 00:05:04,054 --> 00:05:06,265 Nori deitu beharko nioke? Millerri? 32 00:05:07,307 --> 00:05:10,561 Lelo bat da. Bere burua salbatzeko edonor salduko zuen. 33 00:05:11,770 --> 00:05:14,356 Wright zorrotza da, baina zuzena ere bai. 34 00:05:14,440 --> 00:05:17,151 Animalia politikoa da, gainontzekoak bezala. 35 00:05:17,234 --> 00:05:20,112 Eta badakizu zer? Bere erabakia hartu du. 36 00:05:20,195 --> 00:05:21,447 Eta Greer? 37 00:05:23,282 --> 00:05:26,744 Ezin dut arrisku gehiagotan jarri. Ezta zu ere. 38 00:05:27,578 --> 00:05:30,956 Beraz, ez baduzu aurrera egin nahi, ulertuko dut. 39 00:05:31,040 --> 00:05:34,334 -Ondo pentsatu duzu orduan? -Bai. Oso ondo. 40 00:05:34,418 --> 00:05:36,628 Lagunduko dizut. 41 00:05:37,880 --> 00:05:39,798 -Espero dut ez hiltzea. -Nik ere bai. 42 00:05:43,343 --> 00:05:46,555 ESTATU BATUETAKO ENBAXADA ERROMA, ITALIA 43 00:05:57,691 --> 00:05:59,777 JACK RYAN KASU AGENTEA 44 00:06:04,907 --> 00:06:08,410 FBIko taldea da. Ryan bakarrik interesatzen zaie. 45 00:06:08,494 --> 00:06:10,579 Segurtasunekoek daramate hau. 46 00:06:10,662 --> 00:06:13,332 -Nor da burua? -Harris du izena. 47 00:06:13,415 --> 00:06:16,502 Eskertuko nuke nire bulegoa nahasten ez baduzue. 48 00:06:16,585 --> 00:06:20,089 Dena bere tokian utziko dugu. Jack Ryan doktorea 49 00:06:20,172 --> 00:06:23,550 Espioi Akta hausteagatik atxilotzera etorri gara. 50 00:06:23,634 --> 00:06:26,470 Jack Ryan ez da traidore bat. 51 00:06:26,553 --> 00:06:30,265 Inteligentzia Nazionalaren zuzendariak agindu du, ez nik. 52 00:06:30,349 --> 00:06:32,267 Agente bat ihesean daukagu. 53 00:06:32,351 --> 00:06:35,729 Baliotsua da atzerriko erakundeentzat dakien guztiagatik. 54 00:06:35,813 --> 00:06:37,397 Beraz, aurkitu behar dugu. 55 00:06:43,278 --> 00:06:46,490 Sarbidea mugatu behar dugu. Zoya Ivanova aurkitu. 56 00:06:46,573 --> 00:06:48,033 Kontaktua nor den daki. 57 00:06:48,117 --> 00:06:49,827 -Bere bila joango da. -Ados. 58 00:06:59,002 --> 00:07:01,380 PRAGA, TXEKIA 59 00:07:01,672 --> 00:07:03,507 Zein da egoera politikoa? 60 00:07:03,590 --> 00:07:06,760 FBIkoek Jack atxilotu nahi dute. 61 00:07:06,844 --> 00:07:09,346 -Zein kargu leporatzen diote? -Espioi Akta. 62 00:07:09,429 --> 00:07:10,389 Arranopola. 63 00:07:10,472 --> 00:07:14,143 -Traidore bat dela diote? -Ez dute esan beharrik izan. 64 00:07:14,226 --> 00:07:17,271 Zu ez zara estu eta larri dabilen bakarra. 65 00:07:17,354 --> 00:07:20,023 Jack lehenago aurkitzen saiatuko naiz. 66 00:07:21,525 --> 00:07:22,901 Kovaci deitu diozu? 67 00:07:22,985 --> 00:07:26,405 Oraindik ez. Ez da gure lana NATOren kontuetan ibiltzea. 68 00:07:26,488 --> 00:07:29,283 Frogak erakutsi ahal dizkiogu 69 00:07:29,366 --> 00:07:31,368 gure alde jar dadin. 70 00:07:31,577 --> 00:07:34,496 Errusian lan egin duzunez, lagundu diezaiokezu. 71 00:07:34,580 --> 00:07:36,206 Lankideak izan zarete. 72 00:07:36,290 --> 00:07:39,168 -Kasu egingo dizu. -Ea hala den. 73 00:07:46,341 --> 00:07:48,802 MOSKU, ERRUSIA 74 00:08:15,662 --> 00:08:16,622 Kapitaina, 75 00:08:17,706 --> 00:08:19,416 asko sentitzen dut. 76 00:08:20,334 --> 00:08:21,877 Badakit lagunak zinetela. 77 00:08:23,837 --> 00:08:25,088 Lagun gutxi zituen. 78 00:08:25,756 --> 00:08:26,882 Zuk bezala. 79 00:08:28,675 --> 00:08:32,721 Almirantegoa errefusatu duzunaren zurrumurrua dago. 80 00:08:33,805 --> 00:08:35,974 Zertarako balio dut mahai atzean? 81 00:08:37,851 --> 00:08:39,603 Agurea eta itsasoa. 82 00:09:04,711 --> 00:09:05,837 Nire doluminak. 83 00:09:06,255 --> 00:09:08,048 Zure senarra gizon ona zen. 84 00:09:09,132 --> 00:09:10,384 Mila esker. 85 00:09:20,978 --> 00:09:25,148 Zure zerbitzura nago zerbait nahi izanez gero, Natalya. 86 00:09:26,400 --> 00:09:27,734 Aurkitu erruduna. 87 00:09:28,610 --> 00:09:31,071 Dmitryk orduan hartuko du atseden. 88 00:09:32,489 --> 00:09:33,615 Eta nik ere bai. 89 00:09:42,666 --> 00:09:45,127 PRAGAKO GAZTELUA PRAGA, TXEKIA 90 00:10:01,893 --> 00:10:02,728 Hemen dago? 91 00:10:04,730 --> 00:10:07,774 Ez zenidan bisita honen berri eman. 92 00:10:07,858 --> 00:10:12,195 Ez da itzulinguruka ibiltzen, arraroa da hori gaur egun. 93 00:10:12,279 --> 00:10:15,907 CIAkoek beti nahi dute zerbait trukean. 94 00:10:15,991 --> 00:10:19,703 Badakit nolakoak diren CIAkoak. Baina bera ez da horrelakoa. 95 00:10:24,791 --> 00:10:25,959 Presidente andrea. 96 00:10:26,501 --> 00:10:27,794 Greer jauna. 97 00:10:27,878 --> 00:10:30,881 Radek Breza, nire segurtasun burua. James Greer. 98 00:10:31,840 --> 00:10:33,800 Buelta bat eman dezagun, James. 99 00:10:45,187 --> 00:10:47,856 Biok dakigu ez dela lagunen arteko bisita. 100 00:10:49,399 --> 00:10:52,694 Eta biok dakigu gobernu errusiarra begipean dugula, 101 00:10:52,778 --> 00:10:53,987 eta haiek gu. 102 00:10:55,197 --> 00:10:59,159 Segurtasunekoek Popoven deien transkripzioak dituzte. 103 00:10:59,242 --> 00:11:02,037 Surikov presidentearekin zituen elkarrizketetan 104 00:11:02,120 --> 00:11:04,831 ekialderago ez mugitzeko esaten zion 105 00:11:04,915 --> 00:11:07,209 Txekia irainduko luke-eta. 106 00:11:08,460 --> 00:11:12,172 -Baina Dmitry politikari erradikala zen. -Horren itxura zuen. 107 00:11:12,964 --> 00:11:17,386 Horrela, bere partiduko eskuin muturrekoengandik babesten zen. 108 00:11:17,469 --> 00:11:20,472 Baina zuek biok ikuspegi berekoak zineten. 109 00:11:21,556 --> 00:11:23,600 Agian horregatik hil zuten. 110 00:11:28,897 --> 00:11:32,609 Baina defentsa ministro berria, beste kontu bat da. 111 00:11:34,569 --> 00:11:37,322 Dmitryk adostutako dena bertan behera utzi du. 112 00:11:37,406 --> 00:11:40,117 Tropak Ukraina barnerantz mugitu ditu. 113 00:11:41,201 --> 00:11:42,369 Noraino? 114 00:11:44,955 --> 00:11:47,666 Eslovakiako mugaraino. 115 00:11:49,042 --> 00:11:51,044 Hau esaten dizut, 116 00:11:51,128 --> 00:11:55,340 zeren eta, orain ekinez gero, NATOren misilak mugi ditzakegu, 117 00:11:55,424 --> 00:11:56,842 amore ematera behartuz. 118 00:11:58,510 --> 00:12:00,762 Gure herriek informazio bera dute. 119 00:12:03,014 --> 00:12:05,058 Zergatik ez nekien hori? 120 00:12:09,187 --> 00:12:13,024 Aliatuak zuen etsaiak bezala tratatzen ez zenituztela uste nuen. 121 00:12:13,108 --> 00:12:15,569 Ahaztuta nuen CIA nolakoa den. 122 00:12:15,652 --> 00:12:17,821 Lagun bezala esaten dizut. 123 00:12:17,904 --> 00:12:22,075 -Eta zutaz fidatzea espero duzu. -Ez dut espero. Behar dut. 124 00:12:23,452 --> 00:12:26,163 Badakit alde guztietatik presioak dituzula. 125 00:12:26,246 --> 00:12:28,957 Eta presioak ez dituzula gogoko ere badakit. 126 00:12:29,958 --> 00:12:32,961 Informazioa jaso dezazun etorri naiz. 127 00:12:33,044 --> 00:12:36,214 Erabakia zure esku dago. 128 00:12:48,226 --> 00:12:50,896 BOHEMIA, TXEKIA 129 00:12:57,194 --> 00:12:58,403 Arraioa. 130 00:13:01,656 --> 00:13:03,992 Badakizu zenbat kostatu zaidan autoa? 131 00:13:05,744 --> 00:13:09,623 Bazenekien ehizatzera gentozela. Non uste zenuen izango zela? 132 00:13:09,706 --> 00:13:13,001 -Monakon? -Bidea asfaltatuta egongo zela uste nuen. 133 00:13:18,173 --> 00:13:22,677 Barkatu, Zubkov eta Lychkin jaunak, 134 00:13:22,761 --> 00:13:25,222 honaino ekartzeagatik, 135 00:13:25,305 --> 00:13:30,060 baina otsoak leku gutxi batzuetan baino ezin daitezke ehizatu. 136 00:13:30,894 --> 00:13:31,770 Ongi etorri. 137 00:13:36,858 --> 00:13:37,859 Etorri. 138 00:13:38,527 --> 00:13:39,986 Novak, poltsak. 139 00:13:40,612 --> 00:13:45,992 Erabakitako objektua lortu dugu eta bidean dago. 140 00:13:46,076 --> 00:13:47,285 Ondo. 141 00:13:47,369 --> 00:13:48,411 Zenbat balio du? 142 00:13:49,621 --> 00:13:50,872 20 milioi. 143 00:13:54,751 --> 00:13:59,172 Bankuko fitxa honekin, dirua dagoen konturako sarbidea izango duzue. 144 00:13:59,256 --> 00:14:01,007 Erdia orain, gero gainontzekoa. 145 00:14:01,800 --> 00:14:04,135 Baina transakzioa egin aurretik, 146 00:14:05,178 --> 00:14:07,681 egon diren akatsak aipatu behar ditugu. 147 00:14:09,307 --> 00:14:12,894 Hasteko, CIAko agentearen kontu hori. 148 00:14:12,978 --> 00:14:14,437 Konpontzen ari gara. 149 00:14:20,735 --> 00:14:21,695 Bigarrena, 150 00:14:22,571 --> 00:14:23,572 zure alaba. 151 00:14:24,614 --> 00:14:27,993 Zure influentziak ez du espero genuen eragina izan. 152 00:14:28,076 --> 00:14:30,328 Gogorra da hau esatea, 153 00:14:30,412 --> 00:14:32,414 baina ez naiz bakarra 154 00:14:33,873 --> 00:14:36,835 buruzagitza aldatu behar dugula pentsatzen duena. 155 00:14:40,171 --> 00:14:41,423 Sarhan. 156 00:14:42,132 --> 00:14:43,466 Lasai, Levan. 157 00:14:47,554 --> 00:14:50,307 Sarhanen dirua ezinbestekoa izan da. 158 00:14:50,390 --> 00:14:52,642 Pentsatzen duena esateko eskubidea du. 159 00:14:52,726 --> 00:14:55,604 Gainera arrazoi du, arazoak egon dira. 160 00:14:57,355 --> 00:15:00,567 Baina oztopoak gainditu ditugu. 161 00:15:02,277 --> 00:15:03,778 Nire hitza duzu. 162 00:15:07,115 --> 00:15:08,575 Dena abian dago. 163 00:15:10,994 --> 00:15:13,371 Espero dut zure kezka argitu izana. 164 00:15:20,295 --> 00:15:21,171 Oraingoz. 165 00:15:23,548 --> 00:15:24,382 Ondo da. 166 00:15:25,634 --> 00:15:28,553 Zentratu gaitezen gaurko honetan. 167 00:15:36,311 --> 00:15:39,147 -Zer aurkitu duzu? -Gaur, Vienako aireportuan. 168 00:15:39,230 --> 00:15:40,982 Goizeko seietan heldu da. 169 00:15:41,858 --> 00:15:45,403 Ondo. Bera aurkitu baduzu, Jackek ere aurkitu du. 170 00:15:45,487 --> 00:15:47,989 -Hemen dagoela uste duzu? -Hori espero dut. 171 00:16:00,168 --> 00:16:02,462 -Jack aurkitzen lagunduko dizuet. -Ez. 172 00:16:02,545 --> 00:16:06,091 Hamar hilabetez egon da hemen lanean. Nire kontua ere bada. 173 00:16:07,676 --> 00:16:10,428 -Ondo ezagutzen duzu? -Zuk baino hobeto. 174 00:16:12,972 --> 00:16:14,015 Vienan dago. 175 00:16:16,017 --> 00:16:18,103 Aurkitu nahi baduzu, azkar ibili. 176 00:16:28,697 --> 00:16:31,366 Zer gertatzen ari da Popoven ikerketarekin? 177 00:16:31,449 --> 00:16:34,119 Hiltzaileak zuen dirua ikertu dugu. 178 00:16:34,202 --> 00:16:38,540 Banku pribatu askotik pasa zen, baina ezin dugu jatorria identifikatu. 179 00:16:38,623 --> 00:16:40,542 Errusiarrak zirela uste duzu. 180 00:16:40,625 --> 00:16:43,294 Horren itxura guztia dauka. 181 00:16:43,378 --> 00:16:46,005 -Estadioko kamerak ikusi behar ditut. -Noski. 182 00:16:46,089 --> 00:16:49,008 -Nire analista batek bidaliko dizkizu. -Barkatu. 183 00:16:49,968 --> 00:16:52,554 -Zerbait gertatu da. -Esan. 184 00:16:52,637 --> 00:16:56,266 -Nola dago gure tratua? -GS-13 bat lor diezazuket. 185 00:16:56,349 --> 00:16:58,143 Hori bai dela sari ona. 186 00:17:00,562 --> 00:17:02,772 -Vienan dagoela uste dute. -Vienan? 187 00:17:02,856 --> 00:17:05,233 Nola demontre etorri da Atenasetik... 188 00:17:08,236 --> 00:17:09,279 Arraioa. 189 00:17:20,331 --> 00:17:22,417 -Berandu zatoz. -Erosten nengoen. 190 00:17:23,585 --> 00:17:26,504 -Zerbait arraroa dago hemen. -Zer? 191 00:17:26,588 --> 00:17:30,800 Surikoven aholkulari fidelena zen Popov. Errukigabea izan zitekeen, 192 00:17:30,884 --> 00:17:34,679 baina ez luke inoiz gerra nuklear bat onartuko. Ikusi hau. 193 00:17:34,763 --> 00:17:40,185 1986an, tipo hau Txernobylen boluntario gisa aurkeztu zen. 194 00:17:40,268 --> 00:17:44,856 Hondamendi horren ondoren, erreaktorea itzaltzeko aurkeztu zen? 195 00:17:44,939 --> 00:17:49,986 Minduta zegoen. Defentsa ministro bezala eman zuen lehen agindua 196 00:17:50,069 --> 00:17:53,031 AEB eta Errusiaren INF ituna bultzatzea izan zen. 197 00:17:53,114 --> 00:17:56,034 Beti egon da aukera nuklearraren aurka. 198 00:17:56,117 --> 00:17:57,160 Pena hil dutela. 199 00:17:58,036 --> 00:17:58,912 Horregatik. 200 00:18:00,455 --> 00:18:01,456 Zer esaten zaude? 201 00:18:03,208 --> 00:18:05,960 Nor ateratzen da honetan onuradun? 202 00:18:06,044 --> 00:18:07,545 Defentsa ministro berria? 203 00:18:08,671 --> 00:18:10,757 Berak hil zuela uste duzu? 204 00:18:10,840 --> 00:18:14,552 Surikoven ondoan egoteko momenturik egokiena da hau. 205 00:18:16,638 --> 00:18:17,597 November. 206 00:18:17,680 --> 00:18:18,723 Vienan ondo? 207 00:18:18,807 --> 00:18:21,518 Nola lortu duzu nire zenbaki pertsonala? 208 00:18:21,601 --> 00:18:23,978 -Esan iezaiozu jartzeko. -Itxaron. 209 00:18:25,188 --> 00:18:27,190 -Kaixo. -Pozten naiz zu entzuteaz. 210 00:18:27,273 --> 00:18:30,777 -Tonyri esker. -Bizirik zaude, ezta? 211 00:18:30,860 --> 00:18:32,070 Wrightekin zaude? 212 00:18:32,153 --> 00:18:35,698 Zu laguntzen nenbilela ohartu da eta bota egin nau. 213 00:18:35,782 --> 00:18:37,659 Pragan nago, hilketa aztertzen. 214 00:18:38,243 --> 00:18:41,830 Buruan duzuna asmatu baino ezin dut egin. 215 00:18:41,913 --> 00:18:43,957 Agian ez dakizu nortaz fidatu. 216 00:18:44,040 --> 00:18:47,043 Hau bakarrik esango dizut, gero zuk ikusi. 217 00:18:47,794 --> 00:18:51,339 FBIko agenteak Vienan daude zu atxilotzeko. 218 00:18:53,466 --> 00:18:54,384 Zein ziorekin? 219 00:18:59,764 --> 00:19:00,598 Traizioa. 220 00:19:03,059 --> 00:19:06,271 -Wright benetan ari da orduan. -Wright ez. Miller. 221 00:19:06,354 --> 00:19:09,649 Ez dio sarbidea eman, baina eurei jarraitzea lortu du. 222 00:19:09,732 --> 00:19:11,651 Mikeri buruz hitz egin diozu? 223 00:19:11,734 --> 00:19:13,903 Hau handiegi egin zaizue dagoeneko, 224 00:19:13,987 --> 00:19:17,991 eta ihesean zaudeten egun bakoitzeko, handitu egiten da. 225 00:19:18,074 --> 00:19:19,993 Ez duzu nire galdera erantzun. 226 00:19:20,076 --> 00:19:22,287 -Zu zara traidorea, ez ni. -Kaikua. 227 00:19:23,037 --> 00:19:25,790 Entzun, zer aurkitu duzu Popovi buruz? 228 00:19:25,874 --> 00:19:28,376 Ezer ere ez. Diruaren arrastorik ez, 229 00:19:28,459 --> 00:19:32,255 hiltzailearen arrastorik ere ez, lekukoa desagertu egin da... 230 00:19:33,131 --> 00:19:36,926 Galdera bat daukat. Hau dena prestatuta egongo balitz? 231 00:19:38,511 --> 00:19:42,181 Hau ez da errusiarren jokabide normala. Ikertu beharko genuke. 232 00:19:42,265 --> 00:19:43,683 Hala egingo dut. Jack, 233 00:19:43,766 --> 00:19:45,894 zure atzetik dabilen errusiarra... 234 00:19:45,977 --> 00:19:47,437 Ezagutzen dut. 235 00:19:47,520 --> 00:19:48,688 Alfa taldekoa da. 236 00:19:50,148 --> 00:19:51,608 Alfa taldea. Zein ondo. 237 00:19:53,067 --> 00:19:53,902 Gero arte. 238 00:19:54,611 --> 00:19:55,445 Bera da. 239 00:19:56,529 --> 00:19:58,573 11:00etan, seigarren nasan. 240 00:20:09,417 --> 00:20:12,503 Gure azken gonbidatua iritsi da. 241 00:20:15,673 --> 00:20:17,383 Barkatu atzerapena. 242 00:20:17,467 --> 00:20:18,509 Etorri. 243 00:20:26,935 --> 00:20:27,894 Dmitryrengatik. 244 00:20:28,853 --> 00:20:29,979 Gizon ona zen. 245 00:20:30,063 --> 00:20:31,606 Asko atsegin zenuen. 246 00:20:32,565 --> 00:20:33,858 Asko irakatsi zidan. 247 00:20:33,942 --> 00:20:37,528 -Askotan iritzi berekoak ginen. -Ez gauza garrantzitsuenean. 248 00:20:38,363 --> 00:20:39,197 Ez. 249 00:20:41,157 --> 00:20:43,409 Espero dut zure alaba ondo egotea. 250 00:20:47,372 --> 00:20:49,332 Nire alaba ez da zure ardura. 251 00:20:49,415 --> 00:20:53,711 NATOren misilak Txekian behar ditugu proiektua arrakastatsua izan dadin. 252 00:20:53,795 --> 00:20:58,424 Beti izan da tinkoa eta ausarta. Gauza horiek ez ditut aldatu nahi. 253 00:20:59,842 --> 00:21:02,345 Errusiarra da, nahiz eta berak ez jakin. 254 00:21:07,642 --> 00:21:12,522 Nire aita soldadua zen, zaildutako gizona. 255 00:21:14,440 --> 00:21:18,277 Berlingo harresia bota zutenean bakarrik ikusi nuen negarrez. 256 00:21:20,154 --> 00:21:21,864 Bukatu zela zekielako. 257 00:21:23,032 --> 00:21:27,787 Berak bazekien Sobietar Batasuna ez zela errugabea, 258 00:21:27,870 --> 00:21:30,248 baina Ama Errusia dena zen berarentzat. 259 00:21:30,832 --> 00:21:33,459 Porrot egin zuenean, borrokatutako guztiak 260 00:21:33,543 --> 00:21:34,961 zentzua galdu zuen. 261 00:21:35,670 --> 00:21:38,214 Negarrez zegoela, esan zidan: 262 00:21:39,632 --> 00:21:42,301 "Naziorik beldurgarriena izan ginen behin. 263 00:21:43,177 --> 00:21:46,973 "Mundua esna mantentzen zuen munstroa ginen". 264 00:21:49,392 --> 00:21:52,812 Orain guda zibernetikoetan gabiltza. 265 00:21:52,895 --> 00:21:55,314 Oztopoak baino ez ditugu jartzen. 266 00:21:55,398 --> 00:22:00,194 Merkea eta eraginkorra da, baina kosturik gabeko guda zentzugabea da. 267 00:22:01,404 --> 00:22:05,700 Kosturik gabe, ez daukagu identitaterik. 268 00:22:09,579 --> 00:22:10,913 Bera bezalakoak gara. 269 00:22:14,000 --> 00:22:19,714 -Zergatik esaten didazu hau? -Zein garrantzitsua den gogoratu dezazun. 270 00:22:20,548 --> 00:22:26,345 Aukera bakarra daukagu aspaldi izan ginena berriro izateko. 271 00:22:27,346 --> 00:22:30,308 Ezin dugu harropuzkeriagatik dena zapuztu. 272 00:22:32,727 --> 00:22:35,063 Lagunok, hartu baso bat, mesedez. 273 00:22:37,065 --> 00:22:40,193 Ume nintzenean, ez zegoen ez izozki, ez freskagarririk. 274 00:22:40,276 --> 00:22:41,652 Kvas genuen. 275 00:22:42,070 --> 00:22:44,155 Eskerrak emateko ekarri zaituztet. 276 00:22:44,238 --> 00:22:48,159 Gure kausak jarraitzaile asko ditu, baina ongile gutxi. 277 00:22:48,242 --> 00:22:51,204 Zuen eskuzabaltasuna eskertzen dut. 278 00:22:51,287 --> 00:22:54,707 Itsasontzi handiek ur sakonak behar dituztela diote. 279 00:22:54,791 --> 00:22:57,835 Zuek zarete ur sakon hori, lagunok. 280 00:23:05,051 --> 00:23:05,927 Goazen. 281 00:23:15,436 --> 00:23:17,105 Hortxe dago. B pisua. 282 00:23:20,775 --> 00:23:22,235 Eta hurrengoa. 283 00:23:22,318 --> 00:23:23,653 A pisua. 284 00:23:23,736 --> 00:23:24,612 28. 285 00:23:29,617 --> 00:23:32,328 -Tiroketaren bideorik aurkitu duzu? -Ez. 286 00:23:32,411 --> 00:23:34,831 Bazekiten kamerak non zeuden. 287 00:23:37,166 --> 00:23:39,961 -Altxatu. Utzi iezadazu niri. -Ondo da. 288 00:23:55,309 --> 00:23:56,227 Ondo zaude? 289 00:23:57,019 --> 00:23:58,771 Tren geltokiak gorroto ditut. 290 00:23:58,855 --> 00:24:02,483 Filmetan, tren geltokietan ez da gauza onik gertatzen. 291 00:24:07,405 --> 00:24:11,701 Mutilak, sisteman sartu naiz. Ikusten zaituztet. 292 00:25:03,419 --> 00:25:05,004 Fabore bat egingo? 293 00:25:05,922 --> 00:25:08,049 Estadioan sar gaitzakezu? 294 00:25:10,092 --> 00:25:11,385 Bai, gaur gauean. 295 00:25:12,428 --> 00:25:14,513 Ulertuko duzue heltzen zaretenean. 296 00:25:38,412 --> 00:25:40,706 Ondo da. Nora nahi duzu bidaltzea? 297 00:25:45,586 --> 00:25:47,129 Semmeringera ondo? 298 00:26:29,338 --> 00:26:30,423 Aurkitu dugu. 299 00:26:35,303 --> 00:26:38,597 -Non da hau? -Vienako tren geltokian, 9. nasan. 300 00:26:38,681 --> 00:26:40,933 Xehetasunak lurreratzean izango ditugu. 301 00:27:27,688 --> 00:27:29,940 Gelditu ezean, ezingo du hitz egin. 302 00:27:53,756 --> 00:27:55,049 Badakizu nor naizen? 303 00:27:57,510 --> 00:28:00,596 Ez gezurrik esan. Drogak eragina izango du. 304 00:28:02,139 --> 00:28:05,393 -Luka Gocharov! -Zer esan zizun zientzialariak? 305 00:28:07,019 --> 00:28:09,271 -Ezer ere ez! -Nor da zure kontaktua? 306 00:28:09,897 --> 00:28:10,898 Ez dakit. 307 00:28:22,493 --> 00:28:24,620 Xiringan ura baino ez zegoen. 308 00:28:24,703 --> 00:28:29,250 Sokol gelditu nahi badugu, denbora gutxi dugu hitz egiteko. 309 00:29:05,202 --> 00:29:07,830 -Pavlok naiz. Ongi etorri Austriara. -Goazen. 310 00:29:36,484 --> 00:29:37,568 Ez dut hau gustuko. 311 00:29:38,736 --> 00:29:40,321 Hori argi utzi duzu. 312 00:29:40,404 --> 00:29:41,614 Itxaron hemen. 313 00:29:50,456 --> 00:29:51,916 Barkatu ekartzeagatik. 314 00:29:51,999 --> 00:29:54,668 Baina gauza batekin lagundu diezadakezu. 315 00:29:56,253 --> 00:29:57,796 Esadazu behingoz. 316 00:29:57,880 --> 00:30:02,343 Segurtasuna estuegia zen Tibor Kasal arma batekin sar zedin. 317 00:30:02,426 --> 00:30:06,222 -Norbaitek sartu zuen. -Edo tiratzaileak arma gainean zuen. 318 00:30:06,305 --> 00:30:08,807 -Kasal ez zen izan? -Ez zuen arrazoirik. 319 00:30:08,891 --> 00:30:11,310 Hau burutzeko baliabiderik ez zuen. 320 00:30:11,393 --> 00:30:15,189 Taser batekin jo zuten hil aurretik. Peoi bat baino ez zen. 321 00:30:16,148 --> 00:30:17,316 Noren jokoan? 322 00:30:17,399 --> 00:30:20,778 Ez nago ziur. Baina Popovekin egin berri zenuen tratuak, 323 00:30:20,861 --> 00:30:24,448 aurkariak ere bazituen. 324 00:30:24,532 --> 00:30:25,908 Barruko lana izan zen. 325 00:30:29,286 --> 00:30:31,038 James, zertara ekarri nauzu? 326 00:30:32,706 --> 00:30:37,503 Ez zegoen kamerarik bigarren solairuan. Kasal zegoen tokiko grabaziorik ere ez. 327 00:30:37,586 --> 00:30:40,881 Baina, agian, gogoratzen ez duzun zerbait ikusi zenuen. 328 00:30:40,965 --> 00:30:44,134 Hemen egonda, zerbait gogora dezakezula uste dut. 329 00:30:46,053 --> 00:30:46,929 Ondo da. 330 00:30:49,098 --> 00:30:52,768 Gogora ekarri behar badut, hobe hasieratik hasten bagara. 331 00:30:54,478 --> 00:30:56,272 Tiroa baino lehen non zeunden? 332 00:30:58,190 --> 00:31:00,901 Honako bidean ginen, 333 00:31:00,985 --> 00:31:02,278 berriketan. 334 00:31:03,195 --> 00:31:06,323 Segurtasunekoak harritu egin ziren gu hala ikusteaz. 335 00:31:09,702 --> 00:31:10,536 Zer? 336 00:31:12,079 --> 00:31:13,163 Ez. 337 00:31:13,247 --> 00:31:15,749 Radek ez zegoen nirekin tiroa gertatzean. 338 00:31:17,751 --> 00:31:20,671 Kaos bat izan zen. Bi taldeek 339 00:31:20,754 --> 00:31:23,591 gu seguru jarri nahi gintuzten, baina... 340 00:31:25,217 --> 00:31:27,678 Radek tiroa baino lehen desagertu zen. 341 00:31:30,848 --> 00:31:32,933 Bazekien nora zihoan. 342 00:31:35,811 --> 00:31:38,939 Ez duzu pentsatuko zerikusirik izan duenik, ezta? 343 00:31:39,023 --> 00:31:42,985 Grabaketa guztiak ikusi ditut. Ez zegoen Popov tirokatu zutenean. 344 00:31:43,068 --> 00:31:46,113 Goian zegoen, Kasal hiltzeko prest. 345 00:31:49,074 --> 00:31:51,118 Lagunak gara aspalditik. 346 00:31:51,869 --> 00:31:55,080 Radek abertzalea da. Ez zuen horrelakorik egingo. 347 00:31:55,164 --> 00:31:57,041 Bai, badakit zaila dela. 348 00:31:57,124 --> 00:32:01,045 Baina posibilitate guztiak aztertu behar ditugu. 349 00:32:01,128 --> 00:32:04,715 Bereziki mutur aurrean dauzkagunak. 350 00:32:28,530 --> 00:32:30,824 Zatoz. Goazen. 351 00:32:37,456 --> 00:32:39,208 Denbora asko daramagu hemen. 352 00:32:40,417 --> 00:32:42,127 Agian gaur ez dugu zorterik. 353 00:32:43,504 --> 00:32:47,758 Otso taldeek distantzia luzeak egiten dituzte gauean harrapakinen bila. 354 00:32:47,841 --> 00:32:51,887 Esaerak zera dio: "Otsoa hankei esker elikatzen da". 355 00:32:53,639 --> 00:32:54,890 Zortea izango dut. 356 00:32:56,266 --> 00:32:59,645 Otsoa da falta zaidan trofeoetariko bat. 357 00:33:00,854 --> 00:33:04,400 Animalien burua horman zintzilikatzea tontakeria bat da. 358 00:33:09,279 --> 00:33:10,489 Gertu entzuten dut. 359 00:33:12,449 --> 00:33:13,450 Ikusten al duzu? 360 00:33:16,829 --> 00:33:17,663 Hor. 361 00:34:22,644 --> 00:34:25,856 Ez dut ulertzen. Zergatik zaude CIAri laguntzen? 362 00:34:27,024 --> 00:34:30,152 Behingoz ados gaudela dirudi. 363 00:34:32,905 --> 00:34:33,822 Zergatik ni? 364 00:34:35,491 --> 00:34:37,493 Zoyarekin lan egiten zenuen. 365 00:34:38,368 --> 00:34:39,578 Zutaz fidatzen zen. 366 00:34:41,747 --> 00:34:43,081 Zure kontaktua zen. 367 00:34:44,541 --> 00:34:48,045 Gezurra esan zenuen misilari buruz CIAk erantzun zezan. 368 00:34:49,338 --> 00:34:51,340 Ezer egingo ez bazenu ere, 369 00:34:51,423 --> 00:34:54,259 informazio hau garrantzitsua izango litzateke. 370 00:34:54,760 --> 00:34:57,554 Sokol. Zer dakizu horri buruz? 371 00:34:59,223 --> 00:35:01,099 Ezbehar ikaragarria izan zen. 372 00:35:02,184 --> 00:35:04,019 Hori besterik ez dakit. 373 00:35:06,522 --> 00:35:10,317 Konstantin traidore bat zela esan zuen Yurik. Zergatik? 374 00:35:11,693 --> 00:35:14,321 Yurik bazekien gu ez ginela errudun. 375 00:35:15,948 --> 00:35:17,241 Ez zen Errusia izan. 376 00:35:17,991 --> 00:35:19,117 -Ez... -Errusiarrak. 377 00:35:20,577 --> 00:35:21,829 Talde erradikala. 378 00:35:24,206 --> 00:35:25,916 Argitara aterako dudan 379 00:35:26,959 --> 00:35:28,210 talde bat. 380 00:35:28,293 --> 00:35:29,461 Zer nahi dute? 381 00:35:30,712 --> 00:35:32,881 Sobietar Batasuna berrezartzea. 382 00:35:34,258 --> 00:35:35,592 Gailurik badago? 383 00:35:36,593 --> 00:35:38,053 Yuri horretan zegoen. 384 00:35:38,136 --> 00:35:40,639 Oraindik ez da gailu bat. 385 00:35:40,722 --> 00:35:41,723 Zer da orduan? 386 00:35:42,558 --> 00:35:43,475 Uranioa? 387 00:35:45,936 --> 00:35:49,565 Arma trafikari gutxi batzuk eduki dezakete horrenbeste. 388 00:35:49,648 --> 00:35:54,903 Eta horien artean, lehen postuan, Levan Zubkov dago. 389 00:35:55,362 --> 00:35:56,280 Nor da hori? 390 00:35:56,947 --> 00:35:58,282 Galdetu zure lagunari. 391 00:36:01,118 --> 00:36:03,036 Zubkov nire bezeroa da. 392 00:36:04,413 --> 00:36:07,499 Horregatik gaude Budapesterako bidean, ezta? 393 00:36:07,583 --> 00:36:10,127 Eta oraindik bizirik zauden arrazoia. 394 00:36:10,210 --> 00:36:11,837 -Eskertzen dut. -Itxaron. 395 00:36:11,920 --> 00:36:14,840 Zubkov talde horrekin lanean dabilela uste duzu? 396 00:36:14,923 --> 00:36:15,883 Bai. 397 00:36:16,675 --> 00:36:20,304 -Harreman estua dute? -Duela bi egun, Kazakhstanera joan zen. 398 00:36:20,387 --> 00:36:22,180 -Hirugarren aldiz. -Arraioa. 399 00:36:22,264 --> 00:36:26,894 Eta ezin naiz inortaz fidatu. Ezta nire gobernuaz ere. 400 00:36:28,770 --> 00:36:30,731 Eta CIAk ni sinestea nahi duzu. 401 00:36:32,149 --> 00:36:33,108 Zergatik ez? 402 00:36:49,791 --> 00:36:50,626 Jack? 403 00:36:50,709 --> 00:36:52,586 Utzi asmatzen. Semmering? 404 00:36:53,253 --> 00:36:55,589 Ekarri egin naute. Zer moduz bidaia? 405 00:36:57,382 --> 00:36:59,301 -Ederra. -Hori uste nuen. 406 00:37:00,218 --> 00:37:02,971 Hiltzaile errusiar bat zure atzetik dabil. 407 00:37:03,055 --> 00:37:04,932 -Aurkitu nau. -Hil egin duzu. 408 00:37:05,849 --> 00:37:07,559 -Nik ez. -Orduan nork? 409 00:37:09,269 --> 00:37:10,520 Luka Gocharovek. 410 00:37:13,023 --> 00:37:15,067 Gocharov zure kontaktua da? 411 00:37:15,150 --> 00:37:17,277 -Badakizu zer egin duen. -Gu lagundu. 412 00:37:17,361 --> 00:37:20,072 Ez dira errusiarrak. Defentsa ministro berria 413 00:37:20,155 --> 00:37:24,076 gobernuz kanpoko konspirazio talde baten parte da. 414 00:37:25,285 --> 00:37:29,414 Millerrek ez du ezer egingo Gocharoven informazioan oinarriturik. 415 00:37:29,498 --> 00:37:32,125 -Nik ez dut Millerrentzat lan egiten. -Jack. 416 00:37:32,209 --> 00:37:34,586 AEB eta Errusia borrokan hastea nahi dute, 417 00:37:34,670 --> 00:37:37,881 eta oraingoz, gu gara hau gelditu dezakegun bakarrak. 418 00:37:39,174 --> 00:37:42,010 -Nik ezin dut... -Nitaz fidatu behar zara. 419 00:38:12,916 --> 00:38:15,711 -Nora zoaz? -Tren gorri batean dago. 420 00:38:28,807 --> 00:38:31,601 PRAGAKO GAZTELUA PRAGA, TXEKIA 421 00:38:34,229 --> 00:38:37,065 Kamera bat zegoen aparkalekuko azken solairuan 422 00:38:37,149 --> 00:38:39,651 sartzen ziren autoak grabatzen zituena. 423 00:38:39,735 --> 00:38:41,695 Kasalen autoa aurkitu dugu. 424 00:38:43,572 --> 00:38:47,075 Hemen. Ikusten duzu? Ez zen bakarrik iritsi. 425 00:38:47,784 --> 00:38:49,911 Norbait dago berarekin. 426 00:38:50,704 --> 00:38:52,748 -Nor da? -Ez dakit. 427 00:38:52,831 --> 00:38:57,502 Baina hau pertsona bat baino gehiagok prestatu dute. 428 00:38:59,671 --> 00:39:03,759 Zure mezua jaso dut. Ahalik eta azkarren etorri naiz. 429 00:39:07,679 --> 00:39:10,015 James Greer zara, ezta? 430 00:39:10,098 --> 00:39:14,603 Kovac jauna. Zer esan dizu zure alabak? 431 00:39:14,686 --> 00:39:17,981 Segurtasun taldearen buruaz zalantzak dituzula. 432 00:39:18,065 --> 00:39:21,443 Nire aita nire aholkulari fidagarriena da. 433 00:39:21,526 --> 00:39:25,072 Radek Popoven hilketan zerikusirik izan duela uste duzu? 434 00:39:25,155 --> 00:39:28,784 Konspirazio handiago baten parte dela? 435 00:39:33,705 --> 00:39:35,499 Bai. Hala da. 436 00:39:37,959 --> 00:39:41,379 Orduan zure aukerak mugatuak dira, presidente andrea. 437 00:39:47,219 --> 00:39:48,386 Eginda dago. 438 00:39:49,513 --> 00:39:53,642 Misilak gure instalazioetara ekartzeko baimena eman diot NATOri. 439 00:39:55,060 --> 00:39:57,437 Ez dakit zertan dabiltzan errusiarrak, 440 00:39:57,521 --> 00:40:00,565 baina nire herria ez dute haien onurarako erabiliko. 441 00:40:02,359 --> 00:40:05,028 BUDAPEST, HUNGARIA 442 00:40:29,427 --> 00:40:31,930 Gogoratzen duzu aipatu nizun puntu hori? 443 00:40:32,806 --> 00:40:34,057 Ba orain igaro duzu. 444 00:42:26,586 --> 00:42:28,588 Azpitituluak: IƱigo L.G. 445 00:42:28,672 --> 00:42:30,674 Ikuskatzaile kreatiboa Ilargi G.