1 00:00:02,000 --> 00:00:07,000 Downloaded from YTS.MX 2 00:00:08,000 --> 00:00:13,000 Official YIFY movies site: YTS.MX 3 00:00:20,208 --> 00:00:25,250 SARRERA 4 00:00:32,250 --> 00:00:37,750 {\an8}IPARRALDERIK URRUNENA, 1857 5 00:00:54,708 --> 00:00:55,583 Kapitaina! 6 00:01:01,833 --> 00:01:02,708 Kapitaina! 7 00:01:04,291 --> 00:01:05,291 Hitz egingo dugu? 8 00:01:13,083 --> 00:01:15,124 Izotza zeharkatu behar dugu. 9 00:01:15,125 --> 00:01:17,291 Gizonak gose dira. Akituta daude. 10 00:01:18,000 --> 00:01:20,791 Erritmo honi eutsiz gero, ondorioak egongo dira. 11 00:01:25,291 --> 00:01:26,250 Entzun, gizonak! 12 00:01:27,875 --> 00:01:32,708 Lana zenbat eta gehiago atzeratu, izotza orduan eta sendoagoa izango da. 13 00:01:33,458 --> 00:01:34,416 Eutsi lanari. 14 00:01:35,291 --> 00:01:36,707 Txandakatu taldeak. 15 00:01:36,708 --> 00:01:37,875 Jauna, errespetuz... 16 00:01:38,375 --> 00:01:40,874 - Ziurtasunak behar dituzte. - Ziurtasunak? 17 00:01:40,875 --> 00:01:44,749 Ontzia askatzean, San Petersburgora itzuliko garelako ziurtasuna. 18 00:01:44,750 --> 00:01:47,582 Haien ustez, laster galduko dugu nabigatzeko gaitasuna, eta... 19 00:01:47,583 --> 00:01:49,083 Adi! 20 00:01:50,916 --> 00:01:55,874 Pentsatzea ez da zuen rola, ezta ofizial honena ere. 21 00:01:55,875 --> 00:01:59,333 Izena eman dugu misio baterako. Burutu egingo dugu. 22 00:01:59,833 --> 00:02:01,749 Ipar polora helduko gara. 23 00:02:01,750 --> 00:02:03,207 Ulertu duzue? 24 00:02:03,208 --> 00:02:04,250 Bai! 25 00:02:38,666 --> 00:02:40,166 Leherketa bat, kapitaina! 26 00:02:43,541 --> 00:02:44,666 Hiru kilometrora. 27 00:02:51,583 --> 00:02:53,083 Bildu gizonak. 28 00:03:10,791 --> 00:03:13,332 Lera-txakurrak onik daude. 29 00:03:13,333 --> 00:03:15,124 Orduan, odol hau guztia? 30 00:03:15,125 --> 00:03:16,583 Hemen, kapitaina! 31 00:03:18,375 --> 00:03:20,625 Zauritu bat! Odol asko galdu du. 32 00:03:23,000 --> 00:03:26,000 Zauri bat sorbaldan. Hanka hautsita du. 33 00:03:27,125 --> 00:03:28,624 Hartz baten erasoa? 34 00:03:28,625 --> 00:03:32,000 Ez dut uste, kapitaina. Larsen, lagundu. 35 00:03:42,541 --> 00:03:43,958 Hanka protesikoa. 36 00:03:52,041 --> 00:03:53,500 Jar ezazue taulan! 37 00:03:56,041 --> 00:03:57,125 Azkar, ontzira! 38 00:03:59,958 --> 00:04:00,916 Gora! 39 00:04:02,833 --> 00:04:04,375 Larsen, gauza hura dator. 40 00:04:07,875 --> 00:04:09,541 Prestatu errifleak! 41 00:04:14,583 --> 00:04:15,833 Nik esandakoan. 42 00:04:20,583 --> 00:04:22,125 Apuntatu! 43 00:04:22,791 --> 00:04:24,166 Sua! 44 00:04:35,791 --> 00:04:37,540 - Sua! - Hurrengo taldea! 45 00:04:37,541 --> 00:04:38,583 Hurrengo taldea! 46 00:04:40,208 --> 00:04:41,500 Sua! 47 00:04:55,500 --> 00:04:57,666 Denak ontzira! 48 00:05:17,500 --> 00:05:19,040 Igo dugun gizona non dago? 49 00:05:19,041 --> 00:05:19,958 Non? 50 00:05:20,875 --> 00:05:22,583 Zer da? Zer nahi du? 51 00:05:31,125 --> 00:05:34,666 Ekar iezadazue! 52 00:05:48,125 --> 00:05:50,750 Trabukoa. Larsen, hartu trabukoa! 53 00:06:01,916 --> 00:06:03,416 Victor. 54 00:06:05,000 --> 00:06:06,166 Victor! 55 00:06:19,791 --> 00:06:20,875 Hil egin dut. 56 00:06:21,416 --> 00:06:22,500 Hil egin dut. 57 00:06:35,958 --> 00:06:36,999 Bizirik dago! 58 00:06:37,000 --> 00:06:38,207 Eskailera! 59 00:06:38,208 --> 00:06:39,625 Igo eskailera! 60 00:06:54,166 --> 00:06:58,583 Ekar iezadazue! 61 00:07:16,791 --> 00:07:18,540 Zenbat tiro geratzen dira? 62 00:07:18,541 --> 00:07:20,083 Bat, baina ez du hilko. 63 00:07:20,625 --> 00:07:21,541 Badakit! 64 00:07:22,541 --> 00:07:24,083 Ez diot hari tiro egingo. 65 00:08:15,541 --> 00:08:18,791 - Laudanoa, mina arintzeko. Edan. - Eskerrik asko. 66 00:08:24,125 --> 00:08:25,499 Non nago? 67 00:08:25,500 --> 00:08:29,249 Horisont errege-ontzi daniarrean. Anderson kapitaina eta Udsen doktorea. 68 00:08:29,250 --> 00:08:31,875 Zuetariko zenbat hil ditu? 69 00:08:33,916 --> 00:08:34,749 Sei. 70 00:08:34,750 --> 00:08:37,458 Itzuli, eta beste asko hilko ditu. 71 00:08:37,958 --> 00:08:41,749 Guzti-guztiak, beharrezkoa bada, non eta ez nauzuen entregatzen. 72 00:08:41,750 --> 00:08:43,415 Ez, harenak egin du. 73 00:08:43,416 --> 00:08:45,415 Ur izoztuan hondoratu da. Akabo. 74 00:08:45,416 --> 00:08:46,958 Ez horixe! 75 00:08:47,666 --> 00:08:49,374 Ezin da hil. 76 00:08:49,375 --> 00:08:51,416 Bera suntsitzen saiatu naiz. 77 00:08:53,750 --> 00:08:55,708 Zuek sinetsi ala ez, 78 00:08:57,458 --> 00:09:00,375 itzuli egingo da... nire bila. 79 00:09:01,041 --> 00:09:02,125 Eta, orduan, 80 00:09:03,041 --> 00:09:06,124 hitzeman iezadazue: izotz artera aterako nauzue, 81 00:09:06,125 --> 00:09:08,166 eta ni hartzen utziko diozue. 82 00:09:09,291 --> 00:09:10,125 Mesedez. 83 00:09:10,708 --> 00:09:12,625 Zer izaki-mota da? 84 00:09:14,083 --> 00:09:17,291 Zer demonio-klasek sortu zuen? 85 00:09:19,000 --> 00:09:20,000 Neu izan nintzen. 86 00:09:22,000 --> 00:09:23,000 Neu izan nintzen. 87 00:09:24,291 --> 00:09:25,708 Neuk sortu nuen. 88 00:09:27,875 --> 00:09:32,375 Nire gaiztakerien oroitzapenak neurekin hiltzekoak ziren. 89 00:09:33,208 --> 00:09:34,166 Prest dago. 90 00:09:35,166 --> 00:09:38,083 Kontakizunean, gauza batzuk egitateak izango dira. 91 00:09:39,666 --> 00:09:42,582 Beste batzuk ez. Baina guztia izango da egia. 92 00:09:42,583 --> 00:09:44,791 Victor dut izena. 93 00:09:45,375 --> 00:09:46,791 Victor Frankenstein. 94 00:09:48,083 --> 00:09:51,000 Nire aitak eman zidan izen hori. 95 00:09:51,833 --> 00:09:56,041 - Badakizue zer esan nahi duen? - Baietzean nago, bai. Konkistatzailea. 96 00:09:56,541 --> 00:09:59,875 - Guztia irabazten duena. - Bai. Guztia harekin hasi zen. 97 00:10:00,458 --> 00:10:01,375 Nire aitarekin. 98 00:10:04,250 --> 00:10:05,333 Eta amarekin. 99 00:10:09,583 --> 00:10:10,457 Victor! 100 00:10:10,458 --> 00:10:12,582 LEHEN ZATIA VICTORREN ISTORIOA 101 00:10:12,583 --> 00:10:13,500 Victor! 102 00:10:16,083 --> 00:10:17,041 Victor! 103 00:10:20,708 --> 00:10:23,833 Jaitsi zaitez. Zure aita iristear da. 104 00:10:24,666 --> 00:10:25,500 Ama! 105 00:10:26,916 --> 00:10:27,750 Ama. 106 00:10:28,916 --> 00:10:30,208 Hemen nago, ama. 107 00:10:33,916 --> 00:10:35,083 Hemen nago. 108 00:10:38,125 --> 00:10:41,583 Nire aita baroia zen, eta zirujau bikaina. 109 00:10:42,083 --> 00:10:44,665 Komenigarritasunak bultzatuta ezkondu zen nire amarekin, 110 00:10:44,666 --> 00:10:47,749 dote handi samarra eta leinu noblea zeuzkalako. 111 00:10:47,750 --> 00:10:53,208 Hala, aitak bere maila eta etxaldeari eutsi ahal izan zien. 112 00:11:05,125 --> 00:11:07,207 Ez zegoen presente gure bizitzetan, 113 00:11:07,208 --> 00:11:11,000 baina, gurera etortzen zenean, etxe osoa makurtzen zen haren nahietara. 114 00:11:11,541 --> 00:11:12,666 Claire, maitea. 115 00:11:13,166 --> 00:11:14,375 Gainerako uneetan... 116 00:11:15,250 --> 00:11:16,165 Victor. 117 00:11:16,166 --> 00:11:17,249 Aita. 118 00:11:17,250 --> 00:11:19,500 Gainerako uneetan, ama neurea zen. 119 00:11:27,291 --> 00:11:29,541 Ez, ekarri hona. 120 00:11:37,041 --> 00:11:40,750 Haragiaren gatzak zure odola eta haurtxoarena aberastuko ditu. 121 00:11:41,250 --> 00:11:43,375 Ez duzu zuretzat bakarrik jaten. 122 00:11:53,958 --> 00:11:54,958 Tira. 123 00:11:56,125 --> 00:11:57,125 Elikagarria da. 124 00:12:03,416 --> 00:12:04,500 Aingeru guardakoa, 125 00:12:05,208 --> 00:12:06,416 lagun atsegina. 126 00:12:07,166 --> 00:12:09,416 Zaude nire alboan, ez nazazu utzi. 127 00:12:10,125 --> 00:12:13,166 Gorde nazazu zure kapapean, eta... 128 00:12:15,458 --> 00:12:18,707 Paretaz bestalde entzuten nituen, liskar atergabean. 129 00:12:18,708 --> 00:12:23,000 Elkarri oihuka, aberastasuna, etxaldea... eta neu ginela-eta. 130 00:12:23,791 --> 00:12:26,708 Haien ahotsek izuz betetzen ninduten. 131 00:12:30,958 --> 00:12:31,875 Ama? 132 00:12:33,916 --> 00:12:34,750 Ama. 133 00:12:40,375 --> 00:12:41,208 Txiki... 134 00:12:45,750 --> 00:12:48,207 Gizonak biok gorroto gintuen. 135 00:12:48,208 --> 00:12:52,624 Gure erroi-koloreko ile beltzak. Gure begi ilun eta sakonak. 136 00:12:52,625 --> 00:12:56,790 Are, gure izaera isil eta batzuetan urduriak 137 00:12:56,791 --> 00:12:59,583 ezin gehiago amorratzen zuen, antza zenez. 138 00:13:00,250 --> 00:13:03,999 Zerrendatu ezazu, buruz eta ahalik eta zehatzen, 139 00:13:04,000 --> 00:13:07,374 giza gorputzeko humoreen antzinako sailkapena. 140 00:13:07,375 --> 00:13:12,000 Odola, behazun beltza, behazun horia eta flema. 141 00:13:13,000 --> 00:13:15,500 Batez besteko gizonaren bihotza. Pisua? 142 00:13:17,125 --> 00:13:19,000 Bederatzi eta hamaika ontza artean. 143 00:13:19,541 --> 00:13:21,958 Batez besteko emakumearen bihotza. Pisua? 144 00:13:23,125 --> 00:13:24,916 Zortzi eta hamar ontza artean. 145 00:13:25,500 --> 00:13:26,875 Eta zergatik ote? 146 00:13:27,541 --> 00:13:31,666 Emakume-bihotzaren masa ezberdina da? Emozioen sakontasunagatik ote? 147 00:13:32,166 --> 00:13:34,208 Melankoliarako joeragatik? 148 00:13:35,250 --> 00:13:39,500 Masagatik. Odolaren bolumena, aita. Irrigazio muskularra. 149 00:13:40,041 --> 00:13:43,332 Hala da. Ehunean ez dago eduki espiritualik. 150 00:13:43,333 --> 00:13:45,290 Gihar batean ez dago emoziorik. 151 00:13:45,291 --> 00:13:49,166 Ea, mesedez, azaldu balbula trikuspidearen funtzio nagusia. 152 00:13:51,625 --> 00:13:54,749 Ez dut gogoan, aita. Oroituko dut, baina. Ziur nago. 153 00:13:54,750 --> 00:13:56,458 Bai, seguru nago. 154 00:13:56,958 --> 00:13:58,999 Boliari ez zaio odolik jariatzen. 155 00:13:59,000 --> 00:14:00,333 Haragiari bai, ordea. 156 00:14:01,333 --> 00:14:04,332 Datu bat gomutatzen duzunerako, gaixoa hilko zaizu. 157 00:14:04,333 --> 00:14:05,416 Ulertzen duzu? 158 00:14:10,291 --> 00:14:13,333 Balbula trikuspidearen funtzio nagusia 159 00:14:13,833 --> 00:14:17,208 kaba zainean odol-errefluxua eragoztea da. 160 00:14:19,708 --> 00:14:23,250 Ez, eskuak ez. Hemendik aurrera, ez. 161 00:14:23,958 --> 00:14:26,916 Orain zure ofizio eta gogoaren tresnak dira. 162 00:14:27,541 --> 00:14:29,041 Zaindu egin behar ditugu. 163 00:14:31,875 --> 00:14:35,083 Zure aurpegia, ordea, harrokeria da. 164 00:14:41,208 --> 00:14:47,250 Nire izena daramazu, Victor. Izenak berekin dakar nire erreputazioa. 165 00:14:50,750 --> 00:14:52,750 Ez ezazu ahaztu, arren. 166 00:14:58,250 --> 00:15:00,791 Zerbait oso ona duzulakoan nago. Ona da. 167 00:15:01,833 --> 00:15:02,666 Hiru, 168 00:15:03,166 --> 00:15:04,000 bi, 169 00:15:04,500 --> 00:15:05,333 bat... 170 00:15:07,208 --> 00:15:08,708 Ezin liteke! 171 00:15:10,458 --> 00:15:11,666 Kartak nahasiko ditut. 172 00:15:17,333 --> 00:15:18,166 Ama? 173 00:15:19,666 --> 00:15:20,500 Ama? 174 00:15:22,875 --> 00:15:23,708 Ama? 175 00:15:26,625 --> 00:15:27,458 Aita! 176 00:15:28,041 --> 00:15:29,083 Aita, ama da! 177 00:15:36,041 --> 00:15:37,707 Ama! Ama, zer duzu? 178 00:15:37,708 --> 00:15:40,540 Ur beroa eta arropa zuri eta garbia, berehala! 179 00:15:40,541 --> 00:15:41,457 Jauna. 180 00:15:41,458 --> 00:15:44,207 - Ez, Victor! - Ama? Esan iezadazu zerbait! 181 00:15:44,208 --> 00:15:45,500 - Ama! - Victor! 182 00:15:49,333 --> 00:15:51,457 Aita! 183 00:15:51,458 --> 00:15:53,541 - Victor! - Salba ezazu, mesedez! 184 00:16:35,916 --> 00:16:41,166 Nire ama, neure buruaren zatitzat neukan ama, 185 00:16:42,208 --> 00:16:44,833 inoiz joango ez zela uste nuen ama, 186 00:16:45,375 --> 00:16:49,458 bizitza bera zen ama... heriotza bilakatu zen. 187 00:16:50,750 --> 00:16:53,166 Begiak itzali zitzaizkion, 188 00:16:53,833 --> 00:16:57,083 haren irria lur hotzaren jaki bihurtu zen. 189 00:17:04,500 --> 00:17:05,333 Ospa! 190 00:17:06,041 --> 00:17:07,125 Joan zaitezte! 191 00:17:15,000 --> 00:17:17,958 Unibertsoaren zati bat hustu zen, 192 00:17:19,125 --> 00:17:22,958 eta izarrartea behin betiko ilundu. 193 00:17:24,541 --> 00:17:26,333 Ea, estali begiak. 194 00:17:28,375 --> 00:17:30,791 Ez begiratu nik esan arte. 195 00:17:32,625 --> 00:17:33,624 Orain. 196 00:17:33,625 --> 00:17:36,790 William eguzki-argiz eta irriz inguratuta hazi zen. 197 00:17:36,791 --> 00:17:41,708 Izaera bare eta adeitsuagokoa zen, zeina nire aitak nabari nahiago baitzuen. 198 00:17:42,208 --> 00:17:43,665 Eskerrik asko, aita. 199 00:17:43,666 --> 00:17:45,416 Plazer bat izan da, ume. 200 00:17:46,708 --> 00:17:49,999 Hura, haize kirria. Ni, ekaitz-hodeia. 201 00:17:50,000 --> 00:17:53,874 Berak barre egiten zuen etengabe. Nik, kopeta belztu. 202 00:17:53,875 --> 00:17:55,000 Hartu aho-uhalak. 203 00:17:55,500 --> 00:17:58,375 Begiratu iezadazu, aita. Begiratu. 204 00:17:59,791 --> 00:18:01,791 Zerbait gehiago zegoen. 205 00:18:02,541 --> 00:18:05,958 Hobeto esanda, zerbait falta zen. 206 00:18:07,208 --> 00:18:08,249 Nire ama 207 00:18:08,250 --> 00:18:12,624 garaiko medikurik itzaltsuenaren eskuetan hil zen: 208 00:18:12,625 --> 00:18:14,041 nire aitaren eskuetan. 209 00:18:14,916 --> 00:18:18,708 Ideia bat... mamitu zitzaidan gogoan. 210 00:18:19,250 --> 00:18:21,457 Definitu zirkulazio-sistema, mesedez... 211 00:18:21,458 --> 00:18:25,040 Saihetsezina, halabeharrezkoa... 212 00:18:25,041 --> 00:18:28,207 ...De Motu Cordis ean azalduta dagoen bezala. 213 00:18:28,208 --> 00:18:30,041 ...egia bilakatu zen arte. 214 00:18:30,541 --> 00:18:31,458 Aita? 215 00:18:35,458 --> 00:18:36,957 Hiltzen utzi zenion. 216 00:18:36,958 --> 00:18:41,124 Neure esku zegoen guztia egin nuen. Jakin beharko zenuke hori. 217 00:18:41,125 --> 00:18:42,625 Porrot egin zenuen, ba. 218 00:18:43,375 --> 00:18:45,500 Inork ezin du heriotza menderatu. 219 00:18:50,250 --> 00:18:52,833 Nik bai. Nik menderatuko dut. 220 00:18:54,291 --> 00:18:57,458 Zuk dakizun guztia eta gehiago jakingo dut. 221 00:18:59,208 --> 00:19:01,416 Nahikoa egin dugu gaurkoz. 222 00:19:03,958 --> 00:19:06,749 Gau hartan, berriz jaio nintzen. 223 00:19:06,750 --> 00:19:08,541 Irudipen bat izan nuen. 224 00:19:09,375 --> 00:19:12,541 Lehen aldiz ikusi nuen... 225 00:19:13,125 --> 00:19:14,833 Aingeru Iluna. 226 00:19:28,833 --> 00:19:30,583 Agintzari bat egin zidan. 227 00:19:32,166 --> 00:19:36,041 Biziaren eta heriotzaren indarrak nire eskumende egongo ziren. 228 00:19:37,500 --> 00:19:40,249 Nire aitaren mailako zirujaua izango nintzen. 229 00:19:40,250 --> 00:19:43,499 Askonahiagoa izango nintzen, harago iritsiko nintzen. 230 00:19:43,500 --> 00:19:44,875 Aingeru guardakoa... 231 00:19:45,625 --> 00:19:47,166 Irudipen argia izan zen. 232 00:19:47,666 --> 00:19:51,625 Nik esna edo lo ikusitako ezer baino argiagoa. 233 00:19:54,916 --> 00:19:55,875 Nola, baina? 234 00:20:19,500 --> 00:20:21,208 Azkar heldu nion galbideari. 235 00:20:22,750 --> 00:20:25,957 Bi matxinada eta sute bat nire amaren plantazioetan. 236 00:20:25,958 --> 00:20:27,875 Familia-ondasuna murriztu egin zen. 237 00:20:28,375 --> 00:20:31,666 Etxaldeari eutsi izanagatik, beste guztia galdu genuen. 238 00:20:46,000 --> 00:20:48,665 William Vienara joan zen, hango familiarenera, 239 00:20:48,666 --> 00:20:52,250 eta ni lehenik Londres, eta gero Edinburgora. 240 00:20:52,833 --> 00:20:56,625 Han hamarkadak eman nituen... 241 00:20:58,875 --> 00:21:02,625 akademiaren muga hertsiak zabaldu nahian. 242 00:21:04,083 --> 00:21:05,000 Bizia. 243 00:21:06,625 --> 00:21:10,499 {\an8}Hona... bizia, jaun prestuak. 244 00:21:10,500 --> 00:21:12,707 {\an8}MEDIZINA FAKULTATE ERREALA - 1855 245 00:21:12,708 --> 00:21:13,958 Jaio egiten gara. 246 00:21:15,583 --> 00:21:18,750 Eta, gora egiten dugunerako, erori egiten gara. 247 00:21:19,416 --> 00:21:20,291 Heriotza. 248 00:21:22,458 --> 00:21:25,915 Eta, igoera eta erorikoaren tartean, 249 00:21:25,916 --> 00:21:28,125 gure esparrutxo xumea datza. 250 00:21:29,166 --> 00:21:31,875 Tira, jaiotza ez dago gure esku. 251 00:21:33,125 --> 00:21:34,958 - Ez da hala? - Ez! 252 00:21:35,458 --> 00:21:40,208 Sortzea, txinparta hura, gogoetaren eta arimaren piztea... 253 00:21:40,708 --> 00:21:42,416 Hori Jainkoaren esku dago. 254 00:21:43,333 --> 00:21:44,250 Jainkoa. 255 00:21:45,333 --> 00:21:46,416 Baina, heriotza! 256 00:21:48,041 --> 00:21:49,999 Heriotzan datza erronka. 257 00:21:50,000 --> 00:21:52,291 Horrek beharko luke gure ardura! 258 00:21:53,291 --> 00:21:54,125 Beharko luke. 259 00:21:55,583 --> 00:21:58,833 Nor gara gu, baina, horretarako? Ez gara jainkoak, ezta? 260 00:21:59,416 --> 00:22:02,665 Baina, jainkoen apaltasunik ezaz jokatuko badugu, 261 00:22:02,666 --> 00:22:05,625 zer gutxiago mirariak egitea baino. 262 00:22:06,125 --> 00:22:07,125 Ez duzue uste? 263 00:22:08,250 --> 00:22:12,540 Piztu dezagun txinparta jainkotiar bat ikasle gazteon gogoetan. 264 00:22:12,541 --> 00:22:15,707 Erakuts diezaiegun erronka botatzen, esana betetzen baino. 265 00:22:15,708 --> 00:22:19,749 Gizakia naturari bere ezkutalekuraino jazarri ahal zaiola erakutsiko diegu, 266 00:22:19,750 --> 00:22:21,457 heriotzari amaiera emateko! 267 00:22:21,458 --> 00:22:24,791 Heriotza moteldu ez. Heriotzari bukaera eman! 268 00:22:30,583 --> 00:22:33,375 {\an8}Ixo. Ixo! 269 00:22:36,916 --> 00:22:42,625 Zer proposatzen duzu? Nola irakasten da ezinezkoa den hori? 270 00:22:46,708 --> 00:22:48,165 Subjektu konposatua, gorpua. 271 00:22:48,166 --> 00:22:51,375 Dendari batena da. Hil eta berehala ekarri zidaten. 272 00:22:51,958 --> 00:22:53,540 Garuna gorri, baina bazebilen. 273 00:22:53,541 --> 00:22:56,166 Nerbio espinal eta bagoak, ukigabe. 274 00:22:56,666 --> 00:22:59,040 Orbainak ile baten lodierakoak dira 275 00:22:59,041 --> 00:23:01,749 nire teknikari esker. Puntu zakarrik ez. 276 00:23:01,750 --> 00:23:05,624 Hara. Besoa beste espezimen batena da, arotz batena. 277 00:23:05,625 --> 00:23:09,125 Giharrak, lotailuak eta nerbioak loturik daude orain. 278 00:23:30,166 --> 00:23:34,624 Mugimendu espasmodikoa, korronte elektrikoak sortua, ez da berria. 279 00:23:34,625 --> 00:23:37,374 Ez da berria. Gorpu barneko energia-fluxua, ordea, 280 00:23:37,375 --> 00:23:39,374 beste nozio baten menpekoa da. 281 00:23:39,375 --> 00:23:41,291 Sortaldeko nozio bat da: qi. 282 00:23:41,916 --> 00:23:45,124 Biziaren energia-fluxua barnetik eta kanpotik hartzen du aintzat. 283 00:23:45,125 --> 00:23:46,874 Orratzak erabili ditut, sei... 284 00:23:46,875 --> 00:23:51,041 Ixo! Eseri! 285 00:23:52,750 --> 00:23:56,040 Hau bista bat da, doktorea, ez inauterietako ikuskizuna. 286 00:23:56,041 --> 00:23:58,082 Kalte egin diozu zure kausari. 287 00:23:58,083 --> 00:24:00,790 Trikimailu behartu hau ez da nahikoa izango. 288 00:24:00,791 --> 00:24:01,708 Trikimailua? 289 00:24:03,750 --> 00:24:04,750 Trikimailua? 290 00:24:07,041 --> 00:24:07,916 Ziur zaude? 291 00:24:13,208 --> 00:24:15,749 Trikimailua? Hori erabaki bat izan da! 292 00:24:15,750 --> 00:24:20,165 Hildako baten begiaren eta beste baten besoaren koordinazioa. 293 00:24:20,166 --> 00:24:23,790 Borondate berri bat eta ulermenaren hastapenak eman dizkiot. 294 00:24:23,791 --> 00:24:27,500 Ulermena, hildako burmuin batean? 295 00:24:28,541 --> 00:24:29,666 Aska ezazu! 296 00:24:31,041 --> 00:24:31,875 Mesedez. 297 00:24:33,458 --> 00:24:34,541 "Mesedez", jakina. 298 00:24:36,000 --> 00:24:39,165 Itzali ezazu berehala, iruzurti halakoa! 299 00:24:39,166 --> 00:24:42,124 Hau etorkizuna da! Posiblea da! 300 00:24:42,125 --> 00:24:44,290 Iker dezagun, kuantifikatu dezagun! 301 00:24:44,291 --> 00:24:51,082 Hau donauste bat da. Higuingarria eta lizuna! 302 00:24:51,083 --> 00:24:55,915 Bizia Jainkoak hartu eta ematen du, Victor. 303 00:24:55,916 --> 00:24:58,833 Beharbada Jainkoa ezgaia da! 304 00:24:59,916 --> 00:25:02,332 Arteztu ditzagun haren okerrak! 305 00:25:02,333 --> 00:25:04,957 Zahar ergelok ez ditzatela zuen ahotsak itzali! 306 00:25:04,958 --> 00:25:08,415 Erantzunak desobedientziaren eskutik baino ez datoz, 307 00:25:08,416 --> 00:25:11,416 izuaren eta dogma koldarren menpetik askatzean! 308 00:25:12,333 --> 00:25:13,166 Aurrera! 309 00:25:25,875 --> 00:25:27,166 Krempe irakaslea. 310 00:26:02,041 --> 00:26:05,874 Frankenstein baroia, Heinrich Harlander dut izena 311 00:26:05,875 --> 00:26:10,165 eta zure anaia Williamen eskutiko aurkezpen-gutun bat dakart. 312 00:26:10,166 --> 00:26:11,207 Nire anaiarena? 313 00:26:11,208 --> 00:26:13,582 Zu ezagutzeko pribilegioa eskatu nuen. 314 00:26:13,583 --> 00:26:15,624 Minutu eskas bat lapurtuko dizut. 315 00:26:15,625 --> 00:26:16,791 - Mesedez. - Ados. 316 00:26:19,583 --> 00:26:21,958 William bisitan etorriko zait, ezta? 317 00:26:22,458 --> 00:26:24,375 Bai, egun gutxi batzuk barru. 318 00:26:24,875 --> 00:26:29,541 Bere emaztegaia aurkeztu nahi dizu. Nire iloba ere bada. 319 00:26:33,416 --> 00:26:35,915 Elizabeth Harlander, oso neskatxa atsegina, 320 00:26:35,916 --> 00:26:37,790 komentutik irten berria. 321 00:26:37,791 --> 00:26:39,416 Argazkiak nik egin nituen. 322 00:26:39,916 --> 00:26:42,624 Williamek arrakasta izan du finantzen munduan. 323 00:26:42,625 --> 00:26:44,833 Harena izen ezaguna da dagoeneko. 324 00:26:45,333 --> 00:26:47,415 Izen ezaguna dela? 325 00:26:47,416 --> 00:26:52,625 Tira, tamalez, izen berekoak gara, gustatu ala ez. 326 00:26:53,125 --> 00:26:57,166 Artikulua irakurri nuen, The Lancet en. Benetan uste duzu egin dezakezula? 327 00:26:58,291 --> 00:27:00,000 Gizon bat muntatu? 328 00:27:00,583 --> 00:27:03,458 Goitik beherako gorputz berri bati bizia eman? 329 00:27:04,791 --> 00:27:06,290 Ikusi duzu gaurkoa, ezta? 330 00:27:06,291 --> 00:27:08,624 Izatez, gurutziltzaketa bat ikusi dut. 331 00:27:08,625 --> 00:27:11,332 Kondenatuta zeunden, ahoa ireki aurretik ere. 332 00:27:11,333 --> 00:27:13,041 Erakutsi egin diet, halere. 333 00:27:13,875 --> 00:27:14,707 Zer? 334 00:27:14,708 --> 00:27:15,625 Egia. 335 00:27:16,416 --> 00:27:18,375 Bazkalordurako ahaztuko dute. 336 00:27:19,500 --> 00:27:21,958 Bai, baina zer iruditu zaizu zuri? 337 00:27:24,041 --> 00:27:25,625 Apartekoa iruditu zait. 338 00:27:27,083 --> 00:27:28,165 Bai. Badakit. 339 00:27:28,166 --> 00:27:30,915 Baina ume bat bezalakoa zara, gogoberotua, 340 00:27:30,916 --> 00:27:34,625 maskota berriari gogor heltzen diotenetakoa, ito arte. 341 00:27:35,500 --> 00:27:38,125 Horregatik kezkatzen nauzu. 342 00:27:38,708 --> 00:27:41,124 Muga jarriko diozu zure suari, Prometeo? 343 00:27:41,125 --> 00:27:44,375 Edo eskuak erreko dituzu, hura entregatu aurretik? 344 00:27:46,541 --> 00:27:47,416 Horixe. 345 00:27:48,416 --> 00:27:51,915 Ez nazazu zakartzat jo, baina egun luzea izan dut 346 00:27:51,916 --> 00:27:55,040 eta orain ez naiz arrotzen konpainian egoteko gauza. 347 00:27:55,041 --> 00:27:56,624 Beraz, amaitu baduzu... 348 00:27:56,625 --> 00:27:59,000 Ez dut amaitu, ezta pentsatu ere. 349 00:28:01,208 --> 00:28:03,540 Ostatu hartu dut Edinburgon. 350 00:28:03,541 --> 00:28:07,165 Hiru egun barru, William eta Elizabethekin elkartzekoak gara. 351 00:28:07,166 --> 00:28:10,750 Arrats horretan, zure patua aldatuko dut. 352 00:28:11,708 --> 00:28:14,708 Ohiz kanpoko zerbait erakutsiko dizut. 353 00:28:23,083 --> 00:28:24,500 - Milesker. - Tori. 354 00:28:31,416 --> 00:28:35,458 Mertxika. Biratu mertxika. Bira ezazu. 355 00:28:36,708 --> 00:28:38,625 Kosk egin diozu berriro! 356 00:28:39,333 --> 00:28:41,000 Mertxikak jaten ari zara. 357 00:28:41,500 --> 00:28:43,957 Hau memento mori bat da. 358 00:28:43,958 --> 00:28:49,415 Mertxika. Biziaren sinboloa, gaztetasunarena. Bera hozkatzea ere! 359 00:28:49,416 --> 00:28:51,707 - Gose nintzen, Kiki. - Ez deitu Kiki. 360 00:28:51,708 --> 00:28:54,083 Victor Frankenstein baroia, jauna. 361 00:28:56,041 --> 00:28:56,916 Joan zaitezke. 362 00:28:57,666 --> 00:28:58,750 Barka iezadazu. 363 00:29:00,333 --> 00:29:01,207 Ongi etorri. 364 00:29:01,208 --> 00:29:02,250 Herr Harlander. 365 00:29:03,208 --> 00:29:05,874 Arte gazte bat, fotografia. 366 00:29:05,875 --> 00:29:07,332 Agur, Kiki. 367 00:29:07,333 --> 00:29:09,166 Zale porrokatua naiz jada. 368 00:29:09,750 --> 00:29:11,083 Ekarri dituzu paperak? 369 00:29:12,541 --> 00:29:13,583 Eskerrik asko. 370 00:29:17,208 --> 00:29:19,375 - Aparta zara. - Mila esker. 371 00:29:23,375 --> 00:29:28,041 Nerbio-sistema darabilzu energia-maila berehala handitzeko. 372 00:29:28,708 --> 00:29:29,665 Ez da hala? 373 00:29:29,666 --> 00:29:30,915 Zuzen zaude. 374 00:29:30,916 --> 00:29:34,999 Beraz, zure menpeko bizi-indarraren iraunkortasuna 375 00:29:35,000 --> 00:29:38,375 oso laburra da. Urritu egiten da, desagertu. 376 00:29:40,000 --> 00:29:41,000 Zergatik diozu? 377 00:29:45,000 --> 00:29:48,791 Eskolan, aurkezpena harrotasunak bultzatuta amaitu zenuen. 378 00:29:51,416 --> 00:29:55,499 Baina, egiatan, bizi-indar galvanikoa ilauntzen ari zelako izan zen. 379 00:29:55,500 --> 00:29:57,208 Zirujaua al zara, jauna? 380 00:29:57,708 --> 00:30:00,040 Bai, behin batean. Armadako zirujaua. 381 00:30:00,041 --> 00:30:02,291 Eta ez nintzen bereziki trebea. 382 00:30:02,791 --> 00:30:05,790 Baina nire diruketa mamitzen lagundu zidan. 383 00:30:05,791 --> 00:30:07,957 Munizio-lantegi batzuen jabea naiz. 384 00:30:07,958 --> 00:30:10,875 - Arma-salerosle bat. - Errealista bat. 385 00:30:11,458 --> 00:30:13,332 Ezagutzen dituzu Evelyn Taulak? 386 00:30:13,333 --> 00:30:15,790 Jakina. Sir John Evelynek erosi zituen. 387 00:30:15,791 --> 00:30:19,665 Lau ohol daude. Disekzio artatsuak, Europako zaharrenetarikoak. 388 00:30:19,666 --> 00:30:22,082 Gorpuen nerbio, zain eta arteriak. Zer? 389 00:30:22,083 --> 00:30:24,333 Bai, baina bosgarren bat dago. 390 00:30:24,916 --> 00:30:26,291 Liluragarriena. 391 00:30:30,333 --> 00:30:33,000 Bikaina, ez da hala? 392 00:30:34,500 --> 00:30:36,958 Egurrera moldatutako haragia. 393 00:30:38,083 --> 00:30:41,582 Gorpua oholean etzan, eta geruzaz geruza bereizten da. 394 00:30:41,583 --> 00:30:45,374 Geratzen diren ehunak erretxinaz lakatzen dira egurrean. 395 00:30:45,375 --> 00:30:48,749 - Linfa-sistema erakusten du. - Bai. 396 00:30:48,750 --> 00:30:52,624 Mediku musulmanek zirkulazio-sistema sekretua deitu zuten. 397 00:30:52,625 --> 00:30:58,207 Hiru litro fluido baino ez ditu mugitzen. Hala ere, sare zabal bat da. 398 00:30:58,208 --> 00:31:00,000 - Ikustekoa da. - Bai. 399 00:31:01,166 --> 00:31:05,541 Guretzat, zuretzat, desberdintasun garrantzitsua hemen dago. 400 00:31:06,625 --> 00:31:10,290 Bederatzigarren konfigurazioa. Egitura zeharo delikatua, 401 00:31:10,291 --> 00:31:13,749 etereoa ia. Bihotza inguratzen du. 402 00:31:13,750 --> 00:31:17,125 Energia banatzeaz gain, bera gordetzeko gai ere bada. 403 00:31:20,791 --> 00:31:23,249 Bai. Horra heltzea lortzen baduzu, 404 00:31:23,250 --> 00:31:26,040 - inguruko ehunak suntsitu gabe... - Aurretik ez. 405 00:31:26,041 --> 00:31:29,250 Bizkarra, bizkarrezurra, toraxeko kurbadura. 406 00:31:29,958 --> 00:31:30,832 Jakina! 407 00:31:30,833 --> 00:31:36,332 Energia-fluxua, irudimenaz haraindiko orbaintze eta birsorkuntza. 408 00:31:36,333 --> 00:31:37,708 Bizitza eternala. 409 00:31:39,708 --> 00:31:43,333 Zure ikerketa mugarik gabeko baliabidez hornituko dut. 410 00:31:45,791 --> 00:31:47,250 Eta ordainetan? 411 00:31:48,708 --> 00:31:50,416 Ez dezagun sotiltasuna galdu. 412 00:31:51,250 --> 00:31:55,083 Egia eta transzendentzia bilatzen ditugu. Gogaideak gara. 413 00:31:56,416 --> 00:31:58,957 Baliteke noizbait mesede bat eskatzea, 414 00:31:58,958 --> 00:32:02,457 baina prozesua erregistratzeko pribilegioak mugitzen nau, oroz gain. 415 00:32:02,458 --> 00:32:03,666 Bakarrik egiten dut lan. 416 00:32:05,000 --> 00:32:06,165 Oso isila naiz. 417 00:32:06,166 --> 00:32:09,250 William Frankenstein eta zure iloba, herr Harlander. 418 00:32:13,083 --> 00:32:14,208 Gogoan hartuko dut. 419 00:32:15,541 --> 00:32:16,458 Gogoan, bai. 420 00:32:17,958 --> 00:32:18,791 Baroia. 421 00:32:20,125 --> 00:32:23,500 Ez egin zentzudun plantak. Pena izango litzateke. 422 00:32:33,625 --> 00:32:34,957 Victor. 423 00:32:34,958 --> 00:32:36,165 William! 424 00:32:36,166 --> 00:32:38,708 - Victor! - Hara, zu bai zu! 425 00:32:39,958 --> 00:32:41,624 Hazi egin zara, gero. 426 00:32:41,625 --> 00:32:43,541 Ez du meriturik. 427 00:32:44,041 --> 00:32:46,208 Nire emaztegaia aurkeztuko dizut. 428 00:32:46,708 --> 00:32:48,250 Lady Elizabeth Harlander. 429 00:33:09,708 --> 00:33:11,458 Egundoko plazera da. 430 00:33:16,875 --> 00:33:19,250 Egotzi zintuztenean, ez nintzen harritu, 431 00:33:19,833 --> 00:33:22,749 baina ez zenuen hain kanporatze garratza mereziko. 432 00:33:22,750 --> 00:33:24,915 - Ziur nago. - Merezi, merezi nuen. 433 00:33:24,916 --> 00:33:26,000 Merezita izan zen. 434 00:33:26,500 --> 00:33:30,666 - Nahita izan zen. Ezta, herr Harlander? - Irteera deigarria izan zen. 435 00:33:32,333 --> 00:33:37,416 Zergatik zirikatu zenituen? Zergatik gertatu zinen hain deigarri? 436 00:33:37,916 --> 00:33:41,624 Zer kontserbadorea. Harrigarria, zu izanda ere, William. 437 00:33:41,625 --> 00:33:43,583 Aita gogorarazi didazu ia. 438 00:33:44,666 --> 00:33:47,124 Gure aita ezin zuhurragoa zen. 439 00:33:47,125 --> 00:33:50,832 Zehatza, zentzuduna, neurritsua. 440 00:33:50,833 --> 00:33:55,290 Nik, aldiz, ez nuen ulertzen apaltasuna zergatik daukagun bertutetzat. 441 00:33:55,291 --> 00:33:57,750 Victorrek arreta bereganatzeko joera du. 442 00:33:58,333 --> 00:34:01,624 Umetan ere, bere ahotsa ahultzen nuen isilik geratuz. 443 00:34:01,625 --> 00:34:04,582 Agian gogo handiegiz eta maizegi. Ezta, Victor? 444 00:34:04,583 --> 00:34:07,874 Bizia leheneratzerik baldin badago, eta ez alegiaz, 445 00:34:07,875 --> 00:34:12,208 baizik eta era jainkotiarrean, fisikaz, kimikaz, zergatik uzkurtuko gara? 446 00:34:16,000 --> 00:34:16,875 Zer, barre? 447 00:34:17,375 --> 00:34:19,707 - Dibertitzen ari zara? - Hala dirudi. 448 00:34:19,708 --> 00:34:23,749 - Nire ideiak ez al daude argi? - Ozenki adierazi dituzu, behintzat. 449 00:34:23,750 --> 00:34:25,040 Ez dira merezidunak? 450 00:34:25,041 --> 00:34:27,833 Ideia hutsak ez dira, ez, merezidunak. 451 00:34:30,250 --> 00:34:32,082 Argi iezadazu kontua. 452 00:34:32,083 --> 00:34:34,374 Gerra, kasurako. 453 00:34:34,375 --> 00:34:37,499 William, purua eta brandya nire ikasgelan? 454 00:34:37,500 --> 00:34:41,583 Zuk entzuna duzu nire iloba gaia luze eta zabal azaltzen. 455 00:34:42,416 --> 00:34:43,458 Barka iezaguzue. 456 00:34:48,291 --> 00:34:50,833 Jarraitu, arren. Ideiak. 457 00:34:51,458 --> 00:34:57,708 Tira... ohorea, herrialdea, ausardia. 458 00:34:58,583 --> 00:35:01,707 Ideia huts horiek merezidunak eta jasoak dira, jakina. 459 00:35:01,708 --> 00:35:02,750 Ez duzu uste? 460 00:35:04,291 --> 00:35:06,541 Hala ere, gizonak haien izenean hiltzen dira. 461 00:35:07,041 --> 00:35:08,957 Era ez-jasoan, ezbairik gabe. 462 00:35:08,958 --> 00:35:11,915 Aurpegiak lokatzean murgilduta, odoletan itoz, 463 00:35:11,916 --> 00:35:13,541 oinazeak jota oihuka. 464 00:35:14,041 --> 00:35:17,374 Gizonok beste norbaiten aitak, anaiak edo umeak ziren. 465 00:35:17,375 --> 00:35:21,333 Euren amek elikatu, garbitu, zaindu eta eskolatu zituzten, 466 00:35:21,916 --> 00:35:26,333 gero lekutako gudu-zelai batean erortzeko, tragedion eragileengandik urruti. 467 00:35:27,375 --> 00:35:31,791 Gizon haiek etxean diraute, odola eta baionetak ezagutu gabe. 468 00:35:32,416 --> 00:35:35,791 Azala, zulorik gabe. Tapakiak, epel eta garbi. 469 00:35:38,125 --> 00:35:40,874 Horra ergelak eta ideiak uztartzearen emaitza. 470 00:35:40,875 --> 00:35:42,875 Eta zuk ergeltzat naukazu? 471 00:35:46,333 --> 00:35:47,916 Heldu brandy eta puruei. 472 00:35:48,583 --> 00:35:49,916 Mutilak zain dituzu. 473 00:35:56,333 --> 00:36:01,458 Maiz gertatzen da: gizon batek aingeru edo deabru bat ezagutu duela pentsatu, 474 00:36:02,666 --> 00:36:05,250 gero dena irudikapen bat izan dela ikusteko. 475 00:36:07,958 --> 00:36:09,500 Bizitzako xake-partida 476 00:36:10,916 --> 00:36:12,750 geure buruaren kontra jokatzen dugu. 477 00:36:15,166 --> 00:36:16,000 Lagundu. 478 00:36:16,583 --> 00:36:17,583 Lagundu iezaiozu! 479 00:36:18,666 --> 00:36:20,500 Tori. Edan apur bat. 480 00:36:43,208 --> 00:36:44,291 Zatoz nirekin. 481 00:36:45,875 --> 00:36:47,207 Ezer ez. 482 00:36:47,208 --> 00:36:48,916 Jauna, jagoleak ikusi du. 483 00:36:49,791 --> 00:36:51,457 Ontziaren bueltan, lanbroan. 484 00:36:51,458 --> 00:36:54,000 - Nola ito zen ikusi genuen. - Jauna. 485 00:36:54,500 --> 00:36:55,999 Gizonak izuak jota daude. 486 00:36:56,000 --> 00:36:59,708 Haien ustez, hobe litzateke gizona izotz artean uztea. 487 00:37:02,333 --> 00:37:04,416 Nire babespean dago... 488 00:37:06,458 --> 00:37:08,291 baita Koroarenean ere! 489 00:37:21,833 --> 00:37:24,540 Handik gutxira, William eta Harlanderrekin joan nintzen 490 00:37:24,541 --> 00:37:27,457 Vaduzetik gertuko laku batera, kanalaz bestalde. 491 00:37:27,458 --> 00:37:30,957 Dorrea alorrak ureztatzeko ura iragazteko instalazioa zen. 492 00:37:30,958 --> 00:37:34,208 Publikoa. Gerra hastean utzi zioten eraikitzeari. 493 00:37:35,083 --> 00:37:37,041 Gerra hau ez, aurrekoa baizik. 494 00:37:37,541 --> 00:37:39,666 Edo haren aurrekoa. Ahaztua dut. 495 00:37:44,500 --> 00:37:46,791 Une hartan, begirada josi nion. 496 00:37:47,625 --> 00:37:48,625 Dorrea. 497 00:37:49,375 --> 00:37:52,875 Patuaren deia sentitu nezakeen. 498 00:38:03,791 --> 00:38:05,582 Egitura ukigabe dago ia. 499 00:38:05,583 --> 00:38:08,750 Eta isurbide bat dago, goitik behe-beheraino doana. 500 00:38:09,375 --> 00:38:12,708 Zure ondasunak ekarri genitzake, Edinburgotik zuzenean. 501 00:38:26,958 --> 00:38:30,041 Behar edo nahi duzun oro emango dizugu. 502 00:38:30,541 --> 00:38:32,208 - Edozer? - Edozer. 503 00:38:41,833 --> 00:38:45,374 William nire zerbitzura izango dut proiektuak dirauen artean. 504 00:38:45,375 --> 00:38:47,000 Ziega bat beharko dut. 505 00:38:47,500 --> 00:38:49,500 - Eta izotz-ganbera bat. - William. 506 00:38:50,375 --> 00:38:52,790 Bi ponpa-tanga daude dorrearen oinarrian. 507 00:38:52,791 --> 00:38:54,290 Berak erabiliko ditugu. 508 00:38:54,291 --> 00:38:58,166 Konpondu ditzagun lurrun-makinak. Erregaia beharko dugu. 509 00:38:58,750 --> 00:39:02,415 Hor eta hor, ahalmen handiko lau bateria voltaiko, 510 00:39:02,416 --> 00:39:04,207 polaritate positibo eta negatibokoak. 511 00:39:04,208 --> 00:39:08,457 Zilar puruzko tximistorratz-sistema, laborategian sartu ahala estutuz doana. 512 00:39:08,458 --> 00:39:13,875 Bai. Nire kontratistek behar duzun ekipo guztia egin dezakete. 513 00:39:15,500 --> 00:39:18,000 Akordio bat dugu, beraz? 514 00:39:25,208 --> 00:39:26,750 Hitzarmen bat dugu. 515 00:39:37,375 --> 00:39:38,375 Txerria! 516 00:39:40,083 --> 00:39:41,125 Ez, hau ez. 517 00:39:45,333 --> 00:39:46,250 Ireki ahoa. 518 00:39:48,416 --> 00:39:51,540 Urkatuta, hobe. Aurten hiltzekoa zinen. 519 00:39:51,541 --> 00:39:54,124 Herr Harlanderrek espezimen optimoak agindu zizkidan. 520 00:39:54,125 --> 00:39:57,125 Bai, jaun prestua, baina, jakin badakizunez, 521 00:39:58,375 --> 00:40:00,874 krimenak ez du merezi. Hona erakusgarria. 522 00:40:00,875 --> 00:40:02,707 Zital kuadrilla dira. 523 00:40:02,708 --> 00:40:03,958 Sentitzen dut. 524 00:40:04,500 --> 00:40:06,125 Bizkar indartsua. Hau bai. 525 00:40:42,250 --> 00:40:43,290 Itzuli geroago. 526 00:40:43,291 --> 00:40:44,458 Konfesioa? 527 00:40:46,125 --> 00:40:48,333 Jakin-minez nengoen. 528 00:40:50,458 --> 00:40:55,000 Hain zen izaki delikatu eta jainkotiarra... Zer ote zuen konfesatzeko? 529 00:40:57,125 --> 00:41:00,540 Kasualitatearen kasualitatez, aukera bat izan nuen, 530 00:41:00,541 --> 00:41:01,625 eta ni... 531 00:41:03,958 --> 00:41:05,875 egia jakitear nengoen. 532 00:41:26,875 --> 00:41:28,666 Barka, aita. Bekatu egin dut. 533 00:41:29,583 --> 00:41:33,249 Noiz konfesatu zenuen azken aldiz, ene alaba? 534 00:41:33,250 --> 00:41:35,957 Duela astebete. Komentu batean egon nintzen. 535 00:41:35,958 --> 00:41:37,125 Astebete? 536 00:41:38,458 --> 00:41:40,582 Presaka egin duzu bekatu, beraz? 537 00:41:40,583 --> 00:41:41,583 Hala da. 538 00:41:42,083 --> 00:41:44,125 Ekintzazkoa baino, asmozkoa. 539 00:41:44,625 --> 00:41:46,624 - Gizon bat dela-eta, ezta? - Bai. 540 00:41:46,625 --> 00:41:47,958 Senargaiaren anaia. 541 00:41:49,500 --> 00:41:50,665 Lizunkeria? 542 00:41:50,666 --> 00:41:52,500 Gorrotoa... 543 00:41:53,458 --> 00:41:56,625 - Gorrotoa? - Ikaragarria da, groteskoa. 544 00:41:57,791 --> 00:41:59,290 Hitz latzak. 545 00:41:59,291 --> 00:42:00,999 Krudel samarrak, ezta? 546 00:42:01,000 --> 00:42:03,540 Errespetu osoz, zuk ez duzu ezagutzen. 547 00:42:03,541 --> 00:42:07,082 Guztia eta guztiak kontrolatu eta manipulatzen saiatzen da. 548 00:42:07,083 --> 00:42:09,790 Tirano bat denez, biktima plantak egiteaz gozatzen du. 549 00:42:09,791 --> 00:42:11,290 Abantaila bakarra du: 550 00:42:11,291 --> 00:42:14,083 berak uste baino askozaz baldarragoa da. 551 00:42:14,875 --> 00:42:15,875 Baldarragoa? 552 00:42:16,708 --> 00:42:18,332 Azaldu ezazu, arren, ume. 553 00:42:18,333 --> 00:42:21,416 Deigarri gertatzen da. Ikusten erraza da. 554 00:42:22,000 --> 00:42:26,750 Azoka-eguneko kale jendetsu batean ere ikusi dezakezu. 555 00:42:32,333 --> 00:42:34,040 Esan, noiz ikusi nauzu? 556 00:42:34,041 --> 00:42:37,040 Zuk ni ikusi baino askoz lehenago, bai horixe. 557 00:42:37,041 --> 00:42:39,999 - Afaldu duzu? - Ez naiz gose, baroia. Milesker. 558 00:42:40,000 --> 00:42:41,916 Ni goseak hiltzen nago. 559 00:42:44,416 --> 00:42:46,499 - Mila esker, jaun adeitsua. - Zuri. 560 00:42:46,500 --> 00:42:48,916 Zer liburu erosi dituzu? Utziko didazu? 561 00:42:50,125 --> 00:42:51,125 Ea, asmatu. 562 00:42:51,791 --> 00:42:53,290 - Asmatzeko? - Bai, mesedez. 563 00:42:53,291 --> 00:42:54,208 Ederki. 564 00:42:58,000 --> 00:42:59,125 Erromantze bat... 565 00:42:59,916 --> 00:43:04,165 eguzki mediterraneoz, zetaz, eta maitasunaren gatazkatxoez josia. 566 00:43:04,166 --> 00:43:07,083 Iraingarria. Ez nau harritzen, baina. 567 00:43:07,791 --> 00:43:08,791 Benetan? 568 00:43:15,041 --> 00:43:16,166 Intsektuak? 569 00:43:17,625 --> 00:43:20,708 Zientzian, gauzarik txikienak interesatzen zaizkit. 570 00:43:21,208 --> 00:43:24,625 Naturaren konpasean mugitzen dira. Jainkoaren erritmopean, agian. 571 00:43:25,208 --> 00:43:29,875 Beti bilatu izan dut zerbait puruagoa, liluragarriagoa. 572 00:43:33,000 --> 00:43:35,208 Horren bila ari al zinen komentuan? 573 00:43:37,916 --> 00:43:38,958 Nolabait, bai. 574 00:43:41,125 --> 00:43:42,125 Merezi izan zuen? 575 00:43:43,958 --> 00:43:45,375 Ezerk merezi al du? 576 00:43:54,125 --> 00:43:55,708 Zure baimenaz, arreba. 577 00:44:00,208 --> 00:44:01,625 Hau ez da egokia. 578 00:44:02,208 --> 00:44:03,291 Ezer al da egokia? 579 00:44:07,833 --> 00:44:08,750 Ederki. 580 00:44:19,375 --> 00:44:20,583 Barrea! 581 00:44:23,000 --> 00:44:24,625 Eta, estreinakoz, 582 00:44:25,500 --> 00:44:27,625 bizitzak nire interesa piztu zuen, 583 00:44:28,208 --> 00:44:30,957 eta ez hainbeste... 584 00:44:30,958 --> 00:44:32,166 heriotzak. 585 00:44:50,875 --> 00:44:55,500 Tximistorratz nagusiak torloju-sistema azkar bat du. 586 00:44:56,000 --> 00:44:57,458 Aleazio bat al da? 587 00:44:58,333 --> 00:44:59,874 Kobrea eta zinka. 588 00:44:59,875 --> 00:45:02,750 Hau... Hau ez da behar bezain ona. Hasi hutsetik. 589 00:45:03,541 --> 00:45:05,458 Zilar purua eroale perfektua da. 590 00:45:06,916 --> 00:45:09,124 William, gera zaitez, mesedez. 591 00:45:09,125 --> 00:45:11,124 Zutaz fidatzen naiz gehien. 592 00:45:11,125 --> 00:45:12,416 Egun gutxi batzuk. 593 00:45:20,750 --> 00:45:22,333 Ez duzu harrapatuko. 594 00:45:27,833 --> 00:45:30,499 Eder-ederra. 595 00:45:30,500 --> 00:45:32,832 Zer egingo dugu, harrapatu edo askatu? 596 00:45:32,833 --> 00:45:33,750 Harrapatu. 597 00:45:36,375 --> 00:45:38,291 Orain, zerbait partekatzen dugu. 598 00:45:39,791 --> 00:45:40,791 Gatibu bat. 599 00:45:41,291 --> 00:45:46,458 Agindu bezala, William maratz arduratu zen laborategia eraikitzeaz. 600 00:45:48,375 --> 00:45:50,000 Konponduko duzu hori? 601 00:45:50,500 --> 00:45:51,333 Tira, lagundu. 602 00:45:52,458 --> 00:45:55,583 Hitzez hitz egin zien men nire argibideei. 603 00:45:57,666 --> 00:45:58,708 Bateria. 604 00:46:07,583 --> 00:46:09,041 Orain, zilar purua da. 605 00:46:09,708 --> 00:46:13,541 Linfa-sistemari dagozkion eroapen-puntuak. 606 00:46:14,250 --> 00:46:18,208 Nahiko zaila izan zen, baina moldatu nintzen. 607 00:46:59,791 --> 00:47:02,999 Herr Harlander, mila esker. Zer festa atsegina! 608 00:47:03,000 --> 00:47:06,541 Espero dut ikerketaren adia galdu ez izana 609 00:47:07,583 --> 00:47:09,791 Elizabeth eta nitaz arduratzeagatik. 610 00:47:11,541 --> 00:47:12,540 Ez horixe. 611 00:47:12,541 --> 00:47:16,208 Gaztea da. Guk zainduko dugu, badu ziurtasun hori. 612 00:47:19,750 --> 00:47:24,041 - Pribatutasuna behar duzu. - Gure artean, ez dago ihesbide beharrik. 613 00:47:26,250 --> 00:47:29,916 Frantziako portzelana, zurrustari dilin-dalan erantzuten. 614 00:47:31,125 --> 00:47:35,374 Soluzioa aurkitzear nago: linfa-sistemarako sarbide-puntu bat. 615 00:47:35,375 --> 00:47:37,166 Bai. Hori. 616 00:47:38,000 --> 00:47:39,500 Luzatu egin da, gero. 617 00:47:41,416 --> 00:47:43,125 Gerra ilauntzen ari da. 618 00:47:45,041 --> 00:47:47,165 Finantziazioa gerrarekin batera amaituko da. 619 00:47:47,166 --> 00:47:49,707 Ez al zenituen funts amaigabeak? 620 00:47:49,708 --> 00:47:51,500 Nire pazientzia amaikorra da. 621 00:47:52,041 --> 00:47:56,250 Iturri on batek aste honetan bataila bat egongo dela esan dit. 622 00:47:57,791 --> 00:48:00,957 Gerra-mareak gure kostara ekarriko du bere altxorra. 623 00:48:00,958 --> 00:48:03,207 Gorpuak birrinduta geratuko dira. 624 00:48:03,208 --> 00:48:04,208 Astebete. 625 00:48:05,125 --> 00:48:08,500 - Astebete? - Gerora, historiak utzi egingo gaitu. 626 00:48:10,666 --> 00:48:13,375 Tiratu ponpari, bai, baroia? 627 00:48:15,583 --> 00:48:19,374 Astebete, korrontea nola zertu asmatzeko. 628 00:48:19,375 --> 00:48:20,416 Ezinezkoa. 629 00:48:21,583 --> 00:48:25,083 Zer egin nezakeen? Hurbil nengoelako sentsazioa nuen. 630 00:48:25,583 --> 00:48:29,500 Eta orduan... bizitzak bidea itxi zidan. 631 00:48:32,458 --> 00:48:34,166 Zure falta sumatu du. 632 00:48:35,250 --> 00:48:37,915 Elizabeth, disekzio bat egiten aritu naiz. 633 00:48:37,916 --> 00:48:39,041 Ederra da! 634 00:48:41,750 --> 00:48:42,916 Harritzen al zaitu? 635 00:48:43,875 --> 00:48:46,250 Martirio-margolanak gogorarazten dizkit. 636 00:48:49,708 --> 00:48:50,625 Akabo oinazea. 637 00:48:52,208 --> 00:48:55,708 Jainkoaren diseinua ikusi daiteke formen simetrian. 638 00:48:57,791 --> 00:48:58,625 Elizabeth. 639 00:49:00,791 --> 00:49:02,833 Zerbait aitortu behar dizut. 640 00:49:04,500 --> 00:49:07,916 Liluragarria den horretan sinesten dut, eta zuk ere bai. 641 00:49:09,625 --> 00:49:12,040 Lotura bat dugu. Nabaritzen al duzu? 642 00:49:12,041 --> 00:49:16,208 Lotura fisikoa ia. Zerbait berezia dela uste dut, benetan. 643 00:49:24,041 --> 00:49:26,958 Uste osoa ez da egiaren oinarri. 644 00:49:30,333 --> 00:49:31,583 Zergatik etorri zara? 645 00:49:39,166 --> 00:49:41,541 Izaki ederra da, ezta? 646 00:49:43,083 --> 00:49:47,625 Atzemanezina. Erabat xarmagarria, baina zeharo arraroa. 647 00:49:53,083 --> 00:49:54,166 Hiru bihotz. 648 00:49:55,125 --> 00:49:57,291 Hainbat begi. Odol zuria. 649 00:49:59,000 --> 00:50:01,375 Eta erabakimenik ez. Zer interesgarria... 650 00:50:01,958 --> 00:50:03,083 Ez dut ulertzen. 651 00:50:04,458 --> 00:50:06,583 Erabakimena arimaren egoitza da. 652 00:50:09,041 --> 00:50:11,000 Jainkoak eman zigun dohaina. 653 00:50:16,125 --> 00:50:17,208 Elizabeth... 654 00:50:21,541 --> 00:50:22,957 Hartua dut erabakia. 655 00:50:22,958 --> 00:50:24,125 Gabon. 656 00:50:30,791 --> 00:50:31,625 Elizabeth! 657 00:50:35,041 --> 00:50:35,875 Elizabeth! 658 00:50:40,333 --> 00:50:42,000 Porrot egin nuela uste nuen. 659 00:50:43,250 --> 00:50:45,583 Dena amaitu zela pentsatu nuen... 660 00:50:46,958 --> 00:50:48,000 Eta pentsatu... 661 00:50:49,166 --> 00:50:50,000 Eta... 662 00:50:50,958 --> 00:50:52,125 Simetria! 663 00:50:58,625 --> 00:51:00,750 Jainkoaren simetria. Bai! 664 00:51:14,125 --> 00:51:15,000 Bai. 665 00:51:29,250 --> 00:51:33,958 Bateria linfa-sistemaren gainean jarriz, giltza aurkitu nuen. 666 00:51:34,666 --> 00:51:36,750 Ezerk ezin ninduen gelditu. 667 00:51:38,625 --> 00:51:39,541 Ezerk ez. 668 00:51:42,416 --> 00:51:46,207 Ez! Ez hartu pilako behealde edo goialdeko gorpurik, 669 00:51:46,208 --> 00:51:47,790 nik markatuta ez badaude. 670 00:51:47,791 --> 00:51:50,458 Ehunak izoztuta edo ustelduta daude agian. 671 00:51:50,958 --> 00:51:52,166 Bilatu erdialdean. 672 00:51:58,166 --> 00:52:02,540 Ugaritasuna nahasgarria gerta daiteke, batek punteria doitu ezean. 673 00:52:02,541 --> 00:52:05,582 Espezimen altuak nahi ditut, gorputz-adar luzekoak. 674 00:52:05,583 --> 00:52:07,290 Tamainak lana erraztuko du. 675 00:52:07,291 --> 00:52:08,333 Primeran. 676 00:52:10,333 --> 00:52:11,333 Perfekzioa. 677 00:52:12,375 --> 00:52:14,583 Eta zergatik ez, baroi maitea? 678 00:52:15,791 --> 00:52:17,125 Zergatik ez, bada? 679 00:52:17,833 --> 00:52:19,458 Bilatu buru ukigabe bat! 680 00:52:20,791 --> 00:52:21,833 Hori jarri organ. 681 00:52:27,041 --> 00:52:28,790 Hori ipini ezazue hor. 682 00:52:28,791 --> 00:52:29,916 Ekarri besteak. 683 00:52:35,958 --> 00:52:36,875 Jainko maitea. 684 00:53:50,791 --> 00:53:51,916 Axola dizu? 685 00:55:19,250 --> 00:55:20,625 Amaituta dago. 686 00:56:05,625 --> 00:56:06,833 Herr Harlander! 687 00:56:07,916 --> 00:56:09,541 Ekaitz bat dator! 688 00:56:12,041 --> 00:56:12,875 Nire bastoia. 689 00:56:14,375 --> 00:56:15,208 Nire bastoia! 690 00:56:15,791 --> 00:56:17,041 Bastoia, heldulekuan. 691 00:56:26,791 --> 00:56:27,707 Merkurioa. 692 00:56:27,708 --> 00:56:29,750 - Gaixorik zaude? - Milesker. 693 00:56:40,541 --> 00:56:42,583 Sifilisa... ote da? 694 00:56:45,375 --> 00:56:46,541 Bai. Hiltzen ari naiz. 695 00:56:48,708 --> 00:56:51,665 Gau bakarra Venusekin, bizialdi osoa Merkuriorekin. 696 00:56:51,666 --> 00:56:52,916 Hori al da esaera? 697 00:56:53,666 --> 00:56:54,582 Zein fasetan? 698 00:56:54,583 --> 00:56:58,249 - Bigarrenean? - Biok dugu datorrenaren berri, zehazki. 699 00:56:58,250 --> 00:57:01,332 Hasieran, hezurrak jango dizkit: orbitala, 700 00:57:01,333 --> 00:57:06,332 masailalboa, hortzak, masailezurra, garezurra... Garuna azaleratuko dit. 701 00:57:06,333 --> 00:57:10,541 Tumoreak, eromena, oinaze jasanezina. 702 00:57:11,375 --> 00:57:16,291 Itxurazko goiz batean, oihukatzeari lotu, eta ez naiz inoiz geldituko. 703 00:57:16,833 --> 00:57:19,958 Ezin dut hain heriotza zakarra onartu. 704 00:57:20,458 --> 00:57:23,165 Nire baldintza bakarra azalduko dizut, beraz. 705 00:57:23,166 --> 00:57:26,749 Tratua biok onartu genuen. 706 00:57:26,750 --> 00:57:30,375 Zure aldeko esku-hartze emankorraren ordainetan, 707 00:57:31,458 --> 00:57:35,290 eta gure Adam berria suspertzear gaudenez, 708 00:57:35,291 --> 00:57:38,250 sar nazazu gorputz berri eta perfektuan. 709 00:57:40,375 --> 00:57:41,500 Ez! 710 00:57:43,416 --> 00:57:44,957 - Ez. - Bai. 711 00:57:44,958 --> 00:57:46,915 Orain ez. Orain ez! 712 00:57:46,916 --> 00:57:49,915 - Oraintxe bertan. - Gero eztabaidatuko dugu. 713 00:57:49,916 --> 00:57:51,458 Ez dago gerorik! 714 00:57:52,833 --> 00:57:54,208 Ez dago gerorik. 715 00:58:40,041 --> 00:58:42,040 Nahi zenuen guztia eman dizut! 716 00:58:42,041 --> 00:58:46,208 Nahi duzuna emango dizut. Dena dela, eman egingo dizut. 717 00:58:46,875 --> 00:58:48,083 Elizabeth barne! 718 00:58:50,041 --> 00:58:50,916 Mesedez! 719 00:58:52,208 --> 00:58:53,500 "Mesedez", jakina. 720 00:58:54,750 --> 00:58:57,457 Gaixotasuna barnean barreiatu zaizu. 721 00:58:57,458 --> 00:58:59,665 Sistemikoa da, ondo bai ondo dakizu. 722 00:58:59,666 --> 00:59:01,707 Organo guztiak kutsatuta dituzu. 723 00:59:01,708 --> 00:59:03,874 Garuna, odola... Guztia kutsatuta! 724 00:59:03,875 --> 00:59:06,583 - Baina nire dirua ez, ezta? - Ezinezkoa da! 725 00:59:09,416 --> 00:59:12,707 Hitz bakarra esanda, nahikoa izango da. 726 00:59:12,708 --> 00:59:14,540 "Bai". Horrekin, nahikoa da! 727 00:59:14,541 --> 00:59:16,458 Ez! Aditu duzu? Ez! 728 00:59:28,208 --> 00:59:29,333 Zertan zabiltza? 729 00:59:29,833 --> 00:59:30,708 Geldi! 730 00:59:31,500 --> 00:59:32,374 Geldi. 731 00:59:32,375 --> 00:59:34,957 Horren faltan, akabo. Biok galduko genuke. 732 00:59:34,958 --> 00:59:37,749 Zure gibela irensten duen arranoa izango naiz! 733 00:59:37,750 --> 00:59:38,832 Mesedez, gelditu! 734 00:59:38,833 --> 00:59:40,958 Herr Harlander! 735 00:59:50,041 --> 00:59:51,000 Begiratu niri! 736 00:59:54,208 --> 00:59:56,375 Ez! Herr Harlander! 737 01:00:31,708 --> 01:00:34,458 Ez. Ez, ez! 738 01:02:06,750 --> 01:02:07,708 Ez, ez! 739 01:02:08,708 --> 01:02:09,541 Ez! 740 01:02:24,375 --> 01:02:28,416 Ez, ez, ez! 741 01:02:38,583 --> 01:02:40,125 Gezurra esan zenidan. 742 01:02:42,333 --> 01:02:43,375 Gezurra. 743 01:02:51,333 --> 01:02:52,166 Victor! 744 01:02:53,750 --> 01:02:54,583 Victor! 745 01:03:33,416 --> 01:03:34,791 Ez, mesedez. 746 01:04:01,125 --> 01:04:03,250 Hara. Berdinak. 747 01:04:14,083 --> 01:04:14,958 Eguzkia. 748 01:04:16,083 --> 01:04:17,375 Eguzkia. Argia. 749 01:04:20,333 --> 01:04:21,375 Begira iezaiozu. 750 01:04:22,041 --> 01:04:24,249 Eguzki-argia. Eguzkia... 751 01:04:24,250 --> 01:04:25,833 Eguzkia bizia da! 752 01:04:28,416 --> 01:04:29,750 Berotasuna. 753 01:04:30,541 --> 01:04:32,291 Bai! Bai. 754 01:04:41,708 --> 01:04:42,708 Victor. 755 01:04:44,875 --> 01:04:45,833 Victor. 756 01:04:49,708 --> 01:04:51,291 - Victor. - Bai. 757 01:04:52,083 --> 01:04:54,875 Bai. Horixe Victor zarela. 758 01:04:55,375 --> 01:04:56,458 Horixe bazarela. 759 01:05:02,000 --> 01:05:03,625 Victor. 760 01:05:10,500 --> 01:05:11,500 Posta, jauna. 761 01:05:12,000 --> 01:05:13,541 Etxalde zaharreko gutunak. 762 01:05:14,041 --> 01:05:15,041 Genevakoak. 763 01:05:15,833 --> 01:05:17,916 - Nire osabaren gutunik bai? - Ez. 764 01:05:23,166 --> 01:05:24,833 Egingo diegu bisita bat? 765 01:05:28,375 --> 01:05:30,625 Kontuz. Begiratu beherantz. 766 01:05:32,333 --> 01:05:34,500 Ura. 767 01:05:36,916 --> 01:05:37,874 Ura. 768 01:05:37,875 --> 01:05:39,665 Bai, ura. 769 01:05:39,666 --> 01:05:41,082 - Victor. - Victor neu naiz! 770 01:05:41,083 --> 01:05:42,499 Hori ura da. Zatoz. 771 01:05:42,500 --> 01:05:44,332 - Victor. - Tira ba. Ederki. 772 01:05:44,333 --> 01:05:46,082 Orain, pauso handi bat. 773 01:05:46,083 --> 01:05:47,415 Elkarrekin. Prest? 774 01:05:47,416 --> 01:05:49,208 - Hara, horrela. - Victor. 775 01:05:49,833 --> 01:05:52,083 Ez, horrela ez. Hemendik. 776 01:05:52,666 --> 01:05:54,250 Ez, ez. Bero. 777 01:05:54,750 --> 01:05:56,249 Ez ukitu. Ez ukitu hori. 778 01:05:56,250 --> 01:05:57,166 Bero dago. 779 01:06:04,166 --> 01:06:07,125 Eseri. Oso ondo! Bai. 780 01:06:08,666 --> 01:06:10,915 Bai. Hara zer daukadan. 781 01:06:10,916 --> 01:06:12,749 Begira. Zer ote da? 782 01:06:12,750 --> 01:06:15,333 Zer da gauza arraro hau? Kontuz! 783 01:06:16,333 --> 01:06:17,582 Indartsua zara, gero. 784 01:06:17,583 --> 01:06:19,541 Bai. Ea, horrela. 785 01:06:20,500 --> 01:06:24,207 Bai. Nahi duzu beste bat? Bai, hau hementxe jartzen da. 786 01:06:24,208 --> 01:06:25,166 Giltza. 787 01:06:26,291 --> 01:06:27,416 Victor. 788 01:06:30,333 --> 01:06:32,165 Goxo eta bero egongo zara. 789 01:06:32,166 --> 01:06:34,457 Tapaki atsegina, epel egoteko. 790 01:06:34,458 --> 01:06:36,082 Victor. 791 01:06:36,083 --> 01:06:37,125 Tira ba. 792 01:06:38,541 --> 01:06:39,458 Geratu hemen. 793 01:06:40,375 --> 01:06:41,791 Orain, geratu hemen. 794 01:06:44,541 --> 01:06:45,875 Tira, geratu hemen. 795 01:06:46,750 --> 01:06:48,458 Itzuliko naiz, bai? Gelditu. 796 01:06:51,333 --> 01:06:52,375 Victor! 797 01:06:53,458 --> 01:06:56,416 Ez, ez. Ez larritu. 798 01:06:57,083 --> 01:06:58,083 Itzuliko naiz. 799 01:07:05,000 --> 01:07:06,125 Victor. 800 01:07:07,500 --> 01:07:08,375 Victor. 801 01:07:09,458 --> 01:07:11,791 Harentzat, guztia zen berria. 802 01:07:12,500 --> 01:07:16,750 Beroa, hotza, argia, iluna. 803 01:07:17,541 --> 01:07:19,833 Ni hura tankeratzeko nengoen. 804 01:07:21,083 --> 01:07:23,541 Inoiz ez nuen sorkuntzaren gerokoaz hausnartu. 805 01:07:24,708 --> 01:07:29,666 Lurbiraren ertzean nengoenez, ja ez zen ortzi-mugarik geratzen. 806 01:07:33,458 --> 01:07:36,083 Lorpen antinaturala ematen zuen. 807 01:07:39,791 --> 01:07:41,958 Esangurarik gabekoa. 808 01:07:44,583 --> 01:07:46,500 Hori kezka atergabea zen. 809 01:07:47,666 --> 01:07:49,915 Zure gizonek itzuli egin nahi dute. 810 01:07:49,916 --> 01:07:50,833 Ezta? 811 01:07:51,458 --> 01:07:52,333 Ziur aski. 812 01:07:54,666 --> 01:07:57,082 Ontzia askatutakoan, aurrera egingo dugu. 813 01:07:57,083 --> 01:07:58,457 Kosta ahala kosta. 814 01:07:58,458 --> 01:08:00,375 Ni bezain eroa zara. 815 01:08:02,916 --> 01:08:06,165 Agian badu zentzurik zuk nire istorioaren berri izateak. 816 01:08:06,166 --> 01:08:08,291 Hala izan ala izan ez, baroia... 817 01:08:11,125 --> 01:08:12,500 pozik entzungo nuke. 818 01:08:14,458 --> 01:08:15,833 Asteak igaro ziren, 819 01:08:16,375 --> 01:08:20,083 eta, azkar batean, nola hura indartu, hala ahuldu nintzen ni. 820 01:08:20,708 --> 01:08:24,541 Ez zen aurreratzerik egon, ez hizkuntzan, ez beste arloetan. 821 01:08:25,125 --> 01:08:26,833 Ez, ez. 822 01:08:27,833 --> 01:08:30,083 Behera, behera. 823 01:08:30,625 --> 01:08:31,957 Bai, hori da. 824 01:08:31,958 --> 01:08:33,833 Hori da. Gelditu horrela. 825 01:08:37,208 --> 01:08:38,208 Bai, zu zara. 826 01:08:38,916 --> 01:08:40,583 Zu zara, bai? 827 01:08:46,708 --> 01:08:48,666 Bai, hau ederki sendatzen ari da. 828 01:08:50,666 --> 01:08:51,750 Nekatuta nago. 829 01:08:53,875 --> 01:08:55,333 Ez dut lorik egin. 830 01:08:56,833 --> 01:09:01,415 Ez dut begirik bildu. Alajaina! Hontzak baino gutxiago egin dut lo 831 01:09:01,416 --> 01:09:03,125 zu zaintzeagatik. 832 01:09:03,916 --> 01:09:05,750 Bizarra egin dizut. 833 01:09:10,666 --> 01:09:12,499 Ez, geldi! 834 01:09:12,500 --> 01:09:14,915 Askatu. Ez, ez! Ireki! 835 01:09:14,916 --> 01:09:17,083 Ireki eskua. Ireki ezazu. 836 01:09:21,125 --> 01:09:22,333 Zertan zabiltza? 837 01:09:23,166 --> 01:09:24,665 Hara zer egin duzun! 838 01:09:24,666 --> 01:09:27,750 Kasu egin behar didazu. Askatzeko esan dizut! 839 01:09:28,500 --> 01:09:31,708 A zer lelokeria! Ez. Geldi. 840 01:09:32,250 --> 01:09:33,082 Ea. 841 01:09:33,083 --> 01:09:35,582 - Victor. - Ez, ez nazazu ukitu! 842 01:09:35,583 --> 01:09:37,333 Ez nazazu inoiz ukitu! 843 01:09:44,125 --> 01:09:44,958 Ea. 844 01:09:46,166 --> 01:09:47,833 Ez naiz ni izan, zu baizik. 845 01:09:53,208 --> 01:09:54,291 Zauria. 846 01:09:55,541 --> 01:09:56,750 Itxi egin da. 847 01:09:57,250 --> 01:09:58,083 Nolatan? 848 01:10:01,750 --> 01:10:02,791 Tira, aizu. 849 01:10:06,166 --> 01:10:07,166 Ez, ez. 850 01:10:08,666 --> 01:10:09,666 Ez. 851 01:10:11,625 --> 01:10:12,791 Ez. 852 01:10:14,208 --> 01:10:16,833 Tira. 853 01:10:23,666 --> 01:10:25,291 Dena egongo da ondo, ziur. 854 01:10:28,041 --> 01:10:29,583 Aurki helduko gara. 855 01:10:31,875 --> 01:10:33,790 Badakit pentsamenduak dituzula. 856 01:10:33,791 --> 01:10:35,040 Badakit hori. 857 01:10:35,041 --> 01:10:37,750 Hor nonbait, pentsamenduak dauzkazu. 858 01:10:38,791 --> 01:10:39,625 Ez da hala? 859 01:10:40,458 --> 01:10:41,874 Ba al duzu esateko ezer? 860 01:10:41,875 --> 01:10:44,291 Anabasa bada ere, mordoiloa. 861 01:10:44,791 --> 01:10:45,625 Zerbait? 862 01:10:46,333 --> 01:10:48,707 - Edo irudipen anbiziotsuegia da? - Victor. 863 01:10:48,708 --> 01:10:51,790 Bai, bai! 864 01:10:51,791 --> 01:10:53,749 Iritsiak gara honaino. 865 01:10:53,750 --> 01:10:56,040 Nire izena da. Victor dut izena. 866 01:10:56,041 --> 01:10:58,458 Gauza al zara beste ezer esateko? 867 01:11:00,708 --> 01:11:01,916 Beste ezer? 868 01:11:02,833 --> 01:11:03,666 Eguzkia. 869 01:11:04,791 --> 01:11:08,915 Hotza. Euria. Odola. Edozer. 870 01:11:08,916 --> 01:11:10,875 Bota. Esan al dezakezu "bota"? 871 01:11:11,708 --> 01:11:12,583 Victor. 872 01:11:14,250 --> 01:11:17,165 Ez, bai, ez, bai! Eta, adibidez... 873 01:11:17,166 --> 01:11:18,957 "Eskua"? Esan dezakezu hori? 874 01:11:18,958 --> 01:11:20,500 Eskua. 875 01:11:25,875 --> 01:11:27,333 Beldurra didazu? 876 01:11:28,625 --> 01:11:29,833 Beldurra didazu? 877 01:11:30,333 --> 01:11:32,582 Zergatik, baina? 878 01:11:32,583 --> 01:11:34,333 Ez dizut minik emango. 879 01:11:34,833 --> 01:11:36,416 Ez. Neuk egin zintudan. 880 01:11:37,000 --> 01:11:38,708 Zure egilea naiz! Geldi! 881 01:11:56,458 --> 01:11:58,583 Hemen zaude eta! Hemen zaude. 882 01:11:59,166 --> 01:12:01,291 Tira, ba, zatoz! 883 01:12:02,416 --> 01:12:04,915 Asko dut kontatu eta erakusteko, Elizabeth. 884 01:12:04,916 --> 01:12:08,707 Ez duzu sinetsiko. Liluragarria da. Oharrak erakutsiko dizkizut. 885 01:12:08,708 --> 01:12:10,375 Nire osaba hemen dago? 886 01:12:11,000 --> 01:12:11,875 Zer? 887 01:12:12,666 --> 01:12:13,874 Osaba hemen al dago? 888 01:12:13,875 --> 01:12:14,833 Ez. 889 01:12:15,375 --> 01:12:16,999 Bakarrik nago. Ez da hemen. 890 01:12:17,000 --> 01:12:20,082 - Egun batzuk barru itzuliko da. - Itxura txarra duzu. 891 01:12:20,083 --> 01:12:22,791 Inoiz baino hobeto nago. Zatozte! 892 01:12:23,333 --> 01:12:24,541 Sukarra al duzu? 893 01:12:25,291 --> 01:12:27,083 Pozik nago zuek ikusteagatik! 894 01:12:27,625 --> 01:12:29,999 Gogoberotuta nago, espirituek goraturik. 895 01:12:30,000 --> 01:12:32,291 Liluragarria. Banekien hau zetorrela. 896 01:12:32,791 --> 01:12:34,416 Victor... 897 01:12:36,333 --> 01:12:39,458 Victor, mesedez, eman denboratxo bat. 898 01:14:53,500 --> 01:14:55,166 Nork eman dizu min? 899 01:14:55,750 --> 01:14:57,708 Hau erakutsi behar dizut. 900 01:14:58,500 --> 01:15:00,040 Ea, antolatu egingo dizut. 901 01:15:00,041 --> 01:15:02,583 Nik zeuri erakusteko zerbait daukat. 902 01:15:04,041 --> 01:15:06,582 Medikuntza Elkartearekin hitz egin dut. 903 01:15:06,583 --> 01:15:09,166 - Ikusi nahi zaituzte. - Ez, oraindik ez. 904 01:15:09,833 --> 01:15:11,083 Ez nago prest. 905 01:15:12,333 --> 01:15:14,208 Ez al zenuen hauxe nahi? 906 01:15:18,416 --> 01:15:19,541 Gizona. 907 01:15:20,500 --> 01:15:22,375 - Behekoa. - Ikusi egin duzu? 908 01:15:22,916 --> 01:15:25,416 Paziente bat al da? Biktima bat? 909 01:15:27,000 --> 01:15:29,207 Zuk egin dizkiozu hain zauri larriak. 910 01:15:29,208 --> 01:15:31,999 Ez. Munduak eman dio min, Elizabeth. 911 01:15:32,000 --> 01:15:33,791 Nik... bizia eman nion. 912 01:15:35,416 --> 01:15:36,875 Bizia eman nion. 913 01:15:39,000 --> 01:15:40,041 Altxatu. 914 01:15:40,875 --> 01:15:41,708 Tira. 915 01:15:43,833 --> 01:15:45,249 Horraino. 916 01:15:45,250 --> 01:15:47,458 Oraindik ingurura ohitzen ari da. 917 01:15:51,125 --> 01:15:53,165 Indartsua da, William. 918 01:15:53,166 --> 01:15:55,291 - Lortu egin duzu. - Oso indartsua. 919 01:15:55,791 --> 01:15:56,750 Lortu egin duzu. 920 01:15:57,333 --> 01:16:00,333 Sistema guztiak badabiltza. Sendatzen ari dira. 921 01:16:01,791 --> 01:16:04,583 Sendaketa irregularra da, bai, 922 01:16:05,083 --> 01:16:06,500 baina apartekoa. 923 01:16:14,416 --> 01:16:16,124 Zergatik dago kateatuta? 924 01:16:16,125 --> 01:16:17,874 Bion segurtasuna bermatzeko. 925 01:16:17,875 --> 01:16:21,540 Gainera, horrela errazago garbitu eta mantentzen dut. 926 01:16:21,541 --> 01:16:23,125 Ez du besterik ezagutzen. 927 01:16:24,500 --> 01:16:25,416 Zuk bai, baina. 928 01:16:28,666 --> 01:16:29,916 Harlanderrek al daki? 929 01:16:32,375 --> 01:16:34,999 Prestatu dezagun dena itzultzen denerako. 930 01:16:35,000 --> 01:16:37,458 - Jakina. - Guztia agergarri egoteko. 931 01:16:40,750 --> 01:16:42,833 Adimenduna al da? 932 01:16:46,375 --> 01:16:48,541 Victor, adimenduna al da? 933 01:17:02,625 --> 01:17:05,333 Ezin dut ulertu nola egin duzun, 934 01:17:05,833 --> 01:17:08,083 baina ulertzen dut egindakoaren handitasuna. 935 01:17:10,291 --> 01:17:14,000 Victor, galdetu diozu inoiz zeure buruari, 936 01:17:14,958 --> 01:17:17,291 gizon hori osatzen duten zatien artean, 937 01:17:17,833 --> 01:17:20,500 arima zeinetan dagoen? 938 01:17:26,458 --> 01:17:27,916 Bada, ez. 939 01:17:28,583 --> 01:17:32,541 Beheko izaki hark sekulako egonezina sortzen du. 940 01:17:33,208 --> 01:17:36,708 Okerra da. Izu-atrakzioetako figura bat gogorarazten du. 941 01:17:37,208 --> 01:17:38,458 Biziduna da, baina. 942 01:17:39,291 --> 01:17:40,875 Zerk ematen dio bizia? 943 01:18:45,333 --> 01:18:46,708 Min ematen al du? 944 01:18:54,500 --> 01:18:55,333 Hosto bat? 945 01:18:55,958 --> 01:18:56,791 Niretzat? 946 01:18:57,833 --> 01:18:58,958 Eskerrik asko. 947 01:19:03,041 --> 01:19:04,375 Zer ederra, ezta? 948 01:19:05,875 --> 01:19:06,833 Niretzat da? 949 01:19:08,583 --> 01:19:09,625 Elizabeth naiz. 950 01:19:11,500 --> 01:19:13,583 Esan dezakezu "Elizabeth"? 951 01:19:14,291 --> 01:19:15,333 Elizabeth. 952 01:19:16,625 --> 01:19:19,166 Soinuak egiten ditut, eztarriaz. 953 01:19:19,750 --> 01:19:20,833 Elizabeth. 954 01:19:37,750 --> 01:19:38,916 Joan egingo naiz. 955 01:19:53,750 --> 01:19:56,958 Eliza... beth. 956 01:19:58,833 --> 01:20:00,875 Ez hurbildu gauza hari. 957 01:20:02,666 --> 01:20:03,541 "Gauza"? 958 01:20:05,666 --> 01:20:07,665 Gauza, bai. 959 01:20:07,666 --> 01:20:09,790 Bizirik dagoela egingo nuke, 960 01:20:09,791 --> 01:20:13,457 baina ez dauka nik espero nuen adimen-txinparta. 961 01:20:13,458 --> 01:20:15,165 Agian ez da zuk kontzebitu modukoa. 962 01:20:15,166 --> 01:20:16,874 Zerbait gaizki atera zen. 963 01:20:16,875 --> 01:20:19,374 Blokeoren bat, jostura edo loturaren bat. 964 01:20:19,375 --> 01:20:21,957 Akats bat egin du nork eta Frankenstein handiak? 965 01:20:21,958 --> 01:20:24,249 Izakiak hitz bat eta bakarra daki. 966 01:20:24,250 --> 01:20:26,249 "Victor, Victor, Victor". 967 01:20:26,250 --> 01:20:28,874 Loroek bezala errepikatzen du, zentzugabeki. 968 01:20:28,875 --> 01:20:31,957 Agian, oraingoz, hitz hori mundu osoa da harentzat. 969 01:20:31,958 --> 01:20:35,290 Akaso, sortuberria denez, bizia ematen dion espiritua soilagoa 970 01:20:35,291 --> 01:20:36,582 - eta aratzagoa... - Zer? 971 01:20:36,583 --> 01:20:38,625 Pertsona arrunta baino aratzagoa da. 972 01:20:43,208 --> 01:20:44,915 Eta, bekatuaren katerik gabe, 973 01:20:44,916 --> 01:20:47,874 gure sortzailearen arnasa haren haragi zaurituan sartu bazen? 974 01:20:47,875 --> 01:20:50,083 Jainkoarren, Elizabeth. 975 01:20:51,916 --> 01:20:54,040 Sinestezina ez balitz, 976 01:20:54,041 --> 01:20:58,165 gauza harekiko erakarpena sentitzen duzula susmatuko nuke. 977 01:20:58,166 --> 01:20:59,916 Bera ulertzen dut! 978 01:21:00,625 --> 01:21:01,915 Begi oinazetu haiek 979 01:21:01,916 --> 01:21:03,999 zer dira, adimenaren froga baizik? 980 01:21:04,000 --> 01:21:07,333 Eta nire oinazea, zer? Zuk ukatu zenidan hori, zer? 981 01:21:08,916 --> 01:21:10,791 Nire bihotzak nahi duen hori... 982 01:21:11,875 --> 01:21:12,916 Zure bihotzak? 983 01:21:16,333 --> 01:21:17,665 Giza anatomian, 984 01:21:17,666 --> 01:21:20,333 horixe da gutxien ulertzen duzun organoa. 985 01:21:21,333 --> 01:21:23,708 Jainkoaren rola munstroek hartzen dute. 986 01:21:29,250 --> 01:21:31,375 Pertsona arrunta baino aratzagoa? 987 01:21:36,541 --> 01:21:38,583 Eta ni, auskalo zergatik, bilaua. 988 01:21:40,875 --> 01:21:42,791 Bihotz aratzekoa zara? 989 01:21:43,291 --> 01:21:44,916 Ez da hala. Nik ondo dakit, 990 01:21:45,416 --> 01:21:47,125 bihotza neuk jarri nizun eta. 991 01:21:47,625 --> 01:21:48,875 Gora. 992 01:21:59,791 --> 01:22:01,250 Saia gaitezen berriz. 993 01:22:04,208 --> 01:22:05,541 Ea, eman hanka. 994 01:22:06,166 --> 01:22:07,000 Hanka! 995 01:22:08,500 --> 01:22:09,500 Eman hanka! 996 01:22:10,375 --> 01:22:12,750 Oinazea adimenaren froga da, ezta? 997 01:22:13,333 --> 01:22:14,791 Probatu dezagun teoria. 998 01:22:15,625 --> 01:22:17,458 Eman hanka! 999 01:22:18,208 --> 01:22:19,125 Hanka! 1000 01:22:20,083 --> 01:22:20,999 Hanka! 1001 01:22:21,000 --> 01:22:21,958 Tira! 1002 01:22:22,958 --> 01:22:24,166 Eman hanka, piztia! 1003 01:22:25,833 --> 01:22:28,333 Eman hanka! 1004 01:22:30,041 --> 01:22:31,041 Hanka! 1005 01:22:34,625 --> 01:22:35,708 Victor! 1006 01:22:37,250 --> 01:22:38,916 Victor! 1007 01:22:41,375 --> 01:22:46,083 Victor! Victor! 1008 01:22:46,916 --> 01:22:47,958 Zer da, Victor? 1009 01:22:49,291 --> 01:22:50,250 Zatoz. 1010 01:22:51,541 --> 01:22:54,166 Porrot egin dut. Akats bat egin dut. 1011 01:22:54,666 --> 01:22:56,707 - Ez. Paperak ikusi nituen. - Bai. 1012 01:22:56,708 --> 01:22:58,790 - Perfektua da. - Izakia arriskutsua da. 1013 01:22:58,791 --> 01:23:00,999 Ez dago... Victor. 1014 01:23:01,000 --> 01:23:03,040 Komentatu dezagun Harlanderrekin. 1015 01:23:03,041 --> 01:23:05,791 William, zerbait jakin beharko zenuke. 1016 01:23:06,291 --> 01:23:07,625 Erakutsi egingo dizut. 1017 01:23:13,416 --> 01:23:16,375 - Harlander... - Amorru-atake batek hartuta hil zuen. 1018 01:23:22,666 --> 01:23:26,000 Ulertzen duzu zergatik ez nizun hau erakutsi nahi izan? 1019 01:23:26,500 --> 01:23:28,041 Elizabethi, are gutxiago. 1020 01:23:31,833 --> 01:23:33,583 Zer egingo dugu orain? 1021 01:23:34,083 --> 01:23:34,915 Zer? 1022 01:23:34,916 --> 01:23:36,790 - Zer egingo dugu? - Zer diozu? 1023 01:23:36,791 --> 01:23:38,457 Itzuli Elizabeth Vienara. 1024 01:23:38,458 --> 01:23:41,790 Esan larrialdi batengatik itzuli behar duzuela. 1025 01:23:41,791 --> 01:23:43,416 Ez dezala ezer jakin. 1026 01:23:44,541 --> 01:23:46,082 Seguru egon dadin. 1027 01:23:46,083 --> 01:23:47,582 Bete esana. 1028 01:23:47,583 --> 01:23:50,791 Berehala itzuliko gara, baina hobe dugu joan. 1029 01:23:51,708 --> 01:23:54,041 Ea, igo gurdira, mesedez. 1030 01:24:06,791 --> 01:24:08,916 Zer iraupen du izakiaren bizialdiak? 1031 01:24:09,916 --> 01:24:12,875 Laburra. Oso laburra, ziur nago. 1032 01:24:59,375 --> 01:25:01,583 Susmo ikaragarri bat dut. 1033 01:25:05,166 --> 01:25:06,041 Zer duzu? 1034 01:25:07,666 --> 01:25:09,208 Ea, bira eman. 1035 01:25:10,083 --> 01:25:11,500 Zoaz zeu Vienara. 1036 01:25:12,833 --> 01:25:16,041 Bira eman ezean, salto egingo dut. Hil egingo du. 1037 01:25:25,500 --> 01:25:26,333 Esan hitz bat. 1038 01:25:27,125 --> 01:25:28,916 Hitz bat gehiago. Edozein. 1039 01:25:29,583 --> 01:25:30,583 Salba zaitzadan. 1040 01:25:35,916 --> 01:25:36,958 Victor. 1041 01:25:44,875 --> 01:25:46,958 Elizabeth. 1042 01:26:27,500 --> 01:26:30,958 Victor! 1043 01:26:36,708 --> 01:26:38,625 Victor! 1044 01:26:39,333 --> 01:26:41,625 Victor! 1045 01:27:31,458 --> 01:27:33,707 Baina ez zen orduan amaitu. 1046 01:27:33,708 --> 01:27:37,083 Biziaren peskizan, heriotza sortu nuen. 1047 01:27:43,333 --> 01:27:46,250 Gizonekin hitz egin behar dut berriz, antza. 1048 01:27:50,291 --> 01:27:51,125 Ez kezkatu. 1049 01:27:52,000 --> 01:27:53,125 Kasu egingo didate. 1050 01:27:57,208 --> 01:28:00,874 Ez, geldi! Ez iezaiozu minik eman. Hemen nago. 1051 01:28:00,875 --> 01:28:01,958 Har nazazu neu. 1052 01:28:02,875 --> 01:28:04,040 Tira, piztia. 1053 01:28:04,041 --> 01:28:08,000 Hil gaitzazu. Egiazta ezazu zure egilearen istorioa. 1054 01:28:13,500 --> 01:28:18,375 Nire egileak... bere istorioa kontatu du. 1055 01:28:23,875 --> 01:28:26,916 Hortaz, neurea kontatuko dizut. 1056 01:28:30,166 --> 01:28:33,083 BIGARREN ZATIA IZAKIAREN ISTORIOA 1057 01:28:42,791 --> 01:28:48,415 Victor! 1058 01:28:48,416 --> 01:28:53,333 Zure izena deitu eta gero, bakarrik nengoela ulertu nuen. 1059 01:32:52,875 --> 01:32:54,207 - Zer da hori? - Tiro egin! 1060 01:32:54,208 --> 01:32:55,125 Tiro! 1061 01:33:00,958 --> 01:33:01,916 Jo al duzu? 1062 01:33:03,583 --> 01:33:04,458 Aizu! 1063 01:33:05,625 --> 01:33:06,500 Non dago? 1064 01:33:27,083 --> 01:33:29,375 Zauriak sendatu zitzaizkidan. 1065 01:33:31,916 --> 01:33:36,208 Baina hotz-hotz sentitzen nintzen. 1066 01:35:08,583 --> 01:35:10,540 - Piztuko duzu sua? - Ados. 1067 01:35:10,541 --> 01:35:12,333 Nik eskorta konponduko dut. 1068 01:35:19,416 --> 01:35:20,957 Ondo zaude? Harrapatu al duzue? 1069 01:35:20,958 --> 01:35:23,374 Bazter guztietan bilatu dugu, alferrik. 1070 01:35:23,375 --> 01:35:27,332 Bi aldiz egin diogu tiro. Odol-arrastoa hemendik kilometro eta erdira ezereztu da. 1071 01:35:27,333 --> 01:35:29,250 Konforme. Sartu. 1072 01:35:29,833 --> 01:35:34,040 Pixka batean jarraitu diogu, eta ez non eta ez han desagertu da. 1073 01:35:34,041 --> 01:35:36,124 Zer zen? Hartz bat? 1074 01:35:36,125 --> 01:35:39,499 Ez hartza, ez gizakia. Inoiz ez dut horrelakorik ikusi. 1075 01:35:39,500 --> 01:35:40,874 Mamu bat ote zen? 1076 01:35:40,875 --> 01:35:44,290 Mamua ere ez. Odola jariatu zaio. Hezur-haragizkoa da. 1077 01:35:44,291 --> 01:35:45,624 Zatoz hona. 1078 01:35:45,625 --> 01:35:47,124 Azaldu iezadazu zehatz. 1079 01:35:47,125 --> 01:35:50,082 Anna-Maria, eraman aitona sutondora. 1080 01:35:50,083 --> 01:35:51,708 Egon dadila eroso. 1081 01:35:52,791 --> 01:35:54,333 Hementxe, aitona. 1082 01:35:56,375 --> 01:35:58,791 Baso sakonean ere ez dugu aurkitu. 1083 01:36:04,625 --> 01:36:05,957 Harrapatuko dugu. 1084 01:36:05,958 --> 01:36:07,958 - Denbora beharko dugu. - Bai. 1085 01:36:08,625 --> 01:36:10,832 Anna-Maria, zatoz. 1086 01:36:10,833 --> 01:36:13,041 Tira, maitea. Lagundu kanpoan. 1087 01:36:23,375 --> 01:36:25,375 Adinekoak hunkitu egin ninduen. 1088 01:36:29,750 --> 01:36:33,208 Haren begi itsuak jakinduriaz beterik zeuden. 1089 01:36:45,541 --> 01:36:47,625 Pertsona haiek soinu bat zeukaten. 1090 01:36:49,083 --> 01:36:54,583 Elkarri sentimenduak eta ideiak adierazteko zerabilten. 1091 01:36:56,166 --> 01:36:58,875 "Hitzak" esaten zieten. 1092 01:37:01,708 --> 01:37:02,791 Zaude adi. 1093 01:37:03,666 --> 01:37:04,583 Zer da hau? 1094 01:37:05,166 --> 01:37:06,166 Mutiko bat. 1095 01:37:07,416 --> 01:37:09,458 - Esan berriz. - Mutiko bat. 1096 01:37:10,208 --> 01:37:11,416 Oso ondo, ume. 1097 01:37:12,916 --> 01:37:13,874 Eta hau? 1098 01:37:13,875 --> 01:37:16,083 Zera... Begi bat. 1099 01:37:16,791 --> 01:37:18,624 - Berriro. - Begi bat. 1100 01:37:18,625 --> 01:37:21,707 Bai. Bejondeizula, neska. 1101 01:37:21,708 --> 01:37:23,790 - Begia. - Eta hau? 1102 01:37:23,791 --> 01:37:24,832 Eskua. 1103 01:37:24,833 --> 01:37:27,000 - Oso ondo. - Eskua. 1104 01:37:27,791 --> 01:37:28,707 Eman eskualdia. 1105 01:37:28,708 --> 01:37:31,165 Lotu sokaz atzeko handiena. 1106 01:37:31,166 --> 01:37:33,833 Familia hartakoa izatea irrikatzen nuen. 1107 01:37:34,333 --> 01:37:36,374 Egur txiki gehiago behar ditugu negurako. 1108 01:37:36,375 --> 01:37:38,041 Joan-etorri gehiago, ba. 1109 01:37:38,625 --> 01:37:40,541 Haien ongilea izatea. 1110 01:37:41,125 --> 01:37:42,832 Egiturak enbor handiagoak behar ditu. 1111 01:37:42,833 --> 01:37:43,749 Konforme. 1112 01:37:43,750 --> 01:37:47,083 Zer egin nezakeen, baina, haien mesedetan? 1113 01:37:52,291 --> 01:37:55,249 Anna-Maria! Aita! 1114 01:37:55,250 --> 01:37:57,833 Etorri! Zatozte ikustera! 1115 01:37:59,500 --> 01:38:01,082 Hara, Anna-Maria! 1116 01:38:01,083 --> 01:38:03,166 Gehiago daude! Begira! 1117 01:38:05,083 --> 01:38:06,916 Nor izan da, baina? 1118 01:38:09,875 --> 01:38:11,666 Basoko Espiritua. 1119 01:38:13,291 --> 01:38:14,541 Eman diezazkiogun eskerrak. 1120 01:38:16,291 --> 01:38:17,332 Eskerrik asko. 1121 01:38:17,333 --> 01:38:20,124 Esan, "Milesker, Basoko Espiritua". 1122 01:38:20,125 --> 01:38:23,249 Eskerrik asko, Basoko Espiritua. 1123 01:38:23,250 --> 01:38:24,333 Eskerrik asko. 1124 01:38:25,375 --> 01:38:26,875 Zatoz. Begiratu hemen. 1125 01:38:33,500 --> 01:38:34,541 Eskerrik asko. 1126 01:38:36,625 --> 01:38:40,582 Ordutik aurrera, haien zaindari ikusezina bihurtu nintzen. 1127 01:38:40,583 --> 01:38:43,250 Basoko Espiritua. 1128 01:38:44,041 --> 01:38:49,583 Noizetik noizera, haiek ere keinutxo atseginak zituzten nirekin. 1129 01:38:50,333 --> 01:38:52,541 Arropa, ogia... 1130 01:38:54,750 --> 01:38:56,791 Eta, momentu labur batez, 1131 01:38:57,375 --> 01:39:00,416 momentu labur-labur batez, 1132 01:39:01,208 --> 01:39:03,875 mundua eta biok bakean egon ginen. 1133 01:39:11,708 --> 01:39:13,290 Tira. 1134 01:39:13,291 --> 01:39:14,249 Barrura. Bai. 1135 01:39:14,250 --> 01:39:15,707 Itxi ezazu atea. 1136 01:39:15,708 --> 01:39:17,582 Nork egin ote du, baina? 1137 01:39:17,583 --> 01:39:20,291 Basoko Espirituak, e? 1138 01:39:20,916 --> 01:39:21,916 Utzidazu niri. 1139 01:39:24,083 --> 01:39:28,790 "Eta gizon gazte eta harroak, azkenean, 1140 01:39:28,791 --> 01:39:32,082 eskua betiko galdu zuen, era txarrean. 1141 01:39:32,083 --> 01:39:36,332 Eskua harri bihurtuta, dirutza desagertuta, 1142 01:39:36,333 --> 01:39:40,375 gazteak harrotasuna eta lurrak galdu zituen, amen batean". 1143 01:39:46,083 --> 01:39:48,207 Bejondeizula, bihotza. 1144 01:39:48,208 --> 01:39:51,541 Ederki irakurri duzu. Ea, proba ezazu hau. 1145 01:40:01,250 --> 01:40:02,250 Otsoak. 1146 01:40:47,708 --> 01:40:48,708 Ideia bat, 1147 01:40:49,833 --> 01:40:52,625 sentimendu argi bat izan nuen. 1148 01:40:54,916 --> 01:40:57,833 Ehiztariak ez zuen otsoa gorroto. 1149 01:40:58,333 --> 01:41:00,708 Otsoak ez zuen ardia gorroto. 1150 01:41:06,375 --> 01:41:09,750 Baina haien arteko bortizkeriak saihetsezina zirudien. 1151 01:41:10,333 --> 01:41:15,541 Pentsatu nuen: "Beharbada mundua horrelakoa da". 1152 01:41:16,666 --> 01:41:19,791 Ehizatu eta hil egiten zaitu 1153 01:41:21,125 --> 01:41:23,416 zaren modukoa izateagatik. 1154 01:41:26,083 --> 01:41:28,750 Hila amaitu aurretik salduko ditugu ardiak. 1155 01:41:29,250 --> 01:41:32,208 Gero, zu, Alma eta Anna-Maria herrira eramango zaituztet. 1156 01:41:32,708 --> 01:41:35,999 Mendian, otsoak ehizatuko ditugu. Negu amaierarako itzuliko gara. 1157 01:41:36,000 --> 01:41:41,040 Neguero otoitz egiten dut hemen, bakarrik, eta aurtengoa ez da salbuespena izango. 1158 01:41:41,041 --> 01:41:43,749 Mesedez, aita, izan zaitez zentzuduna. 1159 01:41:43,750 --> 01:41:47,333 Zuk zure betebeharrak dituzu. Nik, nireak. 1160 01:41:51,166 --> 01:41:52,625 Astotzar burugogorra. 1161 01:41:55,250 --> 01:41:57,958 Zu eta biok bakarrik, Espiritua. 1162 01:41:58,500 --> 01:42:00,000 Zu eta biok bakarrik. 1163 01:42:00,583 --> 01:42:01,832 Irudikatuak nituen 1164 01:42:01,833 --> 01:42:07,958 neure burua gizon zaharrari aurkezteko hamaika era. 1165 01:42:09,625 --> 01:42:11,000 Izutuko al nuen? 1166 01:42:12,416 --> 01:42:13,708 Ongi hartuko ninduen? 1167 01:42:15,041 --> 01:42:16,625 Ez zidan sartzen utziko? 1168 01:42:23,750 --> 01:42:24,583 Nor da? 1169 01:42:30,916 --> 01:42:35,625 Pauso bakar bat, eta mundu ezberdin batean barneratu nintzen. 1170 01:42:36,375 --> 01:42:39,291 Apartetik ikusia baino ez nuen munduan. 1171 01:42:41,250 --> 01:42:43,415 Mesedez, nor zara? 1172 01:42:43,416 --> 01:42:44,583 Erantzun iezadazu. 1173 01:42:45,916 --> 01:42:46,791 Esan iezadazu. 1174 01:42:47,416 --> 01:42:48,916 Zergatik zaude hemen? 1175 01:42:51,333 --> 01:42:55,041 - Bidaiaria naiz. - Ongi etorri, bidaiari preziatua. 1176 01:42:55,625 --> 01:43:01,415 Ez nazazu eskergabetzat jo aulki bat hartzeko eskatzen badizut. 1177 01:43:01,416 --> 01:43:06,249 Konpainia estimatzen badut ere, niretzat nekeza da anfitrioi ona izatea. 1178 01:43:06,250 --> 01:43:07,165 Bai. 1179 01:43:07,166 --> 01:43:10,833 Ikusmenak... huts egin dit. 1180 01:43:12,666 --> 01:43:16,540 Baina mahaian ogia eta brandya daude. 1181 01:43:16,541 --> 01:43:17,875 Arren, ekin iezaiezu. 1182 01:43:20,083 --> 01:43:21,541 Bran... dya? 1183 01:43:22,875 --> 01:43:24,333 Hizkera hori... 1184 01:43:25,000 --> 01:43:28,333 Nekez mintzatzen zara. 1185 01:43:28,916 --> 01:43:31,250 Ez al zara paraje honetakoa? 1186 01:43:36,791 --> 01:43:37,666 Izututa zaude? 1187 01:43:39,625 --> 01:43:40,791 Ez duzu zertan. 1188 01:43:45,875 --> 01:43:47,416 Zeri diozu beldurra? 1189 01:43:48,250 --> 01:43:49,290 Guztiari. 1190 01:43:49,291 --> 01:43:50,208 Eskuak... 1191 01:43:50,791 --> 01:43:53,250 Eskuak izoztuta dituzu, 1192 01:43:53,791 --> 01:43:57,457 eta zauritu egin zaituzte, ez da hala? 1193 01:43:57,458 --> 01:43:58,415 Zauritu? 1194 01:43:58,416 --> 01:44:05,249 Bai. Orbainak dituzu eskuetan eta aurpegian, 1195 01:44:05,250 --> 01:44:06,957 eta uniformea daramazu. 1196 01:44:06,958 --> 01:44:09,208 Gudu-zelaian zauritu zintuzten? 1197 01:44:12,125 --> 01:44:16,500 Ezkutatuta zeunden errotaren engranajeetan, ezta? 1198 01:44:21,083 --> 01:44:24,249 Bai. Basoko Espiritua. 1199 01:44:24,250 --> 01:44:25,166 Bai. 1200 01:44:26,041 --> 01:44:28,833 Ezin epai dezaket zure begitartea, 1201 01:44:29,333 --> 01:44:31,665 baina zure ahotseko zerbaitek 1202 01:44:31,666 --> 01:44:36,040 borondate onekoa eta adeitsua zarela pentsarazten dit. 1203 01:44:36,041 --> 01:44:37,208 Adeitsua? 1204 01:44:39,625 --> 01:44:41,708 Gera zaitez nirekin. 1205 01:44:43,041 --> 01:44:46,040 Parteka ditzagun janaria eta sua. 1206 01:44:46,041 --> 01:44:49,999 Poz-pozik partekatuko dut daukadantxoa zurekin, 1207 01:44:50,000 --> 01:44:53,833 eta zure konpainiak zeharo lagunduko lidake. 1208 01:44:54,333 --> 01:44:57,874 Eta irakurri zeniezadake. 1209 01:44:57,875 --> 01:44:58,875 Irakurri? 1210 01:45:00,125 --> 01:45:06,250 Bihurtu ezazu hau zure etxea, eta ni, zure laguna. 1211 01:45:07,500 --> 01:45:08,375 Laguna. 1212 01:45:13,750 --> 01:45:14,750 Laguna. 1213 01:45:23,333 --> 01:45:24,166 Lagunak. 1214 01:45:25,583 --> 01:45:30,125 Orduan irakurri nuen nire lehenengo istorioa, 1215 01:45:30,625 --> 01:45:33,583 istorio guztietan lehenengoa ere bazena. 1216 01:45:34,375 --> 01:45:39,708 Adam izeneko gizon bati eta Eva izeneko emakume bati buruz irakurri nuen, 1217 01:45:40,208 --> 01:45:43,583 lehen lorategian eman zuten denborari buruz. 1218 01:45:44,458 --> 01:45:48,082 Bi hiri lehiakideen goraldiaz irakurri nuen, 1219 01:45:48,083 --> 01:45:50,332 baita dorre baten erorikoaz 1220 01:45:50,333 --> 01:45:52,750 eta Jainko baten furfuriaz ere. 1221 01:45:53,333 --> 01:45:57,749 Eta herensugeen kontra borrokatu ziren gizonen gainean irakurri nuen, 1222 01:45:57,750 --> 01:46:00,500 eta guztia galdu zuten gizonen gainean. 1223 01:46:01,375 --> 01:46:03,041 Denborak aurrera egin zuen, 1224 01:46:03,625 --> 01:46:06,875 eta udazkeneko hostoekin batera erori zen. 1225 01:46:18,541 --> 01:46:21,916 Inoiz ez al duzu elurra ikusi, ene lagun maitea? 1226 01:46:23,333 --> 01:46:27,375 Mundua garbitzen du... eta berritzen. 1227 01:46:33,000 --> 01:46:38,165 "'Ozymandias da nire izena, erregeen errege. 1228 01:46:38,166 --> 01:46:42,166 Kontenplatu ene obrak, boteretsuok, eta desesperatu zaitezte'. 1229 01:46:42,958 --> 01:46:45,208 Inguruan jada ez dauka ezer. 1230 01:46:45,750 --> 01:46:50,082 Aurri eskerga haien bueltan, mugagabe eta soil, 1231 01:46:50,083 --> 01:46:54,000 harea bakarti eta lauak urrutiraino hedatzen dira". 1232 01:46:55,500 --> 01:46:58,458 "Ozymandias da nire izena...". 1233 01:47:05,208 --> 01:47:07,416 Munduan, liburu gehiago al daude? 1234 01:47:09,708 --> 01:47:11,625 Baten batzuk gehiago, ziur nago. 1235 01:47:12,375 --> 01:47:13,791 Hemen ez. 1236 01:47:15,833 --> 01:47:19,249 Ezkerreko azken liburua. Har ezazu. 1237 01:47:19,250 --> 01:47:21,374 Oraindik ez diogu heldu. 1238 01:47:21,375 --> 01:47:24,207 Paradisu galdua, Milton. 1239 01:47:24,208 --> 01:47:27,458 Gizonak Jainkoarentzako galderak ditu. 1240 01:47:27,958 --> 01:47:30,541 Jainkoak ere galderak ditu. 1241 01:47:31,041 --> 01:47:36,249 Nire ustez, erantzunak nahi zituelako bidali zigun bere semea. 1242 01:47:36,250 --> 01:47:39,290 Jakin-mina izango zuen, heriotza zela-eta. 1243 01:47:39,291 --> 01:47:40,500 Sufrimena zela-eta. 1244 01:47:41,458 --> 01:47:45,082 Nor naizen jakin nahi dut. 1245 01:47:45,083 --> 01:47:47,374 Nondik nator? 1246 01:47:47,375 --> 01:47:53,250 Jainkoak oroimena kendu zizun bezala, hala nahi nuke niri ere ken ziezadan. 1247 01:47:54,208 --> 01:47:57,666 Duela urte asko, bizia kendu nion gizon bati, 1248 01:47:58,166 --> 01:47:59,457 gizon zintzo bati. 1249 01:47:59,458 --> 01:48:02,041 Ordutik aritu izan naiz kaltea ordaintzen. 1250 01:48:04,333 --> 01:48:05,541 Barkatzeko ahalmena, 1251 01:48:06,125 --> 01:48:06,958 ahaztekoa... 1252 01:48:07,666 --> 01:48:09,958 Horra jakinduriaren neurgailua. 1253 01:48:10,791 --> 01:48:12,915 Kalte egin dizutela jakinda ere, 1254 01:48:12,916 --> 01:48:15,165 gaizkilea nor izan den jakinda ere, 1255 01:48:15,166 --> 01:48:18,125 guztia alde batera uztea aukeratzea. 1256 01:48:19,208 --> 01:48:23,165 Gogoratu ezin dudana ezin dut barkatu, baina. 1257 01:48:23,166 --> 01:48:25,083 Ez duzu ezer gogoratzen? 1258 01:48:30,125 --> 01:48:32,583 Ametsetan... 1259 01:48:35,625 --> 01:48:39,291 oroitzapenak ikusten ditut. 1260 01:48:42,208 --> 01:48:44,041 Beste gizon batzuk. 1261 01:48:46,208 --> 01:48:49,291 Puska eginda. 1262 01:48:56,000 --> 01:48:56,833 Zera... 1263 01:48:59,333 --> 01:49:03,500 Sua eta ura gogoratzen ditut. 1264 01:49:06,250 --> 01:49:08,458 Eta harea, oinpean. 1265 01:49:15,333 --> 01:49:16,833 Eta hitz bat. 1266 01:49:19,250 --> 01:49:21,125 Hitz bakar bat. 1267 01:49:23,208 --> 01:49:24,166 Zein hitz? 1268 01:49:27,291 --> 01:49:28,291 Victor. 1269 01:49:29,583 --> 01:49:30,750 Heldu iezaiozu. 1270 01:49:31,791 --> 01:49:32,791 Hitzari. 1271 01:50:09,750 --> 01:50:12,083 Orduan izan nuen haren berri. 1272 01:50:12,666 --> 01:50:15,125 Egiak dakarren izugarrikeriaren berri. 1273 01:50:20,708 --> 01:50:23,875 Ezer ez nintzela ulertu nuen. 1274 01:50:25,166 --> 01:50:26,500 Dohakabe bat. 1275 01:50:27,083 --> 01:50:28,375 Hutsegite bat. 1276 01:50:28,916 --> 01:50:32,166 Giza izatasunik ere ez neukan. 1277 01:50:35,250 --> 01:50:37,625 Oinaze hura gogoan itsatsi zitzaidan. 1278 01:50:39,750 --> 01:50:41,708 Eta inoiz ez zait joan. 1279 01:51:24,875 --> 01:51:26,458 Orduan ikusi nuen. 1280 01:51:28,083 --> 01:51:29,458 Zure izena. 1281 01:51:30,208 --> 01:51:33,707 "Victor Frankenstein". 1282 01:51:33,708 --> 01:51:36,000 Zu non topatu ere ikusi nuen. 1283 01:51:57,000 --> 01:51:58,250 Ez! 1284 01:51:59,500 --> 01:52:00,916 Ez! 1285 01:53:10,291 --> 01:53:11,707 Itzuli egin zara. 1286 01:53:11,708 --> 01:53:14,291 Orain badakit zer naizen. 1287 01:53:18,291 --> 01:53:20,791 Zerezkoa naizen. 1288 01:53:23,416 --> 01:53:28,291 Zera naiz... hezurtegi baten umea. 1289 01:53:31,333 --> 01:53:32,458 Hondakin bat, 1290 01:53:33,916 --> 01:53:37,250 zaborrez eta gorpu baztertuz mamitua. 1291 01:53:43,916 --> 01:53:45,291 Munstro bat. 1292 01:53:46,625 --> 01:53:49,083 Nik badakit zer zaren. 1293 01:53:51,208 --> 01:53:52,333 Gizon zintzo bat. 1294 01:53:53,208 --> 01:53:54,083 Eta... 1295 01:53:55,916 --> 01:53:57,708 nire laguna. 1296 01:54:07,458 --> 01:54:08,583 Laguna? 1297 01:54:10,583 --> 01:54:11,666 Laguna. 1298 01:54:14,833 --> 01:54:16,125 Zer da gauza hori? 1299 01:54:17,791 --> 01:54:19,791 Basoko gauza? 1300 01:54:20,916 --> 01:54:21,833 Zer egin diozu? 1301 01:54:24,333 --> 01:54:25,291 Ez mugitu. 1302 01:54:36,583 --> 01:54:38,916 Azkar, kargatu berriz! Akaba ezazu! 1303 01:55:53,000 --> 01:55:55,291 Isiltasuna itzuli zen, 1304 01:55:56,333 --> 01:56:01,458 eta, orduan... bizitza krudela. 1305 01:56:16,875 --> 01:56:18,791 Zenbat denbora eman nuen hilik? 1306 01:56:19,375 --> 01:56:20,666 Ez dakit. 1307 01:56:21,375 --> 01:56:23,916 Baina zauriak sendatu zitzaizkidan. 1308 01:56:24,750 --> 01:56:28,708 Neguko aire hotzak birikak erretzen zizkidan. 1309 01:56:36,500 --> 01:56:39,916 Inoiz ez nintzen hain bakarrik sentitu, 1310 01:56:40,625 --> 01:56:45,958 gizon orok eskura dauka-eta oinazerako erremedio hutsezin bat: 1311 01:56:46,541 --> 01:56:51,541 heriotza, zeruko oparia. Hori ere kendu zenidan. 1312 01:56:52,041 --> 01:56:54,583 Inbidia piztu zitzaidan, 1313 01:56:55,083 --> 01:56:58,333 eta zuri mesede bakar bat eskatzea erabaki nuen. 1314 01:56:59,333 --> 01:57:01,041 Ene sortzaileari. 1315 01:57:02,375 --> 01:57:04,416 Zera eskatuko dizut, 1316 01:57:05,416 --> 01:57:06,750 lagun bat. 1317 01:57:33,541 --> 01:57:34,958 Altxatu behar duzu. 1318 01:57:36,291 --> 01:57:37,707 Bai, nola ez. 1319 01:57:37,708 --> 01:57:40,708 Ezkontza aurki hasiko da. Nire alboan nahi zaitut. 1320 01:57:41,416 --> 01:57:42,708 Adeitsua ez bazina, 1321 01:57:43,750 --> 01:57:46,125 zu ezkontzea sinestezina litzateke. 1322 01:58:00,791 --> 01:58:03,333 Ikerketaz aritu naiz gonbidatu batzuekin. 1323 01:58:04,125 --> 01:58:05,208 Leherketarenaz. 1324 01:58:07,000 --> 01:58:09,541 Gertatutakoa onartzen dute gehienek. 1325 01:58:11,458 --> 01:58:13,750 Eta zer gertatu zen, William? 1326 01:58:14,875 --> 01:58:15,958 Iragana da. 1327 01:58:17,625 --> 01:58:19,333 Istripu izugarri bat. 1328 01:58:26,291 --> 01:58:28,208 Etxaldea saltzeko asmoa dut. 1329 01:58:31,500 --> 01:58:33,791 Batak bestea baino ez daukagu. 1330 01:58:49,250 --> 01:58:51,165 Bota petaloak, ezker-eskuin. 1331 01:58:51,166 --> 01:58:52,541 Ezker-eskuin! 1332 01:58:55,208 --> 01:58:57,000 Jarraitu goiko pisuan. 1333 01:59:06,375 --> 01:59:10,249 Zoritxarrekoa da emaztegaia zeremoniaren aurretik ikustea. 1334 01:59:10,250 --> 01:59:11,666 Bai, senargaiarentzat. 1335 01:59:13,416 --> 01:59:15,083 Bai, hori da. Niretzat ez. 1336 01:59:17,166 --> 01:59:18,375 Kaixo, Elizabeth. 1337 01:59:21,208 --> 01:59:25,000 Gutxitan sentitu izan ditut ausikiak. Orain, gailendu dira nigan. 1338 01:59:25,500 --> 01:59:29,665 Sukar batek heldu zidan luzaroan. Joan egin da, baina, 1339 01:59:29,666 --> 01:59:32,000 eta orain behar bezala ikusten zaitut. 1340 01:59:33,458 --> 01:59:36,165 Hau esaterik badut, hoberena opa dizuet, 1341 01:59:36,166 --> 01:59:40,708 zuri eta bizitza bera baino gehiago maite dudan anaiatxoari. 1342 01:59:43,166 --> 01:59:45,416 Hori uste duzula pentsatzea gustatzen zaizu. 1343 01:59:49,125 --> 01:59:51,375 Beldurra eman dit esan duzunak. 1344 01:59:55,125 --> 01:59:58,208 Nire ezkontza-egunean, mesede bakarra eskatzen dizut. 1345 01:59:59,166 --> 02:00:00,625 Gezur gehiagorik ez. 1346 02:00:01,750 --> 02:00:03,999 - Esan nahi dizut... - Alde nire gelatik! 1347 02:00:04,000 --> 02:00:05,833 - Elizabeth. - Alde! 1348 02:01:00,083 --> 02:01:01,875 Irten itzal artetik, 1349 02:01:03,166 --> 02:01:04,458 hemen bazaude. 1350 02:01:21,791 --> 02:01:23,166 Eskerrak ematera zatoz? 1351 02:01:23,750 --> 02:01:27,583 Biziraun zenuen, eta aski adimentsua zara, ni topatzeko. 1352 02:01:29,291 --> 02:01:30,707 Ondo egin zintudan. 1353 02:01:30,708 --> 02:01:37,541 Sor ezazu lagun bat, niretzat. 1354 02:01:38,166 --> 02:01:40,207 Ni bezalako bat. 1355 02:01:40,208 --> 02:01:41,875 La... Lagun bat? 1356 02:01:48,041 --> 02:01:49,041 Hori nahi duzu. 1357 02:01:53,333 --> 02:01:54,500 Beste munstro bat. 1358 02:01:55,333 --> 02:01:56,333 Bai. 1359 02:01:57,208 --> 02:01:59,958 Elkarrekin izango ginateke munstro. 1360 02:02:02,583 --> 02:02:07,040 Beltzak ikusi ditut zentzutasuna neureganatzeko, 1361 02:02:07,041 --> 02:02:11,499 eta zu... erotasunaren deiadarra zara, lehengoetara itzul nadin. 1362 02:02:11,500 --> 02:02:13,916 Ezin naiz hil! 1363 02:02:17,250 --> 02:02:19,625 Eta ezin naiz... 1364 02:02:21,916 --> 02:02:22,916 bakarrik bizi. 1365 02:02:24,166 --> 02:02:27,041 Zerbait benetan lazgarria sortu dut. 1366 02:02:28,083 --> 02:02:30,291 Zerbait ez. 1367 02:02:30,916 --> 02:02:32,541 Norbait. 1368 02:02:33,666 --> 02:02:37,125 Norbait sortu duzu. 1369 02:02:37,625 --> 02:02:38,541 Neu. 1370 02:02:39,458 --> 02:02:42,625 Buru-hausgarri bat banaiz ere, pentsatu egiten dut. 1371 02:02:43,166 --> 02:02:44,708 Sentitu egiten dut. 1372 02:02:45,875 --> 02:02:47,875 Eskari bakarra dut: 1373 02:02:48,458 --> 02:02:52,875 egin ezazu ni bezalako beste bat. 1374 02:02:54,291 --> 02:02:55,291 Eta gero, zer? 1375 02:02:56,500 --> 02:02:58,208 Espeziea ugaltzea. 1376 02:03:00,000 --> 02:03:01,500 Ugalketa. 1377 02:03:06,458 --> 02:03:07,625 Etxe bat? 1378 02:03:08,541 --> 02:03:09,958 Hilobi bat? 1379 02:03:11,541 --> 02:03:15,249 Heriotzak heriotza behin eta berriz ernalarazten. 1380 02:03:15,250 --> 02:03:17,582 Deabru arraza bat, lurrean ugaria. 1381 02:03:17,583 --> 02:03:19,833 Lizunkeria, bere burua betikotzen. 1382 02:03:20,416 --> 02:03:23,915 Zuretzat, lizuna naiz. Neure buruarentzat, banaiz, eta kito. 1383 02:03:23,916 --> 02:03:25,166 Utikan! 1384 02:03:27,625 --> 02:03:34,250 Inoiz ez dut zure klaseko besterik egingo. Maltzurra eta itxuragabea. 1385 02:03:38,291 --> 02:03:44,833 Orduan, garrantzitsuena, berriz ere, zure nahia da, Victor. 1386 02:03:47,083 --> 02:03:52,416 Ni sortu ninduen nahi izugarri berak kondenatuko nau orain? 1387 02:03:53,708 --> 02:03:58,333 Miraria ez da nik hitz egitea. Miraria zuk kasu egitea izango litzateke! 1388 02:04:02,083 --> 02:04:07,207 Maitasunik emango ez didazunez, amorruaz aseko naiz. 1389 02:04:07,208 --> 02:04:08,958 Eta amorru aseezina daukat! 1390 02:04:15,208 --> 02:04:16,083 Kendu erditik. 1391 02:04:16,583 --> 02:04:17,500 Victor. 1392 02:04:18,875 --> 02:04:19,708 Zer da? 1393 02:04:38,666 --> 02:04:39,541 Zu... 1394 02:04:44,625 --> 02:04:45,458 Zu... 1395 02:04:46,666 --> 02:04:47,958 Zu zara. 1396 02:04:52,875 --> 02:04:55,624 Elizabeth, urrundu gauza horrengandik! 1397 02:04:55,625 --> 02:04:57,208 Ez! 1398 02:05:10,666 --> 02:05:13,500 Eraso egin dio! 1399 02:05:32,958 --> 02:05:34,958 Eraman nazazu zurekin. 1400 02:05:48,833 --> 02:05:50,083 Jainko maitea! 1401 02:06:16,208 --> 02:06:18,499 Ez, utzi... Salbatu ahal zaitut. 1402 02:06:18,500 --> 02:06:19,541 Salba zaitzaket. 1403 02:06:20,333 --> 02:06:21,333 Zer arriskutik? 1404 02:06:22,416 --> 02:06:23,541 Zuk dakarzunetik? 1405 02:06:25,333 --> 02:06:26,707 Beldurra dizut, Victor. 1406 02:06:26,708 --> 02:06:29,874 - Ez, ez... - Beti izan dizut beldurra. 1407 02:06:29,875 --> 02:06:32,708 Zuk ekarri dituzu erokeria eta hondamendia. 1408 02:06:33,583 --> 02:06:37,166 Dena irentsi zuen sutea piztu zenuen. 1409 02:06:39,041 --> 02:06:40,458 Guztiaren jatorria zeu zara. 1410 02:06:46,458 --> 02:06:48,208 Munstroa zeu zara. 1411 02:07:21,041 --> 02:07:23,250 Ni ez naiz mundu honetarakoa. 1412 02:07:25,125 --> 02:07:29,791 Identifikatu ezin nuen zerbaiten irrika izan dut. Horren bila aritu naiz. 1413 02:07:31,583 --> 02:07:33,458 Zugan aurkitu dut, baina. 1414 02:07:36,750 --> 02:07:39,458 Galduta egonda, norbaitek zu aurkitzea: 1415 02:07:40,208 --> 02:07:42,333 horra maitasunaren mundualdia. 1416 02:07:44,208 --> 02:07:45,833 Eta, laburra izan denez, 1417 02:07:46,875 --> 02:07:48,166 baita tragikoa ere... 1418 02:07:52,208 --> 02:07:54,166 hau betikotu egin da. 1419 02:07:57,833 --> 02:08:01,250 Horrela nahiago dut: ilaundu egingo naiz, 1420 02:08:03,291 --> 02:08:05,583 zure begiak adi begira ditudala. 1421 02:08:48,208 --> 02:08:51,541 Joana da, eta nik haren atzetik joan nahi nuke. 1422 02:08:56,125 --> 02:08:58,666 Nik eskatu gabeko bizia eman zenidan. 1423 02:08:59,583 --> 02:09:01,708 Itzuli egingo dizut. 1424 02:09:02,208 --> 02:09:04,458 Munstrotzat ninduzun. 1425 02:09:04,958 --> 02:09:06,583 Mesedea itzuliko dizut. 1426 02:09:12,375 --> 02:09:15,416 Hil nazazu! Oraintxe bertan, hil nazazu! 1427 02:09:16,416 --> 02:09:18,291 Odola isuraraziko dizut. 1428 02:09:19,000 --> 02:09:21,083 Apaldu egingo zaitut. 1429 02:09:21,875 --> 02:09:24,040 Nire sortzailea zara, bai, 1430 02:09:24,041 --> 02:09:27,708 baina, hemendik aurrera, nagusi izango nauzu. 1431 02:10:08,041 --> 02:10:12,458 Nire ehizan, basoak igaro zenituen, 1432 02:10:12,958 --> 02:10:14,833 baita mendiak 1433 02:10:15,541 --> 02:10:18,375 eta zeruertz izoztuak ere. 1434 02:10:19,083 --> 02:10:22,000 Ezer geratzen ez zen arte esetsi zenidan. 1435 02:10:22,583 --> 02:10:26,041 Zu eta biok baino ez. 1436 02:10:46,125 --> 02:10:47,041 Munizioa behar dut. 1437 02:10:50,291 --> 02:10:51,707 Zorrotz ezazu. 1438 02:10:51,708 --> 02:10:54,166 Hiru poto esne kondentsatu, egurra... 1439 02:10:56,041 --> 02:10:58,583 - eta sei dinamita-kartutxo. - Sei? 1440 02:10:59,375 --> 02:11:00,833 Zer ehizatuko duzu? 1441 02:11:02,250 --> 02:11:03,666 Ehiza larria da. 1442 02:12:07,166 --> 02:12:08,750 Ez! 1443 02:12:11,500 --> 02:12:13,250 Ez! 1444 02:12:22,333 --> 02:12:24,040 Victor. 1445 02:12:24,041 --> 02:12:27,166 Min ematen dizudanean baino ez duzu kasurik egiten. 1446 02:12:41,333 --> 02:12:44,874 Honetan. Honetan duzu fedea. 1447 02:12:44,875 --> 02:12:46,958 Honek desegingo nauelakoan zaude. 1448 02:12:51,708 --> 02:12:57,291 Piztu ezazu, eta otoi egin desegin nazan. Bestela, berriro etorriko naiz zure bila! 1449 02:12:57,791 --> 02:12:59,125 Piztu ezazu! 1450 02:13:06,708 --> 02:13:07,750 Orain, 1451 02:13:09,250 --> 02:13:10,125 hasi korrika. 1452 02:13:47,125 --> 02:13:52,666 Hor zeunden, hautsita eta baztertuta. 1453 02:13:53,750 --> 02:13:55,125 Eta ni, 1454 02:13:56,458 --> 02:13:58,625 bizirik, berriro ere. 1455 02:14:03,041 --> 02:14:08,291 Haragi gardostua nola birsortzen zitzaidan nabari nezakeen. 1456 02:14:08,791 --> 02:14:13,041 Hezurren karraska, beren tokira itzultzen. 1457 02:14:13,916 --> 02:14:20,458 Odolaren marmarra, taupada atergabeek ponpatzen zutela. 1458 02:14:21,375 --> 02:14:24,666 Eta, gupidarik aurkitu ez nuenez, berriz ere 1459 02:14:25,833 --> 02:14:28,500 bide bakarra geratzen zitzaidan. 1460 02:14:36,708 --> 02:14:40,415 Jar ezazue taulan! 1461 02:14:40,416 --> 02:14:42,541 Eta hemen gaude. 1462 02:14:44,625 --> 02:14:46,791 Akituta eta hustuta. 1463 02:14:49,333 --> 02:14:53,124 Jada ez daukagu ezer gehiago eman edo hartzeko. 1464 02:14:53,125 --> 02:14:55,040 Dendaren kanpoko odola... 1465 02:14:55,041 --> 02:14:56,166 Nirea da. 1466 02:14:57,333 --> 02:14:58,791 Guzti-guztia. 1467 02:15:00,000 --> 02:15:01,458 Odola galtzen dut. 1468 02:15:02,833 --> 02:15:04,125 Mina sentitzen dut. 1469 02:15:04,875 --> 02:15:06,166 Sufritu egiten dut. 1470 02:15:09,125 --> 02:15:12,416 Uler ezazu, ez da inoiz amaituko. 1471 02:15:31,916 --> 02:15:33,458 Sentitzen dut. 1472 02:15:39,958 --> 02:15:42,125 Damuak erraiak jaten dizkit. 1473 02:15:44,125 --> 02:15:47,000 Orain, ikusten dut nire bizitza nolakoa izan den. 1474 02:15:49,166 --> 02:15:51,750 Orain, joan egingo zara, sortzaile. 1475 02:15:54,416 --> 02:15:55,791 Itzal zaitez. 1476 02:15:58,708 --> 02:16:01,708 Momentutxo bat izango da. 1477 02:16:03,041 --> 02:16:06,000 Nire jaiotza. Nire bihozmina. 1478 02:16:06,916 --> 02:16:08,083 Zure galera. 1479 02:16:10,958 --> 02:16:13,500 Inork ez nau ez zigortuko, 1480 02:16:14,666 --> 02:16:16,291 ez absolbituko. 1481 02:16:20,750 --> 02:16:22,333 Lehen neukan itxaropena, 1482 02:16:23,208 --> 02:16:24,750 lehengo furia... 1483 02:16:26,541 --> 02:16:28,125 orain ez da ezer. 1484 02:16:31,208 --> 02:16:35,916 Hona ekarri ninduen itsasaldi bera zu eramatera etorri da. 1485 02:16:38,166 --> 02:16:39,500 Ni jitoan utziko nau. 1486 02:16:47,791 --> 02:16:49,250 Barka iezadazu. 1487 02:16:51,250 --> 02:16:52,500 Seme. 1488 02:17:00,750 --> 02:17:05,541 Zure bihotza horretarako gai bada, barkatu zeure buruari, existitu ahal izateko. 1489 02:17:06,041 --> 02:17:10,583 Heriotza gertatzekoa ez bada, aintzat har ezazu esango dizudana, seme. 1490 02:17:11,083 --> 02:17:12,916 Bizi zaren artean, 1491 02:17:13,666 --> 02:17:16,833 zer beste aukera duzu, bizi izatea baino? 1492 02:17:23,875 --> 02:17:24,916 Bizi zaitez. 1493 02:17:26,625 --> 02:17:28,208 Esan nire izena. 1494 02:17:29,708 --> 02:17:32,041 Izen hori nire aitak eman zidan, 1495 02:17:33,083 --> 02:17:34,291 eta hutsala zen. 1496 02:17:36,958 --> 02:17:39,583 Orain, hura itzultzeko eskatzen dizut... 1497 02:17:41,750 --> 02:17:43,000 azkenengoz. 1498 02:17:44,916 --> 02:17:47,250 Hasieran esaten zenuen bezala, 1499 02:17:48,291 --> 02:17:50,875 zuretzat, izen hori mundu osoa zenean. 1500 02:17:56,291 --> 02:17:57,500 Victor. 1501 02:18:00,500 --> 02:18:02,000 Barkatzen dizut. 1502 02:18:25,083 --> 02:18:28,083 Atseden har ezazu, aita. 1503 02:18:32,166 --> 02:18:33,541 Beharbada, orain, 1504 02:18:35,458 --> 02:18:37,833 biok izan ahalko gara gizaki. 1505 02:18:47,375 --> 02:18:48,291 Jaitsi armak. 1506 02:18:48,958 --> 02:18:51,041 - Jaitsi armak! - Nire gizonen arduraduna naiz! 1507 02:18:52,458 --> 02:18:53,458 Joan dadila. 1508 02:20:28,583 --> 02:20:30,750 Aske gara! 1509 02:20:32,500 --> 02:20:33,375 Kapitaina... 1510 02:20:34,791 --> 02:20:35,666 Zure aginduak? 1511 02:20:36,250 --> 02:20:37,250 Gizonak beletara. 1512 02:20:37,833 --> 02:20:38,707 Bira eman. 1513 02:20:38,708 --> 02:20:40,166 Gizonei esango diet? 1514 02:20:40,708 --> 02:20:41,541 Gizonok! 1515 02:20:42,875 --> 02:20:43,708 Etxera goaz! 1516 02:20:44,833 --> 02:20:45,666 Etxera goaz! 1517 02:21:38,166 --> 02:21:43,708 "BIHOTZA ERDIRATU EGINGO DA. ERDIRATURIK, AURRERA EGINGO DU". - LORD BYRON 1518 02:21:51,541 --> 02:21:52,457 MARY SHELLEY-REN 1519 02:21:52,458 --> 02:21:55,125 FRANKENSTEIN: EDO PROMETEO MODERNOA LIBURUAN OINARRITUA 1520 02:29:37,333 --> 02:29:42,333 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte