1 00:00:06,006 --> 00:00:06,841 AURREKO ATALETAN 2 00:00:06,924 --> 00:00:08,384 Baiezta dezakezu CIAk 3 00:00:08,467 --> 00:00:11,095 ez zuela parte hartu Udoh presidentearen hilketan? 4 00:00:11,178 --> 00:00:12,012 Ez. 5 00:00:12,096 --> 00:00:14,390 Zu zara Millerrek egindakoaren erantzulea. 6 00:00:14,473 --> 00:00:18,060 Guztiei erakutsi zien nola uhertu ukitzen zuen artxibo oro. 7 00:00:18,144 --> 00:00:21,564 Bederatzi operazio aurkitu ditugu. Guztiak itxiko ditut. 8 00:00:21,647 --> 00:00:23,858 Gauzak aldatzen ari dira gure operazioan. 9 00:00:23,941 --> 00:00:27,027 Drogak baino gauza garrantzitsuagoak daude jokoan. 10 00:00:33,033 --> 00:00:34,076 Misioa geldiarazi behar dugu. 11 00:00:34,160 --> 00:00:35,453 Jarri Pluton martxan. 12 00:00:35,536 --> 00:00:36,996 24 ordu dituzu. 13 00:01:57,158 --> 00:02:00,913 TOM CLANCY-REN JACK RYAN 14 00:02:13,676 --> 00:02:18,556 INTELIGENTZIA AGENTZIA ZENTRALA LANGLEY, VIRGINIA 15 00:02:41,203 --> 00:02:43,914 -...hiru urte... -Barkatu eragozpena. 16 00:02:43,998 --> 00:02:46,375 Jack... Zuzendariordea. 17 00:02:46,458 --> 00:02:49,712 Lasai. Etor daiteke nirekin unetxo bat? 18 00:02:49,795 --> 00:02:51,171 -Jakina. -Ederto. 19 00:02:51,255 --> 00:02:53,048 Hartu zure gauzak. Zatoz. 20 00:02:53,799 --> 00:02:57,428 -Ez daukat gauzarik. -Ados, ba zatoz nirekin. 21 00:03:00,222 --> 00:03:01,807 Gela dotore utzi duzue. 22 00:03:02,933 --> 00:03:04,560 PLUTON 23 00:03:04,643 --> 00:03:07,313 -Ziur zaude hemen eseri beharko nukeela? -Bai. 24 00:03:07,396 --> 00:03:09,481 Zeren bila ari naiz? 25 00:03:09,565 --> 00:03:11,650 Plutonekin lotura duen edozeren bila. 26 00:03:17,114 --> 00:03:18,282 BAIMENA BEHARREZKOA 27 00:03:18,365 --> 00:03:21,160 Ez daukat honetarako baimenik, Jack. 28 00:03:21,243 --> 00:03:23,412 Orduak beharko nituzke, agian... 29 00:03:24,496 --> 00:03:25,789 IZENA - JACK RYAN 30 00:03:28,834 --> 00:03:30,502 Bai. Horrek ere balio du. 31 00:03:34,757 --> 00:03:36,216 Lasai, Anonymous. 32 00:03:40,054 --> 00:03:42,805 WAN AI-KIAO SHAN ESTATUA, MYANMAR 33 00:04:03,619 --> 00:04:04,828 Sein jauna. 34 00:04:04,912 --> 00:04:06,121 Zabaldu atea. 35 00:04:33,899 --> 00:04:34,733 Geratu hemen. 36 00:04:39,780 --> 00:04:44,534 -Armadako ontzi batek eraso zintuzten? -Ez dakit ziur armadakoak ziren. 37 00:04:45,494 --> 00:04:47,705 Márquezen lehiakideak akabatu genituen. 38 00:04:48,247 --> 00:04:50,749 Agian gure dirua ez zuen jende egokiak jaso. 39 00:04:51,582 --> 00:04:55,045 -Hitz egin duzu Mexikoko taldearekin? -Ez dut inorekin hitz egin. 40 00:04:55,963 --> 00:05:00,050 Millerrek bulegoa utzi zuenetik, gure bitartekaria izan da taldearekin. 41 00:05:00,134 --> 00:05:03,012 -Axola ez bazaizu... -Itxaroteko eskatuko dizut. 42 00:05:03,095 --> 00:05:04,179 Zertarako? 43 00:05:06,724 --> 00:05:09,852 -Zurekin hitz egin nahi dute. -Nire zenbakia daukate. 44 00:05:09,935 --> 00:05:11,562 Nire familia ikustera noa. 45 00:05:11,645 --> 00:05:14,565 -Ez dakite oraindik bizirik nagoen. -Itxaron. 46 00:05:14,648 --> 00:05:16,859 Ez iezadazu esan zer egin edo noiz. 47 00:05:20,863 --> 00:05:22,406 Ez zara jada nire nagusia. 48 00:05:23,574 --> 00:05:24,533 Ezta zu nirea. 49 00:05:26,410 --> 00:05:28,746 Arrazoi bakarragatik zaude egoera honetan... 50 00:05:28,829 --> 00:05:31,415 Zure familiak operazioa saldu zuelako. 51 00:05:31,498 --> 00:05:33,959 Eta lankide berriek ikusi nahi dutelako 52 00:05:34,043 --> 00:05:36,170 tronua merezi duela uste duen semea. 53 00:05:39,965 --> 00:05:43,302 Ardura gutxiegi zenituela esan ohi zenuen. 54 00:05:43,886 --> 00:05:46,555 Orain botere handiagoa duzu. 55 00:05:46,638 --> 00:05:49,183 Baina lan berria saihesten ari omen zara. 56 00:05:50,893 --> 00:05:53,020 Agian ez duzu behar bezalako kemenik. 57 00:05:55,189 --> 00:05:56,398 Ez dudala kemenik? 58 00:05:58,525 --> 00:06:01,195 Nire aurrean tirokatu dute gure jendea. 59 00:06:02,446 --> 00:06:03,906 Ni naiz ihes egin duena. 60 00:06:05,074 --> 00:06:06,658 Zuk ez duzu guztia ikusi. 61 00:06:08,869 --> 00:06:12,122 Ikusi dudan hori da axola duen bakarra. 62 00:06:28,722 --> 00:06:29,932 Geldi. 63 00:06:30,015 --> 00:06:30,849 AKTIBO 64 00:06:30,933 --> 00:06:31,850 Zer da hau? 65 00:06:35,020 --> 00:06:37,106 Bere profila misio guztietan dago. 66 00:06:40,275 --> 00:06:43,362 Lortu ahal duzun guztia Domingo Chavezi buruz. 67 00:06:45,405 --> 00:06:47,157 JARDUNEKO ZUZENDARIORDEA 68 00:06:47,741 --> 00:06:49,076 Ez atera gela honetatik. 69 00:06:55,874 --> 00:06:57,084 -Jack. -Bai, andrea? 70 00:06:57,167 --> 00:06:58,502 Nora zoaz? 71 00:06:59,044 --> 00:07:01,130 -Bilera bat dut. -Nirekin? 72 00:07:01,213 --> 00:07:03,173 Nire entzunaldia bi egun barru da, 73 00:07:03,257 --> 00:07:05,175 letraduak gogor ari dira lanean 74 00:07:05,259 --> 00:07:07,761 poliziabururik iraindu ez dudala ziurtatzeko. 75 00:07:07,845 --> 00:07:09,847 Laguntza behar dut deklarazioarekin. 76 00:07:09,930 --> 00:07:13,809 Jakina. Lagunduko dizut. Baina kontu bat konpondu behar dut lehenago. 77 00:07:14,560 --> 00:07:16,395 Mexikorekin zerikusia dauka? 78 00:07:17,646 --> 00:07:18,772 Oraindik ez dakit. 79 00:07:20,023 --> 00:07:21,108 Laster jakingo dut. 80 00:07:46,258 --> 00:07:50,053 FORK PARKEA 81 00:08:01,982 --> 00:08:03,025 Jainko maitea. 82 00:08:07,154 --> 00:08:08,947 Ez genekien zer gertatu zen... 83 00:08:13,118 --> 00:08:14,328 Non dago Bennu? 84 00:08:16,622 --> 00:08:17,789 Zuk zer uste duzu? 85 00:08:33,138 --> 00:08:36,892 Alde egin duela diozu? Lastima. Opari bat daukat berarentzat. 86 00:08:44,441 --> 00:08:49,029 Norbait ezkutatzen ari dela dirudi! 87 00:08:49,112 --> 00:08:51,365 -Aita! -Gawa. 88 00:08:54,493 --> 00:08:56,078 Zer da hori? 89 00:08:57,704 --> 00:08:59,206 Eseri. Erakutsiko dizut. 90 00:09:03,835 --> 00:09:05,254 Baina lehenengo, 91 00:09:05,337 --> 00:09:06,380 esadazu, 92 00:09:08,215 --> 00:09:10,634 ondo portatu zara amarekin kanpoan nengoela? 93 00:09:10,717 --> 00:09:13,095 Bai. Eskatu didan guztia egin dut. 94 00:09:13,178 --> 00:09:15,389 -Nonbaitera joan zarete? -Bai. 95 00:09:15,472 --> 00:09:17,224 -Nora joan zarete? -Aireportura. 96 00:09:20,560 --> 00:09:22,688 Ez, Gawa, ez zarete joan. 97 00:09:23,480 --> 00:09:24,398 Baina... 98 00:09:24,481 --> 00:09:27,776 Bazenekin familia batzuek amets bera izan dezaketela? 99 00:09:27,859 --> 00:09:28,860 Zer esan nahi duzu? 100 00:09:30,487 --> 00:09:32,572 Aireportura joan zinela amestu dugu. 101 00:09:33,657 --> 00:09:35,784 Hegazkin hori hartu izan bazenu, 102 00:09:35,867 --> 00:09:39,204 gurekin batera seguru esnatuko zinateke. 103 00:09:41,581 --> 00:09:43,083 Baina amets bat izan zen. 104 00:09:44,876 --> 00:09:47,838 Eta orain errealitateari aurre egin behar diogu. 105 00:09:49,089 --> 00:09:53,051 Ni kanpoan nengoela inon egon zaren galdetzen badizu norbaitek, 106 00:09:53,135 --> 00:09:55,470 esan medikuarenera joan zinela, ados? 107 00:09:59,975 --> 00:10:01,143 Hauxe 108 00:10:02,894 --> 00:10:03,854 Mun da. 109 00:10:05,814 --> 00:10:08,400 Mun oso berezia da ezin duelako hitz egin. 110 00:10:08,483 --> 00:10:10,777 Oso ona da sekretuak gordetzen. 111 00:10:10,861 --> 00:10:12,654 Munduko onena. 112 00:10:12,738 --> 00:10:14,156 -Benetan? -Bai. 113 00:10:14,239 --> 00:10:19,036 Eta hori dela eta, nahi duzuna kontatu diezaiokezu Muni. 114 00:10:19,953 --> 00:10:22,622 Zure lagunei buruz, zure sentimenduei buruz, 115 00:10:22,706 --> 00:10:24,333 edo zure ametsei buruz. 116 00:10:25,751 --> 00:10:28,045 Baita aireportuko ametsari buruz ere. 117 00:10:37,220 --> 00:10:39,514 FORK PARKEA FAIRFAXEKO KONDERRIA 118 00:10:52,194 --> 00:10:53,820 Ezin dut berriz martxan jarri. 119 00:10:54,946 --> 00:10:55,989 Ez dago dirurik. 120 00:11:01,328 --> 00:11:02,245 Sentitzen dut. 121 00:11:02,954 --> 00:11:03,872 Zergatik? 122 00:11:05,999 --> 00:11:08,794 -Jada ez zaitut behar. -Baina zu behar zintuzten. 123 00:11:08,877 --> 00:11:09,711 Nortzuk? 124 00:11:10,754 --> 00:11:12,672 Hori argitu nahi nuke, Domingo. 125 00:11:14,758 --> 00:11:19,179 Domingo Chavez, Los Angeleseko ekialdean 1976ko urtarrilaren 12an jaioa. 126 00:11:19,262 --> 00:11:20,389 Badakit nor naizen. 127 00:11:20,472 --> 00:11:23,642 BUD/S klaseko onena zinen, zure herrialdeari leiala. 128 00:11:24,726 --> 00:11:26,728 Ez pistola buruan jarriko zidan norbait. 129 00:11:26,812 --> 00:11:29,314 Bizitza hori utzi nahi zenuela uste dut. 130 00:11:30,399 --> 00:11:31,483 Thomas Miller. 131 00:11:33,902 --> 00:11:35,195 Ezagun zaizu izena? 132 00:11:36,488 --> 00:11:37,322 Zuzendaria. 133 00:11:38,323 --> 00:11:39,324 Ezagutu zenuen? 134 00:11:40,659 --> 00:11:41,493 Ez. 135 00:11:43,829 --> 00:11:46,623 Walters izeneko CIAko tipo bat zegoen agintean. 136 00:11:46,706 --> 00:11:49,543 Orain argi dut iruzurti bat zela. Zergatik? 137 00:11:49,626 --> 00:11:53,422 CIAko zuzendaria ez delako arduratzen operazioen finantzaketaz. 138 00:11:54,714 --> 00:11:58,009 Halere, Plutoneko artxibo guztiak sinatu zituen Millerrek. 139 00:12:00,720 --> 00:12:01,555 Zer gehiago? 140 00:12:01,638 --> 00:12:02,597 Ezer gutxi. 141 00:12:03,390 --> 00:12:04,474 Zifratuta dago dena. 142 00:12:05,475 --> 00:12:07,602 Baina itzulitakoaren arabera, 143 00:12:07,686 --> 00:12:11,690 munduan zehar operazio berezietako 15 misio egin zenituela dirudi. 144 00:12:11,773 --> 00:12:14,276 Helburu guztiak hilda daude. 145 00:12:14,359 --> 00:12:16,611 Ez dago argi zergatik hil zenituen, 146 00:12:16,695 --> 00:12:18,697 zu zergatik hautatu zintuen ordea, bai. 147 00:12:19,698 --> 00:12:23,243 Baliteke CIAk inoiz izandako agenterik hilgarriena zu izatea. 148 00:12:24,578 --> 00:12:25,454 Begira. 149 00:12:26,413 --> 00:12:27,497 Gorritu egin naiz. 150 00:12:28,957 --> 00:12:29,875 Badakizu zer? 151 00:12:31,042 --> 00:12:34,296 Ez duzu nire laguntza behar. Baina nik zurea behar dut. 152 00:12:35,755 --> 00:12:38,425 Miller uste bezain ustela den argitu behar dut, 153 00:12:38,508 --> 00:12:40,051 eta egia esan, 154 00:12:42,095 --> 00:12:43,305 dudan bakarra zara. 155 00:12:49,311 --> 00:12:50,145 Gose zara? 156 00:12:50,937 --> 00:12:51,771 Gosez akabatzen. 157 00:13:00,572 --> 00:13:03,950 WAN AI-KIAO SHAN ESTATUA, MYANMAR 158 00:13:52,374 --> 00:13:55,585 Sein jauna. Barkatu. Hitzordua zenuen gaur? 159 00:13:55,669 --> 00:13:59,464 Ez. Thaung doktorearekin hitz egin nahi dut unetxo bat. 160 00:13:59,548 --> 00:14:01,216 Jakina, nola ez. 161 00:14:06,972 --> 00:14:10,350 Sein jauna! Pozten naiz zu ikusteaz. Dena ondo? 162 00:14:10,433 --> 00:14:12,102 Hau? Bai, ondo nago. 163 00:14:14,020 --> 00:14:14,980 Mesedez. 164 00:14:18,817 --> 00:14:22,696 Thaung doktorea, duela hiru egun, nire alaba Bennuk sukarra izan zuen. 165 00:14:22,779 --> 00:14:25,907 Haluzinazioak zituen, gertatu ez ziren gauzak ikusi zituen 166 00:14:25,991 --> 00:14:27,742 eta gertatu zirenak ahaztu. 167 00:14:28,451 --> 00:14:31,454 -Agian... -Ez da zu ikustera etortzeaz gogoratzen. 168 00:14:32,205 --> 00:14:33,748 -Ni? -Bai. 169 00:14:34,290 --> 00:14:38,378 Duela hiru egun, nire emaztearekin etorri zen sukarra zuelako. 170 00:14:39,212 --> 00:14:42,215 -Ez nituen ikusi. Benetan diot... -Ez kezkatu. 171 00:14:43,008 --> 00:14:43,842 Ez nago haserre. 172 00:14:43,925 --> 00:14:47,554 Zuk hori frogatzeko dokumenturik ez izateak kezkatzen nau. 173 00:14:50,140 --> 00:14:51,558 Ez dut dokumenturik. 174 00:14:53,059 --> 00:14:53,977 Konponduko dugu. 175 00:14:57,147 --> 00:14:59,399 08:15 inguruan etorri ziren. 176 00:15:01,109 --> 00:15:02,611 Bennuk sukar apur bat zuen. 177 00:15:03,528 --> 00:15:06,615 Zure harreragileari esan beharko diozu. 178 00:15:08,241 --> 00:15:09,117 Jakina. 179 00:15:10,994 --> 00:15:11,828 Eskerrik asko. 180 00:15:12,537 --> 00:15:14,414 Eta norbait galdezka badator, 181 00:15:14,497 --> 00:15:16,875 hobe duzu hori esan, 182 00:15:16,958 --> 00:15:20,045 zeren eta edozerekin mehatxatzen zaituztela ere, 183 00:15:20,128 --> 00:15:23,590 huskeria izango da nik egingo nizukeenaren aldean. 184 00:15:27,218 --> 00:15:28,136 Laburbilduz. 185 00:15:29,387 --> 00:15:31,097 Elkar ulertzen dugu, ezta? 186 00:15:40,023 --> 00:15:41,483 -Irtengo al zara? -Noski. 187 00:15:44,778 --> 00:15:45,612 Bai? 188 00:15:46,613 --> 00:15:48,198 Argituko dut. 189 00:15:48,281 --> 00:15:50,200 Berehala deituko diot Millerri. 190 00:15:54,204 --> 00:15:56,206 Eta hori nahikoa ez bada? 191 00:15:57,665 --> 00:15:59,876 Eta eraso taldea? Gure gizona? 192 00:16:12,013 --> 00:16:13,556 WASHINGTON HIRIA 193 00:16:13,640 --> 00:16:15,141 Chao Fah Sein du izena. 194 00:16:15,225 --> 00:16:18,603 Myanmarreko Silver Lotus Triadako operazio burua da. 195 00:16:19,521 --> 00:16:21,690 Ez daukat harremanetan jartzeko erarik. 196 00:16:21,773 --> 00:16:22,941 Nola ezagutu zenuen? 197 00:16:23,525 --> 00:16:25,777 Duela 14 hilabete sartu nintzen 198 00:16:25,860 --> 00:16:28,321 Márquez kartelean nire lehengusu Marinen bidez. 199 00:16:28,405 --> 00:16:31,658 Kartelek elkarri buruzko informazio gehiago dute guk baino. 200 00:16:31,741 --> 00:16:36,788 Márquezen nahiak betetzeko eskatu zidaten, hau da, lehiakideak akabatzeko. 201 00:16:36,871 --> 00:16:38,832 Emilio azkena zen. 202 00:16:38,915 --> 00:16:41,543 -Orduan deitu zidan Chao Fahk. -Zertarako? 203 00:16:42,794 --> 00:16:45,255 -Egia esan nahi zidan. -Zeri buruz? 204 00:16:47,882 --> 00:16:48,717 Niri buruz. 205 00:16:49,843 --> 00:16:52,679 Nire operazioa triadak kontrolatzen zuela esan zuen. 206 00:16:53,388 --> 00:16:57,517 Eta Washingtonetik zuzentzen gintuen tipoa beraiek ordaintzen zutela. 207 00:16:57,600 --> 00:16:59,227 Sinesten ez nuela esan nionean, 208 00:16:59,310 --> 00:17:02,939 egin ditudan operazio guztien xehetasunak eman zizkidan. 209 00:17:03,648 --> 00:17:04,566 Mexikon? 210 00:17:05,358 --> 00:17:08,486 Mexikon, Iranen, Afganistanen. 211 00:17:08,569 --> 00:17:09,820 Dena zekien. 212 00:17:09,904 --> 00:17:13,742 Aginteko ofizialen izenak, taldeko kideenak. Hildakoenak ere bai. 213 00:17:15,743 --> 00:17:18,747 Operazio horietan zer egiten ari zinela uste zenuen? 214 00:17:19,914 --> 00:17:21,165 Laguntzen ari nintzela. 215 00:17:21,958 --> 00:17:24,461 Agintean dagoenak esaten badizu 216 00:17:24,544 --> 00:17:27,297 helburu bat hiltzeko estatubatuarrak salbatzeko, 217 00:17:27,380 --> 00:17:28,590 hori egiten duzu. 218 00:17:29,257 --> 00:17:30,884 Ez nuen galderarik egin. 219 00:17:31,593 --> 00:17:34,846 Orain dakit erantzun horiek nire gizonak lurperatu zituztela. 220 00:17:37,474 --> 00:17:39,601 Baina zergatik kontaktatu du zurekin? 221 00:17:39,684 --> 00:17:40,685 Utzi nahi duelako. 222 00:17:42,312 --> 00:17:46,483 Frogak hitzeman zizkidan. CIA hasiera baino ez zela esan zuen. 223 00:17:46,566 --> 00:17:47,692 Drogak ere bai. 224 00:17:47,776 --> 00:17:51,279 Triada kartela erabiltzen ari da drogak ez diren zerbaiterako? 225 00:17:51,362 --> 00:17:53,740 -Baduzu frogarik? -Ez. 226 00:17:53,823 --> 00:17:58,536 Morales izeneko ergel batek esan zuen, baina gezurretan ari zela uste dut. 227 00:17:58,620 --> 00:18:00,830 -Baina Chao Fah-z fidatzen zara? -Bai. 228 00:18:02,040 --> 00:18:07,545 Aurrez aurre ikusi nuen, eskua eman eta bere familia seguru zegoela esan nion. 229 00:18:08,171 --> 00:18:11,424 Zergatik? Zergatik arriskatu zara? 230 00:18:14,260 --> 00:18:15,094 Izen batengatik. 231 00:18:15,553 --> 00:18:16,596 Zer izen? 232 00:18:17,388 --> 00:18:18,348 Thomas Miller. 233 00:18:19,182 --> 00:18:21,851 Itxaron. Millerrek dakiena jakin behar dugu. 234 00:18:22,560 --> 00:18:24,521 Jakingo dudala hitzematen dizut. 235 00:18:25,730 --> 00:18:28,107 Bera ospitalera bidali gabe. 236 00:18:29,275 --> 00:18:33,238 -Badakit nor bidali harekin hitz egitera. -Ni bezain haserre dago? 237 00:18:34,447 --> 00:18:36,366 Horretaz ari garela, bai, beti. 238 00:18:54,717 --> 00:18:55,635 Thomas Miller. 239 00:18:59,472 --> 00:19:02,225 James Greer. Hau poza. 240 00:19:02,308 --> 00:19:04,602 -Axola zaizu... -Badut aukerarik? 241 00:19:05,895 --> 00:19:07,230 Zer edaten ari da? 242 00:19:08,273 --> 00:19:11,526 -16 urteko Lagavulina. -Arraioa! Zer ari zara ospatzen? 243 00:19:12,277 --> 00:19:15,196 Garagardoa hartuko dut, baina edalontzi dotore batean. 244 00:19:17,073 --> 00:19:20,201 Zertara etorri zara hona? 245 00:19:21,661 --> 00:19:24,080 -Norbaitekin geratu zara? -Ostegunerokoa. 246 00:19:24,163 --> 00:19:25,081 Bai, ala? 247 00:19:26,291 --> 00:19:27,458 Zer da ostegunerokoa? 248 00:19:30,920 --> 00:19:34,299 Hona etorri, partida ikusi eta nahi dudana edan ohi dut. 249 00:19:35,466 --> 00:19:38,011 Mozkortzen banaiz, hemen egiten dut lo. 250 00:19:39,387 --> 00:19:40,263 Zein arduratsua. 251 00:19:41,556 --> 00:19:43,600 Bai, autoz joateko urrun dago... 252 00:19:45,393 --> 00:19:46,811 Nola du leku horrek izena? 253 00:19:48,104 --> 00:19:49,147 Peregrine Cliff. 254 00:19:49,814 --> 00:19:52,108 Bai. Ez naiz inoiz egon. 255 00:19:53,818 --> 00:19:56,195 Zure festak oso esklusiboak ziren. 256 00:19:56,279 --> 00:19:58,406 -Ez nahita. -Bai. Ordurako, 257 00:19:58,489 --> 00:20:00,909 gonbidapenik ez jasotzera ohituta nengoen. 258 00:20:01,826 --> 00:20:04,037 Esan bezala, ez nuen nahita egiten. 259 00:20:05,246 --> 00:20:06,080 Noski. 260 00:20:07,916 --> 00:20:09,709 Norbaitekin geratu zara? 261 00:20:09,792 --> 00:20:11,252 -Ni? -Bai. 262 00:20:15,924 --> 00:20:16,925 Zurekin. 263 00:20:20,094 --> 00:20:21,387 Zergatik? 264 00:20:22,597 --> 00:20:26,017 -Lanari buruzko galderak ditudalako. -Utzi nuen lana. 265 00:20:26,100 --> 00:20:27,393 Ez da hori entzun dudana. 266 00:20:28,353 --> 00:20:30,980 -Laguntzarik behar duzu? -Nik ez. 267 00:20:32,607 --> 00:20:33,441 Jackek. 268 00:20:34,484 --> 00:20:35,318 Ryanek? 269 00:20:38,029 --> 00:20:41,866 Aitortu beharra dago honek bere trikimailuetako bat dirudiela. 270 00:20:41,950 --> 00:20:42,992 Bai, ezta? 271 00:20:48,456 --> 00:20:53,127 Aurrekoan, lanean ari ginela, zure operazioetako bat aurkitu genuen. 272 00:20:54,921 --> 00:20:57,006 Ez genuen tutik ere ulertu. 273 00:20:57,090 --> 00:20:58,091 Bai? Zein operazio? 274 00:21:00,551 --> 00:21:01,552 Pluton. 275 00:21:15,984 --> 00:21:17,318 Gidatzeko moduan zaude? 276 00:21:20,530 --> 00:21:22,740 Izen hori berriro aipatzen baduzu, 277 00:21:22,824 --> 00:21:25,576 Jack Ryanek larrutik ordainduko du. 278 00:21:25,952 --> 00:21:26,911 Zuk ere bai. 279 00:21:34,127 --> 00:21:38,047 KOKAPEN EZEZAGUNA 280 00:22:01,404 --> 00:22:02,363 Kaka! 281 00:22:02,447 --> 00:22:03,698 Ostia, bero-bero dago. 282 00:22:24,469 --> 00:22:26,137 Zer moduz, zuzendariorde? 283 00:22:26,929 --> 00:22:29,098 Ez nekien erantzungo ote zenuen. 284 00:22:29,182 --> 00:22:31,601 Damutu naiz jada. 285 00:22:33,144 --> 00:22:34,645 Zure laguntza behar dut. 286 00:22:35,772 --> 00:22:36,856 Nola ez. 287 00:22:38,149 --> 00:22:39,859 Hurrengo astera arte, lagunak. 288 00:22:41,694 --> 00:22:42,653 Zer behar duzu? 289 00:23:18,856 --> 00:23:20,358 -Aita. -Barkatu. 290 00:23:20,441 --> 00:23:24,362 ESKOLAKO NEGUKO EMANALDIA 291 00:23:30,451 --> 00:23:31,285 Bai? 292 00:23:31,369 --> 00:23:33,204 James Greer eta Jack Ryan. 293 00:23:34,122 --> 00:23:35,748 Pluton ikertzen ari dira. 294 00:23:35,832 --> 00:23:38,000 -Eta? -Zuri abisua ematen ari naiz. 295 00:23:38,084 --> 00:23:39,961 Horregatik erantzun dut deia. 296 00:23:40,044 --> 00:23:41,087 Ofiziala da? 297 00:23:43,089 --> 00:23:45,800 Ez nazazu deitu ofiziala izan arte. 298 00:24:20,835 --> 00:24:22,795 BIBLIA JAKUE ERREGEA 299 00:24:26,799 --> 00:24:27,758 BANKU-MUGIMENDUAK 300 00:25:04,086 --> 00:25:05,838 Zer arraio gertatzen ari da? 301 00:25:05,922 --> 00:25:08,132 -Entzun... -Zu arduratu behar zinen. 302 00:25:08,216 --> 00:25:09,842 -Hala da. -Orduan? 303 00:25:11,135 --> 00:25:12,970 Chavez desagertu egin da. 304 00:25:14,055 --> 00:25:16,474 Noiz? Zergatik ez didazu esan? 305 00:25:17,308 --> 00:25:19,018 Kontrolpean nuela uste nuen. 306 00:25:19,936 --> 00:25:22,605 Entzunaldiak direla eta, nire izena nonahi dago. 307 00:25:22,688 --> 00:25:25,191 Gauzak lasaitu arte itxarongo zuela uste nuen. 308 00:25:25,274 --> 00:25:26,651 Ba ez dira lasaitu. 309 00:25:26,734 --> 00:25:29,111 Operazioa hondatu da. Hil ninduten ia. 310 00:25:29,195 --> 00:25:31,697 Eta nire jendeak zu izan zarela uste du. 311 00:25:32,657 --> 00:25:33,866 Nola? 312 00:25:33,950 --> 00:25:35,284 Nor bestela? 313 00:25:35,368 --> 00:25:37,078 Hau diru kontua izan da. 314 00:25:37,161 --> 00:25:38,788 Hori zure ardura da. 315 00:25:38,871 --> 00:25:42,500 Eta orain zure kontuetako batera transferitu da dirua. 316 00:25:42,583 --> 00:25:44,377 Bai, baina hori da protokoloa. 317 00:25:45,711 --> 00:25:47,630 Arinegi bota ninduten. 318 00:25:47,713 --> 00:25:49,048 Jack Ryan izan da. 319 00:25:50,466 --> 00:25:51,550 Nor? 320 00:25:51,634 --> 00:25:54,262 Zuzendariorde berria. Kapitolioan egon da. 321 00:25:54,345 --> 00:25:58,516 -Berak itxi zuen. -Nik sinesten badizut ere, haiek ez. 322 00:26:00,351 --> 00:26:04,188 Beraz, operazioa berriro martxan jarri edo alde egin ezazu hortik. 323 00:26:04,272 --> 00:26:06,482 Ez dakit Chavez bizirik dagoen ere. 324 00:26:07,733 --> 00:26:08,567 Bizirik nago. 325 00:26:32,216 --> 00:26:33,342 Zein gozoa. 326 00:26:35,052 --> 00:26:36,095 Nor zen hori? 327 00:26:48,399 --> 00:26:49,483 Eta orain zer? 328 00:26:52,403 --> 00:26:53,654 Dena konponduko dut. 329 00:27:08,294 --> 00:27:09,253 Zazpi gizon hauek 330 00:27:11,047 --> 00:27:12,256 nire familia ziren. 331 00:27:15,051 --> 00:27:16,385 Nire anaiak ziren. 332 00:27:19,430 --> 00:27:20,639 Eta zuk hil zenituen. 333 00:27:23,476 --> 00:27:24,518 Irakurri izenak. 334 00:27:25,811 --> 00:27:26,896 Aurrera. 335 00:27:28,230 --> 00:27:29,440 Irakurri izenak. 336 00:27:37,281 --> 00:27:39,241 Ukitzerik ere ez duzu merezi. 337 00:27:40,910 --> 00:27:43,245 -Entzun, Chavez, nahi duzuna... -Ez. 338 00:27:44,622 --> 00:27:45,831 Kasu egingo didazu. 339 00:27:46,665 --> 00:27:48,584 Eta ni gogor saiatuko naiz 340 00:27:48,667 --> 00:27:50,920 zuri horietako bat ez irentsarazten. 341 00:27:51,629 --> 00:27:53,756 Entzun arretaz egingo duguna. 342 00:27:54,715 --> 00:27:56,801 Jack Ryanekin hitz egingo duzu. 343 00:27:56,884 --> 00:28:00,679 Dakizun guztia kontatuko diozu eta berak dioen guztia egingo duzu. 344 00:28:03,432 --> 00:28:04,558 Eta gero, zer? 345 00:28:06,018 --> 00:28:10,064 Ez dakit. Zer egingo zenuen zuk nirekin proiektua bukatzean? 346 00:28:44,723 --> 00:28:47,726 MEZU BERRIA - NORENA: MILLER Jack Ryan. Ofiziala 347 00:28:57,486 --> 00:28:59,238 OME-REN KONFERENTZIA WASHINGTON HIRIA 348 00:28:59,321 --> 00:29:03,492 Eskerrik asko zuen denbora eta arretagatik hain gai garrantzitsuetan. 349 00:29:03,576 --> 00:29:06,120 Konferentziaz disfrutatzea espero dut. 350 00:29:06,203 --> 00:29:07,079 Mila esker. 351 00:29:16,589 --> 00:29:18,132 Itzela izan da. 352 00:29:18,549 --> 00:29:21,802 Nahiko ondo egon da. Gaixotasunen murrizketa 353 00:29:21,886 --> 00:29:24,805 ingurumen faktoreen ikuspuntutik nabarmentzea nuen. 354 00:29:24,889 --> 00:29:25,806 Cathy? 355 00:29:27,266 --> 00:29:28,100 Kaixo. 356 00:29:29,602 --> 00:29:32,938 -Lan bikaina. -Mila esker. Pozten naiz zu ikusteaz. 357 00:29:33,022 --> 00:29:36,650 Berdin. Beste arrazoiren batengatik izango balitz, hobe. 358 00:29:36,734 --> 00:29:38,110 Ados nago. 359 00:29:38,194 --> 00:29:40,738 Entzun. Ziur nago lanpeturik zaudela, 360 00:29:40,821 --> 00:29:43,449 baina geratu nahi duzu noizbait bazkaltzeko? 361 00:29:43,532 --> 00:29:44,492 Bai, noski. 362 00:29:44,575 --> 00:29:47,203 Primeran. Zurekin harremanetan jarriko gara. 363 00:29:50,998 --> 00:29:56,962 INTELIGENTZIA AGENTZIA ZENTRALA AMERIKETAKO ESTATU BATUAK 364 00:30:06,055 --> 00:30:08,349 Azkenik. Prest zaude? 365 00:30:09,600 --> 00:30:11,101 Azalpenak emateko prest nago. 366 00:30:15,481 --> 00:30:16,857 Non dago Chavez orain? 367 00:30:17,983 --> 00:30:18,817 Ez dakit. 368 00:30:21,779 --> 00:30:22,905 Sinesten diozu? 369 00:30:24,031 --> 00:30:24,949 Zoritxarrez. 370 00:30:26,700 --> 00:30:30,788 Esaten ari dena kontuan izanda, nor sartuta dagoen eta non, 371 00:30:32,498 --> 00:30:34,375 edozer gerta liteke. 372 00:30:40,047 --> 00:30:41,966 Beste norbaiti kontatu behar diogu. 373 00:30:47,930 --> 00:30:50,099 Duela bi egun, Domingo Chavez 374 00:30:50,182 --> 00:30:52,893 nire etxean sartu eta pistola jarri zidan buruan. 375 00:30:53,936 --> 00:30:55,354 Eta gutariko bat da. 376 00:30:56,188 --> 00:30:57,106 Operazio burua. 377 00:30:57,982 --> 00:31:01,527 Pluton operazioa berriro martxan jartzeko eskatu zidan. 378 00:31:01,610 --> 00:31:05,072 -Zein da hori? -Itxi nuen operazioetako bat. 379 00:31:05,739 --> 00:31:07,449 Aipatu nizunetako bat. 380 00:31:08,158 --> 00:31:11,495 -Eta? -Eta Millerrekin lotura zuzena du. 381 00:31:13,205 --> 00:31:15,541 Jauna, uste dut zuzendari ohia 382 00:31:16,333 --> 00:31:19,253 Myanmarreko Silver Lotus Triadaren kontaktua dela. 383 00:31:20,796 --> 00:31:22,798 Hori salaketa larria da. 384 00:31:22,881 --> 00:31:27,428 Miller Chavezen isilpeko operazio taldea arma gisa erabiltzen ari zen. 385 00:31:28,262 --> 00:31:31,015 -Zertarako? -Triadaren lehiakideak akabatzeko. 386 00:31:31,682 --> 00:31:34,518 Boterea kartel mexikar bakar bati emateko, 387 00:31:35,477 --> 00:31:36,645 Silver Lotus triadak 388 00:31:36,729 --> 00:31:39,732 kartelaren azpiegitura bere onerako erabili zezan. 389 00:31:39,815 --> 00:31:41,358 Botere borroka da? 390 00:31:41,442 --> 00:31:44,320 Kartelen bat-egitea arazo bat da, noski... 391 00:31:44,403 --> 00:31:46,155 Jauna, larriagoa izan daiteke. 392 00:31:47,823 --> 00:31:51,660 Chavezen kontaktuaren arabera, triada kartela erabiltzen ari da 393 00:31:51,744 --> 00:31:53,912 drogak baino gauza okerragoetarako. 394 00:31:55,331 --> 00:31:57,541 -Zeri buruz ari zara? -Bateratasuna. 395 00:31:58,542 --> 00:32:01,670 Droga kartel eta erakunde terrorista baten bat-egitea. 396 00:32:01,754 --> 00:32:05,591 Baliabide mugagabeak eta gorroto amaigabea. 397 00:32:05,674 --> 00:32:08,677 Badakigu triada horrek joera terroristarik duen? 398 00:32:08,761 --> 00:32:12,348 Honek ez du horrekin ezta Myanmar herrialdearekin zerikusirik. 399 00:32:12,431 --> 00:32:15,267 Nahi dutena merkatua zabaltzea da. 400 00:32:16,143 --> 00:32:19,772 Myanmarreko triadak erakunde kriminalik iheskorrenetarikoak dira, 401 00:32:20,689 --> 00:32:23,692 eta inoiz ikusi ez dugun moduko boterea daukate. 402 00:32:24,318 --> 00:32:28,864 Batek bakarrik baliabide horiek emango balizkio munduko edozein talderi... 403 00:32:28,947 --> 00:32:31,992 Horri kartelak AEBra duen sarbidea gehitzen badiogu, 404 00:32:32,076 --> 00:32:33,535 edozer garraiatu dezakete. 405 00:32:34,078 --> 00:32:35,704 -Adibidez? -Gizakiak. 406 00:32:36,664 --> 00:32:37,539 Armak. 407 00:32:39,208 --> 00:32:40,334 Bonbaketari suizidak. 408 00:32:43,337 --> 00:32:44,254 Jainko maitea. 409 00:32:45,005 --> 00:32:48,133 Jauna, badakigu mugan egunero atzematen diren drogak 410 00:32:48,217 --> 00:32:50,552 iristen direnen zati bat baino ez direla. 411 00:32:51,387 --> 00:32:53,722 Imajinatu mehatxu terroristak direla. 412 00:32:59,937 --> 00:33:01,063 Non dago Miller? 413 00:33:02,356 --> 00:33:04,024 Gure gizonik onena dugu atzetik. 414 00:33:04,608 --> 00:33:07,277 Eta Chavez hori? Pluton operazioa? 415 00:33:07,361 --> 00:33:09,655 Zoritxarrez, ezin dut Chavez kontrolatu, 416 00:33:09,738 --> 00:33:13,283 baina orain axola duen bakarra bere satorra da, Chao Fah Sein. 417 00:33:14,201 --> 00:33:17,871 Gizon hori Silver Lotus osoko operazioen arduraduna da. 418 00:33:17,955 --> 00:33:20,499 Millerrek berarekin kontaktatzea lortzen badut, 419 00:33:20,582 --> 00:33:22,334 kontaktu baliagarria izango da. 420 00:33:23,210 --> 00:33:27,339 Eta kontaktatzerik ez baduzu? Eta Mexikokoa zuri leporatzen badizute? 421 00:33:28,090 --> 00:33:30,384 Jauna, zuk zeuk esan duzu. 422 00:33:30,467 --> 00:33:33,095 Pluton operazioarekin lotura zuzena dut. 423 00:33:33,637 --> 00:33:35,806 Wright zuzendariari leporatzen badiote, 424 00:33:37,266 --> 00:33:38,767 egotzi niri errua. 425 00:33:42,771 --> 00:33:45,190 Ez nuen horrela hasi nahi, Jack. 426 00:33:45,733 --> 00:33:46,817 Guk ere ez. 427 00:33:47,609 --> 00:33:51,822 Wright Senatuan agertzear dago, CIA garbituko duela hitzemateko. 428 00:33:51,905 --> 00:33:54,158 Hori da, zehazki, egingo duguna. 429 00:33:58,871 --> 00:33:59,830 Milesker, Jack. 430 00:34:00,748 --> 00:34:03,125 Wright zuzendariarekin hitz egin nahi dut. 431 00:34:06,795 --> 00:34:07,880 Jakina, jauna. 432 00:34:14,719 --> 00:34:16,263 Hau konpondu behar duzu. 433 00:34:16,346 --> 00:34:19,099 -Bai, jauna. -Nola egingo duzu? 434 00:34:19,183 --> 00:34:23,562 Halabeharrez ikasi dugu Jackek bere erara egiten dituela gauzak. 435 00:34:24,396 --> 00:34:26,565 Baina hau konpondu dezakeela uste dut. 436 00:34:27,274 --> 00:34:30,485 Ados. Une honetan, ematen dugun irudia da gure kezka. 437 00:34:32,112 --> 00:34:33,030 Ulertzen dut. 438 00:34:33,864 --> 00:34:35,491 Zerbait eskatu nahi dizut. 439 00:34:36,658 --> 00:34:41,330 Okoli presidenteak deitu dit. Lagoseko egoera larriagotu egin da. 440 00:34:42,456 --> 00:34:44,625 Ameh gudalburuak Okoliri leporatu dio 441 00:34:44,708 --> 00:34:47,335 CIAri hilketa antolatzen lagundu izana. 442 00:34:47,418 --> 00:34:48,253 Hori entzun dut. 443 00:34:49,087 --> 00:34:51,047 Okolik gertatutakoa argitu nahi du. 444 00:34:52,216 --> 00:34:54,051 Nola lortu nahi du hori? 445 00:34:54,134 --> 00:34:56,719 Zuk zeuk bisitatzea nahi du. 446 00:34:57,805 --> 00:34:59,306 Ezohiko eskaera da, badakit. 447 00:34:59,389 --> 00:35:01,725 Bereziki entzunaldia kontuan izanda. 448 00:35:01,809 --> 00:35:03,852 Baina mezu egokia bidaltzen du. 449 00:35:03,936 --> 00:35:07,231 CIAko zuzendaria ez dela bolizko dorre batean gordetzen. 450 00:35:08,357 --> 00:35:09,858 Ez, jauna. Ez horixe. 451 00:35:22,663 --> 00:35:25,290 M 23:00etan gaur - Waterfront parkean 452 00:35:29,670 --> 00:35:30,504 Bai? 453 00:35:31,380 --> 00:35:34,341 Bilera gaur da. 23:00etan, Waterfront parkean. 454 00:35:34,424 --> 00:35:35,259 Ondo da. 455 00:35:35,342 --> 00:35:36,927 Etorriko zara? 456 00:35:37,010 --> 00:35:37,928 Ez. 457 00:35:39,096 --> 00:35:39,972 Zergatik? 458 00:35:40,722 --> 00:35:43,308 Ez dut hilko behar duzuna lortu baino lehen. 459 00:36:07,291 --> 00:36:09,376 -Kaixo. -Wright zuzendaria naiz. 460 00:36:09,459 --> 00:36:11,670 -Ade Osoji zara? -Bai. 461 00:36:12,254 --> 00:36:14,464 Lagosera bidaiatu behar dut 462 00:36:14,548 --> 00:36:16,300 Okoli presidentearekin biltzeko, 463 00:36:16,383 --> 00:36:20,095 eta zure ikuspegi sutsua ikusita, lagunduko didazun jakin nahi nuen. 464 00:36:20,178 --> 00:36:21,013 Nola? 465 00:36:21,680 --> 00:36:24,433 Aholkulari gisa. Ikuspuntu politikoa duzu, 466 00:36:24,516 --> 00:36:27,895 eta beharrezko ikuspegi guztiak izan nahiko nituzke. 467 00:36:29,479 --> 00:36:32,316 Eskaera eskertzen dizut, baina pentsatu behar dut. 468 00:36:32,399 --> 00:36:34,985 Luze daramat itzuli gabe. 469 00:36:35,068 --> 00:36:37,529 Ulertzen dut. Arratsaldera arte duzu. 470 00:36:54,338 --> 00:36:55,672 -Wright andrea. -Andrea? 471 00:36:57,799 --> 00:36:58,634 Wright andrea. 472 00:36:58,717 --> 00:37:00,010 Argazki bat, mesedez. 473 00:37:13,732 --> 00:37:15,400 Bilerari hasiera emango diogu. 474 00:37:15,484 --> 00:37:18,946 Wright andrea, zutitu eta altxatu zure eskuineko eskua. 475 00:37:21,239 --> 00:37:25,494 Batzorde honi egia osoa eta egia baino ez esatea hitzematen duzu 476 00:37:25,577 --> 00:37:27,245 -Jainkoaren izenean? -Bai. 477 00:37:27,829 --> 00:37:28,872 Eseri, mesedez. 478 00:37:35,462 --> 00:37:38,340 Henshaw presidenteari, Jennings presidenteordeari 479 00:37:38,423 --> 00:37:42,010 eta batzordeko kideei eskerrak eman nahi dizkiet. 480 00:37:42,094 --> 00:37:45,180 Bizitza profesionala eman dut Estatu Batuen zerbitzura, 481 00:37:46,098 --> 00:37:48,809 baina nire bidea ez zen CIAk esleitzen dizkigun 482 00:37:48,892 --> 00:37:50,894 urruneko tokietako batean hasi, 483 00:37:52,604 --> 00:37:54,773 Queenseko kaleetan baizik. 484 00:37:56,233 --> 00:37:59,444 Nire auzoan, Estatu Batuen mikrokosmos bat genuen. 485 00:38:00,237 --> 00:38:02,823 Eta bakoitzak komunikatzeko era bat zuen. 486 00:38:02,906 --> 00:38:06,952 Batzuetan, horrek istiluak sortzen zituen, 487 00:38:07,953 --> 00:38:09,663 askotan, asmo txarrik gabe. 488 00:38:15,293 --> 00:38:18,463 WATERFRONT PARKEA WASHINGTON HIRIA 489 00:38:18,547 --> 00:38:22,050 Istilu horiei aurre egiten zien pertsona izan nahi nuen. 490 00:38:23,051 --> 00:38:24,094 Horiek ulertu. 491 00:38:25,137 --> 00:38:28,807 Eta istilu horietan bitartekari neutroa izan nahi nuen, 492 00:38:28,890 --> 00:38:29,808 horiek konpondu. 493 00:38:36,273 --> 00:38:37,274 Pluton. 494 00:38:38,400 --> 00:38:39,943 Jarri berriro martxan. 495 00:38:40,027 --> 00:38:43,363 Zertarako? Chavez zegoen tokian jartzeko? Ez. 496 00:38:45,866 --> 00:38:48,702 Nor da Walters? Chavezen nagusia zen? 497 00:38:48,785 --> 00:38:51,872 Walters ez da inor, eta Chavez kontrolatu dezakegu. 498 00:38:52,956 --> 00:38:56,084 -Bere usteak okerrak dira. -Eta zer uste du? 499 00:38:56,168 --> 00:38:58,920 Badakizu zer egin duzun? 500 00:38:59,921 --> 00:39:03,717 Nirekin hitz egitea zenuen operazioak itxi baino lehen. 501 00:39:03,800 --> 00:39:04,926 Nor dago tartean? 502 00:39:05,844 --> 00:39:08,346 Zu, kartela, Chavezen taldea, besterik ez? 503 00:39:09,723 --> 00:39:11,141 Edo gehiago dago? 504 00:39:12,434 --> 00:39:16,229 Babesik gabe horrelako zerbait kontrolatu nezakeela uste duzu? 505 00:39:16,855 --> 00:39:19,191 Ez dirudi kontrolatzen ari zarenik. 506 00:39:19,274 --> 00:39:21,485 Eta ez dirudi babesik duzunik. 507 00:39:25,530 --> 00:39:28,909 Herrialde hau krisian zegoen... dago. 508 00:39:28,992 --> 00:39:31,787 Droga trafikatzaileak hiltzeko aukera zen. 509 00:39:31,870 --> 00:39:34,122 -Horrela engainatu zintuzten? -Zoaz pikutara! 510 00:39:35,916 --> 00:39:39,211 Helburu jakinak hilez gero, emaitzak hitzeman zizkidaten. 511 00:39:39,294 --> 00:39:42,005 Droga trafiko eta krimen gutxiago. Badakizu zer? 512 00:39:42,964 --> 00:39:45,258 -Bete egin zituzten. -Nork? 513 00:39:45,342 --> 00:39:48,678 AEBko gobernuak baino botere gehiago duten interes pribatuek. 514 00:39:49,346 --> 00:39:53,016 Azkenak lehenak izango dira. Jokatu nahi baduzu, egizu... 515 00:39:53,100 --> 00:39:55,227 Partida bukatu baino lehen. 516 00:39:55,310 --> 00:39:58,313 -Trebea zara metaforekin. -Entzun, ergel hori. 517 00:39:59,648 --> 00:40:01,566 Horrela jarraitzen baduzu, akabo. 518 00:40:01,650 --> 00:40:03,819 Norentzat lan egiten duzula uste duzu? 519 00:40:04,694 --> 00:40:06,071 Estatubatuarrentzat. 520 00:40:07,739 --> 00:40:08,782 Jainko maitea. 521 00:40:12,702 --> 00:40:14,830 Benetan sinesten duzu hori, ezta? 522 00:40:15,497 --> 00:40:17,958 Ez duzu estatubatuarrentzat lan egiten, 523 00:40:18,041 --> 00:40:20,293 baimena ematen dizunarentzat baizik. 524 00:40:20,377 --> 00:40:23,463 Eta amaieran, gauza bera gertatzen da beti. 525 00:40:23,547 --> 00:40:25,757 Ez ikusiarena egiten dute guztiek. 526 00:40:27,300 --> 00:40:31,555 Nire erabakiekin, erabaki zailekin, herrialde hau hobetu dut. 527 00:40:31,638 --> 00:40:34,057 Eta berak jakin ez arren, Chavezek ere bai. 528 00:40:34,808 --> 00:40:37,477 Zu bezalakoek nahiago duzue ontziarekin hondoratu. 529 00:40:38,728 --> 00:40:43,066 Lagun zaitzaket. Jarri nazazu harremanetan benetan agintean dagoenarekin. 530 00:40:43,150 --> 00:40:47,279 Biok dakigu dei hori egin bezain laster hilko gintuzketela. 531 00:40:47,362 --> 00:40:50,740 -Zuk badakizu ez dudala martxan jarriko. -Kaka! 532 00:40:57,247 --> 00:41:00,709 Ez dakizu nolakoa den jende hau. 533 00:41:02,085 --> 00:41:03,920 Ziur laster ezagutuko ditudala. 534 00:41:05,881 --> 00:41:06,882 Zer? 535 00:41:06,965 --> 00:41:10,552 Hau diozun bezain serioa bada, begira egongo dira oraintxe. 536 00:41:19,978 --> 00:41:20,812 Zuzen zaude. 537 00:41:22,439 --> 00:41:23,398 Miller. 538 00:41:25,275 --> 00:41:26,276 Miller! 539 00:41:27,777 --> 00:41:31,364 CIAk helburu bera duela uste dut. 540 00:41:32,908 --> 00:41:36,036 Agentzia bakea lortzeko arma dela uste dut. 541 00:41:36,745 --> 00:41:38,872 -Kaixo? -Zure erak ez du funtzionatu. 542 00:41:40,081 --> 00:41:41,416 Nirera saiatuko gara. 543 00:41:42,709 --> 00:41:43,543 Chavez. 544 00:41:46,379 --> 00:41:47,631 Kaka. 545 00:41:47,714 --> 00:41:50,967 Eta arma hau erabiliko dut gardentasunez, 546 00:41:51,051 --> 00:41:52,886 zintzotasunez eta zuzentasunez. 547 00:41:54,763 --> 00:41:55,639 Goazen. 548 00:41:56,723 --> 00:41:59,392 Baina beti dago atzera egiteko denbora, 549 00:41:59,476 --> 00:42:02,270 erakunde hau zergatik sortu zen gogoratzeko. 550 00:42:02,354 --> 00:42:05,148 Bere xedea estatubatuar guztiak babestea da 551 00:42:05,232 --> 00:42:08,109 munduan zehar gailentzen ari den bortizkeria, 552 00:42:08,193 --> 00:42:10,111 zinismo eta lukurreriatik. 553 00:42:11,321 --> 00:42:12,864 Denok nabaritu dezakegu. 554 00:42:12,948 --> 00:42:14,366 Neke sentsazioa, 555 00:42:14,449 --> 00:42:18,495 amore emateko, ahal duguna hartzeko 556 00:42:18,578 --> 00:42:19,829 eta ezer ez egiteko 557 00:42:21,206 --> 00:42:22,916 aukera tentagarria. 558 00:42:25,085 --> 00:42:25,919 Bada, 559 00:42:27,254 --> 00:42:30,173 nik agindu bitartean, ez. 560 00:45:24,305 --> 00:45:26,724 Agintean nagoela, estatubatuarrei ziurtatuko diet 561 00:45:26,808 --> 00:45:29,185 ez dugula amore emango. 562 00:45:29,269 --> 00:45:32,188 Arriskuak hartzeko prest gaudela. 563 00:45:32,272 --> 00:45:35,859 Eta zuek babesteko gogor lan egingo dugula. 564 00:46:04,345 --> 00:46:05,388 Berandu heldu gara. 565 00:46:08,600 --> 00:46:10,393 Orain nire bila etorriko dira. 566 00:48:06,467 --> 00:48:08,469 Azpitituluak: Leire Chertudi 567 00:48:08,553 --> 00:48:10,555 Ikuskatzailea: Ilargi G.